herria 3002

8
2009ko Apirilaren 9koa - ISSN 0767-7643 9 Avril 2009 - 1,10 E - N° 3002 - HAIZE HOTZA Martxoa joan da halako negu-aire bat bururaino atxikiz. Apirilak ere beretik segitu du lehen astean segurik. “Apirila beti biribila”, hori erraiten da ardura. Ez da beraz harritu behar haize hotza mer- ke izaiten balinbada... Iparretik jiten zaukun haize hotz hortaz besterik ere bada haatik, ez dena batere beroagoa: mundu guzian krisia dela, saltsa bat gaitza, bankoak saltsa horren erdian diotenaz, bainan nunbaitik ere denek jasan behar egoera nahasi ho- rren ziliportak, jende xeheak beste nor nahik baino gehiago naski, dirua xuhur eta lana xuhurrago! Munduko hogoi herrialde azkarrenen agintariak bildu dira Londresen, kri- sia horri aterabide manerako zerbait kausitu nahiz. Hasteko, denek gaitzeko kunplimenduak egin daizkiote Elixabet erreginari, hunek denak afari handi ba- tetarat gomitatu dituelarik. Hola denek ikusi ere dute erregina oraino pixkor dagoela eta arras atso pollita egoki... Bainan gero zer? Ele eder eta espantu- en araberako ondorioak izanen ote dira biltzar hortarik landa? Hegoaldean ere, haize hotzak du ge- hienik ufatzen. Batzuentzat hotza dena beste batzuek beroa kausi badezakete ere... Hauteskundeetarik landa, ira- bazleak galtzale eta galtzaleak irabazle, holako zerbait da gertatzen ari... Alderdi Jeltzalea nagusi, bozez eta al- kiz, bainan gisa hartako tratuak berme giderrak sozialixteri utzi behar mi- rakuiluz kanpo... Eta ezker abertzalea legebiltzarretik kanpo, gutienez zazpi alki ukan beharko zituelarik... Hauxe da saltsa hori ere bestenaz! Bainan xo, aro hobea ere jinen ahal da... Ez dea jadanik gehixago hor iguzki goxo eta argi bat? Utz ditzagun bada solas ezkor eta arrangurakorrak... Hara Pazko, girixtinoen gogo-bihotzak itxaro- penez betetzen dituen bestaburu han- dia! Pazko bere ospakizun bereziekin, xingar feria, Sarako biltzar, museko xapelgo eta gaineratikoekin... Horra Aberri-Eguna, erakusteko euskaldunok euskaldun nahi dugula bizi gure herri- an. Eta hor dukegu udaberria, bazterrak dena lore ezarriko dituen sasoina! J-B D Aurten, sari berezi bat nahi izan dute eskaini antolatzailek, Sarako Turismo bulegoak eta Euskal kultur erakun- deak. Eta sari horren hartzaile, zuen zerbitzuko aste oroz lanean ari den astekari hau, bere 3000garrena os- patu berria duena eta urte ondarrean bere ibilbide luzeko 65. urtemuga be- teko duena. Kari hortara, Jan Battitt Dirassar-ek hitzaldi bat eskainiko du 12.15ak irian. Hori baino lehenago haatik izanen da mugimendu. Ateak 10etan idekiko dira. Sarako San Jo- sep eskolako haurrek Elizanburu- ren “Ikusten duzu goizean” kantua emanen daukute. Eta ondotik Eusko Ikaskuntzak zortzi ikerleri bekak edo diru-laguntzak dizkie eskainiko. Ikerle horiek ditugu Camille Dufau, FIPAz ikerlan bat daramana, Maritxu Etche- verry (Eskultura erromanikoa Baxena- barren), Patxi Ladevese (Laborantza- ren modernizatzea Amikuzen), Pablo Marticorena (Neolitikoa Pirinioetan), Pascal Pragneres (Euskal nortasuna), Eneko Gorri (Euskarazko ibilbide pro- fesionala), Valerie Steunou (Larrañeko eliza), Audrey Hoc (Ipar Euskal He- rriaren borroka). Azpimarratzekoa da haatik zortzi ikerlan horietarik bakar bat baizik ez dela euskaraz eremana ! Euskaltzaindiak ere bere gune berezia ukanen du, “Pirinioetako hizkuntzak” erakusketarekin, 11.30etatik goiti Jon Artzak aurkeztuko daukuna. Aratsalde- ko 4etan aldiz, Xabier Soubelet “Izo- tzetik izanera” eta “Bizil eta Oldar” bere bi azken liburuez zaiku mintzatuko. Eta egun osoan hor aurkituko ditugu bertze idazle asko, Anjel Aintziburu “Luzaiden gaindi 2”-rekin, Mixel Oro- nos, orain famatua bilakatzen ari den Kalonjearen testamentuarekin, Maiatz elkartea Eñaut Etxamendiren idazlan antologiaren lehen liburukiarekin, Ga- tuzain argitaletxea Emilie Lelouch-en “Nés pour mourir ?” liburu biziarekin, eta gaineratiko guziak... “HERRIA” OHORATUA S ARAN Idazleen Biltzarraren aurkezpenean, Maite Lafourcade, Brigitte Sassius, Daniel Laplacettes, Jean Michel Garat, Daniel Landart eta J.B. Dirassar Idazleen Biltzarra iraganen da hogeita seigarren aldikotz Bazko astelehenez Saran. Beti bezala, hitzordu goxo baten mentura, oraikotz 121 idazlek segurik dutela hitzemana han aurkitzea, bai eta 26 elkartek eta 17 argitaletxek. Sarako po- likiroldegia aldi bat gehiagoz beteko da beraz diska eta libu- ruz, gehienak urte bat huntan ekoiztuak. Haatik izanen dira ere bertze bi erakusgune, Sa- rako herri erdian kokatzen di- ren Lurberri gela, huntan ikus- gai izanen baitira 27 artisten eskulanak, eta Denen Etxeko gela, 19 margolariren obrekin. Gure eskualdetan segurik, ez omen da gehiago sorginik. Eta lehengo heiek ez omen ziren egiazkoak, bainan ardurenean jende atrebitu batzuk tzarkeriaz eta mendekioz itsuski zikindu nahi zituzten gizon eta emazte gaixo batzu... Zernahi gisaz, sorginek ukana dute aipaldi gure herrietan. Gainerat, aditzen da aurten sorgin-urte dugula, ospakizun bereziak izanen baitira duela xuxen lau mende, 1609-an, izan ziren auzi deitoragarri heiek gogoan. Eta horra nun bi liburu agertu diren gai hortaz. Biak frantsesez, nahiz oso herrikoiak beren moldean. Elkar argitaletxeak ixtorio horietaz plazaratu liburuan Claude Labat ikertzailea ari zauku gauzak ahal bezenbat argitu beharrez. Hobeki ulergarri izan diten duela lau ehun urteko gertakari hits heiek. Erakusten dauku lehenik nor zen Pierre de Lancre epailea, denak ikaratuak atxikitzen zituen legegizona, bera ere motaz euskalduna, ez baitezpada burutik nahasia, bainan denetan sorginak ikusten eta debrua ere ba! Gero, argitan ezartzen du keinka hartako giroa, nola jende xehea miseria gorrian bizi zen, nolako sineste bereziak baziren, eta nolako eztabada samurrak jaun handi batzuen artean... Kondatua da nola iragan ziren orduko auziak, nolaz haur eta nerabe batzu izan ziren akusatzaile atrebituenetarik, nola biltzen ziren auziperatuen aitormenak eta holako... Liburu aberatsa, beste bixta bat emaiten duena 17. mende hastetsuko egoera latzari... Bere aldetik, Jacques Ospital donibane lohizundarra gai berari lotu da Pimientos-Piperrak argitaletxeak argitaratu duen ehun bat orrialdeko liburu batean. Azken berrogoi orrialdeak izanki De Lancre famatuak auzien ondotik idatzi zuen liburu harrigarriaren zati batzu. Liburu huntan ere agertzen da aski garbi zoin giro nahasia zen Lapurdi guzian duela lau mende: ainitz gauza eskas, nun nahi ba eskaleak, izurriteak izaiten noiz nahi, kalapita, ohointza eta molde txarrak merke, jaun handiak dena jukutria... Ez baita hau ere ahantzi behar: De Lancre Frantziako erregeak igorri zuela Euskal-Herrirat bainan hemengo bereko agintari batzuk eskaturik! Xabi Soubelet eta Joseba Aurkenerena biak Begiraleak elkartekoak dira Donibane Lohizunen eta biak idazleak. Batek okerki batzu plazaratu ditu egun hotan, “Bizil eta oldareta besteak hogoi bat ipuin, “ Axularren itzala”. Xabi-k koropilatuak dauzka bizitzaren kezka eta arrangura nagusiak. Gizakiaren gora-behera guziak. Bere tripako minak ditu hor agertzen, eta bere barneko sukarra. Bizia eta heriotza elgarri lotuz, “bizil” hitzean bezala. Iraultzalea dugu Xabi. Ez du boterea maite, botereduna are gutiago. Bada hor ortzi eta ximixta, garrasi eta marruma. Dei eta dei ari zauku, elkartasun gosez. Afrika barnetik heldu diren etorkinak dituela gogoan edo berdin beste zapalkuntza zerbait jasan behar duten guziak. Olerki guziak kanta ere ditazke, gisa hartako doinuak baditu berexiak. Eta batzuentzat margo bat ere badu lantua. Alor askotan artixta baita gure Xabi, lanak dituelarik “ainitz gauza ezin sinetsi eta ezin iretsi...” Jean Barbier zenak 1921-ean argitaratu bertsu batzuetarik ateratua du Joseba-k bere ipuin bildumaren titulua. Axular handiak ditu denak elgarri josten. Bada sorgin eta mamu, bada omore eta arintasun. Urruñan bizi den donostiar horrek gauzak biziki polliki itzulikatzen ditu. SORGINEN ONDOTIK Denekin adixkide edo nehorekin ez hala, gauza bera da (Espainiako erran zaharra) IPUIN ETA OLERKI Xabi eta Joseba, bi Begirale suhar...

Upload: 8probintziak

Post on 24-Mar-2016

284 views

Category:

Documents


14 download

DESCRIPTION

Herria 3002

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3002

2009ko Apirilaren 9koa - ISSN 0767-76439 Avril 2009 - 1,10 E - N° 3002 -

HAIZE HOTZAMartxoa joan da halako negu-aire bat bururaino atxikiz. Apirilak ere beretik segitu du lehen astean segurik. “Apirila beti biribila”, hori erraiten da ardura. Ez da beraz harritu behar haize hotza mer-ke izaiten balinbada... Iparretik jiten zaukun haize hotz hortaz besterik ere bada haatik, ez dena batere beroagoa: mundu guzian krisia dela, saltsa bat gaitza, bankoak saltsa horren erdian diotenaz, bainan nunbaitik ere denek jasan behar egoera nahasi ho-rren ziliportak, jende xeheak beste nor nahik baino gehiago naski, dirua xuhur eta lana xuhurrago!Munduko hogoi herrialde azkarrenen agintariak bildu dira Londresen, kri-sia horri aterabide manerako zerbait kausitu nahiz. Hasteko, denek gaitzeko kunplimenduak egin daizkiote Elixabet erreginari, hunek denak afari handi ba-tetarat gomitatu dituelarik. Hola denek ikusi ere dute erregina oraino pixkor dagoela eta arras atso pollita egoki... Bainan gero zer? Ele eder eta espantu-en araberako ondorioak izanen ote dira biltzar hortarik landa?Hegoaldean ere, haize hotzak du ge-hienik ufatzen. Batzuentzat hotza dena beste batzuek beroa kausi badezakete ere... Hauteskundeetarik landa, ira-bazleak galtzale eta galtzaleak irabazle, holako zerbait da gertatzen ari... Alderdi Jeltzalea nagusi, bozez eta al-kiz, bainan gisa hartako tratuak berme giderrak sozialixteri utzi behar mi-rakuiluz kanpo... Eta ezker abertzalea legebiltzarretik kanpo, gutienez zazpi alki ukan beharko zituelarik... Hauxe da saltsa hori ere bestenaz!Bainan xo, aro hobea ere jinen ahal da... Ez dea jadanik gehixago hor iguzki goxo eta argi bat? Utz ditzagun bada solas ezkor eta arrangurakorrak... Hara Pazko, girixtinoen gogo-bihotzak itxaro-penez betetzen dituen bestaburu han-dia! Pazko bere ospakizun bereziekin, xingar feria, Sarako biltzar, museko xapelgo eta gaineratikoekin... Horra Aberri-Eguna, erakusteko euskaldunok euskaldun nahi dugula bizi gure herri-an. Eta hor dukegu udaberria, bazterrak dena lore ezarriko dituen sasoina!

J-B D

Aurten, sari berezi bat nahi izan dute eskaini antolatzailek, Sarako Turismo bulegoak eta Euskal kultur erakun-deak. Eta sari horren hartzaile, zuen zerbitzuko aste oroz lanean ari den astekari hau, bere 3000garrena os-patu berria duena eta urte ondarrean bere ibilbide luzeko 65. urtemuga be-teko duena. Kari hortara, Jan Battitt Dirassar-ek hitzaldi bat eskainiko du 12.15ak irian. Hori baino lehenago haatik izanen da mugimendu. Ateak 10etan idekiko dira. Sarako San Jo-sep eskolako haurrek Elizanburu-ren “Ikusten duzu goizean” kantua e manen daukute. Eta ondotik Eusko Ikaskun tzak zortzi ikerleri bekak edo diru-laguntzak dizkie eskainiko. Ikerle horiek ditugu Camille Dufau, FIPAz ikerlan bat daramana, Maritxu Etche-verry (Eskultura erromanikoa Baxena-barren), Patxi Ladevese (Laborantza-ren modernizatzea Amikuzen), Pablo Marticorena (Neolitikoa Pirinioetan),

Pascal Pragneres (Euskal nortasuna), Eneko Gorri (Euskarazko ibilbide pro-fesionala), Valerie Steunou (Larrañeko eliza), Audrey Hoc (Ipar Euskal He-rriaren borroka). Azpimarratzekoa da haatik zortzi ikerlan horietarik bakar bat baizik ez dela euskaraz eremana ! Euskaltzaindiak ere bere gune berezia ukanen du, “Pirinioetako hizkuntzak” erakusketarekin, 11.30etatik goiti Jon Artzak aurkeztuko daukuna. Aratsalde-ko 4etan aldiz, Xabier Soubelet “Izo-tzetik izanera” eta “Bizil eta Oldar” bere bi azken liburuez zaiku mintzatuko. Eta egun osoan hor aurkituko ditugu bertze idazle asko, Anjel Aintziburu “Luzaiden gaindi 2”-rekin, Mixel Oro-nos, orain famatua bilakatzen ari den Kalonjearen testamentuarekin, Maiatz elkartea Eñaut Etxamendiren idazlan antologiaren lehen liburukiarekin, Ga-tuzain argitaletxea Emilie Lelouch-en “Nés pour mourir ?” liburu biziarekin, eta gaineratiko guziak...

“HERRIA” OHORATUA SARAN

Idazleen Biltzarraren aurkezpenean, Maite Lafourcade, Brigitte Sassius, Daniel Laplacettes, Jean Michel Garat, Daniel Landart eta J.B. Dirassar

Idazleen Biltzarra iraganen da hogeita seigarren aldikotz

Bazko astelehenez Saran. Beti bezala, hitzordu goxo baten

mentura, oraikotz 121 idazlek segurik dutela hitzemana han aurkitzea, bai eta 26 elkartek

eta 17 argitaletxek. Sarako po-likiroldegia aldi bat gehiagoz

beteko da beraz diska eta libu-ruz, gehienak urte bat huntan ekoiztuak. Haatik izanen dira ere bertze bi erakusgune, Sa-rako herri erdian kokatzen di-ren Lurberri gela, huntan ikus-gai izanen baitira 27 artisten eskulanak, eta Denen Etxeko gela, 19 margolariren obrekin.

Gure eskualdetan segurik, ez omen da gehiago sorginik. Eta lehengo heiek ez omen ziren egiazkoak, bainan ardurenean jende atrebitu batzuk tzarkeriaz eta mendekioz itsuski zikindu nahi zituzten gizon eta emazte gaixo batzu... Zernahi gisaz, sorginek ukana dute aipaldi gure herrietan. Gainerat, aditzen da aurten sorgin-urte dugula, ospakizun bereziak izanen baitira duela xuxen lau mende, 1609-an, izan ziren auzi deitoragarri heiek gogoan. Eta horra nun bi liburu agertu diren gai hortaz. Biak frantsesez, nahiz oso herrikoiak beren moldean.Elkar argitaletxeak ixtorio horietaz plazaratu liburuan Claude Labat ikertzailea ari zauku gauzak ahal bezenbat argitu beharrez. Hobeki ulergarri izan diten duela lau ehun urteko gertakari hits heiek. Erakusten dauku lehenik nor zen Pierre de Lancre epailea, denak ikaratuak atxikitzen zituen legegizona, bera ere motaz euskalduna, ez baitezpada burutik nahasia, bainan denetan sorginak ikusten eta debrua ere ba! Gero, argitan ezartzen du keinka hartako giroa, nola jende xehea miseria gorrian bizi zen, nolako sineste bereziak baziren, eta nolako eztabada samurrak jaun handi batzuen artean... Kondatua da nola iragan ziren orduko auziak, nolaz haur eta nerabe batzu izan ziren akusatzaile atrebituenetarik, nola biltzen ziren auziperatuen aitormenak eta holako... Liburu aberatsa, beste bixta bat emaiten duena 17. mende hastetsuko egoera latzari...Bere aldetik, Jacques Ospital donibane lohizundarra gai berari lotu da Pimientos-Piperrak argitaletxeak argitaratu

duen ehun bat orrialdeko liburu batean. Azken berrogoi orrialdeak izanki De Lancre famatuak auzien ondotik idatzi zuen liburu harrigarriaren zati batzu. Liburu huntan ere agertzen da aski garbi zoin giro nahasia zen Lapurdi guzian duela lau mende: ainitz gauza eskas, nun nahi ba eskaleak, izurriteak izaiten noiz nahi, kalapita, ohointza eta molde txarrak merke, jaun handiak dena jukutria... Ez baita hau ere ahantzi behar: De Lancre Frantziako erregeak igorri zuela Euskal-Herrirat bainan hemengo bereko agintari batzuk eskaturik!

Xabi Soubelet eta Joseba Aurkenerena biak Begiraleak elkartekoak dira Donibane Lohizunen eta biak idazleak. Batek okerki batzu plazaratu ditu egun hotan, “Bizil eta oldar” eta besteak hogoi bat ipuin, “ Axularren itzala”.Xabi-k koropilatuak dauzka bizitzaren kezka eta arrangura nagusiak. Gizakiaren gora-behera guziak. Bere tripako minak ditu hor agertzen, eta bere barneko sukarra. Bizia eta heriotza elgarri lotuz, “bizil” hitzean bezala. Iraultzalea dugu Xabi. Ez du boterea maite, botereduna are gutiago. Bada hor ortzi eta ximixta, garrasi eta marruma. Dei eta dei ari zauku, elkartasun gosez. Afrika barnetik heldu diren etorkinak dituela gogoan edo berdin beste zapalkuntza zerbait jasan behar duten guziak. Olerki guziak kanta ere ditazke, gisa hartako doinuak baditu berexiak. Eta batzuentzat margo bat ere badu lantua. Alor askotan artixta baita gure Xabi, lanak dituelarik “ainitz gauza ezin sinetsi eta ezin iretsi...”Jean Barbier zenak 1921-ean argitaratu bertsu batzuetarik ateratua du Joseba-k bere ipuin bildumaren titulua. Axular handiak ditu denak elgarri josten. Bada sorgin eta mamu, bada omore eta arintasun. Urruñan bizi den donostiar horrek gauzak biziki polliki itzulikatzen ditu.

SORGINEN ONDOTIK

Denekin adixkide edo nehorekin ez hala, gauza

bera da (Espainiako erran

zaharra)

IPUIN ETA OLERKI

Xabi eta Joseba, bi Begirale suhar...

Page 2: Herria 3002

• Italian, ikaragarriko lur-ikara bor-titzak zafratu du gauaz Abruzzoeskualdea eta bereziki l’Aquila hiriaErromatik ez hain urrun. 150 hil segurikbadira, kolpatu frango bestalde eta izigarrikomakurrak ! Jendeak milaka aterberik gabegelditu direnak, zernahi etxe lurrerat joanik !

• Londresen G20 biltzarrak urrats haundieriburuz bildu ditu munduko Estadu aitzinatuenaktenore huntako ekonomien krisia latz huntazmintzatzeko eta ez mintzatzeko bakarrik ahalaz.Aldi huntan Amerika ere hor zuten Obama bereburuzagi berriaren bitartez eta hau ere ezgibelatuenetarik batere iduriz segurik.Amerikarekin horra ere beste batzu hutseginbehar etzirenak : Xina haundia bixtan dena, bereburuaren errespetarazteko ahalak dituena bainadenbora berean mugiaraztekoa dena besteenmailerat heltzeko beharretan delakotz. Mintzatubaino gehiago direla erran dugu : denak etabakotxa deituak dira mugitzerat mundupobrearen alderat gehixago emaitera, ahaladutenak FMI edo mundu dirutza eta aberasta-sunen errepartitze hobeen beharra badela.Bestalde batetik, herri bakotxak baduela zeregin bere lurreko ttipienen eta behartsuenenalde. Holako xede onak trataturik, baieztatu duteere denek urtearen ondarrean berriz elga-rretaratzea, xede on horietarik zenbaitez be-deren kondu emaiteko. Akulu bat beraz biltzarhori, aitzinatzera xixtatuko ahal duena. Geroizan dira OTAN-eko solasketak ObamarekinAlemanian eta beste.• Europak preseski G20 bezalako xede ederre-tan etsenplu emaitea bere gain ukanen duelaerakusten dute garbiki Alemaniako AngelaMerkel, Frantziako Sarkozy eta holakoek,lehenik etxetik hastea dagokiela horien kideko-eri, gero beste batzuen kotsatzeko.• Kontrakoak ere ukan ditu G20 Biltzar horrekmanifestaldi batzu egin nahi zituztenak :Londresen berean abiatu dira ehun bat lagunprotestan, eta hori baino gehiago, 5000 bildudira Angleterrako Bankoaren aitzinean berenmehatxuekin, gasaila batzu bilatuz poliziarekineta zenbait barnerat sartuz ere. Baina ez da horiurrun joan eta Estadu buruzagi batzuek nahiagoukan dute deklaratu krisiaren kontra ez dela orai

Londreseko biltzar hura bezalakoerijoanen duenik : horiek ziren Mexikako,

Brasilako eta Argentinako presidentak.• Sei espazionauta, lau erruso eta bi euro-

pear badira Marzo izarbelera airatze baten men-turan beren buruak hetsirik ezarriak dituztenakhiru ilabeterentzat, Moskuko ondoan guremundutik arras berex jarriak. Urteak galdatukoditu Marzorateko bidaia horren prestatzeak,2018 urteko bailitake joaitea. Entsegu horietakogizonak ontsa prestatuak dira jadanik, etalehenik hautatuak 5600 lagunen artean.Horrekin beharko da frogatu nolakatuko dituengure mundutik berex bizitze horrek, egunik etagaurik gabe batetik eta komunikabiderik gabe,nahiz mezu batzu erabil detzazketen 20 minutaemaiten dutenak heltzeko. Eta oraino, oraikoprestatze hori alegiazkoa dute nolazpait.Egiazko pidaiak gehiago iraunen baitu, ondokoesperientzia, urtearen ondarrean, 520egunekoa eginen dute gisatsu hortako kon-diziotan, hots, Martzoko joan-jinaren egitekobeharko dena, oraiko ustez.• Israel eta Egiptok 30 urteko etsaigoa eginzuten 1979an hasia, gerla hotza ere deitua,David kanpoan, Amerika ararteko, bake sinatzebatekin gelditu zutena. Bake horren efektuak,denbora horren buruan, ez dira ez igurikatubezain ederrak. Geroztik joan da alabaina Israeleta Palestinaren arteko gasaila txar hori,Gazako zerrendan pasatu guziekin. Halere ezdituzte elgarrekilako solastatzeak geldituak.Komertzio eta industriako akordio berezi batzubadituzte aldian aldika egiten direnak,Gazarekin, eraikuntzan eta beste. Halere,palestinar anaiekin baino ainitzez gutiagokurutzamendu dute Egipton Israelekin eta horiez da arras bakea.• Xinan, berriz ere arrastatu dute Mgr Zhiguoapezpikua, hamabigarren aldikotz, erran nahibaita usaia baduela, baina behar da jakinbadirela hango gobernu komunistak onartuapezpiku “ofizialak” eta besteak, eta hau bestehetarik izanki, hots, libertatea mugatua dutela.• Ipar Koreako burua den Pyongyand eta herrihorrek beren burua ainitz aiparazi dute, hainsegur ONU-ko nazioneek oro batean indar nu-klear gabeko armamenduen aldeko xedeak pro-posatu zituztelarik. Preseski, ordu berean duIpar Korea horrek bide luzeko zinta bat espazio-rat igorri beste zerbait estakuruz omen, Banki-Moon ONU-koak eta Amerikak deitoratu dutena.Horien aitzinean, Errusiak eta Xinak ere bakesolasak, bainan hauk Ipar Korearena kondenatugabe erran nahi baita hor ere batasuna bakotxakberea.• Turkiaz aldiz eztabaida, hunen Europansartzeaz : Obamak aldeko hitzak eta FrantziakoSarkozyk kontrakoak.• OTAN batasunean, Dinamarkako gobernubu-ruak (Andero Rasmussen) demisonea eman dugobernu hortarik, OTAN horren buru izaiteko.Beste Rasmussen batek ordainduko du gober-nua (Lars Loekke Rasmussen).

ZALAPARTAKOTAN nazioarteko erakundeak ospatu ditu bere60 urteak. 1949-an sortu zen alabainan Europamendeala gerizatu behar zela Stalin errusiarotso handi hagin luzeak ez zezan irets! Ipar-Amerika laguntzaile. Frantzia behin barne izanikdoi bat urrundu zen bainan berrikitan berriz sar-tua da eta 60. urtebetetzea Estrasburg hirianospatua izan da iragan asteburuan. OTAN betigerizatzaile, hala diote segurik, bainan nundikheldu da oraino lanjera? Nork du Europa hanbatmehatxatzen? Al-Kaida delakoak orobat aten-tadu izigarri batzuen egiterat atrebituz bainanOTAN erakundea geriza zinez asurtia ditakeaholako kasu batean? Dena den, Alemaniako mugan bildu dira berazOTAN hortan barne diren herrialdeburuak.Sekulan baino gehiago elgarri atxikiak agertuz.Kontrako baketsu eta baketiar batzuk ere egindute haatik manifestaldi bat gaitza jendetsua.Eta beste kontrako batzu ere bazirenEstrasburgerat espresuki jinak, berenaz arrasbortizkeriari emanak, bazter guziak xehatu nahi!Izan da zalaparta asko. Berrogoita-zonbait kol-patu eta biziki makur handiak. Frantses barne-ministeritzak diolarik aise gehiago izanen zelahaatik bestalde ere kaxketadunak ez balire erneibili... Ondotik, hiru ehun bat atxilotze eta jendeainitz arrangura holako ospakizunik ez denetzizaiten ahal lasaitasunean, gisa hortako sukarriketa nahasmendurik gabe...Zalapartak izan dira ere Korsikan, Bastia hirian,hango abertzale batzu arrunt hasarre. Eta hanere kolpatu andana bat, kalapita gaitzak izanbaitira. Polizagizonetan beretan, hiruetan-hogoibat kolpatu, zortzi ospitalerat eremandituztenak, hoietarik hiru frango handizki joak.Michèle Alliot-Marie barne-minixtroa bera ereizan zaiote artategian bisitaz, bere sustenguosoa ekartzen ziotela...

MOLDE TXARRAKAmnesty International erakundeak berriz eresalatu ditu bixi-bixia frantses polizaren moldetxar batzu, nola batzuetan itsuski mendekatzenden atxilotu batzueri, hauk berak batere oldartugabe ere, dena ele tzar eta jestu tzar, zanpaldibatzu ere emanez berdin. Holakoak ez direlahain usu gertatzen bainan usuegi halere. Urteanbospasei ehun salaketa, jakinaren gainean gisaguziz badirela hau edo hura jasanik ere salake-tarik egiten ez dutenak... Barne-ministeritzak ez du funtsean ukatzenizaiten direla holako kasuak. Dio haatik ez delaAmnesty erakundeak uste duen bezenbat etazinez hutsean kausitu polizakideak larderiatuakizaiten direla, bai eta zigortuak...

GASTU HANDIAKDominique Baudis berriketari ezagutua izanada. Denboran, politikari ere polliki jarri zen,erdikoekin. Orai UMP hortan sartua da eta ze-rrendaburu beharra Europa-maileko hauteskun-detan. Bainan ixtorio frango badu bestalde.Arabiar herrialde batzuekin zernahi harremanakulatzen duen erakunde berezi batean baitaeta burulehen bezala, salaketa bat egina izanda baizik eta erakunde horren bizkar zernahisos xahutzen duela beretzat, dena bidaia,bazkari, afari eta gaineratiko. Hilabetean 10.000euroko irabaziaz bestalde! Denen buru, berakez ditu xahutze horiek ukatzen. Salbu dio beti aridela delako erakunde horrentzat diru laguntzagehiago biltzeko menturan, kultura mailean langehiago har dezan bere gain, eta gisa hartakoondorioak ere badirela preseski... Hots, bidaia,bazkari eta gaineratikoeri esker segurtatzenduela uzta bat guziz baliosa... Bainan ateraldihoriek ez ote duten auzia oraino gehiagonahasi, argitzeko partez? Badira eztabadasamurrak...

J-B D

2

ETA-ren lehergailu biltegia ?Frantziako poliziak Grenoblen ustez ETA-ren lehergailuen biltegia ikertudu garaja batean. Iduriz 500 kilo lehergai aurkituak baluzke. Leherkari-ak, amonitratoa edo nitrato amoniakoa eta aluminio hautsa ziren, amo-nal bezalako lehergailua egiteko erabiltzen direnak. Garajearen jabeakalokatua zutenen berririk ez izanez aurkitu ditu leherkariak.

Korrikaren kontrako salaketa AEK-ren kontrako salake-ta ezarri du “España y Li-bertad” plataformak Nafa-rroako Auzitegi Goreneanterrorismoa goraipatzea-gatik. Plataformakoekdiote Segi eta Ekinekokideek parte hartu dutelaKorrikan, presoen argazki-ak erabil iz eta ETArenaldeko oihuak entzunara-ziz. Iragan astean Nafa-rroako Gobernuak Ko-rrikari laguntzak kentzeaerabaki zuen, terrorismoagoraipatua izan zelakoaitzakiarekin

Arantza Quiroga (PP), Eusko Legebiltzarreko presiden-taOstiralean, legebiltzar berriak egin duen lehen bilkuran, ArantzaQuiroga (PP) izendatua izan da presidenta kargurako PP eta PSE-renbozkeri esker, bi alderdiek onartua duten akordioaren arabera. ArantzaQuirogak 36 urte ditu, Irungoa da, 1998tik eusko legebiltzarkidea da. Ezdu euskara menperatzen nahiz eta hastapenean sozialistek euskaramenperatzen duenari eman lehentasuna. Komunikabidei deklaratu dueuskara ikasteko urratsak eginen dituela.

Arabako aldundia PPren esku ?Patxi Lopezek lehendakaritza ardiesteko eta gobernu berriari egonkor-tasuna bermatzeko, PSEk eta PPk hitzartu akordioaren ondorioz,Arabako Aldundiko Gobernua uda aitzin bereganatzea nahi du PP par-tido popularrak. PPrekin egin hitzarmenaren bidez, Arabako Diputazioapopularren eskuetan ez duela ezarri adierazi du Patxi Lopez PSE-koidazkari nagusiak eta lehendakaritzarako hautagaiak.

Zortzi gazte arrastatuak Hernanin eta UrnietanEspainiako Poliziak zortzi gazte arrastatu eta presondegiratu ditu Her-nanin eta Urnietan (Gipuzkoa), kale borrokarekin eta Segi gazteerakundearekin zerikusia dutelakoan. Espainiako Justiziak legez kanpoezarria du Segi. Etxe bizitzak eta herriko taberna miatu ditu poliziak.Galdezkatuak zirenean tratu txarrak jasan dituztela salatu dute gazteek.

Bortzirietan euskararen aldeko laguntzak murriztuak Lesaka, Bera, Arantza, Etxalar eta Igantzi herriek osatzen duten Nafa-rroako Mendialdeko Bortziriak lurraldean, Nafarroako Gobernuakeuskarazko tokiko komunikabideei emaiten dizkien diru laguntzak %96az murriztu ditu. Arrazoina : komunikabide horiek errentagarriak ezdirela. Iazko urteko 310.000 eurotik 9.567ra pasa da laguntza. Ttipi-ttapa tokiko telebistak ateak hetsi behar izan zituen urtarrilaren 30ean.Nafarroako euskal komunikabideetan 56 langile eta 366 kolaboratzaileklan egiten dute, gehienetan informazioa euskara hutsez eskainiz etaherritarren artean hizkuntza erabiliz. Bortzirietako hautetsiek Nafarroakogobernuari eskatu diote euskarazko komunikabideei eman laguntzakmantentzea.

Greba orokorra maiatzaren 21erakoELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta HIRU sindikatek, maiatzaren 21eko(osteguna) hegoaldean greba orokorra egiteko deialdia egin dute. Krisiekonomikoa eta honen eraginak : lanpostuak desagertzea, enpresabu-ruen elkortasuna dira besteak beste grebaren deia egiteko arrazoinnagusiak. Zeren langileak dira krisiaren jasaile nagusiak, egoera sozialeta ekonomiko horren sortzaileak izan gabe. Beste bi sindikatek (UGTeta Comisiones Obreras) ez dute greban parte hartuko. Sozialistek etaPPkoek deialdiaren kritika zorrotza egin dute erranez sindikatu abertza-leek greba politikoa deitu dutela, gobernu berriaren kontrakoa.

Eskoriatza-Arrasate arteko autobidea irekia Araba (Luku) Gipuzkoarekin (Eskoriatza) lotzen duen autobidearen 17kilometroko zatia irekia izan da. Autobideak zortzi zubi eta hiru tunelizanen ditu. Orotara 46 kilometro izanen dituen autobidearen azkenekozatia, Eskoriatza eta Arrasate artekoa, ekainean irekiko dutela jaki-narazi dute. Hamar bat urte iraun duten lanak bururatuko dira eta denafinitu artean autobidea dohainik izanen da.

Jose Lizaso bertsularia zendu da Jose Lizaso bertsularia hil da 82 urterekin. Xebastian Lizaso bertsulari-aren aita zen. Azpeitian sortua, Landeta auzoan urte ainitzez ostatuaatxikia zuen, bertsuzaleak biltzen zituena. Landetako unibersitateadeitzen zioten. Bertsulari bezala lehen agerraldia 17 urterekin egin zueneta geroztik herriz herri euskal herri guzian ibili da bertsuak kantatzenUztapide, Basarri, Mitxelena, Joxe Agirre edo Lazkano eta besteainitzekin.

Arabako bertsulari xapeldun : Oihane Perea Oihane Pereak irabazi du Arabako bertsulari xapelketa. Asier Ota-mendiri nagusitu zaio Gasteizeko Printzipal antzokian. Bigarren txapelairabazten duena.

Luis Peña Gantxegi arkitektoa zendu daOñatin sortua duela 83 urte eta Donostian bizi zen arkitekturako esko-laren zuzendari izana eta bera ere arkitektoa. Madrilen 2004ean berelanagatik urrezko medailaz saristatua izan zen. Egin dituen lan aipaga-rrienetan, Donostiako Haizeen Orrazia (1977) eta Gasteizko ForuenPlaza (1982) biak Eduardo Txillidarekin, Gasteizko San Francisco Eliza(1968), Andoaingo Bastero kultur etxea (1998) eta Donostiako Rezolamuseoa (2000).

Martxoan 6.369 lagun gehiago langabezian HegoEuskal HerrianAraban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan gaur 159.401 pertsonadaude lanik gabe. Jazko apirilean baino 53.227 gehiago. Krisiekonomikoa gainean dutelako froga. Lanik gabe diren 159.401 hori-etatik Araban 18.242 dira, Bizkaian 66.501, Gipuzkoan 36.347 etaNafarroan 38.311.

Jendea berehala mugitu da bixtan da lurpean ehortziakzirenak salbatu nahiz.

Korrika ederki bururatu da Gasteizen, mundu bat bildurik, denen aitzinean Asier Amondo, Araban

AEK-ren arduradun dena, eta Pirritx paiaso famatua !

Page 3: Herria 3002

EMENDATZE HANDIENAZiburun ere herriko kontseilua bildu da etaaurtengo aurrekontuak bozkatuak izan dira. Herri-zergak emendatu dituzte % 4 etaerdiz. Egia erran, Kostalde guzian goititu dira, salbu Miarritzen, bainan Ziburukoa izanda emendatze handiena. Auzapezak erran du zergak ez direla goratzen ederrezbainan ba beharrez, diru-sartzeak ttipitu direlakotz eta obra handiak ba akulatzeko.Gainerat, bizitegi-zerga auzo hirietan baino apaltxago gelditzen dela Ziburun emen-datze horren ondotik ere... Ezkerraldekoek bai eta abertzaleek diote haatik untsaemendatze pisua dela zernahi gisaz...

MARINELAKO BESTAPazko biharamunean izaiten da Ziburun Marinela auzoaldeko besta. Beti gaitzekogiro alegera eta herrikoian. Goizean, atabalariak karriketan. Eguerditan, zintzurbustitzea eta Ziburu Euskaldun elkartekoen euskal kantuak. Ondotik, bazkaria PanpiLaduche bere lagunekin partzuer bazterren aitzina harrotzeko. Bazkal ondoan,mutxikoak. Aratsean, su-ziriak. Usaiako egitarau sanoa beraz salbu aurten ez dela txi-rrindulari lehiaketarik izanen goizean, zernahi obra badelakotz auzoalde hortako ka-rriketan.

BAZTERRAK MINBERADonibane-Ziburuko portuan bazterrak minbera daude arrainaren xuxenean saltzeaeztabadabide izanez. Batzuk arraina Ziburuko aldean saltzen dute, Baionako komer-tsaldegiaren babespean. Beste batzuk Donibaneko krida xaharrean, komertsaldegia-ren baimenik gabe. Komertsaldegiak afera pusatua du auzitegirat. Epaileak ixun batona ezarri du baimenik gabe saltzen dutenen bizkar: bakotxak egun bakoitx 150 europagatu behar. Erabaki horrekin sukarra aitzina emendatu baizik ez da... Ez direa badaonez onean akomeamendu bateratat heltzen ahal? Denen onetan azkenean...

ONGI ETORRIHendaia parekatua da bi hirirekin, bat Portugalean da eta bestea Inglaterran. Bietakojende asko jitekoak dira bisitaz Pazkokari. Parada hauta lokarrien aitzina azkartzeko.Bi parekatzeak gogoan izanen dira ospakizun berezi batzu.

ARROLTZEAREN PISUAZiburun, Pazkoko oporren karietarat, turismo-bulegoak muntatzen du joko berezi bat.Bixtan ezarria du arroltze bat biziki ederra dena xokolatezkoa. Asmatu behar da zon-bat pisu duen. Pisu xuxena kausitzen duenak eremanen du berekin apirilaren 17-an.Bat baino gehiago izanez pisu xuxena emanen dutenak xortean aterako dute nor denirabazlea.

3

Euskaltzaindia Sarako XXVI. Idazleen Biltzarreanapirilaren 13an, astelehena

Erakusketa: Pirinioetako hizkuntzak

Argitalpen BerriakHenri Duhau Aurelia Arkotxa Txomin Peillen Jean-Louis Davant

OLERKARIAK OMORE ONEANSENPEREN

Olerkariak igandean Senpere Larraldean

LAPURTAR HAUR KANTARIAK LUHUSON

Luhusoko gela mukurru bete da joanden igande aratsaldean eta jendalde guzi hori xo-ratu, entzun dituen 36 kantuekin (horietan 17 sorkuntza). Hiru oren luze bainan zeinaberatsak ! Epaimahaiak – Patxi Saiz, Nahia Zubeldia, Maite Idirin, Jokin Apalategi,azken hunek etorri ez den Xabaltx ordaindurik – banatu ditu sariak honela. Haurtxoetan, bakarka 1° Maina Ortiz ziburutarra (+ publikoaren saria), 2° HaizeAlbor ; binaka, 1° Amets Azkue-Luxi Garat, 2° Maiana Garat-Lucie Dorado ; taldeka, 1°Uztaritzeko Jondoni Bixintxo eskola, 2° Sarako San Josep eskola ; sorkuntza saria,Hazparneko ikastola, Luixa Gilzuren“Hizkuntza” kantuarekin, ahots hu-tsezko saria Laida Haran Razin.Gaztetxoetan, bakarka 1° ChrystelleAguerre (+ ahots hutsezko saria), 2°Oihana Lahetjuzan ; binaka, 1° Ma-rilou Lapeyrade-Morgane Cerveau,2° Chrystelle Aguerre-Maider Jora-juria ; taldeka, 1° The Amatxi’z, 2°Senpereko Kant’Arretxea ; sorkuntzaeta publikoaren saria, Miren Oillarbu-ru-Mikela Atxoarena. Barakaldakofinalera joanen dira : Maina Ortiz,Jondoni Bixintxo eskolako taldea,Amets Gazkue-Luxi Garat, MirenOillarburu-Mikela Atxoarena.Ondoko hitzordua Xiberuan, Maulen,apirilaren 19an.

Maina Ortiz bost urteko ziburutar kantari talendutsua

Arras gozoki iragan da Hatsaren poesia eguna Senpere Larraldean, joanden igan-dean. 40 olerkari nunbaitan, Euskal Herri osotik etorriak, dira bildu Auxtin Zamorasenpertar olerkariaren inguruan. Olerki bilduma 2009 liburua aurkeztua izan da,ehunta zenbait olerkariren poemekin, JosAnton Artze usurbildarrak eginiksarhitza. Poema horietarik asko irakurtu dituzte han berean, bazkari denboran, hanzeuden olerkariek, ondotik aratsalde osoa iragaiten zelarik olerki giroan, diaporamabatzuz aberasturik.

HERNANDORENA SARIALARRESORON PATXI IRIART LEHEN

Hernandorena sariarentzat Larresoron egin bigarren bertsu afarian entzule multzoederra bildu zen joanden ortziral aratsean kirol sala berrian eta eskerrak hemendikOte Lore elkarteko sukaldari eta zerbitzarier. Ondoko bertsu saioan Hiriburuko PatxiIriart atera da lehen eta finalera doa zuzenean. Bere kantuko lagunak zituen : BixenteHirigarai, Beñat Iguaran, Odei Iruretagoiena, Oier Lakuntza eta Mattin Luku. Denenkudeatzaile : Maritxu Lopepe. Helduden astean, aste saindukari, ez da saiorik izaneneta beraz azken kanporaketa eginen da apirilaren 18-an larunbatez, Mauleko Zinkajatetxean. Orduko protagonistak : Txomin Elosegi, Arrate Illaro, Maiana Irigoien, MizelMateo, Itsaso Paia eta Eñaut Uruburu. Afal tokiak segurtatzeko deitu 0603604571zenbakirat edo e-mailez : [email protected]. Suerte on bertsulari gazter eta ongietorri deneri Xuberorat. B.S.

Page 4: Herria 3002

4

MAKEA - LEKORNESortze - Laurent Agesta eta Pantxika Hegiabegik ongi etorriberoa egin diote beren lehen sortu berriari ! Juan deitzen dagure Gerezietar ñimiñoa. Segur naiz, osasuna lagun, ez delattonttoa izanen, eta handitzearekin herriko bizitzan parte har-tuko duela ! Goresmenak aita eta amari eta etxeko guzieri.

Airetik - Jakina duzue gure bi bikote pilotariek galdu dutela.Halere hor ziren aldi huntan ere azken borrokan parte

hartzeko ! Xitoetan :Etxeberria-Cache-naut (Airetik) 29 etaMichelena-Jorajuria(Senpere) 40. Arine-tan : Duhart-Idiart(Airetik) 24 eta Her-lax-Iribarren (Baigo-rri) 40. Bestalde,Jon Karrikartekirabazi airez aire !Herve Bonetbeltxekbixtan zen.

Elizkizunen tenore-ak - Igandean,9.00etan Makeaneta 10.30etanLekornen.

P.I.Andoni Jorajuria - Xan Michelena (Senpere),Airetik-eko Echeverria-Cachenaut parea.

MUGERREAldaketa isila bainan pizkorra

Begira argazki huni ; sinbolismo azkar bat dauka. AitzineanHiriarte etxaldea, herriko etxe zaharrenetarik bat, 1249 urteanaipatua dokumentu zaharretan, orain hutsa, bizirik gabe,aspalditik abandonatua. Gibelean ageri alimaleko eraikinak,berrogoi ta bederatzi bizilekuz osatuak berrikitan estrenatuak.Alta hola izan behar da; legea betetzeko behar genuke 250bizitegi sozial mailekoak eta ez gira erdirat hurbiltzen. Mendeerdi batez, 1500 biztanletik 4800 rat pasatu gira. Urtero 130bizilagun berri kokatzen dira gure herrian. Hori izango dea gure herriaren etorkizuna ? Badea bertze au-kerarik Mugerre hirietarik hoin hurbil izanki? Etxaldeak emekiemeki desagertzen, segida eta eremu eskasez eta lurrakeraikuntzendako emanak.Onar dezagun aldaketa; jadanik gure haurrek bertzerik ezezaguturik kuntent dira hemengo biziaz; lana hurbil, itsasoa etamendia bakantzendako, zer galda gehiago? B.L.

BAIONASéqué gunean eko-auzo bat eraikikoduteHorixe erabaki du Baionako kontseiluak,eta aho batez. Séqué gune horrek 14hektarako hedadura du. 560 bizitegi erai-kiko dira, natura eta garapen iraunkorra-ren errespetuan : ekai ekologikoak erabi-li, hondakinen berexteko guneak ezarri,garraiobideak gune hortara helarazi,dena eginen da ahal bezain bat naturaerrespetatzeko. 3 milioi euro kostako denproiektua.

Lapurdi iparraldeko SCOT gogoetataldeak estrategia pikoan eman du.31 herri eta 200.000 presuna biltzen dituBaiona inguruko eta hego LandesetakoSCOTak. Helburua ? Herri guztien arteankoherentzia handiagoa ekarri hirigintzaalorrean. Beregain hartuko du hirikudeaketarako garrantzitsuak dirensailak lantzea, hala nola bizitegien ara-zoa, industria edo laborantzaren garape-na, uraren tratatzea, jendeen mugikorta-suna eta garraioak. Momentuko ori-entabide nagusiak definitu ditu SCOTak,eta 2010/2011 urtean eztabaida pu-blikoaren ondotik onartua izan beharluke. Hortik landa, herriek SCOTakmarkatu i ldo nagusiak errespetatubeharko dituzte.

Baionan sortu batek egina bestenafitxa Filip Rosi deitzen da aurtengo Baionakobesten afitxa lehiaketaren irabazlea.Baionako jatorria du eta Val de Marnealdean bizi da. Aurtengo lehiaketarenaraudia desberdina izan da, profesionalzein amatur-ei irekia zen, eta hautaketasistema arramoldatua izan da.

KANBO

Errobi ikastolako ate idekitzeak eta mus lehiaketa - Larun-bat honetan, apirilaren 11n, goizeko 9.30etatik 12.30ak arte,Kanboko Errobi ikastolako barneak bisitatzen ahalko dira.Erakasle eta burraso batzuekin mintzatzen ahalko da ere etaxehetasun guziak ukaiten ahalko ikastoletan erabilia den peda-gogiaz. Egun berean, aratseko 18.30etan, EzpeletakoÑapurrak gelan, mus lehiaketa bat antolatzen dute Errobi ikas-tolako burrasoek, sari eder batzuekin : 450 € irabazleentzat,150 € finalistentzat eta 1000 € opari banatzeko parte hartzaileguzien artean. Parte hartze saria : 10€ bakotxarentzat (7€

ikasleentzat).

Antzerki AIEC gelan - Apirilaren 11n, larunbatean, 21.00etan,LE FRICHTI DE FAOU antzerkia emana izanen da KanbokoAIEC gelan. TOMBES DU CIEL antzerki taldeak emanen duantzerki hori. Aitzinetik tokien atxikitzeko horra telefono zenba-ki bat : 05 59 29 70 48. Sartzea : 11 € (8€ Accords elkartekokideentzat, urririk 15 urte arte).

Haur Kantu Xapelketa - Aurten, dakigun bezala, haur kantuxapelketako Lapurdiko kanporaketa Luhuson iragan da, joan-den igandean, Erramuz. Kanbo Errobi ikastolako haurrek emandute kantu bat, kreazio bat : “Errobi, harrobi”. Ondotik, Naia

Hiriart Urruty eta bere bi lagunek, Maiana Aguerre eta LeireLascaray-ek, eskaini daukute beste kreazio bat, SébastienOthaburu zutelarik musikari lagun. Beste bikote bat agertu daAndra Mari eskolatik : Maiana Garat eta Lucile Dorado. Berenandereñoarekin, Isabel Ascarat, prestatu dute “Hiztegi, miztegi”Haurrock-en kantu bat. Maianak eta Lucilek eskuratu dute,bikoteen bigarren saria. Ohartzen ahal gira, Kanbon ere, kan-tua ez dela galtzekotan ! Biba zueri, eta segi hola !

SENPEREHeriotze

Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan da MayiElhuyar Amotz Xapeleneko alaba. Aspaldixkoan Sarako XaharEtxean artamendutan zagon. Pausatu da 88 urtetan, Mayibere laneko denbora erakasle egin du San Josep eskolanhorko haur ttipienez arduratuz. Parropian ere ainitz lan eta zer-bitzu egin izan ditu bere bizian. Bere familako jendaki guziarieskaintzen ditugu gure doluminak.

Martxoko sortzeak- Unai Albistur Elbarrunen Larrun Alde etxean.- Lise Jade Raimbault Amotzen Xaramela etxegunean.- Melisa Caldumbide – Ezponda Plazan Darretxenean.Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenakhorien aita ameri.

Laster ezkontzekotan dire- Jacques Emile Henri Rouziere Urruñarra eta Danielle MarieRose Le Guen Lakuko kartierekoa.- Le Blevec Yannick François Paristarra eta Nadine MenigueIbarrundarra.- Frederic Tesson Cherchebruit kartierekoa eta Marianne Flo-rence Boissière Libourne aldekoa. Zorionak ezkongaieri etagoresmenak horien etxekoeri.

ITSASUBazkoko oporretako eskulanak - Usaian bezala, Herriko E-txeak antolatzen ditu eskulanak Bazkoko bakantzaldi huntan 5eta 15 urte arteko haur eta gaztetxoentzat. Badute hemenAmen Bestarako oparia prestatzeko parada. Xehetasun guziakHerriko Etxeko idazkaritzan.

Aste Sainduko ospakizunak - Astearte Sainduz, aratseko8.30tan, Urrikitze eta Adiskidetze Sakramenduaren ospakizunaItsasun. Ostegun Sainduko ospakizuna iraganen da parropiaosoarentzat Luhuson aratseko 7etan. Ostiral Sainduzkurutzearen bidea aratsaldeko 3etan herri bakotxean, eta ara-tseko 7etan Pasionearen ospakizuna parropia osoarentzatZuraiden. Bazko Gau-Beila iraganen da Itsasuko elizan pa-rropia osoarentzat aratseko 9etan. Karia hortarat presunaheldu batek hartuko du Bataioa, Konfirmazionea (edoSendotzea) eta eginen bere lehen Jaunhartzea. DominiqueCornu Bikario Nagusia izanen da Biltzar-Buru. Bazko igandezez da mezarik izanen Itsasun, baina bai Kanbon, Ezpeletan etaLuhuson goizeko 10.30tan.

HAZPARNEIkastegiko pesta - Martxoaren 28-an iragan da Santa Terexaikastetxearen pesta, Mendeala gelan. 600 jendez goiti ziren ikus-garri eder baten ikusterat etorriak, igande arratsalde hortan. Ezzaiote dolutu. 240 haur aldizkatu dira ikusliarren aitzinean “Zine-ma” zaukatela gai nagusia. Hunen inguruan eginak ziren dantzaeta kantuak, lehengo zinema mututik gaur arterakoak aipatuz.Haurren jauntziak beti bezala arras ederrak ziren. “Nomadak” fil-maren gaiean, haur elebidunek ate bat zabaldu daukute,munduko kultura batzueri buruz, alkartasunezko mezuak sus-tatuz. Sandrine Labarthe ikastegiko zuzendariak erraiten zaukunbezala : “Ikusgarri hau, elkarte lan bat da, haurraren dohainenargitaratzeko asmatua. Taulen gainean beren burua aurkezteak,funtsezko urrats bat galdatzen du haur horier, bainan ororenburu, beren aldia iragan ondoan, zorion haundi batez hartuakdira.” Alice Hugron erakasle andereak bere azken ikusgarriaantolatua zuen aurtengo pesta hortan ; erretreta hartuko duudako oporretan. Ainitz urtez ama eskola et CP klasetan erakasleizanik, epe baten ordua etorri zaio. Goresmenak erakasle huni.

Euskal jokoak haurrentzat - Iragan astelehenean, ikastegitako140 haur arizan dira lehiaketa batean. Euskal joko lehiaketakzituzten, ezker paretean eta errebotean. Adibidez : soka tira,buskail biltzea, hanka luzeak, jende proba, birlak, saltako zakua,egur pilota, arpana jokoa, kontrabandistak. Haundienentzatbazen ere: untzi eramatea, lasto altxatzea eta orga jokoa. Errangabe doa josta gai gehiago zela proba bat zen baino segurrago.Lucien Bedbeder Lekorneko auzapezak asmatuak zituen jokohoriek eta haurrer erakusteko elkarte bat sortua,”GAIA”, izenekoaikastegien zerbitzuko dena. Elkarte huntan animatzaile da FabienMendiboure Angeluarra. Hunek, erakasleri eta ondorioz ikasleriikasten diote joko horietan artzea. Hazparne inguruko herriandana bateko ikastegiak elkartu dira “Lasterka” deitzen dutentalde batean eta lehiaketa horietan parte hartzen dute Hazpar-nen, Makean, Ahurtin edo bertze. Juanden astelehenean goizeko9 tan hasiak zituzten jokoak eta aratsaldeko 3 tan bukatuak,eguerditan janaldi bat eginez tokian berean kantu eta dantzabedera egin ondoan.

Euskal Jokoak

“Notre maison” etxearen handitze lanaklagunduakBaziren 62 ohe orain arte “ Notre Maison ”xaharretxe horretan ; estadua, hiria etadepartamenduaren artean adosturik, deli-beratu dute beste hogeitamar oherenezartzeko funski etxe horren handitzea,horien artean hamar espresuki altzeimereritasuneko jendeen errezibitzeko. Denenartean partekatu dute obren faktura, ho-rrela departamenduak 427 000 euro ekarriditu.“Créons Ensemble”Miarritzeko Ostalaritza lizeoko sei gaztek“Créons Ensemble – Elkarrekin sor deza-gun ” lehiaketa irabazi dute, “ trein bateanostatua antolatzeko ” proiektua aurkeztueta. Lehiaketa hori antolatzen dute estadu-ak, akademiek, eskualdeko kontseiluek etaMerkataritza ganbarek, gaztek ikus deza-ten, erakasle eta profesionalenlaguntzarekin, zer den enpresa sortzea,eta horri lotuak diren urrats guztiak. Bestebi proiektu lehian ziren, biak DonibaneLohitzuneko Ramiro Arrue lizeokoak, etabiak arropen sailean. Miarritzeko gazteklehen etapa pasatu dute, departamendumailakoa, eta ondotik, eskualde mailanproiektua defendituko dute.

ANGELU126 langilek lan auzitegira daramateCarrefour saltegia, beren nagusiaAngeluko Carrefour saltegiak berelangileak ez dituela aski pagatzen, harazer uste duen CFDT sindikatuak. 126dozier pausatu ditu, aitzineko asteazke-nean, Baionako Prud’hommes lan auzite-gian. Estimatzen du SMIC legezkoirabazi gutiengora ez direla heltzen, orainarte zituzten lan arteko pausak ez baitzaizkie pagatuak gehiago.

Kermeza - Apiri laren 19an, Bazkoondoko igandean izanen dugu herrikokermeza : 10 ak et’erditan meza nagusia.Eguerditan, herriko gelan aperitifa, etaondotik bazkari bat hauta usaian bezala.Jende handientzat 20 € haurrentzat 8 €.Ondotik ausagailu, xingar pisatze etaloteria omore onean. Ongi etorri deneri !!

MIARRITZE

LUHUSO

Maiana Garat eta Lucile Doradosaristatuak izan dira Luhuson

Page 5: Herria 3002

5

AIHERRA

Xantza on muslarier !! - Urte guziz, Pazko astelehenez egi-ten den Museko finala haundia, aurten Baionako Modernetrinketean iraganen da. Gure herritik 2 parek hor parte hartu-ko baitute, Herve Parachou-Jon Oyhenart eta Xarlo Haristoy- J.Noel Minjou, xantza on bat desiratzen diotegu, eta zertakoez sailkapen orokorrean lehen izaitea. Bainan, denak ez bai-tira xapeldun izaiten ahal, hoberenek irabaz dezatela !Pazkoz, ofizioen tenoreak - Huna nola iraganen diren : Osti-ral saindu 5.30tan Izturitzen, larunbat saindu aratseko 9tanHazparnen, Bazkoz 9tan Aiherran eta 11etan Izturitzen.

KORRIKA Aiherran, argazkitan - Berrikitan Korrika gureherritik pasatu baita, horra hemen argazki bat, orroitzapengisa :

BIDARRAIMus - Gure herritik ez da zoritxarrez nehor sailkatu BaionanBazko astelehenez jokatuko den finala handirako. Gure kan-tonamendutik hiru pare dira han aurkituko : Jean PierreBethart eta Michel Laxague aldudarrak, Jean Baptiste Lam-bert eta Frederic Golofit baigorriarrak, Dominique Aphe-ssetche eta Gracianne Paris irulegitarrak.

Bertsulari gazteen topaketa - Iragan asteburuan, larunbat-igandez, 11 eta 18 urte bitarteko 22 bertsulari gazte bildu diraEtxezaharrean, Karlos Aizpurua beren erakaslearen inguru-an, elgar hobeki ezagutzeko eta bertsuetan trebatzeko.Larunbat aratsean bertsu afari bat dute moldatu, orainzohitzen ari diren Ekhi Erremundegi eta Patxi Iriart zituztelaberekin. Igandean aldiz, Mixel Xalbador zaiote juntatu.Txomin Ezponda ere berekin izanen zelako menturan egondira bainan ez zaiote agertu. Denaden, asteburu loriagarriairagan dute elgarrekin.

Biharko bertsulariak Mixel Xalbadorren inguruan

ORTZAIZEIKASTOLAREN ATE IDEKITZEAKHelduden larunbatean, apitrilaren 11-n, Ortzaizeko ikastolakbere ateak idekiko ditu goizeko 10 orenetarik aratsaldeko orenbata arte. Beren haurrak lehen aldikotz eskolan ezarrikodituzten burrasoentzat izanen da gehienik zer ikasi egun hor-

tan. Hortarako xehetasun guzien emaiteko bai eta ikastolarenbisitatzeko, hor izanen dira erakasleak, oraiko burrasoak bai etaere lehengo ikasle batzu. Hor jakiten ahalko da ere nola egitendiren ikasketak ikastoletan. Oraiko ikasturtean, ehun haur bainogehiago bada Ortzaizeko ikastolan ibiltzen direnak.

LAKAKO LASTERKALDIAApirilaren 19-an, igandearekin, iraganen da Lakakolasterkaldiaren zortzigarren edizioa. Beti Baigura gainean ibilikobada ere, zati bat aldatu dute antolatzaileek Baiguratikjaustean. Aldaketa horrek poxi batez luzatzen du bidaia, oro-tarat 21 kilometro izanen baitira helmugarat heltzeko, gainbeherakoak beti mila metroz goiti izanen direlarik. Lasterkaldianparte hartzeko 18 urte bederen behar dira eta lizentzia bat edomedikuaren baimena, izen emaite saria 12 euro izanen delarik.Abiatzea herriko plazatik eginen da goizeko 9 orenetan xuxeneta helmuga toki berean izanen da. Izenak tokian berean hartu-ak izanen dira goizeko 7-ak eterditarik goiti. Aitzinetik emaitenahal da ere izena, interneten bidez gune huntan behatuz :www.coursedulaka.net edo ere idatziz Philippe Trounday, UrHegian, Ortzaize 64780.

Ortzaizeko ikastolak bere ateakzabaltzen ditu larunbatean.

IRISARRI

Eskubaloia - Garaipen bat gehiago irisartarrentzat. Joandenibiakoitzean jo dute Begleko taldea 38-31 (partida erditan 15-12). Garaipen horri esker beren lehen postua sendotzen dute,Nazionala 2 mailerateko igaitea ez delarik sekula hoin hurbilizan. Bigarren taldea ere nagusitu da, errexki, Villeneuve surLot-ekoari 40-23 Airoski gelan.

IHOLDIPausatu - Zinez hala izan da hoinbertze urtehauetan eri zagon Jean Bidart Lukube-herekoarendako. Bere idurirat izan duehorzketako zeremonia. Bazen behar zenkartsutasuna eta xinplezia. Bihotz bihotzezdesiratzen dakogu goza ditzan betierekozoriona eta bakea. Gure doluminak aldizdoatzi bere haurride, koinat eta iloba guzieri.

Rosalie-k ere utzi gaitu - Nahiz etxe xokoangelditua zen Azolako Rosalie bere 90urterekin, ez ginuen ez gure gogo bihotzetanahantzia. Oroitzapena atxikiko dugu emaztelangile, pollit bezain ernearena. Segur giraorai zeruan izanen duela bere lan etaatsegabe guzien saria. Familiari eskaintzenditugu gure dolumin bizienak… bihotzez.

ARMENDARITZEArta lekuan - Salaberribordako Kaiet duguKanbon, zonbait egun hauetan joanik. Igorrinahi diozkagu gure goraintziak eta desirahoberenak laster etxera dadien.

Kantu xapelketan - Onak, biziki onak agertudira kantuz Izpuran Helena eta Maider gureherriko haurrak bai eta Iholdiko Kattina,Maiana, Camille eta Elise. Goresmenak ikas-tolako haur horieri eta segi aitzina !

BAIGORRI

SortzeOkoze auzoan, Marcel eta Danièle Mocho-k ongi etorria egindiote bigarren haurrari. Aldi huntan nekatto pollit bat Elaia izen-datu dutena. Andoni anaiak izanen du jostatzeko laguna laster.Osagarrian eta zorionean haundi dadila sortu berria eta gores-menak aitama uroseri eta aitatxi amatxieri.

H.B.B.Martxoaren 29an, “Hospitalité Basco Béarnaise”, Baionako dio-sesako obra huntan parte hartzen duten bihotz oneko lagunekurteko elgarretaratzea egin dute Baigorrin. Hau, urtetik urtera,aldizkatuz egiten da Biarnoan eta Euskal Herrian. Aurten beraz,Baigorri-Ortzaizeko adarrak errezebitu ditu, hunen arduradunnagusi, Bidarraiko Jeanne Olçomendy delarik. Jendalde ederrabildu da Marc Aillet apezpiku berriak eman mezan, inguruanzituela Cornu bikario jenerala, Battitt Etchenique, beren omo-nierra bertzeak bertze… Meza bururatu eta lekuan berean egindute urteko bilduma. Hauen ekintza aipagarriena da 470 ingurueri, xahar eta ezindueri ekartzen duten laguntza, buruilean, 3egunez Lurderat egiten duten beilan. Gisa berean, eskualdeka,ekainean egun bateko beilak ere antolatzen dituzte.Ondotik, Plaza Xokon, 540 lagun jarri dira mahainaren inguruanHiriburuko Thierry Laxague sukaldariak prestatu bazkaria goza-tzeko, giro hoberenean.

KulturaldiaBadoa aitzina eta asteburu huntan, dantzari emaiten dio lekua.Apirilaren 13 huntan, astelehenean, arratsaldeko 16.30tanAldudeko ezker paretan, Arrola dantza taldeak emanen du“Hazitik ozia” ikusgarria. Aldi huntan, haur eta gazter pasatzenzaie lekukoa. Sei zatitan emana izanen den ikusgarri hunekurtean zehar bizi diren ekitaldi desberdinen itzulia eginen du,azpimarratuz kantonamenduan den aberastasun kulturala :ihauteriak, Olentzero, Baigorriko bestak, Nafarroaren eguna…Arrola dantza taldean, haur eta gazte talde ederra ari da serios-ki lanean. Horietarik 50 batek parte hartuko dute dantza, bertsueta kantuek osatzen duten emanaldi huntan. Hor izanen dira ere“Iparralai” korala eta Anhauzeko makilariak laguntzaile.

Aste SainduaHuna Aste Sainduko elizkizunen tenoreak. Ortzegun SainduBaigorrin 20.30tan. Ortzirale Sainduz : Irulegin 15.00tan etaBaigorrin 17.30tan. Larunbat aratsean Bazko bezpera : Baigo-rrin 21.00tan. Igandean, Bazko eguna : Irulegin 9.00tan etaBaigorrin 10.30tan.

PilotaJoanden asteburua aberatsa izan da Zaharrer-Segiko pilotari-entzat. Frantziako xapelgoan, trinketean esku huska, Benjaminttarroetan, xapeldun ditugu Herlax eta B. Bascans 40 – 25nagusiturik Airetik-eri. Minime gaztetxoetan, Christin eta N.Etcheverry xapeldun ere 40 – 29 nagusiturik Senpereri.Euskal Herriko xapelgoan, esku huska, buruz buruka, helduenbigarren mailean, titulua ez zen eskapatzen ahal gure batasuna-ri. Hor Mikaël Palomes nagusitu da Ximun Lambert-eri 40 – 33.Txalo beroak pilotarieri eta beren laguntzaileri.

ErrugbiaIgandean, US Nafarroa Peyrehoraden izan da etaberdinketarekin bururatu da partida 23 – 23.

Xamu Biscay pesta komitekoaren gibeletik…

IZTURITZE

Euskarazko katiximaren eguna - Haurandana ederra bildu da joanden larunbateanIpar Euskal Herri huntako xoko gehienetarikjinik, beren erakasle, burraso eta laguntza-ileekin, apez zenbait ere hor zituztela sus-tatzaile. Jaun apezpikua zuten meza emaile,Cornu bikario orokorra, Xipri Arbelbidelekuko apeza eta Barnetche Heletako erre-torarekin. Jaun apezpikuak bere aholku onakeman diozkate eta euskararentzat duenatxikimendua agertu, bera ere gurehizkuntzaren ikasten hasia dela ohartaraziz.Ondotik bazkari eta jokoak alegeraki iragandirela eta eguna ederki bururatu dela errangabe doa !

Izturitze oinez - Hau Erramu goizean ginuenherriko xendra bideetan gaindi ; 13 edo 18km-ko ibilaldia hauta zitekeelarik bakotxakbere ahalen araberakoa. 40 bat lagunekparte hartu dute. Ondotik hurrupaldiaeskainia zen trinketean, nahi zutenentzatbazelarik hor berean talo ta xingar eta beste.Antolatzaileek nahi bezala joan dira denak.

Mus lehiaketa - Bazko zaharrez beharra datrinketeko salan San Josepe ikastetxekoburasoek antolatzen duten mus zoingehiago-ka. Izenen emaitea aratsaldeko 2.30etan,3etan hasteko. 500 euro irabazleentzat etabeste sari ainitz besteentzat. Hor ere izanenda janari eta edari ausarki atsegin dute-nentzat. Beraz ongi etorri deneri !

Ate idekitze - Donamartiriko ikastola deneriidekia izanen da larunbat huntan 9etarikeguerdi arte. Buraso gazteak hurbil ditelabeldurrik gabe !

Bazko eguneko elizkizuna 11etan Izturitzen.

San Frantziskotik trixte kantuz nahiz hasiMarzel zure berria daute helaraziNeure baitan halere ezin dut sinetsiMundutik joaiteko gaituzula utzi.

Ipar Amerikan zuk egin dituzunakBeti gure laguntzen gau eta egunakGalde hau entzun otoi zeruko Jaun onakOrdaintzen-hal dazkotzu guk zor dazkogunak.

Senditzen dituztanak ezin erran elhezAnai bat izan zaitut Marzel anitz urtezBegirik hetsi gabe hasten naiz nigarrezMaite zaitudalakotz gogo ta bihotzez. Jhonny Kurutxet

BIHAR ERE LABORARIEuskal Herriko Laborantza Ganbarak lehenaldikotz antolatzen du “Bihar ere laborari”hamabostaldia, apirilaren 10etik 24erainoiraunen duena, etxaldeen transmisioaz etalaborari gazteen instalazioaz. Apirilaren10ean hasiko da beraz, ostiralez (14:30),Brigitte Chizelle soziologoaren mintzal-diarekin Ainhiza Monjolosen. Lau etxalderenbisitak lerrokatuko dira gero : apirilaren14ean, asteartez (14:00) Henri eta MoniqueSaüten-en etxaldea Lakarrin ; apirilaren16an, asteazkenez (14:00) Arño eta MaiteGogniren etxaldea Arrosan ; apirilaren 20an,astelehenez (14:00) Jean Michel Urrutyrenetxaldea Armendaritzen ; apirilaren 22an,asteazkenez (14:00) Philippe Bidegainenetxaldea Lekornen. Eta hamabostaldia buru-ratuko da “Dernière saison” filmarekin apiri-laren 24ean, ostiralez (20:30) DonibaneGaraziko Vauban zinegelan.

IZURAN MAHAININGURUAApirilaren 10ean, Izurako herriko gelan(20:30) beharra da mahaininguru bat gaihuntaz : “Zein egitura instituzional eta zeineskumenekin Ipar Euskal Herriko erronkerierantzuteko ?” Hizlariak : Jean Lassalle de-putatua, Frantxua Maitia kontseilari orokorra,Jean Lissar lurralde kontseilaria, Xabi La-rralde abertzalea. Balladur batzordeak pro-posatutako neurrien ondotik, hara horgogoeta pazka ederra, interesatu ororiidekia.

MARZEL TILLOUSADISKIDEA

Jhonny Kurutxet Ezterenzubikoak San Frantziskotik helarazibertsuak, aita Martxel Tillous-en ehortz-elizkizunetan emanakEskiulan.

Page 6: Herria 3002

Bazko egunean munduko kris-tau guziek beren elizetan en-tzunen dute berri harrigarria :“ Asteko lehen egunean, Mag-dalako Maria hilobirat joan zengoizean goizik, iluna zelarikoraino, eta harria hilobitik ken-dua ikusi zuen. ” Gertakari horren berri bi dizi-puluri emaitera doa. Emaztehorren abenturaren segida ezda egun hortan jakinen. Ira-kurketa jarraituz, bigarren aldi-kotz hilobi ondoan nigarrezaurkitzen delarik, “ Jesus hanzagola ikusi zuen, baina ezzen ohartu Jesus zela ”. Hu-nek “ Maria ! ” deitzen due-nean, ezagutzen du bakarrik.Eta berriz ere dizipulueri be-rriaren mezutzera joan zen :“ Jauna ikusi dut ” erranez.Magdalako Mariak ikusi badu,hila bizi da. Bizira itzuli bada,piztu da.Pizte hori nola gertatu den etazoin mementotan xuxenki ne-hork ez daki. Haurdenboran “ipuin” eder hori en-tzuten nuelarik Jesus egiazkiirudikatzen nuen lorioski etaez nuen nihungo arazorik !Gero sortzen dira zalantzarengoitibeheitiak, arrazoinamen-duaren itzuli-mitzuliak, galde-raketeri erantzun beharra, piz-tea baita kristauaren fede oi-narria.“ Asteko lehen egunean,goizean goizik ” xehetasungarrantzizkoa da hori segurki :saldukeria, gaixtakeria,sofrikarioa, gurutzea etaherioa, hots gauazko indarrakgaraituak dira. Orai jeikitzenda iduzkia : Argiaren orrialdeazabalik da eta hunekin aroberria. Bazkoren lehen e-rakaspena: Bizia heriotzabaino ahaltsuago da. Harri haundi hura kendua!Trabak ezeztatuak? Hain-bertze maite izan duena etabihotz barnea ukitua dion la-guna, Magdalako Mariak gu-rutzatuko du; bozetik ezagutu

ote du, harremanak utzi dionberotasunetik, Jesusen norta-suna bihotz-begiz, barne-be-giz sentitu duelakotz?Erraiten da guretzat sinesteazailagoa dela, Jesus ezbaitugu ikusten. Baina pentsagarai hartan zer harriduraukan zuten dizipuluek eta zoinzaila izan ziteken piztua zelaulertzea ! Gorputzeko begiezikusia zuten hila, etsipen ni-garrekin agurtua edo utzia.Beldurtuak, esperantza galduaibilki zirelarik, holako ger-takariaren aitzinean ustega-betarik aurkitzea ! Orduko podereen gainetik, he-rioa ezeztatua da. Jainkoakpiztu du Jesus. Hunen ekintzaguziak, erabili dituen hitz gu-ziak onartuak dira bere Aitarenbai borobilean. Semearenekintza eta hitza, dena Amo-diozko akta bat izan baita,Jainkoak baiesten du piztea-rekin : Bazkoren bigarren era-kaspena eta kristauentzathainbeste eragin daukana hor-tan laburbildua daukagu be-harbada.Bazko konfiantxaren besta na-gusia: gure ahuleziaren, ttipi-keriaren mugetarik beti urratsbat haratago pausatzeko gaigirela, Jesus piztua gure bide-tan ibilki dela bihotz-begiekinadi-adi egonez sinestea, hitze-mana baitauku ez beldurrikukaiteko.Jesusek, piztearen agintzanMartari egin zion bezala, gubakotxari ere zuzentzendauku galdera: “ Sinestenduzu hori?” Sinestea da orduan beharba-da Betiereko Maitasunarenonartzea, eta guk ere maita-sun ttintta batzuez bederen lurhau ureztatzea.

Krisiaren laino beltzen artetik,bake eta ogi eskasa,langabezia ez direlafatalitatea ; ontasunen bertzepartikatze molde bat denekbatera asmatzen ahal dugulaudaberriko maitasunaren u-sain gozoa hats emanez.1992 an, Marseille-tik Erru-maniara joanez, J. A. ohartzenda ogia sobera karioturik ezinerosia dela jende xehearen-dako. Bertako Eliza orto-doxoarekin partzuergoan okin-tegi bat muntatzen du ume-xurtx eta zahar etxetan ba-natzeko. Marseil lera itzultzean 15langabeturi proposatzen dioteikastaldi bat ogia egitenikasteko sei ilabetez. Geroztikehunka okin-aprendizek soli-dario ogia hornitu dute auzote-gi behartsuetan, Frantzian etaFrantziatik kanpo ere. Erruma-niako Pope fraile ortodoxoekberek ere parte hartuz, iriñaoratu eta laberatu dute ogiapartekatzeko. Zer sinboloa! Hainbertze ekintza mota lo-ratzen dira mundu huntanhaurridea laguntzeko: hauekez ote dira gaur Piztua, Izpiri-tuaren bidez lanean ari delakofroga? Jesusen Bazkoan sartzeko ez

dugu hunen mintzorikentzunen Maria Magdalakoakbezala ezagutzeko, bere Hitzaeta ogiaren partikatzea baizikez dugu, “ gurekin egon ” ozenbat kantatuz elgarrekin. Es-perantzaren xendra betiberria, beti berridekitzekoadugu, goiz guziz leihoak za-baltzean. Gure elizako brandak joko du-elarik “ asteko lehen egunean,goizean goizik ”, zer berrifresko, zer askatasun etabozkario bide, musika horrekiragartzen daukun, egoitenbagina erne!Eta… eta Piztuaren iduzkiakdirdira dezala.

Graxi Solorzano

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Gauden gu, erran nahi baita ez ditugula ahanzten munduan gain-di bizi eta gaizki bizi diren bahituak Kolonbian Somalian bezala, Afganistanekolurraldeetan ere, hots, gerla den leku guzietan.

***G 20 : Hasten direlarik kasetariak, izan diten idazle ala mintzatzaile, baduguzer irakur edo zer entzun. Prentsa guzian, irrati telebixtetan aitzinetik hasiakziren, egun hauetan segitzen dute eta aste osoa iraganen da biltzar horrenondorioekin.Bildu dira beraz Londresen 19 herrialdeteko agintariak gehi Barroso jauna Eu-ropa Batasunekoa, haien artean zirela Iparreko anitz eta Hegoko guti, halanola Brasil eta Argentina Amerikarrak eta Afrikatik bakarra Hego-Afrika. Heme-retzi beraz, munduan diren aberatsenak daukaten krisiaren kontra nola jokahemendik goiti. Hor ziren Brown jauna zela buru, Angela Merkel, Sarkozy etaEtxexuriko Beltza (hala deitzen dut Jesus deitzen baitzutelakotz Zurginarensemea) erran nahi baita ez dela hortan senditu behar mespretxu izpirik. Esta-tu Batuetako buru gisa heldu zen Europara lehen aldikotz eta ez da dudarikgizon xarmangarria dela eta osoki bukatua dela Bush-en garaiko harrokeria.Bururatu delarik Londreseko biltzar nagusia denek, aho batez, erakutsi duteberen zoriona. Egia da ez dela guti jende horien biltzea Errusiako eta Txinakoagintariak barne. Halere ez dakigu nola jokatuko diren hor ez zirenekin, askilagunduko dituzten ala ez, miseria gorrian bizi baita heren mundua.

***Otan : Bigarren biltzarra eta hori Estrasburg-en. OTAN delakoan berriz sartuda Frantzia, joana baitzen de Gaulle-n garaian, duela berrogei bat urte dengutienik. Badira alde direnak eta ere kontra. Batzuk eta bertzeak ikusi etamintzatu dira irrati-telebixtetan, idatzi dute prentsan. Manifestaldi bat apailatuzuten kontra zirenak haizu den bezala, bainan agertu dira betiko gaixtagin edogaizkileak, erre dituztela lehengo aduana, hotel eta farmazia bat. Bada jendeahortara emana dena zoritxarrez.

***Errugbia : Mont de Marsan-ek eta Akizek galdu dute eta beraz utziko duteTop 14 delakoa datorren urtean eta Pro D2-ra jautsiko dira. Joan den udazke-nean Baionak irabazi zuen Miarritzen (14 eta 12). Udaberri honen hastape-nean Miarritzek irabazi du Baionan (19 eta 15). Bizpahiru muturreko goiti be-heiti ados jaunak ados ! J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

BIZI ESPERIENTZIA

BERRIA

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

Asteko emankizunak :

Apirilaren 11n, 14.00 : Euskal Herriko historia, JL Davant : “1936ko gerlazibila”.Berriz zabaldua : Apirilaren 20an (23.00) ; 21an eta23an, 14.00 eta 20.15

Apirilaren 12an, 14.00 : “Zoriona nun ?” Lekukotasuna : Amaia Zubiria kan-taria. Donostiako Erlijio Zientzietako Goi Ikastegiak anto-laturik 2009ko urtarrilan. Berriz zabaldua : Apirilaren 22an eta 24an, 14.00 eta20.15

Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Larunbata 11 eta igandea 12 : Apezpikuaren PazkokoMezua.

Apirilaren 13tik 20rat :Ez da lekuko emankizunik izanen, bainan COFRAC sareko emankizunak baizik.Pazko on deneri.

Euskara Gaitasun Agiria edo EGAren eskuratzeko lehen frogak

maiatzaren 23an

Baionako Errobi bazterreko Fakultatean.

Izen emateko azken epea maiatzaren 2a

Interneteko www.mintzaira.fr <htp : //www.mintzaira.fr>gunetik inprimatuz izen emate orria bete eta igor EEPra

Baldintzak eta xehetasunak www.mintzaira.fr gunean

Izen emate saria 17 €

EEP, Platanondoen etorbidea, 2 - 64100 Baiona

KURUTZE HORIKurutze hori, Jesus maitea, etzen zuretzat eginaPairamen hortan Judas eta gu beharrak ginen alainaGure lekua duzu hor hartu, etzinen zu gaixtaginaZu lur huntara zorionaren ekartzera zinen jina.

Kurutzea zen jende txar eta gaixtaginentzat gaztiguBainan Jesus da heien lekuan ezarri eskaintza sainduHor Jainkoaren Bildotsak dauku bekatorosa ordainduBerak baitauku hiltzeko tresna bihurtua salbamendu.

Gizona maitez zintuen, Jesus Aita Onak igorriaEta jendea, jende oihesa, hor zen orroaz jarriaKurutzefika zadin basaki Seme urrikalgarriaHorra nolako ozar, oihesa den, Jauna, zure herria.

Aste Sainduan otoitzez dago, denaden, herri ausartaHain luzaz urrun egonagatik, zure laguntzak behar-taMaitasunetik eskergabetza ezin zuela apartaGure bihotzen hoztasun hura, Jauna, barka, otoi, barka !

Kurutzefikak mintzo zaizkigu, bide juntatzetakoakEz dute behar izan bakarrik urre ta itxurazkoakBainan seinale gisa jarriak Ortzirale ta BazkoakNola gaituen bere bizirat gu erosiak Jainkoak.

E.L. Aste Saindu 2009-04-10

MAHAINERAT !Glenat eta Elkar argitaletxeek partxuergoan argi-taratu berri dute euskal sukaldaritzaz “à table...chez les basques”, Elisabeth de Meurvilleberriketariari zor dioguna. Euskaldunak gaitzekogormantak omen gira... eta horren lekuko, liburuhuntan aurkitzen ditugu Alain Darroze, ChristianEtchebest, Michel Ibargaray, Vivian Durand etabertze sukaldari zenbaiten errezeta murtxukagarri-ak... Autoreak liburu hori aurkeztu eta izenpetuko duapirilaren 11n (16:00) Baionako Xingar Ferian (120orrialde, 19 euro).

EUSKAL IRRATIAKApirilaren 9a, osteguna 19.00 : Mintza leku, elbarrituen integrazioa jen-dartean.

Apirilaren 12a, igandea Bazko9.30: Gure bazterrak Jatsutik 10.30: Meza Urruñatik15.00: Gazte martxari buruz emanaldi berezia

Apirilaren 13a, astelehena

9.00: Gure arbasoak 10.30: Sarako liburu azokatik zuzenean 11.00: Presoen elkartasunez ekitaldia 12.00: Urraska ikusgarria, 1936 urtetako euskaldun familia baten ixtorioa.

Page 7: Herria 3002

7

IBARROLA - OÇAFRAINIRABAZLE MODERNEAN

Ibarrola - Oçafrain . . . . . . . . 40Etcheverry - Harizmendy . . 23Sobera leku zaukan joandenaste ondarrean Baionako trinkethorrek partida huntarat etorripilotazaleendako. Halere horiahantziko zen, lehengoarengatik, lau pilotari horiek beroarazibalituzte hor zirenak. Hortakobeharko zuten egin aitzineko par-tidan azken hauk Arrangoitzenerabili zuten bezalako joko bat.Hastean bai, zerbait ustekeriaeman dute, 4-0 hasirik eta gero-xago ere 13-na eginik, edo 15-11pasatuak zirelarik bidarritarra etabankarra. Orduan bazen orainozerbaiten mentura. Bainansobera zuten egun hortanOçafrainen jabetasun eder hura,egun onetakoa, eta pentsa ordu-an baliatzen ote zen harenpilotekin Ibarrola, batean gibele-rat luzatuz eta bestean eskuine-rat pikatuz. Emazue horri Bida-rrikoaren 8 bote (Etcheverryk seibakarrik), eta horiekin denekinhorra orena pasatua duela gutizpartidak, hori ere zerbait baita40tarat. Holaxet dugu orai bikotebat finalerako bidean, berezkoenxapelgo hortan.

GAZTE GAZTETTOENFINALAK LEKORNENMichelena - Jorajuria . . . . . 40Etcheverria - Cachenaut. . . 29Hora beraz senpertarrak xapel-dun xitoetan. Bainan ez dutedesohorerik Airetik taldeko lekon-darrek.Herlax - Iribarren . . . . . . . . . 40Duhart - Idiart . . . . . . . . . . . . 24Mail bat gorago, adinez, hunahemen baigorriarrak xapeldunbenjaminetan (erabil hitz horieuskaraz, jauna bezala), etaAiretik bigarren.Christy - Etcheverry . . . . . . 40Suertegaray - Jaureguy . . . 29Minimoetan ere baigorriarrakirabazle, eta senpertarrak hemengaltzale. Minimoak eta benjami-nak erabil frankoki euskaraz,denen ulergarri, ez baitira hitzhoriek frantsesez baina latinez,beste asko hitz bezala.Mainhaguiet - Cubiat. . . . . . . 4Telechea - Lafitte . . . . . . . . . . 3Hortan geldi partida, Lafitte kol-paturik, Garazi eta BAC artekoa.

GARATENEAN GAZTEAK IKAS-TEN ARISorhuet - Etcheto . . . . . . . . 40Belle - Ducassou . . . . . . . . . 24Jendea arras polliki astelehe-nean xapelgoko partidahunentzat Donibanen.Eskuzartak gaztendako zirenhastetik, hauk zerbait bururatuguziez, horrek erran nahi du berribatzuen gosean dela jendea,bainan ez etsi. Aldi huntansegurik arras pikoan ginituen biirabazleak, hastetik eta buru-raino, bai aitzinean Sorhuet, baigibelean, Etcheto. Gaina hartudute berehala, 11-4, 15-8, 19-9,27-13, xuxen ariz biak eta beharzenean kintzea Sorhuetek, edosarea Etchetok. Alta balios zirengazteak ere, bereziki xoko guzi-etarat heltzen Bielle defentsan

eta ekartzaile Ducassou eregehienetan. Botean guti, 2 sakeirabazleak eta 3 galtzaleak.Herve Bonetbeltx. . . . . . . . . 40Beñat Maitia . . . . . . . . . . . . . 36Lehen partida hau ikusi daburuzburu, hazpandarraren besohaundiari nausituz makearrarenjokoa. Estima letzazkete hola bipartida zenbaitek bederenastelehenetan.

HAROÇARENE XAPELDUN-Adinekoen finala nausian O.Haroçarene 40, J.M. Lamure 37,beraz Zuraideko senpertarrakxapela.-Bigarren mailean, M. PalomesBaigorriko arrosatarrak 40, X.Lambert izpurarrak 33.-Junior gazteetan X. Urruty(Denek Bat) 40, A. Monce-Ondars (Goizeko) 24.

JUNIOR GAZTEEN FINALALAURDENAK-Armendaritzen J. Carricart(Airetik) 40, B. Garat (Atzarri) 26.Filipe Benesse landestarrak 40,JC Istillarte (Itsasu) 24. V. Elgart(Urruña) 40, M. Saldubehere(Goizeko) 31.

BAIONATTIPIANLarrechea - Bessonart . . . . 50Alfaro - J.C. Dermit . . . . . . . 35Eta huna horren ondotik, AsteSainduko lehiaketa : hiru partida,ostegunean, ostiralean, eta igan-dean finala, hiruretan partidak 5orenetan, pilotariak, berezko edoamatur lehen maileko. Ongi etorriSant Andreserat.

HEGOALDEANOlaizola II - Otxandorena . . 22Berasaluze VIII- Beloki . . . . 15

Urberuaga. . . . . . . . . . . . . . . 22Julen Retegi . . . . . . . . . . . . . 19

Arretxe II - Ibai Zabala. . . . . 18Chafee - Urrizelki . . . . . . . . . 12Iruñean, Labriten, jokatu dirahoriek oro. Bigarren partida horixapelgokoa zen, lehen mailean,Urberuagak irabazi duena. Etalehen partida hortan Aimar ontsa,4 txapa eginik ere doi-doietarik.Titin - Beroiz. . . . . . . . . . . . . 22Aritz Lasa - Goñi III . . . . . . . 17

Berasaluze IX . . . . . . . . . . . . 22Pello Eulate. . . . . . . . . . . . . . 11Zeanuriko partidak ziren hauk.Aritz Lasa gaztea ere leheneanari zen. Eta ikus nola Berasaluzehorrek nola garaitu duen Eulate.Iñigo Pascual . . . . . . . . . . . . 22Aitor Zubieta . . . . . . . . . . . . 18

Aritz Lasa - Barriola . . . . . . . 5Irujo - Galrza VI . . . . . . . . . . . 3Eibarko pilotaren katedraleadeitzen duten ezkerparetan ikusidira hau : lehen hortan Pas-cualek meneratuz Zubietagaztea. Eta bigarren hortan,nahigabea berriz ere. Barriolarenkolpatzea, agian gerokorik gabe.Arruti . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22Ongay . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13Buruzburuka hau ere han bereanzen. Bego

EUSKAL-HERRIKO ITZULIAFrantziako mus xapelketa -Aurten ere Ahetzen, Hiriartea osta-tuan, jokatu dute Frantziako musxapelketa. 26 ekipa jokatu dira, seitaldek parte hartu dute kantonale-tan, eta apirilaren 13an, Bazkobiharamunean izanen dugu Baio-nan finalaren jokatzeko Ahetzekoekipa bat : Maite Dachary eta AnnieLopez. Suerte on desiratzen dioteteta goresmenak mus xapelketaantolatzen duten guzieri.

Ezkontza - Esposatzeko xedetandira Lafage Alain Jean GeorgesAlbert kineziterapeuta erretirandena eta Goyenetche Irène Ahe-tzeko eskolan lan egiten duena.Gure zorionik beroenak familiaguziari. Panpili

Txirrindularien Euskal-Herriko itzulia Ataunen hasi da eta astehuntan guzian segitzen du bere bide. Lehen etaparen irabazleaizan da Luis Leon Sanchez, 25 urteko gazte bat, azken lau urtehotan beti goiti ari dena.

Luis Leon Sanchez loriatua deneri aitzindurik…

AHETZE

Ihiztariak - Multxo horrek landatuditu 300 arbola, haritz eta gaztain-ondo Peruenbordako gain hartan.Ideia arras ona geroari pentsatuz.Agian sute eta makurretatik zaindu-ak izanen dire.

Xoko Deko - Monique Blanc-ekagertzen ditu izen hortako beremagasinan bere tinduak apirilaren4etik 15a arte, asteartetik larunbatarte, salbu asteazkenetan. Idekia10:15-12:30 eta 15:15-18:30.

Ate idekitze - Larunbatarekin, 11n,Ikastolaren ate idekitzea 10etarikgoiti.

Selauru hustea - 19an igan-dearekin, plazan, eskola publikokoburasoek antolaturik, goizeko9etarik 18.00ak arte. Paella bertan.Argibideentzat, deitu Marie Pierre :0681718592.

Kontzertua - Montreuil sur Merkolegio eta lizeoko koraleko, 45kantarik, 12 eta 30 urte artekoek,18 kantu kantatuko dituzte hirubozetan, igande 19an, gure elizan.Sartzea urririk.

Txopinondo - Igande 12an, ara-tseko 8 orenetarik goit i TxotxZeltiko.

Heriotze - Adina xahar etxeanzendu da Labandibar anderea 92urterekin. Donibanen ehortzia izanda. Laetitia Tacconi 32 urte, Dolare-an egoiten zena, Zokoan ehortziaizan da. Penetan gelditzen direnguzieri gure doluminak. M.L.

AZKAINE

PROKURADOAREN HELEGITEAMartxo ondarrean arras hobengaberik utzia zuen EHLG elkarteaBaionako auzitegiko Robert jujeak. Bainan Justizia Ministeritzak eraba-ki hori ez du gustokoa ukan eta Anne Kayanakis prokuradoaren bidezhelegin du. Dei auzia Pauen iraganen da urte ondarrean.

Jean Castaings departamendu buruak berak deplauki aitortu du.Berak du aurtengo tatsen emendioa ehuneko bost eta erdirainohupatu, eskuineko 26 kontseilariek hala nahi zuten, aldiz 26 ezke-rrekoek ez, presidentearen bozak doblea balio izanki, berak du auziatrenkatu. Denbora berean larogei milioi euroko mailegua bozkatua izanda. Ezkerreko kontseilariek tatsen emendio ttipiagoa nahi zuten etamailegu handiagoa, gutienez ehun milioi eurokoa. Hala ere nabari izanda, eskuin ala ezker, denak tatsak goititzearen alde direla kontseilunagusian aurten. Kontu egileek diotenez, departamenduak 185 milioieuroko kapitala eskutan izanen du inbeztizamendutan erabiltzekoaurten.Kontseilu nagusiko hiru zutabetatik bat den Bidaxuneko kontseilariak -Brisson(UMP)/Labazee(PS)/Lasserre(MODEM) -, deklaratu du emen-dio horiei esker departamenduak eskutan duela industria sailaren sus-tatzen segitzeko moldea, ikusirik ontasun higiezinen salmenta krisiakhogei milioi euroko galtzea ekarriko diola departamenduari dirusartzeetan. Bidaxunekoak gehitu du xahar eta enbalditu etxeentzatenergia tresnak segurtatuko dituela departamenduak, urtarrilekoekaitzaren ondorioz Kanboko xaharretxe bat elektrikarik gabe egonbehar izan baita hainbat luzaz.

Departamenduko tatsak bost puntuz goiti aurten

XIBA 2009XAPELGOA

Herrien Arteko Euskal Jokoen VI.Jaialdia bidean da. Oraindiktaldeak osa ditaizke (12 lagunetakotaldea : 6 neska, 6 mutiko, 16 urtezgoitikakoak). 100 euro taldeka,izenak emanik [email protected] helbidera. Huna xapelgokoegunak lurraldeka : Nafarroan(nafar eta xiberotarrentzat) apiri-laren 19an Baigorrin etamaiatzaren 2an Goizuetan,Gipuzkoan maiatzaren 9an Idiaza-balen eta ekainaren 6an oraindikfinkatua ez den herri batean,Lapurdin maiatzaren 31n Saran,Araban maiatzaren 23an Ozaetan,Bizkaian maiatzaren 31n Gal-dakaon.

MUS XAPELGOKO

FINALA

BAIONAMODERNEAN

Baionako Moderne Trinketeaniraganen da Bazko astelehenezmus xapelgoko finala handia.Goizeko 7.30etatik goiti, xapelgonagusiko 48 pareren artekomultxotako partidak. 13:30bazkaria. 15:30 xapelgoarensegida, goizeko partidetatiksailkatu diren pare hoberenenartean, bai eta emazteen xapel-goa eta 21 urtez pekoen gaz-teena. 18:30 : hiru sailetakofinalak, ondotik sari banaketa.

“ ESKUALDUNA ” INTERNET SAREANArmiarma webguneak Eskualduna astekaria (1887-1944) digi-tilizatu eta on-line jarri du http://www.hemeroketa.com/argi.htmsarean, 57 urtez iraun zuen aldizkaria nornahiren meneko utzizgisa hortan : 3000 zenbaki inguru, 10.000 orrialdetik gora...

SORTU BERRIERI OPARIEuskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak, EEPrekin partxuergoan,operazio berezi bat abiatzen du bere lurraldeko buraso berrieri buruz.Beren haurrak sortu bezain laster, gutun-azal bat bidaliko zaie,barnean “Lodikroko” albuma, bi lerdezapi eta autoarendako hiruki bat.Opari horien igortzea herri elkargo kide den herri bakotxaren gain da.

Xiberoko bi proiektulaguntzen Akitaniak

Joan den asteleheneko bulego bilkuran Akitaniak 533 000 euro finkatuditu Irabarneko jauregiaren funski berritzeko, ingurumeneko eko-labela ardiesteko gisan. Bakantza egonaldiak eskaintzen dituen jaure-gi horretan irabazi ttipiko adintsu eta enbaldituak errezibitzen ahalkodituzte ; eguzki eta egurraren energia baliatzeko muntadurak ezarrikodituzte, ingurumen sailean modelo bezala agertzeko xedearekin.Maule/Lextarreko ELKAR enpresari 80 000 euro ekarriko dizkio Akita-niak, material berria eta kuadro baten erosteko.

“ LES RECYCLABLES ” ERAKUSKETAMAULEKO LIBURUTEGIAN

Ondakinekin moldatutako obrak ikusgai izanen dira Mauleko libu-rutegian apirilaren 18a arte. Mendikotako Uztaro langiak, Arrokia-gako Idiartia langiak bai eta Sohüta, Muskildi, Urdiñarbe, Idauze-Mendi eta Mitikileko eskoletako haurrek ekoiztutako obrak dira.

EUROPAKO BOZEN APAILUAKUMP barneko tirabirakKaleidoskopa politikoaren eskuin aldean hazkurri guti ateratzen damomentuko. Jakina den gauza bakarra UMP taldean AlainLamassoure hirugarren lekuan joanen dela, orain arte lehen zelarik.Dominik Baudis Tolosako auzapez ohia lehen tokian emana izan da,UMP alderdiko buruzagi paristarrek, ez erraiteko Nikolas Sarkozykberak, inposaturik. Funtsean Baiona/Angeluko UMPtarrek ez dutesoberakinik preziatu inposaketa hori. Alain Lamassoure-ri lan zaila-goa ezarri diote, beharko baitu borrokatu UMPrentzat boz gehiago-ren biltzen bere burua eurodeputatu ikusi nahi baldin badu, hiruga-rren tokian baitoa UMP zerrendan, 2004-ean lehen biak baizik ezbaitziren pasatu UMPtik.Ezker puntakoen sokatiraEzkerreko aldean sozialisten zerrendan aldaera berdintsua ger-tatzen da : aitzinekoan lehen tokietan zirenak urrunago ezarri baiti-tu alderdiko buruzagitzak. Ezkerreratago joanez indar ttipiagoaduten taldek hedabideak baliatzen dituzte beren ideien zabaltzeko.Hala nola “Ezkerreko Frenteak” Baionan egin duen aurkezpenean,anti liberalistak diren jendeak biltzeko asmoa plazaratu du. Gureeskualdeari dagokionez, Ezkerreko Frentearen zerrendan abiandira : Jean-Luc Mélanchon zerrendaburu, Cathy Daguerre, RenéRevole eta Marie-Pierre Vieux, urrunago aurki daiteke Jean MarcLespade Tarnoseko auzapeza. Seko, polemika bat piztu dute NPA(Nouveau Parti Anticapitaliste) LCR ohiarekin. Hemengo NPAn zentendentzia batekoak ezker frentean joanen direla erran dutelarik,NPAk berehala deklaratu du delako tendentzia hori NPAtik kanpoemana izan dela. Abertzaleak bi parte ?Euskal Herriaren axola politikoki erakusten dutenen artean geroeta gehiago ba dirudi duela bost urteko zatiketa berrituko dela ;Abertzaleen Batasuna Berdeen zerrenda irekiaren alde ariko dela,aldiz Batasunako ingurua “ Herritarren zerrenda ”ren alde joanendela. Kantonamenduko bozetan elkarrekin zoatzinak bereizirikberaz Europarlamentuko bozentzat.

Page 8: Herria 3002

8

- Larunbat arte, Baionan, Atalante gelan, “Rencontres sur les docks” zine-kontzertu-Igande arte, Baionan, Xingar feria.-Ortzegunean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, «Je me lance!» antzerkia.-Ortzegunean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean , «Imperial Russian Ballet» dan-tza ikusgarria. Tenore berean, Koliseo gelan, «Aimer, c’est plus que vivre» antzer-kia.-Ortzegunean eta ortziralean (20.30), Baionako antzokian, « Après la Répétition» ikusga rria, Soleil Bleu taldearekin.-Ortzegunean eta ortziralean (21.00), Iz-puran, Fauxtin-Bentaberry gelan, «Lehenik Aitaren», Nafarroako lizeoan dabiltzan gaz-te batzuen antzerki sorkuntza.-Asteburu guzian, Miarritzen, zaharki-feria handia Bellevue egoitzan.-Asteburu guzian, Amaiurretik Donibane Garazirat, abertzale gazteen ibilaldia.-Ortziralean (20.00), Miarritzen, Royal zine-gelan, «Artzaingoa nundik nora?», Alduda-rrak Bideo-k muntatu emanaldia eta ondo-tik eztabada gai bera gogoan.-Ortziralean (20.30), Miarritzen, geltoki xa-harrean, «Parlez-moi d’amour» antzerkia.-Ortziralean (21.00), Miarritzen, Atabal musikategian, Caravan Palace taldea.-Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Miguel M. hirukotea.-Larunbatean, ateak zabalik Iparraldeko ikastoletan (Uztaritzekoan bezperan egin-en da). Aratsean (20.00), Miarritzen, gel-toki xaharrean, gaualdi berezia Seaska-ren 40 urteak ospatuz, kantu, bertsu, dantza, antzerki, bideo eta beste.- Larunbatean, Muskildin, Azkorria gas-nategian, “Bedatseko feida”-Larunbatean (11.00), Aberri-Egunaren ohoretan, Bizkaiko Jata mendian, Udalbil-tza erakundeak muntatu ibilaldia eta besta.

- Larunbatean (16.00) Heletan, Itsasoa bil-tokian, “Ma lettre” haur antzerkia- Larunbatean (16.30) Baionan, Elkar Mega-dendan, Nicole Lougarot mintzo “Bohé-miens” liburuaz-Larunbatean (18.00), Miarritzen, Koli-seo gelan, «Olerkarien Udaberria», Koldo Amestoy partzuer.- Larunbat aratsean, Makean, kontzertu : Zezenaren taldea eta Entzun- Larunbat eta igandean, Arrüen, herriko-bestak-Larunbat goizean, bai eta igandean eta as-telehenean, Miarritzen, hirian gaindi, hogoi bat tokitan, Pazkoko arroltze moletak.-Igandean, Euskal-Herrian gaindi, Aberri-Eguna. Iparraldean, ibilaldia mugaren hegi hortan eta ondotik elgarretaratze nagusia Hendaian. -Igandean, Barkoxen, Xuberoko maskara-da, herriko gazteriaren eskutik, aurtengo azken ateraldia.-Igandean, Itsasun, zaharki-merkatua, e txetako ekoizpenak eta ederlan asko he-rriko plazan.-Astelehenean (10.00), Donibane Gara-zin, «Musikarrik» ibilaldia karriketan, dena soinu eta dantza.-Astelehenean (11.00), Angelun, Bost-Kan-toineko plazan, Pazkoko arroltze moleta erraldoia.-Astelehenean, Saran, Idazleen Biltzarra.-Astelehenean, Baionan, Moderne trinke-tean, museko xapelgo nagusiaren finalak-Astelehenean, Ziburun, Marinela auzo-aldeko besta.-Astelehenean, Arbonan, selauru-hustea.-Astelehenean, Ezpeletan, etxetako ekoiz-penen feria eguna.- Astelehenean (16.30) Alduden, Arrola dantza taldearen “Hazitik ozia” ikusgarria

HOBEAKBerrikitan CM2 urtean diren haurrek pasatu dute etsamin bat Frantzia guzien jakiteko zertan ziren bai frantses hizkuntzan, bai matematiketan. Erakasleetan batzu kontra ziren, bainan halere etsamina pasatu dute haurrek.Emaitzak eman izan dira joan den astean. Emaitza hobeak Akitanian Frantzian baino eta hobeak ere gure departamenduan Akitaniako bertzeetan baino, Iparralde honetan beraz.Ez da harritzekoa. Aspaldian badakigu euskara ez dela traba frantsesaren ikasteko.

Gehexan Pontto

Sarako Biltzarra ere hurbildua-eta, liburu berri asko ateratzen da keinka huntan. He-men aipatzen dugun hau dena frantsesez idatzia bada ere, arras interesgarria kausitua dugu, nornahirentzat gidaliburu bezala biziki aberatsa baita eta zinez untsa egina.“Le Pays basque” deitzen da eta Bordeleko argitaletxe batek du plazaratua. Idazlea, Alexandre de la Cerda, berriketari bezala ere biziki ezagutua dena. Ez du hain aspaldi, argazki-liburu bat atera zuen lehengo Euskal-Herriaz, altxor bat paregabea. Aldi huntan beraz, zer den Euskal-Herria eta nor diren euskaldunak, hortaz ari zauku 120 orrialde dauzkan obra mamitsu hortan. Argaz-ki koloretsu batzu gisa hartarat hautaturik, libu-ruari bixta alegera bat emaiten diotenak... Ipar-Euskal-Herrian mugatzen bada ere idazlearen lan handiena, oroitarazten du, kanpotiarrek ere gogoan har dezaten, Euskal-Herria bere-naz aise zabalagoa dela, muga zaharraren bi aldetan kokatzen baita, eremu gehiena hegoaldean... Hain xuxen Hegoalde horri ere behakoño bat emanez... Bi mapa ere baditu aski argiak hori bera biziki moldez erakusten dutenak... Xuberoko mendietarik Baionako kaietaraino, Miarritzeko hon-dartzatik Donibane Garaziko harrasietarat, Ezpeletan eta Baigorrin barna, gaitzeko i tzulia egiten da lorietan. Historiaz, ekonomiaz ala zernahitaz bada segur nun zer ikas. Liburu bat Euskal-Herriaren hobeki ezagutarazteko bainan ere, eta beharbada oraino gehiago, Euskal-Herriaren maitarazteko, gisa hartako gogoarekin moldatua izana baita... Gure herriaren bazterrekin batean hor agertzen baitira ere nolazpait gure herri horren nortasun berezia bai eta horren arima argitsuaren pindarño batzu...

ZER DEN IKUSTEKO ZIBURUN

Egun hotan ateratu da ere Jakintza elkartearen aldizkaria, aldi huntan osoki Ziburu herriari dagoena, bi zenbakiren heina batean, heldu baita ehun bat orrialdeko lana. Gaia, zer den ikusteko Ziburun. Jakinaren gainean udatiar ainitzek ere holako zerbait galdetzen dutela, turismo-bulegoa galde horien lekuko.Hastean asmatua izana kanpotiarrentzat oroz gainetik eta hortakotz da eus-kararik ez batere sartu. Hortaz badugu preseski arranguraño bat. Ikusiz denen buru historiari toki ederra egin zaiola, pentsatzen dugu hemengo bereko jen-de frangok ere nahiko dutela eskuratu eta iduritzen zauku euskarazko zonbait orrialde sartuz oraino hobeki izanen zela. Idazlan gehiena Guy Lalanne eta André Lebourleux ikertzaile jakintsunek moldatua dute. Aipatuak dira beraz eta arras xeheki herrian gaindi ikusgai direnak oro: iturri xaharra, lehengo komentua, Jondoni Bixintxo eliza, gaineko aldean diren aspaldiko hilerriak, Zokoako gotor-lekua, Bordagaineko dorrea, Kurutze Xuria eta Kurutze Gorria, Mus-koako Andredena Maria, Ravel musikagile famatuaren sort-etxea, erretor-etxea, aspaldiko muga-harriak eta gerlan hilen ohoretan eraiki oroit-harria, denak toki guziz aipagarriak gure ondareari azkar lotuak...Bada ere artikulu bat Pierre Haristoy 19. mende ondarreko erretor zenaz, Lapurdiko historiaz eta Iparraldeko parropietaz lan gaitzak ateratu zituen apezaz.Argazki parrasta bat, batzu kolorez, liburuaren polliki apaintzeko, zinez lan baliosa da gisa hortan argitaratu dena... Muslaria

EUSKAL-HERRIAN GAINDI...

Ate idekiak

Liburuaren axalean, Baionako karrika xahar bat, herriko besten ohoretan ikurriñaz eta lauburuz apaindua...

Liburuan sartu diren argazkietan, Georges Masson artixtaren margo eder bat, Besta-Berri Ziburun.

Iragan asteko as-teartean, HERRIA-rako testua jada-nik emanik zendu zen Martxel Tillous, aita Martxel, Estatu Batuetako euskal-dunen apez omo-nierra. Ehorzketa edo enterramentua ortziralean egin zen, Eskiula bere herri xiberotarrean, Baionako apezpi-kua eta beste 40tik goiti apez meza emaile, heien artean aita Martxel bezala Ameriketan omonier ibili ziren aita Jean-Pierre Cachenaut eta aita Jean Eliça-garai. Hunkigarria izan zen, Pariseko, San Frantzisko eta Ameriketako, eta A frikako bere la-gunen lekukotasunak irakurtu baitziren, eta Xiberoak bere lau kantore-ordezkari onenak igorri baitzituen --Bedaxagar, Bor-dachar, Arotze eta Etxekopar-- lagunari azken adioaren erraiteko. Johnny Kurutx-etek igorri pertsuekin batera, zirraragarria, heiek kantaturik, Goizian argi hastian, eta Herio kantorea: “Hori bera da denen ixto-ria, heriuak bardintzen handi txipiak, zeren ilüsione bet bera da, lürren gañeko gure pasajia”. Han berean, Eskiulako elizan, Martxelen ondoan ondarreko 14 urteotan bizi tarte eta pasadizoak jin zitzaizkidan bata bestearen ondotik burura. Hala nola, Martxel gidari, Herio kantu hori elgarrekin entzunez, Lürralde zïlharra diska plazaratu berria izanik, Ximista edo Pottokan, Seattleko piknik edo euskal bestarik San Frantzis-korako gibelerako bidean; Montanako itzulia lehen aldikotz elgarrekin egin genu-elarik; aita Karmelo Etxenagusia Bizkaiko apezpikuarekin eta aita Mikel Urresti haren lagunarekin xahar euskaldunen bisitatzen Idahoko Mountain Home-n eta Nevadako Mountain City-n; edo Kaliforniako Bakers-field-eko Goyhenetche letxeria berriaren benedikatzen; haurrekin Udalekun, El-

kon, Renon edo Wyoming-eko Buffalon, Martxel txistulari berrien erakasle; edota han-hemen hameka pikniketan; edo eus-kal mezetan banatzeko ziren kantuen foto-kopiak prestatzen, beti kantuez edertuak izan zitezen. Galdu dugu orai bere presentzia fisikoa. Ez haatik gizon tipi-handi honek gure gogoan utzi duen eta atxikiko duen tokia. Ondarreko mementuraino, ahal izan zuen arte, bere Ameriketako parropia zabalean arizan zen. Kalifornian, azken aldikotz bu-ruilean ikusi genuen Juniper Hills-eko Pilo-tarien Biltzarrean, meza-emaile eta kantuz, guziekin eleka. Gero, Euskal Herrian, arras eri. Gizon isila eta langilea zen, engaiatua, ahulen laguna, ibiltaria eta euskaltzalea. Besteer emana bizi zen. Kexu zen mapa batean Eskiula Euskal Herrian ikusten ez zuela, eta euskalduna izanik, barnean ze-raman Afrika, bainan baita ere Parisen utzi lagunak eta Ameriketako euskaldunak. Hastapenean, ez zuen Ameriketara jin nahi, eta azkenean ezin zuen, maitasunez, utzi Amerika, Ameriketako jendea. Gizon eskuzabala zen, ez ohikoa. Bob Marleyren musika, eta askatasuna maite zuen. Goian bego. Joseba Etxarri

Aita Martxel Tillousen oroimenez

Aita Martxel Tillous. Arg. EuskalKultura.com