herria 2988

8
Olentzero eta Bizarzuri joan zaizku pausatzerat, zonbait eta zonbait itzuli eginik, eta Urtats iragan da bere gau luze-luzearekin, dena afari eta dantza! Apur bat ahantziz denetan aipu duten “krisia” delako hori, urte huntan guzian bizkarrean ukan beharra omen duguna, hala kondatzen daukute segurik... “Urte berri hau nolakoa izanen ote da?” . Holako galdea aise heldu zauku deneri bururat. Bainan ez dea funtsezko ihardespen edo erantzunik gabe gelditzen dena? Ez bai- gira sorginak alabainan! Oizu, sorginez ari behar, batzueri entzun diotet aurten sorgin-urte ukanen dugula Euskal-Herrian. Sorginik ez dela gehiago, hori ere aditzen dugu haatik. Beste frangok diotelarik aldiz sekulan baino gehiago sorginkeria segurik badela hor gaindi, bainan sorgin berriek ez lehengoen izena hartzen ez eta lehengoen itxura... Dena den, sorginetarat lerratu bagira, badugu halere arrazoin berezi bat: ez dakigu urte hau nolakoa izanen den bainan dakiguna da aurten handizki ospatzekoa dutela Senperen eta hor gaindi mendeburu berezi bat, nola Lapurdi gu- zian bazterrak itsuski nahasi ziren 1609-an, De Lancre ergel trixte hura denetan ibilki sorginen ondotik, jende asko bizirik erre-arazi ere baitzituen, zonbait apez ere ba heien artean. Gure historiako kapitulu hitsenetarik batto batere dudarik gabe! Bainan berdin oroituko girea 1709-az? Urte hartan izan zen ikaragarriko negu bortitza, ibai gehienak arrunt hormatuak, Europan gaindi zernahi jende hil baitzen hotza eta gosearen gatik... Berriz jin giten sorginetarat, nolako ospakizunak izanen diren, hori ondoko egunetan ageriko da bainan parada hauta dukegu lau ehun urteren buruan hobeki gogoan hartzeko gauzak nun nola iragan ziren eta zer ondorio ukan zuten... 2009-ko Urtarrilaren 1-ekoa - 1 er Janvier 2009 - 1,10 - N° 2988 - ISSN 0767-7643 3000 Urte on eta Zorion ! BROUSSAIN ETA BESTE Sorginak sorgintei, Hazparnen beste ospakizunik ukanen ahal dute! Untsalaz, ohoratu behar dituzte alabainan lau herri- tar, hiru 1859-an sortuak, bestea urte har- tan hila, lauak beren denboran fama handikoak. Nor bada? - Pierre Broussain medikua, euskaltzale handia, Euskaltzaindiaren sortzaileetarik izana, bestalde Hazparneko auzapez bai eta kontseilari jeneral edo orokor. -Jean Hiriart-Urruty kalonjea, Hiriart- Urruty zaharra askotan erraiten zaion bezala, luzaz eta luzaz Eskualduna astekariaren buru egona, berriketari ernea eta jeinu handiko idazle ausarta. -Jean Sabalo pilotaria, denek Jats errai- ten ziotena, oraino ere haren balentria batzu ez ahantziak izanki. - Jean Erratxun , aise ezagutuagoa Gaskoina izengoitiarekin, pilotari arraroen artean arraroenetarik, 1846-an Irungo desafio famatu-famatu hartan ere partaide izan zena. EUROPA-MAILEKO BOZAK Aurtengo hitzorduetan, ekainean, Europa maileko deputatuen hauteskundeak. Aurtengo bakarrak errekontru handiz kanpo. Duela bi urte izanak president- bozak eta deputatuenak, jaz herriko kon- tseiluenak eta lekuka segurik kontseilu orokorrekoak. Orai beraz hubilduak euro- deputatuen horiek. Euro-parlamentuaren eragina handia da ez idurika, oraino handitzen ahal Lisbonako hitzarmena azkenean alde bat onetsia balitz. Gisa guziz, eta alderdi guzietan, bada jadanik apailua frango. Ez ahantz ere Euskadiko erkidego autonomoan legebiltzarra berritu behar dutela martxoan. Juan Jose Ibarretxe gobernuburua berriz hautagai alderdi Jeltzalearen kondu. Hor gaindi ere, bada beraz apailu eta prestaketa ainitz. Eusko- Alkartasunak jakin-arazia du bere gain abiatzekoa dela bozketa eta ez alderdi Jeltzalearekin eskuz-esku. Bestalde, aspaldiko arazo minbera, biziki minbera, ezker abertzalearen zerrendak onartuko diren ala ez. Gisa hartako legea bozkatua izanik Madrilen, ez dira hauteskundeetan onesten bortizkeria garbiki gaitzesten ez duten alderdiak eta horren gatik baztertzen dituzte ezker abertzaleko gehienak. Bainan hori hola izanez, hauteskundeak berak dira nahas- ten, boz-emaile askok ez hau- tatzen ahal ala- bainan beren gos- tuko hautagaiak. Hortan direnek zer egin behar dute? Etxen egon ala boza xuri eman? Edo zer bestenaz? Bada hor zerbait ez dena batere argi... 3000 ! Izanen da bixtan da eta ainitz gisetarat beste hitzordu frango 2009-an ere. Hala nola Euskal-Herri osoko Bertsulari Xapelketa nagusia, Iparraldetik ere bost ba jadanik berexiak, berrikitan hemen berean iragan xapelgoko bost lehenak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Odei Barroso. Bainan hau ere behar dugu aipatu, bi hitzez bederen: HERRIA astekari hunek bere 3000. zenbakia aterako du martxoaren 26-an eta hori nahi ginuke ahal bezen kartsuki ospatu, gure irakurle eta laguntzaile guziak partzuer. Iraganari so bat emanez segur bainan oroz gainetik geroa gogoan, beti aitzinerat egiteko xede azkar batekin... Sorginak solasgai, 1609-a gogoan ! Europa batuko deputatuen biltokia Estrasburg hirian URTATS Urte on eta urte on, urte on eta zorion, besterik ez da aditzen egun hotan ... Xuxen den bezala funtsean. Alabainan, urte berri batean sartu gira. Usaia hola hartua da, eta aspaldian, urtarrilaren lehenarekin gira urtez kanbiatzen. Ez da hori beti hola izan. Eta orai ere ez da dene- tan hola. Frantzian, luzaz urte berria martxoaren lehenak zuen ekartzen. Leku- ka, Eguberrietan izaiten zen edo berdin Pazkokari. 1564-eko agorrilean zuen Kar- los IX erregeak erabaki urtarrilaren lehe- nean hasiko zela urtea eta denetan egun berean. Xinan, urte berria, idiarena naski, hilabete hunen 26-an hasiko da. Juduek eta musul- manoek badituzte usaia bereziak, beren erlisionearen araberakoak, urte berriaren hasteko. Munduan gaindi, han edo hemen edozoin hilabete izan ditake urteko lehena. Eta lehengo Ejiptoan, sekulan etzakiten aitzinetik urte bat noiz buru- ratuko zen eta bestea noiz hasiko. Nil iba- iaren urak ateratzen zirelarik, urte guziz gaindika egiten zuten tokietan, neguko elur handienak mendian urtu-eta zonbait denboraren buruan, orduan zuten ospatzen urte berria. Urte bat izaiten ahal zen aitzinekoa baino zonbait astez luzeagoa edo laburragoa, nola gerta... Dena den, jin zauku beraz 2009-a. Eta ari gira elgarri erran eta erran agian ona iza- nen dela, denentzat osagarria eta bakea segurtatuz, denen buru horiek direla onta- sun premiatsuenak. Aldi huntako berezitasuna, edo berdin aurtengo bitxikeria, hauxe ditake nolaz- pait: usaian, manatari handi horiek artzen zaizkigu dena ele eder eta kunplimendu, dena espantu den bezala erraiteko, iduri- eta horien entzutea aski urte berria arraroa izaiteko; bainan horra nun frangok beste kanturik ere sartu daukuten, 2009-a zaila eta bihurria izan ditakeela, “krisia” hor dela, laparra bezala lotua gure jen- darteari, sosa xuhur eta lana berdin! Aitzinetik balakatzen gaituzte, kasu eta kasu, zerua ez dela usaian bezen argi, hodei beltzak badabiltzala... Eta gu arras gogoetatuak denen buru zer gordetzen duketen usaiaz kanpoko prediku ezkor horiek. Gaude azkenean gatu tzar horrek ez ote duen ba beste buztanik... Alabainan, nork daki bestenaz oraidanik erraiteko urte hau besteak baino txa- rragoa izanen den ala ez ?` J-B D SORGIN-URTE IZANEN OTE DA? Hau dela eta hura dela, nola ez izan itxaropentsu, ikusiz konparazione hoinbeste haur eta buraso gazte euskal giro batean biltzen Pirritx eta Porrotx jiten direlarik Donibane Lohizunerat, Luma haurtzaindegiak gomitaturik? HORRA BERAZ 2009-A !

Upload: 8probintziak

Post on 10-Mar-2016

258 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2988

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2988

Olentzero eta Bizarzuri joan zaizku pausatzerat, zonbait eta zonbait itzuli eginik, etaUrtats iragan da bere gau luze-luzearekin, dena afari eta dantza! Apur bat ahantziz

denetan aipu duten “krisia” delako hori, urte huntan guzian bizkarrean ukanbeharra omen duguna, hala kondatzen daukute segurik...

“Urte berri hau nolakoa izanen ote da?” . Holako galdea aise heldu zaukudeneri bururat.

Bainan ez dea funtsezko ihardespen edo erantzunik gabe gelditzen dena? Ez bai-gira sorginak alabainan! Oizu, sorginez ari behar, batzueri entzun diotet aurten sorgin-urte

ukanen dugula Euskal-Herrian. Sorginik ez delagehiago, hori ere aditzen dugu haatik.Beste frangok diotelarik aldiz sekulan

baino gehiago sorginkeria segurik badelahor gaindi, bainan sorgin berriek ez

lehengoen izena hartzen ez eta lehengoenitxura... Dena den, sorginetarat lerratu bagira, badugu halere arrazoin berezi bat: ez dakigu urte hau nolakoa izanen denbainan dakiguna da aurten handizki ospatzekoa dutela Senperen eta hor gaindi mendeburu berezi bat, nola Lapurdi gu-

zian bazterrak itsuski nahasi ziren 1609-an, De Lancre ergel trixte hura denetan ibilki sorginen ondotik, jende askobizirik erre-arazi ere baitzituen, zonbait apez ere ba heien artean. Gure historiako kapitulu hitsenetarik batto bateredudarik gabe! Bainan berdin oroituko girea 1709-az? Urte hartan izan zen ikaragarriko negu bortitza, ibai gehienak

arrunt hormatuak, Europan gaindi zernahi jende hil baitzen hotza eta gosearen gatik...Berriz jin giten sorginetarat, nolako ospakizunak izanen diren, hori ondoko egunetan ageriko da bainan parada hautadukegu lau ehun urteren buruan hobeki gogoan hartzeko gauzak nun nola iragan ziren eta zer ondorio ukan zuten...

2009-ko Urtarrilaren 1-ekoa - 1er Janvier 2009 - 1,10 € - N° 2988 - ISSN 0767-7643

3000

Urte on eta

Zorion !

BROUSSAIN ETA BESTE

Sorginak sorgintei, Hazparnen besteospakizunik ukanen ahal dute! Untsalaz,ohoratu behar dituzte alabainan lau herri-tar, hiru 1859-an sortuak, bestea urte har-tan hila, lauak beren denboran famahandikoak. Nor bada?- Pierre Broussain medikua, euskaltzalehandia, Euskaltzaindiaren sortzaileetarikizana, bestalde Hazparneko auzapez baieta kontseilari jeneral edo orokor.-Jean Hiriart-Urruty kalonjea, Hiriart-

Urruty zaharra askotan erraiten zaionbezala, luzaz eta luzaz Eskualdunaastekariaren buru egona, berriketari erneaeta jeinu handiko idazle ausarta.-Jean Sabalo pilotaria, denek Jats errai-ten ziotena, oraino ere haren balentriabatzu ez ahantziak izanki.-Jean Erratxun, aise ezagutuagoaGaskoina izengoitiarekin, pilotari

arraroen artean arraroenetarik, 1846-anIrungo desafio famatu-famatu hartan erepartaide izan zena.

EUROPA-MAILEKO BOZAK

Aurtengo hitzorduetan, ekainean, Europamaileko deputatuen hauteskundeak. Aurtengo bakarrak errekontru handizkanpo. Duela bi urte izanak president-bozak eta deputatuenak, jaz herriko kon-tseiluenak eta lekuka segurik kontseiluorokorrekoak. Orai beraz hubilduak euro-deputatuen horiek. Euro-parlamentuaren eragina handia da ezidurika, oraino handitzen ahal Lisbonakohitzarmena azkenean alde bat onetsiabalitz. Gisa guziz, eta alderdi guzietan,bada jadanik apailua frango. Ez ahantz ere Euskadiko erkidegoautonomoan legebiltzarra berritu behardutela martxoan. Juan Jose Ibarretxegobernuburua berriz hautagai alderdiJeltzalearen kondu. Hor gaindi ere, badaberaz apailu eta prestaketa ainitz. Eusko-Alkartasunak jakin-arazia du bere gainabiatzekoa dela bozketa eta ez alderdiJeltzalearekin eskuz-esku. Bestalde,aspaldiko arazo minbera, biziki minbera,

ezker abertzalearen zerrendak onartukodiren ala ez. Gisa hartako legea bozkatuaizanik Madrilen, ez dira hauteskundeetanonesten bortizkeria garbiki gaitzesten ezduten alderdiak eta horren gatik

baztertzen dituzteezker abertzalekogehienak. Bainanhori hola izanez,hau t e skundeakberak dira nahas-ten, boz-emaileaskok ez hau-tatzen ahal ala-bainan beren gos-tuko hautagaiak.Hortan direnekzer egin behardute? Etxen egonala boza xurieman? Edo zerbestenaz? Badahor zerbait ezdena batere argi...

3000 !

Izanen da bixtan da eta ainitz gisetaratbeste hitzordu frango 2009-an ere.Hala nola Euskal-Herri osoko BertsulariXapelketa nagusia, Iparraldetik ere bostba jadanik berexiak, berrikitan hemenberean iragan xapelgoko bost lehenak:Amets Arzallus, Sustrai Colina, MirenArtetxe, Maddalen Arzallus eta OdeiBarroso.

Bainan hau ere behar dugu aipatu, bihitzez bederen: HERRIA astekari hunekbere 3000. zenbakia aterako dumartxoaren 26-an eta hori nahi ginukeahal bezen kartsuki ospatu, gure irakurleeta laguntzaile guziak partzuer. Iraganariso bat emanez segur bainan oroz gainetikgeroa gogoan, beti aitzinerat egiteko xedeazkar batekin...

Sorginak solasgai, 1609-a gogoan !

Europa batuko deputatuen biltokia Estrasburg hirian

URTATSUrte on eta urte on, urte on eta zorion,besterik ez da aditzen egun hotan ...Xuxen den bezala funtsean. Alabainan,urte berri batean sartu gira. Usaia holahartua da, eta aspaldian, urtarrilarenlehenarekin gira urtez kanbiatzen. Ez dahori beti hola izan. Eta orai ere ez da dene-tan hola. Frantzian, luzaz urte berriamartxoaren lehenak zuen ekartzen. Leku-ka, Eguberrietan izaiten zen edo berdinPazkokari. 1564-eko agorrilean zuen Kar-los IX erregeak erabaki urtarrilaren lehe-nean hasiko zela urtea eta denetan egunberean.Xinan, urte berria, idiarena naski, hilabetehunen 26-an hasiko da. Juduek eta musul-manoek badituzte usaia bereziak, berenerlisionearen araberakoak, urte berriarenhasteko. Munduan gaindi, han edo hemenedozoin hilabete izan ditake urtekolehena. Eta lehengo Ejiptoan, sekulanetzakiten aitzinetik urte bat noiz buru-ratuko zen eta bestea noiz hasiko. Nil iba-iaren urak ateratzen zirelarik, urte guzizgaindika egiten zuten tokietan, negukoelur handienak mendian urtu-eta zonbaitdenboraren buruan, orduan zutenospatzen urte berria. Urte bat izaiten ahalzen aitzinekoa baino zonbait astezluzeagoa edo laburragoa, nola gerta... Dena den, jin zauku beraz 2009-a. Eta arigira elgarri erran eta erran agian ona iza-nen dela, denentzat osagarria eta bakeasegurtatuz, denen buru horiek direla onta-sun premiatsuenak.Aldi huntako berezitasuna, edo berdinaurtengo bitxikeria, hauxe ditake nolaz-pait: usaian, manatari handi horiek artzenzaizkigu dena ele eder eta kunplimendu,dena espantu den bezala erraiteko, iduri-eta horien entzutea aski urte berriaarraroa izaiteko; bainan horra nun frangokbeste kanturik ere sartu daukuten, 2009-azaila eta bihurria izan ditakeela, “krisia”hor dela, laparra bezala lotua gure jen-darteari, sosa xuhur eta lana berdin!Aitzinetik balakatzen gaituzte, kasu etakasu, zerua ez dela usaian bezen argi,hodei beltzak badabiltzala... Eta gu arrasgogoetatuak denen buru zer gordetzenduketen usaiaz kanpoko prediku ezkorhoriek. Gaude azkenean gatu tzar horrekez ote duen ba beste buztanik...Alabainan, nork daki bestenaz oraidanikerraiteko urte hau besteak baino txa-rragoa izanen den ala ez ?`

J-B D

SORGIN-URTE IZANEN OTE DA?

Hau dela eta hura dela, nola ez izan itxaropentsu, ikusiz konparazione hoinbeste haur eta buraso gazte euskal giro batean biltzen Pirritx etaPorrotx jiten direlarik Donibane Lohizunerat, Luma haurtzaindegiakgomitaturik?

HORRA BERAZ 2009-A !

Page 2: Herria 2988

• Egundainokotan, gerla duteGazako lurraldean, Israelgo hegazki-nak oldarrean plantaturik Hamasdelakoaren muntadurak eta bilguneakbehar dituztela suntsitu. Bunbardamendugaitzak jasan behar beraz Gazako aldean, hiru

egun barne lau ehun bat hil, horietan haur etaemazte asko, eta kolpatuak milaz goiti. Israel-go agintariek diote hola plantatu direla Hamas-ekoak alde bat tiroka ari zirelakotz Israelaldeko herrietarat buruz… Mundu guzia deikaari bi eskualdeak geldi diten, bortizkeriak ezdituela gauzak aitzina makurtzen baizik bainanIsrael eta Hamas biak berdin elkor…• Indiako Orisa Estaduan gauerdiko mezaederki eta kartsuki iragan da Eguberriz Kanda-mal deitu gunean, hor gaindi zirelarik girixti-noen kontrako jestu txarrak izanak berriki. Aldihuntan neurriak baziren hartuak holakorik ezzadien gerta eta zinez ongi pasatu dira oro,hango bereko apezpikuaren arabera. Gehiagodena, izan dira ere hangotiar jendeak giristi-noeri juntatu direnak Eguberrikari. Erranbehar da boztizkeriako jestu txar egileak badi-rela denetan eta han ere holako zerbait zelagertatua joanden udan. Bestalde, miliun batbaino gehiago otoizle izan da Jesusen sor-tzearen ohoratzen aurtengo huntan ere Bete-lemen, batere axolatu gabe gune heietan alt-xaturik izana zen murru pareta berexle hartaz.Erroman, beti bezala, aurten laugarren urteka-ri, Aita Sainduak ez du hutsegin bere bakezkomezua hedatzea mundu zabalerat, oroitarazizere 2009an Afrikarako bisita egin beharraduela.• Irakian, amerikanoek duela bost urte hartuazuten Sadam Hussein zenaren palazio ederraeta han ezarria beren enbaxadoretegia. Oraigauzak jabaltzen ari baitira eta emeki emekiamerikarrak beren etxerat itzultzeko solase-tan, huna, behin, aipatu dugun palazio hurahusten ari dutela hango bereko herritarreriitzultzeko xedearekin. Diote Bagdadeko buru-zagi berria den Talabamiren egoitza bilakatukodela palazio eder hori ondoko egunetan.• Afrika Ginean ustegabeko estadu kolpe

batek ezarri du bat-batean kapi-tain bat herri horren buru eta gazte-

ria bero bat haren alde agertu daKonakry kapitaleako karriketan oihuka.

Erran behar da aitzineko buruzagiak ere bero-tasun bera ezagutu zuela duela 24 urte, harekere molde berean hartu zuelarik kargu bera.Hau hil delarik berritu du, bi egunen burukoMusa Dadis kapitain berri horrek indarkakokolpe hori, eta, iduriz, erreusitzekotan ere daberriagorik ez bada izaiten. Badakite hanhola egiten bozak jin artean.• Errusia haundiak eta Ukraina ttipiagoakauzi ederrak dituzte elgarren artean gazanaturalaren gainetik eta beste. Jakin behardena da gaitzeko gaza fornitzaleak direla biherri horiek, beren beharrez gainera, Europa-rentzat ere, edo hunen parte haundi baten-tzat, Frantzia barne. Auzi hortan sartzen daere Errusiak Georgia ttipiarekin duen eztaba-da, preseski hunen arma fornitzale izanaUkraina.• 20 miliun langabe gehiago izan ditakeelamunduan 2.010 ean horra nolako beldurraksalatu dituen Angel Gurria OCDE ko segetarionagusiak, batasun hori delarik munduko eko-nomiaren garatze erakundea. Holako kezkaeta griñak dizkio oraiko krisia hunek eginaraz-ten. Eraikuntza eta etxegintza dira gehienikhunkiak orotan baina gehienik Espainian etaIrlandan. Holako abisuak zituen jada emanakjoanden urri ilabetekotz BIT edo Lanarenbulego mundialak orai hastera doan urte hun-tako. Horien aitzinean Europari zaio dei eginairrisku gehiago har dezan garapenean bainanere Amerikari, hunek dituen ahalekin, bai etaXinari eta, bixtan dena, Japonia aitzinatuari.• Xinako herri erraldoi ikaragarria beti haun-ditzen ari da bainan badu oraino zer egin.1978 an hautsi zuen 1966-1976ko Maoreniraultza kulturalarekin, pobreziako aro hare-kin, Deng Xiooping pasatuz pobreziareniraultzatik aberastasunaren bidekorat, Xinakosozialismoa deitu zutena. Ateak orduan hasiziren Xinatik kanporat idekitzen, lehenik itsa-soz haindiko xinatarren ugarte ta lurretarat(Hong Kong, Taiwan, Singapore eta, horberean, itsasaldeko jendea hasi zen gogotiklanean, bereziki 1990ko inguretan, eta handikharat industriaren eta enpresen jauzia zerbaitizan zen, Xina bilakatuz hirugarrena mundukoekonomian, Amerika eta Japoniaren ondotik.Xinatarrak orduan hasi berak ere pidaiatzen,beztitzen, asetzen, sekulan ez bezala. Horienguzien ondorio txar batzu ere ba haatik : jen-dearen metaka hirietan sartzea, hiri eta kan-pañaren arteko bizi desberdinak, korrupzioa,eritasunak, hala nola obesitatea, hiperten-tsioa, diabeta, depresioak… Eta beharrorduhaundiak geroari buruz herrian : erreformaeta iraultza sozialak, erretretak, hezkuntza.Ainitz eginik ba eta egitekoak ere araberan.

IKUSI BEHARLana galtzen dutenak behar direla lagundu, hiruurterentzat f inkatua zen akomeamenduaberritzeari buruz solas eta solas arizan diraberen artean langile sindikatak eta enpresa-buru elkarteak. Azkenean, hautsi-mautsi bate-tarat heldu ere dira, nekez bada nekez, bainanainitzek oraino epe bat nahi gogoeta batzuenegiteko eta deusik ez dute beraz alde battrenkatu... Urtarril huntan berriz mintzatzekoakdira. Nehork ez du egia erran espantu handirikpikoan ezarri hautsi-mautsi hortaz. Ezinbesteanbezala onartuko ote dute halere? Denbora gutibarne ageriko hori...Akomeamendu berria berme, langabeenkutxarentzat sos gutixago utz lezaketehemendik aitzina bai nagusiek eta bailangileek... Nun ez den lan-gabezia pollikiemendatzen eta hori da preseski askoren bel-durra, denetan aipu den “krisia” horrekin horigertatzen ahal dela. Hots, kargaren arintzeapaperean ezarria bainan baldintzapean nolaz-pait... Beste pondu batzu eztabadabide: lanagaltzen duenak zonbat denboraz altxatukodituen laguntzak eta lana galtzean zonbatdenboraz lanean arizana behar duen, lau hi-labete ala sei, laguntza horiek ukaiteko... Gisaguziz, hortan denak ados naski, akomeamenduberria ez da hiru urterentzat izanen bainanbientzat, gerokoak gero ikusteko. Eta denenburu hilabete huntan ez bada akomeamenduhori izenpetzen, edo den bezala edo zerbaitkanbiaturik, gobernuak du auzia trenkatuko,berari egokienik idurituko zaion gisan...

IZIGARRIABai, izigarria izan da Pariseko ospitale batean

Eguberri bezperan gertatu den hori! Nola hilden hiru urteko muttiko bat, zintzurreko minezekarria artategi hortarat, erizain batek kontrakoerremedioki bat emanik ustegabetarik...Erizainak laster aitortu du bere hutsa bainanordukotz haurrak bere azken hatsa emanazuen, bihotzak tanpez amor emanik. Emaztehorrek nola egin duen holako hutsa, bestaldedenek laudatzen dutelarik, funts handikoerizaina dela, kasik ezin sinetsia ere ditake etabizkitartean holakoak ere gertatzen artetan!Erizaina auziperatu dute eta kasua barnagotikaztertu arte segurik debekatua zaio bereofizioko lanetan aitzina segitzea. Denek gogoanere bixtan da haurra galdu dutenen pena ikara-garria.

KONTRAKO TOKIANGainerat, eztabada saminak ere piztu dira.

Haurraren aitak dio haurrak hatsa nekezhartzen-eta bere besoetan hartu duela etaartategian nehork ez diola berehalakoan haurgaixoari hanbat kasu egin, zerbait loheriabazuela bainan besterik ez... Artategian diotehaatik hori ez dela batere hola gertatu, ahalguziak denborarik galdu gabe egin dituztelahaurrraren salbatzeko. Hau ere errana izan da,erizainak hartu duen erremedioki hura etzelabere tokian, ez untsalaz beharko zuen lekuan,hola hutsa aiseago egin dela. Horiek hola, besterik ere sartzen da eztabadahorietan. Ospitaletan ez dela aski artatzaile,sobera lanpetuak izanez eta ezinbesteanerizainak presaka artzen direla. Badira beroanbero osasun minixtroari ere azkar mendekatubaitira erranez bere kargua utzi behar lukeela.Roselyne Bachelot minixtroa ez da haatikbatere hortarik ari... J-B D

2

Aurten 64 pertsonak torturak salatu Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, aurten 64 pertsoneksalatu dute torturak jasan dituztela. Iragan astean, Donostian eta Pasaian,ETA-ko informazio taldeko kide zirelakoan arrastatu lau pertsonek eretratu txarrak pairatu dituztela salatu dute.Poliziak sistematikoki tortura erabiltzen duela diote eta PSOEren Gober-nuak bide hortarik jarraitzeko asmoa duela. Amnistiaren aldeko mugimen-duko eledunek jakinarazi dute 6 pertsona ospitalerat eraman behar izanzituztela komisaldegian galdezkatuak ziren garaian.

EAJ-PNV-k irabaziko lituzke hauteskundeakEusko Legebiltzarrerako hauteskundeak gaur eginak balira, EAJ-PNV-kirabaziko lituzke bozken % 34-a ardietsiz (400.000 bozka inguru), bainahautetsien aldetik berdinketa gerta laiteke jeltzale eta sozialisten artean.EAJ-PNV-k 26 eta 28 legebiltzarkide artean lortuko lituzke ; orain 22 ditu,eta EAren 7ak, koalizioan elgarrekin aurkeztu baitziren azkenekohauteskundeetan. PSE-EEko sozializtek bozken % 32 ardietsiko lukete(350.000 bozka), beraz 26 eta 28 hautetsi artean orain 18 dituztelarik.Martxoko hauteskundeei begira Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU)publikatutako azken Euskobarometroaren datuak dira 1.200 inkesta eginikurriaren 15etik azaroaren 7ra.Ikerketaren arabera, PP hirugarren alderdi bozkatuena litzateke bozken%16 eta 13 edo 15 hautetsirekin (orain 15 ditu). Ondotik, EBk hiru haute-tsirekin jarraituko luke, EA-k 2 eta 4 artean eskuratuko lituzke eta Aralar-rek bakarra Gipuzkoan.

Zapatero : ETArekin negoziaziorik ez Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak errandu ETAk ez duela elkarrizketaren bidez bere sailaren bururatzeko auke-rarik izanen. Demokraziak hiru aukera eman dizkiola ETAri dio Zapaterok,zentzurik gabeko krimenenen abentura gelditzeko. Bainan ETAk galdudituela hiru aukera horiek. Ez du gehiago horrelako aukerarik izanen Za-paterok adierazi duenez.

Etxepare Euskal Instituto berriaEtxepare Euskal Institutoak, urtarrilaren 7an abiatuko du bere lan saila,hots euskara eta euskal kultura munduan zabaltzeari baxe nafar poe-taren hitzak obratuz : euskara jalgi hadi mundura. Eusko JaurlaritzarenGobernu Kontseiluak asteartean onartu zuen dekretua, euskal poetarenizena daraman Institutuak lehen urratsak eman ditzan. Urtarrilaren 7anekingo dio lanari. Institutoak euskara ikasteko aukera proposatuko dumundu osoan, euskal hiztunak dauden lekuetan bereziki; euskal etxeetan.Euskara maila neurtzeko probak eginen ditu eta irakasleak bidaliko.

Euskal autonomia erkidegoko aurrekontuak bozkatuak PPk, EHAK-k eta Aralarrek kontra bozkatu badute ere, erkidegoko au-rrekontuak bozkatuak izan dira , PSE-ko sozializten bozkari esker. Oro-tara 10.487,5 milioi eurokoa izanen da 2009 urteko aurrekontua, aurten-goa baino %5,5 handiagoa.

Ezker Abertzaleak Izaskun Bilbao auzitegietara deitu duEusko Legebiltzarrak taldeari 500.000 euro zor dizkiolaOtsailaz geroz legebiltzarretik ez dutela soldatarik eskuratu salatu duteEHAK-ko legebiltzar kideek. Auzitegi Gorenak irailean legez kanpo ezarrizuen ezker abertzateko alderdia bainan Nekane Erauskinek dio erabakiakez duela ondoriorik ezker abertzaleko talde parlamentarioari begira.Beraz 509 762 zor diela eusko legebiltzarrak eta afera auzitegietarat era-maitea erabaki dute

Jose Maria Muñoa, Eusko Ikaskuntzako lehendakariberria Javier Retegiren ordez eta lau urterentzat, Jose Maria Muñoa izanen daEusko Ikaskuntzako zuzendari berria. Pauen sortua, ingeneritza ikasketakeginak, iparraldea ongi ezagutzen du Jose Maria Muñoak eta urte askozeusko jaurlaritzako kanpo harremanetako arduraduna izan da.

Euskal Herriko selekzio ofizialaren aldeko manifestaldia ‘Euskal Herria:nazio bat, selekziobat, federazio bat’lelopean milakalagunek partehartu dute ESAIT-ek deitu mani-festaldian Bilbon.“Futboleko par-t idarik ez dajokatu aurten,baina inoiz bainohobeto jokatu da”,erran du EuskalSelekzioen AldekoIritzi Taldeak. EA,ezker abertzalea,Aralar, AB, ELAeta LABekbabestu dute,besteak beste,ekimena.

“Bateratzen” legez kontrako etorkinen laguntzeko Paperik gabeko etorkinak legalizatu eta lan mundura duintasunez sartzeabilatzen duen ekimena bideratu du euskal gobernuak. Bizpahiru urte dara-mazkitenak Euskal Herrian, erregularizazio prozesuan daudenak, bi-zitzeko baimena ba bainan lan egiteko baimenik ez dutenak eta laneskaintzarik ez dutenak laguntzeko. 650 bat etorkinek laguntza hori lor-tuko dute, zeren eusko jaurlaritzak dio etorkinen beharra badugulaegunero.

Euskal Autonomia Erkidegoak 15.000 biztanle gehiago

Egina izan den azken erroldaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak2.157.000 biztanle baino gehiago baditu. 2007an baino 15.000 gehiago.Nafarroak 620.000 biztanletik gora ditu. 2008ko erroldako datuen arabera,14.500 biztanle irabazi ditu.Atzerritarrak 117.000 dira Euskal Autonomia Erkidegoan, biztanleriaren%5,4. Nafarroan, atzerritarrak 65.000 dira; populazioaren %10,4 a.

Palestinar emazte batzu oihuka, jasaiten dutena salatuz

Euskal Selekzioaren alde, katalanak ere sustengatzaile

Page 3: Herria 2988

PAUEKO DEPUTATUA

MINTZOEuskal Herriko Laborantza Ganbararen sustenguzMartine Lignières-Cassou, Pabeko auzapez-deputatusozialistak “Ez dezagun egiterat utz !” deia izenpetudu. Dei horren helburua, Euskal Herriko LaborantzaGanbararen kontrako auzia gelditzea, Ganbara ho-rren debekatzea elkarte eskubidearen kalte handitanlitakeela.

LUR-ANTOLAKETA ZIBURUN

Ziburun, herriko kontseilua bildu da e-rabaki batzu Urtats aitzin hartzea gatik.Herriaren legezko lur-antolaketa denaberriz akulatuko da, Zokoa auzoaldeadena arramoldatzekoa izanez. Aspaldianbadira eztabadak lur-antolaketa horrengainetik. Aldi huntan ikusi behar gauzaknola itzulikatuko diren.Bestalde, Iturri-Baita egoitza berritukoda eta handituko ere haurtxo etagaztetxoen atsedengune bezala bali-atzeko. Hain xuxen, errana izan da ku-datzaile batzu euskara dakitenak har-tuko dituztela euskara ere baliatzekohorko atseden-sailetan Bestaldeoraino, auzapezak jakin-arazi du 71bizitegi berri eginen direla bizpahiru urtebarne sozial-mailekoak deitzen direnhorietarik. Ezkerreko hautetsien gos-tuko, hori ez da hurbiltzekorik aski iza-nen, epe berean sozial-maileko ehunbat bizitegi behar l i take gutiengutienetik...

HURBILTZEN ARI

Urtats iragan orduko, zer dute gogoanZiburun? Herriko bestak, Jondoni Bixin-txo ospatuz, hurbiltzen ari direla! Besta-komiteak ja plazaratua du aurtengo egi-taraua.Ondoko egunetan sartuko giraxehetasunetan bainan oraidanik erraitenahal duguna da egitarau hori guziz he-rrikoia muntatua dutela, aitzineko urtehorietakoaren ildo beretik: mus lehiake-ta, pilota partida, bertsulariak, fandango-lari zoin-gehiagoka, joaldunak, odolgiegileen xapelgoa, herri-bazkaria, baieta, bixtan dena, meza nagusia, JondoniBixintxo herriko patroin sainduagogoan... Hots, usaiako hitzorduak etaagian aroa ere alde...Hendaian ere, patroin bera baitute,hasiak dira apailueri eta besteak besteizanen da atabalari elgarretaratze nasaibat, behinere egin den handiena naski!

APEZPIKUA BISITAZ

Donibane Lohizunen, giro alegerabatean iragan dira Eguberriko ospakizuneta gaineratikoak. Eguberri bezperan,bazen mugimendu karriketan bainanainitzen iduriko segurik ez arras beste

urte batzuetan bezenbat. Kanpotiar guti-ago naski, usaian baino gehiago elur-tokietarat joanak hain segur, aurten elu-rra goizik jin baitzaiote hor gaindi.Elizkizun ederrak eta kartsuak izan dira.Bai familien mezan, bai gauerdikoan, baieta Eguberri goizeko meza nagusian,Baionako apezpikua bera ere meza na-gusi hortan. Bakea eta elkartasunagoretsiz egin du bere predikua.oroitarazi ere jadanik aldi bat izana zelaDonibaneko elizan, duela 21 urte, bereezagun batzu hor ezkondu baitzituen.Marc Aillet apez gazteak ez ahal zuenorduan pentsatzen denboran apezpikugisa zela berriz jinen Donibanerat...Krexa biziduna karrika-handiko bazterhortan, ikusgarri asko haurrentzatDukontenea parkean, izan da hor gaindiere mugimendu.Igandean, kantu eta musika Donibanekoelizan, meza nagusian hor baitzenTolosako Andra Mari koro famatua etaaratsaldean hiruetan-hogoi bat musikariRené Zugarramurdi zutela zuzendari.

ORAI MAGOEN ALDI!

Helduden igandean, urtarrilak 4, Trufa-nia da ospatuko Donibane Lohizuneneta aspaldiko ohidura berme erregemagoak hor izanen dira, aratsaldean ibi-liko dira elizaren inguruan eta gero elizabarnean. Lehen “ neguko Besta-Berri”erraiten zioten elizkizun horri, Besta-Berri aireño bat emanez, egiazko Besta-Berrietan arrantzaleak falta zirela-eta,gehienak itsasoan izanki sasoin hartan,neguan aldiz ez portutik biziki ate-ratzen...

ATEARI SU

Donibane Lohizunen, gauk gau nor-baitek su eman dio alderdi Jeltzaleakduen batzokiko ateari. Su-hiltzaileakerne ibilirik, ez da hanbateko makurrikizan. Argitxu Noblia-k, alderdiaren ize-nean, salatu du egintza hits hori. Ba-tzokiaren izenean, protesta bat zabaldudute ere Ander Ugarte eta Jean-MarcQuijano-k, euskaldunak deituz bat egi-terat Euskal-Herri azkar bateneraikuntza gogoan.

3

EUSKAL HERRIko NEKAZARI-LABORARI EKOLOGIKOenLEHEN TOPAKETAK, Urruñan gauzatudira, Abendoaren 16an.

- Datorren olerki bilduma ari zauku go-tortzen, aurten bi eskola berrik ereparte hartuko dute: Zumaiako Institutoaeta Senpereko Eskola publikoak, bai,eta beste idazle berri batzuek ere, halanola Karmele Bereciartua, Paxkal Indo,Edurne Marin eta Naiara Sanchez-ek.

- Askoren idatziak eskutan ditugu,besteentzat, epea luzatzen dugu urta-rrilaren 15etik urtarrilaren 31ra.

- Iruñean, Txantrea-ko EuskaldunonBiltoki elkartean; urtarrilaren 16an,arratsaldeko zazpiak eta erdietan. Ha-tsa elkarteak Joakin Balentzia-Tirapu-ren azken olerki bilduma, “Egunetakoaparra”, aurkeztuko du.

- Hatsaren Poesia eguna apirilaren5ean iraganen da, jaz bezala, La-rraldean, Senperen.

- Martxoaren 13-14-15ean Parisekoliburu azokan, Hatsa elkarteak Iparaldeko Editorialekin parte hartuko du

- “Maite ditugun olerkariak “sailean, mo-mentoko, Jose Mari Zendoia, Peio Jo-rajuria, Carmen Valois - segurtatuak di-tugu.

Adixkide ,Hatsa elkartearen izenean, 2009 urte berria zorionez eta osasunezbeterik dagizula, bihotzez opatzendizugu. Nahi duzuna arte !

Auxtin Zamora

HATSA ELKARTEAREN BERRI ZONBAIT

60 laborari-nekazari bio/ekologikoak(gehien bat, elkarteko teknikari eta ani-matzaileekin) hurbildu dira, Euskal He-rriko probintzia guzietakoak eta elkarte

guzietakoak (Iparraldean : Biharko Lu-rraren Elkartea ; Nafarroan : Biolur Na-farroa ; Gipuzkoan : Biolur Gipuzkoa ;Bizkaian : Ekolur ta Lurreko ; Araban :Bionekazaritza).Europako laborantxa biologikoen araudiberrien aitzinean, BLE etaEkonekazaritza (Euskadiko fede-rakuntza) elkartu dira misio berri batensortzeko : Euskal Herriko tokiko produk-tu ekologikoen ezberdintze aukeren i-kerketa lan bat hastea. Europa mailan, ekoizpen ekologikoenbeharra handituz joan da, kontsumitza-ileen eskaera handituz doalako, etapixkanaka produktu ekologikoenmerkatua egiazko merkatu bat bihurtuda eta bio-industriak merkatu honetanaukerak ikusi ditu. 2009ko Urtarrilaren 1ean indarreanjarri da Europako nekazaritza/laboran-txa ekologikoaren CE 834/2007 araudiberria. Nekazari/Laborari ekologikoenlan guziaren nabarmendua eskuetatikkendua izan dizkiete. Araudi berri honekdakarzkien aldaketek ateak idekitzendizkiote Europako bio-industriari, etaondorioz Euskal Herrian pixkanaka he-datuz joan den laborantxa edonekazaritza ekologiko eredua kaltetuageldituko da, eta baserritarrek dituzten

beharrak eta interesak ez dira beteko.Egoera berri honen aurrean, beha-rrezkoa ikusi da laborantxa edonekazaritza ekologikoaren oinarriagronomoak, mugaren bi aldetan elga-rrekin babesteko eta garatzeko lan batabian jartzea.Topaketa hoietan ikerketa lanarenemaitzak aurkeztu dira. Lehenik EHkolaborantxa ekologikoaren egoera pre-sentatua izan da : instituzio desberdi-nak, antolaketa desberdinak (araudiak,kontrola eta zertifikazioa) eta sare des-berdinak. Gero, Europan zehar markakolektibo pribatuen adibide desberdinbatzuk aurkeztu dira. Ondotik, EuskalHerriko kontsumitzaileeri buruzko lanaeta kontsumo taldeen indarra eta partehartzeko gogoa zehaztu da. Etabukatzeko, EHko laborari ekologikoen

kontsultaren emaitza baikorrak aurkeztudira. Euskal Herriko Laborari/nekazariekologikoak marka komertziala batbaino gehiago, Euskal Herriko Identi-fikazio baten sortzeko proiektua da,EHko laborarien oinarrizko pratikaagronomo ekologikoak garatzeko etaezberdintzeko bilakatuko den egoeran.Nahiz eta EHko instituzio eta anto-latzeko molde desberdinak ukan eta langehiago eskatuko duen lana izan,GAUR EGUN ELKARTZEA ETA AN-TOLATZEAREN BEHARRA PLAN-TATZEN DA.

BLE, Biharko Lurraren Elkartea

EGUBERRIZLEHERKETA BAT ANGELUN

Eguberri gauean, atentadu bat izan da Angelun, BAB etorbidearen bazterrekoegoitza batean. Lehergailu bat, frango indar handikoa, zartatu da Guy Hocquetizeneko etxebizitza agentzian. Goizeko lauak hamar guti ziren hori gertatu delarik.Su-hiltzaileak berehala jin dira, bestenaz ere kasik han berean izanki. Idazki batbazen hizki larriz ezarria gorriz, Euskal Herria ez dela salgai. Makur asko izan dahan berean eta hurbileko beste bulego batean ere berinak mila pusketan… AitzinekoEguberrietan gisa bereko atentadu bat izana zen Donibane Lohizunen, hura ereetxebizitza agentzia batean…

2009ko urtarrilaren 10ean arratsaldeko 4etan Hazparneko mediatekan berrizaurkeztuko da “Mixel Lekuona, artzainen artzain” liburua. Euskalzale, bertsuzale,pilotazale, herrien lagun eta bateratzailearen historia bildu eta jasotzen ahaleginduda Joxemari Iriondo liburuki huntan bi urte luzez, alor ezberdinetako jendea ereelkartuz.

Kazetaritza ikuspegitik egindako liburua da, ixtorio eta argarkiz aberaski hornitua;eta, batez ere, Mixel Lekuonari maitasun, mirespen eta itzal handiz egina. LiburuaEusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailak argitaratu du, eta nornahikeskura dezake hegoalde eta iparraldean.

MIXEL LEKUONA-REN OMENEZ

Urte Berri On ! Happy New Year !Bonne Année ! Feliz Ano Nuevo ! Buon Anno !

Zoe Bray-ren begi kliska

Page 4: Herria 2988

SENPERE

4

Eguberriak - Eguberriko bestaburuarentzat izan dugu denbo-ra goxo eta eztia. Elizkizunak usaiako ospearekin iraganditugu. Gauerdiko meza jende ainitzekin. Zeremonia goraltxa-tua izan dugu soinulariekin organo handia eta ttipiarekin tron-petari bat. Koralak bere aldetik betiko Eguberriko kantikagoxoak xaramelatuz han ziren jende guziek errepikak hartzenzituzten. Biharamunean meza nagusi ederra berdin jendeainitzekin. Hor katiximetako haurrak ziren animazio emaileakberen irakurtze eta kantika pollit guziekin. Goresmenak hartzedituzte haur horien moldatzaileek.

Urte berria - Urte berria ere hemen dugu. Agiantza beroenakkazeta hunen moldatzaileeri, zuzendaria bere lagun onguziekin, kazeta hunen irakurtzaile eta herritar guzieri.Jainkoak daukula deneri urte bat ona, guziz osagarri onarekin.

Diamantezko ezteiak - “Hiruak Bat” lotizamenduan bizi direnAndre eta Louisette Sein senar emazteek ospatu berri duteduela 60 urte ezkondu zirelako eguna. Bere lan denboraAndrek elektrikan iragan du. Gainerako berriak “Larreko” gureadixkideak karia hortarat moldatu bertsutan zabaltzen ditu.Andere auzapez eta Andreren iloba den Marie Benita axuan-tak eskaini diozkate opariak herriaren partez.Zorionak Andre eta Louisette. Oraiko osagarri on berarekinagian luzaz goxatuko zaizte elgarrekin.

Arg. Studio de la Nivelle

GORESMENAKAirea : Xarmegarria zira…

Senpereko herrian bada frango berriBetan ezin ditzaizke kobletan ezarriHiruak Bat aldean gauza xoragarriHuna zer den gertatu Sein jaun andreeri

Hiru hogoi urte du direla ezkonduFamilia xarmant bat hoik dute altxatuHoien haur ttipiekin maiz dire goxatuZeruko Jainko Jaunak lagunduak ditu

Ogiaren jateko Itsasuko lanaFamilia guzia hantxet da egonaErretreta hartzean sort herrirat jinaEtxe arras pullit bat zuten atxemana

Sein-tarren askazian frango laborariApez eta serora hargin pilotariHorien kusina zen Xanpun pertsulariAndre Sein familian denak goresgarri

Detzala Jaunak lagun bai osagarrianAzkar egon ditela omore oneanItzuliak eginez eliza hegianDener agur erranez zorion betean.

Larreko

HAZPARNEPESTA ANTOLATZAILE TALDEAREN KEZKAK - Aben-

doaren 16 an eginbiltzarre baten ondori-oz, pesta antolatza-ileen arrangurak ager-tuak izan dira plazara.3 kide baizik ez direlataldean errana izan daeta 2009 ko ospakizu-nak orain antolatubeharrean, ezin eginadutela aitortu dute,kide gutiegi izanez.Diru mailean arrangu-

ra zenbeit ere izandute, 2007 ko dirueskasa (1876 € ),

behar izan dute ordaindu eta zenbaki huni lotu behar zaioaurten enpresen ganik 1000 € gutiago altxatu dutela eta osta-tuetarik 400 € gutiago ere. Hazparneko pesten antolatzea37800 € gosta da orokorki. Aurelie Motta taldearen lehen-dakaria hartuemanetan sartu da Herri Auzoetako pesta anto-latzaile elkarteekin. Hauek ez dute kide eskasik eta laguntzaeskaini diote behar orduentzat bainan ez alderateko taldeansartuz. Kultur eta animazioaz arduratzen den Patxi Arotcarenaauzapez ordeak, bi ikerbide eman diote gogoetatzerat urtar-rileko biltzarrea aintzin: Jakinez, Hazparnek 50 elkartez goitibadituela eta hauetan asko animazio mailan lan egiten dute-nak, haueri dei egitea eskaini diote. Tokiko talde horiekin eginditaizke pestak, haueri utziz antolatzerat berek berenazosatzen duten animazioa. Adibidez, herriko bi dantzari taldeakelgarrekin juntatuz hiru egunetako mutxikoak molda dezazkete.Edo ere Korrikleta bat, Hazpandarrak eta Itzul eta zapa taldeki-lan. Bigarren ikerbidea litaike, pesta antolatzaile elkartea, bitalde berexetan eraikitzea: bat kide gazteenekin gauetako pes-tari buruz eta bigarrena egunazko animazioentzat, zahartxa-goetaz osatua litaikena eta beraz hauentzat berdin egokiago.Aldizkatze hortan batzuek ala bertzek pausa orduak beira leza-zkete. Geroak emanen du ikusterat zertarat doan Hazparnekopesta antolatzaile komitea eta Herriko pestak izanen ditugunezJondonanez aurten!

Aurelie Motta pesta elkarteko Lendakaria eta Patxi Arotçarena auzapez ordea.

EZPELETAErretaula dena berritua - Obra askoakulatuak izan dira gure elizan. Besteakbeste, erretaula dena berritua izan da; horibera gosta da berrehun mila euro. Dirulaguntzak izan dira bixtan da : gobernutik% 50, Akitania lurraldetik % 15 etaDepartamendutik % 15. Beste lanbatzuentzat gastatu da 92.000 euro, horere laguntza batzuekin : gobernutik % 15,Akitania lurraldetik % 15 etadepartamendutik % 25.Estreinaldia egin da joanden egunean,jende ainitz bildurik, herritar eta beste.Denen aitzinean, Marc Aillet Baionakoapezpiku berria, prefeta, Daniel Pouloudeputatua eta hautetsi asko.Deneri, Graxi Florence auzapezak eske-rrak eman daizkiote, milesker berezi batobrak akulatu dituzten ofizialeeri bai etadiru laguntzak segurtatu dituzten guzieri.Apezpikuak ere deneri goresmenak, azpi-marratuz lan ederra egin dela Ezpeletakoelizan, lan guziz baliosa geroari buruz ere.

MAKEA - LEKORNEEguberri eta urte berria - Lerro hauk idaztean, Eguberriospe handitan iragana da gure xokoan. Bai, eliza bete beteaikusteak erran nahi du atxikia dela elizatiarra : Errege denhaur sortu berriari, eta gure haurño gehienek parte hartudutela elizkizunetan eta segur hauen dei xamurrak entzunakizanen direla. Beraz segi dezagun orok eskuz esku, betihobetuz, urte berri hau zorionez betea izan dadin.

Airetik- Lehen mailean gelditu dira laurdenetan XabiErrekarte eta Herve Bonetbeltxe. Aldiz bigarren mailean Ger-ard Etxebarne eta J.M. Mugika helduak finala erdietarat.Beraz atxik eta jo xuxen eta irabaz.

Euskal Herriko Laborantza- Bai, herria maite duen gizon etaemazteak bixtan da nahi duela Euskal Herriko LaborantzaGanbarak iraun dezan gu guzien onetan eta ere mozkin osoonak izan diten. Beraz, gure izaiteari lehial egon gaiten etaatxik gure herriko lur maitea gure gazte sanoen eskuetan.

Elizkizunen tenoreak - Igandean 10.30 Hazparnen, apezpikuberria aurkitu beharra da ! Bon, joanen gira, bixtan da !

P.I.

Luhusoko gelaren barne antolaketa bidean

Ez idurika Luhusoko kultur gelak ainitz eztabaida sortu duazken hamar urte hauetan. 2000 urtean ireki zutelarik jendeaohartu zen fite barneak ez zirela batere antolatuak, taulagainikez ikuskizunentzat, dokumentu grafikoen eta musika soinuenhedatzeko tresneriarik gabe, eta publikoarentzat jarlekurik ez.Hala ere gela irreki eta berehala hor kokatu zen “ EDB ”euskal dantzarien Biltzarra, ordutik atera dituen kultursorkuntza guziak hor dituelarik lehen aldian presentatu. Harro-tasunez erakusten zuten kultur gela horren barne anto-lakuntzarentzat dirua nonbait aurkitu behar zela zioten Artza-mendi ” herri elkargoan bilduak diren Kanbo, Ezpeleta, Itsasu,Luhuso eta Zuraidek ; aldiz Uztaritze/Haltsu/Larresoro herriekez zuten horretaz deusik entzun nahi. Horrengatik umezurtzgelditu da Luhusoko gela hori, denen artean sortua dute“ Errobi ” herrien elkargoak ez baitu bere gain hartu nahi izan,Uztaritzek usterik Luhusoko gelak bere muntadurei itzal ekar-riko ziela. Azkenean eta zortzi urtez doziera errauts peanegon ondoan, “ Artzamendi herri sindikatuak ” hartzen du beregain Luhusoko gelaren barne antolakuntza, 700 000 eurokofinantzamendu publikoarekin. Luhusoko gelak hiru elkarteaterbetuko ditu : EDB-ren jarraipeneko “ Institut de la dansebasque ”, KILIKOLO zirko taldea, eta Petit Théatre de Painantzerki taldea.

ITSASUHeriotze - Eguberri gauean zendu da Maulen HenrietteCACHENAUT (sortzez ONNAINTY), Plaza-Etxeberriko Jamat-titten andrea. Gaitz bortitzak eraman du bi hilabete barne, 61urte zituelarik. Senar-emazteek zonbait hilabete barne hartubeharra zuten erretreta, kasik batean. Sortzez Barkoxtarra zenHenriette, etxea eta familia (bi seme) Muskildin kokatua. Azkenhogoi urte hautan, Herriko kantinan lan egiten zuen, eta arrasestimatua zen haurrekin eta familien artean egiten zuen lana,Herriko auzapezak ehorzketetan erran duen bezala. Elizansartu ezinik gelditu da jende gehiena joanden larunbateanMuskildin iragan diren ehorzketetan. Itsasuar frango ere bazen:familiakoak bistan da, baina ere Basaburu kartierekoak etaadiskide frango. Gure dolumin bizienak eskaini nahi dizkioguJamattitt-i eta familia osoari.

Herriko aldizkaria banatua izanen da posta bidez urteberriko lehen astean. Beraz herritar guziek hartuko dutealdizkari hau beren gutun kutxetan. Norbaitek hartuko ezbalu, jakinaraz dezala Herriko Etxerat.

URTE BERRI ON GUZIERI !!!

MIARRITZEMilioi bat bidaiari aireportuanJoanden uda ondarreko espantuak sartu-ak baldin badira ere, Miarritze/Angelukoaireportuak mil ioi bidaiariren marrapasatu duke urte zahar egunean. Krisiasentitzen dute alabaina hegazkin kon-painiek, urte batez errekaien prezioaetengabe karioago pagatu behar izandute, eta azken hiru hilabetetan errekaiamerkeago dutelarik, hona bidaiari kopu-ruan dutela krisia sentitzen. Arras pru-denki mintzo ziren KLM sozietatekoakMiarritze/Lyon linearen 100 000 garrenbidaiaria saristatzeko momentuan.Espanturik, are gutiago furfuriarik, ez dagehiago haizu hegazkin konpainietakoburuzagien ahotan, denborarekin ikusikodela haizea nora itzuliko den.Uraren kudeantzan epeak hurbilMiarritzeko hiriak 1934az geroztik Lyon-naise des Eaux enpresari emaiten dioedateko uraren kudeantza. Kontratua2009ko irailean bururatzen da. Segida-rentzat bi bide agerian dira : orain bezalasegitu Lyonnaise edo beste enpresa pri-batu batekin, edo hasi oraindanikpentsatzen uraren rejia baten sortzeari,Baiona eta Angelurekin batera. DidierBorotrak azken kontseilu bilkurandeklaratu du badela Lyonnaise enpre-sarekin moldea uraren prezioaapalarazteko Miarritzen, berriki Angelunkausitu duten bezala. Ezkerreko opo-sizioak bai eta ere Patrik Destizoneskuintiarrak rejiaren interesa azpima-rratu dute. Ontsalaz epe laburrik barneerabaki argi bat ekarri behar luke auza-pezak kontseilu bilkuran eztabaidatzera.

ANGELULaminoir multzoaren galderakLaminoir izenarekin elkarte multzo batsortu berria da Angelun. Izenak dioenbezalaxe, Baionako portuan iragarriakdiren hiru mehategiez xehetasunak gal-datzeko. Argitasunak galdatzen dituztelehen lehenik, eta berme iraunkorrak,mehategi horietako keak, arrabotsa etahondakinak erregularki kontrolatukodituela erakunde independiente eta fida-garri batek. Bi kargudunek ihardetsidiete ; Angeluko auzapezak ideia horiarras interesgarri ikusten duela ; BAM hirielkargoko presidenteak aldiz uste duS3PI erakundearen lana dela kontrolahori. Formalki arrazoin duke, bainaerakunde horrek ba ote ditu ahalekonomikoak horrelako lan jarraikiarenegiteko ?

Edateko ura merkeago 2009anXifreak mintzo dira : metrakubo ura 0,997euro gostako da Angelun, 1,144 euroBaionan (hiriko rejia partikularrak kudea-turik), eta 1,204 euro Miarritzen (2009koiraila arte). Hots Hiriak Lyonnaise desEaux enpresarekin burutu negoziaketeiesker BAMen edateko urik merkeenaAngelun izanen da. Orain arte hogeita-bost urterentzat berritua izaiten zenkudeantza kontratua bederatzi urtetaraapaldua da ; enpresa pribatua enga-iatzen da ur hodietarako plomuzko 5 000loturen berritzera, eta beretzat hartzenzuen partea jautsi du ehuneko 26tikehuneko 2,73ra. Angeluko hiriak Lyon-naise lehian emana zuen beste hiruenpresekin : SAUR, VEOLIA eta AGUR.

Paper berritua zerbitzu guzietanAgenda 21 programa zabala eta oroko-rraren barnean sartzen da Angeluko hiriapaperari buruzko erabaki andanabatekin. Paper berritua baliatuko duteHerriko Etxeko zerbitzuetan, bai eta pu-blikoarekiko gutunentzat. Batzorde etakontseilu bilkuretan berinazko pitxerretanzerbitzatuko dute Lyonnaise enpresakontu edateko ura, eta ez gehiagoplaztikazko botoiletakoa. Nelly Ferrouagenda 21 animatzaileak uste du urteabarne 10 000 euroko ekonomia eginendela hola hiriko zerbitzuetan.

LUHUSODolu - Abendoaren 16an eliza mukurru betea zen AngeleDuhalde Haranburukoari azken agur bat egiteko, eta familiariatxikimendu eta sustengu ekartzeko. Urte bat pasa eritua zela,kuraia handi batekin eta sekulan pleinitu gabe pasa du beregaitza, beti esperantza atxikiz. Bainan 67 urtetan utzi beharizan du mundu hau eta hain maite zituen bere etxea eta labo-rantxa. Biziki emazte kapablea zen eta huts handia eginen dufamilian. Gure dolumin bizienak senarrari, seme-alaberi etafamilia guziari.

Urte berri - Lerro hauk agertzean urte berria izanen baita, urteon bat desiratzen dut herritar guzieri, gisa partikular batez erieta xaharreri eta nahigabetan diren familieri.

Page 5: Herria 2988

5

AGOSTI XAHOAtharratzen sortürik (1811), Baionanhil ik eta ehortzirik düala 150 urte(1858), gizon handi bat izan zen : eneustez, Eüskal Herriak üken düan handi-enetarik. Harrigarria da zonbat gaüzaerran, egin eta izkiribatü züan bere bizilabürrean (47 urte). Idazle bezala daezagütüenik : lazgarriko artikülü etalibürü andana badü hontürik, haboro-xea frantsesez, zonbait eüskaraz, apürbat biarnes-gaskoinez. Zernahi geiaipatzen dü : literatüra, hizkuntzak,eüskara, historia, politika, filosofia,errelisionea…Politikan erdiz-erdi sartü zen obraz ere,1848ko iraültza Baionan nausiaiazizüan Errepüblikaren alde, odol txortabat isuri gabe. Karia hortara, kanpaina-baserriko aferetan ere südurra sartüzüan laborarien onetan, oihanetakolege zorrotza (Napoleon I-ak ezarria)xüxentaraziz, amore gatik etakabaltzainek, aitzineko üsantxarenarabera, oihanpeak berriz balia ahallitzaien alhagiateko, baita olhan beharziren egür eta zuren biltzeko.

Ürrüstoiko AbbadiarekinBaionako üdaletxean (merian, herrikoetxean) kontseilari haütatürik izan zen,eta Garda Nazionaleko aitzindari ;Atharratzen departamendüko kon-tseilari jeneral, orokor. Depütatügoalapresentatü zen hiru aldiz, eta 1849anbotz gütiz hüts egin züan, botüra edokarrosa destorbü baten ondorioz. Go-rria zen, oso exkerrekoa : errepü-blikanoa, demokrata, sozialista, hargin-libroa, laikoa.

Eüskararen alde lan egin züan Antoined’Abbadie astronomoarekin (1810-1897) : alta hau xuria zen, esküinekoa,erregetiarra, katoliko süharra, zinezapeztiarra. Biek algarrekin, 1836angramatika liburu bat agertü züen :“Etudes grammaticales sur la langueeuskarienne” delakoa, eta “Zazpi UskalHerrietako Uskalduner” eskentü züen.Etsenplü ederra kolore güzietakoeüskaldünentzat ! Algarrekin lan egi-teko ez da ideia güzietan akort izanbeharrik.

Xahoren JinkoaXaho zinez antiklerikala zen, antikato-likoa ere. Erran izan da ateoa zela,Jinkorik gabekoa, bena hori ez da egia.Xahok Jinkoan sinesten züan, emandezagün Voltaire batek bezalaxe.Haatik harentzat Jesüs ez zen Jinko :gizon handia bai, denetarik handienaere, profeta gorena. Horrez müsülma-nen fede bakünari pentsarazten dü(nahiz horiek emazteez lükeien ikuspe-gi ezkorra jüdikatzen düen), baitaMahometen denborako kiristi arianis-ter.Dena dela, Xaho xiberotar, eüskaldüneta baiones handi bat dügü. 1988anUrdiñarben, horko herritarrek ospatüzüen “Agosti Xaho” pastoralaz, J.M.Bedaxagar adiskidearen lümatik, idazlehau bera sujet. Heriotzaren 150. ürte-bürüa “Xahoren Adiskideek” berrikiohoratü dügü haren hilobiarenüngürüan, Baionako Saint Léon hilerri-an. 2011-n sortzeko bigerren menete-bürüa omentüko deiogü, merexi beitü.

J.L. Davant

HELETAUrte on - Urte berri on herritar guzier,bereziki etxe xokoan geldituer, adin edoeritsunaren gatik, urte on ere irakuleguzier, kaseta egiler, haueri esker baitazabaldua gure hizkuntza munduko lauhegaletara. Izan zazue guziek osagarrion eta zoriontsu izaiteko behar baitaxantza doi bat ere.

Adin ederrekoak - Izanen dute urte

guziz bezala herriko etxeak eskainiapairua igande huntan Idioineko etxeakeskaini apairua igande huntan. Idioinekoostatuan, izenak eman ahal bezainlaster.

Igandeko mezak - Larunbat aratsean 7orenetan Landibarre Martine. Igandean9.30etan Mehainen eta Armendaritzen,eta 11 orenetan Iholdi ta Heletan.

Dolu - Asteartean bere azken egoitzaralagundu dugu Bastida IribarrenekoMaddi Iribarren, 83 urtetan zendua.Bere etxean, laborantxan eraman dubizia, osagarri on batek laguntzen zuela.Azken urte huntan ahatik, arrangurakizan ditu eta uste baino lasterrago joanzauku. Familia guziak onar ditzala guredolumin bizienak.

Goxoki - Hirugarren adineko elkartea-ren partaideak elgarretaratuko diraPlaza Xokon urtarrilaren 9an, ortziralearratsaldearekin, erregeen ospatzeko.

Memento goxo horrekin, urtea ongi has-teko parada izanen dute.

Urte berri on - Lerro hauek agertukodirelarik, urte berria hasia izanen da.Agian hunek testuingurua, iragan denakbururatzean utzi daukuna baino hobeaekarriko dauku. Dena dela, urte berri onzueri deneri, astekari hunen inguruandiren langile, berriketari eta irakurleeribereziki eri, bakartasunean eta presodireneri. Bakotxari ekar dezala bake,zorion eta osagarri azken hoier, gaineraegun hobeagoen esperantza.

BAIGORRI

BIDARRAI

Sortze - Beranta handi batekin baizikjakin ez dugun bi sortzeren aipamenaegin dezagun hemen : Maya-ri ongietorri egin diote Gangurdoneko ChantalBorda eta Sylvain Harizpe-Caminondo-keta Esteban-i Intxortberriko Nadia Ybar-garay eta Didier Nouhide-k. Gureagiantza zoriontsuenak bi haurño horierieta beren aitameri.

Xaharrenentzat opari - Aitzineko urte-tan bezala, aurten ere parropiak banatuditu Eguberriko opariak 80 urtez goitikoherritarreri. Balinbadira maleruski gaz-teegi behin betikotz joaiten zaizkigunherritarrak, badira ere zorionezxahartzen direnak. Eta gure herri ttipian40 segurik kondatzen dira 80 urtetarahelduak, eta horiek denek atseginezukan dute parropiako ordezkarien bisi-tañoa oparitxoarekin.

Urte xaharreko gora-beherakSortze - Imanol Ibarrola (Ohantzea),Andoni Allot (Haizean), Uxue Etcheverry(Maingianea), Eztitxu Orhategaray (La-rretenea), Maya Harizpe-Caminondo

(Gangurdonea), Esteban Nouhide (In-txortberria) eta herriz kanpo sortu direnbi, laster gure herrirat itzuliko direnak,beren ohantzea bururatu orduko : An-tton Garay (Ohatea), Ellande Iturbide(Bordaberria).Ezkontze - Dominique Mocho & MarieClaire Oyarzun (Xurruta), XavierLagueyrie & Agnès Rivet (Ramun-txonea), Bruno Audevard & Amélie Ster-ling (Nevada), Amaia Bessouet & BounaKane (Parisen).Heriotze - Pilar Mortalena 57 urte To-kieder, Batitun Orhategaray 62 urte Pre-saldea, Anne Fort 44 urte Niko-laseneberri, Janamari Elorga 90 urteOsiartea, Michel Cedarry 75 urteXabadinanea, Michel Etcheverry 80 urteUrdaburua, Paulette Robin, GehexenaIllabona 87 urte Marttaenea, PierreBidegain 78 urte Noblialdea, BasiliaUrriza 79 urte Basasagarrea, Panpi Bar-netche 49 urte (Gehexanea).

Urte berri huntan, gure agiantzahoberenak herritar guzieri !

Bi mila zortzi azaroa zen hemendik ginauden urrunTalde xarmant bat hortan izanki hogoita zonbait euskaldunFamili baten pare baiginen ta goxatzen anaitasunNoiz eta ere Euskal Herritik etorri berriak ilunHan herioak jo zituela Ernest bai eta Erramun.

Ernest hirekin izan denborak geldituko oroitgarriKondaira bertsu zirtoekilan beti alai irringarriOmore ona hedatzen huen inguruko laguneriAmets ederra Euskal Herriaz eginik loriagarriBertsu horiek guk aditzean pentsatuko segur hiri.

Erramun zure oroitzapena ez ahantziko sekulanLau urte orain bidaian ginen La Plata-n elgarrekilanBotz bat ederra zinuen eta kantatzen bai xaramelanLoriaturik egona zinen gostuko lagunekilanGuretzat ere plazer bat baitzen izaitea zurekilan.

Bi familier gaur doluminak bihotzetikan eskaintzenZinez dolutan ezin izanen zuen ondoan laguntzenGure gogoa penaduneri ordu heietan juntatzenIkusten ere lagun saldoa ahaideak inguratzenKuraia on bat atxik zazue ta zaituztegu agurtzen.

P.L.

AIHERRA

Urte hastapenean, ABARRATIA batasuna elgarretaratzen - Azken urtehauetan egiten duten bezala, Abarratiaelkarteko pilotari, burraso eta arduradun,bilduko dira goxagailu eta bixkotx on ba-tzuen inguruan, elgarri eta batasunariagiantza onen eskaintzeko, Aiherrakoarrabote gibeleko gelan..Elgarretaratze hau larunbat arratsaldeaniraganen da, 6 orenetan. Ongi etorriguzieri !

12 metrako haga bat Salaberrikobordaondoan - Hemendik laster, Salabe-rrikoborda ondoan, 12 metreko hagapunta bat ezarri behar lukete, bide bazte-rrean, elektrika hagaren ondoan, La-rregainetik Salaberrikoborda-rateko bidebazterrean. Egia erran, Aiherran arazoakbadira ADSL internet sarearen ukaiteko,etxe askorentzat, eta hori aipu izan zenazken boz kanpañan. Ondorioz HerrikoEtxeak aterabide bat hatxeman edo ekar-ri nahiz, kontratu bat izenpetu du NET 64erakundearekin, WIMAX sistimaren plan-tan ezartzeko gure herrian. Kontratu ho-rrek 18 urte iraun behar luke.Interesatuak diren herritarrek, HerrikoEtxea deitu behar lukete lehen bai lehen,galdearen egiteko paper batzu baitirabetetzeko.

Euskal Herriko Laborantxaren sustengua : bilkura astezkenean Bastidan - Bertako lurraldeari egokituaden laborantza iraunkor baten garatzeko,ofizialki sortu zen duela 4 urte, AinizaMonjelosen, mila pertsonen partaidetza-rekin, Euskal Herriko Laborantza Ganba-ra. Euskal Herriko auzapezetan, %70eksustengatzen dute. Ondorioz, 10 bat lan-gileek hor lan egiten dute.

Bainan geroztik, jaun prefetak trabakezartzen dizkio, eta estadoak Euskal He-rriko Laborantxa Ganbara atakatzen du,hunen desagertarazteko nahiarekin. Baio-nako auzitegira Urtarrilaren 29an deituada Mixel Berhocoirigoin lehendakaria. Ondorioz, sustengu kanpaña bat abiatuada, ehunka hautetsi, ehunka laguntza-ileek, auzapez, ta kontseilariek berenizenpedura ekartzen diotelarik. Sustengukanpaña hau, herri guzietan, kantona-mendu guzietan abiatua da. Eta Basti-dako kantonamenduarentzat, bilkuraastezken arratsean, Urtarrilaren 7an,Bastidako Herriko Etxean eginen da, 8ak1/2tan.Sustengua zertan den gure eskualdean ?Pondua eginen da eta erabakiak hartukodira. Ongi etorri guzieri !

IHOLDIHeriotze - Utzi gaitu Xoko-ko MayiePochuluk, biltzen zuela ainitz jendesegitzerat bere azken egoitzarat. Beresenarra galdu ondoan etorria zenalabaren ganat. Hor ukan du arta etasolas sano, bere undar urteak gostuaniragaiteko. Gure doluminak doatzi berealaba, seme, haur ttipi eta familiakoguzieri… bihotz bihotzez.

Eri - Jakin dugu operaturik dugula E-txexuriko Anbrox. Laster etxera dadila

desiratzen diogu. “Leihoak zabalikikustea berantetsia baitugu !”

Laborarien Ganbara - Huni buruz ibilkida gaur gure aldean ere “petizione” bat.Ganbara hori baitezpadakoa litaike hainsegur bainan bakotxak ikus dezala etalibro aurki bere buru sinadura buruz,sumindurarik ez dadien atera bainanbakarrik gure “Euskaldun” laborarienabantaila.

DONOZTIRI

Urte berri on - Eguberriko egun goxoakiragan ondoan, huna urte berria.Berriketariak desiratzen deraitzueteHerria kaseta egile, berriketari, herritar,ahantzi gabe eri eta xahar, urrunekohaurride eta adixkide, urte berri ahalbezain goxoa guzieri.

Eskerrak - CATM soldado ohien bata-sunak eskerrak etxe guzietan izan dutenongi etorri onarentzat. Aurten egutegiabiziki gustagarria ere baitzen Frantziakokatedrale ederrenen itxurak ikus ahalbaitira. Milesker.

Musa - Mus xapelketa handian urteoroz bezala, parte hartu nahi duten

guzieri galdatua da izenak helarazteaurtarrilaren 20eko Sanoki lehendakari-ari.

Dolu - Astelehen 29 huntan segitua izanda mundu huntako ondar egoitzaratMarie Battita Yaramendikoa 84 urtekin.Presuna erne eta langilea izana, ainitzurtez bertzeak artaturik, partikulazkiMaurice senarra, familia eder bat altxa-turik 5 haur eta haur ttipiak pena handi-tan uzten dituela. Marie Battitak berakere ondar urte hauetan izan du minjasaite asko. Orai jainkoak eman diolamerezitu pausua. Gure dolumin bizienakonhar ditzala familiak.

A.A.

IZTURITZEUrte berri on - 2009garren urte hau eredenentzat ahal bezain zoriontsua izandadin nahi ginuke, osagarria lehenezarriz. Badakigu haatik zorionaren aldeainitz egin dezakegula : dugunarekinbiziz, guttiago dutenak lagunduz, inguru-mena zainduz, zuzentasuna bilatuz etabeste.Eta hortarako parada ainitz eskainiakzauzku! Bihotzetik urte berri on, bako-txak guretik emanez, hurbileko etaurrunagoko irakurle guzieri eta astekarihau biziarazten duten laguntzaile etaarduraduneri!

Mus xapelketa - Arberoako ikastolakoburrasoek mus xapelketa bat antolatzendute urtarrilaren 18an igande aratsaldezIzturitzeko Denen etxean. Beraz musla-riek ez ahantz hitzordu hori. Sari ainitzizanen da irabazteko eta 400 euroxapeldunentzat.

Sortze - Berri on batekin bururatu duguurtea Apexanean sortu baitzaukuXimun, Isabelle eta Frederic Alberro-renlehen haurra. Zorionak sortu berriari etagoresmenak burasoeri.

ERNEST ETA ERRAMUN GOGOAN

IRISARRIEguberri eta urtats - Jende alde ederra bildu da Eguberri arratseko elizkizunetan, baihaurrek, bai parropiako koralak edertzen zutenetan. Eskerrak bai gisa bat edo besteelizkizun horietaz arduratu direneri. Bai, gure desira beroenak herritar eta ezagunguzieri. Urte berriak ekar dezala Jainkoaren laguntzarekin osagarri eta zorion.Ameriketako ezaguneri ere desira berak igortzen ditugu, bai eta ere kaseta hunenegile guzieri.

A.I.

Page 6: Herria 2988

Euskal Herriak beti maiteko dupertsuen pindarra, horrek isla-datzen baitu euskararen gaita-suna eta bat-batekotasun kan-tatuaren ederra. Pertsularieksortzen duten giroak gogoaeta indar emaiten die bilduakdiren jendeer euskaraz min-tzatzeko. Hortarako bereko ba-lio du pertsularier kanta araz-tea ausagailutik zerbait duenedozoin paradetan : otordu,ospakizun, kermeza, herrikobesta, eztei, kantaldi, antzerki,dantza eta musika emanaldi,pilota partiden artetik… Bipertsularik berek zerbait egindezakete ; hiru baldin badiraoraino hobeki. Aurkezle edogai emaile batek lotura onaegin dezake pertsularien etapubliko ezberdin baten artean.Bertsu eskoler esker, ez danaski sekulan izan orain be-zenbat pertsulari taula gaineankantatzeko gai denik. Zinezberri ona ! Plazako saioen an-tolatzaileak dira eskas baka-rrik.. Bainan azken urte hauetan,iduri du pertsugintza lehiaketa-ri mugatu nahi dela. Xapelketahan eta sariketa hemen, Eus-kal Herriko hedabide guziek ezdute modu hortan baizik era-kusten, hainbestetaraino nunpertsularitzaz deus gutti daki-ten euskaldunek uste baitutezoin gehiagoka bat dela, etaondorioz xapeldun eta xapel-dun ordeak baizik ez ditaizkelagai izan saio pollit baten egite-ko. Ahanzten da pertsugintzalehen lehenik edertia edo arteadela, dantza, antzerkia, oler-kia, literatura eta kantua direnbezala. Garai bateko epailezonbaitek aitortzen dute ezdela bertsularien epaiketaxuxenik izaiten ahal. Behin,xapelketaz pertsuka trufatuzen Jon Sarasua. Zaharragoe-tan, Joxe Agirre, Joxe Lizaso,Manuel Lasarte ere ez dira xa-pelketazaleak izan.

Epaiketaren mugaJakin behar da bertsularitza ezdela arras kirolen gisako jokobat. Epaia ez da sekulan garbiizaiten ahal (batzuentzat ber-tsu ona dena bertzeentzat ezhainbertze). Hots onartua daxapelgoetan eta sariketetanbakarrik agertzen den epaima-haiak ez duela batere lan sin-plea. Oinarrizko zonbaitarauez gain, konduan hartzenditu : literatur edertasuna, arra-

zoinaren indarra, hunkipena-ren zartakoa, omorezko jalgi-pena, erran nahi baita gehienikhitzen jokoak dakarren lillurahori. Denbora berean, ohar-garri da bertsuarenmamian aurkitzen ahal delazerbait, mezu gisakoa, batzu-tan kasik oharkabean pasadaikena (nun ez den lerroenartean irakurtzen), eta bertzebatzutan agerian dena, bainanepaileak konduan hartzen ahalez duena bertsulariaren liber-tatearen izenean. Baditaikegauza horrek zerbait sala de-zaken ere bakoitxaren etikatik.Gero, hau ere bada : emanakzaizkon gai ainitzetan pertsula-ria maiz bortxatua da alegiaz-ko presuna baten larruan sar-tzera, bere nortasuna sakelanemanik.Irakurle, liburu berri bat esku-tan hartzen duzularik, juja de-zakezu sail bereko beste batbaino gehiago gustatu zauzunala ez. Baina gaiaren trata-mendua desberdina baldinbadu haatik, liburu bakoitzakbegira dezake bere interesa ;eta areago gaia bera desberdi-na baldin bada. Hots, pertsua-ren kultur aldaxka horri hurbila-go eta ene ustez hobeki doa-kio literaturari konparantza, ki-rolari baino. Denen gozame-nerako badira segurki lehiake-tan azpimarratzen diren alder-di xarmegarriak… Bainan ezda baitezpada xapelketa beharhorien aurkitzeko ! Gero, ber-tsuaren balio hedadura ez dahortan mugatzen ; hori bainozabalagoa ere baita.

EuskalkiakHain ederki kantatzen duenMixel Xalbadorren kasuan be-zala, Baxenabarreko euskal-kiaren berezitasuna behar be-zala baloratzen ote dute ipa-rraldeko epaileek ? Alta, he-goaldeko euskaltzale askokbadakite iparraldeko berezita-sun hori kultur ikuspegitik esti-matzen. Hemengo kantariekhan duten arrakasta hor da le-kuko. Alabainan, hizkera ez-berdinek elkar aberastendute eta entzuleek graziagehiago hartzen diete. Bes-talde, iparraldean bertsula-ri-tzatik urrun dauden eus-kaldun ainitz hurbilaraztekobaliosa daike gure euskal-kian kantatzea.

Iparraldeko aurtengo xa-pelketaTeodoro Hernandorena ze-nak 1946an muntatu zuenazitaiken iparraldeko zinez-ko lehenbiziko xapelketa ;1980tik goiti iparraldekoakNafartar anai arrebekin ba-tean lehiatu dira, aldizkatuzmendiz bi eskualdetan…

Errekesta gaitza ukan du jazxapelgo horrek. Hain segur,gehienik bertsulari gazteen ar-teko lehiaketa zela medio, ent-zuleak mugitu dira. Egia da xa-pelketak bidea idekitzen diote-la ordu arte aski ezagutuak ezziren frangori. Eta horren be-harra badu koblari gazteak.Bertsu eskolen lan joria era-kustera emana izan da, horizen aurtengo desafioa. Ahantzigabe haatik bertsu eskolen sailhori bera aitzineko batzuen ga-nik datorkiotela bere gako etaguzi, eta ere lehengo pertsula-rieri esker. Izan iparraldeko alahegoaldeko, orain artekoakere izanak baitira, bakoitxabere denboran eta bere aha-len arabera, gate-begi batzubezala, bertsu kandela bizirikbegiratu dutenak ondoko be-launaldia jin artean.

Geroari begiraHunek guziak erran nahi dubertsuen berezko hedaduraosoa ez daikela neholaz erelehiaketa hutsean kokatu. Etaxapelketari sobera garrantziaemaiteak irrisku hau ukan de-zake : bertsuzaleari gustatzenzaizkon bertsulari batzu plaza-tik kanpo gelditzea. Jada be-hin baino gehiagotan ikusiaizan da. Pertsugintzak galdalezazke oraino bertze agertokifrango, delako lehia hortarikkanpo direnak, hala nola topa-ketak herriko bestetan ala ez,omenaldiak, partaidetza kan-taldi, antzerki edo beste ospa-kizunetan, doi bat leku begira-tzen ahal litzaioken ber. Bai-nan hara, hori dena ezin laikeere galdatu “ Bertsularien La-gunak” elkarte xoilari. Xapelgohuntan loriaturik gelditu direnbertsuzale ainitzek menturazbalukete nork beren herrianberen hitza eta beren laguntzaekartzeko ahala.Horren beharretan dago orainbertsua, eta oraino gehiagohorren beharretan euskara.

ENE EIHERATIK

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Sekulan baino gehiago, bai Eguberriz eta bai Urtatsez, 2009.urtearen hastapenean, gogoan atxiki behar ditugu mundu guzian bahituakdiren jendeak. Agian 2009an askatasunaren zoriona ukanen dute.

***Oi Eguberri gaua ! Jakin dugu aski goiz TF1 gateak ez zuela zabaldukoAita Sainduak emaiten zuen meza, gauerdiko meza. Uzten zion lan hori LCIgateari. Jo dut harat, hastapena ikusi eta gero bet-betan gateak utzi duErroma berrien emaiteko. Hau bai egiazko jendetasuna.Aldiz, France 2 gateak zabaldu du Evry-ko katedralatik gauerdiko meza,horgo apezpikuarekin. Evry, hiri berri bat da bere katedral berriarekin,berriena Frantzian, bere “pagode” delakoarekin, ahantzi gabe mezkita.Evry-ko apezpikuak gomitatuak zituen musulman imana eta hinduistak etahartu ditu Katedralaren aitzinean anai gisa.Jendea, araberakoa, larru zuri, larru beltz, larru hori, denetarik bazen. Gauhartan elizak hartu ditu denak, anaitasun haundienean, mundu guziakezagutzen duen haurraren, haur dibinoaren, adoratzeko.

***Abrekeriak : Badu orain 60 urte hasi dela gatazka Palestinan. Shoah-renondotik eman zaie israeldarreri Estadu baten sortzeko parada. Egia erran,bazuen bulta bat Palestinara joaiten zirela juduak, oroituz Jerusalem haienhiria zela Jesukristo sortu baino lehenago eta Jesus bizi zelarik Erromanoenpean bizi zirela. Gero etorri ziren arabiarrak eta bakoitzak, juduek eta arabi-arrek, errepikatzen dute lur hori haiena dela.Badu beraz 60 urte gerla hasi dela Palestinan eta, orain arte, israeldarrekereman dute auzia, emeki emeki azken 20 urtetan gero eta gehiago sartzendirela Palestindarren lurretan kasurik eman gabe 1967an sinatu zutenhitzarmenari. Su-etenak izan dira eta azkena hautsi da duela zenbait aste.Gazako Hamas-ekoek egunero “roquettes” delakoak botatu dituzte azkenegun hauetan Israelgo herri batzuen kontra. Erantzuna larunbateanhegaztinek bonbardartu dituztelarik Gaza-ko hiri batzu 230 jende hilez etaehunka zaurituz. Gerla berriz hasi da. Noiz ote lortuko dute bakea ? Noizhasiko dira elgarrekilako harreman zintzoak ONU-ren menpean, PalestindarEstatua sortuz eta egiazko bake iraunkor bat finkatuz ?

***Kirolak : Oporretan daude futbolariak eta ere errubilariak. Pausa ditelaMiarriztarrak, badute beharra, ikas dezaten irabazten, aspaldi honetan ezbaitakite zer den irabaztearen bozkarioa. J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

EUSKAL IRRATIAK

Italiar hura, XII. mendekoa, Frantzian gaindi zihoan oihal saltzen, noizeta ere seme baten sortzea jakinarazi baitzioten. Bozkariotan, izen-tzat eman zion Frantses, bidaia horren karietara.Aita aberatsa baldin bazuen, beste bide batetara lerratuko da Fran-tses handitzearekin. Etxekoak eta ondasunak uzten dituelarik, erotzathartzen dute jendeek. Aitak berak ez du gehiago semetzat onetsinahi. Pobrezia du maitatuko oroz gainetik, “ Andere Pobrezia ”, etadenen zerbitzuko bere burua emanen du osoki, izan diten behartsuedo eri. Kristo bera du ikusten horien guzien baitan.Asisko Frantses Italian gaindi badoa bakea hedatu nahiz. Lan hori a-rras nekea : kemen anitz galdegiten duen lana… Harrikatzen dutezenbait lekutan. Laido frango jasan behar du. Hori da bakearen pre-zioa… Bakea ez baita irabazten zernahi kostarik baizik. Haatik ez dusekula amore emaiten Frantsesek.Ikusten du bestalde ez duela gizonaren bihotza asetzen mundu ho-nek, eta nekaldiak ere nasaiak direla denentzat, bakoitzak bereak iza-nez goiz ala berant. Badaki zer den haien balioa Jainkoarentzat, etaberaz onartu behar direla.Egun batez horra Jesusen deia : “ Nere etxea, erortzen ari dena, ezarezak zutik ! ” Eliza, kristauen biltzarra, zuen horrela aipatzen Jesusek,garai hartan zernahi arazo eta ahulezia baitzaukan bere baitan.Bere lan berriari jarraitzeko, deneri uko egiten du Frantsesek, diruaribezala ohoreri ere. Ohore madarikatu hori ! Gizon ohoragarria kanpo-tik zuri, barnetik beltz… Egiagatik anitz pairatu du Frantsesek, ez bai-tzuen onartzen faltsukeriarik. Bere bihotza, haur batena bezain garbieta lañoa…Eta horrelako gizon umil batek, zortzi mende hauetan ukan ditu ehunmilaka segitzaileak, kristautasuna azkarki eta egiazki bizitu nahiz. Hordaude lekuko, fraile frantzizkano eta kaputxinoak, klarisa serorak, baieta Hirugarren ordenako laikoak.Behin batez, bazihoan Frantses Konpostelara. Iruñean pasatzean, hi-riko auzoak auzoen aurka kausitu zituen, izigarriko gatazkan. Solaszenbaiten bidez eta otoitza lagun, hura baitzuen armatzat hartua, hiri-tar guzien artean bakea finkatu zuen.Nafarrak ez dira eskergabeak : eraiki diote itxura eder bat, San Fran-tses plazan, otso bat ondoan. Itxura hori lehen aldikotz ikustean, go-goratu zitzaidan eskolan egun batez erakasle batek kondatu ixtorioa.Hona bi hitzez.“ Gubio, italiar herri batean, bazen otso bat ikaragarria, artalde guziaksuntsitzen zituena. Frantsesi galdetu zioten artzainek otoi zerbait eginzezan heien alde. Eta egun batez, otsoa ez zen gehiago etorri… Ilu-nabarrean, haatik, horra Frantses karriketan zehar ibilki, otsoa sahe-tsean, xakur on bat iduri… Zer harritzea denentzat ! Eta zeralaitasuna ! Bakea irabazi zuen Frantsesek, otoitzari esker. ”Geroztik horra hor bakearen sinbolo gisa, San Frantses, bere otsoalagun.2006an, izan zen Auritzeko kulturetxean mintzaldi bat arras gogoeta-garria duela bi mende herrian gertatu suteaz. Frantziako iraultza ga-raian, Konbentzioneko soldaduek herri osoa erre zuten basakeriaz etaherraz. Puskatu ere Erroldanen gurutze zuria. 778an Lepoederrekopatarretan Karlomagnok jasan zuen hondamena ez zuten onartzenahal. Bestalde bazuten kristauen aurkako herra bat izigarria.Auriztarrek beren etxeak berriz eraiki zituzten, elkar lagunduz, anaita-sun handienean. Ategainetan 1794 urtea zizelkaturik dago, horrela bi-ziari kapitulu berri bat zabalduz. 2006an gurutze zuria berriz bere le-hengo lekuan zutik ezarri dute. Oin-harrian emana da : “ 1794an lurre-ratua ”. Eta lan higuingarri hori norena zen, nahitara ez da idatzia.Hobe horrela, ixiltasuna askotan barkamendu seinale baita. Kristorendizipulu gisa, Asisko Frantsesek barkatzen bazakien beti eta beti. Zererakaspen baliosa !

J.B. Etxarren Lohigorri

OTSOA NOLA BALAKATUAITOR, KANTABRIAR KONDAIRAAgosti Xaho (1811-1858) ez da modaz pasatzen eta etengabe pizten dueuskaldunen interesa. Oraingoan armeniar batek, Vahan Sarkisian euskaltzainohorezkoak, prestatu du haren idazlan ezagunenetako baten edizio berri bat,frantsesezko eta gaztelaniazko testuei lehen aldiz euskarazko itzulpen batgehituz : “Aitor, kantabriar kondaira”, 1845eko Ariel aldizkarian agertua.Itzultzailea Hector Iglesias lapurtarra da, Euskaltzaindian Onomastikariburuzko ikerketengatik ezaguna. Frantsesetik euskararako lehen itzulpena,itzultzailearen hitzaurre eta oharrekin. Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzaz argitaratua. 199 orrialdeko elehirudun liburu hau oraidanik salgaida 18 eurotan.

Urte berri on ! Euskal Irratiak

entzunez !

Mikel EpaltzaZer dioxu emanaldian

Urtarrilaren 5anArratseko 7tan

Entzun !

* *

PERTSUSAIOAK

ETA XAPELKETAK

Page 7: Herria 2988

“ Demoek ” ez dute ariketaerretxa hautatu joan den igan-dean burutu duten sustengubazkariarekin euskal presoenalde. 160 lagun bildu dituenbazkariko eskugaina osoki E-TXERAT euskal presoen fami-lien elkarteari eman diote.Bazkari berean ordea, kutxaberezi bat kurriarazi dutebazkaltiarren artean lau euskalpresoren sustengatzeko, hauekdirelarik : Jose Luis AlvarezSanta Cristina (Txeliz), KepaPikabea, Karmen Gisasola etaJoseba Urrusolo. Lauak “EuskalPreso Politikoen Kolektibotik ”kanpo emanak izan dira ETArenborroka armatua ez dela gehia-go egokia idatzi dutelako. Kan-poraketa horren ondotik lauetatik

bihi batek ez du gehiago “Etxe-rat” elkartearen hilabeterokosustengurik eskuratzen. Joan-den igandeko bazkariko jestubikoitzari esker “Demoek” maki-la bi puntetatik atxiki nahi izandute, denbora berean euskalpresoen kolektiboa sustengatu,baina ere kolektibo horrektraidoretzat hartzen dituen laukanporatuak lagundu. Orainikusteko dago “Etxerat” elkarteaklaguntza kritiko hori hartukoduen, ETAren jokabideaz dudakpublikoki ateratzearekin baterajiten delarik.Bestalde, Demoek dei bat zabal-du dute jendeak parte har dezanlarunbat huntan euskal presoenalde muntatua den manifestal-dian.

7

IGANDEAN ZEN GARAZIN SUPER

LEGEZKO ABISU

Paxkal Ezcurra . . . . . . . . . 40Thierry Harismendy . . . . . 37Super izena eman ziotenhastetik lehiaketa horri etagehienean merezitu du, ez beti.Igande huntan bai haatikGaratenea beterik eta zinezsukar haundian pilotari etaikusle. Harizmendyk harritugaitu berriz ere, Oçafrain jozuen egunean bezala : 4-2 eta10-5 hasia, berdindua zen13tan eta 21etan, bainanaitzinean ere 30-25 eta 31-27.Holakoetan behar izaiten dukexatu urruñarra bezalakopilotari kaskoko batek eta horraberriz berdin 33tan. Hor egin du8 tantoko lerroa, 38-33tarajoanez hiru boterekin ere. Dona-martirikoa ez zagon oraino lotanbatere, jo ederrak egiten bieskuz, haatik pilota batzukurioski pausatuak zituenakmarra gainean huts egin. Gisaguziz loriatua zen jendea etanaski berak ere ! Hastean Chamalbide-Lurogazteak garaituak zituzten Ospi-tal-Ola lagunak, ez denak arrasgaraztar baina gai onak oro ere.

AMATURRAK ERE LARUN-BAT-IGANDETAKO FINALER-DIAK AITZIN

Aguirre - Jeanots . . . . . . . 40Lucu - Amulet . . . . . . . . . . 30Urruñakotz ari den Jeanots lan-desak eta herriko Aguirrek joandute Amikuzeko parearen kon-tra.Poueyts - Bessonart . . . . 40Aguerre - St Esteben . . . . 32Galdu haatik Itsasuko pare tre-batuak BAC-eko gazte hauenaitzinean, adina ere mintzatzenhasia naski.Saldubehere anaiak . . . . . 40Errecart - Bonetbeltx . . . . 30Hemen berriz garaztarraknausitu dira Airetikako Makea-Lekondarreri. Partida horiekguziak Arrangoitzen eta Luhu-son jokatu dira, denek ereikusle saldo ederrak biltzenzituztela.Sorhaits - Haroçarene . . . 40Cachenaut - Olaizola . . . . 21Eta huna laugarrena,Zuraideko Atzarri batasunakjoan duena, Itsasuko bigarrenparea galtzale.Helduden larunbat huntanjokatuko dira Euskal Ligakolehen finalerdiak bat Arran-goitzen, Urruña eta BAC elgar-ren kontra, eta bigarrena Dona-paleun, hor Goizeko Izarra etaAtzarri Zuraidekoa, aratsaldekobost orenetan.

GARATENEAN HAU ERE,ASTELEHENEANEzcurra - Ducassou . . . . . 50Alfaro - Heguiabehere . . . 49Lau pilotariak laudatzekoakdira partida hunentzat. Bi orenhamar gutiz, kasik gelditu gabeta eman ahala arizan dira hor-tarik bizi behar ukan balutebezain gogotik, ikuslea etzute-larik arras usaiakoa igan-dekoaren biharamunkari. Betiberdinduz holaxet joan diraazken berdintzeraino. Ezcurrakzuen 49garrena hutsegina etaharek berak du, mendekuz

bezala egin azkena, eskuineratberexiz abilki. Eta bazituenboteak ere sartuak behingoan.

EZPELETAKO BIPER SARIABielle - Oçafrain . . . . . . . . 50Sorhuet - Kurutcharry . . . 33Lehiaketa eder bat hor ere,Eguberri egun hauetan. Denakhaundizki joanen ziren, ez baluberriz ere Sorhuetek bere eskuharekin enegurik izan eta ho-rrek ez dio onik egin partidari.Alta ongi abiatuak ziren oro,27etan berdin zirelarik.Asteazken huntan jokatua iza-nen da beste finalerdi kondukopartida, kaseta hau agertuorduko : Waltari-Ducassoubatetik eta Ibarrola-J.C. Dermitbestetik. Eta bi irabazleenarteko finala larunbat huntanberean, Ezpeletan, aratsaldeko6etan. N.B. Azken orduan, entzutendugu aldakuntza baten berria :ez dela, omen Waltari izanenbigarren partidan, bainan baiJ.P. Idiart.

HEGOALDEAN, IRUJO MASTERSETAN IRABAZLEMartinez de Irujo . . . . . . . 22Abel Barriola . . . . . . . . . . 16Finala haundi hau arras

igurikatua zen eta gipuzkoarrakezin ereman du auzia, Irujorenezker gantxoa eta beste ahalakhoberenean baitziren. Donosti-ako Atano IIIan jokatu da hori.Olaizola I - Peñagarikano 22Gonzalez - Eulate . . . . . . . 17

Beloki II - Ibai Zabala . . . . 18Del Rey - Urberuaga . . . . . 6Han berean ikusi dira beste bipartida hauk ere.Arbizu - Elkoro . . . . . . . . . 22Esain - Fuertes . . . . . . . . . 16Portugaleten jokatu partida dahau, Bizkaian.Titin - Arruti . . . . . . . . . . . 22Olazabal - Pascual . . . . . . 19

Berasaluze IX - Lasa . . . . 22Capellan - Beroiz . . . . . . . 21

Apezetxea - Urberuaga . . 18Galarza V - Merino I . . . . . 16Eibarko hiru partida ziren hauk.Mendizabal I - Argote. . . . 22Olaetxea - Urrizelki . . . . . 10

Olaizola II - Mendizabal II 22Berasaluze VIII - Beloki . . 16Eta horra Hernanin,Gipuzkoan, ikusi diren bi par-tidak. Atseginekin ikusi da horAimar Olaizola bere esku ez-kerra sendaturik, pilotalekuabete betea zutelarik ikuslez.Atseginekin ere ikusiko dira bibikote horiek sarri, birazkakoxapelgoan : Olaizola II - Men-dizabal II batetik eta ereBerasaluze VIII - Beloki.Del Rey - Galarza VI. . . . . 22Martinez de Irujo . . . . . . . 13Bat biren kontra, holako par-tidak ere artetan izaiten dira.Hau Tolosako Beotibar plazanastelehenean. Haste hartan,Irujo gaitzeko xixtuan, gerobikotea nagusi, hamar tantobat bestearen ondotik segur-tatuz…

Bego

AVIS DE CONSTITUTION“ ORX ”

Aux termes d’un acte SSP en date àBAYONNE du 23/12/2008, enregistré auSIE de BAYONNE (Pôle Enre-gistrement) le 29/12/2008 , bordereau2008 / 1554 , case 13 , il a été constituéune société présentant les caractéris-tiques suivantes : Dénomination sociale : ORXForme sociale : SARLSiège Social : 37 Quai Jauréguiberryà 64100 BAYONNEObjet social : restaurant – pizzéria Durée de la société : 99 ans à compterde l’immatriculation de la société auRCS de BAYONNECapital social : 2.000 € divisés en 20parts de 100 € chacune.Gérante : Madame Christiane GENIAUX , née le 7 avril 1959 à 38700 LA TRONCHE demeurant 47 Route d’ Arrousset à 64100 BAYONNETransmission des parts : agrément à lamajorité pour les tiers.

AVIS DE LOCATION GERANCEAux termes d’un acte SSP en date àBAYONNE du 23/12/2008, enregistré auSIE de BAYONNE (Pôle enre-gistrement) le 29/12/2008, bordereau2008 / 1554, case 15, Monsieur MaxDIVORNE immatriculé au RCS deBAYONNE sous le n° 313 683 922 adonné en location-gérance à la SARLen formation “ ORX ” au capital socialde 2.000 €, dont le siège social estsitué 37 Quai Jauréguiberry à 64100BAYONNE, en cours d’immatriculationau RCS de BAYONNE, la branche d’ac-tivité “PIZZERIA – VENTE AEMPORTER ” du fonds de commercelui appartenant sis et exploité 37 QuaiJauréguiberry à 64100 BAYONNE,connu sous la dénomination de“ PAPA RAZZI ” pour une durée d’unan à compter du 01/01/2009, renouve-lable ensuite d’année en année partacite reconduction, sauf dénonciation.La SARL “ ORX exploitera ce fonds decommerce pour son compte personnelà ses risques et périls.Inscription au RCS de BAYONNE.

PRESOEN SUSTENGUZ DEMOEN BAZKARIA PRESOAK ILUNPEAN!Gaitza gertatu da igande goizeanMont-deMarsan Landesetako hiri-nagusian! Hor joanden azaroanestreinatua dute, justiziaren minix-troa ere espresuki jinik eta denaespantu, presondegi berri bat, seiehun bat lagunen tokiarekin etagain-gainetik muntatua legezkobehar-orduen arabera, hala erranadute segurik. Lehen presoak aben-doaren 7-an arribatuak. Joandenigande goizean beraz, bat-bateanzerbait makurtu zaiote elektrikamuntaduretan, alta muntadurahoriek arrunt berriak direlarik, holagelditu dira argirik eta berotzekorikgabe, saltsaren erdian!Presoak baziren 87, denak igandearatsean ereman dituzte Bordeleeta Tolosa aldeko beste presonde-gi batzuetarat, neurri zorrotzak har-turik heien untsa zaintzea gatik,poliza gizon eta jandarme andanabatekin...

IRRINTZI ERE MINTZO

Egunkari bati Eguberri bihara-munean igorri gutun batean, Irrintzitaldeak bere gain hartu ditu hamarbat ekintza, joanden agorriletik etaazaro hasierakoak. Ageri hortanerrepikatzen du Euskal Herria ezdela salgai, aldarrikatzen frantseseta español estaduen ganik EuskalHerriaren ezagupena, eta deplaukierraiten abiatu saila segituko duelaondoko egunetan…

Baxe Nafarroako Herri Antzokian Urtarrila... Azkar Doa !!

Urte berriko lehen asteetan BaxeNafarroako Herri Antzokiarensailak abiadura azkartze batezagutuko du.

Issue de Secours Théâtre kon-painiaren “Philosophy Party”

antzerkiarekin abiatuko da egita-raua, Urtarrilaren 6an, aratseko9etan, Donibane Garaziko LeVauban gelan. 10 zati desberdi-nen bidez, denak umorez eta iro-niaz josiak, Diogène, Descartes,Hegel, Kant, Sartre... eta bestefilosofo batzuk aurkituko ditugu.Gaualdi huntako gidariak Phi-lalèthe eta Philomathe, izen bitxi-ak izanen dituzte. Garazi aldeanjada ikusi eta preziatu dugunLaurent Paris jokolaria hordukegu taula gainean, berelaguntzeko izanen dituela Caro-line Attoume eta David Mozarin.Filosofia gaiarekin borrokatu etaausnarkatu bazirezte, ez duda,zatoz ! Aurpegi berezi bat azaldubehar luke aldi huntan...Urtarrilaren 9an, Les Piedsdans l’eau konpainiak “Peaud’âne” antzerkia aurkeztuko duLarzabaleko Larrezabal gelan,aratseko 9etan. Herriko E-txearen partaidetzarekin anto-latutako gaualdi hortan, CharlesPerrault autorearen ipuin famatu-aren moldaketa poetiko batemana dateke. Violette Campo

taula zuzendarisa eta jokolariajadanik ezagutzen dugu hemengaindi “La casa de BernardaAlba” antzerki arrakastatsuaaurkeztu baitzuen Izpuran,2007an. “Peau d’âne”antzerkia familia guziarentzategokia da. Urtarrileko azken hitzordua-rentzat “Dantzaz” Konpaniaerrezebituko dugu (lehengo Bal-let Biarritz Junior) bere azkenkreazioaren presentaketarentzat“ Lur Sagar ” deitutakoa, urta-rrilaren 16an, aratseko 9etan,Le Vauban Zinegelan. Ikusgarri hauek eskola denboranaurkeztuak datezke ere eta hori-etaz gain, Elirale taldearen“Lodikroko” eta TentazioaProdukzioak “Eskola Hutsik”emanaldien ikustera joanen diraikastetxe desberdinetako ikaslegazte andana bat. Bestalde,“Dantza” formakuntza egun batantolatua dateke urtarrilaren10ean erakasleentzat, etaantzerki labur batzu eskainiakJatsuko Bordatto etxaldeanUrtarrilaren 24ean.

Sartze Prezioak“Philosophy Party” - 2009/01/06an– Le Vauban gelan - 6 eta 13 €

artean“ Peau d’âne ” - 2009/01/09an –Larzabaleko Larrezabal gelan -5 eta10 € artean“ Lur Sagar ” - 2009/01/16an – LeVauban gelan - 5 eta 15 € artean

Urtarrileko 3 IkusgarrientzakoHarpidetza - 30 €

Xehetasunentzat :Baxe Nafarroa ko Herri Antzokia -

Garazikus ElkarteaLe Vauban zinegela

64220 Donibane GaraziTel : 05.59.37.06.04 Fax : 05.59.37.36.08

E-mail : [email protected]

DAMBA BILBONDamba taldeak bere aurtengolehen emanaldia du larunbathuntan, urtarrilak 3, aratseko10etan, Bilboko ArenalParkean, Euskal Herria etaKubaren lokarriak gogoanmuntatu bestaren karietarat.

BAIONAN LASTER ETA LASTEREguberri eta Urtats arte hortan, Baionako Aviron kirol-elkarteakmuntatzen du lasterraldi bat urtetik urterat arrakasta gehiago baduena.Ez du hain aspaldi ohartuak direla joko horri bainan ageri da lasterkariainitzek azkarki estimatzen dutela. Gazte eta ez hain gazte, gehienakondo hotakoak, bainan batzu arras urrunetik ere espresuki etorriak,denak gogotik ibiltzen dira laster eta laster Baionako karriketan, 10kilometroko itzulia egiten dutela. Aurten beraz sekulan baino gehiagoziren, 941 orotarat, jaz baino ehun bat gehiago. Joanden urtean pre-seski bazirelatik jadanik aitzineko urtetan baino aise gehiago. Etabazterrak harrotu dituzte segur gaitzeko giro sanoan! Batzu Bizarzurizaharraren jauntziekin, oraino Eguberrri gogoan. Iguzkiak ere lagunduditu, aire freskoa zen haatik, kasik hotza, grado xoil bat itzalean,bainan lasterka abiatuz geroz ez dea hotza hein bat aise ahanzten?Lasterka plantatu diren guziek itzuli osoa egin dute, salbu lauek.Gehienek oren bat edo gehixago eman dute helmugarat arribatzeko.Hastetik, bospasei dira jarri denen aitzinean eta hola segitu dute buru-tik buru. Lasterkari trebea da, biziki trebea, lehen ateratu dena, Ben-jamin Bellamy, Ariège eskualdekoa bainan gure Kostaldean jendakiabaduena, bigarren Pierre Urruty baionesa. Emaztetan, lehen jalgi daChristelle Larrère landestarra. Bosgarren aldia lasterraldi horiirabazten duela. Hau ere erran behar da, bai eta goretsi, parte hartuduten guziek euro bat utzi dutela mukobisidosa gaitzaren kontrakosailarentzat...

Irujo jo eta jo Barriola ere beti erne

Page 8: Herria 2988

8

-Igande arte, Baionan, Mayou zubiaren hegi hortan, Eguberriko Herrixka.-Larunbatean (11.30), Miarritzen, mutxikoak kasino aitzineko plazan.-Ortziralean eta larunbatean (21.00), Baionan, Luna Negra Kabaretean, Mic Mac taldearen jazz kontzertua-Igandean, Ziburun, zaharki-merkatua eta selauru-hustea Untxin auzoaldean.-Igandean (15.30), errege magoak Donibane Lohizuneko elizan.

Olentzero Ameriketako Euskal EtxeetanEuskal Herrian bezala Ameriketan eta munduko Euskal Etxeetan ere lan frangohartua du egunotan Olentzerok. Euskaldun haurrak diren leku guzietara heltzenda Eguberrietan opariak ematea lanbide duen euskaldun ikazkina. Dozenakaizan dira Ameriketan, Ipar eta Hego, bisitatu dituen Euskal Etxeak. Horietarik gutibatzuk baizik ez ditugu aipatuko oraikoan.

Lehenik erranen duguIpar Ameriketanbarna ibili dela, etaBoisen eta SanFrantziskon bisitabereziak egin dituelabi hiriotako euskaletxeetarat, baita ereKalifornia, New York,Nevada eta bestezonbait estatue-takoetarat. Haur an-dana bildu zuen lekubakotxean, begiakzabal-zabalik euskalSanta Clausarenaitzinean.

Haatik, gaurkoangehiago Hego Ame-riketako berriak etaargazkiak bildukoditugu xoko huntarat,Argentinakoak hainzuzen. Iragan igandean, Argentinako Arrecifes herriko euskaldunek, ohi bezala,karrikan, euskal etxe aitzinean egin zuten Eguberri besta handi eta jendetsua,eta hartarat bildu ziren, lagun on gisa, Olentzero eta Santa Claus edo Aita Noel,haurren bozkario.

La Platan ere, Buenos Aires probintziako hiriburuan, haurrek argazkia egin nahiizan zuten Olentzerorekin, eta kontent eta uros euskaldun kantuak kantatuzituzten hura heldurik, gozokiak eta beste zenbait opari ekarri zizkiela. Hemenere irriak eta bozkarioa ziren nagusi. Arrecifesen bezala, euskarazko antzerkiemanaldi batzuk prestatu zituzten haurrek, beren buraso eta lagunendako,urtean zehar euskara eskoletan ikasi dutenaren erakusgarri.

Gaurkoz azkenik, Buenos Aires hiriburuko ‘Iparraldeko Euskal Etxeko’ edo ‘Cen-tro Vasco Frances’delakoaren aipua egi-nen dugu. Hemenere, ez zuten gibeleangelditu nahi izan etaongi-etorri besta alaiaantolatu zutenOlentzerorendako.Argentinan, udasasoina da orai etabere arropa beroekinOlentzerok izerdi fran-go egin zuen, bainaahalegin guziak gutidira haur eta helduenirria eta bozkarioalortzen duenaren-dako. Urte berri on,irakurle!

Joseba Etxarri

ETXEZAINEguberri eta urte berriaren artean oporrak, ez denentzat, bainan baiikasle eta erakasleentzat, RTT-ak baliatzen dituztenentzat, baita ere poli-tikarientzat, diputatu ala senadore, nola ez ministro eta Errepublikakopresidentarentzat.Copacabanan bi egun lanean Lula Brasilgo agintariarekin eta gero opo-rrak nonbait Brasilen bere emaztea eta haurrekin. Nor haren ordezFrantzian ? Lehen minixtroa, bainan hori ere bi egunez lanean Egiptoneta gero han bertan bere familiarekin. Nor orduan ? Jean Louis Borloo,bainan hura ere hartua ez dakigu non, hura ere joana familiarekin.Etxezain gelditu da MAM abenduaren 30-a arte. Zainduak ginen, beraz. Gehexan Pontto

Gure Iparralde huntako kirol nagusietarik dugu rugbia eta horra nun lehenaldikotz euskaldun bat, Pierre Camou garaztarra, Gaby Camou Uharte-Garaziko auzapezaren anaia, hautatua izan den Frantzia guziko rugbia fede-rakundearen burulehen. Aho batez kasik, hala erran ditake, ezen bozen %94-ak bildu ditu bere alde. Aise muntatu du beraz frantses rugbiaren “gobernu”berria, bere aldean duela, besteak beste, Serge Blanco, bera rugbilariarraroa izana eta orai Miarritzeko rugbi elkartearen buru jarria. Nehor ez da biziki harritu Pierre Camou holako kargurat gisa hortan hupa-turik. Errotik emana da rugbiari, joko hori beti maite ukan du, eta lan gaitzaeremana du azken hamabi urte hotan gure Kostaldeko eta Landesetako ru-gbia komitearen buruzagi bezala. Federakundea ere untsa ezagutzen du, ezda beraz toki arrotzean. Duela zortzi urte ezarri zuten president-ordezkoBernard Lapasset-en sahetsean. Bai eta hunen ondoko, bozak berriz eginarte behin, joanden agorrilean, hamazazpi urte huntan burulehen zenak har-turik nazioarteko rugbia federakundearen buruzagitza. Bainan denek lasterikusi dute, bozak jitearekin preseski, Pierre Camou etzela hola despeitzenahal zonbait hilabeteren buruan, keinka huntan beste nehor baino asurtiagozitakeela president karguaren lau urterentzat bederen hartzeko... Pierre Camou-k 63 urte ditu. Luzaz banko batean arizana da lanean. Erretre-ta harturik, horra nun beraz egundainokotan gaitzeko lanari lotu den. Gaurkoegunean, laguntzaile frango ukanik ere inguruan, ez baita nihundik ere lanttipia izaiten ahal rugbiaren federakunde hori bezalako baten kudeatzea.

HIRU EHUN MILA JOKOLARI!

Familia gaitza da rugbiaren hori, Frantzia guzian hedatua. Eskualde batzue-tan ez baditu ere hain erro azkarrak, beste askotan hala ditu, azkarrak etaaspaldikoak, hala nola konparazione Akitania guzian eta Tolosako aldean.Euskal-Herrian berean harritzekoa da rugbiak zer jauzia egin duen 40-ekogerlatik hunat. Lehen, sartua zen Kostaldeko hiri eta hirixka horietan, Euskal-Herri ba rnean arras guti, geroztik talde ainitz sortu da hor ere, SenperetikBardozerat, Larresoro eta Hazparnen gaindi...Frantziako Federakundea duela 90 urte sortua da, 14-eko gerlatik landa bere-hala. Orduan, Frantzia guzian, baziren 187 elkarte rugbiaren sustatzaile.Duela berrogoi bat urte, 822 ziren. Gaurko egunean badira 1683 eta denenartean elgarretaraturik dauzkate 363.000 kide, gehienak jokolariak, besteaklaguntzaile eta trebatzaile, hotarik frango berak ere jokolari ohiak. Jokolari-etan, 9200 neska eta emazte gazte, gisa batez arras guti oraino bainanurtetik urterat gehiago halere...

Federakundeak badu segurki nun josta sail guzietan, mail goreneko taldeakuntsa hel diten bixtan da bainan herri ttipietan ere rugbiaren arrakastanihundik ahalaz emendatuz joan dadien, geroari buruz hortan baita gakoa.Presidenta lau urterentzat hautatzen dute. Federakundea sortuz geroz, PierreCamou hamabigarrena da. Aitzineko biek luzaz atxiki dute kargu hori:Bernard Lapasset-ek 17 urtez eta Albert Ferrasse-k 23 urtez.

GAITZEKO OHANTZE EDERRA

Federakundeak bere bulegoak Parisen ditu bainan gaitzeko kafira badumuntatua baztertxago, aski eremu zabala erosirik hortarako, 42 hektarakozelai eder bat, Linas eta Marcoussis elgarren ondoan diren bi herrietan.Kirolzelai bat arraroa bada hor egina eta gisa hartako biltokia ere, LionelJospin-ek pausatua lehen harria 2001-eko apirilean, duela ixtante zortzi urte,gobernuburu zelarik eta estreinaldia 2002-an muntatu zen, obrak ederki aku-laturik,Chirac presidenta denen aitzinean, azaroaren 18-an.Hain xuxen, eta azken hilabetetan ja errana zuen, bainan goraki errepikatu dujoanden egunean, Pierre Camou-k nahi du holako ohantze arraroa gero etagehiago baliatu, federakundearen zerbitzu nagusiak ere horrat bildu, horkokatu beraz frantses rugbiaren bihotza, leku asurtiagorik ez ditakeela, ja

egina izan den indarraren ildoberetik segituz...Pierre Camou ez da alde batbulegoetan goxatzen diren hori-etarik. Kanpoa maite du, rugbiazelaiak bereziki, eta bere karguberrian jartzearekin hori duerrepikatu, bazterrak nahi dituelamail guzietan harrotu rugbiarenalde, Frantziako ekipa nagusiakahal bezen emaitza onak segurtaditzan segur bainan ere, eta orozgainetik azkenean, herri ttipiainitzetan ere rugbiak sanokiazkar ditzan bere erroak. Gisahartako aldaketak ere akulatuz...

Muslaria

Pierre Camou

Marcoussis-eko kirolzelaia

Bazter guzietan, gazteak bil eta lagun gero eta trebeago izan diten...

PIERRE CAMOUGARAZTARRAFRANTZIAKORUGBIAREN BURU

Magoak ez omenziren errege bainan erregemagoak beti horhalere, eta erregegisa errezebituak,Hegoaldean bereziki, haurrentzat zernahioparirekin…

La Platako haurrek, taldeka, Olentzerorekin atera nahi izan dute

Olentzerok lagun onak dauzka Buenos Airesen‘Iparraldeko Euskal Etxe’an ere. (Argazkiak: EuskalKultura.com)