herria 2981

8
2008-ko Azaroaren 13-koa 13 Novembre 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2981 ESPERANTZA BIZIRIK Barack Obama beltzarana Amerikar Estadu Batuetako lehendakari ! Etxe Xurian beltz bat buru ! Historikotzat jotzen da mundu osoan, arrazoinekin, Kenyako artzain hazle semearen garaipen eder hori. “Yes, we can” zion hautagai demokratak hauteskunde kan- paina guzian. Dena posible da, eta bereziki hoberena, hori nahi du erran garaipen ho- rrek, eta ez bakarrik amerikanoentzat, bainan gu guzientzat ere. Bistan da, zailena orain hasiko zaio lehendakari berriari, hain ditu George W. Bush-en zentzugabeko poli- tikak bazterrak suntsitu, bere lurretan eta munduan gaindi. Bainan gaur esperantzari leiho zabal bat zaio ideki, hori nahi dugu guk ere hemen sinetsi, amerikano beltz guziekin batera. Berriz ere arrastatzeak izan dira joanden astean Ipar Euskal Herri huntan. Hemezortzi lagun aldi huntan, herri desberdinetakoak, ondotik libro utziak izan direnak, gehiagoko- rik gabe. Libro, bainan beren omena zikin- dua, jende frangok pentsaturik “zerbait bali- taikeela, hain segur, poliziategirat eremanak izan balinbadira”. Beren hoben bakarra, aitzineko astetan arrastatuak izan zirenen gisa, herri ostatu batzuri hurbildik edo urrundik lotuak izaitea, ostatu horien diru- kudeantza susmagarri zaiela terrorismoaz arduratzen diren Pariseko juje batzuri. Lehenago ere errana dugu hemen, gisa hor- tako jujeak eri batzuk dira, kontzientzia gar- birik lan zikina deramaten juje eriak ! Bikaina, bai, bikaina izan behar luke heldu- den larunbateko bertsualdiak Donibane Lohizunen. Ez ditaike bertzela izan ! Ipa- rraldeko Bertsulari Xapelketako kanporake- tak, aitzin horietan, loriagarriak aurkitu ditugu. Eta ez dugu dudarik finala oraino ederragoa izanen dela, Jai Alaia adin guzi- etako bertsuzalez betea, giro bero-beroan ! Bihotzak doi bat goibel, haatik, zendu zaikun Ernest Alkhat bertsularia gogoan. Lan tzarra, jujeena, lan bikaina, bertsula- riena, txarra eta ona biak ardurenean auzo, elgarri josiak bezala, bainan korapilo hortan esperantza beti bizirik, Ameriketatik heldu zaikun haize freskoa lekuko ! P.J. Olerkari, margolari, musikari, onddoak bezala dira: bat kausitzen duzu ona eta badira hamar segurik ez direnak hala. (Xinako erran zaharra) Batzuetan harri kozkor bat urera botatzeak xiliportekin batera ondorio txarak izan dezazke bainan zenbait aldiz ere onak. Duela hameka urte Bertsularien Lagunak elkar- tearen biltzar nagusia egin zen Lapurdiko Jatsun, herriko etxean hain zuzen. Biltzar bukaeran hitza hartu nuen ber- tsuzale eta hautetsien aitzinean aipatzeko herritar seme baten bizia, Piarres Dibarrart bertsulari zenarena, nahiz hau gehiago ezagutua zen Baigorrin harat bizitzera joan baitzen esposatu ondoan. Mintzaldi bukaeran hautetsier galdatu nioten kultur saileko edo herriko gela bat ezin ote zitakeen bertsulariaren izenarekin izenda. Urak bide egin du geroztik baina Alain Castaing auzapezari hori ez zaio ahantzi eta denbora hortan zehar bere hautetsi lagunak konbentziturik erabaki du izen hortaz bataiatzea herriko eskola publikoa. Berrikitan handitua eta osoki berritua den eskolak estreinaldi bat merezi zuen eta urri ondarrean egin da handizki. Haur kopurua handituz doala eta egin diren obrak xeheki aipatu ditu auza- pezak bai finantza aldetik bai teknika aldetik, eskertuz Elia- ne Mendiboure herritar arki- tektoa proiektua eta lanak ongi eremanik. Eta zuzen den bezala ondotik Ximun Cazau- bon herritar seme bertsulariak zonbait bertsu kantatu ditu Helena Phagaburuk gaiak jar- ririk. Jatsuko haurren aldi ondotik, Dibarrart-en kantu ezaguna. « Mutil zahar bat bere mahastian » edo « Sotoko oporra » kantatze- ko denen aitzinean. Segidan mintzaldi batzu berriz : Emilie Broca eskolako zuzendaria, Daniel Poulou deputatua eta Pabetik etorria zen jaun pre- fetarena. Azpimarratzekoa da herritar eta auzo herritar ainitz etorri direla ekintza hor- tara hoien artean ikus baitzi- taizken besteak beste Beñat Auroy kontseilari jenerala, Uztaritzeko eta Haltsuko auzapezak eta asko hautetsi. Eskola elebiduna izanez, ez da horrengatik aipatu euskararen erakaskuntza eta ibilera, nahiz Mailys Errotabehere euskara erakasleak aitortu didan berrogoi bat haur zituela hizkuntza lantzen zutenak berekin. Agian eskolako paretean finkatu harriak izpiritu berri bat emanen du Jatsuarrer gure ama hizkuntza gehiago erabilia izan dadin. Senpereko herriak gela batzu izendatu ditu ber- tsulari ohien izenez. Jatsuk orai eskola eta agian bertze herri batzuek etsenplu hori segituko dute beren ekitaldietan gure lehengo bertsulariak ez ditezen osoki baztertuak eta ahantziak izan, hotarik askok beren garaian baitzaukaten nortasun bat. B.S. Auzapezaren mintzaldia Ximun Cazaubon bertsutan Haurrak kantuz Amets Arzallus Ekhi Erremundegi. Karlos Aizpurua Maddalen Arzallus Miren Artetxe Odei Barroso Sustrai Colina Xumai Murua Azaroaen 15 ean, larunbat aratsaldeko 5etan iraganen da argazkitan dituzuen 8 bertsulari horien arteko finala, Doni- bane Lohizuneko Jai Alaian. Ateak haa- tik goizeko 11 etarik goiti zabalduko dira, ostatua idekirik izanen baita bai eta bazkari bat prestatua, Ereintabil Donibane Lohizuneko ikastolako bura- soen elkartearen eskutik (bazkaria 22 eurotan, tokiak aitzinetik atxikiz : 05 59 54 07 86 edo 00 33 559 540 786). Bertsu giroan sartzeko parada paregabea. Finala bera aratsaldeko 5etan hasiko da. Sartzea : 18 euro (12 euro bazki- deentzat eta 5 euro 10 eta 16 urte bitar- tekoentzat). Saiotik landa, Larzabal kolegioak segurtatuko ditu ostatua eta ogitartekoak. Oroit ere bertsualdi horta- rik Amets Arzallus eta Sustrai Colina bai eta bertze hiru hoberenak datorren urteko Euskal Herri osoko xapelgo nagusirako sailkatuko direla. IPARRALDEKO BERTSULARI XAPELKETA LARUNBATEAN FINALA DONIBANE LOHIZUNEN BETTIRI DIBARRART IKASTETXEA LAPURDIKO JATSUN

Upload: 8probintziak

Post on 08-Apr-2016

279 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2981

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2981

2008-ko Azaroaren 13-koa13 Novembre 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2981

ESPERANTZA BIZIRIKBarack Obama beltzarana Amerikar EstaduBatuetako lehendakari ! Etxe Xurian beltzbat buru ! Historikotzat jotzen da munduosoan, arrazoinekin, Kenyako artzain hazlesemearen garaipen eder hori. “Yes, we can”zion hautagai demokratak hauteskunde kan-paina guzian. Dena posible da, eta berezikihoberena, hori nahi du erran garaipen ho-rrek, eta ez bakarrik amerikanoentzat,bainan gu guzientzat ere. Bistan da, zailenaorain hasiko zaio lehendakari berriari, hainditu George W. Bush-en zentzugabeko poli-tikak bazterrak suntsitu, bere lurretan etamunduan gaindi. Bainan gaur esperantzarileiho zabal bat zaio ideki, hori nahi dugu gukere hemen sinetsi, amerikano beltz guziekinbatera.

Berriz ere arrastatzeak izan dira joandenastean Ipar Euskal Herri huntan. Hemezortzilagun aldi huntan, herri desberdinetakoak,ondotik libro utziak izan direnak, gehiagoko-rik gabe. Libro, bainan beren omena zikin-dua, jende frangok pentsaturik “zerbait bali-taikeela, hain segur, poliziategirat eremanakizan balinbadira”. Beren hoben bakarra,aitzineko astetan arrastatuak izan zirenengisa, herri ostatu batzuri hurbildik edourrundik lotuak izaitea, ostatu horien diru-kudeantza susmagarri zaiela terrorismoazarduratzen diren Pariseko juje batzuri.Lehenago ere errana dugu hemen, gisa hor-tako jujeak eri batzuk dira, kontzientzia gar-birik lan zikina deramaten juje eriak !

Bikaina, bai, bikaina izan behar luke heldu-den larunbateko bertsualdiak DonibaneLohizunen. Ez ditaike bertzela izan ! Ipa-rraldeko Bertsulari Xapelketako kanporake-tak, aitzin horietan, loriagarriak aurkituditugu. Eta ez dugu dudarik finala orainoederragoa izanen dela, Jai Alaia adin guzi-etako bertsuzalez betea, giro bero-beroan !Bihotzak doi bat goibel, haatik, zendu zaikunErnest Alkhat bertsularia gogoan.

Lan tzarra, jujeena, lan bikaina, bertsula-riena, txarra eta ona biak ardurenean auzo,elgarri josiak bezala, bainan korapilo hortanesperantza beti bizirik, Ameriketatik helduzaikun haize freskoa lekuko ! P.J.

Olerkari, margolari, musikari, onddoak bezaladira: bat kausitzen duzu ona eta badira hamarsegurik ez direnak hala.

(Xinako erran zaharra)

Batzuetan harri kozkor bat urera botatzeak xiliportekinbatera ondorio txarak izan dezazke bainan zenbait aldizere onak. Duela hameka urte Bertsularien Lagunak elkar-tearen biltzar nagusia egin zen Lapurdiko Jatsun, herrikoetxean hain zuzen. Biltzar bukaeran hitza hartu nuen ber-tsuzale eta hautetsien aitzinean aipatzeko herritar semebaten bizia, Piarres Dibarrart bertsulari zenarena, nahizhau gehiago ezagutua zen Baigorrin harat bizitzera joanbaitzen esposatu ondoan. Mintzaldi bukaeran hautetsiergaldatu nioten kultur saileko edo herriko gela bat ezin otezitakeen bertsulariaren izenarekin izenda. Urak bide egindu geroztik baina Alain Castaing auzapezari hori ez zaioahantzi eta denbora hortan zehar bere hautetsi lagunakkonbentziturik erabaki du izen hortaz bataiatzea herrikoeskola publikoa. Berrikitan handitua eta osoki berritua den

eskolak estreinaldi bat merezizuen eta urri ondarrean eginda handizki. Haur kopuruahandituz doala eta egin direnobrak xeheki aipatu ditu auza-pezak bai finantza aldetik baiteknika aldetik, eskertuz Elia-ne Mendiboure herritar arki-tektoa proiektua eta lanakongi eremanik. Eta zuzen denbezala ondotik Ximun Cazau-bon herritar seme bertsulariakzonbait bertsu kantatu dituHelena Phagaburuk gaiak jar-ririk. Jatsuko haurren aldiondotik, Dibarrart-en kantuezaguna. « Mutil zahar batbere mahastian » edo« Sotoko oporra » kantatze-ko denen aitzinean. Segidanmintzaldi batzu berriz : EmilieBroca eskolako zuzendaria,Daniel Poulou deputatua etaPabetik etorria zen jaun pre-fetarena. Azpimarratzekoada herritar eta auzo herritarainitz etorri direla ekintza hor-tara hoien artean ikus baitzi-taizken besteak beste BeñatAuroy kontseilari jenerala,Uztaritzeko eta Haltsuko

auzapezak eta asko hautetsi. Eskola elebiduna izanez, ezda horrengatik aipatu euskararen erakaskuntza eta ibilera,nahiz Mailys Errotabehere euskara erakasleak aitortu didanberrogoi bat haur zituela hizkuntza lantzen zutenak berekin.Agian eskolako paretean finkatu harriak izpiritu berri batemanen du Jatsuarrer gure ama hizkuntza gehiago erabilia

izan dadin. Senpereko herriak gela batzu izendatu ditu ber-tsulari ohien izenez. Jatsuk orai eskola eta agian bertzeherri batzuek etsenplu hori segituko dute beren ekitaldietangure lehengo bertsulariak ez ditezen osoki baztertuak etaahantziak izan, hotarik askok beren garaian baitzaukatennortasun bat.

B.S.

Auzapezaren mintzaldia

Ximun Cazaubon bertsutanHaurrak kantuz

Amets Arzallus Ekhi Erremundegi. Karlos Aizpurua Maddalen Arzallus

Miren Artetxe Odei Barroso Sustrai Colina Xumai Murua

Azaroaen 15 ean, larunbat aratsaldeko5etan iraganen da argazkitan dituzuen8 bertsulari horien arteko finala, Doni-bane Lohizuneko Jai Alaian. Ateak haa-tik goizeko 11 etarik goiti zabaldukodira, ostatua idekirik izanen baita baieta bazkari bat prestatua, EreintabilDonibane Lohizuneko ikastolako bura-soen elkartearen eskutik (bazkaria 22eurotan, tokiak aitzinetik atxikiz : 05 5954 07 86 edo 00 33 559 540 786). Bertsugiroan sartzeko parada paregabea.Finala bera aratsaldeko 5etan hasikoda. Sartzea : 18 euro (12 euro bazki-deentzat eta 5 euro 10 eta 16 urte bitar-tekoentzat). Saiotik landa, Larzabalkolegioak segurtatuko ditu ostatua etaogitartekoak. Oroit ere bertsualdi horta-rik Amets Arzallus eta Sustrai Colinabai eta bertze hiru hoberenak datorrenurteko Euskal Herri osoko xapelgonagusirako sailkatuko direla.

IPARRALDEKO BERTSULARI XAPELKETA

LARUNBATEAN FINALA DONIBANE LOHIZUNEN

BETTIRI DIBARRART IKASTETXEA LAPURDIKO JATSUN

Page 2: Herria 2981

• Barack Obama izan da berazAmerikaren presidentzia irabazi duen47 urteko gizon gaztea, aitaz Afrika-Keniarra eta amaz Amerika Kansasko xuri-etarik. Bere emaztea amerikar beltza du, MichelleRobinson, Chicagoko beltxetarik, abokata, etabadituzte bi alaba, Malia eta Sasha. Illinoisekosenatur pasatu zen 1996an Obama, 2003anIrakeko gerlaren kontra agertu, 2004an berrizsenatur %70 bozekin, 2008an Hillary Clintonandereari nausitu alderdiko bozetan presidengo-rako eta azaro hunen 4an president. Baditu hiruliburu idatziak besteak beste. Chicago bere hiri-an, hau baita Estadu Batuetako hirugarren hiria,ba omen zituen 240.000 jende bilduak irabaziduelarik txalotzeko. Ez ahal ziren horiek baka-rrak. Besteak beste, John Mc Cain bere errepu-blikano kontrarioak ere goretsi du Obamademokrataren bitoria handizki. Hunek heldudenurtarrilaren 20an du bakarrik hartuko bere kar-gua, legearen arabera.• Xinako herri haundiak ez du baitezpada begionez ikusi Ameriketako demokraten irabazte hori.Baina errealitateak eta politikaren arrazoinak hordira beren burua errespetarazten dutenaknahitez. Aitzineko Reagan, Clinton eta Bush hirupresidentak ere aise mintzatu ziren, behin, Xinaz,batean Taiwan zela eta gizonaren dretxoak etajendearen aldeko justizia eta beste, baina eztituere behar ukan zuten beren solasa, hor baitiraelgarren arteko aferak eta beharrak ere. Agerikonola jokatuko diren oraingoak.• Aljerian ez da oraino bakea herrian. Horra,azkenik, Timezriteko auzapeza hil dutela Kabili-ako Bejala inguruan, lehenik kapitaletik haratagobahitua zuten ondoan. Islamista armatu taldebaten jokoa hori.• Georgian ez dira oraino gatazkak konponduakMoskuko buruzagitzarekin. Huna orai berriz man-ifestaldi haundi bat ari zutela egun hautan xutikezartzen Tiblisin, Saakachvili horgo berekoprobintziaburuak bere kargua hartuta hiruilabeteren buruan. Kontrario talde multxo batekdu hori ere deitu parlamentuaren aitzineanprotestatzerat.• Ertain-Amerikako Salvador nazioak presi-dentaren bozak beharrak ditu 2009ko martxoan.Hauteskunde hoieri buruz, mintzatu diraeskualde hortako apezpiku elgartuak, egiteradoan kanpaña hortaz preseski. Giristinoerigaldegina zaie hor beira diten kristorekin ikusterikez duten parte hartze guzietarik.• Europear herriek ikusteko manera ezberdinakdituzte komertzioetako igandeko lanaz, hotssaltegien egun horietan idekitzeaz eta ez du hor-tan lege orokorrik emaiten herrien batasun ho-rrek. Huna nola ari diren hortan herri hauk. Sue-diak baieztatua du igandeetako lana 1971azgeroztik. Hungariak eta Txekiak ere libertateauzten dute. Ingalaterrak mugatzen du libertatehori saltegi haundieneri. Luxembourg herriak

onartzen ditu saltzeak igandegoizetan. Holanda eta Beljikan ez dira

haizu igandeetako lanak, salburik haut-si-mautsiak eta baimenak ardiets dituzte.

Espainiak onartzen du saltegietako lana igandezbereziki 300 metra karratu pasatzen ez dituztesalteietan. Baina horietan ere urtean hamar bategunez idekitzea libro da. Italiak onartzen du lanhori urtean zortzi aldiz eta beharrez gehiagotanere. Finlandian libertatea dute saltegi ttipiek etahein batean haundiagoak ere. Alemanian lan gutiigandez, salburik igande berezi eta probintziabatzuetan. Austria da bipilena : hor legeak ez duonartzen igandez magasinak zabaltzea.• Goseteak irabazten ari du munduan, beti tagehiago jende hunkituz. Helduden urtean izanenda ehun miliun gosetu gehiago orotarat, jadanikginazkien 900 miliunen gainera FAO mundukogosetearen erakundeak agertu dituen konduenarabera. Oraingo karkulen arabera, izanen bideda bederatzi miliar jende 2050 urtekotz eta hori-etaz kondu atxiki beharko munduko laborarieketa herri aberatsek.• Haitin eskola bat lehertu da bat-batean, hanberean ikasten ari ziren haurren gainera, 93 hileta 150 kolpatu eginez. Protestanteen eskola pri-

batu hori erlisione hortako “artzain” batzu ari zirenparte berek egiten, eraikuntzako baimen ofizialikgabe, eta horrek ere esplikatzen du bere heineanmundu pobreko desmasia hori, ezinbertzearena.• Frantziako apezpikuek bururatu dute Lurdenbere elgarretaratze biltzarrea oraiko munduariarras idekiak daudela erakutsiz batere dudarikgabe. Lehenik gaurko jakintza ta zientziaberritzeetan parte hartzale daudela erakutsi nahidute, gizonaren griña haundietan beti interesatu-ak egonez, biziaren eta eritasunaren edo dolore-arenak barne, ez axalez bainan kontzientziare-nak ere entzunez eta erranez.

SEGOLENESozialixtek beren biltzar nagusia asteburuhuntan dute beraz eta hor ageriko nolako bideanahi duten hartu bai eta segitu ondoko egune-tan... Reims hirian izanen baitira agian ez dutexanpaña sobera edanen, izpiritua argi eta erneatxiki beharko baitute alabainan...Joanden egunean beren arteko bozak ukanakdituzte. Sei xede andanaren artean bakoitxakbatto hautatu behar. Ainitzek, kasik denek naski,uste zuten Bertrand Delanoë Pariseko auza-pezak gaina hartuko zuela bainan SégolèneRoyal da deneri aitzindu, nunnahi ari zirelarikerrepika eta errepika arrunt gibelerat ari zela!Aitzinka edo gibelka, lehen ateratu da nunbaitik,bozen %29 bildurik. Bertrand Delanoë-k ukandu bozen %25 eta Martine Aubry Lilleko auza-pezak beste hainbeste gauza guti eskas.Ezkertxagotik joaitea nahi lukeen BenoitHamon-entzat %19.Denen buru, arras emaitza ona segur SégolèneRoyal-entzat, askoren iduriz ustegabekoa, nahizez den espantu egitekorik, jakinaren gaineanbestenaz ere 223.000 alderdiketarik % 55direla, erditsua nunbait han, boza eman dute-nak...Ikusi behar orai biltzar nagusian nor norekin joa-nen den gehiengo batetarat heltzeko xedetan.Anartean, joanden aldiko bozkatze hori ezinonetsiz, bi hautetsi badira, deputatu bat etazenatur bat, alderditik jalgi direnak, alderdi berribat muntatuko dutela erranez... Ezkerrago iza-nen den alderdi bat ...

EZKERTXAGOEuskal-Herrian, alderdikideen parte hartzeaaise handiagoa izan, da, % 80-en ozka ere gain-ditu baitu! Oro har, eta Akitanian gaindi ainitztokitan berdin izan da, Benoit Hamon gaztearendeiak ukan du arrakasta gehiena, heldu baitaondo hotako sozialixtak beste ainitzen aldeanezkertxago agertu direla. Bozen %41 BenoitHamon-entzat, %30 Bertrand Delanoë-rentzat,

% 16 bakarrik Ségolène Royal-entzat. Bi sal-buespen aipagarri haatik: Ziburun, Parisekoauzapezaren ageriak ukan du gehiengo osoa,%58. Benoit Hamon bigarren bainan hein baturrun, % 30-ekin. Donibane Garazin ereBertrand Delanoë lehen, % 48. Ondotik,Ségolène Royal, % 24, eta Benoit Hamon, %16.

HASARRELaborariak kexu dira. Ainitz tokitan muntatudituzte manifestaldi batzu oihukatzeko aseakdirela eta nardatuak, beren ekoizpenak ezin salprezio on batean eta denbora berean berekgero eta karga gehiago jasan behar. Saltegihandi batzuetan dute gehienik agertu berenhasarrea. Ikusiz berek merke saltzen dituztengauzak zoin kario diren saltegi batzuetan.Michel Barnier minixtroak hitzeman daizkiotelaguntza berezi batzu. Zoin xuxen aste huntanjakinen omen da...

ZENDAKO EZ?“Ez da haratik ez hunatik, gure bizitzeko moldefrango beharko ditugu azkarki kanbiatu”, horrabesteak beste zer irakur zitakeen joandenasteko HERRIA-n eta lehen orrialdean berean,erraiten ginuela Lur baten partez biga bagintuuntsa litakeela..!Irakurle baten oharpena : “ Bizitzeko moldeakkanbiatu behar direla, hori aise da erraitea.Egitea besterik ditake haatik. Indargai gutiagoerretzeko konparazione, hoinbeste rugbia etafutbol partida aratsetan egiten baitira hor gaindi,kirolzelaiak gostaia gosta argituz, jin lehengousaiarat, denak egin aratsaldetan, argi deno,eta denetan hori hola eginez ez idurika aiseindargai gutiago erre litake! “Beste ainitz sailetan ere segur balitazke ate-rabideak indargai gutiagoren erretzeko, bai etaondarkin gutiagoren metatzeko. Salbu hara,usaia batzu gostukoak direlarik, ez dira hola etahola uzten, usaia txarrak balinbadira ere...Nola jar bada geroa gogoan bide egokiago bati?

J-B D

2

Bilbo eta Bruges artean Itsasoko autopista Urte bete orain Bilbo eta Bruges ( Beljika) arteko itsas lotura abian delaeta ondorioak espero baino hobeak dira. 100 mila tonelada garraiatuakizan dira itsasuntziz 279 bidaietan. Holandar Spleithoff enpresaren biuntzik egiten dute bi portuen arteko lotura astean hiru aldiz : astelehen,asteazken eta ostiraletan. Orain arteko trafikuaren %40 a 20 bat euskalenpresek egiten dute. Itsasuntzi enpresak espero du epe hurbileraastean 5 joanjinera pasatzea. Dagoeneko, espero zen trafikuaren %60ra heldua da. Untzi bakoitzak 100 eta 110 kamioi erremorka inguru gar-raiatzen ditu aldikal. Astean 300 - 400 bat garraiatzen dituzte eta esperodute astean 2 mila erremorka garraiatzea. Gehienik Frantziako SNCFtren konpainiak utzi trafikua du bereganatu linea berriak. Lotura baliatzenduten enprestetan, Sacytrans gipuzkoar garraio enpresa.

Carmelo Etxenagusia apezpikua zendu da Carmelo Etxenagusia, Bilboko apezpiku lagunazendu da Bizkaiko hiriburuan 76 urtetan. Iurretansortua 1932 ko apirilaren 24 ean, 1955an apez-tua, 1995 etik aurtengo otsaila arte, Bilboko apez-piku laguntzailea izan zen. Eliz gizonaz gain, eus-kararen alde egin lana azpimarratzekoa da, bere-ziki Labairu institutoaren sortzailetarik izan baitaeta Euskalzain ohorezko. Liturgia euskaratzen erelan egin du eta bost liburu idatzi ditu euskaraz.

ETAk bere gain hartu ditu 10 atentatu Gara eta Berria egunkariei bidali agirian ETAk bere gain hartu ditu uztai-laren 29az geroz gertatu atentatuak ; azkena Nafarroako Unibertsita-tean egina Ez duela etsituko eta erresistentziak iraunen duela dio agirian, EuskalHerriaren eskubideak ezagutuak eta errespetatuak izan arte eta Espai-niako agintariak berriz ere negoziatzera behartuko dituztela. LizarraGaraziko hitzarmena berriz piztea eskatu die duela 10 arte hitzarmenaadostu zuten alderdi ala erakundeei.Ertzaintza bere jomugan izanen duela berretsi du erakunde armatuak.Miren Azkarate euskal gobernuko bozeramaileak gogorki salatu du ETAerranez gizartearen nahia dela ETA desager dadin. Maixabel Lasa, ETAkhildakoaren alargunaren “ krokodilo nigarrak “ aipatu ditu erakunde arma-tuak : eusko legebiltzarrak salatu du hitz hoiekin ETAk erakutsi doilorke-ria.

1,6 milioi euro Ondarroako Ertzainetxea berritzeko Irailean ETAren atentatuak suntsitu Ondarroako Ertzainetxea bost hila-bete barne berritua izanen da. Gastuak 1,6 milioi eurokoak izanen dira.Bonbaren zapartzatzearen ondorioz 15 ertzainek lana utzi behar izanzuten zaurien eraginez

Gerla zibileko desagertuen azterketak geldituak Espainiako Auzitegi Nazionalak geldiarazi du gerla zibila eta Frankismoa-ren garaian desagertuen hobiak irekitzeko, Baltazar Garzon epaileakabiatu lana. Auzitegiko prokuradoreak galdea egina zuen, baimenduaizan dena. Iturri ezberdinetarik garai hartako zauriak ez berrirekitzekogaldea egiten zuten abotsak entzunak ziren. Auzitegiak erabaki beharkodu ondoko egunetan lan horren egiteko baimena emaiten dion epaileariala ez.

Irudiak eta Finlandia Durangoko azokan Hiru garren urtea aurten Gerediaga eta euskal idazleen elkarteak, Duran-goko azokaren antolatzaileek, atzerriko literatura gonbitatzen dutelaabendoko hitzordura. Eslovenia eta Georgiaren ondotik, aurten Finlan-diako literaturari ateak irekiko dizkio. Abendoaren 6ean Salla Järnefeltidazlea Durangon izanen da. Bestalde irudigintzari ere ateak irekiko diz-kio azokak, hala nola, abendoaren 5ean Arnal Ballester Espainiako ilus-trazio sari nazionala gonbitatu nagusia izanen da.

Euskal selekzioak Iranen kontra jokatuko du Aurten ere Eguberriko futbol partida abendoaren 23an jokatuko du eus-kal selekzioak San Mames Bilboko zelaian. Iraneko selekzioaren kontrajokatuko du partida ; talde hortan barne Osasunaren lerroetan jokatzenduten Irandar Nekounam eta Masoude. Irango selekzioa hiru urtez Asia-ko txapelduna izan da eta azkeneko mundialean parte hartu.

37 pertsona ospitalean atentatuaren ondorioz Orotara 248 pertsonak artatuak behar izan dute Nafarroko hiriburuangertatu atentatuaren ondorioz arnastu kearen gatik. Gaur egun 37eksegitzen dute ospitalean. Zergatiak : sukarra, eztula, arnasa hartzekozailtasunak, gohaindura

Jokin Muñoz eta Josu Zabaletak, Euskadi saria Jokin Muñozek irabazi du 2008ko Euskadi saria, “ Antzararen bidea ”izenburua duen lanari esker. Itzulpengintzako saria Josu Zabaletak ira-bazi du, “ Gaueko gezurra ” Gesualdo Bufalino italiarraren lana itzultzeagatik.

Bilbo argazkilarien hiriburua azaroan Argazkilaritzaren hiriburua bilakatuko da azaroan Bilbo. Bilboargazki 08ekimena antolatuko dute Euskal Herriko Argazkilari Elkarteen Federa-zioak, BBK-k eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak. Aben-doaren 11 a arte sei erakusketa antolatuak izanen dira hiriko erakusketazentro, hotel, kafetegi ala parkeetan.

Iruñako Euskalerria Irratiak 20 urte bete dituNafarroko hiriburuan Euskal herri irratiak 20 urte bete ditu. 1988ko aza-roaren 7an, ireki zituen ateak eta nahiz eta zailtasun ala traba gehiegijasan urteetan zear, geroztik gelditu gabe jarraitu du bere lanean etabereziki euskararen bultzatzen. Urtebetetzea ospatzeko besta ederraantolatu dute, besteak beste, Fermin Muguruza, Egoi Martinez txirindu-laria edo Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano telebista aurkezle ezagune-kin.

Atun gutiago arrantzatuak Atunaren arrantza ez dela ona izan aitortzen dute hegoaldeko arrantza-leek. Kantitatearen aldetik % 25-30 gutiago eta prezioak apalagoak, erre-gaiak aldiz azkar emendatu direlarik. Orotara hegoadean 6000 toneladabonito edo hegaluze arrantzatu dituzte. Jaz baino %25 gutiago. Prezioak3 euroz goitikoak izan dira. Mozkina beraz %20-%25 gutiagokoa ikusizzer nola kariotu den erregaia. Atun gorria edo hegalaburraren arraintzaere xuhurragoa izan da : 1200 bat tonelada, prezioa 7-8 eurokoa.Ageriko orain orain arte debekatua zen antxoaren arraintza irekia izanenden. Erabakia abenduan hartua izan behar luke Bruselasek. Sardina etatxitxarroa arrantzatuko dituzte orain ilabetez gero berdelara pasatzeko.

Haitin,

lehertu

den

eskolako

harrien

azpitik

haurrak

ateratu

nahiz ari…

Page 3: Herria 2981

3

LARRUN MENDIALDEKO GUDUKAKUrruñan, hitzaldi bat biziki interesgarriaegin da herriko etxean, Jakintza elkar-tea antolatzaile. Guy Lalanne elkartebu-rua mintzatu da 1813-ko azaroan,Napoleonen denboran, Larrun mendi-aren mazelan eta ondo horietan izanziren guduka heietaz. Xehetasun ainitzemanez orduko gertakariez, diapo de-lako horietarik lagun. Jendea ere bilduda polliki. Hasteko, herriaren izenean,Germaine Hacala-k deneri egina zioten

ongi etorri bero bat. Bilkura hortan erran da ere gudukahorien bigarren mendeburua beharkodela handizki ospatu 2013-an.

ZOKOTARREN ETXEAZokoan, aski toki ederrean gainerat,bada etxe zahar bat denboran puskategibezala baliatu dena eta aspaldixkoanzerratua. Kontseilu jeneral edo orokorrada etxe horren jabea. Zokotar ainitzeknahi lukete hor kokatzea, obra batzuegin ondoan, “Zokotarren Etxea”, au-zoaldeko kirol eta kultura elkarteak ater-betzeko, erakusketa batzu ere hormuntatzeko eta bilkura batzuen egiteko.Bainan Bordele aldeko mahastizainbatek etxe hori bera begistatua du, kon-tseilu orokorarrekin tratuan ere planta-tua, bere arno negozioa hortik egiteko,gainerat Urruña alderat erlatz-bidehegian mahasti batzu ere landatuz, bizi-ki leku asurtia badela hortako. Itsas-Be-gia elkartea ari da izen biltzen etxea ezdadien izan arnotegi bainan Zokotarrenbiltoki. Untsa zaio haatik mahastiakmuntatzea itas-hegi hortan bainanarnotegia beste nunbait izaitekotan.Helduden asteartean, azaroak 18, bilku-ra bat beharra da, Ziburuko auzapezaakulatzaile, aztertzeko zoin litakeen a-terabide hoberena batzuentzat etabesteentzat...

TOKIA ESKASDonibane Lohizunen, su-hitzaileekukan dute joanden egunean departa-menduan gisa hortako zerbitzuez ardu-ratzen direnen bisita. Beren arrangurak

azkar agertu dituzte karia hortarat. Aldebatetik, ez direla aski lan guzien gau etaegun behar bezala egiteko. Ofiziokoak28 dira, bolondresak 45. Azken hauk ezados gainerat berrikitan pikoan ezarriaizan den laneko segidarekin. Bestetik,tokia dute xuhur. Batzuk aipu kasernaberri baten eraikitzea, lurra balitakeelahortako Chantaco aldean. Bestebatzueri Chantaco urrun aire iduritzeneta gogoetatuak zendako ez litazkeensu-hiltzaleak bi tokitan, kaserna berri batChantaco-n bainan xaharra ere aitzinaatxikiz. Eta hirugarren ikuspen bat erebada, denak oraiko kasernan egoiteabastiza handituz, estai batez goratuzedo hola... Hautua trenkatu beharko on-doko hilabetetan...

ANTZARAK JANEZBiriatun , Jondoni Martinek ekarridaizkiote herriko bestak, ondoko astebu-ruak ekartzen arrabesta. Larunbat ara-tsaldean, kirol lehiaketak, beren Olinpi-Jokoak deitzen dituztenak! Aratsean,kontzertua Sustraia taldearekin, dantzal-dia Samain-ekin. Igande goizean, mezanagusia, pi lota partida eta zintzurbustitzea Kuxkuxtu txarangak bazterguziak airostuz. Ondotik, antzara-bazkaria, antzara-jokoarentzat berexiantzarak janez! Aratsaldean, zernahijoko haurrentzat...

ESTREINALDI BATKosta-Hegoaldeko herri erkidegoakbere egoitza berria eraikia du Urruñan,Ziburuko juntan, itsas-ikastegitik bi urra-tsetan. Etxe horren estreinatzea ortziralehuntan eginen da Michèle Alliot-Marieminixtroa denen aitzinean.

MEDAILA ETA GORESMENMichel Meunier berriketari ezagutuakerretreta hartu du sei urtez kudeaturikSud-Ouest egunkariak Donibane Lo-hizunen daukan bulegoa. Despeidako,Ravel entzuntegian egin den bilkurabatean, egin diote ainitz konplimendueta Donibaneko auzapezak eskaini diohiriaren ohorezko medaila. Bere aldetik,Ziburukoak ja eskainia zion euskal maki-la bat, goretsiz sei urte horietan eginduen lana.

FILMA ETA AFARIDonibane Lohizunen, herriko etxeababesle, hitzordu berezi bat heldudenastearteko: 6 orenetan, Rex zinegelanikusten ahalko da “Entre les Murs” filma, kondatzen duena erakasle baten biziaburuhauste ainitz eta ainitz kausitzenahal den ikastegi batean. Ondotik, afariaeta gai beraz eztabada herriko jatetxebatean. Afariarentzat, izenak eman be-har lehen bai lehen herriko etxean,horko kultur-zerbitzuan.

BIGARREN ALDIA!Hendaian , gizon bat itxuraz arrasgaztea brau sartu da ondartza aldekoPostan eta dena mehatxu arizanik jestugutiz ebatsi ditu zonbait mila euro.Joanden hilabetean gauza bera gertatuazen jadanik bulego hortan berean..!

Guy Lalanne, Germaine Hacala eta Jakintzaelkarteko bi langile suhar, Jean-Michel

Salaberry eta Claude Louvigné

EEUUSSKKAALL HHEERRRRIIAA –– QQUUEEBBEECCAADDIISSKKIIDDAANNTTZZAAZZKKOO BBIIDDEEAAKKIrail ondar hortan, kaseta hunen lehen orrialdeanaipatu dauzuegu Baionako Argileak koroak Quebec-engaindi egin zuen itzulia, Quebec-eko hiriarensortzearen 400. urtemuga kari. Eta artikulu horiapaindu ginuen Pays Basque-Quebec bandera ede-rraz. Hau hain xuxen izen bereko elkarteak sortutakobandera da. Goazen beraz oraikoan elkarte horrenezagutza hurbilagotik egitera.Duela 10 bat urte sortua da Ipar Euskal Herri huntan Pays Basque-Quebec elkar-tea, lehenik Angelun zaukala egoitza, geroxago Hiriburun, orain aldiz Baionan, Glainauzoaldeko Elkartetxean. 40 kide dauzka, euskaldunak bai-eta biarnes eta landestarbatzu, elkarteak André Bocquier angeluarra daukala buru. Bestalde, elkarte horiFrance-Quebec federazioko partaidea da, beste hirurogoi bat elkarterekin batera(4000 kide orotara).Elkartearen helburu nagusia da Euskal Herria ezagutaraztea quebeciarreri eta Que-bec euskalduneri. Eta sail hortan sartzen den edozein ekintza motari egiten dio bidePays Basque-Quebec elkarteak. Kultur manifestaldiak antolatuz, han edo hemen,hala nola iragan ekainean Larrungo kaskoan lau haizetara zabaldu duten Quebechiriko bandera, hiri horren sortzearen 400. urtebete kari. Uztailan iragaiten denDéferlantes de Capbreton musikaldiaren partaide dira ere, Quebec-eko 120 batmusikari ekarraraziz, kontzertu aipagarri batzurentzat. Datorren urtean, Gilles Côtéquebeciar margolaria dute ekarraraziko, hemen gaindi bere obrak erakuts ditzan.Hemengo gazte batzu ere laguntzen ditu elkarteak, Quebecerat ikasketak ala pidaiakegiteko xedetan direlarik, beren desmartxetan lauzkatuz, egoitzak aurkituz, helbidesegurak emanez... Harremanak sustatzen dituzte ere hango eta hemengo enpresabatzuren artean, lurralde bakotxeko merkatuak idekaraziz, batzu ta bertzeen aberas-tasunak, etxe-mozkinak eta abar ezagutarazteko. Berrikitan, hango ahuntz hazlegazte batzu dira Hazparne aldera etorri, ikusteko eta ikasteko nola egiten den hemenahuntz gasna...Historiaz oso aberatsa da, dakigun bezala, quebeciar lurraldea, euskal aztarna asko-rekin. Eta, bistan da, genealogia miaketen saila arras garrantzi handikoa da PaysBasque-Quebec elkartearen baitan, batzu eta bertzeen erroak bilatzerakoan...

14-eko GERLA TZAR HURA...14eko gerlaren bururatzearen 90. urtemuga ospatzen da au-rten. Kari hortara, bada argitalpenik plazetan. Horietan, Lesoubliés du Chemin des Dames eleberri historikoa, Eric Mail-harrancin uztariztarrarena. 48 urteko ekonomia erakaslehunek gisa hortako bigarren eleberria du, 2005ean agertutakoLe Refuge d’Iparla arrakastatsua izanki lehena.14eko gerlako gudari guziak zenduak dira orain. Bainan famili-etan nork ez ditu gogoan kondatuak izan diren izigarrikeriak ?Luzaz halako ospe batez beztitu balinbada gerla horrengaraipena, emeki emeki egiak bere bidea egin du, erakutsizzer zentzugabekeri hutsa izan zen gerla hori, orduko politikoeta militar agintarien jokabidea zein kriminela izan zen, ehunmilaka gazte heriotzerat igorririk, euskaldun soldado frangobarne. Zer odol husteak, adibidez Chemin des Dames famatuhartan, leku deitoragarri hura baizik ez aipatzeko ! Bizi izan zi-tuzten abrekerien ondotik, soldado ainitz ihesari edo asal-datzeari eman ziren, ondorioz bai agintarien baitan, bai jende arruntaren baitan etabatzutan beren familia eta adiskideen baitan ere madarikazioa baizik ez sustatuz.Jean milafrangarra eta hunen emaztegaia Maitena ditugu Les oubliés du Chemin desDames eleberriko pertsonai nagusiak. 1914eko agorrileko egun batez, elizetako ez-kilek gerlarateko deialdia zabaltzen dute lau haizetara. Hara beraz Jean gaztea ger-larat abian, bertze euskaldun gazte frangorekin, eta batean Lorenan, bertzean Beljikan,geroxago Aisne eskualdeko Chemin des Dames delakoan, gudualdi izigarrietan lepo-raino sartua... Maitena aldiz ahal bezala bizi Baiona aldean, jatekoa xuhur, lana ha-laber, gizongaia gogoan, bihotza beldurrez josia... Gerla hortako gora-behera frangozaizkigu eleberri hortan kondatuak, leialtasuna, heroismoa, ahulkeria, beldurrak, asal-durak, traizioak, ezinbizia... 433 orrialdetan zehar, barnetik bizi dugu 14eko gerla tzarhori, memento berean jastatuz Ipar Euskal Herri hunek bizi izan duen egoera dorpea.Behin irakurtzen hasiz geroz, bururaino heldu gabe ezin utzia den liburu mamitsu etagogoetagarria (Elkar argitaletxea, 22 euro).

Azaroaren 29an, Eric Mailharrancin (Les Oubliés du Chemin des Dames) etaVéronique Fourcade (Le dernier poilu, Lazare Ponticelli) Baionan izango dira,Elkar megadendan, beren liburuak aurkezteko eta izenpetzeko.

IITTAALLIIAANNOO XXUUMMEE BBAATTEENN BBIIZZII HHAARRRRIIGGAARRRRIIAA14eko gerlako gudari guziak zenduak dira. Bizirik zagonazkena Lazaro Ponticelli zen, iragan martxoan zendua, 110urtetan.Véronique Fourcade Sud-Ouest egunkariko kazetariakliburu argi batean, Le dernier poilu - Lazare Ponticelli(sarhitza, Max Gallo), kondatzen dauku gizon horren ibil-bide harrigarria. Italian sortua, Piemonteko herri xumebatean, familia arras pobre bateko seme, eskasia handie-nean ahal bezala bizi. 9 urtetan, beharrak manaturik,bakarrik doa treinez Pariseraino, han ere luzaz miseria du-ela ezagutuko. 14eko gerla piztearekin, Frantziaren aldeengaiatzen da, beste italiano imigrante frangoren gisa. Etaizigarrikeriak ditu ezagutuko, Verdun, Argonne ala Cucco-ko gudualdi odoltsuak, gerla goainditzeraino eta bakezaleamorratu bihurtuz. Frantses nazionalitatea harturik, bereanaietarik birekin muntatu zuen gerla ondoan alimaleko a-rrakasta bilduko duen Ponticelli Frères enpresa...Ongi idatzitako biografia interesgarri hau errexki irakurtzenden horietarik da (Stock argitaletxea, 232 orrialde, 18 euro).

Baionan sortua duela 50 urte, Miaritzen iraganzuen haurtzaroa Damien Personnaz-ek, begibistan zuen itsasoak amets zoroenetan ibila-razten ziola gogoa. Geroago berriketari zen bi-lakatu, Genebako egunkari batentzat, Suitzan(Geneban bizi da gaur). Ondotik, 20 urtez,Croix Rouge Internationale erakundearentzatbai eta Unicef-en kondu misio humanitariotanibili da, Ruandan, Vietnamen eta gerlan zeu-den edo miseriaz joak diren bertze herrialdefrangotan, Afrikan, Asian, Europan berean.Azken bi urte hauetan haatik, miseria tokietatikdoi bat urrundu nahian, ugartez ugarteibiltzeko aspaldiko ametsa du bete. Bainan ezedozein ugarte : turistikoenak baztertuz, arrasgaldurik direnak, denetarik urrun, eta jendetzagutikoak ditu bisitatu. Bidaia horren fruitua :Sept Oasis des Mers liburu gozagarria, lau i-labetez zazpi ugarte kurriturik, dela A-tlantikoan, dela Indiako Itsasoan ala Pazi-fikoan, Ascencion, Sainte-Helene (Napoleonendesterru tokia hura bera), Cocos, Christmas,Lord Howe, Kosrae, Pohnpei... Bakotxeanikusitakoa eta senditutakoa dauku kondatzen,tokiak berak, jendeak, bizimoldeak, zorionak,penak, hunkigarriki, umoretsu, trufari erebatzutan bainan beti errespetuki... Hots, ugartebakotxaz halako margolan obra bat dauku es-kaintzen idazleak. Liburuak zazpi kapitulu na-gusi dauzka, ugarte bakotxak bere atala, gisahortan edozeinetik has baigintaizke irakurtzen.Idazmolde argia, irakurlearen gogoa gozokihazten duen horietakoa. Liburuan zehar aur-kitzen ditugu Frederic Lieval marrazkilariarenilustrapenak, bai eta ondarrean autoreak hanhemenka hartutako argazkiak (Baionako QuaiRouge argitaletxea, 302 orrialde, 28 euro).

UGARTE TTIPIEN AURPEGI BEREZIA

Damien Personnaz

Page 4: Herria 2981

TXIRRINDULARI ELKARTEAK 30 URTEJuanden igandean Hazparneko 35 txirrindulariek ospatu duteberen elkartearen 30 garren urteburua. Itzul eta Zapa deitzendute beren taldea eta igande goiz guziez elgarretaratzen dira60 eta 130 km arte hortako ateraldi batzuen egiteko. Noizeanbehin familiekin elgarretaratzen dira, Emazte eta haurraketortzen zaikozte helbururat eta han iragaiten dute egunaelgarrekin. Horelako lehen ateraldia izan zen Hazparne(Lapur-di)-Azparne (Nafarroa) 100km ko jalialdia. Neguan salbu urteguzian badabiltza. Sasoin hastapenean kilometro gutiago etaordokiago bainan denbora juanago eta zailagoko itzuliak egi-ten dituzte.Bertze talde batzuekin ere egiten dituzte jalialdi omentsu batzuhala nola: Luchon- Baiona, Euskal mendi lepoak, Frantziakoitzulia karietarat egiten dute etapa bat edo oraino, MigelIndurain egunean parte hartzen dute.30 garren urte hunen ospatzeko, elkartearen sorkuntzan horziren txirrindulariak gomitatuak zituzten, hauetarik bat, HenryAbbadie (71 urte) oraino beti taldean azkar bermatzen da,Pierre Lecumberry eta Jean Bellarra rekin sortua zuten elkar-tea. Igandean Beskoitzeko harat hunata zoingehiagoka batantolatua zuten, biranazka, bi minuta guziz abiatuz. Ondotikaperitifa eta bazkaria Peña Idiak gelan. Xavier Larre gaurkolendakariak erraiten zaukun” Gure makurra da ez dugula

oraino emazterik taldean sartu nahi duenik, nahiz ateak zaba-lik dauzkagun ororentzat eta ere ez dugula elgarretaratzekotokirik”, huna deia zabaldua.EZKIA IKASTOLAUrte guziz bezala Hazparneko Ezkia ikastolak antolatzen dubere gaualdia, bi kontzertu eta talo ta xingar baten bidez,gogoan atxikiz zer diren betiko helburuak geroari buruz. Berazazaroaren 15 an, larunbatarekin, Hazparneko Mendeala gelan,aratseko 7tan kantuz ariko dira Haurrock taldeko haurrak, gerotalo ta xingar eta bururatzeko Tapia ta Leturiak alegeratuko duazken partea, kontzertu-dantzaldi molde batean.

Ezkia ikastolako burrasoak

4

Partidak jokatuko dira ortzegun aratsetan, ortzirale aratsalde eta aratsetan, larunbat aratsetan, jokolarien hautuaren arabera.

TXISTULARIO S T A T U A KIIttssaassuunn bere 2244.. mus xapelgoa

Izenak eman behar dira azaroaren 16a aitzin (15 € bakotxarentzat).Tel. 05.59.29.75.09Sari ederrak irabazteko.– 1200 € xapeldunentzat– Asteburu bat Cauterets-ko Sacca hotelean (4 presuna) finalaren

galtzaileentzat.– 100 euroko erosgaia, finala ttipiko irabazle eta galtzale

bakotxarentzat. – Sartze bat eta bazkari bat Moderne trinketean

(Masters 2009) finalerdietako jokolarientzat.– Bazkari bat Ainhoako Ur Hegian ostatuan, final laurdenetako

galtzaileentzat.– Xare berezi bat final zortzigarrenetako galtzaileentzat

Lehen partidakazaroaren 21-ean

UZTARITZEEhun urte

Urriaren 19an, Jean Zubiarrain-ek bere 100 urteak alegerakiospatu ditu familiaz inguraturik, bere bost seme-alabak bizila-gunekin, 12 haur ttipi eta 17 arra haur ttipi. Jean-ek Véroniquebere andrearen laguntzarekin garraio enpresa bat sortu zuen39-45 gerla ondoan. Gaur, Jean Baptiste bere semeak eta biseme ttipik kudeatzen dute enpresa hori. Lucie bere suhia karhandiz arduratzen da Jean-etaz, bertze alabek ere lagundurik.Peio Bordagaray apezak benedikatu du besta egun eder hori,Véronique zenaz ere oroituz, bai eta gazterik zendutako bisemeordez. Kari hortara kantatu dira bertsu batzu, PierrotErramouspek moldatuak, helduden astean agertuko ditugu-nak.

Heraitze bidez bideHau da Ur Begi elkarteak hazaro hunen 16an aratsaldez nahiduten guzier proposatzen duen ibilaldia bederatzi geldialdirekin eta bertze hoinbertze ikusgarrirekin. Abiapunduaaratsaldeko 2 etako finkatua da Kosabateneko iturrian. Izenenhartzea han eginen da “Plazerrekin” kantari taldeak eginenduela ongi etorria. Xan Errotabehere Heraiztar ezagunaizanen da denen gidari. Geldilekuak finkatuak dira ondotikIturbideko latsan, Leihorrondoko bidean, Haitzeko turrustanKonpaitoki hibian, Barraka portuko Andre dena Mariarenaintzinean, Kisulabean, Heraitzeko kaperan eta azkenik Pilotaplazan. Ikusgarri bezala izanen da kantu, erakusketa, ipuinkondatze, dantza, antzerki eta jan edan on batzuen jastatzea.Bideko kide guzier hiru euroko parte hartzea galdegina izanenzaiote. Agian aro ederra izanen dute lagun egun hortanbainan badakigu elkarte hunek zerbait antolatzen duen aldioroz hala dagola. Oinez kurritzen nekezia dutenentzat zaldikarrosa bat edo beste izanen da bainan lekuak mugatuakizanez izenak behar dira aintzinetik eman telefono huntara :05 59 93 21 11. Ongi etorri hoberena eginen da deneri.

AZKAINE

HeriotzeEdouard Cigarroa, 82 urte, lehenago su-hiltzaile izana. Bernard Bommel, 53 urte,hiru haurren aita. Jainkoak har ditzalabere lorian. Ez ditugu ahanzten gureotoitzetan.

OmiasainduJender ibili da oste handian zeremonie-tan, hil-herriak lorestaturik. Meza nagu-sian, korola laguntzaile, izan da kantueta otoitz, joanak direnak ez direlaahanzten. Igandean ere jendalde ederrabazagon mezetan.

Pastore LorePastore lore ez da soberakinik aipatuaizan. Berant izan gatik, aroa ere alde,besta arrunt ederra izan da, animale etagauza ainitz ikusteko. Jendea jin da aldeainitzetarik, ostatuak beterik zirela. Bol-lendorf-eko alemanak ere hor ziren baz-terren alegeratzeko.

Pilota plazaOmiasainduz bezperak ondoan estreina-tu da pilota plaza Herasoan, partidahunekin : Iñaki Etxeverria - Gaby Ibarbu-ru, Jon Laduche - Betti Lacarra. Azkenhauek irabazi dute bi tantoz. Omenaldigisa beren lagun eta osaba Jeromen-tzat, huna kari hortarat Franck ilobakeman dituen pertsuak.

M.L.

Jérôme gogoan…

Gure Jérôme gaixoak, egina zuen bideEri egona bainan biziaren kideAzkarra, gogotsua, denen adiskideNun zare ? oihukatzen, buraso, haurride

Maite dena galtzea, momentua latzaAgur erran beharra, biziki bortitzaOrain Jainkoak zaitu, gure esperantzaDenentzat zinelakotz zinez lagun gaitza

Xuxena ote dago, gazterik gatea ?Azkaine Herasoa hain hutsak uzteaGaur eskerrak bihurtu, ohore-egiteaGogoan baizaitugu, Oi Jérôme maitea.

Airea : Xarmegarria zira…Franc Dolosor 2008-11-01

SARAPaul Delpech adiskideari

“ Lapurdiko zutabean sartzean lehen bailehen Sarako larrekietan ginen alhatzeneta Larrun mazelako iturri freskoetanureztatzen.Zuk plazer balinbazinuenberriak salatzea, jakizazu guk segurikgustukoa ginduela begiak luzatzea zurehitz olerkiztatuaren xurgatzeko. Orailekukoa bertze bati !Gure aldetik milesker bero bat etagoraintziak.” Irakurle bat

ITSASU

Rotary Club elkarteak antolatu gaual-diaKanboko Rotary Club elkarteak ikusga-rri- afari bat antolatzen du ItsasukoSanoki gelan azaroaren 14an, ostiralez,aratseko 20.30etarik goit i . Lehenpartean El Famous Quintette...hirukoteak eskainiko du bere ikusgarria.Hauek pailaso (edo clowns) musikariakdira. Beraz ikusgarri jostagarri etairingarri bat. Eta ondotik “ tapas ” edopintxo jatea izanen da. 18 euro gostakoda sartzea, eta tokia aitzineratbeiratzeko huna telefono zenbakia: 0680 27 27 69.Txistulari ostatuko mus xapelketaUrtero bezala, Txistulari ostatuak anto-latzen du mus xapelketa, eta izenakemaiteko epea aste huntan bururatzenda: azaroaren 15ean, larunbateanberaz. Izenak emaiteko zuzenean osta-turat deitu behar da telefono huntara: 0559 29 75 09. Jakin behar da partidakjokatzen direla ostegun eta ostiral ara-tsaldetan, eta ere ostiral eta larunbataratsetan, 8etarik goiti.

SENPEREAbisu Luberriko Ur arrasta handiaren lanak bururatuxeak dire.Egina den obra handi horren medioz zer lur zerrenda urez betedezaken bere gaineko aldean ikusteko, entsegu bat egina izanenda. Dantxarinerat doan errebidea urez estalia izanen da. Azaroa-ren 12 tik eta ilabete batez ez da hortik iragaiten ahalko. Dantxa-rinerat joan gogo dugularik beharko dugu Cherchebruitatik kilo-metra batean esker hartu. Hortik Ainhoan gaindi heltzen giraDantxarinerat.Sortze Ganden bi ilabetetan izan ditugun sortzeak Amotzen : Patxi Larretxea – Xane Santesteban – OlhainGoyetche – Xane Pourteau – Florian Henriques eta Eneko JeanGarcia. Evolena Gabrielle Lavaud Olason – Lore Emasabal. Iba-rrunen eta Enzo Aguirre Herrixkan. Zorionak. Bizi luze eta urosasortu berrieri eta goresmenak horien aita-ameri.Ezkontza Laster ezkontzekotan dire Iraun Zabaleta Baionesa etaAlona Huerta Aldunein Amoztarra. Zorionak eta bizi urosa ezkongaieri eta goresmenak horien etxekoeri.Urrezko Ezteiak Christian eta Nicole Bonnehon senar emazteekospatu duteduela 50 urteelgarretaratzea-ren orhoitzape-na.Urte ainitzezChristian izandugu gurepostako erreze-bidorra. Nicoleere hor bereanpostako enple-gatu zen. Semebat eta bi alaba jin zitzaizkoten. Erretreta hartzean Amotzen eginzuten beren egoitza. Eta urte sail eder huntan Christian herrikokontseiluan diru mailean axuanta dago.Zorionak Christian eta Nicole. Orai duzuen osagarri on berarekindesiratzen dautzuegu agian luzaz zuen erretreta elgarrekin go-xatzea. Andere Auzapeza eta Marie Benita axuantak eskainidiozkate beren opariak herriaren partez.

Arg. Studio de la Nivelle

MAKEA - LEKORNE

HeriotzeIragan ortziraleansegitu dugu lurhuntako azkenpausa lekuratMakea AldaikoJean Sabarotsapeza, 82 urtetaratpenatuki heldudena. Zinez mere-xituak zituen elizkizunak ukan ditu, horzituela aldare inguruan 40 bat apezlagun, Dominique Cornu artzain nagu-siaren itzulian. Bai, estimu handianzaukaten guziek segur, gutarik haste bix-tan da. Buru bat bazuen ordenagailubaten pare. Erranen zuen abian nungoazinen, noiz sortua eta zer gertatu zenegun hartan, eta zonbat ele goxo, etabeharrez bere ikusmoldea, eta hortangeldi ! Bai, osoki eliz apeza zen, betiprest apez lagun baten ordaintzeko askoharat-hunatetan. Eta, jarraiki faltan, ezditzagun gure euskal elizak husterat utz,bainan segi aitama ta haurtxoak,euskaraz irakurtuz eta kantatuz apuñatik.“Zerua, zerua, zerua saritzat”, zerua ardi-etsi du Jean Sabarots apezak, guremakearrak. Etxeko guzieri gure euskalbihotzeko sendimendu leialenak.

AiretikAi, ai, ai ! Behar dut Airetik aipatu,bertzenaz xahu naiz ! Gure puttikoakgogotik arizan dira eta finala hurbiltzenari ! Xitoetan : Bastien Iribarren-Iban Jau-regiberri 22, BAC 8 ; Jean Errekarte-IbanMugika 22, Hendaia 0 ; Benoît Cache-naut-Eñaut Etxeberria 22, Noizbait 1.Arinetan : Florian Roux-Peio Hiriart 22,Itsasu 17 ; Olivier Duhart-Bixente Idiart22, Donapaleu 11. Gaztetxoetan : XanIrungarai-Jerôme Duhart 10, Noizbait 22.Anderetan, irabazle Lea Ospital-MirenOillarburu (arinak), Maider Ouret-EstitxuOillarburu (gaztetxoak), Elorri Uhalde-Pantxika Ouret (gazteak), EvelyneOxarango-Maite Dubois (helduak) ;galtzale Kristaila Iriberri-Miren Mouesca.Halere, gora Airetik ! P.I.

Txirrindulari taldeak 30 urte ospatzen ditu

BAIONATxirrindula eta autobusen urratsakLehenago erranen zuten berehala : ez da beharra bezalakorik ! 2300ikasleak San Leonetik San Andres auzora aldaratzearekin arrangurahandia zen non ezarriko zituzten autoak aparkalekurik gabe, Stab auto-busen eta txirrindulen baliatzen ikasi dute, beren autoak urrunago utzirik.Xifreak hor dira lekuko. Stabek plazaratzen ditu 550 harpidetza berri irailhastapenaz geroztik. Egia da usaiakotik kasik prezio erditan proposatzendituela harpidetza horiek. Txirrindulen kasuan neke da xifre zehatz batenemaitea, baina hiriak jendearen esku eta urririk ezartzen dituen 130 txi-rrindulek arrakasta handia biltzen dute, bereziki Gurutze Sainduko auzo-an, Glain parkalekuan eta San Andresen gazteen bulegoan har daitez-keen geroztik. Paperak erakustea aski da txirrindula baten urririk baliatze-ko, hartzen den lekuan arra uzteko engaiamenduarekin.

HAZPARNE

Page 5: Herria 2981

5

S ETA ZIpar Eüskal Herrian orokorki, nekez ari gira hitz arrotzen jesaitean, gure hizkuntzanbehar bezala idazteko, bereziki frantsesetik hartzen dütügülarik : entzün bezalaizkiribatzen dütüe haboroxeek, eta hori ez da xüxen. Batetik desgisatzen dütügü.Bestetik eüskara frantses fonetikaz infisitzen dügü, hain arrotza zaiolarik. Etsen-plütako hor dügü «anzilaja» edo «anzilaje» famatüa. Gütienez izkiribütik hartübehar günüke, gure arbasoek eginen züen bezala, «entsilajea» edo «entsilaia»idatziz. Bena hobe lizateke prefosta «silokoa».Egün püntü mügatü bat aipatüko düt bereziki : S eta Z letren arteko haütüa. Ipa-rraldeko elizkizün eta kateximetan, Z hori hedatü zaigü itsuski hitz eta izen arro-tzen jesaitean, frantses ahoskeratik xüxenka : Izai (profeta), zinagoga, eukariz-tia… Horien egiazko errespetüak manatzen dü aldiz grafiatik hartzea, S batekin :Isai (Isaias gogorregi bazaigü), sinagogoa, eukaristia… Etsenplütako hor dütügüaita Marcel Etchehandyren Testamendu Berria eta aita Junes CasenaverenBatarzün Berria.Elizatik kanpo ere badügü zer egin, oraino irakurtzen direlarik «Zozializta, turizmo»bezalako formak, «sozialista, turismo» behar lizatekealarik. Sail hortan xüxen zaithegoaldeko idazleen plegüa, nahiz beste püntü elibatetan ahüleziak badütüenhaiek ere. Algarren etsenplü honak har ditzagün, eta hütsak bazter ütz. J.L.D.

AZKARATE

SortzeBi haurño sortu zauzkigu gure bi herritar gazten familietan. - Lehena - Ludivine etaSamuel Paulet-Mignot familian sortu da hirugarren haurra, oraikoan nekatto bat deitudutena Lukeïza.- Bigarrena aldiz, Maïté eta Peïo Eyherat familia gaztean argia ikusi du beren lehenhaurrak, muttiko bat deitu dutena Eneko. Goresmen beroenak bi familia gazteeri etamunduratu berriak handi ditela familiako maitasunean.

C.M.

DONAMARTIRILasterketa

Donamartiriko Foyer Rural elkarteak lasterketa bat antolatzen du, azaroaren 16-an,igande goizarekin.2 ibilbide : Goizeko 10 orenetan, 13 kilometrakoa. 5 eurotan izanen da parte hartzea.Ondotik, 2 kilometrako ibilbidea, haurrendako, kittorik. Izenen emaitea tokian berean eginen da, goizeko 9 orenetarik goiti. Hortan,medikuaren baimena edo lizentzia galdeginen da, parte hartzeko.Sarien banaketaren ondotik, elkarteak zintzur bustitzea eskainiko du. Eta gero, talota xingar Arberoako ikastolako burasoek prestaturik. Goxoki ostatuan ere jan ditaike,aintzinetik deituz 05 59 29 64 71 -rat.

Hara berriz ere Ezterenzubin gureurteko ilabeterik ederrena eta goxoenaetorri zaukula. « Urria » izena ereederra du. Hainbertze urtez ehunkaeta milaka jenden gogo amenskorrakliluratu dituen izena, « Urrezko »amentsetan ibili baitira munduarenbazter askotan delako « Urre » fama-tu hura harrapatu beharrez.Guk Ezterenzubin ez dugu nehoratjuaite beharrik « Urrezko » ilabetebaten harrapatzerat, hemen bereanbadugu.Larrazken oroz gure amentsetakosasoina etortzen zaukularik, jendealorietan izaiten da, udako lan haundie-nak ttipituak, eguna ere doi bat labur-tua, gauak luzexago familietan elga-rren artean elakatzeko denboraaisexago hartzen, biziari bere doiadenbora emanez.Lehen iratzetan ere artzen ginen,nahiz orai gutixago ikusten den, bai-nan orai ere noiztenka sendi daitekeidortzen ari den iratzearen urrin goxoadenek maite duguna, gure sasoinarenlehen seinaletarik baita.Gure mendi ederren kolore berdeapoxi bat gorailtzen hasten bada ere,gure artaldeak ilea harro harroa haizehegoak karesatzen ditielarik gure bor-tuetako soroetan, ez dut uste nihunere baden begien goxatzeko ederta-sun hoberik. Noiztenka urtzo multxozonbait hego alderat badoatzilarik gure

zeruak alegeratuz, iduri luke herriarenizpiritu guzia hunkitzen dutela, denerisasoin berezi hunen goxoa helarazte-ko, auzoak elgarren artean elakaaisexago gelditzen dira bakotxak berebaitan sendi duelakotz pausuko den-bora.Gaurko eguneko mundu lasterkariandenak badabiltzalarik beren « ordena-dore » edo ez dakit zer bertze « tek-nologia » berrirekin izpiritua beti zer-bait urruneko gora beheretan itorik,gure bizimolde aspaldikoa guhaurenabereñoen inguruan behar den denbo-ra hartuz bizi girela iduritzen zaut. Ezdut uste gure herrian « bizimoldehori » nehork ere bi sosetan saltzekoaduela. Gure mendi ederren arteanarras goxoki bizi baigira guhaurenmundu tt ipia guhaurek guhaurengisan biziaraziz. M. herritarra

(gero beretik)

BAIGORRI

Baigorriko mahastietazJoanden asteartean, Oronozia etxera deituakziren, mahastizainekin batera, Euskal Herrikokazeta, irrati, telebixta komunkabideak, he-rrialdeko kontseilu, kontseilu orokorrreko hau-tetsiak bai eta laborantza munduan daudenegituren ordezkariak. Hor Irouleguy sormarka-ko mahatsa landatzen ahal den eremu guzia-ren Kartografia ofiziala agertu du YvesHerody-k, bere geologo taldearekin, lau urtezereman duen ikerlanaren ondorioa. Denomi-nazio hunen sindikatak eta B.L.E. biharko lu-rraren elkarteak galdeginik eta heien geriza-pean egin da lan hau, lehen aldia baita hola-koa gauzatzen dela. Hunek, tresna baliosabehar du izan ondoko urteentzat ; xehekibehatuz, ohargarri baita ikustea, gune batetikbertzera, lurraren eta dauzkan herrien des-berdintasuna. Yves Herody berak, talenduhaundiz zehaztu du zoin garrantzitsua denlurgunearen ezagutza, nola doan lur barnekobizia, hau ongi erabiltzeko eta hoberentzekonola egin, eta oraino gehiago zer ez egin !Huntarik helduden kalitatezko mozkinak bere berezitasuna ongi ager dezan. Bimahastizainek ere ekarri dute, ikerlan hori baliatuz, bildu esperientziaren lekukotasu-na.Arratsaldea bururatu da, gaiak galdegiten zuen bezala, arno jastarekin.

Yvez Herody bere mintzaldian

IRISARRIEskubaloia

Garaipen ohargarri batekin itzuli dira irisartarrak Bordeletik, Cauderan-eko taldeazkarra eta multxoko lehena garaiturik, 26-25. Partida erditan, irisartarrak gibeletikziren 9-14, bai eta partida ondarrean, 10 minutu baizik etzirelarik falta, 18-23. Bainanorduan gaitzeko xixka egin dute, indar guziak emanik, azken segundetan garaipenaardietsiz. Bigarren taldea aldiz galtzaile itzuli da Martignasetik, 32-35. Helduden aste-buruan, bi taldeak Beglerat doatzi.

AIHERRAHeriotze

Aingerutei ondoko Philippe eta Kattin Oyharcabal jaun andereek zorigaitza jasan dutejoan den astean. Hirugarren haurrari ongi etorri egin behar ziotenean, hau zendu da.Betti izena zuen.Betti aingerua airatu da, eta azken omenaldi bat egin diote joan den larunbat arratsal-dean, Lekuineko elizan, zernahi lagun, familiako eta adixkideez inguraturik.Penetan gelditzen diren Iban, Uxue, Kattin, Philippe eta familiakoeri, gure doluminbizienak..

UREPELEDolu

Larrazken hastapen huntan izan ditugu bi heriotze. Biak urepeldarrak sortzez. Bat,Mixel Coscarat Maxterrenekoa, zendu dena 58 urtetan, bihotzeko gaitz latz horrenondorioz. Larresoron bizi zen bere familiarekin. Bertzea, Mixel Uhalde Turraldekoa,hunek aldiz ukan duen perlesia kolpeak inarrosirik, bulta bat huntan eri handi zelarik.Lur huntako itzulia eginik, 66 urtetan utzi gaitu. Mixel aspalditik Lurden bizi zen berefamiliarekin.Dolumin bizienak nahi ditugu eskaini gelditzen diren esposlagun, haur, haurride, bu-rraso, ahaide eta hunkiak diren adixkide guzieri.

EzkontzaBerri alaiago batzu ere baditugu herrian. Bi urepeldar gazte ezkondu dira Alduden.Lantziriko Sandrine Alfaro eta Jean Bernard Ardans elgarretaratu dira Beraineko e-txeko segida hartuz. Ttamuineko Jean Baptiste Elgart-ek bizilaguntzat hartu duEstelle Gosnet. Hauek ere etxeko segida sustengatzen dutela.Zorionak eta goresmenak eskaintzen ditugu bikote gazte horier, ahantzi gabe hauenfamiliak. M.J.I

HELETAFeiriak

Aipamen labur bat, Santa Katalinakofeiriak izanen direla berrikuntza zon-baitekin, beste astean xehetasunak.

Erramun adixkideariTeilatu gainean junt egin duzuelarikeroriko deitoragarri hura aitzin, zoinekzoini zinioten hitz egina : herioak alahik ? Hire bihotzak oraino gau bat iraundik undarrean akiturik gelditu arte, ezenbihotza baihuen hik, ororekin bakeannahi huen, sofritzen huen berexte etakalapitekin. Bihotza ere bahuen hirumaitasun handiren indarrarekin. Lehena,familia eta etxea, amodioz eta errespetuzmintzo hintzan bat ala besteaz, uroshintzan heureen erdian, lan segidasegurtatua, bizi segidak artetan erra-narazten zaukan “araiz ikusiko diat gureetxean ere”. Bigarrena, kantua, hire bozleguna aise pleatuarekin, hintzan toki-etan ageri, el izetan, koroko kantarimultxoan, ostatu ala kanpoan, herrikokermezan ; hire “Agur Jauna”. Kantuxaharren errabia bahuen, pertsuz pertsubururaino, balioa hala zutela hioen, nolazehuen jakitate hori, hoin hurbildik ibiliahintzan Manez batekin ! Loriatzenhintzan gazteak kantuz aditzean, heierburuzkako xirikak kantuz zitian, arduraigorriz gomita bereziki koraleko : odolberria behar zela, lagunen izeneanadixkide Peiok ehorzte egunean

mileskerrekin igorri dik gomita. Hiruga-rrena, ihizia, ihiztari trebea, joandenastean tiratu ahal ez huen axeriazmintzatua hindatan erranez “azkar badukaxeria, ez bada gehiagokorik ihiztatzenzoko guziak beteko tuk”.Hire bihotza zabal bezain urrikaltsuabaitzen, pena hartzen huen eriez, maku-rra zutenez, zonbait ikusirik, joan behar-rak ginituan bertze batzuetara, beti prestlaguntzeko, beti bolondres, bolentzia hor-tan lanean hau Jainkoak bereganatu,ene ustez aise goizegi, baiginian orainohire beharra. Bururatzeko igortzendezteat “Bizi naiz munduan”-en undar bipertsuak, maite hintuenak eta elgarrekinfrangotan xaramelatuak.

Ez banintz beldurrean, Jainko jaunareneanBizia gal niro memento bereanEta tonba bat egin, bi hitz hauek gaineanPena ta xangrinak nere bihotzeanBizirik neraute ezarri lurpean.

Azken despedida arribatu deneanGorputza lurrera, arima zeruraJoanen naiz ni bientzat tokiaren hartzeraMunduan ez badut gozatzen plazerraJainkoari ez zaio deusikan sobera.

Ikus arte adixkide Erramun, neretzat tokibat atxik hitarik ez urrun.

J. Pierre Curutchet

Ezterenzubi nere herri maitea

ARROSABerri zonbait

Berrikitan lagundu dugu bere azken egoitzarat Pierrot Etchechury Lantikoineko nagu-sia, zendurik 74 urtetan. Gizon langilea eta azkarra, frango etxe nekatuan egin du laneta altxatu familia. Doluan gelditu den familiari helarazten ditugu dolumin bizienak.Omiasainduko mezan emanak izan dira urte bat barne hil eta hemen ehortziak izandirenen izenak : Mariano Escoz, Marie Duchene, Leonie Heribort, Dominica Aguerre,Yvette Serrano, Aña Lecuona, Pierre Etchechury.San Martin gure patroinaren besta ohoratzeko, larunbat aratsean izanen da,7.30etatik goiti, zintzur bustitzea eta segidan afaria. Ondotik soinua eta zozketaberezi bat. Denak gomit dira.

Page 6: Herria 2981

Napoléon III garrenaren den-boran Frantzian iragan zoingertakarik mugiarazten ditu,egun oraino, mundu guzikojendeak miliunka ? Lurdezkanpo badea bertzarik ? Ez,dudarik gabe. Ez ditakexuxen erran zonbat harriga-rrizko sendatze izan diren Lur-den azken 150 urte hauetan.Orai arte Elizak 67 ditu baka-rrik egiazkoak eta jatorrak be-zala onartuak. Bainan 7000-az goiti badira ofizialki dekla-ratuak izan direnak eta zonbateta zonbat gorputzeko eta bi-hotzeko sendatze jendeek be-retzat, ixiltasunean, atxiki di-tuztenak.Patrick Theillier medikuak, ha-mar urte hautan Lurdeko me-dikuntza bulegoko arduradunnagusi denak berriki idatzi duliburu balios bat « Lourdes,des miracles pour notre gué-rison » tituluarekin. Hortannahi izan ditu azaldu ez ba-karrik ofizialki onartuak izandiren mirakuluak bainan eresekulan ezagutuak izan ez di-ren sendatzeen kopuru han-dia, gehienak mirakuluzkoakdirenak.

AINITZ GRAZIA MOTA

Liburu hortan emaiten ditu ai-nitz lekukotasun eta gogoetasendatze harrigarri askorengainean eta erakusten, Lur-den, ukaiten ahal direla ainitzgrazia mota gorputzaren sen-datzeaz bestalde. Kondatzendituen gertakarien artean eznagoke bat berexi gabe zuerieskaintzeko, hain da hunki-garria. Izenburua du : « Lecondamné, c’est moi ! »Huna beraz lekukotasun ho-rren itzulpen ahal bezen zin-tzoa :- 1944 urtea zen. Ostatu ba-tean zonbait gizon ari dira so-lasean, baso baten aintzi-nean. Bezperan azken Ale-man soldadoak ihesi joan diraeta eskualde guzia libratuada. Emeki emeki hitzketa be-rotzen da eta batek dio :« Sasi-gudari edo makisarrekjakiten badute ene holako la-gun batek zer egin duen oku-pazione denboran, ez dute se-gur libro utziko ». Solas horilaster hedatzen da eta bizpa-hiru egunen buruan delako gi-zona preso altxatzen dute.

Ostatuan mintzatu den beregazteko laguna auzitegiratdeitzen dute xehetasun gehia-go bildu nahiz egin duen sala-ketaz. Han aztoratzen da etaez du aitortzen arinki eta fro-garik gabe mintzatu dela etaentseatzen da kenka txar hor-tarik jalitzeko buztanik gabekoixtorio baten asmatzerat. Gau-zak mintzen baizik ez ditu etazonbait egunen buruan beregazteko adixkidea 20 urte pre-sondegiren egiterat kondena-tzen dute.- Gaixo gizona bere kartzelanetsimendu beltzenean sartzenda. Bisitaz, segituki, helduzaion bere emazteari galda-tzen dio ez gehiago Jainkorikaipatzeko. Zonbait urteren bu-ruan beren semea galtzendute Indoxineko gerlan etadenbora laburra barne bereemaztea hiltzen da eritasunaketa bihotz minak zapaldurik.

HARPE AITZINEAN

- 1957ean, 13 urteren buruanberaz, preso-gaztigua arintzendiote eta libratzen. Luzaz he-tsia egon etxean sartzean a-txemaiten du emazteak, hilaintzin, utzi hitzki bat diona :»Eskatzen dautzut, ene amo-dioz, Lurdeko itzulia, aldi bat,egitea lehen egiten ginuen be-zala ».- 1958ean, Ama Birjina Berna-detari agertzearen 100 urtemuga – eta deliberatzen duLurdeko itzuliaren egitea.Harperat heltzearekin, neskagazte batek baso bat ur es-kaintzen dio eta ontsa begiz-tatu ondoan edaten du. Harpeaitzinerat badoa. Apez bat arida predikutzen « Gure aita »duela gaia. Entzuten duelarik« Barkatu gure zorrak guk eregure zorduner barkatzen die-gunaz geroz » ezin egonakhartzen du eta ihesi joan da.Elizako ezkilak eguerdi jotzendu.Aratsaldean abiatzen da eginberria den Pie X, basilika bisi-tatzerat. Bihotza tormentatua,bermatzen da eliza sartzekoeskubandari. Apez bat ohar-tzen da, hurbiltzen eta

erraiten : « Ez zira ontsa, zeregiten ahal dut zuretzat ? »Barneko indar batek pusatzendu mintzatzerat eta gertatuzaiona kondatzen dio eta bu-ruratzen erranez : « Nolanahi duzu barka dazatan ?Ene Lurdeko bisita hau alegibat da. » Ixiltasun arte luzebaten ondotik apezak orduan :« Hitzeman negazu, zureemaztearen gatik, harpe sain-durat berriz itzultzea, etxekobidea hartu aintzin.»

“KONDENATUANI NAIZ”

Harperat heldu orduko norbeithurbiltzen zaio. Zer ustega-bea, goizeko neska gaztehura bera ! Hunek erraitendio : « Goizean baino lasaia-go iduri duzu. Hain gogoeta-tua eta hersturen erdian ha-tzeman zaitut nun Ama Birji-nari otoitz han egin diotan :« Ahantzazu zerendako eto-rria nintzan Lurderat, Gizonhunentzat eskaintzen dautzutene beila ». Eta gizonari bu-ruz itzuliz : « Erranen dautzutzer zen ene beilaren helburua.Ene aita hiltzeko bezperan da.Ez dut haren sendatzea gal-datzen bainan haren bihotzaeztitzea baizik. Mundu hau uz-ten ari du bihotz-ausiki eta u-rriki izigarri batekin, bere gaz-te denborako lagun bat 20urte presondegiren egiteratzuzen kontra kondenarazi-rik ».«- Zer zira Jakalina ? galda-tzen dio gizonak.- Nola dakizu ? », neska gaz-teak- Aipatu duzun kondenatua ninaiz ! « gizonak.Neska gazteak eskapatu nahidu bainan gizonak atxikitzendu goxoki erranez : « Ez ne-zazu bakarrik utz. Badut zurebeharra. Nik oraino erraitenahal ez dutan « Gure Aita »erranzazu ene partez burutikburu. Eta orai goazen elga-rrekin.Nahi dut entseatu zure aitarierraiterat barkatzen diotala. »

Laurent Darraidou

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Orain arte aipatu ditugu bereziki Kolonbian, Iraken eta Afganistanenpairatzen duten bahituak. Somalia ere sartzen da herrialde nahasi horietan, zinezbahitzaileen herrialdeak baitira. Somalian itsas-lapurrak dira bahitzaile bilakatu,itsasoan egiten dituztelarik beren abrekeriak. Iduri luke frantses eta espainol gober-nuek nahi dutela zerbait egin haien kontra. Ordu da !

Estatu Batuetako hauteskundeak : Zinez osoki aldatu da giroa Estatu Batuetan.Ez hain aspaldi, duela 50 bat urte, ez ziren juntatzen xuriak eta beltzak, debekatuazelarik beltz batentzat sartzea xuriak bizi ziren tokietan, beltz batek behar zuela au-tobusean bere jartokia utzi, izan zadien emazte ala gizon, gazte ala zahar, larruxuridun batek galdegiten ziolarik.Halere, emeki emeki, egin da aldaketa. Hor dira lekuko Colin Powel jenerala, garaibatean Kanpo-harremanetako buru izana eta Condolezza Rice andere haren segi-da hartu duena, biak larru beltzak direla. Azkenean, azaroaren 4ean, beltz batekereman du auzia eta lau urterentzat Etxexuritik Estatu Batuetako intresak zaindukoditu. Egiazko iraultza.

Bi gogoeta : Jakin duelarik galdu zuela Mac-Cain jauna mintzatu da, goresmenakeskaintzen zizkiola Barack Obamari. Deplauki erran du berak galdu zuela eta ezharentzat bozkatu zutenek, bera zela hobendu bakarra. Bi gogoeta egin dezaketegure agintariek. Lehena ez dutela aise aitortzen galtzale direla eta beren gainhartzen dutela, ez baitute batere maite holakorik aitortzea. Bigarrena, ez delabeltzik ikusten president hauteskundeetan. Egia da Monnerville jaunarekin gerla on-doan beltz bat izana dela Senatuko buru, egia ere ministro izana dela bere garaianLeopold Sedar Senghor, egia ere emazte beltz bat ministro dela Fillon jaunarengobernuan. Bainan zenbat beltz edo “beur” dira deputatu edo senadore Frantzian ?Guti, arras guti. Bi gogoeten bazka badukete Frantziako alderdi guziek, alderdibakoitzean larru zuridunek atxikitzen dituztela giderrak, atxikitzen fermuki eta ezuzten, dituzten deputatu eta senadore gaiak, beltzak edo beur delakoak direlarikaurkezten dituztela galtzekotan diren tokietan.

Errugbia : Aspaldi honetan Argentinako errugbi taldeak irabazten zuen frantsesenkontra, hala nola azken munduko xapelgoan lehen eta azken partidak direla lekuko.Larunbat aratsean Marseillan hiru gaztigu ostiko eta punpa laster bati esker Frantzi-ak irabazi du bi gaztigu ostikoren kontra. Entsegu gabeko partida, atakatua, gogorraeta, orotara, aski tristea. J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

LURDEKOMIRARIAK

Azaroaren 15an, 14.00 : “ Herria maitez, Eliza maitez” - Josep camino-ren libu-ru aurkezpena. (1/2)Berriz zabaldua : Azaroaren 17an (23.00) ; 18an eta 20an,14.00 eta 20.15

Azaroaren 16an, 20.15 : “Pauloren urratsetan bidari“ Petto Olhagaray, 21. par-tea.Berriz zabaldua : Azaroaren 19an eta 21an, 14.00 eta20.15

Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Asteartea 18 : Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andiaza-bal.Asteazkena 19 : Lurra keinulari – Jean Urkia.Osteguna 20 : Donostia-ko elizbarrutiaren berriak –MarijeGerra.Ostiralean 21 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Ja-mattitt Dirassar.

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

Azaroaren 16an Baiona-tikGoizeko 10 ta erditan

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

BERTSULARITZA DOLUTANERNEST ALKHAT ZENDU DA

Joanden ortziraletik larunbateko gaueansupituki pausatu da Ernest Alkhat Armenda-ritze Laharragan, oraino gazterik, 57 urtebaizik ez. Harridura osoz hartu dugun berria,nahiz baginakien osagarri arrangura handiakbazauzkala azken urte hautan. Sortzeziholdiarra zen. 1981az geroz Armendaritzenbizi zen, Maite bere andrearekin. Lau se-meren aita zen, horietarik batek, Xan irratilari-ak, aitaren bidea harturik bertsularitzan. Lanmota frangotan arizana zen bere bizian, halanola urte andana batez Arrosako Denek mu-ble koperatifan.14 urtetakotz hasia zen bertsutan, familian za-uzkan bi osaba bertsularien eraginez. HERRIA kaseta huntan baditu ainitzbertsu agertuak, Emile Larre ukanik, berak zionaz, maixu paregabea, ber-tsuak behar den bezala moldatzerakoan. Plazetan Joanes Arrosagaraiaintzildarrarekin ibili zen lehen batean, eta gero urte luzetan Txomin Ezpon-darekin, zonbait eta zonbaitherriko besta eta kermezakurriturik, dela bertsuka,dela ixtorio kondan. Nafa-rroako xapeldun ere izanazen bi aldiz, 1987an eta1989an. Bertsu floka ederraagertua du 2007an, “Eneezkilaren dangak” liburuan,Auspoa argitaletxearenbidez. Bere berstu talenduagazteeri zabaldu nahian, es-koletan ibili zen 10 bat urtez,berstu erakasten. Alabainan,Bertsularien Lagunak elka-rtearen sortzailetarik zen etaere lehen lehendakaria.Kaseta huntan, berriketariginuen, Armendaritze etaIholdiko berriak zauzkigulahelarazten, azkenik orainojoanden astean.Osagarri arranguren gatik,plazetan ibiltzeari uko eginazion. Azkenik ikusia ginuenAintzi len, Joanes A-rrosagarai zenari eskainitakoomenaldi egunean. Bainangogoa beti alhan zuen, ber-tsu berriak moldatzen. Etaaitzineko egun horietan,hemen dituzuen bertsuakzaizkigun helaraziak.Gure partetik, HERRIAkasetaren arduradun, langileeta kolaboratzaile guzienizenean, gure doluzko agur-rik haurridekorrenak Maite-rieta familia guziari.

LARRAZKENEKO BI GOGOETA

Atxilotzea ez da aspaldiko hitzaNahiz erabilia zoinek bere gisaTtipikeriz egina gaur askoren giltzaTa bake zaintzalea zu zertan zabiltza ?

Politikan sartua bertzen beharretanBelaunikatu behar ainitzen oinetanNahi balute egon beren ildo hartanBaztertuak litaizke “Sekulurum Santan”

Ostatu, lagun arte, delako “Kalaka”Nahiko erakaspen berekin badauzkaZonbat eskaskeria, auzi ta atakaZerbaiten hobendunik berekin ez dauka.

Zonbat izen handi den, gure mendietanGure liluragarri aments eroetanGure gazte sanoak “sangreatzekotan”Kaskoz kasko dabiltza saiaren lanetan.

Gazte agurgarria, dautzut errespetuzZure egin beharra ez auzoari utzJarraik zure bidetik, geroari buruzZure etxen zaudela goizero orroituz.

Atxilotu hoietan, xahar ta elbarriLotuz ostatu eta sukaldaritzariTratatu izan dira kabalak iduriHerri ixtoriaren ahalgezungarri.

Kasketa buruan ta pistola gerrianBadabiltza hoinbertze, herraz errabianNik segitu nahi dut, zuzena mihianEne Euskal Herri hau maitatu nahian.

E. Alkhat

Begoña Durruty-k erakusten dauzkigubere pintura bereziak Baionan 22Marengo karrikako “Kalostrapean”. Badirairudi xaharrak bai eta berriak. Aldaketaageri da gure artixta gaztearen eskuai-rean! ! ! Beti aitzina Begoña.

A.D.X.

E R A K U S K E T A

Page 7: Herria 2981

7

AASSTTEE HHUUNNTTAANN BBEERRRRIIAAKK XXUUHHUURR

LEGEZKO ABISU

BAIONATTIPIANWaltari - Kurutcharry. . . . . 50Ezcurra I - Etcheto . . . . . . 48Badira, beharrik, sekulan hutse-giten ez duten pilotariak. Etaberen partida eginez gehiagodena. Badakigu segur haietarikdela Patrik Ezcurra. Eta aldihuntan ere erakutsi du, partidapollit hau egin baitute Kubata-rrarekin. Berri bat ez hain onahalere : Etcheto ez dugula beregostuan, berotzen ez zaion erhibatekin. Agian kausituko diotebere erremedioa, Donostianedo beste nunbait.

ONDOKO EGUNETAKO-Lehenik Parise : Aste onda-rrean trinketeko pilotari hobere-nak Parisera joaki zaizkula lehi-aketa baten jokatzera, Kapi-taleko pilotazaleendako. EuskalHerriaren lekuko zintzo agerditela, hangoen gostua eginez.-Eta Kuba ere hor : gu xeheta-sun eskasian gaude aldebatetik, nor eta nola diren joa-nen eta han ariko. Bainan bestekezka bat ere bada, ez baterehobea. Karaibe eta Ertamerikaalde hoietan tenpesta orronaeta aro txar haundiak dituztenaski, holakoekin ez baitafidatzeko. Agian artetik pasakodira gure pilotariak eta hanbeharrak diren jokaldiak.

HEGOALDEAN BARRIOLAETA AIMAR LIGAXKANAbel Barriola . . . . . . . . . . . 22Martinez Irujo. . . . . . . . . . . 16Huna beraz laueko ligaxka bihaundi buruzburu. 250 jo beharukan dituzte hortaratzeko 51minutaz. Barriola beti aitzinean,Donostian, milako bat ikusle.Mendizabal I . . . . . . . . . . . . 22Ongay . . . . . . . . . . . . . . . . . 18

Arretxe - Peña . . . . . . . . . . 22J. Retegi - Mendizabal II . . 10Han berean horiek ere.Xala - Goñi III . . . . . . . . . . . 22Olaizabal - Laskurain . . . . 21

Olaetxea . . . . . . . . . . . . . . . 22Apezetxea. . . . . . . . . . . . . . . 6Zaldibarren jokatuak hauk.Imar Olaizola . . . . . . . . . . . 22Augusto Titin . . . . . . . . . . . . 9

Del Rey - Zubieta. . . . . . . . 22Capellan - Eulate . . . . . . . . 13

Berasaluze - Urberuaga . . 18Galarza V - Arruti. . . . . . . . 13Hauk Eibarren ziren, Aimar jokogaitzean eta hastean berean10-0. Aimarrek berak erran dulaueterdian egin duen partidahoberenetarik egin duela hori.Ez etsi halere Titinekin. Lehenere gaizki hasita xapeldun buru-ratu zuen. Bainan ?

Bego

LAN ESKAINTZA

Avis de ConstitutionAvis est donné de la constitution d’unesociété présentant les caractéristiquessuivantes : Dénomination : S C I ATXOAENEAForme : Société Civile Immobilière.Siège social : Lot. Atchoienia - QuartierArruntz - 64 480 USTARITZ.Objet : construction, acquisistion, ges-tion, location et administration d’unlocal commercial.Durée : 99 ans.Capital : 200 euros.Gérants : Monsieur BETACHET Eric,Immatriculation : RCS de Bayonne

M.S.A.-ren bilkura osagarriazMutualité Sociale Agricole et Familles Rurales elkarteak osaga-rriaz muntatu biltzarra iraganen da Baigorrin, Herriko Etxean,azaroaren 18an, aratseko 8 orenetan.

SEASKA, Euskal erakaskuntzarakoBatasunak,

LEHEN MAILAKO ORDEZKOAKbilatzen ditu 2008/2009

ikasturterako:Bete behar diren baldintzak:• II. heineko diploma (Baxoa + 3urte)• Euskaraduna• Esperientzia oinarrizko hezkuntzaorokorreko erakaskuntzan• Frantsesaren ezagutza (ulertze-ko eta komunikatzeko)

Interesatuak diren pertsonek, Sea-skara igor dezatela,

2008ko azaroaren 28a aitzin :

- Kandidatura gutun bat C.V. batekin- Diplomen kopiak- Telefono zenbaki bat, deitua izaite-ko gisan.

SEASKA - Central Forum,André Emlinger plaza, 10 - 64100

BAIONA Cidex Fax: 05.59.52.88.87

[email protected]

SEASKA, Iparraldeko IkastolenElkarteak,

2008ko abendotik goiti, bilatzendu:

Sohütako Eperra ikastolako: AVS bat : 12 ordu astean(goizetan 3 ordu, 4 egunez)BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK: • Baxoa• Bere burua behar bereziak dituenikasleak laguntzeko prest sentitzendena• Euskaraduna (ezinbesteko bal-dintza)Interesatuak direnak, idatz dezate-la 2008ko azaroaren 21a aitzin

motibapen gutun bat + CV bat igo-rriz helbide honetara:

(ez ahantz telefono zenbaki batenazaltzea):

SEASKA, Central Forum, 19 –André Emlinger plaza – 64100BAIONAFaxa : 05 59 52 88 87 [email protected]

HARROBI , ET XEGINTZAKO PUSK AEntreprise

EUSKAL HERRIKO ETXEAMUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T

Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13

EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE

AMANU EURLSOCIÉTÉ À RESPONSABILITÉ LIMITÉE

AU CAPITAL DE 150 EUROSSIÈGE SOCIAL : 4, RUE SAINT

MICHEL29100 DOUARNENEZ (FINISTÈRE)

453 472 854 RCS QUIMPERAVIS DE PUBLICITÉ LÉGALE

D’un procès verbal de décisionsextraordinaires de l’associé unique du30 septembre 2008, il résulte que :Le siège social a été transféré, à comp-ter du 01/10/2008, de DOUARNENEZ(Finistère) 4, rue Saint Michel, à BIAR-RITZ (Pyrénées-Atlantiques), 64, ave-nue Milady.En conséquence, l’article 5 des statutsa été modifié comme suit :Ancienne mention :Le siège social est fixé à DOUARNE-NEZ (Finistère) 4, rue Saint Michel.Nouvelle mention :Le siège social est fixé à BIARRITZ(Pyrénées-Atlantiques), 64, avenueMilady.Dépôt légal au greffe du tribunal decommerce de BAYONNE.

Pour avis,Le représentant légal

Changement de régime matrimonial

« Suivant acte reçu par Maître PierreFAGOAGA, notaire à SAINT JEAN DELUZ, le 05 Novembre 2008,Monsieur Jean-Pierre FLAVIGNY, retrai-té, et Madame Alicia VAZQUEZ Y VEDO,retraitée, son épouse, demeurantensemble à SAINT-PÉE-SUR-NIVELLE(64310), 34 rue Lapurdi,Nés savoir :Monsieur FLAVIGNY à PARIS 14 èmearrondissement (75014) le 10 février1943,Madame VAZQUEZ Y VEDO à BILBAO(Espagne) le 12 août 1943, Mariés sousle régime de la communauté de biensmeubles et acquêts à défaut de contratde mariage préalable à leur union célé-brée à la mairie de FRESNES (64260), le07 Décembre 1963, ont adopté pour l’a-venir le régime de la communauté uni-verselle avec clause d’attribution inté-grale au conjoint survivant.« Les oppositions pourront être faitesdans un délai de trois mois et devrontêtre notifiées, par lettre recommandéeavec demande d’avis de réception oupar acte d’huissier de justice à MaîtrePierre FAGOAGA, notaire à SAINTJEAN DE LUZ (64504), BP 419, et en cecas, les époux pourront demander l’ho-mologation de ce changement au tribu-nal de grande instance. »

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial“Central Forum” - Bayonne (64100)

(0559529332)AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privéen date à BIDART du 30/10/2008, il a étéconstitué une société présentant lescaractéristiques suivantes : Dénomination sociale : AKZIO.Forme sociale : Société à responsabil-ité limitée,Siège social : Technopole Izarbel à(64210) BIDART,Objet social : Commercialisation desystème de sécurisation des donnéesinformatiques. Vente de solutions d’in-fo gérance (externalisation des ser-vices et infrastuctures informatiquespar l’utilisation de réseaux hautsdébits). Achat et vente de produits destechnologies de l’information(matériels et logiciels). Vente de presta-tions (intégration, formations, accom-pagnement, services). Prise, acquisi-tion, exploitation ou cession de tousprocédés et brevets concernant cesactivités.Durée de la Société : 50 ans à compterde la date de l’immatriculation de laSociété au RCS,Capital social : 10 000 euros,M. Daniel ROUQUIE et M. ClémentALAGUILLAUME sont nommés pre-miers gérants de la société pour unedurée indéterminée,Immatriculation de la Société au RCSde BAYONNE. La Gérance

INTER DIFFUSIONSociété Anonyme au capital de

364.560 eurosSiège social : 7, boulevard Jean Jau-

rés64100 - BAYONNE

R.C.S. BAYONNE B 722 721 461AVIS DE CONVOCATION

Les Actionnaires de la Société sontconvoqués en Assemblée GénéraleOrdinaire Annuelle le 5 décembre2008, à dix-sept heures, au siègesocial, à l’effet de délibérer sur l’ordredu jour suivant :

ORDRE DU JOUR-Rapport de gestion du Conseil d’ad-ministration-Rapport du Commissaire aux comptessur les comptes de l’exercice clos le30 juin 2008-Rapport spécial du Commissaire auxcomptes sur les conventions visées àl’article L 225-38 et suivants du Codede commerce : approbation de cesconventions -Approbation des comptes annuels del’exercice clos le 30 juin 2008 et quitusaux administrateurs-Affectation du résultat-Fixation des jetons de présence-Ratification de la cooptation d’un nou-vel Administrateur-Renouvellement du mandat d’unadministrateur-Questions diverses-Pouvoir en vue des formalités.Tout actionnaire sera admis à l’Assem-blée sur simple justification de sonidentité ou pourra s’y faire représenterpar son conjoint ou un autre Action-naire.

Pour avis

Baxe Nafarroako Herri Antzokia kudeatzenduen Garazikus elkarteak haize elementakjasan baditu 2008 urte huntan, ihardoki duhalere eta bere bidea segitzen ahalko duheldu diren urteetan, sahetsean dituzkelarikGarazi-Baigorri eta Amikuze Herri Elkargoak,Kontseilu Orokorra, Akitania Eskualdea etaEstadua. Aldiz, Iholdi Oztibarre Herri Elkar-goak bere laguntzaren ez berritzeko delibe-roa hartu du berrikitan. Horiek hola, programazioa eta aktibitateak doi bat murriztu ondoren,sustengu hitzordu nagusi baten antolatzera menturatu da egitura,heldu den azaroaren 16an iraganen dena, Irisarriko Airoski gelan,aratsaldeko 4etatik goiti. Azken egun hauetako giro umi eta hozpilari buru egiteko egitaraualai eta umoretsu bat eskaintzen dizue Baxe Nafarroako Herri Antzo-kiak.Lehen parte batean, Maialen lapurtar kantarisa entzunen da, bere

boz ozen eta xarmagarriak beteko dituela gogo eta bazter guziak.Artista hau jadanik errezebitua izan zen duela zonbeit urte, “ Emaz-teak Kantuz ” deitutako egonaldizikloen karietara eta geroztik berebidea segitu du, ibiliz herriz herri,euskal kantuaren lekuko. Bigarren partean aldiz, “ Boudu lescops ” Tolosa aldeko emazte gaztehirukote umoretsu eta sutsua (“ Frè-res Brothers ” taldearen lagunminak) igoko da taulagainera ibilaldi-aren segitzeko eta pentsatzekoa dapublikoa eramango duela bidai alai,doi bat ero eta umoretsu baten egi-tera. Irisarriko herriko etxea, pestakomitea eta Ortzaizeko ikastolaren partaidetzarekin antolatuaden hitzordu huntara familian etor zintezke, denek entzuteko,ikusteko eta preziatzeko gisan izanen baita !Ikusgarriaren ondotik, taloak eta edariak salgai izanen dira.

BBaaxxee NNaaffaarrrrooaakkoo HHeerrrrii AAnnttzzookkiiaa :: SSeeggii aallaa ggeellddii ??

Maialen

Boudu les cops

Talde berri batek egin du bereagerpena Euskal Herri huntan.Damba talde eklektikoak, kul-tura desberdinetako 11 lagunezosatua, Ipar eta Hego Euskalherriko, Bartzelonako, Madrilgo,Kubako, Venezuelako... Musikaairosa zabaltzen duen taldea,rumba, blues, punk, reggaexorta bat, funk... Alaitasuna datalde horren sormarka, jendeabestara eta dantzara gomitatuz.Diska batekin badator, bederatziherrialdetan barna hiru urtekobidaia baten fruitu : “Y si rompo

mi camino”. 11 kantu, zortzigazteleraz, bat portugesez, batkatalanez eta bat euskaraz.Kantu guziak taldearensorkuntzak dira, azkena aldiz

“Nicaragua, Nicara-guita” famatua, ber-tsio berezi batean,herrialde horren

omenez. Gai sozialak, senti-mentalak, eguneroko bizitza-koak, oro har kantu baikorrak,adin guzietako jendetarik hurbil.Talde honen ezagutza eginditaike azaroaren 15ean, larun-bata (16:00), Baionan, Elkarmegadendan emanen duenkontzertuan. Bertzalde, taldehorrekin harremanetansartzeko, hor dituzue KristianAmorena saratarra eta AitziberEstanga donostiarra (errefe-rentziak beren diskaren aza-lean, diska salgai 12 eurotan).

DAMBA, MUSIKA TALDE

BERRIA

EUSKALDUNGAZTERIAREN

BESTA

Euskaldun Gazteria mugi-menduak bere besta egunadu azaroaren 15ean, Ain-hizen, Euskal Herriko Labo-rantza Ganbararen egoitzan.Huna egitaraua. 11:00 Gaz-teentzat animazio (16-18urte). 12:00 Bazkaria (tel06.87.49.93.30). 17:00 Kan-taldi Bost Gehio. 18:00Mutxikoak Holako-rekin.20:00 “Proiekt’ Akademi”antzerkia, mugimendukogaztek emanik. 21:00Dantzaldi Holako taldearekin.

PRUD’HOMMES AUZITEGIETAKO BOZAK

LAB SINDIKATAREN ZERRENDAK

Abenduaren 3an beharrak diraPrud’hommes auzitegietakobozak. LAB sindikatak joandenostiralean aurkeztu ditu bere ze-rrendak. Baiona aldean, 50 lagun(26 emazte eta 24 gizon) 5sekziotan. Industria sailan, HerenMuruaga zerrendaburu. Komer-tsioan, Jeronimo Prieto.Kuadroak, Peio Etcheverry-Ain-chart. Laborantzan, MaiderDuhalde. Aktibitate ainitzan,Maider Etxoan. Paue aldean ere44 langile (22 emazte, 22 gizon)aurkeztuko dira 4 sekziotan,langile okzitandarren ganiklaguntza ukanik, Paueri lotua denXiberoa ere kondutan hartua izandadien : Amaia Etcheber zerren-daburu aktibitate ainitzan, DavidRagot komertsioan, MaitenaAraguas laborantzan eta FouadChabane industrian. 2000. urteansortua da LAB sindikataren Ipa-rraldeko adarra eta 2002an pre-sentatu zen langileen hautes-kunde horietan, orduz gerozJeronimo Prietok badaukala berealkia Baionako Prud’hommesauzitegian. Lan eta lan ari daeuskal sindikata, bai enpresetanbai karriketan, langileen eta sozialeskubideen defentsan, batereberexketarik gabe. 400 afiliatudauzka mementoko hemen gain-di, eta bere helburua daindartzea, asko tokitatik jasaitenduen bazterketa gibelean uzteko.Garrantzi handiko hauteskundeakditu beraz LABek abendo hortan.

Page 8: Herria 2981

8

-Ortzegunean (20.30), Miarritzen,“L’Enseigneur” antzerkia Koliseogelan.- Ortzegunean (20.30) Baionako An-tzokian, “Les Noirs” antzerkia- Ortzegunean (21.00) Hendaian,Variétés gelan, “Macondo” antzerkia- Ortziralean (19.00) Baionan, AEK-renkalostrapen, Euskararen Kontseilua-ren “Euskaraz bai, pauso bat harago”ekitaldiaren aurkezpena-Ortziralean (21.00), Angelun, herrikoetxearen besta-gelan, “George Sand:destins croisés “ antzerkia.-Larunbatean, Ainhizen, Euskal-Herri-ko Laborantza Ganbaran, EuskaldunGazteriaren besta.- Larunbatean, Aiziritzen, herriko bes-tak (azken eguna)-Larunbatean (14.00), Baionan, Amica-le St-Léon elkartearen biltokian, muslehiaketak, batto haurrentzat, Baiona-ko ikastolak antolatzaile.-Larunbatean (14.45), Belokekokomentuan, “Kuraia eta Fedea” izene-ko hitzaldia, Ingrid Betancourt gore-tsiz , Pierre Lunel erakasle eta idazlejakintsunarekin.-Larunbatean (16.00), Baionako Mega-dendan, Damba taldea kantari berelehen diska aurkeztuz.-Larunbatean (17.00), Donibane Lohi-zunen, jai-alai ezkerparetan, Iparralde-ko Bertsulari Xapelketaren finala.- Larunbatean (19.00) Hazparnen,Mendeala gelan, Haurrock eta Tapia taLeturia- Larunbatean (21.00), Heletan, Itsa-

soa ostatuan, Ars Musica saxofoilarilaukotearen kontzertua-Larunbatean eta igandean, arrabestaBiriatun.-Larunbatean eta igandean (20.30),Miarritzen, “Le concile d’amour” an-tzerkia Koliseo gelan.-Larunbatetik goiti, zortzi egunez,Hendaian, Txotxongilo egunak. Larun-batean (16.00), Variétés gelan, “ InoIno Ino... Badator Bonbardino “ ikus-garria. Igandean (11.00), toki berean,“Zergatik bizi da basoan Txanogorri-txoren amona? “. -Larunbatetik goiti, Baionan, Angeluneta Miarritzen, “Lézards qui bougent“ elkartea antolatzaile, Topaketa Ger-tagaitzak festibala.-Igandean (11.30), Angelun, mutxikoakBost-Kantoineko plazan.-Igandean, Ahetzen, kukuso-merka-tua.-Igandean (13.30), Uztaritzen, Kosaba-teneko iturritik abiatuz, “Heraitzebidez-bide”, kantu, dantza eta antzer-ki.-Igandean (15.00), Miarritzen, “Lemalade imaginaire” antzerkia Koliseogelan.-Igandean (15.30), Baionako katedra-lean, esker onezko meza Pierre Molè-res apezpikuaren inguruan.- Igandean (16.00) Baionan, San-tespietako kolegialan, Antonio Taldea-ren kontzertua- Igandean (16.00) Irisarrin, Airoskigelan, Maialen Errotabehere etaBoudu Les Cops hirukote umoretsua.

Gehexan Pontto

BELTZA ETXEXURIANNork asmatuko zuen, duela berrogoi urte, hain zuzen hiltzen zutelarik MartinLuther King protestant artzain beltza, beltz bat izanen zela etxeko nagusiEtxexurian ? Hala erabaki dute Estatu Batuetako bozkatzaleek aitzinekoasteartean, azaroaren 4ean.Bi izen eta deitura bat, ohiduraren arabera, eta etxe nagusi berria deitzen daBarack Hussein Obama, Hussein horrek salatzen duela nor zuen aita.Halere, aise ereman du auzia, ez bakarrik Estatu Batuetan, bainan munduguzian goretsi eta txalotu dutela balentria.Obama, Obama, zeru gorenetan !

Liburu bat bizi-ki ederra ager-tu da egunhotan: “ LePays basqued ’ a n t a n -L e h e n g oE u s k a l -H e r r i a ” .Izenak berakdion bezala,l e h e n g ogauzak dirahor aipatuak.Eta aipatuakbaino gehiagoe r a k u t s i a k .Ezen nahizbaden ere nunzer irakur, libu-ru horrenberezitasunahauxe da:bost ehun bata r g a z k i

badauzka, postalak deitzen diren horietarik, denak edo 19. mende ondarrekoakedo 20. mende hastekoak. Harrigarriko altxorra, artoski bildua segurki. Bixtan da,argazkiak xuri ta beltxak dira, ez kolorezkoak, denbora hetan denak hala baitziren.Bainan zoin ederrak halere! Bestenaz ere argazkilari artixta ainitzek ez dutea errai-ten xuri ta beltxak deneri nagusi direla? Gainerat, argazki horietarik frango nihunez behinere agertuak orai arte.Pariseko HC argitaletxeak du liburua plazaratzen. Ja aspaldixkoan abiatu sailbaten kondu. Hogoita-hamar bat liburu, denak gisa berekoak, baditu jadanik atera-tuak, denak lotuak dela Frantziako hiri bati, dela eskualdeño bati.Ipar-Euskal-Herriak ere merexi zuen holako zerbait eta lan hori zor diogu Alexan-dre de la Cerda berriketari eta idazle ezagutuari. Berak bildu ditu eta hautatuargazkiak, berak sailkatu, berak idatzi testoak, irakur-erretxak bainan aberatsak, ezidurika zernahi argitasunekin, ondareaz, ohidurez, historiaz eta gaineratikoetaz,euskal hitz batzu ere sartuz, zonbaitentzat lehengo idazkera atxikiz haatik, “yauna”besteak beste, gure iduriko gaurkotu balire ez baitzen hobeki baizik izanen. Dena den, liburu baliosa, behako ernea eta sanoa lehengo Euskal-Herria gogoan,ezagun baita ere, eta ez guti, idazleak zoin maite dituen gure bazterrak eta zoinmaite euskaldunak... Aurkezpena Urtubia-ko jauregian egin da, gure historiarenlekuko nagusietarik den toki arraro batean, Paul de Coral etxeko jaunaren ongietorri beroarekin.

URTXOAK APEZARENTZAT

Postalak aski molde egokian sailkatuak ere dira. Zortzi kapitulutan sartu diradenak. Kapitulu horien izenekberek salatzen dute argi etagarbi gaiak zertaz diren: base-rriko kanpo-lanak, itsasoa,ofiziale eta langileak, garraiomoldeak, hiriak, herrixkak, kul-tura eta bestak, ausagailuaketa turismoaren garapena...Argazki batzu aski harrigarriakdira: behiak uztarrian Mia-rritzeko hondartza handian, la-borariak merkaturat ari edomerkatutik heldu, oinez edoastoz, xardinak zaretarakaDonibane Lohizuneko itsashegian, Ziburuko herria Borda-gaineko kasko eta mazela hori-etan kasik etzelarik etxerikbatere, xuberotar neska gaztebatzu iturrirat joanak urketa,saia ihiztariak, gisa hortakoihizia haizu zen denboretanbixtan da, eta holako frango...Postalak hartu dira ziren beza-la, deus kanbiatu gabe idazki-etan ere. Hala nola, bainanhuts bera zonbat aldiz ez daegin, Zokoako gotor-lekuaagertzen den DonibaneLohizunen balitz bezala...Argazki horien lagun nolazpait,ixtorio xahar askoren oroitza-pena ere berritzen da: Mia-rritzek nolako fama bildu zuenEugénie inperadoresari esker,hiri hortan berean nolakoeztabadak izan ziren kasinoengainetik, Baionako zezen-plazanola erre zen 1919-an, nolaEtxalartarrek 24 urtxo beharzituzten eskaini Urtatsetanberen herriko erretorari....Horra etsenplu xoil batzu besteainitzen artetik berexi ditugu-nak...Bai, holako liburuari esker,gaitzeko itzulia egiten da Ipar-Euskal-Herri guzian barna,noiztenka hegoalderat ere gutiaski sartuz... Eguberri hur-biltzen ari baitzauku garbikierranen dugu “Le Pays basqued’antan -Lehengo Euskal-He-rria” gauza arraroa dela oparigisa ere nornahiri eskain-tzeko...

Muslaria

Urtubia-ko jauregian, Paul de Coral eta Alexandre de la Cerda

Iturrirat joan behar urketa, etxetan ez baitzen urik...

Merkatutik etxerat, astoen gainean...

Lehen udatiarretarik Larrun kaskoan, segitzaile batzuekin...

LEHENGOEUSKAL-HERRIA

Sebastian Moustirats 18hilabete dituen San Fran-ciscoko haur euskal-amerikano bat da. Sebbyk“etxean hala deitzen dute”“Wiskott-Aldrich Sin-dromea” (WAS) deritzoneritasuna du eta bere bi-zitza irrisku handian dahezurmuin transplanteaegin ahal izateko emaileegokia atxemaiten ezbadu. Medikuek errandutelarik emaile egokiaaiseago atxemaiten ahaldela euskal komuni-tatearen baitan, bere ingu-rukoek laguntza deialdiaegin dute euskaldunenartean. Lagundu nahidutenek hezurmuin emaileegin daitezke, Estatu Ba-tuetan, baina baita ereEuskal Herrian, Argenti-nan, munduko erresumaguziak hezurmuin emai-leen datu-base bakarreanbaitira koordinaturik.

Jean Baptiste eta Ray-monde Moustirats senar-emazte mehaindarrensemetxia da Sebby. Cristi-na eta Christophe dituburrasoak. Eritasunarenkarietarat tipiak arduraizan ohi ditu infekzioak,eta ekzemak eta odoleanplaketa kopuru baxuaduenez, gelditzen aise ezdiren odolgaltzeak jasatenditu. Kaliforniako PaloAltoko Lucil le PackardChildren‚s Hospital erietx-ean da eta odol transfu-sioak egiten dizkiote. Ira-gan asteartean medikuakohartu ziren transfusioekez dutela jada eraginik etaorai hezurmuin emailekonpatible baten beharraduela. Sebastianenlaguntza taldeko kideekazaldu dutenez, medikuenustez emaile egoki horieuskaldunen artean

lortzeko xantza gehiagoegon daitezke.

Estatu Batuetako eus-kaldunen artean kanpainaberezia abiatu du jada‘Sebastianen aldekolaguntza taldeak’, bainataldeko kide EvelyneGarat-ek HERRIAri errandionez, emaile egokia a-txemaiteko eremua mun-duko euskaldunena izandaiteke. ‘Aste huntanberean medikuek errandaukute emaile egokiaardiesteko xantza gehiagodirela euskaldun arrazakopresunen artean. Sebas-tianen ama PuertoRicokoa da eta aita

euskalduna, baina iduri duSebastianek genetikokieuskal aldea azkarragoaduela’, esplikatu du beraere emaile den Evelynek.

Lagundu nahi duenak,w w w. s a v e s e b b y. c o m<http://www.savesebby.com/> webgunera jo dezakeinterneten. Edo, bestenaz,Euskal Herrian bazira,irakurle, hezurmuin emaileegiteko informazioneaondoko telefonoetan esku-ratzen ahal duzu:Hegoaldean, Araban, 945006291; Gipuzkoan, 943007400; Bizkaian, 944007333; Nafarroan, 948422588; eta Iparraldehuntan 00556 908370(Bordelen). Emaileak 18eta 60 urte artekoak behardu izan. Munduko gai-nerako erresumetakointeresatuek webgunehonetara jo dezakete:w w w . b m d w . o r g<http://www.bmdw.org/> .Mila esker aitzinetik.

Joseba Etxarri

Sebastian haurraren bizia salbatu nahi dute

Haurraren laguntzeko jalgi den webguneetako bat

Sebastian Moustirats tipia