herria 3018

8
Jakintza elkartea ez dago lo. Ba- doa beti aitzina gure ondarea- ren griña handi batekin. Bat bes- tearen ondotik, uztail huntan atera ditu bi zen- baki aberats, dena mamia, bi herri ohoratuz, Bidarte Lapurdin eta Donamartiri Baxe-Nafarroan. Lehenaren aurkezpena kasik ixil-ixila egin bada, bigarren horrentzat untsa bilkura herrikoia bazen muntatua iragan larunbat goizean Donamartirin berean, herriko etxearen itzalpean. Herritar andana bat ere bildurik karia hortarat. Deneri, Pierre Haiçaguerre auzapezak eta René Garat axudantak egin diote ongi etorri bero bat. Azpimarratuz gisa hortan plazaratu lana zoin baliosa den herriarentzat. Ondotik, Guy Lalanne elkarteburuak ere eskertu ditu sail hortan parte hartu duten guziak. Herriko kontseiluaren bilkuretarik bildu argitasun guziak ez baitira aldizkarian sartu, toki eskasez, sartu ez diren zati horien bilduma bat eskainia izan zaio auzapezari, artoski begiratuko duena bixtan da. Bidarte eta Donamartiri, horra beraz beste bi herri ohoratuak Jakintza elkarteari esker. Bi zenbakiak ere gehiago aipatuko ditugu helduden astean... Pierre Haiçaguerre auzapezak eskerrak bihurtu dituJakintzari. Pastorala bera, aitzinetik iragarri bezala, hiru orenez eman da, ez gehiago, eta hobe bero zakar harekin ! Airoski emana, denbora galdurik gabe, 17 jelkaldirekin, kantu eta dantza ederrak tartekatuz. Ageri zen hor Mixel Etxekopar, Niko Etxart eta Joimo Arhancet-en aztaparra, eta xuxen den bezala gogotik txalotuak izan dira, hain ziren kantu eta dantzu batzu bereziki hunkigarriak, balkoineko 15 musikariek ederki lagundurik egia erran, buzuki eta gaineratiko tresnekin. Airoski jokatua diogu, menturaz airoskiegi ? Beharbada, duela lau mende lapurtar emazteek jasan zuten De Lancre-n krudelkeria hura ez da behar zukeen barnatasunarekin senditu, nahiz De Lancrek berak eman duen prediku gaiztoa ihurtzuriaren parekoa izan. Jelkaldiak aski laburrak aurkitu ditugu, Titika Rekalt idazlea ez da itzuli-mitzulika ibili, zuzenki joan da mamira, hitz aski gordinekin batzutan : “Badate süz hartürik bular frijitü eta üzküzilo tzokartürik”, “Urdaña ederrik ere bada titiak beti tzilintzau”, “Koskollik batere gabe dira gure gizon ükül horik”... Haatik, so zagon emazte bati entzun diogu : “Ez idurian, politikotik frango badu pastoral hunek”. Segurki, eta Titika Rekalten mezua argia zen : “Herri bat ez da hola ustegabean matatzen, odol istilek beitakie hazi berrien urstatzen”. Horiek hola, gure arabera - “manex” begiekin ikusirik - pastoral hau aitzinekoen ildo bertsutik joan da, funtsezko berritasun edo iraultzarik gabe, usaian baino molde biziagoan menturaz. Batere aspergarria etzaikun betiko airean emana, eta horrela gustatzen zaiku pastorala, zenbaitzuk menturaz artetik rap moduko aire bat ere har zezaketelarik. Ohiko suiet nagusirik etzen, bi pertsonai mota nagusi zirelarik, kiristiak eta türkak, azken hauetan Henri IV, De Lancre eta pentsamolde oneko burges andana bat, gutitarik egin baiduke elizgizon batzu ere ez türk bilakaturik. Balitaike zer erran oraino, jantzien edertasunaz, aktoreen jokoaz, satanen jauziez, taulen gainera asto zuria eta artaldearekin batera igan den ahuntzaz (aker bat igurika zitaikeelarik)... Bainan utz ditzagun pastorala oraino ikusi ez dutenak beren begiekin ikusgarri eder hori helduden igandean deskubritzera, bigarren aldikotz emana izanen baita Alozen, 10.30etako mezatik hasirik, pastorala bera 15.30etan. Azken hitz bat halere : Ezpeizek ereman ditu joanden igandeko antxerak 1900 eurotan. 2009ko Uztailaren 30ekoa - ISSN 0767-7643 30 Juillet 2009 - 1,10 E - N° 3018 - MINTZO BAT Barkatu otoi, badakit lehen solas hunen gatik badirela hain segur beltzurika plantatuko direnak bainan egiaz egi dautzuet orai dugun Aita Saindua, Benedikto XVI, ez dutala hain gostu- koa. Batzuetan iduritzen zaut aitzinerat egiteko partez gibelka doala. Gauza askotan, idekitzaile baino gehiago ze- rratzaile dela. Bestenaz ere hautetsi zutelarik, duela lau urte, banuen jada- nik halako arrangura bat: etzenez aise gazteagoko norbait ezartzen ahal kar- gu hortan, jakinaren gainean apezpiku guziak bortxatzen direla beren alkiaren uzterat 75 urtetan, denak salbu dene- tako lehena, Erromakoa hain xuxen, hori enetzat segurik ezin konprenitua izanki... Erromakoa 78 urtetan jartzen ahal bere sailari, eta nolako sailari! Horiek hola, hilabete huntan entzun da Aita Saindu hori aski gora mintzo, mundu guziari zabaltzen ziola dei su- har bat, gutun berezi baten bitartez, gisa hortako hirugarrena bera kargutan jarriz geroz... “Caritas in Veritate”, dei- tzen da maitasuna eta egia elgarri josten dituen dei hori. Baditake haa- tik munduak ez duen hanbat entzun, sasoin huntan errazu, uda beteko bu- rrunba alimale horrekin... Hor direlarik alabainan oporrak, Frantziako itzulia, Baionako bestak, xerrietako gripa eta beharriak tutatzen daizkiguten beste hameka gauza! Alta, erakaspen baliosak dauzka gu- tun ideki horrek. Nunbait idatzia izan da ere irakur-erretxa dela. Nik ez dut baitezpada hala kausitu. Lehen zatia bereziki frango zaila iduritu zaut. Gero haatik, sei kapitulutan, jendetasunaz, elkartasunaz, jendartearen zimenduez, biziaren erroez eta erran nahiaz, zu ados edo ez ados, gisa guziz bada hor ainitz gogoeta sarkorren pazka. Nola ihardoki behar zaioten mundua zafra- tzen duten gaitz pisu horieri, izan go- setea, bortizkeria ala zernahi. Nolako axola behar dugun lanaren eta mozki- nen hobeki partikatzeaz, bai eta ingu- rumenaz, nolako bideak ideki behar litazkeen garapen orekatu baten gri- ñarekin... Egia erran, denen buru, ez da behar- bada deus arrarorik gutun hortan, ez baita baitezpada deus berriagorik ere, bainan beti eta gehiago gogoan hartu behar ginuzkeen erakaspen emankor batzuen bilduma on bat. Hori bera ez baita guti gaurko egu- nean... J-B D Ziminoa beti zimino jaun handi beztiturik ere.. . (Greziako erran zaharra) BIDARTE ETA DONAMARTIRI... Aloztar, Ziboztar eta Onizegaintarrek egun ederra eskaini daukute igandean, “Belagileen trajeria” pastoralarekin. Bazuen laurogeita bat urte etzuela pastoralarik eman Alozek, azkena 1928ko apirilean, “Abraham”, orduko pastoralen gaiak mota hortakoak izanki. Aurtengo hunek goizetik bilarazi du jendea, xoko moko askotarik etorria Alozeko herrriaren sartzean, pentze batean, eman den mezarako, pastoraleko aktoreak lehen lerroetan jarriak, Tote Saldubehere meza emaile nagusi, Jeannot Etcheto garindaintarra predikari. Ondotik, pastoralegileek egin dute ohiko karrikaldia Alozen gaindi. Eta aratsaldean, tenoreko bildu da ikuslea, saldoan, 3500eko bat pastoralzale, erretzeko eguzki pean, zenbaitzu maldan goraxagoko zuhaitz batzuren itzalpean jarriz. Eszenatokiaren parreko jartokiak bereziak ziren, zurezkoak, lur maldan gogor finkatuak. Kantarietan, Niko Etxart Azken perediküa Bi anaiak pozik, Jan Pierra Rekalt errejenta eta Titika Rekalt idazlea ALOZEKO TRAJERIA, AIROSKI EMANA Mundu bat Alozera bildua Debrua kolore alaietan

Upload: 8probintziak

Post on 30-Mar-2016

277 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Herria 3018

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3018

Jakintza elkartea ez dago lo. Ba­doa beti aitzina gure ondarea­ren griña handi batekin. Bat bes­tearen ondotik, uztail huntan ate ra ditu bi zen­baki aberats, dena mamia, bi herri ohoratuz, Bidarte Lapurdin eta Donamartiri Baxe­Nafarroan. L e h e n a r e n aurkezpena kasik ixil­ixila egin bada, bigarren horrentzat untsa bilkura herrikoia bazen muntatua iragan larunbat goizean Donamartirin berean, herriko etxearen itzalpean. Herritar andana bat ere bildurik karia hortarat. Deneri, Pierre Haiçaguerre auzapezak eta René Garat axudantak egin diote ongi etorri bero bat. Azpimarratuz gisa hortan plazaratu lana zoin baliosa den herriarentzat. Ondotik, Guy Lalanne elkarteburuak ere eskertu ditu sail hortan parte hartu duten guziak. Herriko kontseiluaren bilkuretarik bildu argitasun guziak ez baitira aldizkarian sartu, toki eskasez, sartu ez diren zati horien bilduma bat eskainia izan zaio auzapezari, artoski begiratuko duena bixtan da. Bidarte eta Donamartiri, horra beraz beste bi herri ohoratuak Jakintza elkarteari esker. Bi zenbakiak ere gehiago aipatuko ditugu helduden astean...

Pierre Haiçaguerre auzapezak eskerrak bihurtu dituJakintzari.

Pastorala bera, aitzinetik iragarri bezala, hiru orenez eman da, ez gehiago, eta hobe bero zakar harekin ! Airoski emana, denbora galdurik gabe, 17 jelkaldirekin, kantu eta dantza ederrak tartekatuz. Ageri zen hor Mixel Etxekopar, Niko Etxart eta Joimo Arhancet­en aztaparra, eta xuxen den bezala gogotik txalotuak izan dira, hain ziren kantu eta dantzu batzu bereziki hunkigarriak, balkoineko 15 musikariek ederki lagundurik egia erran, buzuki eta gaineratiko tresnekin.Airoski jokatua diogu, menturaz airoskiegi ? Beharbada, duela lau mende lapurtar emazteek jasan zuten De Lancre­n krudelkeria hura ez da behar zukeen barnatasunarekin senditu, nahiz De Lancrek berak

eman duen prediku gaiztoa ihurtzuriaren parekoa izan. Jelkaldiak aski laburrak aurkitu ditugu, Titika Rekalt idazlea ez da itzuli­mitzulika ibili, zuzenki joan da mamira, hitz aski gordinekin batzutan : “Badate süz hartürik bular frijitü eta üzküzilo tzokartürik”, “Urdaña ederrik ere bada titiak beti tzilintzau”, “Koskollik batere gabe dira gure gizon ükül horik”... Haatik, so zagon emazte bati entzun diogu : “Ez idurian, politikotik frango badu pastoral hunek”. Segurki, eta Titika Rekalten mezua argia zen : “Herri bat ez da hola ustegabean matatzen, odol istilek beitakie hazi berrien urstatzen”. Horiek hola, gure arabera ­ “manex” begiekin ikusirik ­ pastoral hau aitzinekoen ildo bertsutik joan da, funtsezko berritasun edo iraultzarik gabe, usaian baino molde biziagoan menturaz. Batere aspergarria etzaikun betiko airean emana, eta horrela gustatzen zaiku pastorala, zenbaitzuk menturaz artetik rap moduko aire bat ere har zezaketelarik. Ohiko suiet nagusirik etzen, bi pertsonai mota nagusi zirelarik, kiristiak eta türkak, azken hauetan Henri IV, De Lancre eta pentsamolde oneko burges andana bat, gutitarik egin baiduke elizgizon batzu ere ez türk bilakaturik.

Balitaike zer erran oraino, jantzien edertasunaz, aktoreen jokoaz, satanen jauziez, taulen gainera asto zuria eta artaldearekin batera igan den ahuntzaz (aker bat igurika zitaikeelarik)... Bainan utz ditzagun pastorala oraino

ikusi ez dutenak beren begiekin ikusgarri eder hori helduden igandean deskubritzera, bigarren aldikotz emana izanen baita Alozen, 10.30etako mezatik hasirik, pastorala bera 15.30etan. Azken hitz bat halere : Ezpeizek ereman ditu joanden igandeko antxerak 1900 eurotan.

2009ko Uztailaren 30ekoa - ISSN 0767-764330 Juillet 2009 - 1,10 E - N° 3018 -

MINTZO BATBarkatu otoi, badakit lehen solas hunen gatik badirela hain segur bel tzurika plantatuko direnak bainan egiaz egi dautzuet orai dugun Aita Saindua, Benedikto XVI, ez dutala hain gostu-koa. Batzuetan iduritzen zaut aitzinerat egiteko partez gibelka doala. Gauza askotan, idekitzaile baino gehiago ze-rratzaile dela. Bestenaz ere hautetsi zutelarik, duela lau urte, banuen jada-nik halako arrangura bat: etzenez aise gazteagoko norbait ezartzen ahal kar-gu hortan, jakinaren gainean apezpiku guziak bortxatzen direla beren alkiaren uzterat 75 urtetan, denak salbu dene-tako lehena, Erromakoa hain xuxen, hori enetzat segurik ezin konprenitua izanki... Erromakoa 78 urtetan jartzen ahal bere sailari, eta nolako sailari! Horiek hola, hilabete huntan entzun da Aita Saindu hori aski gora mintzo, mundu guziari zabaltzen ziola dei su-har bat, gutun berezi baten bitartez, gisa hortako hirugarrena bera kargutan jarriz geroz... “Caritas in Veritate”, dei-tzen da maitasuna eta egia elgarri josten dituen dei hori. Baditake haa-tik munduak ez duen hanbat entzun, sasoin huntan e rrazu, uda beteko bu-rrunba alimale horrekin... Hor direlarik alabainan oporrak, Frantziako itzulia, Baionako bestak, xerrietako gripa eta beharriak tutatzen daizkiguten beste hameka gauza! Alta, erakaspen baliosak dauzka gu-tun ideki horrek. Nunbait idatzia izan da ere irakur-erretxa dela. Nik ez dut baitezpada hala kausitu. Lehen zatia bereziki frango zaila iduritu zaut. Gero haatik, sei kapitulutan, jendetasunaz, elkartasunaz, jendartearen zimenduez, bizia ren erroez eta erran nahiaz, zu ados edo ez ados, gisa guziz bada hor ainitz gogoeta sarkorren pazka. Nola ihardoki behar zaioten mundua zafra-tzen duten gaitz pisu horieri, izan go-setea, bortizkeria ala zernahi. Nolako axola behar dugun lanaren eta mozki-nen hobeki partikatzeaz, bai eta ingu-rumenaz, nolako bideak ideki behar litazkeen garapen orekatu baten gri-ñarekin...Egia erran, denen buru, ez da behar-bada deus arrarorik gutun hortan, ez baita baitezpada deus berriagorik ere, bainan beti eta gehiago gogoan hartu behar ginuzkeen erakaspen emankor batzuen bilduma on bat.Hori bera ez baita guti gaurko egu-nean... J-B D

Ziminoa beti ziminojaun handi

beztiturik ere...

(Greziako erran zaharra)

BIDARTE ETA DONAMARTIRI...

Aloztar, Ziboztar eta

Onizegaintarrek egun ederra

eskaini daukute igandean,

“Belagileen trajeria”

pastoralarekin. Bazuen laurogeita bat urte etzuela

pastoralarik eman Alozek, azkena

1928ko apirilean, “Abraham”, orduko pastoralen gaiak mota hortakoak izanki. Aurtengo

hunek goizetik bilarazi du jendea, xoko moko askotarik etorria Alozeko herrriaren sartzean, pentze batean, eman den mezarako, pastoraleko

aktoreak lehen lerroetan jarriak, Tote Saldubehere meza emaile nagusi, Jeannot Etcheto garindaintarra

predikari. Ondotik, pastoralegileek egin dute ohiko karrikaldia Alozen gaindi. Eta aratsaldean, tenoreko bildu da ikuslea, saldoan, 3500eko bat pastoralzale, erretzeko eguzki

pean, zenbaitzu maldan goraxagoko zuhaitz batzuren itzalpean jarriz. Eszenatokiaren parreko jartokiak

bereziak ziren, zurezkoak, lur maldan gogor finkatuak.

Kantarietan, Niko Etxart

Azken perediküa Bi anaiak pozik, Jan Pierra Rekalt errejenta eta Titika Rekalt idazlea

ALOZEKO TRAJERIA,AIROSKI EMANA

Mundu bat Alozera bildua

Debrua kolore alaietan

Page 2: Herria 3018

• 40 urte egin du gizonak lehenaldikotz ilargian izan zirela 1969kouztailaren 20ean. Gertakari hori ospatudute amerikanoek, zuzen bezala, erakutsizurrats haundia izan zela gizakiarentzat hirugizonen ilargiaren gaineko urrats ttipitto horiek :Obama presidentak bere jauregirat gomitatuditu orai 78-79 urte dituzten Amstrong, Collinseta Aldrin hiru jaunak. Orai argizagiarena egina,Marzoren aldi izan dute beste batzuek hurrenaeta bixtan da segitzearen alde daudela lehenbalentria hori egin zutenak.• Iguzkiaren aldi zen orai berriz uztailaren 23huntan bainan arras beste gisa batean : India,Japonia eta Xinako partea jo ditu joandenasteazkenean iguzkia doi batez itzaltzen zueneklipsia batek eguna gau eginez epe laburbatean i largia pasatzen zelarik orduaniguzkiaren eta lurraren artean. Ez omen da2132 urtea artean holakorik ikusiko. Norbaitekikusiren hura ere.• Urdeen A gripa deitzen dugun haren berrijakiten da beti munduan gaindi eta orain 700hiletara pasatu da orotara gaitza. Mundukoosasunaren ardura duen OMS erakundeakerran ere du orain arteko beste izurriteak bainozaluago ari dela gaitza emendatzen munduaneta beraz ez dela amor egitekorik horren kon-trako neurrietan, bereziki toki batzuetan.• Ukraina OTAN batasunean sartzeko galdezbaitago beti, horra Amerikar Estadu Batuekzinez sustengatzen dutela bide hortan, nahizauzoko Errusia ez alde izanik ere, ez baitusartze hortaz batere dudarik egiten UkrainakoViktor Iutxenko presidentak.• 22000 soldado gehiago Irakia eta Afganistan-erat igortzea erabakiz Amerikak, ez dira segurhango nahaskeria batzuen xuxentzeari amoremaitekotan oraino Obama eta lagunak,bestalde handik erretiratzera ari diren denborahuntan ere. Ez haatik epe luzeegiarentzat horihalere baina seguragoz.• Turkian ez da gehiago haizu ostatuetan etajatetxetan erretzea edo pipatzea, ez-eta jen-dearen biltokietan ere. Debekatzeko lege ho-rrek ari ditu usaiak aldatzen, tabako saltzeakttipitzen alta orai artean guziz gehienek erre-tzen zutelarik ostatuetan, diotenaz. Ondorioakere araberakoak zituzten tabakotikako ainitzeritasunekin eta 100.000 hil ere urtean Turkian.• Hegoamerikan bere presidentziako epealaburregia zaie president askori herriaren ma-natzeko mandata pare batekin, hasiak zituztenerreformatzeen bururatzeko. Bixtan dademokraziaren aldeko arrazoinez dituztelapresidentziak mugatuak, gehienetan : bazirenalabaina buruzagi batzu beren kargutik ezinkenduak, batzu zaharregiak eta beste batzupodere guziak beren eskuetan ezarriakzituztelakotz. Holakoen aldatzea arras beha-rrezkoa bilakatzen da, bixtan dena. Eta badirabeste batzu hasi lanaren segitzea on luketenakere. Horra nola izaiten diren president batzu

konstituzioa aldatu nahi ukaiten dutenak luza-menduarekin, gauzak zuzenki egiteko, bestebatzu indarka dauden denboran, edo indarkakenduak. Luzeak eta nekeak bainademokraziaren bideak, bereziki holako ohidu-rarik ez zuten tokietan.Filipinetan ere komedia bera : Gloria Arroyodute presidenta zortzi urte huntan eta beraknahi luke kargu hori aitzina atxiki, lege-nagusi-ak hori debekatzen diolarik.• Xinaren auzo ttipiagoak mugitzen ari diranehork uste baino gehiago, krisia mundialhunek nehor baino gutiago hunkitzen dituelariksegurik. Burua aski gora zaukaten horietanezagutuak ziren jadanik Hegokorea, Taiwan etaSingapour. Baina hor ere beste bost, horiengibeletik segitzen hasiak direnak, bereakeginez kanporat ere saltzaile hasiak baitiragero eta gehiago : Tailandia, Malasia, Indone-sia, Filipinak eta Brunei. Bada beste bat erehorien ondotik polliki abiatua, hura baita Viet-nam, gure misionestek ongi ezagutu zuten her-ria, bere Ho Chi Minh herri kapitalarekin,Saigon, Hue ta besteak dauzkala, lanean arigogotik, etxeak ere onddoak bezela sortuz bai-eta lantegiak halaber, bere 84 miliun bizitzail-erekin.• Indiak izanen du orai bere Itsaspeko nuklea-rra, berriki estreinatu duena eta ofizialki eginerakuspen batean munduari erakutsiz ere. Gisahortan sartzen da orain India ere, jadanik mailhortako defentsagailuez jabetuak diren naziobakarren multxoan erran nahi baita Xina,Frantzia, Estadu Batuak, Britainia Haundia etaErrusiarenean.• Islamista bortitzenak ez daude lo han etahemen munduan gaindi. Afrika Nigerian izandira heiekilako gudukak herri hortako milita-rrekin. Hilak ere bai zorigaitzez, berrogeita batbederen, heietan soldadu bat, et kolpatuandana bat bestalde. Tokiko gobernuak beharukan ditu ere bere neurriak hartu horrenaitzinean.

DESTRENPU BAT...Igandean, eguerdi ondoxean, Nicolas Sarkozypresidentak destrenpu bat ukan du Versailleshiriko jauregi famatuaren ondoko parkean, lastereta laster zoalarik, arte duelarik maite duen beza-la. Arrunt hats-hantua gelditu da, xuri xuria omen,eta trenputxartu. Berehala ereman dute Parisekoospitale batetarat. Ez omen du haatik gerokorik.Destrenpu arina beraz, nornahiri gertatzen ahalzaiona, bestenaz ere bero handietan. Ainitzekdiotena da haatik Sarkozy presidenta soberaakitzen dela, nihun ez baitago tokiaren gainean!Holako bizia eremanez destrenpu zerbaitenirriskuak aise handiagoak direla... Dena den,laster gaina hartu badu ere, bixtan da Sarkozy-kgehixago kasu egin beharko duela ondokoegunetan... Astelehen goiz ondarrean ateratuada ospitaletik, oinez bere andrearekin, eta zon-bait egunez behar du hein bat pausuan egon,bere onetan!

ZERGA BERRI BAT?Funtsezko indar bat egin beharko dela orainoindargai gutiago erretzeko eta beraz kotsaduragutiago hedatzeko, gure gaixo Lurra ari dugulaandeatzen zentzugabekeria hutsez, ez dabesterik aditzen!Eta zer egin bada lurra bera, airea eta urak ezhainbeste zikintzeko? Gisa hartako neurriakhartu. Eta nolakoak ote? Gobernuak sustatu ba-tzorde berezi bat, Michel Rocard sozialixta buru- eta bai, sozialixta da batzordeburua! - laneanarizana da gai horri buruz. Eta zer dio? Diruasko beharko dela bildu... Ez dakigu haatik xuxenzertan baliatuko den sos hori, bainan dirua beharnunbaitik ere, eta hortako aipu dute beraz zergaberezi bat, “karbono-zerga” deitua dutena, erre-tzen dugun indargaiaren araberakoa litakeena.Ondorioz, autoentzat behar den ezantza kari-otzen ahal litake ozka on batez, goratze horrekekarriko duen sosa baliatzeko preseski delakosail balios horrentzat! Autoen ezantza karioxagobainan ere hiriko gasa eta beharbada elektrikaere hasian hasi...

AUSIKI POLLITAOraiko apailuen arabera, banabeste batean,zerga berri horren gatik, familia bakoitx beharlitazke 300 euro segurik utzi... Ausiki pollita ezidurika. Nahiz, eta frango bitxiki, erraitendaukuten ere mozkin xuhurrak dituzteneri segurikalde batetik kendua beste nolazpait berriz ema-nen zaiotela. Hara zer dioten gehiagoko garbita-sunik eman gabe.Oroit zirezte zer gertatu zen joanden gerlatiklanda? Nola pikoan ezarri zuten “vignette”delakoa, autodunen bizkar, bilduko zen diruaxaharren laguntzeko izanen zela? Uste duzuexaharrentzat baliatu zela? Ez ote gira berriz ereholako zerbaiti buruz ari zerga berri ixtorio ho-rrekin?Gisa guziz, deus ez da oraino eginik. Gobernuakerakusterat emana du zonbait asteren buruantrenkatuko duela zer nola egiten ahal litakeen...

SUA!Sasoin huntan, beroaren gatik eta idortearekin,usu izaiten dira su handiak. Egun hotan bada segur holako! Marsellakoaldean, 1300 kektara larre ere kixkildu dira, etagainerat armadaren faltaz! Manobretan ari zirensoldado batzuk dute larreari su eman, gisa har-tako tiro batzuekin, tiro batzu ez direnak untsalazholako aroarekin haizu! Usaian neguan baizik ezomen direnak egiten funtsean eta orduan erekasu eginez! François Fillon gobernuburua beraizan da zer nola gertatua zen ikusten. Aitzindaribat zigortu dute berehala. Hobendun bakarraote?Korsikan, gaitzeko suteak izan dira, laster azkar-tu eta hedatu direnak gisa hartako haizearekin.Etxe andana bat erre da. Makur handiak denenburu, suak funditurik orotarat bost mila hektaraoihan eta larre... Eta su horiek gehienak nor-baitek tzarkeriaz piztuak, ez omen da dudarik! Dena den, bi mutiko gazte, hango berekoak,badira arrastatuak eta auziperatuak, aitortu dutesu pizten arizanak zirela balentriaka bezala, doibat sobera edana zuten arats batez...

J-B D

2

Ibarretxe unibersitatera ?Maiatzaren 5ean lehendakaritza utziz gero zer lanbide hautatuko duenJuan Jose Ibarretxek ez da jakina. Aipatua izan da enpresa haundi batenburu jarriko zela, hala nola CAF Beasaingo tren fabrikaren buru. Idurizunibersitatera erakasle bezala joaiteko baluke aukera. Hiru proposamenbaluzke esku artean : Kaliforniako Stanford unibersitatean, HegoAmerikar unibersitate batean edo London School of Economics eskolaospetsuan. Azken hunek luke lehentasuna hego Euskal Herritik hurbila-go izanez. 26 urtez politikan buru belarri murgildurik egonik, airez etaideiez aldatzeko asmoa baluke Ibarretxek. Bainan politikak ez dio ba-kerik utziko zeren auzitegiak ez baitu erabat trenkatua bere kontra, Bata-sunako ordezkariekin hitz egitea gatik ireki auzia. Auzi hortan, bera etaPatxi Lopez lehendakari ohi eta berriak deituak dira. Laudioko biztanlekaipatzen dute beren herriko karrika bateri lehendakariaren izenaezartzea.

Orio eta A8 arteko lotura Kilometro guti badira ere, A8 autopista eta Orio artean irekiko den loturakondorio onak izan behar luzke Gipuzkoako portuarentzat. AdibidezDonostiara heltzeko 5 minutu aski izanen dira, kasik oren erdia beharzelarik Zarautzetik pasatuz. Oriotarrek uste dute beren komertzio ala tu-rismoarentzat arras onuragarria izanen dela, hala nola duela bi urte irekibelaportu berria edo Jondoni Jakue beila bidea, talasoterapia edo urjokoentzat.

36 eko gerlan fusilatuen omenez Ekainean, Donostian agertu ziren 36-eko gerlako fusilatuen hezurduraknorenak ziren aztertzen ari dira adituak. Gerla zibilaren garaiko errepre-sioaren biktimei, Donostian omenaldia egina izan zaie, Oroimen His-torikoaren Taldeak eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatu ekitaldian.Bide lanetan ari zirelarik, ekainean zazpi hezurdura aurkitu zituztenDonostian, bi hobitan. Gune hortan, jakinean, ez zen fusilaturik izanbainan iduriz errepublikarren gorputzak ehortziak izan ziren leku hortan.Gerla garaian, bi alderdiek etsaiak fusilatu zituzten.

Estimazioen arabera, 36ko gerlaren ondorioz, 400 donostiar fusilatuzituzten. Orduko biztanleen erdiak -40.000 lagunek- ihes egin zela kon-tuan hartuta, biztanleriaren %1 inguru fusilatua izan zela jakinarazi duEgaña elkarteko buruak horrelako itsuskeria holokaustoari konparatuz.

Herriko bi presoen 600 argazki ezarri dituzte Arrigorria-ganErtzaintzak Arrigorriagan (Bizkaia) herritar bi presoen argazkiak erretiratueta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bi preso horien 600 argazki berrizezarri ditu herriko besten karietara. Eusko Jaurlaritzako HerrizaingoSailaren aginduz, ertzaintza presoen argazkiak kentzen ari da, argazkihoiek terrorismoa goresten dutelako. Martxoan hasi zuten horrelako kan-paina Arrasateneta geroztik herri askotan ertzaintzak argazki hoiek erre-tiratzen ditu.

Alain Berastegi preso ohia polizak bahitua ? Ezezagun batzuek, zazpi orenez, Irunberriko (Nafarroa) oihan bateanbahiturik eduki zutela deklaratu du Alain Berastegi Arbizuar preso ohiak.Nafartar gazteak dionaz, iraindu, mehatxatu eta torturatu zuten eta bereustez poliziak izan ziren lan zikinaren egileak. Hamabost bat pertsonaizan zirela bahitzaileak dio Berasategik, burua gordea zutenak eta diruaeskaini ziotela beraiekin kolaboratzearen truke. Amnistiaren Aldeko Mu-gimenduak oroitarazi du molde horrelako beste kasu batzuk ere gertatudirela : hala nola Juan Mari Mujikarena, Lander Fernandezena edo JonAnzaren kasua.

Alkarbideren izen berria : Hamaikabat EA alderdia utzi duten kideek, izen berria eman diote beren taldeari.Elkarbide zuen izena hastapenean ; hemendik harat Hamaikabat izanendu izena. Haien asmoa: euskal politika berpentsatzea eta euskalabertzaletasuna suspertzea, politikagintza eta euskal gizartearen artekotartea murriztuz. Martin Beramendi izanen da behin-behineko taldekobozeramailea.

Lemoa-Galdakao artean hasi dituzte AHTaren lanakAbiadura handiko trenaren (AHT) lanak hasi dituzte Lemoa-Galdakao(Bizkaia) artean. 5,4 kilometroko zatia izanen da, 69 milioi euro gostakodirenak. Bi tunel eginen dituzte Galdakaon: bat 1.827 metro luzekoa etabestea 230 metrokoa. Euskal Herriko hamabi zatitan ari dira abiadurahandiko treneko lanak egiten, denak euskal autonomia erkidegoan.Nafarroan ere lanak hastekoak dituzte, Nafarroako eta Madrilgo gober-nuen arteko akordioaren ondorioz.

ETAren desagerpena “epe laburrean’’ Julen Madaria-garen arabera Deia egunkariari egin deklarazioan, Julen Madariaga ETAren sortzaileeta lehen zuzendaritzaren partaideak dio ETAren desagertzea epe labur-rera gertatuko dela zeren herriaren borondatea kontutan izan beharkobaitu. Badu urte zenbait Madariagak ETAren estrategia kritikatzen duelaeta Aralarreko militante dela. Berak dionaz ahal eta molde duinean ger-tatu beharko luke ETAren desagerpenak arerioaren gehiegikeriazkogaraipenik gabe. Madariagak gogoarazi du ETAk ez duela herriarensustengurik eta garrantzitsua izan l iratekeela ETAk berakdesagertzearen erabakia hartzea, amaiera duin bat izan dezan.

Alderdi

Jeltzaleak

114 urte

Alderdi Jeltzaleak

bere 114 urteak

ospatu ditu, alder-

dia kudeatzen dute-

nak besta giro

batean bildurik karia

hortarat Iñigo Urku-

llu-ren inguruan.

Filipinetan,Arroyo-ren itxura

erre dute igan-dean haren kon-

trakoek eginmanifestaldi

batean.

Page 3: Herria 3018

TEINK ETA TEINK!

Ur-Ikara elkarteak muntatzen du udaguziz batteliku lehiaketa berezi bat,bospasei haitadetan, BizkaiatikDonibane Lohizunerat. Teink deitzen dazoin-gehiagoka hori eta badu arrakastaederra. Aurtengoa 17. da eta usaianbaino egun bat gehiago iraunen du astehuntan arraulari horien ibilaldiak, astele-henean Bilbotik abiaturik, larunbat ara-tsalde erditsutan heltzeko Donibanerat.Beti bezala, hiru lagun batteliku bakoitx.Orotarat, 18 untzitto, 13 Donibane etaZiburukoak, bat Hendaiakoa, biga Baio-nakoak, beste biak mugaz bestaldekoak,Getxo eta Zumaia partaide bait ira.Gelditzen diren portuetan, tokian tokikoondareaz eta berezitasunez badute nunzer ikus eta nun zer ikas. Aurten,Gernikarat ere sartzekoak dira. Denetan,ongi etorri bero bat segurtatua daukate...

KUXKUXTU BETI AITZINA!

Kuxkuxtu txarangak duela lau urteplazaratu zuen grabaketa bat arraroa,“Denak kuxkuxtu... irabazi arte”. Horranun segida bat emaiten dion, “Irabaziarte 2” nolazpait, eta itxura guzienarabera hunek ere arrakasta gaitza bildubehar du! Lan ederra eta guziz herrikoia,kantu eta soinu, lehenaren ildo beretik.Aldi huntan, omenduz ere bi artixta han-di, berrikitan zenduak, Mikel Laboa etaMixu Mixelena...

ZENDAKO BEHAR DA LUZATU?

Hendaiako auzapeza, Battitte Sal-laberry, arras hasarre da jakinikMadrileko gobernua eta euskal jaurlaritzaberria ados jarri direla Hondarribiakoaireportuan pistaren luzatzeko bi punte-tarik, orotarat 200 metro gehiago.Luzatze hori egin nahi dutenek diote se-gurtasun neurrien gatik ari direla. Bainan

Hendaiako auzapezaren gisa ainitz badi-ra kontra, pentsatzen dutenak pistaluzatuz geroz trafikua azkarki emen-datzen ahalko dela, gau eta egun berdin,eta hori ingurumenaren kaltetan, bai etaondo hortan bizi diren jendeen nardaga-rri. Hendaia azkarki hunkia, hegaztinakarrunt apal pasatzen-eta horko hon-dartzaren gainetik. Orai arte ez bada ereixtripurik gertatu, arrangura handiak badi-ra. Zernahi gisaz, Hendaiako auzapezaknahi ditu bazterrak harrotu, ikusiz lanjerabadela eta gisa guziz gaia behar delafuntsez aztertu Madrile eta Parisekogobernuek muga hegi hortako ara-zoentzat xutik ezarri batzorde berezian,batzorde bat ez dena aspaldian bildua...Behar da ikusi ere Xingudiko badia hor-rek badaukala ingurumenaren aldetikbabespen berezi bat, ainitz hegazti motahor egoiten-eta, horren gatik ere ezinonets trafikua hola eta hola handitzeaaireportu hortan...

LEHERGAILU BAT

Donibane Lohizunen, lehergailu bat a-txeman dute Xantako golfeguneko jate-txearen ateari kontra pausatua. Zerbaitgisaz ez zartatua. Deus etzen ondo har-tan idatzirik bainan ainitzek uste dute tu-rismoaren kontrako egintza bat izan dela.Peyuco Duhart auzapezak azkar salatudu gertatu dena, lehergailua zartatubalitz makur handiak ere izaiten ahalkozirela...

MARGO ERAKUSKETA

Hazpandarra sortzez, ardura Parisenbizi bainan Euskal-Herriari beti bizikiatxikia, Mattin Laurent Partarrieu artixtaezagutuak bere margo andana batagertzen du uda huntan ere DonibaneLohizuneko Hordago erakustegian, etahori irailaren 13-a arte. Margo koloretsueta herrikoiak.

3

Euskara urraska aitzinaEuskarak aitzin-urratsak emaiten ari ditu Baionako bizi publikoan, emeki bainan se-gurki, euskara teknikari suhar bat dutela urrats horien bultzatzaile. Uztail/agorril hon-tako herri aldizkarian, atseginez irakur ditaike adibidez Baionako auzapezaren sarhitzelehiruduna (frantsesa-euskara-kaskoina) edo Baionako ospitale berrituaz artikuluelebiduna (frantsesa-euskara). Eta hara Baionako bestetaz milaka aletan plazaratuberri den liburuxka ere elebiduna dela (urririk banatua nonahi), egitarau osoa lehenaldikotz euskaraz ere agertuz. Eta liburutto barnean, “Euskara sakelan” gehigarritxoa,nornahik sakelan ezar dezakeen hiztegiñoa, besta denboran euskaraz hitzegitekoaukera emaiten duena, oinarrizko hitzak erabiliz, adibidez agurtzeko, tragoak ma-natzeko ala argitasun batzu galdegiteko... Urrats ttipiak, bat bertzearen ondotik, me-mentoan xendra hertxi batzuetan gaindi, bainan gerora gure hizkuntzak bide zabala-go batzu kurrituko dituelako menturan.

BAIONA

Karrikaldi: Euskal kultura bestetanGaurtik haste Karrikaldi izanen da Baionako Bestetan euskal kulturaren erakuts lei-hoa. Beste hainbat tokitan eta mementoetan, euskal kulturaren gozatzeko paradaizanen bada ere, Karrikaldik lau egunez programa aberatsa eskainiko du praktikatze-ko paradarekin gainerat. Hori arratseko zazpietatik goiti Dantzazpi ekitaldi ezaguna-rekin, zortzietan Baiona Kantuzekin eta bederatzietan Karrika Dantzarekin. HuntanTrikili Trakala Makeako taldeak beste eskualdetako ohiko dantzaldietako taldeak ditugomitatu, ostegunetik hasiz La Forcelle bikotea, Pass’aires okzitandarrak ostiralean,Bastringue bikotea larunbatean eta Trikili Trakala bera igandean.Karrikaldi haatik arratsaldeko 4ak eterditan hasten da dantza, bertsu eta kantu ikus-garriak proposatuz. Dantzak hasten du arratsaldea, ostegunean Hiriburuko Leinua tti-kirekin eta ostiralean Lekorneko Urtxuko Xoriak taldearekin. Larunbatean BillabonakoOinkari talde indartsuaren aldi daike, 40 dantzarik eta 7 soinularik zazpi probintzieta-ko dantzen jasta emanen dutelarik. Igandean Aturri behereko Chancayres, maikoeki-lako dantzariek bukatuko dute saila. Kantu sailan berriz (arratsaldeko 5ak eterdieta-rik goiti), hiru probintzietako talde gazteen ezagutza eginen dugu, ostegunean Zur-beltz Baigorriko perkusio taldearekin, ostiralean Altzürüküko Bedatseko Liliak nexkataldearekin eta igandean Beskoitzeko Ixo taldearekin. Larunbatean joteroek hartukodute mikroa, aurtengoan Voces Navarra Lizarrako taldea daike. Bertsu saioa ohi be-zala ostegunean iraganen da; Ximun Cazaubon Jatsuarrak, Txomin Elosegi Hazpan-darrak eta Mattin Lucu Garaztarrak Maiana Irigoien Baionesa lauzkatuko dute, PatxiIriart gai emailearekin. Karrikaldik aurten ere deskubritzekoa eta jostatzekoa eskainiko du, Ikastoletako ta-loen eta sagarnoaren usain goxoen ondoan, Jacques Portes plazan.

Adech eta Biltagarbi elkarrekin mintzatuBaziren lau Adech elkartetik (association de défense de l’environnement du cheminde Hargous), eta beste hainbeste Biltagarbitik elkarrekin mintzatu direlarik aitzinekoastean. Adech-eko presidenteak erran du mintzatu direla eta gogoan zutena beharbezala atera ahal izan dutela ; hiru argumentu eman dituzte Biltagarbik Batzeko zaz-pi hektaretan eraiki nahi duen hondakinak tratatzeko lantegiaren kontra : hirikobizigunetatik hurbilegi dela, sobera arrabots eginen duela, eta Biltagarbik ez duelasegurtatzen hondakin organikoak behar bezala kenduak izanen direla lantegira sar-tuko diren hondakinetatik. Adech-ek galdatzen du, orain partikularren bizitegiei hurbilikusteko usatuak garen bi hondakin kutxen ondoan hirugarren bat ezar dezaten,espresuki hondakin organikoak hartuko dituena.

Errugbi harmailak kontseiluan eztabaidatuakMathieu Bergé sozialistak plazaratu du berria kontseilu bilkuraren kari ; herriko e-txeak errugbi profesionalarentzat Jean Dauger zelaiko ipar partean eraikiko duenharmailak ez duela 500 000 euro gostako, baizik eta milioi bat. Segidan gehitu duoposizioko kontseilariak, galdatzen ahal litzaiokeela Aviron errugbi profesionalariurtean ehun mila euroko alokairuaren ordez doblea, horrela herriko etxeak fakturabikoitza errazkiago asumitu bailezake.

Jean Greneten ihardespenaAuzapezak ez du ideia ontzat hartu, eta biharamunean ageri bat plazaratu du milioieuroko gastua bere gain hartuko duela hiriak, hiru mila eta bost ehun jendek errugbipartidak gozatzeko harmaila horretatik. Gaur egun 13 000 jende sar daitezke legezJean Dauger zelaian, 14500 sartzen dira egiazki, hots 1500 kontrabandoan, harmailaberriak 18 000ra hupatuko du zelaian sar daitekeen ikusle kopurua. Baionak urterohainbeste diru ekarri ondoan auzapezak ez du batere gogoko ABk errugbi partidakAnoetako zelaian antolatzea, Baionako komertsek ez dutelako deusik irabaziko ho-rrela. Haatik Francis Salagoity presidenteak erran du agorrilaren 21-eko partidaDonostian jokatuko duela AB-ek Parisko Stade Français-ren kontra ; eta menturazbeste partida bat oraino leku berean aurtengo sasoian. Baina denak bat ezarrikodituen filosofia ageri da Herriko Etxea eta Aviron profesionalaren artean : maite de-larik ez da kontatzen.

ANGELU

AORC elkartearen bizia gazi gezaNahiz 250 gaztetxok segitzen dituzten artoski asteazkenetako eta larunbatetako arike-tak, zenbaki esperantzagarri horrek ez ditu lano guztiak kendu AORC errugbi elkartearenbiltzar nagusian. Daniel Garcia idazkariak egin duen bilanean ezuntsa, harreman eska-sia eta errespeturik gabeko eleak ere presidenteari buruz salatu ditu, bururatzean gehituduelarik errugbi eskolako gidaritza uzten duela. Jean Michel Artigue presidenteak bi-lanaren alderdi onak erakutsi ditu, bost ehun errugbilari badirela eta bolondresak berro-gei bat. Ez ziren denak biltzar nagusian eta bilkura ondarreko bederatzi kirolari sarista-tuetatik zazpi falta ziren.

Jamattitt Mortalenaren gutun irekiaPrentsari igorri gutunean hirigintza eta kulturako axuant ohiak salatzen du nola ez dutenutzi mintzatzera, Bernard Marti kontseilariak agenda 21 gaiaren inguruan antolatu duenhirugarren bilkura publikoan. Jamattitt Mortalenaren ustez bilkura horiek baliatzen dituoraingo gehiengoak bere mezuaren zabaltzeko, debaterik ez dago, eta berriki irekia den“ chronobus ” linea hemendik urte eta erdira irekiko zela idatzia da bilduman. Axuant ohi-ak dio linea hori gainetik inposatua izan dela, besteak beste Angeluko inor kontsultatugabe.

Nobatek bere bastizanAktualitateak plazaratzen ditu bi gertakari Angeluko Nobatek lehen lerroan ekartzendutenak uztail honetan. Lehenik, Nobatek eta Bordeleko Ecocampus entitateek bat egi-na dute uztailaren lehen honetan. Elkartzen dituzte Angeluko zentroan diren hamabostinjinariak eta Bordeleko hamarrak ; guztiak ere ari direnak eraikuntza iraunkorrean etagoi ingurumen kalitatean. Nobatek behar bada Ecocampus baino gehiago, entitateberezia da, mugaz bi aldetako botere publikoek eta denbora berean enpresa pribatuekmuntatua ; Bordelekoa Akitaniako Kontseiluak eta Unibertsitateak zutik ezarria dutelarik2003an. Bi entitateen baterakuntzak Angeluko Jak Tortos izanen du zuzendari. Akitani-ako kontseiluak pusatzen du eko-eraikuntzan aitzindari eta bultzatzaile izaitera, espe-rantza du bost urte barne injinarien kopurua larogeietara pasatuko dela.Bigarren aktualitatea Nobatek hain zuzen egoitza berrian sartu dela uda honetan. Bi mi-lioi pasa gosta den bastizak eko-eraikuntzaren modelo izan nahi du, aitzindegia osokipentsatua eguzkiaren indarra hartzeko guztiz neguanberoketa fakturaren mendratzeko ; aldiz hegaztegia be-lardi izanen da, diotenez uda partean lur belartuak bero-tasuna hobeki iresten du, eta bulegoetan aire egokitu-aren faktura apaltzen. Lehenbiziko bastiza da gisa horre-tara eraikia hemen gaindi ; Baionan gisa horretako bestebi estreinatuko dituzte ondoko hilabetetan : Delay klinikaberritua eta ofizialeen formakuntza zentro berria.

MIARRITZEKO AMA BIRJINAREN ARROKAN

“Bizi!” mugimenduko 20militantek ekintza sinbo-liko bat burutu dute Mia-rritzen. ItsasbazterrekoAma Birjinari eta Jesushaurrari urpeko maskabat eta tuba bat ezarridizkiete, sahetseko ban-deroletan “klima larrial-dia eta gizarte-justiziabeharra” aipatuz. “Mia-rritze urpean noizko ?”dute galdegiten militantehoriek, klima aldaketenondorio izigarriakgogoaraziz inguruanzabiltzan jendeari. Mobi-lizazio zabal bat izan da-dien galdeginez, gaur-danik boteredunakprestatzen ari direnC o p e n h a g u e k ogoibiltzarreko akordioakahal bezain ausartakizan diten.

BAIONAKO KATEDRALEAN ERAKUSKETA

Urte oroz iragaiten da arte-ofizialeen erakusketa Baionako Katedraleko kalostra-pean. Aurtengoa iraganen da agorrilaren 4tik 13ra, ederlan askoren miresteko para-da emanez, zur, harri, berin, oihal, larru ala burdinean eginak. Egun guziz idekia,10:00-19:00. Sartzea urririk. Agorrilaren 7an jazz kontzertu batekin, Just Friendstaldearena, ostiral aratseko 9etan.

Page 4: Herria 3018

4

SENPEREHeriotze - Astelehen huntan bere azkenegoitzarat segitua izan da Stephane Devoszonbeit urte hautan gure herritar eginazena. Bere familarekin Behola kartiereanbizi zen. Barkatzen ez duen gaitzarekinborrokan arizanik pausatu da 54 urtetan.Pena handitan gelditu diren Marie Christi-ne emaztea, hiru seme alaba, ama xaharraeta jendaki guziari eskaintzen ditugu guredoluminak.

Sortze - Ekainean izan ditugun sortzeak- Haizea Marie Laborde eta Adam Krir ka-rrikan.- Leonor Campos-Oliveira Lakuko kartie-rean.- Idan Milo Cazenave Amotzen.Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrierieta goresmenak horien aitameri.

Ezkontza - Azken egun hautan ezkondudire : Nicolas Cedric Barthe Ibarrundarraeta Elise Claudie Gamon Ziburutarra.Zorionak espos berrieri eta goresmenakhorien etxekoeri.

MAKEA - LEKORNEEzkontza - Kristophe Mendilahatxu eta Sylvie Ospitalek finkatudute beren batasuna Makeako Herriko Etxean. Bizi zaitezte luzazeta uros zuen bi haurñoekin eta zorionak Zahiolako kide guzieri !!

Bestak - Bai ! Bai ! Iraganak direla Makeakoak bederen ? Edobadut beldurra aste bukaera oroz gure gazte gehienak bestandiren, zion aita familiako gizon lerden batek, ardi tropa batenikusterat zoalarik goizik Urtsu alderat. Eta hik Pettan zerdiok ? Donado eta mutxurdin guziak uztarturik eta hala segida onbaten mentura izanen duk Makeako eta Mendiondoko xokogehienetan. Eta, eta, ezkontza ? Huts egiten duk edo kausitzenduk ! Beraz segi eta parte har gogotik biziaren borroka baliosan !

Airetik - Xabi Etchegoin eta Jon Carricart ariko dira finalerdietanbigarren mailan Arberatzen, larunbatean. Xitoak ere finalerat hel-duak ditugu, Eñaut Etcheverria eta Benoit Cachenaut, Kanbonariko dira agorrilaren 16an.

Kasu huni ! - Agorrilaren 7an beharra dugu “Intercliques”,Makeako plaza laxoan, 21:00etan. Sartzea urririk. Ongi etorriguzieri ! P.I.

AZKAINE

Bataio - Emmi Iguiniz Jainkoaren haurbilakatu da. Bizi zaite luzaz aitamenamodioan. Goraintzi hoberenakfamiliari.

Heriotze - Claude Gelos joan zaukubere 80 urterekin. Ezagutua izan daguzietaz ongi egile gisa, beti ixtoriopollitak bazauzkala. Lurden ainitz urtezerien zerbitzuan arizan da. Adina xaharetxean maiz bisitaz zoan.Eritasun luze eta dorpea jasanikbereganatu du Jainkoak Claude ofizialeezagutua, estimagarria. Bazen jendeeta ixiltasun ehortzetan eta familia ongiinguratua izan da, eliza beterik. Bihitzez nahi nuke astekari huntan aipatuzer pilotaria ere izan den Claudeadixkidea, Beñat famatuaren pare etaPierre Inda zuelarik pilotan irakasle,pilotari abila eta fina bilakatua, pilotaguziak oneratzen, mutiko ernea etazalua, orai Berasategui bezala ; bieskuak onak, dela eskuina delaezkerra, Frantziako xapela eman ziotenArrangoitzen bai eta Iratzoquisenpertar bere lagunari.Agurtu nahi nuke bereziki izan denplaza gizon ixila bai eta esku huskakopilotari beti lehiala. Hortan bego.

Barreneche, azkaindar bat,lehendakari ohia

EVAH elkartea - 12 urte Genevièveandereak elkarte hortako karguaderamala erbaildu larrien onetan.Joanden igandean bildu dira 300bazkaltiar obra horren xedetarat, PanpiLaduche animatzaile eta elkarte guzienlaguntzarekin lanaren egiteko.Arratsean talo eta musika jendeainitzekin (erbailduak bereziki) bainanerakusten dute berek ere beti zerbaitegiten dutela. Xede berarentzatSerreseko kaperan Jakobetakokontzertua egina izan da. Entzun dituguMaddi Zubeldia (boza eta hitza),Txomin Arizaga (gitarra eta boza),Battitt Urchegui (akordeoia), MizelBiscay (flauta eta boza), RamuntxoZubeldia (boza), Jakes Etxeverria(akordeoia eta boza), Mixel Luro (tenorezaguna), Urko Arozena (xixtularitrebea).

Esku pilota, Azkaindarrak finalean -Jon Laduche eta Marc Berasateguikirabazi dute 30 eta 20 finalerdiaBaigorriarren kontra. Azkaindar paregaitza ikusi dugu berriz Aiherran.Markek usaiako partida ona egin du etaJonek aldiz saka eta jo gero eta soberahandiagoak Arambel esku minbera-tuarentzat. Esku pilota sasoin onaegiten ari dira Larruneko pilotariak etakargu handia izanen dute landestarrenkontra jokatzea (Lamure eta Larroquet)agorrilaren 16an, Kanbon.

M.L.

Zikiro egunean, zer ote zuten gogoan hiru andereño hauek !!

HAZPARNE15. Lehengo Hazparne - Agorrilaren 8an, Hazparnen, 15.garrenaldikotz iraganen da «Lehengo-Hazparne” pesta ospetsua. Oli-vier TOURNELIER elkartearen lehendakariak agertu du egunhortako egitaraua. Ardura pesta hortan kausitzen diren anima-zioak izanen dira, dantzari, soinulari eta euskal ezteien irudiakkarriketan barna. Zenbeit eskusko ofizio desagertuak erakutsinahi lituzke, nola ere pilota jokoa. Jende ainitz biltzeko agiantzandira antolatzaileak eta nahikari lukete herritarrak, pestarat etor-tzea lehengo jauntziak soinean. Zazpi eginahalak egin beharlitaizke ere lehengo hizkuntza atera dadien herri huntako karrikaguzietarat !

Noizbait pilota elkartean - Joko garbi «Noizbait» pilota elkartekominime taldeak irabazi du Hiriburuko jokolarien kontra. Ondorioz,Jon Larronde, Christophe Carrau eta Peio Larramendy-k finalajokatuko dute Baigorrin, Saratarren kontra, agorrilaren 12an.Goresmenak pilotari gazte haueri eta goazen beretik xapeldunizanen direlako agiantzan.

Ortzegunetako gauazko merkatuak - Iragan ortzegunean beza-la, gaur uztailaren 30an bertze gauazko merkatu bat izanen da.

Merkatu hori, eliza sahetsean iragaiten da, hor kausitzen ahaldira tokiko janariak edo bertze asko gauza salgai. Merkatua hasiaitzin, «Udan Kantari» deitu ikusgarria izanen da MisionestenKaperan. Kantaldi hau merkatuari lotua da. Lagunarte Konpai-niak euskal kantutegiaren inguruan lan egiten duten taldeak aur-kezten ditu (bikote edo hirukoteak). Ondotik merkatu denboraguzian soinu eta kantu asko izanen da berant arte. Joanden or-tzegunean Ezkia ikastolako burraso taldea eta «Idiak» elkartekokantariak elgarretaratu dira gaualdiaren alaitzeko. Gauerdi artekantuz arizan dira gogotik.

Hegalka eta hegalkanta - Hegalka dantzari taldeak etaHegalkanta-ko abeslariek ezkerparetan emanen dute ikusgarribat helduden asteartean agorrilaren 4an aratseko 9ak eta erdi-etarik goiti. Bi talde hauek arrakasta haundia bildua dute azken

urte hauetan. Dantzariek, «Ikurriña» beren sorkuntza berriariesker eta kantariek atera dituzten beren 5 grabaketaren ondorioz.Ikustekoa berriz hau astearte aratsean.

Irrintzina xapelgoa - Agorrilaren 7an izanen da Urkoin, 18.ga-rren Irrintzina xapelgoa. Auzo huntako arrabotean iraganen daikusgarria aratseko 9etan, Bernard Morlaas ukanen dute animat-zailea. Urtsu-Mendi elkartea dugu antolatzaile eta “Kriolinak” eus-kal kantari taldea entzuten ahalko da Irrintzina zoingehiagokare-kin artekatzeko.

Joanden ortzeguneko gauazko merkatua

Hegalkanta berriki elizan egin kontsertuan

ITSASUGibelarte eta Izoki auzoen arteko zubiahetsia izan da joanden ostegunean Kan-boko DAEE zerbitzuaren erabakiz:alabainan, zerbitzu hau ohartu dazubiaren egitura ahuldua zela eta lan-jerosa litekela hau baliatzea gisa hortan.Zubia beraz hetsia izan da, etadagoeneko ez dakigu noiz arte.

LURRA otxotea - Iragan urtean arraskontzertu ederra eman zuen zortzikotehunek Itsasuko elizan. Huna berriz eregure artean izanen dugula agorrilaren8an, larunbatez, aratseko 9etan, berrizere elizan. Kanboko ARRAGA abes-batzak kantatuko du lehen partean.

Egun batean, lako erdian,Ahate guzien arteanBeste ttikiago bat zen sortuAlabaina, desberdina.Bere bizi osoan baztertuEta jo zuten besteekEzin da bere mina ulertuBeti triste zegoelako.

Ez da desberdin direlakoIzaki batzu bakarrik utzi behar direlaHaien bizi osoa dutePasatzen nehor gabe, bakarti.

Ahateak bezala badira,Lodi, mehe diren pertsonakEta jendeak trukatzen diraDenak ari zaie begira.Loreak berdin dira ximeltzenUrik gabe baitira haztenBizia egiten zaie zailaGu amodio gabe bezala.

Pentsa dezagun haier zenbat minBetidanik diegun eginAzal kolore edo besteZerbaitengatik, bai geldi gaite !Eta begirada latz guziakGuk guregana itzultzeakEkartzen du zerbait erakusteraDenak desberdinak garela !

Musika : Mikela AtxoarenaHitzak : Mikela Atxoarena

Miren Oillarburu

Begi iluna

EZPELETA

Herriko bestak - Ez dira Baionako bestenheinekoak bistan da, bainan untsa laketak eta goxoak diraEzpeletak eskaintzen dituen bestak ! Untsa herrikoiak gaine-rat, hori ere ez baita gutietsi behar. Aurtengoak ortziralehuntan hasten dira eta iraunen dute bost egun ! Egitaraua askinasaia da, denen gostua egiteko xedetan ! Ortziralean, egun guzian, herriko saltegiak antolatzaile, urtekomerkaldi handia. Aratsaldeko 6ak eta erdietan, Doxpi trin-ketean, pilota partida esku huska. Aratseko 8etan, zikiro jatea,musikaz alaitua. Larunbatean, goizeko 9etan, ball-trap. Oren batean, futbol etapetanka lehiaketak. Aratseko 7etan, herriko etxean, gakoengazteriari emaitea. 8etan, pilota partida esku huska Doxpi trin-ketean. 10etan, kontzertua Cel 3 taldearekin eta dantzaldia.

Igandean, 10ak eta erdietan, meza nagusia. Eguerditan, pilotapartida esku huska Doxpi trinketean. Aratsaldean, ausagailuasko. 6ak eta erdietan, asto lasterrak eta jokoak haurrentzat.Aratsean, dantzaldia merkatuko plazan eta suzko zezena.Astelehenean, goizeko 9etan, abere primaketa. Eguerditan,bazkaria Darraidou jatetxean, oiloa irrisarekin. Aratsaldeko 2aketa erdietan, haurrak altxor baten ondotik. 7etan, Xerrendaauzoaldean, antzara jokoa. Aratsean, dantzaldia Beñat Elizon-do-rekin.Asteartean, 10ak eta erdietan, arroltze moleta prestatzaileenzoin-gehiagoka. 11k eta erdietan, txirrindulari lehiaketa 12urtez azpiko haurrentzat. Aratseko 7etan, pilota partida eskuhuska Doxpi trinketean. 7etan, pilota plazan, indar-jokoak. 11keta erdietan, suzko ziri botaketa Xerrenda auzoaldean etadantzaldia gaineko plazan Xitoak taldearekin.

Page 5: Herria 3018

5

IHOLDIEzkontza - Herria bozkariotan zen larunbatean… herriko nexka xarmantarenezkontzarekin. Claire Harguindéguy-k hartu baitauku bizi laguntzat DonamartirikoChristophe Arotçarena. Ez dugu ez hau arrotza… Irratilari erne eta trebea izanez ezote dugu guziek etxekotia ! … Biba zuek ! Ainitz osagarri eta zorion. Antzuaiko etxeederrak ikus zaitzatela luzaz elgarren goxotasunean bizitzen.

JUTSI

Neguaren ondotik bai uda hor dugu

Oi zer sasoin ederra uztaila baitugu

Aro ezin hobea gogoak arin tugu

Bi bertsutan nik ere zerbait errango dut.

Bi mila bederatzi uztail hamabia

Hementxet juntaturik hortxet populia

Nork erranen hok denak dela familia

Elgar ezagutzeko hor gaiten balia.

Negelua izena munduan hedaturik

Ezagutu beharrez hemen juntaturik

Kasik harriturik-ta begiak larriturik

Horren gatik egun hau dela hautaturik.

Mende bereko gira ez da dudatzeko

Bai xahar eta gazte adin guzitako

Ustez urrunagorik jin beharrak franko

Beti zerbait agitzen azken mementoko.

Ezin erran noiz danik partitu etxetik

Lehen burhasoak ote juan ziren Jutsitik

Bizitzeko manera behartzen nunbaitik

Gogoa trixte segur bai Negeluatik.

Musikari kantari familian bada

Egun goxo batentzat bai manera hor da

Bozkariozko eguna izanen ahal da

Ez dezagun hoberik Jainkoari galda.

Ez ditzagun ahantzi hemen ez direnak

Familia bereko xahartu daudenak

Berdin urrunetik lotsaren hobena

Bizia hola baita nehork ezin mana.

Bestaren finitzean bihotza da hozten

Bakotxaren lekurat ikusten partitzen

Egun goxo bat dela gogoan pasatzen

Agurrik beroenak orori hedatzen.

Negelua etxea ohoretan - Badakigu Euskal Herrian baditugula etxeak nun izena etajabearen deitura oraino berdina baitute ; hori gertatu da Negeluan berriki arte etahuna nun familia hortakoek ideia on bat ukan duten deliberatuz elgarretaratu beharzutela. Hori egin dute uztailaren 12an, 140 lagun kondatzen zituztela xahar eta gazte.Eguerdiko denak bildu dira Negelua etxe ondoan zointan oren pare batez gozatubaitute elgar horgo ingurumen ederrean artetik zintzurra bustiz bixtan dena. Ondotiketorri dira ezker pareta berrirat eta hor apairu on bat egin dute omore hoberenean.Jakinez Negeluko familia hortan badirela kantua, bertsua eta musika maite dutenak,pentsatzekoa da zer giroa izan den. Salbu pena bat izan dute zeren Argentinako kusi-ak etortzekoak ziren bainan ezin izan dute jin. Familia eder honek gure goresmenakonhar ditzala. P.L.

AI AMETSAREN LANA ! Kaliforniar gazteak XiberoanXiberotar gazteak Kalifornian

Pastoral bat izan da abia-pundua : MIXEL ETXE-KOPAREK idatzirik, eus-kal emigrazioaz. EUSKA-MERIKAN ARTZAIN,ikasleek prestatu etaeman dute 2008-an, hirulekutan bai Xiberoan(GOTAINEN eta AL-TZAIN) eta ondotikUSURBILEN. Arrakastahandikoa izan da, gazteoroek euskara ontsaemaiten eta ikasten baitu-te Xiberoko Sohütakolizeoan.

Baina Mixel Etxekoparekez zakian zer izanen zenondoko urratsa, ikasleekhaien ametsa bezala har-tuko baitute laster arba-soen liluratzeak. NABO(North Amerikan BaskOrganisation) elkarteare-kin harremanetan sartuondoren, negu guzian ariizan dira gutun, blog etaoraiko teknologia baliatzen nor berarenaurkezteko, erantzuteko eta egitarau ederbaten prestatzeko : trukatze bat. Familiabakoitxak ordezkari bati batzarri eginez,hamabost egun pasatu dute Kaliforniargazteek, bai Ipar eta Hegoaldeko EuskalHerriak ezagutzen eta jakingura handiazuten ! Batzuk beren familia ezagutukodute eta lotura berriak sortuko.

Xiberoko xoko guziak ikertu dituzte, fami-lien batzarri eztia, xümea gozatu etaeskertu. Erran gabe doa, besta zonbaitere bizi izan dituztela, hala nola Larraine-koak eta Zalgizekoak. Bakoitxa bere kulturaz harro, zer eta nolaerakutsi eta ezagutzera eman nahi zen :

hori izan da talde honekin eraman lana.Folklora, leheneko kultur irudiak edo orai-ko bizi den kultur aberats eta emankorbat ? Xiberotar hizkuntza ere ezagutu nahizuten.

Laster ere Xiberotarren aldia, dagün ago-rrilan 15 gazte abian baitira Kaliforniarateta han San Frantziskon haien pastoralaberriz emanen. Bi astez Xiberotar gazteakhiriko kultura ezagutu nahiz eta mementogoxoak iragan nahiz !…

Xiberoko 10 lantegik lagundu dute xedehori baita ere UDALBIDE-k, XiberokoHerri Elkargoak, Euskal Kultur Erakun-deak (EKE), Euskararen Erakunde Publi-koak (EEP) eta MAULEKO herriko etxeak.

Kaliforniar eta Xiberotar gazteak Santa-Grazin, Kakuetan

LASASortze - Hoinbeste berri txarren ondotik, on batek zinez plazer egiten dauku jakinikElena nekatto eder bat sortu dela, Christelle eta J. Marie Capitain senar emaztenbigarren haurra, uztailaren 20an. Xan anaiak nahiko du laster higi dadien ohako harenbarnetik jostatzeko, bainan anartean zonbait behako eta musu emanez igurikatubeharko. Goresmen beroenak J. Marie eta Christelle eta goraintziak aitatxi amatxieri,eta sortu berria haundi dadiela osagarrian, gozatuz berriki estreinatua duten OihanXola etxe berria. M.G.

AIHERRABi ezkontza - Azken bi asteburuetan, biherritar gazte ezkondu zauzkigu. Hillun-deiko David Dirasse gazteak bizikolaguntzat hartu du Claire Sadoux StMartin de Seignanx-eko neska gaztea.Elizkizunak Aiherran iragan ondoan,pestak Urruñako ostatu batean segitudu.Joan den larunbatean berriz, HarrietakoFrancis Mendiondo-ren aldi ginuen.Hunek Irisarriko Sandra Lanzaro-ri baiaeman du, Irisarriko elizan. Pestak segitudu Itsasuko ostatu batean.Bi bikote hauieri gure goresmenak, etagoraintziak hauien burrasoeri !

Berri laburrak - Aurten, kermeza Aihe-rran antolatua da (joan den urtean Iztu-ritzen), eta hau buruilaren 6an iraganenda. Usaian bezala txartelak erosditaizke, zozketa haundiko lehen sariaaurten, Cauterets herrian arrapixko-latzeko asteburu baten pasatzeko para-da izanen delarik …Erketa auzoguneko pesta joan denlarunbatean ongi iragan omen da,eguerdi eta arratsarekin. Afaltiarrak non-

bre haundian izanez, batzu bihara-munean akituak zirela…Joan den larunbat eta igandean, pilotapartidek izan dute arrakasta Aiherrakoplazan. Izigarriko iguzkia izana gatik,halaere 200 ikusle hurbildu dira. Plazasahetseko arbol edo zuhaitzek egitenduten itzala arras preziatua izan da.Talo ta edariek ere izan dute arrakasta,eta ondorioz Abarratia batasuneko anto-latzaileak arras kontent gelditzen dira !

Mendigorrian, ortziralean merkatua -Uztailaren 31n, ortziralean, goizeko10etarik arratsaldeko 2ak arte, JenofaBIDE-ren etxaldean (ahuntz gasna),IDOKI sor markak ekoizpenen merkatuaantolatzen du. Karia hortarat, etxaldeabisitatzen ahalko da, tokian bereanbazkari alaitua segurtatua delarik. ONGIETORRI GUZIERI ! ! Mendigorriratjoaiteko, Lekuinetik hartu Donoztiri-rateko bidea, eta ixtant baten buruan,eskuinetarik Merkatua seinalatua izanenda. Ez da galtzekorik ! !

BAIGORRIHerriko bestak - Uztailaren 31tik agorri-laren 5era, bortz egunez eta sei arra-tsez, herriko bestak gozatuko ditugu.Ortzirale arratsean hasiko dira, trin-ketean, paella jatearekin, Oxabi taldeakalaiturik. Larunbatean, goizeko 9tan,abiatuko da 15 km-ko mendi ibilaldia :elizako plazatik, Trenpeta, Nekaitzekolepoa, Izpegi eta berriz abiatze lekura.Egun hortako besta – ekitaldi guziakelizako plazan iraganen dira. 9.00tanlekuko ekoizpenen Merkat’ia, hor bere-an, goizeko askaria eta bazkaria ereegiten ahalko dira. 10.00tan karrikakurri, 16.30tan Herri eta irri joko “ Inter-villes ” moduan, auzoetako herriekin.20.30tan talo ta xingar Baigorriko ikasto-lak antolaturik, 21etatik goiti Patxi taKonpainia eta dantzaldia NahiGaberekin. Igandean. Zigante, Arrolakodantzari, gaitero eta Galtxetaburuk, ka-rrika kurrituz, harrotuko dituzte bazte-rrak. 10.30tan meza nagusia. Arra-tsaldean plaza nagusian “ Baigorri kan-tuz ”, talde edo bakarlari 15 parte hartza-i lerekin, ondotik talo ta xingar etadantzaldia Kiki Bordatxorekin. Buru-ratzeko Larrain dantza eta su-ziriak.Astelehenean, 11etan elizako plazan,hor esku huska jokatu den torneoarenfinala, ondotik denentzat zintzurbustitzea eta nahi duenarentzat herrita-rren bazkaria Juantorena ostatuan, talota xingar eta gaualdia. Asteartean.Goizean 10.30tan luzeko partida, Uzta-ritze eta Baxenabarreko pilotarienartean. Arratsaldean Joko Garbian17.30tan ttipien ondotik Hardoytarrak,Luzaz Gazte-ren kontra. 16.00tan trin-ketean, jende adinetakoentzat komiteakeskaini atsalaskari alaitua. Gaualdia“ Bar du fronton ” eta Bixentainean.Asteazkenean. Plaza nagusian, arra-tsaldeko 16.00tan, esku huska aitzinpartida eta ondotik Arambel etaKurutcharry, Bielle eta Palomes-en kon-tra, ondotik Arrolako dantzari gazteaketa bururatzeko 20tan Zikiro jatea eta

dantzaldia “ Holako ” taldearekin.Musika festibala - Helduden asteanhasiko da Baigorriko orginaren inguruanBaxe Nafarroako hamargarren musikafestibala. Sei egunez izanen da mintzal-di eta musikaldi. Lehen eguna agorri-laren 5ean, asteazkena, Ortzaizen iza-nen da, arratsaldeko 17.30tan herrikosalan, Beñat Zintzo Garmendiamintzatuko da Euskal Herrikosorginkeriez. Arratsean 20.00tan MendiAlde ostatuan, Jean-Michel Noullet-ekeskaini flamandar afaria gozatuko da,“ Les Witches ” musika taldeak alaitua.Haatik, aitzinetik behar dira txartelakhartu. Festibalaren segida, heldudenastean aipatuko dugu.

Pilota - Frantziako txapelgoaren kondu,joanden aste undarrean, azken finaler-diak jokatu dira. Huna Zaharrer-Segikopilotarien emaitzak. Esku-huska : ben-jaminetan Alcasena eta Bascans-ekirabazi 30 – 11 Urruñaren kontra –Elgart eta Martinezek ere irabazi 30 – 16Airetik-en kontra. Minimetan Berte-rretche eta Barreneche-k irabazi 30 – 11Eskulari-ren kontra – Christin etaEtcheverry-k aldiz galdu 16 – 30 Sen-pereren kontra. Juniorretan Guichanduteta Tambourin-ek irabazi 30 – 24 Avi-ron-en kontra. Helduetan, lehen mailan,Palomes eta Arambel-ek galdu 20 – 30Azkaineren kontra.Joko garbian, kadetetan Cadot, Goni etaLarroudet-ek irabazi Rozados, Indart etaHauck beren batasuneko laguner 40 –35. Helduetan bigarren mailean Dutey,Ospital eta Juantorena nagusitu 45 – 41Goizekoren kontra. Errebotean, juniorretan Ospital, Rious-peyrous, Lissar, Olçomendy eta Tam-bourin nagusitu 13 – 8 Hendaiari. Beraz, pilotako aste haundian, gurebatasunak izanen ditu 9 ekipa finaletan,horietan biga bat bertzearen kontra eskuhuska benjaminetan. Suerte on deneri !

BIDARRAI

Heriotze – Joanden astean zendu daJean Laporte, Pinpintoineko ondoetanbizi zena, Beiderreneko bidean. 85 urtezituen.Aste huntan aldiz, Jeanne Minondo dazendu, 92 urtetan. Postako gure BeñatMinondoren ama ginuen, zenbait urtezez hain aspaldi arte gutartean bizi zena.Azken denbora hautan Ortzaizera joanazen, alabaren ganat. Ehorzte elizkizu-nak Ortzaizen iragan dira. OndotikEiheralarren hilobiratua izan da.Dolu horiek hurbiletik hunkitzen dituzten

guzieri gure dolumin bizienak.

Bidarraiko xapelketa – Jo Pilota elkar-teak antolaturik, esku huskako xapelke-ta hasiko da agorrilaren 24ean, 4 maile-tan, trinketean. Finalak iragan beharlitaizke urriaren 31n. Xapelketa hortanparte hartzeko, izenak eman behar diraagorrilaren 19a aitzin hiru lagun haue-tarik bati : Guy Pierre 06.03.54.78.65,Gorka 06.25.00.11.69, Mathieu06.31.01.66.65.

AZKARATE

Dolu - Uztailaren 21ean iragan dira gure elizan Simone Lemoine-n ehorzketak, duela80 urte sortua. Hau jada zenbait denbora hautan osagarrian arras hunkia zen.Ehorzketa ederrak ukan ditu eta jende ainitz bazen jinik lekukotasun emaiterat.Jainkoak bere ganat deitu baitu, eman diezola merezitu betiereko pausua. Doluminbizienak joaite horrek penetan uzten dituen guzieri.

C.M.

NNeeggeelluuaattiiaarrrreenn ppeessttaa JJuuttssiinn

22000099kkoo uuzzttaaiillaarreenn 1122aaEErrrraammuunn NNeegguueelloouuaa

Page 6: Herria 3018

Kontzertu DONIBANE GARAZIN

« IZARRAK » taldea, lau neska gaztek osatzen duten tal-de ezagutuenetarik bat da Euskal Herrian. Beren lehenageraldia taulen gainean iragan zen 2004-ko kantu txapel-ketan eta denbora berean bigarren saria lortu zuten. Ge-roztik bide ederra egin dute eta Euskal Herriko leku desber-dinetan erakustaldi talendutsuak egiten dituzte zonbait aldizbertze kantari ezagunekin, Niko Etxart eta beste…Horien ikusteko aukera izanen duzue igandearekin agorrila-ren 2an Donibane Garaziko elizan arratseko 21.00 etan.Beren musikarien laguntzarekin « Biziari so » ondar zinta-ren kantuen aurkezpena segurtatuko dute eta publikoagose balin bada oraino bertze kantu eder batzu eskainikodituzte. Beraz zatozte Emmanuelle, Sophie, Celine eta Ka-ttin-en ikustera agorrilaren 2-an eta segur memento goxobat pasatuko duzie horien konpainian. G.S.

Azken aste hautan irakurtuzonbait artikuluk eginarazidautate bi gogoeta, eta zuekinnahi nituzke partikatu, pentsa-tuz behar bada ainitz ez direlaenekin ados izanen.Gauzen gastatzeaz zen berazsujeta, kolejio batean ger-tatzen zena eta nik uste ainitzikastetxetan gertatzen dena,eta hori zonbait urte hautan.Zer da afera ? Kolejioko barnebatean, kartoin batzu metatu-ak saltoki baten pare ; zerdaukate ? Haurrek eta gaztek(hamar eta hamalau urte artehortan direnaz geroz) ko-lej ioan ahanzten dituztensoinekoez beteak… egia erranbat edo bertze edo zonbait eregertaturik, paso ! Baina hoin-bertze ? Funtsean berak erehainbertzetaraino harritu di-tazke, nun kolejio etalizeoetako pastoral kontseiluakhautatu duen bere urteko go-goetatzat : kontsumo ikaraga-rria gure mendean.Ez dute xehetasun handirikeman beren gogoetaz, bainanegintza hor izan da, eta denekikusi dute. Aterbe jostalekuaren erdian, kartoi metabat eta kolejioko murru paretahandi batean, hedagailu ali-male bat, puxkak dil indanzoatzila. Zortzi egun hor egonondoan, gelditzen zirenak, es-kolako haurren aitamen ba-tzordeak antolaturik, saldu be-har zituzten, eskolaren pes-takari egin selauru hustebatean, diru horrekin, heldu-den urtean, haurrentzat bi-daiak egiteko.

Zer pentsa egitate hortaz ?Ororen buru gauza baliosa,haurrek ikasten badute, zerden beharra eta soberakina ;behar dena behar dela, bainansoberakina botatzea eta gas-tatzearen hazia direla. Beharda ere aitortu, azken urtehotan eskolak, ainitz elkartekpizturik eta lagundurik ere, lanona egiten duela gazteen ar-gitzeko gure egungo sujet min-bera batzuez, hala nola hon-darkinen berexteaz, urarengora beherez, ondartzen gar-bitzeaz etabar.Horiek hola, ez da erretxadinean johan den batentzat,bere denborarekin konparan-txa bat egin gabe egoitea, or-duan xuhurki edo zuhurki bizibaitzen jendea. Ez ginengoseak egoiten, ez eta bu-luzirik erabiltzen hain segur,bainan ez naiz oroit orduanholako puska metarikgelditzen zenik eskoletan. Ezdut uste ere hondarkinenezeztatzeaz buru haustehandirik bazen, gure baserri-etan hasteko baziren gehiene-tan hortako xoko batzu gisazirenak ; ez zuen uraren ko-tsatzeak nehor beldurtzen, or-duko arrangura etxetaraturaren heltzea baitzen beha-rrordu handienentzat bali-atzeko !Geroztik, bainan ororen buruberrikitan, ez da ainitz mende

erdi bat, geroztik zozietateguzian aiseria eta soberakinasartu dira gure bizian : gauzakmetaka saltokietan, batzuetanez deus batean, oraino errex-tasun gehiago emaiteko gureerosketetan, erretxago baitaerostea kasu emaitea baino !Hola ditazke metatu puskakkolejioan… Noren falta ? Hau-rrena ? Aitamena ? Guremendearena ? Bertze artikulu batek zion ezdugula lurra zozo edo kuia ba-tentzat hartu behar, eta hogoibat elkarte girixtino elga-rretaratu dira talde handibatean (Bertzela bizi) inguru-menaren errespetuari buruz,gure bizimoldeak kanbia ditza-gun. Lehenik uraren partetik,munduan barna miliar bat etaerdi presunek ez dute edatekour onik, eta urik gabe ez dabizir ik. Zer ez l i take e-rraitekorik uraren baliatzeazeta gastatzeaz ?Lurra, ura, airea ! Jainkoakeginak, emaiten dauzku ;baina kreatzaileak bere idurirategin gizonaren eskuetan uztenditu. Horiek denak emaitendizkio gizonari, ez nik uste gi-zon batzueri, bainan gizonguzieri, beraz ez dira nolazpeitgureak. Jainkoaren dohain batdira, guri eskainiak ezxahutzeko, bainan gure on-dokoer pasatzeko. Prestatzebat zauku egina, ordaindu be-har ginukeena bertze jene-razioneri gastatu edo xahutugabe.

Marcel Recalde

6

KULTURA SAILA

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Zenbat aldiz entzun edo irakurri dugu 1848 baino lehen munduguzian bazirela esklaboak, nagusiaren menpean bizi zirenak, erosiak baitzi-ren gauza bat erosten den bezala. Egiazko bahituak. XIX. mendeak askatuditu giza eskubideen izenean.Noiz nahi aipatzen dira giza eskubideak, bainan XX.mendean eta, bereziki,XXI.mendearen hastapen honetan jokatzen dira bahitzaileak, mundu guziannonbait, ahal duten bezala bizi direla bahituak. Ez ditzagun ahantz.

***Jeanne Poisson, marquise de Pompadour (astezkenean, France 2 ga-tean). Ez nuen telefilma hau ikusi lehen emanaldian, duela orain bizpahiruurte. Louis XV. Frantziako erregea Jeanne Poisson emazteaz maiteminduzen eta atxiki zuen hogei urtez, ez baita guti errege batentzat. Afera horie-tan ez bainaiz batere jakintsun ez dezaket erran egiazko historia segitzenduen ala ez.Dena den eskandala izan zen ez zelakotz noblea ohekidea. Haren kontrasartzen dira erregearen seme gehiena eta Versailles-en bizi diren noble gu-ziak. Azpijokoetan jostatzen dira denak. Erregina bakarrik agertzen da juku-trietarik kanpo erakutsiz egiazko jendetasuna. Jauregiak, baratze eta parke,eta jauntziek gizon eta emazteenak lorietan utzi naute.

***Frantziako itzulia : Joan den astean laburzki aipatzen nuen erranez ikusikozela Alpetako lepoek zer erabakiko zuten Contador eta Armstrong-en artekoborrokan. Erabaki dute gaztea zela bietarik hobea. Ez bakarrik Alpetan, bai-nan ere Annecy hiriko aintziraren inguruan, bakarkako etapan Contador-ekerakutsi Con(quis)tador bat zela. Egun, larunbat aratsean, idazten dudalarikene asteroko « Telebixta leihotik », igande goizetan uzten baitut Herria as-tekariaren inprimategian, egun beraz jokatu da Ventoux mendi kaskoan bu-ruratzen zen etapa. Beroa, haizea, malda, horiek guziak behar zituzten ga-raitu txirrindulariek. Borroka gogorra Schleck bi anaien eta Contador - Arms-trong-en artean, jakiteko nor izanen zen hirugarren sailkapen orokorrean.Armstrong izanen da behar den bezala jokatu baita. Azken etapak ez baitugehienetan deus aldatzen Frantziako itzuliaren irabazlea Contador izanenda, bigarren Andy Schleck gaztea, hirugarren Armstrong zaharra bere 37 ur-teekin, ez baita balentria txarra holako baten egiteko duen adinarekin.Anartean Astarloza euskaldunak etapa bat irabazi du eta txaloak merezi ditueta Ventoux mendiko etapa Jaun Manuel Garate-k ereman. Holako deitura-rekin euskal arrazako dela nehork ezin uka. Halere Gerard Holtz kasetaria-rekin ukan duen elkarrizketa ingelesez egina izan da. Egia erran irri karkailaederra jalgi zait.Ikusliar famatu batzuk segitu dute Frantziako itzuliaren etapa bat bederen.Haien artean Errepublikako presidentak eta kirol eta gazteriaren ministroak,Rama Yade andereak.

J.H.

GASTATZEA,BOTATZEA

PIKNIKA GIDALIBURUA

2007an agertu zen piknikaz lehen gidaliburua.Laurent Roux eta Thomas Jaussaud-ekplazaratu berri dute Guide du pique-nique auPays Basque liburuttoaren bigarren edizioa,10.000 aletan argitaratua, 3 eurotan salgai. Liburumunttoa, sakelan edo zakuan errexki eremaitenahal den gisakoa, ainitz argitasun eta aholkurekin,eta bereziki 19 piknika ibilbideren pro-posamenekin. Ibilbide errexak gehienak, zail-xagoak batzu, familiaka gostura egiteko moduandenak. Parabisu ttipi batzuren ezagutza egitekoparada ederra : Guadalupeko ermita Hondarribian, San Markoseko gotor-lekua Errenterian, Hauzeko eihera Xiberoan, Aiako Harriko parkea Oiartzunaldean, Xorroxingo ur-turrustak Erratzun, Oilarandoiko kapera Baigorrin,Errozatepeko Harpea Ezterenzubi aldean, Ahargoko ordokia Barkoxen...Gidaliburu ttipi hori sakelan, ez dugu gehiago toki xarmant horien ezezagutzeko aitzakirik.

BAXENAFARROAKO MUSIKA FESTIBALAK

Egitarau eder batekin heldu zaiku aurtengomusika festibala, musikaldi horren 10. urte-mugakari. Agorri laren 5ean hasiko da,asteazkenez, Ortzaizen, eta agorrilaren 13anbururatuko, ortzegunez, Baigorrin, artetikBidarrain eta Donibane Garazin gaindi ereibilirik. Entzunen dira musika tresnakilakotalde famatu batzu, Les Witches, Sagittarius,La Fasutina ; organista handi batzu ere, Ben-jamin Alard, Vincent Genvrin, Jesus MartinMoro, Rodolf Lutz, Juan Migel Ariztizabal...Mintzaldi, ibilaldi, afari-kontzertu eta organobisitak bertzalde. Huna lehen bi egunetakoegitaraua :Agorrilaren 8an, asteazkenez (17:30),Beñat Zintzo Garmendiak mintzaldi bat es-kainiko du Ortzaizeko Denen Etxea gelan ;gaia : “Sorginkeriaren historia Euskal Herri-an”, artetik Witches taldearen musikaentzunez. Eta aratsean (20:00) talde horrekberak alaituko du Ortzaizeko Mendialde ostatuan eginen den afaria (afari-kontzertua 29 eurotan, Baigorri edo Donibane Garaziko turismo bule-goetan tokiak atxikiz).Agorrilaren 6an, ortze-gunez, 14:30-18:30 Bida-rrain gaindi ibilaldia saiakhobeki ezagutzeko,François Chabot gi-darekin (hitzordua Bida-rraiko Herriko Etxeaitzinean 14:15etan,izenak Baigorriko turismobulegoan aitzinetikemanez). Eta aratsean(19:30) Baigorriko elizanJesus Martin Moro or-ganistaren kontzertua.

10 Urte

Claire Michon

Jesus Martin Moro

EUSKAL MEZAK ETB1-eanHemendik aitzina, euskal mezak berriz ere Euskal Telebis-tako lehen gatean, ETB 1-ean, ikusten ahalko dira, igandegoizeko 10.00etan. Ainitzek atseginez hartuko dute berria,ETB 2-n ez baizezaketen euskal mezarik har.

Uztailaren 31n, ostirala,ETXE MERKATUA Aiherran,Jenofa Bidé ahuntz gasnaegilearen Mendigorria e-txaldean.

Agorrilaren 7an, ostirala,ETXE MERKATUA Alduden,Eztitxu Sabarots fruitu eta erreximent egilearen Alastaetxaldean.

Agorrilaren 14an ostirala, 11. IDOKI FEIRA Ezpeletakomerkatuan.

Urriaren 3an, larunbata, BEHIKIAREN EGUNABehauzen, Jean MichelEtchegarai behi hazlearenXimiania etxaldean.

Jenofa BidéEztitxu Sabarots

IDOKI etxe ekoizleen aurtengo hitzorduak

Page 7: Herria 3018

Etcheverry - Lazcano...........40Ezcurra anaiak......................39Antzara jokoaren aitzakian erebego pilota halere Chilhar haun-diaren trinketean. Patrik Ezcu-rrari azken tanto hura faltatuzaio, menturaz Garazin izanbalitz bestalde joanen zena norkdaki hainbeste baitu hanirabazirik ! Bainan dena emandute laurek eta bat aski baitzen40etarako Herve-Bixenterenaizan da hura, Paxkal urruñarrakbere bigarren apendizgoak aridituelarik hola egiten. Beremailetik etortzea zuen izan errex-ena, Waltariren kontrako hartan,berriz fermutu beharko orai,emeki emeki, besoa eta… burua!Bielle - Ducassou.................40Sorhaitz - Haroçarene..........34Beso buruek ontsa zituzten bestefinalerdi huntako putikoek orok,eta harrapaka jokatu dute haukere beren xantza, Biellen ezkerfilusak eta Ducassouren lan fi-dableak hartuz halere gaina. Altagaltzaleak ere ez direlarik aisebarkatzen duten hetarik.Etcheverry - Lazcano...........40Bielle - Ducassou.................35Santiago bestek hauk denakmerezi zuten Zuraiden. Finalahuntan, hastetik erakutsi duteazken hauk bi bikote bazirelaChilhar trinketean, gogotik gainahartuz berehala Bielle eta Ducas-souk 16-7 eta gero 22 ere baina22tan izan da adostea. Berriz ere33tan ados, orduan balio zuendenenak. Baina irabazleen aha-lak holakoak baitziren, hauekdute ondarrean eremanen auzia.Eta hobe segurki, pilotak ukanbaitu berea aurten ere Zuraiden.

GARATENEAN, SASOILARIAKERE KURIOSAguirre - Jeanots .................50Lambert anaiak.....................37Udan balio du Garateneko trinke-tak. Euskaldun batzuk beharginuke ikusi zenbat interesatuakditugun kanpotiarrak gure trinket,plaza, pilota eta euskarari ere,hau berriz Europako mintzairazaharrenetarik eta jakintsunezerrespetaturik, gutarik zenbaitizpiritu ahulek ez dakitena hori !Goazen partidarat : Lambertarraknausi ziren 32-21taraino. Geroakitu direa, itzuli da partida bestealderat. Baina, biziki gogoki aririkere, zer indarrak enpleatudituzten trinketeko partida baten-dako ? Zer erranen zuenOçafrain batek ?Etcheverry - Lazcano ............?Aguirre - Ezcurra II ................?Huna astelehenean ikus deza-kegun partida pollita, hor berean.

EZPELETANBenesse - St Esteben ..........30Laduche - Arbeletche ..........24Joanden asteko partida jokatu daaski kopuru handian etorri denpubliko baten aitzinean, ahalzutenak itzalean kokatzen zirela,

eguzki minaren gatik. Partidahuntan, gazteak abiatu diraaitzinean, 14 eta 7, bainanxaharragoak gibeletik etorri etaaitzindu ere nausitasun osoz,Benesse on batekin.

XAPELGO NAGUSIKO(FRANTZIA) FINALERDIAK-Senior adinekoak : Azkainda-rrek (Laduche-Berasategui) 30,Baigorriarrek (Palomes-Arambel)20. Saubusse (Larroquet-Lamure) 30, Noizbait (Etcheto-Maitia) 21. Bigarren mailean,Salise (Hiriberhonde-Lamure) 30,Goizeko I (Chamalbide-Monce)26. Airetik (Carricart-Etchegoin)30, Baigorri (Olhagaray-X) 26.Saubrigue (Gabarrus-Gayon) 30,Kapito Harri (Lambert-Daguerre)15.-Junior gaztetan : Baigorri(Guichandut-Tambourin) 30, Avi-ron Baionesa (Philibert-Idiart) 24.Senpere (Huguenart-Olaizola)30, Hendi (Poey-Lassalette) 25.-Kadet-gaztetan : Goizeko I(Mainhaguiet-Çubiat) 30, Mia-rritze BAC (Tellechea-Lafitte) 17.Senpere (Bereterbide-Gichandut)30, Goizeko I (Etchegoin-Chamalbide) 25. Gero, gaz-teenetan : Suertegaray-Jau-reguy 30, Christin-Etcheverry 16.Alcacena-Bascans 30, Larreche-Bideondo 11. Berterretche-Ba-rrenetche 30, Darmendrail-Doy-henart 11. Elgart-Martinez 30,Duhart-Idiart 11. Etcheverria-Cachenaut 30, Ahamendaburu-Lerissa 24. Michelena-Jorajuria30, Iribarne-Ibanez 12.

HEGOALDEAN BEROAK EZ DUPILOTA LOTSATZENXala - Goñi III ........................22Titin - Zubieta .......................12

Cabrerizo - Urberuaga .........22Larralde - Arruti....................13Ermuan ere badu esku huskakarrakasta.Del Rey - Zezilio ...................22Capellan - Merino I...............15Canales de Sierran hau.Irujo - Eulate .........................22Gonzalez - Laskurain...........19

Ongay - Galarza VI ...............22Ibai Perez - Lasa III ..............10Laudion jokatu dira hauk biak.Olaizola I - Otxandorena......22Berasaluze VIII - Mendizabal18

Mendizabal I - Beobide ........22Belloso - Iza..........................12San Leonardon jokatuak.Irujo - Goñi III........................22Gonzalez - Laskurain.............4

Galarza V - Urberuaga .........22Arizola - Zezilio.....................11Hauek ere izan dira, Ordizian.Olaizola I - Apraiz .................22Arretxe II - Otxandorena......16Luzaideko bestetan, Arretxesemek galdu.

Bego

7

ZURAIDEN ANTZARA ETA PILOTA

LEGEZKO ABISU

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN&BONNECAZE-DEBAT

Société d’Avocats inscrite au Barreau deBayonne

Résidence Adour - 4 Rue de Gramont64100 BAYONNE

Tel : 05 59 25 71 00 Fax : 05 59 59 79 62

21 place Charles de Gaulle 64220 ST JEAN PIED DE PORT

E-mail : [email protected]

AVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte sous seing privé en date àGAMARTHE du 10 Juillet 2009, enregis-tré à la SIE de BAYONNE le 22/07/2009Case n°23 Bordereau N°2009/897, il aété constitué un Groupement Agricoled’Exploitation en Commun reconnu par leComité d’Agrément des GAEC présentantles caractéristiques suivantes :

DÉNOMINATION : “BIOK”SIÈGE SOCIAL : “UHARTIA” - 64220

GAMARTHEDURÉE : 99 ans à compter de l’immatri-

culation au RCS de BAYONNE.OBJET SOCIAL : l’exploitation des biens

agricoles apportés ou mis à sa dispositionpar les associés, achetés ou pris à bail parlui, et généralement, toutes activités se ra-ttachant à cet objet, pourvu qu’elles nemodifient pas le caractère civil du groupe-ment, et soient conformes aux textes régis-sant les GAEC.

APPORTS : Apports en nature et ennuméraire pour un total de153.800,00 €uros avec entrée en jouis-sance fixée au 10/07/2009.

CAPITAL SOCIAL : 153.800,00 €urosdivisé en 1.538 parts sociales de100,00 €uros chacune,

CESSIONS DE PARTS : Toute cessionde parts entre associés est libre lorsque leGAEC comprend deux associés. Danstous les autres cas, toute cession de parts,même entre associés, est subordonnée àl’accord unanime des autres associés.

CO-GÉRANCE : Madame Michèle,Valentine BERHOCOIRIGOIN née HIRIGARAY, demeurant à GAMARTHE(64220) - Maison “UHARTIA”, et MonsieurInaki BERHOCOIRIGOIN, demeurant àGAMARTHE (64220) - Maison “UHARTIA”

RCS : La Société sera immatriculée auRegistre du Commerce et des Sociétés deBAYONNE.

Pour avis - La Co-gérance

Cabinet Ch. CAUSSADEAvocat spécialisé en droit des sociétés et

droit commercialBayonne (64100)

LACAZE HubertSARL au capital de 6000 euros

Siège social : Maison Obiloua - 64120BEYRIE SUR JOYEUSE

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privéen date à Bayonne du 28 juillet 2009, il aété constitué une société présentant lescaractèristiques suivantes :

Forme sociale : Société à responsabili-té limitée (à associé unique),

Dénomination sociale : LACAZEHubert,

Siège social : Maison Obiloua, 64120BEYRIE SUR JOYEUSE,

Objet social : Travaux de terrasse-ment, V.R.D., location d’engins avec ousans chauffeur,

Durée de la société : 90 ans à compterde la date de l’immatriculation de laSociété au RCS,

Capital social : 6000 euros,Gérance : Hubert LACAZE, demeurant

Maison Obiloua 64120 BEYRIE SURJOYEUSE, associé unique, assure lagérance pour une durée illimitée.

Immatriculation de la Société au Regis-tre du commerce et des sociétés deBayonne.

Pour avis : La Gérance

Avis de modification

PANDA ONE

Société à responsabil i té l imitéeAu capital de 8000E Siège social 32 alléebernal, 64100 BAYONNE 504958208,RCS Bayonne.

Aux termes d’une assemblée généraleextraordinaire en date du 24/07/09, lesassociés ont décidé de transférer à comp-ter du 01/08/09 le siège social qui était 32allée bernal, 64100 BAYONNE à l’adres-se suivante : CENTRE PROUILLATA, 10RUE SUZANNE GARANX, 64100BAYONNE. L’article 4 des statuts a été,en conséquence, mis à jour.Le dépôt légal sera effectué au registredu commerce et des sociétés de Bayonne

Pour avis et mention,M.VERGEZ David

ESPRIT SERVICES

Société à responsabilité limitéeAu capital de 5 000 euros

Siège social : Villa Yana, 1 Ave des Anglais

64210 BIDART507399525 RCS BAYONNE

Aux termes d’une délibération en datedu 30 JUIN 2009, la collectivité des asso-ciés a pris acte de la démission de lacogérance de Monsieur CEDRIC DYE eta conservé en qualité de gérant uniqueMonsieur GUILLAMAT Christophe quiavait été nommé en date du 18.07.2008.

La Gérance

ESPRIT SERVICES PRO

Société à responsabilité limitéeau capital de 5 000 eurosSiège social : Villa Yana,

1 Ave des Anglais64210 BIDART

507633170 RCS BAYONNE

Aux termes d’une délibération endate du 30 JUIN 2009, la collectivitédes associés a pris acte de la démis-sion de la cogérance de MonsieurCEDRIC DYE et a conservé en quali-té de gérant unique MonsieurGUILLAMAT Christophe qui avait éténommé en date du 25.07.2008.

La Gérance

FRANTZIAKO ITZULIAALBERTO CONTADOR

BIXTAN DA BAINAN ERE ASTARLOZA ETA GARATE...

Aski burrunba handia izan da aurten ere txi-rrindularien Frantziako Itzuli horrekin! Igan-dean bururatu da beraz, Parisen beti bezala.Irabazle, sailkapen nagusian deneri aitzin-durik, Alberto Contador española, duela biurteko hura bera! Nola 26 urte baizik ezdituen, bixtan da ondoko urtetan ere balentriahandiak egiten ahalko dituela errekontruzkanpo segurik... Bigarren, Andy SchleckLuxenburgo herrialdekoa, hau ere goiti aridena, mendian bereziki biziki ona baita! Eta hirugarren Lance Arm-strong amerikanoa, zazpi aldiz irabazle izana, oraino hein batazkar bainan ez denbora batez zuen trenpu harrigarri hartan halere.Ainitz aipatu diren txirrindularietan, Mark Cavendish inglesa, seihaitadaren irabazle, ez baita hori usu aditzen -azkenik Parisekoanda deneri aitzindu - bainan sailkapen nagusian 131. baizik ezhaatik! Bai eta Franco Pellizotti italianoa, oro har patarreri goitihoberena, eta Hushovd norvejiarra, pontukako sailkapenean denerinagusi...Eta euskaldunak beraz? Ez dira batere gaizki heldu, batzuekemaitza hobeak igurikatzen bazituzten ere... Mikel Astarloza izanda denen buru hoberena, mendiko haitada bat ederki irabazi erebaitu eta sailkapen nagusian bururatzen baitu hamekagarren, zon-bait egunez hamar lehenetan izanik... Balentria gaitza egin duenaizan da Juanma Garate irundarra, lehen lehena jalgi dena joandenlarunbateko haitada guziz nekean, Ventoux mendiaren kaskoratheltzeko!Bere aldetik, Egoi Martinez bigarren jalgi da mendietako sailkape-nean eta arras polliki heldu da ere Aimar Zubeldia, 27. sailkapennagusian.Lehen hamarretan, ez da frantses bat baizik, Christophe Le Mevel,eta hamargarren da. 180 txirrindulari ziren Monako-tik abiatzean,156 dira Pariserat heldu direnak...

Juanma Garate loriatua Ventoux mendiaren kaskorat lehen lehena heldurik!

Mikel Astarloza

KANBOARGAZTE BAT

PRESO

Joanden aldiko gaztesarekadan arrastatua izanzen Xan Beyrie kanboarra,Pariserat eremana etaondotik l ibratua. Bainanprokuradoreak dei egin zueneta kanboar gaztea berrizhartu dute eta Fleury-Méro-giseko presondegian sartu.

PRESOENALDEKO

BAZKARIA

Baigorriko bestakari,aitzineko urtetan bezala,Lagundu elkarteak presoenaldeko bazkari bat anto-latzen du, agorrilaren 2anigandearekin. Hitzorduaemana zauzue, Bixentanean,eguerditan.

Lagundu elkartea.

HAIZE BERRIKO ASTEARTEAKAgorrilaren 4ean, Iñaki Berhocoirigoin gamartiar gazteak berelekukotasuna ekarriko du Europan gaindi bizikletez egin duen itzuli-az, Izuran, Haize Berri kulturetxean, astearte aratseko 8.30etan.Deneri idekia, urririk.

Txaro Goikolea, lehendakariEAJ-PNBko azken Herrialde Biltzarrak aho batezbozkatu du Txaro Goikolearen alde, Ipar BuruBatzarreko Lehendakari izaiteko. Mugazgaindikoproiektu ezberdinen koordinatzaile, TxaroGoikolea, Angelun bizi da. Ekaineko azkenEuropako hauteskundeen Euskadi Europako ze-rrendakide izan da. Txaro Goikolea, aspalditikEAJ-PNBko militante aktiboa da. Bere lehenta-suna : “ talde lana indartzea jarraitzeko Europakohauteskundeetan abiatu dinamika eta irabazikonfiantsarekin ”.

Zoé Bray

Page 8: Herria 3018

8

-Igande arte, Baionako bestak-Ortzegunean, feria eguna Donibane Garazin.-Ortzegunean (20.00), Hazparnen, misionesten kaperan, Mihakan kantaldia.-Ortzegunean (21.00), Ezpeletan, herriko plazan, euskal dantzak Ezpela taldearekin.-Ortzegunean (21.00), Miarritzen, Santa Eugenia elizan, gitarra kontzertua.-Ortzegunean (21.15), Donibane Lohizuneko elizan, Arin elkarteko koroa, Kantiruki eta Lau Buru.-Ortzegunean (21.15), Bidarten, behi lasterrak Uhabiako kirolzelaian.-Ortzegunean (21.30), Azkainen, Xurio plazan, euskal-dantzak Airoski taldearekin.-Ortzegunean (21.30), Senperen, herriko plazan, indar-jokoak.-Ortzegunean (21.30), Saran, euskal kantuak Santa Katalina kaperan.-Ortziralean (19.00), Angelun, Amodio-Gela auzoaldean, eta Bastidan, herriko arkupetan, etxetako ekoizpenen merkatua.-Ortziralean (21.00), Donapaleun, euskal dantzak merkatuko plazan.-Ortziralean (21.30), Hendaian, euskal indar-jokoak Gaztelu-Zahar pilota plazan.-Ortziralean, Aiherran, Mendigorria etxaldean, Idoki-ren etxe merkatua-Ortziralean eta larunbatean, Garruzeko feriak, Britxi.-Asteburu guzian, herriko bestak Ezpeletan, Baigorrin, Beran eta Mehainen-Larunbatean, Azkainen, etxetako ekoizpenen merkatua.-Larunbatean, Maulen, feria eguna.

-Larunbat goizean, Getarian, zaharki-merkatua.-Larunbatean (11.00), Bidarten, Bidarten Kantuz.-Larunbatean (16.00), Donibane Lohizunen, Teink lehiaketaren porturat heltzea. -Larunbatean (20.00), Urruñan, Atun-Besta pilota plazan.-Igandean, zaharki-merkatua Bidarten, herriko etxe aitzinean, bai eta Ziburun, Untxin auzoaldean.-Igandean, kermeza Hendaian eta Urruñan.-Igandean (11.15), Ziburun, Posta aitzineko plazan, euskal dantzak Bixintxo taldearekin.-Igandean (11.15), Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean, Espainiako dantzak, Katixa bere lagunekin.-Igandean (15.30), Alozen, Xuberoko pastorala, “ Belhagileen trajeria”, bigarren emanaldia.-Igandean (17.00), Ainhoako elizan, kontzertua Ponposa hirukotearekin.-Igandean (19.15), Miarritzen, hiriko harmoniaren kontzertua Santa Eugenia plazan. -Igandean (20.00), Azkainen, Atun-Besta Bil-Toki gelan.-Igandean (21.00), Kanboko L’Aiglon zinegelan, Koldo Amestoy ipuin kondalari.-Igandean (21.00), Donibane Garaziko elizan, Izarrak taldearen kontzertua-Igandean (21.30), behi lasterrak Senperen eta Donibane Lohizuneko Erromardi auzoaldean.

ITZULIÑO BATKROAZIAN GAINDIEz du hain aspaldi, joanden maiatzeko ixtorioa da, hemen be rean kondatu dugu Albania ari dela Europa batuan sartu nahiz eta lehentxago gauza bera errana gi-nuen Islanda herrialdeaz. Bada haatik beste herrialde bat Europa batuan sartzeko solasetan aise aitzinatuago izan behar dena eta hori da Kroazia. Luzaz izana alde bat desegin zen Jugoslabia delakoaren zati bat eta bere gain jarria duela 18 urte. Ainitzek arrunt arrotza dukegu haatik Kroazia hori, nahiz ez den baitezpada hain urrun, Italiatik hor berean.Eremuz ez da handi-handia, 56.594 kilometro karratu, heldu baita Frantziak baino hamar aldiz gutiago bainan kasik Euskal-Herri osoak baino hiru aldiz gehiago. Mapa edo karta batean, iduri du halako sarde bat edo berdin zaldi perra bat... Es-kualde bat Alpetako mendi le rroaren haindiko puntan, beste bat Adriatika itsasoa-ren hegiz-hegi. Jaz egin kondaketaren arabera, 4.491.000 biztanle dauzka, eremu arau Euskal-Herriak baino aise gutiago...

KATOLIKO AINITZJende gehienak berenaz kroaziarrak dira, % 90 gauza guti eskas. Serbiarrak % 4 edo 5 tirahala, denboran gehiago zirelarik, ainitzek lekuak hustuak Kroazia bere gain jartzearekin gertatu ziren nahasmenduen ondotik...Mintzaira erabiliena kroaziarra da, Serbian eta Montenegron mintzatzen dena-ren eite handikoa, hor gaindi denek elgar untsa konprenitzen batere itzultzailerik gabe... Idazteko, latinetik heldu diren hizkiak erabiltzen dituzte, guk bezala. Berezi-tasun bat Adriatika bazterreko Istria probintzian haatik, hor jende ainitz italianoz ari dira eta funtsean eskualde hortan italianoak ofizialtasuna segurtatua dauka.Erlisionez, gehienak katoliko ekarriak dira, % 87 nunbait han. Gaineratikoak girix-tino ortodokzoak eta zonbaitzu, arras guti, musulmanoak.

ERDI-AROKOTZAT...Orai Kroazia deitzen dugun eskualde horren parte handiena hartzen zuen erresuma bat bazen hor muntatua Erdi-Arokotzat. Geroztik, izan da go-ra-behera frango, ez gira xehetasu-netan biziki sartuko. Dugun erran zati bat Hungariari lotua egona dela luzaz eta luzaz, itsas-aldeko Dalmazia al-diz lau mendez segurik Veneziari, hau bere gain zagolarik. Geroxago, Dalmazia hori bera Austriari josia. Be-hin, Napoleon-ek ere nahi ukan zuen xoko hori menperatu bainan ixtorio horrek etzuen iraun lau edo bost urte baizik... 14-eko gerlatik landa sortu zen Jugo-

slabia, sei herrialde batetaratuz, bakoitxak hein bat autonomia begiratuz, eta he-rrialde horietarik batto izanki preseski Kroazia. 1941-ean haatik, bazterrak nahasi ziren eta Kroazia hortan Hitler-en aldekoek hartu zituzten gider guziak beren esku, itsas-hegiko zatiño bat utziz Italiari, Mussolini ere beren adixkidea zutela. Gerla bururatzean, berriz xutik jarri zen Jusgoslabia bainan komunixten legepean, Tito marexala denen aitzindari. Duela hogoi urte, batasun hori dena inarrosia izan zen eta dena barreatu... Geroztik da Kroazia osoki bere gain, haste hartan, bizpahiru urtez, giroa aski minbera izanik, dena zalaparta eta guduka...

ONDARE MIRESGARRIA

Europa batuan sartu nahi gorria den Kroazia hori turismoari zabal zabala idekirik dago. Oldar hori, jadanik doi bat abiatua komunixten denboran, ainitz azkartua da geroztik eta urtetik urterat azkartzen ari...Egia erran, turismoaren sail hor-tan badu bere esku gaitzeko jokoa! Alde batetik, biziki bazter ederrak, arraroak, miresgarriak, bai itsas hegian eta bai ere mendi alderat... Toki famatuenetarik, Dubrovnik, denek Adriatika alde hortako perla xoragarria deitzen dutena. Bazte-rrak begien lilluragarri beraz bainan bada besterik ere hor gaindi: zernahi eraikin zahar, eliza eta jauregi, his-toria luze baten lekuko, beti kultura desberdin askoren bidejunta batean bezala izana den eskualde hortan... Ondare paregabea zinez, arrakasta ere araberakoa nahitez! Muslaria

Gehexan Pontto

HAMALAU ZIRENAzkenean, Euskal Autonomia Erkidegoko lau apezpikuek elgarretaturik eman dute meza bat Gasteizeko katedralean Franco-ren soldadoek tirokatu zituzten hamalau apez euskaldunen arimentzat. Azkenean !Iratzeder olerkariak zion bezala, soldadoak etorri zirela «Jainkoaren amodioz jazartzerat apezeri», orduko eliza ixilik egon zen frankisten alde zelakoan. Kasik hiru laurden menderen buruan Gasteizko apezpikuak bere predikuan barkamena galdegin die Jainkoari eta apez anaieri hain luzaz ixilik egonik, eta beraz «egiari, justiziari eta karitateari huts eginez».Hamalau ziren. Noiz dohatsuen artean ezarriko ditu Eliza sainduak ?

Itsas-bazter xoragarriak

Rab ugarteko plaza bat…

Ugarte hau gizonen “gulag” edo presondegi izana gerla zuten urteetan

Ederki iragan da joanden ibiakoitzean Bidarraiko mendietan gaindi Baztandarrak elkar-teak antolatutako II. Mendi Maratoia, aro ezinago on batekin lasterkarientzat. 224 mara-toilarik emana zuten izena, zenbaitzu urrunekoak, bainan azken mementoan batzuk ez dira etorri ahal izan eta 211 lasterkari dira mendian gora abiatu herriko plazatik goizeko 7etan, freskuran. 189k bururatu dute 42,195 km-ko lasterkaldi gogor hori, lehenak 4:21’ emanik (jazko irabazdunak baino 38 minutu gutiago), azkenak 9:27’.Huna emaitzak : 1. Aritz Kortabarria (Arrasate) 4:21’, fresko freskoa helmugaratu dena, doi doia Iparlako joan-jina baizik ez balu egin bezala - 2. Jean Laxague (Mithiriña, Baz-tandarrak, jazko irabazlea) 4:40’ - 3. Sebastien Lefebvre (Parise aldekoa) 4:44’ - 4. Bruno Bareilles (Lurde) 4:46’ - 5. Julien Jorro (Tarbe) 4:48’ - 6. Claude Escots (Irisarri, Baztandarrak) 4:50’ - 7. Bernat Gil i Ventura (Bartzelona) 4:52’ - 8. Beñat Saint Jean (Sara Korrika) 4:55’ - 9. Christophe Diedrich (Ares) 4:57’ - 10. Regis Mendibil (Baigorri, Baztandarrak) 5:15’.Emazteetan : 1. Marie Pierre Larroude (Baiona) 6:15’ - 2. Emmanuelle Brothier-Mouret (Tolosa aldekoa) 6:17’ - 3. Nathalie Olasagasti (St Gaudens) 6:27’. Gazte hoberena : Peio Coscarat Baigorri Xihiteikoa, 6:05’.Egun osoan izan da animazione trinket inguruan, guziek preziatu duten bazkari on ba-tekin, trinketaren bete bazkaltiar, bazterrak alaitzeko hor zirela Garaziko trikitilariak eta arratsari buruz Holako taldea.

Ipar Euskal Herriko II. Mendi Maratoia

Marie Pierre Larroude, Beñat Berhouet Bidarraiko auzapeza, Aritz Kortabarria