herria 2980

8
2008-ko Azaroaren 6-ekoa 6 Novembre 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2980 BATEN PARTEZ BIGA ! Nazioarteko erakunde batek plazaratu berri du txosten bat aski harrigarria eta gisa guziz untsa gogoetagarria. Egia erran, hor ezarriak diren ainitz gauza jadanik ere entzunak ginituen bainan ez beharbada hoin garbi erranak. Zer dio bada delako lan horrek? Hola segituz, hemendik hogoi bat urteren buruko, Lur hau ez dela askiko jende guziak hein bat moldez bizitzeko, beste bat, bigarren Lur bat beraz, beharko dela nunbait kausitu eta hemengo jendeen erdiak edo hola harat igorri! Bi Lur beharko beraz, baten partez biga! Eta “hola segituz” diotelarik, zer erran nahi dute? Berek argitzen dute auzi hori ere: hola segituz, jendetzea aitzina emendatzen balinbada azken bizpahiru hamarkada horietako hein berean, denbora berean gero eta indargai gehiago erretzen balinbadugu bai eta bestalde gero eta ondarkin gehiago metatzen biziki luzarat baizik endurtzen ez diren ondarkin iraunkor horietarik! Eta gai- nerat zernahi kotsadura airoski hedatzen balinbadugu! Abiatu behar ginuke beraz bigarren Lur ho- rren ondotik! Bainan xo, ez du balio hortan akitzea, badakigu biziki untsa gure iguzkiaren inguruko eremuetan ez dela gure aterbetzeko on litakeen beste Lurrik! Beste nunbait, biziki urrunago, beharbada ba bainan nola joan harat? Ez dugu beraz aterabide bat baizik. Lur hau aski sano begiratzea gu eta gure ondokoak hemen berean bizitzeko. Zonbat bilkura ez da jadanik egin holako zerbait gogoan! Eta beste frango eginen oraino! Bainan bilkurak ez baitira askiko, gisa hartako urratsak eta gisa hartako obrak beharko baitira! Ez da haratik ez hunatik, gure bizitzeko molde frango beharko ditugu azkarki kan- biatu! Hainbestenarekin, horra jakintsun handi batek egun hotan zabaldu deia: Iparburutik hurbileko eskualdetan diren horma meta ikaragarriak ari direla aitzina ttipitzen, ere- muz hertxitzen eta barnatasunaren aldetik ere mehatzen, horrek mundu guzian gaindi ukanen dituela gaitzeko ondorioak, bermatu behar dugula beraz Lurra ez dadin hola bero, gure faltaz bero, bestenaz ederrak beharko ditugula pekatu arras epe laburre- an! Jendeak aski zentzu ukanen ote du, eta ordu deno ukanen, Lurra deitzen dugun borobil ttipitto hau ez sobera andeatzeko! J-B D Jendea, sortuz geroz, beti xahartzen ari da. (Patrick Poivre d’Arvor) Lehenbiziko ustekizunak batzuetan tronpakorrak izaiten dira ; jende gehienek uste dute kostaldea ez dela tuntik barneko aldeaz oroitzen, berea ongi segurtatu eta baizik. Aste honetan Miarritzen iragaiten diren ospakizunek kontrarioa era- kusten dute. Jondoni Martine arra- tsaldeko programari so egitea aski da ohartzeko barneko aldeko dan- tzari eta musikariek dutela anima- zioa segurtatzen ; hor ditugu ala- baina lerro lerro : Uztaritzeko Izar- txo sorgin dantza emaiten, eta bereziki Baigorriko ARROLA talde- koak “ Mihimena ” ikuskizunarekin. Ekonomiak kultur sorkuntza bultzatzen Baigorriko Arrola dantza taldeak gogoeta luze bat egin zuen, bizpahiru urtetan barna, bere mende erdia nola behar zuen markatu. Laster mahai gainera jin ziren : dantzari xaharrenen omenaldia, filme bat taldearen agerpen historikoez osatua eta horrelako ideiak. Bilkurak segitzearekin barneagotik atera ziren ere arrangura han- diak : taldeak zer egin behar zuen iraute- ko, mende erdia lehenagoko sortzaileek eman zuten mitxa hura nola arrapiztu, oraingo egunean, hirugarren milurte honen sintonian. Eta emeki emeki ernaldu zen ideia : dantza berriak asmatuko zirela Bai- gorrialdeko mahastigintzatik abiatuz. Ho- rrek guziak eman du geroago Mihimena ikuskizuna. Elementuen arteko lotura Mahastigintzako ofiziale ohiak oro kurritu dituzte. Mimen edo zumeak baliatzen zeki- ten adintsuek behar izan dute esplikatu xeheki nola ari ziren, denbora berean fil- matuak zirelarik. Bidenabar desagertuak diren teknologiak, hala nola mahats bren- tsa zangoz lehertzen berrikasi duten gazte batzuek, beren aitasoen trebetasunera heldu nahian. Aspaldiko jakintza horiek ohituraren izenean ahal bezain ongi finka- turik emanak izaiten dira taulen gainean, berdin aire fosilizatu bat hartzen dutela errepikatuaren bortxaz ; Arrolakoek Baigo- rriko biziaren barnean kokatu dituzte, azken hogeitazenbait urtetan baleak eza- gutu dituen gora behera minberak barne emanez. Ofizio xaharrak, dantzak, kantuak eta bizia lotzeko elkarri, Jorrai edo Zahagi dantza ezagutuek utziko diote lekukoa Baxena- barreko godalet dantza ezezagunari, eta geroxago, ARROLAko gaztek asmatu Gudari dantzari. (Ikus 3.) Iragan asteburuko euriteek trabak ekarri balinbadizkio ere, jendalde ederra hurbildu da Lurrama feriara, 26.000ko bat bisitari hiru egunez, 15.000ko bat larunbatean berean, aro iguzkitsu harekin. Antolatzaileak orokorki pozik agertu dira, dena giro gozoenean iraganik. Aldi bat gehiago, laborantza sano baten erakusleiho paregabea agertu da Lurrama. Hautetsien sustengu handia Ostiralean, Lurramaren estreinaldirako, ordurako bildua zen jendalde handiaren erdian hautetsi eta kargudun asko bazagon, Lurramari leial, hunek bideratu nahi duen garapen iraunkorreko laborantzaren sustenguz. Pantxoa Bimboire lehendakariak feria ofizialki ideki ondoan, han zeuden kargudunetarik batzuek hartu dute hitza. Baionako bi haute- tsik lehenik, Jean René Etchegaray eta Martine Bisauta-k : “Errotik sustengatzen ditugu laborantza mailan idekitzen dituzuen alternatiba berriak” zion lehenak, “Eskerrik beroenak laborantza bere ateka gaixtotik ateratzeko egiten dituzuen urratsentzat (…) Gerorako behar dira bide berriak urratu, naturaren eta jendearen errespetuan” zion bigarrenak. “Hiria eta nekazaritza elkar kurutzatzearen garrantzia” du ondotik azpima- rratu Gonzalo Saenz de Samaniego euskal gobernuko laborantza sailburuak, Hegoaldea eta Iparraldearen arteko elkarlanaren sakontzea baitezpadakoa dela gehituz. Béatrice Gendreau Akitaniako Kontseiluko lehendakariordeak suharki deitu du labo- rantza sanotzeari buruzko urratsak egitera, etxalde ttipiak beiratuz. Monique Larran- Lange departamenduko ordezkariak bere aldetik hitz laudoriotsuak zauzkan Lurrama- rentzat eta huntan xinaurri lanetan ari diren ehunka bolon- dresentzat. Azkenik mintzatu da Mixel Berhocoirigoin Euskal He- rriko Laborantza Ganbararen lehendakaria, laborantza iraunkor baten aldeko hitzaldi kartsu bat eginez : “gure sistema ekonomiko zentzugabeak izigarrikeriak sustatu ditu 2008ko urte ero huntan, gosetearen jazarraldiak, neurrigabeko diru krisia... Sistema hortarik ateratu behar da, bertzela jokatuz” zion goraki gamartiar laborariak. Memento hunkigarriena, haatik, izan da Albert Jacquard aurtengo Lurramaren gozaitak Mixel Berhocoirigoinekin Parisen egin ahal izan duen solasaldia bideo baten batez entzun delarik. Genetikalari ospetsuak hitz beroz sustatu du jende osoa planetaren errespetuan jokatzea, bakotxak bere xokoan, ekintza ttipiena ere baliosa delarik. Eta bide hortan kokatzen du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak lau urte hontan deraman lana, egitura hunen aldeko mozionea izen- petzen zuela. Funtsean, hor ziren kar gudun guziek dute Ainhize Monjoloseko elkarteari beren sustengua suharki ekarri... (ikus 3.) Artzain xakur lehiaketa, haurrek hesiak eginez eta antzarek... ardi tropa ! Nork gasna, nork erreximenta ala bertze zerbait, etxe-mozkinek ukan dute arrakasta Gonzalo Saenz de Samaniego Euskadiko laborantza sailburua Mixel Berhocoirigoin, estreinaldiko hitzaldian LURRAMA LABORANTZA SANO BATEN ERAKUSLEIHO Mihimena Miarritzen jondoni Martinez Arrola taldeko dantzariek Arrolakoak errepikatzen ari Mihimena

Upload: 8probintziak

Post on 09-Mar-2016

282 views

Category:

Documents


15 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2980

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2980

2008-ko Azaroaren 6-ekoa6 Novembre 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2980

BATEN PARTEZ BIGA !Nazioarteko erakunde batek plazaratu berridu txosten bat aski harrigarria eta gisaguziz untsa gogoetagarria. Egia erran, horezarriak diren ainitz gauza jadanik ereentzunak ginituen bainan ez beharbadahoin garbi erranak. Zer dio bada delako lanhorrek? Hola segituz, hemendik hogoi baturteren buruko, Lur hau ez dela askikojende guziak hein bat moldez bizitzeko,beste bat, bigarren Lur bat beraz, beharkodela nunbait kausitu eta hemengo jendeenerdiak edo hola harat igorri! Bi Lur beharkoberaz, baten partez biga! Eta “hola segituz”diotelarik, zer erran nahi dute? Berekargitzen dute auzi hori ere: hola segituz,jendetzea aitzina emendatzen balinbadaazken bizpahiru hamarkada horietako heinberean, denbora berean gero eta indargaigehiago erretzen balinbadugu bai etabestalde gero eta ondarkin gehiagometatzen biziki luzarat baizik endurtzen ezdiren ondarkin iraunkor horietarik! Eta gai-nerat zernahi kotsadura airoski hedatzenbalinbadugu!Abiatu behar ginuke beraz bigarren Lur ho-rren ondotik! Bainan xo, ez du balio hortanakitzea, badakigu biziki untsa gureiguzkiaren inguruko eremuetan ez dela gureaterbetzeko on litakeen beste Lurrik! Bestenunbait, biziki urrunago, beharbada babainan nola joan harat?Ez dugu beraz aterabide bat baizik. Lur hauaski sano begiratzea gu eta gure ondokoakhemen berean bizitzeko. Zonbat bilkura ezda jadanik egin holako zerbait gogoan! Etabeste frango eginen oraino! Bainan bilkurakez baitira askiko, gisa hartako urratsak etagisa hartako obrak beharko baitira! Ez da haratik ez hunatik, gure bizitzekomolde frango beharko ditugu azkarki kan-biatu!Hainbestenarekin, horra jakintsun handibatek egun hotan zabaldu deia: Iparburutikhurbileko eskualdetan diren horma metaikaragarriak ari direla aitzina ttipitzen, ere-muz hertxitzen eta barnatasunaren aldetikere mehatzen, horrek mundu guzian gaindiukanen dituela gaitzeko ondorioak, bermatubehar dugula beraz Lurra ez dadin holabero, gure faltaz bero, bestenaz ederrakbeharko ditugula pekatu arras epe laburre-an! Jendeak aski zentzu ukanen ote du, etaordu deno ukanen, Lurra deitzen dugunborobil ttipitto hau ez sobera andeatzeko!

J-B D

Jendea, sortuz geroz, betixahartzen ari da.

(Patrick Poivre d’Arvor)

Lehenbiziko ustekizunak batzuetantronpakorrak izaiten dira ; jendegehienek uste dute kostaldea ezdela tuntik barneko aldeaz oroitzen,berea ongi segurtatu eta baizik.Aste honetan Miarritzen iragaitendiren ospakizunek kontrarioa era-kusten dute. Jondoni Martine arra-tsaldeko programari so egitea askida ohartzeko barneko aldeko dan-tzari eta musikariek dutela anima-zioa segurtatzen ; hor ditugu ala-baina lerro lerro : Uztaritzeko Izar-txo sorgin dantza emaiten, etabereziki Baigorriko ARROLA talde-koak “ Mihimena ” ikuskizunarekin.

Ekonomiak kultur sorkuntza bultzatzen

Baigorriko Arrola dantza taldeak gogoetaluze bat egin zuen, bizpahiru urtetanbarna, bere mende erdia nola behar zuenmarkatu. Laster mahai gainera jin ziren :dantzari xaharrenen omenaldia, filme bat

taldearen agerpen historikoez osatua etahorrelako ideiak. Bilkurak segitzearekinbarneagotik atera ziren ere arrangura han-diak : taldeak zer egin behar zuen iraute-ko, mende erdia lehenagoko sortzaileekeman zuten mitxa hura nola arrapiztu,oraingo egunean, hirugarren milurte honen

sintonian. Eta emeki emeki ernaldu zenideia : dantza berriak asmatuko zirela Bai-gorrialdeko mahastigintzatik abiatuz. Ho-rrek guziak eman du geroago Mihimenaikuskizuna.

Elementuen arteko lotura

Mahastigintzako ofiziale ohiak oro kurritudituzte. Mimen edo zumeak baliatzen zeki-ten adintsuek behar izan dute esplikatuxeheki nola ari ziren, denbora berean fil-matuak zirelarik. Bidenabar desagertuakdiren teknologiak, hala nola mahats bren-tsa zangoz lehertzen berrikasi duten gaztebatzuek, beren aitasoen trebetasuneraheldu nahian. Aspaldiko jakintza horiekohituraren izenean ahal bezain ongi finka-turik emanak izaiten dira taulen gainean,berdin aire fosilizatu bat hartzen dutelaerrepikatuaren bortxaz ; Arrolakoek Baigo-rriko biziaren barnean kokatu dituzte,azken hogeitazenbait urtetan baleak eza-gutu dituen gora behera minberak barne

emanez. Ofizio xaharrak, dantzak, kantuak eta bizialotzeko elkarri, Jorrai edo Zahagi dantzaezagutuek utziko diote lekukoa Baxena-barreko godalet dantza ezezagunari, etageroxago, ARROLAko gaztek asmatuGudari dantzari.

(Ikus 3.)

Iragan asteburukoeuriteek trabak ekarri

balinbadizkio ere,jendalde ederra

hurbildu da Lurramaferiara, 26.000ko batbisitari hiru egunez,

15.000ko batlarunbatean berean,

aro iguzkitsu harekin.Antolatzaileak

orokorki pozik agertudira, dena giro

gozoenean iraganik.Aldi bat gehiago,laborantza sano

baten erakusleihoparegabea agertu da

Lurrama.

Hautetsien sustengu handiaOstiralean, Lurramaren estreinaldirako, ordurako bildua zen jendalde handiaren erdianhautetsi eta kargudun asko bazagon, Lurramari leial, hunek bideratu nahi duen garapeniraunkorreko laborantzaren sustenguz. Pantxoa Bimboire lehendakariak feria ofizialkiideki ondoan, han zeuden kargudunetarik batzuek hartu dute hitza. Baionako bi haute-tsik lehenik, Jean René Etchegaray eta Martine Bisauta-k : “Errotik sustengatzenditugu laborantza mailan idekitzen dituzuen alternatiba berriak” zion lehenak, “Eskerrikberoenak laborantza bere ateka gaixtotik ateratzeko egiten dituzuen urratsentzat (…)Gerorako behar dira bide berriak urratu, naturaren eta jendearen errespetuan” zionbigarrenak. “Hiria eta nekazaritza elkar kurutzatzearen garrantzia” du ondotik azpima-rratu Gonzalo Saenz de Samaniego euskal gobernuko laborantza sailburuak,Hegoaldea eta Iparraldearen arteko elkarlanaren sakontzea baitezpadakoa dela gehituz.Béatrice Gendreau Akitaniako Kontseiluko lehendakariordeak suharki deitu du labo-rantza sanotzeari buruzko urratsak egitera, etxalde ttipiak beiratuz. Monique Larran-Lange departamenduko ordezkariak bere aldetik hitz laudoriotsuak zauzkan Lurrama-

rentzat eta huntan xinaurri lanetan ari diren ehunka bolon-dresentzat. Azkenik mintzatu da Mixel Berhocoirigoin Euskal He-rriko Laborantza Ganbararen lehendakaria, laborantza iraunkorbaten aldeko hitzaldi kartsu bat eginez : “gure sistema ekonomikozentzugabeak izigarrikeriak sustatu ditu 2008ko urte ero huntan,gosetearen jazarraldiak, neurrigabeko diru krisia... Sistema hortarikateratu behar da, bertzela jokatuz” zion goraki gamartiar laborariak.Memento hunkigarriena, haatik, izan da Albert Jacquard aurtengoLurramaren gozaitak Mixel Berhocoirigoinekin Parisen egin ahalizan duen solasaldia bideo baten batez entzun delarik. Genetikalariospetsuak hitz beroz sustatu du jende osoa planetaren errespetuanjokatzea, bakotxak bere xokoan, ekintza ttipiena ere baliosa delarik.Eta bide hortan kokatzen du Euskal Herriko Laborantza Ganbaraklau urte hontan deraman lana, egitura hunen aldeko mozionea izen-petzen zuela. Funtsean, hor ziren kar gudun guziek dute AinhizeMonjoloseko elkarteari beren sustengua suharki ekarri...

(ikus 3.)

Artzain xakur lehiaketa, haurrek hesiak eginez eta antzarek... ardi tropa !

Nork gasna, nork erreximenta ala bertze zerbait, etxe-mozkinek ukandute arrakasta

Gonzalo Saenz de SamaniegoEuskadiko laborantza sailburua

Mixel Berhocoirigoin, estreinaldiko hitzaldian

LURRAMALABORANTZA SANOBATEN ERAKUSLEIHO

Mihimena Miarritzen jondoni Martinez

Arrola taldeko dantzariek Arrolakoak errepikatzen ari Mihimena

Page 2: Herria 2980

• Zinbabue herria behar dugu aipatuberriz ere, arras ezinean eta kordokandena gaixoa joanden martxo ondarrazgeroz, orduan egin baitzituzten deputatuenbozak, Mugabe presidentak, 84 urte, eta 1980urteaz geroz president, bere seigarren mandatagaldatzen zuelarik. Boz horiek galduagatik betitematua dago bere karguan Morgan Tsvangiraikontrarioari ez nahiz barkatu. Geroztik hortandira beti Mugabek galdurik ere hautsi mautsibat galdatzen baitu besteari kargutan egoiteko,eta berak izendatuz gainera ministro haundienguziak bere gostura. Eta hor dago herri gaixoakgosetean eta pobrezia gorrian, eta Afrikako he-rrien batasunak ere deus ezin ardiets amoremanarazteko.• Bolikostan ez da arras kasu bera bainan horere badute Gbagbo presidenta, joanden2005eko urriaren 5ean bere aitzineko karguabururatu zuena. Geroztik hor badabiltza bestepresident hauteskunde batzu ezin xutikemanez, beti luza eta luza, ainitz traba edoestakuru direla medio. Laurent Gbagbo hori etaGuillaume Soro dira orai berriz buruzburu kargubatendako biak. Eta badituzte auzi horren zaindaudenak : ONU-ko herrien batasuna batetik,berantetsia, eta 9.000 soldado herrikobakearen zain etorritik kanpotik, horietan 1.800frantsesak, hainbeste denbora huntan.• Xina eta Tibet herriak, lehena dakigun herrizabal ikaragarria eta auzoko Tibet herriautonomoak badute sekulan baino gehiagotirabira elgarren artean agerian edo ez.Tibeteko erlisio-burua den Dalai Lama saindufamakoak esplikatu du Indiako mintzaldi bateanetsituxea duela Xinarekin nehongo tratu gehi-agorik segitzeko, estimu tt ipitan ekarriadelakotz herri hori bere auzo handiarenpartetik.• Afrika-Kongo hortan ere lanak dira, alde hori-etako gatazkak ezin zainduz ONU batasunekoeuropearrek. Laurent Nhunda lehengo jeneralbaztertuak Ipar Kivu hartan deramatzan zala-

partekin dituzte lanak ONU-koek,orai herri hortarat 1.500 soldado igor-

ririk lehengo Kasko Urdinen lagun etasustengatzerat. Beste nazione batzuek

hantik dudak dituzte horgo zaintzale lan hori-etan, alde batetik denbora badoalakotz eta ezhanbat ageri ondorio hoberik, eta horiek denekduten gostasaria denen gainerat, 17.000 solda-do alabainan hamar bat urte huntan harat igor-riak eta ondorio on guti. Beste batzuek berrizdiote diplomaziak ez ote liron hobeki eginarmek egiten ez dutena.• Kolonbian Albaro Uribe presidentarenarmadak zernahi zibil hobengabe hil eta hiltzendu aitzina, bere usteko garbitasun baten egi-teko itxura guzien arabera. Azkenik, egun hor-tan, jakinarazi du 7 armadako aitzindari bazter-tu dituela beren kargutik ez jakin xuxen nola,eta heietan hiru jeneral ere. Urrunago joangabe, huna 27 urteko gaztea, joandenotsailaren 13an faltatua eta hila, horren amariabisua igorri baidiote buruzagiek drogatrafikoan arizan sari hil duela armadak eta horiarras gezurtzat frogatua. Ikusia ere da 200 mili-tar badabiltzala hiltzale lan hortako manaturik.Hilen amak bai, ikusten dira Bogota kapitalekoinguruetan egitate horietaz oihu eta nigarrez.• Pakistan herrian lur-ikara bat izigarria izandute urriaren 29an 300 hil bederen egin dituenaetxe lehertuen pean suntsiturik. Bazterrakmugitu dira berehala laguntzaile, bederenAmerika USA, Kanada eta India, ahal denaegiteko.• Italian, miliun bat manifestatzaile ibili da ka-rriketan protestaz, hango gobernamenduak ira-garri duen erreforma lege bat ez nahiz onartu,ainitz kontrario altxatu duelakotz lege horrek,ala familietan, ala sindikatuetan edo ere ka-rriketara jautsi diren haurretan beretan,130.000 lanpostu bederen kenduko dituelaberritze horrek gutienez.• Nairobi-Kenyan (hau kapitala), goragoKongo herriko krisiaz aipatu dugun ezin-bertzeaz elgarren arteko biltzar bat egin nahilukete Europako batasunean diren arartekoherriek batetik eta Afrika hartakoek bestetik.Egin zuten bai akordio bat herriaren ekialdekoGoma hirian joanden urtarrilaren 8an hangogudari armatuekin. Orain aldiz Miliband anglesaeta Kouchner frantsesa, biak beren herritakokanpoko zeren ministroak, izan dira Kinshasan,hau Kongoko kapitala, eta Kigali Ruandakoa,hangoen mintzatzen, Kabila eta beste. Erranbehar da badirela oraino miliun bat eta erdijende pasa bidez-bide dabiltzanak, oro falta, ureta jateko.• Zanbian ere bozak eman dira, Demokraziadeitu baten buru den Ruplah Bandak irabazidituenak, aski gutiz garaituz Mikael Banda berekontrarioa. Haatik han ere ez dira gauzak arrasgarbi gelditu, jukutria akusamendu eta beste.

MAKUR HANDIAKOmiasainduko asteburu hori aroaren aldetikbiziki hitsa izan da Frantzia behere hortan.Denetan ere egin du euri ainitz bainan lekuka,Lyon hiriko aldean bereziki, zinez eurite ikara-garria! Bi egunez usaian bi hilabetez edo hiruezukaiten duten heina! Ondorioz, urak ateraturik,zernahi makur! Bideak zerratuak, treinak ereezin ibili, etxe frango fundituak, bizitegi, saltegi,eskola ala bulego... Aintzira bazter bateanarrantzan ari zen gizon bat desagertua, bainanjendetan ez da naski beste makurrik...

TIROKATreinetan saltsa ederra izan da Omiasainduaratsari buruz. Pariseko ondoan, zalutasunhandiko treinen burdin-bidean muntadura batzumakurtuak izanik, berrogoita-hamar trein gibe-latuak izan dira, batzuk bildu dute bospasei ore-nen beranta! Holakorik ez da usu gertatzen etaez gertatzea hobe bixtan da! Jende frangokahal bezala pasatu dute gaua. Treinean bereangehienek... Eta gero zer jakin da, ikerketaguziak egin ondoan? Delako muntadurak nor-baitek tiroka zituela fundituak! Norat ari giraholako gertakari hitsekin?

SEIEN ARTEANOrtzegun huntan sozialixta alderdian direnekberen boza emaiten dute alderdi horren biltzarnagusiari buruz. Alderdiburu berria hautesteagogoan. Ez dute berek xuxenean hautatzenalderdiburu hori bainan sei hautagaiek pikoanezarri sei agerien artean behar du bakoitxakgostukoena duen hura berexi. Ainitzen ustez,Bertrand Delanoë Pariseko auzapeza izanenda irabazle. Ageriko, ageriko...

IZARIA ATXIKIZ...Mahastizainak kexu ditugu, arno-saltzaleak ere

ba. Batzu eta besteak arrangura sobera trabakausitzen dutela, salgai dituzten edatekoentzatezin nahi bezala egin “erreklamarik”. Gober-nuak berak ere aspaldixkoan gisa hartako era-baki batzu hartuak, orai beste batzu aitzinahartu nahi, jendeen osagarria gogoan hor gain-di diotenaz... Egia da arnoa eta alkoolaki zer-bait duten guziak ez direla izarian baizik edanbehar, sobera edanez izaiten direla bizikimakur handiak. Denbora berean, ardura adi-tzen dena da ere arno xortaño bat - onetik ar-tzekotan - ez dela on baizik gorputzarentzat...Egunean baso bat edo bi, ez gehiago... Ikustenda bestalde usaia frango kanbiatu direla, urteakjin eta urteak joan. Oro har, Frantzia guzian,duela hogoi bat urte baino aise arno gutiagoedaten da. Berrikitan akulatu ikertze baten ara-bera, egun guziz arnotik ari direnak ez dira % 1edo 2 baizik 20 urteko gaztetan, aldiz % 39,eskualde batzuetan aise gehiago, 65 urtetarathelduak direnetan.

ZER EGIN ?Horiek hola, bada naski gaitz bat polliki heda-tzen ari dena gazte ainitzen artean. Arno xortikez dute edaten aste guzian bainan asteburuan,larunbat aratsarekin edo hola, elgarretaratzendira mozkortu arte arnoz asetzeko, kasik balen-triaka bezala! Frangotan arnoarekin besteedari zerbait nahastekatuz gainerat, hori ardurabiziki kaltegarri izaiten delarik! Zer egin holakogaitza ez uzteko sobera hedatzerat?Bada zinez arno-solas ainitz gogoetaren egite-koa. Arnoa eta alkoolakia baduten edari guziakez arrunt debekatzekotan, muga batzu behardira ezarri eta jendea argitu lañoki, ez dela jos-tetarik alkoolari arrunt emanez geroz, asteanaldi bat baizik ez hortaraturik ere!Izari bat nola atxik eta nola atxikaraz, dena hor-tan ditake. Gero ere, errepikatzen ahal izaitekokantu xaharrak diona: “nik badakit arbasoekerranik arno onak ez duela kalterik...”. Kalterikez izari batean, beti hortarat heldu gira!

J-B D

2

ETAren atentatua Nafarroako Unibersitatean ETAk auto bat zapartarazi du Iruñean Nafarroako Unibertsitatean, 21pertsona zaurituz. Goizeko 11k aldean zapartatu da Kazetaritza fakul-tatetik eta liburutegitik hurbil. Kalteak haundiak izan dira eraikinean etabost ibilgailu kiskali dira. Leherketaren ondorioz, bereziki mitrakiekin, 21lagun zaurituak izan dira. Unibertsitatea hustu egin behar izan dute.ETAko kide baten izenean, goizeko hamarrak inguruan Gipuzkoatikmugikorrarekin norbaitek Arabako DYA-ra deitu zuen erranez “Unibertsi-tateko kanpusean” autoa zapartatuko zela, zein unibersitatetan gertatukozen zehaztu gabe. Zapartatu den autoa, Peugeot zuria, bezperan Zuma-ian ebatsia izana zen. Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak ETArenNafarroa taldea desegina zela erran eta 48 orenera gertatu da Iruñekoatentatua. Abisua emaiteko erabili zuen mugikorraren jabea arrastatu dupolizak bainan atentatuarekin deus ez zuela ikustekorik, libro utzi dute.

Fano eta Lizarraga Espainiarat bidaliak Euro agindua baimenduz, Unai Fano eta Maria Lizarraga ETAko ustezkokideak Frantziak Espainiar auzitegietara bidali ditu epaituak izaiteko,,nahiz eta delitua Frantzian egin. Xantiana Cachenaut, Fano eta Lizarra-garen abokatak erabakiaz dei egitea erabaki du.

Nafarroan, ustez ETAko kideak arrastatuak Espainiako Poliziak lau pertsona – ustez ETAko kideak - arrastatu dituNafarroan eta Valentzian. Iruñean, Aurken Sola Campillo eta Xabier Reyarrastatu ditu, Añorben Sergio Boado eta Valentzian Araitz Amatriain.Ikertzaileek uste dute erakunde armatuaren kide legalak direla. Armaketa lehergaiak – 100 bat kilo - harrapatu dituzte Sola Campilloren egoi-tzako ximinian gordeak. Polizak uste du atentatuak egiteko prest zagoelataldea. Hendaiako apartamendu batean prestatuak izanak zirela, Gari-koitz Azpiazu “Txeroki” ETAko zuzendariaren eskutik.

Unai Romanok Estrasburgora joko ditu tortura salaketakUnai Romano ETAko ustezko kideak, Estrasburgoko Giza EskubideenAuzitegiari dei egitea erabaki du jasan zituen torturak salatzeko. 2001kourtean arrastatua izan zen eta polizaldegian tratu txarrak jasan zituelasalatu zuen. Espainiar justiziak ez du sekulan bere salaketa onartu. Altaaurpegia ubeldurik erakusten zuen argazkia publikatua izan zen torturakjasan zituela frogatzeko.

Isolamendua eta tortura geldi ditzala eskatu dio ONUkEspainiariONU-NBEko Giza Eskubideen Batzordeak argitaratu duen txosteneangaldatzen dio Espainiari torturarik ez izaiteko neurri zehatzak har ditzan :hoietan galdeketak filmatzea. Txostenak salatzen ditu euskal herritarrenkontrako neurriak bereziki. Batzordeak kezkaturik ikusten du torturakasuak salatzen segitzen dutela eta ez dirudiela Estatuak praktika horibehin betiko desagerrarazteko neurririk hartu dituenik.

PPk alderdi bat sortuko du NafarroanNafarroko PP eta UPN alderdien arteko krisiaren ondorioz, PPko zuzen-daritzak erabaki du bere alderdia sortzea Nafarroan, 1991n bi alderdienartean sortu hitzarmena ezabatuz. UPNko zuzendaritzak alderditikkanpo ezarri ditu Santiago Cervera diputatua eta Jaime Ignacio DelBurgo diputatu ohia ere bai. Iolanda Barcina (UPN) Iruñeako auzapezak,aldediaren buruan Miguel Sanzen segida hartzeko prest dagoela jakina-razi du. Garcia Adanero UPNko legebiltzarreko ordezkariak salatu du,bere alderdiko kideak biltzeko PPk daraman kanpaina.

Pertur-en desagertzea argitu nahi du auzitegiak ETAko zuzendari zenaren burasoek galdeginik, Perturren desagertzeariburuzko ikerketa abiatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Andreuepaileak. Eduardo Moreno Bergaretxe “Pertur” 1976ko uztailaren 23anikusi zuten azken aldiz. Geroztik nehoiz ez da izan haren berririk. Bihipotesi dira nagusiak : batetik, indarkeriaren abandonatzearen aldeizanez, ETAko kideek bahitu eta hil zutela. Bestea eskuin muturrekotaldeek edo Espainiako zerbitzu sekretuek hil zutela. Gurrutxaga, Eugenio Etxebeste Antxon, Simon Loyola Albizu, EuleterioJauregi Beloki eta Lourdes Auzmendi ETAko zuzendari ohiak entzunenditu lerro lerro epaileak. Pakito Mujika Garmendia eta Miguel Angel Apa-lategi azkenik ikusi zutenak deklaratzera deitzeko eskatu dio MinisterioPublikoak epaileari, baina momentuz ez ditu deitu, nahiz eta aukera horiez duen baztertu, iturri juridikoen arabera.

Kongo ekialdean, nahasmenduen gatik, jende ainitz iheskadoatzi, denak utzirik…

Bizkaiko bertsulari xapelketaren laugarren kanporaketaLarrabetzun iragan da gaitzeko giro onean, sei ehun bat lagun bil-durik entzule. Miren Amuriza atera da lehen eta sailkatua dafinalaurrekoetara joaiteko. Bigarren, Jone Uria, hirugarren JosebaArtza. Bosgarren eta azken kanporaketa igandean beharra daZaldibarren.

BIZKAIKO BERTSULARIXAPELKETA

Miren Amuriza

Page 3: Herria 2980

Udazkeneko egun eder baten mi-railetan, xori iragaile bidaiariakdoazen bezala, aitzineko larun-batean, Juankar Lopez Mu-gartzarekin, airez aire SenperetikErriberara, edo hobeki errateko,munduko hegal batetik bestera,nostalgiaz beterik ibi l i gira.Juankar-ren poesia ez baitabakarrik hemengoa baina bai lurgainean dabiltzan ibiltari guziena,bere ikuspegi zorrotzarenbitartez, hor, gure pean milapuskatxotan, AlvaroMundiñanoren “en trompe l’œil”margoen detaile berintsuekin ba-tera, Aralar eta Urbasako mendigainetan dabilan Andres Gar-mendiaren boz nahimen haundi-arekin batera, mundu fragmenta-rioa bat asmarazi digu, jakinezoinarrizkoa eta itsutuki maitedugun toki batean nahiko ginuke-larik izan, bortxatuak garela urrunegotera. Desilusioak… e-rauzteak... ihesak… gordetzeak…

desterratzeak… hiltzeak… azken finean, maite dugunaren gehiago ez ikusteak...dakarren bihotz urratzeak ditu nunbait poesiaren hegalak Juankar-ri za-balarazten. Gure izaitea bikoiztasunez betea delakotz (“sortzea-hiltzea”,“emaztea-gizona”, “mina-atsegina”, “amodioa-herra”),bere espresioak traumaasko agertzen digu, baina asma ditaike ere Juankarrek nahiko lukeela sendi-mendu xuxurlatuekin eraiki litaikeen mundu bat ikusi, bai eta bere ohean xori mi-gratzailearen ohantze bat aurkitu, berarekin muga guzien gainetik hegaldaka li-brez ibiltzeko. Juankar Mugartzaren euskarakiko engaiamendua sentitu dugu ere, meatzaribatek bezala, lur barnetik jalgiarazten dituen harri bitxien pare, sakonki ikertutakohitz ahaztu batzu bere olerkietan nun nahi eskaintzen baidauzkigu.

Auxtin Zamora

3

BIRIATUKO BESTAK

Biriatun, herriko bestak dituzte JondoniMartineren ohoretan. Herrikoiak eta ale-gerak izaiten dira, arraskasta berezi batukaiten ere dute urteko azkenetarik bai-tira... Ortzirale huntan hasiko dira tripotxjatearekin. Urte guziz, zernahi afaltiarbiltzen da karia hortarat. Ondoko egune-tan, usaiako ausagailuak, antzara joko,pilota partida eta beste...

ORGANO BERRI BAT

Ziburun, elizako organoa ari da xahar-tzen eta higatzen. Organo berri batenmuntatzeko xedetan, elkarte berezi batsortua da. Diru laguntza galdez ereabiatua, gisa hartako deia zabalduz.Azpimarratuz obra guziz baliosa delagisa hortan akulatzen dena.

BABESPEN GALDEZ

Ziburutik hau ere: herriko kontseiluabildu da eta ukan du zertaz mintza,hogoita-hamar bat pondu aztertu baititu,nahitez arras luzea izan den bilkura hor-tan.Besteak beste, eta denak ados hortara-ko, galdetu du Zokoako gotorlekuaren-tzat babespen ofizial berezi bat, artoskibegiratzekoak diren monumentoen sai-lean, obra zerbait egin beharko delarikere gisa hartako laguntza batzuenaiseago ukaiteko menturan...Kontseiluak onartu du ere lur peza ttipi-tto batzuen saltzea autobidea bere gainduen elkarteari, autobide hori largatzeariburuz preseski, lur horiek autobidearenbazter-bazterrean izanki. Lur pezahorien alderat, herriak hunkiko ditu180.000 euro. Ezkerreko zerrendabu-ruak galdetu du tratu horren karietaratetzenez eskatzen ahal autobidea urririkizaitea Donibane Lohizune iparraldeanden sartzetik Ziburu eta Urruñaren jun-

tan den hortarat. Bi gauza direla ihar-detsi dio auzapezak, nahiz ados dengalde horren egiteko bestalde, bainangaldea tratu horri lotu gabe beraz...

HAMAR URTE

Hendaia, Irun eta Hondarribia partzuerdira konsorzio deitua duten erkidegoberezian. Gisa hartako hitzarmenahamar urterentzat finkatua izanik hiruherrien artean. Hain xuxen, hamarurteak bururatzen dira helduden hilabe-tearen 23-an, Eguberri bezperagoanberaz. Hendaian, herriko kontseiluakerabaki du hitzarmenaren berritzea etapartzuergo hortan aitzina segitzea.Beste bi herriak ere ados dira. Hiruauzapezak izaiten dira aldizka erkide-goaren buru.

Hendaian, joanden egunean, IkerElizalde hautetsi abertzaleak boza xurieman du. Hiru herrien arteko elkarlana-ren alde da, errotik alde, bainan erkide-go hori nola muntatua den ez du batereonesten, dio zimendu azkarragoakbehar luzkeela...

KANTUA MAITE

Jendeak, gure eskualdean ere, kantuederrak maite dituela, hori aspaldianbadakigu. Bainan berriz ere horrenfroga bat nasaia ekarri daukuKostaldeko kantari koroen festibalak.Jendea bildu baita azkarki kontzertueta-rat, txalotuz bai hemengo bereko kanta-riak bai eta urrunetik jin horiek, izanGeorgiatik ala Letoniatik etorriak.Eguraldi hitsak ez bide du nehor lotsa-tu...Eta Donibaneko eliza bete betea zenere asteazken goizarekin entzutekoErrenteriako Orereta haur abesbatza,izigarri polliki ari dena!

LURRAMALABORANTZA SANO BATEN ERAKUSLEIHO

(1.hasia)

Sari batzuEzin dugu hemen Lurra-mak bizi izan duen guziakondatu, hain izan daaberatsa. Eman ditzagunhalere labur-laburki Lu-rramako lehiaketa zen-baitzuren berri. Esnete-gietako gasnak , 1.Aramitzeko esnetegia, 2.Sarl Garazi, 3. CNPB.Baserrietako gasnak,1. Itsasuko AroztegiGaec-a, 2. AmenduzekoArño Thicoipe, 3. An-hauzeko Alain Oçafrain.Bortuko gasnak, 1. Ei-halarreko Etchegoinbe-rri, 2. Uharte GarazikoBereterbide, 3. AintzilakoJ.B. Maitia.

80 partaideMidi geltokira Jondoni Martinez (18 : 00) hurbil-duko direnek larogei arizalez goiti kondatuko di-tuzte taulen gainean. Arrolako belaunaldi guziakhor izanen dira alabaina, txixtulari eta gaiteroaknola ez, Baigorrialdeko kantari ozenak, neskaeta mutiko dantzariak, batzuk berdin jada berenseme edo alabekin ari, hamar urteko haurrekere beren lekua hartzen dute. Kulturaren trans-misioak denen indarra eskatzen baitu. Taulengainean ari direlarik kantuz eta dantzan, publi-koak preziatuko du pantaila handietan Baigo-rrialdearen bilakaera, eta hori ikuskizun denboraguzian.

Herrisoinu elkartearen ekintzaMihimena Miarritzeko festibal berri baten bar-nean sartzen da. Aldi honetan “ Biarritz événe-ment ” erakundearen onespenarekin pikoanemana izan den kultur ekintza dugu, Herrisoinuelkartea delarik asmatzailea. Ostiral honetan ha-sirik hamalau sorkuntza lerrokatzen dira, berro-geitamar talde agertzen dira mugaz bi aldetatikjinik. Karriketan euskal urratsak erakutsiko dituz-te, arratsaldeko hiruetatik aitzina egun guzietanastearteraino. Xiberoak irekitzen du festibalaANA Non eta Pilotar(h)itza sorkuntzekin ostiralarrats honetan (20.30). Larunbat goizean(11.00) Atharratzeko maskarada Santa Eugeniaplazan. Santa Eugenia elizak aterbetzen ditu, la-runbat arratsaldean (15.00) Bizkaiko soinu tres-nak, eta astelehen gauean (20.30) OTXALDEeta Mondo Nuevo taldeen kontzertua. Eta as-tearte arratsaldean (15.00), sortzaile gazteaklerrokatuko dira Kasinotik haste Midigeltokiraino : “ Gauzak biltzen ”, Etxepare lizeo-ko gazteen “Sorginak”, besteak beste.

Arrolakoak kontradantza saiatzen.

MihimenaMiarritzen

jondoniMartinez

(1.hasia)

BERTSULARI XAPELKETAUrratsez urratsb e r t s u l a r ixapelketa helduda finalaren a-teraino joandenigandean Ur-diñarben izanden azken kan-poraketarekin.Aro txarrai z a n a g a t i kberrehun batentzulek partehartu dutesaioan giro osoonean. Ari be-har ziren seibertsulariak horziren, lanakohizkoak Ra-muntxo Christy-ren gidaritza-pean. Kartze-lako gaia aldihuntan hau zuten : “Nahiz eta aberatsa ziren, egiaz-ki eskas duzun hori ezin duzu ukan”. Bukaeransailkapena hauxe zen : 1°) Odei Barroso 318,5 pun-turekin, 2°) Miren Artetxe 308 p. 3°)Ekhi Erremunde-gi 302,5 p. 4°) Eneritz Zabaleta 298,5 p. 5°) KrixtineTxoperena 295 p. 6°) Egoitz Zelaia 269,5 p.Azaroaren 15ean, aratsaldeko 5etan, jokatuko denfinaleko zortzikotea honela osatua da, ez ukanpuntuen arabera bainan alfabetiko ordenan : KarlosAizpurua, Miren Artetxe, Amets Arzallus, MaddalenArzallus, Odei Barroso, Sustrai Colina, Ekhi Erremu-ndegi eta Xumai Murua. Ohar hau egin gabe ezin dautzi Ekhi Erremundegi eta Mixel Aire Xalbador-ekpundu kopuru bera izan dutela kanporaketa horietanbainan epaileen postuen eta arauen arabera lehenizendatua doa finalera. Gehituko dut erranez nahiduenarentzat finala aitzin bazkaltzeko ahala izanendela 22 eurotan tokian berean bainan behar behar-rezkoa da izenak emaitea aitzinetik telefono huntaradeituz : 0559540786. Ongi etorri oraidanik bertsuza-le guzier. B.S.

Odei Barroso ta Miren Artetxe bi lehenak

Ekhi Erremundegi kantuz

Maite ditugun olerkariak

Juankar Lopez-Mugartzarekin

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

Page 4: Herria 2980

orroitu gira zeru alde airatu diren herrita-rrez. Joseph Caminok dion bezala : Herriamaitez, Eliza maitez, mendia bezain azka-rra daukate fedea gehienek ! Eta Herriaastekari hau sar baledi etxe bakoitzeaneuskal liburuekin batean, ez gintazke lan-jerrean ! Ta ere azkar fedean !Bestalde, liburu batean irakurtu dut bertsuhau :Euskaldun arima, o Aita-sainduaZuri bai, zuri dago tinkoki lotuaBeti haren fedea zutaz argituaGarbirik dago eta ezin bentzutua !

Bainan nerei d u r i k oeuskaldunenarimak sain-dutzeko, izpi-ritu sain-d u a r e nlaguntzar ikgabe ez dasaindutuko !Eta Aita sain-duak axolaguti du gureeuskal elizaz,eta berazotoiztu deza-gun Izipiritusaindua, dur-duza ditzanAita saindueta gaine-ratikoak ! P.I.

4

Partidak jokatuko dira ortzegun aratsetan, ortzirale aratsalde eta aratsetan, larunbat aratsetan, jokolarien hautuaren arabera.

TXISTULARIO S T A T U A KIIttssaassuunn bere 2244.. mus xapelgoa

Izenak eman behar dira azaroaren 16a aitzin (15 € bakotxarentzat).Tel. 05.59.29.75.09Sari ederrak irabazteko.– 1200 € xapeldunentzat– Asteburu bat Cauterets-ko Sacca hotelean (4 presuna) finalaren

galtzaileentzat.– 100 euroko erosgaia, finala ttipiko irabazle eta galtzale

bakotxarentzat. – Sartze bat eta bazkari bat Moderne trinketean

(Masters 2009) finalerdietako jokolarientzat.– Bazkari bat Ainhoako Ur Hegian ostatuan, final laurdenetako

galtzaileentzat.– Xare berezi bat final zortzigarrenetako galtzaileentzat

Lehen partidakazaroaren 21-ean

SENPEREHeriotze

Ganden astean gure bi herritar segituak izan dire beren azken egoitzarat.Bat Laurent Astigarraga Hamilagakoa. Maite emaztearekin altxatu dute familaederra, lau alaba eta seme bat. Doi doia lau ilabete zerbeit senditua zuela.Bainan hor baitzen barkatzen ez duen eritasun bortitza. Ongi borrokaturik pau-satu da 69 urtetan. Bere lan denbora handiena laborariekin iragan du. Labo-rantzako ongailu-hazi negozioan eta harreman handiak erabili dituen Baiona-

ko Comet komertzial etxearen zerbitzuan lan egin izan du. Horren gatik herriko eta auzoherrietako laborari ainitzen bizi moldea ezagutu du. Bere erretreta ez du luzaz baliatu.Bertzalde Pierrot Behasteguy joanez geroz gerlari ohien lendakari xintxoa zen. Parro-

piako koralean ere barne zen. Ehorzketa egunean eliza mukurru bete da eta kantorekobere lagunek ohore ekarri diote kantikak emanez meza eder hortan.Bertzea Helene Lassegue Luluako alaba. Hori ere gaitz berarekin borrokan arizanik pau-satu da 85 urtetan. Gazterik hasirik Helene beti dendari ezagutu dugu. Jinkoak daki zon-bat eta zonbat arropa eta oihal josi ahal izan dituen. Adin batean Miarritzen zituen ahiz-peri hurbildua zen. Behinere bere sortetxe eta sortherria ahantzi gabe. Han ere bizi zenparropian egin ahal du zerbitzu ederrik. Jende adinekoez ere arduratzen zen.Bi heriotze horiek penetan ezarri dituzten guzieri eskaintzen ditugu gure doluminak.

OmiasainduUsaiako kartsutasunean iragan da bestaburu hori. Ortzirale aratsean Euskal Irratiekzabaldu duten mezan jende alde ederra aurkitu da. Biharamunean Omiasainduko mezanagusian eliza bete da. Aratsaldean usaiako bezperak eta hilherrietarat proosioneanjende ainitz aurkitu da. Hor aurkitzen dire herriz kanpo bizi diren herritar ainitz. Biharamu-nean igandeko meza nagusia izan dugu, egunak galdetzen duen bezala hilen egunekomeza. Bezpera aratsaldean bezala jaun erretorak berritu dauzkigu ganden Omiasaindutikaurtengoetarat bertze munduratu diren 37 herritarren izenak.

AHETZEHerriko bestak

Herriko bestak azaroaren 7tik 11ra iraganen dira. Huna egitaraua : azaroaren 7an,ostiralez, zikiroa aterpe berotuan 20.00etan, Adartza taldeak alaiturik. Azaroaren 8an,larunbatez, 15.00etan haurrendako animazioa, 21.00etan kontzertua The EpilepticRockets eta Sangria Gratuite taldeekin (sartzea 4 euro) eta 23.00etan dantzaldia GauBelerekin. Azaroaren 9an, igandez, 10.30etan meza, 11.30etan aperitifa herriko kon-tseiluaren partetik trikitilariek alaiturik, 16.30etan Ipar Euskal Herriko lehen arpantxapelketa neska-mutil nahasiak, ingude altxatze txapelketa eta ondotik Kongokomusika eta dantzak Pesa Motema elkarteko dantzariekin ; 18.30etan kantaldia Pe-rruketak eta Magali Zubillagarekin, 20.00etan mutxikoak eta beste Agnes Perez etaKokin taldeak alaiturik, 22.00etan dantzaldia Moskorrirekin. Azaroaren 10an, astele-hena, 22.00etan kontzertua Esne Beltza eta Les Caméléons taldeekin, gauerditandantzaldia The Show Rizo Band taldearekin (sartzea 7 euro + aperitifa 1 urririk ; urririkAheztarrentzat nortasun agiria erakutsiz). Azaroaren 11n, asteartea, 10.30etan meza,11.30etan pilota partida trinketean (Jokoberri bigarren finala), 12.30etan aperitifa Ko-xeguy taldeak alaiturik, 17.00etan Naizena Ez Naiz dantza berriak Leinua taldearekin,18.30etan kantaldia Kriolinak gizon taldearekin eta 20.00etan dantzaldia Joselu Ana-iak taldeak alaiturik. Besten bururatzea herriko ostatuan. Ongi etorri deneri !

MAKEA - LEKORNEOmiasaindu

Denbora ederrarekin iragan da aurtengoOmiasaindu eta gure hiru elizetan fede-duna aurkitu da saldo ederrean. Bai,

LARRESOROHerriko bestak

OMIASAINDU-ren ondotik, JONDONIMARTINEko pestak ospatuko ditugu La-rresoron heldu den asteburuan. Osti-ralean, Deabrutegian hasiko dira APE-RITIFA alaituarekin. Larunbatean,azaroaren 8an, arratseko 8ak eterditan,antzerkia Ander LIPUS eta Kara-banaren obra ikusteko parada ukanendugu : “Hala mintzatu zen Zappatrusta”.Igandean, azaroaren 9an, arratsaldeko

4etan, KANTALDIA. Lehen partean,Kanboko Errobi Ikastolako haurrakhasiko dira kantuz, Philippe ALBORrenlaguntzarekin. Ondotik JOJO BORDA-GARAIen taldeak liluratuko gaitu bereazken diskoarekin. Kantalditik landa,izanen da edateko, talo eta musika,OTE LORE elkarteak antolaturik.Zatozte gostuan, gurekin batera JondoniMartineren ospatzera !

ITSASUUdazkeneko merkatu idekia

Helduden igandean (azaroaren 9an) iraganen da Les Vieux Machins elkarteak antolatzenduen udazkeneko Bric a Brac merkatuaren 3. edizioa, Atharri ezker pareteko eremuan.Hor aurkitzen ahalko dira gisa hortako merkatuetan aurkitu ohi diren erosgaiak : zaharki,jostagailu, liburu, tokiko ekoizkinak (edo produktoak), eskulanak eta beste. Sal eremu batbegiratu nahi duenak telefono huntara dei egin behar du: 05 59 29 96 44, jakinik metrobat luzetasuneko eremua 4 euro gostatzen dela. Erran gabe doa hor izanen dela egunosoan jateko eta edateko behar den guzia.

Rotary Club elkarteak antolatu gaualdiaKanboko Rotary Club elkarteak ikuskizun-afari bat antolatzen du Itsasuko Sanoki gelanazaroaren 14an, ostiralez, aratseko 20.30etarik goiti. Lehen partean El Famous Quin-tette... hirukoteak eskainiko du bere ikusgarria. Hauek pailaso (edo clowns) musikariakdira. Beraz ikuskizun jostagarri eta irringarri bat. Eta ondotik “tapas” edo pintxo jatea iza-nen da. 18 euro gostako da sartzea eta tokia aitzinerat beiratzeko huna telefono zen-bakia: 06 80 27 27 69.

HAZPARNESokorri Katolikoa

Behardunen laguntzeariemana den elkartehunek ateak zabalik iza-nen ditu helduden larun-batean, azaroaren 8aneta hau egun guzianbere ohiko gelan,Dominique Fontan ka-rrikan. Hazparnekotaldeak 10 kide dauzka.Astean bi egunezzabaltzen dute berensaltegia, huntan ez deusbatean erosten ahal dirajauntziak. Talde huntanlan egiten dutenekastean 10 edo 14 orenzenbakitzen dituztebakotxak, bai saltegianberean edo biltzarretanedo oraino laguntza beharretan direnen artean. Elkarte huntako kideek diru laguntza edo jatekoa ala bertze asko egiten ditu, nolaadibidez, administrazio eto bankoekin hartuemanetan sartzen laguntzea. Bainangehienik sendi dutena da behardunekin solas egitea eta hauen entzutea, askorentzatbaitezpadakoa agertzen dela. Behardun horiek (100 bat Hazparnen) ardura gazteakdira eta familiatuak, ardura ere berrikitan etorriak dira gure Herrirat. Sokorri Katolikoaren aurtengo lema da : haurra eta familia. Azaroaren 15 et 16 an egi-nen dute urteko eskea karriketan. Elkarte huntako arduradunek aitzinetik eskerrakbihurtzen dauzkizue eginen dakozieten ongi etorriarentzat.

Egutegiak Urte undar guziez bezala egutegiak nasai agertzen dira salgai. Su hiltzailek asteburuhuntan hasiko dute beren ohiko itzulia beren egutegiarekin, behin auzo herrietarikhasiko dira eta gero Hazparneko karrika eta auzoak. Ikastolako haurrek ere salgaidituzte berenak, haur horietarik ez bada eskuratzen ahal egutegi hori, ikastolan bere-an kausi ditaizke. Jeunes Basques elkarteak ere bere urteko eskea hasia du bereegutegia eskainiz.

Biltzar nagusiaHazparne lurraldeko turismoaz arduratzen den elkarteak eginen du bere biltzar nagu-sia azaroaren 17an aratseko 8ak eta erdietan. Urteko ekintzak aipatuko dituzte etageroari buruz helburuak finkatuko. Urteko diru zenbakiak emanen dituzte ere biltzarrehortan. Adminiztrazio Kontseiluko bozak antolatuak izanen dira eta galde guzierierantzuna emana ohi den araberan. Biltzarre hori, Hazparne lurraldeko gelan (Ary)iraganen da.

Sokorri Katolikoko arduradun zenbeit

BerriketariAdiskidea,Azaroaren 11 asteartearekin izanez, astekari hunen moldaketaastelehenarekin bururatukodugu.Igor beraz zure herriko berriak astelehen goizeko,berantenez.

HERRIA

SARALarrungo oihartzunak

Zenbeit urte eskuz esku iragan ondoangure bizia, huna non adinak manatzenduen bezala behar dutan amore eman.Herria astekariari aitortzen dut plazernuela salatzea noiztenka aileatzenzitzaizkidan hemengo berri zenbeit. Ixilduaitzin, osagarri eta zorion opatzen ditutirakurleeri. Euskadirentzat eskatzen dutsegi dezan Jainko legea, lerratu gabeentzuten ditugun ustelkerietarat.

Paul Delpech

BAIONAUPPA dantza sorkuntza Baionako antzokianOsoki amaturrak diren hogeitazenbait dantzari aritu dira Baionako antzokian dantzan.Thierry Malandain Biarritz Baleteko buruaren bi kreazio eskaini dituzte eta Kriztin Has-sid Baiones dantzariaren lehenbiziko sorkuntza bat. Gertakari artistiko hori dantzariamatur andana baten elkarlanaren fruitua da. Gutiz gehienak erakasle eta ikasle diraBaionako kanpusean eta dantza gostukoa, baina amatur gisa arrunt. Urtero apirileanantolatzen dituzten lehiaketetan ateratzen diren hoberenek ikastaldi bat segurtatuadute Miarritzeko baletaren egoitzan. Ariz eta gero eta gehiago gostu hartzearekin,gogoratu zaio UPPA dantza sorkuntza batetan sarraraztea lehietako dantzari hobere-nak. Hori bera dute eman ezin hobeki Baionako antzokian.

61gai Baionako kontseiluanBerrikitan bildu da Baionako herriko kontseilua. 61 gai aipagai lau oren iraun duenbilkuran azpimarragarrienak, Baiona festibalari 3000 euroko dirulaguntza eman diolaherriko etxeak, laguntza apala oposizioan diren sozialisten ustetan. 18 milioi eta erdijoanen dira Orai Bat taldearen egoitza berriaren egiteko, eta eztabaida izan da,Grenet auzapezak egitura handiak lehenesten dituela azpimarratu baitu oposizioak,kirol egitura ttipien kalterako. Beste aipagaietan, eskola sartzerako ikasle bakoitzari590 euroko laguntza eskaintzen zaiola, pribatu zoin publikoan izan. Ohar bat aldiz,bizitegi tatsa gaizki egina izan dela, huts bat badela eta diru gehiegi galdegin zaiolafamilia bakoitzari, beraz tatsaren orria berriz igorri dutela etxe bakoitzera eta bigarrenorria dela kondutan hartzekoa.

Page 5: Herria 2980

5

IZTURITZEMus lehiaketa

Pesta komiteak mus zoingehiagoka bat antolatzen du azaroaren 23an igande ara-tsaldez. Sari frango izanen da irabazteko eta 200 euro bururat helduko den parea-rentzat. Muslariek 2 orenetan dute hitzordua Denen Etxeko gela berotuan. Jateko etaedateko atxemanen da lekuan berean. Beraz musa maite dutenek ez ahantz ara-tsalde hori!

Urtats gauaErberua elkarteak jakinarazten du aurten urtats gaueko auharia herrian berean anto-latzen duela : jaki, edari eta jostagailu gau guzirako 70 eurotan jende bakotx, 20eurotan haurrentzat. Izenak azaroaren 21eko eman behar dira berantenaz diru partebatekin, 40 euro helduentzat, 10 haurrentzat, presuna hauetarik bati deituz : XabiOrbezua 05 59 29 62 52, Pierre Etchart 05 59 29 58 80 edo Dominique Casemajor 0559 29 41 52.

ALDUDEPrimak Baleako ferian

Aurten ere Baleako ate idekitzeek ekarri daukute jende frango, denbora eder batiesker larunbat eta igandean. Alde guzietarik etorriak ziren jendeek preziatu dute biegun horietan lekuko laborari, komertsante, biztanleen indarra baita kemena, maildesberdinetan bakotxak ezin hobeki erreusitu baitu, feriari segurtatuz arrakasta han-dia. Kabalek, bistan da, leku nagusia zuten larunbatean eta primen emaitzak hauexekizan dira.BILDOTXAK -Buru beltzak : 1-Detxume (Urepele) 2-Barbera (Banka) 3-Elixalde(Banka) -Buru gorriak : 1-Koxkore (Aldude) 2- Elixalde (Banka) 3- Tote Faltxa. BIHORTX -Buru beltzak : 1- Detxume 2-Jean Leon Baxtandarra (Urepele) 3-Elixalde(Banka) - Buru gorriak : 1-Sebastien Baxtandarra 2-Elixalde 3-Tote Faltxa. LAU-SEIHORTX -Buru beltzak : 1-Detxume 2-Elixalde 3-Barbera -Buru gorriak : 1-Elixalde 2-Koxkore 3-Tote Faltxa. ZERRATIAK -Buru beltzak : 1-Detxume 2-Petexa (Banka) 3-Jean Leon Baxtandarra. Buru gorriak : 1-Tote Faltxa 2-Elixalde 3-Koxkore. BEHIAK -Sari orokorra zezenik gabe, pentzekoak : Detxume (Urepele) -Sari orokorrazezenarekin, mendikoak : Lantziri (Urepele) -Sari Orokorra zezenik gabe, mendikoak :Maritxo (Banka). BEHORRAK -Lehen saria Eric Santxotena Esnasukoak. G.S.

AIHERRA17. Gau Beila

Astelehen arratsean, 17.GAU BEILA, 9tan Denen Etxean. Kantuz eta musikan AmaiaRIOUSPEYROUS musikariekin eta PIL-PIL taldea (Jojo Bordagaray, familia eta lagu-nak). Bertsutan, Jon MAIA eta Maialen LUJANBIO. Antzerkian : TIPUL eta PUTIL(Beñat Bidegain eta J- Marie Irigoin) eta UGUTZ ixtorio kondan. “Denen Etxea” gelaberotuan, mahain eta kandelen inguruan, giro goxoan, edari fresko eta beroekin etaherritarrek eskaini bixkotx onak !!! ONGI ETORRI DENERI !!!

Auxoteiko 23.biranazkako birla lehiaketa bururatu da !Joanden urriaren 11n, larunbat arratsaldez, iragan dira aurtengo finalak, Auxotean.Orotarat 43 parek dute parte hartu aurten, eta herritarrak ditugu xapeldun, MaitexaSallaberry eta hunen aitatxi Xemartin Bidart Lakokoa.Birla arratsalde hau afari on baten inguruan bururatu da, hau XIRRIXKA taldeko 3musikariek dutelarik alaitu, goizeko 4ak arte. Sari ainitzekin denak etxera itzuli baldinbadira, goresmenak merexi dituzte birlan berrikitan hasi diren herritar gazteek, Bi-xente Martinon eta Peio Hernandez-ek, finalerdietarat hupatzea lortu baitute. Hunasailkapen orokorra :1. Maitexa Sallaberry eta Xemartin Bidart, 2. Beñat Albistur eta Michel Sein, 3. Jama-ttitt Sabaloue eta Xarlo Haristoy, 4. Daniel Sallagoity eta Dominique Gachibat, 5.Emmanuelle eta Laurence Bidart, 6. Jean- Pierre Mendilahatxu eta Pierre Sorhaburu,7. Etienne eta Christian Duhau, 8. Frantxua eta Beñat Loyatho, 9. J- Laurent etaDavid Bidart, 10.Hubert Seillan eta J- Michel Intcaby, 11.Yves eta Jerome Duhau, 12.Frantxua Bidart eta Mickael Durruty, 13.J- Leon Hiriart eta Xarlo Etchebarne, 14.Alain Seillan eta Laurent Arotcaren, 15. Beñat eta Benjamin Intcaby, 16. DanielIchorotz eta Ramuntxo Arotcaren, 17. J- Pierre Urrutia eta Francis Dutrain, 18.Edouard Challet eta Beñat Dunate.

Gau Beilako, bixkotxen beharraOhidurari jarraikiz, Belzuntze elkartekoek dei berezi bat egiten dute herritar bixkotxegileeri, “Gau Beilako, arratseko 7tan ekartzea zuen emaitza Denen Etxera galdatuazauzue. Ondorioz zueri esker ikusle guziak ongi errezebituak izanen dira. Aitzinetikmilesker ! ! eta ONGI ETORRI GUZIERI ! ”

IRISARRIEskubaloia

Frantziako Kopako hirugarren itzuliaren konduko partida jokatu dute Irisartarrek Baio-nan, Lauga kirolgelan. Eta molde ederrenez nagusitu dira baioneseri, 38-27. Datorrenlarunbatean, lehen taldea Bordelera doa eta bigarren taldea Martignasera, xapelgo-aren kondu.

LARZABALEEzkontza : Sebastien Kurutxetek emaztetzat hartu du Sandrine Ducout. Kurutzaldeandira bizi. Goresmenak eta zorion agiantzak hauei.

BANKAFeria ondo

Urriaren 25ean egin da sariketa Bankakoezker paretan. Lehenik 250 jendek partehartu dute elgarrekin afaltzeko, Paxkalsukaldariak prestatua, biziki gusto onekoa.Ondotik Jose Ankel akordeonista famatu-ak harrotu ditu bazterrak biziki giro onean.Sariketan banaketak izan dira. Pentzetakobehiak : Casiriain, Bidart, Sorhondo.Mendiko behiak : Bidart, Arrechea, Gas-cue. Zezenik ederrena : Alçugaray. Ardiburu beltzak : Casiriain, Bidart, Sorhondo.Buru gorriak : Bidart, Antchagno, Etche-pare. Behorrak : Xantxotena, Alçugaray,Inchauspe. Izan dira sari gehiago bainanxehetasunak galdegin behar dira Mixeledo Annie Laxague Mentakoeri. Hiru herri-tako feria antolatzaileek eskertu dituztelaguntza ekarri dituzten guziak, bakotxakbere moldean, desiratuz 2 urteren buruan

berriz giro berean izan dadin alaitua etamuntatua.

Kanaldude leihotik“Tokika”, Kanalduderen emankizun berriaBankako herrian plantatzen da aldihuntan. Emankizunaren grabaketa pu-blikoan eginen da, azaroaren 7an, arra-tseko 9etan, Arambel ostatuan. Aipatukodiren gaiak : herriaren aurkezpena, Marie-Jeanne Minaberri-ren ezagutza, herrikolaborantxaren egoera, herriko aktibitateak,La Rosée elbarritu etxea. Emankizundenboran, elgarrizketak eta erreportaiaktartekatuko dira. “Tokika” emankizun horiikusgai izanen da www.kanaldude.orgwebgunean. TVPI kostaldeko telebistahedatua izanen da ere grabaketarenondoko asteazkenean eta ostiralean,arratsaldeko 6etan.

F.J.

LASAEzkontza

Urriaren 18an Jérôme LançaroMendibehereko semea ezkondu da Bai-gorrin hangoa den Virginie Alfaroanderearekin. Ondoren Larzabaleko bideahartu dute ezteilierrekin Olharan ostatuanbesta egiteko. Hoin ongi iragan den eguneder horrek ondorio hoberenak ukanditzan suertea lagun diotegu desiratzen.Goresmenak zueri espos gazteak eta erezuen bien familieri.

SortzeIragan astean, urriaren 28an, Intzaur-

garateko Argitxu Idiart eta JoëlMoutrousteguy zorion osoan sartuzauzkigu beren lehen haurñoa ukanikseme bat Eneko izendatu dutena. Gores-menak aitama diren urtxo pareari, bai etadudarik gabe lorietan diren horien bieneskualdeko aitatxi amatxi berrieri. Osaga-rrizko haunditze bat desiratzen dakogusortu berriari ez baitu segur maitasun etaarta eskasiarik sendituko. Agur bero batere herriko presuna xaharrenari, 3garrenbelaunaldiaren gozatzeko plazerra duenaitatxiari. M.G.

BIDARRAIHeriotze:Basasagarreko Basilia Urriza zendu da 79 urtetan. Herriko elizaren kalostra-pean egina izan da zeremonia bat familiaz eta Jehovaren Lekukoez inguraturik etaondotik hilerrian ehortzia izan da joanden ostiralean. Familiak onart ditzala gure dolu-min bizienak.

BAIGORRIAroa Urri ondarreko eta egun hauetakodenbora xirtxila dugu : freskoa, euri ainitz,haizea, elurrak ere bere sudur muturraagertu. Ainitzen ahotan, entzun da :“ Aurten negua goizik !”. Zahar hitz zuhurhitzak dio : “San Simunetan, kapa zuriamendietan”, hau urriaren 28an gertatzenbaita, ez gaitela beraz arrangura.Pilota Joanden arratsaldean, jendaldegaitza etorri da trinketera, Herriarena tro-feoaren finala ikustera eta ez zaio segurdolutu, bi partidak ederrak izan baitira.Atsegingarri ere da pilotarentzat, trinketeahola betea izaitea. Egia erran, finalera hel-dutako bi bikotek aitzineko partidakseriosak eginak zituzten, erakutsiz aldionean zirela, gainerat lauetarik hiru herrikobatasunak moldatuak. Azken guduka hauberaz, P. Ibarrola eta P. Ezkurra II-k ere-man dute, 40 – 27 nagusituz H. Etcheverryeta P. Oçafrain-eri. Haitada gogorra izanda hogoi tantoak arte, bat bertzearen betebaitziren. Hor irabazdunek abantaila hartudute zonbait boteri esker bereziki etafreskoago bururatu, oren bat eta hamargudukatu ondoan. Esku zarta ederrez

eskertuak izan dira lau pilotariak.Aitzin partida, finalaren idurikoa izan da.Zaharrer Segi batasuneko lau gazte talen-dutsu ikusi dira gogo onez jokatzen. HorEtchegaray eta Palomes garaile 40 – 24,Arambel eta Othaleporen aitzinean. Arra-tsalde ederra pasaturik, satifos atera dapublikoa. Kanaldude ere hor zen, partidagrabatzeko, TVPI-n zabaldua den ere-muan ikusia izaiteko. Eskerrak antolatza-ileeri, ahantzi gabe laguntzaile diren gu-ziak.Dolu Astelehen arratsaldean, bere azkenegoitzara lagundu dugu Tristan Dennelin.Gazterik Baigorrira etorria, arraintegiarekinegin du bizia. Bi haurren aita, zendu da 76urtetetan. Doluminak penetan gelditzenden familiari. “ Mihimena ” Biarritzeko “ Gare du midi ”gelan presentatua izanen da heldudenazaroaren 11n, 18.00tan. Txartelak Bia-rritzeko turismo bulegoan hartzen ahal diradeituz 05.59.22.44.66 zenbakira. Bestalde,ikusgarriaren dvd-a 20 €tan salgai da.Saltokiak : Ecomarché, Irulegiko sotoa etaElkar denda Baionan.

HELETABidai eder bat

Hirugarren urtearentzat segidan CATM Aljerian ibilien bulegoak antolatu du bidaia batPerigord eskualderat. Jada ibili lagun eta adixkideen artean Irisarriko Etchegaray auto-busa laster bete da.Argi ttirrintako partiturik, Muret herrian askari on batek plazer egiten zuela, BordaletikBergerac alderat joan gira, miretsiz mahasti toki eder horiek, artetan biltze zonbait hasiakzirela. Eguerdiko 14 bizitzaileko Mazeyrolles herrian ginen askaiteko.

Dor eta DogneAzken ahamena ahoan goatzi Beynac herrirat, han gure beha baitzagon “gabarre”izeneko untzi bat “Esperantza” ur erreka nasaian ibiltzeko ; erreka hori hain justuki Dor-

dogne ibaira doa, bainan hor ere bertze bi erreka handi juntatzen dira Dor eta Dogne etahola atxiki du izen hori 1879 arte, orduan dute deliberatu hitz osoz idatziko zela Dor-dogne.“Gabarre” untzi horiek 1835ean ziren jali bereziki karga eta edozoin martxandizaibiltzeko, zola ordoki batekin. Errekaren barnatasuna ez delakoan handiegia, kargatzenahal zen hiru tonataraino eta bazterbide batetik 30-40 lagunek zuten tiratzen, arduraesklabo eta punimenduz zaudenak. 1879an 20.000 tonaraino karreatu zen. 1882an eginzen beti xutik dagon zubia erreka zabal horren gainean. Beste “gabarre” batzu ere eginizan ziren arraintzeko ekipamenduekin. 1935ean gelditu zen undar “gabarre”-akomertzioko, ordukotz motor batekin ezarria. Urte hortan eurite handiek desmasia handi-ak egin zituzten toki horietan bazterrak xehatuz. Zubiak atxiki zuen, zeren haren gainetikpasatu baitziren uhainak. Hor ikus ditazke lau gaztelu, 14 eta 15garren mendekoak,Beynac, Castelmaud, Fayrac eta Marqueyssac, ondar hau Montfort familiak erosia.Hortik jautsi eta jo Sarlat hirirat. Guziz eder eta interesgarri da hunen ixtorioa. Hor eredaude filma aipagarri batzuetako ezpatazko edo kapazko asko mugimendu hartuak.Iluntzeari, afal eta logailuko tokiratu ginen Beaumont herri gotorrerat.Bigarren egunean askaldu ondoan, Labastide Monpazier herriaren bisita, bastidenmailean Frantziako onjo merkatu handiena, haatik aurten erran daukutenaz zonbat kilobakarrez kanpo ez da izan, aldi bat edo beste herrialdez kanpotik jin batzuez bestalde.Zaldi karrosetan 5 kilometrako ibilaldi bat, bakotxean 10 eta 12 urteko behor untsa hezibatek tiratzen zuela, oro loriaturik gelditu dira ; gainerat bazkari ahotik ezin utzi batetiklanda, andana bat antzerkilari bilakaturik ezin ahantzizko antzerki bat emana izan daetxerateko bidea hartu aitzin, hau Monbazillac eta Sauternes mahastien erdian gaindi,urrezko eduzki sartze batek oroitarazten zuela mahasti horietako arno jus eztia.Undar afaria Castets herrian eginik, etxera sartzeko azkar azkarra, ikusi eta ikasirik oroprest daudela beste urteko. J. Pierre Curutchet

IHOLDIHeriotze

Iragan igandean ehortzia izan da Beñat Acheritogaray Azkarateko semea 52 urtezituela doi doia. Barkatzen ez duen gaitz batek ereman du denbora guti barne. Baza-kien, baginakien bainan esperantzan ginauden guziak. Beñat pausa hadi bakean etaheriotze hunek hunkitzen dituen guziek onhart ditzaztela gure dolumin bizienak.

EriakHerritik kanpo baditugu zonbait, adin guzietakoak eta gaitz desberdinekin. Espe-rantzaren izenean, guziak senda ditela ongi bezain laster.

ARMENDARITZESortze

Berrikitan Larraldeko Philippe eta Josiane Elissalde-ren familia emendatu da bigarrenalaba batez. Goresmen beroenak aitama uroseri eta bien familiakoeri, goresmenakere Elena ahizpari eta osagarrizko handitze bat Maider sortu berriari.

Page 6: Herria 2980

Ez da segur egungo hitz berri-etarik ez eta ere leku berri-etarik ; hain segur lurra sortuzgeroztik hunen parte bat. Lekuidorra diotenaz, bizirik gabekoleku bat ; urik ez, beraz lan-darerik, kabalarik ez, edo lekubortitz hortan irauten ahalduten zonbait.Zertako bada aipa desertua ?Egia erran duela zonbait egunirakurtu dut artikulu bat “ Ledesert medical rural ” etahunek dait eginarazi zonbaitgogoeta. Huna bi hitzez zerzion : Frantzian ez omen dugumediku eskasik eta jendearau, arras hein onean gira.Bainan, horra : sobera edoainitz bada hirietan, hiria han-diago eta gehiago ; eta bizikiainitz bada gure Frantzia xolahuntan, hego aldean nahibaduzue, guziz eguzkia eta i-tsasoa hurbil diren lekuetan,beraz Euskal Herria barne.Ofizio eder hortan ere,barneak, mendiak, herrixkekgazte guti tentatzen ! Jadanikhor direnak, joandenmendekoak, beren bizia horeman dutenak denen zer-bitzuko, ez ordaintzen ahal !Gaztek ez baitute enbeiarikleku horietarat joaiteko.Oharpen hori egin ondoan,asmatzen zuten halere zerizaten ahal litakeen biharkoaterabide bat. Zioten beharzitazkeela eraiki “ desertu ”horietan, bizpahirumedikurekin, osasun zentrobatzu, laguntza ekartzekotanhor bizi nahi duen jendeari ;batentzat dorpegi izanen denlan bat errextua izan dadinzonbaiten artean ; hauiek ere,zuzen den bezala, har ditza-ten beren opor eta lan-arteak.Bigarren asmu bat : estranjeri-atik ekarraraztea medikuak,iturgin polonesaren konduan.Bertze asmu bat : gobernuaklaguntzen ahal l i tuzkeelamediku gazteak leku horietan

plantatzen, beharbada gehixa-go gazituz, hirietan, iduzkianedo itsas hegian goxoagoandirenak.Artikulu horrek dait zonbaitgogoeta eginarazi, ikusiz zoinden egungoa eta gure EuskalHerriarena eta zonbat “ deser-tu ” mota badiren. Gure gaztedenboran ezagutu dugu, gureherrien hustea, gazteen par-titzea, odol hustea preseskimediku batek ziona. Bainanez zait iduritu oraino zela de-sertuaren abiadura. Orduanfamilia handiak ziren, eta ezzuen etxeak edo herriak de-nen hazteko lan edo lekurik ;geroztik, eta beharrik, kan-biatu da. Gaztek orduan bainoaiseago atxemaiten dute bi-zibidea, ez beti beren herrian,bainan haratxago edo hu-natxago. Eta jendea lanarihurbiltxago izaitea gatik,ororen buru problema berabarneko aldearentzat… zergertatzen da ? Kosta hegikohiriak hanpatzen ari, gure he-rrixkak aldiz beti husten ari, i-rriskuan ! Eskolak ttipitzenedo galtzen, pestak gelditzen,ostatu eta komertzio ttipiakdesagertzen ! Herriaren biziaemeki-emeki hiltzen. Ez oteda hori ere “ desertu ” berribat ?Behar duta aipatu bertze de-sertu bat ere, gazte edo ezgazte batzuen trufa irriskatugabe ? Elizarena, gero etajende gutiago gure elizetan,bestaburu eta ehorzketetazkanpo ; gero eta apez gutia-go. “ Izanen da aski, elizetanere biltzen den jendearentzat ”diote zonbaitek. Ohartuakzireztea zonbat izanen diren15-20 urteren buruan ? “ Zer

litake Euskal Herria pilotarikgabe dio kantuak, Euskal He-rria izan ditakea federikgabe ?Ez nuke halere desertuan a-kabatu nahi ene solasaldia.Izana gatik negu sartzea,oraino hor dukegu JondoniMartine uda, bere iduzki e-rreinuekin, eta Omiasaindukokapa beltzaren gibelean ezote da agertuko gure “ sain-dueri ” argirik ? Ez da du-darik, idek begiak eta ikus argittirrinttaren pindarra. Ez duEuskal Herria ez desertuak,ez sasiak hartua ; etxe xuriak,beraz bizia, urrundik ageridira, pentzeak bortua bera,garbi daude. Hoinbertze gazteaztaparka lotzen direnak,ainitz moldetan, berdin elga-rrekin lanean ariz ; ez dea hori“ desertuaren ” kontrako gu-dua ? Gauza bera errannezake gure ofiziale gaztekedo industriariek ere berensailetan egiten dituzten inda-rrentzat.Nolaz ixilean utz gure haute-tsien lan paregabeak, eginahalak egiten dituzte etahainitzetan egin nahiak ezegiten ez dutelakotz ahalhandirik.Ahal handiagoak dituztenakorhoit ditela ahal ttipiagokoakdituztenez, kar bera edo han-diagoarekin bere herriarenbiziarazteko lanean ari dire-nak. Euskal Herria ez dakostan edo BAB an aka-batzen, itsasoari buruz ez di-take heda, bainan baluketezer egin burua itzulizbertzalderat, Xubero, Garaziedo Amikuzerat buruz. Ohar-tuak ditazke. Kosta hegian,ezin bizizko mustro bat bezainon ez litakea, eskualde gottor,pixkor batzu beren lantegi etabizitegiekin, gizona gizonkibizi dadin ?

Marcel Recalde

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Bertze gizon bat libratua izana da Kolonbian : kargudun bat,omen, eta Etxahun Barkoxek zion bezala, haren “jaunlierra” (frantsesonean, le geolier). Bizkarzainari esker askatua izana da, bainan bizkarzainhorrek diru-meta bat bereganatuko du : miliun bat dolar diotenez. Jin daitekeFrantziara, Frantziak bi besoak zabalik hartzen baititu bahitzaileakdamutzen direlarik hala nola Petrella anderea, bainan ez balinbadiradolutzen berriz presondegian sartzen dira, hala nola Rouillan terrorista.Kamerun-en hamar bat jende bahitua izana da eta diote hilen dituztela(egiazko bahituak) ez balinbada bahitzaileek galdegiten dutena onartzen.

***Abrekeria : Beribil-bonba bat zartatu da Nafarroako Unibertsitatean,goizeko hameketan. Egia da jakinarazi zutela zartatuko zela zerbait, bainangaueko hameketan izanez ez zen nehor izanen, ez baita berdin zartatu dentenorean. Orduan Unibertsitatea jendez betea da, izan diten ikasle edoirakasle. Zertako hauta holako tenorea ? Jendeen hiltzeko ? Hala balinbadaegiazko abrekeria da. Nork onar dezake holakorik ? Zorionez ez da hilikizan, zaurituak aldiz bai.

***Urtxo xuria errazu : Egunero badakigu zenbat urtzo iragan diren EuskalHerriko mendietan, hartuz Arnegitik Urruñaraino, urtzoak betidanikIparraldetik Hegoaldera doatzilarik, hautatzen duten bidea. Orotara2.000.000 bat urtzo pasatu dira Euskal Herriko zeruan bainan hiru laurde-nak Saran eta Urruñan. Nork daki zenbat iragan diren itsasotik ? Dirudienezurtzoek hautatzen duten bidea gero eta mendealago da, holako lerratze batitsasoari buruz.Urtzoa eder airean, ederrago mahainean, zion euskal atsotitz batek. Bi mi-lioi horietarik zenbat erori dira mahainetara ? Badu bulta bat ihiziaren kon-trakoak ixilik daudela.

***Errugbia : Sekulako azantza eginik joanden astean “le derby basque”delakoarekin (frantses onean mintzatzeko) eta hala non ikusi den partidatrixte bat Miarritzek galdua (14 eta 12) bere kirol zelaian Baionesen kontra,entsegu bakarra eta gaztigu ostikoaren arteko diferentziarekin. Akizekirabazi Bourgoin-en kontra (32 eta 10), Mont de Marsan-ek aldiz galdu etxenPerpignan-en kontra (31 eta 7). Sailkapen orokorrean Baiona 4., Miarritze7., Akize 9. eta Mont de Marsan azkena.

J.H.

Azaroaren 6a, osteguna19.00: Mintza leku: Laborantxaren egoeraz.Azaroaren 8a, larunbata

18.30: Zango baloina: Baiona/Croix deSavoie.

Azaroaren 9a, igandea10.30 : Meza D.Garazitik 15.00: Maule/ Cahors.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

DESERTUABASAMORTUA

EUSKAL IRRATIAK

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

Azaroaren 8an, 14.00 : “ Olerkiz olerki… ” - Ira-tzeder-en olerki irakurke-ta.Berriz zabaldua : Azaroaren10an (23.00) ; 11n eta13an, 14.00 eta 20.15

Azaroaren 9an, 20.15 : “Pauloren urratsetan bi-dari“ Petto Olhagaray, 20.partea.Berriz zabaldua : Azaroaren12an eta 14an, 14.00 eta20.15

Kronikak egunero, 7.15,14.45, 20.45 : Igandea 09 : MisionestenOihartzuna – Jules Lahar-gou.Asteartea 11: Euskal He-rriko Sainduak – Pierre An-diazabal.Asteazkena 12 : Laguntzakatolikoaren astea.Osteguna 13 : Bilbokoelizbarrutiko berriak – AngelMari UnzuetaOstirala 14 : Herriaastekariaren prentsa bildu-ma – Jamattitt Dirassar.

Seattle buruzagiaren hitzakMitikilen du bere egoitza Astobelarra elkar-teak. 2006an sortu zuten elkarte hori ekolo-gista militante batzuk (gaur 50 kide), inguru-menaren errespetua sustatu nahian. Jendearikontzientzia pizteko, argitalpenak dauzkatebide egokienak. Testu labur batzu, argiak etaerakargarriak, elebidunak (euskara /frantsesa). Gisa hortako bi liburutto badauzkaAstobelarrak argitaratuak. Lehena, Elefan-tearen gutuna, Romain Gary-ren kondaira po-llit bat, P. Errekarte-k euskaratua, LaureGomez-en ilustrapenekin. Bigarrena, urri hon-tan agertu den Seattle buruzagiaren hitzakobra, Janine Urruty-k euskaratua, GonzaloEtxebarriak apaindua : 19. mendean, indianoburuzagi famatu horrek mintzaldi sarkor bategin zuen, indianoen lurrak bereganatu nahizituen ipar amerikano gobernuari buruz. Mun-duan zehar askok errepika ditzazkeen hitzak.400 aletan argitaratuak dira liburutto horiek, 5eurotan salgai bakotxa. Eta datorren urtean,2009ko urrian, Jean Giono-ren Zuhaitzak lan-datzen zituen gizona da agertuko sail berean.

Erramun Bachoc-en omenezErramun Bachoc euskaltzalearen ibilbide luzea eta aberatsa nahi izandu ohoratu Bat Soziolinguistika aldizkariak. 67. zenbakia (200 orri-alde) osoki Erramun Bachoc-i itzulia da, hiru atal nagusitan : 1. Erra-mun Baxoken biografia, Battittu Coyos-en eskutik – 2. Erramun Baxo-ken omenezko aitortzak (Jean Haritschelhar, Pantxoa Etchegoin etabertze) – 3. Erramun Baxoki eskainitako lanak.

Euskaltzaindiaren Jagon saileko 3 liburukiHizkuntza-zuzenbidea – Jagon bildumako 5. liburuki hunek biltzenditu munduan gaindiko testu eta artikuluak, hizkuntza-zuzenbideaz,Amerikar Estatu Batuetatik Espainia eta Frantziakoetarainokoak (155orrialde).Zenbait orientabide erregistroen trataeraz – Jagon bildumako 6.liburukia, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren eta Euskaltzain-diaren arteko lankidetzaren emaitza (92 orrialde).Testu antolatzaileak - Erabilera estrategikoa – Jagon bildumako 7.liburukia, euskaraz idazten dutenentzat aholkuz eta arauez betea, tes-tu bat idazterakoan (102 orrialde).

Simone de Beauvoir : biografia100 urte beteko zituen aurten Simone de Beauvoir frantses idazleak.1908ko urtarrilean sortua zen Parisen, Montparnasse auzoaldean. Etabizi guzian, idazteaz bertzerik ez du egin, 1986eko apirilean hil zenarte. Pentsalari handia, mundu osoko emazteentzat bereziki eraginhandikoa. “Le deuxième sexe”, “Mémoires d’une jeune fille bienrangée” eta gaineratiko asko liburuk iziga-rriko arrakasta ukan zuten, Goncourt sariaere ardiesteraino “Les mandarins”obrarekin. Bere ideiak ahal bezain hurbiletikobratzen zituen, Jean Paul Sartre filosofoeta bizilagun bereziarekin.Hori guzia, eta hori baino gehiago ere, Si-mone de Beauvoir-en bizi osoa, haurtzarotikzahartzaroraino, bere adiskide sarea, berepidaiak, bere borrokak dauzkigu kondatzenArantxa Agirreurreta uretxuarrak, irakur e-rrexa den Simone de Beauvoir -Emakume libre bat XX. mendean liburuan.Liburu argia, eragin handiko emazte horrenbiziaz eta pentsamolde orokorraz doi bat e-rrexki jabetzeko (Elkar argitaletxea, Bi-ografiak saila, 132 orrialde).

ARGITALPEN BERRI BATZU

BI HITZALDIAMAIA

MUNOAREKINManu Robles Arangiz fun-dazioak bi mintzaldi anto-latzen ditu bere Baionakoegoitzan (Cordeliers karrika).Lehena azaroaren 7an, osti-rala (19:00) : Hego EuskalHerriko egoera sozial eta

ekonomikoa (hitzaldiafrantsesez). Bigarrenaazaroaren 8an, larunbata(10:00) : “Lizarra-Garazi : no-lako alternatiba orain” (hitzal-dia euskaraz). Bi hitzaldihoriek animatuko ditu AmaiaMunoa, ELA sindikateko ar-duradun gazteak, hau izan di-taikeelarik sindikata hortakoidazkari nagusi berria, Bilbonazaro ondarrean eginen denkongresutik harat.

Page 7: Herria 2980

7

IBARROLA - EZCURRA-kBAIGORRIKO HERRIARENA LEHIAKETA

LEGEZKO ABISU

Ibarrola - Ezcurra II . . . . . . 40Etcheverry - Oçafrain . . . . 27Atseginekin ikusi dira Arcerenherriko jarlekuak oro burutikburu beteak eta berdin gostuzentzun ere gure tr inketeuskalduneneko berriak. Heinhori merezi du alabainan Or-tzaize-Arrosatik Urepelerainokoibar horrek guziak, eta orainogehixago ere. Horgo bereko H.Etcheverry eta P. Oçafrain,erreposkixago beroturik ere,akulatzen zituen jendeakeskuzarta beroz. Halere Ibarro-laren sake bipilak eta PaxkalEzcurraren trebezia segurak ezdute luzatu beren gosearenerakusteko, 6-2 eta 10-6, lausakerekin ordukotz besteakemekiago berotzen zirela. Bialdeen jokoa berotu da halereeta 14etan horra lehenberdintzea, eta berdin, 15etan,16etan eta 21etan ere, orduanaitzinerat pasatuz Etcheverryeta Oçafrain, batez. Azken pun-pea haatik tokikoek, gero ka-rraska gaitzean joan baitiralaster irabazleak 40tara, 27tangeldituz galtzaleak.Lehen partidan ere herriko etahurbilekoak, Etchegaray-Palomes gazteek garaituzArambel-Othalepo 40-23.

BAIONATTIPIANEzcurra I - Kurutcharry . . . 50Lambert - Bessonart . . . . . 15Berriz ideki da Sant Andresekotrinketa, erran ginuen bezalabeste sasoi eder batentzatagian neguari buruz. Ikasi erehaatik bi gazte horiek nola aribeharko duten aurten bi pilotariabilen horiekin : besoa baibehar duela pilotariak bainabeste zerbaitekin alabaina etabeste zaharrekin beti ikasten aribeharko gazteek.

GARATENEANAlfaro - Lazcano . . . . . . . . 50Larrechea - St Esteben . . . 39Partida hori guhauk ezin ikusiz,ez dugu espanturik entzunbatere eta horrek zerbait errannahi du. Alta pilotak denenbeharra, eta bereziki DonibaneGarazirat biltzen den jendeketahorrek ez du nehoren ezazolke-ria merezi. Oroit bakarrik nolaari diren, kasik beti gehienean,hegoaldeko pilotariak, Titin,Arretxetarrak eta beste, hil edobizi frangotan. Helduden astele-henean Garatenean bi irabazlehoriek berak ikusiko ditugu, eta,

jadanik dakigunaz, ThierryHarismendy Donamartirikoaizanen dute kontrario gibelean,oraino ez dakigun aitzinekolagun batekin.Mainhaguiet - Cubiat. . . . . 40Chamalbide - Ospital . . . . 28Lehen partida hunekin ba, jen-dea gustatu dela, ari baitira arigazte horiek ontsa jadanik,dituzten erakasle onekin.Holako putikoek denak izanendituzte, jokoan euskaraz aritzenere ikasiko dutelarik. Nungoaeta norena da pilotaalabainan ? Etxean hori ikasiaez dutenentzat badira eskolakhortako ere. Ez dea hala,Ducassoutarrak eta holakoak ?

HEGOALDEAN, IRUJO ETAERE BARRIOLAMartinez Irujo. . . . . . . . . . . 22Asier Olaizola . . . . . . . . . . . 931 minuta gabe despeitu du,lauterdiko xapelgoan, partidahau Martinez Irujok. 144 pilotajo aski izan dituzte auzi hunentrenkatzeko, Olaizolaren bi sakeeta Irujoren 9rekin. Mila jendeLabriten ikusle.Arretxe II-P. Ruiz . . . . . . . . 22Diaz-Begino . . . . . . . . . . . . 19

Belloso-Eskudero . . . . . . . 18Olaetxe-Argote. . . . . . . . . . . 9Erran behar da beste bi partidahauk ere bazirela Iruñean lehenharekin ikusteko.Augusto Titin . . . . . . . . . . . 22Pablo Berasaluze . . . . . . . 13

Berasaluze IX - Laskurain 18Del Rey-Eulate . . . . . . . . . . 13

Apezetxea-Arruti . . . . . . . . 18Galarza V- Urberuaga . . . . . 9Donostian jokatu hiru partidakhoriek.Ongay . . . . . . . . . . . . . . . . . 22Merino. . . . . . . . . . . . . . . . . . 4

Cabrerizo . . . . . . . . . . . . . . 22Beroiz . . . . . . . . . . . . . . . . . 17Iruñeako Huarten jokatu dirahiru partida horiek.Abel Barriola . . . . . . . . . . . 22Julen Retegi . . . . . . . . . . . . 12

Olazabal-Zubieta . . . . . . . . 22Gonzalez-Arruti . . . . . . . . . 11Eibarren xapelgokoa lehen hori,eta besteak segidan.Olaizola II . . . . . . . . . . . . . . 22Koka . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5Tolosan egin den partida, AimarOlaizola aise nagusi.

Bego LAN ESKAINTZA

HERRIKOASociété anonyme au capital de

2 612 720 €Siège social: Résidence l’Alliance –

Centre Jorlis64600 ANGLET

RCS: Bayonne 320 432 222

AVIS DE CONVOCATIONLes actionnaires de la société “HE-RRIKOA” sont convoqués en assembléegénérale ordinaire et extraordinaire pourle vendredi 28 novembre 2008 à 17H30,salle de l’amphithéâtre de l’IUT de BA-YONNE (64100), 21 rue Paul Bert, surl’ordre du jour suivant:

Partie ordinaire- rapport de gestion du conseil d’admi-nistration sur l’activité et les comptes del’exercice clos le 30 juin 2008,- rapports du commissaire aux comptessur l’exécution de sa mission et sur lesconventions visées à l’article L. 225-38du Code de commerce;- approbation de ces comptes et conven-tions;- affectation du résultat de cet exercice ;- démission, nomination et renouvelle-ment de mandats d’administrateurs;- pouvoirs pour dépôt et publications.

Partie extraordinaire- rapport du conseil d’administration surl’opportunité d’augmentation de capitalet de délégation de pouvoir de l’assem-blée au profit dudit conseil;- rapport du commissaire aux comptessur les modalités envisagées;- approbation des modalités de déléga-tion ;- décision à prendre concernant uneéventuelle augmentation de capital àeffectuer dans les conditions prévues àl’article L.443-5 du code du travail ;

Pour avis.Le conseil d’administration

AVIS DE CLOTURE DE LIQUIDATION

SARL BAYONNE VOYAGESSociété à Responsabilité Limitéeau capital de 7.623 €1, Avenue Labrouche64500 Saint Jean de LuzRCS Bayonne : B 378 477 020 –SIRET : 378 477 020 00010Aux termes de l’Assemblée généra-le ordinaire en date du 22 octobre2008, les associés ont :- approuvé les comptes définitifsde liquidation - donné au liquidateur quitus de sagestion - ont constaté la clôture de la liqui-dation à compter du jour de laditeassemblée. La société sera radiéedu registre du commerce et dessociétés de Bayonne.

Pour avis et mention : Michel BEIGBEDER, Liquidateur

AVIS DE CONSTITUTIONAux termes d’un acte sous seingprivé en date du 27 Octobre 2008, ila été constitué une société àresponsabilité limitée présentantles caractéristiques suivantes :Dénomination sociale : AGEDIMSiège social : 1, Rue de la Paix –64200 BIARRITZDurée : 99 ansObjet social : toutes expertisestechniques immobilières du Bâti-mentEt toutes activités visant à la pro-tection et à la sécurité des occu-pants et des bâtiments.Et de tous les audits techniquesdes bâtiments spécifiques pourtous actes de transaction de ges-tion, de location immobilière, natio-nale et internationale.Et plus généralement, toutes opé-rations industrielles, commercia-les, financières, mobilières ouimmobilières se rapportant directe-ment ou indirectement à l’objetsocial ou susceptible d’en faciliterl’extension ou le développement.Capital social : 4 000 euros diviséen 100 parts de 40 euros chacune.

Dirigeant de la société : ROBERT François, gérant.

Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA, Olivier COUSTOU et Claudine

SALHA, Notaires associés à SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques),21, rue Chauvin Dragon

LES LOLITASSociété à Responsabilité

Limitée au capital de 7.800,00 €€Siège social : BAYONNE (64100)

5 Rue de la Salie,Transféré à BAYONNE (64100)

4 Rue de la Salie434 562 021 RCS BAYONNE

TRANSFERT DE SIEGE SOCIALL’Assemblée Générale Ordinairedes associés tenue le 19 Octobre2008 a décidé de transférer le siègesocial de BAYONNE (64100) 5 Ruede la Salie où il se trouvait précé-demment à BAYONNE (64100) 4 Rue de la Salie, et ce à compterdu 1er Octobre 2008.L’article 4 des statuts a été modifiéen conséquence.

Pour insertion - Le Notaire.

AVIS DE CONTINUATION D’ACTIVITE

Suite à l’Assemblée GénéraleExtraordinaire qui s’est tenue le 2Octobre 2008, il a été décidé par lesassociés de la SARL MANDALATERRE ET COSMOS, N° SIRET :49192431200011 RCS de Bayonne,de poursuivre l’activité de la socié-té.

Pour avis, le gérant, D. GIRARD

M.S.A.-ren bilkura osagarriazMutualité Sociale Agricole eta Familles Rurales elkarteak osagarriazmuntatu biltzarra iraganen da Bankan, Herriko Etxean, azaroaren13an, aratsaldeko 2.30etan.

SCP BOULOUS & CHEVALLIERSociété d’Avocats au Barreau de

BAYONNE15 rue Raoul Perpère

Bâtiment 22 – Le Forum64100 BAYONNE

Tél : 05 59 31 21 21 Fax : 05 59 31 21 29

LALOCOSociété civile immobilière au capital

social de 22.867,35 €€urosSiège social : 34 avenue François

MITTERRAND – Résidence Marinella –Bât B

64500 CIBOURERCS BAYONNE : 440 036 176

Aux termes d’une assemblée généraleextraordinaire du 29 octobre 2008, il aété décidé de révoquer MonsieurFernand LOPEZ de ses fonctions decogérant à compter de ce jour, le mandat de Monsieur Gérald COPELLIrestant inchangé, et de modifier lesarticles 20 et 20 bis des statuts.Le dépôt légal sera fait auprès duGreffe du Tribunal de Commerce deBAYONNE.

Pour avisLa Gérance

SEASKA, Euskalerakaskuntzarako Batasunak,

LEHEN MAILAKOORDEZKOAK bilatzen ditu2008/2009 ikasturterako:

Bete behar diren baldintzak:• II. heineko diploma (Baxoa + 3urte)• Euskaraduna• Esperientzia oinarrizko hez-kuntza orokorreko erakaskun-tzan• Frantsesaren ezagutza(ulertzeko eta komunikatzeko)

Interesatuak diren pertsonek,Seaskara igor dezatela,

2008ko azaroaren 28a aitzin :

- Kandidatura gutun bat C.V.batekin- Diplomen kopiak- Telefono zenbaki bat, deituaizaiteko gisan.

SEASKA - Central Forum,André Emlinger plaza, 10 -

64100 BAIONA Cidex Fax: 05.59.52.88.87

[email protected]

Olaizola ere ligaxkan ariko da Irujo, Titin eta Barriola-rekin.

Azaroaren 15ean larunbata-rekin, lehen aldikotz, Baiona-ko ikastolek Amicale SaintLéon gelan (Espainiakoatean) bi mus lehiaketa (batahaurrentzat eta bestea hel-duentzat) antolatzen dituzte. Mus lehiaketak arratsaldeko2etarik landa hasiko dirabaina izenak emanen dira13.30tan, egun berean Amica-le Saint Léon gelan. Parte hartzea 20€tan da heldubikoteentzat eta 10Etan haurbikoteentzat.Helduentzako lehen saria:• 2 sartze VIP Baiona/Perpi-gnan otsaileko errugbi parti-darentzat (partida aitzinekoerrezebitza + partida + partidaondoko errezebitza)

• Hilabete bat Océania clubdelakoan 2 presunentzat• Ibilaldia FERRARInBigarren saria: asteburu batIrisarriko Aire Berria jauregian(bi gau, bi gosari, bi afari).

Haurrentzat sari ainitz ere halanola: Rafting, Miarritzen ikus-garrientzako sartzeak, Parka-toton sartzeak, apairuak,margo kurtsoak, l iburuak,jokoak, bixkotxak, txokolateak,tixertak,...Orotarat 2500 € balioko sari-ak.Lehiaketa denboran edariaketa jatekoak (taloak, bixko-txak,...)Ongi etorri deneri beraz etalaster arte!

MUS LEHIAKETAK BAIONAKO IKASTOLEK

ANTOLATURIK

GARAZTARRAK DANTZA TALDEAIZEN EMAITE

Helduden ibiakoitzean, azaroaren 8an, arratsaldeko 5etarik 6akarte, Garaztarrak dantza taldeak gazteentzat izen emaitea anto-latzen du. Hori Garaztarren lokalean eginen da, Donibane Garazikofunerarium-eko karrikan. Mutikoak 8 urtetarik goiti onartuak dira etaneskak 10 urtetarik goiti. Dener idekia da.

MMIIGGRRAAZZIIOOAAKK EEUURROOPPAANNAzaroaren 8an, larunbat goizeko 10etan, mintzaldi-eztabaida batiraganen da Baiona Santespietan, Santa Ursulako sindikatenegoitzan, Europan gaindiko migrazioetaz, ete bereziki frantses etaespainol estatuek deramaten emigrazio politiketaz. Bi orenekobilkura, deneri idekia, partaide direla Batasuna eta LCR alderdiak,Cimade, LAB sindikata eta Anitzak emigrante kolektiboa.

ZZOORRTTZZII AARRRRAASSTTAATTZZEEAstearte goizean zortzi lagun arrastatuak izan dira Miarritzen,Angelun, Lekuinen, Hazparnen, Lekornen, Azkainen eta Hendaian.Iduriz, lotura zerbait baditake hor herri-ostatu batzuenkudeantzarekin. Lerro hauk idazten ditugun tenorean, ez da haatikgehiagoko garbitasunik.

Treinbide berriaren proiektuahautetsien kontseiluanHautetsien kontseiluak eta garapen kontseiluak agertu zuten kezka,bereziki treinbide proiektuaren finantzamenduari dagokionez. Ezbaita batere argi treinbidea nundik pasatuko den, ez eta ere eaIparraldean geltoki berri bat ukanen duen. Hautetsien kontseiluakinkesta bat manatu dio hirigintza agentziari, Baionan geltoki batenbeharra azter dezan, bai eta ere ea hortik pasako diren treinakmerkantziarentzat bakarrik izanen diren ala bidaiari arruntarentzatere. Hori beraz, hautetsien kontseiluak ondoko hilabetetarakomarkatu duen lan ardatz handi bat, eta RFF treinbideen jabe estata-lak pagatzerik izanen ez duena. Horretaz gain, lurralde antolaketaere aipagai ukan du hautetsien kontseiluak, xarta bat idaztekoxedea baitu, herri bakoitzak, bere lurralde antolaketarako gida gi-sara erabiliko duena.

Page 8: Herria 2980

8

-Asteburu guzian, herriko bestakMiarritzen, Ahetzen, Larresoron etaBiriatun.- Ortzegunean, Baionan, EnpleguEtxean, Gurutze Saindu auzoaldean,Seniorren enplegu foroa- Ortzegunean (20.30) BaionakoAntzokian, “L’atelier d’écriture”antzerkia- Ortzegunean (20.00) Baionan,Atalante zinegelan, Simone deBeauvoir-en omenezko gaualdia, “Jeveux tout de la vie” filma eta ondotikeztabaida-Ortzirale aratsean, Pausun, tripotxjatea Xaia ostatuan, Cel 3 taldealagun.- Ortziralean (19.00) Baionako IUT-an,Elsa Fayner eta Thomas Zuber-enmintzaldiak : “J’ai mal au travail”,LAB sindikata antolatzaile- Ortziralean (20.30) Miarritzen,Versant taldearen biltokian, pas-toralaz mahain ingurua : B. Coyos, J. Haritschelhar, P.P. Berzaitz, P. Queheille, J.L. Davant, P. Etchegoin, F. Lechardoy, B. Oiharzabal, A. Muñoz, G. Navarro- Ortziralean (20.30) Urruñan, HerrikoEtxean hitzaldia Larrun aldeanNapoleonen denboran izan zirenguduka heietaz- Larunbatean (9.45) Barkoxen,Denen Etxean, “Ohidura etasorkuntza Zuberoan” jardunaldia-Larunbatean (20.30), Hazparnen,

Misionesten kaperan, Mendi Xolakoroak bere hamar urteak ospatzen,Ahoz koroa ere partzuer- Larunbatean (20.30) Mugerrekoelizan, Oldarra abesbatza- Larunbatean (21.00) Heletan,Itsasoa ostatuan, Suzanne Landrivonkantari lirikoa-Larunbatean eta igandean,arrabesta Akamarren. Larunbat ara-tsean, zikiro jatea. Igandean (17.00),musikaldia elizan Donostiako xi-rribikari batzuekin.-Igandean, Urruñan, herriko pilotaplazan, selauru-hustea Elkartasunaelkartea antolatzaile.-Igandean, Angelun, zaharki-merka-tua Bost-Kantoineko plazan.-Igandean (12.00), Hondarribian,“Hondarribia Kantuz”.-Igandean (16.00), Kanbon, AIECgelan, Michel Etcheverry kantari,Luis Mariano omenduz.-Igandean (18.00), Angelun, Barojakozalditegietan, kontzertua Maurice-Ravel musika ikastegiko gazteekin.-Astelehenean (21.00), Aiherrakogaualdia, kantu, bertsu, antzerki,musika eta ixtorio- Astelehenean (21.00) Larrainen etaasteartean (16.00) Urdiñarben,“Hebenko eta hanko” musikaikuskizuna- Asteartean (20.00) Miarritzen,Atabal gelan, Mademoiselle Klaukotearen kontzertua.

Gehexan Pontto

Oroitza eta historiaOroitza edo oroimena da gogoan atxikitzeko daukagun ahala, iragan direngertakarien gordetzeko ahala. Bakoitzak bere oroimena dauka, iraganekoe-tan hautatzen duela zein ahantz eta zein atxik. Nor ez da ahanzkor ?Bada ere elgarrekilako oroimena, hala nola gerlak, lekuko direla herri guzie-tan eraiki diren oroigailuak eta oroitarriak. Bainan ez du deus ikustekorikhistoriarekin. Bata da oroitzapen hutsa, bertzea, aldiz, iraganaren estudioa,iraganeko dokumentuek azaltzen dutena.Oroitza, iraganaren gogoaraztea, historia, aldiz, iraganaren ulertzea, on baitajakitea nondik heldu garen geroari buruz hobeki jokatzeko.

H e l d u d e nasteartean daJondoni Mar-tine eguna.Saindu handibaten besta. Baieta 14-eko gerlabururatzearenu r tebe te t zea .Aurten, 90-ga-rrena...Beti gogoetatuanago 14-ekogerla horiaipatzean, etaez guti gogoeta-tua! Kasik ezinsinetsiz gureEuropa zaharrean, beste eskualdebatzuen aldean segurik aspaldian biziki“aitzinatua” iduri zukeen Europa huntan,holako zentzugabekeria izigarria nolagertatu zitakeen! Funtsean, etzenhalere aski izan jendearen doi batzentzatzeko, handik hogoi bat urterenburuko beste gerla bat piztu baitzen,berdin izigarria edo izigarriagoa!Dena den, berriz jin giten 14-eko ger-larat, zinez ikaragarriak izan ziren lauurte heiek eta horren oroitarazteakberak ere oraino oilo larru ezartzen ahalzaitu!Ez ahantzzortzi mil iunlagun hil zirelagerla hortan,f r a n t s e s a kberak 1.357.800, a l e m a n a k1 . 7 7 3 . 7 0 0 ,e r r u s o a kb e s t eh a i n b e s t enunbait han,i n g l e s a k908.371!Kolpatuak, denetarat hogoi miliunez

goiti, horietarik 3.395.000 frantsesak,alemanak lau miliun, errusoak bost mili-un, inglesak bi miliun! Eta zonbat makurgerla tokietan!

HI BAHIZ ETA NI BANUK!

Gerlan beren bizia galdu zuteneri zorzaiotela errespetu, ez ahal da hori arra-zoin bat ixilik egoiteko, salatu gabeorduko salbaikeriak eta herrialdeakkeinka hartan kudeatzen zituzten agin-tari ainitzen barne tzarra! Gehienakespantu untzi burubero atrebitu batzubaitzitazkeen eta besterik ez! Dotzenabat urte hartan segurik, frantses, ale-man eta beste ari ziren, gobernuenmailean, beren armada gostaia gostabeti eta azkarrago ezarri beharrez. He-rrialdeen artean bazen makurbideainitz, hobeki eta xuxenago erraiteko,herrialde horietako buruzagien artean! Hi bahiz eta ni banuk, dena desafio!Frantzia eta Alemania makur zabiltzanAfrikako kolonien gainetik bainan aisegehiago oraino Frantziak ezin onetsiazuelakotz berrogoi bat urte lehenagogertatua zena, nola Alsazia eta Lorraineeskualdearen zati on bat Alemaniakkenduak zaizkion, jadanik ere gerlanarizanik funtsean! Inglaterra ere makur Alemaniarekin,Ital ia Austriarekin, nahiko sukarrabestalde Europa ekialderat ere!Denek ba zernahi espantu! RaymondPoincaré frantses presidentak usteomen zuen Alemania zonbait asteb a r n eg a r a i t u ai z a n e nz e l a ,Gilen ale-man inpe-r a d o r e a kkarkulatuaaldiz hi-labete batg a b eFran tz iakamor ema-nen zuela!E s p a n t ue r g e l a khoriek oro!

ZINEZKOZENTZU-GABEAK

Espantu ainitzeta zentzu guti,horra hitz gutizerrana zerpentsa ditakeenorduko gober-nuburu etabeste buruza-giez! Alta, ger-latik landa erenola ez dira lau-datu GeorgesC l e m e n c e a ubezalako poli-

tikari batzu, Frantziaren salbatzaile,bakearen obratzaile eta nik dakita zer!Nola ez dira goretsi armadako aitzin-dariak, Joffre, Foch, Nivelle, Gallieni,Pétain eta holakoak, azken hunenalderateko atxikimendua eta ikustateaarrunt bestelakatu badira ere geroxago,40-eko gerla jitearekin. Zonbat hiritanez dira ba karrika edo plazak aitzindarihorien izenekin!Eta bizkitartean nik segurik daukat hutshandi-handiak egin zituztela! Batereizan balire, batzuk eta bestek, haste-hastetik ez bazen ikustearekin bederen

nolako sa-r r a s k i a kbaziren ger-laren gatik, bainola etzutenbertute gehia-go ukan etaj e n d e t a s u ng e h i x a g o ,o ihukatzekoguduak beharzirela geldi-arazi, negozi-a k e t af u n t s e z k o

batzuetan zela aterabidea, denen one-tan azkenean! Urguluak ote ditu galdu,ala ez barkatu nahiaren errabia tzarbatek? Eta nolaz etzituzten hobekientzun ere, elizatiar zirenek bereziki,Benedikto XV Aita Sainduaren deiak?

AZKENAK IXILDU DIRA...

Frantzian, 14-eko gerlari ohi bihi bat ezda gehiago bizi. Azken biak aurtenhilak, Louis de Cazenave, joandenurtarrilean, eta Lazare Ponticelli,sortzez Italiakoa zena, iragan martxoan,110 urtetan. Ukaiten dute aipaldi azkenurte hotan. Luzaz batek eta besteaknahiago zuten alta gerlako denborahura ez batere aipatu. Denborarenburuan gehixago mintzatu dira, berrike-tari batzuk aski kitzikatuaren bortxaz.Lekukotasun batzu untsa hunkigarriakbai eta gogoetagarriak. Hauxe zion Lazare Ponticelli-k: “Ez gi-nuen gerlaren egiteko gogorik, bortxatugaituzte... Zendako egin behar dagerla? Zendako tiroka arizan bisen-biseko gizoneri eta hek guri? Hek jen-deak eta gure ere ba...”Oraino bortizkiago mintzo zen Louis deCazenave, noiz nahi gogoan zituelabere aldean hiltzen ikusi lagunak, oihu-ka ari zirenak, “ama eta ama”, berakhitz bat baizik ez ezpainetan gerla zerden erraiteko: “absurde”. Zentzugabe-keria hutsa nolazpait!

Muslaria

Lazarre Ponticelli

Verdun-eko ondoan gerlari ohien hilarriak

La Platan egin dute Argentinako Euskal Astea

Goxoki iragan da asteburuan La Platan Argentinako Euskal Aste Nazionala. Argentinaguzitik bildu da jendea eta baita Uruguaitik eta Brasildik ere eta, ohi denez, EuskalHerritik. Hegoaldetik Ibarretxe lehendakaria eta beste ordezkari eta hautetsi batzu hanizan dira. Kantari eta musikarien artean Oskorri behar da aipatu eta harekin batera,Anne Etchegoyen, Aretxabaletako Akordeon Orkestra gipuzkoarra, MMX hirukotea(Maialen Errotabehere, Mixu Mixelena eta Xabaltx) eta tokiko hameka dantzari etamusikariak, hala nola ŒLa Platako Euzko Etxeko Musika Talde‚ asteburuko erromeri-etan gazte eta ez hain gazteak dantzarazten ederki jakin duena.

Bestenaz -behar duen bezala— jendea izan da asteburuko protagonistarik handiena,erran nahi baita jendearen elkarretaratzeak eta Argentinako punta bateko eta bestekoeuskaldunek elgarrekin arizan, mintzatu eta denbora goxoa pasatu ahal izatea, lagunberriak eginez eta adixkidetasunak berrituz, ondarrean, bakotxa barneko euskaldunindarra berriturik joateko gibelerat lanera bere euskal etxera. Euskal Argentinakokideak ere hor arizan dira, Pierra Lako eta Beñat Minhondo buru, itsasoaren bi aldee-tako familien arteko loturak atxikitzen eta lantzen.

Ekitaldiak, usaian bezala, igandearekin bukatu dira, lehenik La Platako Katedraleanegin meza nagusiarekin, Hector Aguer La Platako artzapezpikua meza-emaile, etaondotik Katedrale aitzineko karrika luzean eginiko dantza talde guzien kabalkada etaerakustaldiarekin. Egia erran, beti da loriagarri hainbeste dantzari eta neska-mutikogazte elgarrekin dantzan ikustea! Txistulariei omenaldi txiki bat egin, eta bi orenetarikarras goiti baziren bazkari herrikoi handia hasi zelarik. Argentinar tenorean, edoeuskaldun tenorean erran beharko!

Labur laburrean, aipa dezagun munduko beste euskaldun herrietan ere izan dela eki-taldirik iragan astean. San Franciscon, ŒHall of Fame‚ edo Omenaldia antolatu zutenlarunbatean, eta hantxe ohoratu zituzten Anita Arduain, Jean Gorostiague, Jean-Leon

Oçafrain, Jean-Leon Iriba-rren, Frantxua Pedeflous etaAmelie Sorhondo, ondarrekohiruak hilondoko omenal-dian. Larunbatean ere, NewYorken, New York HirikoMuseoan, euskal musikaerakustaldi bat egin zen,Amaia Arberas sopranoa,Iñaki Astondoa tenorea,John Ehlis mandolinjolea,Earl Buys pianojolea etaCathy Clarkson txistulariapartzuer, eta Marilu Navasaurkezle. Boga-boga,Gernikako Arbola, Haurtxotxikia eta Iparragirre, Guridieta Usandizagaren piezak joedo kantatu dituzte.

Joseba Etxarri

Larunbateko euskal musika eta dantza jaialdia La Platako ‘Club Atenas’en

MMXeko Maialen, Mixu eta Xabaltx igandeko bazkarian giroa berotzen. (Argazkiak : EuskalKultura.com)