herria 3007

8
2009ko Maiatzaren 14ekoa - ISSN 0767-7643 14 Mai 2009 - 1,10 E - N° 3007 - FRUITU POLLITA Hogoi urte jadanik, edo halatsu. Iduri zuen atzo. Lur eremu bat erosi ginuen. Etxetik pikotzak eta palak hartu, eta arroi- lak zilatu, zimenduentzat. Oren libroetan eta asteburuetan, murruak altxatu. Gapi- rio eta gaineratiko zureriarentzat, auzo herrira jo, Arrosara, oihan patartsuetan zuhaitzak bota, trakturrekin atera, sege- riarat ereman... Zer abentura ! Lagunen artean buruan buru eraiki ginuen ikastola berria, Ortzaizen. Aitzinekoa, alokatzen ginuen etxean, xaharregia zen, itaitzurak dario, zoladura usteldua. Ttipiegia ere, gero-eta haur gehiago izanki ikastolara- teko bideaz gustatua. Bainan bazterretik, herriaren ganik ala kantonamendutik, den mendreneko laguntzarik ez. Alta, euska- raren eta euskarazko erakaskuntza pre- miatsua ginuen. Ez ginuen beraz hautu- rik, etzaikun ikastola berri bat egina prest zerutik mirakuluz jaliko, guhauren gain baizik ez ginezakeen konda. Bihotz oneko adiskideek behar zen dirua eskainirik, lotu ginen lanari. Eta ikastola munttoa al- txatu ! Ai zer fruitu pollita ! Gero-eta haur gehia- gok kroskatu zutena ! Laster gelak han- ditu ere behar izan baiginituen. Orduan ere gogotsu, laguntzaile suharrak bildurik sahetsean, Flandriako gazte batzutaraino, Ludo Docx-ek ekarraraziak. Bitxiki, garai hartan kanpotik ez bazen ikastetxe hori begi onez ikusia, barnetik ere halako be- hako samurrak agertu ziren. Seaskako batzorde erabakitzaileak eta bertze ikas- tola batzutako arduradunek etzuten has- tapen hartan gure proiektua benedikatu, urrundik ere, baizik-eta bide “pribatu” ba- ten hautua egin ginuela, nihundik ahalaz ikastetxe “publikoa” beharko ginuelarik ardietsi, urteak eta urteak behar bagini- tuen ere hortarako igurikatu. Gure hartan tematu ginen, parasolak idekiz erasien zi- liportetarik begiratzeko. Geroztik, bertze frangok ere hartu duten bidea... Hogoi urte berantago, hastapen hartan nasaia iduritzen zitzaikun ikastetxea tti- piegia bilakatu da, ehun ikasletara hel- durik, eta freskatze beharretan ere. Aldi huntan haatik, laguntza hor da, “ofizia- la”, igandeko Herri Urrats besta ederrak emanikakotik, zazpi lurraldetako euskal- tzaleena... Hori bai atsegin handiz mur- txatzen dugun fruitua, lehengo erasialdi eta kopeta ilunak ahantzirik ! P.J. Ainitz jendek nahi dute mundua kanbiatu bainan nehork ez du bere burua biziki kanbiatu nahi. (Tolstoi) IGUZKIA EGUERDIKO JINIK... Aurten ere, ederki iragan da Herri-Urrats besta handi hori. Ez balinbada ere arras usaiako jendea bildu. Bezperako euri eta ortziek lotsarazi duzkete etortzeko xedetan ziren batzu. Funtsean, igande goizean ere eurixkak segitzen zuen oraino... Iguzkia berant agertu da, kasik eguerditan... Denen buru, mundu bat bazen halere, ainitz jende aratsaldeari buruz jinik, ikusiz aro hobea zela... Zernahi gisaz egun arraroa zinez! Betiko mugimendua aintziraren itzulian, kantu, dantza, bertsu, ausagailu eta joko, ttipi eta handi harat eta hunat ibilki giro alegera batean. Airostasun gaitza ere jatekoa eta edatekoa ausarkian bazen gune guzi- etan! Aurtengo Herri-Urrats 26. izanki, den- bora berean Seaska erakundeak ospa- tzen bere 40 urteak... HERRI-URRATS : BIZIKI BESTA KARTSUA ESKER BEROENAK MIREN AZKARATE-RI Goiz ondarrerat, hautetsi eta kargudun askorekin egin den bilkuran, 40 urte horiek dira lehen-lehenik aipatu, oren laurdenik irauten ez duen filma pollit eta suhar bati esker. Erakusteko nolako bidea egin den, traba guzien gainetik, ikastolen sarea azkartuz eta heda- tuz joan dadien. Orai, 26 ikastola ba orotarat, 2500 haurrez goiti biltzen dutela denen artean. Christine Bessonart Senpereko auzapezak azpimarratu du atsegin handi zuela holako besta batean kausitzea eta ikustea jendea gero eta gehiago atxikia dela ikastoleri. Andres Urrutia euskaltzainburuak ere zorionak bihurtu daizkio Seaskari, Euskaltzaindiaren lelo bera duela nolazpait, “ Ekin eta Jarrai”. Ondotik mintzatu baitira Frantxua Maitia, Akitania Lurraldeko batzarraren izenean, Koldo Tellitu, ikastola guzien federakundeko buru bezala, Max Brisson, Euskararen Erakunde Publikoaren burulehena, eta Paxkal Indo Seaska-ren elkarteburua, denek kartsuki eskertu dute Miren Azkarate euskal gobernuko sailburu ohia, hoinbeste lagundu baititu iparralde huntako ikastolak. Lore azauño bat ere eskainia izan zaio, jende guziak txalo eta txalo. Bera biziki hunkia zen segur eta erakutsi ere du, oroitaraziz bestalde urte askoz sailburu bezala etorri bada Herri-Urratserat, lehenago ere jiten zela eta ondoko urtetan ere nahi lukeela aitzina etorri. Artetik erraiteko, aurten nehor etzen euskal-gobernutik bainan erran behar ere da ez direla oraino untsa jarriak beren kargu berrietan. Miren Azkarate gain-gainetik goretsia izan da gure ikastolen alde egin duen lanaren gatik... Seaskak sari berezi bat eman dio Josep Jorajuria senpertarrari. Su-Hiltzaileekin hamabost urtez segurik Herri-Urrats ainitz lagundu duelakotz segurtasun mailean... Ezkerretik eskuinera, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria, Max Brisson eta Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikokoak, eta Josep Jorajuria. Baigorriko Zurbeltz taldeko perkusionista gazteak, aintzira bazterrean José Bové ere hor gaindi zabilan, Menane Oxandabaratz-ekin… Beste pondu bat ainitz aipatu dena hau ere, Seaska eta frantses hez- kuntza ministeritzaren artean egin den akordioa. Joanden egunean trenka- tua. Luzeak eta zailak, bainan ororen buru emankorrak, izan diren negozia- keta batzuen fruitua. Hameka postu gehiago segurtatuz eta denbora be- rean orai artinoko ezagupena baino sakonagoa. Aitzinamendu baliosa beraz, denek hori dute azpimarratu. Aurtengo Herri-Urrats bestari airosta- sun gehiago eman dion berri ona. Paxkal Indo-k ziola haatik, Seaska-ri, ikusiak ikusi, haizea alde jarri bazaio ere, badela segur nun zer egin oraino ondoko urtetan, ildo beretik kartsuki segituz, duela 40 urte abiatu sailak gero eta fruitu gehiago eman dezan euskararen eta Euskal-Herriaren one- tan... Hasteko, eta besteak beste, ikastola berriak idekiz Bidarten (aur- ten berean), Itsasun eta Lekornen. AITZINAMENDU BALIOSA

Upload: 8probintziak

Post on 21-Mar-2016

281 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Herria 3007

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3007

2009ko Maiatzaren 14ekoa - ISSN 0767-764314 Mai 2009 - 1,10 E - N° 3007 -

FRUITU POLLITAHogoi urte jadanik, edo halatsu. Iduri zuen atzo. Lur eremu bat erosi ginuen. Etxetik pikotzak eta palak hartu, eta arroi-lak zilatu, zimenduentzat. Oren libroetan eta asteburuetan, murruak altxatu. Gapi-rio eta gaineratiko zureriarentzat, auzo herrira jo, Arrosara, oihan patartsuetan zuhaitzak bota, trakturrekin atera, sege-riarat ereman... Zer abentura ! Lagunen artean buruan buru eraiki ginuen ikastola berria, Ortzaizen. Aitzinekoa, alokatzen ginuen etxean, xaharregia zen, itaitzurak dario, zoladura usteldua. Ttipiegia ere, gero-eta haur gehiago izanki ikastolara-teko bideaz gustatua. Bainan bazterretik, herriaren ganik ala kantonamendutik, den mendreneko laguntzarik ez. Alta, euska-raren eta euskarazko erakaskuntza pre-miatsua ginuen. Ez ginuen beraz hautu-rik, etzaikun ikastola berri bat egina prest zerutik mirakuluz jaliko, guhauren gain baizik ez ginezakeen konda. Bihotz oneko adiskideek behar zen dirua eskainirik, lotu ginen lanari. Eta ikastola munttoa al-txatu !

Ai zer fruitu pollita ! Gero-eta haur gehia-gok kroskatu zutena ! Laster gelak han-ditu ere behar izan baiginituen. Orduan ere gogotsu, laguntzaile suharrak bildurik sahetsean, Flandriako gazte batzutaraino, Ludo Docx-ek ekarraraziak. Bitxiki, garai hartan kanpotik ez bazen ikastetxe hori begi onez ikusia, barnetik ere halako be-hako samurrak agertu ziren. Seaskako batzorde erabakitzaileak eta bertze ikas-tola batzutako arduradunek etzuten has-tapen hartan gure proiektua benedikatu, urrundik ere, baizik-eta bide “pribatu” ba-ten hautua egin ginuela, nihundik ahalaz ikastetxe “publikoa” beharko ginuelarik ardietsi, urteak eta urteak behar bagini-tuen ere hortarako igurikatu. Gure hartan tematu ginen, parasolak idekiz erasien zi-liportetarik begiratzeko. Geroztik, bertze frangok ere hartu duten bidea...

Hogoi urte berantago, hastapen hartan nasaia iduritzen zitzaikun ikastetxea tti-piegia bilakatu da, ehun ikasletara hel-durik, eta freskatze beharretan ere. Aldi huntan haatik, laguntza hor da, “ofizia-la”, igandeko Herri Urrats besta ederrak e manikakotik, zazpi lurraldetako euskal-tzaleena... Hori bai atsegin handiz mur-txatzen dugun fruitua, lehengo erasialdi eta kopeta ilunak ahantzirik !

P.J.

Ainitz jendek nahi dute mundua kanbiatu

bainan nehork ez du bere burua biziki kanbiatu

nahi. (Tolstoi)

IGUZKIA EGUERDIKO JINIK...Aurten ere, ederki iragan da Herri- Urrats besta handi hori. Ez balinbada ere arras usaiako jendea bildu. Bezperako euri eta ortziek lotsarazi duzkete etortzeko xedetan ziren batzu. Funtsean, igande goizean ere eurixkak segitzen zuen oraino... Iguzkia berant agertu da, kasik eguerditan... Denen buru, mundu bat bazen halere, ainitz jende ara tsaldeari buruz jinik, ikusiz aro hobea zela... Zernahi gisaz egun arraroa zinez! Betiko mugimendua aintziraren itzulian, kantu, dantza, bertsu, ausagailu eta joko, ttipi eta handi harat eta hunat ibilki giro alegera batean.Airostasun gaitza ere jatekoa eta edatekoa au sarkian bazen gune guzi-etan! Aurtengo Herri-Urrats 26. izanki, den-bora berean Seaska erakundeak ospa-tzen bere 40 urteak...

HERRI-URRATS :BIZIKI BESTA KARTSUA

ESKER BEROENAK MIREN AZKARATE-RIGoiz ondarrerat, hautetsi eta kargudun askorekin egin den bilkuran, 40 urte horiek dira lehen-lehenik aipatu, oren laurdenik irauten ez duen filma pollit eta suhar bati esker. E rakusteko nolako bidea egin den, traba guzien gainetik, ikastolen sarea azkartuz eta heda-tuz joan dadien. Orai, 26 ikastola ba orotarat, 2500 haurrez goiti biltzen dutela denen artean.Christine Bessonart Senpereko auzapezak azpimarratu du atsegin handi zuela holako besta batean kausitzea eta ikustea jendea gero eta gehiago atxikia dela ikastoleri.Andres Urrutia euskaltzainburuak ere zorionak bihurtu daizkio Seaskari, Euskaltzaindiaren lelo bera duela nolazpait, “ Ekin eta Jarrai”.Ondotik mintzatu baitira Frantxua Maitia, Akitania Lurraldeko batzarraren izenean, Koldo Tellitu, ikastola guzien federakundeko buru bezala, Max Brisson, Euskararen Erakunde Publikoaren burulehena, eta Paxkal Indo Seaska-ren elkarteburua, denek kartsuki eskertu dute Miren Azkarate euskal gobernuko sailburu ohia, hoinbeste lagundu baititu iparralde huntako ikastolak. Lore azauño bat ere eskainia izan zaio, jende guziak txalo eta txalo. Bera biziki hunkia zen segur eta erakutsi ere du, oroitaraziz bestalde urte askoz sailburu bezala etorri bada Herri-Urratserat, lehenago ere jiten zela eta ondoko urtetan ere nahi lukeela aitzina etorri.Artetik erraiteko, aurten nehor etzen euskal-gobernutik bainan erran behar ere da ez direla oraino untsa jarriak beren kargu berrietan.

Miren Azkarate gain-gainetik goretsia izan da gure ikastolen alde egin duen lanaren gatik...

Seaskak sari berezi bat eman dio Josep Jorajuria senpertarrari. Su-Hiltzaileekin hamabost urtez segurik Herri-Urrats ainitz lagundu duelakotz segurtasun mailean... Ezkerretik eskuinera, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria, Max Brisson eta Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikokoak, eta Josep Jorajuria.

Baigorriko Zurbeltz taldeko perkusionista gazteak, aintzira bazterreanJosé Bové ere hor gaindi zabilan, Menane Oxandabaratz-ekin…

Beste pondu bat ainitz aipatu dena hau ere, Seaska eta frantses hez-kuntza ministeritzaren artean egin den akordioa. Joanden egunean trenka-tua. Luzeak eta zailak, bainan ororen buru emankorrak, izan diren negozia-keta batzuen fruitua. Hameka postu gehiago segurtatuz eta denbora be-rean orai artinoko ezagupena baino sakonagoa. Aitzinamendu baliosa beraz, denek hori dute azpimarratu. Aurtengo Herri-Urrats bestari airosta-sun gehiago eman dion berri ona. Paxkal Indo-k ziola haatik, Seaska-ri, ikusiak ikusi, haizea alde jarri bazaio ere, badela segur nun zer egin oraino ondoko urtetan, ildo beretik kartsuki segituz, duela 40 urte abiatu sailak gero eta fruitu gehiago eman dezan euskararen eta Euskal-Herriaren one-tan... Hasteko, eta besteak beste, ikastola berriak idekiz Bidarten (aur-ten berean), Itsasun eta Lekornen.

AITZINAMENDU BALIOSA

Page 2: Herria 3007

• Errusian bi urte egin berri ditu DimitriMedvedev nausi berri sartu zela Krem-lingo gobernuaren buru Vladimir Putinlehengoaren segidan baina presidengo hor-ren podereak biek elgarrekin erdizkatzekotanbakarrik. Haatik, hango herriaren gainean egindiren sondaia edo gogo-ikertze batzuek errandutenaz, % 12 dira errusoetan Medvedev horrenesku dauzkatenak egiazko podereak, aldiz herri-tarren, hiruetarik baten arabera Putin hori dagoe-larik beti egiazko nausia, bien arteko partekatzehortan. Izan dira urte horietako gertakariak :Georgiako gerla bat, Ukrainiaren eta Errusiarenarteko kalapitak, berriz ere joanden urtarril hortaneta, gainera, Errusia ere mundu guzia bezalabere gisan hunkitzen duen krisia ekonomiko hori.Eta Medvedev horrek burua altxatu du beregisan eta tanto zenbait irabazi. Ahoan bilorik gabebere kritikak egin ere dizkio gobernuari, haatikPutinen izenik aipatu gabe.• Afganistanen Taliban gogor musulmanekinlanak dituzte sekulan baino gehiago tokikoarmadak eta amerikanoek ere. Gudu gogorrakerabili dituzte eta bonbardamendu azkarrak ereamerikanoek, ehun hilez goiti izan direlarik guduhorietan eta ez militarrak bakarrik bainan bai zibilasko ere Farah probintziako Bata Buluk aldean,han baitaude taliban horietarik ainitz sartuak.Inkesta egiten izan dira ere ONU batasunekoespertak eta amerikanoen armadakoak.• Europa beti egiten ari da, luze bada luze, he-rrien artean. Orain Txekiako senatuak baieztatudu Lisboako kontratua, jadanik beste ganberakjoanden otsailean egina zuenaren ondotik :biltzarrean ziren 79 senadoretarik 54ek aldeeman dute boza. Dakigun bezala hogoi ta zazpiherriren baia behar du Lisboako kontratuak baliizaiteko. Polonia eta Alemaniak badute orainosagailu zenbait segurtatzekoa. Eta Irlandakberriz helduden 2009ko azaroa barne bozkatubeharko.• Xina ere emeki emeki badoa bere herri zabalhorren bateratzeari buruz. Dakigun bezala, Xinapopular komunixtatik bazter gelditu zen Taiwanugartea duela mende erdi bat. Orain, Taiwanekbadu urtea Ma Ying-Jean president berria badu-ela eta hitzemana zuen zerbait egitea bien artekobakeari buruz. Orain, komertzio bidez hasiakdituzte biek ere elgarren arteko tratu hobeak,elgarri erosten dituztenen bidez. Airezko kurutza-menduak ere abiatuak dituzte aireportutik aire-portura.• Afrikako Zinbabue herria beti menperatua etaestekatua dauka Mugabe president zaharrak,biziki aipatu eta sokorritu gabe han diren gosete,pobrezia eta eritasun izurritea, gizonarendretxoak beti ostikatuak dauden denboran.Azkenik aipatua izan dena hauxe da : hemezortzimilitante presondegiratuak dituztela gizonarendretxoen eta libertatearen alde bermatzen zire-nak, Jestina Mukoko beren taldeko buruarekin.Eta ez dute lehen aldia holakorik gertatzen zaiela.• Somalian, berriz ere itsasontzi bat bahitu etaarrobatu dute itsas-lapurrek Mogadisciotik ehunbat kilometretara, hunekin heldu baita hogei bat

itsasuntzi badituztela orain kasu hor-taratuak.

• Kolonbiako Alvaro Uribe presidentaErroman izan da Aita Sainduaren ikusten

bere Hegoamerikatik joanden astean. Orenerdibaten bisita solasketa horretan aipatu dute,gisala, herrian duten droga-trafiku txarra, bai-etaere herri hortako pobrezia eta jende xehearenezinbizia bai-eta Elizak eta herri horrek han gaindibakearen alde egiteko duten lana.• Aita Saindua Lur Sainduetan bisitaz, astehuntako berri haundia da hori ere eta ainitzigurikatua, ikusiz nola diren gauzak han gaindieta nolako minbera aldiak erakutsiak dituztenmusulmanek bereziki erlisioneen arteko solasbatzuetan. Denentzat garrantzia haundiko bisita,hori, giristinoentzat ere bai, erroak han izanez,eta kezkabideak bestalde. Ez direa hauk gutitzenari toki horietan, ainitz ihesi joanik hortikan, edojoaitekotan, hain sakratuak daukalarik Elizakhango presentzia. Hots, Jordaniatik hasia da bisi-ta, Erregearen ongi-etorria ere. Aste huntan iza-nen da zer egin, Josafateko zelaitik Nazaretekomeza nausira, unibertsitate katolikoaren lehenharriaren benedikatzea eta Betelemekoa,etadenekilako bake solasak ahalaz. Ainitz baliokoduten egunak eta urratsak denak ere.• Israelgo jendearekin ere ukanen ditu egun hau-tan bere kezkak Aita Sainduak, hor izanen baituJuduen Shoah edo presondegietako hilketaizigarri heien oroitgarria, Hitler bere herritarnaziaren itsuskeriena, eta Pio XII-aren “ixiltasun”akusamenduak, horietaz denetaz barkatzebideak kausitu beharko direlarik. Beste alde bate-

tarik, horra ere toki horietako giristinoen minak,beti gutitzen ari baitira hauk, hanbat nekez onar-tuak diren lur heietan, ala juduekin ala islamis-tekin. Min eta griña haundiak horiek oro kristauElizaren buruzagiarentzat.• Gripe A hura, Mexikatik heldu dena, beti aho-mihitan : 50 hil jadanik munduan, 3 ere Amerike-tako Estadu Batuetan eta Japonian ere laugarrenkasua badute, gaitz hortaz joa. Bainan, jadanik,hasiak dira erraiten, gibelerat doala gaitzaMexikon, azken hila maiatzaren 4ekoa delarik.

MAIATZAREN 8-AFrantzia guzian, kartsuki ospatu da maiatzaren8-a. Jaz bezala, ospakizun handienak ez dirahaatik Parisen egin. Joanden urtean Normandi-an, aurten beraz Probentza aldean, Ste-Maxime hiriko portuan. Beti Parisen, betiParisen, zendako bada beti Parisen? Frantziaez da bakarrik Parise eta hortan bederen arra-zoina du Nicolas Sarkozy presidentak. Horiekhola eta artetik erraiteko, Frantzia herrialdebakarra da maiatzaren 8-a beti bestaburu gisadaukana.Batean ateriz, bestean eurixkarekin, bi orenezospakizun gaitzak izan dira, armadako itsas-untzi eta hegazkin askok parte hartzen zutela.Nicolas Sarkozy-ren mezua ozena eta argiaizan da: bakearen alde eta Europaren alde,azkarki goretsiz frantses armada, bakearenonetan holako soldadoek, holakomuntadurekin, biziki sail baliosa deramatela,eta bakearen segurtatzeko geriza hoberik ezditakeela izan... Espantu ainitz beraz, beharba-da soberaxko, bainan holako egunetan ez dahortaz nehor biziki harritzen...

HAN ZEN1927-an Gaston Doumergue zen Frantziakopresidenta. Futbolak gero eta arrakasta gehia-go bazuela, joan zen denak utzirik joko hortanmuntatu kopa nagusiko finalaren ikusterat.Geroztik, president batek ez du behinere hutsegin finala hori. Aurten, huts-egiter ba haatik.Joanden ortziralean alabainan, finala bihara-munean izanki-eta, jakin da Nicolas Sarkozyetzela han kausituko! Denak harrituak! Beste orduz lekuaren gaineanezin egona duen president hori nolaz badaetzen joanen presidenta beti kausitzen den par-tida hortarat! Bretoinak hasarre, delako finala bibretoin talderen artekoa baitzen aldi huntan!Afruntu bat Bretainiarentzat, eta ez

entraalekoa, hara zer zioten larunbatean hangoberriketariek! Beste batzu dena zurikeria mintzozirelarik, Sarkozy-k ere behar duela artetanpausatu, bezperan Probentzan izana, igandeanBerlinerat joan behar, ez dela denetan izaitenahal! Bainan eskuinaldean ere baitziren poli-tikariak ari erran eta erran Sarkozy-k denenburu huts bat eginen zuela finalan ez kausituz,azkenean gibelerat egin du: izan da futbolarienikusten eta kopa eman ere irabazleeri, usaiakmanatzen duen bezala... Guingamp herrikojokolarieri beraz, hek baitute partida irabazi,nahiz xapelgoan ez diren lehen mailekoakbainan bigarrenekoak… Hara, han zen berazSarkozy, ez iduri hain alegera baitezpada,bainan han nunbaitik, denak untsa joan dira etanehork ez du deus erraitekorik...

MOLDE TXARRAKZonbait egunez, gaitzeko sukarra izan dapresondegietan. Ez presunerak asaldaturik edohola beste orduz gertatu zen gisan, bainanzaintzaleak greban bezala jarririk, arrunt kexu,ez direla aparantziarik ere aski beren lanarenplantan egiteko eta hola ez dela segitzen ahal!Alta, Rachida Dati minixtroak joandenotsailean 177 lanpostu gehiago hitzemanakzaizkioten. Bainan bakarrik hitzemanak.Oraikoan, solasketa zail batzuen ondotik, beste174 hitzeman daizkiote.Eta gero zer denen buru? Hitzeman guziaksegurtatuak balire ere... Kasu egile gehi-agorekin, denak hobeki joanen direa? Moldetxarra frango bada presondegietan, nehork ezdu hori ukatzen funtsean, eta segur besterikbeharko dela presondegietako gaitz ilun horrengaraitzeko. Hasteko, hauxe ez da ahantzibehar: oro konda, 52.000 toki direla Frantziakopresondegietan, bainan presunerak 63.000!Xifre horiek berek erakusten dute zerbaitbadela ez dena batere haxean! J-B D

2

Lehendakari berria eta gobernua lanean

Patxi Lopezek lehendakari kargua hartu du, Gernikako Estatutuarekineta Espainiako Konstituzioarekin leial izanen dela zin egin-eta. Gobernuberria ere ofizialki aurkeztua izan da, ezustekorik gabe. Ministroetariklau independenteak dira eta gainerateko seiak PSE-EE alderdikokideak. Industrian : Bernabe Unda (independentea) ; Kulturan : BlancaUrgell (independentea) ; Osasuna: Rafael Bengoa (independentea);Ekonomia eta zergak : Carlos Agirre (independentea) ; Herrizaingoa :Rodolfo Ares ; Hezkuntza : Isabel Celaa ; Garraioa eta Herri Lanak :Iñaki Arriola ; Lan eta Gizarte Gaiak : Gemma Zabaleta ; Ingurumena,Nekazaritza eta Arrantza : Pilar Unzalu ; Herri Administrazioa eta Jus-tizia : Idoia Mendia. Asteartean egin dute Jaurlaritzako gobernuarenlehen bilera.

Juan Jose Ibarretxek politikari agur Lehendakaritzarako kargurako bozkaldiaren kariarat, Juan Jose Iba-rretxek jakinarazi du politikari agur erraiten diola. Bere alderdikideei etagobernukideei eskerrak eman dizkie eta zutik heien txaloak errezebituditu. Lehendakari ohiak deklaratu du bere bizitzan aro berri bat hasikoduela. 1999-an hautatua izan zen lehendakari bezala. Hamar urtez berekargua bete du, irain eta kritika zorrotzen artetik bere bidetik jarraituz.Azken proposamenak, herriaren kontsultaren aldekoak izan dira.Lehendakari izan aitzin, deputatu izan zen, lehendakari orde eta Lau-dioko (Araba) auzapez.

“Gesto por la paz”-ek manifestaldia larunbatean BilbonBakearen alde lan egiten duen espainiol elkarte hunek manifestaldiradeitu ditu herritarrak, oldarraldiaren bidez ez dezaten onhar ETArenindarkeria galdatuz. Erakunde armatuak azken agirian jakinarazia zuengobernu berria jo mugan izanen zuela. Manifestaldia Katedralaaitzinetik abiatzekoa da 13-etan.

Abiadura haundiko trenaren kontra Iruñean AHT gelditu plataformak manifestaldia egin du Iruñean Abiadura Haun-diko Trenaren proiektua salatzeko. Proiektu “elitista”, karioa etasuntsitzailea bere hitzetan. Antolatzaileen arabera 5-6000 mila jendebildu ditu, 2.500 ziren polizaren arabera. Orotara Nafarroari eta EuskalAutonomia Erkidegoari 10 mila milioi euro gostako zaiela proiektuadiote antolatzaleek.

Bilbo Athletik errege kopako finalean Lerro hauk irakurtzean, astezken aratsean Valentzian jokatu den

finalaren emaitza jakina izanen da. Bartzelonara edo Bilbora, norat joa-nen den aurten erregearen kopa. Dena den, sekulako balentriabizkaitarrena finalera heltzea 25 urteren buruan. Sekulako giroa ereBizkaian eta Euskal Herri guzian xuri gorrien inguruan. Bizkaiko hiribu-ruan, ostatu, denda, karrika, egoitza publiko, hiri guzia xuri gorriz jantzida. Eromena bizi dute bizkaitarrek asken asteotan. 170 mila izan diraValentziako futbol zelaian sartzeko txartela galdatu dutenak. 10 milaizan dira lortu dutenak. Bestek, partida telebistatik ikusi behar izandute. Pantaila erraldoiak leku askotan ezarriak ziren hirian zehar.

Ez dira ondarkinak behar bezala birziklatzenHegoaldeko hiriburuetanBerinakia, paperra, kartoina, plastikoa birziklatzeko plangintzak abiandira Iparraldean bezala Hegoaldean ere. Bainan iduriz ez dira plan-gintzak ezarri helburuak betetzen hiriburuetan. Plangintzaren arabera,berinakiaren %70a, paper eta kartoinaren % 65a eta plastikoaren %30a birziklatu behar laitezke. Iruñea da helburu horietara gehienik hur-biltzen den hiriburua : berinakiaren %53a ; paper eta kartoinaren % 69aeta plastikoaren %28a birziklatuz. Bilbo aldiz gutienik birziklatzenduena.

Garoñako zentral nuklearraren kontrako manifestaldia Burgos aldean kokatzen den Garoñako zentral nuklearraren hestea gal-datzeko manifestaldia eginen dute maiatzaren 30 ean Gasteizen. Eguz-ki talde ekologistak deitzen du mobilizaziora. 1970ean eraiki zuten zen-tral nuklearra ; beraz duela kasik berrogoi urte. Geroztik zentralarenhigadura nabarri da eta apirilean hiru aldiz gelditu behar izan dute.Untsalaz agintariek uztaila aitzin erabaki behar dute beste hamar urte-rentzat biziraupena luzatzen dioten ala hesten duten behin betikotz.

EITB : Aroaren kartarekin beti kalapitak Nafarroan Jadanik hemendik beretik aipatu izan dugu UPN alderdiari ezin jasanaegiten zaiola Euskal Telebistak aroaren berri emaitean, bere kartetanIparraldea eta Nafarroa kokatzea. Sozialisten eta PP-ren gehiengoberriarekin kalapita ez da itzalia, zeren Jauregi sozialistak deklaratubaitu “normala” iduritzen zaiola karta hoietan Iparraldea ala Nafarroaaurkitzea. Berehala UPN-ko agintariek sozialistei galdatu diete egoerahorren zuzentzea zeren Nafarroa Euskal Herriko kartan kokatzeak“gaitzitzen” baititu nafartarrak, ETB-ko programak telebista digitalarenbidez Nafarroa aldean ikustea zalantzan ezarriz.

Maiatzaren 21eko greba orokorrari sustengua ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatek maiatzaren 21 oste-gunerako hegoaldean deitu greba orokorrak oiartzun eta sustenguzabala lortu du dagoeneko. Kasik 800 enpresetako sindikatak elkartudira deiari lantegietan bilkurak egin ondoan. Lantegietaz gain, adminis-trazio, banko, eritetxe ala ikastetxetan ere greban parte hartzea erabakidute.

Mario Fernandez BBK-ko president berria Uztailaren 31n Xabier de Iralak osasun arrazoinen gatik utziko duen

kargua Mario Fernandezek hartuko du Bizkaiko bankoaren zuzenda-ritzan. Zuzenbidean lizentziaduna, lehendakariordea izan zen KarlosGaraikoetxearen gobernuan.

Simon Perez Israelgo presidentak ongi etorri egin dio Aita Sainduari.

Page 3: Herria 3007

ESKERRAK ZURI AITA IRATZEDER!Donibane Lohizunen sortuazen Ganix Diharce apez benedi-tanoa, aita Xabier deitzen zute-na, edo berdin Iratzeder, hauizanki bere euskal idazlanentzatberak hautatu izen-ordea. Jazpausatua da, 88 urtetan. Joan-den egunean, Begiraleak elkar-tekoek nahi ukan diote omenaldibat eskaini. Oroitaraziz zoinatxikia zen bere sort-herriari baieta begiraleen familia handiari.Hain xuxen, karia hortaratplazaratuak izan dira “Iratzede-rren antzerki kaierak”. Lan batederra eta ederra bezen baliosa.Jakin behar da denboranIratzeder zenaren antzerkibatzu eman zirela Donibane Lo-hizunen. Liburuak badauka ereargitasun asko eta asko Iratze-der euskaltzainaren biziaz etaharen lanez. Omenaldi-kari,Ixabel Etxeberria eta JosebaAurkenerena irakurle, entzundira, musikaz lagunduak,Iratzederren olerki kartsu batzu,itsasoaz, Gernikaz, Euskal-He-rriaz, denak biziki finak eta ar-giak. Ondotik, lau begiralegaztek aurresku suhar batdantzatu dute eta azkenik, hauere zoin hunkigarria ez da izan,lekukotasun batzu hurrupatudira Iratzeder goretsiz. Piarres Charritton eta Mikel Epalza dira gehienik mintzatu.Egia erran, bazuten biek ere nun zer erran. Jendea hunkia eta loriatua, holakolekukotasunak guziz estimagarriak baitira alabainan. Mikel Epalza-k bestenaz ereberrikitan ateratua du lan nasai bat Iratzederren omenez, baliatu duena bixtan dabere solasaldi hortan...

ZIBURUKO TOPAKETAKErran bezala, “Kulturen topaketak” dira Ziburun helduden astean, Salbatore-kari.Euskal-Herriari lotuz nolazpait Bretainia eta Korsika, Calvi eta Concerneau herriakpartzuer izanki-eta. Huna sail horren konduko hitzordu aipagarrienak:-Salbatore egunean, goizeko 10-ak eta erdietan, meza nagusia, bretoin musika-joilebatzuk airostuko dutena. Ondotik, ibilaldia porturaino. Segidan, aurresku eta ongietorri bestaliar guzieri. Han berean, bazkaria. Aratsean, parropiako gelan, hitzaldiakCalvi eta Concarneau herriez.-Ortziralean (10.30), hiriaren bisita. Aratsean, kantaldia elizan, Piarres-Larzabal kole-gioan muntatu koroa, bretoin eta korsikar soinulari eta kantariak.-Larunbatean (11.00), hitzaldia Ziburu herriaz. Aratsaldean, besta herrikoia. 6-ak etaerdietan, bakalau prestazaileen lehiaketa, ondotik sarien banatzea eta bakalau-afaria.Aratsean, dantzaldia eta su-ziriak zeruaren bete. Eguerditik goiti aratsean berant arte,elkarteen etxolak idekiak izanen dira. Hiru egun horietan, lehiaketa batzu, elgar hobeki ezagutzeko parada asko, dela pi-lotan, dela battelikuekin, dela bestalde, bai eta hiru lurraldetako ekoizpen batzuenmerkatua zabalik. Bretoin eta korsikar andana pollita jitekoa da Zibururat. Agian aroaere alde ukanen dute hiru egun horiek. Ondoko igandean, maiatzak 24, Kaxkarotenlasterraldia Ziburuko karriketan.

SEASKAK 40 URTEDonibane Lohizuneko Kexiloa gelan, helduden asteartean, maiatzak 19, aratseko 7-etarik goiti, Ziburuko Piarres-Larzabal kolegioak hitzaldi-sail bat antolatzen duSeaska-ren 40 urteak ospatzea gatik. Argitxu Noblia, Iparraldeko lehen ikastolarensortzailea, eta Libe Goñi, lehen andereñoa, mintzatuko dira bai eta beste bospasei la-gun, Seaska erakundea azkar lagundu eta laguntzen dutenetarik. Hitzaldiak eus-karaz bainan itzulpenak xuxenean segurtatuak frantseserat.

EHUN URTEDonibane Lohizunen, egun handia dute Salbatorez. Usaian bezala, Arin elkartearenbesta izanen da bainan aurten handizkiago ospatuko dena, parropiaren itzalean sortu etahanditu den elkarte horrek bere ehun urteak ospatzen baititu. Ehun urte, adin ederra!Zonbat gazte ez da ibili eta ibiltzen Arin hortan, beti giro anaikor eta goxo batean! Zonbatfutbolari besteak beste, joko hortan ere fama handia baitute aspaldian Arin-tiar horiek!Batasun beraren itzalpean da ere sortua izen bera daukan koroa, hau ere guziz argia etaherrikoia, aurten betetzen dituela bere 30 urteak... Zorionak, Arin! Eta agian luzaz!

GERNIKAKO ITZULIADonibane Lohizunen, herriko etxeak muntatzen du ateraldi bat autobusez, ma-iatzaren 16-an egitekoa dena, larunbat huntan beraz, Gernikaraino, Zumaian geldituzeta bi herri horietako erakustegiak bisitatuz.

ANTZERKI-BESTAHendaian, lau egunez segidan, ortzegun huntarik goiti eta igande arte, antzerkiarenbesta dute, Maiatzeko festibala deitzen dutena, aurtengoa hogoitabosgarrena.Aterbe handi bat muntatua da Gaztelu-Zahar pilota plazan. Ikusgarri gehienak han emanen dira bainan izanen da ere mugimendu Variétésantzokian bai eta karriketan, aldi bat baino gehiago jokolariak kanpoan ere agertukobaitira. Talde asko partzuer, egitarau nasaia badute prestatua.

MUS LEHIAKETA URRUÑANSalbatore egunean, aratsaldeko 4-etarik goiti, Urruñan, Berttoli elkartearen biltokianizanen da mus lehiaketa bat, sari eder batzuen eskuratzeko menturarekin. Gomitaluzatua zaiote musean artzea maite duten guzieri.

Iratzeder gogoan, Joseba Aurkenerena, Xabi Soubelet eta Ixabel Etxeberria.

Aurresku dantza eskaini duten gazteak

3

Maiatzaren 22an eta 23an, ostiralez etalarunbatez, Irulegiko Sotoak bere bisi-tarieri bi besta egun gozagarri eskainikodizkie. Helburua : mahastiaren etaarnoaren hobeki ezagutaraztea, moldeatsegingarrian. Irulegiko Sotoak 130partaideren ekoizpenak biltzen ditu. Ma-hastiak 150 hektaratan hedatzen dira,sormarkako arnoek %60a estaltzendutela. 50 mahastizainek nunbaitan di-tuzte mahasti horiek lantzen, Baigorrieta Garazi inguruko 12 herritan.Bi egunez, goizetik arats (10:00-19:00)animazione asko beharrak dira, urririk :itzuliak karroz, mahastietan ibilaldiak4x4 autoz, zaldiz, oinez, sotoaren bisi-tak, jastaketak, erakusketak, barrika-gintza eta harri zizelkadura, joko hanpa-garriak haurrentzat, barrika bira lehiake-ta, eguerditan errekiak eta musika... Eki-taldi berezi batzu ere eskainiko dira. Os-tiralean, 18:30 Barik Arythm perkusiotaldearen kontzertua, 20:00 afari gas-tronomikoa Sotoan, Nafarroako lizeoakprestaturik. Larunbatean, 18:15 “L’Elixirdes Frères Groom” karrika antzerkia,Tokia Theâtre konpainiak eskainirik,20:00 afari alaitua Sotoan (afarientzattokiak aitzinetik atxik tel.05.59.37.41.33).Euskal Trail lasterkaldiak ere kurritukodira bi egun horietan, Baigorritik Urepe-lera lehen egunean, Urepeletik Baigorri-ra itzultzea bigarrenean. Hiru lasterkaldi,bi lasterkaritako ekipaka : Endurance

Trail (2 x 65 km) Baigorriko plazatik abi-aturik ostiral goizeko 5etan ; Herri Trail(2 x 45 km) goizeko 7etan abiaturik ;Trail Gourmand (2 x 25 km) goizeko8etan abiaturik, bidenabar ekoizpengozo batzuk jastatuz, Oteizarenak, Erre-ginaenean, Domingohandienean eta bis-tan da Irulegiko sotoan. Animazio batzuere eskainiko dira Bankan, Alduden,Urepelen. Lasterkaldi horien arribadalarunbat eguerditik goiti beharra da, sariemaiteak aldiz 16:00etatik harat, aperiti-fa Sotoan, ondotik afaria Plazaxokon.

Barik Arythm perkusio taldea

IRULEGIKO SOTOAREN BESTAETA EUSKAL TRAIL

Arras festibal munttoa eskaintzen daukuPestacles et Compagnie elkarteakazken urte hautan Heletan. Elkarte ho-rrek buru dauka Annick Trounday ortzaiz-tarra, festibalaren antolatzaileburu aldizCécile le Maout-Prud’homme txotxongi-lo-musikaria dugu, Heletako herriak berealdetik laguntza ona ekartzen diola fes-tibalari. Aurtengo festibala guziz aberat-sa da.Maiatzaren 16a, larunbata : 19:00Koloreak lapurtar emazteen koroa, Car-oline Phillips kantariak gidaturik, munduguziko kantuen emaile (sartzea urririk).21:00 Bodarin ikusgarri ederra,Anaigazteak konpainiako 25 dantzari eta5 musikarik emana (sartzea 12 eurotan,haurrek 8 euro).Maiatzaren 17a, igandea : egun osoanzernahi ikusgarri. P’tit Louis kondairamusikala, Millau-ko Création Ephémèrekonpainairen eskutik. Jorus Mabiala bor-deles kondalariaren Guinarou kondaira.Pestacles et Compagnie taldearenKamishibai eta Ma lettre antzerkiak.Mini Môme kontzertua Lot eskualdekobikote batek emanik. Joseph Lafitte etaPhilippe Albor-en A travers chantskontzertua. Ardexa eskualdeko Mine derien konpainiaren Enfin tranquilleantzerkia. Au fil du théâtre angeluar kon-painiaren Zure txanda Malu ! euskalantzerkia. Eta ere, egunean zehar,txarangaren musikaldiak, tai lerrak,Munduko herriak erakusketa. Igandekoikusgarriak 6 eurotan dira (haurrentzat 4euro). Tenoreentzat galdegin xeheta-sunak (tel. 05.59.37.79.04). Eta tokianberean, edari, talo, izozki, jus freskoak.

DILINDALAN

FESTIBALA HELETAN

Maiatzaren 16an eta17an

Jorus Mabiala kondalaria

EUSKARAZ SEGURUAGOKontseiluak, Ziurtagiriaren elkarteak eta Behatokiak kanpaina berri bat abiatzen duteeuskararen erabilera indartzeko asmoz, aldi huntan axurantza etxeeri buruz, denbo-ra batez banketxeri buruz egin zen bezala (adibidez, txekeak elebidunez izan diten).Jakina da axurantza etxeek hizkuntza bakar bat ezagutzen dutela, hemen gaindifrantsesa, Hegoaldean gaindi gaztelera (salbu seguru etxe bakar batek, euskara erekondutan hartzen duena). Frantses lurraldean, adibidez Dordoñan, axurantza etxe-tako deialdiak frantses-ingeles elebidunez egiten dira. Zergatik ez liteke frantses-euskara elebitasuna erabiliko hemen gaindi ? Gutarik bakotxari galdegina da berazgure axurantza-etxeeri eska diezaiegun dokumentu elebidunak bideratzea, euskarakhor ere bere toki osoa behar bailuke. Eskubide hori ardietsi behar dugu.

SAGARNO EGUNA ATEARI JOKAOndoko larunbatean Baionako euskaltzaleak, kantariak eta sagarnozaleak gomitatzenditu goizetik haste. Baionan kantuz lehenik, hamaika orenetatik aitzina, eguerditanmerkatuko galerian zintzurra berotzeko eta izpiritua kopla herrikoiei ohartzeko.Arratsaldeko seietan, Espainiako ateetan, sagarno eguna. Aurten hogei sagarno egilehegoaldetik datozkigu, eta sei iparraldetik, denek ahotik ezin utzizko edaria eskainikodigute, basoa presentatzea aski kupelaren xolan. Ea oraindanik markatzen dugungure oharliburuan.

SEHASKA HUSTEA IGANDE HONETAN“Sehaska hustea” antolatzen du Oihana Ikastolako Integrazio Batzordeak, maiatzaren17an, Baionako Elkarteen Etxean. Horren karietara, edonork ñiñi, haur eta gaztetxoenpuskak saltzen ahalko ditu, bai jantzi, liburu, muble, aulki eta beste, sal-mahaina alo-katzeko dirua Integrazio Batzordearentzat izanen delarik. Afera onak egiteko maneraegun osoan.

EMAGINAK HASARRETUNazio arteko 19 garren emaginen eguna ospatzen baitzen joan den asteartean, kariahorretara manifestaldiak antolatu dituzte hainbat hiritan, beren griñen berri emaiteko.Bi aldarrikapen nagusiekin jautsi dira karrikara : beren ofizioari buruzko unibertsitateikasturte guztiak kontutan hartuak izan daitezen, egiten dituztelarik bost urte ikaske-ta, baxotik landa hiru urte eginik bezala ekarriak dira, horrek erran nahi du araberangaltzaile direla hilabetesarietan. Horri loturik den beste griña emagin ofizioa ez delaezagutua. Baionakaldean ere botere publikoen mespretxua gaitzetsi dute paperakbanatuz eta banderolak hedatuz, Okzitaniako Tolosan iragan den manifestaldi han-dian izan dira.

PRESONDEGI ZAINDARIEK GREBA EGIN DUTEPresozainek greba egin dute joan den asteartean, laneko baldintzen hobetzea eta hi-labete sarien emendatzea galdegiteko. Galde egiten dute laugarren preso zaindaribat gauazko. Salatzen dute ere Baionan, leku baino kasik doble preso badela. Biegunez ez dute utzi preso ateratze eta sartzerik. Biharamunean gelditu dute mobi-lizapena Pariseko negoziaketak berriz hasterekin ministerioan.

Page 4: Herria 3007

4

SENPERE

Sortze - Ganden ilabeteko sortzeak :Antton Roger Audet-Lensen IbarrunLizardian, eta Amelia Lucie Dervyn-Las-tra Bixta Eder Amotzen. Zorionak, biziluze eta urosa sortu berrieri eta goresme-nak aitameri.Ezkontza - Egun hautan edo lasterezkontzekotan dire : Valerie BehasteguyErgaraitarra eta Gorka Roma biriatuarra,Maite Albistur Elbarrundarra eta PettanDuperou urruñarra, Maryse SeinXoxoainekoa eta Vincenzo D’Argernioberez Parise aldekoa. Zorionak gaztehorieri eta goresmenak horien etxekoeri.Maiatzaren 8a - Maiatzaren 8an usaiakozeremoniak izan ditugu. Lehenik otoitzegin dugu gerla guzietako hilentzat. Horaurkitzen ziren gerlari ohiak banderekin,herriko kontseilua, su-hiltzaileak etajende multxo on bat. Ondotik soldadohilen oroitzapeneko harriaren zangotanandere auzapeza eta Daniel Dacheuxgerlari ohien lehendakari berriak loreazau bat pausatu dute. Hor bereanandere auzapezak irakurri du Minixteri-otik ukana zuen egunari zoakon gutuna.Emak Hor-eko musikariek emandauzkute egunari doatzin soinuak. Gerozintzur bustitze bat izan da Lafitte-Bac-cardatz ostatuan eta ondotik hautetsi, su-hiltzaile eta gerlari ohi multxo ederrakelgarrekin bazkaldu dute Arocena ostatu-an.Herri Urrats - Gure herriko gertakariadelakotz, behar dugu doi bat aipatuigande huntako besta eder hori. Goizeandenbora hitxa eta urixka zen bainan geroedertu da. Aratsalde erditan galerna eurilabur bat izan da bainan oro kondadenbora plantakoa izan da. Pentsatzendut usaiako luma aberatsak zabaldukodituela egunaren xehetasunak.

Kasu huni - Maiatzaren 15ean osti-ralarekin, 20.30etan, bilkura publiko batizanen da Lekorneko Herriko Etxean.Gaia : Garroa Jauregia, nola 16 gaztekparte hartuko duten agorril hunen 7 eta 29-a artean “Concordia”-ko kide bezala. Jaki-nen dugu ere elkarte horrek lan baliosaegina izan duela Azkarateko Jauregian.Guzieri ongi etorri beroena.Maiatzaren 23an - Larunbata izanki,astearen ongi bukatzeko, egin itzuli batMakeako Etxehandirat. Hobe han aur-kitzea 17.30etako. Izanen da erakusketa,dantza, soinu eta gaineratiko eta ohartukozirezte gure haurñoak ez direla ttonttoaketa hoien erakasleen lana azpima-rratzekoa dela !Bilketa - Puska trabagarrien bilketa eginaizanen da ekainaren 5ean, ez eta lehe-nean, beraz erran mezua zuen auzokoerieta bilarazi nahi dituzuen tresnen zerrendajakinaraz Makeako Herriko Etxerat. Ezadiorik eta egon pixkor ! P.I.

UZTARITZEEtxe loratuen lehiaketa - Urte guziz bezala eginen da etxe lora-tuen lehiaketa. Parte hartu nahi duten guzieri izena emaitea gal-datua zaiote ekainaren 30a aitzin herriko etxeko idazkaritzan.Deneri idekia.

Ganer huste - Latsa elkartean eta San Frantses kolegioan eginondoan huna beste ganer huste bat eginen dela helduden larun-bat huntan Idekia ikastolan. Suerte on gauza xaharren ondotikdabiltzaneri.

Heraitzeko bestak - Maiatzaren 20etik 24era iraganen dira karti-er hortako bestak. Poker joko lehiaketa batekin hasiko daasteazkenez eta mus zoingehiagoka batekin segituko ortziralez,horiek aratseko 8etan. Larunbatarekin birla xapelketa, mutxikoak,kontzertu eta dantzaldi. Igandean 10.30etan meza kaperan.Ondotik zintzur bustitze eta bazkaria nahi duenarentzat oihal etxeazpian Kiki Bordatxok alaiturik, aratsaldeko 6etan kantaldi Izarraktaldearekin. Aro ederra ukan dezatela lagun, besta on deneri.

BAIONAHiriondo-Polokoikastola berritu-aren estreinal-dia - 1970-eansortu zen Hirion-doko ikastolaB a i o n a k oKaputxinoetan.Ondoko urtetanSaint Amand auzoaldera egin zuen aldairaeta 1984ean Polo Beyris-eko prefabrika-tuetara. Denborarekin haatik bastimenduhoriek higatu eta txartu dira. Azken urte-tako borrokari esker, ikastola berri bat duteburasoek ardietsi. Azkenean beren ametsabete da, eta ikastola berri hori estreinatukoda ekainaren 13an, larunbatarekin. Ikasle,langile, erakasle eta adiskide guziak gomitdira besta hortara. Huna egitaraua : 11:30Poloko MVC egoitzan haurren eta bura-soen agerraldiak, 13:00 zintzur bustitzeaikastolan, 13:30 haurren bazkaria, 14:30helduen bazkaria eta animazioak (musika,bertsu, dantza, joko…), 18:00 Seaskakoarduradunekin hitzaldi ofizialak. Bazkariko,haatik, eman izenak aitzinetik maiatzaren23ko : Odile Hiriart tel. 05.59.63.65.85.Helduen bazkaria 18 euro, haurrena 5euro.

AZKAINE

Putxerriko satorrak - Azkaingo ikastolako 15 bu-rraso sator bilakatu dira, publikoari dantzak etaantzerki bat eskaintzeko. Putxerriko satorrakikusgarria eskainiko dute Kiroletan,maiatzaren 17an, igande aratsaldeko 5etan.Ikuskizun alaia, ez dena ahalaz hutseginbeharko, Joxelu Berasategik zuzendurik.Sartzea 5 eurotan helduentzat, 3 eurotanhaurrentzat, benefizioa Integrazio Ba-tzordearen alde. Ikusgarritik landa, bu-rrasoek egindako pastizak eskainikodira, mementu goxo bat elgarrekin iraganez.

HAZPARNEDOLU

Andre Bidonde herritarra zendu da,Garazin. Hazparnen ongi ezagutuaizan da, guziz elkarte kulturaletan etabere ofizioaren inguruan. Bankoanegiten zuen lan, behin Hazparnen berean etaondotik Donibane Garazin, erretreta hartu aitzin.Bere lehen ofizioa zuen erakaslegoa ; zenbeiturtez ikastegi girixtinoan eskola emaiten arizanda. 1968 eta 1973 artean, “ Jeunes Basques ”elkartearen lendakari izan da. Andre-k Xemartin

Larregain-ekin moldatu zuen “ Otxote ” kantari taldea ; José LuizEsnaolarekin aldiz “ Elgar Oinka ” dantzari taldea. Herriko gaz-teak lehen aldikotz Mahain Joko kiroleko xapelgoetan hasi zireneta ere, Filliatreau anderearekin akordeoi kurtsoak abiatu zituen.Garazirat juanez geroz, guti baizik ez da etorri Hazparnerat, fami-liaz bertzalde. Aljeriako gerlari ohia zen. Ezagutu duenak errandezake zuhurtzia haundiko gizona zela, eztabada ahuleri ihesegiten zuen, ekintza bide zinezkoeri lotzeko. Kultur elkarteanegon den denbora guzian, bere arrangura nagusia zen herrikobiztanleen nahikariari hurbiletik segitzea, egiteko moldetan berri-tzea, ohiduretan berme egonez. Balio haundiko gizona izan dabere denborako gazteriarentzat. Marie-Jo, bere andreari, Béatriceeta Sylvie, bere alaberi eta familia guziari eskaintzen ditugu guredolumin bizienak. Ikus arte Andre.

Xurxuriak aurdiki - Jondonaneko aparkalekuaren goialdeanbaziren bi xurxuri haundi eta eder. Zuhaitz horiek Larredienekojabe batzuenak ziren eta hauen ordezkari den Etti Luro jaunakmoztarazi ditu, zinezko arrazoi batzuen ondorioz. Hala nola,erroek desmasiak egiten zituzten muga jasaiten duen murruarieta irriskua ere haunditzen arizen, bat eri izanez. Hain zirengora eta hainbat ere zabalaknola jabeek izituak ziren,ekaitza haize baten meneangerta zizadin eta jende alaautoen gainerat erori daitezen.CFAA ikastetxeko laborantxakoaprendizek moztu dituzteastelehen huntan. Behin azpitikgora argaldu dituzte, gero ttu-tturruta moztu diote eta gainetikbehera arte zatika moztu. Egunguzian jendea egon da lan horriso, gazte horien zalutasunatxalotuz. Huna ekintza bat askoaipatua izan dena, karrikari ani-mazio izpi bat ekarri duen gertakari bat, bi xurxuri dohakabeenbizkar zorigaitzez.

Maiatzaren 8a - Joanden maiatzaren 8an, gerlari ohiak bildudira gerlan hil direnen orroit harriaren aurrean. BeñatInchauspe herriko auzapezak, Maurice Carrere, Ttotte Bonnet,eta Jean Lacabaratz jaunek lorestatu dute orroit harria. Jendeainitz bildua zen 45eko gerla bukaeraren ospakizun hortarat.Urkoiko eta Hazparneko soinulariek elgarrekin eman dituztekaria hortarat egokiak diren doinu ohizkoak. Ttotte Bonnet Jau-nak irakurtu du gerlari ohien Minixtro denaren gutun hunkigarribat. Ondotik, guziak gomit ziren Herriko Etxerat aperitifa batenhartzerat elgarrekin.

Bigarren xuxuriari erettutturruta moztua diote

Gerlarien orroitharriaren aurrean

ITSASUHeriotze - Joanden ostiralean zendu da Hiriberri-ko Bittoara –Marie-Victoire AGUERRE, sortzez DOSPITAL – 85 urtetan.Ehorzketak iragan dira astelehen aratsaldean Itsasuko elizan.Gogoan dugu herriari, parropiari eta inguru hurbilari hainbestezerbitzu egin duen emazte goxo eta umila. Doluminak seme-alaberi, haur ttipi guzieri eta familia osoari.

Atharriko xapelketa joko berrin - Joanden ostegunean jokatuziren bi finalerdiak:- Sorhuet eta Saint-Esteben nagusitu ziren Alfaro eta Bonet-belche-ri- Ibarrola eta Istillarte nagusitu ziren Bielle eta Ducasssou-ri.Finala beraz jokatu da larunbat aratsean : Sorhuet eta Saint-Esteben alde batetik, Bielle eta Istillarte bestetik (Bielle arizan daIbarrolaren ordez, hau eri izanik). Arras partida ederra, bizia etalaketa izan da. Parekatua ere, 28tan bi ekipak oraino berdinziren. Azken alderat Sorhuet eta Saint-Esteben nagusitu dira 8kintzez (40 eta 32). Aurtengo edizioa (bosgarrena) arrakastatsuaizan da, Atharri mukurreraino betea zen larunbat aratsean. Para-da izan da ere Itsasuarrak pilota batasuneko formatzaileentzatpilota eskolako haur eta gaztetxoen presentatzeko : 60 bat inguruorotarat, nexka ta mutiko. Afariak ere arrakasta ederra izan du,300 bat afaltiar nunbait han. Eskerrak antolatzaileeri eta hea zernolako 6. edizioaren beha egonen gira.

***Elgarretaratze - Urte guziz bezala CATM-FNACA ta bertze sol-dado ohien batasunak, igande maiatzaren 17an elgarretaratukodira Itsasun. 10.00etan meza kartsu batean otoitz eginez 30 milalagun Aljerian galdu lagunen fagoretan. Ondotik zeremoniaEuskal Herriko 103 galdu soldadoen harriaren aitzinean, izenpe-tze, lore eskaintza eta ondar otoitz bat eginez. Denbora ilunenondotik nonbre handian elgarretaratuz guzientzat bakea beiradezagun. Milesker guzieri. A.A.

Ate idekiak San Josep eskolan - Larunbat huntan, maiatzaren16an, idekiko ditu bere ateak San Josep eskola elebidunak (9:00-12:00). Ongi etorri hoberena egina izanen da orori.

MAKEA - LEKORNE

KANBO

Museoen gaua - Arnaga erakustokiak parte hartzen du ekitaldihonetan. Larunbat aratsean, 21etarik 23.30ak arte, museokosartzea kitorik izanen da eta animazio desberdinak proposatu-ak izanen dira bere barne eta kanpoetan : kantu, olerki, txala-parta... Aurtengo gaia delarik : tokiko hizkuntzak.

Lorentxaren alde - Igande honetan, maiatzaren 17an, bazkari-festa bat antolatua da Kanboko gaztetxean, Lorentxa euskalpresoaren alde.

Gora gure rugbilariak - USC rugbi batasuneko jokolariekirabazi dute, 16 eta 10, joanden igandeko finala, Saint Martinde Seignanx-en, Saint Jean de Marsacq-eko ekiparen kontra.Euskal Herri eta kostaldeko txapeldunak dira beraz.

Isaac Albeniz - 1909an zendu zen Albeniz Kanbon eta herrikomusika kioskoari bere izena eman. Hortakotz ekitaldi batzuantolatuak dira 2009 urte honetan. Eta lehena izanen da helduden astelehenean, maiatzaren 18an. Musika kioskoan,18.00etan, omenaldi bat eskainiko dio ARRAGA abesbatzaketa mintzaldi bat izanen da artistaren bizia eta obraz. Ondotik,21.00etan, zinegelan, Carlos Sauraren “ Iberia ” filma emanaizanen da.

Antzerki AIEC-en - Ortzirale aratsean, 21.00etan, “MadameMarguerite”, Jean Loup Dabadie-ren obra emanen du CieMECANICA antzerki taldeak.

ANGELUPilotarienak lehiaketaren hirugarren edizioaTurismo bulegoak pikoan eman du “pilotarienak” lehiaketakohirugarren lehiaketa. Aurtengo afixak ez du inori zorrik : Ibarrolaeta Ozafrain bi baxenabartarrek irekiko dute programa, Sorhueteta Etxeto Lapurtarren kontra, partida arratseko zazpitan hasteostiral honetan. Hortik landa publikoak oinak bringotzeko paradabadu Oteizaren hazkurriak eta Irulegiko arnoaren dastatzeko.Bigarren partidan Xala ezkerra aitzinetik eta Agusti Waltari gibe-letik, lehiatuko dira Etxeberri eta Harizmendi baxenabartarrekin.Bi partidetako irabaztunak ondoko zortzian lehiatuko dira finala-ren kari. Hauxe dugu, momentuko bederen, Angeluko Haizpeanberinadun trinketeak ezagutzen duen esku huskako lehiaketabakarra urtean.

Larrue de bas eta kuraia eskasaBadu orain hilabete pare bat abiatua dela Larrue de Bas gu-nearen polemika ; lehenik BAM hiri elkargoak aho batez erabakizuen gune horretan irekitzea bideko jenden harrera eremu bat,onddoak bezala, segidan laupabost defentsa elkarte sortu diraideia horren kontra ; BAMek urte batentzat gibel egin eta, prefe-tak deliberatu du uda honetan berean irekiko dela bideko jen-dentzat. Pauetik jin erabaki horrek sutan eman ditu defentsaelkarteak, hasi dira hauek manifestatzen, dela suprefeturaaitzinean, dela Larrue de bas auzorateko bideak trabatzen :defentsa elkarteburu bati kazetari baten aitzinean gogoeta haueskapatu zaio : “nire etxea duela hamar urte erosia dut, oraingertatzen denarekin ez dakit erdia balio lukeen”. Bideko jendeenjiteak ekonomikoki zenbat kaltetuko dituen ez ote da defentsaelkarte horien arrangura printzipala ? Azpimarratzekoa da afera horretan eragileen ixiltasuna. UMPalderdia ixilik dago, defentsa elkarteak lotsarazi gabe haatik,sozialistak ere ixilik daude, Angeluko Espilondo behar luketelariksustengatu deplauki afera minbera horretan. Angeluko abertza-leak mintzatu dira baina, kuraia handiegirik erakutsi gabe, Larruede bas ongi ikusten dute, denbora berean Espilondori leporatzendiote pedagogia eskasa erabaki hori pasarazteko moldetan.Azpimarratzekoa ere elizaren ixiltasuna, beste orduz hainbestepedeikatua zaiguna, kanpotik datozen jendeak ongi hartu beharditugula, kasu honetan net ahantzia baitute.

Improbisazio astea kontserbatorioan -Ikasle zein irakasleen sorkuntza lantzendute aste honetan Musika eskola nagu-sian. Horretarako, Enoz taldearenbitartez Baschet izeneko 14 tresnekin aridira espazio sonoroak egituratzen. Ino-lako tonalitaterik gabe, soilik soinua lan-duz. Sound Painting soinua ere lantzendute, hau Inprobisazio zuzendua delarik.Orkestra zuzendariak keinu bitartez, gor-mutuen antzera, erraiten dio noridagokion jotzea, baina zer jo zehaztugabe. Ondotik Baiona Kostaldeko Lur-ralde Orkestrak Sound Painting kontzer-tuak eskeiniko ditu, larunbat honetanMiarritzen eta igandez Baionako SantaGurutzeko elizan.

Page 5: Herria 3007

5

Maiatzaren 15etik 17ra iraunen dute Müsikaren egünek.Hiru jüntatze egün kültür eta sozio-ekonomiko geienüngürüan, eta igantea dohainik. Ostiralean (21:00),Bidajeko jenteak gaualdia, 5 eurotan : lehen partean1802 ikusgarria, Ürdiñarbe eta Gotaine-Irabarnekosoinülari eta dantzariekin ; bigerren partean Les Fils duVent kuartetaren müsikaldia, rom, manouch eta jitanomündüko soinüz eta hitzez josia. Neskegünean (21:00)Müsik’aldia, 10 eurotan : bi orenez Müsikaren Egünaren20 urteen bildüma, 25 soinülari, 30 kantari eta 15dantzarirekin. Igantean, arrabotüan dohainik, Müsikarenegüna 20 : 10:30 karrika üngürüa ainitz talderekin,Spacemukaki, Zo Zongo, Taraf Goulamas, Txanbelarri-ak, Ezpela, gaiteroak... 12:30 bertsü saioa Xiberokokoblakariekin. 13:00 axurki bazkaria. 15:30 kontzertüa :Ezpela, Zo Zongo, Taraf Goulamas, Les Trompettes duMozambique, Damba, Niko Etxart eta Hapa Hapa, KikiBordatxo, Gerre Cunningham...

IBARLAInternet Wimax gabe - 30 bat lagun elkartu gara Ibarlako sartzean, oroitaraztekoHerri Elkargoak estudio bat abian duela eskualde hau zerbitzatzeko : sanoki, kalitatez

eta ber prezioan, ADSLaren bidez.Joanden astean ez dugu EDFelektrika ezartzen utzi wimaxantenaren elikatzeko, pentsatzenbaitugu prebentzio irizpidea behardela aplikatu oroz lehen. Gurehaurrak jostatu dira zurezkozutoinaren pean, mementuzarriskurik gabe, eta halaxe nahigenezake segitu, bai kanpoan etabai etxe barnean ere ! Giroalegeran pasatu da agerraldia, etadeusik hondatu gabe elektrikakoharia bildu dugu, eta bere lekurateraman artoski.Ibarlako mera eta kontseilariorokorra den Jean Louis Caset

bazterretik pasatu da, gelditu gabe. Ez da berantegi oraino, eta dei egiten dioguKontseilu Orokorrari lanak geldi ditzan, denen osagarriaren eta berdintasunarenizenean. Amikuze-Iholdi-Oztibarreko Kolektiboa, ADSL ororentzat

IRISARRI

Eskubaloia - Besta gaitza zen joanden ibiakoitz aratsean Airoski gelan. Xapelgokoazken-aitzineko partida (beren azkena beren herrian) jokatzen zuten irisartarrek, gelamukurru bete batean, Limogeko taldearen kontra. Kari hortara etorriak ziren JoelDelplanque eta Jean Pierre Feuillan, Eskubaloiko Frantses Federazioko lehendakariaeta lehendakariordea. Hor ere zen Jean Lassalle deputatua. Eta usaiako sustengatza-ileak eta beti bezala Airoski musika taldea. Zer erran partidaz ? Airez aire eremandutela haitada guzia irisartarrek, 48-23ko emaitza ardietsiz (partida erditan 20-10).Memento berean, Tournefeuillekoek galdu dute eta bi pundutara dira, eta Thuir-ekoekirabazi, hauek pundu batera direlarik. Bi talde hauk, Tournefeuille eta Thuir, elgarrenkontra ari dira azken partidaren kondu. Irisarri haatik Trebes-Badens-era doa,maiatzaren 23an, kari hortara bi autobus harat beharrak direlarik (eman izenakaitzinetik). Irisartarrek beharko dute han gutienez berdinketa bat ardietsi, eta Nazio-nala 2 mailera igaitea segurtatua izanen zaiote.

Heriotze - Maiatzaren 5ean segitu dugu bere azken eoitzara Michel Bidegain Laba-txekoa, itzali dena 62-garren urtean. Maiatzaren 7an berriz Ostankoan elizkizunakeginik, ehortzia izan da familiako hobian Erramun Etcheverry Irisarri Feiterokoa 85-garren urtean. Dolu horiek hunkitzen dituen esposlagun, seme-alaba eta ahaideguzieri gure sendimendu beroenak. A.I.

IHOLDIAtsegin hartu - Berri onak ditugu alabainan Bordelen operaturik dugun HaixtoaikoJeanette eta Kanbon Toki Eder-ean den Mayi Mendikokoarentzat. Segi dezatela polliki-tuz diotegu desiratzen bihotz bihotzez.

Salbatore - Pestaburu hori ere hurbiltzen ari da. Herriak kermeza eguna du, urte guzizbezala eta gomita zabaltzen du. Parropiaren katiximako eta biltzarre egiteko etxea hordaukagu bai-eta haurtzaindegia, ahantzi gabe gure eliza. Ainitz gastu daukate artatze etaapaintzeek, beraz ahal dugun guziek erakutsiko dugu bai… gure bihotz ona.

Kanaldude eskertu behar - Telebixta kate (TVPI) edo internet-en bitartez zabaldu daemanaldi pollita, Pantxika Maitia eskertuz. Lan haundiaren egile izan da Anbrox Etxe-xurikoa, ederki aipatu baitu herriaren izena, izana eta izaite guzia. Bere ondoan agertuzauzapeza, komertsalariak, ama familiako balios bai-eta ere haur, gazte, buraso, ahantzigabe xahar-etxekoak beren elhe onarekin. Izan dugu begi beharrien gozagarririk ! Herriaberatsa agertuz, ainitz lan eginik eta egin nahirik ! Goresmenak guzieri, azkenik zuriKattalin gure irratilari airosa, agertzen baitzira zuren azken kantu primatuarekin, bigaztetxoak kantari. Biba zuek !

ARMENDARITZEMeza ederra - Igande huntan biltzen zituen gure elizak parropiako katiximako haureta burasoak. Jende andanarekin eta haurñoen bitartez otoitza ere airosago zoan,nolaz ez… Hunkituak izan gira haatik hoin ederki eman daukutelarik “Agur Maria”,hitzer jestuak finkatzen zituztela. Zinez denbora hortan, herritarrek gogoan zauzkatenberen eri eta xaharrak, berriki xahar-etxean Iholdin sartua dugun Paxkalin Eskutarryeta Donapaleuko klinikan ditugun Petan Oihanburukoa eta Emile Ximuinekoa. Agurñobat doala zueri kaseta hunen bitartez…

Maiatzaren 28raino ikusgai da Lauburu elkarteak muntaturiko“Lapurdi 1609” erakusketa Alozen, Xiberoa Herri Elkargoko gelan,astelehenetik ostiralera 9:00-12:00/15:00-18:30 eta ibiakoitzez 9:00-12:00. Sartzea urririk. Gaia : “1609ko sorgin auziak Lapurdin”.Bertzalde, maiatzaren 29an, ostiralez (20:00), bi mintzaldi eskainikodira Zibozeko sabaian. Armelle Le Bras-Chopard, “Les putains dudiable” liburuaren idazlea mintzatuko da sorginkeriaz Europan 17.mendean, eta Lauburuko Claude Labat sorginkeriaz Euskal Herrian.Antolatzaile : “Hiruak” elkartea.

BAIGORRIHeriotze - Joanden astean, bi herritar la-gundu ditugu beren azken egoitzara.Asteartean, Dolores Gortari, sortzez Morta-lena. Erratzun sortua, Kalifornian eremandu biziaren parte haundia bere senarra-rekin. Hunat itzulirik, zonbait urte huntan,ohatua zagon Larrazkena zahar etxean etahor zendu da 86 urtetan. Larunbatean,Jean-Baptiste Marisco dugu segitu. Berna-tenean sortua, hargintzan ereman du berelan denbora. Erretiran, sortetxean gelditua,hor bururatu du lur huntako itzulia 69 urte-tan. Doluminak eskaintzen ditugu nahiga-betan diren familieri.

Antzerki - Larunbat huntan, aratseko21.00tan, Plaza Xoko gelan, “LesEphémères” taldeak emanen du “J’y croispas” ikuskizuna. Antzerkia Grenoblealdeko talde batek idatzia du eta hiru eki-talditan emana. Parada ederra, irri eginez,memento goxoa pasatu nahi dutenentzat.

Kontzertu - Igande aratsalde huntan(17:30) Bordeleko Arpege koroak kontzer-tu eder bat eskainiko du elizan, SylviePerez organoan. Remy Mahler organoaren10 urteak dira hor ospatuko, Haendel-enmusikaz gozatuz. Arpege koroak 50 batkantari dauzka, tartean bakarlari xoragarri

batzu, jendeak gostura entzun ditzazkenaigandean.

Basaizetik - 2009ko Kulturaldia bururatuda. Aurtengoaz, bilana ona egin da orohar. Lehenik antolatzaileen aldetik, goxokilan egin baita, beti taldean eta giro onean,baita publikoaren aldetik ere : jendeak nun-bre haundian parte hartu baitu, proposatu-ak ziren ekitaldietan. Elizondoko kantaldia,adibide gisa hartuz, nafartarren arteko ha-rremanen sakontzeko parada izan da (kan-tari, antolatzaile…). Ikusiz egitaraua ainitzazela gustu guziendako, bazen eta agianbakotxak atxeman du gustukoa zuen zer-bait. Azken hitzordua, NafarroarenEguna, aroa ez alde izanikan ere, egunaongi iragan da, jende ainitz bildu da Nafar-roa osotik. Urteko memento azkar huntan,30 urteak, molde berezian ospatu dira,Basaizeko hiru belaunaldiak hor baitzirenhilabete osoan. Pausa ttipi bat hartu etaBasaizekoak helduden urtekoari pen-tsatzen hasiko dira.

Errugbia - Barraderatako partida galduz6–24 Salles-en kontra, aurtengo Frantzi-ako xapelgoa bururatu da US Nafarroa-rentzat igandean.

HELETAEri - Manez Urgorry Santsonekoa tratamenduz joanik dugu, hobekiturik etxeratu dadila. Dolu - Miles Pitto-Tuckar Santa Mari-n bizi zena zendu da 90 urtetan. Sortzez ingelesazen, gerla haundian parte hartu zuen, geroago lagun batzuekin erosi zuten Santa Mariaetxea. Haren hautsak berriz Ingalaterraratu dira bere esposaren ondoan izaiteko. Guredoluminak familiari. Eta Xalbat Arbelbide Bizkaikoaren heriotzaren berria ere burrunbahandiz hedatu zaiku. 71 urte zituen. Le Puy en Velay-tik abiatua zen Marie Andrée-rekin,Jakobe bidetan gaindi, bihotzekoak jo duelarik. Astearte aratsaldean ziren ehorzketak.Xehetasun gehiago helduden astean.Mezak - Larunbat aratseko 7 orenetan Heletan, 9 orenetan Mehainen eta 11 orenetanLandibarren.

Aitamak kexu - Eskola publikoko aitamak kexu daude, erdarazko postu erdi bat ze-rratzera doalako inspektorea eta nahi izan dute erakutsi ez kontenta joanden ortze-gunean bilduz eta okupatuz eskola. Ageriko segida !! Herritarra

IZTURITZEMusikaldi maiatzaren 16anHerrian bizi den Didier Lavigne eta bere musikari lagunek metal kontzertu bat antola-tzen dute larunbat aratsean Denen Etxeko gela haundian. Talde hauek entzuten ahal-ko dira : Solhiger, Boneshaker, Deadly whispers eta A donow. Sartzea 5 eurotan,edaria euro batetan. Musika mota hori maite edo ezagutu nahi duten guziak gomit dira,herritar eta kanpoko.

Herri urratsAurtengoan ere, ainitz herritarrek parte hartu dute joan den igandean. Gazte gutizgehienak han ziren eta egun hori huts egitekoa ez duten beste zonbat, hastetik edoaspaldiko urtetan ibiltzen direnak. Horrek erakusten duke euskararen berpizteaz axo-latzen den gero ta gehiago jende badela zorionez!

LASA

Heriotze - Maiatzaren 9an, behinbaino gehiago errespetu handi-arekin, Besta Berri egunean ka-rreatu duen kurutzea aitzinean,azken aldikotz ilobek sartu duteelizan Beñat Eyherabide Ibarnekonausia, 61 urte zituelarik oraino.Ezin bentzutuzko gaitz batekin bo-rrokatu da Beñat bospasei ilabetez,zoinek bere gorputzeko mugimen-du, indar eta ahal guziak moztubaitizkio, egunak juanago eta gehi-ago, azken hatseraino. Aita famili-ako on bat izan da Beñat, berebizia ereman du, azantzik gabe,laborantxan, hain atxikia zensortetxeko etxaldean. Eliza ttipiegiazen bildua zen jendearenkokatzeko, denak etorriak, famili-ako, adiskide, herritar ala kanpotiarotoitzean azken egunaren egitekomaitatu eta ezagutu duten zen-duari. Guziak bildutasun haundie-nean, penatuak, berdin gogoetatu-ak zein ttipi eta ahulak giren,holako gertakarietan baigiragehienik oroitzen. Gure doluminberoenak helarazten ditugu Léonieespos lagunari, 3 semeeri, berenfamilieri, gogoan ditugula ereBeñaten bi arrebak ez aspaldi zen-duak. 3 anai arrebek elgarrekingoza dezatela bururatzerik ez duenzoriona eta lagunt gain hartarik,hemen nahigabetan utzi dituztenakoro ! Guk ere parte hartzen duguhoin bortizki joa den Ibarnekofamiliaren penan. M.G.

“LAPURDI 1609” ERAKUSKETA ALOZEN

AIHERRAKomunione haundia, igandean - Aiherra eta Izturitzeko haurrek bataioko agintzakerreberrituko dituzte, igandean, Aiherrako elizan. Meza nagusia 10.30etan hasiko da.

Xipri-ri gure sustengua - Nor ez da harritu jakitearekin Heleta Bizkaiko XalbatArbelbide hil zela. 71 urte zituen, eta supituki joan da. Haren anaia den Xipri Arbelbidegure erretorari sustengua ekarriko diogu. Doluminak Heleta Bizkaiko familia guziari,eta partikulazki Marie Andrée bere emazteari.

ORTZAIZEHeriotze - Joanden astean zendu da Moxoeneko Jan Piarre Acheritobehere, 95urtetan. Ehorzketak joanden ortzegunean iragan dira Ortzaizeko elizan. Guredoluminak eskaintzen ditugu familiari.

MÜSIKAREN EGÜNAK ÜRDIÑARBENLes Trompettes du

Mozambique

Page 6: Herria 3007

ERRETRETATUEN ELKARTE GIRIXTINOA

Urte guziz elkarte hunek bere kide guzieri proposatzen dugogoeta gai berezi bat.Aurtengoa da : nola elgarrekin biziarazi gizaldi desberdine-koak. Bixtan da holako galde batek badituela erantzun batbaino gehiago. Hara nola familietan, lantokietan, gizarteanedo elizan berean, edo oraino erretretatuen beren artean.Bakoitxak bere erantzunak bere egoeraren araberan.Galde horiek denak aipatzen ahalko ditugu DonibaneGaraziko Jai Alaian helduden ekainaren lauean goizekohamarretarik arratsaldeko bortzak arte.Gure laguntzeko hor izanen ditugu Rene Poujol jauna,Pèlerin Magazine agerkeriako idazle nagusia eta GraxiSolorzano anderea.Denak komit gira egun goxo baten pasatzera zeren etagogoeta horiek bixtan den bezela ezbaitira barurik egitenahal. Hortako gure gorputza hazteko izanen da bazkari onbat Jai alaiean berean eta arimak ez deusik gabe uztekomeza saindua arratsaldeko lau orenetan.Izenak emaiten ahal dira A. Borel andereari maiatzarenhogoia baino lehenago. Haren zenbakia : 05 59 26 54 58.

SU TA GAR 20 URTE ikaragarriko kontzertua

Eibar hiri industrialean sorturik, 1988ko agorrilean eskaini zuen berelehen kontzertua Su Ta Gar taldeak. Geroztik 20 urte bete dira. Horiospatzeko, “20. urtebetetze ospakizun bira” hasi du taldeak 2008koazaroan, Euskal Herri osoa kurritzeko xedez. Iparraldean kontzertubakar bat emanen du, Irulegiko Irradiaren alde, maiatzaren 16an, Luhu-

son (23:00). Sekulakokontzertu ederra hitzemanazaiku gau hortarako.Lehenik jokatuko du Ipa-rraldeko Pib All Star metaltaldeak. Ondotik beraz SuTa Gar-ek. Bukatzeko, ZeEsatek! taldea, ska-triki-rock musikarekin. Txartelak12 eurotan aitzinetik (ElkarBaiona, Irulegiko Irratia,Herri ekoizpentegiaMaule), 15 eurotan tokianberean.

Hura izan zen hura urte dor-pea. Negu gorri latza. Herri guzian, zein zen ereahantzirik, denak oroitzenziren : “Bohamiek zakurragordinik jan zuten urte har-taz“Otetzarreko etxe deskarthartan jende pobrea bizizen. Aita peontzan, amaetxean geldi geldia, haurrakihaurri. Elemenia. Haienetxe aitzinetik pasatzen ger-tatzen bazinen, zoko guzie-tarik aterako zitzaizkizunhaur mukuzu batzu. Batamaren arropari loturik, bes-tea besoetan eta azken batsabelean. Leiho guzietarikbizpahiru begi gose zuriso… Urte hartan, egur eska-sez, alki, ganbaretako ateeta leiho batzu ere erre be-har izan zituzten berotzeko.

Gauaz senar-emazteek gan-bara batean lo egiten zuteneta beren ganbarari datxiko-la haurren ganbara zen.Bien artean aterik ez. Aita-txik lo egiten zuen sukal-dean, sutondoko zizeiluan,beroan, estalgi pean. Gaizozahar inutilak ez zuen leku

handirik hartzen. Hezur etalarru, ezindua, denbora lu-zean hor egoiten zen, eztu-lak errautsia. Sobera aho asetzeko !!

Gau hartan, mutiko zaharre-nak entzun zituen aita-amakahapetik eleketa. Aitak zion : - Bihar gure zahar hori har-tuko dut saskian. Gainetikemanen dut patata zaku batnehork ez dezan ikus. Harenzapatak hartuko ditutsoinean eta Hargaitzekoerroitzari behera botako di-tut hiruak : saskia, zaharrata zakua. Denek usteko dutegaizo dohakabea ixtripuzmeskabatu dela… Aho batgutiago asetzeko! Amak ezzuen deusik erran.

Biharamunean, argi azko-rrian, mutikoa jeikitzen da,sukaldeko arrabotsek ira-tzarririk. Etxe-aitzinean aitajadanik prest, saskia on-doan, betea eta zakua gaine-

tik. Mutikoaren begi beltzzorrotzek aitarenak kurutza-tu dituzte. Aitak mutikoari :- Zer duk, to, eni so ! Lagunnezak! Saski hau sorbaldaraaltxatzen. Saskia altxatuz mutikoak :- Aita !! Zer ari zira ? Aitatxida saskian!- Zer ari ? Hire aitatxi soberaeri duk. Hartu saskian etaeramaiten diat medikura. La-gun nezak saskia altxatzen.Mutikoak laguntzen du etapetik goiti erraiten dioaitari :- Etxera itzuliko zirelarik,Aita, saskia ekarrazu gibe-lera. Nik ere egun batez sas-ki horren beharra izanen dutzuretzat.Gizona itzuli zen, mutu,sukaldean sartu, saskiabizkarrean. Mutikoa eskuzlotu zitzaion saskiari, lurreralaguntzeko.

Alabainan GIZONA GIZON BERDIN

SASKITIK BERDIN SASKIPETIK ERE.

Johanes Bordazahar

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Pakistan-en hasia da armadaren eta Talibanen arteko guduka, le-kutu nahiz Afganistanetik datozen Taliban delakoak. Gerla horretan nork pai-ratzen du gehienik ? Han bizi diren jende gaixoek beren etxetik ihesari ema-nik ez balinbadute hil nahi. Horiek ere nolazpait bahituak dira.

***Droit d’inventaire: Hilabetero zabaldua den emankizuna, Marie Drucker etaMax Gallo-k kudeatua Frantziako eta bertze herrialdetako lehen anderei buruzegina zen. Lekuko bat, oso ezagutua, Bernadette Chirac, dakizuen andrea.Zer den lehen anderearen lana, nola egoiten diren beren senarraren ondoan,zer eragin daukaten politikan, holako galdeei ihardetsi du Chirac andereak.Ereman gaituzte atzerrietara, Estatu Batuetara Jackie Kennedy-rekin aztertuznola ereman duen bizia bere emaztezale senarrarekin hasiz eta Onasis gre-kar dirudunarekiin ezkonduz alargundu-eta. Joan gara ere Filipinetara Marcossenar-emazteen gana ikusiz nola lapurtu duten dirua boterea zaukatelarik u-tziz jende xehea pobrezian. Gauza bera Ceaucescu senar-emazteekin, biekeskuz esku gobernatzen zutelarik haundikeriak gogoan, gezurra merke eta bi-kote horretan, Axular-ek zion bezala « No » zela « To », emaztea gizon, oi-loa oilar. Aipatua izana da ere Frantziako lehen andere gisa Claude Pompi-dou eta badakigu ez zuela batere maite Eliseoko jauregia eta senarra zenduzgero ez duela han zangorik sartu. Chirac eta Pompidou andereak bakarrik ai-patuak izanak dira. Bainan oraindik bizi direnetan badira bertze batzu, halanola Anne-Aymone Giscard d’Estaing, Danièle Mitterrand eta bi azkenak Ceci-lia eta Carlista. Deituak izanak direa, bai ala ez ? Hauxe da ene galdea.

***Euskal Herria telebixtan : Bazen aipatzeko joan den astean Ibarretxe etaPatxi Lopez lehendakari berriaren arteko kargu aldatzean. Guk, euskaldunokikusi dugu Euskal Telebixtari esker, Akitaniako jendeek ere Bordeleko France3 gateari esker, bainan Akitaniatik harat bizi diren Frantsesek ez dute deusikusi edo jakin Pariseko France 3 gateak eta ere France 2 gateak ez baitutedeus zabaldu. Halakoak dira Paristar kasetariak, telebixtakoak naski, hauta-tzen dituztelarik zabaldu behar diren gaiak. ETA-k zartarazten duelarik bonba,orduan bai, gertakari bat baita, bainan gobernu aldatzea Euskadin, hori ez dazabaltzeko on den gertakaria. Nik bezala kablea dutenek ikusi dukete « Euro-News » gatean kargu aldaketa. Bruselan edo Estrasburgen badakite zer denEuskal Herria, Parisen, aldiz, ez. Ekainaren 7-an kontutan har dezatela boz-katzaleek.

***Errugbia: Akize eta Mont de Marsan jausten dira 2. mailara. Alabainan Aki-zek etxen galdu du Toulon-en kontra (22 eta 12), Mont de Marsan-ek Cler-mont-en aurka (66 eta 3), Baionak ere etxen galdu Tolosaren kontra (12 eta9), Miarritzek irabazi du (16-12) Pariseko « Stade Français »-ren kontra, Pa-risen. J.H.

Gizona gizon

Maiatzaren 16a, larunbata : 14.00 : “Euskal sinesmen zaharrak” Joseba AurkenerenaBarandiaran Historio erakaslea (2. Partea)Berrriz zabaldua : Maiatzaren 18 (23.00); 19 eta 21an(14.00 eta 20.15)Maiatzaren 17a, igandea : “Zoriona ikuspegi teknikotik ?”Patxi EIZAGUIRRE, psikologoa (1/2). Donostiko ErlijioZientzietako Goi Ikastegiak antolaturik 2009ko urtarrilan.Berrriz zabaldua : Maiatzaren 20 eta 22an (14.00 eta 20.15)7.15, 14.45, 20.45 : Lapurdi Irratiaren kronikak egunero :Igandea 17 : Misionesten oihartzuna - Jules LahargouAsteartea 19 : Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaia-rentzat misionest bat – Pierre Andiazabal.Asteazkena 20 : Lurra keinulari – Jean UrkiaOsteguna 21 : Donostia-ko elizbarrutiaren berriak –MarijeGerra.Ostirala 22 : Herria astekariaren prentsa bilduma – JamattittDirassar.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

Maiatzaren 11 ko astea .Maiatzaren 14a, osteguna 19.00 : Mintza leku, Ura eta lurrarenantolaketa Euskal Herrian

Maiatzaren 16a, larunbata16.30 : Errubia Top 14 Aviron/Stade Français BO/Montau-ban 20.00 : Zangobalona - Aviron/Can-nes

Maiatzaren 17a, igandea 9.30 : Gure bazterrak Hendaiatik10.30 : Meza Hazparnetik12.30 : Gure arbasoak, BaigorrikoXan Laxalt arraintzaz 13.00 : Alboka, argazki bat BeheLainoan taldearekin

Maiatzaren 18a, astelehena 19.00 : Hegoaldeko ostatua izene-ko musika emankizuna 20.00 : Azkainen grabatua izan denmintzaldia : Alderdi abertzalen arte-ko eztabada.

EUSKAL IRRATIAK

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

IRATZEDER“ HERRIA 2000 ELIZA ”

AGERKARIANJoanden larrazkenean zendu zen Aita Xabier Diharce Iratzeder, Beloken.Joanden asteburuan omendua izan da Donibane Lohizunen, kasetahunen hirugarren orrialdean aipatzen dauzuegun bezala.“Herria 2000Eliza” agerkariak ere bere aldetik oroitarazi nahi izan du nor zen Iratze-der. Aldizkariaren 218. zenbakian, hiru lekukotasun sarkor aurki ditaizke :Mikel Epalza, Piarres Charritton eta Emile Larre-renak. Lekukotasunhorietaz interesatuak diren guziek eskura dezakete aldizkari hori.

Su ta Gar taldekoak

HAIZEA ALDE BAITA(Herri Urrats 2009 kantua)

1) Primaderak ainara dariolaLapurdin, Senpereko hitzorduaLaurogei ta laueko parioaBuraso multxo batek bultzatua.

Errepika:Maiatzeko haizea alde baitaAurten ere egin urratsaAtera triki, ttunttun eta gaitaEuskararen alde ez lotsaMaiatzeko haizea alde baitaHeda dezan euskaldunen hatsa.

2) Aitzineko belaunaldieri soEginik duten lanaz ohartzekoEz dezagun haatik egin pasoEuskara da gaur gure bizkarreko.

3) Ahoetan balinbada hizkuntzaXantza bada oraino salbatzeaAintziraren inguruan da dantzaAski duzu esku bati lotzea.

Hitzak : Kattalin IndaburuMusika : Didier Chabay

Kantariak : Amaia Riouspeyrouseta Samain taldea

HARROBI , ET XEGINTZAKO PUSK AEntreprise

EUSKAL HERRIKO ETXEAMUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T

Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13

EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE

Page 7: Herria 3007

Saldubehere - Etcheto . . . .40Lambert - Oçafrain . . . . . . .32Jendea polliki bildu da astelehenhuntan aurtengo Trofeo hortakopartidak ez nahiz hutsegin.Bainan gelditu da oraino lekuhalere, azken partida haienmenturan seguraz ere. Denekirabazi nahi, segidaren gatik,hasi dira nehori presentik egingabe, jo eta jo. Lehen bostakLambert-Oçafrainek, baina 12-9aitzinean Etcheto bere garaztarxorrotxarekin. Eta 30-18 ere, minegiten zutela Etchetoren joek,baina Oçafrain etsi-arazi gabehalere. Eta hasi dira parioakixiltzen, edo eztitzen bederen, 10tantoren gaina egitearekinlehenek, 37-27. Bost tanto egit-en ahal dituzte hor besteekbaina 32tan geldi, lehenaknausituz aitzinean ala gibelean.Sakean ere bai, 5 eginik Sal-dubehere pilotari bipilak eta 3bakarrik Lambertek, hunek ezbeti aski baliaturik bere jo fierra,eta sakea ez hanbat barreatuz.Bainan arizanak ziren denakgogotik.Sorhuet - Jeannots . . . . . . .40Aguirre - M. Saldubehere . .34Pilotari berri bat ginuen hemen :Aguirre urruñarra ariz Ibarrolarenlekuan, hau ezontsaturik.Lehenik pena zuten zenbaitekaldakuntza hortaz baina lasterikusi dute tronpatzen zirela, eginbaitute partida bat guziz gusta-garria eta ongi jokatua, eta hunazerendako lehenik : Sorhuetbesteren heinean egon baitaluzaz, tanto batzu errexki berex-ten bazituen ere. Eta, aribaitziren besteak batere lotsarikgabe. Aguirrek berak badujadanik aski ausartzia, eta Sal-dubeherek ere bai, bere go-ragoko anaiaren gisan. Holaxetziren 13tan, 22tan, 24tan ados,eta 30-33 ere, galtzaleak hoinhurbil. Orduan berriz pizten hasi-ak ziren parioak. Sakean eregaltzaleak aitzinean, Aguirreren5 sakerekin, eta Sorhuetek 3bakarrik.Gero egin da han berean xortetiratzea, nor eta nor finalerdi-etako. Huna nola atera diren :helduden astelehenean arikodira lehenik 4 orenetan : EzcurraI eta Kurutcharry batetik,Sorhuet eta Jeannots bestetik.Gero, segidan : Saldubehere-Etcheto eta Bielle-Harizmendy.Eta eskertu ditu E. Maytek berenlan eta diru sustenguentzat :Christophe Sorhondo juje ixil etabipila batetik, bai-eta Handyjauna, Total etxearen ordezkariaberen partaidetzarendako.Eskerrak guk ere pilotaren aldeari diren guzieri, merezi baituhoinbertze pilotak.

ITSASUN JOKOBERRISorhuet - Saint Esteben . . .50Alfaro - Bonetbelche . . . . . .25Jendea ederki Itsasuko lehiaketahorren lehen egunean, finalerdihau eta bestearendako Atharriezkerparetan ederki antolatzenden Jokoberriko ezkertaula sare-dun hortan. Denak arizanik eregogotik eta jokotsu, bixtan zenbiriatuarraren jo biziak, sake etaaireak min eginen zutelaluzaran.

Ibarrola - Istillarte . . . . . . . .40Bielle - Ducassou . . . . . . . .32Hemen ere sakari eta moztalebipilak, bai, alde batetik Ibarrola,hau ahal gehixagorekin, eta baiFilipe Bielle ere, aitzinean.Bainan ez ahantz aipatzeko ereIstillarte, itsasuar pilotari munttoaeta Ducassou ere, pilota bezainmaite euskara, haatik “si tuveux” hori eskapatzen artetanoraino. Goazen beti aitzinatuz.Sorhuet - Saint Esteben . . .40Bielle - Istillarte . . . . . . . . . .32Eta hau zen Itsasuko finala Iba-rrola gabe haatik, hau ez ontsagertaturik egun hortan. Itsasua-rrek erakutsi dute hor erebadakitela gauzen ontsa egiten.Halere, Sorhuet baliatu da hor,erakusteko bera zela hoberena,bereziki kintzearen trenkatzen.Bainan hor zuen Peio gibelean,beso segurrekoa hau ere. Etasusta dadila holaxet pilotaItsasun, Aguerre, Saint Paul,Larzabal, Larronde, Bonnet etabeste askoren bidetik.

BAIONATTIPIANAguirre - Kurutcharry . . . . .50Lambert - J.C. Dermit . . . . .36Sant Andresen usaian bainoikusle gehixagorekin jokatu dapartida hau, oren bat eterdi iraunduena ezbaian, ortzegunean.

PILOTARIENAKOrtzirale aratsean, AngelunXala-Waltari ariko dira lehenikEtcheverry-Harizmendiren kon-tra 19 orenetan. Gero, segidan,Sorhuet (Larrechearen partez)eta Etcheto, Ibarrola-Oçafrainenkontra. Arrabanja gostu batekinhau.

HEGOALDEAN, HORRA AIMARETA OINATZAimar Olaizola . . . . . . . . . . .22Xabier Urberuaga . . . . . . . .16

Aritz Lasa . . . . . . . . . . . . . . .22Larralde . . . . . . . . . . . . . . . .19

Gonzalez - Zubieta . . . . . . .22Berasaluze IX - Eulate . . . . .9Eibarren bi harrigarri. LehenikUrberuagarena : 17-7 irabaztenzion Aimarrek, eta 21-7, bainan7tarik 16tara joan da lerroanUrberuaga txaloen erdian. Etabestea, Gonzalezen partida ha-rrigarria, hirugarren hori, nahizuena egin baitu, lauetarikhoberena izanez.Ruben Beloki . . . . . . . . . . . .22Asier Olaizola . . . . . . . . . . .21

Saralegi - Zearra . . . . . . . . .22Koka - Apraiz . . . . . . . . . . . .15

Diaz - Iza . . . . . . . . . . . . . . . .18Olaetxea - Urrizelki . . . . . . .14Partida hauk Iruñekoak ditugu.Gosta zaio haatik Belokiri xapel-goko hunen irabaztea, tantobatez doi-doia Olaizola gehie-naren kontra.Capellan - Goñi III . . . . . . . .22Titin - Lasa III . . . . . . . . . . . .21Santo Domingo Calzadanirabazi, tanto bidez, CapellanekTitinen kontra, behingoan.Del Rey - Galarza VI . . . . . .22M. Goñi - Merino . . . . . . . . .17Hau ere leku berean, eta MikelGoñi galtzale. Bego

7

BI PARTIDA POLLITGARAZIKO TROFEOAN

LEGEZKO ABISU

SYNDICAT DES VINS D’APPELLATIOND’ORIGINE CONTROLEE IROULEGUYRoute de St Jean Pied de Port - 64430

SAINT ETIENNE DE BAIGORRYAVIS DE CONVOCATION

Assemblée Générale Ordinaire du Syndi-cat des Vins d’Appellation d’Origine Con-trôlée IROULEGUY se tiendra le : Mercre-di 27 mai 2009 à 20h30 à la Caved’Irouléguy.Ordre du jour : -Rapports moral et financier,-Renouvellement du Conseil d’Adminis-tration,-Présentation du cahier des charges etdu plan de contrôle de l’AOC IrouléguyExemples de nouvelles contraintes deproduction :Le nombre maximum d’yeux franc parpied à la taille et par cépage : Cabernetfranc, 16 yeux ; cabernet sauvignon, 16yeux ; tannat, 12 yeux ; courbu, 16 yeux;gros manseng, 12 yeux ; petit courbu, 16yeux ; petit manseng, 16 yeux.Le nombre de grappes maximum parpieds par cépage : cabernet franc, 20grappes ; cabernet sauvignon, 16grappes ; tannat, 12 grappes ; courbu, 18grappes ; gros manseng, 12 grappes ;petit courbu, 18 grappes ; petit manseng,20 grappes.-Questions diverses.

Le Président, M. BERGOUIGNAN

JUNQUA LAMARQUE & ASSOCIÉSSCP D’AVOCATS

L’Alliance – Centre Jorlis64600 ANGLET

RCS BAYONNE D 393718218SCI CYRNOS

Société Civile Immobilière au capital de7.700 Euros

Siège social : BIARRITZ (64200) – 3 rue de Folin

RCS BAYONNE 402 540 355TRANSFERT DU SIÈGE SOCIAL

De l’Assemblée Générale Extraordinai-re du 1 er avril 2009, il résulte :Que le siège social a été transféré àcompter de ce même jour à PESSAC(33600) 37 avenue du CardinalQue l’article 4 du pacte social a étémodifié en conséquence.Durée : 99 ans à compter de son imma-triculation au Registre du Commerce.Objet : La gestion de son patrimoinepar tous moyens.Gérante : Madame Evelyne ZAMORA-MEYER.Le dépôt légal et l’inscription modifica-tive seront pris au Greffe du Tribunal deCommerce de BORDEAUX.

Pour avisJUNQUA LAMARQUE & ASSOCIÉS

SCP D’AVOCATSL’Alliance - Centre Jorlis

64600 ANGLETRCS BAYONNE D 393718218

OLYMPE SCISociété Civile au capital de 320 EurosSiège social : BIARRITZ (64200) - 20

avenue du GolfRCS BAYONNE 414 519 611

TRANSFERT DU SIEGE SOCIALDe l’Assemblée Générale Extraordi-naire du 1er avril 2009, il résulte :Que le siège social a été transféré àcompter de ce même jour à PESSAC (33600)37 avenue du CardinalQue l’article 4 du pacte social a étémodifié en conséquence.Durée : 50 ans à compter de son imma-triculation au Registre du Commerce.Objet : L’acquisition de tous lesimmeubles et de tous les terrainsnotamment les biens et droits immo-biliers dépendant d’un immeuble sis àBiarritz, rue de la Poste, résidence BiHarri savoir les lots 37 et 38 de la ditecopropriété, l’administration et l’ex-ploitation, par location, des biens sus-désignés.Gérante : Madame Evelyne ZAMORA-MEYER.Le dépôt légal et l’inscription modifica-tive seront pris au Greffe du Tribunal deCommerce de BORDEAUX. Pour avis

ETUDE DE ME BERNARD ET JERÔMEGOUFFRANT

NOTAIRES À SAINT ETIENNE DE BAI-GORRY

AVIS DE CONSTITUTIONSuivant acte reçu par Maître JérômeGOUFFRANT, Notaire associé à SAINTETIENNE DE BAIGORRY, le 5 mai 2009,a été constituée la société civile dontles caractéristiques principales sont lessuivantes :Dénomination : SCI SORGIN.Capital Social : MILLE EUROS(1.000,00 €), divisé en 100 parts de 10euros chacune, numérotés de 1 à 100.Siège Social : ALDUDES (64430), quar-tier Celaya.Objet Social : La gestion, l’administra-tion, la mise en valeur et l’exploitationpar bail ou autrement de tous biens oudroits immobiliers dont la société pour-ra devenir propriétaire, l’obtention detous prêts, avec ou sans garantie hypo-thécaire et généralement toutes opéra-tions se rattachant à l’objet social,pourvu qu’elle ne modifie pas le carac-tère civil de la société.Durée : 99 années.Gérance : Monsieur Michel JeanJacques CANU, demeurant à UREPEL(64430), maison Oxartia, pour unedurée indéterminée.Cession de parts sociales – agrément :Toutes les cessions de parts sociales,quelle que soit la qualité du ou des ces-sionnaires, sont soumises à l’agrémentpréalable, à l’unanimité des associés.La société sera immatriculée au Regist-re du commerce et des sociétés deBAYONNE.

Pour Avis,Maître Jérôme GOUFFRANT.

AVIS DE CONSTITUTIONLe 22 janvier 2009, a été agrée leGroupement Agricole d’Exploitation enCommun : GAEC “ATALAI” sous le n°64.09.1486.Son siège social est fixé à maisonMenddia 64220 LECUMBERRY.Il sera immatriculé au greffe du Tribunalde Commerce de Bayonne.

Pour avis, Les gérants

“ LLANOS - AGOTE ”Société civile immobilière

Capital social: 2 000 €Siége social:

64700 BIRIATOU, 10 RN 111R.C.S. BAYONNE 488 834 793

Aux termes d’un acte reçu par MaîtreETCHEVERRY notaire à SAINTJEAN DE LUZ le 16 avril 2009, les asso-ciés de la société sus dénommée ontaccepté la démission de Monsieur Phi-lippe Lucien Raymond PAVIA, gardiende la paix, demeurant à VELIZY VILLA-COUBLAY (78140) avenue Sadi Lecoin-te, de ses fonctions de co-gérant deladite société à compter de ce jour, 16avril 2009 et ont modifié la dénomina-tion sociale de ladite société :Ancienne dénomination : LLANOS-PAVIANouvelle dénomination : LLANOS-AGOTELes statuts ont été modifiés en consé-quence. Pour avis, Le gérant.

LAN ESKAINTZA

Betebeharra : ahalmen urrikoikasleen pedagogi proiektu berezitu-ak eraikiko ditu. Pertsona hauetengabe ikastolekin eta Integraziobatzordearekin harremanetan iza-nen da, eta beraz ikastolan ikaslehauen integraziorako jarraipenarenberme izanen da. Seaskakohezkuntza arloko taldekideekin laneginen du. Gaitasunak : Prozesu osoa koordinatu eta ani-matu Pedagogia eta eskola esparrukohaurraren garapenari doazkienezagutzak Proiektu pedagogikoen eraikitzekoeta idazteko gaitasuna Elebiduna izan : euskara / frantsesa Diplôma : Lizentzia baten jabe (edo baxoa + 3urte mailako diploma)

Interesatuak direnek,igor dezatela Seaskara

2009ko ekainaren 03-a aitzinmotibapen gutun bat + C.V. bat :

SEASKA - Forum ZentroaEmlinger plaza, 10

64100 [email protected]

SEASKA Federazioak :Ahalmen urriko ikasleen pedago-gi proiektu berezituen koordinatzaile bat bilatzen du,denbora osoz, Epe mugatutzat 2009ko irailetik2010ko urtarrilera.

AUZIA IRABAZIBordeleko Auzitegiak hirugarren aldikotz arrazoin eman dio EuskalHerriko Laborantza Ganbarari, jendeek eskaintzen dioten diru-laguntzeri doakionez. Buxeta minixteritzak etzuen onartu nahilaguntza horiek zerga deklarapenetan kondutan hartuak izanzitezen, bakotxaren zergak ttipiaraziz. Bainan auzitegiak erabaki dulaguntza horiek zerga-paperetan deklaratzen ahal zitekela. Gainera,frantses estadua kondenatu du 1500 euroko diru zamaren ixurtzeaAinhizeko elkarteari.

FLANDRIAR APEZAFRANTXIXKANOETATIK

KANPORATUADonapaleuko Frantxixkanoetan, duela gutiz geroz, Beljikako Jon-doni Jakoberen Adiskideak elkarteko kide batzuek segurtatzendute Jakobe bidetako beilarieri ongi-etorria. Aitzin hortan,maiatzaren 4ean, Ludo Docx flandriar apeza, auzo hurbilean bizidena, joan da Frantxixkanoetara han zeudenen agurtzera, eliz-kizun bat ere proposatuz nahi zuteneri, 19 urte hontan egitenduen gisala. Bainan, beljikar batek bortizki kanporatu du, baizik-eta flandriar politikari bat baizik etzela… Beljikan gaindiko egoeradorpea hemen gaindi ere jasan behar !

400 JENDE “EUROPE ECOLOGIE”-ren MITINEAN

Europar hauteskundeek ezdute orainokoan oihartzunhandirik. Alta, hautagaiak aridira bost eginahalak egiten.Europe Ecologie zerren-dakoek jendalde ederra,400 bat presuna, bildu dutejoanden larunbatean Baio-nan, jende kopuru ederraberaz. Mintzatu diraMenane OxandabaratzAbertzaleen Batasunekoa,zerrenda-kide dena, MattinEtchepare Eusko Alkarta-sunekoa, Gerard Onestaorain arteko euro-deputatua, sentsibilitate hortakoa (eta huni au-rresku hunkigarri bat eskainia izan zaio, orain arte egin duen lanhandiaren sari), Victor Pachon CADE erakundekoa, LaurenceHardouin, CIMADE-koa, eta azkenik eta luzaz José Bové zerren-daburua, hau biharamunean Herri Urrats-en ere zagolarik.

AGALAXIA PAGOLANPagolako bi laborarien artaldeetan agalaxia kasüak agertü dira. Kabaleakbortüra eramaitea igaran igantean hasirik, neürri zorrotz zonbait hartübehar izan dütü GDS egitürak, eritarzüna bortuetara ez hedatzera uzteko.Xiberoko GDSeko ordezkariak bildü dira aitzineko ostegun goizan, etabilküra lüze eta neketsü baten ondorioz, delibero bat zaila hartü düe :Pagolako bi artaldeak neguko bordetan egon beharko düe, eta hauekinnahastekatü liratekean beste tropak ere bai, hala nula Urdiñarbeko zun-bait.

Bestalde bilküran behin eta berriz erran da eritarzünaren kontra seriuskiaritzeko, agalaxia düen artaldeak hil behar direla. Bena oraikoz, prefek-türak ez beitü laboraria hortara bortxatzen, laborarien eskü da artaldeahiltzea ala ez.

Hain züzen, Mixel Arhancet Atharratzeko kontseilierak letra bat igorri deioMichel Barnier laborantxa ministroari, agalaxia horrek iparralde osokoekonomia handizki joiten düela esplikatüz. Bi galto egin deizko : estatüakagalaxia eritarzün ekar dezala, ez beita hala orano ; diharü ekar dezalaadeja abiatürik diren ikerketak zaleago junarazteko. Üdüriala, eritarzünezagütza hori gabe prefetak elikezü ahalik agalaxiak hartü tropak hila-razteko.

TRANS DANZ FESTIBALADonostiako Dantzazkonpainiak eta Baxena-farroako Herri AntzokiakTrans Danz festibalaantolatzen dute hilabetehuntan : maiatzaren15ean eta 16an, osti-ralez eta larunbatez(21:00), Aizir itzekopolikiroldegian (“BalletDivertimento” osti-ralean, “Junior BalletClassique” larunbate-an); maiatzaren 22an,

Mauleko Maule Baitha zinegelan (21:00) eta maiatzaren 23an, Haz-parnen, Mendeala gelan (21:00), bi gela horietan ere “Ballet Diverti-mento”, Quebec-eko Susan Alexander-ek gidaturik.

Jose Bove, Menane Oxandabaratzeta Gerard Onesta

Page 8: Herria 3007

8

-Igande arte, Hendaian, Maiatzeko antzerki festibala.-Ortzegunean (18.30), Baionako Euskal e rakustokian, Maiatz elkartea antolatzaile, literatura solasaldiak, Mizel Thicoipe, Xabaltx eta Antton Luku-ren idazlanak gogoan.-Ortzegunean (20.30), Baionan, IUT ikas-tegiko aretoan, Manu Robles-Arangiz fundazioaren eskutik, mintzaldia «Planeta salbatzeko, kapitalismotik atera zaitezte», hizlaria Hervé Kempf, ingurumen ara zoetan berezitua.- Ortzegunean (20.30) Baionako Antzokia, Wajdi Mouawad-en “Littoral” antzerkia-Ortzegunean eta ortziralean (20.30), Mia-rritzen, Koliseo gelan, «L’Euphorie perpétu-elle» antzerkia.-Asteburu guzian, Urdiñarben, Musikaren egunak.-Asteburu guzian, herriko bestak Arbera-tzen.-Ortziralean (19.00), Larzabaleko plazan, «Hil Harritik Harri Bizira»-Orziralean (20.30), Ainhizen, Euskal-Herriko laborantza ganbararen egoitzan, hitzaldia « Nola izan daiteke lan denbo-raren murrizketa, langabezia eta krisia ekologikoari erantzun egokia», Alain Lipietz euro-deputatuarekin.-Ortziralean (21.00), Miarritzen, Versant antzerkitaldearen biltokian, «Le Grand air de Figaro» antzerkia.-Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Bostgehio taldea.-Ortziralean eta larunbatean (21.00), Aiziri-tzeko kiroldegian, «Trans Danz» festibala.-Larunbatean (09.30), Baionan, IUT i kastegian, Hitzaditza, Euskal Kultur E rakundea eta AEK antolatzaile.-Larunbatean, Hendaian, Bidasoa plazan, selauru hustea herriko ikastola muntatzaile. -Larunbatean (18.30), Donamartirin, Otso-zelaiko harpeetan, « Phédre» antzerkia.-Larunbatean (20.30) Miarritzen, Midi gelto-

kian, François Jeanneau laukotearen Jazz musikaldia- Larunbatean (20.30) Miarritzen, Ata-bal gelan, Hilight Tribe taldearen tekno kontzertua- Larunbatean (20.30) Baionan, San An-dres elizan, Chantadour koroa-Larunbatean (21.00), Baionan, Luna Ne-gra kabaretean, «Courir les Rues» kantari taldea.- Larunbat aratsean, Kanboko Arnagan, Getariako museoan, Baionako Bonnat eta Euskal Erakustegian, museoen gaua-Larunbat aratsean, Luhuson, herriko gelan, kontzertua, Sutagar eta beste.- Larunbat aratsean, Urketan, Indarka gelan, Kuba gaualdia-Larunbatean eta igandean, Heletan, Dilin Dalan jaialdia, haurrentzat muntatua.- Larunbatean eta igandean, Pariseko Herri Urrats-Igandean, Arrangoitzen, eskola pu-blikoetako gela elebidunen besta, Ikas-Bi antolatzaile.- Igandean (11.15), Ziburuko plazan, mutxikoak Punpeka taldearekin- Igandean, Hendaian, herriko eskolan, “Hendaian kantuz”-Igandean, Ahetzen, kukuso-merkatua.- Igandean, Kanbon, Uztaritzen, Urketan eta Aiziritzen, selauru-husteak-Igandean (11.00), Angelun, mutxikoak Bost-Kantoineko plazan.- Igandean (16.00) Angelun, Santa Ber-nadeta elizan, Bostgehio, Perruketak eta Magali Zubillagaren kontzertua- Igandean (17.00) Azkainen, Kiroletan, “Putxerriko satorrak” antzerkia- Igandean (17.30) Baigorriko elizan, Ar-pege koroa eta Sylvie Perez organista-Igandean (18.00), Baionan, Kurutze-Saindu elizan, Baionako musika ikas tegiko orkestra nagusia.-Igandean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, «Impair et Père» antzerkia.

BerdintasunaDuela bi urte Normandian, jaz Douaumont-en, aurten Mediterraneo itsasoaren hondartza batean. Ospatu du Sarkozy jaunak maiatzaren 8-a, hain zuzen 1944eko abuztuaren 15-ean II.armada leihorratu zen tokian.Aipatu eta goraipatu ditu orduko soldadoak, bereziki Afrikarrak, erranez ez direla ahantziak pairatu zituzten nekeak eta ixuri zuten odola. Oraino bizi diren Afrikar soldado horiek gogoan daukate haien lagun frantsesek 600 euro hilabetero hunkitzen dutela, haiek aldiz 80 bakarrik.Ahantzia gudu denborako berdintasuna, are gehiago anaitasuna.

Gehexan Pontto

«GAUZA GUZIAK NOLA KANBIATU DIREN!» (beretik)

1909an Pierre Lhandek bere liburuan zion hiru gauza behar zirela euskalduna izateko : izena euskalduna, Aitoren hizkuntzan trebezia eta Ameriketan osa-ba. Ez da euskaldunik Ameriketan osa-ba bat ez duenik. Nere familian halaber.Berriki artio ez nintzen itsasoaren hain-dian zagon askaziaz biziki axola. Bainan gertakari batek hauek oro aldatuko zi-tuen.Huna nun 2006ean Argentinatik Viviana Mandagaran deitu anderearen gutuna heltzen zaidan zointan zion bere etorbi-dea Lakarrin aurkitu nahiz zabilala. Ai-tañiren sortherrian.Xuberoko lurretan egin lehen egonal-dian Vivianaren zoriona ikustekoa zen. Denbora guti barne bildu zituen fami-liako emaitza guziak. Bainan lehen bisita hortan ez baitzen burrasoen lurraz nahi bezain bat gozatu berriz etorri zen bere familiarekin ondoko urtean.Karia huntara hemengo familiaren el-garretaratzeko baliatu ginen. Orotara hogeitazazpi bildu ginen mahain handi baten inguruan gure argentinar askazia-ri ongi etorri egin nahiz. Orduan ohartu ginen hemengoen artean berean batzuk elgar ezagutzen ginuela eta beste batzuk aldiz ez.Orduan sortu zitzaidan Argentinara joaiteko mina.2008ko azaroan Euskal Argentinak anto-latu bidaian joan nintzen ene Lakarriko bi kusiak lagun. Mandagaran familiaz gain beste ahaide batzuen ezagutza ere egin dugu. Hala nola ene kusien familiarekin edo ene andrearenarekin. Azken huntan zer a tsegina eta harridura ez ditut ukan xu-berotarrez mintzatu zaidalarik andrea. Patalagoity izenekoa, aita Arberatzeko zuela eta ama Mendikotarra salatu daut eta u rrikal nendin eskatu hitz batzu ahanzten zitzaizkiolarik. Ama zenarekin euskaraz hitz egiten zuen eta sekulan ez Euskal Herrian izanikan ere euskaraz trebe.Handik landa Barilochen izan ginen Vi-vianaren agurtzen. Iparraldean egin bi-daiaz oraino xoratua eta Euskal Herrira bizitzera jiteko ametsetan.Bidaia eta elgarretaratze hauetarik landa ikaspen bat jaso dut : ala Argentinan ala Euskal Herrian urruneko familien bisitak elgarretaratzen gaituela, familiako eremua zabaltzen, loturak berpizten eta azkartzen.Argentinar euskaldunek euskal erroekilako duten atxikimendua ikaragarria da. Eskain-tzen daukuten ongi etorri eta maitasuna hango eremuen idurikoa da. Mugarik gabekoa.

Amenduzetik Arnaud Mandagaran. 2009ko otsailean.

Aldakuntza andana bat aipatu dugu azken bi aste horietan, ildo beretik ariko gira egun... Euskal-Herrian baigira eta denen buru euskarak egiten baigitu euskaldun, gure herrietan euskarak zer toki zaukan duela mende erdiño bat edo hola eta zer toki orai, hortaz lehenik zonbait gogoeta...

DENAK EUSKARAZ MINTZO...Ezin uka oro har eus karak azkarki gibe lerat egin duela! 40-eko gerla bururatu ze-nean, kostaldeko hiriak ordukotz «kaskoinduak» baziren ere, beste ainitz herritan kasik denak alde bat euskaraz ari ziren! Bainan euskara debekatua zen eskoletan. «Anti» delakoaz baliatzen ziren errient eta errientsak euskararen zokoratzeko. Zer zen bada «anti» hori? Halako xiri bat euskaraz ari zenari saka tzen zutena. Eskutan zuenak gero bere lagun bati eman behar euskaraz mintzo aditzen balinbazuen! Aratsalde ondarrean «anti» eskutan zuena polliki zigortua izaiten! Hots, euskara bali etxean, elizan eta katiximan, bainan debekatua ikastegietan! Euskara ainitz galdu bada haatik, arrazoin bat baino gehiago baditake segur. Es-kolak ainitz egin du bixtan da, bainan irratiek eta telebixtak ere ba, denetarat sar-tzearekin, idatzizko prentsak ere ba hein batean, horiek denak alde bat frantsesez ari. Bainan beste arrazoin batzu ere hor dira eta ez nolanahikoak: gero eta kan-potiar gehiago hemen gaindi kokatzea, gero eta udatiar gehiago ere hunat jitea, hemengo bereko jendea egun guziz ainitz mugitzea lanaren gatik, euskara ez da-kitenekin nasai kurutzatuz... Ikus konparazione goizetan nolako mugimendua den, nolako auto lerroak diren, Baiona inguruko errebide horietan, Euskal-Herri barnetik jendea burrustan johan lanerat...

BERPIZTE BATEta bizkitartean azken berrogoi urte hotan euskararen berpizte bat izan da, eus-kaldunak berak gisa hartarat mugiturik, oharturik eus kara altxor bat dela, altxor bat paregabea, gure nortasunaren zimendu nolazpait! Euskaltzalegoa azkartu da, abertzalegoa piztu eta hedatu, zernahi gisetarat zernahi urrats egin da euskara-

ren alde eta aurrerapen funtsezko batzu ardietsi dira! Ez hurbiltzekorik ere aski oraino bainan bada nunbaitik eta nolazpait giro hobea, gostaia gosta hazi be-har duguna. Berpizte gaitza ezagutu da sail askotan, kantua, bertsu-laritza, antzerkia, dantza eta holako alorretan! Erakaskuntzan berean, nolako aldaketak ez dira izan! Ikastolak sor-tu, gela elebidunak ere ba! Gainerat, euskal-irratiak agertu, euskara doi bat sartu irrati pu-blikoan, bideseinaletan ere ba artetik erraiteko! Eta zonbat besta, zon-

bat ikusgarri, zonbat bilkura, sail berriak edo lehengo batzu berrituak, euskarari toki ederra egiten diotenak! Hor delarik Euskal Kultur Erakundea eta hor orai Eus-kararen Erakunde Publikoa, bazterrak harrotzen dituztela beren ahalen arabera... Horiek oro aipatu behar ez espantuka artzea gatik bainan erraiteko hola segurta-tzen direla aitzinamendu iraunkor batzu, elkarte asko eta asko sustatzaile! Pondu horiek denak xeheki aipatu behar eta beste batzu oraino horien gainerat, balitake zonbait liburu gotorren gaia! Eskoletan bereziki haizea itzuli da. Gero eta gehiago badira euskara ikasten dute-nak eta euskara baliatzen beren ikasgaientzat. Eta gero, hunek ere badu munta handia, beste begi batzuekin behatzen diogu orai Hegoaldeari. Muga ez da gehiago lehengo muga hura, ainitzendako kasik Xi-nako Harrasi handiaren heinekoa zena! Gero eta harreman gehiago bada mugaren gainetik eta Euskal-Telebistak ere laguntza balios bat ekartzen dauku...

HAUSTURA BAT...Solas batek beste bat ekartzen-eta, aldaketak aipatzean, nola zernahi izan den, zer ez da heldu gogorat! Bati iduritzen ofizio batzuen desagertzea handienetarik izan dela, nun diren bada lehengo eiherazain, kautera eta arotzak... Beste bat harritzen lehen bazela nun nahi ainitz saltegi ttipi, orai han-hemenka plantatu handi batzuek denak iretsi nahi, alimaleko tokia hartuz, jateko, edateko, arroperia ala zernahiren-tzat... Beste batek gogoan ez hain aspaldi kiroletan pilota zela nagusi eta errege, orai beste joko frango hor direla, futbola, errugbia, saskibaloia, eskubaloia eta nik dakita zer... Bakoitxak hautatzen ahal gostukoena kausitzen duen hura...Bainan bada beste aldakuntza bat, haustura handi bat, batzuek erranen dute oro-bat handienetarik edo handiena, Elizaren eragina, hain azkarra bereziki herri ttipi-etan, eta soberaxko larderiaz jauntzia zena orobat, azkarki ttipitu dela, urte guti barne denen buru, eta erlisionearen itzala araberan. “Euskaldun, fededun” erraiten zen denboran. Orai ere hori erran ditake batzuetan bainan eskualde hortarik bizia nola ez da kanbiatu halere! Aise eta aise jende gutiago igandetako mezetan, sal-bu denik ere bestaburu handietan... Elizaren lege eta manamenduez biziki axola gutiago, familien bizi-moldean eta egun guzietako urratsetan ikusten den bezala, igandetan laborari batzu lur itzultzen ari beste edozoin egunez bezala, hoinbeste bikote juntaturik bizi esposatu gabe, beste frango gutien ustean berexten, apez guti gel ditzen, apez euskaldunik ixtante baterez edo bakar batzu, hori ez ahal da entraaleko haustura, gauzak diren bezala ikusiz eta deusik batere beltzatu gabe! Bai, haustura gaitza izan behar da, artetan iduriturik ere fedea han edo hemen berpizten ari dela, elizatiar dauden batzuen parte hartzea emendatuz johan-eta

parropietan...Dena den, horra gainez-gain behako bat emana azken be-rrogoita-zonbait urte hotako aldaketa zon-baiti... Ainitz gogoeta egin-arazten duen saila ez da dudarik... Azkenean Jainkoak daki noizko erran za-har bat oroitarazten daukuna, aspaldiko denboretan ere izaiten baitziren artetan kan-biamendu pizkorrak : “Lehen hala, orai hola, bihar ez jakin nola...” Muslaria

Zernahi gisetarat zernahi gauza euskararen alde, besteak beste Korrika!

LAKARRITIK BARILOCHERA MANDAGARAN FAMILIA

Mendikotako Patalogoity haurrideak Argentinan

Viviana eta Kelo Mandagaran beren kusiarekin.

1900, pilotariak Baionan - Arg. Baionako Euskal Museoa