herria 2996

8
2009ko Otsailaren 26koa - ISSN 0767-7643 26 Février 2009 - 1,10 E - N° 2996 - BADELA MUGIMENDU! Udaberria hurbiltzen ari dela edo nik dakita zer, ez da mugimendu eskasik egun hotan! Ihauteriaren burrunba hura eztitu da haatik, nahiz sail horrek segitzen duen oraino lekuka asteburu huntan ere, hala nola Hendaian, Amikuze aldean eta Xuberoan, ihauteria eta garizuma- ren arteko muga xaharra arrunt hautsia izanez. Kasik ahantzia bezala... Mugimendu handia Parisen, ainitzetan “saloina” deitzen den laborantzaren feria-erakusketa nagusiarekin. Euskal- Herria ere partzuer bixtan dena. Aur- ten, gure behi gorrietarik ez bada ere berexi Pariserat joaiteko, han dira gure ardi, urde eta pottoka batzu, bestalde sail ederra akulatua delarik karia hor- tarat hemengo gauza onak hobeki eza- gutarazi beharrez, gasna, xingar, arno, biper eta gaineratiko! Laborarien besta handia beraz, munta handia baduena, frangotan erranik ere ez dela hor labo- rantxaren alderdi bat baizik agertzen, alderdi ederrena nahitez... Mugimendu gaitza eta frango sukar- tsua hegoalde hortan, hauteskundeak baitituzte helduden igandean. Bai hauteskunde garrantzitsuak Gasteizen biltzen den legebiltzarra berritzea gatik. Boz horiek nola joanen diren eta ondo- tik nork norekin muntatzen ahalko duen gehiengo iraunkor bat, auzia hortan da. Jakinaren gainean alderdi bihi batek ez duela, mirakuiluz kanpo, gehiengoa ar- diesten ahal beretzat... Gainerat, parti- da nahasia, ezker abertzalea baztertua izanik auzitegi baten manuz, bozetako paperen hedatzen aitzina ari bada ere... Jadanik mugimendu pollita eta azkar- tuz joanen dena Korrika hurbiltzen ari zaukula-eta. Euskararen aldeko sail guziz baliosa. Mugimendu kezkagarria aldiz, eta ez guti, hemendik urrun bada ere, Guada- lupe eta Martinika ugarteak inarrosten dituen hori. Alta, denetan ere bada arrangura, alda- rrikapen eta mugimendu beraz mundu guzia jo duen krisia horrekin. Batzuen beldurra, lan-eskasaren aldetik berezi- ki, ez dela beharbada oraino hastapena baizik... Nork daki ? J-B D Laster 3000 Zahar-hitzak, zuhur-hitzak ( betiko errana) Ikasketak Bordelen eta Bilbon 1981ean sortua da Joana Esponde. Lehen ikasketak Garaziko ikastolan egin ondoan, Baionako Cassin lizeoan zuen aitzina segitu eta handik Bordeleko unibertsitatera jo, ko- munikazioaren alorrean eta turisma antolake- tan berezitzeko, hiru urtez, Bilboko Harreman Publikoen Fakultatetik ere iraganez urte ba- tez. Bere diplomak sakelan, 2004etik 2006era Xiberoko turismo bulegoan du bere trebezia xorroxtuko, Atharratzen, komunikazio tresnen arduradun gisa. Eta, bere ber hegaldatzeko tirria senditurik, 2007ko urtarrilean Kom-On agentzia du sortuko. Komunikazio aholkularitza Gaur egun badakigu komunikazioa zein ga- rrantzitsua den enpresa, komertsio, elkarte edo edozein egiturarentzat, egiten dutenaren berri emaiteko eta ahal bezain bat ttantto be- renganatzeko. Eta hain xuxen, komunikazio aholkuak emaiten ditu Kom-On agentziak, bereziki turismo eta kultura alorretan, bertze alor batzu ere berdin jorratuz, laborantza, gastronomia eta beste. Komunikazioa bai- tezpadakoa bilakatua den garai huntan, ez da beti errex jakitea nola behar den jokatu, funtsean frangotan ez da behar den denbo- Joana Esponde bere bulegoan JOANA ESPONDE KOMUNIKAZIO ONAREN GILTZA Kom-On enpresa sortu zuen duela bi urte Joana Esponde buzunariztar gazteak. Kom-On edo komunikazio on. Enpresa hortaz gehixago jakin nahian eta bi urteren buruan zertan ote den kurios baiginen, jo dugu Joanaren ganat, Donibane Garazin daukan bulegora. rarik ere hartzen hortarako. Kom- On bezalako zerbitzu profesional bat urrezkoa suertatzen da be- raz, eginbide hori betetzerakoan. Publizitate estrategia, prentsa harremanak, afitxak, triptikoak, logoak, seinaletika, webgunea... horiek guziak ditu beharrez se- gurtatzen Joana Espondek. Bi urtez badu zereginik elkarte, komertsio ala egitura publikoe- kin. Adibide gisa, hor dugu Baio- nako jazko Lurrama feria, gerta- kari handi horren komunikazio kanpaina guzia bai aitzinetik bai feria denboran Joana Espondek kudeaturik. Hor ere Itsasuko Ge- rezi Kontserbatorioarentzat dara- man lana (seinaleen sormena eta euskarazko testuak) ; Donapa- leuko Udaberriko saloina (pren- tsa harremanak) ; Irulegiko So- toarekin abiatu lansaila, ate-ide- kitze egunetan tokiko jendea hobeki hurbil dadin ondare paregabe hor- tara. Donibane Garazin berean edo inguruetan, Kom-On agentziaren zerbitzuetaz baliatzen dira Kukuxka liburu-diska denda, Lili-Ubela haur beztimen saltegia eta Kuka etxe- apainketa saltegia bezalakoak. Egi- tura publikoetan, Donibane Garaziko Herriko Etxea, Euskararen Erakunde Publikoa eta Kontseilu Orokorra ere bezero ditu Kom-On agentziak. Hegoalderat ere bere merkatua nahi luke zabaldu eta horri buruz Baio- nako IUTko ikasle batek merkatu hori dio bi ilabetez ikertuko... Formakuntza zikloak ere Martxo huntarik goiti, aholkularitzaz bertzalde, komunikazio saileko for- makuntzak ere eskainiko ditu Joana Espondek, bereziki elkarteeri eta komertsanteri, lau egunetakoak ila- beteka, 8/10 ikasletako multxoka... Mementoan bakarrik da, Joana, lan hori guzia segurtatzeko, etorkizun ahal bezain hurbilean haatik langile bat nahi luke hartu. Anartean, hor dago besoak zabalik bere zerbitzuak orori eskaintzeko prest, jakinez gai- nera euskaraz ere ari diren gisa hor- tako agentziak ez direla metaka Ipar Euskal Herri huntan (Kom-On, 6 Es- pañako karrika 64220 Donibane Ga- razi, tel/fax 05.59.37.22.45, [email protected]). Lurralde egituraketaren erreforma handia bideratu nahi du Nicolas Sarkozy presidentak eta horri buruzko batzorde bat muntatu du, Edouard Balladur lehen ministro ohia buru. Erreforma horrek beldur handiak sustatzen ditu bazterretan. Alabainan, aipatzen da frantses estaduko lurraldeak, “régions” delakoak, 15etara mugatzea, eta gureari doakionez, baliteke Akitania juntatzea Poitou-Charentes eskualdeari, hots lurralde bakar bat egituratzea Poitiers-tik Hendaiaraino. “Pays” egiturak ere desagert litaizke. Eta Kontseilu Orokorrak mamirik gabe geldi litaizke... Hots, Sarkozyren nahikariz, azken hogoi urte hauetako dezentralizazio politikari lepoa moztuko zaio, arimarik gabeko zentralismo handiago batera itzultzeko. Hemen gaindi geldituko diren egitura publikoak indargabetuz, botere gutirekin utziz, eskualde hunen garapenaren kalterako, hezurra murtxukatzera baizik ez zaikularik geldituko... Jean Jacques Lasserre eta Jean Baptiste Etcheto baikor Berregituraketa hori laster nahi luke obratu Sarkozyk. Balladur batzordeak bere proposamenak egin beharrak ditu otsail ondar huntan. Proposamen horiek eztabaidatuko dira Legebiltzarrean eta Senatuan, lege berria 2009ko irailan bozkatua litaikeelarik eta aplikatua 2011tik harat. Tenore zeno, Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko lehendakaria, Jean Grenet deputatua, Frantxua Maitia Akitaniako kontseilaria, Jean Baptiste Etcheto Garapen Kontseiluko lehendakaria eta Caroline Philips lehendakariordea iragan astean joan dira Parisera Edouard Balladur-ekin erreforma proiektu hortaz mintzatzera eta Ipar Euskal Herriaren berezitasunak defenditzera. Oren bat eta laurdeneko solasaldi hortarik arras baikor ateratu dira, JJ. Lasserre eta JB. Etchetok berek erran daukutenaz. Diote, erreforma horrek segur gauza ainitz aldatuko dituela bainan kanbiamen horietan badela hemengoentzat aitzina jotzeko manera, bereziki Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua bezalako egiturentzat, esperimentazio sailaren bidez. Bertze eskualde askotan ez bezala, Ipar Euskal Herri huntan bide berriak urratu dira azken 15 urte hautan, dinamika handiko bideak, eta iduri luke Balladur-ek begi onez ikus lezakeela esperimentatze bide horiek aitzina joaiten. Partida ez da halere irabazia, urrundik ere ! Abertzaleen Batasuna alderdi politikoak bere aldetik dio hori guzia «mistifikazio» bat baizik ez dela, eta Euskal Herria ez dela entzuna, Euskal Departamenduaren eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararen eskakizun baztertuak lekuko. J. Grenet, JJ. Lasserre, Fr. Maitia, C. Philips eta JB. Etcheto Parisen mintzatu dira Edouard Balladur-ekin BALLADUR BATZORDEAREN ERREFORMA PROIEKTUAK BAZTERRAK HARROTZEN

Upload: 8probintziak

Post on 07-Mar-2016

278 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Herria 2996

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2996

2009ko Otsailaren 26koa - ISSN 0767-764326 Février 2009 - 1,10 E - N° 2996 -

BADELA MUGIMENDU!Udaberria hurbiltzen ari dela edo nik dakita zer, ez da mugimendu eskasik egun hotan!Ihauteriaren burrunba hura eztitu da haatik, nahiz sail horrek segitzen duen oraino lekuka asteburu huntan ere, hala nola Hendaian, Amikuze aldean eta Xuberoan, ihauteria eta garizuma-ren arteko muga xaharra arrunt hautsia izanez. Kasik ahantzia bezala...Mugimendu handia Parisen, ainitzetan “saloina” deitzen den laborantzaren feria-erakusketa nagusiarekin. Euskal-Herria ere partzuer bixtan dena. Aur-ten, gure behi gorrietarik ez bada ere berexi Pariserat joaiteko, han dira gure ardi, urde eta pottoka batzu, bestalde sail ederra akulatua delarik karia hor-tarat hemengo gauza onak hobeki eza-gutarazi beharrez, gasna, xingar, arno, biper eta gaineratiko! Laborarien besta handia beraz, munta handia baduena, frangotan erranik ere ez dela hor labo-rantxaren alderdi bat baizik agertzen, alderdi ederrena nahitez...Mugimendu gaitza eta frango sukar-tsua hegoalde hortan, hauteskundeak baitituzte helduden igandean. Bai hauteskunde garrantzitsuak Gasteizen biltzen den legebiltzarra berritzea gatik. Boz horiek nola joanen diren eta ondo-tik nork norekin muntatzen ahalko duen gehiengo iraunkor bat, auzia hortan da. Jakinaren gainean alderdi bihi batek ez duela, mirakuiluz kanpo, gehiengoa ar-diesten ahal beretzat... Gainerat, parti-da nahasia, ezker abertzalea baztertua izanik auzitegi baten manuz, bozetako paperen hedatzen aitzina ari bada ere... Jadanik mugimendu pollita eta azkar-tuz joanen dena Korrika hurbiltzen ari zaukula-eta. Euskararen aldeko sail guziz baliosa.Mugimendu kezkagarria aldiz, eta ez guti, hemendik urrun bada ere, Guada-lupe eta Martinika ugarteak inarrosten dituen hori. Alta, denetan ere bada arrangura, alda-rrikapen eta mugimendu beraz mundu guzia jo duen krisia horrekin. Batzuen beldurra, lan-eskasaren aldetik berezi-ki, ez dela beharbada oraino hastapena baizik... Nork daki ? J-B D

Laster3000

Zahar-hitzak, zuhur-hitzak(betiko errana)

Ikasketak Bordelen eta Bilbon

1981ean sortua da Joana Esponde. Lehen ikasketak Garaziko ikastolan egin ondoan, Baionako Cassin lizeoan zuen aitzina segitu eta handik Bordeleko unibertsitatera jo, ko-munikazioaren alorrean eta turisma antolake-tan berezitzeko, hiru urtez, Bilboko Harreman Publikoen Fakultatetik ere iraganez urte ba-tez. Bere diplomak sakelan, 2004etik 2006era Xiberoko turismo bulegoan du bere trebezia xorroxtuko, Atharratzen, komunikazio tresnen arduradun gisa. Eta, bere ber hegaldatzeko tirria senditurik, 2007ko urtarrilean Kom-On agentzia du sortuko.

Komunikazio aholkularitza Gaur egun badakigu komunikazioa zein ga-rrantzitsua den enpresa, komertsio, elkarte edo edozein egiturarentzat, egiten dutenaren berri emaiteko eta ahal bezain bat ttantto be-renganatzeko. Eta hain xuxen, komunikazio aholkuak emaiten ditu Kom-On agentziak, bereziki turismo eta kultura alorretan, bertze alor batzu ere berdin jorratuz, laborantza, gastronomia eta beste. Komunikazioa bai-tezpadakoa bilakatua den garai huntan, ez da beti errex jakitea nola behar den jokatu, funtsean frangotan ez da behar den denbo-

Joana Esponde bere bulegoan

JOANAESPONDEKOMUNIKAZIO ONARENGILTZA

Kom-On enpresa sortu zuen duela bi

urte Joana Esponde buzunariztar gazteak.

Kom-On edo komunikazio on. Enpresa hortaz

gehixago jakin nahian eta bi urteren buruan zertan ote den kurios

baiginen, jo dugu Joanaren ganat,

Donibane Garazin daukan bulegora.

rarik ere hartzen hortarako. Kom-On bezalako zerbitzu profesional bat urrezkoa suertatzen da be-raz, eginbide hori betetzerakoan. Publizitate estrategia, prentsa harremanak, afitxak, triptikoak, logoak, seinaletika, webgunea... horiek guziak ditu beharrez se-gurtatzen Joana Espondek.Bi urtez badu zereginik elkarte, komertsio ala egitura publikoe-kin. Adibide gisa, hor dugu Baio-nako jazko Lurrama feria, gerta-kari handi horren komunikazio kanpaina guzia bai aitzinetik bai feria denboran Joana Espondek kudeaturik. Hor ere Itsasuko Ge-rezi Kontserbatorioarentzat dara-man lana (seinaleen sormena eta euskarazko testuak) ; Donapa-leuko Udaberriko saloina (pren-tsa harremanak) ; Irulegiko So-toarekin abiatu lansaila, ate-ide-

kitze egunetan tokiko jendea hobeki hurbil dadin ondare paregabe hor-tara. Donibane Garazin berean edo inguruetan, Kom-On agentziaren zerbitzuetaz baliatzen dira Kukuxka liburu-diska denda, Lili-Ubela haur beztimen saltegia eta Kuka etxe-apainketa saltegia bezalakoak. Egi-tura publikoetan, Donibane Garaziko Herriko Etxea, Euskararen Erakunde Publikoa eta Kontseilu Orokorra ere bezero ditu Kom-On agentziak. Hegoalderat ere bere merkatua nahi luke zabaldu eta horri buruz Baio-nako IUTko ikasle batek merkatu hori dio bi ilabetez ikertuko...

Formakuntza zikloak ere

Martxo huntarik goiti, aholkularitzaz bertzalde, komunikazio saileko for-makuntzak ere eskainiko ditu Joana Espondek, bereziki elkarteeri eta komertsanteri, lau egunetakoak ila-beteka, 8/10 ikasletako multxoka... Mementoan bakarrik da, Joana, lan hori guzia segurtatzeko, etorkizun ahal bezain hurbilean haatik langile bat nahi luke hartu. Anartean, hor dago besoak zabalik bere zerbitzuak orori eskaintzeko prest, jakinez gai-nera euskaraz ere ari diren gisa hor-tako agentziak ez direla metaka Ipar Euskal Herri huntan (Kom-On, 6 Es-pañako karrika 64220 Donibane Ga-razi, tel/fax 05.59.37.22.45, [email protected]).

Lurralde egituraketaren erreforma handia bideratu nahi du Nicolas Sarkozy presidentak eta horri buruzko batzorde bat muntatu du, Edouard Balladur lehen ministro ohia buru. Erreforma horrek beldur handiak sustatzen ditu bazterretan. Alabainan, aipatzen da frantses estaduko lurraldeak, “régions” delakoak, 15etara mugatzea, eta gureari doakionez, baliteke Akitania juntatzea Poitou-Charentes eskualdeari, hots lurralde bakar bat egituratzea Poitiers-tik Hendaiaraino. “Pays” egiturak ere desagert litaizke. Eta Kontseilu Orokorrak mamirik gabe geldi litaizke... Hots, Sarkozyren nahikariz, azken hogoi urte hauetako dezentralizazio politikari lepoa moztuko zaio, arimarik gabeko zentralismo handiago batera itzultzeko. Hemen gaindi geldituko diren egitura publikoak indargabetuz, botere gutirekin utziz, eskualde hunen garapenaren kalterako, hezurra murtxukatzera baizik ez zaikularik geldituko...

Jean Jacques Lasserre eta Jean Baptiste Etcheto baikorBerregituraketa hori laster nahi luke obratu Sarkozyk. Balladur batzordeak bere proposamenak egin beharrak ditu otsail ondar huntan. Proposamen horiek eztabaidatuko dira Legebiltzarrean eta Senatuan, lege berria 2009ko irailan bozkatua litaikeelarik eta aplikatua 2011tik harat.Tenore zeno, Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko lehendakaria, Jean Grenet deputatua, Frantxua Maitia Akitaniako kontseilaria, Jean Baptiste Etcheto Garapen Kontseiluko lehendakaria eta Caroline Philips lehendakariordea iragan astean joan dira Parisera Edouard Balladur-ekin erreforma proiektu hortaz mintzatzera eta Ipar Euskal Herriaren berezitasunak defenditzera.Oren bat eta laurdeneko solasaldi hortarik arras baikor ateratu dira, JJ. Lasserre eta JB. Etchetok berek erran daukutenaz. Diote, erreforma horrek segur gauza ainitz aldatuko dituela bainan kanbiamen horietan badela hemengoentzat aitzina jotzeko manera, bereziki Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua bezalako egiturentzat, esperimentazio sailaren bidez. Bertze eskualde askotan ez bezala, Ipar Euskal Herri huntan bide berriak urratu dira azken 15 urte hautan, dinamika handiko bideak, eta iduri luke Balladur-ek begi onez ikus lezakeela esperimentatze bide horiek aitzina joaiten. Partida ez da halere irabazia, urrundik ere ! Abertzaleen Batasuna alderdi politikoak bere aldetik dio hori guzia «mistifikazio» bat baizik ez dela, eta Euskal Herria ez dela entzuna, Euskal Departamenduaren eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararen eskakizun baztertuak lekuko.

J. Grenet, JJ. Lasserre, Fr. Maitia, C. Philips eta JB. Etcheto Parisen mintzatu dira Edouard Balladur-ekin

BALLADUR BATZORDEAREN ERREFORMA PROIEKTUAKBAZTERRAK HARROTZEN

Page 2: Herria 2996

• Argentinan idorte izigarria ari duharrigarriko ondorioekin : miliun bateterdi kabala hilak badituzte gosez etaegarriz urte bat huntan. Ehuneko 50 eta 60artean ttipituak dituzte orai ogi eta arto biltzeakhango lur aberatsetan. Probintzia osoak dituztegaitz hortaz garrazki hunkiak : Buenos Aires,Santfe, Entre-Rios, Panpa, Cordoba eta, guziz,Chaco probintzia iparraldean, hango oihanekizan beharko baitzuten euri-iturri zuzenez. Ezdira horiek oro ustegabekoak, jakinez gerozaurtengo urte hau duela herri zabal horrek joanden ehun urtean Argentinak ikusi duen idorre-na. Funtsean, ez da horgoa bakarrik, auzo he-rriak ere beren heinean joak baititu idorteberak : Uruguai, Paraguai, Brasilarenhegoaldea etabar. Argentinako hamabostprobintzia hunkituen gainerat.• Xinan, Sida edo hiesa dute eritu gehienikhiltzen duen gaitza. Azkenean hango gobernu-ak ezagutu edo aitortu du, aski luzaz ukatuzuen ondoan artatzeko orde. Oren guziz hil batbadute herri zabal hortan, deklaratua, hots264.302 eritutarik bazituzten 6.897 hilak joanden 2.008 ko urtarriletik iraila artean gaitz ho-rrekin bakarrik. Hori lehena eta horren ondotiktuberkulosia dute hango izurritea eta gero erra-bia. ONU batasunaren estimuetan, 30 eta 50miliun jenderen artea dute irrisku horren pean.• Khmer Gorrien auzia ideki da Cambodgeedo Kanputxeako Phnom Penh kapitalean etaez da afera ttipia, auzitegi berezi baten gainezarria dena. 1975 eko apirilaren 17 an zutenKhmer horiek poderea hartu Pol Pot batengizonek Xina zutelarik alde. Bi miliun kanpu-txear hil zituzten, tortura eta guziekin. Viet-namek uzkaili zituen 1979 an horiek berak etageroztik gerla izan da han, ONU nazioartea etaJaponia eta Alemania, Frantzia, Australia,Kanada eta beste hunkitu zituena edohunkitzen auzi-tribunale ta guziekin.• Anna Politkoskaia anderea ez duguahantzia. Kasetari haundi bezala ezagutuemazte hori hil zuten Moskun eta geroztik ezda deus garbirik agertu gertakari hortaz,izaitekotz ere gauzak gehiago nahasi eta egiatapatu baizik, beldurtzeko baita egia zuzenarenjakiteak eta hedatzeak min egiten deiela zen-baiti. Kasetalariaren semea eta besteak argia-ren ondotik dabiltzan auzi horrek zer ekar otedezake ?

• Pakistango gobernamenduakakordio gisa bat bururatu du Swat

baleako lurrean, hau delarik EuropakoSuisaren gisako herri bat besteetarik

berexa eta berezia ere iduri duenaz. Hor dutetalibanen hamar eguneko armen ixiltze baterabaki, musulmanen “charia” famatu harenxutik ezartzeko. Tratu hori egina da, batetik SufiMuhamad Mahometen legearen predikariarekineta horrek dio : “ Charia horren kontrako legeguziak ez deustuak izanen direla ” Malakandeta Swateko gunean. Toki hori (Swat) bere mi-liun bat eta 300.000 herritarrekin, ezarria da5.000 talibanen esku, horiek bilduko dituzteuztak eta emaitzak eta gehiago ere : neskeneskola guziak hetsiko eta lehenagoko 200 tokierreko, 80.000 neska ikasle etxerat igorriko etaheien erakasle emazteak halaber. Akordiohoriek oro, edo asko bederen, egin dira armenmehatxupean.• General Motors amerikar autogintza haundiaere ez du hutsegiten oraiko krisia mundial ho-rrek. Bere urteko biltzar nagusian gerriaren tin-katzeko ezinbertzeak ez ditu ukatu berezikiEuropa aldean dituen lantegi merkatuetan. Hirulanguneren hesteak iragarri ditu Europan : batAnvers Belgikan, bestea Ellesmere PortInglaterran, bai-eta Alemanian : miliar bat etabiren arte hortako ekonomiak. Eta Amerikanberean egin beharko dituenak gainera, bixtandena, edo jada eginak ez badira. Horiek orainorbaiten bizipide lana, familiena, beraz jendexehearena ere.• Alemaniako Berlin kapitalean bildu diraEuropako G20 nazio elkartekoak denek elga-rrekin batean zer egiten ahal duten ikustekomundua inarrosten duen diru krisia hunenaitzinean. Angela Merkel aleman andereakerran duen bezala, ez da lehen urrats bat baizikizan biltzarre hau, beste urratsak izanen ditue-na egiteko bide hortan. Badituzte alabainanbakotxak beren ikusteko manerak pondubatean edo bestean, hala-nola Parisek, Lon-dresek eta Berlinek, eta ez ttipiagoak denek ereItaliako Berlusconiri eta Espainiako Zapateroriburuz.• Egiptoko Kairo (Le Caire) kapitalean bonbaedo holako zerbait jauzarazi dute turismoarijazarri nahi zuena 22 kolpatu eginez eta hori-etan Frantses bat. Mubarak buruzagiari aiherdirenak menturaz, hunek 80 urte ditu.

ATERAKO GIRELA...Lau orenez mintzatu ondoan langile sindikaten eta enpresaburu-elkarteen buruzagiekin, NicolasSarkozy presidenta agertu da telebixtako leiho ttipi hortarat.Hitzaldi bat frango laburra bainan aski baikorra nahi ukan duena egin, jadanik ere errana zuenaberriz azpimarratuz: krisiak mundu guzia joa daukala bainan badirela Frantzia baino aise gehiagohunkiak direnak eta denen buru Frantzia hein batean aterako dela, zer egiten dugun untsa kasueginez ari balinbagira segurik... Azkenean, azkarrago ere behar gintazkeela krisiaren ondotik...Ikusiz halere batzu eta besteen arrangurak, sozial-mailean indar bat akulatuko dela segurtatu du:laguntza gehiago lanik ez dutenentzat, mozkin-zergaren arintzea irabazi apalak dituztenentzat,formakuntza sailean errextasun gehiago lan-eskasak joiten dituen gazte askorentzat... Bada oro-tarat bi miliar eta erdi eurorena...

EZ ASKIErabaki horiek arras onak direla aditzen da hor gaindi bainan denbora berean ainitzen gostukoeskasegiak ere direla. Langile-sindikatek hori diote, jakin-araziz ez dutela segur uko egitenmartxoaren 19-an beharra den greba egunari... Ekonomiaz arduratzen diren frango ere gogoeta-tuak, gobernuak sustatzen duen indarra ez dela aparantziarik ere egiazko behar-orduen arabe-rakoa... Bestenaz ere, bankoen laguntzeko konparazione, aise sos gehiago nunbaitik ateratudela, bizkitartean banko batzuk jaz ere oraino, aroa hitsa edo ez hain hitsa, irabazi ederrak aitzinaegin dituztelarik, berrikitan agertu konduek erakusten duten bezala...

HAUXE DA SALOINA!Biziki polliki apaindu egon-gela batzu deitzen gintuen lehen saloinak. Oraino ere ba funtsean...Bainan hitz hori sartu zauku bestalde, eta gero eta gehiago sartzen ari naski, erakusketa handiaskorentzat. Hala nola laborarien eta laborantzaren Pariseko feria berezi horrentzat. Aurtengoa

larunbatean idekia da eta heldudenigande arte iraunen du. Sei ehun milaikuslier ibiliko direla hor gaindi, anto-latzaileek hein hori igurikatzen dutebehin! Besta giro batean joanen direnegunak. Ahantzi gabe haatik laborariekdituzten arrangurak. Europa-maileanaldaketa handiak aipu direlarik biharkolaborantza gogoan. Frantses gobernuaere bere aldetik plantatua delarik labo-rantzarentzat sail berri baten sustatze-rat. Noiz nahi aditzen delarik bestaldelaborariak ez direla ingurumenaz askiaxolatzen, ur sobera xahutzen dutela,batzuetan behar gabe, eta holako ateral-di frango... Auzi minberak horiek oro,

denbora berean laborari ainitzek agertzen dutelarik garapen iraunkor delakoaren griña, bideegokiagorik ez dela-eta geroari buruz...

ELE ONADena den, saloina hor da! 600 behi eta zezen, 650 ardi, marro, ahuntz eta aker, 150 zaldi, potto-ka eta asto, 60 urde, 2000 zakur, gatuak bestalde, zernahi oilo, indoilo, ahate eta puailleria,ahantzi gabe untxi edo lapinak, hor berean bada zer ikus! Bestalde oraino, jateko eta edatekogauzak metaka eta pilaka! Laborarien besta hori beti gormantena ere izana baita eta eskualdehortarik beti berdin segitzen baitu! Nicolas Sarkozy presidentak ere egin du saloinerat bere itzulia, ele ona emanez laborarieri, egonditen itxaropentsu, badugula laborantza azkar baten beharra. Jaz baino lasaiago ibili ere da, jazkexatu baitzen eta frango itsuski erasiaka arizan gizon batek etziolakotz eskua eman nahi. Aurten,bere ondotik bazituen alde bat txaloka ari zaizkion batzu, iduri kasik pagatuak zirela hortako... Ezbaita harritzeko bazterretik heieri so zauden batzuk halako irriño bat baitzuten ezpainetan. Errannahi balute bezala txalo heiek etzutela nehor biziki enganatzen... J-B D

2

Hauteskundeak igandean

Eusko legebiltzarrerako hauteskundeak igandean eginen dira. Emaitzenarabera, lehendakari postura zein izendatua izanen den erabakiko da.Halaber euskal gobernu berria. Kanpaina bete betean dira alderdi guziak,ezker abertzalekoak salbu hauteskundetara aurkeztea debekatua izanez.Inkestak ere lerro lerro argitaratuak dira, batetik besterako alde haundirikgabe. Azken inkestek, Deia eta Noticias-enak diotenaz, EAJ- PNVk 28edo 29 deputatu baluzke : duela 5 urte EArekin koalizioan lortu postuenheina, aldi huntan bakarrik aurkezten direlarik. Alderdi Sozialistak, irabaz-le haundienak, 24 edo 25 deputatu lortuko lituzke, 2005ean baino sei edozazpi gehiago. Alderdi Popularrak aldiz 15 ordezkariren ordez 11 edo 12lortuko luzke.Beste galtzailetan, inkestaren arabera, Eusko Alkartasuna, zazpirenordez, bat eta hiruren artean baluzke : orain artekoen erdiak. EzkerBatuari hiru deputatu emaiten dizkio inkestak orain arte bezala. Irabazlenabarmena : Aralar. Orain arte deputatu bakarra zuelarik, lauzpabostbaluzke inkestaren arabera. Orain arte euskal gobernua osatzen duten alderdiek (EAJ–EA, EB)Aralarrekoen laguntzarekin ere, zailtasunak izanen dituztela dio inkestak,gehiengoa lortu eta gobernu berriaren osatzeko. Sozialistek lortu lezaketegehiengoa PPren laguntzarekin edo EAJ PNVrekin koalizioan.

Lazkaoko PSEren egoitzaren kontrako atentatua Hauteskunde kanpaina bete betean delarik, lehergailu bat zapartatu daalderdi sozialistaren Lazkaoko egoitzaren aitzinean. Goizeko 3ak alderagertatu da leherketa. Bi oren lehenago ETAren izenean mintzo zen nor-baitek atentatuaren abisua helarazia zuen Donostiako DYAri. Ez da zauri-turik izan, kalte materialak bai aldiz. Beste indarkeria ekintzak ere gertatudira : Barakaldon eta Donostian EAJ-PNVren egoitzek erasoak jasandituzte kalte materialak eraginez.

Ezker abertzalearen hamabost ekitaldi debekatu dituGarzonekDemokrazia 3 Milioi (D3M) eta Askatasuna alderdi politikoei, martxoarenleheneko hauteskundetan parte hartzearen debekatzea, iragan astearteanhartu erabakia salatzeko, asteburuan antolatuak ziren 15 ekitaldi debekatuditu Garzon epaileak. Eritetxeratu behar izan dute epailea asteburuhuntan, pairatzen zuen zainetako krisia eta odol tentsio gehiegia gain-ditzeko.

Egunkaria-ren kontrako auzia Duela sei urte espainiar justiziak erabaki zuen Euskaldunon Egunkariarenhestea, ETArekin zer ikusia bazuela aitzakiarekin. Geroztik auziaren behadaude inkulpatuak izan ziren egunkariaren langile ala arduradunak.Egunkariaren Aldeko Taldeak elkarretaratzea deitu du Andoainen, MartinUgalde Kultur Parkean euskarazko egunkaria hetsia izan zelaoroitarazteko, Espainiar justiziari auziaren ezeztatzea galdatuz.2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearenaginduz, Egunkaria-ko egoitzak hetsi eta hamar lagun arrastatu zituenpolizak : Xabier Alegria, Luis Goia (2006an hil zena), Joan Mari Torrealdai,Pello Zubiria, Martxelo Otamendi, Xabier Oleaga, Iñaki Uria, FerminLazkano, Txema Auzmendi eta Inma Gomila. Uriak, Oleagak, Otamendik,Alegriak eta Auzmendik torturak eta tratu txarrak jasan zituztela salatuzuten epailearen aitzinean. Bainan salaketa hoiek ez zituen epaileak kon-dutan hartu eta segidarik ez zuten izan.

Irun Hiriko eleberriaren saria : Aitor Aranari Legazpiar Aitor Aranaren eleberria - Oskar eta Sebastian- izan da aurten-go Irun euskarazko literatura sariaren irabazlea. Euskarazko poesian LuisGarde Iriarte izan da garailea. 177 eleberri eta 190 poesia lan aurkeztuakizan dira sarirako. Eleberri sarietako irabazleek 25 mila euro eskuratukodituzte eta poesiakoek 15 mila euro. Maiatzean emanak izanen dira sari-ak Ficoban eginen den ekitaldian.

Mikel Laboaren aldeko omenaldia Donostian Donostiako parte zaharrean, San Juan karrikan, Mikel Laboa bizi izan zenetxearen atean, plaka bat ezarria izan da kantariaren oroitzapenetan.Donostian 1934 ean sortua, Mikel Laboa abenduaren 1ean hila da etaharen errautsak abenduaren 7an haizatuak izan dira Lesakan, Agiñamendian. Abendoaren 10ean urrezko medaila emana zion GipuzkoakoForu Aldundiak.

Pablo Sorozabalen opera berria Pablo Sorozaba euskal konpositore ezagunaren opera ‘Juan Jose’izenekoa emana izan da Donostiako Kursaalean lehen aldikotz. Berrogoiurte badu opera konposatu zuela. Sekulan ez da publikoki aurkeztua izan.Musikeneko orkestra gazteak eman du obra, Jose Luis Estelles zuzendarizuela.

Iberdrolak 2.860 milioi euro irabazi ditu 2008an Krisia ez da berdina denentzat. Hala nola Euskal Herriko argindar enpre-sak sekulan izan dituen etekin haundienak atera ditu jazko urtean : 2.860milioi euro, 2007an baino %21,5 gehiago. Eskoziako Scottish Powerenpresa erosi zuen 2007an eta Amerikar Estatu Batuetako Energy Eastjaz. Gaur egun munduko 44 herrialdetan lan egiten du Iberdrolak.

Behi ederrak beti agertzen dira Pariseko “Saloinean”

Sozialixten lehendakarigaia, Patxi Lopez, badabila jo harat eta jo hunat, arrosa bat eskainiz ikusten dituen emazte guzieri, bainan sondaien arabera alderdi Jeltzalea laiteke

halere nagusi…

Page 3: Herria 2996

BIDEA MOZTUA

Urruñan, Pausu alderateko errebidea moztua egon da aste bat osoa, lur peza batleherturik aitzineko astetan izan eurite handiaren ondorioz. Hori gertatu da Teilatu-Baitako gaina deitu tokitik hurbil. Teilatu-Baita izanki lehengo etxe bat, aspaldian de-sagertua. Frantsesez leku hori deitzen dute Croix-des-Bouquets, gurutze bat baze-lakotz hor nunbait eta zuhaitz parrasta bat inguruan, frantsesezko izenean lerratubaitira noizbait “bosquets” hitzetik “bouquets” hortarat... Dena den, azken urte hotan,aldi bat baino gehiago izanak dira hor lur-lehertzeak. Aldi huntakoa aspaldiko handi-ena haatik. Presaka behar izan dira obrak akulatu, obra pizkorrak denen buru, ehunmila euroren gastua edo berdin gehixago... Errebide hortan, bada beti pasaia handia.Zonbait egunez, errebidea moztua izanez beraz, autoek itzuli handi bat behar ukandute egin Urruña eta Hendaia arte hortan, hein bat hertxiak diren bide batzuetarik...

IGURIKATU BEHAR

Itsusia izan zen urtarrilaren 24-eko galerna hura eta lekuka kalte handiak eginzituen. Donibane Lohizunen, Urquijo auzoaldeko eraikin handi batean teilatuaairatu zen, familia askok behar ukan zituzten lekuak hustu. Geroztik obra batzu aku-latu dira eta jende gehienak berriz jinak dira beren etxerat. Salbu, gain-gainean biziziren bi familia, hauk oraino igurikatu behar. Teilatua dena berritua da bainan bizitegibatzu, aski fundituak izanik ura azkarki sartu baitzen, untsa xukatzerat utzi behardira azken obrak akulatu aitzin. Ba omen da oraino bi hilabeterena nunbait han.Denek ainitz estimatu dutena da herriko etxeak eta beste zerbitzu batzuk ere nola la-gundu dituzten holako kalteak jasan behar ukan dituztenak...

EUSKAL-ETXEA

Donibane Lohizunen, aurten ere izanen da euskal kulturari buruz sail berezi bat, jazbaino doi bat berantxago naski bainan biziki luzatu gabe, martxo erditan hasiko bai-ta. Gaia, euskal-etxea. Hitzaldi, ibilaldi, erakusketa, egitarau pollit baten pikoanezartzen ari dira, herriko etxea babesle, Euskal Kultur Erakundea partzuer.

ERREPRESIOA SALATUZ

Ziburun bilduak, Donibane Lohizuneko karriketan gaindi ibili dira bospasei ehun la-gun, salatuz berrikitan izan diren atxiloketak, gehienak herriko tabernak deitzen direnostatu horieri lotuak. Errepresioa ez dela aterabidea, hori dute azkar oihukatu,oroitaraziz urte bat barne Ipar-Euskal-Herrian berean berrehun bat lagun izan direlahola polizategietan atxikiak eta hori ezin onetsia dela...

DIRU GUTIXAGOREKIN

Donibane Lohizunen, herriko kontseilua bildu da joanden egunean eta aztergaizituen aurtengo aurrekontueri buruzko norabide nagusiak. Aurrekontuak berakmartxoaren 20-an eztabadatzeko. Azpimarratua izan da diru-sartze batzu ttipitudirela eta beraz sos gutiagorekin beharko dela itzulikatu. Kasu eginez beharko delaarizan gisa guziz, hortaz denak ados bainan zertan den gutiago xahutzen ahal horagertzen ikusmolde desberdinak... Auzapezak erran du elkarteeri eman laguntzakez direla oro har ttipituko eta herri-zergak biziki guti emendatuko direla, keinka haudenentzat minbera delarik ez dela zerga emendatzen sobera artzen ahal... Michèle Alliot-Marie barne-minixtroa etzen bilkura hortan, lehen aldia holako bilkurabat huts egiten duela, bainan Parisen egon behar Guadalupeko gertakarien gatik.

BENOIT TEILLERIA XAPELDUN!

Ziburun iragan dira hiru egunez segidan Frantziako xapelgoak golfeko jokoan. Sailgaitza, biziki ederki joan dena. Tokia bera ere arraroa eta beti untsa atxikia, horrekere ainitz munta baitu. Giro hauta burutik buru. Tokian tokikoak trenpu gaitzean,bereziki bi gazte biak guziz jeinutsuak eta jite ona dutenak, Benoit Teilleria, xapel-dun jalgi dena, eta Iñigo Urquizu, hau berenaz Hondarribiakoa, laugarren sailkatudena. Bi horien artean, bigarren elgarren par-parrean, Nicolas Joakimides eta OlivierDavid. Deneri ainitz gustatu zaioten zoin-gehiagoka, horri esker mugimendu ainitzizan baita, besta giro batean, Urdazuri ibaiaren bazter hortan...

3

HAZKUNTZARENAte-idekitze Egunak

Guzientzat, eskainirik, jateko eta edateko

Martxoaren 4an

AKAMARRE05 59 56 01 17

Martxoaren 6an

DONAPALEU05 59 38 72 72

Martxoaren 11n

EZPELETA05 59 93 90 91

Martxoaren 17an

HAZPARNE05 59 29 62 05

BAM HIRI ELKARGOAK GAS BEROKETA BEGIETAN

Hartu dute behar zen denbora ikerketen egiteko eta ohartu dira mundu za-baleko adituek gas beroketaz erraiten zutena egiaztatzen dela Baiona/An-gelu/Miarritzen. Hots, A63 autobidean egun oroz iragaiten diren 8500 kamioiaketa 30 000 auto ttipiak direla gas beroketa horren iturri nagusia, ez aldiz Baio-nako portuko industriak, jende gehienak lehen bixtan usteko zuena. BAM hirielkargoak egin klima ikerketak xifreak eta analiza xeheak eskaintzen ditu.Azterketen ondotik pikoan ezarri plana aurkeztu dutelarik, hiru elementuplazaratu dituzte : lehenik klima planak bere gain hartzen dituela Europakezarri epeak, %20 gas beroketa gutiago 2020 urterako, eta %75 gutiago 2050urtean. Bigarrenik franko urrun diruditen helburu horiek aitzinean, aurten bere-an 50 000 euroko inbeztizamendua burutuko duela BAMek. Hirugarrenikezagutzen ditugu orain klima plan horren batzordekideak : Jean Mixel VeunacMiarritzeko lehen axuanta buru, eta kidetan Georges Daubagna angeluarberdea, Martine Bisauta Baiones axuanta, eta Dominika Gibaud Gentili hau erebaionesa. Ez dute sobera erakutsi, BAMtiarrek beren bizimoldean ekarri be-harko dituzten aldaerak eta behar bada sakrifizioak zein izanen diren ; pentsadaiteke horrelako puntuen onarrarazteko “pedagogia” luze eta errepikatuabaliatuko dutela.

HEZKUNDE NAZIONALA ETA SEASKA HITZARMEN BERRIBATEN BIDEAN

“Xavier Darcos Hezkunde Nazionale-ko Ministroak gomitaturik, parte hartudut, otsailaren 20ko, ostiral honetan,Estebe Eyherabide eta Jean-ClaudeIriartekin batean, Hezkunde Nazionale-ko Ministerioa, Seaska Federazioa etaEuskararen Erakunde Publikoaren arte-ko hitzarmen proiektuari buruzko lan bil-kura batean.

Pozik gelditzen naiz, lehenik, ikusirikHezkunde Nazionaleko Ministerioak,Seaskarekin harremanen kuadroa hiruurterentzat finka lezakeen hitzarmenbaten izenpetzera heltzeko nahikariaadierazi duela.

Bilkura horretan, zeinetan AkademiakoErrektoreak parte hartzen zuen, ikas-tolek gure hizkuntza politikaren obra-tzean betetzen duten paper estrategi-koa oroitarazteko parada ukan dut. Ministroaren kabineteak ikuspuntu hori

entzun du eta jarrera eraikitzailea era-kutsi du, agerian ematen duena ikas-tolen sarearen garapena heldu direnhiru urteetan berma lezakeen sekuri-zazio prozesu batetara heltzeko nahika-ria duela.

Horretara heltzeko hizketa tekniko ba-tzuk abiatu behar lirateke ondoko egu-netan Ministeritza eta Seaskaren ar-tean, Euskararen Erakunde Publikoa-ren presentzian.

Pozten naiz ikusirik Ministeritzak beregain hartu duela euskararentzat nagusiden dosier hau, Akademiako Errekto-rearekin eta Ikuskariarekin eraman la-nen jarraipenean.“

Max BRISSON,EEP.ko lehendakaria

Azken ilabete hautan, sokatira gaitza daramate Hezkunde Nazionalaketa Seaskak, hunek hitzarmen iraunkor bat finkatu nahi bainanEstadua arrunt uzkur egonki.Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria mintzatuda gai hortaz Xavier Darcos ministroarekin, eta huna ondotik zermezu helarazi daukun :

frantsesez

BIARRITZ – Mediateka Otsailaren 28 an– 16:00etan

Mintzaldia “Buhameak etamaskaradak”

Hizlaria : Nicole LougarotNicole Lougarot xiberotarrak liburu bat idatzi du “ Bohémiens et mascarades – Del’influence des Tsiganes sur les traditions populaires du Pays Basque et d’ailleurs ”Gatuzain argitaletxeak laster plazaratuko duena.Barkoxeko gazteek apailatu duten aurtengo maskaradan ere, beti bezala funtsean,buhameak eta kauterak agertzen zaizkigu dena harrabots, zalaparta eta borroka.Baina zergatik erakusten ditugu manera horretan ? Eta beste herrialdetako maska-radetan eta ihauterietan ba ote dira horrelako pertsonaiak ?Galdera horiei Nicole Lougarot ikerlariak erantzunen die bere ikusmoldea emanez.Nicole Lougarot koreografoa da eta ikusgarriak kudeatu ditu : “ Ana non ”, “ Amarenalabak ” eta “ Oiherkoren trajedia ”.“Euskal kultura” saileko mintzaldi hau Biarritzeko Hiriak (Mediatekak) antolatzen duEuskal Kultur Erakundea partaide daukala.

MARTXOKO ETIOPIKOAK,

BAIONAN

Helduden aste guzian, martxoaren 2tik 7ra, iraganen da Baionan gaindi MartxokoEtiopikoak festibala, Ezkandrai elkartea antolatzaile, Beñat Achiary kantariakkudeaturik. Sei egunez, 250 artista nunbaitan, kantari, musikari, bertsulari, olerkari,ipuinlari, antzerkilari, dantzari, agertuko dira Baionako xoko moko frangotan, usaiazkanpoko tokietan gehienetan, eskailer, zubi, karrika, ostatu, komertsio desberdin(okindegi eta beste), liburutegi, apartamendu… toki horiek guziak publikoari idekiak,harreman zuzenean, elkartasunezko giro berezi batean. Hemengo kultura eta urrun-goak nahasirik, inprobisaketari ere toki nasaia emanez. Gabon, Etiopia, Kurdistan,tziganoak, kubanoak eta bertze asko juntatuko dira euskal kulturari, kontzertu, poe-sialdi, antzerki, musikaldi, bertsu… Hots denen gostukoa eginen du festibal berezihorrek. Egitarau mamitsua, hemen xeheki ez dezakeguna eman, hortarakoirakurleak jo beza “www.ethiopiques.com” webgunera. Azpimarra ditzagun halere bihitzordu berezi : Mikel Laboari eskainiko zaion omenaldia Bar du Marché ostatuan,martxoaren 6an, ostiralez (21:00) eta azken kontzertua martxoaren 7an, larunbatez(21:00) Espainiako kulturetxean, Marokako eta Euskal Herriko kantak. Festibal horiiraganen da gehien bat Santespietan, bainan ere Gurutze Saindu auzoaldean,Baiona Ttipian eta Baiona Hiri Erdian.

Astelehen goizean, Baionako de Lesseps kaia bazterrean, Aturriko Djebelle ibai-untzi gainean,"Martxoko Etiopikoak" festibalaren aurkezpena, ezkerrean Beñat Achiary,

eskuinean Laure Mollier baiones kantaria

Page 4: Herria 2996

4

HAZPARNE

ELEKTROTASUNA 2Elektrotasuna I-en arrakasta eta gero, EHZ-ak esperientzia erre-pikatzen du, musika elektroniko buru ezagunetarikoak EuskalHerrira etorraraziz: Birdy Nam Nam (BNN).Martxoaren 14a, negu undara markatuko duen eguna izanen da.EHZ elkarteak, Birdy Nam Nam elektro eszenako talde arrakas-tatsua programatzen du. Crazy B, Lil’Mike, Need eta Pone, lauDj ezagun hauek BNN taldea osatzen dute. Euskal Herrikopublikoa aztertzeko asmoarekin datoz. Haien azken diskoarenkalitatea ikusiz («Manual For Succesful Rioting»), martxoaren14 eko gaualdia «elektrikoa» hitzemaiten daukute. Gau hortan,Mendealako taula gainean ez dira hauek bakarrik izanen. Halanola, Dj Mon Colonel-ek ere afitxa bera banatuko duen. Gai-nerat, EHZ-ek bere ohizko filosofian jarraiki nahi duelako, he-rriko eszenari ere toki bat atxikiko dio : Dj Skillz miarriztarrak,gaualdia irekitzeko parada izanen du martxoaren 14 eko gauhortan.

Ihauteriak - Hazparneko ihauteriak ospetsuak izan diraaurten. Ilabete hunen 12an hasirik Kaxkaroten ateraldiarekin,22an bukatu dira, aspaldiko partez, Ihauteriz, izanak ez zirenbehi lasterrekin. Egun jendetsuena larunbata izan da “Zan-pantzar” egunarekin. Hau erabili dute Hazparneko herri elka-rtean barna egun guzian eta jendea ehunka etorria zen hunenauziarentzat plaza karkanaren erdirat. Ainitz elkartek partehartu dute ospakizun horietan eta molde hortan, ihauterienohidura arrapiztu gure herrian. Goresmenak Eihartzekokideeri kudeatzaile lan hori eginik eta ere ikastegietakoerakasleeri, haurrekin gai huntan egin lanarentzat.

Xahar etxean ere - Iragan astean, Jeunes Basques elkartekodantzari eta kantariek aratsalde goxo bat eskaini diote xaharetxeko pentsoner guzieri. Batzuek, ezagutzen zituzten kantu-ak emanez kantariekin batean eta bertzek soinuaren doinuaeskuz zatikatuz berdin ere atabal baten gainean joz, arras giroonean iragan da ikusgarri ordu hori. Adinekoeri buruz ikustateahamen batek berotzen ditu bihotzak eta argitzen begi-tarteak.

Urraska - Joanden igandean ikusgarri eder bat antolatua zenMendealako antzokian. “Urraska”, Benoit Lamerain, soinulari-aren sorkuntza bat da, berrikitan Baionan emana izan dena,lehen aldikotz. Dantza et antzerki ikusgarri bat da, KoldoAmestoy-ek berak idatzi eta kondatzen duena, nunbeitikentzuten den botz batean. Ikusgarri gaitza, 20 dantzari eta 9soinularik eskaini daukutena. Bizkaitar familia baten bizia kon-datua da ikusgarri huntan, arrantzale eta laborari gizartebatean, amodioa, emaztea eta bizia doaz beren bidean, egunikaragarri hura arte. Bet betan merkatu egun batez, astele-henarekin, hegazkinen orroa entzuten da, Elizako ezkila jo tajo ari da eta zirena oihartzunek estaltzen dituzte jenden oihueta garraziak, lehergailu uhar bat jausten da Gernikaren gai-nerat. Ikusgarri hunen parte hunkigarriena, sendimendu latzbat hezurretaraino sarrarazten duena. Dantzariek ederkipasaarazi daukute gertakari horren larritasuna. Ordutik,presondegia, asmu eta ametsez osatua laugarren zatia.Askatzea, herritik ihes joaitea eta azkenekotz familia etalagunekin berriz elgarretaratze baten pesta giroan bukatzenda ikusgarri paregabe hori. Mendealako 500 jendeeri ezzaiote beren aratsaldea dolutu.

Xahar etxean

Indar ahalez mugatua den presoa

KANBO

LARRU HAIZETARA antzerkia - Korrika kulturala barne, etatokiko gau eskolak antolaturik, Ez Dok Hiru Bikoteatro antzerkitaldeak emanen du LARRU HAIZETARA antzerkia, otsailaren28an, larunbatarekin, aratseko 20.30etan. AurresalmentakBaionako Elkar megadendan eta Itsasuko gau eskolan.Orroitaraz dezagun ere Korrika pasatuko dela gure herrianmartxoaren 30ean, astelehenarekin, goizeko bederatziakinguruetan.

Kaxkarotak - Negu honetan, ohidura den bezala Kaxkarotakibili dira gure karriketan. JEIKADI, herriko taldeko dantzarigazteak agertu dira hor bainan horiekin baziren ere dantzarizaharrago batzu tropa eder baten osatzeko. Denetan ongi etorrihoberena ukan dute. Talde osoaren argazkia aurkitzen ahal daPHOTO GERARD argizkilariaren dendan, elizaren ondoan.

Photo GERARD KANBO

ITSASU

Antzerki umoristikoa - Itsasuko Gau Eskolak antzerki umoris-tiko bat proposatzen du larunbat huntan, otsailaren 28an, Kan-boko AIEC salan, aratseko 8.30etan: “Larru haizetara”, afixakdioenaz “Ez dok hiru bikoteatro”-ak eskainirik. Korrika Kultu-ralean sartzen den ekitaldia da. Sartzea 7 eurotan da, 6eurotan Korrika laguntzaileentzat. Sartzeak eros daitezkeItsasuko Gau Eskolan edo Elkar Megadendan Baionan.

Txistulariko mus xapelketa - Iragan otsailaren 8an bururatuda aurtengo edizioa. Hau ere arras arrakastatsua gertatu da :Euskal Herri lau kantoinetarik etorri 140 bikotek parte hartudute eta umorea izan da nagusi. Baina irabazleak ere beharziren ! Finala nagusia eraman du Urkoiko Etcheverry-Ondartsbikoteak Itsasuko J. Pierre Urthiague eta J. Baptiste Olhagaraybikoteari nagusituz. Kontsolamenezko saria eraman duMinaberry-Laborde Kanboko bikoteak Etchegaray-MochoBidarriko bikoteari nagusituz. Eta bigarren kontsolamenezkosaria eraman du Dermit-Etcheto Lekorneko bikoteak, IrisarrikoGoity-Duhalde bikoteari nagusituz. Finala ondoan sari banaketaizan da eta, bistan da, bazkari on bat guzientzat, heldudenazaroko hitzordua finkatuz.

SENPEREPetto bat - Ganden astean kazeta huntarat berriak igortzeanegin dutan pettoa nahi dut aitortu. Ezarria nuen SPUC kirolelkartearen besta izanen zela otsailaren 21ean larunbatez.Bizkitartean ez da batere hola. Otsailak eta martxoak egutegibera izanez hor ez aski kasu eginik egin dut nere pettoa.Beharko nuen ezarri martxoaren 21erako larunbatez eta ezotsailean. Uruski kazeta hau eskuratu aitzin etxe bakotxakukana zuen paper osto bat zoinak baitzion martxoaren 21eanzela besta hori. Nik kazetan ezarriari fidatuz norbeit balitzdebaldeko urrats zerbeit egin duenik otoi barka dezadala.Ondoko egunetan berriz oroitarazia izanen da besta horrenberri.

Pilotan xapeldunak - Pasaka trinketeko joko zaharrean berrizere xapeldun ditugu Peio Noblia eta Pantxoa Laduche, EuskalHerriko finalean Hazparneko Larronde anaiak garaiturik. Ohoreeta goresmenak gure xapelduneri. Orai berean Frantziakoxapelketan abiatzen dire. Agian kar eta xantza bera izanendute bururaino.

BAIONABaionan KantuzOtsaileko adixkide kantarien hitzordualarunbat huntako dugu, iduriz oraikoanaroaren laguntzarekin. Oraikoan ere Tun-tunak lan egin du ere programarenaberasteko eta bi kanturen lantzen ari damemento huntan : “ Mende laurden bat ”Xabier Amuriza eta Mikel Urdangarinenbizkaitar kutsu haundiko kantua etaOskorriren “ Topa dagigun ” abesti eza-guna. Dena den programa osoaren ze-rrenda, Tuntunak ideki berria duen webgunean aurkitzen da, www.baionan-kan-tuz.com helbidean, kantu berrien soi-nuarekin eta denak. Joan horren ikuste-rat eta larunbat arte.Ipar Baionako hondakin eremuazinkesta irekiaIpar Baionan, Leclerc supermerkatutikurruntxago, Batzeko eremuko zazpi hek-tara eterditatik lau hartuko dituen hon-dakin guneaz inkesta publikoa ireki dutejoan den astelehenean ; martxoarenazken eguneraino badira beraz bost asteproiektu horren ikusteko eta hainbat hi-tzordu hartzeko bultzatzaileekin.Xede kozkorraKolore horiko zakuetan ezartzen ditugunpaper, metalki, plaztikakiak bereiztekote-gi bat eraiki nahi dute, urtean hamabosthogei mila tona bereiziko dituena. Horrenondoan beste eraikin larri batek bestehondakinak bereiziko ditu : hondakinorganikoak bastiza hetsian ezarrikodituzte, brentsan egoitearekin emanenduten konposta xeheki lantua izan beharliteke, pentze eta landen ongarri fidaga-rria izaiteko gisan. Gaitiko hondakinakbehar diren gune haizetsu eta tresnatue-tan pasaraziko dituzte, paperkiak etametalkiak bereizteko gisan. Auzotarren defentsa komiteaAuzotarrek urtarrril honetan sortu dutendefentsa elkarteak hiru oharpen larriplazaratu ditu : hondakinen usainek etajusek ingurua pozoindatuko dutela, horibi l iko diren kamioiek errepideaestokatuko dutela, eta Batzeko oihanaosoki deseginen dela. Biltagarbik puntuzpuntu ihardesten du : hondakinorganikoak erakituko diren gunea hetsiaizanen dela eta airea ongi bahetua ; ibil-gailu trafikua % 0,15 ean emendatukodela bakarrik, eta Batzeko hiru hektaraoihan geldituko direla. Auzotarrei gehitubehar zaie Baionako ezkerreko opo-sizioa, honek galdatzen du bilkura pu-bliko bat ikuspuntu guziak agerianemanak izaiteko gisan.Xedearen eragin ekonomikoaBiltagarbik hitzemaiten dituen tratamenduhoriek oro dioten bezain eraginkorrak iza-nen diren denborak erranen du alabaina,haatik Biltagarbik nahikunde ikaragarriaerakusten du gauzak hitzemaiten duenbezain ongi aterarazteko. Bide nabar bizenbaki : berrogeitamar mil ioi eurogostako da proiektua bere osotasunean,2010 eko udako jakin behar liteke zeinenpresek eraikiko duten proiektua ; etaberrogeitamar lan postu oso sortu beharlitezke bi tratamendu guneen kurri-arazteko. Batzeko unitate bikoitz horieraikitzeko artean, Biltagarbik hamabost“ bereizketaren enbaxadore ” ezarriak

ditu Baionesen bisitatzeko eta bereizke-tara bultzatzeko, bizi duten egoeratik abi-atuz. Bestalde, inkesta publiko horrenkari martxoaren 4, 10, 19 eta 31 arra-tsaldez arartekoek publikoa errezibitukodute.Mayou zubian obra larriakHarrigarri badirudi ere, adituek haladiote ; aitzineko uholdeen indarrak dioMayou zubiari funtsezko kaltea ekarri,zubi ezkina atxikitzen duen pilarearenparte bat eraman baitu berekin. Behin etaberriz burutu ikerketen ondorioz zubiahetsi dute obra kozkorren egitekohemendik eta ekaina artean.

Bereizketaren enbaxadoreak

LUHUSO

“Lur-oso” ikusgarria - Horra jadanik 10 urte sortu zela1999ko otsailean, denek ezagutzen dugun “Polliki” dantzataldea. Aurten, martxoaren 27an, ortzirale arrats batez, Luhu-soko kultur gelan, 10 urteen ospatzekari, kantuz, musikaz etadantzaz osatua den “Lur-oso” ikusgarria iraganen da, uraren

gaiak gidaturik. Honek, bertsuak baita ere, Bizkaiako, BaxeNafarroako, Xiberuko eta Lapurdiko dantzak erakutsikodauzkigu. Ez da dudarik herritar asko ari direla karraskanberen bozaren moldatzen eta dantzen errepikatzen deneriarrats goxo baten pasarazteko.

Page 5: Herria 2996

5

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

DONAPALEU

LibertimenduaMartxoaren 1ean, igande goiz hun-tan, Kitzikazank antzerki taldeaketa Burgaintzi taldeko dantzariekkabalkada abiaraziko dute 10etarikaitzina, igerilekutik abiatuz, Dona-paleuko karriketan barna.11etan, merkatuko plazan, liberti-mendua emanen dute, bakotxabere hartan aldizka, zirtzilak berenziminokeri eta ele librean, dantza-riak antrexant doble eta bolantenmila koloreen dantzan. Artetik, hordituzkegu gazte horien ber adine-ko bertsulari gazteak, Bixente etaMattin Luku, Bixente Hirigarai etaTxomin Elosegi.Ondotik aperitifa eta bazkariaAiretik gelan zerbitzatuko dituAmikuzeko ikastolak. Arratsaldealaia, kantatua eta dantzatua hi-tzemaiten daukute, bertsulari etatxarangek gurekin jarraikiko bai-tute pesta.Galdegina da bazkaldu nahidutenek beren izena emandezaten 05.59.65.76.15 edo06.81.51.96.83ra, antolakuntzaerrexteko gisan.

Memento ga-rrantzitsua izanenda Amikuzeeskualdearentzat,berriki Garazialdean berrizabiarazi ohiduragure eskualdeangozatzen ahalkobaitugu aurten. Ezhutsegin arren.

IHOLDI

Sei xaharrak - Aurpegiak alai ditugu xaharretxe berrian : Etxoinberriko Jana Mari,Gohanetxeko Ernest, Larrondoko Joanes, Sadarreko Erramun, Peireko Jan Batit etaHaurtoñeko Justin. Gainerat elhe ona guzietaz eta guzientzat :-”Zoin goxoak diren langileak, kasik denak euskaraz mintzo. Biziki goxoki gituxu.-Denak batiuxu eta jatekoa zoin ona !”Ze plazerra horien entzutera ! Segi hola-hola. Gu jinen gizaitzue bai… bisitari.

M.A.

AIHERRAAiherrako internet sareaz, bilkuraortziralean - Badira Aiherran “toki xuri-ak” deitzen diren guneak. Hemen ezinda internet errezebitu. Aterabide batatxemaitekotan, Aiherrako Herriko Etxe-ak hitzarmen bat izenpetu du Departa-menduko kargudunekin eta WIMAXizeneko sistema bat proposatzen dute.Ondorioz, 13 metroko haga haundi batxutik ezarri beharra dute Salaberrikobor-da ondoan. Gertatzen dena da, askotokitan hautu hau errefusatzen dutela,omen lanjerosa delakoan.Gai huntaz, informazio bilkura bat anto-latzen dute, ortziral huntan, otsailaren27an, Denen Etxeko gelan, arratseko8.30etan xuxen.Interesatua dena, jin dadila !

Museko xapelketa, afari on batekinbururatzen… - Multxoetako partidakbururatuak baitira, hemendik laster jakinbehar ginuke zoin diren kantonaletakohaitadetan parte hartuko duten 6 herritarpare hoberenak. Anartean, lehen 2pareak, hauiek dira : SébastienEtchegaray-Patrick Mastoumecq eta JonOyhenart-Herve Parachou. Beste 4pareen hautatzeko, azken haitadakmartxoaren 7an eginen dira Attatean,arratseko 7etan. Ondotik, muslari etamus-zale guziek deneri idekia den afaribatean parte hartuko dute, arratseko9etarik goiti. Huna 20 euroren truk jas-tatzen ahalko dena : salda, amarrain

errea perrexilarekin, xerrikia lursaga-rrekin, entsalada, ardi gasnaerreximetarekin, bixkotx, kafe etaondoko. Izenak, martxoaren 5eko,Attateira deituz (05 59 29 64 23) emanbehar dira. Ongi etorri deneri !

Kantorearen errepika, larunbatean -Apirilaren 19an da iraganen Donapaleunaurtengo korala edo kantoreen elga-rretaratzea. Anartean, egun horrenprestatzeko, kantuen ikasten ari dirabatzu eta bertzeak. Ttoma Ospital,Pariseko kontserbatorioan den herritarmusikari trebea hor baitugu bakantzadenbora hauetan, hunekin errepika bateginen dute, larunbat arratsean, Aihe-rrako elizan, 8tan. Tenoreko jin ditelakantari guziak !

Irulegiko irratiaren kanpaña - Herrikogazteek jakinarazten daukute Irulegikoirratiaren eskea helduden larunbatetikgoit i hasiko dutela. Gazte batzupasatuko dira ondoko egunetan etaastetan zuen etxetan. 27. garren urteada diru biltzeko kanpaña hori egitendela. Zuen laguntza, entzule guzienlaguntza beti beharrezkoa baita hoin-bertze zerbitzu egiten duen irratia-rentzat, ongi etorri hoberenaren egiteagure etxeetan presentatuko diren gaz-teeri edo laguntzaileeri, galdatua zauku.Aitzinetik eskerrak !

LASASortze - Badu jada bi edo hiru aste Iguzkitan etxeko Idieder aitama gazteak bigarrenseme batez aberastu direla. Baptiste izendatu dute. Thomas anaiak jostatzeko lagunaukanen du ixtant bat pazientzia hartuz geroz. Goresmenak familiako guzieri, partiku-lazki M. Laure eta Beñati. Zuen guzien maitasunean osagarri on batek lagundurikhaundi dadiela sortu berria.

M.G.

IRISARRIEskubaloia - Irisartarrek Trebes-Badens-eko jokolariak garaitu dituzte, beranteko par-tidan, joanden igandean, 35-28. Partida erditan : 17-9. Garaipen nahiko errexa,Alexandre Mellouk, Frantxoa Jaureguy, Tamas Marchis, Paul Darritchon, RomainDupuy eta Simon Perez on batzuekin. Sailkapeneko beren lehen tokia indartzen dutegisa hortan irisartarrek. Larunbatean, Billere-ra doatzi, multxoko 12garrenaren kontrajokatzera.

BAIGORRI

Dolu - Ortziralean, bere azken egoitzara segitu dugu Jean-Michel Lecuona. Guardasemea, Baigorrin sortua eta hazia, Angelun bizi zen, Baionan lan eginez. Bi semerenaita, supituki pausatu da, 57 urte zituela oraino. Ortzegun goizean, laster hedatu daberria, Jean-Baptiste Irastorza, gure okina edo bolanjera, supituki pausatu zela, 65urtetan. Bere aita zenarekin, Urepeletik etorria zen Baigorrira eta hemen labetegiberria muntatua. Bi seme alaben aita, ederki laguntzen zuen Ramuntxo, bere segidahartua duen semea. Gizon goxo eta izpiritu ideki eta argiaren orroitzapena uztendauku. Larunbat arratsaldean iragan dira ehorzketak Urepelen, jende ostea biltzenzela azken agurraren egitera eta penetan den familia guziari bere atxikimenduarenekartzea. Nahigabetan diren bi familieri, eskaintzen ditugu gure doluzko agurrikberoenak.

Zaharrer Segiren biltzar nagusia - Otsailaren 28an, larunbat arratseko 18.00tan,pilota elkarteak eginen du 2008ko biltzar nagusia. Hortara gomit dira batasuna goraatxikitzen duten guziak : pilotari, burraso, pilotako eta herrietako arduradun, irrati etagisa batez edo bertzez, beren laguntza ekartzen duten guziak. 2008ko gora behererbehatu eta, bakotxak ekartzen ahalko du bere ikusmoldea, ondotik, batasunakagertuko ditu ondoko urtetan dituen behar orduak pilotarentzat. Plaza Xokon iraganenda biltzarrea eta ateak orori idekiak dira. Dena giro hoberenean burura dadin, izanenda zintzurraren bustitzekoa eta estomakaren satifatzekoa.

Errugbia - Joanden igandean US Nafarroak Nogaron galdu du 6 – 19.

HELETA

Jesus Aured-en kontzertua - Ostiral arats huntan(21:00), Jesus Aured eskusoinulariak kontzertu bateskainiko du Itsasoa ostatuan, bere azken diskaaurkeztuz. Memento goxo baten mentura. Sartzea 7eurotan, urririk 14 urte arte.Eta biharamunean, larunbat aratseko 6etatik 8etarainomusean artzeko parada eskaintzen du Itsasoa ostatu-ak, giro hoberenean, ilabeteko azken larunbat guziezegiten duenaren gisa.

Jesus Aured

ALDUDE

Aneta Bokaleko - Arbe-ratzen eman ondoan, ostiralarats huntan (21:00)Aldudeko Sanoki gelaneskainiko dute KoldoAmestoy kondalariak etaPantxix Bidart musikariak“Aneta Bokaleko” ikuskizuna,Korrika kulturalaren karietara.Itsasoa eta euskaldunak…aspaldiko historia. Aturri iba-iatik Ternuaraino bidaiarazikogaituzte bi artistek, bidenabarbale ihizia ere kondatuz.Koldo Amestoy historio kon-dan eta kantuz, PantxixBidart kantuz eta musikari.

IZTURITZE

Hirugarren adinekoen eguna - Urteko egun haundia zuten herritar hirugarrenadinekoek joanden otsailaren 18an. Herriko gelan bildu dira goizetik Gaztelu berenelkartearen biltzar nagusiarentzat. 2008ko gora beherak eta aurtengo xedeak aipaturikarduradun berriak hautatu dituzte : lehendakari J. Pierre Arotçarena Bordagaraikoa,hunen ordain edo laguntzaile Bernadette Mendiboure Sathaitzekoa, idazkari Candiardanderea, diruzain Etieneta Haramboure Bitxiateikoa. Jan aitzinekoak hartuz bururatuduten biltzar horren ondotik 30 bat presuna elgarretaratu dira Seroratea jatetxekomahain onaren inguruan, herriko etxeak eskaini bazkarian. Denentzat atsegingarri izanden egun goxoa urte guziz bezala.

DONOZTIRI

Herriko gorabeherak 2008an - 6 sortze, 8 heriotze, 5 ezkontza. Bat bertzearekin urtehainbatekoa hobe, segur.

Musa - Union Basque mus xapelgo handian parte hartzeko, haitadak izanen diraigande 8an arratsaldeko 2 orenetan, elgarretaratzea 2.30etan hasteko gisan. Sanokinizenak eman dituzten guziak gomit dira hor kausitzerat, faltarik balitz igor otoi ordainbat. Haitada guziak edo gehienak bederen egin ondoan nahi duenarentzat izanen daahotara baten jateko mentura. Aitzinetik milesker eta xantza on guzieri, Baionakoondar haitadarateko bidean.

A.A.

“Paisola idek !”

libertimenduak

eskainiko du irri eta

omore on

Koldo Amestoy eta Pantxix Bidart

Page 6: Herria 2996

Abiadura haundizko Inter-netaren (ADSL) sareak hutsguneak baditu barnekalde hon-tako xoko frangotan.Lehenbiziko so batez, ulertzekozaila dena da izpi optikoarensarea izana arren hemengo es-kualdeetan gaindi France Tele-comek ez duela uzten Kon-tseilu Orokorra “Boîtiers spéci-fiques” edo kokagune batzuenezartzerat. Azken horiei eskerADSL sarea zabaltzen ahal daFrance Telecom jabe den biga-rren mailako sareari, jakinez,kokagune batetik beste bate-tarat abiadura atxikitzen delamanera hontaz kobrezko etamendrezko hari txar batzuen-gandik ere.Arazoak zendako diren ?Monopolio haundi baten oz-topoak direlako merkatu batenbahitzeko, jabetasun desberdi-nen auzia delako edo gurehautetsi batzuen gaitasun es-kasaren gandik ?Hala nola, Xibero aldeko sudurluze batzuei esker jakina izanda izpi optikoa badabilala kan-tuz ongi dakien deputatu batensorterritik hurbilak direnBiarnoko mendate goi gorenbatzutan.

WiMax teknologiaz jadanik bali-atzen diren departamendubatzuetan (94etarik soilik 11) di-tugun datuekilan konparaketabat dizuegu aurkezten hontanbertan alternatibetarik bateki-lan: satelitakoa.WiMaxarekilan TB-rik ez dalortzen. Telefonoa kalitate er-

tainekoa da eta kontseilatua dausaiako harpidetzaren atxi-kitzea. ADSLaren batazbesteko habiadura 0,7megakoa dela ta bestalde har-tako igaitekoarena 128Ko-koasoilik dela batzutan salbu (osoguttitan) 256Ko-taraino badire-larik,jasotzeko gunean bi orde-nagailu ta telefonoa bertan ar-itzen badira habiadura za-tikatzen da.Bestalde, hedagailuen arteanarbolak eta muñoak azkarkimurrizkorrak dira. Huts guneakgerta ditaizke noski Donaixtiedo Ezterenzubi bezalako herribatzutan .Hileroko harpidetza 29 €koada, gehi 10€ telefonoarendako.Haren uhainak karratuzkoak(=berdinezko sinusoidalak)direlakoan kaltegarrizkoak dirata pundu honen biderkatzekohiperfrekuentzietan kokatzendira.

Satelitak aldiz TVak lortzenditu. Telefonoa txarra, eta hobeda usaiakoaren atxikitzea(geroari begiratuz konpontzenahal dela omen, azken hori).ADSLaren habiadura desberdi-nen araberako harpidetzakbadira.Hileroko harpidetza apalena29€koa da eta igaiteko abiadu-ra 500Ko-koa.Harpidetza profesionalarena69€koa eta igaiteko habiadura2 mega-koa, ixurtzekoa 8megatan delarik!Jasotzeko gune batendako 35-40 ordinagailu eta TV batean

hornitzen ahal dira abiadura za-titu gabe. (CPL sistemari eskerauzoen artean partekatzenahal dena!!!) Ez da arbol edomendi arazorik satelitarekilan.Zuzenezko numeriko teknikotik(linéaire numérique) denaz gaineta teknikariek diotenez ez dukaltegarrizko uhainik zabaltzen.

Jadanik kaltegarrizko eragine-taz xeheki garatu gabe, eta se-gur aski gizaki ta abereen o-sagarriarentako ez dira ttipiakWiMaxaren kasuan, berezikiparaboletatik haratekoetan ere,ohartzen ahal gira alternatibarikbadela eta gainerat, satelitarenkasuan deusik gostarik gabeKontseilu Orokorrari...!Nolaz digute beraz holakoteknologia txar bat inposatunahi ?Kukuruku eder batzuen oi-hukatzeko hedabide batzuetan,nun eta nola internet sarearidoakionez estaduko bigarrendepartamendu aitzinatuenadela 64koa ?Beste departamendu batzukgibelerat ari direlarik hedagailufrango eraiki ondoan, hemen,den gutieneko WiMaxaren aur-kako mugimendu batzukseinalatzen direneko, bat-batean hedagailuen eraikitzekoabiadura ADSLaren bezain za-lua dugu. Hala nola, herri zoin-batzutan jaun kontseilu orokorbatzuei plazer egiteko, eraik-itzeko baimenak emaiten direnherriko kontseiluetan eztaba-datu gabe.WiMax afera honeri begiratuz,gaitasun eskasaren ondoko u-rratsa arduragabekoa daitekelaiduri luke.

Eric Etchamendy, Amikuze-Oztibarre-Iholdi kolektiboko

kidea (Ariana-Hari)

6

GORPUTZA ERRETZEAZ

KULTURA SAILA

Bahituak : Mundu guzian badira bahituak. Asian dudarik gabe, kontutanhartuz Afghanistan, Pakistan, Iran, Irak, Gaza eta bertze. Berdin Afrikangerla dagoen toki guzietan. Nola ez Ameriketan FARC-ekoek segitzenbaitute. Ozeania eta Europa ere sartzen dira saltsa horretan, bahitu guti-agorekin nahita ez.

***Guadalupe ugartea : Hilabete oso bat iragan da eta ez du nehork erhi tti-ttila ere altxatu. Egia da ugarte hori Parisetik biziki urrun dagoela : pentsa !7000 km. Hango funtzionarioek %30 bat gehiago irabazten dute bizia karioadelakotz. Horrek erran nahi du funtzionarioak ez diren bertze langile guziekbizi behar dutela bizia kario den ugartean. Non dago frantses lema famatu-aren bigarren hitza : berdintasuna ? Aspaldian ahantzia, lehenik esklabozirelarik, gero nagusien menpeko eta duela 60 bat urte departamenduabilakatu zelarik berdin desberdintasunean bizi.Badu hilabete oso bat hasi dela greba, lehenik ezantzaren kariotasunarenkontra, bainan erantzunik gabe egon da, alde batetik komunikabideek ezzutelakotz deus aipatzen, barneko ministeritza muturik egonez, azkeneanigorriz Jego ministro ordea eta lortu zuen akordioa ezabatuz Parisen. Hil batizan delarik, orduan konturatu dira Parisen gaizki zoatzila ugarte hartan etabertze ugartetara heda zitekeela nahasmendua, Martinikara edo Reunionugartera. Orduan, iratzarri dira Eliseoko jauregian, nagusiak gonbidatudituela hango hautetsiak zerbaiten eskaintzeko. Hortan gaude orain.

***Des racines et des ailes : Korsikako itzulia eskaini digute joandenasteazkenean. Bidaia ederra bai itsas bazterretan, hala nola Bonifazion edoAjaccion, bai mendietan, ikusiz herri ttipiek dauzkaten ondareak elizetan,gazteluetan eta zein atxikia jendea bere herriko ondareari.

***Fils de rojo : Gorrien semea, hala deitzen da larunbatean Akitaniakotelebixtak eskaini digun emankizun ederra. Ortiz, Paueko unibertsitatekoerakaslea espainiol errepublikar baten semea da. Ixilean egon den garaia(1931-1939) nahi du berpiztu. Egia da ikusten zela nun nahi “Por Dios y lapatria” hil ziren zerrendak. Eta bertzeak ? Hamasei euskaldun apez tiroka-tuak dituztela frankistek ez da sekulan ahantzi behar.

***Errugbia : Baionak irabazi du Perpignan-en kontra (19 eta 13) eta, beraz,gelditzen da bosgarren sailkapen orokorrean. Miarritzek Brive-tik ekartzendu pundu bat han galdurik (19 eta 15). Akizek galdu du etxen Castres-enkontra (32 eta 16). Mont de Marsan eta Bourgoin elgarren bete (16 eta 16).

J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

IRAKURLEAK MINTZO

EUSKAL IRRATIAK

WiMax edo hautetsi batzuen gaitasun eskasa

Otsailaren 28an, 14.00 : “Maskaradak, toberak etakabalkadak” : AnuntxiARANA, etnologoa.Berriz zabaldua : Martxoa-ren 2an (23.00) ; 3an eta5an, 14.00 eta 20.15

Martxoaren 1ean, 20.15 : “Erligioa gure gizartean”,Jesus-Mari MUJIKA-renlekukotasuna + bertsuak :Andoni EGANA eta JonSARASUA (2/3)Berriz zabaldua : Martxoa-ren 4an eta 6an, 14.00 eta

20.15Kronikak egunero, 7.15,14.45, 20.45 : Igandea 1 : Misionesten oi-hartzuna - Jules Lahargou.Asteartea 3: Jondoni PauloApostuloa – Gure garaia-rentzat misionest bat –Pierre Andiazabal.Asteazkena 4 : Kristau be-hako bat – Andde Ithurbide.Osteguna 5 : ATD _Monde.Ostirala 6 : Herria astekari-aren prentsa bilduma – Ja-mattitt Dirassar.

Otsailaren 26a, osteguna • 19.00 : Mintza leku, hegoEuskal Herriko lege biltza-rreko bozakOtsailaren 28a, larunbata• 14.30 : Errubia BO/Akize• 18.30 : Zango balona Avi-ron /Creteil Martxoaren 1a, igandea • 09.30: Gure Bazterrak Haltsutik

• 10.30: Meza Baionatik • 12.30: Gure arbasoak, Fermin Zuburu eta Xan Laxalt arotza • 15.30: ErrubiaNafarroa/Aramits.

Martxoaren 2a, astelehena • 19:00: Zer dioxu, Mixel Oronos euskaltzale,musikari eta idazlea

OTSAIL OSTEGUNAK DONAPALEUNABERTZALEAK ETA EUSKARA

Bata bestearekin ? Alde ala kontra ?Joxe Manuel Odriozola, saiakera egile

Otsailaren 26an, Xerbitxugune gibelaldian (20.30-23.00)

Solasaldi honen helburua euskalduntasunak abertzaletasunarekin daukanhartu-emana zertan den ikustea izanen da. Abertzaletasunaren munduaneuskarak daukan lekua aztertzea.Zer da euskaldun izatea ? Zer da abertzale izatea ? Zerk bereizten ditu ?Abertzale ez den euskaldun orok ba ote dauka Euskal Herriaren nazio-kontzientziarik ? Euskaldun ez den abertzaleak nola sentitzen eta bizi duherri euskaldunaren zoria ? Euskaldun izatea aski al da nazio-kontzientziarenjabe izateko ?Gauza bera al dira nazio politikoa (estatua) eta nazio kulturala (etnolinguis-tikoa, etnohistorikoa)? Zertan da aldea? Zein da funtsezkoagoa? Nazio poli-tiko beregainik eta askerik eraiki al daiteke oinarri etnokulturalak, historikoaketa linguistikoak galduta ?Nazio eraikuntzaz mintzo gara aspaldi honetan. Nazio-eraikuntza hori zeinhizkuntzatan burutu behar da ? Espainolez, frantsesez eta euskaraz ? Alabereziki, eta muin muinean, euskara hutsez ? Nazio menderatuak berreskuraal dezake bere nazio identitatea osorik nazio menderatzailearen hizkuntzamenderatzailea erabilita ? Zer da nazio-eraikuntza folklorikoa ?

Joxe Manuel Odriozolak, saiakera andana bat eginak ditu jadanik gurehizkuntzaren egoera soziolinguistikoaz.

Bretania aldetik etorri zaigu berria, garaztar apez hori zendu zela eta hanberean, Trevoux herriko komentu batean ehortzi.

1918an Mendiben sortua eta 25 urtetan apeztua. Ttotte Ardohainapezaren osaba zen eta jendakia ezagutu batekin beti lokarriak zituena.Gaineratekoan Euskal Herritik kanpo ereman du biziaren parte haundi-ena, salburik Baionako San Luis eta Hazparneko San Josep ikastegietanizan zela hamabost bat urtez edo erakasle eta Belokerainoko bat ere eginbeneditar bokazionearen berri jakiteko. Gero serora komentu eta askoherritan ereman du bere zerbitzua, beti apez kartsua eta orratza bezainxuxena, nahiz lagunartean aski omoretsu eta konpainian arrallantaezaguturik ere bere denborakoek, baina nun dira hek orai egia erran ?

Guk aldiz gure otoitzekin egiten diogu, berak nahiko zuen bezala,gure azken agurra, bai-eta ere gure adiskidetasun hoberenaren goraintzi-ak Ardohain familia guziari.

E.L.

JOSEPH ARDOHAIN APEZAZENDU DA 92. URTEAN

Bakotxak bere ikusmoldea zendu-eta gorputzaren erretzeaz. Geroeta gehiago ari zaiku euskaldunetan ere molde berri hori e-txekotzen bainan nork ez ditu artetan pentsamolde sarkorrak egi-ten ez denez hor errespetu eskas bat arimaren alderat ala gurejakitate flakoak gaitu kordokatzen, ezen urte oroz Garizuman,Haustez, errana zaiku “orhoit hadi, girixtinoa, erhauts haizela etaerhauts bilakatuko”. Menturaz ongi baino hobeki litake izpirituz etadohainez aberats diren batzuek eman balezate etsenplu ilunbetandauden guzien argitzeko, hasirik Aita Saindu, apezpiku eta apeze-tarik, jakin dezagun nola ditaken arimaren mixterio eternala aldi batsekulakotz. Urte berri eta osasun on guzieri.

Kalifornia, Menlo ParkGraxien Moustirats

Page 7: Herria 2996

7

WALTARI ETA EZCURRA II FINALEKOPaxkal Ezcurra II . . . . . . . . 40Patrik Oçafrain . . . . . . . . . . 32Jendea bildu da igandeanGaratenean finalerdi huntakobainan ez halere Garindainekohartan bildu zen bezenbat, nahizburu berri batzu ikusi direnhalere. Baitzen besterikbestalde, kantaldi, ihauteri tabeste. Ez dira pilotariak jo eta joarizan, ez partida huntan ezbestean bainan buruz etakintzearen egitera lehen bailehen. Huntan Ezcurra abiatu dalehenik 9-2 bainan laster segi-tua, 8-9 eta aitzindua ere, 13-10eta 17-12. Fresko hartan aise arizen Oçafrain, punpesare etabereziki 9 bote ordukotz. Etahorra 19tan berdintzea, pilotagora eta ahalaz urrun zerabilanEzcurra batekin. Adina mintzoerran du norbaitek bainan ez-otezen gibel hartarik, espanturikgabe Urruñako eskola harenipizta ere zerbaiten erraiten ari,nahiz bankarrak berak aski pon-duan duen berea ? Botean ezdute makurrik : 11 kondatuditugu bat eta bestearenak oro-tara. Finala beraz heldudenigandean jokatuko ote da, erranbezala, Waltari batetik eta P.Ezcurra II bestetik, ala ondokolarunbatean ?Agusti Waltari. . . . . . . . . . . 40Andde Kurutcharry . . . . . . 29Irriskurik gabeko partida zenhau, lehenik jokatua, han bere-an. Hemen ere zalu joan aferakAgustiren 15 boteak etaKurutcharryren 8ak zirela.Lehena aitzinean, behin, bainanbaigorriarrak berdindu, etapasatu ere. Haatik berrizberdintzeak doblaturik indarrak,Kubakoak aia berean eremandu azken hamarrekoa. Beti dio-gun bezala, baitu orai ainitzikasirik ere, berearen gainera.

GARATENEKO PARTIDAAlfaro - Jeannots . . . . . . . . 50Bielle - Bessonart . . . . . . . 40Oren bat eta erdi ezbaian iraundu partida hunek eta arizanez,jendeak ere gogotik segitzengazte horien trenpua. Trenpuaez baita aski, erran behar dajokoz ere arizan direla, partidahaundi hura ez halere. Lehenhartan iduriko zuen Biellegehixago bezala ari zela, pilotabatzu moztuz ere dakien bezala.Bainan hor zuen Alfaro, emekiemeki sartu dena bere espe-rientziarekin, bat, eta usaiakobaliotasun hura. Gainerat, nolaJeannots landestarra hanbaitzuen gibelean segurra,horiek biek dute partida ongieraman burutik buru azkenhamarreko haren gainarekin.Bessonart gazteaz ez dugudeus erran. Ahalak baditu,nahikaria ere bai, ari behar guregostuko goreneko maileratjoaiteko.

BIRAZKA XAPELGOAKLambert - J.C. Dermit . . . . . . ?Bielle - Ducassou. . . . . . . . . . ?Hau helduden asteleheneko par-tida, bainan kasu ! Berezkoenbirazkako xapelgoa da hor has-ten, Federazioarena, barrade-rako partida hunekin. Bainan zer-tako barradera hori, galtzaleaberehala xapelgotik kanpoezarriko baitu. Ez dutea pilotarihoriek, denek, pilotan artzearenbeharra, usuago, trebatuz etahobetuz gorago joaiteko. Ez ahalda xapelgoa azken lau partide-tarako diren hoberenentzatbakarrik, beraz beti berak ?Federazionearen lana ez deaapalenekoen goiti-araztea, pilotalagunduz gehiago eta pilotariak,gazteak bereziki ?

AMATURRAK FINALALAURDENETANEzpeleta eta Izturitzeko trinkete-tan arizan dira buruz-burukaEuskal Ligakoak eta zortzi hobe-renak ezagutuak dira orai finalalaurdenetako. Horiek dira :Heguiabehere, hunek Ibarburugaraitua (40-15) ; eta ere Sasco,hunek Berasategui garaitua (40-31), eta Maitia, hunek Aranburujoa (40-27). Haroçarenek Istillartegaraitu du, Oyhenartek ere baiSaint Esteben, hau kolpatua.Bonetbeltx jazko xapeldunakEtcheverry Atzarrikoa jo du 40-21.

HEGOALDEANIrujo - Goñi III . . . . . . . . . . . . 22Bengoetxea VI - Beloki . . . . 19Huna Iruñean, oren bat eta laur-den pasatu duen xapelgoko parti-da, 708 pilota jorik.Arretxe II - Zearra. . . . . . . . . 22Koka - Peñagarikano. . . . . . 15

Mendizabal I - Urrizelki . . . . 18Chafee - Eskudero . . . . . . . . 11Han berean horiek ere.Chafee . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18Mendizabal I . . . . . . . . . . . . . 11Zumarragan jokatua.Galarza V - Beroiz . . . . . . . . 22Belloso - Eskudero . . . . . . . 18

Berasaluze VIII - Begino . . . 22Titin - Pascual. . . . . . . . . . . . 21Covaledan hoik biak, azkenaxapelgoan.Olaizola II - Mendizabal II . . 22Gonzalez - Eulate. . . . . . . . . 19

Aritz Lasa - Lasa III . . . . . . . 22Olazabal - Arruti . . . . . . . . . . 21

Galarza V. . . . . . . . . . . . . . . . 18Ongay . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12Hiru partida horiek Eibarren joka-tuak lehen hartan Barriolarenordez ari zelarik Eulate.Xala Zubieta . . . . . . . . . . . . . 22Olaizola I - Ruiz . . . . . . . . . . . 6Horra beraz azken partida,Tolosakoa, atelehenean. Halere,bai Xala eta bai Gonzalez kanpoditugu segidako.

Bego

LEGEZKO ABISU

SEASKAk, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, Bernat ETXEPARE

lizeoarentzat, bilatzen du :ZAINDARI BAT : 3/4 denboraz ari-tzeko : 2009ko martxoaren 2tikikasturte bukaera arte.

BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK : - Baxoa - Euskaraduna

Interesatuak direnek, idatz dezatela2009ko otsailaren 27a aitzin Seas-kara motibapen gutun bat + CV batigorriz (ez ahantz telefono zenbakibaten azaltzea)

SEASKA - Central ForumAndré Emlinger plaza, 1064100 BAIONA helbidera

Faxa : 05 59 52 88 87 E maila : [email protected]

Maître ETCHEVERRYNotaire

8 rue de Bizkarbidea64500 SAINT JEAN DE LUZ

Monsieur Raymond Michel TELLERIA,retraité, et Madame Marie José GenevièveBIDEONDO, Mère au foyer, son épouse,demeurant ensemble à ASCAIN (64310)FRANCE, Chemin de Serres, lot 166, nésMonsieur à ASCAIN (Pyrénées-Atlan-tiques), le 16 Juin 1947 et Madame àURRUGNE (Pyrénées-Atlantiques), le 04Mai 1949, mariés tous deux en premièresnoces, à la mairie de URRUGNE (Pyré-nées-Atlantiques), le 22 octobre 1971,initialement soumis au régime de la sépa-ration de biens, aux termes de leur contratde mariage reçu par Maître ARMENGAU,notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le 20 octo-bre 1971, préalable à leur union, Et actuel-lement sous le régime de la communautéde biens réduite aux acquêts aux termesd’un contrat reçu par Maître ETCHEVER-RY, notaire àSAINT JEAN DE LUZ, le 25 novembre1999, homologué suivant jugement du Tri-bunal de Grande Instance de BAYONNE,en date du 17 avril 2000, Ont, suivant acte reçu par Maître ETCHE-VERRY, notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le18 février 2009, opté pour le régime de lacommunauté universelle avec attributionintégrale de communauté au survivant. Les oppositions pourront être forméesdans un délai de trois mois et devront êtrenotifiées, par lettre recommandée avecdemande d’avis de réception ou par acted’huissier de justice, à Maître ETCHEVER-RY, notaire à SAINT JEAN DE LUZ 8 rue deBizkarbidea. En cas d’opposition, lesépoux pourront demander l’homologationdu changement de régime matrimonial auTribunal de Grande Instance.

AVIS DE CONSTITUTIONEn date du 17 Février 2009, il a étéconstitué une SARL présentant lescaractéristiques suivantes :Dénomination sociale : SARL 2 VILForme sociale : SARLSiège social : 3 ter Avenue FrançoisMauriac, 64200 BIARRITZObjet social : Relaxation, bien être,soins corporels, importation etexportation de matérielDurée : 90 ans à compter de sonimmatriculation au RCSCapital : 3 000 eurosGérance : Monsieur AugustinVILLAR, 171 rue de l’école Normale,33200 BordeauxImmatriculation : la société seraimmatriculée au RCS de Bayonne.

APPEL A PROJETS ACTION LINGUISTIQUE 20092009. URTERAKO HIZKUNTZA JARDUERA PROIEKTU DEIALDIA

1. Lankidetzarako hitzarmen ba-ten berme, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politika–rako Sailburuordetzak elkarlanean, euskararen sustatzeko ekimenak garatzen dituzten eragile pribatuen proiektuak diruztatuko dituzte Deialdi bakar baten bidez.

2. 2009. urteko lankidetza horri lo-tua den diru-laguntza bat galdegin nahi duen eragile orok, diru-lagun-tza eskabide txosten bat osatu eta pausatu beharko du, eta hau :

2009. urteko martxoaren 27rakoberantenaz

3. Diru-laguntza eskabide txostena eta hizkuntza jarduera Proiektu Deialdiaren araudia honako helbi-dean eskuratu daitezke :

Office Public de la Langue BasqueEuskararen Erakunde Publikoa

2, Allée des PlatanesPlatanondoen Etorbidea, 264100 BAYONNE - BAIONA

Xehetasun edozeinentzat :Telefonoz : 05 59 31 18 34 Mezuelez : [email protected]

1. Dans le cadre d’une convention de partenariat, l’Office Public de la Langue Basque et le Sous-Minis-tère de la Politique Linguistique du Ministère de la Culture du Gouver-nement Basque vont soutenir les projets d’opérateurs privés dans le domaine de la promotion de la lan-gue basque au moyen d’un Appel à Projets unique.

2. Les opérateurs qui sollicitent une aide financière au titre de ce partenariat pour 2009 devront com-pléter et déposer leur dossier de demande d’aide financière :

pour le 27 mars 2009au plus tard

3. Le dossier de demande de finan-cement et le règlement de l’Appel à Projets action linguistique sont à retirer auprès de :

Office Public de la Langue BasqueEuskararen Erakunde Publikoa

2, Allée des PlatanesPlatanondoen Etorbidea, 264100 BAYONNE - BAIONA

Pour toute information :Téléphone : 05 59 31 18 34 Courriel : [email protected]

LAN ESKAINTZA

BARNEKALDEKO RADIOLOGIA ZENTROAK KEXUEritasun Asurantza Kutxak bisita berean egiten ahal den bigarren radiografiaren ordainketa apalduko du %ko50ez. Nahiz eritasun larrien prebentzioa segurtatzeko egiten diren radiografiak ordaintzen dituen, hala nolabularren edo hertze lodiko minbizia aski aitzinetik ikusteko manera emaiten duten radiografiak. Etsaminahorien fidagarritasuna askoz hobea izanik bigarren radiografia bat egitearekin, barneko aldeko radiologia kabi-neteek (Maule, Hazparne, Donapaleu eta Izpurakoak) usaia hartua dute paziente berari bi radiografia egitekobata bestearen ondotik segidan, ez bi aldiz ekarrarazteko. Orain arte Erien Axurantza Kutxak biak osokiordaintzen zituen, eta hain segur ekonomia egiteko bigarrena erdia baizik ez ordaintzea deliberatu du. Radio-logia zentroek diote lanjerean ezartzen dituela aldaera horrek, ohartu dira beren lanaren ehuneko hogeia gal-tzeko arriskua dutela, pazienteek ez baitute bigarren radiorik eginen sobera kario aterako zaielako. Barnekoaldeko radiologia zentro ttipiek eritasun paperen teletransmisio greba bat abiatua dute joan den asteartean.

MUSEOA BERTSUTANMartxoaren 1ean, igandez (15:00), Baionako Euskal Museoa bisitadaiteke Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsulariekin batera.Hauek, urratsez urrats, gelaz gela, bapateko bertsuak botako dituzte,begipean dituzten ikusgaiek gidaturik. Bisita urririk, orori idekia.

IPARRALDEKO SAGARNO BERRIABaionako Aviron kirol taldeak eta Hiruki elkarteak antolaturik, Ipa-rraldeko sei sagarno ekoizlek beren aurtengo uzta presentatuko etajastaraziko dute otsailaren 27an, ostiralez (19:00), Baionako Avi-ron-en egoitza nagusian. Ekitaldi horren gozama-gozaitak, EztitxuVivanco kirolaria (Pekingo olinpi-jokoetan parte hartzailea) eta ManuMerin Avironeko zangobaloiko presidenta hor izanen dira.

BERTSULARI GAZTEENSAIOAK IKASTETXETANGure bertsulari gazteek saio batzu eskainiko dituzte ikastetxetan,jadanik Mattin eta Bixente Luku, Bixente Hirigarai eta GillenNeguelouak otsailaren 20an Larzabaleko kolegioan egin dutenarengisa. Huna egunak eta tokiak :• martxoaren 4ean (10:45) Oiartzungo Haurtzaro ikastolan : MaianaIrigoyen, Ximun Cazaubon, Txomin Elosegi, Mattin Luku.• martxoaren 11n (11:00) Cassin lizeoan, Baionan : Bixente Luku,Txomin Elosegi, Ximun Cazaubon, Gillen Negueloua.• apirilaren 6an (11:00) Ortzaizeko ikastolan : Ibai Thornary, EñautZaldunbide, Allande Etxeberri, Jon Irazabal.• apirilaren 7an (14:45) Hendaiako ikastolan : Oneka Jauregi,Maddi Ane Txoperena, Uxue Larrukert, Ortzi Murua.• apirilaren 9an (9:45) Baiona Poloko ikastolan : Lur Renteria,Maddi Sarasua, Miren Oillarburu, Betti Cazaubon.• apirilaren 9an (15:30) Garaziko ikastolan : Mikel Cherbero, EñautZaldunbide, Allande Etxeberri, Gilen Zaldunbide.

LABORANTZA SALOINEKO MEDAILAK, PARISENEzpeletako biperrak 7 sari : urrea Larresoroko Ramuntxo Olhagarayek eta Kanboko Philippe Martinonek ;zilarra Ezpeletako Elharra etxaldeak ; brontzea Itsasuko Christine Saint-Esteven eta Haranea etxealdeak, baieta Uztaritzeko Miren Halzuyetak. Gasnak bi sari : zilarra Muskildiko Azkurriak eta Eihalarreko gasnategiak.

ZIBURUN, ABERTZALEEN BILKURAAbertzaletasunari hats berri bat emaiteko gogoarekin, Ziburu Euskaldun talde munizipalak muntatzen dubilkura bat ortzirale huntan, otsailak 27, aratseko 7-ak eta erdietan, Denak-Batean biltokian. Ziburukoabertzale guziak gomitatuak dira bilkura hortarat.

HARAKINAK ETA HAZLEAKEuskal Herriko harakin-hilarazleak, beren ofizioan zailtasun handiakbizi dituztela-eta, gogorki mintzatu dira haragia zuzenki saltzenduten laborarien kontra. ELB-k oroitarazten diote hazleek eskubideosoa daukatela beren ekoizpena burutik buru eremaitea, “produk-ziotik saltzeraino, xixpatik sardeskarat”. Laborantxa herrikoi etairaunkorraren oinarria dela hori, dio oraino ELB sindikatak. Salbidelaburrenak dira emankorragoenak, ararteko ahal bezain gutirekin.Hazleak prest dira haatik harakinekin partaidetzan lanean artzea.

EUSKAL HIZKUNTZ KUTXAREN AHALAK GOITIEEP Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritza elkartu dira, aurtengo mugaz gaindiko hitzar-mena erreberritzeko. Bi erakundeen artean orotara 1 390 000 euroko fondoa edo euskal hizkuntz kutxasegurtatzen dute, euskararen aldeko lana egiten duten elkarte eta partaideen sustengatzeko. Diruzamahori goititu dute 50 000 euroz aurten. Euskalgintzako federazioekin, hala nola Euskal Irratiak, Seaska,AEK, Biga Bai, Ikas Bi, Euskal Haziak, Bertsularien Lagunak eta Udaleku elkarteekin hitzarmenak segitu-ko dituzte, bestalde 470 000 euro atxikitzen dituzte, proiektuak aurkeztuko dituen beste edozein eragilegogoan. Kooperazio teknikoa garatuko dute, bai eta informazio trukaketa ere. Bestalde, Nafarroakogobernuarekin harremanak berriz abiatu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta esperantza dute Nafarroa laster lotu-ko dela euskararen aldeko lankidetza plan horri, horrela euskal zazpi lurraldeak hunkiko dituen hizkuntzpolitika bideratzeko, Jaurlaritza, Nafarroa eta EEPren artean. Frantxua Maitia EEPren lehendakari ordea-rentzat, puntu ona da ikustea UNESCOren eskalan euskara lanjer larriko koloretik lanjer xinplekora pasa-tu dela, EEPko eragileak gure mintzairaren aldeko lanaren lehen fruituak ikusten ditu aldaera horretan,eta bide horretan segitzeko gogoa emaiten duela deklaratu du. Hain zuzen motibapen hori ez du sobera-kina izanen heldu den urtean botere publikoekin negoziatu behar baitu EEPek bere iraupena bera.

MARTXOKO FORMAKUNTZAK EUSKARAZMIARRITZEKO ATABAL BILTOKIAN

Udako Euskal Unibertsitateak bi ikastaro antolatzen ditu martxohortan Miarritzen, Atabal biltokian.Martxoaren 11n, 5 oreneko ikastaroa (9:00-12:00/13:00-15:00) :Mozila Firefox nabigatzailea eta Thunderbird mezutegia, interneterabiltzen eta mezuen idazten ikasteko.Martxoaren 25ean, 5 oreneko ikastaroa (9:00-12:00/13:00-15:00) : Openoffice testu tratamendua, ordenagailuan.Ikastaro prezioa : 75 euro. Irakaslea : Nicolas Padrones. Argitasuneta izen emaite : [email protected] edo tel. 0621685671.

Xalak partidairabazi `bainan finalerdietaratez hupatu...

Page 8: Herria 2996

8

GEZURTIAKJoan den astean Yvan Colonna-ren auzian lekuko batek adierazi du Erignac Prefetaren hiltzaile izan zitekeenak askatasun osoan bizi zirela oraindk eta, bere garaian, erran ziela kargu handitan zauden baitzuei nor ziren, bainan ez zutela kasurik egin.Didier Vinolas deitzen da lekukoa eta mintzatu omen da - berak hala dio - Yves Bot prokuradorearekin, Christian Lambert RAID deritzan polizia buru izanarekin eta Jacques Nodin Corte hiriko Suprefeta ohiarekin, bainan jende horiek edo ukatzen dute edo ez dira batere oroit.Bai eta ez, nor gezurtia (k).

-Ortzegunean (21.00), Donapaleun, zerbitzuguneko gela batean, Otsail-Ostegunak sailaren konduko hitzaldia, “Abertzaleak eta euskara: bata bestearen alde ala kontra?”, hizlaria Joxe Manuel Odriozola.-Ortzegunean eta ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Jackie Star. Larunbatean, toki berean eta tenore berean, Andaluziako dantzak.- Ortziralean (17.00) Baionan, Elkar dendan, Thomas Pierre mintzo Ipar Euskal Herriko egitura publikoen aldarrikapenetaz, Eusko Ikaskuntza antolatzaile-Ortziralean (21.00), Alduden, “Aneta Bokaleko”, Koldo Amestoy eta Pantxix Bidarten ikusgarria, Korrika Kulturalaren kondu.-Ortziralean (21.00), Heletan, Itsasoa gelan, Jesus Aured-en kontzertua.-Asteburu guzian, Angeluko bestak. Ortziralean (20.30), San Leon elizan, organo eta tronpeta kontzertua, Philippe Mendes eta David Rachet. Larunbat aratsean, angeluarren krakada. Igandean (10.00), meza nagusia San Leon ospatuz. Aratsaldean, kantu, dantza eta musika.-Larunbatean, Angelun, zaharki-merkatua Quintaou plazan.- Larunbatean, Hendaiako ihauteria.- Larunbatean (11.00) Baionan, Lakarre plazatik abiatuz, Baionan kantuz-Larunbatean (16.00), Miarrritzeko mediatekan, Nicole Lougarot mintzo berrikitan atera duen liburuaz. Gaia, gito edo buhamien eragina gure ohidura xaharretan eta bereziki

ihauteriakoetan. -Larunbatean (17.30), Altsasun, Nafarroako bertsulari xapelketaren finalaurrekoa.-Larunbatean (20.30), Kanbon, AIEC gelan, “Larru haizetara” ikusgarria, Korrika kulturalaren kondu. - Larunbatean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, “Les pêcheurs de perles” ikusgarria. Tenore berean, Koliseo gelan, “Radix” dantza ikusgarria. -Igandean (11.00), Miarritzen, mutxikoak kasino aitzineko plazan.-Igandean, Ziburun, zaharki-merkatua eta selauru-hustea Untxin auzoaldean.-Igandean, Altzürükün, Xuberoko maskarada, Barkoxeko gazteriaren eskutik.-Igandean, Baionan, San Leon auzoaldeko besta. Aratsaldean, zaldi-ikusgarria-Igandean (10.00), Donapaleun, Libertimendua, “Paisola idek!”- Igandean (12.00) Donibane Garazin, Kalaka ostatuan, bertsu bazkari : Xan Alkhat, Odei Barroso, Xumai Murrua- Igandean (15.00) Baionan, Euskal Erakustokiaren bisita Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsulariekin, urririk-Igandean (16.30), Kanboko elizan, Arraga abesbatza eta Arabako Lautada koroa.-Igandean (18.30), Hendaian, Daniel-Ugarte pilota plazan, “Pilotar(h)-itza” ikusgarria, Mixel Etxekopar xuberotarraren sorkuntza, dantza eta musika pilotaren ohoretan.

Gehexan Pontto

Xinako itzuliaIV HARRASI HANDIA

2009. URTERAKO HIZKUNTZA JARDUERA PROIEKTU DEIALDIA

1. Lankidetzarako hitzarmen ba-ten berme, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politi-karako Sailburuordetzak elkarla-nean, euskararen sustatzeko eki-menak garatzen dituzten eragile pribatuen proiektuak diruztatuko dituzte Deialdi bakar baten bidez.

2. 2009. urteko lankidetza horri lotua den diru-laguntza bat galde-gin nahi duen eragile orok, diru-la-guntza eskabide txosten bat osatu eta pausatu beharko du, eta hau :

2009. urteko martxoaren 27rakoberantenaz

3. Diru-laguntza eskabide txostena eta hizkuntza jarduera Proiektu Deialdiaren araudia honako helbi-dean eskuratu daitezke :

Office Public de la Langue Basque

Euskararen Erakunde Publikoa2, Allée des Platanes

Platanondoen Etorbidea, 264100 BAYONNE - BAIONA

Xehetasun edozeinentzat :Telefonoz : 05 59 31 18 34 Mezuelez : [email protected]

Gure Xinako itzuliñoaren laugarren eta azken zati huntan, Pekin hiri-nagusitik ateratzen gira Harrasi Handiraino joaiteko. Harrasi hori guziz famatua da. Ez da segur oraikoa, duela 27 mende hasi baitziren eraikuntza obrak. Ordukotz,

Xinatarrek jasaiten zituzten iparraldetik gaitzeko erasoak eta beren herria behar zutela gerizatu plantatu ziren ha-rrasi alimale horren egiteari. Gaurko egunean eta aspal-dian ere egia erran, holako geriza batek ez du gehiago deus balio bainan lehengo denboretan bazuen bere larderia eta ez entraalekoa. Mongoliatik edo handik nun-baitik etzuen nehor uzten Xi-narat sar tzerat. Harrigarriko eraikina da zinez, sei mila kilometro baino gehiago luze - burutik buru 6430m - murruak hamar dotzena bat metro gora eta lau-bost metro zabal, han hemenka ba dorre batzu, zointan egoi-ten baitziren mugazainak... Kasik ezin sine tsia ere da holako obrak nola egin zi-ren, lan guziak eskuz egin behar-eta! Batzuetan erran da - eta oraino ere erraiten naski- harrasi hori espaziotik ezagun dela, kosmolari ba-tek kondatua bere zeru-tres-natik ikusia zuela. Bainan denen buru hori ez omen da egia... Zernahi gisaz haatik, ezin uka hori dela behinere munduan egin den eraikin handienetarik bat, denetako handiena orobat, ez gorata-sunez bixtan da bainan luze-tasunez...

TURISMOAREN GATIK

Pekin-erat doatzin kanpotia rreri erraiten zaiote ez dutela egon behar Harrasi Han-diaren ikusterat agertu gabe. Harrasia ez baita hiri-nagusi hortarik hain urrun. 70 kilometrotan alabainan, iparraldeko mendietarat buruz joanez. Bidea, onda-rrerat biziki patartsua, autobusek oren pare batez egiten. Mendian baita Harrasia eta hein bat gora, neguan bereziki untsa arropatua behar da itzuli horren egiteko. Joanden hilabetean, egun erditsutan, horma karroña zen kasko heietan, 12 grado zeroz azpitik!Pekin-etik hein bat hurbil da beraz kanpotiar ainitzek ikusten ahal duten zatia, dena azkartua eta berritua izana ez hain aspaldi. Kanpotiarren gatik preseski, turismoaren sustatzeko.Beste ainitz tokitan alabainan, Harrasi Handia desagertua da edo arras planta txarrean. Diotenaz, harrasiaren % 20 baizik ez da gehiago xutik, eta hor gaindi ere gaitzeko pezak obra beharretan, %30 lurrerat joana edo joantxea eta % 50 ez batere ageri, lekuka dena estalia lur-lehertze batzuen ondorioz eta lekuka barreatua jendek harriak joanak beste eraikin batzuentzat. Iraultza denboran, Mao-tiarrek berek aski errana holako harrasia etzela deusetako eta horko harriak baliatzen ahal zirela beraz zernahitako. Azken hogoi bat urte hotan da katixima hori arrunt kanbiatu. Orai, gobernuak ere nahi du Harrasia begiratu, zati batzu segurik, betiko ondarearen lekuko dela eta oroz gainetik turismoaren garapena gogoan... Gisa hartako obrak akulatu ditu beraz eta aitzina akulatzen. Gehienak Pekin-etik ez sobera urrun... Beste ainitz lekutan haatik, Harrasi Handia urtetik urterat andeatzen ari omen da oraino ere... Muslaria

Han-hemenka, dorre batzu, lehengo mugazainentzat eraikiak...

Mendiz-mendi, kaskoz-kasko, Harrasi Handia

Maleruski, gerta zitekeen makurrena, zinez lazga-rria izanagatik, gertatu da: Sebastian Moustirats tipia, HERRIAren orrialde huntan aurkeztu genuen ‘Sebby’, bi urte ere ez zituen San Frantziskoko haurño euskal amerikanoa, iragan ibiakoitzean zendu da Standford-en, sobera ezagutu duen erietxean, ia bizitza huntan sartu gabe, Wiskott-Aldrich sindromea (WAS) zeukala eta egoera hortarik ateratzeko behar zuen hezurmuin bateragarria atxeman gabe. Hezurmuin transplan-tea zen bizitzeko bere aterabide bakarra, bainan kan-painak Ameriketan zein Euskal Herrian eginik ere, ez da posible izan hezurmuin bateragarri bat garaiz a txemaitea, eta Sebastian tipia iragan larunbatean hil da, 20 hilabete baizik ez zituela, bere burraso nahiga-betuen besoetan. Kaliforniako eta Ameriketako euskaldunen artean berria berehala hedatu da eta Euskal Herrira ere fite heldu da. Ez zen aise Sebbyrendako hezurmuin bateragarri bat lortzea, baina behar zen ondarreraino entseiatu. Aitamek hasteko, biziki eskertu dute jendearen sustengua, “gure alde otoitz egin duten guzieri, gauzak antolatzen eta Sebby-ri eta familia osoari kemena eta indarra emanez idatzi daukuteneri”. Gogoan dituzte haren ondoan egin azken mementuak: “Gure besoetan hil da, bakean. Medikuek segurtatu dakote oinazetan ez egotea eta posible izan zauku berarekin behar adina denbora pa-satzea”. Hutsune handia utzi du bere heriotz goiztiarraren kolpeak: “Betirako da gure bihotzetan bere irriño dizdiratiarekin, bere molde atseginekin eta musikarekiko zeukan zaletasuna lagun”. Jean Baptiste eta Raymonde Moustirats senar-emazte mehaindarren biloba edo seme-

txia zen Sebastian. Chris-tophe eta Cristina dira bere aita eta ama. Landon anaia, bera baina pittin bat zaharra-goa, deus konprenitu gabe ibiliko da, anaia Sebby noiz itzuliko den galdeka. Den-bora bat hartuko du huntaz guziaz jabetzeak. Inguru-koen, familiakoen, lagunen eta Sebbyren alde egin duten guzien laguntza be-harko dute aitamek eta eri-tasunean haurraren ondoan egon direnek aitzina egiteko. Sebastian Moustiratsen al-deko elizkizunak asteazken huntan egin dira, otsailak 25, goizeko 10etan, Saint Gre-gory elizan, San Mateon. Elizkizunaren ondotik, hau-rraren gorpua Menlo Par k-eko Gurutze Sainduaren hi-lerrian ehortziko dute.

Joxeba Etxarri

Sebastian Moustirats tipia

Interneten Sebbyren alde plazaratu den kanpainako webgune bat

Hezurmuin transplanterik lortu gabe burrasoen besoetan hil da Kalifornian Sebastian tipia