herria 2985

8
2008-ko Abendoaren 11-koa 11 Décembre 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2985 LIBURUAREN HATSA Orokorki ez dela asko irakurtzen, diogu. Alta, zenbat liburu ez da ba plazaratzen ! Gure euskal mundu ttipi huntan ere ! Ira- gan asteburuan Durangorat joaitera baizik etzen hortaz konturatzeko. Han, erle kofoina iduri, ehunka obra berriren aitzinean, zer literatura egarria ! Iparralde huntarik ere bazen jendea polliki harat hurbildua. Nihaur baliatu naiz, larun- batean, AEK-k Amikuze aldetik antolatua zuen autobusaz haraino heltzeko, sahe- tsean nauzkala bertzeak bertze gau eskolen bidez euskara berenganatzen ari duten batzu, adineko ala gazte, euskararen munduan murgiltzeko parada paregabea zutela Durangon. Eta harat orduko, berehala sartu gira erlategira, kanpoko aro kaskarraz gerizatuz. Sal- mahainaren bertzalderdian izaiteko fagorea naukala, Uzkinazo luma arinaren aitzakian. Eta hortik, goizetik arats, bisi- tariaren aurpegiaz naiz gozatu : aurpegi alaiak zenbaitzu, seriosagoak bertzeak, liburu gosez batzuk, kuriostasun hutsez bertzeak. Iparraldeko uztaren erdian bai- nindagon, hegoaldeko batzuren baitan sendi zen halako exotiko egarri zerbait, bakar batzuren interesa eskasa ere bai haatik. Bainan, oro har, jendetasunezko harreman sanoa zen nagusi. Bai, gozaga- rria ! Bertze mahainetan zagon uztari ere bota diot behakoa, eta, nola ez, Xabier Lete-ren Egunsentiaren esku izoztuak azken obrari, beraren ganat hurbildu ahal izan naizelarik, egun osoan jendea saldoan baitzabilalarik olerkari handiaren izenpe- duraren eske. Zer memento goxoa, labu- rra bainan sakona, bi solas egin ahal izan ditugularik, hain du bihotzean barna sar- tua Iparralde huntaz duen amodio handia ! Eta Durangotik itzuli gira bihotzak alegera, zernahi ele eta irudi goxo gogoan. Eta autobusean, Jojo Bordagaray oztibartar errexiñulak sustaturik, Xipri Arbelbidek egun hautan liburu baten bitartez etorkizunaz bota duen Requiem etsituari kontra-oihartzun gisa, egunaren akidura gainditurik zein gogotik eman dugun Josanton Artzeren Martxa baten lehen notak kantua, Mikel Laboak hain polliki kantatzen zuena, kantu baikorra, azken hitzek hauxe diotela : “Ez gabiltz gerorik gabe”. P.J. Suak erretzen eta suntsitzen ahal du. Argitzen eta berotzen ere ba. (Christian Jacq) Xabier Lete-k ikusmin handia Azokan zehar, idazleetan arrakasta handia zuten zen- baitzuk : Joxerra Garcia, Kirmen Uribe, Joan Mari Irigoien... Herbestean den Joseba Sarrionandiaren azken bi liburuek ere bazuten hartzaile. Bainan, duda izpirik gabe, Xabier Lete-ren azken poema liburuak du ikusmin handiena sus- tatu. Larunbatean adibidez, jendea bazagon geldi geldia bere salmahainaren aitzinean, “Egunsentiaren esku izoztu- ak” liburua eskuratu nahian. Poesia liburu sakona, heriotzari buruzko gogeta aberatsez betea, joanak zaizkion bere lagun handi batzu gogoan, Lurdes Iriondo bere bizilaguna, Jesus Artze, Julen Lekuona, eta orain Mikel Laboa, maitatu dituen horiek guziak noizbait berrikusiko dituelako esperantza han- diz betea. Xabier Lete bera hor zagon, dauzkan osagarri arrangura handiak gainditurik etorria, erosle bakotxarentzat bazaukala hitz goxo bat. “Jendea oso maitakorra da nirekin” zion ondarrera. Iparraldearen uzta Jaz bezala, aurten ere Iparraldeak bere gunea bazaukan, Euskal Kultur Erakundea hortaz arduraturik. Gisa hortan Iparraldearen uzta hobeki baloratzen da eta badu bere arrakasta. Hor ziren liburuentzat Maiatz, Hatsa, Euskaltzaleen Biltzarra, Ikas, Gatuzain, diskentzat ZTK, Ago- rila, Laguna Studios, hunek bi kantariren obrak zituela bereziki aurkezten, fresko freskoak, Patrice Dumora eta Joana Etcharren-en diska bana. Iparraldeak bazaukan ere bere eguna, astelehenean, batzu eta bertzeren irakurketa eta kontzertuekin. Aipa dezagun ere “Mixel Lekuona artzainen artzain” liburu ederra, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuek plazaratu dutena, Joxemari Iriondok orraztaturik. Igandean aurkeztua izan da, Makea aldetik bereziki autobus bat zelarik kari hortara harat joana. Finlandia ere hor Urte oroz, populu berezi bat gomitatzen du Gerediaga elkar- te antolatzaileak. Aurten Finlan- diako literatura da agerian ezarri Durangon, kari hortara Salla Maarit Järnefelt idazlea mintzatu ahal izan delarik bere lurraldeko literatura ildoaz. Argizaiola saria aldiz, jaz Maiatz elkarteak eskuratu zuena, Juan Zelaia Letamendi oñatiarrari zaio eskaini, hunek bizi osoan sustatu duen lansail oparoaren saritzat, dela enpre- sa sortzaile gisa, dela ikastolen bultzazaile ala euskararen zaintzaile gisa... Irakurle handi eta ttipi ! Xabier Lete arizan da geldi geldia bere liburu berriaren izenpetzen Hauen omore ona ! Iparraldekoen uzta ederrak ukan du bisitari nasaiki Diskaren xokoak ere bazuen beharri Zer jendaldea lau egunez Durangon, goizetik arats geldiezin uholdea iduri ! Euskaltzaleak bazuen han pasta, dela diska berri, dela liburu berri, uzta ederra aurten ere. Ortziralean, idekidura egunean, Eneko Olasagasti aktoreak egin du estreinaldi hitzaldia. Lehen minutak eskaini dira bereziki ETAk erahil duen Inazio Uria enpresaburuari, Miren Azkarate euskal gobernuko kultura sail- buruak eta Josune Aris- tondo bizkaitar deputa- tuak salatzen zutela azpeitiar euskaltza- learen kontrako basake- ria. Gisa berean omen- du dira ere berriki utzi gaituzten euskaltzale handi batzu, Mikel Laboa kantaria lehen lehenik, eta ere Gotzon Garate hizkuntzalaria, Xabier Iratzeder olerkaria, Enrike Knorr eta Karmelo Etxenagu- sia euskaltzainak, Elias Amezaga idazlea, Mikel Errazkin Sorotanbele taldeko musikaria. Ipa- rraldekoek bertze adiskide bat ere gogoan ginaukala, Ernest Alkhat bertsularia.

Upload: 8probintziak

Post on 10-Mar-2016

250 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2985

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2985

2008-ko Abendoaren 11-koa11 Décembre 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2985

LIBURUAREN HATSAOrokorki ez dela asko irakurtzen, diogu.Alta, zenbat liburu ez da ba plazaratzen !Gure euskal mundu ttipi huntan ere ! Ira-gan asteburuan Durangorat joaitera baiziketzen hortaz konturatzeko. Han, erlekofoina iduri, ehunka obra berrirenaitzinean, zer literatura egarria !

Iparralde huntarik ere bazen jendea pollikiharat hurbildua. Nihaur baliatu naiz, larun-batean, AEK-k Amikuze aldetik antolatuazuen autobusaz haraino heltzeko, sahe-tsean nauzkala bertzeak bertze gaueskolen bidez euskara berenganatzen ariduten batzu, adineko ala gazte,euskararen munduan murgiltzeko paradaparegabea zutela Durangon. Eta haratorduko, berehala sartu gira erlategira,kanpoko aro kaskarraz gerizatuz. Sal-mahainaren bertzalderdian izaitekofagorea naukala, Uzkinazo luma arinarenaitzakian. Eta hortik, goizetik arats, bisi-tariaren aurpegiaz naiz gozatu : aurpegialaiak zenbaitzu, seriosagoak bertzeak,liburu gosez batzuk, kuriostasun hutsezbertzeak. Iparraldeko uztaren erdian bai-nindagon, hegoaldeko batzuren baitansendi zen halako exotiko egarri zerbait,bakar batzuren interesa eskasa ere baihaatik. Bainan, oro har, jendetasunezkoharreman sanoa zen nagusi. Bai, gozaga-rria !

Bertze mahainetan zagon uztari ere botadiot behakoa, eta, nola ez, Xabier Lete-renEgunsentiaren esku izoztuak azkenobrari, beraren ganat hurbildu ahal izannaizelarik, egun osoan jendea saldoanbaitzabilalarik olerkari handiaren izenpe-duraren eske. Zer memento goxoa, labu-rra bainan sakona, bi solas egin ahal izanditugularik, hain du bihotzean barna sar-tua Iparralde huntaz duen amodio handia !

Eta Durangotik itzuli gira bihotzakalegera, zernahi ele eta irudi goxogogoan. Eta autobusean, Jojo Bordagarayoztibartar errexiñulak sustaturik, XipriArbelbidek egun hautan liburu batenbitartez etorkizunaz bota duen Requiemetsituari kontra-oihartzun gisa, egunarenakidura gainditurik zein gogotik emandugun Josanton Artzeren Martxa batenlehen notak kantua, Mikel Laboak hainpolliki kantatzen zuena, kantu baikorra,azken hitzek hauxe diotela : “Ez gabiltzgerorik gabe”.

P.J.

Suak erretzen eta suntsitzenahal du. Argitzen eta berotzenere ba.

(Christian Jacq)

Xabier Lete-k ikusmin handia

Azokan zehar, idazleetan arrakasta handia zuten zen-baitzuk : Joxerra Garcia, Kirmen Uribe, Joan Mari Irigoien...Herbestean den Joseba Sarrionandiaren azken bi liburuekere bazuten hartzaile. Bainan, duda izpirik gabe, XabierLete-ren azken poema liburuak du ikusmin handiena sus-tatu. Larunbatean adibidez, jendea bazagon geldi geldiabere salmahainaren aitzinean, “Egunsentiaren esku izoztu-ak” liburua eskuratu nahian. Poesia liburu sakona, heriotzariburuzko gogeta aberatsez betea, joanak zaizkion bere lagunhandi batzu gogoan, Lurdes Iriondo bere bizilaguna, JesusArtze, Julen Lekuona, eta orain Mikel Laboa, maitatu dituenhoriek guziak noizbait berrikusiko dituelako esperantza han-diz betea. Xabier Lete bera hor zagon, dauzkan osagarriarrangura handiak gainditurik etorria, erosle bakotxarentzatbazaukala hitz goxo bat. “Jendea oso maitakorra da nirekin”zion ondarrera.

Iparraldearen uzta

Jaz bezala, aurten ere Iparraldeak bere gunea bazaukan, Euskal Kultur Erakundea hortazarduraturik. Gisa hortan Iparraldearen uzta hobeki baloratzen da eta badu bere arrakasta. Horziren liburuentzat Maiatz, Hatsa, Euskaltzaleen Biltzarra, Ikas, Gatuzain, diskentzat ZTK, Ago-rila, Laguna Studios, hunek bi kantariren obrak zituela bereziki aurkezten, fresko freskoak,Patrice Dumora eta Joana Etcharren-en diska bana. Iparraldeak bazaukan ere bere eguna,astelehenean, batzu eta bertzeren irakurketa eta kontzertuekin. Aipa dezagun ere “MixelLekuona artzainen artzain” liburu ederra, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuek plazaratu dutena,Joxemari Iriondok orraztaturik. Igandean aurkeztua izan da, Makea aldetik bereziki autobusbat zelarik kari hortara haratjoana.

Finlandia ere hor

Urte oroz, populu berezi batgomitatzen du Gerediaga elkar-te antolatzaileak. Aurten Finlan-diako l i teratura da agerianezarri Durangon, kari hortaraSalla Maarit Järnefelt idazleamintzatu ahal izan delarik berelurraldeko literatura i ldoaz.Argizaiola saria aldiz, jazMaiatz elkarteak eskuratuzuena, Juan Zelaia Letamendioñatiarrari zaio eskaini, hunekbizi osoan sustatu duen lansailoparoaren saritzat, dela enpre-sa sortzaile gisa, dela ikastolenbultzazaile ala euskararenzaintzaile gisa...

Irakurle handieta

ttipi !

Xabier Lete arizan da geldi geldia bereliburu berriaren izenpetzen

Hauen omore ona !

Iparraldekoenuzta ederrakukan du bisitarinasaiki

Diskaren xokoak ere

bazuen beharri

Zer jendaldea lauegunez Durangon,goizetik arats geldiezinuholdea iduri !Euskaltzaleak bazuenhan pasta, dela diskaberri, dela liburu berri,uzta ederra aurten ere.Ortziralean, idekiduraegunean, EnekoOlasagasti aktoreakegin du estreinaldihitzaldia. Lehen minutakeskaini dira berezikiETAk erahil duen InazioUria enpresaburuari,Miren Azkarate euskalgobernuko kultura sail-buruak eta Josune Aris-tondo bizkaitar deputa-tuak salatzen zutelaazpeitiar euskaltza-learen kontrako basake-ria. Gisa berean omen-du dira ere berriki utzigaituzten euskaltzalehandi batzu, MikelLaboa kantaria lehenlehenik, eta ere GotzonGarate hizkuntzalaria,Xabier Iratzederolerkaria, Enrike Knorreta Karmelo Etxenagu-sia euskaltzainak, EliasAmezaga idazlea, MikelErrazkin Sorotanbeletaldeko musikaria. Ipa-rraldekoek bertzeadiskide bat ere gogoanginaukala, Ernest Alkhatbertsularia.

Page 2: Herria 2985

• Tibeteko Dalai Lama buruzagi izpiri-tual errespetagarria haundizkierrezebitu du Europako Parlamentuakbere egoitzan. 73 urtetan, kirurgia ebakuntzaedo operazione baten ondotik arras pollikitua,berak dionaz, bere eztienean agertu da hor erebortizkeriarik onhartzen ez duen jaun hori. Ezdu hor ele onik baizik izan, azpimarratuz ereamodio, batasun, urrikalmen, barkamendu etazuzentasunezko balore beren aldeko daudelazinez Europa eta bai Tibet herria. Eta aldebererateko erantzunak ditu europearren aldetikere ukan. Dalai Lamak halere ez du gordebeste hatsik sumatzen duela bere auzokoXinaren aldetik. Ados ibili dira bi elkarrizketarihoriek hor aitortzeko ere beste esperantzarikbaluketela Xina horrekin, bainan !…• Xina preseski hor dute batzuek eta besteekartean eta hunek mutur egin daie bai Tibet he-rriari eta bai Europari egun hautan Europak etaXinak Lyonen egitekoa zuten elgar-mintzatzebaterako eza emanez azken orduan. Erranbehar da Europak ez duela Xinaren aitzineanAmerikak eta Bush batek duten pisu bera. Etakasu ez ote duen Sarkozyren Frantziak eresofritu beharko Xinaren kexu eta hoztasun hor-taz. Orok dakiten gauza da komertsio saileanere bere dirumailaren araberako estimua duelaherri bakotxak. Hasteko ta bat, etsenplu bathartzeko Frantziak ez du bere inportazioneetanXinatik % 1,39 rena baizik, aldiz % 4,5 baditue-larik Alemaniak. Beraz hor Sarkozy baino haun-diago du Angela Merkel anderea.• Afrika-Ghana erresuma ttipiak presidentberriaren hautatzeko bozak ditu igande huntan.23,5 miliun biztanle dauzkan herri horrek JohnKufuor du presidenta, 50 urte ditu nazione delaeta beste demokrazia gehienak baino aitzi-nagotua egiten du, hor direlarik, hurbilenetan,Bolikosta eta Togo. Kofi Annan jaunaren sort-herria da, ingles kolonia izanik berebertua.Bere diru iturrietan petrolioa badu eta, zori-gaitzez, droga hortarik sobera.• Indiako Bombay hirian joan den astean izanzen hilketa izigarri hartaz, hobeki erran deza-kegu egun Pakistan auzotik etorri terroristakzirela, duda guti dela, talde armatu eta trebatubatekoak etorriak, Lashkar izenekoa, jadaezagutua. Bazuten lehenago ere holako bateginik, New Delhin, Benaresen eta beste. Badi-tuzte horiek beren talibandarrekilako tratuak etaAl Qaidan ibiliak direnak ere. Hinduarrak etajuduak dauzkate islamista horiek beren etsaiakbainan ez ditu Islamabad kapitalak estaltzenhalere Pakistango diren gudari horiek.• Brasilen da munduko tropikal oihan eremuhaundiena eta ikusirik zer makurra den mun-duarentzat oihan horien murriztea eta erretzeaneurri alde bat hartu du hango gobernamendu-ak suntsitze horiek % 70 batez gutitzekohemendik eta 2018 urtea barne, oihana baitez-

padako du alabainan munduko ingu-ramenak eta airearen sanotasunak.

Gauzak nola doatzin ikusiz, erran ditakeBeljikako erresumaren hiruetarik bat galtzen

duela Amazonian oihanak urtean eta makurhaundia da hori munduarentzat. Uste izaitekoda, jakintsunen arabera, hortik heldu delaairearen pozoindatze deitoragarria. Oihanakendu lekuan soja egin, ez baitezpada jen-dearen haztea gatik beti bainan dirudun abera-tsen probetxua gatik, eta horra desekilibre laz-garriak. Beharrik begiak ideki baititu hangobereko Lula presidentak, bai-eta ere moltsa,sanotze hortara bultzatzen dutenek.• Kolera gaitz izurritea hedatzen ari zaie Hego-Afrikan eta inguruetan, Zinbabue herri gaixotiketorririk, erran nahi baita Mugabe president dik-tadore zaharrak ezindua daukan lurretik. Hand-ik heldu zaizkie Hegoafrikarat eri dohakabeakzoinu galdez eta han, Musina ospitalean, lekuguziak beterik oihaletxola txar batzuetanezartzen dituzte eriak artatzeko.•Amerikak ministro beltza izan dezake BarakObamaren gobernu berriko justizian : Eric Hol-der jauna, 57 urte, aitzineko Clinton presi-dentaren bigarrena izan zen eta ainitz egin or-duan. Fama du Guantanomoko presondegi kri-tikatu hura hets lezakeela.• Xina munduko erresuma haundia ez dago lobatere bere bizinahian. Munduko negozioanizigarriko jauzia egina du gauza batzuetan aldizbeste zenbaitetan oraino gibela delarik. Egu-berri hurbiltze huni, haurren jostagailu eta pre-sentez da auzi bat sortua : gai horiek orobesteek baino merkeago plazaratuz, mesfi-dantza ainitz badute sortua, bereziki guremendebaldeko mundu huntan : ez direla hangoartikuluak seguregiak osagarriarentzat, zen-baitek dauzkaten larruko gai kimikoekin,luzaroko zurmindura, erabiltzaleen hazteria etabeste. Jangailuetan ere beste hainbestekritika : badira salgaiak merkatutik erretiratudituztenak bai eta batzuen kritikak eta besteenjelosgoak sortuzko auziak.• Moskun zendu da Alexis II patriarka orto-doxoa 79 urtetan.Errusia guzietakootoizburua zena.Ai ta SainduarenErromako Elizarenganik berexia izanagatik Errusiako hori,aspaldian eta gerota gehiago begihobez behatzendute El iza orto-doxoak eta kato-likoak batetaratzekoez litazkelarik urrunelgarretarik.

26 MILIARKrisia eta krisia, ez da besterik aditzen! Etaainitzen ustez ixtorio horrek soka luzea ukandezake oraino, urte bat edo bi aise joaiten ahalhaizea onerat itzuli aitzin!Nolazpait ihardoki beharrez, Nicolas Sarkozypresidentak xede berezi parrasta bat agertuadu. 26 miliar euro baliatuko dira hortarako. Ez-kerraldean berehala erran dute haatik hori ezdela askiko... Dena den, zer dio frantses pre-sidentak? Lantegi ttipientzat, hamar lanpostubaino gutiagokoentzat, karga askoren arintzeahitzemaiten du, lantegi ttipi horiek direla fran-gotan azkarki hunkiak krisia jitearekin. Auto-gintzari hats berri bat emaitea gatik, eskaintzendu mila euroko prima bat beren auto xaharrasalduko duteneri berri baten erosteko.Bestalde, sozial maileko bizitegi andana gaitzanahi luke eraiki-arazi gisa hartako laguntzabatzuekin. Eta obra handi asko sustatu, auto-bide, burdinbide eta beste, gisa guziz egitekoakbainan behin aipatu baino epe laburragoanhasiko direnak...

MINIXTRO BERRI BATSail hori dena behar da arrunt pikoan ezarri etalegez-lege gisa hartako bidea ideki ere beharzaio, hori eginen da urtarril hastean, deputatuakberriz biltzearekin.Gisa guziz, erakusteko zoin premiatsua daukanholako saila, Nicolas Sarkozy-k minixtro berribat izendatu du, espresuki hortaz arduratukodena, eta hori da Patrick Devedjian, jadanikere minixtro izana eta azken denbora hotanUMP alderdiaren buru bezala zena.Nola gauzatuko diren holako xedeak, ondokoegunetan ikusi behar. Ekonomiaz axola handiaduten frangok arras onak dauzkate oro har.Ezkertiarrek eskasegiak kausitzen dituztelariketa langile sindikaten arrangura handia delariksail hortan deus guti dela krisia hor-eta jendexehea funtsez laguntzeko.Bestenaz ere egun guziz berri txarrak badire-larik lanaren aldetik, gutien ustean ba lantegizerratzeak. Hala nola Landesetan hestekoa

duten Sony etxea, 312 langile lanik gabegeldituko baitira hor berean!

GAZTETUErran bezala, iragan asteburu hortan du alderdisozialixtak bere buruzagitza berritu MartineAubry denen aitzineko. 38 lagunek osatzenduten buruzagitza, 19 gizon eta 19 emazte.Erdiak baino gehiago lehen aldikotz barneburuzagitza hortan eta erdiak hurbil 40 urtezazpikoak. Aski erraiten baitute orai alderdiaazkarki berritu dela bai eta polliki gaztetu.Ségolène Royal eta hunen aldekoak ez dirabarne haatik, ez bait ira ados hartu denbidearekin. Boza xuri eman dute. Bizkitartean,alderdiburuak erran diote atea idekia dagoelabihar edo etzi sartu nahi balute buru-batzarrean... Orainokoan ez dira batere hor-tarik ari eta ezagun da halako haustura bat betibadela alderdiaren erdiz erdi....

ARRAKASTA GUTIXKOLan-auzitegietako bozak baitziren joandenegunean, arrakasta ttipia ukan dute. Ez dahaatik lehen aldia hori hola gertatzen dela.Aitzineko aldietan ere, jendea etzen biziki mugi-tu. Dena den, Frantzian gaindi, langile etaenplegatuak % 25 izan dira, doi-doia 25,bozaren emaiten izan direnak. CGT sindikatalehen, bozen % 34 bildurik, duela sei urte bainogehixago. Bigarren CFDT, % 22-rekin, hiruga-rren FO, % 16-etarat heldurik. Nagusien partehartzea hein bat hobea izan da, % 30-en ozkagaindituz.Ainitzen gostuko, lan-auzitegi horien saila ezda aski ezagutua eta gainerat langile frangokez omen zakiten ere xuxen nun nola bozka.Alta, aurten, indar berezi bat egina izan da argi-tasun egokiak hobeki zabaltzeko, bainan ezoraino aski dudarik gabe. Hau ere entzuten da:parte hartzea aise handiagoa litaikeela lantegi-etan beretan bozkatzen ahal balitz. Funtsean,lekuka bada jadanik errextasun hori eta tokihorietan jende gehiago izan da preseski boz-emaile, % 50-ez goiti berdin...

J-B D

2

ETA-k Ignacio Uria enpresaburua hil du AzpeitianInaxio Uria Mendizabal, 71 urteko azpeitiarra tiroz hil du, bi pertsonakosatzen zuten ustez ETA-ko komandoak. Bi tiro guttienez, bat buruan etabestea bularrean, bota dizkio hiltzaileak. Altuna & Uria enpresako admi-nistrazio kontseilukoa zen eta egun guziz bezala, eguerdialdean bere muspartida jokatzera zioan ostatura, bazkaldu aitzin. Komandoak atentatuaegiteko baliatu autoa, Itziar-en ebatsia izan zen eta gidaria zuhaitz batiestekatua.Ehorzketa hunkigarriak eginak izan zaizkio bere herrian maitatua zenInaxiori. Mundu bat bildu da familiari laguntza ala sustengu ekartzeko etaETA-ren salbaikeria salatzeko, hoietan Ibarretxe lehendakaria, Zapaterogobernuburua eta Rajoy PP-ko burua besteak beste.Gaitzespen manifestaldiak ere egin dira Azpeitian bezala leku askotanETAri desagertzea eskatzeko. Altuna & Uria enpresak abiadura haundikotrenaren lanetan parte hartzen du.

AHT Gelditu!-ko kideak ETA-ren kontra Zenbait iturriek abiadura haundiko trenaren egitasmoarekin lotzen duteETA-ren atentatua. AHT gelditu euskal Y-aren kontrako plataformako kidebatzuk, hoietan Iñaki Antiguedad edo Jose Iriarte bikilak salatu dute ETA-ren eskusartzea. Euskal gizartea bakean uztea eskatu diote erakundearmatuari, zeren elkarteko ekologisten arabera indarkeriarekin zurrunbiloezin gelditu batean sartzen ari baigira. Mobilizazioaren, erresistentziareneta desobedientzia zibilaren aldeko apustua egiten dutela diote AHTri kon-tra egiteko eta beraz ETAren eskusartzea gaitzesten dutela.

Aralar eta EA-k ere Azpeitiko udal-gobernua uzteaerabaki duteAzpeitiko atentatuaren ondorioz Aralar eta EA-k udal gobernua uzteaerabaki dute ANV-k zuzentzen duen herriko kontseiluak ez baitu konde-natu nahi izan hilketa. Aralar eta EA-k ANV-rekin koalizioan zuzentzenzuten Azpeitiko herriko etxea. PNV-k zentsura mozioa aurkeztea aztertzenari da herriko etxeko agintaritzatik ANV-ko den Errazkin auzapeza eta beregehiengoa botatzeko. Aralarrek jakinarazi du horrelako urratsarekin ezdela ados. Bestalde Espainiako gobernuak neurriak aztertzen ari ditu ANVherriko etxe guzietarik botatzeko.

AHTren lanetan segurtasun neurriak indartuko dituzte Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, Abiadura Haundiko Trenaeraikitzeko lanetan segurtasun neurriak azkartuko dituztela iragarri duJavier Balza Herrizaingo sailburuak. Bereziki lan hoietan diharduten enpre-sak. Denek gogoetan dute Lemoiz edo Nafarroko autobidearekin gertatua.

Bloke independista sortzearen aldeEspainiar konstituzioak 30 urte betetzen dituelarik, Durangoko manifestal-diaren bururatzean egin ekitaldi politikoan, ezker abertzaleko ordezkariekproposatu dute EAJ-ren ezkerrean bloke independendista sortzea. Duelaguti, indarkeria onartzen ez duen mugimendu soberanistaren aldekoaagertu zen EA, PNV-rekin zuen orain arteko akordioa hautsiz etahauteskundetara bera bakarrik aurkeztea erabakiz. Duela 30 urte egin zen Espainiako Konstituzioari buruzko erreferendumaeta Hego Euskal Herrian ez zuen gehiengorik lortu. Ezker abertzaleak alaEAk gogor kritikatu dute Konstituzioa, euskal herritarren helburuen kon-trako harrasiari alderatuz, Euskal Herriko gehiengo politikoak ez duelalekurik Konstituzioan ohartaraziz. PNV-ko presidentak Iñigo Urkullukberriz, 30 urteko ibilbideari buruzko gogoeta eginez dio, KonstituzioakEuskal Herriari zenbait gauza on ekarri dizkiola bainan etorkizunera begi-ra hitzarmen berria proposatu du, autogobernu gehiago, menpekotasungutiago eta euskal estatu gehiago ekarriko lukeena.

Iñaki Goirizelaia EHUko errektore berria Iñaki Goirizelaia izanen da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreberria. Goirizelaiak botoen %52a lortu du eta beste hautagaiak, MarisolEstabanek, %48. Parte-hartzean, elkarrizketan eta adostasunean oina-rrituko duela bere proiektua deklaratu du errektore berriak euskal uni-bertsitateari distira eta errekonozimendu haundiagoa emaiteko.

Kontseiluaren 10-garren urtebetetzea BarakaldonAbendoaren 13an BEC Barakaldoko Bizkaia Arena aretoan eginen denekitaldian ospatuko du Kontseiluak bere urtebetzea. Leloa : “urrats batgehiago, euskaraz bai”. Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzetan, orain“bai euskarari” erraitetik “euskaraz bai” erraiterainoko jauzia egin behar daeuskararen normalizaziorako konpromisoak hartzeko garaia baita.

Droga eta alkohol kontrol zorrotzak Urtarrilaren 4a arte Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan alkoholaeta droga kontrol zorrotzak eginak izanen dira. Kontrol hoietan positibo iza-nen direnek, 3 eta 6 hilabeteko preso zigorra eta gidabaimeneko 6 pundugaltzen ahalko dituzte.

ETAko hiru ustezko kide arrastatuak Frantzian, Gerde, Bagnères deBigorre ondoko herrian, AitzolIriondo arrastatu du polizak.ETAren adar militarreko buruzagiberria dela uste du, Txerokirenpostua duela hiru aste hartuazuela. Operazio berean EnekoZarrabeitia eta Aitor Artetxearrastatu dituzte. Poliza iturrienarabera, hiruek hitzordua bazuten Gerdeko eliza ondoan. Armak aurkitudizkiete. Berantxago Irunen, beste hiru lagun arrastatu ditu GuardiaZibilak, Artetxe Gerdeko hitzordura lagundu omen zutenak.

Gora Durangoko Azoka!!Zoe Bray-ren begi kliska

Euskaldunak leitzen ari

Page 3: Herria 2985

PIERRE BALDI OMENDUZ

Aldi bat baino gehiago aipatua duguaurten sail huntan berean Pierre Baldimargolaria, Angelun bizi dena bainanluzaz Donibane Lohizunen egona.Donibanek dio hain xuxen omenaldi-sailberezi bat eskaintzen. Hilabete huntanbururatuko den saila, alde batetik elizanEguberriri buruzko margo batzuekin etabestetik Dukontenea gelan ortziraleanestreinatuko den erakusketarekin. Baldi-ren ehun bat margo koloretsu agertukodira hor, azken hamar urte hotan mol-datuetarik.

PIRRITX ETA PORROTX

Donibane Lohizunen, aurten ereaitzineko bi urtetan bezala, Pirritx etaPorrotx berriz hor beharrak ditugu Egu-berri hurbiltzearekin. Eta Marimotots ereba heiekin! Beren ikusgarri berria, pirataixtorio eta gaineratiko, eskainiko duteigandean zortzi, abendoak 21, goizeko11-etan, tenisgune estalian, ZiburukoLuma haurtzaindegiaren alde. Bildu be-har litake ainitz jende!

BILKURAK AUZOALDEKA

Hendaian, herriko etxeak muntatzen dubilkura-sail bat auzoaldeka, jakin-arazteko nun zer egiten duen etajakiteko zoin diren jendearen kezka eta

arrangurak. Lehena ja egina izanen dalerro hauk agertzearekin. Ondokoakortzegun huntan, abendoak 11, herrikoetxean, eta helduden asteartean, aben-doak 15, geltoki aldeko eskolan, biakaratseko 7-etan. Gisa bereko beste hirubilkura eginen dira urtarrilean, biga Lis-sardy auzoaldeko eskolan eta bestea,azkena, Errepira auzoaldean.

LASTER ETA LASTER

Donibane Lohizunen, abendoko laste-rraldiek ukan dute igande goizean a-rrakasta pollita. Helduak, 250 lasterkari,haur eta gaztetxoak 330. Giro hauta etagainerat ateria, aitzineko egunetan kasikalde bat euria zelarik! Peio Urruty deneriaitzindu da, emaztekietan Marie Labbelehen...

ARGI GEHIAGO, GASTU GUTIAGO

Donibane Lohizune eta Ziburuko ka-rriketan larunbatean piztu dituzte Egu-berri-kari bazterrak airosten dituzten ar-giak. Aitzineko urtetan baino argi gehia-go eta bizkitartean sos gutiago xahutuz,gisa hartako muntadurak ezarri baiti-tuzte. Sei urte barne, sail hortako gastu-ak ttipitu ere dira % 70-ez, hala segur-tatzen dute herriko etxean. Argitzea beraemendatu delarik % 25-ez.

3

DONA MARIA KOLEGIOAN

IKASTETXE BERRIA BAIGORRINAstekari huntan jada aipatua, abendoaren 6an, larunbat arratsaldearekin egin daikastetxe katoliko berriaren lehen harriaren pausatzea. Duela urteak gogoetak hasi-rik, orai agertzen da talde lana, kemenez eta gogo haundiz eremanaren ondorioa,ainitz nekezia gainditu izan behar baita, holako ikastetxea hemen eraikitzeko.

San-Josepe eta Bil-Etxeko zuzendarieta erakasleen inguruan bilduak zirenikasleak, hauen burrasoak, hor zirenere proiektua ereman duten presunak,eta ordezkarietan, diru laguntza ekarriduten egiturenak, diosesako eta parro-piakoak bai eta eraikuntza berria egi-nen duten ofizialeak.Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzakoordezkariak eta Jean-Marc Aphaule,diosesako erakaskuntza katolikoarenzuzendariak pausatu dute lehen harria.Dominique Cornu bikario jeneralakbenedikatu ondoan, denak HerrikoEtxeko gelan sartu dira, mintzaldienentzuteko. Lehenik hitza hartu duJean-Baptiste Lambert auzapez etakontseilari jeneralak, hunen ondotikAgnès Gorostiague-k euskaraz etaMonique Echecolanea-k frantsesez,O.G.E.C.-aren izenean. Azpimarratu

dute, bertzeak bertze, eskola berria etorkizunaren sinboloa eta abiatze berri bat dela.Patxi Baztarrika-k ere zion proiektua “ ezina ekinez egina ”-ren fruitua dela (“ la tena-cité vient à bout de l’impossible ”), atsegin zuen ere ikustea gure hizkuntza atxikitze-ko egina den indarra. Azkenik, mintzatu dira André Noblia jaun erretora eta Jean-MarcAphaule, hauek ere aitzinekoek bezala azpimarratu dute ikastetxe hunen garrantziaBalean, zoriontsu ere agertu, neke guzien gainetik bururatzea bide onean ikustea.Mintzalariek eskertu dituzte proeiktua segitu, landu eta ere diruz lagundu dutenguziak. Hor aurkitzen ziren ere Anhauze, Irulegi, Arrosako auzapezak, Iban Larrouleteta Paxkal Bourgoin Euskal Haziakoak, Paul Vrignon Akitaniako burrasoen ordezka-ria, Erramun Osa Eusko Jaurlaritzako hizkuntza arduradura.Elgarretaratze bero eta atsegina bururatu da adixkidantzako hurrupaldiarekin.

Ttotte Errotabehere

Berriketari gazteak

Internet guneak gaztealdi bat hartu duDonibane Lohitzuneko Dona Mariakolegioan. Itziar Aizpuru zuzendariakaipatu orduko, hogoita bortz ikaslegogotik hasi dira lanean. Astearte gu-ziz, eguerdiko pausu denboran, elga-rretaratzen dira « Col’Infos » bi i-labetekariaren asma ta idazteko. Eus-karaz eta frantsesez dudarik gabe,euskararen erakaspena aspalditik o-soki segurtatua baita kolegioan.

« Bi ilabete guziz, erritmo ona da, dio zuzendariak, lan horren egiteko eskolako lanazgain batetik, ikastegiko giro, egitasmo eta ekintzen berri emaiteko bertzetik ». Berakidazten du aitzin-solasa, ildoari jarraikitzen direla gazteak, Marie Pierre Alaman doku-mentalista eta Jean Michel Legarburu ta Kattin Ardanz erakasleen laguntzarekin.

Lehen alea agertua da, bigarrena obratzen ari. Hauen bien gaiak : Peyuco Duhartauzapez eta ikasle ohiarekin elkarhizketa, historioa Normandian gaindi egin bidaiarenondotik, ingurumena, hau gai guziz zabala. Ikasleentzat, 6.etik 3.erat, mintza etaidatz gune garraintzitsua da, dio Itziar Aizpuruk. Bigarren « Newsletter » hau Egu-berriko ateratuko da. Goaitean gaude.

Jean-Marc Aphaule eta Patxi Baztarrika harriaren

aitzinean (arg. P.E.)

LAN AUZITEGIKO BOZAKIparralde honetan ere ez da mirakuilurikgertatu Prudom/lan auzitegiko bozetan.Parte hartzea duela bost urte baino apa-lagoa izan da (-1500 bozemaile), komer-tsant eta laborantzako lantegietan izanda emendioa, lehenean apurra, bigarre-nean larriagoa. Industria eta kuadroekdute apalketa handiena ezagutu (-650eta -700). Zerk egin du bada horrelakoparte hartze ahulagoa ? Aro txarrak,ala/eta hautu soberakinak zortzi langilesindikatuen artean hautatu beharrean ?

CFDT galtzaileCFDT da galtzale handia boz hauetan (-2000 boz), FO hurbiletik jarraikitzenzaio 930 boz gutiagorekin. Parean ira-bazten dutenak CGT eta LAB dira.CFDT-ek lanak ditu lehen lekua atxikitzenLaborantzan eta aktibitate ainitzetan :Komertsan bigarren ateratzen da, iduriluke sektore batzuetan presentatzen zenSUD sindikatuak zenbait boz kendu diz-kiola, baina CGTek funski goiti egin du,LABek bezalaxe.

LABen garapenaOrohar irabazle nagusia LAB sindikatua

da. Euskal sindikatuak 609 boz bildu dituBiarnoan, hor lehen aldikotz presenta-tzen zelarik (bozen %2,24) ; Iparraldean287 boz irabazten ditu aktibitate ainitzakategorian, 280 komertsan, 180 industri-an eta 111 Xiberoan berean (Maulen etaAtharratzen bozen % 15,26).Heldu baita zenbaki guztiak hartuz, 3466langilek konfiantza erakutsi diotela LABsindikatuari aurtengo lan auzitegiko bozhauen kari.UNSA eta CFTC sindikatuek bozketabertsua eskuratzen dute, apalketañobatekin bigarrenarentzat (-200 boz). SUDsindikatuak 424 boz bildu ditu komertsaeta aktibitate ainitza sailetan, ehunekobiko porzentaiera heltzen da.

Enplegatzaileak uzkurEnpresa buruen aldetik parekatzeak ezdira errex 2002 eta 2008 ko emaitzenartean. Parte hartzea apalagoa izan daeta aktibitate ainitzak sektorean salbubeste lauetan zerrenda bat bakarra pre-sentatu dute enpresa buruek. Sektorehorretan hain zuzen, AEES ekonomiasozial saileko elkarteak bere boz kopuruaemendatu du.

Prentsaren aitzineanagertu dira astelehen

goizean, Baionan,Maryse Cachenaut,Dominique Amestoy,

Patxi Noblia eta TxetxEtcheverry, “EuskalHerriko Laborantza

Ganbara” elkartearenalde larunbat huntarik

harat eremanen den kan-paña bizkorraren berriemaiteko. Oroitaraz

dezagun elkarte hori etahunen president den

Mixel Berhocoirigoin au-zitan iraganen direla

urtarrilaren 29an,Baionan, prefetaren

manuz, PauekoLaborantza Ganbara“partie civile” emanik.

Ainhizako egitura horrenkontrako erasoa larria dela, erran dauku Maryse Cachenaut itsasuarrak. DominiqueAmestoy ortzaiztar laborariak bere aldetik goraipatu du Mixel Berhocoirigoinen 35 urtehauetako lan ikaragarria, laborantza sano baten eta laborari ttipi guzien alde, edozeinsindikatekoa izan ditezen. Auziari buruz, sustengu sarea hedatzeko xedez, 80 batlagun arizan dira hiruzpalau astez azkarki lanean, zernahi ekintza mota bidean ezarrinahian. Ekintza horietarik bat, “E.H.L.G. ez hunki !” petizionea, hiru ardatzetan zabal-dua, Euskal Herriz kanpoko pertsonalitateeri buruz (eta badira jadanik ehunka izenhandi, deputatu, ministro ohi, zientzialari eta bertze), Euskal Herriko hautetsieri buruz(auzapez, kontseilari orokor, deputatu, zenatur, jadanik berrehun bat izenpetzerekin)eta beste edozeini. Petizione horri buruz eta bertze xehetasun guzientzat, blog bat ereidekia izan da interneten (ehlgdoitvivre.org), Txetx-ek aurkeztu daukuna. PatxiNobliak bere aldetik fermuki salatu du prefetaren jukutria berria : auzapez bakotxarigutun bat igorri dio, ez dezan petizionea izenpetu, “legezkontra” litaikeelakoan. Bistanda, petizione baten sinatzea nornahiren eskubidea da, hor prefeta da arrunt makuribilki, funtsean ainitz hautetsik debeku horren gainetik beren boza adierazi dute,petizionea izenpetuz.Horiek hola, abendoaren 13an biltzar nagusi garrantzitsu bat iraganen da Ainhize-Monjolosen, larunbat goizean (10:00-12:30), sustengatzaile guzieri atea idekirikzaiela. Orduan da sustengu kanpaina egiazki abiatuko, Euskal Herri huntan herrizherri eta auzoz auzo, 20.000 plaketa ere direla eskutik eskura zabalduko, eta EuskalHerritik kanpo ere. Sei aste gelditzen dira auzia aitzin.

France Inter-eko Daniel Mermet berriketari ezaguna, MaryseCachenaut-ekin, Baionako Atalante zinegelan, sustenguz etorria

LABORANTZA GANBARA EZ HUNKI !EEuurrii uurr hhooddiikkoo iixxttrriippuu llaarrrriiaarreenn eerrrreessppoonnttssaabbiilliittaatteeaa ??Nor da Miarritzeko euri hodietako lan ixtripuaren hobendun ? Bi langile gazte, 31 eta35 urtekoak hil dira itorik hiri barneko ur hodietan lan egiten zutelarik joanden asteerditan, hirugarren bat doi doietarik salbatu dute. BAM hiri elkargoak manaturik egi-ten dira obra horiek baina CABABeko lehendakariak erran du ez dutela ez CABA-Bek, ez Miarritzeko hiriak galdatu, horrelako euriak ari ziren momentuan langileakhodietara sarrarazterik. Horrelako aroak prudentzia eskatzen zuela, eta ondorioz,Jean Grenetek uste du Tolosako DPSM enpresa horretan direla erresponsabilitateakbilatu behar. Bere aldetik inkesta bat ideki du Baionako auzitegiak, “homicide invo-lontaire” edo nahigabeko hilketarentzat.

550000 lliizzeeoottaarr kkaarrrriikkeettaannEz ustezko mugimendu bat abiatu da lizeotarren artean joan den ostiralean. Estatuguztian egin dira hainbat ikasle protesta karriketan, eta Baionan bost ehun ikaslezgoiti kontatuak izan dira. Elebitasuna agerian zen, “ hezkuntza ez da merkantzia bat ”euskal hitzak frantsesezkoen gainean emanak zirelarik banderola nagusian.

LLEEDDAA eennpprreessaa hheesstteenn aabbeennddoo oonnddaarrrreeaannUrri hastapenean jakin dute LEDA lantegiko 29 langilek lizentziatuak izanen direla urtezaharrez. Berri latza publiko egin aitzin saiatu dira hortzez eta haginez beste aterabidebaten atzemaitera, baina ez dute beste aterik ireki ahal izan. Enpresa komiteak legeakahalbidetzen dion bezala azterketa independiente bat eginarazi du. Syntex enpre-saren analiza horrek erakusten du LEDA lantegi baionesa Europan barna barreiatuakdiren beste hamahiru lantegietatik bat dela, holdinak merkeenik ari den lantegiariemaiten diola lana egiteko, eta azkenik, irabazien emendatzeko lantegi berri bat erai-ki duela Xinan. Langilek uste dute denbora ainitz galdu duela enpresak beste beze-roak xekatu gabe, kliente bat bakarraren peko egonez.

Page 4: Herria 2985

Olentzero etorri arteanJoan den larunbatean, Avironek Sarracens ekipa errezebitzen zuenean, Olentzerok Baioneseri hitzeman dieabenduaren 20an Baiones izanen zela. Anarte hortan, bere lekuko mutil eta sehiek prestatu dute etorrera horibehar diren animazioekin.Astezken huntan, Koldo Aznares ikazkina hasi da lehen aldikotz hiri huntan, txondor edo ikaztegi baten erai-kitzen Poterneko kirol zelaian. Txondorra egur meta bat da, gisa batez moldatua, lurrez estali eta egosteko.Hortarik sukaldaritzan errakien egiteko frango ona den ikatza ateratzen da. Koldo Aznares, hortan aditua da.20 urtetan, bere bizia ikazkin gisa egin zuen Gollano, Nafarroan den Urbasa aldeko bere herrian. Koldokbeste gisako ofizioa balin badu ere orain, Iparraldean ezaguna bilakatzen ari da, joan den urtean Larresoroneta aurten Saran txondorrak jada egin baititu animazio gisa. Behin eraiki eta, bederatzi egunez gau eta egun txondorra artatuko du, Olentzeroren jitearen egunean ikatza-ren ateratzeko. Lekuan berean Baionako eskoletako 900 haurrek segituko dute harat hunata. Lekua publikoa-ri idekia da eta bisitariek hor aurkituko dituzte Olentzeroren eta ikaztegiaren esplikatzeko erakusketak.Helduden larunbatean berriz, Claude Labat erakasleak Euskal Museoan Olentzeroz konferentzia bat eginendu arratsaldeko 3etan. Konferentzia gunean harrapatzen ahalko da “Olentzero nor haiz” izeneko bere liburua.Huntan pertsonai horren mitoa esplikatzen du eta lotzen aitzinaroko iguzkiaren ohiturari, gure pertsonaiakegunen luzatzea baitu iragartzen.Hots Olentzeroren etorrera aste huntarik presta daike, ainitz ikusteko eta ikasteko emaiten duen programare-kin, ahantzi gabe Olentzerori idatzi behar den gutun apaindua, abenduaren 13a arte Euskal Museorat igordaitekena (xehetasunak www.hiruki.net ).

4

SENPEREHERRIKO ETXETIK Andere auzapezaren erakaspen eta ikus-molde zonbeit :-Lehenik, zerratzeko dixidutan den Posta beti idekia egon dadinbere ahal guziak eginen ditu. Jende kopurua 5000tan goiti denherri batentzat ezin onartua da zerbitzu horren hestea. Zonbeitdenboraz herriko poliza gizonak egin duen lana, Postak berakezarri zaintzale batek segituko du urte ondar arte. Denbora bere-an Posta idekia izanen da bakarrik goizetan. Paper eta gutunenigortzeko bertze kutxa bat izanen da Herriko Etxean. Posta ho-rren sekuritatean ezartzeko beharrezko lanak eginak izanen direurtarrilean. Bainan Posta idekia izanen da goizetan.-Bigarrenik, Lurberriko ur-arrasta haundiaren obrak entsegutanziren egun hautan. Entsegu horien denboran 30 hektara urpeanziren. Diote arrasta hori gaineraino beteko den egunean izanendirela 60 hektara urpean. Ilabete hunen 3an ur-zamaren usteaabiatua da. Gure Ur Xuri ibaia bere hegietan betea ikusi eta erejendeak ez du izitu behar. Oraiko denbora tzarren eta euriengatik gain hartan beti izaria atxikia izanen da. Ur-zama horrektrabatu duen Dolhare laborari familiak itzulia egin behar izan duZorrimenta aldetik Apexen Mentari buruz. Bide hori Senpere etaSarak elgarrekin egina dute. Ilabete hunen 15ean ur-arrastahandiaren obra ederrak ikusten ahalko ditugu. Orai arte horkolantegiaren tresneriak menean zaukan lekuraino autoz heltzenahalko gira. Astelehen hortan obra horien erakusle bat hor iza-nen da, goizean 9.30etan eta 11etan, aratsaldean 14.30etan eta16.30etan.LARRE ERRETZE Larretan sua ematen ahal da 2009ko mar-txoaren 31 arte. Baimenak galdegin behar dira Herriko Etxean,berantenaz su ematea baino hilabete bat aitzin. Lan horien ahalbezain untsa egiteko, galdeak egin behar dira berehala, ahalazabenduaren 31 aitzin. Xehetasun gehiagorentzat, dei ezazuezenbaki honetarat (05.59.54.66.33 edo 05.59.54.10.19.).LABORANTZAKO LUR ALOKATZE ABISUA Herriak hirueremu alokatzekoak baditu : Peritxenbordako aldean 1.20 ha,Behola eta Oihanbeltzeko aldean, 3.50 ha, Okhelarreko aldean,4.50 ha.Interesatuak diren laborariek beren izena Herriko Etxean emanbehar dute abenduaren 31 aitzin.BEROTZEKO EGUR SALTZEA Egur sail bat nahi dutenek,jakinarazi behar dute Herriko Etxerat, bulegoen idekitzeko ordu-etan. Aurten ere egur nahikoa badelakotz, joanden urtean ukandutenek ere galdea egiten ahalko dute. Izenen emateko azkenepea abenduaren 31n izanen da.

HAZPARNE

Patricia FillatreauPatricia Fillatreau margolariak bereekintzen aurkezpen bat eskaintzendautzue Jondonaneko arku azpikoerakustegi gelan. Margolanak hastenditu, gogoan argi ikusten dituelarik etaburuan jadanik osoki bukatua duenean...Ardura, lan hauek bere bizian iragaitendiren gertakari batzuetarik asmatuakdira, gertakari urus ala dorpeak, nahasmahas. Ekintzak osoki desberdinak izai-ten dira, gai eta barne, aroaren arauka.Bere bihotz min eta zorionak molde hor-tan argitaratzen ditu. Margolan hori,ikastegietako haur andana bati erakutsizioten, Mediatekan egin zen baratzeapaintze gune batean. Murru paretentindatzen eta untzi margotuak eder-gailutzat baliatzen ikasi zaioten. Hau-rrak, behin izituak ziren, ustez ezin eginazela, bainan laster trebatu ziren etaguziz zoriontsu agertu ere ekintza ederhoriek hain polliki lanturik. Jondonanekoerakusketa hau, aste guzian izanen daeta behako bat merezi duela iduritzenzaiku.

ZorionakKarrika kopetak argitan dira herri guzian,mila argi ta kolore, urte undarreko pes-tak hor ditugu menean, Eguberri etaUrtats. Hazparnen, saltegien ha-mabortzaldia ere abiatua dugu eta jen-dea itxaropentsu dela iduri du, kezkaketa arrangurak urtarrilerat luzatzenditugula. Karrika argitze horier buruz,urte guziez, etengabe, salatu izan dut

lerro hauetan, herri sartzetan eder-gailutzat emanak ziren agiantzakfrantses hizkuntza bakarrean idatziakzirela, bertze Euskal Herriko herrietan ezbezala. Donibane Lohizunetik Xiberurat,orotan euskaraz idatziak dira. Aurten,Hazparnen, noizbeit bada noizbeit, ger-tatu beharra gertatu da, herri sartzetaneuskaraz idatzia da haundi eta zabal“ZORIONAK”. Bai, zorionak zueri ere,gure ama hizkuntzari bere tokia emaiteaerabaki diozuteneri. Aukeraz baliatzenniz, guzieri, urte undar on eta zoriontsubaten agiantzen egiteko.

Karrika argitze berriak euskaraz

MAKEA - LEKORNEArtzainen artzaina

“Artzainen artzaina” izendatua den liburubat presentatua izan da Durangon.Badakit Mixel Lekuona apeza ez ginuelaartzain ttontto horietarik, bainan artzainernea bai ! Beraz, holako liburu batekbadu bere tokia artzaintegi bakotxeaneta, nolaz ez, laborari eta langilexumeen etxe bakotxean !!

MusaGanixtar soinulariek antolatzen dutemus xapelketa bat abendoaren 14ean,

igandean, Mindegiko biltokian, Makean. 14 orenetako aurkitubehar da, bakotxak 10 euro eskutan, eta izanen da jateko etaedateko, eta bikote finalistak etxeratuko dira 400 edo 200 euroirabazirik, eta segur berokian egonik !

Larunbatean Mindegiko pilota xapelgoaAbendu hunen 13an beharrak ditugu 3 azken borrokak joko berridelakoan, palantxaz aldi huntan. Bainan ohartu naiz biziki zailadela helbururaino joaitea joko berri huntan ! Hirugarren, bigarreneta lehenean ikusi ditut jokolari biziki trebeak eta segur zaluak etaerranen dut askotan galtzaleak bi pondu edo kintze xoil bateneskasean gelditu direla eta hobe holakoetan erabakitzaileagaztea eta ernea izan dadin eta ez lausoa. Beraz, tenore deno,hobe adinean joanden batek lekua uztea pilotan trebe den bati !Suerte on 12 pilotari zintzoeri eta ez etor bazira doi bat eri ! P.I.

KANBO

BAIONA

ITSASU

Heriotze Joanden larunbatean, abendoaren 5an, zendu da Kanboko AnnieEnea etxean Jean-Baptiste (Jeannot) DERGUY, 66 urtetan. Erre-treta hartu eta, senar emazteak jin ziren Kanbotik Itsasurat, berenseme eta familiari hurbiltzeko, beren egoitza Herri Atean izanik.Beren lan denbora eraman dute biek Kanboko farmazia batean.Ezagutu dugun guziek erran dezakegu zernolako gizon atseginazen, gozoa, laketa, zerbitzu egilea. Azken 4 urte hautan erita-sunak gogorki joa zuen, jakin gabe ere xuxen zoin eritasunek.Erretreta kasik batere gozatu gabe joan da. Bere ehorzketakastelehenean iragan dira Itsasuko elizan: jende ainitz bildu da,eta kantari, arras ospakizun ederra izan da. Doluminak bereemazte eta semeari, haur ttipi eta familia guziari.

Bi erakusketa ATEKA eremuan -Valérie Noives-Fontaine andereak (Itsasu’Art elkarteko margolarierakasleak) bere aitaren obrak presentatzen dauzkigu, azaroaren24tik eta urtarrilaren 4a arte.-Bertzalde, Les Vieux Machins elkarteak presentatzen dauku :Eguberriko herria edo Christian Decrock herritarraren mundumiragarria. Lavaud-Olhagaray auzoan bizi da herritar hau, eta bere eskuzegin duen obra haundi hau ikusgai dago Atekan. Jaz bezala,krexen bisitatzerat pasatuko dira etxe kanpoetan, abendoaren25a eta 31artean. Denak sariztatuak izanen dira. Xehetasunakedo izen emaiteak, “Beñat Aita” deitu otoi : 05.59.29.96.44

Olentzero gure herrianItsasuko GAU ESKOLAK, Herriko Etxearen laguntzarekin, pro-posatzen du bi haitadetan ospatzea Olentzero Itsasun:-lehenik abendoaren 13an, aratsaldeko 3ak eterdietan, Pistajokoa izanen da: haurtzaindegitik abiatuz, Itsasun gaindi,Olentzeroren jantziak atxeman beharko dituzte haurrek. Bainanjantzien hartzeko, froga irabazi beharko da! Ondotik lastozkoOlentzero bat eginen dute denek elgarrekin, eta Eguberri arteHerriko Etxeko balkoian ezarriko. Bukatzeko atsaskaria izanenda. Euria balitz, elgarretaratzea Sanoki gelan eginen da.- bigarrenik, abendoaren 20an, aratseko 7etan, OlentzeroItsasuko plazara hurbilduko zaigu bere astoarekin. Itsasuko hau-rrek marrazkiak eskaintzen ahalko dizkiote. Giroaren berotzeko,sagarno kupela, taloak, kantuak, mutxikoak, trikitilariak izanenditugu lagun. Momentu goxo bat familia osoarentzat. Guzieribaserritar jantziz jantzirik etortzea galdegina da (jantziak salgaidira Krakadan).

Herriko kontseiluko bilkura :Horra azken herriko kontseiluko bilkuran barnatu diren gaibatzu :- Herriko etxeak 900 metro karratuko lur eremu bat erosi duHaurtzain auzoan, treinbidearen ondoan, aparkaleku batensortzeko kartier horretan.- 2009 urtean saneamendu sarean eginen diren obrak jakindira. Mundarrain karrikan, ur zikinak eta eurietako urakberexiak izanen dira. Altzuieta kartierrean, ur zikinen sareahedatua izanen da. Gaztainondo karrikan eta Kurutxeta auzo-an, sarea berritua izanen da.- Artzamendi herri elkargoa 5 herrik osatzen dute : Luhuso,Itsasu, Ezpeleta, Zuraide eta Kanbo. Orain arte bi gaitasunzituen elkargoak : Jantegi kantina eta Errobi ikastola aterbe-tzen duen eraikidura. Hirugarren bat hartu nahi du, Luhusokokultur gela eta honi lotua den kultur proiektu baten kudeatzea.Kanboko kontseiluak onartu du sail berri horren gehitzea elkar-goari. - Herriko etxeko internet gune ofiziala sortuko da heldu denurte hastapenean. Elebiduna izanen da eta azken berri etaxehetasunak aurkeztuko ditu.- Badu jada urte bat baino gehiago herriko etxea ari dela hiri-gintza plan berriaren prestatzen. Uste baino denbora eta langehiago galdegiten du urrats horrek. Berriki SCOT erakundeakonartu ditu eraikitzeari ideki nahi diren lur eremuen dozier berriguziak. Orain estaduko zerbitzu desberdinen aitzinean pasatubehar da Kanboko hirigintza plan berria eta inkesta publiko bategin behar da ere. Beraz oraino hilabete batzu goaitatu behar-ko dira plan berria erabiltzeko.-EPFL edo Lurraren Erakunde Publikoarekin hitzarmen batizenpetuko du Kanboko herriak Laborde etxearen erosteko.Erakundearen laguntza ukanen du herriak etxe horren eroste-ko, osagarri eta termetako jardueri lotu toki baten egiteko.Benito Lertxundiren kontzertua :Abendoaren 14ean, igandearekin, aratsaldeko 4etan, Kanbokokiroldegi berrian, Benito Lertxundik emanen du kantaldi bat.Bere lehen kontzertua izanen da iparraldean bere diska berrianagertzen diren kantuekin. ETXERAT elkarteak antolatzen dukontzertu hori. Sartzea 15€ helduentzat eta urririk haurrentzat.Txartelak aitzinetik salgai dira Kanboko turismo bulegoan etaIKEN-DUHOUR optika saltegian.Harmoniaren Eguberriko kontzertua :Igande aratsaldean, abendoaren 14ean, Kanboko harmoniakkontzertu bat eskainiko du Kanboko elizan, aratsaldeko 5etan.Harmonia aitzin, musika eskolako gazteek kontzertu bat ema-nen dute ere.

ANGELUBihotz ostatuak azkar abiatuak Donibane Lohizunen 53 fami-lien izenak hartuak dituzte, ehuneko hamabiko emendioa iaztik.Aurtengo berritasuna ama familiako gazteak jiten direla janaribila. Lekua hertxixkoa dutela ere astean bitan janari banaketa-rentzat.Angeluko bihotz ostatuan 500 familien marra pasatzendute. Emendioa ehuneko hamarrekoa da. Janari xekari katego-ria berriak Angelun ere : lanpostu prekarioak eta erretreta ttipi-ak dituzten jendeak. Berrogei laguntzaile nahiantekin itzu-likatzen da Angeluko zerbitzua. Haixtur efektua sentitzen has-ten dira : behardun gehiago ba zerbitzatzeko, aldiz janariemaitza gutiago krisiaren gatik menturaz.

MIARRITZE2009ko Olentzerok geltokiko enbaldituakgogoanObrak jadanik hasiak dira bainahamabost hilabete iraunen dute. Hori ikus-tearekin Olentzerok jadanik markatua du2009ko bisitaldian Miarritzeko geltokirajinen dela, probatzera ea hainbeste etahainbeste urtetan hitzemana den igangailuberezi hura eraikia den geltokira hurbiltzendiren enbaldituentzat. Alabaina ahalmenhurriko jendeak ezin dira geltoki horretansar, hogeitamar eskaler maila badituztelehenik jausteko eta berriz igaiteko treinerasartzerakoan. Parisen eskuina ala ezkerraburu izan, inork ez zituen RFF eta SNCFbehartzen legez leku publikoetan eskainibehar diren erraztasunak eraikitzera enbal-dituentzat. Obren egiteko erabakia hartuondoan, igangailu horren eraikitzeaz balia-tuko dira SNCFekoak geltokia berregitura-tzeko, obren gastua hiru milioi eurotara hel-duko da, karioska bezala igangailu baten-tzat ez ? Olentzero jinen delarik 2009koEguberriz geltoki berrituaren estreinatzeraerranen du, eta arrazoinekin, ahalmen hurri-koen bizi normala dela garantzitsuena.

Koldo Aznares ikazkina

Page 5: Herria 2985

5

Apezik gabe gelditzen ari girela bada-kit, beraz mezarik ez izaiteaz ez naizharritzen, horren gatik ez dut nehor erehobendun ekartzen, elizaren ixtorioluzean gaur bizitzen dugun aroa hola-koa da, eta dudarik gabe holakoa iza-nen da zonbait denboraz.Eta bizkitartean igandetako herritarrenelgarretaratze horrek gaitzeko hutsaegiten diola herriari iduritzen zait.Nahi duenak mezarat juan beribileansartu eta norat nahi juan daiteke, bai-nan ez dut uste hori den guk xekatzendugun egiazko “ igandea ”.Eta hau da neure buruari eta herriariegiten dudan galdea “ Ez ote gindukedenen artean zerbait egiten ahal gureigandek atxik dezaten lehengo berezi-tasun hura ? ” Artetan bederen elga-rretara gaiten “ besta-egunetaz ”kanpo ere, “ goiz bat goxoa ” elgarre-kin solastatzeko.Apezik ez bada izanen ere ez ote dai-teke zerbait molda herriko jendeakherrian atxikitzeko ?

Ezterenzubin bada ainitz kantari gai-tzeko boz ederrak dituztenak (herrikobestetan entzunak ditut) eta horiekadin guzietakotan “ gazte ainitz ”, “ ezhain gazte ”, eta “ zohituak ” ere, horie-tarik andana bat elgarretaratu eta ezote ginduke “ kantari-talde ” bat mun-tatzen ahal herriari hats berri bat eka-rriko diona ? Behin holako zerbaitabiatuko balitz, herrian ditugun ttipittohoriek ere gaitzeko gustia hartukolukete, zeren eta horiek ere biharnexka eta mutiko gazte izanen dira, guohartu gabe.Ez arrunt mezarik izanik ere, ez ote lai-teke zeremonia zerbait molda gisa har-tako gizon edo emazte zonbaitenlaguntzarekin, berdin zerbait serioskieginez ? Igandeari doakiona ?Hainbertze urtez elgarretaratu gaituen“ herriko bihotza ” ez dadien tristaturikhutsik geldi. Eta gure herri pollit hauaitzina ere airos airosa bizi dadin.

M. Herritarra

Ezterenzubi nere herri maitea (4)

BIDARRAIHeriotze

Gazterik joan zaiku Gaztettoneko Panpi Barnetche laboraria, 49 urtetan, minbiziakeremanik. Ehorzte elizkizun hunkigarriak eskainiak izan zaizkio, jendalde handia bil-durik familiaren inguruan. Hemendik ere, gure dolumin bizienak familia osoari.

A.F.P.Abendoaren 11n, ortzegun arats huntan (20:30), gure mendi xokoak zaintzeko helbu-rua lukeen A.F.P. elkartea (Association Foncière Pastorale) muntatzeko xedez beha-rra da bilkura bat, orori idekia, trinketeko salan.

PilotaEuskal Herriko finalak iragan dira igandean, neskatoen artean, Arrangoitzeko trin-ketean, eta Graxi eta Aña Marisco beren mailan xapeldun ateratu dira, KristinaAguerre eta Mirentxu Hirigaray-en kontra irabazirik, 40-31.

TelethonArrakasta handiz iragan da larunbateko eguna, trinketean. Sekula baino jende gehia-go bildu da kari hortara. Haurren inguruko animazionek ukan dute behazale, eta nolaez, Jo Pilota elkarteak antolatutako desafiozko partidek gaitzeko ikusmina piztu dute.Jendeak, haurren joaldien ondotik, hiru partida eder ikusi ahal izan ditu, berezikiberezkoen arteko hori. Huna emaitzak : lehenean, R. Castanchoa-F. Suhas 40, J.L.Olhagaray-R. Orhategaray 32 ; bigarrenean, D. Ibarrola-C. Orhategaray 40, G.Eliceche-P. Trounday 32 ; hirugarrenean, P. Ibarrola-J.C. Dermit 40, H. Etcheverry-P.Oçafrain 32. Eta aratsean berant arte bazen giro, taloen inguruan. Ez dakigu oraindikxuxen zenbat diru bildu den Telethon-entzat, kondu guziak ez baitziren eginak. Denaden, eskerrak guzieri !

Haurren pilota lehiaketaEzin hobeki iragan dira igandearatsaldean Baigorrialdeko hau-rren lehiaketako finalak. JoPilota elkarteak gain gainetiksegurtatu du antolakuntza osoa,denen atsegin handienerako.Eta zer plazerra pilotari gaztehorientzat trinketa behazalezbetea ikustea ! Finalenemaitzak hauek ditugu, ttipi-enetik handienerat : I. Erra-mouspe-P. Goyenetche 30, X.Cedarry-E. Ustaritz 11 ; M.Ospital-E. Dermit 30, S. Ce-lhabe-Tx. Pebet 04 ; B. Bas-cans-P. Elissetche 30, B.Mateo-P. Cedarry 14 ; A. Her-lax-X. Tristant 30, J. Mocho-M.Hualde 27 ; J.C. Christain-H.

Castanchoa 30, F. Ernautene-M. Labat 25. Bidarraiko herriak eskaini dizkiote tro-feoak. Ondotik, bazen denentzat hurrupaldi eta janaldi goxo bat, Bidarraiko amabatzuek prestatutako bixkotxek ukaiten zutela arrakasta ona.

Gaztetxoen mailekoak, partida pollita eginik (Arg. P.E.)

JUTSIHeriotze Joanden astean lagundua izanda bere azken egoitzarat Marie-JeanneArhets Eiheraxaharrekoa 88 urtezituelarik. Gure doluminak familiari.

DONAMARTIRIPalantxa lehiaketako finalak

Donamartirin, palantxa lehiaketaren hirufinalak abendoaren 13an iraganen dira,larunbatez, aratsaldeko 4 orenetarikgoiti: -3. mailako finala -2. mailako finala:Detxart (Hazparne) / Darguy (Mehaine)-Finala nagusia : Irastorza (Ortzaize) /Barneche (Mehaine)Xapelketa hori, Foyer Rural elkarteakantolatzen du Goxoki ostatuarenlaguntzari esker. Ondotik, zintzurbustitzea eskainiko du elkarteak. Afariaizanen da Goxoki ostatuan. Hortan partehartzeko, deitu 0559296471-rat.

IRISARRIEskubaloia

Aitzineko asteburuan, irisartarrak doi doiakanporatuak izan ziren Frantziakokopatik, Airoski gelan Pau Nousty-renkontra 29-30 galdurik. Partida guziz ede-rra zuten egina, bi mail gorago ari direnenkontra. Joanden asteburuan, xapelgoarenkondu, Royan-era joan dira irabaztera 37-25, multxoko lehen tokia hartuz. Larun-batean, Tournefeuille-ko taldea duteerrezibituko.

IHOLDIFamilien meza

Hori ginuen igandean… Biltzen zirela pa-rropiako haurrak beren aitamekin. Zere-monia ederra, jaun erretorak sendiarazizsakramenduen balioa. Alabainan hogoiekegin dute lehen urratsa lehen komu-nionari buruz eta horietan hiruek bataioariburuzko urratsa ere. Gure katiximakohaur erne bainan zoin bihotz altxagarrihauiekin, ez ditugu ahantzi xahar etaeriak. Operatu berriak ditugu ere gogoan :Mendikoko Mayi, Poxoluberriko Lau-rence, Amostoibordako Emile. Guzierdesira hoberenak, azkartzeari buruz…amultsuki. M.A.

LUZAIDEHeriotze

Joanden astean lagundu dugu bereazken egoitzarat Mari Telleri 85 urtekoGainekoleta Benttaineko alaba, zonbeiturte huntan alargundua zena. CrispinBergara zuen senar zenak izena, semebat zuten Juan Mari izenekoa etaesposatua, Iruñean lan egiten duena.Mari duela 2 ilabete zerbait gora beheraartio, oraino untsa zabilan osagarriz,bainan azkenean, zerbait heldu baitaegun batez, hi l ik atzeman dute ;medikuen ustez, bihotzekoak emanik hilda. Emazte ixil eta goxo baten oroitzape-na utzi dauku. Doluminik bizienakeskaintzen ditugu bere seme eta familiaguziari. A.A.

HELETADolu

Bere azken egoitzarat segitu dugu MayiArbelbide Eiheraldekoa. Bizian osagarri-aren partetik ez du xantzarik izan, undarrikDonapaleuko erretira etxean zen 61 urte-tan zendu delarik. Mayi-ren ehorzketakgure elizan iragan dira jende multxoaklaguntzen zuela otoitzez ala kantuz. Hau-rride eta familiari gure doluminak.Joanden astean eri zelako berria emanik,astelehen huntan Elena Etchevery Konzo-lako anderearen ehortz eguna ginuen,burutik behera kolpea jinik Baionaratuazen. Arta guzien gatik Jainkoratua dasenarraren eskutan 78 urtetan. Bere pre-sentziaz betetzen zuen bai etxea, bai kan-tari multxoa, bai adin ederreko elkartea,astearteko meza ala igandetakoa.Elenaren itxura bizi egonen da luzaz

begien bixtatik itzalia izana gatik.Ehortz meza kantari lagunek edertzenzuten eliza mukurru bete batean, izan dakartsutasunaz betea otoitz eta kantu,berak maite zuen bezala, lekukotasunbatzu emanez eginaren gainean.Hoinbeste eman duen Elena, pausa dadilaJainkoaren baratze ederrean eta lagungaitzala berextearen dorpea arintzenbehar orduetako hits edo lotsaguneakarinduz. Milesker egin guziez, senarrak,haurrek, familiekin, onhar ditzatela doluminbizienak.

Mezen tenoreakLarunbat aratsean, 8.30etan LandibarreBehaunen. Igandean, 9.etan Mehainen etaIholdin, 11.00etan Armendaritzen eta Hele-tan. Herritarra

BAIGORRIOlentzero

Azken egun hauetako aro euritsuak ha-rrotu du Olentzero bere oihanetik etagure ikazkina pasatu beharra da Baigo-rriko karrikan abendoaren 13an larun-batarekin. Basaizea, San Josepe eskola,eskola publikoa eta ikastola elkartu dira,egun haundi horren ospatzeko. Haurrakizanen dira (egun hortan) aktore, hirueskoletako harremanak sakonduz,euskaraz hitz eginez eta nolaz ez,Olentzero bera hobeki ezagutuz. “Pasacalle” abiatuko da arratsaldeko 15.00tantrinketatik, herriko ostatuetan eta zaharetxean geldituz. Toki horietan, Egube-rriko kantuak emanen dira, musika esko-lako ikasleek lagundurik, XanErrotabehere kondalariak ere ipuin batkondatuko du, ostalerrek beren partetikeskainiko diete arratsaldeko askaria.Denek,heldu behar dute 17.00etakoJuantorena ostatura, Eguberriko ikusgar-ria eskaintzeko. Entzunen dira Iparralaimusika eskolako korua, txistulariak, ako-rdeonixtak, “solas ta jolas” afrikar perku-sio gazte taldea eta Olentzero, hiru esko-letako haurren antzerki emanaldia, hauXan Errotabeherek lagundurik, bi hil-abetez ereman lanaren fruitua. Karrikakurritzean eta ikusgarri denboran, janaribiltzea eginen da bihotzeko ostatuentzat.Gisa batez, janariz ordainduko dasartzea…

UrtatsAbendoaren 31n “Kabaret” gaualdiaantolatua da Plaza Xoko gelan20.00etarik goiti. Hurrupaldia, Trikiderotaldeak alaitua, ondotik afari gas-tronomikoa eta animatua : Pantzo Hiri-garay-en zketxak, Battitt pianoan,Kuntzulu gitarran, hots, kantatzeko eta

irri egiteko parada. Dantzaldiarentzat,Mikelhats taldea hor izanen da. Bainankasu ! lekuak mugatuak dira, berazizenak eman abendoaren 20-a aitzindeituz : 05 59 37 46 77 edo 06 10 40 4130.

DoluJoanden astean, bi ehorzketa izanditugu. Asteartean, Marguerite Gardos,sortzez Sais, lagundu dugu bere azkenegoitzara. Seme baten ama, Angelunbururatu du bizia. Bere semea Baigorrinbizi izanez, hemen ehortzia izan da.Ortzegunean berriz, Joséphine Erreca,Barnetxekoa dugu segitu 98 urte bete-tzen zituen egunean zendua. Emazteerne eta bertute haundikoa, duela zon-bait urte alabaren galtzeak emanbihozmina jasan zuen, hala ere berebizia etxean bururatzeko grazia ukan du.Doluminak eskaintzen ditugu nahigabetan diren bi familieri.

ErrugbiaIgandean, US Nafarroak, Baigorrikozelaian errezebitu du Peyrehorade etairabazi 16 – 9.

PilotaAsteburuan, Euskal Herriko txapelgoarenkondu, bi f inala jokatu dituzte gurepilotariek. Nexkatoetan, artekoenmailean, Kristina Aguerre eta MirentxuHirigaray-ek galdu 32 – 40 Goizeko-renkontra. Ezker paretean, Joko Garbian,hemen ere artekoetan, Ramuntxo Bidarteta Téo Riouspeyrous-ek ere galdu 32 –40 Baionako Aviron-en kontra.

Mezen tenoreakLarunbat aratsean 19.00 Baigorrin. Igan-dean 9.00tan Irulegin eta 10.30tan Bai-gorrin

DOMINTXINE“Fauxto karrusa” antzerkia Hiru Punttuantzerki taldearen azken sorkuntza aben-doaren 12an, ostirale arratseko 9etanikusteko parada dukegu Domintxinekosalan.Fauxto, Goethe-n mitotik hartua, euskalkulturan gaindi promenatzen da, eta berearima debruari saldurik, euskal kulturazbaliatzen da aitortzeko ilunegiak direnhelburu batzuen zerbitzuko, bistan dena, debruak kontrolatzen duen ber.Karrusa deitua hemen, tobera edo liberti-menduaren mitxa eta tupetetik baduobrak. Hamabost jokolariek, zoinak zointrebe, ausart eta irringarriago, sekulakoindarrarekin eramaiten gaituzte istorioanbarna, gure historia eta istoriotan barna...Gaualdia Kitzikazank antzerki taldeakantolatzen du.

SUHUSKUNEHeriotze

Joanden ortziralean zendu da Jakes Eli-ceits Haguiçabalekoa, 84 urtetan, adinederra bildurik. Ehorzketak iragan diraigandean, abendoaren 7an, herrikoelizan. Jende multxo bat bildu da Jakes-iazken agur baten egiterat. Penetan denfamiliak onar ditzala gure doluminak.

AIHERRABihotzeko ostatua ortzegunetan

Joan den ortzegun arratsaldean ideki daAiherrako bihotzeko ostatua. Alabainanneguan izanez, helduden martxoa arte,segurtatuko du janari banaketa, asteguziz, laguntzaile multxo batek, haundi-tzen edo emendatzen ari diren behardu-neri. Joan den neguan, 10 000 bazkarizgoiti banatu dituzte. Beraz, lan gaitzasegurtatzen dutela ez da dudarik. Janaribanaketa ortzegun arratsaldetan da 2etanhasten.Bestalde ere, aktibitate berriak segurta-tzen dituzte tokian berean, josten ikaste,elkarrizketak arazoak dituztenekin, etaabar… Irakurle batzuek emaitza bat edobertze egin nahi balute, arroperia edo jos-tailuen aldetik, antolatzaileek ortzegune-tan goizeko 10tarik goiti, Aiherrako DenenEtxean emaitza guzieri ongi etorri eginendute.

Hirugarren adinekoek biltzar nagusi«Goiti Aire» deitu 3.adinekoen elkarteakjakin arazten du bere urteko biltzar nagu-sia eginen duela ortziralean, abendoaren19an. Egun hortan, ospatuko dute elkar-tearen 25.urteburua. Kide guziak gomitdira, eta ere partaide ez diren hirugarrenadinekoak, esperantzarekin haatik lastersartuko direla elkarte hortan. Eguna 10ak1/2tan hasten dute meza sainduarekin.11k 1/2tan biltzar nagusia Denen Etxean,eta ondotik bazkaria Auxotea ostatuan, 25eurotan, elkarteko kideentzat haatik 20eurotan. Abendoaren 12ko J- Pierre Sain-te Marie (05 59 29 64 51) Xedarrikoari ize-nen emaitea galdatua zautzue !

Paropiatik, berri laburrakLarunbatean meza Aiherran, eta igandeanIzturitzen. Eguberriko mezak : bezperaarratsekoa Izturitzen. Goizekoa Aiherranhaurrekin. Eguberrikari Izturitzeko eskolakxokoletak salduko ditu beti bezala.Loto-aren arrakasta !! Berriz ere HerrikoEskolako edo eskola publikoko burrasoakkontent dira, igandean zortzi antolatuduten loto arratsaldea arrakastatsua izanbaita : 400 parte hartzaile Euskal Herriala Biarno eta Landesetarik etorriak kon-datu dituzte. 14 partida jokatu dituzte, etaorotarat 36 sari banatuak izan dira (astebat bakantza Andaluzian, beste aste batPirinioetan, telebixta, kamezkopa etaabar…). Helduden urtean, berriz bestearratsalde bera antolatuko dutela ez dadudarik. Burraso antolatzaileek eskerrakbihurtzen dituzte sari emaile eta laguntzai-le guzieri.

Page 6: Herria 2985

GRIMM ANAIENHIRU IPUIN

Alemaniako ipuilari famatu batzu ditugu Jacob eta Wilhem Grimm bi anaiak.Beren ipuin herrikoietatik hiru hartu ditu Gatuzain argitaletxeak eta euskaratu :Hansel eta Gretel ; Biziaren iraupena ; Andere negu. Euskaratze lan horiArantxa Hirigoien larresoroarra eta LuisaGuilzu saratarrari zor diegu. Marrazkiakaldiz, guziz koloretsua baita Grimm-enipuinak liburu hori, Laure Gomez xiberota-rrarenak dira. Marrazkilari hunek Arte Ede-rren eskolak segitu ditu Baionan lehenik,Tolosan gero. Eta ari da ilustrapen lanetanIkas zentroa edo Astobelarra elkartea beza-lakoentzat. Ipuin horiek ez dira andere lillura-garri baten inguruko ixtorio eder batzu,bainan bai ipuin aski gogorrak batzutan, haurdoi bat zohituarentzat beraz. Liburuaridatxikola aurkitzen da diska bat, ipuin horiekentzun ditaizkeela Markotx Iribarne, OierHiriart eta Patricia Martinon-en ahotik, La-gunarte konpainiako Kristof Hiriart etahunen lagunek musikan lagundurik, perkusioeta bertze, musika hori kondairari etairakurlearen bozari egokiturik. EEP eta EKE-k diruz lagundutako obra pollita,sail hortakoak hain gutti direlarik Iparralde huntan (salgai 18 eurotan).Gatuzain argitaletxeak neke handienak bizi izan ditu aurten, bereziki LaurenceLevert jujearen manuz bere konduak blokatuak izan baitzaizkio sei ilabetez, ar-duradun bat Batasuna alderdiko kide delako aitzakian. Zorionez, debeku horialtxatua izan zaio irail ondarrean, eta berriz lanean segi dezake beraz sanoki.Eta ondoko liburua ere bidean du, Nicole Lougarot xiberotarraren ikerlan batEuskal Herriko buhamietaz, 2009ko martxo hortan agertu behar litaikeena.Haatik, harpidedunak ere behar Gatuzainek : oraiko 150eko heina 300etaranahi luke goratu, bideratuko duen kanpaina berriari esker.

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Zoriontsua bahitua askatua delarik. Hilabete bat egon da ilun-pean bahitua izan zen frantses bat Irak-en. Ilunpetik argira, eskuak libro,zer zoriona ! Gogoan atxik ditzagun ilunpean direnak.

***Hirurogei urte : Duela hirurogei urte, hain zuzen abenduaren 6an SanNikolas egunean sinatu zen giza eskubideen adierazpena. Ez da dudariksinatzen horrek (orduan 50 erresuma bilduak ziren ONU delakoan) aitzina-mendu haundia zela, erakusten zuela urrats bat gehiago jendeen artekoharremanetan bigarren gerlaren ondotik bere abrekeria guziekin.Gauza ederra asmatzea, gauza ederra sinatzea, bainan errespetatzen di-rea egiazki giza eskubideak mundu guzian ? Ez dut uste. Aski da ikusteazenbat gerla baden Afrikan bereziki eta Asian ere, nola zangopilatuak direngiza eskubideak Estatu Batuetan ere Guantanamoko presondegian berezi-ki ; ikus dezagun ere zer gertatzen den Frantzian kanpotik etortzen direnjendeekin. Azken 60 urtetan nehork ez dezake uka izan direla aitzinamend-uak, bainan erresuma bakoitzean giza eskubideak ez dira osoki zainduak.Entsea gaiten hobeki zaintzea eta mespretxatuen alde jokatzen.

***L’apocalypse : Duela zenbait urte agertu ziren, Arte gatean uste dut, biemanaldi eder : lehena deitzen zen “Corpus Christi”, bigarrena “L’origine duChristianisme”. Egileak ziren bi kasetari, Jérôme Prieur eta Gérard Mordil-lat. Abendu honetan hobeki preparatzeko Eguberri gaua eta eguna, pro-posatzen digute lau astez segidan asteazken eta larunbatetan beste em-analdi bat “L’apocalypse” deritzana. Hasi da abenduaren 3an eta bukatukoabenduaren 20an.Gaia : Nola gizon multzo bat hastapenean giristino apostoluakJerusalemetik abiaturik hedatuko da munduan, bereziki erromatar inpe-rioan erlisione ofizial bilakatzekotan laugarren mendean. Entzun daitezkejakintsunak izan diten juduak, protestantak ala katolikoak eta bada hor zerikas.

***Errugbia : Eurokopak jokatu dira eta Miarritzek galdu du Cardiff-en (21 eta17). Frantses talde gehienek galdu dute salbu Tolosak jo duela Newport(26 eta 7).

J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

Abenduaren 13an, 14.00 : “ Piarres Larzabal ” omenaldia Azkainen azaroaren22an (1/2) – Hitzaldia eta antzerki zatiak.Berriz zabaldua : Abenduaren 15an (23.00) ; 16an eta18an, 14.00 eta 20.15Abenduaren 14an, 20.15 : “Pauloren urratsetan bidari” Petto Olhagaray, 25. par-tea.Berriz zabaldua : Abenduaren 17an eta 19an, 14.00 eta20.15Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Asteartea 16 : Euskal Herriko Sainduak – PierreAndiazabal.Asteazkena 17 : Lurra keinulari – Jean Urkia.Osteguna 18 : Donostia-ko elizbarrutiko berriak –MarijeGerra.Ostiralean 19 : Herria astekariaren prentsa bilduma –Jamattitt Dirassar.

Euskarazko meza emana izanen da Euskal IrratietanAbenduaren 14an Heletatik - Goizeko 10.30etan

“ REQUIEM ”Mamia azala bezain beltza duen liburuaZenbagarren liburua zuenez Requiem hori galdegina izan zaiolarik, XipriArbelbide-k ez du jakin xuxen ihardesten, andana gaitza baduelarikjadanik plazaratua. Dena den, hor dugu Requiem, ehortzetako mezetanasko erabiltzen zen hitza, heriotzaren sinbo-lo bilakatua. Liburuaren azal beltzak barnekomamia ederki laburbiltzen du : ageri da arditropa bat, erroitzari buruz zuzen zuzenadoana ; ardi horiek gu denak omen gira, hotsleher egiten ari duen jendarte hau, mendeerdi bat huntan bereziki aurkitu dituen “aitzi-namendu” guziek bere galbidera deramate-na, Requiem kantatzeko tenorera. Arruntbeltz ikusten du idazleak etorkizuna.Hastapen batean, duela 50 urteko egoerarikonparatzen du gaurkoa, liburuan aitzinatuarau “modernokeria” guziek egiten dituztenkalteak agerian ezarriz, ingurumenaren etaberaz biziaren xahutzaileak. “Hemendik ai-tzina ere, beti segituko dugu goiti, goiti... lur-reko aberastasunak xahutuz... eta, azke-nean, Requiem !” diola. “Eta aterabiderik ezdut ikusten, ez baigira kapable behar direnneurrien hartzeko !”. Geroa iluna, zinez ilu-na... 2084ean lehenik eta 2100ean berriz,idazlea – aspaldi hartan Jainkoaren ondoratjoana alabainan – zerutik itzultzen da hain maitatu duen Euskal Herri hon-tara, zer bilakatua den jakin nahi gorrian : lehen batean irriño batekinirakurtzen diren lerroak, gero haatik irriñoa muzin bilakatzen... (Elkar,13,50 euro).

ZIENTZIA EMANKIZUNAKRADIOKULTURAN

Hazparne aldetik interneten bidez zabaltzen denRadiokultura irratiak (www.radiokultura.com)zientziari buruzko emankizun berri bat zabal-duko du hemendik aitzina, ElhuyarFundazioarekin abiatua duen elkarlan batiesker. Usurbilgo Elhuyar Fundazioa duela 35urte sortu zen, zientzia eta euskara uztartzekoasmoz. 107 langile dauzka gaur, hiru sailetanbanatuak : hizkuntza zerbitzuak, zientziarenkomunikazio alorra eta argitalpenak.Komunikazio tresna gisa, badauzka hilabetekaribat, telebista bat, irrati bat eta zientzia.net webgunea. Radiokulturaren bidez, Iparralde huntarahobeki sartuko da beraz (jadanik euskal irratienbidez badu hedapen), hilabetero 4/5 emankizundirela zabalduko, bakotxa 10 minutakoa. Moldedidaktiko eta dinamiko batean entzuten eta

sakontzen ahalko dira zientziako gai asko,teknologiari buruzko “aitzinamenduak”, garapeniraunkorra, osasungintza, ingurumena, ura etagisa hortako gaiak...Radiokulturak bertzalde zabalduko ditu ereemankizun berezi batzu Eguberri garai huntan,goizetan, haur kantu eta ipuinak. Lan ederraderama guti ezagutua den irrati horrek. 2008an,669 emankizun zabaldu ditu, %51 euskaraz, hi-labetero 5000ko bat bisitarirekin. Haatik diruegoera aski larria du : urteko aurrekontua60.000 eurokoa du, bi lanpostu eterdirekin.Agorrilean haatik lanpostu erdi bat hetsi beharizan du eta 2009rako 14.000 euro eskas zaizkio,etorkizuna kolokan ikusten duela MikelEtxeberria irrati arduradunak.

ALDAKETA ETA ALDAERAK

EUSKARAN ETA EUSKAL

TESTUGINTZANIker zentroak antolatzen du, Euskal Ikaskuntzarenlaguntzarekin, kolokio bat, “Aldaketa eta aldaerakeuskaran eta euskal testugintzan” gaiaz, bi egunez,abenduaren 12an eta 13an, Baionako GazteluBerrian. Ostiralean mintzatuko dira, bakotxa berealdian, Xarlex Videgain, Milan Rezac, Bill Haddicaneta Paul Foulkes, Beatriz Fernandez, Rikardo Etxe-pare eta Beñat Oiharzabal, Iñaki Gaminde eta Ja-sone Salaberria, Arantzazu Elordieta, Julen Man-terola, Pablo Albizu, Urtzi Etxeberria, MichelEtchebarne, Iñaki Camino, Gotzon Aurrekoetxea, UrApalategi.Eta larunbatean, Celine Mounole, Joseba Lakarra,Blanca Urgell, Ricardo Gomez, Mari Jose Olaziregi,Joana Pochelu, Jean Casenave, Jean Haritsche-lhar, Javier Lluch, Gidor Bilbao, Ane Loidi, AureliaArkotxa eta Beñat Oiharzabal, Iban Zaldua, BattittuCoyos.Kolokioko orduak : 9:30-12:15/14:15-18:00.

Euskararen Kontseiluak antolaturik, “Euskaraz Bai” ekitaldia beharra daBarakaldon (Bizkaian) abenduaren 13an, aratsaldeko 6etarik harat. Egunhorri buruz, autobusak antolatuak dira Iparralde huntarik. Abiatzea : 14:15 Mauletik, 14:40Donapaleutik, 15:30 Baionatik (itzultzea 20:30 Barakaldotik). Bidaiaren prezioa : 15 euro. Izenakeman aitzinetik : 05.59.52.49.24.

EUSKAL MUSEOARENALDIZKARI BERRITUA

Abenduaren 13an, larunbat goizeko11etan, Mikel Duvert, Patrick Ahetz-Etcheber eta Kristian Liet-ek aurkeztukodute, Baionako Euskal Erakustokian,museoaren adiskideek publikatzen dutenaldizkari berritua. Zenbaki hunen izenbu-rua : “Voyages et voyageurs - Bidaia jakin-bide”. Aurkezpenean izanen dira ere ManoCurutcharry, Terexa Lekumberri, ClaudeMehats eta bertze batzu. Orori idekia.

“EUSKARAZ BAI” BARAKALDON

EUSKAL IRRATIAKAbendoaren 12a, ostiralea • 17.00: Jalgi hadi emankizuna zuzenean Elkar Megaden-datik “gu gira” diska berriaz. Gomitak: Etxamendi ta Larralde, Peio ta Pantxoa, Jimmy Arrabit, Niko Etxart eta Anje Duhalde.• Abendoaren 13a, larunbata 14.30: Errubia: BO/Cardiff20.45 : Eskubaloia Irisarri/Tournefeuille• Abendoaren 14a, igandea 09.30: Gure Bazterrak Azkainetik10.30: Meza • 15.00 :Errubia : Bokale Tarnose / D.Lohizune Maule/Hagetmau.Abendoaren 15a, astelehena 19.00: Zer Dioxu Mizel Thicoipe-rekin

Abenduaren 11n ostegunarekin,arratsaldeko 7etan, MiarritzekoAtabal gelan, 16garren korrika-renjantzien aurkezteko, moda desfile batantolatuko du AEK-k. Bertanzintzur bustitze bat, animazioaketa jende ospetsua egongo dira!

Page 7: Herria 2985

SozialaLurralde funtzionarioenbozetan CGT lehen.Departamenduan kondatzen dira13 mila eta zazpi ehun lurraldefuntzionario, herriko etxe, herrielkargo, herri eta entitate publi-koen sindikatu, suhiltzaile etaeskoletako langile ezerakasleak,lurralde funtzionario bezala ekarri-ak dira. 2001ean iragan zirenazken bozetatik oraikoetara, zazpiurtez lurralde funtzionario kopuruabi milaz emendatu da. CTP etaCAP funtzionarioen ordezkarienbozetan, parte hartzea ehunekohirurogeitamarrekoa izan da,duela zazpi urte baino hiru tantogorago. CGT lehen ateratzen daoraingoan ere baina CFDT biga-rren berrehun boz gutiagorekin.FO hirugarren. Lehen aldikotzpresentatu ahal izan dira bozkahorietan UNSA eta FSU sindikatu-ak, haatik franko gibel gelditu dira.LAB sindikatuak ez du presenta-tzerik izan, ez delako sindikatuestatal bezala ekarria.Mauleko ospitaletik 35ohe kenduko dituzte.Mauleko ospitaleko Administraziokontseilüak bi delibero inportantehartü ditü. Bata, 35 ohe epe lüze-ko artatze sistematik elki etazahar etxeetako ohe bilakatükodirela. Administrazio kontseilüak,heste deliberoa hartu du, dio Mau-leko auzapezak, heldu den üdanohe horiek zahar etxetarako kalifi-katürik izanen zirela gisa oroz.Beste erabakia, ospitaleak norme-tan izateko hasi lanen ondorioz,prezioaren goratzea izan da. Lanhanitx bada eginik eta egiteko, eta

horien prezioaren estaltzeko,egün bakoitx, 4 euro haboropagatüko dute ospitalera eriz sar-tuko direnek.Lerrazki sasoia ireki daPirinio mendilerroanIaz baino hamabost egun lehena-gotik ireki dira Piriniotako elur le-rraguneak, Iratitik haste Peyragu-detaraino. Iaz eta duela bi urteelurraren eskasiak arrangurakekarri baldin bazituen, aurten ezda horrelakorik, haatik hainbat etahainbat aipu den krisi ekonomiko-ak ditu galderak pizten. Lerrazki-gunetako ordezkariek arranguraekonomiko hori gogoan muntatudute tarifikazio bat guziz merkea-goa, hurbileko bezeroak tirriatze-ko gisan.Euskal marka komertzialaeta harreman sozialaklantu nahi ditu GarapenKontseiluak negu hone-tanAspaldian aipu den euskal markakomertzialaren kriterioak eta ha-rreman sozialak, hara zein direnGarapen Kontseiluak mahaigainean ezarriak dituen bi dozie-rak negu honetako. Euskal markakomertziala nola eta zer gisetaraerabilia den ikertu ondoan,bereziki Euskal Herriaren onerakoala txarrerako erabilia den aztertueta, Garapen Kontseiluak uste dumomentua etorria dela euskalmarka horren kriterioen xehekiidazteko, horretarako lantalde batzabala lanean ezartzen du. Para-leloki xutik ezartzen du ere bestelantalde bat, hemengo lantegi ttipieta ertainetako harreman sozialakerrexteko proposamenak lantukodituena.

7

GARAZIN IDIART TA EZCURRA II SUPERWALTARI TA KURUTCHARRY BIPER

LEGEZKO ABISU

Panpi Idiart . . . . . . . . . . . . 40Agusti Waltari . . . . . . . . . . 31Abendoko buruz buruka horrekbiltzen du oraino jende Garate-nean. Berotzen ere bai ikusleahor delarik kubatar apuñalarifamatua. Hau asteleheneanbetiko furian abiatua, nausita-sunaren itxuran zen 30-19bazoalarik bitoriarat. Haatiklapusten hasia zuen bere firrin-da ordukotz, eta, gehiagodena, beti burua xut makea-rrak. Eta jo du hunen orenak,31tan berdindu direlarik, etahandik goit i auzia bereUhazkikoak, ez baitzuen gehia-go deus onik kubatarrak. Ez dabestalde deus erraitekorik, sal-burik pilota ekartzale txarradela amerikarra, bereziki Pan-pik murru hegi hartan ezarridizkion sake bortitzetan. Etazer sareak sartu dituen ereIdiartek, funtsean eskuineanzituen pilota gehienak.Paxkal Ezcurra . . . . . . . . . 40Andde Kurucharry . . . . . . 39Hemen beste musikarik zen.Bat bestea bezain jokotsu bipilotariak, batean iduri geldi-turik bezala zaudela kintze po-llitaren berexteko, eta besteangatua bezain zalu biak ereelgar ezin tronpatuz : hor biakbazituzten, lehenik begia, gerotiroa bezala zoan xixtakoa etanolako lasterrak beharrezharen biltzeko eta kintzeraterreferatzeko. Egiazko lorianjendea, salbu haatik lehen par-

tida hartan baino arrabots etaoihu gutiago kalerietan.Halaxe joan dira dotzena batbaino gehiago berdintzerekin,eta bospaseina sake 31taraino.Hor zenbaitek akitua zela ustezutelarik, Kurutcharryren aldia :35-33, 37-34 eta 39-36tarainojoan baita oro harriturik ezarrizbere sare punpasare ta ontsaberexiekin. Baina Paxkalek ezdu amor eman bere urruñarfamil iak sustaturik, azkenkintzea saketik egin duen arteeta zer moldean !Heduden astelehenean, horberean, beste bi buruzburukafinalako azken laurdenak :Sorhuet ariko da lehenikEtcheverryren kontra, eta segi-dan Oçafrain Harismendyrenkontra. Parioa libro hor ere.

BAIONATTIPIANIbarrola - Ducassou . . . . . 50Bielle - J.C. Dermit . . . . . . 32Sant Andresen atseginez ikusidira Amerika alde hortarik itzu-l iak Ducassou eta Bielleberezko berriak, jendeak parti-da huntan elgarrekin artzenikustea ere plazer ukanenzituenak. Beste aldi batez. Jen-dea bederen gehixago bazenortzegunean eta iraun dezala,agian !

EZKERPARETANXapelgoetan, xitoak : Darguy-Etchegaray (Noizbait) 22,

Mendy-Etchenique (Senpere)4. Errecart-Mugica (Airetik) 22,Etcheverria 1 eta 2 (Urruña)17. Benjaminoak : Haitze-Dar-mendrail (Uztaritze) 22, Roux-Hiriart (Airetik) 16. Duhart-Idiart(Airetik) 22, Mendy 1 eta 2(Senpere) 16. Minimoetan :Chaldu-Goalart (Uztaritze) 22,L a r r a m e n d y - L a r r o n d e(Noizbait) 7, Fontan Salaberry-Mingot (Denek Bat) 22, Larron-do-Cornu (Noizbait) 18.

LIGAKO XAPELGOANSaldubehere anaiak . . . . . 40A. Inchauspe - R. Dermit . 18

Hiriberhonde - Lamure. . . 40Heguiaphal - X. Lambert . 39

Cachenaut - Olaizola . . . . 40Etchegaray - Palomes . . . 39

Errecart - Bonetbeltx . . . . 40Lucu - Amulet . . . . . . . . . . 37

Sorhaitz - Haroçarene . . . 40Aramburu - Zabalza . . . . . 30

Aguerre - Saint Esteben. . 40Itoiz anaiak . . . . . . . . . . . . 38

Aguirre - Jeannots . . . . . . 40Poueyts - Bessonart. . . . . 32

Saldumbide - Istillarte . . . 40Maitia - Etchemendy. . . . . 36

HEGOALDEAN AIMAROLAIZOLA XAPELDUN

Aimar Olaizola. . . . . . . . . . 22J. Martinez de Irujo. . . . . . 17Laueterdian berriz ere Aimardugu xapelduna partida batguziz ederra eginik biek ere.Hastetik airaturik, 5-0, 5-1,bostetan berdin, aitzinean ere-man du partida gehiena etameneratu ahal handiko Irujohori aldi huntan, gostu haun-diko partida bat eskainiz biekere jendeari.Xala - Goñi III. . . . . . . . . . . 22Olaizola I - Otxandorena . 11Aitzinean bere ahal haundiakerakutsiak zituen Xalak partidahuntan, ontsa lagundua halere.Bengoetxea VI - Beloki. . . 22Titin - Zubieta . . . . . . . . . . 15

Beloki II - Oteiza . . . . . . . . 18Galarza V - Merino . . . . . . 16

Capellan - Galarza VI . . . . 18Chafee - Rai. . . . . . . . . . . . 10Tolosan jokatuak hiru partidahauk.Berasaluze VIII - Zearra . . 22Bengoetxea VI - Peña. . . . 21

Leiza - Ibai Zabala. . . . . . . 22Arretxe II - Apraiz . . . . . . . . 5Eta huna Munitibarren ikusidirenak.Esain - Jaio . . . . . . . . . . . . 22Arbizu - Elkoro . . . . . . . . . 19Atxondon jokatu da haukberriz.

Bego

DUNAMARS.C.I. en liquidation au capital de 91 469,41 €€

Siège social :Résidence Les Marines – Appt B 32

3 Avenue Maurice Goalard64100 BAYONNE

R.C.S. BAYONNE : 385 058 730AVIS DE PUBLICITE

Aux termes du procès-verbal de l’as-semblée générale extraordinaire du 3décembre 2008, il résulte que :Les associés ont décidé la dissolutionanticipée de la société à compter du 3décembre 2008 et sa mise en liquida-tion.L’assemblée générale susvisée anommé comme Liquidateur MonsieurGONDEL Gérard demeurant à BAYON-NE (64100), Résidence Les Marines –Appt B32, 3 avenue Maurice Goalard,avec les pouvoirs les plus étenduspour réaliser les opérations de liquida-tion et parvenir à la clôture de celle-ci.Le siège de la liquidation est fixé àBAYONNE (64100), Résidence LesMarines - Appt B32, 3 avenue MauriceGoalard, adresse à laquelle toute cor-respondance devra être envoyée, et,actes et documents relatifs à la liqui-dation devront être notifiés.Le dépôt des actes et pièces relatifs àla liquidation sera effectué au greffe dutribunal de commerce de BAYONNE ;Mention sera faite au RCS : BAYON-NE. Pour avis,

O.F.G.A.11, avenue de Garris64120 SAINT PALAIS

G.A.E.C. ELIZAGARAIAAu capital social de 39 652 €€

Siège social “Elizagaraia” GAMARTHE64220

RCS BAYONNE N° 390 637 940Lors de l’assemblée générale extraor-dinaire du 22 novembre 2008, la com-munauté des associés a pris les réso-lutions suivantes :- modification de gérance : Mme LOYA-THO Catherine nouvelle associée estnommée cogérante du GAEC à comp-ter du 1 er novembre 2008 pour unedurée indéterminée. M. LOYATHODésiré est reconduit dans ses fonc-tions de cogérant sans limitation dedurée. M et Mme OXANDABARATSLucie et Arnaud démissionnent deleurs fonctions de cogérants à compterdu 1er novembre 2008. Quitus entier etdéfinitif leur est donné pour leur ges-tion passée,- augmentation du capital social : suiteà la conversion d’office par le greffe dutribunal de commerce du capital socialen euros, il a été décidé d’arrondir lemontant de la valeur nominale à 16 €€

ce qui fait une différence de 1 964 €€

pour un capital social porté à 41 616 €€divisé en 2 601 parts sociales de 16 €€.Mme LOYATHO Catherine, nouvelleassociée, apporte une somme ennuméraire de 20 000 €€ avec une primed’émission de 14 464 €€, soit un capitalsocial augmenté de 5 536 €€ avec créa-tion de 346 parts sociales de 16 €€ pourun capital porté à 47 152 €€ divisé en2 947 PS de 16 €€.- changement de siège social : le siègesocial du groupement est fixé à maisonGarakoetxea 64220 GAMARTHE àcompter du 1 er novembre 2008.Les statuts modifiés en conséquencesont déposés au greffe du tribunal decommerce de Bayonne.

Pour avis et mention - La gérance

DepartamendukoLaborantza GanbaraBaionan bildu2009ko orientabideak finkatu dituaitzineko ostegun goizean depar-tamenduko Laborantza Gan-barak. Laborantzak gaur egunbizi duen egoera zailari aurreegiteko, eta krisi ekonomikoakontutan harturik, ezinbestekoada medioak optimizatzea. Hor-tarako 2009ko lan ardatzetan,uraren kalitatearen inguruko lanberezia, laborantza biologikoarenaldeko parioa, edo instalakuntzaegoki baten aldeko laguntza labo-rarientzat. Baina eztabaidak horibaino urrunago eraman dituzte,eta espresuki etorria zen prefetakinstituzio edo egitura desberdinenber antolaketa aipatu du. Besteakbeste, estatuko egitura guzienberrantolaketa ez ote den beha-rrezkoa eta ea departamenduakgaur egun baliorik ote duengogoetak abiatuak direla errandu. Laborantza baino urrunagodoazen eztabaidak, emeki emekigauzatzen ikusten direnak.

Agalaxiaren bilkura Pauen135 000 ardi badira agalaxiagaitzaren biltzeko arriskutanDonibane Garazi, Hazparne etaBidaxune arteko eremuan.Gaitzak alimaleko jauzia egin duaurten larogei artalde berri hunkidituelarik. Pauen joan den astele-henean iragan den bilkuran,departamendua eta Akitaniaantolatzaile, saiatu dira erita-sunari buru egiten. Gaiaz zerbaitzekiten guztiak bildu dituzte :maraxelen zerbitzua, Bergoniéosagarri saileko ikerlea, labo-rarien sindikatuak, Paueko labo-rantza ganbara. Oharpen nagusibat atera da : ez dela momentu-an funtsezko xertorik agalaxiakalituko duenik, Iparraldea delamanera berezi batez joa, Nafa-rroa, Korsika, Roquefort lu-rraldeek ez dutela eritasun horikasik ezagutzen, nahiz ardi-guneak diren. Maraxelen oharrahauxe izan da : gaitz horrenindarra lotua dela hemengaindiko ardi kopuruari (600 000buru, kasik denak iparraldean).Jada egiten denaMaraxel zerbitzuak ez dira loegon orain arte. Paueko bilkurahorretan kontseilu nagusiak xi-freak mahai gainean ezarri ditu,

300 000 euro gastatu ditu agalax-iaren inguruan, laborariek berek400 000 beren sakelatik ateradituztelarik. Agalaxiak jotzenduen triangulo horretandebekatzen dituzte artaldeengurutzamenduak, eta laborariekoin plaztiko malguak jantzi behardituzte artaldeetara hurbiltzean.Agalaxiak ez baitio ardiaren hara-giari kalterik ekartzen, baina ezdakite oraino eritasuna ez oteduen ardidunak berak garrai-atzen, eskuin eta ezker dabile-nean. Gisa oroz Paueko bilkuranohartu dira ere Estatuak ez dueladeus motako laguntzarikekartzen agalaxiari buru egiteko,nahiz eritasun hori mihi urdinare-na baino hamar aldiz kaltega-rriagoa den ardi ekonomia-rentzat.Xertoaren ikerketaAkitaniak eta departamenduakdeliberatu dute 235 000 eurokolaguntza berriaren mahai gaineanezartzea, ikusi ondoan dirutzahori eta bi urteko epe laburrenabeharrezkoak izanen direla xertoeraginkorraren pikoan emaiteko.Bergonié adituaren zuzendaritza-pean INRA etxeak burutuko dituikerketa horiek.

Alain Iriart Tours/Bordeletreinbide berriaren kontraBuxet gehigarriarekin batera Kon-tseilu orokorrak zalutasun handikotreinbide berriaren Tours/Bordelepartearentzat 52 milioi euroko par-tea bozkatu zuen aitzineko astean.51 kontseilari alde, bat bakarraagertu da kontra Alain Iriart Hiribu-rukoa.

Behi esnearen prezioennegoziaketaFNSEA sindikatuko behi esne adarrakeraman ditu negoziaketa konplikatuakParisen, sektoreko esnetegi eta indus-trilariekin. Sokatirari gehiago egiteizan dute usu solasaldi horiek,Estatuko hainbat lekutan laborariekprotestak burutzen zituztelarik. Ipa-rraldea ez da aparantziarik ere hasa-rretsuena agertu denboraldi horretan. Puntu teknikoakFNSEAk prezioak apaltzea onartu du,apalketa handiagoa hilabeteak iganarau. Iduri luke urrats bat egin luketelabehi esnearen transformatzailek,onartuz hein berean pagatzea labo-rariei, esnakien prezioak apaltzendituztelako estakuruan gorde gabe.FDSEAko Frantxua Lavigne Urketa-rrak euskal irratietan erran du akordiohori ez dela behin betikoa, Akitaniamailan prezio hobeak ardiestea posi-ble dela oraino, lurralde horretakoenpresek Bretainiakoek baino hobekisaltzen dutelako behi esnea.ELBren oharrakELBk salatu du FNSEAk beste sindi-katuak baztertzen dituela negoziaketahorietatik, funtsean laborariak trahitudituela prezioen apalketa eta behiesne koten emendatzea onartuz,industrilari eta esnetegiek galdatubezala. Gutienez esne koten ezmugitzea exijitu behar lukeelarik, mer-katuan prezioak hein onean atxikitze-ko.

LAN ESKAINTZASEASKA, Euskal IrakaskuntzarakoBatasunak bilatzen du:Ortofonista (Logopeda) edoPsikologo edo Psikopedagogo batdenbora erdiz aritzekoPsikopedagogia Aholkularitzan.Misioak:• Ikastoletako ikasleen zailtasuneiburuz prebentzioa eta laguntzaekartzea :- Irakasleekin batera zailtasunendetekzioan parte hartuz- Zailtasunei aurre egiteko irakas-leei aholku eta estrategiak emanezBete behar diren baldintzak:1. Ortofonista gaitasun agiria(Certificat de capacitéOrtophoniste)edoDESS garapenako psikologia(DESS psychologie du développe-ment)edoPsikopedagogiako lizentziatura2. Hezkuntza arloko esperientzia3. Euskaraduna• Interesatuak diren pertsonek,Seaskara igor dezatela,2008ko abenduren 15a aitzin:- Kandidatura gutun bat C.V. bate-kin (telefono zenbaki bat azalduz)- Diplomen kopiakSEASKA - Central Forum, AndréEmlinger plaza, 10 - 64100 BAIONA CidexTel: 05.59.52.49.24 Fax : 05.59.52.88.87 [email protected]

Aimar Olaizola

Page 8: Herria 2985

8

-Ortzegunean (19.00), Miarritzen, Atabalmusikategian, Korrika moda desfilea.-Ortzegunean (21.00), Baionan, LunaNegra kabaretean, Grieg Ziap Road Moviepolones musikaria. Ortziralean, toki bere-an eta tenore berean, Martin eta Duboisbikotea.- Ortziraletik iganderat, Urruñan, Iturbideabilgunean, Eguberriko merkatua. Aratsetan(21.00), ortziralean Brothers anaiak, larun-batean Burrunka-Ortziralean (18.30), Angelun, herriko libu-rutegian, Fouad Hani-ren musikaldia.- Ortziralean (19.30) Donibane Lohizunenerreboteko gelan, Txetx Etcheverry-renhitzaldia Lizarra-Garazi prozesuaz-Ortziralean (21.00), Miarritzen, Koliseogelan, Fabien Duclerc kantari.-Ortziralean (22.00), Miarritzen, Atabalmusikategian, Ken’n’ Barbizz taldea.-Ortziralean ( 21.00), Domintxinen, herrikogelan, eta larunbatean (21.00), Miarritzen,Gaztetxean, “Fauxto Karrusa” toberagisako antzerkia, Hiru Punttu taldeareneskutik.-Ortziralean (21.00), Donibane Lohizunekogaztetxean, bertsu-afaria, Aimar Karrika,Xumai Murua, Xan Alkhat eta KristiñeTxoperena.-Ortziralean (22.00), Hendaian, Kanttuostatuan, kontzertua Esne Beltzataldearekin.-Ortziralean eta larunbatean, BaionakoGaztelu-Berrin, nazio-arteko mintegia,“Aldaketak eta aldaerak euskaran etaeuskal testugintzan”, Iker antolatzaile.-Larunbatean, Azkainen, Eguberrikomerkartua Herriko plazan-Larunbatean (10.00), Donapaleuko medi-atekan, Mixel Thicoipe-k idatzi “Gorrailazeria” liburuaren aurkezpena.- Larunbatean (14.30) Baionan, Elkarmegadendan, “Eta Picassok Gernika mar-gotu zuen” liburuaren izenpetze-krakada,

Alain Serres idazlearekin-Larunbatean (15.00), Baionan, Euskal-erakustegian, “Olentzero, nor hiz ?” ,Claude Labat hizlari.- Larunbatean (15.00) Baigorrin, Olentze-roren karrikaldia trinketetik abiaturik, etaaratsean (21.00) Plazaxokon, Maritzuli kon-painiaren “Aurrez aurre” dantza zatiak-Larunbatean (18.00), Barakaldon, Bilbokoondoan, BEC feriagunean, EuskararenKontseiluak bere hamar urteak ospatzen,karia hortarat “Euskaraz Bai” sailarenbultzaldia.-Larunbatean (18.00), DonibaneLohizunen, Ravel entzuntegian, Egube-rriko kontzertua herri-arteko Harmoni-arekin.-Larunbatean (19.30), Baionako antzokian,“Niños del Paraiso” dantza ikusgarria,Catalina Gommes bere lagunekin.-Larunbatean (20.30), Miarritzen, geltokixaharrean, “Aux deux colombes” SachaGuitry-ren antzerkia. -Larunbatean (21.00), Miarritzen, Koliseogelan, “ L’Indolente” antzerkia.- Larunbat aratsean, Donazaharren, he-rriko gelan, Nawak taldea eta Xitoakorkestra-Igandean, zaharki-merkatua Angelun,Bost-Kantoineko plazan.-Igandean (16.00), Baionan, katedralean,Mochicas eta Xaramela taldeak kantari.-Igandean (16.00), Kanbon, herriko kirolde-gian, Benito Lertxundi-ren kantaldia.-Igandean (17.00), Miarritzen, Koliseogelan, “ Graines de Théâtre” antzerkialdia,Rideau Rouge taldearekin.-Igandean (17.30), Hendaian, Larretxeabaserrian, Abbadiako jauregiaren ondoan,ipuin kondaketa, “Coloquinte et Xahako”,ondotik sagarno jastaldia.-Igandean (18.00), Hendaian, Variétésgelan, Eguberriko kontzertua herri-artekoHarmoniarekin.

OROITZAPEN Duela 30 urte Espainiak bozkatu zuen Lege nagusiarenalde, Frankismoaren lurperatzeko, demokraziaren sortzeko, denbora berean onartzenzuela ofizialki euskara Hegoaldean.Duela 40 urte, maiatzean hain zuzen, iraultza hedatu zen Frantzia guzian mundu berribaten hastapena aldarrikatuz, pentsa moldeak aldatuz.Duela 50 urte sortu zen V. Errepublika bere Errege-presidenteekin, de Gaulle lehenik,Pompidou, Giscard, Mitterrand, Chirac eta azken hau Nicolas I.Duela 60 urte sinatu zen Giza-eskubideen adierazpena, gerlak egin zituen abrekerienkontra, justizia, askatasuna eta anaitasunaren alde.Duela 90 arte bururatu zen lehenbiziko gerla, Europarren arteko gerla zibila, hainbestejende hil eta kolpatu egin zuena. Atxik ditzagun gogoan gertakari horiek bainan guk,Euskaldunek, ez dezagun ahantz duela 90 urte sortu zela Euskaltzaindia eta lanean aridela euskararen alde. Gehexan Pontto

"KALIFORNIAKO BORTUA BEGO…"

Chinoko piknika biharamunean bi euskaldunek beren etxalde edo enpresarenateak bihotz zabalez ideki dizkigute. Albert Goienetxe Ainhoarrak eta ManexEtxamendi Ezterenzubiarrak.Goizez Alberten letxeria bisitatu dugu, Jean Pierre Dalia Luhustarra ginuela gida-ritzat. Letxeria honek han harat 18000 behi dauzka, erdiak nunbait han deizte-ko. Kabala guziak toki berean bilduak dira zoin bere adinaren araberako korra-letan. Batzu aterbean eta besteak ez, leku haietan biziki euri guti egiten du eta.Han deizteko tokia ez baitago sekulan hutsik deizteko tenoreko tanko heltzeaez da zaila. Denak, laborari ala beste, loriatu gira hango lan moldeari begira.Duela zonbeit urte izari bereko letxeria edo tamboa bisitatu ahal izan nuenArgentinan. Amondarain familiak Bartolomé Bavion daukana. Lan moldeak des-berdinak izana gatik, tokian tokikoak funtsean, esne emaitza berdintsua izanki.Kasu batean ala bestean, atsegin du ikusteak izan direla euskaldunak zoin bereerresuma eta garaiak eskaini suerte onaz baliatu direnak. Suerte onaz gain hola-koetan lan ongi eginaren amodioa eta gizonen edo diru harat hunaten kudeake-tan trebetasuna baitezpadakoak dira.Ikusiz batzu beren enpresak ezin xuxen eramanez dabiltzala lanaren gostuz etabeste batzu berea ez den dirua ezin xahutuz bada segur gogoeta egitekorik.Bisita hau bururatu bezain laster Arduin Ortzaiztar anaien ostatuan bildu ginen.Mahainean, Manex Etxamendi Ezterenzubiarra neukan ondoan. Hurran 60 urteEzterenzubitik joanik, 35 urte Arizonako basamortuan iraganik badu zer konda.Eta daki nola konda. Euskara zoragarri batean, ala bere haur denborako OsabaKoxeren ixtorio, ala hain maitatu duen Arizonako lekukotasun, ala Kaliforniakolaborantzaren harat hunat. Dena den arno goxoa lagun inominesantian iraganzait bazkari hura. Memento goxoak hain dira labur.Arratsaldez, bere artaldearen ikustera eraman gaitu Manexek hango hazkuntza-ren gora beherak aipatzen zizkigula.Aratsean aldiz, Andere Maitia Baigorriarraren ostatuan auhaldu ginen giro hobe-renean. Hemendik, eskerrik beroeanak itzuli nahi nizkieke eskaini diguten ha-rrera gatik: Jean Pierre Dalia Luhustarrari, Albert Goienetxe Ainhoarrari, ManexEtxamendi Ezterenzubiarrari. Ortzaizeko Arduin anaieri, Baigorriko Maitia Ande-reari eta Irisarriko Roger Minondori. Eskerrik beroenak ere ArmendaritzekoUrruty jaunari San Franciscoko Euskal Etxean egin daukun ongi etorriarentzat.Eta nola ez aipa Tillous Jaun apeza, Euskal Herrirakoan gurekin etorri dena beregaitzaren araberako artamenen egitera. Segur gira hemendik bizpahiru urtetaraberriz Chinon edo San Franciscon emanen dituzun elizkizunen kantatzera eto-rriko gitzaizula. Monika Legarto (gero beretik)

AMERIKAR ESTATU BATUETAN GAINDI (2)

Arraina xuhurtua, antxuaren arrantza debekatua helduden uda arte segurik, gastuasko beti goiti ari, giroa frango minbera dago Donibane Lohizune eta Ziburukoportuan. Gainerat, beren arteko auzi batzu samindu zaizkiote... Badu zonbait hi-labete badela holako zerbaiten abiadura, nehork ez bazuen ere hori biziki

aipatzen, portutik kanposegurik, bainan azkenegun hotan dira eztabadabatzu sumindu, atsesazilatu eta lehertarazibehar balitz bezala...Portua kontseilu jeneraledo orokorraren konduda, kontseilu horrek duuzten Baionako komer-tsaldegiaren gain, gisahortako hitzarmena duelabi urte berritua-eta hogoiurterentzat. Nun da

makurra? Gehienik huntan, Logicoop arrantza kooperatiba ez dela batere adoskomertsaldegiak daukan joka-bidearekin.Hainbestetaraino nun duela aste pare bat dei egina baitio Paueko administrazio-auzitegiari, afera hori trenka dezan, bainan gauza jakina ardura denbora askojohan dela auzitegi horrek bere erabakiaren berri eman aitzin... Urte bat osoaberdin.

HI BAHIZ ETA NI BANUKLogicoop kooperatibak duela hiru urte hartua du Hegokoa deitzen zenaren segida.Joanden egunean egin duten prentsaurrekoan, kudeatzen dutenek azpimarratudute elgarretaratzen dituela portuko untzi gehienak (% 72) eta sail asko eremakidituela, arrantzaleentzat munta handikoak, hala nola izotz edo hormaren furnitzeabai eta portuko tresneriaren kudeantza. Logicoop partzuer da gainerat Arcoba eta“La Basquaise” kooperatibetan, bestalde oraino azkar sustatzen duelarik Itsasoaizeneko proiektua, untzi batzuk erregai gisa gasoilaren ordez balia dezaten lan-dare batzuetarik ateratu olioki bat.Arrainaren saltokiko kridaren gainetik dira lehenik eta gehienik agertu ikusmoldedesberdin batzu. Elkarte berezi batek kudeatzen-eta krida hori, Logicoop koope-ratibak elkarte hortan zituen kideak kanpo joan dira baizik eta etzirela batere askientzunak. Iduriz segurik, geroztik da saltsa emendatu. Izan da bilkura eta solas-keta frango, denen huru akomeatzerik ez eta komertsaldegiak azkenean tresneri-aren kudeantza kendu dio kooperatibari, berak bere gain hartzen zuela. Gehiagodena, hau arras berriki gertatua da, zauriaren gainean pikoa, Logicoop horrenkondu baitzen langile bat izoztegiaz arduratzen zena, komertsaldegiak langile horibildu du, zuen lana utz-arazi dio eta berak hartu du bere kondu... Ondorioz, Logi-coop kooperatibak, ordain bat moldatu arte, gastu parrasta bat jasan behar ukanere du... Hori ezin iretsia dauka. Bestalde oraino, bi eskualdeak ez dira ere batereados artetan arraina arrantzaleek berek xuxenean saltzearen gainetik.

ZER ATERABIDE?Logicoop kudeatzen dutenekgoraki erran dute beren lana nahidutela aitzina segitu, arrantza-leen onetan ari direla. Ez duteonesten luzaz kooperatibakbehar bezala segurtatu zerbitzubatzu komertsaldegiak berakhartzea bere gain. Behargabekogastu batzu eginez berdin... Idu-ritzen zaiote norbaitek nahidituela arrunt baztertu eta nahidute fermuki ihardoki.Komertsaldegiko buruzagitzakaldiz errepikatzen du orozgainetik bilatzen duena dela por-tuaren garapena. Eta zerbitzubatzu bere gain hartu baditu horiegin duela Logicoop kooperati-batik ateratu arrantzale batzuek aski galdeginik...Ixtorio horrek ukan dezake oraino aipaldi ondoko egunetan. Dei egina izan

baitzaio kontseilu orokorrari ararteko bezala jar dadien, holako zerbaiti buruz ariote dira? Zernahi gisaz, ez direa bestenaz denak galtzale izanen denen buru?Gaurko egunean bestalde diren buruhauste guziekin, portuan lan egiten dutenguziek ez luketea alabainan hobe elgar untsa hartzea, denen onetan hain segur?

Muslaria

BIZIKI GIRO NAHASI ETA MINBERADONIBANE-ZIBURUKO PORTUAN

Logicoop kooperatibaren prentsaurrekoan, Ramuntxo Iturrioz,Beatrice Elissalde, Richard Ubera eta Mathilde Ubera.

Holako portua hein bat azkar begiratzeko, ez ote luketedenek elgar aditu behar?

ManexEtxamendi

gidari.