herria 2968

8
LAU LORIETAN Joanden egunean irriño bat jin zaut ezpain xokorat irakurtu dutalarik Uztaritzen ikus- garri bat deitu dutela “Oihana lau lorie- tan”. Irriño bat oraino gehiago zabaldu zautana ohartzearekin besta hortaz egina zen aurkezpenean berriz ere sartu zutela “lau lorietan” hori. Adixkide bati erran ere diot: “Oizu, badu beharbada hogoi urte edo gehiago ez nuela lau lorietan hori entzuna “. Ez eta dudarik gabe nihaurek ere balia- tua... Dena den, biziki pollita zaut “lau lorietan”, lehen aldi bat baino gehiago adi- tua Hazparnen eta hor gaindi... “Eta holakoa, gogotik joan dea joaitekoa zen tokirat?” Norbaitek hori galdetu eta erantzuna zen batzuetan “bai, lorietan joan da”, gogotik joan zela beraz, edo berdin “lau lorietan joan da”, segurtatzeko zinez biziki gogotik joan zela... Holako erran moldeak ez ditugu aski erabiltzen. Euskara biziki aberatsa da alde hortarik ere. Badugu altxor bat eta altxor hori galtzen da ez aski erabiliarekin, hori da lastima! Gatu horrek badu beste buztanik, igorri dute antzara perratzerat, hauxe dira idiak eta orgak, hameka aldiz errana diot, eta holako zonbat ez dugu! Ez direnak noiz nahi eta nola nahika erabiltzen ahal bixtan da bainan kasua gertatzearekin asurtiak direnak bai segur! “Lau lorietan” ere begiratu behar beraz! Horiek hola, egun hotan norat joan ote gintazke “lau lorietan”? Baionako beste- tarat amets! Hor ditugu igande arte eta ikaragarriko fama bildua dute, kasik Iruñakoek dutenaren heinekoa! Egia da egitaraua ere biziki nasaia dela eta gisa batez arras herrikoia ere, kantu, dantza, pilota partida eta gaineratiko! Frangoren arabera haatik, sobera molde txar izaiten da, tenore batetarik goiti sobera mozkor eta sobera jestu txar, lotsagarri azkenean, ikusten delarik gazte hutsak, oraino kasik haurrak diren mutiko eta neska batzu, zoin planta hitsean dabiltzan! Bainan halere, itzalak itzaltei, besta ede- rrak direla, askok eta askok itzuli bat egi- nen dute egun hotan Baionarat. Itzulia lau lorietan egiten badute burutik buru, denentzat hobe, berentzat eta besteentzat! J-B D 2008-ko Uztailaren 31-koa 31 juillet 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2968 Gizon zinez zuhurra da edozoin gauza kausitzen duena harrigarri. (Andre Gide) Joan den igandean, uztailaren 27an, arratsaldeko 3. 1/2 etatik 7etarat, Ezpeize Armagnagatarren hariztoi aberatseko soraluze ordokian, beste hiru lau milako bat behari xoratuen erdian eta, egia erran, erretzeko ekhi- aren azpian, entzun, ikusi eta goza- tuz, jakituz miretsi dugu senar-emaz- tek, gure adiskide Larrabile Aizage- rreko Jan Luis Davantek idatzi pasto- rala berria. Xiberoko Jauna BIDARRAIKO MENDI MARATOI ARRAKASTATSUA Desafio handi bati lotua zen Bidarraiko Baztandarrak elkartea : Ipar Euskal Herriko lehen mendi maratoia anto- latzea, inguruko lasterkari trebeenak bilduz, eta ahalaz urrunagokoak ere. Eta erran ditaike errotik kausitua izan dela lehen proba hori. 156 maratoilarik – gehienak eskualde huntakoak, zen- baitzu Hegoaldekoak, bertze batzu Frantzia behere hor- takoak – dute igande goizeko 7etan, freskuran, mendian gorako xendra hartu, Bidarraiko plazatik abiaturik, 3200 metroko desmaila orokorrari neurtzeko beldurrik gabe. Artzamendiko igaitea hein batean joan balinbada, Itsusiko peñetan beherako jaustea haatik zaila gertatu zaie askori, harritsu eta lerrakor. Eta Irubelakasko- rateko igaite hura, zangar zailduneak ere “errausteko” heinekoa ! Gero, haatik, kaskoz kasko, Goramakil, Goramendi eta Iparla errexago zitzaie agertu. Dena den, 137 lagun dira helmugaratu, berriz Bidarraiko plazara, bertzek amor emanik, tokika bero saparekin bazelarik ere zer jasan ! Bithiriñeko Laxague anai- ak, Xan eta Beñat, dira irabazle atera (4:59:36), Xan-i zaiolarik xapela eskaini, zuzen den bezala, bere anaiaren doi bat beha egon baita. Hirugarren Bidarraiko Xiril Alvarez (5:01), laugarren elgarrekin Xemartin Auchoberry eta Peio Noble (5:03). Hots, izen ezagunak horiek denak, bostak Baztandarrak elkartekoak. Emaz- teetan, lehen Marilyn Bayol, Gers eskualdeko Pessan he- rrikoa (6:57), bigarren Marie Pierre Durand baionesa (7:07), hirugarren Severine Duhalde hendaiarra (7:15). (Ikus 3.) Irubelakaskora igaitean, Hervé Bros uztariztarra Beste euskal berriketari arrunt eta ofiziale guztiek paso egiten dutela jakinik, bere gaz- taroan hainbeste aldiz Larrañetik Domin- txainera eta Ainharbetik Eskiulara, Ibar osoa goiti ta beheiti, eskuin eta ezker kurri- tu duen lapurtar euskalzale zahar honi iduri- tu zaio eginbide zuela Iparraldeko euskal astekari egiaz bakarrari zenbait lerroren helaraztea goresmenak eta esker on hobere- nak emaiteko lehenik Jan Luis-i berari bai eta haren andre Jana idazkariari. Gero goresmenak ere hartze dituzte jokülari guz- tiek eta bereziki J.F. Lechardoy jaun erre- jentak eta kantoreen moldatzale eta irakasle Lüxi Etchecopar-Camus andereak. Baina ezin ditzakegu aipatu gabe ere utz hau bezalako pastorala klasiko baten mun- tadura harrigarriak aitzinetik eskatzen dituen egunezko eta gauezko aparailu eta adeluak edo azken orenean alde orotarik jin beribilen kokatzeko, jendarme ala guar- dien beharrrik gabe Ainharbe, Ündüreine, Ezpeize, Ürrüstoi-Larrabile, Sarrikotapeko lau auzoetako atezain plaxentek, bakotxak bere sailean egin dizun batzarri ona. Zer erran ordea pastorala honen gaiaren funtsaz beraz? Jadanik aipatu dut “klasikohitza eta erran behar dut, aspaldiko denbo- retan, baina zaharren orhoitean, ez geniola baitezpada “klasiko” hitzari “erromantikohitza kontrajartzen. Nahiago genuen mentu- raz, errejenten arabera, Salaber edo Heguia- phalen eskola ohikoez eta Etxahun Iruri edo Bedaxagar edo Berzaitzen eskola be- rriez hitzegin. Kategoria horien ikerketan abiatu baino lehen, behar genuke ordea gurekin hemen ukan solaskide Allande Aguergaray Muskil- diko fraide jakintsun maitagarria, Xiberoko pastoralen historiaz argitaratu berri duen bere liburu gotorrarekin edo duela zenbait urte Jacques Allières irakasle zenaren gida- ritzapean historia horretaz Tolosako Uni- bertsitatean aurkeztu zuen tesi aberatsare- kin. Bego beraz puntu hori beste aldiko eta erran dezagun bakarrik pastorala klasiko anitze- tan bezala Janluisek berak ere pastorala honi gai nagusia eta izena eman dion sujeta hautatu duela :1237 tik 1318 rateko tarte horretan bizi izan zen alabaina OIER III deitu Zuberoako azken bizkondearen histo- ria eta zehaztasun larrienak biltzen ditu euskaraz ta erdaraz salgai den liburuxkak. Ez dio zinez horrek deus zorrik ez Madelei- ne de Jaureguiberry andereari ala Sabino de Arana Goiri jaunari Janluisek berak eskaini liburuxkei, ez eta Etxahun koplariari, Pette Bereterri, Ximenari, Iparragirreri Etxahun Irurik ala Pette Basaburükoari aita Casena- vek ala Agosti Chahori J.M. Bedaxagarrek ontu ta eskaini pastoralei. Azken ohar soil bat egitea zilegi balitzait eratxik niro ene lore azauari, hots, ez ote dion eltxo txar batek 55. orriko 5. kanta J.L.D.ri batere behar gabe XX. mendetik XIV meneraino hegaldarazi, bestela alde orotarik historialari emeritoak zor dio ikasle ohiari, beti bezala zurea bikain eta bikain. Betiriño J.L.Davant-ek idatzi pastorala J.L.Davant-ek idatzi pastorala Xiberoko Jauna Xan eta Beñat Laxague bi anaiak, helmugara eskuz esku heltzen

Upload: 8probintziak

Post on 10-Mar-2016

298 views

Category:

Documents


12 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2968

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2968

LAU LORIETANJoanden egunean irriño bat jin zaut ezpainxokorat irakurtu dutalarik Uztaritzen ikus-garri bat deitu dutela “Oihana lau lorie-tan”. Irriño bat oraino gehiago zabalduzautana ohartzearekin besta hortaz eginazen aurkezpenean berriz ere sartu zutela“lau lorietan” hori. Adixkide bati erran erediot: “Oizu, badu beharbada hogoi urteedo gehiago ez nuela lau lorietan horientzuna “. Ez eta dudarik gabe nihaurek ere balia-tua... Dena den, biziki pollita zaut “laulorietan”, lehen aldi bat baino gehiago adi-tua Hazparnen eta hor gaindi... “Eta holakoa, gogotik joan dea joaitekoazen tokirat?” Norbaitek hori galdetu etaerantzuna zen batzuetan “bai, lorietanjoan da”, gogotik joan zela beraz, edoberdin “lau lorietan joan da”, segurtatzekozinez biziki gogotik joan zela...Holako erran moldeak ez ditugu askierabiltzen. Euskara biziki aberatsa da aldehortarik ere. Badugu altxor bat eta altxorhori galtzen da ez aski erabiliarekin, horida lastima!Gatu horrek badu beste buztanik, igorridute antzara perratzerat, hauxe dira idiaketa orgak, hameka aldiz errana diot, etaholako zonbat ez dugu! Ez direnak noiznahi eta nola nahika erabiltzen ahal bixtanda bainan kasua gertatzearekin asurtiakdirenak bai segur! “Lau lorietan” ere begiratu behar beraz! Horiek hola, egun hotan norat joan otegintazke “lau lorietan”? Baionako beste-tarat amets! Hor ditugu igande arte etaikaragarriko fama bildua dute, kasikIruñakoek dutenaren heinekoa! Egia daegitaraua ere biziki nasaia dela eta gisabatez arras herrikoia ere, kantu, dantza,pilota partida eta gaineratiko! Frangorenarabera haatik, sobera molde txar izaitenda, tenore batetarik goiti sobera mozkoreta sobera jestu txar, lotsagarri azkenean,ikusten delarik gazte hutsak, oraino kasikhaurrak diren mutiko eta neska batzu,zoin planta hitsean dabiltzan!Bainan halere, itzalak itzaltei, besta ede-rrak direla, askok eta askok itzuli bat egi-nen dute egun hotan Baionarat. Itzulia laulorietan egiten badute burutik buru,denentzat hobe, berentzat eta besteentzat!

J-B D

2008-ko Uztailaren 31-koa31 juillet 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2968

Gizon zinez zuhurra da edozoingauza kausitzen duena harrigarri.

(Andre Gide)

Joan den igandean, uztailaren 27an,arratsaldeko 3. 1/2 etatik 7etarat,Ezpeize Armagnagatarren hariztoiaberatseko soraluze ordokian, bestehiru lau milako bat behari xoratuenerdian eta, egia erran, erretzeko ekhi-aren azpian, entzun, ikusi eta goza-tuz, jakituz miretsi dugu senar-emaz-tek, gure adiskide Larrabile Aizage-rreko Jan Luis Davantek idatzi pasto-rala berria.

Xiberoko Jauna

BIDARRAIKO MENDI MARATOI ARRAKASTATSUADesafio handi bati lotua zen Bidarraiko Baztandarrakelkartea : Ipar Euskal Herriko lehen mendi maratoia anto-latzea, inguruko lasterkari trebeenak bilduz, eta ahalazurrunagokoak ere. Eta erran ditaike errotik kausitua izandela lehen proba hori.

156 maratoilarik – gehienak eskualde huntakoak, zen-baitzu Hegoaldekoak, bertze batzu Frantzia behere hor-takoak – dute igande goizeko 7etan, freskuran, mendiangorako xendra hartu, Bidarraiko plazatik abiaturik, 3200metroko desmaila orokorrari neurtzeko beldurrik gabe.

Artzamendiko igaitea hein batean joanbalinbada, Itsusiko peñetan beherakojaustea haatik zaila gertatu zaie askori,harritsu eta lerrakor. Eta Irubelakasko-rateko igaite hura, zangar zailduneak ere“errausteko” heinekoa ! Gero, haatik,kaskoz kasko, Goramakil, Goramendi etaIparla errexago zitzaie agertu. Dena den, 137 lagun dira helmugaratu,berriz Bidarraiko plazara, bertzek amoremanik, tokika bero saparekin bazelarikere zer jasan ! Bithiriñeko Laxague anai-ak, Xan eta Beñat, dira irabazle atera(4:59:36), Xan-i zaiolarik xapela eskaini,zuzen den bezala, bere anaiaren doi batbeha egon baita. Hirugarren BidarraikoXiril Alvarez (5:01), laugarren elgarrekinXemartin Auchoberry eta Peio Noble(5:03). Hots, izen ezagunak horiek denak,bostak Baztandarrak elkartekoak. Emaz-

teetan, lehen Marilyn Bayol, Gers eskualdeko Pessan he-rrikoa (6:57), bigarren Marie Pierre Durand baionesa(7:07), hirugarren Severine Duhalde hendaiarra (7:15).

(Ikus 3.)

Irubelakaskora igaitean, Hervé Bros uztariztarra

Beste euskal berriketari arrunt eta ofizialeguztiek paso egiten dutela jakinik, bere gaz-taroan hainbeste aldiz Larrañetik Domin-txainera eta Ainharbetik Eskiulara, Ibarosoa goiti ta beheiti, eskuin eta ezker kurri-tu duen lapurtar euskalzale zahar honi iduri-tu zaio eginbide zuela Iparraldeko euskalastekari egiaz bakarrari zenbait lerrorenhelaraztea goresmenak eta esker on hobere-nak emaiteko lehenik Jan Luis-i berari baieta haren andre Jana idazkariari. Gerogoresmenak ere hartze dituzte jokülari guz-tiek eta bereziki J.F. Lechardoy jaun erre-jentak eta kantoreen moldatzale eta irakasleLüxi Etchecopar-Camus andereak.Baina ezin ditzakegu aipatu gabe ere utzhau bezalako pastorala klasiko baten mun-tadura harrigarriak aitzinetik eskatzendituen egunezko eta gauezko aparailu etaadeluak edo azken orenean alde orotarikjin beribilen kokatzeko, jendarme ala guar-dien beharrrik gabe Ainharbe, Ündüreine,Ezpeize, Ürrüstoi-Larrabile, Sarrikotapekolau auzoetako atezain plaxentek, bakotxakbere sailean egin dizun batzarri ona.

Zer erran ordea pastorala honen gaiarenfuntsaz beraz? Jadanik aipatu dut “klasiko”hitza eta erran behar dut, aspaldiko denbo-retan, baina zaharren orhoitean, ez geniolabaitezpada “klasiko” hitzari “erromantiko”hitza kontrajartzen. Nahiago genuen mentu-raz, errejenten arabera, Salaber edo Heguia-phalen eskola ohikoez eta Etxahun Iruriedo Bedaxagar edo Berzaitzen eskola be-rriez hitzegin. Kategoria horien ikerketan abiatu bainolehen, behar genuke ordea gurekin hemen

ukan solaskide Allande Aguergaray Muskil-diko fraide jakintsun maitagarria, Xiberokopastoralen historiaz argitaratu berri duenbere liburu gotorrarekin edo duela zenbaiturte Jacques Allières irakasle zenaren gida-ritzapean historia horretaz Tolosako Uni-bertsitatean aurkeztu zuen tesi aberatsare-kin.

Bego beraz puntu hori beste aldiko eta errandezagun bakarrik pastorala klasiko anitze-tan bezala Janluisek berak ere pastoralahoni gai nagusia eta izena eman dion sujetahautatu duela :1237 tik 1318 rateko tartehorretan bizi izan zen alabaina OIER IIIdeitu Zuberoako azken bizkondearen histo-ria eta zehaztasun larrienak biltzen ditu

euskaraz ta erdaraz salgai den liburuxkak.Ez dio zinez horrek deus zorrik ez Madelei-ne de Jaureguiberry andereari ala Sabino deArana Goiri jaunari Janluisek berak eskainiliburuxkei, ez eta Etxahun koplariari, PetteBereterri, Ximenari, Iparragirreri EtxahunIrurik ala Pette Basaburükoari aita Casena-vek ala Agosti Chahori J.M. Bedaxagarrekontu ta eskaini pastoralei.Azken ohar soil bat egitea zilegi balitzaiteratxik niro ene lore azauari, hots, ez otedion eltxo txar batek 55. orriko 5. kantaJ.L.D.ri batere behar gabe XX. mendetikXIV meneraino hegaldarazi, bestela aldeorotarik historialari emeritoak zor dioikasle ohiari, beti bezala zurea bikain etabikain. Betiriño

J.L.Davant-ek idatzi pastoralaJ.L.Davant-ek idatzi pastoralaXiberoko Jauna

Xan eta Beñat Laxague bi anaiak, helmugara eskuz esku heltzen

Page 2: Herria 2968

• Uhalde ikaragarri batekzafratu du Ukrainareneskualde bat eta handikhegoalderat Erruma-niaren zati bat. Ondorioz,urek gaitzeko eremuakestali dituzte, 22 lagun itodira eta kalte handikakbadira.• Indiak akordio pisu batsiñatu du nuklearmailekoa Amerikarekin,deputatuek ere baieztatudutena oldez edo moldez.Kontrarioek erran dutedeputatuen boz horiekirabazi bezenbat erosidituela gobernamenduak.Erran behar da nuklearzentralak balinbazituenjada zazpi Indiak, gehi-agoren beharretan delaainitzez horgo miliar jen-detza azkarki industrializatuz baitoa. Beraz nuklear erreaktore berrien erabakiak hartu dira eta har-tuko ere hain segur, arma atomikoaren ahalak emanez, heien mugatzeko akordioa oraino sinatuaez duen herri horri. Horiek ikusirik hango bereko ezker alderdiak ez du ontsa ikusi holako nuklear-ren aldeko kalda eta lehen ministroaren demisio baino gutiagorik ez du oihukatzen. Orhoit 1998anegin zirela Indian azken entsegu nuklearrak.• Radovan Karadvic Bosniako president ohi serbiarra atxeman dute Belgradeko karriketan bizizela bere itxurak eta izaiteak untsa disimulatuz zegoena, bere ihesean izen eta nortasun faltsuenpean gorderik bere burua. Hortxetan eta holaxet bizi zen orai 63 urtetarat heldua, gerlako urteetanherritarren buruzagitzan iragan urratsak bazterrerat utzirik. • Turkian ainitz arrastatze eta preso sartze badarama poliziak, hogeiez goiti gisa guziz nazionalis-ten lerroetan, hauk akusatuak direlarik jestu gutiz gobernuaren uzkaltzeko xedez eta jukutriailunez. Militarrak, kasetariak, aferagizonak dituzte holakoez sospetxatzen eta arrastatzen, armaketa grenadak ere atxeman izanik gordabia batzuetan.• Xina behar dugu aipatu berriz ere, Olinpi Jokoen hurbiltzeari beti zerbait gertatzen delakotz hannunbait. Lehenik poderearen larderia : ez baitira batere fida zer gerta ditakeen parada horietan,manifestaldiak segurik ez dira nonahi egiten ahal, ez ahalko ere, izanen baitira leku bereziak hor-tako, Zizhyuyango zelaietan eta hola. Ez da ere bat-bateko biltzarrerik egiten ahalko, edo beharkodira baimenak aitzinetik segurtatuak.• Barak Obama amerikar president-gai demokratak Israel bisitatu gabe ezin utz, erdilaburzki be-deren egin du horrarainoko itzulia Jerusalemen gaindi, eta Gazako zerrendan horko Hamas “te-rroristaren” lurra ere kurrituz bakotxak nahi duena pentsa dezala horgo alderdiez. Amerikano gaztehorrek segurik ez du gorde bere erranetan juduen Israelgo kapitala behar duela egon Jerusale-mek. Haatik Mahmud Abbas palestinar presidenta ere bisitatu du, presa aire batean bezala ibilibada ere zenbaitetan. Ezin ahantz denaden bere lekua baduela lur horietan Amerikak ere. Bainaez da hortan gelditu. Alemanian ere izan da etxeratekoan, mintzaldi ederra egiten Berlinen, AngelaMerkel gobernuburuari eta Europari laguntza galdeginez Afganistan herriaren alde Al Qaidakoaketa Talibanak garaitzea gatik.• George Bush presidenta ere kezkatua agertu da aldi bat gehiago Zinbabue hortan pasatzendenaz Mugabe zaharraren terrorismo diktadura ezin heziz ari baita bera ere mundu guzia beza-la… Orai berriz neurri gogorrak hartu eta siñatu ditu haren politikaren kontra. Ez da segur bakarrikhortako, zeren baititu 17 enpresa amerikano ere debekatuak Zinbabue hortan beren diruaezartzetik : ainitz enegu beraz denentzat, eta lehenik Zinbabue hortako herritar gaixoentzat.• Indian 45 hil eta 160 kolpatu berriz ere Ahmedabad hirian izan diren jazarketa bortitzetan hin-duen eta musulmanoen arteko guduken ondorioz. Bainan ez dute beren arteko hori bakarrik. Pa-kistan auzoarekilakoak ere badira bi herriek, Afganistanekin, dituzten kalapita eta akusamenduak.• Nepal herrian badira Tibet herriko 20.000 herritar eta ainitz errefuxiatu Xinako poliziaren beldu-rrean eta larderiapean daudenak. Azken huntan 125 tibetar dituzte arrastatu, heien artean fraidebudistak badirelarik : joanden martxoaren 10etik uztail hunen 18 huntara baditu 8850 tibetar arras-tatuak Xinak.• Irakian, berriz ere bi atentatu ikaragarri, biak astelehenean, batto Bagdad hiri-nagusian, besteaKurdistan aldean, Kirkuk herrian. Oratarat, 60 hil segurik eta 200 kolpatu. Auto batzu dira zartatu,lehergailuz beteak, gidariek beren biziaz etsi bat hartua…

INARROSALDI BATNicolas Sarkozy presidentak manatu bezala,gobernuak erabaki du armadako zerbitzuenarramoldaketa zabal bat. Gisa hortan, armadakhartuko du inarrosaldi bat gaitza, gureeskualdean haatik ez dena kasik batere sendi-tuko, Baionan ez baita deus kanbiamendurik iza-nen.Duela hamalau urte izana zen jadanik aldaketafrango, soldadogoa kendu zutelarik, geroztik sol-dado guziak ofiziokoak izanki.Aldi huntan, arrunt beste gisako arramoldaketada. Arras epe laburrean edo luzexagoan, nolagerta, bainan berantenaz sei edo zazpi urtebarne, 83 erreximendu eta zerbitzu kenduko diraFrantzian gaindi, bai eta armadako 54.000 lan-postu galduko. Armadan barne geldituko dirahalere 225.000 soldado.Ipar-Ekialdea izanen da eskualde hunkiena.

Lehen, egia erran, bazituzten beren gisako arra-zoinak ainitz soldado atxikitzeko eskualde hortan,Alemaniarekin hiru aldiz gerla izanik 70 urtebarne... Larderia handia behar zela agertu hangaindi!

AINITZ ARRANGURAErreximendu bat galduko duten herrietan badaarrangura frango. Soldadoen joaiteak ahuldukoduela hango ekonomia. Gobernuak erdi hitze-manak ditu laguntza batzu. Konparazione, oraiarte, itsas-armadako mediku eta erizainen mol-datzeko baziren bi eskola, batto Bordelen etabesta Lyon-en. Biak batetaratuko dituzte eta horiLyon-en. Alain Juppé Bordeleko auzapezabeltzurika plantatua da. Bainan ba omen du men-tura polizako aintzindari batzu moldatzen dituen

eskola bat Bordelerat jinen dela. Hots, eskualdebatetarik galdua bestetik irabazten ahalko duela...Eta aldaketa horiekin denekin, armada denenburu berdin azkar izanen ote da? Hortaz erebadira eztabadak. Hervé Morin defentsa-minix-troak dio baietz, soldado gutiagorekin eta soldadohoriek hiri gutiagotan, ez dela armada ahulduko,izaitekotz azkartuko, gisa hartako usaiakhartzearekin eta tresneria emendatzearekin... Gutarteko jendeak zer erran dezake holako aferabatez? Mundu baketsu batean, ederrena litakearmadarik ez balitz batere behar bainan ez giraaparantziarik ere hortan!

OPORRETANMinixtroak ere oporretan ditugu edo oporretaratlaster joanen... Aldizka, ez denak batean, go-bernuko segida behar baita alde bat atxiki...Minixtro gehienak, jaz bezala, Frantzian bereanegonen dira haatik, beharrez laster itzultzekogisan Pariserat. Hiru dira bakarrik Frantziatikkanpo joanen, batto Afrikaren zolarat besteHego-Ameriketarat eta François Fillon gober-nuburua Italiarat, han pausatzerat, bizkarrekominak atakatzen baitu.Eta Nicolas Sarkozy? Jadanik ere aski kurritzendela, ez da hain urrun joanen. Var departamen-duan egonen da, batean Bregançon-eko gaztelu-an, hura baita Errepublikako presidentarentzatmuntatu uda-lekua, bestean handik hurbil CarlaBruni bere emaztearen familiak duen egoitzaedertto batean...Bainan agorril haste hortan, Nicolas Sarkozyairatuko da halere Xinaraino, ez oporraldibatentzat baitezpada, laneko joanen da, Olinpi-Jokoen estreinako han beharra baita. Nahiz itzulihori ez den batere denen gostukoa...

J-B D

2

ETA-ren gordagietan lehergai eta material asko aurkituditu polizakGuardia Zibilak ETA-ren gordagi bat aurkitu du Pazuengos, Ezcaray(Errioxa) ondoko herrian, azken egunetan erakunde armatuaren Bizkaiamultxoaren kontra egiten ari diren operazioan. Zuloan, 125 kilo lehergailu,Portugaleko eta Frantziako Estatuko matrikulekin, detonatzaileak eta me-txak aurkitu dituzte, aluminio hautsez, nitrometanoz eta nitrato amoniakozosatuak. Bertze ETA-ren gordagi bat aurkitu dute Valgañonen, Errioxan,armekin eta autoak ebasteko tresneriarekin. Gordagian bestalde “Valium”lasaigarri boata ere aurkitu dute ETA-k bahiketarako baliatzeko asmoarekinbildua. Harrapaketa, Arkaitz Goikoetxearen deklarazioeri lotua omen da etaEzcarayetik hurbil zeren hiri hortan kokatzen baitzen ETA-ren komandoburua.

Hirugarren zulo batean Guardia Zibilak armak eta lehergailuak trukatzeko bigune aurkitu ditu : bat Getxon (Bizkaia) eta bestea Urkiola mendian.Bestalde, 30 kilo lehergai topatu dituzte Berangon ETA-k ustez zuen zulobatean. Getxon aurkitutako zuloan 35 kilo lehergai eta metalezko bi eltzeziren, horietako bat bost kilo lehergairekin kargatua zegoena jadanik.Lehergailuak egiteko material elektronikoa ere bazegoen, detonagailuak,tenporizadoreak eta bonbak egiteko tresnak atzeman zituen polizak. Lehergailuak aktibatzeko material elektroniko asko eta baskula bat aurkitudute zuloan. Guardia Zibilak mezuak gordetzeko gordagiak ere aurkitu ditulaupabost tokitan.

Eibarreko kontseilari sozializta bahitzeko asmoa zuenETA-k Benjamin Atutxa, Eibarreko kontseilari sozialista bahitzeko asmoa zuelaETA-k dio poliza iturriak. Talde armatuaren Bizkaia taldeak lau hilabetezsegitu eta azkenean uko egin zion bahitzeari, zinegotziak bizkarzain batukanez. Poliza iturrien arabera, Arkaitz Goikoetxea Bizkaia komandokoustezko buruzagiak aitortu du jazko irailetik abendura kontseilaria barran-datu zuela bahitzeko eta Miguel Angel Blancoren kasua errepikatuz, geroEspainiar Gobernuari baldintzak ezarri eta honek errespetatu ezeanerahiltzeko asmoz. Benjamin Atutxak, gazte denboran, ETA 6-garren taldepolitikoarekin loturak izan zituen berak aitortu duenaz... Polizaren susmoapiztu da, ETA-k Valgañon eta Pazuengos herrietan (Errioxan) zituenzuloetan, Valium pilula lasaigarriak atzeman ondoan. Bahiketarako erabilinahi zituztela pentsatu du polizak, Arkaitz Goikoetxeak aitortu aintzin.

Marlaska epailearen kontrako atentatua Poliza iturrien arabera, Arkaitz Goikoetxea, Bizkaia komandoko ustezkoburuak aitortu du duela urtebete ETA-ko zuzendaritzak Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailea segitzeko agindua eman ziola, harenkontrako atentatua egiteko asmoz. Hunek Errioxan duen uda egoitzaraetortzearekin egiteko asmoa zaukaten. Poliza iturriek aipatzen dutebestalde Rabanera (PP-ko buruzagia) ere erakunde armatuaren jomuganzela.

Atentatu haundia prestatzen ari zuela ETA-k uste dupolizak Operazioan arrastatua izan den Aitor Kotano Sinde Getxotarraren bizitegianaurkitu ETA-ren gutunak galdatzen dio bere herritik alde egin dezanerakunde armatuak ilabete ondarreko planifikatu atentatu nagusia aitzin.Polizak ez du zehaztu zein ekintza izan zitekeen, jakinez jadanik sei aten-tatu badituela erakunde armatuak eginak Getxon. Autobonba ote ? Zenbaititurriek aipatzen dute Barakaldoko BEC egoitza ere ETA-ren jomugan izanzitekeela. Polizak uste du Frantziatik jin komandoak egin behar zuela aten-tatua ilabete ondarreko.

ETA-ko bi kide Frantzian arrastatuak Arceaun, Dijonetik hurbil dagoen herri batean arrastatuak izan dira. Idurizautoan zoazen gizon eta emazteak poliziaren kontrolari ihes egin nahianezbeharra izan dute eta polizak autoko errotak aldatzen ari zirela arrastatuditu. Asier Ezeiza eta Olga Comes dira arrastatuak, lehena atal militarrekoustezko kidea eta bigarrena Bizkaia taldekoa. Errebolber bat, plaka faltsuak,ETA-ko agiriak eta autoak ebasteko tresnak aurkitu dituzte autoan.

Ino Galparsoro Arrasateko auzapeza libro Iragan apirilaren 30-az geroz preso zegoen auzapeza libro uztea erabaki duepaileak. 30 000 euroko fidantza ordaindu beharko du. ANV alderdiarenkontrako neurriak ez errespetatzea eta talde terrorista laguntzearenakusazioarekin preso emana izan zen.

ETA-ren atentatua Orion

Ustez ETA-ren bonba bat lehertu da Orion joanden asteburuan, A-8 auto-bideko obra batzuetan. Lehergailuak kalteak eragin ditu obretako sei etxole-tan eta lau ibilgailutan. Obrak egiten ari diren enpresak Acciona eta Fonortedira. Abiadura handiko trena eraikitzen ere ari dira lanean.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak euskal hondartzetanprotesta egin duHegoaldeko hondartzetan elkarretaratzeak egin ditu Amnistiaren Aldekomugimenduak euskal presoak Euskal Herrirat ekararazteko legeak dionbezala. Zigorra betea duten presoak ere askatuak izan diten eskatu dutegehiagoko errepresiorik jasan gabe.

Guggenheim berria Busturialdean ? Bilboko museoa ttikiegia izanez, Guggenheim museoa haundituko dute.Iduriz egoitza berria Busturialdean eraikia izanen da Urdaibaieko itsas adarbazterrean, Gernika aldean. Sukarrietan kokatuko laitekela aipatzen da.

Etxola batzu azkarkifundituak

Page 3: Herria 2968

RAVEL GOGOANZiburun, zonbait urte huntan musikaldi berezibat muntatzen dute agorril hastean JondoniBixintxo elizan, Ravéliades deitua duten sailberezia. Bi aratsez segidan, entzuten dira Ra-vel akademiak saristatu musikari gazte trebebatzu. Aurtengo kontzertuak aste huntan dira,ortziralean eta larunbatean. Lehen eguneanentzunen da Natacha Kudritskaya piano joilea,Beethoven, Chopin, Mozart eta Ravel-en obrazati batzuetan. Bigarrenean, Yannick Rafali-manana piano joilea eta Philippe Villafranca xi-rribikalaria, Sarasate, Franck eta Grieg-enmusikatik jastaldi on bat emanen dutenak...

ASPALDIKO LEHERGAILUAKZokoako itsas-hegi hortan zonbait egunezsegidan izan da uste-gabeko mugimendua, ezbatere sasoin huntan izaiten denaren gisakoa...Batere funtsik gabe, norbait ohartu da uhainekerabilki zutela lehergailu baten iduriko zerbait.Eta laster finkatua izan da baietz ba lehergailubat zela, Alemanek gerla denboran nolazpaithor gaindi utzietarik Biharamunean, bestezazpi agertu dira, Zokoako digaren alde hortan,harroken artean, mota berekoak. Bretainiatikekar-arazi dituzte hortakoak diren batzu,lehergailu horien indargabetzeko sekulan zer-bait irr isku balinbazen ere oraino...Hainbestenarekin, ofizioko horiek, aintzinabazter miaka arizanik digako harroken artean,beste lehergailu parrasta bat atxeman dute. Etaazken puntan egundainokotan beste batzu!Orotarat baziren beraz berrogoi bat! Batzu aisekentzen ahal ziren beren tokitik, itasoan urrunzartarazteko, bainan beste batzu arrunt harro-ken artean tinkatuak bezala, tokian bereanzartarazi behar, segurtasun neurri zorrotzakhartuz, zonbait ehun metro inguru nehor ezhaizu zonbait orenez! Azkenean, denak untsajoan dira. Bost zartaldi tokian berean, batto i-tsasoan hein bat urrun, legergailu guiziak dese-gin dira nihun nehori kalterik egin gabe.

OHOINATREBITUAK Donibane Lohizunen arrastatuak izan diraBretainiatik etorri bi mutiko gazte, etzirenakomen oporretarat jinak bainan lan zerbaitenmenturan. Kanpaleku batean plantatuak ziren.Etzuten lan tzarrik baizik egiten, besteak bestehogoita-hamar bat ohointza eskuin eta ezker.Norbaitek ikusi baititu etxe batetarik eska-patzen ari, norbait horrek eman xehetasuneriesker poliziak bi puttikoak bildu ditu bere sare-tarat. Ebatsiak zituzten gauza batzu ere bildu,ez denak haatik, asko baitzituzten salduak sospoxi baten egiteko.Bi puttilak segidan auziperatuak izan dira etaBaionan bildu dute hiruna hilabeteren preson-degia, barkarik gabe, jadanik ere kondenatuakizanak baitziren...

“ZUBIEN ARTEAN”Hendaian, hiriaren erdi hotan, “Zubien artean”proiektua badoa aintzina, askok erranik ere ho-lakorik etzela aise hasiko orai herriko etxeakudeatzen dutenak hor izan balire kargutan du-ela zonbait denbora... Gaitzeko lauza denamuntatua dute, ehun bat bizitegi laster eraikikolauza horren gainean, hemendik lau edo bosthilabete barne diotenaz, horietarik hogoi sozialmailekoak. Bestalde, inguruko jende batzu a-rrangura baitira kalte batzu jasan dituztela, etx-etan arraildura eta beste, obrak akulatzendituen etxeak segurtatu du kalte guziak, esper-tak pasaraziz geroz, ordainduak izanen direla.

TEINK ETA TEINKBatteleku untzittoen lehiaketa, BilbotikDonibane Lohizunerat, aste huntan egiten da,aurtengoa hamaseigarrena. Igandean buru-ratuko da Donibaneko portuan. Hamasei ba-tteleku abiatuak dira, mugaren bi aldetakoak.Elantxobe, Lekeitio, Mutriku, Orio, Donostia etaHondarribian geldialdi batzu eginez, edoeguerditan, edo aratsarekin. Ur-Ikara elkarteakakulatzen du sail hori, guziz herrikoia.

3

Baiones batek beste baiones bati.Christophe Hondelatte-ri gutun idekia.

Jauna,Uztailaren 26eko Sud-Ouest kazetanirakurri dut adierazten duzula : “euskalabertzaletasuna higuin dut. Euskal kulturamaite dut.”Gertatzen da lerro hauen idazlea delaabertzalea (bortizkeriaren kontrakoa) eta ereEuskal Herri osoan elkarte kultural garrantzi-tsu baten lehendakari ordea (EuskoIkaskuntzak 3000 kide ditu eta aurten 90 urteospatzen ditu).Bi ohar eginen dizkizut :1) Sortuz geroz (1895) gaur arte, abertzaleta-sunak eta iritzi politikoek dute euskal kultura

begiratu eta sustatu. Iduritzen zait iritzi horinekez uka daitekeela.

2) Abertzaleek dute Eusko Jaurlaritzakudeatzen 28 urte hauetan jarraian.Erkidego honek Madrilekoa gainditu dueta Espainiako herrialde aberatsena da.Europako laugarren industrial herrialdea

da, biztanle bakoitzaren BPG (Barne produk-tu gordina) 130,8 koa da (Europako 27 herrienbata bestekoa delarik : 100).Kulturaren eta ekonomiaren aldetik abertzale-tasunak ongi kausitzen du. AnitzentzatGuggenheim kausitze horren ikurra da. Hortikabiatzen bagira, ez dugu ikusten nola eu-skaldunek abertzaletasuna higuin dezaketen.Oro har, zure iritzia da beste paristar batzuenidei zaharkitu, desegoki eta jakobinoena.Baiones baten agur hoberena.

Jean-Claude Larronde

IRAKURLEAK MINTZO

PERIGORD (3 egun) PUY DU FOU (3 egun)NORMANDIA (5 egun) ANDALUZIA (7 egun)KONPOSTELA + PORTUGAL (8 egun)…

TURKIA, urriaren 3tik 10eraARGENTINA, urriaren 29tik azaroaren19ra

(LI 064.97.0001)

Xehetasunentzat deitu :

DONAPALEU - Tel. 05.59.65.47.48

Autobusez

Hegazkinez

Egun bat edo bi egunetako ateraldiak

GURE LARRAZKENEKO BIDAIA ZONBAIT…

Maratoiko azkenak izan dira Julien eta Guillaume Lapeze arrangoiztarrak (9:38),lehenak baino kasik denbora doblearekin, bainan horiek ere txalo beroenak merezidituzte lasterkaldi gogor hori bururaturik. Senpereko “Senperen lasterka” elkar-teak aldiz sari berezi bat altxatu du, kopuru pollitan parte harturik maratoi hortan.Eta egun osoa, Bidarraiko plaza bixkarrean, besta giro pollita iragan da, bazkari,edari toki, musika eta omore onez beterik, antolakuntzako 80 lagunak es-kertzekoak direlarik egun eder horrentzat.

Asteazkeneanhasirik, igandegaueraino di-tugu Baionakobestak. Kase-ta haua g e r t z e a n ,idekidura egi-na izanen dao s p e t s u k i ,b e r t z e a kbertze MaianaI r i g o i e n - e kbertsu batzuk a n t a t u r i kHerriko E-txeko balkoinatik. Ohore handiabertsulari gazte hunentzat ! Eta zererran Manu Chao-ren arrakastaz ?Hunen bi kontzertuetako txartelakinimini santi saldu dira.Bestetako hitzordu i-gurikatuenetarik, Jacques Portesplazan aratsaldero beharra denKarrikaldia : dantza jauzi, bertsu,kantu, dantzaldi… Pilotako mai-xuen leihaketak lau pare gotor bil-duko ditu Modernean : lehen par-tidan Hervé Etcheverry - AgustiWaltari / Patrick Ibarrola - PatrickOçafrain eta bigarrenean OlivierLarrechea - Paxkal Ezcurra / Se-bastien Sorhuet - Thierry Etcheto.Ikusiko zeinek ardietsiko duten fi-nalerako txartela, iganderako.

E k i m e npoll i t bate r es e i n a l a t unahi duguh e m e n .J a c q u e sLaffitte ka-r r i k a k o“Les Mou-e t t e s ”e g o i t z a n ,urte orozate eta lei-hoak panobatzuz hes-

ten dituzte, zikinduak eta xehatuakez ditezen izan. Pano horiekbaitzuten hits aire bat, egoitza hor-tako arduradunek nahi izan dituztealegeratu. Eta 8 ilabetez, ingurukohiru eskoletako haurrek eta Bali-chon auzoaldeko gaztetxekoekhamar margolan handi tindatu di-tuzte, Claude Labat eta MaureenRubichon artistak gidari. Tinduairosak, oso pollitak, inguru guziaalaitzen dutela. Agian bestadenboran errespetatuak izanendiren obrak bestagileen ganik, hor-ren esperantza daukate segurik ar-duradunek. Astelehen goizean es-treinatu dute obra poll i t hori,Grenet auzapeza ere berekinzutela.

“Les Mouettes” egoitza alaitua

BAIONAKO BESTAK

EDUARDO CHILLIDA : BIZIA, OBRA…

Askok Eduardo Chillida donostiar eskultorea entzutezezagutzen balinbadugu, guti dakigu haatik haren biziaz, harenobretaz eta ere haren obrak aterbetzen dituen Chillida Lekubaratze miresgarriaz. Hutsune hori bete nahi izan du, parte be-deren, Elkar etxeak argitaratutako “Eduardo Chillida –L’homme et son oeuvre. Sculptures publiques et privées lesplus importantes dans le monde. En cheminant à traversChillida Leku” gida-liburuak. Testua eta argazki gehienak JuanAntonio Garcia Marcos arte-kritikari donostiarrarenak dira,frantsesezko itzulpena aldiz Daniela Albizu urruñarrarena. Libu-ru hori gazteleraz agertua zuen jadanik Luis Maria Jimenez deAberasturi-k kudeatzen duen “Txertoa” argitaletxeak. Aberasturieta Garcia Ramos Baionan ginituen frantsesezko argitalpenberri hau aurkezteko, berekin zutela ere Luis Chillida, artistarensemea, Chillida Lekuren kudeatzailea. Eta, erran daukutenaz,atsegin lukete obra hori euskaraz ere noizbait plazara baledi.Dena den, Chillida-zale guziek hor daukate liburu gustagarri bat(167 orrialde, ainitz argazkirekin) eta zale ez denak parada e-derra du Chillidaren ezagutza sakona egiteko. Gida-liburu hunekChillida Lekuko 12 hektaretan barna ibiltzeko gutizia gu baitanpitz liezaikegula !

BAIONAEmendio seriosak aparkalekuetan agorrilaren lehenetik hasteEmendio horiek sentituko ditugu Baio-nara hurbiltzen garen guziek agorrila-ren lehenetik goiti. Jadanik pagatuz di-ren aparkalekuetan emendioa ehunekohamarrekoa da den gutienetik. “Rési-dant” kartadunentzat ehuneko bostetanfinkatu delarik emendioa. Pagatuzko le-kuetan urririk zen lehenbiziko orenerdiakendua da, salbu “carte ville” harpide-tza hartzen dutenentzat. Orain arte urri-rik ziren Lautrec eta Aviron aparkaleku-ak egunean euro bat pagatuz izanen

dira. Hamabost karrika, orain arte urri-rik zirenak pagatuz ezarriko dituzte. Ez-kerreko oposizioko zazpi hautetsiekemendio horien kontra bozkatu duteemendio horiek finkatu diren kontseilu-an.

Bakantzatiarren egoitza tatsa ere funskigoratukoTatsa horren emendioa ehuneko ho-geitabostekoa da lau izarretako oteleta-ra datozenentzat (euro bat eta hamarzentimo gaua) ; baina ehuneko berro-geitamarrekoa kanpalekuetara dato-zenentzat (berrogei zentimo gaua). Ta-

tsa horiek iaz 125 000 euro ekarri zio-ten Baionako turismo bulegoari, aurtensarrera handitu behar liteke iaz bezen-bat ikusliar hurbiltzen bada bederen.

Dotzena bat elkarte lagunduakKontseilu bilkurak kultur saileko sei el-karteren laguntzea deliberatu du :Swing Home “Ruée au jazz“ festibala-ren antolatzaileari 13000 euro ; EuskoIkaskuntza eta Musique en Côte Bas-que, 3 000 bakoitzarentzat. Osteguneroudan kontzertuak eskaintzen dituen“Harmonie Bayonnaise“ 2000 eurore-kin; Puces de l’art eta aizina aldeko

unibertsitateak bakoitzak 1 000 euro.Sozial eta osagarri sailetan beste seielkarte lagunduko ditu hiriak ; Missionavenir jeunes 41 000 eurorekin, Haz-kurri bankoa 50 000rekin, Gurutze Go-rria 11000 eurorekin, biziko azken so-korri pzikologikoak dakartzan “Alliance“elkarteak 3000 euro, CSF elkartearen-tzat 2 750 euro eta Handisport ikuski-zunarentat 1700 euro.Ekonomia eta auzogintza sailetan : ko-mertsako ofizioarentzat 19 100 euro,Baionako zentru historikoarentzat10 000 euro, eta AGIR elkarteko erre-tretadun argientzat 3 500 euro.

Saristatuen taldea

BIDARRAIKO MENDI MARATOI ARRAKASTATSUA (1.hasia)

Page 4: Herria 2968

4

HeriotzeJérôme Laduche-n ehorzketak ginituen joan den larunbatgoizean. Berez holako zeremonia maizenik hunkigarria izai-ten bada ere, hemen antolaketa aldetik sendi zen apartekoindar bat.Eliza jendez gaindi zegola izan da otoitz eta hitzaldi fin,kantu berezi, bertsu, aurresku jendeen oihartzun parega-bearen gainera. Agian familiaren bihotza doi bat goxatze-koa, Ferminen bertsu hunek erakustera eman nahi lukenbezala :

Jérôme zu joan ta ez da komeni geldi gaitezen ilunakErranen duzu : «Altxa burua bazirezte fededunakEntzun buraso ta haurrideak, ilobak eta lagunak : Zeruan dauka ber’iturria lotzen gaituen maitasunak.

Hameka haurrideetarik azkena zen Jérôme. Gaurko auza-pezaren anaia. Haur denboratik ihardoki behar izan zioneritasun zitalenari. Orduko irradiazioen ondorioak geroramendragarri gertatu. Hogei ta hamahiru urtetan pausatu da.Gorputz ahalmen ttikia izanik, izigarriko borondatea, kuraiaeta bihotza erakutsi izan du, etxekoak eta ingurukoak ha-rriarazten zituela, su-hiltzaleetan engaiatzeraino. Herrikobestetan komite buru ere izan zen eta orai jakin dugu kase-ta huntan Azkaingo berriak prestatzeko lan baliosena egitenzuela. Segur da alde guzietara huts haundia uzten duelaeta lehenik burasoen ondoan. Familiari helarazten diozkagugure doluminik bizienak.

F.M.

Aire libreko zinemaHerriko Etxeak eta Kontseilu Orokorrak antolaturik, airelibreko zinema emanaldi bat iraganen da ostegun huntan(uztailaren 31-n) Itsasuko plazan (gaineko plazan), aratseko21.30etan. Agertua izanen den filma : Ensemble, c’est tout.Sartzea urririk izanen da denentzat.

Ihiztari Batzordearen biltzar nagusiaHerriko Ihiztari Batzordeak bere urteko biltzar nagusia eginendu ostiral huntan (agorrilaren 1ean) aratseko 21etan, herrikoetxeko elkarte gelan. Aipagaiak hauek izanen dira :- 2007-2008. urteko balantzea- araubide berria- Batzordearen erabilmolde berria- Bulegoaren herenaren berritzea- Gai libreak

Artzain xakur xapelketaMurtutsenia elkarteak urtero antolatzen duen artzain xakurxapelketa iraganen da aurten agorrilaren 9an (larunbatez)aratseko 9etan, Atharri ezker pareteko zelaian. Heldudenastean xehekiago aipatuko dugu gai hau (parte-hartza-ileak…), baina oraidanik atxik eguna.

AZKAINE

ITSASU

Urte mugaDuela 150 urte gure herritar Gantxiki Dithurbidek asmatu zuenXixtera. Bera Olha Kontienean bizi zelarik denbora txarretanjoaiten zen Amotz Donamartirat ezkaratzean bere lagunekin pilo-tan artzerat. Hor otarre luze bat harturik ohartu zen pilota eskuhutsez baino ainitz urrunago ibil zitakela. Bakotxari berea ema-nez zumezko xixteraren lehen egilea Azkaingo Lacarra familaizan omen da.Herriko Etxeak, Turismo bulegoak eta herrian dugun « Ez Da

Musik » kultura elkarteak elgarrekin moldatu dute urte mugahorren ospatzea.Karia hortarat larunbat aratsean Turismo bulegoaren gela han-dian gure adixkide Pierre Sabalo Milafrangarrak egin daukuVideo argazkien medioz eta ongi ezagutzen diogun talendu pare-gabekoarekin pilotaren gainean erakusketa bat osoki interesga-rria agertuz lehengo mendetarik eta gaurko eguneraino izandiren molde desberdinak.Gero igande goizean herritar xixterariek elgarrekin erreboteaneskaini daukuten luzeko partidaren inguruan gomit ziren gureherrian pilotako berezitasun guzietan izan ditugun Frantziakoxapeldun guziak. Gure pilotariekin arduratu izan direnak edooraikoekin arduratzen diren erakasleak. Gure kirola batasuneanpilota sustatu izan duten Darthiail – Pomadere eta Fagoagalehendakari ohiak – Beren denboran berdin pilotaren alde berenahalak egin dituzten Esponda eta Hirigoyen auzapez ohiak.Horiek guziek ukan duten Zumezko xixteraren elkarteak eskaini-rik ohorezko osto bedera – Orotarat 80 lagunek ukan dute.Andere auzapeza eta ospaketa horren moldatzaileen inguruanaurkitzen ziren Michel Billac Donibandarra – Gerard Garat Bidar-tarra – eta ainitz urtez oporretako denboran hemen xixtera han-dia sustatu duen J. Baptiste Hirigoyen. Bai eta Roland Duffourcqeta Adrien Camino Pilota Federakuntzaren eta Euskal Ligarenlehendakariak. Azkenik Camino eta Petriat koralekoek sustaturikdenek kantatu dugu « Agur Jaunak ». Bururatzeko denek egindugu zintzur bustitzea.

SENPERE

Oihana lau lorietanJoanden astean aipatutako “Oihana lau lorietan” ikusgarria ederki iragan da aroa lagun Haitzeko Bordan.Zazpi ehun bat ikuslier pasaturik bildu dira, argi joko, soinu eta dantza ezberdinen ahal bezenbat prezi-atzeko. Zuhaitz kasko eta adarretan arbol argaltzaileen itzuli eta zirimolek laster jendea xoratu dute ezbaita nor nahiri emana altura hortan hola ibiltzea. Françoise Bercetche zaldizko eta Rens zamariarenarteko lokarria ere sendi zen, hain du bere kabala nahi zuenaren egiterat ekarri andere gazteak euskalmusika xahar bat entzuten zela urrunetik bezala. Ez zen ba ere graziarik falta Marie Tellechea “DamaXuria” eta Anne Laure Saplairoles dantzariek eskaini dizkiguten dantza urratsetan eta gorputzaren espre-sioan, laminek eta Maia taldea lagundurik lehenik eta biek bakarrik azkenean. Goresmeak artixta etasoinulari guzier. Oren bat ezbaian iraun duen ikusgarriak ez ditu bakarrik udatiarrak higiarazi, tokiko jen-dea ere han zen, Heraitzekoa partikulazki. “Ur begi” elkartearen ondoko eginkizuna “Artixten ibilaldia”Heraitzeko gazteluan, irailean, geroxago aipatuko dena.

UZTARITZE

SortzeEkainaren undarretik gaur arte hiru sortze izanditugu herrian : ekainaren 23an Eloïn LE PIMPEC-HALZUET Minotz auzoan. Ekainaren 28 an, InèsETCHEVERRY, 42, Jean Lissar karrikan etauztai laren 17an Bixente ROPTONFi ls Urkoiauzoan. Ongi etorri beroenak haur sortu berrierieta goresmenak hauen burrasoeri

EzkontzeUztailaren 12an hiru ezkontza izan dira Hazpar-nen : Jean-François BERHONDE (Hazparne) etaIsabelle MONTGILLARD (Combs- la-ville), Ben-jamin SOUBIELLE (Lescar) eta Sylvie MIRE-MONT (Hazparne), Cyril LOUISIN eta Marie-Paule DAUBELCOUR (Hazparne). Goresmenakespos berrieri eta gure agiantza hoberenak geroa-rentzat.

HiltzeEkainaren 26an zendu da Marie AMESPIL 88urtetan, Bordaxuri karrikan egoiten zena. Uztaila-ren 2an Denis DOILLET 76 urtetan Zelaian bizizena. Uztailaren 7 an Hélène MONGUILLOT, 78urtetan, Lekuineko bidean bizi izan dena. Uztaila-ren 25 an Henri-Michel SAINT-JEAN 59 urtetan,Gauetxeko etxe gunean bizi zena. Gure doluminbizienak hil horien familieri.Ikusgarri ederraJuanden uztailaren 22 an ikusgarri eder bat eskai-nia izan da herritarreri eta oportiarreri. “Elgar-Oinka” dantzari taldeak antolatua zuen egun bere-zi hori Mendealako gelan, Ipar Osetia-ko “Beti-Gor” taldearekin batean. Lehen partean ikusi ditu-gu herriko dantzari ttipiak eta Elgar Oinka taldekomutil eta nexkak. Beti arrakastatsuak agertu diraEihartzeko dantzariak eta gau hortan ere ez dioteomenari itzalik utzi. Nesken dantzak, Jesus LuizEsnaola zenak asmatuak zituen 1970 eko urteanHazparneko neska dantzarientzat. Aire xahar ba-tzuen doinuan eta ere Donostiako Tanborada soi-nuaren gainean, asmatuak zituen dantza urratshoriek. Zazpi Euskal-Herriko dantza urratsetarik

moldatu zuen koregrafia berria. Geroztik etengabe Elgar Oinka taldeak emaiten ditu dantzahoriek eta erakusten ere gazteeri. Bigarren partea gure ohizko ikusgarrietarik guzizdesberdina izan da. Iguzki aldeko herrialdetariketorri zauku “ Beti-Gor ” haur taldea. Hauek asteanhiru aldiz egiten dituzte entseguak eta taulagainean ohargarri da ez dituztela gauzak erdizkauzten, bainan beren gogo bihotz osoa emaitendutela ikusgarri paregabe hortan. Ikusliarrak oroxoratu dituzte eta Mendealako gelan jendeak xutikluzaki txalotu ditu. Dantza mugikorrak ziren, zaluta-sun gaitza zaukaten, bortitzak eztabadazko gaietaneta berdin amultsu eta lañoak amodioari emanakziren dantzetan. Jantzi eder batzu soinean zituzteneta begien bete ukan du ikusliarrak ordu betebatez. Talde hori Ezpeletako “Gauargi” festibaleratetorria zen eta Hazparneko 16 familietan bizi izandira zenbeit egunez.

HAZPARNE

AiretikHuna beraz berriz ere gure xitoak finalerathelduak ditugula. Bai, Eñaut Etxeberriaeta Peio Hiriart fleitean ditugu, garaiturikUrruña 30-14. Erran behar dut halereBideondo batek merexi zuela Aste handi-an aurkitzea ; bainan, gureak egun handi-an ziren eta segur ere hola segituko dute,agian suerte onarekin !Aldiz arinetan Olivier eta Jéromek galdu,Denek Bat aurkituko da finalean Fontaneta Mengo bipil batekin ! Xuxen da herribakotxa hor aurkitzea, Aste handian.Euskal pilotak atxik dezala beti hobetuzeta euskarak gure xokoa zain : jo, bego,segi eta plaza puttil, andere eta gizonegon !

20 urteakAiretiken 20 urteak ospatuko ditugu ago-rrilaren 31n Makea Mindegian ! Atxikeguna oraitik : Gora Lekorne, Makea,Luhuso eta gure xokoa maite duten guzi-ak !

P.I

MAKEA - LEKORNE

Jérome maitea

Ikasia zinduen gazte gazterik Zer den zinezko nahikariaZure minak isilduz aspalditikAintzina eramaiten bizia Maitatuz kartsuki oroz gainetikfamilia eta Azkaingo gazteria.

Airatu zira goizik Erasotik,hutsik utziz zinuen tokiaEz urrun aldiz gogoetarikBihotz bakotxean eraikiz kafia.

Gaur, ez balinbadugu deus erantzunikEta bustirikan ere maiz begiaEz zaitugu ikusi nahi alferrikIzendatuz zu denen lokarriaHor nunbait dirdir ixil ixilikGoiko izartegian beilaria.Gu guzien partez ez adiorikEta ikus arte Jérôme maitea.

G.S.

Herria kazetaren bideznere familia guziaelgarturik nere bizikolaguna ere hunkituakizan gira hoinbertzedolumin eta agurtzeizanik. Guzieri eske-rrak bihotz bihotzetik.Gure Jerome joanzauku 33 urtetan,Jesusen adin berean,gaztea, bainan beredenboran indar ainitzegin duena sailainitzetan. M.L.

Eñaut eta Peiok badute aita ta amaren odoletik !

Arbola argaltzaileakMaiak

Herria astekariarenizenean, bihotz

bihotzez doluminbizienak Jerome-n

aitameri eta familia guziari.

Dantzari gazte zalu eta airosak !

Page 5: Herria 2968

5

XuxentzeJoanden asteko abisuan irakurtu beharzen : Oronos Spar saltegiaren aintzi-nean, ortzegun guziz, Mimiague aurkitu-ko dela itsas arrainarekin 7.30etatik13.00ak arte.

HeriotzeJoanden astezkenean, Germietako Etxe-berriko Jean-Baptiste Olçomendy zenduda 90 urtetan. Laborari xintxo eta kon-tseilu onekoa zen Elizabeherean 12haurrideren artean sortu semea. Larun-batean jendalde ederrak segitu du bereazken egoitzara. Gure doluminak onarditzala penetan den familia guziak.

EzkontzaJoanden larunbatean, Baigorriko elizan,Borzirietako Nathalie Harguindeguy eri-zainak biziko laguntzat hartu du Jean-Philippe Inchauspé, Pekobidondokolaborari gaztea. Agiantza hoberenakespos berrieri eta goraintziak aitameri.

Musika festibala“ Orgue en Baigorri ” elkarteak antola-

tzen duen Baxe Nafarroako 9garrenmusika festibala iraganen da 6tik 13ra.Lehen kontzertua, astezkenean 6an,Bidarraiko elizan 21.00tan izanen da Phi-l ippe Mendes-ek kudeatzen duen“ Vocanti ” kantari talde ederrarekin. Or-

tzegunean, 7an, Arrosako zinema salan,16.00tan Beñat Cuburu Ithurotz-ek egi-nen du mintzaldia “ Ameriketarako bide-tan gertatuak ”, Pantxix Bidart-ek erezonbait kantu emanen. Baigorriko elizan19.00tan, Haru Yamagami organo joilea.Entzunen da Bach, Byrd, Aguilera deHeredia, Bull eta bertze zonbait obretan.

Herriko bestakAsteburu huntan, sei egunez, herria bes-tan izanen dugu. Ortziralean, trinketean,Eki torneoko partidak, ondotik paellajatea. Larunbatean, goizean elizako pla-zan Merkat’ ia. 12.00tan bazkaria.17.00tan pala lehiaketa. Talo ta xingarTapia ta Leturiarekin, ondotik dantzaldiaGau Belerekin. Igandean, goizean :Pasa calle : zigante, joaldun, dantzari,musikari, txistulari… 10.30tan meza.16.30tan, Plaza nagusian BaigorrikoJoko olinpikoak, talo ta xingar eta dan-tzaldia Kiki Bordatxo-rekin eta su ziriak.Astelehenean, goizean elizako plazan,pilota esku huska, 12.00tan Juantorenaostatuan, herritarren bazkaria, 19.00tantalo ta xingar eta gaualdia Oronos osta-tuan. Asteartean, goizean, errebotean,arratsaldean Joko garbi partida Hardoy –Baigorri. Gaualdia Bar du fronton etaBixentainean. Asteazkenean, Elizakoplazan, 16.00tan, pilota esku huskaPlaza nagusian, 20.00tan zikiro jatea“ Kantuz ” taldeak alaiturik, ondotik dan-tzaldia Adartzarekin.

PilotaFrantziako txapelgoaren kondu, bertzefinalerdi andana bat jokatu da joandenaste buruan. Esku huska xitoen mai-lean : Berterreche eta Uhalde nagusitu30 – 14 Noizbait-eri. ttarroen mailean :Ascery – Oteiza nagusitu 30 – 19 Esku-lari-ri.Errebotean kadet mailean Euskal Herri-ko txapeldun izanez, Riouspeyrous,Lucu, Goñi, Cadot eta Haristoy, zuze-nean, aste handiko finalean ditugu.junior mailean, B. Ospital, Dutey, Lissar,

Bidart eta Indaburu nagusitu 13 – 6 Ami-kuzeri. Helduetan, bigarren mailean :Riouspeyrous, Elgorriague, G. Ospital,Gaicoetchea eta Othalepo-k galdu 5 –13 Amikuzeren kontra.

BAIGORRI

Palantxa lehiaketa : Urte guziz bezala, Donamartiriko Foyer Rural elkarteak bereohizko palantxako lehiaketa antolatzen du. Hiru maila izanen dira, buruz buruka. Izenakeman behar dira agorrilaren 10-a aitzin, berantenaz, Goxoki ostaturat deituz, 05 59 29 6471-rat. Partida guzien ondotik, arroltze ta xingarra eskainia izanen zakote jokolarier.

DONAMARTIRI

Kantaldi solasOndarrean kontzer-tu eder bat eskainidaukute Nokataldeko AndreaBidart eta BegoñaE c h e v e r r i a - kAldudeko Alfaroostatuan, jende aldeederra zelarik hurbil-dua horienentzuteko. Erranbehar da talde hauusaian osatua delahiru emaztez,bainan Cathy Petri-ssans-i ez zagonposible etortzeadata horietan. Halaere arrakasta gaitzabildu dute laukontzertu des-

berdinetan bai Erratzun, Larrañen, Kanbon eta Alduden. Erakutsi daukute kantarionak direla botz eder eta azkarrekin, kantua ere biziarazten dutela beren barrenetik,hitzeri emanez garrantzi handia. Taulen gainean izanik talendu segur bat, ostatuetanere agertzen dute beren kantuaren amodioa, kantu xahar edo berri abestuz gogotiketa gainera hitz guziak gogoan ! Segur berriz ukanen dugula aukera horien ikustekoEuskal Herrian, bidaia edo itzuli hau posible izan baita Udalbide erakundearenlaguntzarekin, hunek diru laguntza adierazgarria eskaini baitu Noka etor dadienEuskal Herrirat. Udalbideren helburua harremanak zabaltzea da euskaldunen artean,karia hortan Kantiruki taldea izan zen joanden abendoan Kalifornian eta beraz Nokaikusteko parada ukan dugu hemen gaindi. Oroimen onak geldituko dira Kaliforniakobi emazte horiendako baita hemengo jendeendako, kantuaren inguruan lortzen baitiraainitz harreman. Hemen ere baditugu gure talde famatuak hala nola “Izarrak”laukotea. Igande huntan eskaini daukute kontzertu xoragarri bat, 120 pertsona zire-larik bilduak Sanoki gelan. Segur beren bigarren zinta “ Biziari so” salduko dutela ezinhobeki, hain dira musika eta kantuak ederrak. Segi beti bide hortan !

G.S.

ALDUDEKausitze

B.E.P.C. : Audrey Lupiac eta NicolasBellocqB.E.P. C.A.P. : Sébastien MazainAmaia Casemajor : jadanik zenbait hi-labete hauetan lanari lotua dena gizartelaguntzaile etsaminak iraganikCécile Etchart : irakasle konkurtsoa ikas-toletan lan egitekoGoresmenak deneri eta norbeit ahantzibadut jakinaraz dezadala 05 59 29 56 61deituz.

SortzeAstelehen huntan sortu zauku ErretiranCéline Garay eta Thomas Giacominirenbigarren haurra. Burrasoak zorioneanditugula dudarik ez eta nolaz ez aitatxiamatxiak. Goresmenak deneri ! Ametssortu berria osagarrian haundi dadila!

KermezaBuruilaren 7ko kermezari buruz anto-latzaileak bildu dira berriki, jakin zazuezozketaren txartelak salgai direlaoraidanik. Beraz galda edo har Aihe-rrako elizan edo usaiako arduradunergero zuen adixkide eta ezagunersaltzeko.

IZTURITZEAuzoguneak bestan

Joan den larunbatean, Erketa eta Her-gaitze auzoguneak pestan genituen,Erketarrak ihiztarien etxolan biltzen zire-larik, eta Hergaiztarrak Arkiko pentzeanusaian bezala, zikiro pesta on bateninguruan. Jakin dugunaz, giro onean ira-gan dira bi elgarretaratze horiek.

Xabi etxera sartu !Berri ona jakin dugu, Xapitaleko XavierOxarango etxera sartu dela joan den or-tzegun arratsean. 2004eko urriaren 3anpreso altxatu zuten, eta geroztik denboragehiena Chateauroux -ko presondegianpasatu du. Berri ona dudarik gabe,beretzat lehenik, eta etxekoentzat, adix-kideentzat, lagunentzat, etxaldearenxutik atxikitzen lagundu duten guzien-tzat. Ongi etorri beraz Xabi !

AIHERRA

EzkontzaUztailaren azken ibiakoitz huntanPhilippe Inchauspe Pekobidondokosemeak eta Nathalie Harguindeguyneska gazteak beren maitasuna finkatudute Jainkoaren aintzinean Baigorrikoelizan (Nathalieren herrian) elgarri berenbiziko hitza emanez, meza guziz ederkikantatu hortarat gomitatuak ziren jendeguzien aitzinean. Gero Katina ostatuanpesta egin dute bi gazte horien bozka-rioa ospatuz, ez omen baitzen jan, edanala giroaren partetik deuseren eskasik.Plazerrez laborantxan sortetxearen segi-da hartua duen jaun esposari etaNathalie andereari suertezko bizi luzeuros bat elgarrekilan, desiratzen diotegu.Gure goresmenak zueri eta zuen bienfamiliakoeri. M.G.

LASA

Kontzertu elizanBaxenabarreko musika festibalaren kari-etara, Baionako Vocanti koro famatuakkontzertu bat eskainiko du gure elizanagorrilaren 6an, asteazken aratseko9etan. Euskal kantuak bai eta munduangaindiko kantu asko entzuteko paradaederra dugu hor. Sartzea urririk 16 urtearte, 10 eurotan bertzeentzat (Istudiant,langabe… 7 euro).

BIDARRAI

Besta ondoLau egun goxo iragan ditugu herrian,besta zinez alaikor eta deus trabarikgabeak astelehen huntan bukatu baitira.Ortziralean “Izarrak” taldeak eliza betebetean denak xoratu ditu. Larunbateanegun guzia zango baloi jokoan, ainitzgaztek parte hartuz, eta aratsean zikirojate arradoa. Biba gazteria, handi alattipi, denak zoin hobeki bermatu baitiraeta biziki ongi zerbitzatu jende alde han-dia. Ondotik soinu eta dantzaldia, hauere oraiko moldean naski, arrabotsonarekin ! Igandean meza nagusi ederrakorala onari esker eta jendalde onarekin.Ondotik pilota partida gustagarria Sanokiezker paretean. Aranburu-R. Dermit 35 /Istillart-St Esteben 31. Arratsaldean hiruherrien arteko indar jokoa, hemen ereomore gaitzean Barhenne gidarionarekin jendea gustatu baita. Astele-

hena ondar egun herrikoia Larrondokoitzalpean, birlariak jan aldi aitzin jokatubaitira hogoi eta zonbeit. Lehen bortze-tarik hiru herritar 1/ Dominique-Etche-pare 2/ J. Pierre Mendilahatxu 3/ Chris-tian Durruty 4/ Laurent Arotçaren 5/Beñat Loyatho. Ondar hau hazpandaraurtengo “Union Basque” xapelduna.Aratsaldean musak iraun du ilunarte,denbora histurik barnerat sartu izanbehar baitute. Biziki besta onak beraz.Goresmenak gazteria handi eta jeinut-suari. Eskerrak horien laguntzaileeri.

DoluAstearte arratsaldean, AndreIlargaratekoa joan zaigu mundu huntatik.Duela sei hilabete anaia Michel joanarisegituz bezela. 59 urte zituen. Jainkoakhar ditzala betiereko bere aldean. Dolu-min bizienak hunkituak diren familiakoguzieri eskaintzen ditugula.

DONOZTIRI

Artzain bideetan gaindiOztibarreko ikastolak antolaturik, inguru-men aberats eta miresgarri batenezagutzeko parada eskainia da agorri-laren 2an eta 3an, Donaixtin : “Artzainbideetan gaindi” egunak. Larunbatean,pagatxaren eguna, Pagatxa elkarteaklandatutako pago oihan berriaren besta :14:00 oihanari buruz abiatzea HerrikoEtxe aitzinetik, 14:30 oihanaren garbike-ta Zuharriko lepoan, 18:00 talo jateaDonaixtiko herriko gelan, 21:30 “Artzain-goa nondik nora” filma.Igandean, ibilaldiak : lehena 5 orenekoa,

Arlakondoko aparkalekutik Zuharriko le-pora (abiatzea 07:30), bigarrena 3orenekoa, Zuharriko lepotik itzuli bat tokibererat heltzeko (abiatzea 09:00). Xen-dretan zehar, bazter polliten ikustekoparada : laminen mainuak, arrano kafi-rak, Lapihotzeko iturburua, Eltzarrekoetxola, Gaztelu kaskoa, fosilak, Beltxukobota luze gune ohia, artzain bidea, ardigasna ekoizpen erakustaldia… KoldoAmeztoi eta Mixel Etxekopar ere hor,bazterren alaitzeko. Eta 13:00 zikirobazkari alaitua Zuharriko lepoan.

DONAIXTIHaru Yamagami

IRISARRIKermeza ondo

Bai zinez alaitasunean iragan da Irisarri eta Suhuskuneko parropiaren kermeza.Lehenik meza nagusia, gure korala lagun, ondotik pilota partida bat eta segida ezinhobeki iragan dira. Milesker orori, antolatzaile, langile, laguntzaile eta han zirenguzieri ! Zozketako sari guziak emanak izan dira. Biba irabazler eta esperantza besteguzier.

Parropiako menbro batSortze

Ongi etorria egin diote Amestoy eta Michel Iriart Larraldekoek beren bigarrenalabañoari, Elaia izendatu dutena. Osagarri eta zorion haur sortu berriari eta gores-menak buraso eta familiako guzieri.

A.I.

ARMENDARITZEHeriotze

Duela zonbait egun, bere azken egoitzarat segitu dugu Antton Haristoy “Hemen hobe-ki” etxekoa nahiz eta Anton Bordamaria erraiten zakoten, luzaz egon baitzen etxehortan. Gizon azkarra eta kaskokoa, tresna ibiltzaile trebea, langile amorratua, bereanderearen laguntzarekin familia handi eder bat altxatu dute haur guzier laneko gos-tua eta kemena emanez. Jainkoak har dezala bere erreinuan, “traktore” xahar bateskainiz ahal badu eta familiako guziek onhart ditzaztela gure dolumin bizienak.

Nokabikotea

Haru Yamagami japones organista

Page 6: Herria 2968

Bederatzigarren aldikotz an-tolatzen du Orgue en Bai-gorry elkarteak Baxenaba-rreko musika festibala, egi-tarau aberats batekin aldihuntan ere. Lehen hitzorduaBidarraiko elizan zaikufinkatua, agorrilaren 6an,asteazkenez (21:00) :Phil ippe Mendes-ekkudeatzen duen Vocanti ko-roa da entzunen. Agorri-laren 7an , ortzegunez(16:00) Beñat Cuburu-Ithorotzen mintzaldia A-rrosako zinegelan, Amerike-tarateko emigranteen ga-rraioaz, artetik PantxixBidart musikari-kantaria, on-dotik jateko eta edateko.Eta ortzegun hortan berean(19:00) Baigorriko elizan,Haru Yamagami japones or-ganistaren kontzertua.Agorrilaren 10ean, igan-dea, Baigorrin, 16:30

mintzaldia “Glassharmoni-ca” musika tresnaz, 19:00Thomas Bloch eta YvesRechsteiner organistenkontzertua. Agorrilaren11n, astelehenez, 17:00Claude Labat-en hitzaldiaBankako elizan, euskal mi-tologiako laminetaz, 21:00Wolfgang Zerer aleman or-ganistaren kontzertua Bai-gorriko elizan. Agorrilaren13an, asteazkenez, 16:30Baigorriko elizako organoaribisita, Remy Malher gidari,19:00 Jean Tubery tron-petista eta Luca Guglielmiorganistaren kontzertua, on-dotik janaldia, publikoa etaartistak nahasirik, izenakaitzinetik emanez.Mintzaldietara sartzea u-rririk, kontzertuetara 7 eta13 euroren artean, urririk 16urte artekoentzat.

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Ez da oraikoa bahituez baliatzea, aspaldiko ohidura, Erdiaroan bereziki eta geroztik segitua. Mundu zabalean daude, nonbaitgordeak, bahitu asko. Berrikitan Kolonbian FARC-ekoek bahitu dituztejende batzu, 18 orotara eta haien artean 10 libratu dituzte. Seinale ona,bainan bertze 8-ak han daude preso.

***Jack Lang : Hauxe da komedia. Sozialistak hasarre gorrian sartu diraJack Lang-en kontra konstituzioaren aldaketaren alde bozkatu duelakotzbertze guziak kontra zirela, hala erabaki baitzuten. Behar da jakin JackLang-en boza kontra izan balitz ere berdin onartuko zela aldaketa, 538bozetara heltzen baitzen. Sozialistetan batzuk zioten behar zela kanpo-ratu Jack Lang, bainan ez dut uste halakorik izanen den. Oroit gaitennola Fabius, Melanchon eta bertze batzuk bozkatu eta bozkarazi zutenEuro Lege Nagusiaren kontra, alderdi sozialistak erabaki zuelarik aldebehar zela bozkatu. Ezak irabazi eta Fabius, Melanchon eta bertze askobeti sozialistak dira eta berdin diputatu ala senadore.

***Barack Obama : Estatu Batuetako president gaia Europan gaindi dabila,ez bakarik Europan bainan ere Afganistan-en, Irak-en, Israel-en etaPalestinan. Alabainan ari da preparatzen amesten duen karguari buruz.Bisitatzen dituen politiko ala buruzagiei erraiten die entzun nahi dutena,hala nola, bereziki, Israeldarrei. Zimizta bezala pasatu da Europan, Ale-manian lehenik, mintzatu delarik jende oste haundi baten aitzinean, zalu-ago Frantzian, bizpahiru oren, ez gehiago, eta azkenik Ingalaterran, hanbaitago adiskide minena, hots hizkuntza bera daukatela. Obama etaSarkozy, bi gazte, biak ibilkariak, Obama zaluago behar bada.

***Frantziako itzulia : Jauntzi horia aldatu da frango aurtengo Frantziakoitzulian eta maiz gertatzen den bezala Alpetan nagusitzen dena irabazlejalgitzen da. Hala izan da Carlos Sastre-rentzat Alpes d’Huez-eko iganal-dian bereganatu duela jauntzi horia. Zioten galduko zuela bakarkako eta-pan eta ez da hala gertatu. Parisen alki gorenean jarri da, haren ondoanEvans bigarren eta Kohl hirugarren. Aurten, jaz bezala Espainiar batirabazle.

J.H.

Artzaina eta IguzkiaArtzain hau gaztea zen, maliziarik gabekoa :bihotzez arin, gorputzez sendo, gogoz ale-gera. Etxeko ogi onez hazia, mendiko haizehotzak eta ur freskoak eta lanak hezia. Akats bakar bat zaukan : mendiko biziagustatzen zitzaiola, bakardadea ez zitzaiolabiziki axola. “Oi, mendian, zer bakia !”.Horrengatik ez zen usu menditik herrira jaus-ten. Igandetan, nehoiz ez zen elizan ager-tzen ere salbu Besta Berriz. Apezak pixkabat aiher zuen. Jendeek ere zioten basatiazela : zoazi zu jakitera alfer hura zer artzenzen gain hartan !

Egun batez mutila menditik jautsi zen zerbaitjanariren erostera. Justu apezarekin bateangertatu zen saltegian sartzen. Apezakmehatxuz erhi bat altxatu zion sudur-perat. - Hi infernuko ihizia ! Kasu emak, GainekoHaundi hark ikusten hau gero, nik ez bahautez Bazkoz ez Eguberriz ikusten ere. Bekatuduk pagano bat bezala bizitzea ! Ahalgebehar huke izan !- Zer ? Nik ez dut ez Gaineko Haundi harenbeldurrik. Ni, mendian, zerutik hurbil bizinaiz ! - Jainkoaz ari nauk, tontoa ! Ez dukaJainkoaren beldurrik ? - Ez ! Batere ! Zergaitik beldur ?

Ez zen deus egitekorik mutikoak nahi zuenaegiten zuen, nahi zuena pentsatzen, beregostuz bizi zen, mendian bezala denetan. - Zu ez zirea ontsa bizi, jaun erretorra ?Oldartu zen apezari galdatzera.- Oh apezgoa zaila duk ! Hi bezalako ardigaldu batzuen gatik ainitz bihotzeko minsofritzen diat. Nahi nikek denak Jainkoarekinbakean bizi zaitezten ! - Zer egiten ahal nuke zuretzat ! - Enetzat ? Deus ! Behar baduk zerbait balio-sa egin, to, haugi sarri kofesatzera, elizara.Siestaren ondotik, hiruak irian.

Artzain gaztea elizan zen tenoreko. Sartuzelarik xoratua zen : eliza ilunbean ixilik, airefreskoa, ezko usaina… Eta berinatetarikiguzki argi bizi eder bat sartzen zen.Errautsa airean dantzan emaiten zuen, milakolore. Mutila ahoa zabalik begira …- Ha, hemen haiz ! Boz ozen batek bapatez ametsetarik harrotuzuen. Apeza zen brauki sartzen elizan.- Belaunika hadi eta biek erranen diagu“Gure aita !”Artzaina hor zagon, besoak dilindan. - Ba… Bainan nik ez dakit “Gure Aita”- Errak, hi, nolako girixtinoa haiz ? Ez haizakatiximan egundaino ibilia ? Apeza haserrez ezin egonarekin : - Ez duka sekulan otoitzik egiten ?- Otoitzik ? Bai eta nola ! Goizetan, etxolatikateratzean, agur erraten diot egunari etamilesker Jainkoari egun berriaren gatik.Bizpahiru jauzi eta itzulipurdi batzu egitendizkiot iguzkiari esker onez, denbora ederradelarik. Edo kantu bat edo bi euriari, denbo-ra txarra delarik. Uste dut gustatzen zaiotela. - Jainkoa, iguzkia, euria, denak nahastendituk. Hi, deabruaren seme ! Haugi bereha-la. Pausa ezak hire ardi larru usaindu zikinhori, hor, alki baten gainean eta sar hadikofesategian.

Ardi larru zikina kendu eta ez jakin nun pau-satu, hurbildu zitzaion iguzki izpiari eta polli-kiño iguzki izpiaren gainetik dilindan emanzuen, bihotz xokoan otoitz ttipi bat eginez“ Argi maitea, atxikadazu larru hau ixtantbat ” eta soinekoa argi izpitik dilingo egonzen. Apeza mututua, so… Zu, irakurle, ezpentsa mirakulu bat zenik. Ez ! JustuJainkoaren eta gaztearen arteko arrañamen-du sinple bat zen; bi adiskiden artean egitenden horietakoa, besterik ez.

Johanes Bordazahar

MELBOURNE ETA SYDNEY HIRIETANESPERIENTZIA LILURAGARRIA

Australia-ko JMJ-ak, batzuentzatez dira bidaia bat baizik, bainanegiazki hori baino anitzetan gehia-go izan dira. Izpirituaren bidaia,Izpiritu Sainduak gidaturik. Apezpiku ezberdinek katiximaerakasle batzu ekarri dizkiguteegunero. Horiei esker, gogoetakegin ditugu, Izpiritu Sainduarentokiaz munduan zehar, baitaElizan. Ahantzi gabe gu girelaIzpiritu Sainduaren lekukoak.Gogoetak egin ditugu Elizan dugunfuntsaz, baita Izpiritu Sainduaz etaondokoer utzi behar dugunmezuaz. Bi astez, Melbourne eta Sydneyhirietan ezagutu dugun esperi-entzia liluragarriari esker, aberas-turik itzuli gira, gogoeta anitz eginditugu, bizi giristinoan aitzinatu gira

eta fedea indartu zauku.Melbourneko parropiant etalaguntzaile guziek hartu gituztegisakotasun anitzekin eta anitzhunkiak izan gira.

Herri guzien arteko kultura ezberdi-nen nahasketak eta balore berdinpartekatzeak erakutsi diguteElizaren batasun harrigarria, herribakotxaren nortasunaren bidez.Momentu zonbaitzu gure bihotze-tan josirik egonen dira.Orain, hurrengo hitzorduarenfinkatzea baizik ez zaugu gelditzen.Madrilen iraganen da hiru urterenburuan, Australian iragan direnJMJ-ak bezain azkarrendako,giristino biziaren bide luzean zeharaitzinatzeko.

Laura

Vocanti koroa entzunen daBidarraiko elizan

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

BAXENABARREKO MUSIKA FESTIBALA

LEHEN KONTZERTUA BIDARRAIN

BAXENABARREKO MUSIKA FESTIBALA

LEHEN KONTZERTUA BIDARRAIN

Page 7: Herria 2968

7

BIELLE - KURUTCHARRYK EREMANDUTE CHILHAR TROFEOA

LEGEZKO ABISU

SEASKA elkarteak, Lartzabalen duenManex Erdozaintzi Etxart kolegioar-entzat ZUZENDARI bat bilatzen du :

Misio orokorrak:Ikastetxearen eskola eremuarenkudeaketa segurtatu.Irakasle taldearen animazioa segurtatu Ikastetxearen buxetaren segipena segur-tatu Administrazio saileko dosierrak eta Bor-deleko errektoretzarekiko harremanaksegitu Seaskako zuzendari taldearen kontseilu-aren segipena.Ikastetxearen administrazio kontseiluarenlanaren sustengatzeaLanerako egitura nagusiak :Ikastetxearen irakasle taldeaSeaskako zuzendari taldearen kontseiluaKolegioko administrazio kontseilua Beharrezko baldintzak :Baxoa + 3 urte + 5 urteko esperientziairakasle gisa edo hezkuntza / formatzailelangile gisa Beharrezko gaitasunak : Elebiduna, euskara/frantsesa Euskaraz eta frantsesez idazteko gaita-sun ona Talde kudeaketan aditua Animatzaile eta erregulatzaile gaitasunak Laneko baldintzak :2008ko irailaren 1ean lanean hastekoDenbora osoa (irakaskuntzako ordubatzuen hartzeko aukerarekin kandidatu-aren arabera)Mugagabeko kontratua Soldata : Kontratu pean diren Ikastetxepribatuen konbenioaren arabera.Interesatuak direnak :C.V. bat + motibapen gutun bat igorribehar dute “ Carrières et Insertion ” kabi-netari : Helbidea : Carrières et insertion - 7 ZAC Parme Lot7 - 64 600 [email protected] eman behar den erreferentzia :AM 28Kandidaturen biltzeko epea : 2008koagorrilaren 20a Baiona, 2008ko uztailaren 22a

SEASKA, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, 2008ko irailetik goiti,

bere ikastoletan lanean aritzeko bilatzenditu:

Alozeko BASABURU ikastolan: • AVS – laguntzaile 1: 6 ordu egunean: 8ak-> 14ak.- AVS gisa : 2 ordu - Laguntzaile gisa (haurtzaindegia, kantinaeta pausa): 4 orduBETE BEHAR DIREN BALDINTZAK: - Baxoa- Bere burua behar bereziak dituenikasleak laguntzeko prest sentitzen dena- Euskaraduna (ezinbesteko baldintza)

Interesatuak direnak, idatz dezatela2008ko agorrilaren 20a aitzin

motibapen gutun bat + CV bat igorriz hel-bide honetara:

(ez ahantz telefono zenbaki batenazaltzea):

BASABURU IKASTOLA64470 LIXANTZU (Lichans)

Bielle - Kurutcharry. . . . . . . 40Idiart - Jeannots . . . . . . . . . 26Jondoni Jakobe beren patroinxaharra ez dute ahantzi aurtenere zuraidarrek eta bazutensegurki lehiaketa bat ederraxutik emana beren trinketean.Hegoalderaino izanik berenauzoko Gonzalez azkainda-rraren bila. Lehen finalerdianmakearra zuten landestaramatur hunekin deitua bi baxe-nabartar hauen aitzinean. Haukbiak, elgar ontsa ezagutzenalabaina Arrosatik Baigorriarterainoko hortan, holaxe joanazen finalerdia ostiral aratsean.Bielle - Kurutcharry. . . . . . . 40Gonzalez - Lazcano. . . . . . . 33Xebaxtien azkaindarra horzagon beha finaleko, urruñarputiko beso onekoarekin. Bienbeso haundiak eta nahikariahaundia ez dira aski izan halereholako bi jokolari adreten gober-natzeko. Baitakite hauk biek ere,batean zangoetarat ea besteanmarra arraserat kintzearen buru-ratzen Zuraideko publiko eza-gunaren aintzinean. BoteanBielle nausi, 9 bote, eta 4 Gon-zalezek. Halaxet joan da beraz,Kurutcharry ere arras onean.

MASTER HORIEK BERANTBADA BERANTAstekarientzat berantegi jin daberria : aurten nor eta noiz iza-nen diren Baionako bestetakoMasters horietan. Huna denaden aste huntako programa.Asteazkenean dira lehiaketakhasiko, uztailaren 30 huntanaratseko 8 orenetan BaionakoModernean. Lehen partida hor-tan ariko dira Ibarrola-Oçafrainbatetik, eta H. Etcheverry-Wal-tari bestetik. Biharamunean,31n, ortzegun aratsean tenoreberean, bigarren final-erdia La-rrechea-Ezcurra II batetik etaSorhuet-Etcheto bestetik. Bi par-tida horien irabazdunak arikodira Mastersen finalean, heldu-den igandean, abuztuaren 3an,11 orenetan. Damurik, kasetahau ortzegunean baizik ezbaitugu ateratzen ahal bainanhori ez da gure faltaz. Parioalibro !

GARATENEKO PARTIDAAlfaro - Ducassou . . . . . . . . 50Aguire - Mayte . . . . . . . . . . . 44Hau bai erraiten ahal dugu parti-da ederra ikusi dugula, astele-hen huntakoa, herritar alde ede-rrarekin ikusle, gazte gutiskohalere, lanean baitzitazkeen,bainan udatiarrez beteak gaine-ratekoan bi kaleeriak. Hauk gus-tatuak haatik, pilotariak gogozeta karrez ari direlarik, ikusleaere segitzale on bilakatzen baita.

Partida luze horrekin (50tarat)berotzea luzexe da. Erran deza-keguna, 28tan adosturik, 9 aldizikusi ditugula berdinean, azkenik44etan. Denak ari bainangazteak nausi ondarrerat etagaztetsu zen hor mundua.Eskerrak deneri !

PLAZAKO XAPELGOETANAmulet - Lucu . . . . . . . . . . . 30Lavielle - Cazaux . . . . . . . . . 18Amikuztarrak finalean dira berazadinekoetan aurten, landesta-rrak garaiturik. Noren kontrafinala ? Aguerre-Esteben edoEtchemendy-Maitia ?Arambel - Palomes . . . . . . . 40Etcheto - Etchegaray . . . . . 22Bigarren mailan baigorriarrekgaraitu dituzte hazpandarrak etabeste baigorriar pareak (Othale-po-Haristoy) ere irabazi lan-destarren kontra. Bazen besterikere bainan begote hortan egun-gotz.

EZPELETAN, UDAKO PAR-TIDAKIbarrola-Mougica . . . . . . . . . 30Etchebarne-Oçafrain. . . . . . 24Joanden asteko partida hortan,luzaz elgarren bete ibili dira bipareak. Ondarrera haatik, Iba-rrolak erakutsi du bere nagusita-suna.

HEGOALDEAN, XALA, GONZA-LEZ TA OROXala - Goñi III . . . . . . . . . . . . 22Titin - Lasa . . . . . . . . . . . . . . 20

Larralde - Urberuaga. . . . . . 22Uriarte - Merino I . . . . . . . . . 11Ordizian jokatu bi partida hauk.Gonzalez - Barriola . . . . . . . 22Irujo - Eulate . . . . . . . . . . . . 15

Mikel Goñi - Galarza VI . . . . 22Galarza V - Nalda . . . . . . . . 13Amorebieta-Etxanon jokatuakhoriek biak.Olaizola I - Otxandorena. . . 22Bengoetxea VI - Begino . . . 10

Beloki VI - Ezcudero . . . . . . 22Agirre - Apraiz . . . . . . . . . . . 18Baztanen, Elizondon jokatu dirahauk biak.Gonzalez - Pascual . . . . . . . 22Irujo - Laskurain . . . . . . . . . 20

Goñi II - Urberuaga . . . . . . . 22Olazabal - Zubieta . . . . . . . . 21Horra berriz Gonzalez eta MikelGoñi ere Arrigorriagan.Olaizola II - Ruiz . . . . . . . . . 22Olaizola I - Begino. . . . . . . . 17Zarautzen.Berasaluze VIII - Zearra . . . 22Arretxe II - Otxandorena. . . 19Santiago bestak ziren igandeanArretxe semearekin.

Bego

SCP BOULOUS & CHEVALLIERBâtiment 22 – le Forum 15 rue Raoul Perpère

64100 BAYONNETél 05 59 31 21 21 / Fax 05 59 31 21 29

« REMIGIL DISTRIBUTION »Société à responsabilité limitée au

capital de 30.000 €€urosSiège Social : Zone Artisanale de Maignon – Bâtiment Les Dômes

64600 ANGLETRCS : BAYONNE 445 140 551

Une erreur s’est glissée dans l’annonce du 24 juillet 2008 concernantle transfert du siège social de la socié-té. Cette opération a été décidée àcompter du 1er août 2008 et non du1er juillet 2008.

Pour avisLa gérance

SCI GU BIAKCapital social: 182.938,82 €€

Siége social: 64210 AHETZEVilla Ezkanda

R.C.S. BAYONNE 423 165 323Aux termes d’une assemblée généraleextraordinaire des associés en date du24 juin 2008, la collectivité des associésa nommé Monsieur Eugène ETCHART,retraité, demeurant à SAINT JEAN DELUZ 64500, résidence Kanttu, rueEtcheverrigaray, gérant de la société àcompter du 24 juin 2008, pour une duréeindéterminée, en remplacement deMadame Maïté ETCHART née DEIRAREGUI, décédée le 23 décembre2006.Les statuts ont été modifiés en con-séquence. Pour avis. - Le gérant.

SCI ELIZONDOACapital social: 190.561,27 €€

Siége social: 64210 AHETZEVilla Ezkanda

R.C.S. BAYONNE 423 163 294Aux termes d’une assemblée généraleextraordinaire des associés en date du24 juin 2008, la collectivité des associésa nommé Monsieur Eugène ETCHART,retraité, demeurant à SAINT JEAN DELUZ 64500, résidence Kanttu, rueEtcheverrigaray, gérant de la société àcompter du 24 juin 2008, pour une duréeindéterminée, en remplacement deMadame Maïté ETCHART née DEIRAREGUI, décédée le 23 décembre2006.Les statuts ont été modifiés en con-séquence. Pour avis. Le gérant.

INTER DIFFUSION SASociété anonyme à Conseil

d’administrationAu capital de 364.560 euros

Siège social : 7, boulevard Jean Jaurès64100-BAYONNE

R.C.S. BAYONNE B 722 721 461AVIS DE PUBLICITE

Aux termes du procès-verbal del’Assemblée Générale extraordinaire du2 juin 2008 et du Conseil d’administra-tion du 27 juin 2008, il résulte que : Le capital a été augmenté de 156.240euros en numéraire. L’article N°8 “Capi-tal social” des statuts a été modifié enconséquence.Ancienne mention“Le capital social est fixé à la somme dedeux cent huit mille trois cent vingteuros (208.320 €€). Il est divisé en dixmille quatre cent seize actions de vingteuros chacune, entièrement libérées etde même catégorie.”Nouvelle mention“Le capital est fixé à la somme deTROIS CENT SOIXANTE QUATREMILLE CINQ CENT SOIXANTE EUROS(364.560 €€). Il est divisé en DIX HUITMILLE DEUX CENT VINGT HUIT actionsde VINGT euros chacune, entièrementlibérées et de même catégorie.”Mention sera faite au RCS de BA-YONNE. Pour avis

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial“Centre Forum” - Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)ECO ATTITUDE

Société à responsabilité limitée au capi-tal de 40 000 euros

Siège social transféré du 6, rue Lahon-tine (64200) BIARRITZ au 19, Allée du

Moura (64200) BIARRITZ504581331 RCS BAYONNE

Aux termes d’une décision en date du25/07/2008, la gérance de la société adécidé de tranférer le siège social du 6,rue Lahontine (64200) BIARRITZ au 19,Allée du Moura (64200) BIARRITZ àcompter du 25/07/2008.RCS BAYONNE La Gérance

Avis de réalisation delocation-gérance

La location-gérance consentie parMonsieur Arnaud dit André ALFARO etMadame Marie dite Maritxu IRIARTEépouse ALFARO demeurant à SAINTETIENNE DE BAIGORRY 64430, QuartierOCCOS, Maison IRAGAITZ à la SARLALFARO Gexan TINDATZAILE dont lesiège est à SAINT ETIENNE DE BAIGOR-RY 64430, Quartier OCCOS, immatricu-lée au RCS de BAYONNE sous le numé-ro 489 992 363 N° de Gestion 2006 B 396,suivant acte sous seing privé en date du28 mars 2006 enregistré au S.I.E. deBAYONNE le 24 avril 2006, Bordereaun°2006/513 Case N°8, du fonds artisanalde peinture en bâtiment sis et exploité àSAINT ETIENNE DE BAIGORRY 64430,Quartier OCCOS, d’une durée de cinqannées ayant commencé à courir aveceffet au 1er janvier 2006 pour se terminerle 31 décembre 2010, a été résiliée demanière anticipée selon acte sous seingprivé en date du 10 juillet 2008 avec effetau 30 juin 2008, enregistré au S.I.E. deBAYONNE le 21 juillet 2008, Bordereaun° 2008/875 Case N°22, Ext 3749.

Pour unique publicationLe locataire-gérant

FRANTZIAKO ITZULIAN SASTRE NAGUSI

Mendietan balentria ederrak eginik eta bakarkako etapan untsaihardokirik, Carlos Sastre españolak irabazi du beraz Frantziakoitzulia. Bigarren, minuta xoil baten berantarekin, 58 segundurenberanta xuxen xuxen erraiteko, Cadel Evans australiarra, frangokirabazle ikusten zutena. Euskaltel taldeko lehena Samuel Sanchez,zazpigarren sailkapen nagusian, lehen euskalduna Mikel Astarloza,hamaseigarren. Lehen frantsesa, Sandy Casar, hamalaugarren.Mendietako iganaldiak emaiten duten sailkapen berezian, BernhardKhol austriarra lehen, Carlos Sastre bigarren eta euskaldun bat,Egoi Martinez, hamargarren. Taldeka Euskaltel laugarren.

Hiru lehenak Parisen saristatuak : Sastre erdian bere haurrekin, bere aldean dituelaKhol eta Evans.

SEASKA, Euskal Irakaskuntzarako

Batasunak,2008ko irailaren 1etik goiti bilatzen du :

Ortofonista (Logopeda) edo Psikologo bat,

denbora erdiz aritzeko, Psikopedagogia Aholkularitzan

Misioak:Ikastoletako ikasleen zailtasunei buruzprebentzioa eta laguntza ekartzea :Irakasleekin batera zailtasunendetekzioan parte hartuzZailtasunei aurre egiteko irakasleeiaholku eta estrategiak emanezBete behar diren baldintzak:1) Ortofonista gaitasun agiria (Certificat de capacité Ortophoniste)edo DESS garapenako psikologia (DESS psychologie du développement)2) Hezkuntza arloko esperientzia3) EuskaradunaInteresatuak diren pertsonek, Seaskara

igor dezatela,2008ko agorrilaren 25a aitzin:

- Kandidatura gutun bat C.V. batekin(telefono zenbaki batekin deitua izaitekogisan)- Diplomen kopiak

SEASKA - Central Forum, AndréEmlinger plaza, 10 - 64100 BAIONA

Cidex Tel: 05.59.52.49.24

Fax : 05.59.52.88.87 [email protected]

LAN ESKAINTZA

NUN DA POPO ?25 urte. 1986ko Leoneko gertakari-

etarik landa, 25 urte pasatu dira. JeanLouis LARRE “ Popo ” desagertzenzen. Egun hortaz geroz, nehork ez duberririk ukan, egin diren urrats guziakondoriorik gabe gelditu dira. Baina, ezda ahantzia. Heletan, agorrilaren 7an,arrasaldeko 7etatik landa, omenaldibat eskainia izanen zaio. Kantari, ber-tsulari, musikari eta artista ainitzekparte hartuko dute.Ondoko egunetan xehetasun gehiagoukanen duzue. Baina jada, egun horiburuan atxik. Denak bil agorrilaren7an, arratsaldeko 7etan, Heletakoplazan.

BIRLA XAPELGOA“Union Basque” batasunakantolaturik, Hazparnen iraganda 34garren birla xapelgoa,Henri Claverie kopa, joandenlarunbatean. Huna sailka-pena : 1. Beñat Loyatho (Haz-parne), 2. Jean Charles Haris-toy (Aiherra), 3. LaurentArotçaren (Hazparne), 4.Jean Michel Inçaby (Haz-parne), 5. Hubert Seillan (Haz-parne), 6. Louis Bacardatz(Hazparne), 7. Jean LaurentBidart (Aiherra), 8. FrancisDutrain (Donamartiri), 9. Pie-rrot Ichorots (Hazparne), 10.Christian Durruty (Donoztiri),11. Daniel Ichorots (Haz-parne), 12. Nicolas Ihidoy(Hazparne), 13. PierreSorhaburu (Donoztiri), 14.Jean Claude Durruty (Haz-parne), 15. Roger Bacardatz(Hazparne), 16. Julien Har-guindeguy (Hazparne).

ZZEEZZEENNKKEETTEENN KKOONNTTRRAAKKOO

MMAANNIIFFEESSTTAALLDDIIAA

FLAC elkarteak antolaturik(Front des Luttes pour l’Aboli-tion des Corridas), manifestaldibaketsu bat beharra da Baio-nan, besten karietara, agorri-laren 2an, zezenketak behinbetikotz ezezta diteneskatzeko. “12 zezen sakri-fikatuko dira agorrilaren 2aneta 3an, Baionako bestetan”diote manifestaldiaren anto-latzaileek, eta “torturaikuskizun” horiek ezin onar-tuzkoak zaizkie. Larunbat hor-tan, manifestaziorako hitzorduafinkatua da 16.30etan Forumeskualdean (Toutelectric salte-gi aitzineko aparkalekuan),16:50 zezenplazari buruz abi-atzea, 17:00 zezenplazaaitzinean elgarretaratzea,18:00-20:00 karrika ibilaldialaitua Herriko Etxe aitzi-neraino.

Page 8: Herria 2968

8

-Igande arte, Baionako bestak.-Ortzegunean, Donibane Garazin,feria eguna, jateko, edateko etaederlan-Ortzegunean (21.00), Miarritzen,Santa Eugenia elizan, Anandakoroa.-Ortzegunean (21.00), Bidartekoelizan, kontzertua, Andoni Aguirrepiano joile.-Ortzegunean (20.00-24.00),Hendaian, gaualdeko merkatuahondartzaren bazterrez bazter-Ortzegunean (21.15), DonibaneLohizuneko elizan, Arin elkartekokantariak eta Unama koro gaztea.-Ortzegunean (21.30), Senperen,indar jokoak herriko pilota plazan.-Ortzegunean (21.30), DonibaneGarazin, zazpi probintzietakodantzak pilota plazan.-Ortzegunean eta ortziralean,Garruzeko feriak.-Asteburu guzian, herriko bestakEzpeletan, Baigorrin, Mehainen etaBeran. -Ortziralean (19.00), Angelun,gaualdeko merkatua Amodio-Gelaauzoaldean, merkatua ereBastidan.-Ortziralean (21.00), Donapaleukoelizan, kantaldia Elhea koroarekin,eta tenore berean, merkatu esta-lian, Bithindarrak dantza taldea -Ortziralean eta larunbatean (21.00),Ziburuko elizan, Ravéliadesmusikaldia.-Larunbatean (09.00-13.00),

Getarian, zaharki merkatua herrikoplazan.-Larunbatean, Saran, rugbilarielkarteak muntatu erromeria.-Larunbatean (16.00), DonibaneLohizunen, Teink itsas-lehiaketarenporturat heltzea.-Larunbatean (20.00), Urruñan,Atun-besta.-Larunbatean (21.30), Azkainen,Xurio plazan, euskal dantzakMutxiko taldearekin.-Larunbatean (23.00), Miarritzensuzko-ziri botateka hondartza han-dian.- Larunbatean eta igandean,Donaixtin, “Artzain bideetan gain-di”-Larunbatean eta igandean, Maulen,feria egunak-Igandean, kermeza Urruñan.-Igandean, Ziburun, zaharki merka-tua eta selauru hustea Untxinauzoaldean.-Igandean (15.30), Ezpeizen,“Xiberoko jauna” pastorala.-Igandean (18.00), Hazparnen, behilasterrak karriketan.-Igandean (17.00), Ainhoako elizan,kontzertua Pomposahirukoetarekin.-Igandean (20.00), Azkainen, Atun-besta Bil-Toki gelan.-Igandean (21.30), behi lasterrakSenperen, jauregi zaharrarensahetsean, eta DonibaneLohizunen, Erromardi auzoaldean.

Aintzineko aste hortan, eus-kaldun asko izan dira Bre-tainian, hango itsas-bestahandien karietarat, azkenaldiko HERRIA-n kondatudugun bezala. Batzu, para-daz balia, ibili dira han gain-di bazter ikuska. Zonbaitekjauziño bat egin ere dutezinez miresgarria den itsas-mutur batetarat. Famatuada, bretoinez deitzen da“Beg Ar Raz”, frantsesez“Pointe du Raz”. Hori daBretainiaren mendealekopuntta-punttan, Sein ugar-tearen bisen-bis, Plogofffherrixkan... Frantzia guzikoturismo-toki ezagutueneta-rik batto. Raz izen horiemaiten zaiote han gaindikasik alde bat ikaragarrikooldarrean dabiltzan uhaine-ri. Jendearen xoragarri,nahiz itzitzekoa ere badenfrangotan! Eta itsasoakexatzen delarik orainogehiago bixtan da!Badu ehun urte pasa jen-dea azkarki abiatua dela,urrunetik ere berdin, xokohortarat. Gure eskualdeanLarrun kaskorat beza-la...1909-kotzat bi hotelbaziren eraikiak ondo har-tan. Handik ixtanteko bestehiru. 40-eko gerlatik landamugimendua itsuski emen-datu zen. Hainbestenarekin,duela hogoita-hamar baturte aipatu zen gaitzekoobrak egitea handik bi urra-tsetan. Eta badakizue zer ?Nukleartegi bat! Orduan,jendea hasi zen kexatzen.Xede hori etzen gauzatu,1981-ean alde bat bazter-tua izan zen, Mitterrand jar-tzearekin president, etagehiago dena geroxagoerabaki zen holako gunearraroa behar zela garbigarbia ezarri eta beti halaatxiki, ingurumenaren alde-tik altxor paregabe bat zela,etzena beraz deus gisazfunditzerat utzi behar...Azkenean, hotelak lurreratbota dira eta ja muntatuaparkalekua kilometro batezgibelatu dute... Itsas-mutu-rraren punttarat heldu aintzi-neko azken patarraren zolanmoldatua dute berria,ondoan gune horri johanzaion etxea, zernahi argita-sun han ukaiten ahal,sahetsean bi jatetxe etabizpahiru saltegi, denakkasik xoko batean gordeakbezala. Handik harat oinezjoan behar da, bidexkazbidexka, edo baliatuzjoan-jinka dabilan autobusttipittoa (urririk hartzen da),jadanik aipatu azken pata-rraren kaskoan gelditzendena. Eta azken bidepozia oinez egin behar zer-nahi gisaz, itsasoan xutezsartzen diren 70 metrogorako harroka batzuenondorat heldu arte... Haratheltzean eta gero punttatikberetik ere bada ikaragarriko bixta ederra! Inguru hartan, bada bestalde zernahi bidexka, ibilaldi asko eta askoren egiteko, itsa-soaren hegiz-hegi. Ikusten ahal ere, hurbiletik ez bada urrunetik, uhainek, harrokenartetik eta azpitik egin zilo eta arroila handi batzu, besteak beste Plogoff-eko ifernuadeitzen duten hura, hotz-ikara emaiten ahal duen arteka guziz iluna... Muslaria

75. ARTIKULUALehen artikuluan sartuak ziren Frantziako hizkuntza xumeak onartuz Frantziakoondarean zirela. Kontra altxatu zen frantses Akademia erranez ez zirela sartubehar Lege Nagusian.Lehen artikulutik joan dira 75.artikulura lurraldeei atxikiak, beraz. Egia erran,haien toki egokia 2.artikuluan datza, frantses hizkuntzarekin batean. Bainan ezinonartua hori gure jakobinoen baitan.Halere urratsño bat eman dute. Noiz bigarrena ?

Gehexan Pontto

Estatu Batuetako zen-bait estatuetatik jinik65 bat presuna bilduziren uztailaren 17tik19ra bitarteanNevadako Reno hirialdean Urrizaga familiab a x e n a b a r t a ramerikanoak egindeialdiari jarraikiz.Guziak ziren XX.mende hastean ArnegiOndarrolako Zeztau-atik Estatu Batuetaraemigratu zuten PierreUrrizaga eta harena n a i - a r r e b e nondokoak. EkitaldiaMarguerite (Camino)Stallworth, Florance(Urizaga) Caminorenalabaren Renoko etxe-an egin aitzin-elka-rretaratze batekin hasizen eta ondoren hiru egunetan familiabereko 65 jende bildu ziren, zaharrenaWyoming-eko Buffalon bizi den Flo-rence (Urizaga) Bordarrampe, 92 urte,Zeztauako Anastasia Urrizagaren alaba,eta gazteena Shauna Zacher, SouthDakotako Custer-en bizi dena, Zez-tauako Pierre Urrizagaren alabatxiarenalabatxia, hamasei hilabetekoa.

“Izigarri ongi pasatu da dena, elkarezagutzen ez zuen anitz jendek bildueta solas egiteko parada ukan du, etaaspaldi ikusi gabeko beste batzuk ereaspaldiko partez agurtu eta kontu kon-tari arizateko xantza ukan dute”, azaldudauko Herria kazetari Kate (Urizaga)Camino talde antolatzaileko partaideak.Bilkurara, bistan denez, ez zen Zez-tauan sortu zaharrik bildu, generazionehura joana baita, baina Florence Bor-darrampez gain, hiru alarguntsa bazirenondoko belaunaldikoak, Mayi Uhalde,John (Urizaga)U h a l d e r e nalarguntsa; LoisUhalde, Pete(Urizaga) Uhaldere-na; eta VelmaUhalde, Sherman( U r i z a g a )U h a l d e r e nalarguntsa, hiruakNevadan bizi dire-nak.

Bildutako Urriza-gatarrak RenokoEuskal Etxekopiknikean partehartu zuten, taldegisa, uztailaren19an, Zeztauako

argazkia zeukan heien Urrizaga t-shirtasoinean, eta famil iako gazteetakobatzuk txinga-probetan arizan ziren;beste batzuk euskal dantzari, RenokoZazpiak Bat dantza taldeko kide gisa.Mementu goxoak izan ziren baita ereGardnervilleko Overland hotela bisitatuzutenean, ostatu zahar hori ArnegikoJohn Etchemendy-rena baitzen XX.mendeko lehenengo hamarkadetaneuskal ostatu bilakatu zelarik, egunsegitzen duen bezala, Elvira Cenozgipuzkoarra nagusi. Gardnervilleko JTostatu euskalduneko Mary Louise etaJB Lekumberry estonatu ziren bilku-rarekin, Urrizaga famil iako askoezagutzen baitzituzten, urtean zeharbakotxa bere aldetik bazkaltzera edotragu bat edatera joanak, “baina sekulaez genuen pentsatuko familia berekoakzirenik”, erran diote Herriari. Familiapentsatzen hasia da heldu den elka-rretaratzeari.

Joseba Etxarri

Buffaloko Florence (Urizaga) Caminoren ondokoak Overland ostatuan Arg. John & Judy Pradere

Elkarretaratzera bildu Urrizagarretako batzuk Arg. John & Judy Pradere

Ardura lanbro arin batez bederen estalia, BegAr Raz itsas-muturraren puntta-puntta...

Harrokaz harroka, beti nor edo nor ibilki, untsa kasu eginez haatik, harroka xutak baitira eta lerrakorrak...

Itsasturien gerizatzaile,

Andredena Mariarenitxura erraldoi bat...

Itsas hegianxutik ezin egonez lanik askibaduen harroka...

Punttaren punttarat heldu aintzineko kaskoa, dena larre eta denaharri, bainan toki arraroa!

Estatu Batuetako Urrizagatarrak

BRETAINIAREN PUNTTA-PUNTTAN

“BEG AR RAZ” TOKI XORAGARRIA