herria 2986

8
2008-ko Abendoaren 18-koa 18 Décembre 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2986 LABUR ETA LUZE Helduden igandean, abendoak 21, izanen da urteko egunik laburrena. Bai eta beraz gau luzeena. Hori deitzen da neguburua edo berdin solstizioa, hitz hau ere gero eta gehiago sartua baita gure euskaran. Munduan gaindi, lehengo mendetan orai baino aise gehiago naski, urteko egun laburren hori bestaburu gisakoa ere izai- ten zen. Bestaburu alegera, handik goiti egunak berriz luzatzen-eta. Zernahi ohidura desberdin badira egun horri lotu- ak. Batzuen ustez ihauteriaren erro zaharrak ere besta horietan oinarritzen ditazke. Dena den, hauxe ez da ere ahantzi behar: guk egun laburrenak ditugularik munduaren erdiak egun luzeenak dituela. Horiek hola, hau ere aski errepikatua izan zauku egun hotan: aurten abendoa u- saian baino luzeagoa izanen da. Ez biziki egia erran, segundu xoil bat, eta hori hor- takoak diren jakintsunak oharturik Lurra ez dela beti hein ber-berean itzulikatzen, arraposkixago egiten duela bere itzulia, eta arraposkitze hori ttipi-ttipia bada ere, gaurko tresneria berezi batzuen gatik-eta makurra behar dela ahal bezen laster xuxendu, segunduz batez luzatu beraz urteko azken hilabetea... Gutarteko jen- dea ez bada ohartuko ere, segundu bat hain da alabainan laburra! Eta batzuk erranik ere orobat horiek oro xoxokeria hutsak direla! Labur eta luze, hasian hasi, holako gai batekin balitake liburu baten egitekoa. Eta gehiago ere berdin! Batek erran dezake udazken ondar huntako euritea aspaldiko luzeena dela, arras bakan ikusi direla holakoak. Beste batek urteak berak direla laburregi eta oraino gehiago hala iduritzen adin batetarat helduz geroz. Haurrek arrunt luzeak dauzkate Olentze- ro, Bizarzuri edo errege magoak opariekin jin artinoko azken egunak. Bazter guzietan, ainitzek jadanik biziki luzea kausitzen dukete krisia delako ho- rren denbora. Beste batzuk bazterretik diotelarik luzeena ondotik heldu dela! Eta euskaldungoari atxikiak gireneri ez ote zauku beti luze iduritzen, biziki luze, gure mintzairaren ezagupen funtsezkoa- go bat ezin ardietsiz johan den denboral- dia ? J-B D Iraganaz oroitzen ez den populua etorkizunik ez duen populua (Foch marexala) Zer aratsalde goxoa iragan den aitzin hor- tan Izpurako Faustin Bentaberri gelan ! Hor bil- duak ziren 54 xahar eta 54 haur. Baigo- rriko Larrazke- na, Donibane Garaziko Adin- dunen Egoitza eta Toki Eder, Donazaharreko Lutxiborda eta Izpurako Luro xaharretxetatik etorriak adine- tako emazte eta gizonak. Haurrak aldiz, denak CE1 urtekoak, Izpurako eta Donibane Garaziko eskola desberdine- takoak, pribatu, publiko eta ikastolakoak. Frantsesenea ikastetxeko gazte erneak Donibane Garaziko Frantsesenea labo- rantza ikastegiko lau ikasle gazte ziren ara- tsalde horren antola- tzaileak, “baserri mun- duko zerbitzua” baxo profesionala prestatzen ari duten Maider Laby, Arantxa Eliceche, Vir- ginie Apessetche eta Sandrine Neguelouart, kudeatzaile zutela Laetitia Colom era- kaslea. Azterketa ho- rren kondu proeiktu berezi bat behar baitzuten prestatu, ba- xorako notatua izanen dena, lau gazteek buru- an buru antolatu dute Izpurako aratsalde hori, dirua ere bildurik gastu- ak estaltzeko. Helbu- rua : belaunaldi desber- dinak gurutzarazi, hots haurrak eta adinetako jendeak bizpahiru orenez elgarren ondoan jarrarazi, bakotxak bertzeari berea ekar diezaion. Joko eta krakada Lehen batean, haurrak eta xaharrak lau gunetan jarri dira, xahar bakotxaren ondoan haur bat, joko batzutan elgarrekin aritzeko : memorio jokoa, gostuaren jokoa, hunki- menaren jokoa eta baxoaren jokoa. Oren bat nunbaitan iraun duen agusagailua. Hastapen batean, batzuk ala bertzeak halako uzkur aire batean zeudela iduri balin- bazuten ere, derauzuet laster solasak eta irriak nagusitu direla, elgarreki- lako hartu-eman sano eta gozagarri batean. Ikusi behar zen adineko jen- dearen begitarte zori- ontsua, begiak irriz ! Eta haurrak ere harro eta gos- tura, xahar horien ondoan ! Ondotik, kraka- daren tenorea zaiote orori etorri, hor ere haurrak eta xaharrak aldizkatuz jarriak mahainaren inguruan, xokoletesne eta gaine- ratikoak xurgatzeko, Gazteak kantari taldeko Maitena, Argitxu, Amelie eta Xan hor zirela bazte- rren alaitzaile. Denek gain gainetik prezatu duten aratsalde gozoa. Aurpegi eta begitarteak alai Jokoan elgarrekin serioski Krakadaren tenorean Sandrine Neguelouart, Arantxa Eliceche, Virgine Apessetche eta Maider Laby, Izpurako aratsalde gozo horren antolatzaileak Haurrak eta adinekoak jokoetan HAUR ETA XAHAR BI BELAUNALDIAK ESKUZ ESKU

Upload: 8probintziak

Post on 28-Mar-2016

257 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2986

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2986

2008-ko Abendoaren 18-koa18 Décembre 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2986

LABUR ETA LUZEHelduden igandean, abendoak 21, izanenda urteko egunik laburrena. Bai eta berazgau luzeena. Hori deitzen da neguburuaedo berdin solstizioa, hitz hau ere geroeta gehiago sartua baita gure euskaran.Munduan gaindi, lehengo mendetan oraibaino aise gehiago naski, urteko egunlaburren hori bestaburu gisakoa ere izai-ten zen. Bestaburu alegera, handik goitiegunak berriz luzatzen-eta. Zernahiohidura desberdin badira egun horri lotu-ak. Batzuen ustez ihauteriaren errozaharrak ere besta horietan oinarritzenditazke. Dena den, hauxe ez da ereahantzi behar: guk egun laburrenakditugularik munduaren erdiak egunluzeenak dituela. Horiek hola, hau ere aski errepikatua izanzauku egun hotan: aurten abendoa u-saian baino luzeagoa izanen da. Ez bizikiegia erran, segundu xoil bat, eta hori hor-takoak diren jakintsunak oharturik Lurraez dela beti hein ber-berean itzulikatzen,arraposkixago egiten duela bere itzulia,eta arraposkitze hori ttipi-ttipia bada ere,gaurko tresneria berezi batzuen gatik-etamakurra behar dela ahal bezen lasterxuxendu, segunduz batez luzatu berazurteko azken hilabetea... Gutarteko jen-dea ez bada ohartuko ere, segundu bathain da alabainan laburra! Eta batzukerranik ere orobat horiek oro xoxokeriahutsak direla!Labur eta luze, hasian hasi, holako gaibatekin balitake liburu baten egitekoa.Eta gehiago ere berdin! Batek errandezake udazken ondar huntako euriteaaspaldiko luzeena dela, arras bakan ikusidirela holakoak. Beste batek urteak berakdirela laburregi eta oraino gehiago halaiduritzen adin batetarat helduz geroz.Haurrek arrunt luzeak dauzkate Olentze-ro, Bizarzuri edo errege magoakopariekin jin artinoko azken egunak. Bazter guzietan, ainitzek jadanik bizikiluzea kausitzen dukete krisia delako ho-rren denbora. Beste batzuk bazterretikdiotelarik luzeena ondotik heldu dela! Etaeuskaldungoari atxikiak gireneri ez otezauku beti luze iduritzen, biziki luze,gure mintzairaren ezagupen funtsezkoa-go bat ezin ardietsiz johan den denboral-dia ?

J-B D

Iraganaz oroitzen ez den populuaetorkizunik ez duen populua

(Foch marexala)

Zer aratsaldegoxoa iragan

den aitzin hor-tan Izpurako

FaustinBentaberri

gelan ! Hor bil-duak ziren 54xahar eta 54haur. Baigo-

rriko Larrazke-na, Donibane

Garaziko Adin-dunen Egoitzaeta Toki Eder,

DonazaharrekoLutxiborda etaIzpurako Luro

xaharretxetatiketorriak adine-tako emazte eta

gizonak. Haurrak aldiz,

denak CE1urtekoak,

Izpurako etaDonibane

Garaziko eskoladesberdine-

takoak, pribatu,publiko eta

ikastolakoak.

F r a n t s e s e n e aikastetxeko gazteerneak

Donibane GarazikoFrantsesenea labo-rantza ikastegiko lauikasle gazte ziren ara-tsalde horren antola-tzaileak, “baserri mun-duko zerbitzua” baxoprofesionala prestatzenari duten Maider Laby,Arantxa Eliceche, Vir-ginie Apessetche etaSandrine Neguelouart,kudeatzaile zutelaLaetit ia Colom era-kaslea. Azterketa ho-rren kondu proeiktuberezi bat beharbaitzuten prestatu, ba-xorako notatua izanendena, lau gazteek buru-an buru antolatu duteIzpurako aratsalde hori,dirua ere bildurik gastu-ak estaltzeko. Helbu-rua : belaunaldi desber-dinak gurutzarazi, hotshaurrak eta adinetakojendeak bizpahiruorenez elgarren ondoanjarrarazi, bakotxakbertzeari berea ekardiezaion.

Joko eta krakada

Lehen batean, haurrak etaxaharrak lau gunetan jarridira, xahar bakotxarenondoan haur bat, jokobatzutan elgarrekinaritzeko : memorio jokoa,gostuaren jokoa, hunki-menaren jokoa etabaxoaren jokoa. Oren batnunbaitan iraun duenagusagailua. Hastapenbatean, batzuk alabertzeak halako uzkur airebatean zeudela iduri balin-bazuten ere, derauzuetlaster solasak eta irriaknagusitu direla, elgarreki-lako hartu-eman sano etagozagarri batean. Ikusibehar zen adineko jen-dearen begitarte zori-ontsua, begiak irriz ! Etahaurrak ere harro eta gos-tura, xahar horienondoan ! Ondotik, kraka-daren tenorea zaiote ororietorri, hor ere haurrak etaxaharrak aldizkatuz jarriakmahainaren inguruan,xokoletesne eta gaine-ratikoak xurgatzeko,Gazteak kantari taldekoMaitena, Argitxu, Amelieeta Xan hor zirela bazte-rren alaitzaile. Denek gaingainetik prezatu dutenaratsalde gozoa.

Aurpegi eta begitarteak alai

Jokoan elgarrekin serioski

Krakadaren tenorean

Sandrine Neguelouart, Arantxa Eliceche, Virgine Apessetche etaMaider Laby, Izpurako aratsalde gozo horren antolatzaileak

Haurrak eta adinekoak jokoetan

HAUR ETA XAHARBI BELAUNALDIAK

ESKUZ ESKU

Page 2: Herria 2986

• Txekiak du bere aldia, orai laster,Europako Batasunaren presidentziahartzeko, sei ilabeterentzat, Frantziak berealdia beteko duen ondotik bainan ez dira gau-zak hoberenean. Alabainan, denetako ondarrada Txekia bere sinaduraren emaiteko Lisboakoeuropear tratuari, beste 25 direlarik baieztatuadutenak. Bestalde, Irlanda da ere sinadura horiemana ez duena baina fama du hunek oraibaieztatze hori bozkatzera doala aste ondar hun-tan. Beraz Txekian ere kontrako sukar haundiabadu europeartze horrek, proposatua den mane-ran, halere europear auzoek indar egiten diotela-rik aitzinerat pusatzeko. Klaus presidenta beratikhaste. Haatik, horgo bereko Mirek Topolanekjaun lehen ministroa Lisboako tratatuaren aldedute eta berriki bozetan nausitua ere da 284 aldeta 162 kontra. Hortan dira beraz bainan CohnBendit europear deputatua eta beste ainitzenkontra noiz arte iraunen dute ote Europarenetsaiek ?• Grezian ere nahasmenduak. Atenas kapitaleaneta beste hiri batzuetan, gazteria kexu ibili daainitz moldetako auzibideak dituela medio : ainizgreba eta lanuzte, geroaren beldurrak eta bizia-ren nekeak, beren lagunetarik bat tiroz hil erediote poliziak eta hau preso altxatua, podoreakez ditu bestalde oro garbi, eskandalak eta oro.Altxatu ere dira lehen ministroari egin demisiogaldeak, karriketan ikusi diren bazter xehatzeakbestalde, azen ontzeko.• Irlandan behiak izan dituzte dioxinan kutsatuakbazterretan beldurra ere sarrarazi dutenak.Hameka betalde dituzte hunkiak orain artean,delako dioxinaki hortarik janaria ukan dutenak.Janari hortarik beretik dute ere urde andana ba-tzueri eman, oraino xehetasun guti hedatu badaere horietaz eta horien ondorioez.• Inglaterrak bere soldado okupatzaileen erdiakbederen eta gehienak ere erakarriak izanen dituetxerat Irakiatik helduden ekaina barne : hori dutebederen salatu Britania Haundiko berriketarieketa ez dute defentsaren minixterioko berriketariekprotestarik egin batere informazio hori jakin – eta.Basora hiria preseski, Irakiaren hegoaldeandena, beharko dute ordukotz utzia izan. Erranbehar da badirela oraino 4.100 soldado anglesIrakiako lurretan daudenak.• Irlandes lehen ministroak lanak ditu europea-rren presiopean ihardokitzeko. Brian O’Comhainda jaun hori, 49 urte, gizon sanoa, kantaria eta

jendarte onekoa, lehen aldikotzBruxelles-eko kontseilurat joan behar

ukan duena bere aita hil-eta segidan.Ez du haizea alde batere jaun horrek (Brian

Cowen bere izenez). Aitaren hiltze berria batetik,beste neke bat badu politikan, Irlandesek ezdutela oraino Europa baieztatua eta hortaratheldu nahi presaka Brian Cowenek. Horiek askiez balire, hor du ere Irlandesek orai jasaitenduten ekonomiaren krisia txar hori.• Lurden beila urte haundia izan da aurtengohau, Andredena Mariaren agertzeen 150 garrenurteburua. Bernadetaren harpe saindu hartan.Bederatzi miliun otoizlek egin dute urte batez bisi-ta, ez baitzen orain arte holako jendeketarik ikusi.• Espainia bortizki joa du langabeziak eta hirumiliun langabetaraino badute jada kondaturikurtean, holakorik ez baitzuten ukan 1987 urteazgeroz. Beldurra da ere lau miliunetaraino joanditazkeela horiek helduden urtean eta bixtan daneurri garratzenen hartzen ari direla ez hortara-tzeko.• Petrolio gutiago erre du munduak 2008 ko urtehuntan konduen arabera eta balio haundia dugutitze horrek, ez baitzen 25 urte huntan ikusiholako beheititzea : bi miliun barrilekoa da behe-rakada. Dakigun krisia ekonomikoak du esplika-tzen hori.• Aita Sainduak goresmen hitzak erran ditu Mar-tino Kardinalearen bitartez Luxemburgo printzipa-duko Duke gorenarentzat, hunek ez duelakotzsinatu nahi ukan bere herriko baten eutanasiazhilarazteko legea, biziaren kontra ez nahiz gober-natu bere katoliko fedearen izenean.Bestalde, gero ta gehiago segurtatuz doa AitaSainduak Israelerat eta Jordaniarateko pidaia batprestatzen ari duelako fama.• George Bush amerikano president ohiak bereazken bisita egin du Irakian, erranez, bixtandena, beharrezkoa zela herri hartan egin dutengarbitasuna, han sumatua zuen Gaizkiaren dea-brukeriaren kontra, berak beti bere hitzekin salatuduena, Jalai Talabani hango presidenta berriaagurtuz, kontrako batzu agertu bazaizkio ere.• Somalian beren lan txarra itsaso gunean dera-bilaten itsas-lapur ohoinak aipatuak baititugujadanik, huna ere, Adeneko golkoan helikopterazjazarri zaizkiela herri hartako indardunak, aserikbixtan dena heien ukaldi txarrez. Gero ta gehiagoari dira kexatzen basakeria horietaz tokikoak.

ALEMANA BADAKIZonbait egun barne, bigarren aldaketa bat go-bernuan! Joanden astean erraiten ginuen minix-tro berri bat izendatua zela, Patrick Devedjian,espresuki krisiari ihardokitzeko gisan akulatubehar den sailaren kudeatzaile. Eta orai horrabeste minixtro berri bat, Europa-maileko ara-zoez arduratuko dena, Bruno Le Maire. Arrasgaztea da, 39 urte. Alemana untsa badakiela

errepikatua izanzauku. Erakusteratemanez horren gatikere hautatua izandela. On dela karguhortako minixtroakalemana mintzatzeaharreman bereziakbadirela-eta ale-manekin... Bainaniduri du izaitekotzNicolas Sarkozy-knahi ukan duela erebere jokoa “ideki” -hau da denen ahomihitan den hitza-

eta aldi huntan eskuinalde ideki nolazpait. Beraez baita batere untsa heltzen Dominique deVillepin gobernuburu ohiarekin, bost urtez segi-dan haren hurbileko langiletarik izana den bathautatuz, Sarkozy-k nahi du erakutsi gogozabaleko gizona dela, ez dena mendekio etaberexkuntza dabiltzan izpiritu hertxi etaalderdikari horietarik...Minixtro berriak gisa hortan hartzen du Jean-Pierre Jouyet-en segida, hau banko zerbitzuhandi baten buru johan-eta. Artetik erraiteko,bazinakiten Jean-Pierre Jouyet hori gobernuanbarne zela? Bere aldia egin du hor zela nehorbiziki ohartu gabe!

ZOIN POLLIKI!Edouard Balladur gobernuburu ohia kudeatzai-le daukan batzorde berezia ari da lanean ikusi

beharrez zer aldatzen ahal litakeen eta nolaherri, herri-erkidego, departamendu eta lu-rraldeen egitekoetan. Helduden udaberrianplazaratu behar luke bere txostena gisa hartakoproposamendu batzuekin. Batzuk diote zerbaitkanbiatu behar-eta departamendu eta lu-rraldeak behar litazkeela nolazpait batetaratubezala. Beste batzuk lurralde sobera badela(22), batzu ttipixkoak, gutiago izan ditenarramoldaketa on bat gauza egokia litakeela.Hainbestenarekin, horra nun berrikitanDominique Busssereau minixtroak eta Jean-Pierre Raffarin gobernuburu ohiak aski goraerran duten Akitaniak bat egiten ahal lukeelaPoitou-Charentes eskualdearekin. Zoin pollikierrana hori ere! Alegia-eta deusez! Bainan norkez du berehala konprenitu arras maltzurki arizirela Ségolène Royal sozialixtarenbaztertzea gogoan, hura baita Poitou-Charentes aldean lehendakarisa!

Horiek hola, lurralde-solas, hauxe usu aditzenda hor gaindi: lurraldeak handixago edo ttipixa-go izaitea, ez dela hortan egiazko arazoa, zerbehar duten beren esku eta nolako ahal-bideekin, dena hortan dela izaitekotz!

ELURRA MARRA MARRA...Frantzia behere hortan gaindi, iragan asteburuakekarri du gaitzeko elurtea. Aspaldiko handienahoin goizik izaiteko! Bide frango zerratuak, herriaskotan elektrikarik ez, negu goixtiar batenzimikoa!Denak elurte hortaz mintzo-eta, bainan ez baka-rrik horren gatik orobat, aise aipaldi gutiago ukandute eskuin-burukoen eta komunixten biltzarnagusi horiek. Alde batetik Le Pen arizan da erraneta erran beti hor dela eta ez dela etsitzekotan!Bestetik, Marie-Georges Buffet berriz hautetsiaizan da komunixten alderdiburu eta beti solasberetan dago, alderdia behar dela berritu etaazkartu. Bainan nola egin hori? Komunixtenarrakasta denetan biziki ttipitua delarik...

J-B D

2

ETA-ko lau ustezko kide arrastatuak Gipuzkoan Donostian eta Pasaian egin operazioan, bi gizon eta bi emazte arrastatuditu polizak. ETAko kideak direla dio poliza iturriak eta informazioa biltzeazela beren lana, halaber erakunde armatuari azpiegitura aurkitu etaprestatzen ziotela. Miaketak ere egin dituzte Donostiako Urbieta kalean,Intxaurrondo auzoan eta Pasaia San Pedron.Iragan astean Frantziako Poliziak Aitzol Iriondo, Aitor Artetxe eta EnekoZarrabeitia arrastatu zituen Gerden. Egun berean Ibai Egurrola, AmetsLadislao eta Xabier Gutierrez arrastatu zituzten Irunen. Operazio bereanbi emazte arrastatuak izan ziren asteazkenean, Aitor Artetxeri aterpea etaFrantziara joaitera laguntzea gatik. Astebetez 12 pertsona arrastatuakizan dira.Erran dute lehen aldikotz arrastatu hoiei aplikatua izan zitzaiela protokoloberria, hots galdezkatuak direnean filmatuak izaitea torturarik jasaitendutenez jakiteko. Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) salatu du, Garzonprotokoloa deitua aplikaturik ere, torturak ez direla gelditzen. GuardiaZibilaren eskuetan egon diren bitartean, galdaketak ez direla filmatuakizan eta tratu txarrak jasan dituztela salatu baitute bost arrastatuek.

Ezkerreko alternatiba : Ezkerra Bizi BiziEzkerra Bizi Bizi izeneko elkarte berria, euskal kultura, unibertsitate, kaze-taritza, epailetzako eta mugimendu sozialetako 60 lagunek sortu dute.Ezkerreko alternatiba berria proposatu nahi dute. Donostian egin aurkez-penean Aitor Mazo aktorea eta Garbiñe Biurrun epailea mintzatu diraproiektua aurkezteko. Eztabaida, elkarrizketa eta akordiorako eremuasortu nahi du elkarte berriak.

ETAko preso ohiak elkarrizketaren bidearen alde Elkarrizketaren bidez, euskal gatazka politikoari aterabidea aurkitzearenaldeko abotsa entzunarazi dute ETAko ehun bat preso ohiek Usurbilgopilota plazan egin agerraldian. Indarkeriaren kontra agertu diren presozenbait, Asturias edo Aragoiko presondegietara hurbiltzea erabaki du go-bernuak eta neurri hoien bidez, presoen zatiketa bilatzen duela AlfredoPerez Rubalcaba Barne ministroak salatu dute. Hurbilduak izan diren pre-soetan, Francisco Mugica Garmendia Pakito, Jose Luis Urrusolo Sistiagaeta Valentin Lasarte. Espainiar ala frantziar gobernuek presondegietanaplikatzen dituzten neurri gogorrak salatu dituzte, oroitaraziz 721 presogelditzen direla askatasunik gabe.

Iñaki de Juana estraditatua ala ez ? Iñaki de Juana Chaos ETA-ko preso ohiaren Espainiarat bidaltzeko proze-sua aztertzen duen Ipar Irlandako epaileak bere erabakia gibelatu duerranez defentsaren argudioak aztertu behar dituela eta Espainiakoepaitegiari informazio gehiago eskatu. Agorrilean presondegitik atera zelarik egina izan zitzaion omenaldianirakurri gutuna aztertuko du hurbiletik epaileak, ikusteko lege britaniarra-ren arabera terrorismoa goresten duen.

ANV-ren kontrako zentsura-mozioa bozkatuko du EAkAzpeitianIñaki Errazkin ANVren Azpeitiako auzapezaren kontrako zentsura-mozioabozkatzea erabaki du EA-k, PNV-k jadanik erabakia zuenaren haritik. Argiadierazi du ez duela PNVrekin herriko etxeko kudeantzan parte hartuko,PNV-k eskaintzen zion bezala. Herritar baten erahilketa salatzeko gai ezden auzapeza kargutik kentzeko hartu dute erabakia. Azken hauteskun-deak arte, PNVren esku izan den Azpeitiako auzapezgoa eta geroztikANVk agintzen du gutiengoan sei kontseilarirekin. EAko bi hautetsiek etaAralarren ordezkari bakarrak utzi zuten udal-gobernua Uriaren hilketarenbiharamunean. Sozialistek EAren erabakia kritikatu dute honen moral falta salatuz,Arrasaten Isaias Carrasco ETAk hil zuelarik horrelako neurririk ez zuelakoEAk hartu nahi izan.

Sortzeak %5,8 az emendatu dira Euskal Herrian Euskal Autonomia Erkidegoan 5.423 haur sortu dira 2008ko bigarrenhiruhilekoan, jaz baino %5,8 gehiago. Araban 811 haur sortu dira, Biz-kaian 2.764, eta Gipuzkoan 1.848. Ezkontzaz kanpo sortuak %29,2akdira. Sortu berrietan 2.930, lehen haurrak izan dira. 2.084 (%38,4) biga-rrenak. Amatzen direnen bana besteko adina 30-34 urte artekoa da.

Abiadura Haundiko trena : ETAren mehatxuak Mehatxu gutunak bidali dituela ETAk, abiadura haundiko trenaren lanetanparte hartzen duten enpreseri jakinarazi du barne ministeritzak. Gutunhoiek, duela 3 ilabete helaraziak zituen, Inaxio Altuna enpresa hoietakobaten zuzendaria erahil aitzin.

Eguberriko gastuak aurten xuhurragoak Bana besteko gastuak opari eta jostagailuetan 7,3az murritzagoak izanendira aurten, krisiaren ondorioz. Espainiar estatuan 227 euro gastatuko ditupertsona bakoitzak, 245 gastatzen zituelarik jaz.

Santa Luzia Zumarragan eta Urretxun Urtero bezala Santa Luzia eguna ospatzen dute Zumarragan eta Urre-txun (Gipuzkoan). Nahiz eta denbora euritsua izan, jende asko bildu daabendoko hitzordura, kabalak, etxe mozkinak eta laborantzako tresneriakikusteko eta bistan dena, besta giroa, musika eta pilotarekin.

Bruno Le Maire minixtro berria

Arkaitz Estiballes

LARUNBATEANBIZKAIKO

BERTSULARIAKBARAKALDON

Larunbatean jokatuko da, aratsaldeko5.30etan, Bizkaiko Bertsolari Txapelke-tako finala, Barakaldoko BEC erakusta-zokan, 8 bertsulari hauen artean: UnaiIturriaga durangarra (Bizkaiko xapeldunabi aldiz), Igor Elortza durangarra (laualdiz Bizkaiko xapeldun), Xabier Paiagetxoarra (2006ko xapelduna), IratxeIbarra markinarra, Arkaitz Estiballes gal-dakaotarra, Etxahun Lekue larrabetzua-rra, Fredi Paia getxoarra eta OnintzaEnbeita bilbotarra.

Page 3: Herria 2986

PIRRITX ETA PORROTX

Horra hitzordu bat haurrek ez dutenahuts egin nahiko! Pirritx eta Porrotx, baieta Marimotots beren laguna DonibaneLohizunen izanen dira helduden igan-dean, abendoak 21, eta beren ikusgarriberria, berek diotenaren arabera berriabezen harrigarria, pirata eta guziekin,eskainiko dute goizeko 11-etan, Kexiloagelan, lehengo tenisgune estalian, hiritikBaiona alderat ateratze hortan. Ikusgarrihori muntatua da, jaz bezala funtsean,Ziburuko Luma haurtzaindegiaren alde.

ARETXABALETAKO ABESBATZA

Kantu eta musika, izanen da airostasunhelduden igandean, aratsaldeko 4-etarikgoiti, Donibane Lohizuneko elizan,Eguberriko kontzertuaren karietarat.

Alde batetik, Aretxabaletako abesbatza,duela 28 urte sortua eta fama handia bil-dua duena. Munduan gaindi ainitz ibiliaere da eta bizkitartean lehen aldikotzheldu da Lapurdi kostalderat! Jeinuhandiko bi organo joile ere partzuer iza-nen dira besta hortan, Fernando Gonza-lo eta Jose Luis Franzesena.

OLENTZERO-EGUNA

Ortzirale hau, abendoak 19, Olentzero-Eguna izanen da Donibane Lohizuneneta Ziburun. Olentzero ibiliko da berazkarriketan, ikastolako haurrak eta gelaelebidunetan dabiltzanak bere ondotikukanen ditu bixtan da!Beste ausagailu frango ere izanen dagoraxago aipatu horietaz bestalde: Egu-

berriko Herrixka, haurrentzat,Donibaneko Dukontenea parkean, ara-tsalde guziz ikusgarri berezi batekin.Krexa biziduna Kolegioko plazan. Etazernahi kantu Donibaneko karriketanlarunbat aratsaldean: 4-etarik goiti, “He-rrian kantuz”, Kanta Donibane elka-rtekoekin, eta 5-ak eta erdietan Olentze-ro kantuak Begiraleak elkartearekin.

LAU GEHIAGO

Hendaian, besta-komiteak bere biltzarnagusia zuen joanden egunean. Berearaudia doi bat aldaturik, lau elkartegehiago hartu ditu partzuer bezala. He-rriko hameka elkarte badira beraz oraieskuz-esku jarriak besta-komitean.Hunek hautetsi ere du lendakari berribat, Manolo Alcayaga, 33 urte huntanelkartean barne dena. Orai artinokoelkarteburua, Benito Zubeldia, jarri dadiruzain karguan.

ARRAULARIEKIN

Donibane Lohizunen, jende asko bilduda Ur-Joko elkartearen biltzar na-gusikari. Elkartea osagarri onean da,gero eta gazte gehiago partzuer. Bi adarbadauzka, batto Frantzia guzianezagutua den arraulari sailari emana,bestea Euskal-Herriko traineru lehiaketaberezi hoieri… Orotarat, 180 lagun.Jadanik gogoan dute ere elkartearenmendeburua, hemendik lau urteren bu-ruan ospatuko dena, 2012-an. Anartean,hauxe da duten arrangura handiena: bil-tokian tokia xuhur dutela eta nahi luketeberaz obra zerbait akulatzea leku ezhoin eskas ukaiteko ondoko urtetan...

SALBATOREKOFESTIBALA

Ziburuk, duelazonbait urte abi-atua zuen fes-tibalaren i ldobertsutik, sailberri bat abi-atuko du heldu-den udaberrian,Kultura-Topake-tak festibala, Sal-b a t o r e - k a r i ,maiatzaren 20-etik 24-erat. Jabilkura batzu egi-nak izan dira,herriko elkarte

asko partzuer, ikusteko sail horri nolaplanta, azkenik batto joanden asteburuhortan. Partzuer litazke Concerneaubretoin portua, Calvi Korsikakoa etauntsalaz Collioure Kataluñakoa, nahizhunek ez duen oraino baia emana.

HENRIETTE GARAT

Donibane-Ziburuko portuan bizikiezagutua zen eta biziki estimatua Henri-ette Garat, joanden egunean pausatudena 79 urtetan. Ixil-ixila joan da berebizi guzian zonbait eta zonbait zerbitzueginik, berrogoi urtez segidan laneanarizanik, eta zoin kartsuki, arrantzaleenzerbitzuko, denbora gehiena heienelkartasun-kutxa bereziaren idazkaribezala.

3

Pirritx eta Porrotx aurten ere heldu, eta zoingogotik, Donibane Lohizunerat!

Aretxabaletako abesbatza.

BAIONAKO UNIBERTSITATE BERRIAREN ESTREINALDIAN

ARROLTZE GORDINAK

Joanden ortziralean estreinatua izan da“Errobiko kanpusa”, hots Baiona Santan-dresen dagon unibertsitate adarra, 2500ikasle dituela gaur biltzen hor. Unibertsi-tate ederra eta baliosa, bere bastimenduguziekin, liburutegi nasaia eta jangelabarne, 12.000 m2-tan eraikiak, orotara 9,5ha dauzkan parke batean, orotarat 36 mi-lioi euroko obrak. Estreinaldirako, kar-gudun frango bazen etorria, Jean GrenetBaionako auzapez-deputatua, DidierBorotra Miarritzeko auzapez-zenaturra,Jean Castaings departamenduko burua,Alain Rousset Akitaniako kontseiluburua,Paueko prefeta, Baionako suprefeta etabertze… Ez haatik Valérie Pecresse uni-bertsitatetako ministroa, nahiz gomitaukana zuen. Bainan horietarik hurbil ere500 bat ikasle, l izeoa eta IUT-koak,Tolosako IUT-ko 50 ikasle ere heieri jun-tatuak. Eta hauk denak kexu, Frantziakogobernuak beren gostuz arrunt suntsitzenari baitu hezkunde sistema, ttipienen ikas-ketatik goi-mailekoetaraino. Eta IUT-koak

bereziki kexu LRU legeak lanjeranezartzen duelako IUT-aren izaera bera. Ezda harritzeko beraz ikasleak asaldaturikikusi balinbadira ortziralean. Estreinaldikoxingola mozten ari zirelarik hautetsiak,ikasle batzuk arroltze gordinak botadizkie, oihu eta xixtuen artetik. Grenetauzapeza eta Philippe Rey prefeta kexugorrian sartu dira, bainan makurra eginazen eta kargudun guziek uste bainolasterrago sartu behar izan dute unibertsi-tate barnerat, bisita egiteko, beren jantzi-ak zarpailduak haatik. Erran dezagunhemen haatik IUT-ko ikasle manifestatzai-lek gaitzesten dutela arroltze botatze hori,beren aldarrikapenak baketsuki nahibaituzte bururaino ereman, mail guzietakoikasle eta erakasleen egoerak hobera jodezan. Eta berri ona etorri da astelehe-nean, bederen lizeotarrentzat, Xavier Dar-cos hezkunde ministroak lizeoen errefor-ma mementoko baztertzen duela jaki-narazi du.

BHR enpresaren ikerketaz Akitania axolatzen“Fandango” deitua du ikerketa lan berezi bat BHR enpresak, hegazkingintzan ari de-nak. Helikoptero hiper arinak egiten ditu, bi bidaiari hartzen dituztenak. Ikertzen ari dateknologia berri bat 285 kiloko airuntziak fabrikatzeko, 6000 orenez ibiliko direnak man-tenimendu gotorrik gabe, eta bioetanol ezantzarekin kurrituko direnak. Lehenbizikoentseguak abendo honetan eginen dituzte, heldu den urtea fabrikapenaren pikoanemaiten iraganen dute, lehen salmentak 2010 urte hastapenetik abiatzekotan. Enpre-sak 18 lanpostu hitzemaiten ditu ekoizpen berri horrentzat. Akitaniak 500 000 eurokolaguntza ekartzen dio BHR enpresari.Algotech enpresako ikerketa ere Akitaniak laguntzenKasu honetan Akitaniaren laguntza 80 000 eurotara heltzen da. Algotech enpresankudeantza eta mantenimendu logizialak pikoan ezartzen dituzte. Daramaten ikerketapraktikoaren sustengatzera dator Akitania.Unibertsitateak elkarlanean itsasoaren gainetikAmerika latina, Espainia eta Frantziako unibertsitateen lehen sarea pikoan eman duteduela guti. Zazpi unibertsitate badira barnean : Bidarteko teknologia aitzinatuen eskola,Arrasateko unibertsitatea, Paueko unibertsitatea, eta Argentinako Luja eta Jujuy uni-bertsitateak. Helburu praktikoak finkatu dituzte, hala nola, elkarren berriak trukatu etahirugarren ikasketa zikloko ikerketa sarea osatu.Arrasateko unibertsitateak eta ESTIAk elkarlan hitzarmena izenpetuBi ikerketa zentroak bulta bat honetan hasiak dira elkarlanean eta hori bera nahi izandute hitzarmen formal batean markatu joan den astean. Bidarteko ESTIAk unibertsitatebaten aktibitateak daramatza bere injinari eskolarekin, 350 gaztek enpresen munduarizuzenean lotuak diren lanak eta ikerketak burutzen dituztela, Arrasateko unibertsitategazteak, formalki pribatua izanik, bide berriak ikertzen ditu beti eta gehiago, oraingoekonomia munduaren beharrei 3500 ikasle gazte egokitzeko.Enpresen munduarekinduten zuzeneko lotura horrek aiseago ekartzen ditu bi entitateak elkarlanean ibiltzera.Hiri barneko itzulia autobusez urririkAbendo hastapenaz geroz martxan da Miarritze hiri barneko autobus joanjilea. Puntuinteresgarria urririk har daitekeela, goizeko zazpiak eterdietatik arratseko zazpiak eter-diak arte, egun oroz salbu igandetan. Inguratzen ditu Midi geltokia eta baratze pu-blikoa, Miarritze kaskoko Floquet aparkalekua, hortik jausten da herriko etxeraino, me-diateka aitzinetik pasatuz ; itzulian kausitzen ditu merkatua, Posta eta Clemenceauaparkalekua.Turismaren klusterra sortu daGOAZEN multzoa plazaratu da berrikitan, biltzen ditu turismo saileko hemezortzi eragi-le : ostatuzainak, erakustokiak, garraiolariak, aterbetxeak besteak beste. Kontatuadute 560 enpresa badirela sektore horretan iparraldean. Andde Darraidou Ezpeletarrada kluster horren bultzatzailea. Azpimarratu du turismoaren sektorea osagarri oneandela baina arriskuak uste baino fiteago aurkitzen dituela. Horrengatik sentitu dute el-kartzearen beharra, bakoitzak bere ber krisiari ezingo duelako buru egin. Oraingotzatdituzten puntu beltzak : gehiago lan egiten dute orain gutiagoren irabazteko, sasoilari-ak aurkitzen eta atxikitzen lanak dituzte, eta sentitzen dute ofizio guztiek alde bereratiratuz ttantto gehiago aterako dutela. Gutiz ez utz, hamasei ikergune finkatu dituzteahalik eta helburu pratikoenak gogoan.Lan baldintzen kontrolaren emaitza zorrotzakLaneko ikuskaritzak uda honetan 130 kafetegi eta ostatu kontrolatu ditu Lapurdi kostal-dean. Emaitzak ez du duda handirik uzten : ostatuen ehuneko larogeiak ez ditu lan-gileen lanorduak errespetatzen ; kopuru apaltxagoan baina nahiko handian hala ere,sasoilariek ez dute pausa egunik batere uztail agorriletan. Ikuskaritzaren emaitza ho-riek burua hazka uzten dute UMIH (union des industries hotelières) enpresaburuen el-kartea. Zin egin dio honek administrazioari ahal den guztia egiten dutela ostatuzainaklegez lege ibiltzeko, baina legeak usu aldatzen direla, lanak dituztela segitzen. RolandHeguy Miarritzeko ostatuzainak eta UMIH-ko presidenteak erran du : “Ehuneko 72andabilena zigortua izaitetik begiratuko dugu legeak hirurogeitamar dioelarik, baina 130-etan doanarentzat deusik ez dugu egiten ahalko”. Legea deplauki ahanzten dutenostatuzainek ez dute gaztigurik jasan.

MIARRITZE

Obra larriak Zokoa-Laburreneanaraztegi berriarentzat

Zokoan pausatu dute joan den astean Laburreneko araztegiaren lehen harria. Ziburueta Urruñako ur higatuak eta euri urak tratatuko ditu. 40 000 jenderen beharreriihardesteko gaitasuna du. Araztegiaren ohantzea jada eraikia da, badituzte hor seku-lako lur aldaerak eginak, hots lehen harria ezartzean jada lanen erdia egina da,Zokoatik Hendaiara doan erlaitz bidetik hurbil. Hemendik eta heldu den ekainaartean ohantze horretan OTV sozietateak eraikiko du uren tratamendu sistema,hitzemaiten duenaz gaur ezagutzen den garaikideena. Horrat sartzen diren lohiakuretik berexiko dituzte eta bakoitza bere alde tratatuko. Urentzat tratamendu bi-ologikoa erabiliko dute, lohietan gizenak eta besteak berexiko dituzte, behar direnestali eta haize egokitua erabiliko dute usainik ez ateratzeko. Lekua antolatuko dutepublikoa bisitaz hartzeko gisan, bereziki eskoletako haurrak ; ingurumenaren zainke-ta zer den hurbilenetik ikus dezan jendeak. Urruña/Zokoa Laburreneko ur araztegia-

ren obrak heldu den ekainean es-treinatuko dituzte. Ziburu/Urruñako euriuren eta ur higatuen hodieria berritzeko17 milioi euro gastatuko dituzte, uraraztegiak berak bakarrik 11 milioi eurogostako dituelarik. Estreinaldian MixelHiriart 3H elkargoko presidenteak minutabat ixiltasun galdatu du Laburrenekoxantier horretara jitean autobidean hildiren Etxart enpresako hiru langileenoroimenez, kontra sentsuan zetorrenkamioi bateko egur enborren azpianatzemanak izanik.Kargudunak lehen harriaren pausatzean

Ikasleek beren kexua agertzen estreinaldi egunean

Page 4: Herria 2986

4

ANGELUS3PI berrituS3PI sigla barbaro horrekgordetzen du izen batdeabrua bezain luze eta kon-plikatua (Secrétariat Perma-nent de Prévention des Pollu-tions Industrielles de l’Adour).Hamar urte baditu jadakontsulta batzorde horrek ;segur erabakirik eta buxetikez du baina, ontsalaz, estima-garria izan behar litekeenabantail bat ateratzeko sortuada : mahai beraren inguruanbiltzen ditu Baionako portukobiziarekin ikustekorik dutenguztiak. 64 eta 40 departa-menduetako prefetak hor dira,portuko industriak hor dira,Angelu, Baiona Bokale etaTarnose hor dira, Merkatalganbara portuaren kudeatzai-lea hor da, industriek delaurari dela aireari ekar ditzaz-kiekeen kaltez axola dutenelkarteak hor dira. Azken urte-tan jada Angeluko ingurumenaxuanta zen S3PIren presi-dentea, joan den martxokoaldaketarekin erakunde hori loegon da abendo honetaraino.Berriz ere Angeluko inguru-men axuanta izanen du presi-dente, georges Daubagnajauna. Kargudun berria deli-beratua agertu da S3PI elkar-tea indartzera, portuko begi-rale eta arranguren aitzintzalebizkor agertzera.

Laguntza gotorra Akitani-atik ikerketarakoAkitaniako batzordeiraunkorrak deliberatu du500 000 euroko laguntzarenekartzea Angeluko PriceInduction enpresari. Turbinamotorrak fabrikatzen dituenenpresa horretan, hegazkinttipi ttipientzako motorindartsuagoak pikoanezartzeko baliatuko dutelurraldeko laguntza gotor hori.Office 64 kontra erasoanApo erditzailearen zaintzekoargumentua erabili baituauzitegiak Angeluko 2006-koPLU erreforma eta 81egoitzaren eraikitzeko xedeaindargabetzeko, proiektuhonen eramaile den Office 64erakundeak dei egin duBordeleko dei gorteadministratiboaren aitzinera.Uste du apo erditzaile horienaxolak besterik gordetzenduela, eta gisa oroz uste duegoitza berriek lekua utzikodiotela oraino inguru gunehezeetan bizitzeko. OrdeaBordeleko dei gorteak eraikibaimena itzultzen badu ere,urte bat bederen iraganen daberaren erabakia ezagutuaitzin, heldu baita denhoberenetik ere, lau urtekoberanta izanen duelaproiektuak.

ITSASUOlentzero gure herrian

Itsasuko GAU ESKOLAK, Herriko Etxearen laguntzarekin,Olentzeroren bisita gure herrirat bi haitadetan antolatu duaurten:- asteazkenean, Pista jokoaren ondotik, lastozko Olentzero bategin dute haurrek elgarrekin eta Eguberri arte herriko etxekobalkoian ezarri. - larunbatean, abendoaren 20an, aratseko 7etan, OlentzeroItsasuko plazara hurbilduko zaigu bere astoarekin. Itsasuko hau-rrek marrazkiak eskaintzen ahalko dizkiote. Giroaren berotzeko,sagarno kupela, taloak, kantuak, mutxikoak, trikitilariak izanenditugu lagun. Momentu goxo bat pasatzeko parada familientzat.Guzieri baserritar jantziz jantzirik etortzea galdegina da (jantziaksalgai dira Krakadan).

EskulanakOporraldi guzietan bezala, Eguberri denboran ere, Nanou he-rriko langilearekin eskulanak antolatuak dira 5 urte eta 15 urtearteko haur eta gaztetxoentzat. Xehetasun gehiagorentzat, He-rriko Etxerat dei ezazue otoi.

Kantaldia elizan

Herriko Kultur Batzordeak kantaldi bat antolatzen du heldudenigandean, abendoaren 21ean, arratsaldeko 5etan, elizan.ELAUDI taldea izanen dugu kantari. Sartzea 8 €tan eta urririk15 urte petiko haurrentzat.

Ama Ikastola berri bat Itsasun ote ?Dagoeneko, galdera gisa konbeni da jartzea informazio hau.Erran daitekena da elkarte bat (Itsasuko Ikastola) sortu delaproiektu hau ikertzeko eta aitzina eramaiteko, Seaskaren babes-pean. Alabainan, Kanboko Errobi ikastola haurrez gainezkadago: 145 haur dira, hastapenean 120entzat asmatu tokian.Jakin behar da, orokorki, Seaskaren sarean eskolatu haur etagaztetxoen kopurua 2500etarat helduko dela helduden urtean.Ama ikastola berri hunek ez lituzke bakarrik Itsasu bereko hau-rrak bilduko, bainan ere Luhuso eta Makeako haurrak. Lehen biltzar bat egin izan da Roger Gamoy auzapezarekin.Burrasoen arabera, eliza inguruan den eskola eremua liteketokirik egokiena ikastola berri hau kokatzeko, herriko jantegiaere hurbil izanik. Bigarren bilkura bat beharra da hilabete ondarhuntan ikerketak aitzinatzeko. Gauden beraz beha, izanen dugugai hau berriz aipatzeko aukera.

ELAUDI taldea

AZKAINEBataio

Sakramendu hortaz giristinofamilian sartu da ThomasMarin haurra. Zorionak guzieri.

HeriotzeAntonio Otegui 83 urtetanJainkoak bereganatu du. Dolu-minak familia guziari.Josephine Chevillard ere,sortzez Jorajuria, bere azkenegoitzarat eraman dugu bere95 urtekin. Ilabete guti barne 3ahizpa joan dire. Gure dolumin

beroenak.Appel Detresse

Elkarte horrek joan arazi dukamiona Nantes hirirat 1.450kilo gauza paketaturik, eginere merke saltzea zointanlaguntza ekarri baituteTelethon elkarteari. Bada eremultxo bat ari dena estalkiegiten, lenaki zonbait balitzetxe xokoetan, gogotik onartu-ak litaizke.

HAZPARNEHeriotze

107.garren urtean zendu da Aña Leon, gaineko karrikako erri-entsa ohia. Duela 3 ilabete bere 106 garren urteburua ospatuazuen familian eta herriko auzapez Beñat Inchauspek eta DanieleMaury auzapez ordeak loreak ekarri zizkioten beren gores-menekin. 1902ko irailaren 4an sortua zen. Bere bizi osoan eskolaemaiten arizan da, kantuz erakusten, katixima egile eta musikaere joiten zuen. Duela 39 urte, 67 urtetan hartu zuen erretreta.Ainitz jende kausitu da bere ehorzketetan. Ilobek omenaldi bateskaini diote, bere argitasuna agertuz eta ere bere umiltasuna.Ardura galdatzen zuen barkamendu emaiten zuen lanarentzateta bere ustez egiten zuen poxoluarentzat. Bere iloba, ahaide etaadixkideeri, gure doluminak eskaintzen ditugu.

SaristatuaSuhiltzaileek Santa Barbara ospatu dute iragan igandean. Kariahortarat 5 suhiltzaile omenduak izan dira : Pierre Larreglemedikua eta Pantxo Lissarrague 20 urtez suhiltzailetan lan eginik,Bernard Ospital, Jean Michel Daguerre eta Robert Dorregaray 25urtez lan hortan jarraikirik. Nabarra ostatuan iragan da medelaemaitza hau, orok mezan parte hartu ondoan eta Xuriatean,berantxago, egin duten janaldia aitzin. Goresmenak ukan dituztehautetsi eta aitzindarien ganik. Omenaldi hortan parte hartu dute :Beñat Inchauspe Hazparneko auzapez eta hautetsi nagusiak,Pierre Haycaguerre Hazparne lurraldeko lehendakari eta Dona-martiriko auzapezak, Junca Baionako suhiltzaileen kapitainak,Lassalle Hazparneko kasernako aitzindariak, jandarmeenordezkariek eta bertze hautetsi andana batek, gertakariaren kari-etarat etorriak zirenak.

Nagusi berriaLarre “LapurdiM o t o c u l t u r e ”Guichene karrikanden laborantxatresna saltzaile etaa r ran ja tza i l eakbere saltegia saldudu PatrickEtchegaray berelangileari. Aihertarhau duela 2 urtesartua zen lantegihuntan, laborantxatresna haundi etattipien antolatzekoahalak eskuraturik.Bertze lau urterenburuan nagusiaren segida hartzeko elgarrizkatuak ziren. Zori-gaitzez, osagarri aldetik neke batzu kausitu ondoan, Larre jaunakuste baino lehenago utzi behar izan du bere tokia eta urte undarhuntan egin dute aldaketa. Ondorioz, saltegiak nagusi berri batbadu. Larre nagusi ohia urte batentzat oraino tokian geldituko da,aldaketaren moldatzeko eta errexteko. Hunen anderea langilegelditzen da aitzineko lanpostuan, diru zenbakitze eta idazkaritzalanen egiteko, azkenik langile batek ere bere postuan segituko dunagusi berriarekin. Huna lantegi bat gataskarik gabe eskuz alda-tua, irauteko molderik hoberenean.

Larre jaun anderen erdian Patrick Etchegaraynagusi berria

MAKEA - LEKORNEJo pilota Gauden gu ! Eta erran gurexokoko mintzaira herrikoian “geroak,xitoak, arinak, ttarroak, gaztetxoak,gazteak, gehienak eta berezkoak” etamaita gure herriko pilota bihotz-bihotzetik. Bai, gure xito eta arinakgogotik arizan dira Beskoitzeko ezker-paretean. Xitoetan, Iban Mujika eta JonErrekartek galdu, 9etan gelditurik, Sen-perek 22. Bainan hor ditugu beti azkar,xitoetan ere, Eñaut Etcheverria - BenoitCachenaut, garaitu baitute Noizbait 20-4.Aldiz, arinetan, galdu ere Olivier Duharteta Bixente Idiartek : Baigorrik 22, gureek9. Bestaldian aipatuko Makeako jokobe-rriko azken borrokak.

UZTARITZETelethon

Diru bilketa hunen emaitza jazkoa baino askoz hobea, 7700 euro-tara heldu baita orokorki. Azpimarratu izan da Trevisan andereakOsasuna elkartearekin ereman duela sail ederra. Ez da horren-gatik gaitzetsi behar bertze elkarteek egindakoak : kantari, kiro-lari… eta bereziki su-hiltzaileek denen kudeantza hok beren gainbaitzuten. Eskerrik beroenak deneri.

HeriotzeJoanden ortziralean azken egoitzarat eremana izan daBernadette Aguergaray 58 urte zituela doi-doia denbora laburrezbarkatzen ez duen gaitz batek jorik. Behorlegin sortua, Arruntzaauzoan bizi, familiatua zen eta hiru haurren ama. Hemendik eredoluminak familia guziari.

KantaldiHelduden asteartean 23an, aratseko 8.30etan, Lapurtarrak abes-batzak eskainiko du kantaldi bat Heraitze auzoko kaperan, denaEguberri inguruko kantuez osatua. Kantuzale guzieri ongi etorrihoberena segurtatua da.

Orgina berritua2006ko ekainean Bixintxo elizako obren hasteko orgina osokidesmuntatua izan zen hau ere berritzeko xedearekin. Egun hotanberriz elizan muntatua izan da bainan zerbitzuan eman aitzinbadu oraindik punduan emaiteko zonbait asteren lana. Berriakgeroxago.

KANBOOlentzero

Larunbat goizean, 10etarik eguerdi arte, Olentzero ibiliko da bereastoarekin Kanboko karriketan. Goxokiak emanen ditu haurrerieta Eguberri on bat desiratuko guzieri. Musikari eta kantari taldebaten erdian izanen da.

Magie de NoëlBihotz ostatuen alde antolatzen du ekitaldi hau Kanboko Loreaelkarteak. Lorez eta landarez egin gauza eder batzu ikusten etaerosten ahalko dira, herriko etxean den kontseiluko gela handian,hiru egunez, abendoaren 22, 23 eta 24an.

Eguberriko kontzertuaArraga abesbatzak kontzertu bat eskainiko du igande aratsalde-an, 17etan, elizan. Arragako kantariak entzunen dira baita erebertze kanboar kantari eta musikari batzu : Maiana, Argitxu,Ximun...

Eguberriko lotoa Parropiako kermezako taldeak loto bat antolatzen du igande ara-tsaldean, 15etan, Kanboko kiroldegi berrian. Sala berotua izanenda eta sari frango irabazten ahalko dira.

Eguberriko mezakEguberri bezperan, 24ean, 19etan emana izanen da meza. Egu-berri egunean, 25ean, 10.30etan.

MediatekanPeio Etcheverry eta Peio Etcheverry-Aintchart-en “Historia kon-datzen duten 40 tokiak” liburuaren aurkezpena egina izanen daabendoaren 18an, ortzegunarekin, 18etan, Kanboko mediatekan.

SENPERESu-hiltzaileak Urte guziz Santa Barbaraberen patroinaren ospatzearen karietaratgure su-hiltzaileek egiten dute elga-rretaratze bat beren urteko biltzar nagusibaten heinekoa. Aurten Pyrenees-Atlan-tique jatetxea zuten beren biltokia.Hor aurkitzen ziren su-hiltzaile guziak etaere beren lagun xaharrak. Gure gizonekgerizatzen dituzten Zugarramurdi,Urdazubi, Ainhoa, Zuraide, Sara eta Sen-pereko auzapezak edo ordezkariak, Jen-darmeria, B.A.B., Uztaritze, Kanbo etaUztaritzeko lagunen edo taldeenordezkariak, eta ere Gipuzkoako Legazpiherriko adixkideak, hango taldearekingureek harremanak izanez.Zintzur bustitze baten inguruan izan diremintzaldiak. Andere auzapezak eta BAB-ko Geisler koronelak goretsi dituzteegunaren edo gauaren tenore guzietanbeharretan denari zerbitzu ekartzeko betiprest diren gizonak. Daniel Laborde“Amicale” gure taldeak duen elkarta-sunaren lehendakariak eman ditu berekonduak. Gero Julien Ubiria lotinanta etataldeburuak, eskerturik beren kazernarenberritzea eta hobekitzea kudeatzen dute-nak, xeheki eman ditu gure gizonek urtebat barne egin dituzten ateraldiak. Ateral-di horiek dira : su-hiltze, bidetakoixtripuak, jende alditxartuak eta eriensoleitzea edo eritegitarat segitzea, lixtafinkafiren desegitea eta abar…Zugarramurdin egin dituzte 4 ateraldi,Urdazubin 33, Zuraiden 45, Ainhoan 47,Saran 79 eta Senperen 255. Bertzaldeauzo herrietako taldeeri laguntza ekartze26. Orotarat 489.Ondotik Geisler koronelak gure herritar J.Claude Cubiati eman dio 20 urte zer-bitzuren medaila. Segidan aurten erretre-ta hartu duen taldeburu zen Jean JosephJorajuria kapitainari andere auzapezak,herriaren oroitzapenezko medaila. Etazerbitzatu dituen sei herrien izeneanopari bat ona. Bururatzeko denek elga-rrekin egin dute apairu bat omorehoberenean.Ganden ilabeteko sortzeak KoldoBerge-Mazet Ibarrun Goietxean, MathiasIchuribehere-Cas Urgurin, Solen BerrioArtzirin Etxenikan, Yon GoyenetcheElbarrun Kontramundon, Martin Luca-Esponde Amotz Gaztanbidean, ElorriSabaloue-Irazu Cherchebruitean etaAires Meryen Michele Bordes Lakuan.Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrierieta goresmenak horien aitameri.

BAIONAHorra horra gure OlentzeroHelduden larunbatean Olentzero Baionesdukegu. Goizean ohi bezala 5 korok Baio-na airostuko dute presondegitik Turismobulegoraino. Olentzero menditik heldu daeta arrantzaleek dute Baionaratzen Erro-

bian behera, hortako arrantzalek hartukodute barnekaldeko bidea Marengo etaPannecau zubia artean eguerdi irian,koroen kantuek lauzkaturik. Haurrek igurikatzen duten mementoa, hauda Olentzeroren etorrera, arratsaldeko 3aketerditan gertatuko da Chaho Pelletiergunean. Olentzero tenore hortan da untzizhelduko. Gero soinulari, kantari eta hau-rrekin Baionan barna ibiliko da, denenagurtzeko Herriko Etxeko leihotik. Hunenlaguntzaileen artean lehen daizke OraiBateko joaldunak, Baionako Dultzaineroak,Erro Bat, Jo Txistua eta Orai Bateko txistu-lariak, ahantzi gabe azken hunen haurdantza taldea. Goizeko koroetan ErrobiKanta, Kanta Bi, Bietan, Lau haizetarat etaErro Bat entzunen dira, ibilaldian bestaldeBaionako Ikastoletako haurrak eta bura-soak beztituko direlarik. Aitzineko urtetanbezala Iruñako ordezkaritza batek ere hiribirazkatuaren presentzia segurtatuko du.Hots Olentzero Baionan untsa errezebituaizanen da ainitz jendek igurikatzen dute-lakotz. Ongi etorri Olentzero.

Page 5: Herria 2986

5

ORTZAIZE

Beñat Soulé bertsuzale suharrak kantubazkarian eman dituen bertsuakErramun Harriague zenari:ERRAMUN LAGUNARIAirea : Jakintsunaren arabera....

Kantuaren egun huntan beharrez hastapenaIxil ixila hor dugu aurtengo larrazkenaBerekilan dakarrela poz eta doi bat penaOhoratu nahi nuke gaur hemen falta dena.

Bihotzminak hartzen gaitik gaur hitaz orroitzeanKantuz eskainiko deiat molde hobereneanAskotan maitatu dukan aire pollit bereanErrespetuzko agur hau guzien izenean

Auzo herriko semea, lanbidez laborariGaztedanikan lotua kantuaren lanariIzan zadien irrati, eliz edo bazkariGoxotasun bera beti hire ganik nabari.

Erramun adixkidea guziz kantari finaTalendu handiren jabe, hori gauza jakinaBakarrik edo taldetan zintzo eta berdinaHire ahotsak eman dik deneri atsegina.

Kantu xahar edo berri gogotik duk kantatuZeru izarrak miretsiz, baituk xaramelatuXoriek ere ziteian hiretzat errespetuBeren kantua ixilduz, beharrez hi aditu.

Baserri maitagarri bat hemen ezagutuaOstatu bilakatu duk orai LanddaburuaHoin lasterregi ez bahu utzi gure munduaEgun kantuz gutartean zian hire lekua.

Kantari talde bikaina bildurik gaituk egunAitortu bihotz barnetik gaituk hirekin zordunDenek kantatu nahia baita orai ezagunUmilki nauk ni ixiltzen, ikus arte Erramun.

Bertsuzale Suharra

AIHERRA

Eguberri : ofizioen tenoreakAsteazken aratseko meza Izturitzen eginen da, 9tan.Meza aitzin eta ondotik, eskola girixtinoko burrasoekxokoletezko oñoñak salduko dituzte. Biharamunekoa(Eguberri eguna) Aiherran, 10.30tan. Hau haurrenmeza izanez, hauiek dute animatuko.

BAIGORRIDolu

Joanden astean ere bi ehorzketa izan ditugu.Asteazken goizean, Monique Schob, sortzez Sapin, 85urtetan zendua Donibane Lohizunen bizi eta sei hau-rren ama. Hilobia Baigorrin izanez, azken agurra her-riko elizan egina izan zaio. Larunbat aratsaldean,Jeanne Foussats dugu segitu bere azken egoitzara.Erretreta hartzean, etorria zen bere senarrarekin, biseme alaben ama, hau ere zendu da 85 urtetan. Goxo-ki hirugarren adinekoen elkarteko lehendakari egonazen zonbait urtez. Penetan diren bi familieri eskaintzenditugu dolumin bizienak.

AntzerkiIgande arratsalde huntan, 15.00tan, Bil Etxea gelan,“Hila espos” antzerkia eskainiko daukute Aldude etaUrepeleko lehengo gaztek. Piarres Larzabal-ek idatzia,jadanik Alduden bietan emana dute eta arrakasta ede-rra ardietsi. Guk ere ukanen dugu horren ikusteko etamemento goxoaren pasatzeko parada. Jiten ahal ezdirenentzat, izanen da bertze emanaldi bat urtarrilaren11n Garazin.

PilotaEsku huska, ezker paretako txapelgoan, “Benjamin”maileko puttikoak aldi gaitzean ditugu. Euskal He-rrikoaren ondotik, huna Frantziakoan ere finaleanditugula Alcasena eta Bascans, Airetik 1-eri nagusiturik22 – 09 eta Elgart eta Iribarren, Kapito Harri-ri nagusi-turik 22 – 18. Finala larunbatean jokatuko dute Rivièreherrian, Landesetan.

ErrugbiaIgandean, US Nafarroa Hendaian ari beharra zen han-goen kontra, bainan zelaia sobera lohitsu izanez parti-da ez da jokatu eta beraz gibelatua da.

IZPURAIgandean, Eguberriko merkatu berri

Duela bost urte hasi zen “Merkatu berri”, tokiko ekoiz-leek eta Idoki-koek eskuz eskuz antolaturik, Eguberrikari. Aurtengoa iraganen da abenduaren 21ean, igandehuntan, goizeko 10etatik aratsaldeko 6ak arte, Faustin

Bentaberri gela berotuan. Hor aurkituko dira 25 ekoiz-leren sal-mahainak : 13 etxe mozkin egilerenak, Lekun-berriko ardi gasna, Arrokiagako ahuntz gasna, Basti-dako ahatekia, Bankako xerrikia, Jatsuko sagarno etasagar jusa, Anhauzeko tisanak, Aldudeko erreximentak,Ahatsako eztia, Ezpeletako biperra, Azkarateko behigasna, Landibarreko ogia, Izpurako xokolatea etaAmalur epizeria; eta 12 arte-langilerenak, Donazaha-rreko eta Donamartiriko eltzegintza, Barkoxeko ilea,Lekorneko mosaika, Behorlegiko edergailuak, Dona-paleuko teila tindatuak, Luhusoko berinki buhatzaileak,Kukuxkako diska-liburuak, ikastolako jantzi eta egute-giak, Burgaronneko saboinak... 12.30etan etxe mozkinbazkaria 10 eurotan (haurrentzat 5 eurotan), 15:00 eta17:00 Ephemere taldearen antzerkitxoak, 16:00 taloakGaraziko ikastolaren eskutik. Egun osoan ostatua, etajokoak haurrentzat, sartzea libre.

Landibarreko ogi biologiko egileak, Philippe Irazoqui, Sylviane Subervielle eta Jean François Caubet

IZTURITZEHeriotze

Joanden larunbatean segitu dugu bere azkenegoitzarat Martina Lacroix Pitraldeiko etxekanderexaharra, 89 urtetan zendu dena. Ainitz urtez sortetxeanlaborantzan arizan ondoan, bere senar zenarekin, Bor-dale alderat joan ziren bizipide erretxago eta hobeagobaten menturan, erretreta hartzearekin berriz EuskalHerrirat itzultzeko, Angelurat. Hurbileko haur eta haurttipiez inguraturik ereman ditu azken egun dorpeak.Gure doluminak haren bost seme alaberi eta ahaidekiaguziari !

EguberriElizkizuna asteazken gaueko 8ak eta erditan Iztu-ritzeko elizan koralarekin. Eguberrikari, urte guziezbezala, San Josepe eskolako burrasoek egin xoko-letezko goxokiak salgai elizatean eta eskolan berean,erosle guziak aitzinetik eskertuak direlarik. Eguberri ondeneri, urte hau goxotasunean burura dadiladenentzat !

LARZABALEDolu

Azken egoitzarat lagundu da Sebastien Hirigoienberrijendarme ohia. 85 urte zauzkan. Familiari doluminak.

IRISARRIEskubaloia

Airoski gelan, joanden ibiakoitzean, berriz ere balentriaeder bat burutu dute irisartarrek, Tournefeuilleko taldeagaraituz 33-28, bere lehen tokia gisa hortan indartuz.Etzitaikeen urte hau hobeki burura. Hiru punduren ai-tzina badute bigarren sailkatuari. Eta orai lau asterenpausua, xapelgoko borrokak berriz kementsu hartuartean. Larunbatean, bigarren taldeak aldiz moldeederrenean jo du Lormont-eko taldea, 35-26.

IHOLDIBi zeremonia ixiltasunean…

Hola iragan zauzkigu, bat loriozkoa, bertzeadolorezkoa.Lehena urrezko ezteiak ospatu baitituzte Jeannette etaKaiet Haxtoaikoek. Apairu on baten inguruan biltzenzirela haur, haur-ttipi, haurride eta beren familiak. Baomen zen lore eta omore ! Biba zuek eta segi agiandesiratzen dautzuegun bezala : xahartze goxo bateanelgarrekin !…Bertzeak penatu gaitu… Baginakien bulta huntanosagarrian ez zagola azkar Ameriketa BarnetxekoJeannot eta hil berria etorri da. Familiak etxekoz etxekoegin du elizkizuna anaia apeza zelarik buru. Barkatuausartzia hartzeaz bainan nahi dugu familiari gureatxikimendua erakutsi eta agian hel-arazi ere hainbatmaitatu dugun Xarlex. “Begietarik urrun bainanbihotzetik ez”. Bai gure doluminak guzieri.

M.A.

LUZAIDEHeriotze

Berriz ere nahigabearekin hunkia izan da gure herria,joanden astean, bere azken egoitzarat lagundua izandugularik Rosario Arregui izeneko 88 urteko emaztealarguntsa, langilea eta 4 haurren ama. Moises Valen-cia zuen izena senarrak. Hein bat ezindurik, Erro he-rriko xahar etxean zagon aspaldixkoan, bainan azke-nean, osagarria higatzen denean, ezin daike deus eginbizitzen segitzeko. Sortzez Aribe herrikoa zenaz gain,ehorzketak ere Aribe herrian eginak izan dira, jendeoste haundiak lagundurik. Orai doluminik bizienakeskaintzen ditugu, seme-alaba, sematxi-alabatxi etafamilia guziari.Beste ehorzketa hunkigarri bat ere izan dugu,Gipuzkoako Azpeitia herrian, denek dakiten Inazio Uria71 urteko gizona ETA-k hila izan du tiroan. Nik ez nienezagutzen ikustez ere, bainan jakin dutanean familiahaundi bateko semea zela, 5 haurren aita, ainitzsematxi eta alabatxiren osaba, ainitz langileri lana etabizi manera eman zien gizona zela, familia, lagun etalangilen ganik maitatia izanez, harritu niz bizia gisa hor-tan geldu behar izaiteaz. ETA-koak euskaldunak direladiote berek, bainan ohartu behar da euskalduna munduguzian estimatua izana dela, izan dadin Frantzian,Espainian, Ameriketan, armadetan eta ibili den aldeguzietan, bainan ez jende hiltzaile bezala, baizikeuskalduna langilea, hitzekoa eta jende ona delakotz.Hoinbeste dohain on izanez da maitatua, on-hartua etaestimu haundia bildu diena munduan zehar. Orai egiaz-ki euskalduna senditzen bagira, ez ginuke hoinbestebelaunaldiz eta mendez gure arbasoek irabazi kreitabehera bota behar, eitate txar eta bortitz batzuenbitartez. Beraz, berant bada berant, agian azken hilketaizanen da Inazio Uriarena.Ehorzketa hortan izan dira hitzaldiak eta manifestaldiakInazio Uriaren alde, bainan jendea gehienik hunkiduena izan da alaba ttipiaren hitzaldia, hain maite zienaita funts hortan galtzea ; baita Inazioren anaiak errandielarik, gisatsu huntan : “bizi guzia lanean zerbaiteraheltzeko, eta orai hau”. Menturaz ez balitz hain zintzoaizan bere egin beharretan, ez zuten hilen ; zintzota-sunak ere baditu bere ezbeharrak. A.A.

ALJERIAKO SOLDADO OHIEN ORHOIT EGUNA

DONIBANE GARAZIN

Aljeriako gerla duela 50 urte ari zen, aspaldi menturaz,bizkitartean han erabiliak girenek zor eta behar duguorhoitu han erori diren 30.000 gaztez eta horietan 103euskaldunez.Ainitz lekutan eginbide hori betea izan da eta ereGarazi, Baigorri eta Oztibarreko soldado ohiek,Donibane Garazin, abenduaren 5 huntan.Egun hori hasi da Donibaneko elizan, nun meza kartsubatean, Laurent Pochelu apezak emanik, hau ereAljerian erabilia, orhoitu baigira gure lagun, mendikazkar heietan erori direnez. Meza hortan, 140 batpartalier baginden eta gutarterat juntaturik Donibane,Donazaharre, Izpura, Suhuskune, Uharte Garazi etaAnhauze-ko auzapezak.Ondotik musika, 13 banderariak aitzinean, orhoitharrirat joan gira nun eskualde huntako 13 gazterenizenak, Aljerian hilak, oroitarazi dituen Alexis Inchauspelehendakariak.Donibaneko auzapezak gain gainetik errezibitu gaitu,eskerrak zuri, dela musika, aterbe ala zintzur bustitzegure esku ezarririk.Apairu on batean, Paxkalek prestatua, denak goxatugira eta ondoko urteko hitzordua harturik egunberarekin, hori Urepelerat, hango seme zen JeanBaptiste Arambel gaztea, 1958an bere bizia Aljerianeman zuenaren orohoitzapenetan.

Han zen bat

HELETAKolpatu

Behi bat oldarturik, larriki kolpaturik Baionako ospi-talean dugu Jean Iceaga Heguaiko nagusia. Lasterhobeturik etxeratu dadin dakogu desiratzen.

MusaEguberri hurbiltzean, Larre ostatuak muntatzen du muslehiaketa bat eta hori helduden igande 21ean. Tokianberean aski da izena emaitea, aratsaldeko 2 orenetakohor izanez geroz. Lehen saria 500 euro, bigarrenaerdia. Xantza on deneri.

Igandeko mezakLarunbat aratsean, 8.30etan Armendaritzen. Igandean9.30etan Iholdin eta Mehainen. 11 orenetan LandibarreBehaunen eta Heletan. Herritarra SUSTENGU ZABALA

213 lagun bildu dira joanden larunbatean Ainhize-Monjolosen, Euskal Herriko Laborantza Ganbararensustenguz, hunek urtarril ondarrean beharra duen auziaprestatzeko. Lantaldeak muntatu dira kantonamenduka,herriz herri ibiliko direnak. Petizionea ziuzta bizianabiatua da, prefetaren mehatxuek auzapezeri kontrakoihardokitzea dutela sustatu. Larunbatekotz, jadanik 54auzapezek, 6 kontseilari orokorrek, 3 lurraldekontseilarik, zenatur batek, eta Frantzian gaindiko 3ministro ohik zuten beren sustengua ekarria.

ZABALDU-REN BILTZAR NAGUSIA

Garazi-Baigorri aldeko Zabaldu egiturak bere biltzarnagusia beharra du abenduaren 19an, ortzirale ara-tseko 8etan, Donibane Garaziko Herriko Etxean.Biltzarretik landa, “Zuen aldi - A vous de jouer” filmaaurkeztua izanen da.

Page 6: Herria 2986

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Ez dago lo Ingrid Bétancourt jakinarazten baitu sortu duela jen-deen eskubideen aldeko fundazioa. Ikusiko dugu zer ondorio ukanen duenfundazio horrek, nork lagunduko duen. Anartean nonbait daude bahituakedozein lurraldetan. Ez ditzagun ahantz.

***L’apocalypse : Datozen asteazken eta larunbatean zabalduak izanen diraazken lau emankizunak Arte deritzan gatean. Eskerrak Arte gateari holakoemankizunak eskainiz abendu honetan. Segitzen dute kristautasunarenhistoria lehenbiziko mendeetan, barneko eztabaidak, emeki emeki sortzenzuela bere doktrina, nola bereiztu den Juduetarik bere nortasuna erakutsiz,nola jokatu den “gnostikoen” kontra, bereziki II mendean. Emeki emeki sar-tu da jendeen artean, familietan eta III mendean Erromako enperadoreakohartu dira lanjerra sartzen zela Inperioan Jerusaleme, Antioka, Alexandria,Kartago eta Erroma zirela hiri nagusiak haietan giristinoen kopurua haun-ditzen ari zela. Orduan hasi zen martiren garaia, bainan IV mendearenhastapenean Constantin enperadorea giristinotzen da eta deitzen dituapezpikuak Nizeoko Kontziliora.Emankizunek erakusten dute zer izan diren orduko eztabaidak, Celsepaganoaren eta Origenes giristinoaren artekoak. Jakintsunak mintzatzendira, bakoitzak bere iritzia emanez. Bada hor zer ikas.

***Europa : Berriz ere ederki jokatu da Frantziako presidenta bildu dituelarikBruselan Europako 27 agintariak eta lortuz denen adostasuna inguru-menaren behar den bezala zaintzeko. Adostasuna bai, bainan salbuespenaskorekin bereziki Polonia, Alemania eta Italiarentzat.Harriturik egona naiz larunbat aratsean edozein gateko berrietan ez baitaagertu Nicolas Sarkozy. Egia da, holako astea iragan-eta merezi duelapausatzea. Horretarako eginak dira larunbatak eta igandeak.

***Kirolak : Igerika ederki jokatzen dira frantsesak Europako xapelgoetan.Baginuen Laure Manaudou, hor ditugu orain Alain Bernard eta Amaury Le-veaux, munduko markak gaindituz.Errugbian, aldiz, gaizki doaz frantses taldeak. Tolosak bakarrik irabazi du(26 eta 13), Parise, Clermont eta Miarritzek aldiz galdu, Miarritzek berekirol zelaian (10 eta 6) Cardiff-en kontra. Azken bientzat Eurokopa bukatuada. Anoetako amentsa bururatua. J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8Abenduaren 20an, 14:00 : “ Piarres Larzabal ” omenaldia Azkainen azaroaren22an (2/2) – Hitzaldia eta antzerki zatiak.Berriz zabaldua : Abenduaren 22an (23:00) ; 23an eta26an, 14:00 eta 20:15Abenduaren 21an, 20:15 : “Pauloren urratsetan bidari” Petto Olhagaray, 26. par-tea. Berriz zabaldua : Abenduaren 24an eta 25an, 14:00eta 20:15Kronikak egunero, 7:15, 14:45, 20:45 : Asteartea 23 : Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andiaza-bal.Asteazkena 24 : Eguberriko kantuak eta ipuinak.Osteguna 25 : Eguberri.Ostirala 26 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jama-ttitt Dirassar.

EUSKAL IRRATIAK

LIBURU BERRI

XAN ALZATE ARRANTZALEA MINTZOElkar argitaletxeak plazaratu du liburu bat biziki interesgarria “Paroles depêcheur” deitzen dena. Hori da Xan Alzate ziburutar arrantzalearen lekuko-

tasun guziz baliosa, jadanik agertu“Aña nun zare?” delakoaren ildoberetik. Ipar-Ameriketako eus-kaldun artzainen ondotik, bai etaamatxi andanatto baten ondotik,horra beraz sail berean arrantzalebat mintzo, eta zoin polliki, beregazte denborako urteetaz.Liburuaren aurkezpena egin daZiburuko kaian, Peio Etcheverry-Aintchart hitzordu horrenmuntatzaile eta kudeatzaile.Aitzin-solasa, aski kartsuki idatzia,Mikel Epalza apezarena da, ederki

erakusten duela nolako bidea egin duen Xan Alzate-k, berrogoi urtez i-tsasoan ibiliz, “aña” mail apalenetik hasiz segur, untzi baten buru edo patroiizaiteraino. Holako gizonak baduela mereximendu, hori da hor azpimarratua. Xan Alzate bera ere hor zen aurkezle bixtan da eta mintzatu zauku liburuanmintzo den bezala, goxoki eta lañoki, kondatuz arrantzale baten bizia nekeadela segur bainan ere miresgarria. Bere lekukotasuna Xan-ek idatzia dulehenik bere familiarentzat, bere ondokoek jakiteko nun nola zertan arizanaden, bainan azkenean onartua liburu gisa agertzea, nornahirentzat ere baitahor gaitzeko pazka, hazkurri bat ahotik ezin utzia! Altxa Mutillak aldizkarikoargazkiz xarmanki apaindua...Orai, Xan-ek berak ere ez du urrikirik hola jokaturik eta guk milesker handibat zor diogu dela gerla denborako urte hits heietaz dela geroxagokoetaz ar-gitasun meta bat gaitza uzten baitauku, zinezko altxorra denen gozagarri...

JUAN MARI LEKUONAREN OMENEZ

Oiartzungo herriak eta Eukaltzaindiak liburu eder batplazaratu berri dute : Juan Mari Lekuona hurbiletik(1927-2005). Oihartzuar apezak bazuen talendu, idazle,erakasle eta poeta ere zenez gain. Euskaltzaindiko Lite-ratura ikerketa batzordeburu ere izan zen 2005a arte.Liburu huntan, adiskide askok omentzen dute, XabierLete, Anjel Lertxundi, Jean Haritschelhar, Lourdes Otaegi,Joxe Auxtin Arrieta eta bertze batzuk. Lekukotasun amul-tsuak. Argazki askoz ere apaindua den liburua (207 orri-alde).

NARRAZIO ETA OLERKI

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak plazaratu berridute Narrazioak eta olerkiak 2007 izeneko liburu goxoa.Jazko Azkue sariketan irabazle izandako gazte zenbaitenlanak ditugu bilduma huntan aurkitzen. Hala nola, NaiaLeconte Galarraga angeluarra (13 urte), Olain OlaziregiBerrouet senpertarra (13 urte), Elena Casiriain ortzaiztarra(12 urte), Loreila Campandegui baionesa (12 urte), JoanaDagorret (12 urte) eta Maialen Dagorret (14 urte) itsasuarbi ahizpen olerki eta kondairak (106 orrialde).

EUSKO IKASKUNTZAREN ESKUTIK

2006ko ekainean antolatu zuen Eusko Ikaskuntzak Uzta-ritzen jardunaldi interesgarri bat, Elizak eta Estatuabereizteko legeaz eta hunek 1905-1906 urteetan EuskalHerrian ukan zituen ondorioetaz. Jardunaldi hortakohitzaldiak ditu gaur liburu batean argitaratzen. Hizlariak :Xipri Arbelbide, Arnaud Aguergaray, Aline Bascans serora,Marc Doucet beneditanoa, Beñat Goity, Jacqueline Borde-nave serora, Jean Claude Larronde eta Isabelle de Ajuria-guerra, apezen gaztigatzea, seroren egoera, euskarazkokatiximaren debekua, inbentarioak eta gisa hortako gaiakdituztela aztergai (100 orrialde).

Bertsu eskolen halabeha-rrezkoak eta mugakBertsu eskoletan ahalbidetzenda euskal kontestutik bereiztu-ak direnak ere euskal bertsu-gintzara hurbiltzea, eta hori,zinez, txalogarria da. Bainan,halabeharrez, lana (eta errimabilaketa) ez da soilik eus-kalkiaren inguruan egiten besteparametroetan baizik… etaguziok dakigu bertsu-plazagehienak non diren (bertsu-saio, bertsu-afari eta abar…).Eta naski nahitaezkoa da ber-tsu mundutik (gehienikhegoaldetik) etortzea “elikadu-ra” (errimak, hitz-jokoak etaabar…) eta guti bertako eus-kalkietarik (bereziki Lapurdiz arigara). Eta ondorioz bertsulari“lapurtarren” bertsu mintzairaez da, nehundik ere, lapurte-raren isla beste zerbaitenabaizik… Eta ondorioz aurtengofinaleko bertsulariak (guziakziren lapurtarrak) ez dira baterearizan lapurterari begira, HegoEuskal Herriari baizik.Hego Euskal Herriari begiraDonibaneko finalaren ikusle-goaren erditsua hegoaldetiketorria zen. Eta horiek, naskierrexki ulertzen zituztenHegoaldeko esamoldeak etaonartzen ere espainioletik hel-du diren hainbat eta hainbatforma (zonbait aldiz batere be-harrik gabe erabiliak…). EtaIparraldeko ikuslea ? Ez baduespainiola ezagutzen ezin uler-tu mintzaira hortatik euskararapasatu diren hainbat hitz etaesamolde… baina hori ez bideda garrantzitsua…Alabainan hori ezinago grabeairuditzen zaigu eta pentsu dugubertsugintzaren eragileek

badutela zer eginik, hastekobertsu eskoletan eta ere epaimahainetan. Bertsulariek berekbalukete zerbaiten egin beha-rra : Donibanen, Saran edoHendaian ari direlarik lapurte-rari toki gehiago emanez… *Gauza ageria da lehenagokobertsugintzan ari zirenak norbere euskalkian ari zirela etajendeen ezjakintasunak eraginzuela Xalbadorri egin itsuskeri-ak… bainan bertsulari haiekbazekiten Gipuzkoatik Biz-kaiara pasatuz “neban” edo“gura” erabiltzen. Xalbadorrekberak bazekien bezala “maiz”eta “etorri” erraten ; eta holakohitzak ez zituzten erabiltzenerrima lagungarri gisa, besteeiplazer egiteko baizik.Ororen buru begi bistaraagertzen zaigu : lapurtera kasikehortzia dela eta oraiko lapur-tarren bertsugintzak ez duelagauza handirik egiten desma-sia horren geldiarazteko etaoraiko moldeak ikusirik Ipa-rraldeko ikuslegoak behar be-harrezko duela espainiolaezagutzea “lapurtera” bertsuakkonprenitzeko.Eta Baxe-Nabarre (baxe-nabartarrez mintzo dira La-purtarretan gehienak) etaZuberoa ?Ez dakigu zer gertatuko denBaxe-Nabarren eta Zuberoan,baina menturaz ez da berdinizanen. Hasteko eta behinmintzaira bizia eta indartsua daDAGOEN tokitan. Eta etsenplubaten emateko erraten ahal daGarazi, Baigorri, Uztaritze etaHazparne inguruko (ahantzigabe Maiana eta Patxi) bertsu-lari gazteek badakitela zer denbertako mintzaira eta ez bide

daudela “lapurtarrak” bezain“kotsatuak”.Bertsugintzako eragileen e-rantzunkizuna da arazo hauzentzu onean bideratzea ezgaitzan hegoaldetik heldu denuholde honek guziak irents. Horra argibide gisa Doniba-neko finalean erabilitako hitzeta esamoldeen bilduma tikibat. Hitzak : kaputxa, kerida, alda-ba, konpleto, klaro, enbarazua,formala, sikira, preokupatu,patilla, konpai, desgrazia,suabe, aproposa, treta… Esamoldeak, espainioletik eus-karara pasatuak : hanka-sartze, faltan bota… Espainierahutsean : que va, por ahi…Interesgarria izanen litzatekeedozoin lapurtar, baxenabartaredo zuberotarrei hitz horien e-rran nahiaz galdetzea…Gauza ageria da espainiera ezdakienak ezin dituela hitz etaesamolde horiek agertzen direnbertsuak osoki ulertu, eta “pati-lla” hitzaren kasuan, Iturria-garen ileen inguruan bi bertsuizan dira emanak… jendeainitzek konprenitu ez zituenak.Bestalde ina=iña izanik ez daulergarria hainbeste “miña”,“egiña” etabar entzutea, mina,egina etabarren partez…Horiek hola, erran dezagun fi-nalean bertsu-aldi ederraentzun genuela eta giro ezinberoago bat zortu zela. Zorio-nak antolatzaile, bertsulari etaentzulei.

Xabier Elosegi* “usu”, “gira” eta horrelakoenerabiltzeak errima bilaketarenondorioa iduri du eta ezmintzaira baten erabiltzearenondorioa

IPARRALDEKO BERTSU TXAPELKETAKO FINALAAmets, Maialen, Xumai, Sustrai, Odei, Miren, Karlos, Ekhi.Horra Donibaneko finalean aritu direnak. Ekhi eta Karlos kendurik, bertze gehienakHendaia ingurukoak. Alabainan horien artean badira, nor bere etxean, euskara edozeinGipuzkoako etxetan bezain ongi eta bizi hartu dutenak.

DISKA BERRI

Laguna Studios disketxeak bi diska berriplazaratu ditu, Durangoko azokan aurkeztuak izandirenak : Joana Etcharren-en bat, 12 kantuz osa-tua (Neska baten ametsa eta bertze) eta PatriceDumora Watson-ena, huntan 10 kantu (Leyla etabeste). Azken hunek kontzertu bat eskainiko duDonibane Garaziko Kalaka ostatuan abenduaren26an, ortziralez (22:00).Elkar etxeak bere aldetik Pirritx, Porrotx etaMarimotots-en diska berria du agertu, Piratakizenekoa.

OLENTZERO !Abendoaren 22 Olentzero Euskal Irratietan Deitu arratseko 7tarik goiti 05 59 37 14 11Edo idatzi mail bat : [email protected]

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

Abenduaren 21a - Urruña-tik Goizeko 10.30etanAbenduaren 25an - Eguberriko meza Baigorri-tikGoizeko 10.30etan

Mikel Epaltza eta Xan Alzate

Page 7: Herria 2986

ARRETERELATIF AU DEROULEMENT

DE L’ENQUETESUR LES TERRAINS A SOUMETTRE

À L’ACTION DEL’ASSOCIATION COMMUNALE DE

CHASSE DE BANCAARRETE

Article 1er : L’enquête prévue par lesarticles L. 422.8 et R. 422.17 susvisés,sera effectuée par Monsieur MichelSETOAIN domicilié à Mahastia – routede l’aérodrome à 64250 ITXASSOUdésigné en qualité de commissaireenquêteur.Article 2 : La dite enquête sera ouver-te les 4, 13 et 18 décembre 2008.Article 3 : Les intéressés pourront voirle commissaire enquêteur à la mairiede BANCA durant la période précitéeaux heures d’ouverture de la mairie :les 4 et 18/12/2008 de 9 h à 12 h et de14 h à 17 h ; le 13/12/2008 ; de 9 h à12 h et de 13h30 à 16h30. Ils pourrontformuler leurs observations sur unregistre à feuillets non mobiles, côté etparaphé, qui sera ouvert à cet effet ettenu à leur disposition au lieu précité.Article 4 : Le présent arrêté ne peutfaire l’objet d’un recours que devant letribunal administratif de PAU, dans ledélai de deux mois à compter de sadate de notification ou de publication.Article 5 : Le Directeur Départementalde l’Agriculture et de la Forêt, le Mairede la commune et l’enquêteur désignéà l’article 1er sont chargés, chacun ence qui le concerne de l’exécution duprésent arrêté qui sera affiché pendantun mois dans la commune de BANCAet limitrophes, par les soins de chacundes Maires, et publié au Recueil desActes Administratifs et des Informa-tions de la Préfecture. L’arrêté sera enoutre, inséré en caractères apparentsdans la presse locale ;Ampliation du présent arrêté sera noti-fiée à Messieurs les Maires des com-munes limitrophes de BANCA : SaintEtienne de Baigorry – Les Aldudes –Anhaux – Lasse – Urepel.

Fait à Pau le 14 novembre 2008Le PREFET

7

GARAZIN BESTE BI SUPER BERRI

HERVE ETCHEVERRY, THIERRY HARISMENDY

LEGEZKO ABISU

Herve Etcheverry . . . . . . .40Xebaxtien Sorhuet . . . . . .38Oren bat eterdi i rauteaburuzburuka batek trinketean40etara, hor i ez da maizikusten. Egia erran, guti ikusiaginuen Sorhuet aspaldixkohuntan eta ez diogu hor besteordutako biz i hura aurki tuegonaldi luzearen ondotik. Etahau, preseski, bakarrik jokatubehar eta aski trebatu gabe.Horrek ez du Etcheverry men-dratzen : hunek harritu du jen-dea partida erditaraino, denakalde bai tz i tuen orduanHervek, pilota xuxen eta nahibezala sareratzen. Horra nolajoan den, hats-kolpean beza-la, 19 eta 3taraino, kontrarioahatsaren hartzerat utzi eregabe. Handik goiti berdinduda partida, 11-25, 14-28 eta18-33 halere. Orduanordainak abantxu sartu dizkiobiriatuarrak gazteari : 24-34eta 28-34 eta 37tan berdin,eta 38tan… Eta gazteak ere-man halere.

Thierry Harismendy . . . . .40Patrik Oçafrain . . . . . . . . .30Bigarren hunek ditu bazterrakharritu. Hamar aldiz gehia-gotan ikusi da hastean diruajokatzaileetan bankar xapel-dunaren alde. Horri fidaturiknaski, lehen bostak gostu gos-tuan egin ditu Donamartirikoputiko azkarrak hiru edo lauboterekin. Eta segitu gero, 10-4, 15-5, 19-13. Orduan 18Oçafrainek, baten eskasaberaz eta jo ai tz ina berr izHarismendyk, 32-19. Parioakez jakin norat jo, i tzuli erebaitira, Harismendyk aitzinasegituz ederki : pilota xuxen,indarrean, eta batzu aitzineanontsa pausatuz : 30-35etan,berr iz dudak bainan hasibezain ederki bururatu,hegoaldean ere ezagutzenduten pi lotar iak part ida.Oçafrain da, gaizoa bere par-tida egin gabe gelditu bainanatsegin ere zuen jendeak,pilotari fidagarri bat badugu-la… ondoko egunetako. Ongietorr i Har ismendy etagoraintziak etxerat !

HELDUDEN IGANDEKOGarateneko Super horrensegida dugu igande huntanasteko irabazleak elgarrenkontra. Gero, segidan, Hariz-mendy eta H. Etcheverry arikodira, hauk aste huntakoirabazleak. Bainan hor irabazibeharko dute, finalerdietanjokatu nahi badute.

BAIONATTIPIANIbarrola - Ducassou . . . . .50Ezcurra I - Lazcano . . . . .37Pare indartsua zuten aitzineangaltzale hauek eta halaxekoaizan da ere ondorio hau SantAndresen. Hor eta bestebatzuetan on izanen dute par-tida zenbaiten egitea neguhontan berezko berr iekgoraxagoko batzuekin. Agian !

EUSKAL FEDERAZIOKOBERRITZEAK10 Liga (eskualde), 314 klube-tan dituen Euskal Federaziofrantsesak bozak zituen lauurtetarik direnak, 1299 boze-maile bilduz. Bi lixtetan, orainarteko Roland DufourqBasusarrikoarena bat, eta J.F.Pascassio Compte DonibaneLohizunekoarena bestea.Lehen hori nausitua duela lauurte, huna orai bigarrenakereman duela beste lau urte-rentzat 690 bi lduz eta 609besteak. Presidenta berria

beraz eta zerrenda ere baiparte haundi batean. Egindezatela lan ona denekpilotaren alde.

EUSKAL LIGAKOXAPELGOAKHuna zertan diren amaturraktr inketean hiru asterenondotik. Lau pare badira finalalaurdenetako lekua segurtatuadutenak : Saldubehere anaiak(Goizeko), Aguerre-SaintEsteben ( I tsasu), Aguirre-Jeanots (Itsasu), Cachenaut-Olaizola (Noizbait), 26, 27tanjokatuko dituzte finala laurde-nak.Bestalde, badira ere bestezortzi pare lehen eta bigarrenmailen artean direnak : horiekpartida bat eskas finala laur-deneratzeko, hura irabazizkalifikatuak izanen dira, aldizgalduz bigarren mailerat jau-tsiko. Partida horiek, barrade-rak deituak larunbat huntandira. 8 pare horiek : Sorhaits-Haroçarene, Poueyts-Bessonart , Hir iberhonde-Lamure, Lucu-Amulet, Itoizanaiak, Inchauspe-Dermit,Saldunbide-Istillarte, Errecart-Bonebel tx. L igako f inala :urtarrilaren 11n, Senperen.

EZPELETAN BIPER SARIABost pare ariko dira Ezpeletanaurtengo Biper Sariketarenkondu, part ida bakotxa 50pundutara. Abenduaren 20an,Doxpi t r inketean, larunbataratsaldeko 6etan, final-laur-dena : Lambert - Kurutcharry /Ezcurra-Waltari. Abenduaren27an, larunbat aratsaldeko6etan, lehen finalerdia : Bielle-Ducassou / Echeverry-Haris-mendy. Abenduaren 31n,asteazken goizeko 11etan,bigarren finalerdia : Ibarrola-J.C. Dermit / final laurdenekoirabazleen kontra. Finalaurtarrilaren 3an, larunbat ara-tsaldeko 6etan.

HEGOALDEAN MIKELOLAETXEA XAPELDUNMikel Olaetxea . . . . . . . . .22Aratz Mendizabal . . . . . . .21Laueterdiko finala batez ere-man du Olaetxeak bigarrenmailekoa Tolosan, alta 16-12izana zelarik aitzinean galtza-lea eta ikuslez betea Beotibarpilotalekua.Xala - Arruti . . . . . . . . . . .22Koka - Zearra . . . . . . . . . .12

Beloki II - Eskudero . . . . .16Del Rey - Merino . . . . . . . .3Beste bi partida hauk ere hanberean jokatu dira.Titin - Laskurain . . . . . . . .22Berasaluze VIII - Beloki . .21

Belloso - Oteiza . . . . . . . .22Ongay - Galarza VI . . . . . .11Bi part ida hauk Urretxunjokatu dira, Gipuzkoan.Xebaxtien Gonzalez . . . . .22Oinatz Bengoetxea . . . . .17

Leiza - Apraiz . . . . . . . . . .22Chafee - Zabala . . . . . . . .16

J. Retegi - Mendizabal II .18Arretxe II - Peña . . . . . . . .10Hauk denak Iruñeko Labriten.Gonzalezek xapeldunari joandio masterretan, ez xapelgo-an.Olazabal - Pascual . . . . . .22Irujo - Beroiz . . . . . . . . . .15

Berasaluze IX - Galarza VI22Mikel Goñi - Urberuaga . .12Hondarribian horiek oro.

Bego

Françoise LARRALDEAvocat au Barreau de BAYONNE

Spécialiste en Droit commercial etDroit des sociétés

21 rue Chauvin Dragon64500 SAINT-JEAN-DE-LUZ

DUPRAT ADOUR SCISociété Civile immobilière

au capital de1 524,49 euros

Siège social : 85 rue Raoul Bramarie64340 BOUCAU

344 543 269 RCS BAYONNEMODIFICATION DE L’OBJET

Aux termes d’une Assemblée GénéraleExtraordinaire en date du 20 octobre2008, les associés ont décidé d’élargirl’objet de la société, qui était l’acquisi-tion d’un bien immobilier à BAYONNE(P.A.), lieudit “Pièce Noyée” et quidevient désormais :“ - l’acquisition par achat, échange ouapport, la propriété, l’administration etl’exploitation par bail ou autrement, detous terrains, immeubles, droits immo-biliers, ou la détention de droitssociaux de sociétés ayant à leur actifdes biens ou droits immobiliers.- la construction sur les terrainsacquis, éventuellement après démoli-tion des immeubles existants, de tousimmeubles à usage d’habitation, debureaux, de locaux commerciaux ouautres, en vue de leur utilisation per-sonnelle ou de leur location à des tiers.- la souscription d’emprunts pour réali-ser ces opérations et l’affectation engarantie des biens de la société,- et plus généralement, toutes opéra-tions quelconques pouvant se ratta-cher directement ou indirectement àl’objet social ou tous objets connexes,pourvu que ces opérations ne modi-fient pas le caractère civil de la socié-té.” La Gérance

AVIS DE DISSOLUTIONSARL BURGUETE FRERES

Société à responsabilité limitéeAu capital de 7622,45 euros

Siège social : Quartier Maurice Pierre64210 BIDART

342951225 RCS BayonneAux termes d’une Assemblée GénéraleExtraordinaire en date du 2 Septembre2008, les associés ont décidé de la dis-solution anticipée de ladite société.M. Burguete Jean Paul demeurant àQuartier Maurice Pierre 64210 BIDARTest nommé liquidateur.Le siège de la liquidation est fixé àQuartier Maurice Pierre 64210 BIDART.C’est à cette adresse que la correspon-dance devra être adressée et que lesactes et documents devront être noti-fiés.Les actes et pièces relatifs à la liquida-tion seront déposés au registre ducommerce et des sociétés de Bayon-ne.

Pour avis et mentionM. Burguete Liquidateur

Françoise LARRALDEAvocat au Barreau de BAYONNE

Spécialiste en Droit commercial etDroit des sociétés

21 rue Chauvin Dragon64500 SAINT-JEAN-DE-LUZ

OHANTZE SARLSOCIÉTÉ À RESPONSABILITÉ

LIMITÉE AU CAPITAL DE 10 000 EUROS

Siège social : 102 avenue de Jalday64500 SAINT-JEAN-DE-LUZ381 515 238 RCS BAYONNE

L’Assemblée Générale Ordinaire desassociés tenue le 8 décembre 2008 anommé Monsieur Edouard GOBIN-DAUDE, demeurant à CIBOURE (P.A.).“Les Rives de Socoa”, 3 rue des TroisCouronnes, comme Gérant de la socié-té, en remplacement de MadameDanielle LABATUT, demeurant à SAINT-PÉE-SUR-NIVELLE (P.A.), “Arkazketa”,démissionnaire, à compter de ce jour etpour une durée non limitée.

La GéranceFrançoise LARRALDE

Avocat au Barreau de BAYONNESpécialiste en Droit commercial et

Droit des sociétés21 rue Chauvin Dragon

64500 SAINT-JEAN-DE-LUZOHANTZE SARL

SOCIÉTÉ À RESPONSABILITÉLIMITÉE

AU CAPITAL DE 10 000 EUROSSiège social : 102 avenue de Jalday

64500 SAINT-JEAN-DE-LUZ381 515 238 RCS BAYONNEMODIFICATION DE L’OBJET

Aux termes d’une Assemblée GénéraleExtraordinaire en date du 8 décembre2008, les associés ont décidé de modifier l’objet de la société pour yadjoindre les activités suivantes : lavente de matériels, vêtements et acces-soires de sport ; la location de matériels et accessoires de sport ;Cet objet vient compléter celui de“vente de literie, d’accessoires et d’objets de décoration neufs ou d’occasion”.L’article 2 des statuts a été modifié enconséquence. La Gérance

AVIS DE CLOTURE DE LIQUIDATIONSARL BURGUETE FRERES

Société à responsabilité limitéeAu capital de 7622,45 euros

Siège social : Quartier Maurice Pierre64210 BIDART

342951225 RCS BayonneAux termes de l’Assemblée GénéraleExtraordinaire en date du 2 Septembre2008, les associés ont :- approuvé les comptes définitifs deliquidation ;- déchargé M.Burguete Jean Paul deson mandat de liquidateur ;- ont constaté la clôture de la liquida-tion à compter du jour de ladite assem-blée.La société sera radiée du registre ducommerce et des sociétés de Bayon-ne.

Pour avis et mentionM. Burguete Jean Paul

Liquidateur

AVIS DE CONSTITUTIONIl a été constitué une SARL de famille endate du 15 Décembre 2008 présentantles caractéristiques suivantes :Dénomination sociale : GURE LORIAForme sociale : SARL DE FAMILLESiège social : 12 rue Salvador Allende,64700 HENDAYEObjet social : locations mobilièresDurée : 99 ans à partir de son immatri-culation au RCS de BayonneCapital : 2 000eurosGérance : monsieur Aldanondo Serge,12 rue Salvador Allende 64700 HendayeImmatriculation : la société sera imma-triculée au RCS de Bayonne.

Pour avis, la gérance

Fabienne BARNECHEAvocat à la Cour

3 Rue Faget de Baure – 64000 PAUGroupement Agricole

d’Exploitation en Communreconnu « ARTZAINAK »

Société Civile au capital de 210015 €

Siège social : Le Château Pessarou –64240 LABASTIDE CLAIRENCE

R.C.S. BAYONNE : D 393 456 371L’assemblée générale des associés endate du 30 septembre 2008 a pris actede la démission de Madame AliceCACHENAUT de ses fonctions de co-gérante à compter de cette date. La gérance de la société est désormaisexercée par M. Salvat CACHENAUT etMme Anne Lise SCHVARTZ. Pour avis.

Maître Jean ETCHEVERRYNotaire

SAINT JEAN DE LUZSuivant acte reçu par Maître JeanETCHEVERRY, notaire à SAINT JEANDE LUZ, le 5 décembre 2008, enregis-tré à la Recette Elargie des Impôts deBAYONNE le 10 décembre 2008, borde-reau 2008/1478, case n° 1, extrait 5946,il a été constitué une société civileimmobilière dénommée “ SCIXINGUDI ”, au capital de 1.000,00euros, dont le siège social est à HEN-DAYE (Pyrénées Atlantiques), maisonSopite, Quartier Sopite, constituéed’apports en numéraires intégralementlibérés, pour une durée de 99 ans àcompter de son immatriculation auRCS de BAYONNE.L’objet social de ladite société est :La propriété, l’administration et la ges-tion de tous biens et droits immobiliers.L’acquisition par voie d’achat ou d’ap-port ou la prise à bail, avec ou sanspromesse de vente, de tous terrains etimmeubles bâtis ou non bâtis etachats de parts de SCPI.La gestion, l’administration et l’exploi-tation par location, échange, apport ensociété ou par tous autres moyensquelconques de tous immeubles fai-sant partie du patrimoine social.L’aménagement et la mise en valeur detous immeubles bâtis ou non bâtis.Pour réaliser cet objet ou pour en faci-liter la réalisation, la société peutrecourir en tous lieux, à tous actes etopérations notamment constituerhypothèque ou toute autre sûreté réel-le sur les biens sociaux dès lors queces actes ou opérations ne portent pasatteinte à la nature civile de cet objet.Et généralement, toutes opérationspouvant se rattacher directement ouindirectement à cet objet, pourvuqu’elles ne portent pas atteinte aucaractère civil de la société.Les cessions de parts sont soumises àl’agrément de tous les associés.Le premier gérant est : Monsieur PierreEmmanuel MACICIOR, cadre d’entre-prise, demeurant à HENDAYE 64700,Maison Sopite, quartier Sopite, nommépour une durée indéterminée.

Pour avis.

HEZKUNTEK,SEASKA ETA

GAINDIAGARENARTEKO

ELKARLANAHezkuntza alorrean lan egitenduten Seaska eta Hezkuntekelkarteek ikerketa bat manatudiote Gaindegiari, negu huntaneremanen dena, jakiteko zer ibil-bide profesionala eta eskolarraizan den Seaskatik pasatu direnikasleena, 1985etik gaurartekoenak. Orotara 1400 batikasle. Zaila baditaike denen jun-tatzea, Xalbador, Larzabal,Erdozaintzi eta Etxepareikastetxetatik pasatu direnikasleak berak harremanetan sarditela, deituz 06.77.93.47.56 edo“[email protected]

EGUBERRIZ EREEZ DITZAGUN

AHANTZ !Egunero, emazteak, gizonak etafamilia osoak badira askatasunikgabe gelditzen direnak, erre-tentzio zentroetan giltzatuak.Horiek dira paperik gabeko jen-deak. Elkartasun eta partekatzeeguna izanki Eguberri, elga-rretaratze bat antolatzen du “Ixil-tasun guneak” kolektiboak (30elkarte, alderdi eta sindikatu)abenduaren 20an, Hendaiakoerretentzio zentroaren aitzinean,larunbat aratsaldeko 2.30etan.Bihozdun guzieri zabaldutakomezua !

PRESOEN ETA HAUEN

FAMILIEN ALDEEguberri garai huntan, “Demo”desobedientzia zibileko mugi-menduak euskal presoen etahauen familien aldeko susten-guzko bazkari bat antolatzen duabenduaren 28an, igandez,Mugerre Elizaberriko Ibar trin-ketean. Bazkari denboran irakur-tuko dira bereziki Kepa Pikabea,Txelis, Carmen Gisasola etaJoseba Urrusoloren idazkiakEuskal Herriaren egoeraz etaborroka abertzaleaz. Lekuakbazkariko segurtatzeko : [email protected] edo tel.05.59.46.10.82.

8976 ERREMIZTADEPARTAMENDUANRMI laguntza publikoak hogeiurte betetzen ditu aurten. MixelRocard lehen ministroak zuenindarrean eman, frantses legebiltzarreko gehiengo nasaiakonetsi ondoan. Hamalau urtezestatuaren eskuko izan dalaguntza hori, 2004az geroztikdepartamenduek dute kudeatzen.Hain zuzen, estatuan baino apurbat apaltxagoa da hemen errre-mizten kopurua, 8976 joan denekaineko kontseilu nagusikokontuetan. Baina adituek gehitzendute erremizten ondoan badirelamenturaz hirurogei milako batlagun gure inguru hurbilean bizidirenak pobreziaren petik ; horiekgogoan du Martin Hirch min-istroak RSA (Revenu de Solidar-ité Active) laguntza pikoanezarria, esperientzia piloto gisazenbait lekutan.

Page 8: Herria 2986

8

-Ortzegunean (18.00), Kanboko mediatekan,eta larunbatean (10.00), Donapaleuko medi-atekan, “ Historia kondatzen duten 40 toki-ak” liburuaren aurkezpena.-Ortzegunean (20.00), Ziburun, Bakea-Kafeostatuan, literatura-afaria, “L’école de la vie”liburua solasgai.-Ortzegunean (20.30), Miarritzen, Koliseogelan, “ Bizet était une femme” musikaldiomoretsua.- Ortzegunean (21.00) Ainhizan, Laborantza-Ganbararen egoitzan, Paul Nicholson min-tzo laborantza politikaz eta janari krisiaz-Ortzegunean (21.00), Baionan, Luna Negrakabaretean, “ Deliry’Hommes” ikusgarria.Eta ortziralean (21.00) “Un jambon-beur”,Farid-en ikusgarria-Ortzegunean (21.00), eta ortziralean (18.00eta 21.00), Angelun, “ Zone de turbulences”ikusgarria Baroja-ko zalditegietan.-Ortziralean (19.00), Miarritzeko kasinoan,Miarritzeko baletaren ikusgarria Gurutze-Gorriaren fagoretan, ondotik elkartasun-afaria.-Ortziralean (19.00), Heletan, Itsasoa bil-gunean, urteburuko antzerki-aldi bereziaTraboules taldearekin.-Ortziralean (20.00), Angelun, Amodio-Gan-bara auzoaldeko bilgunean, “Baguettebaguettes” artixta topaketa.- Ortziralean (20.30) Donibane Garazin,Vauban gelan, Smart Kia-ren “Balla Balla”zirko ikusgarria, errepikapena larunbateantenore berean-Ortziralean (21.00), Miarritzen, kontzertuaAtabal musikategian, Kenzazpi eta Begiz-Begi.-Ortziralean (21.00), Hazparne Ttattolan,“Fauxto Karrusa “ tobera gisako antzerkia,Hiru Punttu elkartearen eskutik.-Ortziralean (22.00), Hendaian, Kanttu osta-tuan, Iron eta Maider.-Asteburu guzian, Angelun, Eguberrikomerkatua Bost-Kantoineko plazan.- Larunbatean, Maulen, Eguberriko merkatua- Larunbatean, Baionan, Hiriburun,Donibane Garazin eta bertze herri batzutan,Olentzero eguna-Larunbatean (10.30), Miarritzeko medi-atekan, “Basamortuko oparia” liburuarenirakurketa.-Larunbatean ( 16.00), Baionan, Elkar den-

dan, Xipri Alberbide, Dominique Duplantiereta Laure Gomez-en liburuen izenpetzea. -Larunbatean (17.00), Ezpeletako merkatuestalian, Nehor, Anestesia, Etsaiak etaEkintza taldeak.- Larunbatean (17.30) Barakaldon, BEC bil-tokian, Bizkaiko bertsulari xapelgoko finala-Larunbatean (20.00), Miarritzeko ondartzan,suzko-ziri botaketa, hiri guzian gaindi Egu-berri-kari beharra den argistatze bereziarenohoretan.- Larunbatean (20.00) Larresoron, herrikogelan, “Fauxto karrusa” antzerkia-Larunbatean (21.00), Baionan, Luna Negrakabaretean, Tumbao Caliente. -Larunbatean (21.00) eta igandean (17.30),Baionako antzokian, Kostaldeko orkestranagusiaren musikaldia.- Larunbatean (22.30) Donapaleun, Egube-rriko kontzertua : Esne beltza, Mikelats-Igandean, Ahetzen, Kukuso-merkatua etaIzpuran Eguberriko merkatua Idokirekin-Igandean (10.30) Angelun, Olentzero etamutxikoak Bost-Kantoineko plazan.-Igandean (11.00), Donibane Lohizunen,Kexiloa gelan ( lehengo tenisgune estalian),Pirritx eta Porrotx-en ikusgarri berria, pirataeta gaineratiko, Ziburuko Luma haurtzainde-giaren fagoretan.-Igandean (15.00), Baigorri Biletxean, “Hilaespos “ antzerkia;-Igandean (16.00), Donibane Lohizunekoelizan, Eguberriko kontzertua, Aretxabale-tako abesbatza eta bi organo-joile, FernandoGonzalo eta Jose Luis Franzesena.- Igandean (16.30) Kanboko elizan, Egube-rriko kontzertua : Arraga, Garat ahizpak etabertze-Igandean (16.30), Miarritzen, Koliseo gelan,“Le SOS de la princesse Joséphine”antzerkia.-Igandean (17.00), Itsasuko elizan, Elauditaldea kantari.-Igandean (17.00), Miarritzen, geltoki xaha-rrean, Miarritzeko baletaren ikusgarria, Car-men eta Don Juan obretarik.-Igandean (17.30), Miarritzen, Santa Eugeniaelizan, Oldarra abesbatzaren Eguberrikokontzertua.- Igandean (18.30) Donibane Garaziko elizan,Eguberriko kontzertua Gaztelu Zaharkoroarekin

MIKEL LABOAGustatzen zitzaion kantatzea J. Artze-ren olerkia bere boz beroarekin :

Hegoak ebaki banizkioNeurea izango zenEz zuen alde egingo,Bainan horrelaEz zen gehiago txoria izangoBainan horrelaEz zen gehiago txoria izangoEta nik, txoria nuen maiteEta nik, txoria nuen maite.

Joan zaigu mediku kantaria. Zer erran? Eta nik Laboa nuen maite.

Gehexan Pontto

Lur sailean agertua, euskal-gober-nuaren kondu, eta Durangoko azokanplazaratua, horra liburu bat zinez ederraIparraldean gaindi ainitzek nahiko dute-na eskuratu: “Mixel Lekuona artzainenartzain”. Idazlea, Joxemari Iriondo.Aitzin-solasa, Gonzalo Saez deSamaniego euskal jaurlaritzako labo-rantza sailburuarena, bikain azpima-rratzen duela zoin gizon baliosa agertu

den beti Mixel Lekuona, langile guzizkartsua, ainitz eta ainitz alor desberdine-tan azkar bermatu dena euskal-jen-dearen lekuko eta zerbitzari. Liburugotorra, 220 orrialde dauzkana etaargazki eder askok apaintzen dutena.Omenaldi argi bat eskainia zaiona MixelLekuona apezari, luzaz Makeako erretoregonik orai Kanboko Arditeya xahar-e-txerat erretiratua denari, osagarrieskasez. Aitzin-solasean berean argitan ezarriaden bezala, ikusten da Mixel Lekuonabere apez-lanetan bainan ere “artzainenlagun eta laguntzaile, bertsuzale etabertsularien lagun, euskal kultura alo-rreko langile, ikastolako haurren lagun...”

OMENALDI GOXOAKHasteko eta bat, oroitarazia da nolakoomenaldi herrikoia, eta zoin goxoa,muntatu zuten Biriatu bere sort-herrianMixel Lekuona-ren ohoretan, harenapez eta artzain lagunak denak eskuz-esku, 2003-ko maiatzaren 24-ean. Egunbat ezin ahantzia.Bere adixkidek bihotz-bihotzez eskerrakbihurtu zaizkioten besta giro alegerabatean. Omenaldi hori etzen haatiklehena. Urte parrasta bat lehenagojadanik, 1986-ko apirilean, MixelLekuona omendua izana zen Ordizian,hango gasna kofradiak bai eta herrikoetxeak opari eder batzu eskainiz, berenikustatearen berri emanez. Geroxago,

1989-ko udan, Azpeitian zuten goretsiMixel Lekuona-ren lana, bertsu-afaribaten karietarat, Imanol Lazkano etaSebastian Lizaso biak karraskan zoin-gehiagoka bezala arizan baitziren MixelLekuona lauda eta lauda.Eta egundainokotan zonbat laudorioetzuen ukan Legazpin, duela hiru urte,herri hortan muntatu zeneanGipuzkoako Artzainen Eguna, besta batguziz sanoa eta herrikoia. Ahantzi gabearte hortan, 2002-ko azaroan, Makeanberean egin zen lagunarteko elga-rretaratze bat zointan Imanol Lazkano-khauxe bota baitzion:“Kristauen artzain izate soila etzenzuretzat nahikoaartzainen artzain bihurtu zinen eta eznolanahikoa”.

BETI LAN ETA LANXehetasunetan sobera sartu gabe,irakurleari gomita luzatuz liburua eskuradezan eta iturri fresko hortarik hurrupakaedan, behar dugu erran dotzena erdi batkapitulutan denen bixtan ezarria delanolako saila ereman duen MixelLekuona apezak, osagarriak lagundudueno. Hasiz Biriatu Agerreko-Bordaniragan haur denboratik, heltzekoMakeako erretor-etxeraino. Apez berazbixtan da bainan ere erakasle, bertsuza-le, olerkari, artzainen eta gasna-egileenlaguntzaile goraxago ja aipatu bezala,denetan ariz beti kar berarekin, trabaguzien gainetik berdin, Euskal-Herriamaitez, zinez euskaldungoaren amo-dioz.

Horren gainerat, bainan ildo beretiksegur, lekukotasun andana bat, mintzozaizkigula Santos Beloki, Sabin Intxau-rraga, Jose Agirre, Batis Otaegi, MirenElgarresta, Iñaki Murua, Pello Esnal,Imanol Lazkano, Xabier Euzkitze etaAgustin Beloki. Bakoitxak bere moldeanerraiten du zoin gizon argia eta baliosaezagutu duen Mixel Lekuona. Elkarlan nasai bati esker, horra berazateratua liburu bat biziki aberatsa etaaberatsa bezen hunkigarria.

Muslaria

"NEVADARA JOAN GINEN...."Nevada Estatu Batuetako lurralde zaba-lenetarik bat da, ehuneko laurogoienjabe Estatu Federala delarik. Amerikararmadak han dauzka bere egontoki etaentsegu leku handienak. Duela berrogeibat urte Nevadako desertuetan nuklearentseguak egiten zirelarik Las Vegas-eko balkoietarik nuklear onddoa noizikusiko zuten beha egoiten omen zirenikusliarrak. Noiztenka nehork ez jakinnundik gerlako aireko bat jalgintzen daeta arrasatzen zaitu. Leku hauta hortara-ko. Gizonak deus guti balia lezake hola-ko basamortuan. Gure kanta xaharrakdion bezala “ez den ez den lekutikaztaparra garbi…”Zertara joan beraz deus ikusteko edohartzeko ez den toki batetara? Dituzu-nen eta ez dituzunen xahutzera. LasVegas-era. Estatu Batuetako mendebale-ko lurralden bisitatzera doana ez daitekehandik pasa Las Vegas bisitatu gabe.Gure herrian urtxoak ur hegi edo artolandetara jausten diren bezala. Jokoak

emaiten dautzun atsegin edo kezka ez dauzkitzut aipatuko zeren eta ez baituttantorik ere jokatu. Haatik ez pentsa aspertu naizenik baita zer ikus. Lehenikaipa ditzagun hango eraikuntzak. Berezitasun bakarra dauka toki berean munduzabalak dituen leku eta hiri ederrenen itxura : Venisia, Parise, Luxor etabar.Denak dira kasinoak. Lehenak mafiak eraiki zituen. Orain ez omen gehiago.Omen. Diote.Alegiazko gauzetarik kanpo abangoardiako gauzarik nihun ez dago. Las Vegaseko “bilan energétique” hura izar bagineza sekulakotz harri gintezke. Erresu-ma aitzinatu batek mundu osoak bisitatzen duen leku hontaz behar luke baliatuargi indar edo uraren teknologia berrien erakustokia izaiteko. Bainan ez dabiltzahuntarik hango « consortium » delakoak. Gatu hunek badu beste buztanik. Erai-kuntzetarik kanpo ikusgarri dena da han dabilan jendea. Ez uste izan agusatokibat denik. Nehor guti irriz entzuten da. Artetan, garrasi batzu adimen zorrotze-ko norbaitek mekanika debru hura garaitu duelako seinalea. Milaka jendeabakarka, orenak geldi geldia mekanikari lotuak daude noiz etorriko ote zaienzori ona. Ez dira denak beren baitan. Aperentziarik ere. Hau miseria ! Bainangehienik haserretu eta gohainditu nauena ez da han xahutzen den dirua baiziketa gizakiarentzako errespetu eza eta janariari egina zaion erabilera. Jan deza-kezun baino hiru aldiz gehiago emaiten dautzute eta janari soberakina mustu-pilka darabilte. Las Vegas-etako janari ondarkinetan, arats guziz, Afrikako erre-suma oso baten haztekoa baliteke. Lurrera erori den mendreneko ogi puxkarenbiltzen erakutsi daukuten aitamek zer erran lezakete holako ezazolkeriaz? Errana zautaten “Las Vegas”etaz gozatzeko adimena behar nuela “off” ezarri.Bainan “off” ezarri bezain laster “on”era pasatzen zitzaidan. Menturaz zerbaitgozagarri aurki ziteken bainan nik ezin goza.

Monika Legarto (gero beretik)

AMERIKAR ESTATUBATUETANGAINDI(3)

“MIXEL LEKUONA ARTZAINEN ARTZAIN”

Las Vegas-en, bakotxak berea !

Mixel Lekuona Kanbon Esperantza Izarzelaialaguntzailearekin.

Batzuetan, beste lan guzien artetik MixelLekuona... berriketari!