herria 2982

8
2008-ko Azaroaren 20-ekoa 20 Novembre 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2982 BURRUSTAN “Jendea heldu da burrustan”: hori entzun dugu joanden larunbat aratsaldean, Donibane Lohizunen, jai-alai ezkerpare- tako aitzinean, Iparraldeko Bertsulari Xapelketaren tenorean. Bai, jendea heldu zen azkarki, gazte eta ez hain gazte, gizon eta emazte, Euskal-Herriko xoko ainitze- tarik, eta ezin gorde, ez gorde behar ere funtsean, atsegingarri zela ikustea holako mugimendua. Eta geroxago oraino atse- gingarriago ohartzea bi mila jende nunbait han bazirela jai-alai ezkerparetan bilduak eta heien txaloetarik ageri denak bertsuza- le jarraikiak izan behar zirela... Badugu bestalde, egunak jin eta egunak joan, kezkatuak izaiteko arrazoin asko eta asko, beti baitira euskara eta euskaldun- goa gutiesten dituztenak, bainan badira ere gauza baikorrak. Bertsularien besta eder hori ere horietarik izanki bixtan da. Ixtante hor ukanen dugu ere Durangoko azoka. Harat ere jendea joanen da burrus- tan. Eta han ere ikusiko da gure kultura bizi dela, euskal liburu eta diska frango ateratzen dela. Besteak beste berrikitan Maiatz elkarteak aurkeztu dituen hiruak, horietarik batto, “Uzkinazo luma”, Peio Jorajuria gure idazleburuarena. Eta horra beste hitzordu bat ere berdin aipagarri, “Bai Euskarari” sailaren ildo beretik elgarretaratze handi bat Bilbon, abendoaren 13-an, larunbatarekin, “Euskaraz Bai” lemapean, urrats bat haratago egiteko asmuz euskararen one- tan, Euskararen Kontseiluak bere hamar urteak ospatzen dituela karia hortarat... Hitzordu hortarat ere jendea joan dadila bada burrustan, euskaldun girenek erakuts dezagun euskarak egiten gaituela euskaldun... Bainan nola ez aipa ere Santa Katalina iri huntan Heletako feriak, bi mende ta erdi huntan beti keinka berean izaiten direnak, aurtengoak astelehenean eta asteartean, irailak 24 eta 25. Holako feriek ez dutela lehengoen arrakasta, egia da gauzak kan- biatu direla eskualde hortarik ere, bainan segitzen dute aitzina, zaldi eta pottokak lehen egunean, beste abereak bihara- munean. Heletarat ere beraz jendea joanen ahal da burrustan... Bestenaz ere jakinaren gainean heletarrek badakitela deneri ongi etorri goxoenaren egiten... J-B D Guhaurek ez baginu hoinbeste itzal ez ginezazke hoinbeste aipa eta hoinbeste plazerrekin besteek dituztenak. (La Rochefoucault) Iparraldeko Bertsulari Xapelketa larunbatean bururatu da beraz Donibane Lohizunen eta aski ederki bururatu! Bazen ainitz jende, bazen nahiko giroa eta finalarat hupatu zortzi bertsulariak xarmanki arizan dira, entzule guziak loriatuak zaudela! Oroitzeko eguna zinez holako besta eta artetan behar dira segur holako batzu euskarari eta euskaldungoari atxikiak dauden guzien atsegingarri! Egun argia izan da, biziki argia, eta badugu xapeldun gazte bat jeinu handikoa, Amets Arzallus! Zorionak Amets, eta goresmenak beste bertsularieri ere, denek baitute mereximen- du! Goresmenak berdin hartze dituzte xapelketa hori muntatu eta lagundu duten guziek, sail ederra izan baita, egiazki bihotz- altxagarri bertsuzale guzientzat, lehenik Donibane Garazin, Luhuson eta Urdiñarben egin kanporaketa heiekin eta gero joanden eguneko besta arraro horrekin. Bertsularien Lagu- nak elkarteak, Kexux Arzallus buru, lan gaitza egin du eta hori behar da segurki azpimarratu. Larunbateko saioa hasi aitzin, antolatzaileen izenean Iñaki Etxeleku-k erran du xapelgo hori izan dela “urrats bat bertsu- laritzari hats berri baten emaiteko Iparraldean bainan holako urratsa frango beharko dela oraino egin ondoko egunetan”. Egia handia hori, denek gogoan untsa hartu behar duguna. Aurtengo urrats baliosaren ildotik segitzea dugu alabainan denek eginbide. Bertsularitza susta eta susta. Anartean, ohore joanden eguneko bestan parte hartu duten guzieri, ber- tsulari, epaile, gai emaile, entzule eta guzieri! ERNEST ALKHAT GOGOAN Bixtan da Donibane Lohizuneko hortan ere denek gogoan ginuela Ernest Alkhat armendariztar bertsularia zonbait egun lehenago zendua. Bera bertsu mol- datzaile hauta, Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaile eta lehen buruetarik izana, zortzi urtez ibilia ere bertsu-eskoletan erakasle, gazteak ere ohartzeko bertsularitzari. Mixel Xalbador igan da beraz taulen gainerat denen partez eskaintzen ziola, omenaldi gisa, bertsu bat biziki fina eta sarkorra, bihotzaren zolatik ateratzen diren horietarik... Bera ere Ernest loriatuko zen hor izan balitz, eta berdin loriatuko ziren Mattin, Xalbador, Xanpun eta beste frango, ikusiz gazte kartsu batzuek zoin pol- liki hartua duten segida eta ikusiz ere Iparraldean barna bertsularitzaren aldeko sua berriz ari dela emendatzen... GAZTE ETA SUHAR Saioa luze joan da, lau oren pasa iraun du, kartzelako gaiak berak oren bat eta erdi! Bainan denak han zau- den entzule, begiak xurituak eta beharriak erne, nehork ez du luzee- gia kausitu besta hori, denak oraino denbora gehiago ere egonen ziren gogotik! Artetik erraiteko, Sustrai eta Ametsek dute haatik luzexko kausitu beren aldia jin arte kartzelan atxikiak izan diren orena, Ametsek gogoan zituela preso direnak: Ametsentzat oren xoil bat aski luze “ eta urte pila bat dera- matenak nola egongo ote dira”, aski polliki erran duen bezala! Zortzi bertsulariak agertu dira gazte eta suhar... Gaiak ere aproposak ukan dituzte, nahiko desberdinak, serios eta alegera, denetarik beraz, eta gai horiek prestatu dituztenek badute segur mereximendu! Goresmenak ere Joana Itzaina gai emaileari. Gai hunkigarrienetarik batto, Amets Arzallus eta Miren Artetxe-k lantu dutena beren jeinu nasaia erakutsiz: bi lagun xahar-etxe batean, batek ainitz bisita ukaiten, bestea beti bakarrik... Kartzelako gaietan dute batzuk eta bestek biziki lan ederra eskaini. Biranazka lantzeko gaietan, bazen hauxe : “ ama-alabak zirezte. Amak gaur jakin du 16 urteko alaba haur beharretan dela”. Hor, gehienik gustatu zaizkigu, biziki sarkor eta hunkigarri baitziren, Maddalen Arzallus eta Miren Artetxek eman bertsuak. Bakarkako gaiak baziren bi, bietarik bat lau bertsularik lantzeko. Alde batetik, “Larrun gainerat igo zira. Han hatsa hartuz jarririk zaude ortzi-mugari so...” . Eta bestea berriz, “gutun bat zira, ibilbide luzea eginik arribatu zira helbiderat”. Gai horiekin, ozka bat gorago joan da oraino saioaren kali- tatea... Hor ikusi da ere Amets eta Sustrai-en ofizioa, nahiz denak ere arras untsa jokatu diren. Ez baita harritzeko gero, sarien banatzeko tenorean, jendea ezin gelditua baitzen, alde bat txalo eta txalo, goretsiz Amets Arzallus xapelduna bixtan da bainan ere beste guziak. Bi mila entzule eta giro gaitza BERTSULARIEN BESTA DONIBANE LOHIZUNEN AMETS ARZALLUS XAPELDUN ! BERTSULARIEN BESTA DONIBANE LOHIZUNEN AMETS ARZALLUS XAPELDUN ! SAILKAPENA 1 Amets Arzallus, 568 pondu. 2 Sustrai Colina, 544, 5 pondu 3 Miren Artetxe, 538 pondu 4 Maddalen Arzallus, 525,5 pondu 5 Odei Barroso, 507 pondu 6 Ekhi Erremundegi, 503,5 pondu 7 Karlos Aizpurua, 490 pondu 8 Xumai Murua, 468 pondu. Bost lehenak sailkatuak dira helduden urtean parte hartzeko Euskal-Herriko bertsulari xapelketa nagusian. Ametsek xapela hartu du Xanti Iparagirre-ren eskutik Epai-mahaikoak erne ernea lau orenez ! Mixel Xalbador-ek Alkhat zenari agurra Zortzi bertsulariak taulen gainean

Upload: 8probintziak

Post on 29-Mar-2016

257 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2982

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2982

2008-ko Azaroaren 20-ekoa20 Novembre 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2982

BURRUSTAN“Jendea heldu da burrustan”: hori entzundugu joanden larunbat aratsaldean,Donibane Lohizunen, jai-alai ezkerpare-tako aitzinean, Iparraldeko BertsulariXapelketaren tenorean. Bai, jendea helduzen azkarki, gazte eta ez hain gazte, gizoneta emazte, Euskal-Herriko xoko ainitze-tarik, eta ezin gorde, ez gorde behar erefuntsean, atsegingarri zela ikustea holakomugimendua. Eta geroxago oraino atse-gingarriago ohartzea bi mila jende nunbaithan bazirela jai-alai ezkerparetan bilduaketa heien txaloetarik ageri denak bertsuza-le jarraikiak izan behar zirela...Badugu bestalde, egunak jin eta egunakjoan, kezkatuak izaiteko arrazoin asko etaasko, beti baitira euskara eta euskaldun-goa gutiesten dituztenak, bainan badiraere gauza baikorrak. Bertsularien bestaeder hori ere horietarik izanki bixtan da.Ixtante hor ukanen dugu ere Durangokoazoka. Harat ere jendea joanen da burrus-tan. Eta han ere ikusiko da gure kulturabizi dela, euskal liburu eta diska frangoateratzen dela. Besteak beste berrikitanMaiatz elkarteak aurkeztu dituen hiruak,horietarik batto, “Uzkinazo luma”, PeioJorajuria gure idazleburuarena. Eta horra beste hitzordu bat ere berdinaipagarri, “Bai Euskarari” sailaren ildoberetik elgarretaratze handi bat Bilbon,abendoaren 13-an, larunbatarekin,“Euskaraz Bai” lemapean, urrats batharatago egiteko asmuz euskararen one-tan, Euskararen Kontseiluak bere hamarurteak ospatzen dituela karia hortarat...Hitzordu hortarat ere jendea joan dadilabada burrustan, euskaldun girenek erakutsdezagun euskarak egiten gaituelaeuskaldun...Bainan nola ez aipa ere Santa Katalina irihuntan Heletako feriak, bi mende ta erdihuntan beti keinka berean izaiten direnak,aurtengoak astelehenean eta asteartean,irailak 24 eta 25. Holako feriek ez dutelalehengoen arrakasta, egia da gauzak kan-biatu direla eskualde hortarik ere, bainansegitzen dute aitzina, zaldi eta pottokaklehen egunean, beste abereak bihara-munean. Heletarat ere beraz jendea joanenahal da burrustan... Bestenaz ere jakinaren gainean heletarrekbadakitela deneri ongi etorri goxoenarenegiten...

J-B D

Guhaurek ez baginu hoinbeste itzal ezginezazke hoinbeste aipa eta hoinbesteplazerrekin besteek dituztenak.

(La Rochefoucault)

Iparraldeko Bertsulari Xapelketa larunbatean bururatu daberaz Donibane Lohizunen eta aski ederki bururatu! Bazenainitz jende, bazen nahiko giroa eta finalarat hupatu zortzibertsulariak xarmanki arizan dira, entzule guziak loriatuakzaudela! Oroitzeko eguna zinez holako besta eta artetanbehar dira segur holako batzu euskarari eta euskaldungoariatxikiak dauden guzien atsegingarri!Egun argia izan da, biziki argia, eta badugu xapeldun gaztebat jeinu handikoa, Amets Arzallus! Zorionak Amets, etagoresmenak beste bertsularieri ere, denek baitute mereximen-du! Goresmenak berdin hartze dituzte xapelketa hori muntatu etalagundu duten guziek, sail ederra izan baita, egiazki bihotz-altxagarri bertsuzale guzientzat, lehenik Donibane Garazin,Luhuson eta Urdiñarben egin kanporaketa heiekin eta gerojoanden eguneko besta arraro horrekin. Bertsularien Lagu-nak elkarteak, Kexux Arzallus buru, lan gaitza egin du etahori behar da segurki azpimarratu.

Larunbateko saioa hasi aitzin, antolatzaileen izenean IñakiEtxeleku-k erran du xapelgo hori izan dela “urrats bat bertsu-laritzari hats berri baten emaiteko Iparraldean bainan holakourratsa frango beharko dela oraino egin ondoko egunetan”.Egia handia hori, denek gogoan untsa hartu behar duguna.Aurtengo urrats baliosaren ildotik segitzea dugu alabainandenek eginbide. Bertsularitza susta eta susta. Anartean,ohore joanden eguneko bestan parte hartu duten guzieri, ber-tsulari, epaile, gai emaile, entzule eta guzieri!

ERNEST ALKHAT GOGOAN

Bixtan da Donibane Lohizuneko hortan ere denek gogoanginuela Ernest Alkhat armendariztar bertsulariazonbait egun lehenago zendua. Bera bertsu mol-datzaile hauta, Bertsularien Lagunak elkartearensortzaile eta lehen buruetarik izana, zortzi urtezibilia ere bertsu-eskoletan erakasle, gazteak ereohartzeko bertsularitzari.Mixel Xalbador igan da beraz taulen gaineratdenen partez eskaintzen ziola, omenaldi gisa,bertsu bat biziki fina eta sarkorra, bihotzarenzolatik ateratzen diren horietarik...Bera ere Ernest loriatuko zen hor izan balitz, etaberdin loriatuko ziren Mattin, Xalbador, Xanpun etabeste frango, ikusiz gazte kartsu batzuek zoin pol-liki hartua duten segida eta ikusiz ere Iparraldean

barna bertsularitzarenaldeko sua berriz ari delaemendatzen...

GAZTE ETA SUHAR

Saioa luze joan da, lau oren pasairaun du, kartzelako gaiak berak orenbat eta erdi! Bainan denak han zau-den entzule, begiak xurituak etabeharriak erne, nehork ez du luzee-gia kausitu besta hori, denak orainodenbora gehiago ere egonen zirengogotik! Artetik erraiteko, Sustrai eta Ametsekdute haatik luzexko kausitu berenaldia jin arte kartzelan atxikiak izandiren orena, Ametsek gogoan zituelapreso direnak: Ametsentzat oren xoilbat aski luze “ eta urte pila bat dera-matenak nola egongo ote dira”, askipolliki erran duen bezala!Zortzi bertsulariak agertu dira gazteeta suhar... Gaiak ere aproposak ukan

dituzte, nahiko desberdinak, serios eta alegera, denetarik beraz,eta gai horiek prestatu dituztenek badute segur mereximendu!Goresmenak ere Joana Itzaina gaiemaileari.Gai hunkigarrienetarik batto, AmetsArzallus eta Miren Artetxe-k lantudutena beren jeinu nasaia erakutsiz:bi lagun xahar-etxe batean, batekainitz bisita ukaiten, bestea betibakarrik...Kartzelako gaietan dute batzuk etabestek biziki lan ederra eskaini.Biranazka lantzeko gaietan, bazenhauxe : “ ama-alabak zirezte. Amakgaur jakin du 16 urteko alaba haurbeharretan dela”. Hor, gehienik gustatu zaizkigu, biziki sarkoreta hunkigarri baitziren, Maddalen Arzallus eta Miren Artetxekeman bertsuak. Bakarkako gaiak baziren bi, bietarik bat lau bertsulariklantzeko. Alde batetik, “Larrun gainerat igo zira. Han hatsahartuz jarririk zaude ortzi-mugari so...” . Eta bestea berriz,“gutun bat zira, ibilbide luzea eginik arribatu zira helbiderat”. Gai horiekin, ozka bat gorago joan da oraino saioaren kali-tatea... Hor ikusi da ere Amets eta Sustrai-en ofizioa, nahizdenak ere arras untsa jokatu diren. Ez baita harritzeko gero, sarien banatzeko tenorean, jendeaezin gelditua baitzen, alde bat txalo eta txalo, goretsiz AmetsArzallus xapelduna bixtan da bainan ere beste guziak.

Bi mila entzule eta giro gaitza

BERTSULARIEN BESTA DONIBANE LOHIZUNEN

AMETS ARZALLUS XAPELDUN !

BERTSULARIEN BESTA DONIBANE LOHIZUNEN

AMETS ARZALLUS XAPELDUN !

SAILKAPENA

1 Amets Arzallus, 568 pondu. 2 Sustrai Colina, 544, 5 pondu3 Miren Artetxe, 538 pondu4 Maddalen Arzallus, 525,5 pondu5 Odei Barroso, 507 pondu6 Ekhi Erremundegi, 503,5 pondu7 Karlos Aizpurua, 490 pondu8 Xumai Murua, 468 pondu.

Bost lehenak sailkatuak dira helduden urteanparte hartzeko Euskal-Herriko bertsularixapelketa nagusian.

Ametsek xapelahartu du XantiIparagirre-reneskutik

Epai-mahaikoak erne ernea lau orenez !

Mixel Xalbador-ekAlkhat zenari agurra

Zortzi bertsulariak taulen gainean

Page 2: Herria 2982

• Aljerian bere nausitasuna segure-an ezarri du Buteflika presidentak,onar-arazi berri duen legearekin. Berepresident karguan gostu hartua, irriskutikkanpo jarri da orai. Konstituzioaren araberabost urteren kargua zuen han errepublikakopresidentak. Aldi huntarik harat nahi dituenluzamenak izaiten ahalko ditu, bizi deno erenaski. Parlamentuan bozkarazi du, eskua al-txatuz bakarrik, beraz segereturik gabe, konsti-tuzioaren berritze hori, nahi den bezenbat aldizematen ahal zaiola boza presidentari, mugarikgabe. 500 boz alde izan dira hortan, 21 kontraeta 8 ixilik. Zer herri baketsua, itxuraz !• Bosniak Europan sartzea galdatua duelarikbazterrak kexatzen ari dira Bruxelles hirian etaeuropear batasunean. Herri ttipi horri egitendioten erreprotxua hau da : ezin onartuak direlabosniar batzuen herrazko furfuria batzu, berekbesteen batasunean sartzea pretenitzen-etaholako desafioetan baitabiltza herrialde auzobatzueri burrunbaz : hiru herri dira horalabainan, baitezpada elgarrekilako hautsi-mautsi batzuetan bizitzen ikasi beharko dute-nak, besteak errespetatuz.• Irakiako Bagdad kapitalean berriz erezapartatze izigarri bat ukan dute bestehainbesteren ondotik, 28 hil bederen eta zer-nahi kolpatu egin dituena, joanden ekainetikhunara ikusi den haundiena. Merkatu plazabatean izan da hori suniten alderdian goizeko 8orenetan. Hiru kolpetan egin dute hori : lehenikautobonba bat jauzi, gero laguntzaileakharatzean kamikaz bonbaketari suizida batekbere karga jauzarazi eta hirugarrenik bestebonba bat, itsusia gertatu dena.• Ruandan manifestariak dira ehunka bildu,Alemaniako arrastatze batzuen kontra jazarriz,herri horrekin ere baititu Ruandak harremanak,aspaldikoak.• General Motors eta Ford auto marka famatu-ak Ameriketan arras kenka txarrean dira, horiekgehienik, baina enpresa ttipiagoak ere, oraimundu guzia jotzen duen ekonomia krisia ho-rrekin. Barak Obama president berriari dei etadei ari dira horiek guziak baina, damurik, horrekez du 2009ko urtarrilaren 20 artean kargurikhartzen ahal amerikar konstituzioan, jadaemana dugun bezala. Dena den George Bush

baita arte huntan oraino president,hari buruz doatzi eske horiek.

Batetik, baziren 25 miliar dolar joan-den irailekotz bozkatuak bainan oraino

emaitekoak. Gehiago dena, krisiak geroztikegina duen jauziarekin, 50 miliarretara joanomen da orai zorra. Gauza jakina da Obamaaldekoa dutela industrial horiek baina bada horhainbeste traba garaitzeko.• Ingalaterrako Erreinu Batuan, batzuen gaitzabesteren on, jauzi ederra egina du krisiaekonomiko hunekin, Gordon Brown lehen mi-nistroak, sondaietan hain apal zagoenakaspaldiskoan. Hots, 5 pondu irabazirik %35etara heldua da orai, aldiz David Cameronhorren kontrarioa, 4 pondu galdurik, %41etanizaki. Gainera ainitzek berriz konfiantza egitendiote orai Brown jaunari bat batean gauzakitzuli diren bezala itzulirik.• Afrika-Kamerun herrian, bazituzten hamarlagun bahituak lapur andana batek joandenurriaren 30-31 gauean, desafio eginez batbestearen ondotik garbituko zituztela galdatuaez bazuten ukaiten. Beti bezala, hamabi egunhautxetan harrituak egonik, bainan ez soberagaizki ekarriak, libro utzi dituzte, xuxena hainsegur nehork ez jakin zer gertatu den. Bakasiugarte aldean zen hori, petrolioz aberats direnguneetan.• G20 deitu munduko industriadun herrialdehaundienak bildu dira azkenean Washingtonenlehen aldikotz munduko ekonomia dakigunkenkan dagoelarik. Denak ere egoera nolakoaden ikusiz, boz beraz solastatu dira deliberobaitezpadakorik hartu ez badute ere. Erranbehar da Amerika president eskudunik gabeden garai huntan, zerbait edo norbait faltazutela hor. Halere, helduden apirileko badutementura herrialde horien buruzagien bestebiltzar bat egiteko. 1999an sortu batasun ho-rrek bere eskutan dauzka munduko PIB onta-sunean %85, ez baita guti.• Kaliforniako sute haundiak beti bizi, askomakur eginik jadanik. 7500 hektara badituzteerreak eta 700 etxe fundituak, jende ainitzberen etxetik haizaturik lanjera gatik Los Ange-les aldean. Jendetan hameka kolpatu dituztekondatuak eta bilaka dabiltza beti etxe lehertu-peetan.

SALTSASozialixta alderdiaren biltzar nagusia iragan daberaz Reims hirian. Halako giro bitzi batean.Denek beren arteko batasuna azkarki lau-datzen bainan alde bat kalapitan ari halere!Tirabira frangoren ondotik, hiru hautagaiagertzen dira alderdiburu karguarentzat:Ségolène Royal, Martine Aubry eta BenoitHamon. Bainan ez du biltzar nagusiak trenkatu

hautua. Alderdiak daukan araudiaren arabera,alderdikide guzien arteko bozkatzeak behar duauzia xuritu. Eta hori ortzegun huntan eginenda, ortziralean berriz hasiz lehen bozaldiannehork ez badu gehiengo osorik. Bada haatik harritzekoa ikusiz beren arteanzoin makur dabiltzan frantses sozialixtak.Bainan xo, beharbada buruzagitza berri-tzearekin gauzak hobeki joanen dira azke-nean...

EZ ASKIMichel Barnier minixtroa dena lausenguarizan da laborarieri, argi ikusten dituela segur-ki dituzten buru-hauste guziak... Eta 250 miliuneuroren laguntza hitzeman diote, zerga arintzeeta beste, bereziki behi eta ardi hazkuntzan aridireneri... Dena ere on, diote batzuek. Ezhaatik aski, horra beste ainitzen ikusmoldea.Esneari emanak direnak daude kezkatuenik,eskasegiak dauzkate gobernuaren erabakiaketa arrunt partida saltegi handiek esne eta

esnekien sailean duten jokabidea, laborarienbizkar egiten dutela irabazi ederrik... Bestalde,ainitzek garbitasun gehiago nahi delakolaguntzak nola banatuak izanen diren etahola...

KARGA HANDIEGIAUkan du eta ukaiten du aipaldi NicolasSarkozy presidentak Martine goizean eginduen hitzaldiak, Verdun-eko aldean, 14-ekogerlan soldadoak milaka eta milaka hil zirentokian. Garbiki erran du gogoan behar ditugulagerla izigarri hartan hil ziren guziak, nehorbaztertu gabe, gogoan ere beraz aitzindaribatzueri oldarturik eta gerla aski ezin onetsiazutelakotz hiltzerat kondenatuak izan ziren seiehun soldadoak. Beren lagunek tiroz hilzituztenak, aitzindariek hala manaturik, ger-takari guziz latzak, kasik ezin sinetsiak ere idu-ritzen ahal zaizkigunak...Duela hamar urte, Lionel Jospin orduko go-bernuburuak ja bazuen holako zerbait errana,ez hoin deplauki haatik, bainan dena itzuli-mitzuli, eta haren solasak batzuk nunbaitik erearras gaizki hartu zituzten. Gaizki hartuzituztenetan barne preseski Nicolas Sarkozy.Geroztik, hamar urte joan dira, urak egin dubide, orai Nicolas Sarkozy-k berak dioaitzindarieri oldartu ziren heiek hortaratu zitaz-keela bizkarrean ezarria zioten karga han-diegia zutelakotz, zinez ezin jasana...Orai, orduko gauza hitsenak ere beste begibatzuekin ikus ditazke azkenean. Bainan orozgainetik hauxe ditake burutan untsa atxikibehar, ja erran ukan dugun bezala funtsean,14-eko gerla hura zentzugabekeria hutsa izanzela!

PRESOJendea hasia zen polliki izitzen hor gaindi, zerote zen ixtorio hori: nola asko lekutan burdin-bidetako muntadura batzu funditu dituztengauaz, treinak ezin gehiago ibil eta gaineraterrekontru handi zerbait aise gertatzen ahal...Kaxketadunak erne ibilirik, hamar bat lagunarrastatuak izan dira, bost badira orai auzipe-ratuak eta preso altxatuak, besteak ere auzipe-ratuak bainan libro utziak, denak ezkerburuarenpunta-puntako elkarte batean direnak omen etabulta huntan polizak hein bat barrandatzenzituenak. Taldearen buru, 34 urteko gizon bat,sortzez Bordelekoa, gain-gainetik eskolatuabainan denak utzirik saltegi ttipi bat idekiazuena Corréze eskualdean, geroztik hartarikbizi naski...

J-B D

2

Garikoitz Azpiazu “Txeroki” arrastatua Garikoitz Azpiazu “Txeroki”, ustez ETA-ko adar mi-litarraren burua eta bere neska laguna Leire LopezZurutuza, arrastatu ditu polizak Cauterets-en. ETA-ko kide bilatuena zen Txeroki, bereziki Capbretonenomen bi guardia zibilen erahilketan parte hartzeagatik. Poliza iturriek uste dute bera zela azken bosturteetan ETA-ko adar militarraren burua eta berazhainbat atentatuen manatzailea. Su-etena gelditu-eta ETA indarkeriarat berriz itzultzean ere protago-nismo nagusia izan zela berea diote iturri berek.Gobernu ala alderdietarik begi onez hartua izan daustez ETA-ko buruzagiaren arrastatzea. Iturriofizialen arabera, espainiar justiziaren esku utzia iza-nen dira epe laburrera bi arrastatuak.

Eusko Alkartasuna bakarrik aurkeztuko da hauteskun-deetan Eusko Alkartasuneko zuzendaritzak bakarrik aurkeztea erabaki du heldu-den martxoko hauteskundeetan. Orain arte EAJ-PNV-rekin koalizioanaurkeztua bazen azken bozketan, aldi huntan bakarrik aurkeztuko da.Alderdiko zuzendaritzaren arabera, PNV–k uko egiten ari dio bere betikoprintzipioari, hots, independentziaren aldarrikapenari. EAk dionaz, inde-pentziaren aldeko apostua atxiki nahi du bere alderdiak.Ezker abertzaleak jakitera eman du EArekin hitz egiteko prest dela heldu-den hauteskundeei begira, independentziaren aldeko adarraren alde egi-teko. Aldiz, Ezker Batuko agintariek diote EA-ren jarrerak, PNV eta PSekosozialisten arteko lotura bultzatzen duela. Burujabetasunaren aldekoblokearen alde egitea proposatzen dio ezker abertzaleak EAri zerenberen ustez EAJ-PNV-k Estatuaren erreforma xoila besterik ez du nahi.Beraz, EAren arabera independentistek beste bidea aurkitu behar duteindarrak elkartuz.

Espainiar estatuak ETAko presoei bizi guziko zigorraezartzen diela salatu du Etxeratek ETAko presoen familia eta adixkidek salatu dute espainiar estatuak biziguziko zigorra ezarri nahi diela ETAko presoei. ESTE-EILAS sindikata etaAralarreko kideekin bildu dira Donostiako epaitegiaren aitzinean ixileanegin duten elgarretaratzean erraiteko zigorra bete dutenek etxeratitzultzeko eskubidea dutela. Etxeraten arabera, 170 presok libro beharlukete gaur, beren zigorraren bi herena bete dutelako, eta beste 26ekpreso segitzen dute zigorra oso-osorik betea izanik ere. Bestalde, Espaini-ako 140 presondegietan eta 30 Frantziakoetan barreaturik segitzen dutelasalatu dute.

De Juana Irlandako polizaren aitzinean Espainiako justiziak galdeginik ETAko kide ohia Irlandako justiziaren aitzin-era agertu da. Hunek 5 mila euroko fidantza ordaindu dezan eskatu etamomentuko libro uztea erabaki du. Espainiar justiziari, De Juanarenkasuaren inguruko argibideak galdatuko ditu Espainiarat bidaltzea erabakiaitzin. Espainiar Justiziak ETAko kide ohia harrapatu eta arrastatzeagaldegina zion Irlandar justiziari, presondegitik ateratzean Donostian eginaizan zitzaion omenaldian irakurri gutunean terrorismoa goraipatzea gatik.Espainiar justiziak jakin nahi du gutuna De Juanak idatzia zuen ala ez.

Legebiltzarrak EHAK eta EAE-ANVren ilegalizazioak kri-tikatu ditu Eusko Legebiltzarrak EHAK eta ANV legez kanpo ezartzearen kontrakoaldarrikapena baieztatu du. Ekimena alderdi guziek onartu dute PPk etaPSE-EEk salbu.

Korrika 2009 Tuteratik Gasteizera “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira” leloarekin, Korrikaren16garren edizioa Tuteratik abiatu eta Gasteizen bururatuko da, euskararenalde 2.000 kilometro egin eta, AEK-k jakinarazi duenez.2009ko martxoaren 26an Tuteratik abiatuko da Gasteizen bururatzekoapirilaren 5ean. Bi urtetarik egiten den Korrika, 1980an abiatu zen etageroztik kilometro asko egin ditu euskararen alde eta bereziki Gau Eskolenlana bultzatzeko ditu helburu. 1980an lehenengo Korrika antolatu zenetik,euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta ga-rrantzitsuenetakoa da.

Euskal Herriko edo Euskadiko selekzioa ? Euskadiren ordez, Euskal Herria izena duen selekzioan jokatuko dutelabakarrik deklaratu dute ipar ala hegoaldeko 160 futbol jokalarik eta jokalariohiek agiri batean. Jokalarien arabera, Euskal Herria izenburuak, 7probintzietako jokalariak elkartzen ditu, Euskadikoak aldiz, Gipuzkoa, Bizka-ia eta Arabakoak bakarrik. Irango selekzioaren kontra abendoaren 23anjokatzekoa dute partida Bilbon.

Hiru ehun mila erretiratu pobrezian bizi dira Euskal He-rrian Euskal Herriko 655.000 erretiratuen batez besteko ilabete saria 876eurokoa dela estimatu du Ipar Hegoa elkarteak eta LAB sindikatak eginaztertekak. Estimazioa dela erran behar da, hego ala iparraldea kondutanhartzen dituen azterketak, datu zehatzak eta ofizialak ez izanez.Hegoaldeko 65 urtetik gorako 1.600 erretiratu elkarrizketatu eta Iparraldeandatu ofizialak baliatu dituzte azterketa egiteko. Azterketaren arabera 95 mila erretiratu pobrezia gorrian bizi dira eta 210mila pobrezian, hots 715-€ko ilabete sariaz petikekin Hegoaldeko adinekoen %91,6 etxebizitzaren jabe dira eta % 56,9 ak, Ipa-rraldean. Euskal Herri osoan 560.448 lagunek dute 65 urtetik gora. Hori-etatik %41,6 gizonezkoak dira, eta %58,4, andreak. Hegoaldean, 65 urtetikgorakoen %17a bakarrik bizi da, 80 eta 89 urte bitartekoen %26a bezala.Adinekoen artean ere, emazteak dira gabezia larriena bizi dutenak. EuskalHerri osoko erretiratuen nonbrea 655.746 lagunekoa da eta batez bestekoilabete saria, 876 eurokoa.

Emazteek jasan bortizkeriaren kontra Gipuzkoako 40 bat gizon ezagunek osatzen duten plataforma sortu daemazteek jasaiten duten bortizkeria matxista salatzeko. Izepentzaileetan,Alex Ubago La Oreja de Van Gogh taldeko kantaria, Felipe Juaristi idazlea,Mikel Olaciregui Donostiako zine festibaleko zuzendaria, Luis Chillidamuseo zuzendaria, Jesús María Corman artista, Richard Oribe igerikaria,Iñigo Argomaniz musikaria, Bruesa saskibaloi taldeko zuzendaria, MiguelSantos eta Pablo Laso entrenatzalea.

Kontseiluaren 10garren urtebetetzea abenduaren 13an Barakaldoko BEC aretoan abenduaren 13ko ekitaldi erraldoia prestatzen aridu Kontseiluak bere 10garren urtemuga ospatzeko. Kanpaina berria abi-atuko du Kontseiluak “ni ere banoa” izenburuarekin. Euskal herritar guziakgomitatu nahi ditu euskararen aldeko urratsetan “pauso bat aitzinago”eman dezaten, “ni ere banoa” erranez. Hori da “Bai euskarari”-ren ondotik“Euskaraz bai” egitera pasatzeko lehen urratsa, Xabier Mendiguren Kon-tseiluko idazkariaren arabera

Martine Aubry nagusituko ote zaio Ségolène Royal-i ?

Page 3: Herria 2982

“Maite ditugun olerkariak” sailaren kondu, azaroaren22an, Senperen, Amotz Larraldean, Koldo Zubeldia iza-nen da Hatsa elkartearen idazle gomitatu berezia. KoldoZubeldia, Zaldibian sortua duela 52 urte, euskarairakasle tituluduna, itzultzaile bezala jardun, azken urtehautan antropologiako ikasketak egiten ari da. “Ha-tsaren Poesia” bilduman parte hartzale suharra da.“Alamartxo ahantzia” deitu olerki liburua argitaratu zuen2005ean eta “Sentimenduen erresuma” 2007an. Azkenegun hautan hirugarren liburu bat, “Ehotako fantasienerrota” autoedizio moduan bururatzen ari da. Hau,“Maite ditugun olerkariak” sailaren karietara lehenaldikotz aurkeztuko du.Larunbateko egitaraua :Goizean oinezko ibilaldi bat Sarako harpearen eta Axuria mendiaren inguruan (elga-rretatze hitzordua Amotz-Larraldean 9.30etan). 14.00etan bazkaria, Larraldean (15eurotan). Izenak eman behar dira, deituz berehala [email protected] helbideelektronikora edo 05 59 54 11 43 (Hegoaldetik 0033 559 54 11 43) telefonora.16.30etan, Larraldean : Koldo Zubeldiaren olerki-emanaldia, bai eta “Ehotako fan-tasien errota” liburu berriaren aurkezpena (zabaldua nahi duten guzieri).

A.Z.

3

URRUÑAN, HERRI ERKIDEGOAKBERE EGOITZA ESTREINATU

Kosta Hegoaldeko herri erkidegoakjoanden aratsean estreinatu du bere

egoitza berria Urruñan kokatzen dena,Untxin aldean, Puttilenea karrikan, kasikZiburuko juntan. Hautetsi bai eta besteasko eta asko jende bildu da karia hor-tarat, Michel Hiriart erkidegoburuakgomitaturik. Prefeta eta suprefeta erehor ziren bainan falta zen Michèle Al-liot-Marie minixtroa untsalaz denenaitzinean beharra zena bainan Parisenegon dena. Xoriño batek salatudauku estreina eguna eta tenoreaminixtroa hor izaiteko gisan hau-tatuak izanak zirela bainan ger-tatu dena da hegaztin pilotoakgreban jarri direla eta airekorik e-tzela Parisetik Miarritzerat jiteko... Aurresku airos batekin hasi da e-kitaldia. Gero, Jean-ClaudeEtcheberry apezak benedikatudu etxea. Azkenik zintzurbustitzea eta arte hortan hitzal-diak bixtan da.Michel Hiriart lendakariak xehekierran du, hitzaldiaren parte bateuskaraz eginez, nola sortu denDonibane Lohizune aldeko herrielkargo edo erkidegoa eta nolahiru urte huntan plantatua denbere sailari, alor desberdin askobere gain harturik, dela etxebi-zitza eta ura, dela kultura eta ekonomia.Hamabi herri daude elgarretaraturik,orotarat 58.000 biztanle. Kudeatzaile,erkidego batzarra 37 lagunek osatzendutena, herrietako kontseiluek izendatu-ak hortarako.Michel Hiriart-ek azpimarratu du erkide-goak bazuela holako egoitza baten be-harra, orai arte Hendaiako Errepira au-zoaldean egonik. Toki egokian jarriadela, diru laguntza batzu ere ardietsirik.Bi miliun euro baino gehixago Erkide-goaren gain, 815.000 euro mailegatuak15 urtez pagatzeko, mailegu horigostatzen Hendaian arranda kondu pa-gatu behar zenaren heina eta ez gehia-go.Oroitarazi du bestalde etxe-zergak ezdirela emendatzen erkidego hori bade-lakotz, batzuetan hala erraiten bada ere,ez jakinean dudarik gabe. Eta erran duoraino bestalde bizitegi berri andanahandi bat eginen dela erkidegoan gaindiondoko urtetan, bost milaz goiti oraikoustez, urtean lau ehun bat gutienezsozial-mailekoak.Beren aldetik, Jean Castaings departa-menduburua eta Philippe Rey prefetaarizan dira dena konplimendu, herrienarteko elkarlana goretsiz.

MANIFESTALDI BAT

Urruñako estreinaldi hortarat agertudira hogoi bat hautetsi, abertzale etabeste, ez batere ados erkidego-batzarraren muntatzeko moldearekin,nola kasik denetan herrietako kon-tseiluek batzarkide hautatzen dituztenberen gehiengoko batzu, gehiengoan ezdireneri tokirik batere egin gabe. Salaketa horren egiterat etorri direnhautetsiek zabaldu dute idazki bat er-akutsiz jendetzearen erdiak ez duela be-raz lekurik erkidego-batzarrean eta horiez dela demokrazia. Ate aitzinean egondira estreinaldi denbora guzian.Erran behar da haatik gauzak kanbiatubehar litazkeela. Michel Hiriart erkide-goburuak berak ere garbiki dio ez delagauza egokia herri batek hautetsibatzarkideak denak bere gehiengokoakizaitea. Eta prefetak irakurtu baituMichèle Alliot-Marie minixtroaren mezua,minixtroak ere erakusterat emana du al-dakuntza zerbait behar litakeela hein batlaster, Edouard Balladur gobernuburuohiaren inguruan muntatu batzordeberezi bat ari dela preseski ikertzen zernola egiten ahal litakeen.

JEAN ROBY GOGOAN

Donibane Lohizunen, helduden astele-henetik harat eta hilabete batezDonibane karrikan Corinne Labordeziburutarrak atxikitzen duen erakuste-gian ikusten ahalko dira Jean Roby ar-tixta zenaren margo batzu. Jean Roby1914-ean sortu zen Bordelen, 1993-anhila da. Luzaz Parise aldean bizi izanzen bainan hogoita-zonbait urtez segi-dan, 1960-etik goiti, Donibane Lo-hizunen egoiten zen uda guzia. Portubazter hortan bereziki, badu zonbait etazonbait margo eginik. Rodolphe Caillauxmargolari famatuaren adixkide minazen. Bera ere artixta fina, jeinu na-saiekoa.

OSKORRI URRUÑAN

Oraidanik har hauxe untsa burutan:igandean zortzi, azaroak 30, ara-tsaldean, Oskorri Urruñan izanen da la-guntzea gatik herriko ikastola eta Pia-rres-Larzabal kolegioa. Hor dabiltzanhaur eta gaztetxoak ere entzuten ahalkodira kantuz. Hitzordu alegera beraz,kartsua eta herrikoia, sail balios batensustatzeko parada hautarekin.

KAKO ETXALDEAFREDERIC ETA JASMINEN ESKUETAN

Azkenean, hainbertze borroka eta sofrikarioren buruan, Ainharbeko Kako etxaldeaosoki Frederic Larrañaga eta Jasmine bizilagunaren eskuetan da. Akta ofizial guzi-ak izenpetuak izan dira notaritzan urriaren 31n. Hiru urte huntan jadanik Kako e-txaldean bizi den kupleak erosi ditu laborantzako bastimenduak. Lurra-GFAk berealdetik lur guziak beretu ditu, 1600 presunek ekarririk 2500 diru-parteren heina. Etaetxea bera, kari hortara sortutako Bizitegia elkarteak du erosi. Etxe horren erostea e-tzen hastapeneko xedetan sartzen, bainan hortara behartuak izan dira. Bizitegiaelkarteak 250.000 euro bildu ahal izan ditu, Euskal Herri osoan, Ipar eta Hego, kan-paina bizkor bat eremanik, Nazio Eztabaida Gunea egiturak lagundurik. “Zazpiak bat”famatua ederki obratu da, alde guzietarik elkartasun ederra bideratuz, laguntzaileakurrunagotik ere agerturik, Biarnotik bai eta Bretainiatik. Bidenabar, GFAko ArñoThicoipe eta Marie Claire Leurgorrik goraki salatu dute bi urte huntan Safer-ak erabiliduen “jokabide hitsa” bai eta Fdsea-ren “jokamolde maneiatzailea, hainbertzesofrikarioren sustatzaile izan diren jukutria higuingarriak”.

Mikel Iraztorza (Nazio Eztabaida Gunea), Frederic Larrañaga (Kako), Marie Christine Elizondo eta Xemark Etxart (Bizitegia)

LABORARIAK EGOERA LARRIANLaborantzak krisi gorria jasaiten ari du. Laborarien mozkinak gero-eta apalago,erosgaiak aldiz gero-eta karioago. 2008 huntan, laborarien mozkinak itsuski apaldudira, %62 gutiago. Sekula ez dute holakorik ikusi. Hola segituz, laster eskualdehuntako 400 edo 500 laborari behartuak izanen dira beren etxaldea uztea, zorrekitorik. Jadanik zenbaitzu hasiak dira lur eremu batzuen saltzen, etxetako lur gisa,dirua sarrarazteko. Bertze batzuek kabalak saltzera behartuak dira. Gero-etamaizago, etxaldetik bizi ziren senar-emaztetarik batek kanpoan lana bilatu behardu. Egoera ekonomiko larri hortaz gain, zenbaitzuk agalaxia edo mihi urdinarenneke izigarriak behar dituztela jasan. Etsipena ari da laborarietaz jabetzen.Egoera horren berri eman dute prentsari ELB sindikateko Christian Harlouchet,Jean Paul Duhalde eta Mixel Etcheverryk, salatuz joanden astean Michel BarnierLaborantza ministroak hitzeman dituen neurri eskasak, porroskeriak baizik ezdituela eskaintzen. Garai berean, zereala egileek %200en mozkina dute zenbaitekateratu aurten. ELBk galdegiten du horiek bai-eta laborantzaz untsa baliatzen direnbanku, agro-enpresa eta saltegi handiek beren sakeletik zerbait atera dezaten la-borari hazleen alde. Zuzen baizik ez litaike gisa hortako elkartasuna, laborarienbizkar hainbertze gizendu direnen ganik, diotela ELBkoek. Salatu dute ere departa-menduko prefetak, suprefetak eta Paueko Laborantza Ganbarak ez dutela behar-denik egiten krisi hortarik ateratzeko... Hain xuxen, Pauen bazen astearte huntan,kaseta hau moldatzen ari ginenean, bilkura garrantzitsu bat aterabideak aurkitzeko.Bilkura emankorra ote, ala aitzinekoak bezala fruiturik gabea ?

TOPAKETA GERTAGAITZAKAzaro erditan hasirik, ilabete hunen 29raino iraunen dute Topaketa gertagaitzekBaionan, Angelun eta Miarritzen, Lézards qui bougent konpainiak antolaturik. Izen-dapenak dion bezala, ustegabeko tokietan aurkitzen dira topaketa horiek (frantsesez“Rencontres improbables”), artistak baidoatzi publikoaren ganat, hau aurki ditaikeentokietara. Huna hemendik aitzina zer eskainia zaikun.

Azaroaren 20an, ortzegunez, Baionako IUTan (15:00) Rythmes bleusikuskizuna, musika eta pintura elkarturik, Bruno Aguerre margolaria

eta Stephane Gourc perkusionistaren eskutik (Barojakozalditegietan, Angelun, azaroaren 26an asteazkenez(20:30) errepikatuko den ikuskizuna). Eta beti ortze-

gunean (20:30) Baionako Kalostrape ostatuan, Maren-go karrikan, François Donan eta Frantxua

Cousteau-ren Kalostrapeko gutunakantzerkia, euskal idazle askoren

testuetan oinarriturik.Azaroaren 22an eta 23an, larunbateta igandez, Angelun, Barojako

zalditegietan, dantza ikastaldia 18 urtezgoitikoentzat, Johanna Etcheverry eta

Sarita Beraha koreografoek zabaldurik (60 eurobi egunentzat). Igande aratsean (19:00), toki hor-tan berean, Le flux des ours dantza ikusgarria, bikoreografoek eskainirik.Azaroaren 27an, ortzegunez (14:30 eta 20:30)Baionan, Luna Negra kabaretean, Les crieurspudiques kantari eta musikari taldearen emanaldia,

antzerki, poesia, musika.Azaroaren 28an, ostiralez (10:30 eta 19:30) Baionan, Atalante zinegelan, KatiaScarton Kim zinegile suitzarrarekin da hitzordua finkatua, topaketak bukatzeko.Mintzaldi batzuk ere beharrak dira artetik, filma batzuz lagundurik, Maena Py an-dereak eskainirik : azaroaren 21ean (14:30 eta 20:30) Barojako zalditegietan, JohnCage pianistaz ; azaroaren 24ean (14:00 eta 20:00) Miarritzeko Royal zinegelan,Mattew Bamey artistaz ; azaroaren 25ean (14:30 eta 20:30) Barojako zalditegietan,Jan Fabre dantzariaz.

-Xingolaren mozteko, Jean Castaings departa-menduburua, Peyuco Duhart Donibaneko auza-peza, Philippe Rey prefeta, Michel Hiriart erki-

degoburua eta Daniel Poulou deputatua.

Manifestaldia erkidegoaren egoitza berriko atean

MAITE DITUGUN OLERKARIAKKoldo Zubeldiaren eguna

Page 4: Herria 2982

4

KARRIKAN ETXE BERRI BATFrancis Jammes karrika eta Zapatainenkarrikaren juntan den etxe zaharra, parteaurdikiko dute eta berrituko. Badu 5 urtesalgai zela eta debalde utzia. Duela urtebat, Jean Cerezo eta Eric Bouteau herri-tarrek osatzen duten “Bi-Erro” etxe-gintzako S.A.R.L-ak erosi du eta obretanhasi berriak dira. Helduden urte hortanbukatuko dituzte hauek. Bi zatitan berexiaizanen da ekintza hori. Alde batean, Za-patainen karrikan dagon aldean, lauegoitza eginen dituzte eta FrancisJammes karrikako aldean 3 saltegibeherean eta goiko lehen mailean eta

bigarrenean hiruna bizitegi. Orotarat 10 bizitegi izanen dira “Résidence des cordon-niers” deitzen den bizitegi gune hortan. Bizitegi horiek saltzeko eginak dira etabarneko obrak erosdun bakotxak bukatu beharko ditu bere gosturat. Gune horrek hix-tura bat emaiten zuen herriko sartzeari eta etzaio nehori dolutuko horren berritzea.Damugarri da Zapatainen karrika neurri beretan geldituko dela, etxe berri horrekzabaltasun bera beiratuko duelakotz, haatik goratasunean metro bat eta erdi gehiagoizanen du eta hunek zenbait kezka sortu ditu auzoen ganik.

MUS XAPELKETAAzaroaren 22an “Peña Idiak” elkartearen gelan antolatzen dute mus xapelketa haundibat. Huntan parte hartzeko izenak eman behar dira, egun hortan, tokian berean ara-tsaldeko 2etarik aitzina eta 10€ jokolari bakotx. Hiru orenetan hasiko da lehiaketa.Irabazdun taldearentzat 400€ sari izanen da eta finalistentzat 200. Bertzalde askosari emanen dituzte lehen tokietan bukatuko dutenentzat. Aratsalde guzian taloak etaedariak izanen dira nasai.

IKASTOLAKO PESTAMendeala gela mukurru bete da berriz ereiragan larunbatean, Hazparneko Ikastolakantolatzen zuen pesta ederrean. LehenikEzkia Ikastolako haurrek eman dituztekantu batzu eta ondotik “Haurrock” La-rresoro eta Arbonako haur taldeak xoratuditu ikusliarrak. Erromeria bat antolatua zenondotik eta guziek dantzaldi batean partehartu ahal izan dute.

FRANTSES D’ARDAN PARROPIAK 10 URTEAzaroaren 30ean, Frantses d’Ardan Hazparneko parropia haundiaren 10 urteakospatuak izanen dira Mendeala-ko gela haundian. Laugarren urtea du holako elga-rretaratzea egiten dela, elgarri juntatuz, adin guzietakoak, herrien arteko loturakazkartzeko, eliza itxura emaiteko eta agertzeko ! Burraso gazteri partikulazki zabal-dua da gomita, ezen hilabeteko familien meza izanen baita ere. Meza horren urteburukarietarat mintzatuko dira M.C.R adinekoen mugimenduko kideak, Sokorri katolikoa,JMJ eta Ecclesia taldekoen ordezkariak. Meza hortaz baliatuz, eskualde huntarat jinaden apez berria Jakes AMESTOY presentatua izanen da ! Hau izanen da egun hor-tako meza emaile eta predikaria. Igande hortan ere dugu Marc AILLET apezpikuberriaren ordinazionea Baionako katedralean, aratsaldeko 3ak eta erditan. Parropi-ak, autobus bat muntatzen du zelebrazione hortarat joan nahi dutenentzat, ara-tsaldeko 2 etan joanen dena Hazparnetik. Izenak eman behar litezke, azaroaren 27-aaitzin, apez etxerat telefonatuz.

HAZPARNE

Baionan KantuzAzaroko hitzordua larunbat huntako dugu jada eta usaian bezala, Tuntuna elkartea inda-rrean jinen da hilabete huntako hautatu kantuekin. Kantu ezagunak, merkatuko galeriatikgogotik emanen direnak, bainan ere kantu berriak edo berritsuak, Lacarre plazanerrepikatuko ditugunak. Larunbat huntan Etxahun Iruriren pastoraletako artzainen kantua“Borthietako” basatik kantatzen ikasiko dugu. Beraz ez huts egin Baionan Kantuzenazaroko trena, goizeko 11etan xuxen hasiko baita. Larunbat arte … prefosta !

Igandean apezpikuak agurrak egin dizkio diosesari Jendez betea zen Katedralean agurtu ditu diosesako girixtinoak Moleres apezpikuak joanden igande arratsaldean. Hor ziren auzo diosesa guztietako apezpikuak bai eta ere JuanMari Uriarte Donostiakoa, eta Jose Mari Setien, Donostiako apezpiku ohia. PierreMolères hogeitabi urtez egon da Baionako apezpiku. Euskara ere ikasi du urte horietan,eta hitz batzuk euskaraz erran ditu mezaren kari. Pierre Molères-en segida hartuko duenMarc Aillet, apezpiku ordenatuko dute Baionako katedralean azaroaren 30-ean.

Afari beroen sasoia zabalikBaionako trein geltokiaren inguruan ezarri dute afari beroen aterbea, eta zerbitzua irekidute helduden martxo ondarra arte. Sekulako elkartasun sareak garraiatzen dituzte afaribero horiek. Emmaus, Aterbea, Point Accueil Jour, Gurutze Gorria eta Laguntza Katoliko-aren artean hirurogeitamar laguntzaile lerrokatzen dira arrats guziez afariaren zerbitza-tzeko. Hazkurriak “banque alimentaire” etik jiten dira komunzki, baina Géant Casinok zer-bait gehitzen du azaroan barna, Lestrade eta Mercier okindegiek, Codega harategiak etaMaite merkatutegiko arraintegiak hazkurri alde jarraikia ekartzen dute. Abentura hasia da,Eguberriko besta presondegiko sukaldeak eta Ofizialdegiko okindegiak, kolegio eta lize-oetako ikasle zerbitzariek gauza ezti eta graziez beteko dute.

BAIONA

Kasu huniPuska trabagarri hoien bilketa egina iza-nen da abenduaren lehenean, astele-henez. Izenak eman behar dira Makeakoherriko etxean, azaro hunen 27rako,ortzegunez.

SortzeakHuna lehenbiziko haurra sortu delaLekorne Ottandean Christophe etaCecile Belchiten ohantze berrituan,Andoni deitu dutena. Aldiz Naia sortu da Makea Amestoian,Nikolas eta Isabelle Olhagarayen lehenetorria. Handi ditela osasun eta zori-onean gure bi sortu berriak. Goresmenherrikoiak Andoni eta Naiaren aitamauroseri eta aitatxi eta amatxiren ondoanegon ditela !

Ez huts eginIgandean, azaroaren 23a, Makea Minde-gian ukanen duzue ba kanta eta antzerkibaten ikusteko parada. Lehen partea15.30etan Txilikak kantariekin eta biga-rren partea, 16.30etan, Udalekuantzerkia, Pantzo Irigaraiek troxatutakoa.Jada arrakasta ezin hobea ukan duena.Beraz etor oste handian !!!

AiretikJo pilota eta segi. Bai segitu dute, xitoakB mailean, Iban Jauregiberri - BastienIribarren 22 eta Senpereko taldeak 9.Iban eta Bastienek jokatuko dute finalaKanbon 15 orenetan. Aldiz, finalerdietansartuko dira Eñaut Etxeverria - BenoitCachenaut, irabazi baitute 22-7Airetikeko beste pare bati gaina harturik.Biba zuek, eta egon fleitean lagunenartean eta jo pilota gogotik.

Hazilaren 11nIragan da egun hori ere, 30 bat lagunekbazkari goxoa gozatuz.

MAKEA - LEKORNE

Bataio : Sakramendu hori errezibitu duArruabarrena Elissalde haurrak. Zorionakhaurrari eta etxeko guzieri.Ezkontza : Helduden larunbatean elga-rretaratuko dira Nathalie Nesprias etaGilles Salha. Bizi ditela luze eta uros etagoresmenak familia guziari.Appel Detresse : Elkarte horrek merkesaltzea egiten du Reketenian, ortzegunhuntan, 10etarik aratsaldeko 5 orenakarte. Etor gostuan izanen baita hauta fran-go eta beti miserian direnen laguntzeko.Selauru hustea : Haurren merkatu horiizanen da abendoaren 29an, 10etarikaratsaldeko 4ak arte, herriko plazan. Hau-rraren izena, adina eta telefono zenbakibat eman telefono huntarat deituz :0559540084.Eguberriko merkatua : Abendoaren13an Pierre Loti plazan gerizatua, izenemaitea turismo tokirat. Tel : 0559540084.Idoki : Eguberriko zareak merkatuan diragure herrian. Mikela Untsain-ek mol-datzen ditu zare horietarik. Gauza horienlibratzea merkatuan abendoaren lehenetik20erat. Telefona Idoki : 0559658547 edowww.idoki.org M.L.

AZKAINEN, MINTZALDI eta KANTALDIPiarres LARZABAL antzerki idazlezenaren heriotzearen hogeigarren urte-buru kari, Azkaingo Herriak, Euskal Kul-tur Erakundeak eta EuskaltzaleenBiltzarrak ekitaldi bat antolatzen duteazaroaren 22an, larunbatez,16:30etan hasiko dena Azkaingo “BilToki” gelan (Herriko Etxearengibelean).

Hona egitaraua :-16:30 : Piarres Larzabalen antzerkizatiak eta lekukotasunak, EugenioArozena Oiartzuarrak aurkezturik orde-nagailu bidez;-17:00 : Mintzaldia : “Piarres Larzaba-len antzerkigintza “1950-1982 – Antzer-ki identitarioaren paradigmak”. Hizlaria :Ixabel Etxeberria, irakaslea. Anderehonek azaroaren 13an pasa du bereDoktoregoa Bordelen eta lehen aldiaizanen da laburpen bat eginen duelapublikoki. Mintzaldi denboran, zatien ira-kurleak : Maite Deliart, Graxi Solorza-no, Pantxoa Etchegoin eta DanielLandart.-18:30 : Ahamen eta hurrupa batAzkaingo herriak eskainirik.-20:00 : Kantaldia elizan. Lau xiberotara cappella ariko dira : Jean Bordaxar,Robert Larrandaburu, Jean-PierreLuro eta Jean-Noël Pinque. (Sartzeaurririk).

AZKAINE

Jean Zubiarrain-ek ehun urteak ospatzean, Pierrot Erramouspek kantatu bertsuak

Ehun urte betetzekariAlegrantziaz betebeterik hastera noa kantatzenGisa huntako kasuak bakan baizik ez dira gertatzenZure ondoan giren guziak baigaitu alegeratzenGure Jainkoak ez du deneri bizia hola luzatzenEhun urteak bete dituzu ez du naituenak ospatzen

Gaztetasuna bai osasuna baitzintuen zure aldeKuraiarekin lanari lotu demendren dudarik gabeFamiliari lotzeko ere etzira izan herabeBortz haurren aita zarenaz geroz hori zuretzat da hobeJaun zerukoak egin zintuen ainitz bertuteren jabe

Aspaldidanik galdu zinuen zure biziko lagunaNahigabeak emaiten baitu barnean iluntasunaHalarik ere ez duzu galdu biziaren maitasunaOrai zure zain hortxet daukazu zure familia onaBai eta ere zu baitan duzun fede ta leialtasuna

Pierrot Erramouspe

Egutegiak helduAzaro azken huntan eta abendo hortan Uztaritzekosuhiltzaileak ibiliko dira etxez etxe helduden urtekoegutegien eskaintzen. Kenka larri gehienetanbadakigu ateraldi ainitz egiten dituztela urtean zehar.Nehork ez baitezake erran egun batez edo bestez ezduela horien laguntzaren beharrik ukanen, gomen-datzen dut deneri ongi etorri hoberena egitea gizonedo emazte sokorritzaile hoieri. Merezi dute !

Santa KatalinaHeraiztar eta kaperaren adixki-deak elkarteak ospatuko duazaroaren 23an igandez SantaKatalina tokiko kaperarenpatroin sainduaren besta.Jakin behar da elkartea delakaperaren jabe eta azken urtehotan lan asko egiten duelaestatuan begiratzeko. Bainanoraindik lan handi ta ttipi nahasmahas, hemen zerrenda ezindezazkegunak, asko gelditzenda egiteko ondoko urteko egi-tarauan. Herriko etxeak ekar-tzen duen diru laguntza ona-ren gatik gastuak frango goradoatzi. Hortako egun hortanelkarteak galdegiten du inte-resatuak diren guzier diru alde-tik jestu berezi bat egiteagutun azal batean emanez etaegun hortan elkarteko ordez-kari bati helduz. Eskertuak diradenak aitzinetik. Egun horrenegitaraua hauxe da :10 ak etaerditan meza kaperan, ondotiklehenik bixkotx saltze bat etaeguerditan zintzur bustitze batdenentzat sangriarekin etamutxikoen dantzatzea « Erdiz-ka » taldeak alaiturik. SantaKatalina on deneri

UZTARITZE

EskubaloiaKanboko Sukil Hand elkarteak 180eskubaloilari dauzka, ttipienetik handi-enerat, urte guzian eskubaloiko xapelgodesberdinetan ari direnak. Azaroaren 22huntan, besta giroan iraganen dira Kan-boko kiroldegian hiru partida : 17.00etangaztetxoak (15 urtez pekoak) Hendaiarenkontra, 18.30etan gazteak (18 urtezpekoak) Ortesen kontra eta 20.30etantalde nagusia, hau ere Ortesen kontra.Nesken arteko partidak hiruak. Ondotik,jateko eta edateko denentzat.

KANBO

Hazilaren hamekaEgun horrekin izan dugu usaiako zeremo-nia. Hamaiketan meza. Hor aurkitzen zirenberen hiru banderen gibelean gerlari ohimultxo bat, herriko kontseilua, jendarmeria,suhiltzaileak eta jende alde ederra. Otoitzeguna izan da gerla guzietako hilentzat.Aipamen berezi batekin 14eko gerlanhilentzat. Meza ondoan soldado hilen harri-aren aitzinean andere auzapezaren ordeMarcel Arribillaga axuantak irakurtu duminixteriotik jin gutun bat. Gutun hortanaipatuak izan dira gure soldadoen sofrika-rioak. Biziaren han uztea eta egun hunekinizan zen denen bururatzea, ondotik EmakHor-eko soinulariek eman dituzte beharziren soinuak. Gure partetik behar ginukeduela 90 urte izan gertakarien oroitzapenagure burutan berritu. 72 herritarrek berenbizia han utzi zuten. Zonbat emaztealargun, zonbat haur umexurtx. Bertzaldebadire ainitz, gerla izigarrian gorputzeanhartu sarraskiak beren bizi guzian karreatudituztenak. Hori ikusi dugu aski hurbildik.Bixtan dena ondoko gerletan ere aipamenbertsuak izan direla, hilak ere berdin zen-beit familietan doblezka.Egun horren karietarat gure haurrean ikasikantu batzuen zati bat berritzen dut. “Goiz

eder batean / San Martin goizean / Hazi-laren hamekan / Etsaia aldairan / Hamekakirian / Bazoan lasterretan”. Errepika : “Bibabiba Frantzia / Frantzia maitea / Gaur goitikduk utzia / nigar egitea.”

Elkarteak ElgarrekinEgun berean ere turismo bulegoak susta-turik izan dugu herriko elkarte guzien elga-rretaratzea. Herriko etxe gibelean oihalezkogerizapean elkarte bakarrak zabaldu dituberen izaitea erakusten zuten gutunak etaere bakotxak bere argazkiak. Alaitasun onabazen. Senpere Kantuz taldeak bere kantuxaharrekin eta Emak Hor-eko musikariekberen soinu ederrarekin. Denak elgarrekinaurkitzeko biltzarrak on handia ekar dezakeherritarren artean.

EUSKARAZ MINTZA !Senpereko Herriko Etxeak eta EuskararenKontseiluak partxuergoan antolaturik,euskararen astea dugu aste oso hau,saltegietan, lantegietan, elkarteetan, bule-goetan, karrikan, euskaraz mintza gaitendenak gehiago. Eta azaroaren 21ean,ortzirale aratseko 8.30etan, mintzaldi bateskainiko dute Erramun Bachoc eta TittoBetbeder-ek, gaia “Euskararen egoera IparEuskal Herrian”, Herriko Etxeko gelan.Deneri idekia den mintzaldi-eztabaida.

SENPERE

Bizitegi berriak izanendiren tokian obrak hasiak

Haurrock kantari taldea

Sukaldaritzanbeti xintxo Mayi Claverie

Hondakintegia : Itsasuko hondakintegia haundituko da. Obren denboran, hots abenduaren1a eta 23a artean, hondakintegia publikoari hetsia izanen da astelehenetik ortziralera.Haatik, larunbatez eta igande goizez idekia izanen da. Astean zehar, Zuraideko hondakin-tegira joan beharko duzue. Ondoko orenetan idekia izanen da : astelehenez 14:30-18:00,asteazkenez 9:00-12:00 eta 14:30-18:00, ortziralez 9:00-12:00 eta 14:30-18:00.Kantua eta arrabita : Herriko Etxeko Kultur Batzordeak antolatzen du kantuari eta arra-bitari (biolina) eskaini gaualdi bat azaroaren 29an, larunbatez, aratseko 8.30tan, Itsasukoelizan. Kantaria izanen da Rany BOECHAT, mezzo-sopranoa, eta arrabitariak izanen diraMarina BEHERETCHE eta Pierre BLEUSE. Sartzea urririk.

ITSASU

Page 5: Herria 2982

5

Santa KatalinaEgundainotik Santa Katalinako feria izanda Heletan egun haundia, haurrak ezeskolarat joaiten, ahaideak errezibitzen,multzoka zaldiak iragaiten, hots egunederra. Bi egunetaratzean haustura doibat izan zen, lehenean zaldia zagon etadago jaun, hori 24ean aurten ere halaizanen da. Bigarren eguna 25ean behienaldi, horrek du beherakada hartu behiagutiago jiten delakoan eta beste bideakbadirelakotz sal erospenetan.

Horra zertako aurten bigarren egungoizean, kontseilu eta feiriaz arduratzendirenek ezarri duten zaldi lodien lehiake-ta, andanak emana dute izena partalierizaitekotan, segur balioko du ikustea.Beraz orori ongi etorri.

Asteburuko mezakIbiakoitz aratsean, 8.30etan Iholdin. Igan-dean 9etan Landibarre eta Armenda-ritzen, 11etan Mehainen eta Heletan.

Herritarra

HELETA

Mus zoingehiagokaBesta elkarteak antolatzen duen mus lehiaketa, azaroaren 23an dugu, igande ara-tsalde huntan, Denen Etxeko gela berotuan. Jokolariek 2 orenetako hurbildu behardute. Oroitarazten dugu 200 euro eskainiak direla xapelduner eta sari eder ainitzbestalde. Jakinarazten daukute ere aratsalde goxo baten iragaiteko behar diren janarieta edariak kausituko direla lekuan berean. Beraz ongi etorri muslari guzieri !

IZTURITZE

HeriotzeErnest joan zaiku… Etxetik bere azkenegoitzarat, elizkizun ederrak arteanainitz ohore eta eskertzerekin eremanaizan da ene bizi laguna. Segur naiz, gal-datzen diotan bezala, hasia dela, bi zir-toren artetik, Jainkoa aldean, hunekgraziaño bat igor dezan bakotxari enepartez, eskertua izan dadin presunabakotxa.Uste dut zeremonia horrek suminduraguziak urtu dituela… Eta orai, Ernestpausa goxoan, joan ziren bezala etagelditzen girenak goazen aitzina. Atxiketa iraun ! Hiru hitz eder hauekin, gogobihotzean : fedea, esperantza, karitatea.-

M.A.

GirondatikErnest Alkhat-i agurra

Herritik entzuna dut doluzko kanpalaHaize latz baten gisa hunkirik naukalaErnest Alkhat tupustez mundutik doalaOihan ttipian moztu zuhaitz bat bezala

Hainbat aldiz kantatzen entzuna zintudanEgi gordain zehazle, gogoz beti sutanUr garbi iturrien antzeko burrustanGeure ahuluneak salatuz bertsutan

Bertsozale munduan hutsune ta penaEz da ttipiagoa familiarenaBiena izaitea ez da errexenaHor duzu irabazi denen goresmena.

Piarres Trounday

ARMENDARITZE

HeriotzeBaginakien eta penatuak ginauden minbiziak joa zuela Jean Baptiste Etchart Lanjabu-rukoa. Present ederreko gizona zen eta ofizioan trebea. Erretretan izana gatik, 68 urtebaizituen, segitzen zuen zurgin lanetan, amodioz. Ainitz jende jin zaizko bere ehortze-tarat. Pausa zaite Jan Batit, agian bi irriren egiteko xantza aurkitu duzu, sofrikario gu-zietarik libratu ondoan. Leon, Graxi, Kriztiane eta familiako guziek har gure atxikimen-duzko dolumin beroenak.

IHOLDI

Heriotze eta ezkontzaJoanden astean lagundu dugu bere azken egoitzarat Cesareo Elizondo izenekogizona. Sortzez Baztaneko Arizkune Bozateko auzokoa. Bost seme-alaben aita,Luzaiden esposatua zen aspaldi eta ofizioz, edo lan motaz, hargina zen. Orai dolumi-nak eskaintzen ditugu alarguntsa gelditu den Ascension Aintziburu eta familia guziari.Beste berri bat ere izan dugu, bainan hau berri ona. Joanden larunbatean esposatuda Luzaideko elizan Undarola Xaparreko alaba, Maddalen izenekoa, Izpura Agotekosemearekin. Izpura herriak izanen du gaztetasunak ekartzen dien airostasuna.Beraz, bizi uros bat opatzen diegu bikote gazte horri eta amodio hortarik sortzen ahaldiren landare berrieri. Arbasoek ere atseginekin hartu dituzte, ikustean familiak etaetxeak badutela segida ona. A.A.

LUZAIDE

Dolu : Joanden astean, ehortzia izan da Jean-Léon Iriart, 92garren urtean zendua.Bankan sortua, gazterik joan zen Ameriketara. Ezkondua, ez du aita izaiteko graziarikukan eta bere emaztea galdu ondoan, Baigorrira etorri zen, Okozen erosi etxera. Bereazken urteak Larrazkena zahar etxean iragan ditu eta hor bururatu du mundu huntakoaldia. Familiari helarazten ditugu dolumin bizienak.Ikastetxe berria : Azken egun hauetan, ohartu gira bazela mugimendu herriko etxea-ren gibelean. Hor, hasi da, duela hamabortz urte aipagai zen San Josepe ama askolaeta lehen maila, bai eta Bil Etxea kolegioa bilduko dituen eraikuntza berria. Beraz te-rrazamendu lanak abiatu dira eta lehen harria pausatuko da ofizialki abendoaren has-tapenean. OGEC elkartearen kudeaketa seriosak eman du proiektu hau bide onean.Eusko Jaurlaritzak ekarri diru laguntza ere garrantzitsua izan da bertze finantzamenduzonbait ardiestarazteko. Herriko Etxearekilako akordioak kondutan hartzen du ereaparka leku berri bat etxe hunen ondoan. Obrek, 2010.eko urtarrilean behar luketebururatu.Errugbia : Igande arratsaldean, Garazi-ko zelaian US Nafarroak errezebitu du Mielan– Mirande eta nagusitu da 18 – 12.Bixentainean, irri eta beste : Ortzirale arats huntan, gaualdi berezi bat eskainiazaiku Bixentainean : 8etan, pintxo-hurrupaldi ikastolak prestaturik ; 9etan “Looking forMister X” labur metraia ; ondotik, irri, bertsu eta musika, Arkaitz Estiballes eta UxueAlberdi bertsulariekin bai-eta Hudaltzainak taldearekin.

BAIGORRI

HeriotzeOroitzapena Erramun Pochuluri, bai, halada, Erramun gure lagunaren orroitzapenaez da gure gogoetarik aise itzaliko. Harenpresentzia hain zen hurbila, bere fami-lian, hainbeste zituen lagunen artean.Hura kausitzen zutenean lanoak aldatzenziren bere omore eta kantukoamodioarekin. Beraz Erramun zaudegure gerizan, ez bada mundu huntan,bertzean bederen. Ikus arte Erramun,atxikiz gogoan :

Kantu frango utziko diotet munduanKantuz ar diten beti nitaz oroitzean

Koraleko lagun bat

EskubaloiaSeigarren garaipena lerroan irisartarrentzat,aldi huntan Begleko talde bizkorraren kontra,gainera Philippe Oxandabaratz gabe, hauKubara joana pilotako munduko xapelgora.Bainan hunen ordaina, Beñat Arhancet, ezda ttonttoa izan, ez-eta ere bertzeakfuntsean. Partida erditan 3 punduren aitzinazuten irisartarrek, Marchis atezainak ikara-garriko balentriak eginik. Eta ondarreragaraipena, 32-30, Beñat Urruty eta PaxkalGuichandut-ek azken tantoak sarturik.Multxoko lehen dira irisartarrak, Tourne-feuillekin batera. Helduden larunbatean(20:45), Airoski gelan, Thuir-en kontrako par-tida. Bigarren taldeak aldiz galdu du, 38-28,Begleko beste talde baten kontra.

IRISARRI

Ehortze : Christine Larramendi Bordakoa azken egoitzara lagundu da 47 urtetan.Bere anaia eta arrebak onar dezatela gure doluminen adierazpena.

BUNUZE

Gaztaina jateOtxaldetarrak elkarteak herritar guziak gomitatzen ditu azaroaren 22an, larunbat ara-tseko 8etatik goiti, trinketeko salan izanen den gaztaina jatera. Hunekin batera eresagarno bai eta bixkotxak. Ongi etorri guzieri !

Euskal irratietatikGaztaina jatea aitzin, oroit haatik larunbat arats huntako meza (19:00) grabatukodutela euskal irratiek, agian ainitz jenderen presentziarekin, eta igande goizean zabal-duko (10.30).

BIDARRAI

KANTU BAZKARIA : Laugarren aldikotz, Lokarri elkarteak kantu bazkaria antolatzendu. Aurtengoa iraganen da helduden larunbatean, azaroaren 22-an, larunbatarekin,Landaburia jatetxe berrian. Kantari eta kantua maite duten guziak etortzen ahal dira.Tokiak mugatuak izanez, izenak eman behar dira Gaztenaneko Jean Paul Jaunare-nari (tel.: 05 59 37 78 21)JATETXE BERRI BAT : Jatetxe berri bat idekikozauku herrian: Betti Castorene sukaldariak Landaburiabaserria osoki arramoldatu du jatetxe baten egiteko.Nahiz kantu bazkaria han antolatua den 22-an, ostatu-aren idekitze ofiziala eginen da azaroaren 28-an. BettiCastorene jadanik sukaldaritzan arizana da DonibaneLohizuneko ostatu batzuetan eta azken urte hauetanAfrikan zagon Gabon eskualdean. Ortzaize Landaburiaerosirik, osoki arraberritu du jatetxe baten egiteko. Ongietorri hoberena ukanen duzue Landaburian.MUS LEHIAKETA : Ortzaizeko ikastolak antolatzen duen mus lehiaketa iraganen daazaroaren 30-an, igandearekin, Bidarraiko trinket ondoan den gela berotuan. Partehartze saria 22 eurokoa izanen da talde bakotxarentzat eta irabazleak 400 euro balioduen sari bat eskuratuko du. Izenak aitzinetik emaiten ahal dira Minhondo Irisarrikookinaren etxen (tel. 05 59 37 60 57). Jateko eta edateko izanen da tokian berean nahiduenarentzat eta talo ta xingar izanen da bururatzean.

ORTZAIZE

65 urte eta beti gazte65 urte aurten egin edo egin behar duten Aihertarrak, Attatean larunbatean bildukodira mahain on baten inguruan. Izena emana ez dutenek, Erramun Duguine herritaradeitzen ahal dute, edo berdin Attatea jatetxea (05 59 29 64 23). Ongi etorri guzieri !

Urrezko ezteiakJoan den larunbatean, Bixtaederreko Maddi eta Rene Larre andere jaunek, gertakarieder baten karietara, beren haur, familiako eta auzoak gomitatu dituzte : 50 urte baduezkonduak direla. Eta 50 bat ziren orotarat, mezan parte hartu dutenak, eta aperitifata bazkarian. Bizi luze eta zoriontsu bat opatzen edo desiratzen diegu.

17.Gau Beilaren ondotikIragan azaroaren 10-eko

17.Gau Beila orroitgarriageldituko da Belzuntze elkartekoantolatzaileentzat, uste gabekojendaldea bildu baita, tanpezbetea zelarik, eta tenorekoAiherrako Denen Etxea. 280bat ikusliarrek preziatu duteTipul eta Putil antzerkilarienarralleria, Pil Pil taldeko Borda-garay familiako ta lagun kan-tarien talendua, Amaia Rious-peyrous Anhauztar abeslarigazte eta xinplearen boz ederra,Ugutz Robles ixtorio konda-

tzailearen betiko omorea, Jon Maia ta Maialen Lujanbio bertsularien talendu eta pro-fezionaltasuna. Azken hauek, manera berezi batez jakin izan dute bertsutan egitengaualdi xoragarri hunen bilduma. Ez da dudarik holako gaualdiek, antolatzaileak lanberean segitzen, enbeia emaiten dietela. Milesker haundi bat zor diegu holako ikus-garri bat eskaini daukuten Belzuntze batasuneko kideeri, ahantzi gabe herritar bixkotxegile anonimoak. Helduden urte arte !

AIHERRA

M.S.A.-ren bilkura osagarriazMutualité Sociale Agricole et Familles Rurales elkarteak osagarriaz muntatubiltzarra iraganen da Donazaharren, ezkerparetako biltzarre gelan, azaroaren27an, arratseko 8 orenetan.

Herriko bestakGure herriko besta alegerek buruilarenerditan gaitzeko errakasta izan dute.Urte oroz bezala larunbat arratsean,gaitzeko afaria ginduen gure pilotakoplazan, basurde afaria egin dugularik.Xarmanteko jende aldia bildua zenkaria hortarat, ez baititake usu harra-patzen basurde afari bat. Nahiz kan-poan euria zen, barnean etzen deuseneskasik lehengo Barkoxtarraren kan-tuan erran zena : « han etzen eskasikmaitea zu baizik ! » Hemen pentsa-tzen dut zonbaitentzat maitea ere ber-din bazitaikela, gaitzeko gazte andanabaiginduen gure artean. Izan ditaikezonbaitentzat maitasuna ere loretanzagoela. Hori zinez geroko biziarenaments eder bat baita. Denentzat gai-tzeko arrats omoretsua izan zen, kan-tariak ere entzun gintuen, kantu xaharaspaldikoak eta oraikoak, denetarikxaramelatu dituzte.Igandean aldiz arratsaldez pilotariekxarmanteko partida egin zuten, eskuzarta andana baten artean, heien ondo-tik zernahi josta molde denendako on-tzen gisan, sokatira eta holako ainitz,zonbait irri egin dugu, eta jokoan arizirenek zonbait indar golpe ere ba.Arratsean aldiz piperrada eta xingarafaria denentzat. Sobera ona zen ! Eznaiz aise gelditu jatetik, beharrik arnoona ere bazen, bertzelaz egarriarekinzernahi ikusi behar ginduen !Eta huna asteleheneko eguna ! Hauherritarren eguna, nik arras maitedudan eguna.

Herriko plazan bildu gira herritarrak,gaitzeko omorean elgarrekin bazkarion baten egiteko lagun-arte goxobatean deliberaturik.Gaitzeko bazkaria zen, arrain freskoe-kin hasi eta bildoskiz osaturik, gurebortuetako ardi gasna gozoa ahantzigabe, eta ere herriko berezitasuna,«Katalanbroxa», herriko emaztek pres-taturik. Horiek denak arno on batezlagundurik !Bazkari guzia herriko gaztek mahaine-ra zerbitxatua eta hori artetik arralleriazonbaitez apaindurik.Herritarrak gazte eta zohitu denakelgarrekin gaitzeko giroan egon ginen,soinulariak ere euskaraz kantatuz aribaitziren denen alegeratzen. Etxekozetxeko, egun xoragarri bat iragandugu.Herriko bestek neretzat beti badutehalako berezitasun bat, maite dutEzterenzubin senditzen dugun elkarta-sun bero hura, denek biziaraztenduguna.Bazkalondoan denak goxoan gindau-delarik behi alde eder bat «Iropileko»soroetan uda pasatua zutenek «iruzki-rat argitzen» zutela iragan ziren plazabazterrean gaindi neguko bazketaratburuz beren juare haundiekin bazte-rrak harrotzen zituztela. Hori ere zinezgure herrikoa ! Zer edertasuna !Oro har besta goxo bat izan da, denenizpirituan halako giro sano bat utzidaukuna, gure egun orotako lanenartetik gogoa freskaturik utzi gaitu.

M. herritarra (gero beretik)

Ezterenzubi nere herri maitea (2)

BettiCastorenesukaldaria

Publikoa artister begira

Page 6: Herria 2982

Neguari hurbiltzen arita, bakar-tasuna eta hotza batzuentzat,karrikako lur gogorra erretiralekua bertze zonbaitentzat. La-guntza galdez elkarteek jokodute gure atean.

“ Ene haurrideak diren xumeenhorietarik bati egin duzuen aldiguziz, eni dautazue egin ” : Je-susen solas horiek CalcuttakoTeresarentzat eragin handiaizan dute dudarik gabe berebizi moldean.

Jugoslaviar emazte hau, Skop-je herria utzieta Indiako lurreankokatzen da eta hango miseriagorria ikusirik bere ahaleginguziak eginen ditu bizi osoan,kasik azken hatsa eman artinolaurogeitazazpi urtetan, erlijioeta arraza bereizketarik egingabe, behartsuak inguratzeko. 1932an Lorette serora kon-gregazionean zelarik beregogoko botu pertsonala eginazuen pobreen pobreenak zer-bitzatu behar zituela hitze-manez Jainkoari.

1946 an inspirazio berezi batukanik : “ Hori egingo duzuneretzat ”, erabaki zuen Kari-tatearen Misiolariak sortukozituela ; eta laster hasten dalehen desmartxetan. Ez diratrabarik gabe eginen Elizakoburuzagiak behar baitziren kon-bentzitu lehenik, bertze seroraorden berri baten beharra onar-tarazteko. Zenbat hitzordu, es-kutitz eta argumentu ez dituaitzinatu behar izan, zenbat e-rrefusa eta ixilune jasan. Errangabe doa bazakiela beretzatalde ainitzetarik ukoegite ikara-garria izanen zela : “ Sentiberanaiz, gauza ederrak eta gusta-garriak, aisetasunak ekartzendituen emaitzak - maitatuaizaitea eta maitatzea – laketzaizkit. ”

“EZ IZI”“ Ez izi, zurekin izanen naizbeti, itsutuki konfiantzaeginezazu ” : hitz horiekgogoan azkar sarturik, biurteren kataska eraman on-doan, urdinez inguratu sarixuria jantzirik, sakelak hutsik,Calcuttako karriketan miseri-aren kontrako borroka, izen-daezina, goizetik arrats erama-ten du, hiriko auzo tristeetaneriak artatuz, karrikako haurmiserable goseak bilduz, jateraemanez, xaharrak soleituz,hilzorian aurkitzen zituenak

duintasunean azken orenakiragaiten lagunduz.

Eskola, umezurtz-etxe, artategieta zer oraino ez du eraikiarazi,beti nunbeitik ateratzen bai-tzizaion dirua materiala hor-nitzeko eta pagalanak or-daintzeko. Eta zenbat eta zen-bat serora bokazio ez du piztu,hamabost urte geroago 1963anKaritatearen misiolari fraileaksortzen zituela eta berantagoberriz, 1979an kontenplazio-rako fraile eta serorak !“ Jesusi utz-otzue eskuak libroeta zuen baimena eman karku-larik egin gabe ! ” edo : “ Ha-rrazue emaiten dauzuen guziaeta emozue hartzen dauzuenguzia irriño zabal batekin ” :hola gomitatzen zituen seroralagunak.

Otoizlari suharra, fede azkarrabeti eta beti irakusten du ingu-rukoeri… Baina jadanik 1949-1950 inguru hortan ikaragarrikoiluntasunak hartua du. Eta“ gauak ” ez du argirik ekarki ;Jainkoaren gutizia neurrigabeaeta aldi berean “ mina ”,barneko zolarik-gabeko hutsa.“ Nere baitan ez da Jainkorik ”dio bere elkarridazketan.“Zerua hetsia da alde guzitarik”eta “ilunpetako iduzkiak bizikidirdiratzen du.” Baina“Jainkoaren landetan loreizaiteko” bere burua eskaintzendu irriñoa eginez deneri.

Bere burua ezdeusa eta ahal-gabea daukalarik, bere lekuko-tasuna emaitea galdatzen dionbakoitzari baietza ihardetsikodu, pobreen bozaren oihartzu-na entzunarazteko apaltasunhandiz.

ARGIA NAGUSI“Maitasuna baita fedea e-kintzetan, zerbitzua da maita-suna obretan ” : Hau, beresinesten-dut bilakatu da, berakkondatzen duen ixtorio hunekerakusten duen bezala :“ Behinere ez dut ahantzikoBourken gertatua : hiri-bazte-rreko tolazko eta kartoinezkotxabola batzuetan ibilki ginen.Horietarik batean sartu nintzenbakarrik bizi zen gizon batagurtzeko eta erran nion : “otoi utz-nezazu zure ohea mol-

datzen eta jantziak garbitzen. ”Ezetz, ez zuela balio zion tris-teak… Azkenean onartu etahain gogotik zen nun lana buru-ratzean atera ninduen sakelatikgutun-azal zahar bat, hunenbarnean bertze gutun-azal bateta barnean bertze bat. Batbertzearen ondotik ideki zitueneta handik aitaren argazki ttikibat hartu eta luzatu ninduen.Argazkia begiratu eta berari soegonez erraiten diot : “ Aitareneite izigarria duzu. ” Poz handi-ak hartu zuen orduan. Argazkiabenedikatu eta itzuli nion.Gutun azaletan beharbezala al-txaturik sartu zuen usaiakosakelan bihotzari hurbil. Gela garbitzen ari nintzela, e-rrautsak hartua eta zokoratuazagon argi-untzia erakutsi etaerran nion : “ Ez duzu holakoargi-untzi ederra pizten ?“ Norendako piztuko dut, baduilabeteak nehor ez dela nereikustera etorri? ”Orduan menturatu nintzen er-antzutera : “ Serora lagunaketortzen balietz ez zinuke piz-tuko? ” Baietz ihardetsirik, hasiziren gizon hunen bisitatzen,bost- hamar minuta egunean,argia piztuz aldi bakoitz. Bueltabaten buruan berak piztenzuen eta emeki-emeki geldituziren hunen etxean sartzetik,baina goizean pasatzeanikusten zuten argia.Gertakari hau arrunt ahantzianuen; bi urteren buruan gizonhorrek helarazi ninduelarikkomisionea: “Errozue serora -lagunari nere bizian piztu duenargiak beti dirdiratzen duela.”

Bere buruaz ziolarik “arkatzaJainkoaren eskuan” dela,“munduko emazte boteretsue-na” zela dio J. Perez de Cuel-lar, ONU-ko idazkariak. Hogoitabat garren mendeko

mistika hunek zeruratze helbu-rua ere finkatua baitzuen gero !“Saindu bilakatzen banaiz, (se-gurki ilunbetako saindu izanennaiz) zerutik eskastuko naiz jar-raituki lurrean ilunpetan bizidireneri argia hornitzeko”.

Bai milesker segizazu zu beza-lako langile bikainak ehunkaeta ehunka emanez haurrideta-sun - argia nagusi dadin lurhuntan…

Graxi Solorzano“ Les écrits intimes de la

“Sainte de Calcutta” ” Ed-LETHIELLEUX

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Badira libratuak direnak, hala nola frantsesak azken egun haue-tan. Ez omen da dirurik eman haien askatzeko. Batzu arizan dira harremane-tan bahitzaileekin bainan ez dugu deus jakinen. Holako “segeretuak” badira.Halere bahituen kopurua berdin gelditzen da munduan gaindi.

***Aste azkena : Sozialistentzat aste azkenak ukanen ditu bere gorabeherak. A-labaina Segolene Royal-en taldea aitzinean dabila %29-kin gero heldu direlaDelanoe eta Martin Aubry, bakoitzak %25etara heldurik eta laugarren Hamon%19rekin. Nola konponduko dira ? T.S.S. (Tout Sauf Segolene) delakoarenalde badira, bainan ez da aise lehenaren baztertzea.Kanpotik ikusirik, badu Sozialisten Kongresuak tango dantzaren itxura : bi u-rrats aitzina, urrats bat gibelka. Zernahi gisaz militantek hautatzen duteidazkari nagusia, erran nahi baita egiazko nagusia. Prest da Segolene karguhorren bereganatzeko, hala adierazi baitu joanden ortziralean. Bainan nahi duordezko bat eguneroko lanaren egiteko eta alderdiaren zaintzeko, berak2012garren urtea duela gogoan.

***Ernest Alkhat : Euskal Herritik urrun nintzan zendu delarik Ernest Alkhat ber-tsularia eta “Herria” astekari honetan idazten zuena. Gazterik joan zauku etahorrek eremaiten nau iragan urteetara, gai emaile nintzelarik, orduan ezagutubainituen Xalbador, Mattin, Xanpun eta gazteagoak zirenak Esponda, Mendi-boure eta bertze, Alkhat haien artean. Joan da Ernest adiskidea, bainan, daki-danez, uzten du segida bere semearekin. Hain zuzen, entzun daiteke segidahori, sekulan baino gehiago bertsulari gazteak agertzen baitira ez bakarrikHegoaldean, bainan Iparraldean ere. Hor daude lekuko, erakusten dutela ezdela galtzekotan bertsularitza eta, denbora berean euskara. Ohore gaztehoriek moldatzen dituzten bertsuzale erakasleei !

***Errugbia : Frantses taldea jokatu da larunbatean Ozeaniako ugarteetakojokolarien kontra. Irabazi dute 42 eta 17 bost entsegu markatuz. Domaia daOzeaniar bat kanporaturik hamalau jokolarik jokatu dutela kasik partida osoa.Top 14 xapelgoan Baionak segitzen du bide onetik Bourgouin-en irabaziz (13eta 9). Akizek eta Montauban-ek elgarren bete bukatu dute partida (20-naberdin). Miarritzek galdu Perpignan-en (27 eta 12), Mont de Marsan-ek ereCastres-en (26 eta 6).

J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

MAITASUNA BAITA FEDEA EKINTZETAN…

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

Liburu aski harrigarriadu plazaratu berria At-lantica argitaletxeak :Parenthèse, 11 no-vembre 1917 - 16juin 1918, JosephGracy zenaren gutu-nak, ehunta hamarbat, gerla tokitik igorri-ak bere Azkaingo fa-miliari, bereziki MaiDominica arrebari. 90urtez kutxaño bateanprezioski xingolaturikegon diren gutunak.Bere ilobak, gaur 85urte dituen JosephGracy Haraneder-rekoak ditu bere kaio-latik ateratu, ez ditenbetirako ahantzgunean geldi. EtaNathalie Baudry an-dereak ditu gutunhoriek liburu eder hor-tan bildu.Gutun hunkigarriak !Joseph Gracy 20urteko soldaduak ezdu baitezpada gerlakoizigarrikerietaz hitzegiten. Zortzi ilabetez,ainitz gutun labur dituidatzi, familiarekiko

atximendu handia e-rakutsiz. Gutun nahikoeztiak, bere ahaideekez dezaten bere ego-eraz griñarik ukan.Gutun umoretsuak erebatzutan. Bainan,hitzen gibelean sendi

da gerlaren izigarrike-ria. Frantsesez idatzi-tako gutunak, hitzbatzu haatik eus-karaz, zerbait bereziadierazi nahi zuelarik.Alabainan, armadarensentsura hor zagon,ez baitzen haizu xe-hetasun batzurenemaitea, hala nolanun gaindi zabiltzateneta abar. Hori sai-hesteko, xikana bataurkitua zuen : hizkizenbaiten azpianpunttu bat emaitenzuen, hizki pun-ttudunak elgarren on-doan emanezirakurleak formatzenzuela idazlea zagonherriaren edo es-kualdearen izena...Azken gutuna 1918koekainaren 15ekoazuen. Biharamuneanalemanek hil zuten...230 orrialdeko liburuguziz hunkigarria,gutunen fac-similé-akezkerreko orrialdetan(22 eurotan salgai).

JOSEPH GRACY-REN GUTUNAK, GERLATIK

GU GIRA : Diska bikoitza dugu hau, euskal kantuederrenetarik batzuren bilduma gozagarria. XabierLeteren Xalbadorren heriotzean, Mikel LaboarenHaika mutil, Benito Lertxundiren Zenbat gera, etaere Estitxu, Gorka Knörr, Iñaki Eizmendi, NikoEtxart, Lurdes Iriondo, Antton Valverde, Imanol,Pantxoa eta Peio, Itoiz, Errobi, Txomin Artola,Urko, Oskorri, Gontzal Mendibil eta Ruper Ordori-ka-ren polliten batzuk.

ITOIZ – Antologia 1978-1988 CD/DVD : 10 urteiraun zuen Itoiz taldearen musika ibilbideak, 7diska ekoiztuz bidenabar. Ondarroa eta Mutrikueskualdeko talde horrek, Juan Carlos Perez-en in-guruan, sekulako arrakasta bildu zuen bazterguzietan. Antologia hau diska batez eta Dvd batezosatua da. Diskan, 18 kantu dauzkagu, Ezekielenprophezia-tik Lau teilatu-ra, Tximeleta reggae-tikiraganez. Dvd-an aldiz, zuzenezko kontzertu etabideoklip batzu, oren baten iraupenekoa, talde mi-tiko hortaz ederki gozatzeko.

SUGAN – Malko gorria : Beasaingo Sugantaldeak bigarren diska du gaur plazaratzen, Malkogorria izenekoa, 14 kanturekin. Bost lagunez osa-tua da talde hau, hiru neska eta bi mutiko : Mariaeta Eli kantariak, Garazi pianista, Jon gitarrista etaVictor bateria joilea. Pop rock musika dute za-baltzen, doinu aski ezti eta alegerak. Garazi Za-baletarenak dira hitz eta musika gehienak.

ELKAR ARGITALETXEARENDISKOGRAFIAN

D Mailako Hizkuntza Gaitasun Agiria2008ko udazkeneko emaitzak

DUCLERCQ Amaia. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . bikainIPARRAGIRRE GALARRAGA Iker . . . . . . . . . . . . . . bikainLARRETXEA Ainara . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . bikainZAMPONI-GALÉ Oihana. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ongi

Azaroa 22an, 14.00 : “ Herria maitez, Eliza maitez” - Josep Camino-ren li-buru aurkezpena. (2/2)Berriz zabaldua : Azaroa 24an (23.00) ; 25an eta 27an,14.00 eta 20.15

Azaroa 23an, 20.15 : “Pauloren urratsetan bidari“ Petto Olhagaray, 22. par-tea.Berriz zabaldua : Azaroa 26an eta 28an, 14.00 eta 20.15

Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Larunbata 22 : Liburuen alorra – Elkar MegadendatikPeio Etxeberri-Aintxart.Igandea 23 : Misionesten oihartzuna - Jules LahargouAsteartea 25 : Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andia-zabal.Asteazkena 26 : Elkartasuna eraikitzeko herri ekintza -CMR.Osteguna 27 : Irunea-ko elizbarrutiaren berriak.Ostiralean 28 : Herria astekariaren prentsa bildumaJamattitt Dirassar.

Page 7: Herria 2982

BEREX HONDAKINAK !Azaroaren 22tik 30era: ondakinen gutitzearen astea.Inguramen eta garapen iraunkorraren ministeritzaeta ADEME egiturak, 3.urtearendako antolatzen duteaste hau.

Hondakin ekoizpen hunek sortzen dituen arazo etaekoizpenaren gutitzeko jadanik diren aterabide sinplee-

taz herritarreri berri emanen da.Herrialde garatuetan bizimolde aldaketaren ondorioz, 40 urtez, hondaki-nen ekoizpena doblatu da. Ondorioz, egungo egunean, jende bakoitzakkilo bat hondakin ekoizten du egunkal. Zikinontziak, estalkiz (emballa-ges), estalkien estalkiz eta horien estalkiz gaindizka dira ! Bainan horiengutitzeko zer egin?Lehenik ohartarazi behar da zikinontzien parte onbat berriz baliatzen ahal dela, berziklapenari esker. Hala nola paper,kartoin, burdin, plaztikazko botoil eta berinari bigarren bizi bat emaitenahal zaien. Haatik horien hastapenetik bereiztea beharrezkoa da, etahori, nor beraren esku. Etxean lurbeltz edo konpostaren egiteak ere biabantaila ditu : alde batetik zikinontzian diren hondakinak heren batezgutitzen ahal baitira, eta bestalde, nor berak ongailua urririk egitenbaitu.Hondakinen tratatze ardura duen Bil Ta Garbi sindikatak sensibilizatzelan bat eramaiten du azken denboretan “Gutiago bota, ondakinakbereiz” lemapean : bereizketaren beharra, lurbeltz egiteko (composteur)eta “Pubarik Ez” pegatina banake-ta, Alternatiba alkartearekin “BasoBerri”eskeintza…Heldu den astean, hondakinengutitzearen astean beraz,kontsumitzeko edo erosteko ma-neraz gogoetatzea proposatuko dajendeari. Bil Ta Garbi sindikateanondakinen bereizketaz aholkularisareko langileek, eremuka ekitaldidesberdinak antolatuko dituzte :hala nola Hiriburu, Maule etaBiarnoko Salieseko Championsaltegietan, ondakin gutiago uzteneta ingurumena errespetatzenagoduten ekoizpenen hautatzeagomendatuko da. Adibidez, ttipi-agoak diren berriz betatzekoak(recharges), edo behin baino gehi-agotan erabiltzen direnak, estalkieta gain-estalkirik gabekoak…Erosteko manerak alda ditzagun!

Maite Davant

7

PARISEKO XAPELDUN BERRIAKIBARROLA- OÇAFRAIN

LEGEZKO ABISU

Ibarrola - Oçafrain . . . . . . 40Waltari - Ezcurra II . . . . . . 26Xikito plazarat joaiten zirenlehen ere, aspaldi, Arce, Don-gaitz, Durruty, Damestoy, Ha-rriet apeza eta oraino hemenditugun beste pilotari frango.Orai aldiz han dute trinket beri-naduna, bere arrakasta betiduena. Aurten ere kapitalerajoan dira gure hoberenak,beren balentrien erakustekogomita ukanik. Guk, hemen,f inalako berr iak ezarr izaitzinean, huna nola joan denazken partida, ez baita errexlehen pareka horri hain usuburuan erabi l tzen dutenxapelaren kentzea. Ikus hemennola baztertuak zituzten bestebikoteak. Erran behar duguhaatik pi lotar i batzuk ezinjokatu dutela Pariseko horiezin bertzez, ez dea halaSorhuet eta beste batzu ?Beste aldi bateko izan dadilaeta goresmenak aurten EuskalHerr ia haradino eremanduteneri.Ibarrola - Oçafrain . . . . . . 40Larrechea - Harizmendy . 20Hau izan zen lehen finalerdiaParisen, Thierry HarizmendyDonamartir ikoarekin, hauHegoaldeko ezkerparetetarikberriz etxerat itzulia baitugu.Beste pilotak, beste joa, bestebesoairea, horiek guziak berrizikasi beharko trinketeko.

Batzuek erranen dute kanpokosalda jastatzeak on egitenduela, agian bai ! Anartean e-txeko kozinari ere berriz jarribeharko, gatz biperretan etaoro. Dena den Pariseko par-tidaren galtze horrek erakustendu sofritu ere beharko dela,behin, besteren harrapatzeko.Waltari - Ezcurra . . . . . . . . 40Etcheverry - Kurutcharry. 37Baigorriarrekin lan gehixagoukan dute bigarren finalerdihuntako irabazleek. Horbaitziren Waltariren 12 bote hekekartzeko, aitzineko partida har-tan Ibarrolaren 21 hek bezala.Partida horiek zutena, erne ibilibehar zutela bai pilotariek bereneskuekin eta bai ikusleak, parti-da horiek guziak asteburuanegiteko, hats-kolpean erraitekomaneran epe laburrez.Etcheverry - Kurutcharry. 40Larrechea - Harizmendy . 29Finala ttipia edo holako zerbaiterraiten zaio beste partida huni,f inalerdietako galtzaleenartekoa, edo nor hirugarren,baigorriarrek irabazi dutenaberaz, xuxen xuxena ez baduguere ezarri hemen, barkatu !Euskal Herriak Pariseko itzuliabere pilotarieri pagatzea erezerbait da. Nork daki, egunbatez, bere kasetarieripagatzekoa izanen ote denbeste kirol batzuetan bezala.

GARATENEANIdiart - Jeannots . . . . . . . . 50Ezcurra I - Harizmendy . . 37Baginuen ere betiko astelehenaDonibane Garazin, usaiakosegitzaileek, eta pario edotratuxka horien segitzalebetikoek uztekoa ez dutena.Guhaurek, huntan ere ezbadugu dena segitu ahal izan,aski dira pilotazale horiek oroentzutea, baitakite zinezpilotaren berri. Beraz, astelehe-nean auzia ereman dute burutikburu makearrak eta landesta-rrak beren beso bizi eta begierne eta nahikaria guziarekin.

HELDUDEN ASTELEHENEAN-Garatenean 4 orenetanburuzburuka partida jokatukoda lehenik, Bixente Lazcano etaThierry Harizmendyren artean.Balioko du ikustea.-Bigarrenik ere desafio gostukopartida hau : Saldubehere a-naiak, tokikoak batetik, etaAguerre - Saint Estebenitsasuarrak bestetik. Hor ere,parioa libro !-Bonetbeltx, Agirre eta besteak :Kubako berri onen beha gaude-larik, goraintziak guk ere harateta suerte on beren eskuetanere, hango beltzaranen artean.

HEGOALDEAN LIGAXKAHORREKINAimar Olaizola . . . . . . . . . 22Abel Barriola . . . . . . . . . . . 11

Olaizola I - Zearra . . . . . . . 22Koka - Otxandorena . . . . . 12

Agirre - Oteiza. . . . . . . . . . 18Beloki II - Rai. . . . . . . . . . . 15Zanpez betea zen IruñekoLabrit pi lotalekua berezikigainean ezartzen dugun xapel-dunen buruzburuka hortako.Aimarrek bigarren partidairabazi du Ligaxkan eta finalahurbil hurbila dauka orai. 1100ikusle ziren bero-beroak. Etagaitzean Aimar. Han bereanziren ere beste partida horiek.Belloso . . . . . . . . . . . . . . . 22Cabrerizo. . . . . . . . . . . . . . 17

Olazabal - Pascual . . . . . . 22Gonzalez - Nalda. . . . . . . . 11Zegaman horiek biak, lehenaxapelgoan 2. mailean. Aldizbigarren hori aise galdu bikotehunek, aitzinean abiatu ondoan.Berasaluze IX - Goñi III . . 22Capellan - Zubieta . . . . . . 10

Del Rey - Beroiz . . . . . . . . 18Ongay - Galarza VI . . . . . 17

Martinez Irujo . . . . . . . . . . 22Augusto Titin . . . . . . . . . . 15Logroñon hauk hiruak. Azkenhau lauterdiko xapelgokoa,Titinek galdu duena gaztearenkontra, behingoan. Orai,finalean izateko, aski ditu 7 egi-tea Aimarrek Irujoren kontra.

Bego

LAN ESKAINTZA

AVIS DE NOMINATIONSARL Panda One au capital de 8000 €Siège social : 32 Allée Bernal, B110,64100 BAYONNESIRET: 504 958 208 00010Suivant AGE du 20/09/2008, M.Stéphane Garcia, domicilié 17 lotisse-ment du Ruisseau de St Paul, 64240URT, a été nommé en qualité de co-gérant à effet du 21/09/2008. Pour avis

ETABLISSEMENTS ARRECHEASociété à responsabilité limitée

Au capital de 22867,35 eurosSiège social : Maison Joanes Gazte

64220 IROULEGUY430 377 416 RCS BAYONNE

AVIS DE PUBLICITEAux termes du procès-verbal de l’as-semblée générale extraordinaire du 12NOVEMBRE 2008, il résulte que :Il a été décidé d’étendre l’objet socialaux activités de Transports à compterdu 12 Novembre 2008.En conséquence, l’article N°2 des sta-tuts a été modifié comme suit : • Ancienne mentionLa société a pour objet en France et àl’Etranger :- Le Négoce de Fourrage (luzerne,paille foin…)• Nouvelle mentionLa société a pour objet en France et àl’Etranger :- Le Négoce de Fourrage (luzerne,paille foin…)- L’activité de TransportsMention sera faite au RCS : BAYONNE.

Pour avis,

SEASKA, Euskal erakaskuntzarakoBatasunak,

LEHEN MAILAKO ORDEZKOAKbilatzen ditu 2008/2009

ikasturterako:Bete behar diren baldintzak:• II. heineko diploma (Baxoa + 3urte)• Euskaraduna• Esperientzia oinarrizko hezkuntzaorokorreko erakaskuntzan• Frantsesaren ezagutza (ulertze-ko eta komunikatzeko)

Interesatuak diren pertsonek,Seaskara igor dezatela,

2008ko azaroaren 28a aitzin :- Kandidatura gutun bat C.V. batekin- Diplomen kopiak- Telefono zenbaki bat, deitua izaite-ko gisan.

SEASKA, Iparraldeko IkastolenElkarteak,

2008ko abendotik goiti, bilatzendu:

Sohütako Eperra ikastolako: AVS bat : 12 ordu astean(goizetan 3 ordu, 4 egunez)BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK: • Baxoa• Bere burua behar bereziak dituenikasleak laguntzeko prest sentitzendena• Euskaraduna (ezinbesteko bal-dintza)Interesatuak direnak, idatz dezate-la 2008ko azaroaren 21a aitzin

motibapen gutun bat + CV bat igo-rriz helbide honetara:

(ez ahantz telefono zenbaki batenazaltzea):

SEASKA, Central Forum, 19 –André Emlinger plaza 64100 BAIONAFaxa : 05 59 52 88 87 [email protected]

Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA,

Olivier COUSTOU et Claudine SALHA,Notaires associés à SAINT JEAN DE LUZ

(Pyrénées Atlantiques), 21, rue Chauvin Dragon

Avis de constitutionSuivant acte reçu par Maître PierreFAGOAGA, Notaire à SAINT JEAN DELUZ, le 17 novembre 2008, a été consti-tuée une société civile immobilièreayant les caractéristiques suivantes :Dénomination : OLABBADIECapital : MILLE EUROS (1.000 EUR)entièrement constitué d’apports ennuméraireSiège social : BAYONNE (64100), 47,Boulevard Alsace Lorraine.Objet : L’acquisition par voie d’achatdes biens et droits immobiliers-l’administration et la gestion du patri-moine social, la conclusion de baux outoutes autres conventions d’occupa-tion onéreuse ou gratuite.Et, généralement toutes opérationsciviles pouvant se rattacher directe-ment ou indirectement à cet objet oususceptibles d’en favoriser ledéveloppement, et ne modifiant pas lecaractère civil de la société.Durée : 99 ansCogérants :1/ Monsieur Eric OLAZABAL,Représentant, demeurant à BAYONNE(64100) 47, Boulevard Alsace Lorraine,Né à BAYONNE (64100) le 3 août 1974,2/ Et Monsieur Ivan ABBADIE, Employédans une mutuelle, demeurant à BAS-SUSSARRY (64200) Route de laCanardière,Né à PAU (64000) le 14 novembre 1974,Cession de parts : Toutes cessions departs, quelle que soit la qualité du oudes cessionnaires, sont soumises à l’a-grément préalable à l’unanimité desassociés.La société sera immatriculée au re-gistre du commerce et des sociétés deBAYONNE. Pour avis, Le Notaire.

Christophe CAUSSADEAvocat conseil spécialisé en droit des

sociétés10, place André Emlinger

BAYONNE (64100)[email protected]

(05 59 52 93 32)

SOCIETE D’EXPLOITATION DES PEINTURES LE FORT

Société à responsabilité limitéeAu capital de 15 244,90 €€

Siège social : Z.I. DE MOUGUERRE -(64990) MOUGUERRE

422315481 RCS BayonneAvis de dissolution

Aux termes d’une assemblée généraledu 22 octobre 2008, les associés ontapprouvé le traité de fusion en date du07/08/2008, prévoyant l’absorption dela S.E. DES PEINTURES LE FORT par lasociété LEFORT DECORATION Sociétéà responsabilité limitée au capital de 7622,45 €€ dont le siège social a ététransféré à Mouguerre (64990), Z.I. deMouguerre et immatriculée sous le n°430211581 RCS Bayonne.En conséquence, l’assemblée généralea décidé la dissolution anticipée, sansliquidation, de la S.E. DES PEINTURESLE FORT, son passif étant pris encharge par la société absorbante et lesparts sociales émises par cettedernière au titre de la fusion étantdirectement attribuées aux associés dela société absorbée.L’assemblée générale des associés dela société LEFORT DECORATION,société absorbante, réunie le 22 octo-bre 2008, ayant approuvé la fusion etprocédé à l’augmentation corrélativede son capital, la fusion et la dissolu-tion sont devenues définitives à cettedate. Dépôt : RCS Bayonne

Le représentant légal

Christophe CAUSSADEAvocat conseil spécialisé en droit des

sociétés10, place André Emlinger

BAYONNE (64100)[email protected]

(05 59 52 93 32)LEFORT DECORATION

Société à responsabilité limitée au capital de 20 000 €€

Siège social : Z.I. de Mouguerre,MOUGUERRE (64990)

430 211 581 RCS BayonneAvis de fusion - augmentation de capital - Transfert du siège

Aux termes d’une Assemblée Généraledu 22 octobre 2008, les associés ontapprouvé le traité de fusion signée le07/08/2008, avec la “S.E. DES PEIN-TURES LE FORT” Société à respons-abilité limitée au capital de 15 244,90 €€dont le siège social est sis Z.I. DEMOUGUERRE - (64990) MOUGUERRE etimmatriculée sous le n° 422315481 RCSBayonne.Aux termes dudit traité la “S.E. DESPEINTURES LE FORT” fait apport àLEFORT DCORATION à titre de fusionde l’ensemble de son actif moyennantla prise en charge de son passif. L’actifnet apporté s’éléve à 123 882 €€.Il a été stipulé que toutes les opérationsactives et passives réalisées par cettesociété entre le 1er janvier 2008 et ladate de réalisation définitive de lafusion seraient considérées commefaites pour le compte de la sociétéLEFORT DECORATION.En rémunération de cet apport fusion,la société LEFORT DECORATION a aug-menté son capital social d’un montantde 1905 €€ par création de 125 partssociales nouvelles de même valeur,attribuées aux associés de la “S.E. DESPEINTURES LE FORT”, à raison de 8parts de la S.E. DES PEINTURES LEFORT (absorbée) pour 1 part de lasociété LEFORT DECORATION(absorbante). La prime de fusions’éléve à 121 977 €€.La fusion est devenue définitive le 22octobre 2008, ainsi qu’il résulte duprocès-verbal de l’assemblée généraleextraordinaire des associés de la “S.E.DES PEINTURES LE FORT” réunie lemême jour.L’Assemblée Générale Extraordinairede la société LEFORT DECORATION aégalement décidé :-D’augmenter le capital d’une sommede 10 472,55 €€ pour le porter de 9527,45 €€ à 20 000 €€, par voie d’incor-poration de réserves et d’élévation des625 parts existantes.-De transférer le siège social de Biarritz(64200) LOT 14 DISTRICAL JUIN ALLEEMARIE POLITZER à Mouguerre (64990),Zone Industrielle de Mouguerre.De nouveaux statuts ont été adoptés àcette occasion.

Dépôt : RCS BayonneLe représentant légal

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial“Central Forum” - Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privéen date à BAYONNE du 10 novembre2008, il a été constitué une sociétéprésentant les caractéristiques sui-vantes :Forme sociale : Société à responsabi-lité limitée,Siège social : 26, Avenue BenjaminGomez, Zone Artisanale St Frédéric,64100 BAYONNE,Objet Social : vente et location d’arti-cles de danse et de fête, d’accessoiresde modes ; bijoux fantaisies etcadeaux ; Prestations de servicesDurée de la société : 99 ans à compterde la date de l’immatriculation de laSociété au RCS,Capital social : 6000 euros,Madame Laetitia AROZTEGUI, demeu-rant 11 rue Gérard Philippe (40220)TARNOS a été nommée gérante pourune durée indéterminée.Immatriculation de la Société au Re-gistre du commerce et des sociétés deBAYONNE. La Gérance

Abel Barriola-k aise galdu Aimar Olaizola-ren kontra

HEMEN-EN PROTESTAHEMEN Elkartea harritua danola Frantses Gobernuak dauz-kan erdiratze neurrien karietara,bortxatu nahi dituen herrialdeeta-ko erakundeak eta bereziki mer-katal industri ganbarak bulegoxoil bilakatzera.Erdiratze horrek eraginen dituensozial arazoak aitzin-ikus ditzaz-kegu. Bestalde, gure elkarteakorroitarazi nahi du zoin atxikiaden lekuko zerbitzuer. Heiek bai-tira aterabide bakarra lantegieneta proiektuak dituztenen beharorduer buru egiteko. Baionako Merkatal Industri Gan-bara lekuko garapenaren aldefunski bermatzen da. Lekuko ari-zale eta partalier guziek harenaldean behar dute izan, gober-nuak denak herrialde handietarabiltzeko duen asmo zentzuga-bearen aurka agertzeko.

HEMEN

Page 8: Herria 2982

Uruguaiko ‘Ecilda Paullier’, Montevideotik 110 bat kilometrora kokatua den herri bat da.Azaroaren 8an, herriko ‘gizatalde’ edo kolektibitateen besta egin dute, eta euskaldunakere gomitatu dituzte. Herrian badira euskaldunak, baina ez da Euskal Etxerik. Beraz,Montevideoko ‘Haize Hegoa’ Euskal Etxekoak eta Rosario-Coloniako ‘Gure Etxea’koakhurbildu dira, heien dantzari eta musikarekin. Besta alagera, koloretsua eta bizi-biziaegin dute. Loriatu dira guziak, partikularzki dantzariekin, eta dantzari tipiekin preseski.Hego Ameriketan, lekuren bat bada euskaldunen presentzia eta oihartzun handiaduena, hori Uruguai da. Eta badira oraino bertan euskal kultura eta usaiak atxiki etabiziarazi nahi dituzten euskaldunen ondokoak. Uruguaitik jalgi gabe, Montevideon, hiriburuko ‘Euskal Erria’ Euskal Etxekoak ere arizan

dira lanean eta argazkierakusketa bat prestatudute, Euskal Herriko base-rriez eta musika instru-mentuez. Pedro MariBasañez arkitektoak eginditu argazkiak Euskal Herri-an zehar, probintzia guzi-etan potretak eginez.Bestalde, Montevideon ere,omenaldia eta hitzaldiaantolatu dute ‘Haize Hegoa’Euskal Etxekoek azaroaren6ean, Jose Bergamin poeta

eta idazlea ohoratzeko, hura hil zela 25 urte bete direlarik. Eta Juan Lacaze herrian, he-rrian berriz antolatzen ari diren Euskal Etxean, Alfredo Bonjour Ansoleaga lehendakariaeta Javier Urricariet zuzendaria kontent dira jende andana biltzen ari baitzaie euskaldunklubeko izateko. Nahi dute heiek ere erroen indarra biziarazten segitu. Uruguaitik Estatu Batuetara, New Yorkerat. Iragan astean zabaldu dute ofizialki Etxeo-rratzen Hirian euskaldun jatetxe edo restaurant berri bat. Bilbotar chef batek, Eder Mon-terok, eta bere emazte Alexandra Raij-ek idoki dute, izena ‘Txikito’ ezarri diotelarik. Man-hattan erdian da, 240 9th Avenue (24th Street) helbidean (tel: 212-242-4730) etamakailaoa, antxoak, xingarra, arrainak eta orotariko pintxoak zerbitzatzen dituzte. Lekutipia eta eleganta da, Manhattan erdian. Nahi eta ahal duenak badaki. Gaurkoan xoko huntarat bildu berriekin bukatzeko, euskal musika instrumentuen bi ikas-taro aipatuko ditugu, biak Argentinan. Lehenengoan, Cordoba hiriko ‘Gure Txokoa’Euskal Etxeko Fernando Zabalza, Jose Fernandez, Gaspar Jaurena eta Agustin Alonsomusikari gazteek eman zuten ikastaroa, hiriko ‘Collegium’ Musika Eskolan. Erakutsi

zituzten instrumentuak: txistua, xirula, albo-ka, txalaparta, adarrak, ttarranuelak,kainabera eta burrunak (guhaurek erebeharko dugu ikasi nola diren horiekguziak). Bigarren ikastaroa, azaroaren8an, Chascomus herriko ‘ZingirakoEuskaldunak’ Euskal Etxean izan da, etaPatricia Tamayo gasteiztarrak eman du.Haur eta gazte frango ukan ditu, etaarrakasta handia bildu du. Laguntzaileukan ditu Euskal Etxeko errientsak: Mai-tena Etchepare, Ana Etchepare, InesAlfonsin, Catalina Arraras eta LuciaMurias. Haurrek xarmanki pasatu zuteneta anitz ikasi dute euskal musikaz etainstrumentuez. Joseba Etxarri

8

- Ortzegunean (19.00) Angelun, herri libu-rutegian, Bulbul Shurma-ren “La colèredes aubergines” antzerkia-Ortzegunean (20.30), Miarritzen, geltokixaharrean, “African Footprint “, Afrika-Hegoaldeko dantza ikusgarria.- Ortzegunean (20.30) Bokalen, PaulVaillant-Couturier gelan, “Chicago Bluesfestival” musikaldia-Ortzegunean (20.30), BaionaKalostrapean, “Kalostrapeko gutunak”antzerkia, Topaketa Gertagaitzak sailarenkondu.-Ortziralean (14.30 eta 20.30), Angelun,Barojako zalditegietan, hitzaldia JohnCage musikari eta musikagileaz, TopaketaGertagaitzak sailaren kondu.- Ortziralean (20.00), BaigorriBixentainean, “irri, bideo, bertsu, musika”gaualdia-Ortziralean (20.30), Baionako antzokian,kontzertua Baiona eta Kostaldekoorkestra nagusiarekin, Debussy, Saint-Saens eta Bizet-en musika zati batzuemanez.- Ortziralean (20.30) Senpereko Herriko-Etxean, Erramun Bachoc eta TittoBetbeder euskararen egoeraz mintzo- Ortziralean (20.30) Donapaleuko zinege-lan, reggae zine-kontzertua : Made inJamaica eta David Cairol- Ortziralean (21.00) Ainhizan, LaborantzaGanbararen egoitzan, mahaininguruabertzelako sindikalismoaz, FranciscoLetamendiarekin, LAB antolatzaile-Larunbatean, Angelun, kukuso-merkatuaeta selauru-hustea Quintaou plazan.- Larunbatean (9.30) Senperen, AmotzLarraldean, “Maite ditugun olerkariak”saila, Koldo Zubeldiarekin- Larunbatean (11.00) Baionan, Lacarreplazatik abiatuz, Baiona Kantuz- Larunbatean (12.00) OrtzaizeLandaburian, kantu bazkaria- Larunbatean, eguerditik aitzina,Luhuson, LAB sindikataren besta eguna :bazkari, mintzaldi, kontzertu (Pil-Pil,Labeguerie, Buuz Buu…), antzerki (Mari

Bisos)…- Larunbatean (16.00) Hendaian, Beltzeniabiltokian, txotxongiloak-Larunbatean (16.30), Azkainen, Bil-Tokigelan, Piarres Larzabal zenaren antzerkizati batu. Ondotik, han berean, IxabelEtxeberria erakaslearen hitzaldia PiarresLarzabal-en omenez, haren heriotzearenhogoigarren urteburukari. Aratsean(20.00), elizan, kantaldia Jean Bordaxar,Robert Larrandaburu, Jean-Pierre Luroeta Jean-Noel Pinque xuberotarrekin. -Larunbatean (17.00), Kanboko Arnagan,Guy Lalanne, Jakintza elkartearen burudena, mintzo Hendaia eta Dantxarineaarteko benttetaz.-Larunbatean (20.30), Ziburuko elizan,herriko Estudiantina taldeak bere sailberriaren hamar urteak ospatzen, berelagun dituela Arin elkarteko kantariak etaAntonio Taldea.-Larunbatean (21.00), Baionan, LunaNegra kabaretean, Conga Libre taldearenmusikaldia.-Larunbatean (20.30), Miarritzen, Koliseogelan, Lur Sagar dantza ikusgarria,“Dantzaz” konpainiak emanik-Larunbatean (20.30), Miarritzen, JondoniMartine elizan, Bihotzez koroa etaKantiruki hirukotea kantari.- Larunbat aratsean, Donaixtin, Botagaztetxearen bigarren urtebetetzeko besta-Larunbatean eta igandean, goizean etaaratsaldean, Angelun, Barojako zalditegi-etan, dantza ikusgarriak TopaketaGertagaitzak sailaren kondu.-Larunbatean eta igandean, Saran, SantaKatalina bestak, tripotx jatea Baratxartean.- Larunbatean eta igandean, Ainharben,herriko bestak- Larunbatean eta igandean, Baionan,Glain auzoaldeko Elkartetxean, Arte Ederazoka- Igandean, Uztaritzen, Heraitzeko kaperanSanta Katalina besta- Igandean (15.30) Makea Mindegian,Txilikak taldea kantari eta PantzoIrigaraien Uda Leku antzerkia

Gehexan Pontto

G 20Bilduak dira Washington-en mundu guzian diren erresumetarik handienaketa bereziki aberatsenak. Hasi dira apairu eder batekin, hobe dela, dirudi-anez, behar diren solasetan segitzeko sabelak beterik.Kurioski, ez dakit zer balioko duten Bush-ek hartuko dituen engaiamenduekjakinik utziko duela kargua bi hilabeteren buruan. Diote batzuk erabakiakhartuko direla biltzar horretan. Ez naiz batere segur.Hastapen bat da, gero etorriko dira egiazko bilkurak, bihar edo etzi.

Durangoko azoka hurbildua eta Eguberri ez urrun, Maiatz elkar-teak plazaratu ditu hiru liburu berri bai eta Baionan aurkeztu Vic-tor-Hugo ostatuan.Hasteko, hor jakin da Maiatzek izen bereko aldizkariaren 48. zen-bakia aterako duela Urtats aitzin eta helduden urtean indar berezibat eginen Eñaut Etxamendi-ren obra guzia agertzeari buruz.Bestalde, berri atsegingarria Maiatzentzat eta Iparraldeko literatu-rarentzat, Itxaro Borda idazle ezagutua bigarren sailkatu daEuskadi sariaren sailean. Jaz, ager-arazi zuen, Maiatz argitale-txean preseski, “Noiztenka” eleberria.

“Gorrail azeria” (Mixel Thicoipe)

Bainan jin giten bada joanden egunean aurkeztu hiruliburu horietarat. Lucien Etxezaharreta-k aipatu daukulehenik Michel Thicoipe amikuztarrak idatzi duen“Gorrail azeria”, jin zaukuna beraz idazle berak dueladoi-doia urtea “Hotz Bero” ager-arazi ondoan. Ez daitzulpen bat bainan oinarritzen da Erdi-Aroan frantsesezagertu liburu batean, liburu hori izanki, fama handikoabere denboran bainan geroztik ere ba, “Le roman deRenart” (orai idazten dena “ Le roman de Renard “,azken hizkia kanbiatua izanik arte hortan). Kondaira bil-duma pollita, zointan abereak mintzo baitira jendeakbezala, dela Gorrail azeria segur, bainan dela ere Otso-gris otsoa, Kantagora oilarra, Lumabeltz belea edoKaxkabeltz sagarxoria, bai eta beste berrogoita-zonbait,denak izen ezinago asurtiekin.Beti bezala, azeria maltzurra da, otsoa bortitza, aberebakoitxak badu bere jitea.Hogoita-lau kapitulu, heldu baita hogoita-lau ixtorio, eta bururapen bat espe-rantzaz edo itxaropenez betea, Gorrail bera ere zahartzearekin zentzatzen ari,azken mezu bezala hauxe diola : “ Basa haizea baino hobe aire eztia eta herrabaino hobe maitasuna”.

“Uzkinazo luma” (Peio Jorajuria)

Herria-ren irakurlek aspaldian badakite astekari hunenidazleburua, Peio Jorajuria, zoin den idazle argia, finaeta goxoa. Duela hamar urte plazaratu zuen lan ederbalios bat Bidarraiko herriari buruz. Aldi huntan, gaiaarrunt besterik du. Olerki, bertsu eta kondaira labur, orotarat hiruetan-hogoibat eskaintzen daizkigu, ederki itzulikatuak, euskaragarbi, aberats eta herrikoi batean, gehienak 1990-aeta 2001-a arte hartan idatziak, frango beraz ordukogertakari batzueri ere lotuak, batzu alegerak eta bestebatzu saminak, irria eta nigarra sartuz biziko gora-beheretan sartzen diren bezala... Beti kartsuki ari da,estekan zaukan olerkia deneri jastarazi nahiz, bera erezain egoki “olerki horrek zein baratze loratuko ote duen,zein aurpegi iguzkituko, zein bihotz perekatuko”.Altxor ederra zinez eta denek gogotik hurrupatzen ahalholako iturriak emaiten duen ur fresko onetik! Badira zati asko biziki hunkigarri-ak bai eta gogoeta frango egin-arazten dituztenak. Hala nola “Mendiko lore”,moldatua Balaitous mendian bidarritar bati gertatu errekontru izigarriarenondotik... Eta beste frango, aipatzen dituela preso altxatu intsumituak edo GALdelakoaren balentria hitsak... Beti dabila jendetasunaren mezulari, erakutsiznasaiki zoin maite duen Euskal-Herria, zoin atxikia den gure nortasunari...Artean sartuz ere, eta zoin polliki, japones moldeko haiku batzu... Lekukotasunzama guziz goresgarria, haizeak ekarri uzkinazo lumak airosten duena...

“Topaketak-Rencontres” (Maryse Liciaga)

Lan elebiduna eta arras berezia dugu hirugarren liburua, “ Topaketak-Rencon-tres”, frantsesez idazle Maryse Liciaga “La Semainedu Pays Basque” astekariko berriketari gaztea,euskaratzaile Pantxo Michelena kanboarra. Japonesez usu erraiten omen da “ichi go ichi e”, berezi-ki hango ohidura berme dutea edaten delarik.Erakusteko edozoin gauza ez dela aldi bat baizik ger-tatzen eta gertakari bakoitxak baduela beraz bere ga-rrantzia. Bere barneko arrangura batzu, gogoeta eta sentimen-du, agertzen ditu hor lañoki idazleak, frangotan uste-gabeko topaketa batzuetarik piztuak edo sortua…Ametsetarik berdin, noiz nahi nun nahi egin ametse-tarik, ilargi xuritan eginetarik batzuetan... Dena bihur-gune iduri du idazleak segitzen duen bideak, ez dakizuxuxen norat ari den, bainan urrats baten ondotik bestebat egin-arazten dautzu eta biltzen bezala zaitu, segi-tzen duzu jakin nahiz noraino joanen den, zeri buruz,noren ganat, mintzo zautzula amodioaz ala herioaz, huntzaz ala zuhaitzez,ama xaharraz ala aingeruez. Azken hitza biziki pollita nolazpait erraiteko garbi-ki… ez dela azken hitzik.

Muslaria.

HIRU LIBURU BERRIMAIATZEN ESKUTIK

Uruguai, Estatu Batuak eta Argentinako berri

Euskaldunen kalejira, Uruguaiko ‘Ecilda Paullier’ herriko karriketan.

Haurrak txalaparta ikasten, Argentinako Chascomusherriko ‘Zingirako Euskaldunak’ Euskal Etxean

(Arg.EuskalKultura.com)

Idazleak Lucien Etxezaharreta-reninguruan