herria 3050

16
HERRIA : Ikastola guziek egun berean zabalduko di- tuztea ateak aurten ? R. E. : Joan den urtean be- zala, ikastola guziek ber egunean idekiko dituzte ateak, apirilaren hamarra hautatu dugu, hain segur ere goizeko hamarretatik eguerdi arte. Ikastola eta imerzioko erakaskuntzak interesatzen dituen guziek izanen dute parada memen- to hortan ikastolen ezagu- tzeko : andereñoekin, bu- rrasoekin edo laguntzailekin mintzatzeko memento ezin hobea izanen da. H : Zenbat ikastola badira aurten iparraldean ? R.E. : Aurten kondatzen ditugu 27 ikastola denetara, ama ikastoletarik hasi eta lizeo- raino ; baina heldu den sartzean berean bi ikastola berri zabalduko dira, batto Itsasun eta bestea Lekorne/Mendiondon, Gerezieta auzoan. Heldu baita heldu den sartzean 29 ikastola kondatuko dituela iparraldeak. H : Hain zuzen baitiozu bi ikastola irekiko direla sartzean, ez baitira oraino zabalik, hauetara interesatuak liratekeen burra- soek nola ezagutuko dituzte ? R. E. : Bi herri horietako burrasoek aldi bat baino gehiagotan bilkura publikoak eginak dituzte negu huntan, guziz idekiak, bilkura horien kari hartu dituzte burrasoen engaia- menduak. Pentsatzen ari diren burrasoek Seaska uebgunean aurkituko dituzte burraso horien erreferentziak zuzeneko harremanetan sartzeko. H : Emaiten dituzun xifre horiek erakusten dute ikastolak orain urrats biziagoan goiti doazela ; zerk egiten du hori ? R.E. : Uste dut arrazoinak desberdinak di- rela, ikastola batzuek aparteko arrakasta bil- tzen dute, nonbrean goiti joanez ttikiegi dira zenbait urte barne, holakotan bi aterabide ditugu :ikastola bera handitzen dugu, edo entseiatzen gira aldeko herri batean beste ikastetxe bat eraikiarazten ; hori bera pasa- tuko da Kanbon. Kanboko ikastola azkarki emendatu baita, Itsasun  beste ama ikastola bat zabaltzearekin, Itsasu, Ezpeleta eta Lu- husoko burrasoek parada izanen dute hor berean Itsasun beren haurrak eskolaratzeko, ez dira behartuak izanen Kanboraino joaitera. Kanboko ikastolak haur gutixagorekin zer- bitzu hobea eskainiko du. H : Ez ote zen gisa bereko zerbait gertatu Hazparnen berriki ? R.E. : Hori bera, Hazparneko ikastola  ttikiegi izaitera ari zen eta Arberuako eskualdeko burrasoentzat ikastola bat ideki dugu Dona- martirin, duela jada bi urte ; orai Gerezietakoa idekitzearekin  piska bat arintzen segituko du Hazparneko ikastolak eta antolaketa errexa- goa izanen du. H : Ez dea beldurtzerik Hazparnekoa so- bera hustuko dela ? R.E. : Gauza horiek neurtu ditugu behin eta berriz zenbakieri zorrozki so eginez. Pentsa- tzen dugu gaur ditugun xifrekin Hazparne be- reko burrasoak errexkiago hurbilduko direla oraino, eta ikastolak elgarri hurbil izanik ere konkurrentziarik ez dela izanen elgarren ar- tean, eta denak garatzen ahalko direla. H : Entzuten da erraiten haurrak ikastolan sartzearekin burrasoak ere ikastolan sar- tzen direla. Beti egia dea hori ? R.E. : Dudarik  batere gabe. Egia da ikas- toletan eskatzen diegula burrasoeri parte hartze handi bat : behar da maiz pesta zerbait antolatu, taloak egin  edo esku kolpe bat eman, burrasoen inplikazioa beharrezkoa da lehen bezala orai ere ; inplikazio horrek ba du ondorio bat paregabea : burrasoek guru- tzatzearekin elgar ezagutzen dute, elkartasun bat gaitza sortzen da, burrasoak ekipo batean senditzen dira, bizi sozial arras aberatsagoa bizitzen dute. 2010eko Apirilaren 1ekoa - 1er avril 2010     - 1,15 E - N° 3050- ISSN 0767-7643 Pazko goiz balitz martxoz ez balitz (erran xaharra) Primadera honek gerezion- doak lore xuritan emaiten dizkigularik, hona non go- mita egina zaigun ikastolak bisitatzeko apirilaren ha- marrean, larunbat goizean. Andereño eta erakaslek denak ezin hobeki prest ezarriko dituzte, burraso gazteei argitasun guziak emaiteko. Ikastola bisitatu, frankotan haurrak ikusi eta entzun, pare bat ber- tsu, kantu edo zketxa bat ontzen ; beste burrasoak ezagutu eta hurrupaldi bat partekatu. Aste honetako HERRIAk beti kuriospin- terdi, galde zenbaitzu egin dizkio Ikastoletako Ramuntxo Etxeberriri. Ikastolek ateak zabalik apirilaren hamarrean

Upload: 8probintziak

Post on 08-Mar-2016

280 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Herria 3050

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3050

HERRIA  :  Ikastola  guziek egun berean zabalduko di­tuztea ateak aurten ?R. E. : Joan den urtean be­zala,  ikastola  guziek  ber egunean  idekiko  dituzte ateak,  apirilaren  hamarra hautatu  dugu,  hain  segur ere  goizeko  hamarretatik eguerdi  arte.  Ikastola  eta imerzioko  erakaskuntzak interesatzen  dituen  guziek izanen dute parada memen­to  hortan  ikastolen  ezagu­tzeko  :  andereñoekin,  bu­rrasoekin edo laguntzailekin mintzatzeko  memento  ezin hobea izanen da.H : Zenbat  ikastola badira aurten iparraldean ?R.E.  :  Aurten  kondatzen  ditugu  27  ikastola denetara,  ama  ikastoletarik  hasi  eta  lizeo­raino  ;  baina  heldu  den  sartzean  berean  bi ikastola  berri  zabalduko  dira,  batto  Itsasun eta  bestea  Lekorne/Mendiondon,  Gerezieta auzoan.  Heldu  baita  heldu  den  sartzean  29 ikastola kondatuko dituela iparraldeak.H : Hain zuzen baitiozu bi ikastola irekiko direla  sartzean,  ez  baitira  oraino  zabalik, hauetara  interesatuak  liratekeen  burra­soek nola ezagutuko dituzte ?R. E.  : Bi  herri  horietako burrasoek aldi bat baino  gehiagotan  bilkura  publikoak  eginak dituzte  negu  huntan,  guziz  idekiak,  bilkura horien  kari  hartu  dituzte  burrasoen  engaia­menduak.  Pentsatzen  ari  diren  burrasoek Seaska uebgunean aurkituko dituzte burraso horien erreferentziak zuzeneko harremanetan sartzeko.H : Emaiten dituzun xifre horiek erakusten dute ikastolak orain urrats biziagoan goiti doazela ; zerk egiten du hori ?R.E.  :  Uste  dut  arrazoinak  desberdinak  di­rela,  ikastola batzuek aparteko arrakasta bil­tzen dute, nonbrean goiti  joanez ttikiegi dira zenbait  urte  barne,  holakotan  bi  aterabide ditugu  :ikastola  bera  handitzen  dugu,  edo entseiatzen  gira  aldeko  herri  batean  beste ikastetxe  bat  eraikiarazten  ;  hori  bera  pasa­tuko  da  Kanbon.  Kanboko  ikastola  azkarki emendatu baita, Itsasun  beste ama ikastola bat  zabaltzearekin,  Itsasu,  Ezpeleta  eta  Lu­husoko  burrasoek  parada  izanen  dute  hor berean Itsasun beren haurrak eskolaratzeko, 

ez dira behartuak izanen Kanboraino joaitera. Kanboko  ikastolak  haur  gutixagorekin  zer­bitzu hobea eskainiko du.H : Ez ote zen gisa bereko zerbait gertatu Hazparnen berriki ?R.E. : Hori bera, Hazparneko ikastola  ttikiegi izaitera  ari  zen  eta  Arberuako  eskualdeko burrasoentzat  ikastola bat  ideki dugu Dona­martirin, duela jada bi urte ; orai Gerezietakoa idekitzearekin  piska bat arintzen segituko du Hazparneko  ikastolak  eta  antolaketa  errexa­goa izanen du.H  :  Ez  dea  beldurtzerik  Hazparnekoa  so­bera hustuko dela ?R.E.  : Gauza horiek neurtu ditugu behin eta berriz zenbakieri zorrozki so eginez. Pentsa­tzen dugu gaur ditugun xifrekin Hazparne be­reko  burrasoak  errexkiago  hurbilduko  direla oraino, eta  ikastolak elgarri  hurbil  izanik ere konkurrentziarik  ez  dela  izanen  elgarren  ar­tean, eta denak garatzen ahalko direla.H : Entzuten da erraiten haurrak ikastolan sartzearekin  burrasoak  ere  ikastolan  sar­tzen direla. Beti egia dea hori ?R.E.  :  Dudarik    batere  gabe.  Egia  da  ikas­toletan  eskatzen  diegula  burrasoeri  parte hartze handi bat : behar da maiz pesta zerbait antolatu,  taloak  egin    edo  esku  kolpe  bat eman, burrasoen inplikazioa beharrezkoa da lehen  bezala  orai  ere  ;  inplikazio  horrek  ba du ondorio bat paregabea : burrasoek guru­tzatzearekin elgar ezagutzen dute, elkartasun bat gaitza sortzen da, burrasoak ekipo batean senditzen dira, bizi sozial arras aberatsagoa bizitzen dute.

2010eko Apirilaren 1ekoa ­  1er avril 2010     ­ 1,15 E ­ N° 3050­  ISSN 0767­7643

Pazko goiz balitzmartxoz ez balitz(erran xaharra)

Primadera honek gerezion­doak lore xuritan emaiten dizkigularik, hona non go­mita egina zaigun ikastolak 

bisitatzeko apirilaren ha­marrean, larunbat goizean. 

Andereño eta erakaslek denak ezin hobeki prest ezarriko dituzte, burraso gazteei argitasun guziak 

emaiteko. Ikastola bisitatu, frankotan haurrak ikusi 

eta entzun, pare bat ber­tsu, kantu edo zketxa bat ontzen ; beste burrasoak 

ezagutu eta hurrupaldi bat partekatu. Aste honetako  HERRIAk beti kuriospin­

terdi, galde zenbaitzu egin dizkio Ikastoletako  

Ramuntxo Etxeberriri. 

Ikastolek ateak zabalik apirilaren hamarrean

Page 2: Herria 3050

Gure Hitza

argiki mintzoArgiki mintzatu da Jouanno andere ministroa joan den egunean jakin duelarik « Taxe Carbonne » delakoa baztertu zutela Errepublikako presidentak eta lehen ministroak erranez Europako herrialdeek behar dutela aho batez « Taxe Carbone » horren alde erabakia hartu eta ez bakarrik Frantziak.Ez bakarrik argiki bainan ere garbiki mintzatu da Jouanno anderea erranez « Medef » delakoaren  ildotik  joan  zirela  eta  Europak  behar  balinbadu  erabakia  hartu  santa sekulan (sine die) ez zela holako deliberorik hartuko eta jendaldearen parte haundi batek hala nola hautetsiek ez dutela ulertu zein garrantzi haundikoa den ekologia.Ez da ixilik egon ez eta ere kargua utzi, erakusten duela « Norbait » dela.

Mundu zabalean

Pazko-liliakIgandean  dugu  beraz  Pazko.  Eliza­bes­ta  handia.  Jesus  piztu  zela  oroitarazten daukuna.  Udaberria hor dela ere oroitara­ziz. Pazko­lili xume pollitak lekuko. Artetik erraiteko,  hiritar  haur  ainitzek  ez  dukete Jesus  biziki  ezagutzen  eta  badakitea  az­kenean  udaberria  ere  zer  den?  Berrikitan haur  horietarik  batzuen  artean  akulatu ikerketa  batek  hauxe  du  alabainan  sala­tzen: Pazko dela arroltze­biltzearen besta edo  bestenaz  xokoletarena!  Hots,  haur horiek  badakite  kasik  xutik  joan  orduko saltegi handi horietako erreklama batzuen berri, telebixtak ere hoin nasaiki zabaltzen­eta gauza berak… Bainan guk premiatsuak dauzkagun asko arras arrotzak dituzte… Hau  besterik  da  bainan  Pazko  aipatzean gogorat  heldu  zaukuna  da  haatik:  lehen, eta ez hain aspaldi, gure baserrietan segu­rik, Pazkoz estreinatzen ziren udako arropa berriak,  Pazko  eguneko  mezarat  joaiteko ezartzen  zirenak.  Gisa  berean  Omiasain­duz negukoak. Orai, ez da holakorik biziki aditzen… Horiek hola, Pazkok ekartzen du ainitz mu­gimendu ez  idurika. Kanpotiar  frango gu­tarterat jiten da. Batzuk, udako oporraldia dute  jadanik  gogoan  eta  orduko  toki  bat arrastatu nahi. Arrastatu edo bederen be­gistatu… 

Pazkoz  ospatzen  da  ere  Aberri­Eguna. Euskal­Herriaren  berritze  bat  bezala  go­goan. Berpizte bat nolazpait. Haste hartan, hortako  zuten  Pazko  eguna  berexi  omen. Pazkokari, hori untsa heldu zela… Betiko arrangurak hor daude bixtan da, eta oroz gainetik  Euskal­Herri  euskaldunago  ba­tena!Beste ainitz hitzordu bada egun hotan: Xin­gar feria Baionan, Erdi­Arokotzat ja egiten zena,  zaharki­feriak Arrangoitzen eta Mia­rritzen, arrakasta handia dutenak, Idazleen Biltzarra  Saran,  euskal  kulturaren  besta paregabea  zinez,  muslarien  egun  handia Donazaharren,  museko  xapelgo  nagusia­ren bururapen guziz aipagarria… Kontzer­tu  eder  bat  Donibane  Lohizuneko  elizan, besta herrikoi bat, biziki goxoa eta laketa, Ziburuko Mariñela auzoaldean…  Bai,  izanen da mugimendu Pazkokari. Eta oraino gehiago aroa ere gisa hartakoa iza­nez. Agian,  hodei  guzien  artetik  ere,  zeru  argi bat  ikusiko dugu. Eta hodeiak aipatzeare­kin,  ez  ditugu  bakarrik  gogoan  zerua  es­taltzen ahal duten horiek. Beste frango ere baita, gutien ustean hor ditugunak eta ezin aise haizatuak…

Janbattitt Dirassar  

Gehexan Pontto

• Moskun, Errusiako hiri­nagusian, zinez izigarria  gertatu  da  astelehen  goizean. Hiru oren  laurden barne, metro delakoa­ren bi geltokitan, zernahi  jende bazelarik han  ibilki, bi atentatu  ikaragarri  izan dira. Orotarat, 38 hil eta 65 kolpatu. Bazter gu­zietarik  izan  da  ainitz  salaketa,  holakoak 

ezin  onetsiak  baino  ezin  onetsiagoak  di­rela. Bainan nor atrebitu da holako atenta­tuen egiterat ? Erruso polizaren arabera, bi emazte, beren buruaz etsia zutenak eta lehergailuak  ezarriak  beren  arropetan... Bainan nork manaturik ? Ainitzen gostuko ixlamista  talde batzuk orobat, hain segur Kaukasio aldekoak direnak...

•  Tuberkulosia  eritasuna  gaitz  izigarria dago oraino munduan, arras desberdina izanik  ere  herritik  herrira.  Badira  oraino hamar miliun jende gaitz hortaz joak dire­nak urtetik urtera eta bi miliun eri hortarik hiltzen direnak urtean. Bixtan da herri be­rak direla beti gaitz hortaz joak, hala­nola Xina,  India, Errusia, Georgia, Saharaldea eta  Australia.  Hiesa  edo  Sidaren  birusa dutenak irriskutsuago dira besteak baino, baina  sobera  gostatzen  dira  holako  eri­tasunen  zoinuak  gosetea  eta  ezinbizia duten eskualdeetan pobreziaren gatik.

•    Haurren  bortxazko  ezkontzak  ere gero  eta  gutiago  onetsiak  dira  Yemen ekialdekoa  bezalako  herrietan.  Preseski, manifestatzen  ibili dira emazteak ehunka hango toki batzuetan Sanaako parlamen­tuaren  jauregi aitzinean holako protestak eginez. Badute bai legea han debekatzen duena 17 urtez peko haurren ezkontaraz­tea baina hori  ez da aplikatua, badituzte 8  urteko  haurrak  ezkontzera  bortxatuak eta frango hiltzen direnak ere holako tra­tatzeekin.

•  Zimbabwe  herrian  ez  da  deus  berririk herri  hori  menpean  daukan  Robert  Mu­gabe diktadorearekin. Hunek 86 urte egin ditu  eta  bozetan  berriz  presentatu  gogo du « nahi badute ». Funtsean ez dute boz horietarik  deus  igurikatzen  herritarrek, baitakite  jukutrian eta  indarkerian eginen direla. Badute hamar urte ez direla beren krisiatik  ateratzen.  Mugabek  badu  bere lehen ministro Morgan Tsvangiraiekin ba­

tasunezko gobernu bat egina baina ez di­take gisa guziz hortik deusik atera. Anar­tean badute diamante mina edo mehatze bat aurkitua bainan hartarik abilenak dira aberasten eta ez herria. Eskolarik ere ez dute,  erraitekorik,  goizetan  dira  bakarrik erakasle batzu ahal dutenaren erakasten ari,  « haurrek ez ditzaten bederen denak ahantz » dioten bezala. Hori da herri gaixo horren planta.

• Estadu Batuetan osasun asurantzaren auzia  irabazi du Barak Obama demokra­tak,  gutiz  bada  gutiz,  eta  sinatua  ere  da erreformatze garrantzitsu hori. Etxezurian Amerikarentzat egun berri batzueri buruz­ko aro berri baten menturakoa daukatena presidentaren aldekoek. Denbora berean ez dute hori denek arras iretsia eta beren gogoan daude errepublikano alderdikoak, helduden azaroan izan beharrak dituzten bozen menturan.

•  Haitin,  joanden  urtarrilaren  12ko  lurri­kara  izigarri horren ondotik  (220.000 hil), xutik ezarri baitzuten herri  horren aldeko Amerikarren  laguntza,  huna  preseski George Bush eta Bill Clinton bi president ohiak izan zaizkiela Haiti hortan atxikimen­duzko bisita banaren egiten.

• Israel nazioa begitan hartua dute gero­ta­gehiago  araba  musulmano  herriek, bereziki  judu  horiek  Palestinan  eta  Gaza aldean  deramaten  politika  oihesaren  ga­tik, gero eta gogorrago baiteramate   be­ren  nausitasun  saila  iguzkialde  hortan, beste nazioek, eta lehenik Amerikak, nahi luketelarik  bakezko  bide  bat  hartu,  bai juduena  eta  bai  arabeena  errespetatuz. Beraz Mauritania horrek horiek ikusiz bere juduekilako  harremanak  gelditu  ditu  eta gelditu osoki eta betiko, erran duenaz.

• Niger eta Tchad herriek arras urte txarra izan dute joan den hori eta gosete lazgarri batez  mehatxatuak  dira  zazpi  miliun  eta erdi bizitzaile bederen. Euri eskasiak egin du  hor  aitzineko  urtean  baino  %  30  bihi bildu dutela gutiago,  izigarriko ondorioe­kin  :  ur­ziloak  hutsak,  herriak  husten  ari, jendea  ihesi  joanki  herritik  edo  bakotxa bere  alde,  janaria  eskas  saltegietan  eta janeskasiaren ondoriozko flakezia eta eri­tasunak.

•  Al  Qaidako  Ben  Laden  beldurgarriak bere  mehatxuak  baditu  beti  ekialde  har­tan, amerikanoeri buruz bereziki aldi hun­tan. Azken hauk badizkiote Al Qaida horri beren  Khaled  Cheikh  talde  terroristeko batzu bahituak joanden irailaren hamekaz geroztik.  Preseski,  hauetaz  egiten  diete Ben  Ladentiarrek  mehatxuak,  araba  den gutienik hiltzera kondenatzen badute, be­rek ere hainbat amerikano hilen dituztela.

• Holandak ere baderama drogaki nego­zio  zikinen  kontrako  gudua  beti  aitzina. Azkenik, diruzko gaztigu garratzak eman ditu bere lurrean Holanda horrek dauzkan droga  negozio  haundi  bati,  bereziki  bel­gikar eta frantses erosle batzuekin dituen aferen gatik, Middelburgeko tribunalak ja­kinarazi duen bezala.

• Venezuela herriak, Ameriketan, elektri­ka eskasiaren arazoak edo problemak ba­ditu eta Hugo Chavezen herri hortan neu­rri  batzu  ere  hartu  behar  dituztela  e rran dute.  Hasteko  ta  bat,  huna  orai  berean hartu  duten  erabakia  :  ekonomiak  egin beharrez beraz, deliberoa hartu dute Aste Saindu huntan guzian argiak hil beharko dituztela  herrian,  eta  mozturak  bederen egin aldizka. 

Zaurituak salbatu behar...

2

Page 3: Herria 3050

Han eta HeMen

Euskaltzaindia Sarako XXVII. Idazleen Biltzarreanapirilaren 5ean, astelehenean

Nobedadeak:Kantikak

Egilea: Gratien Adema “Zaldubi”Paratzailea: Henri Duhau

Prediku zenbaitEgilea: Gratien Adema “Zaldubi”

Paratzailea: Henri DuhauJesü Kristen Imitazionea

Itzultzailea: Martin MaisterPrestatzailea: Jean-Louis DavantBirjinia, edo donceil christaba

Paratzailea: Jose Antonio MujikaErlea - 2

Zuzendaria: Bernardo Atxaga

www.euskaltzaindia.net

laguntzailea

HERRIA 2010 :Maquetación 1 23/03/10 14:32 Página 1

Apirilaren 5ean iraganen da ohiko Idazleen Biltzarra Saran, Bazko astelehenez, tokiko turismo bulegoak eta Euskal kultur erakun­deak antolaturik (10.00­19.00). Eñaut Etxa­mendi kantari­idazlea eta Alexandre de la Cerda idazle­irratilaria dira aurtengo Biltzar Saridunak. Beren bizi guziko  ibilbide abe­ratsa da gisa hortan omenduko Saran, as­telehen eguerditan. Hori baino lehenago haatik (11.00) Eusko Ikaskuntzak  burtsak  emango  dizkie  10 ikerle gazteri : Michael Alcibar (Daniel Lan­darten  “Bai  ala  ez”  eta  “Ama”  antzerkien analisi  kritikoa),  Maider  Bedaxagar  (Erga­tibitatea  eta  euskara),  Isabelle  Duguine (Hizkuntzen  aprendizgoa  eta  elebitasun goiztiarra),  Maitena  Duhalde  (Azkaingo 

euskara),  Maialen  Heguy­Lucu (“Hiru  uhainak”  ipuinaren  azter­keta),  Olivia  Olaizola  (Biriatuko euskara), Pablo Marticorena (Pi­rinioetako  populu  neolitikoak), Valérie Steunou  (Arkitektura go­tikoa), Eneritz Zabaleta (Lurralde hizkuntzak  Frantzian),  Joanes Etxebarria  (Xahakoa  pastorala Barkoxen).Euskaltzaindiak bere aldetik azken denbo­retako obra batzu aurkeztuko ditu (11.30), obra horien paratzaileek berek presentatu­rik, Henri Duhau, Jean Louis Davant, Jose Antonio Mujika eta Andres Urrutia euskal­tzainburuak.  Arratsaldean  aldiz  (15.00), bertze  liburu  berri  batzu  dira  aurkeztuak 

izanen,  Eneko  Bidegainen  Gerla Handia, muga sakona, Auxtin Zamoraren Sara etxez etxe,  Henri  Duhauren  Lapurdiko ihauteria eta mutxikoen pizkundea  eta  Begiraleak elkartearen  50 errexeta.  Eta  egun  osoan, mahaingain  nasaietan,  bertze  berrikuntza guziak, Marko Armspach marrazkilaria han gaindi aurkituko delarik karikaturak egiten.

Sarako Idazleen BiltzarrakEñaut Etxamendi eta Alexandre de la Cerda saristatuko

Eñaut Etxamendi

3

Page 4: Herria 3050

HeGoaldeanAberri egunaToki  eta  molde  ezberdinetan ospatuko  da  aurtengo  Aberri Eguna  .  Aralar  eta  Abertzaleen Batasuna  alderdiek  Urruñan ospatuko  dute  apirilaren  3an –“Gora  herria­Euskal  Herri  be­rria”  leloarekin.  Independentis­tak taldeak Bazkoz Irun eta Hen­daia  artean  antolatua  du  bere ekitaldia – «Nazioa gara­ Estatua behar  dugu»  ­  independentzia lemarekin.  Ezker  abertzaleak parte hartuko du ospakizunean. EAJ­PNVk    bere  aldetik  Bilbon ospatuko  du  eguna  Euskadi Eraikitzen lemarekin

Batasuna eta ingurukoei bozketara aurkeztea zailtzeko legeaGobernuak legea gogortuko du Batasuna  eta  ingurukoei  boz­ketara  aurkeztea  debekatzeko, ETAren  indarkeria  kondenatzen ez duten arte. Edo bozkak edo bonbak.  Helduden  hauteskun­deak 2011n eginen dira herriko etxe  eta  foru  aldundietarako. Gobernuak  dionaz,  ezker  aber­tzalea  ahal  guzia  egiten  ari  da hauteskundeetan  aurkezteko, hautetsien  beharra  izanez  poli­tikoki  existitzeko.  Duen  aterabi­detarik bat,   EAren zerrendetan aurkeztea.    Ez  duela  holakorik onartuko  jakinarazia  du  gober­nuak. 

Egunkaria auziaren epaia apirilaren 12 anEspainiar  Auzitegi  Nazionalak jakinarazi  du  apirilaren  12an e manen duela Egunkaria auzia­ren  epaia.  Martxelo  Otamendi, Xabier Oleaga, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torreal­dai  epaituak  zituen,  abendoan hasi  eta  otsailaren  1ean  buru­ratu  auzian.  Prokuradoreak  ala defentsak  absoluzioa  eskatua zuten  auzipetuentzat,  Egunka­riak  ETArekin  loturarik  ez  zuela argudiatuz.  Aldiz    Dignidad  y Justicia  eta  AVT  elkarteek,  12 eta  14  urte  arteko  espetxe  zi­gorrak  eskatuak  zituzten.  Alde guzietarik sustengu zabala adie­razia izan zaie auzipetuei.

Herri Irratia-Loiola, Noticias taldearen eskuNoticias prentsa taldearen esku izanen da Herri Irratia­Loiola. Je­suistek irratiaren saltzea erabaki dute arazo ekonomikoak izanez. Noticias  taldeak,  jazko  udazke­nean  abiatu  zuen  Onda  Vasca irratia, Bilbon. Herri Irratiaren bi­tartez, Gipuzkoako uhinetan za­baltzeko aukera izanen du orain. Onda Vascaz gain, lau egunkari baditu  Noticias  taldeak:  Noti­cias  de  Navarra,  Noticias  de Gipuzkoa, Noticias de Alava eta 

Deia.Ibilbide luzea izan du Herri  Irra­tiak:  1961  urtean  abiatu  zuten jesuistek.  Gero  sei  lurraldetara zabaldu zuten: Gasteiz 2003an, Bilbo  2004an,  Eibar  2007an eta  Durango  2008an.  Irrati  ele­biduna,  euskarari  tarte  zabala eskaini diona.

Euskarazko irrati publikoa sortzea proposatu du Nafarroako ParlamentuakNahiz eta UPNk eta CDNk kontra bozkatu,  NaBaik  eta  Ezker  Ba­tuak baia eman diote euskaraz­ko  irrati  publikoaren  sortzearen alkdeko  sozialisten  mozioari. RTVE espainiar kate publikoare­kin  akordioa  luken  euskarazko irratia. Aldekoek Nafartar gober­nuari proietkua gauzatzea eska­tuko diote.Oroitaraz  dezagun  hogoi  urte euskaraz  emititzen  daramatzan Iruñako  Euskal  Herria  irratiari, Miguel  Sanzen  gobernuak  ez diola lizentziarik onartu nahi.

«Guggenheim Urdaibai Gu Bai» herritar plataforma aurkeztu duteUrdaibai  izeneko  Gernikako i tsas  adarrak  bere  museoa ukanen  ote  du  ?  Urdaibai  es­kualdeak  kulturgunea  izaiteko proiektuaren alde agertu da Bi­zkaiko  Foru  Aldundia.  Euskal gobernua aldiz ez dago proiek­tuarekin ados.      Urdaibaiko  Guggenheim  mu­seoaren aldeko herritar platafor­ma  sortu  dute  Gernika­Lumon, ‘Guggenheim  Urdaibai  Gu  Bai’ izenekoa.  Busturialdea  eskual­dean  gune  kulturala  izaiteko proiektuarekin  bat  egitea  du helburu. Museoak, «Urdaibai ez ezik, Bizkaiko eta Euskadiko ga­rapen soziala, kulturala eta eko­nomikoa» bultzatzen lagunduko lukeela uste dute.   

Gipuzkoako itzalaldiak ETBko seinalea itzali du Ipar kostaldeanTNT  edo  Kablezko  seinalea dutenek  dituzte  bakarrik  ikus­ten ahal EITBko kateak Lapurdi aldean.  Zeren  Jaizkibeleko  he­dagailuaren  seinale  analogikoa gelditua  baita.  TNTra  pasatzea gelditzen zaie EITBko behatzalei eta bereziki pilotazalei. Iparralde barnekaldean  oraingotz  seinale analogikoa  errezebitzen  ahal dute.

Pilota : binakako finala Gazteizeko Ogetan igandeanLehen mailako binakako txapel­ketaren finala, Ogeta Gasteizko 

pilotalekuan  jokatuko da heldu­den  igandean  apirilaren  4ean. Iparraldeko  bi  pilotari  izanen ditugu  finalean  :  Xala­Zubietak, Gonzalez­Laskurainen  kontra jokatuko  dute.  Ainitzek  espero zuten – bereziki iparraldeko pilo­tazaleek ­ Donostiako Anoeta pi­lotalekuan jokatu zela neurketa. Urrunago joan beharko dute pi­lotazalek eta txartelak ere frango kario  izanez  askok  telebistatik ikusi beharko dute finala.   

Mendizabal aizkolaria hil daTolosako  plazan,  Olasagastiren 

kontrako  neurketa  bururatu  ai­tzin, bere burua gaizki senditurik erretiratu behar izan du eta han­dik laster Jose Mari Mendizabal hil  da  bihotzekoaren  ondorioz. Laguntza  ekarria  izan  zaio  be­rehala  bainan  alferrik.  63  urte zituen Jose Mari Mendizabalek.

Nafarroa : Euskararen aldeko mobilizaizoa maiatzaren 15erakoNafarroan  euskarak  bizi  duen egoerak  kexa  eta  ongieza  sor­tuak  ditu.  Nafarroko  Gober­nuak  euskarari  buruz  duen «mespretxua» salatzeko asmoz, manifestaldia  deitu  dute  ehun­dik  gora  euskaltzalek:  hoietan Iñaki  Perurena  harri­jasotzailea, Pello  Mariñelarena  Nafarroako Ikastolen  Elkarteko  zuzendaria, Helios  del  Santo  Nafarroako AEK­ko  koordinatzailea  ala Urko  Aristi  ETBko  aurkezlea. Maia tzaren  15ean,  Iruñan  “Na­farroan  euskaraz  bizitzeko  es­kubidea  “  lemarekin  euskaldun guzien indarrak batzea nahi ditu Kontseiluak, Nafarroan euskaraz bizi nahi duen orok aukera izan dezan. 50 bat taldek hurbil sus­tengatzen dute manifestaldiaren deialdia.Euskarazko  komunikabideei  li­zentzia  eta  diru  laguntzak  ken­duz,  hezkuntza  sisteman  eus­kara baztertuz ala euskara ikasi nahi  dutenei  diru  laguntza  xu­hurrak emanez, gobernuak eus­karari  ezarri  trabak  salatuko  di­tuzte. Alta azken hogoi urteetan, Nafarroan, herritarren ahaleginei esker euskal hiztunek gora egin 

dute.

Euskaraz ikastearen aldeko manifestaldia IruñanEuskaraz ikasteko eskubidearen alde,  3000  pertsonak  manifes­tatu  dute  Iruñan.  Eskoletako haurren  burasoek  deitua  zuten manifestaldia,  bereziki  euska­rarik gabeko zonaldekoek, eus­karazko  D  ereduan  ikasketak egiteko  ahalmena  eskatuz  be­ren haurrentzat.  

Euskal diasporako jokalariak Bilbo Athletic

futbol taldean ? Diasporako  jokalariei atea  irekitzearen    alde agertu  dira  Athletikeko zozioen  %67ak.  Aldiz %20ak  ez  du  horrelako­rik nahi klubaren filosofia irriskuan  ezar  lezakee­lako.  San  Mameseko futbol  zelai  berriarekin, klubak  geroari  begira, anbizio  gehiagorekin  jo­katu nahi du.  

 

Permach, Aldasoro eta Alvarez libroJoseba  Permach,  Joseba  Alva­rez eta Juan Cruz Aldasoro ezker abertzaleko  kideak  aske  u tziak izan  dira  Auzitegi  Nazionalak ezarri  50.000  euroko  fidantza ordaindu  eta  gero.  Ezin  izanen dute  estatutik  atera  pasaporte­rik  ez  izanez  eta  astero  epaite­gira  joan beharko dute. 2007az geroz preso zeuden. Batasuna­ren  kontrako  operazioan  ezker abertzaleko  41  agintari  auzipe­tuak dira eta auzia 2011ko lehen ilabetetan hastekoa laiteke.  Auzitegi berak aldiz baztertu du Arnaldo Otegi libro uztea, berriz ere delituak egin ditzakelakoan. Iragan urriaz geroz preso dago Batasunaren  mahai  nazionala berrosatu nahi izana gatik. Mar­txoaren  2an  bi  urteko  preso  zi­gorra ezarri diote 2005ean Jose Mari Sagardui presoaren aldeko ekitaldian  «terrorismoa  goratu» zuelakotz.

Euskaldunek 60 pinta ur gutiago edatenBizkaia,  Gipuzkoa  eta  Araban, 120 pinta ur  inguru edaten ditu pertsona bakarrak urtean : bana beste  Europako  neurria.  Duela 8 urte, 180 pinta edaten zituen. Azken urtetan indar berezia egi­na  izan da ur gutiagoren baliat­zeko zeren hemendik ai tzina ura gero eta karioago eta xuhurrago izanen  baita.  Duela  hiru  urteko idorteak,  praktika  ekologista­goetara behartu ditu hiritar asko.

Jose Mari Mendizabal

4

Page 5: Herria 3050

Izenbürü hortako  libürüa,  zübe­reraz  1757an  agertürik,  Eus­kaltzaindiak  berriz  argitaratzen dü  ene  lagüngoarekin.  Saran idazleen  bilküran  püblikari  pre­sentatüko  deiogü  Bazko  as­telehenean.  Martin  Maister  Li­giko  erretorak  idatzi  züan  XVIII. mente erditan. Ützülpen bat da : lehena  XV.  mentean  Thomas Hemerken  «Kempis»  delako apez­fraide batek  latiz  izkiribatü züan  «De  imitatione  Christi»  ti­tülüarekin. Ützülpen hanitx üken dü hizkuntza frankotan : hamabi kontatü deitzot eüskaraz muga­ren  bi  aldeetan,  horietarik  bat arren zübereraz.Libürü  hau  prosalari  hon  ba­tena  da  :  hiztegi  aberatsa  dü, eta  aditza  miragarriki  egarten dü.  Berriki  arte  zübereraz  güti ziren  holakoak  :  XVII.  mentean Belapeyre    mauletarra,  XIX. mentean  Inchauspe  Altzabehe­tikoa, bien artean arren Maister : hiruak  apezak,  bat  mentekal. Alta  zübereraz  lehenago  hanitx idatzi  da,  bai  pastoraletan,  bai 

kobla  eta  kantoreetan,  bena prosan xühürki. Hütsüne handia günüan  kasik  bi  mentez,  Bela­peyre eta Inchausperen artean : Maisterri esker zilo hori betatzen dügü. Egia da geroxeago, XVIII. mentearen  ürrentzealatago, beste  prosalari  bat  agertü  zela Xiberoan, Jüsef Egiategi errejent filosofoa : haatik irakur gaitza da, hitz  berri  hanitx  egarten  beitü. Aldiz  Maisterren  mintzajea  ha­nitx aisa entelega diro zoin­nahi xiberotarrek,  bai  eta  eüskaraz ontsa badakian eüskaldün orok. 

Imitazionearen mezüaThomas  Kempis  fraideak  bera bezalakoentako  idatzi  dü.  Ko­mentü batetan bizi direner emai­ten dütüan aholkü elibat  franko nonbrilistak  üdüritzen  zaitzat. Bena  fraide  izateaz gain, apeza da Kempis hori,  libürüko azken 

zatian ontsa erakusten düan be­zala : hor bere nonbrilismotik el­kitzen da, popülüaren zerbütxari agertüz,  denen  salbamentüaz düan arrenküra biziarekin. Kiristi aldetik, azken parte hori zait ho­berena.Fedezko  argiez  gain,  zentzü honezko  aholküak  ere  emaiten deizgü,  nornahirentzat  baliaga­rriak, fededün izan gitean ala ez. Hona  horren  bi  kontseilü  hon  : bata  jente  handiekiko  lotüra ahal oroz bazter ützi behar dela, bestea ezpiritüko libertatea oroz gainetik txerkatü.

Maisterren beste xedeaMaisterrek  Imitazioneko  mezüa «Zuberoa herriko» kiristi orotara zabaltü nahi dü. Gaineala libürü horri  bigerren helbürü bat  ikus­ten  deio  :  eskoletako  haurrer 

eüskaraz  irakurtzen  irakasteko tresna  bezala  proposatzen  dü. Ordükoz  eskola  txipiak  baziren herrietan,  Elizaren  manaspe­nean. Belapeyre mauletar bikari jeneralak 1696an Xiberoko ape­zer manü hau eman zeien : «… gure  jaun  Apezküpüaren  orde­nantzen  arau,  nork  bere  parro­pietan, ororen eskola bat ezare­raziren düe ahalik sarriena». Ez ziren  haur  güziak  eskolan  so­bera  ibiliko, bena etxekal batek bederen  irakurtzen  ikasi  behar züan.Maisterren libürü hori oraiko izki­ribü berrian ezarri düt, argibide/esplikazione  andana  batekin. Aitzin  solas  bat  franko  nasaia hontü  deiot,  nolako  denboran agertü  zen  erakusteko.  Ürren­tzean  hiztegi  bat  ezarri  deiot xehe­xehea.  Ez  zen  lan  txipia, bena kontent ützi nai, bai  fede­dün bezala, bai  eüskaltzale be­zala.

Jean Louis Davant

Jainkoa bizia Jendea

eGun eta biHar

Ni eta ni!Lurralde­bozen  aitzineko  aste horietan, zer kantatua zaukuten Parisetik,  bereziki  gobernuaren izenean mintzo zirenek? Hautes­kunde  horiek  etzutela  halako munta handirik Frantzia osoaren mailean,  eskualdeka  egiten­eta alabainan! Bainan bozak iragan orduko,  gobernua  bera  ere  doi bat  kanbiatu dute eta hiru egu­nen  buruko  Nicolas  Sarkozy bera ere mintzatu da,  bozkatze horren emaitzak nolakoak ziren ikusiz  bazuela  zer­bait erraiteko. Ez du aitortu  ezkerrekoak izan  direla  irabazle bainan garbiki erran du  entzun  dituela frantsesen  arran­gurak…  Hitzaldi hortan,  eskuinalde­koen  lausengatzerat arizan  da  gehienik. Aldaketa  ainitz  aku­latuko  duela  ai­tzina bainan gauzak hobeki argituz… De­nen  buru  haatik,  ni eta ni, beti ni, ni, ni, horra  nola  mintzatu den,  kasik  lehengo errege  edo  inpera­dore heiek bezala… Horiek  hola,  karbono­zerga  fa­matu hura ere ez da   behin se­gurik  martxan jarriko. Alta, aski errana zaukuten  bide hori hartu behar zela, ingurumenaren one­tan  bereziki.  Eta  Frantziak  nahi zuela  denen  aitzinean  agertu sail  hortan.  Orai,  ez  da  batere katixima bera:   Europa mailean 

ikusi behar omen da zer eginen den, denak elgarrekin eta denak batean plantatzeko gisan… Atzo gauza bat, orai beste bat! Eta bi­har ote?

Uste-gabekorik gabe…Lurralde­batzarrak bildu dira be­ren  buruzagitzaren  berritzeko. Nihun ez da deus uste­gabeko­rik gertatu. Hautatzeak denetan izan  dira  bozen  emaitzek  ekar­tzen  zutenaren  araberakoak. Lurraldeburu gehienak aitzinean ziren heiek berak dira. Presiden­

t­orde gehiago han edo hemen, gazte batzueri  ere  toki poxi bat eginez,  eta  president­orde  ho­rietan  zonbait  emazte  gehiago, lurraldeburuetan  beretan  haatik biga direlarik bakarrik, orai arte bezala  funtsean.  Akitanian,  ha­mabost  president­orde,  batto euskalduna,  Frantxua  Maitia, jadanik ere kargu horrekin zena, 

beste  bat  Biarno aldekoa,  Bernard Uthurry.  Hama­bost  presiden­t­orde  horietarik zaz pi  emazteak dira halere…   

Ausiki pollitaBulta  huntan  ba­zen  holako  zer­baiten  solasa  eta  erabakia  hartu dute  Parisen:  hi­riko  gasa  apiril huntan  kariotzen  dute.  Eta  po­lliki kariotzen, kasik% 10­ez. Au­siki pollita ez idurika! Handiegia ainitzen gostuko. Krisia beti hor eta  irabaziak  ez    batere  gora­tzen,  nola  onets  holako  gora­tzea? 

Estakurutzat  emaiten  dute  fran­go  luzaz biziki arrazoinki arizan direla,  prezioa  beti  hein  batean atxikiz, hola bildu beranta behar dela  beraz  noilazpait  estali… Bainan  nor  fida  ditake  holako solas  ahul  horieri?  Jakinaren gainean  bost  urte  barne  gasa kariotu dela halere % 40­ez!

Alderdi berri batEginen  zuela  errana  zuen  eta egin du! Dominique de Villepin gobernuburu  ohiak  muntatzen ari dauku alderdi berri bat, UMP handi horren sahetsean bezala, “geroari  buruz  eta  Frantziaren onetan indar goresgarri bat sus­tatzea gatik”, hara hori aski po­lliki errana, bainan oroz gainetik elgarretaratu  beharrez  bixtan 

da  Nicolas  Sarkozy  hain  maite ez  duten  eskuindarrak.  Alderdi be rri  horrek  bere  lehen  biltzar nagusia  helduden  ekainean eginen du, ekainaren 19­an, eta orduan jakinen da ere zoin izen emanen dioten…

Erdi-erdianModem  alderdiko  buruzagiak bildu  dira  Parisen.  Entseatuz ahal  bezala  erakusterat  etzu­tela kopeta sobera zimur ez eta aurpegia arrunt  ilun… François Bayrou  nahi  izan  da  gerotiar agertu.  Erdiko  bidea  dela  ho­berena alde bat errepikatuz. Ez du nahi eskuinalde lerratu ez eta ezkerralde, nahi du erdian egon, erdi­erdian,  geroari  buruz  zu­hurtziak duela hori manatzen… Buruzagitza hein bat berritu dute eta Jean Lasssalle hautetsi  al­derdiburu­orde  bezala.  Alder­diburua  eta  alderdiburu­ordea biak  biarnesak  beraz…  Horrek ote du alderdia salbatuko?                                                                                   

J­B D

Jesü kristen imitazionea

Frantxua Maitia-k segitzen du pres

ident-ordezko

Dominiquede

Villepin

5

Page 6: Herria 3050

kostaldeanOrgano eta xirribika…Pazko  biharamunean,  aste­lehenarekin  beraz,  aratsaldeko 

4­etan,  Donibane  Lohizune­ko  elizan  herriko  organoaren aldeko elkarteak eskaintzen du kontzertu  bat  frango  arraroa, fama  handiko  bi  artixta  gomi­taturik karia hortarat:  Aleksan­dra Womicka­Gryp xirribikaria, motaz  poloniarra,  orai  Urruñan bizi  dena  eta  Tarben  erakasle, eta  Laurent Carle, organo­joile eta  piano­joile  guziz  ezagutua. Emanaldi  horri  buruz  berexiak dituzte  konpositore  ospetsu batzuen  zatietarik  zonbait,  mu­sikagile  horiek  izanki  Chopin, Prokofiev,  Bartok,  Jehan  Alain ala Maurice Journeau. Kontzer­tutik  landa,  jendea  ere  mintza­tzen ahalko da musikariekin.

Besta Mariñela auzoaldean!Ziburun,  Pazko  biharamunare­kin besta dute Mariñela auzoal­dean. Goizeko 10­ak eta erdie­tan,  Mariñelak  taldeko  atabala­riek harrotuko dituzte bazterrak. Eguerditan,  zintzur  bustitzea eta euskal kantuak Ziburu Eus­kaldun  elkartearekin.  Ondotik, bazkaria  Panpi  Laduche­k    ai­rostuko  duena  bere  lagunekin. Aratsaldean,  6­ak  eta  erdiak irian,  mutxikoak.  Aratsean,  su­ziriak  zeruaren  bete.  Egun  gu­

zian,  haurrentzat,  zaldi  ttipien gainean  itzuli  askoren  egiteko moldea…

Sari pollita Donibane  Lohizunen, baratze botanikoaz ainitz arduratzen den elkarteak sari  berezi  bat  ukan  du Frantzia  osoaren  maile­koa, gisa hortan goretsia dela  zoin  ederki  munta­tua den baratze hori eta denbora berean zoin  in­dar baliosa egiten duten toki  horren  ezagutaraz­

teko.  Saristatze  horren lekuko, oroit­harri bat pausatua izanen  da  han  berean  ortzirale huntan,  apirilak  2,  goizeko  11­etan.

Dantza eta musika, Prokofiev gogoan…Hendaian,  Maurice­Ravel  ikas­tegiko  gaztek  dantza  eta  mu­sika  ikusgarri  bat  eskainiko dute  ortzegun  huntan,  apirila­ren  lehenean,  aratseko  8­etan, 

Variétés  antzokian,  Elisabeth Lecussant erakaslea zuzendari. Ikusgarri  hori  muntatua  Proko­fiev musikagilea gogoan, haren ohoretan  muntatu  egun  bere­

zien karietarat.

Arrantza zertan den…Helduden  asteazkenean,  apiri­lak 7,  aratsaldeko 3­etan,   Do­nibane  Lohizunen,  Dukonte­nea gelan, Mikel Epalza apeza min tzatuko  da  arrunt  berea duen  gai  batez:  arrantza  gure eskualdeko  portuetan,  lehen, orai… eta bihar… 

101 urte…Getariako  xahar­etxean,  besta bat  pollita  muntatu  dute  horko pentsuner  baten  ohoretan. Genéviève  Kourenoy  deitzen da eta bete ditu 101 urte. Bera a rras pixkor da oraino eta egina izan zaio zernahi konplimendu, Albert  Larousset  auzapeza  de­nen aitzinean… 

Girixtino gazteen gogoetakBerrehun  bat  girixtino  gazte, diosesako  kanteil  guzietarik etorriak,  bildu  dira    Donibane Lohizunen  eta  multxoka  go­goetaldi  asko  akulatu  beren 

artean. Pazkori buruz eta beren fedearen  argitarat.  Baionako apezpikua ere hor zuten. Beste ainitz  gaien  artetik,  hau  ere  ai­

patu  dute:  nolako  arrangurak badiren  gaurko  jendartean  Ir­landan ala nun nahi eliza­gizon zonbaiten  itsuskeria  batzuen gatik.  Gertakari  hits  batzu  ez direnak segur gorde behar bai­nan ez ere emendatuz kondatu Eliza guzia zikinduz…

Donibanen, mediateka berria aurten muntatukoAldi bat baino gehiago  jadanik arizanak gira hortaz,  Donibane Lohizunen  herriko  etxeak  be­harra duela muntatu mediateka bat  gaurko  behar­orduek  ma­natzen  dutenaren  araberakoa. Denbora  batez,    errana  zuten eginen  zela  Ravel  ikastegiko ondo hortan. Gero, proiektu hori sobera  gostako  zela,  erakuste­rat  eman zuten oraiko  liburute­gia  zutela  berrituko  eta  handi­tuko, gerokoak gero… Joanden egunean,  aurrekontuak  aztertu diren  bilkuran,  herriko  kontsei­luan erabaki da Roxas egoitzan berean,  heldu  baita  liburutegia orai  den  tokian,  behar  diren obrak  akulatuko  direla  media­teka  manerako  baten  munta­tzeko.  Ez  probisurki  bainan  lu­zarako. Lagun Artean elkarteak, hirugarren  adinekoen  biltoki kondu etxe hortan dituen gelak utzirik  bera  haratxago  joaiteko. Aterabide  egokiena  auzapeza­ren arabera. Obrak gostako dira sei ehun mila euro. Hasiko hel­duden  irailean,  mediateka  be­rria  estreinatzeko  gisan,  denak untsa  joanez,  hemendik  urte baten buruko…    Bilkura berean, bozkatu da he­rri­zergen emendatzea % 2, 50­ez. Betiko eztabada batzuk ere segitu  dute.  Ezkerreko  zinego­tziak  eta  abertzaleak  ez  batere ados  gehiengoak  egin  hautu batzuekin.  Turismoaren  sailean ala beste batzuetan…

Ohore  haundia  Oldarrako  kan­tarientzat    Arabia    Saoudiar  e rregearen aitzinean kantatzea. Esperientzia  ederra  eta  atsegi­nezkoa ere aste betez Saoudiar erresumaren deskubritzea.           Ryiad hiribuari datxikola, desertuan,  urtero  Janadriyah izeneko  azoka  egiten  da.  Aur­tengo gonbita nagusia Frantzia izanki.  Azokaren  estreinaldian, erregeari    ongi  etorria  kanta­tzeko  Oldarra  gonbitatua  zuen frantziar enbaxadak.                Esportazioari dedikatzen diren enpresa nagusiak azokan ziren    :  EADS,  Ariane  espace, Thales,  Veolia,  Dassault,  Car­refour, Peugeot eta beste asko enpresa,    Frantziar  puntako  teknologia erakusteko eta aha­laz  saltzeko,  merkatu  berriak 

irekiz.                 Zeren Saoudiar erresu­ma  arras  aberatsa  baita.  Eta baliabide  askorekin.  Alabai­nan,  munduko  petroleo  sal­tzale  haundiena  eta  erreserba gehiena  duena.  Kanpotiarrari nabaritzen zaio dirua badela. Ez 

denentzat bainan zenbaitentzat zoritxarrez  askotan  gertatzen den bezala. Hiri berri berria, ar­kitektura futurista eta berinazko eraikin  herraldoiekin.  Autoak modelo kario eta berrienak. Sal­tegietan  jantzi  eta girgileria ka­rioenak  :  frantziar  moda.  Dirua 

tole  beraz  eta  merkatu  berriak eta  ahaldunak  lan  gose  diren enpresentzat.         Gauza ilunagorik ere ikusi dute. Poliza ala militar  inda rrek zer kontrola egiten duten karri­kaz karrika. Erlijionea obligazio­nezkoa bilakatua dela ; alkoola, xerrikia,  debekatuak  direla. E maztek  ezin  dutela  ka rrikan ibili  buru gorputzak gorde gabe eta gizonik gabe ; auzitegiek er­lijionearen lege dorpeak aplika­tuz ...       Hanbat kantaldi eman dituzte astebetez.  Azokan,  enbaxa­dan  ala  telebistako  kateentzat. Denetan  sekulako  ongi  etorria egina izan zaie,  saoudiarren ar­tean  goxotasun eta  berotasun haundienean. Oroitzapen zinez ezin ahantziak.

Oldarra: Saoudiar erresuman kantu kantari

Aleksandra Womicka-Gryp eta Laurent Carle.

Ikusgarri alegera eta ai-rosa!

6

Page 7: Herria 3050

kostaldean

Euskararen  hilabetea ederki akulaturik,  besta herrikoi goxo bate­kin bururatu dena joanden igandean, Hendaiako herriak nahi ukan du ere egun aberats horien karietarat hitzarmen berezi bat izenpe­tu Euskararen Erakunde Publikoarekin. Euskara azkar sustatzea gatik alor desberdin askotan, izan herriko langileen formakuntzan ala zernahitan. Kultura mailean, bideseinale eta holakoetan,  hots herria euskaldunago agertzen ahal izaiten den sail guzietan.

Hitzarmena izenpetu dute Janbattitt Sallaberry auzapezak etaMax Brisson Euskararen erakundeburuak.

Tatsak hein berean aurten120  milioi  eurotara  hel­duko da aurten Baionako hiriaren  buxeta,  eta  ta­tsen  heina  ez  da  mugi­tuko. Hala ere ezkerreko oposizioak kontra bozka­tu  du,  anbizione  gutiegi sumaturik  auzapezak aurtengo dituen xedetan. Baionak  Akitaniako  go­renean ezarria du alabaina bizi­tegi alokatuaren ta tsa : ehuneko 26,44  ean  ;  heldu  da  San  An­dres  auzoan  bizi  den  partikula­rrak urtean 700 euro tatsa paga­tzen dituela 60 metro karratuko bizitegian  bizitzeko.  Finantza axuantak zehaztu du baionesen erdiak ez arras duela tatsa hein hori  pagatzen,  beste  gehienei barkatua  zaielarik  a rrazoin  so­zialen  gatik.  Ezkerreko  oposi­zioak altxatu du hiriak bere zer­bitzu publikoak ehuneko lauean kariago pagarazten dituela aur­ten  :  parkalekuak,  haurtzainde­giak,  eskola  jantegiak  besteak beste. 

Elkarteen laguntzakUrte  guzietako  ariketa  errepi­katu  zen  joan  den  osteguneko kontseiluan  :  ezker  oposizioak galde  zorrotzak  luzatu  dizkio auzapezari  elkarteek  hiriaren gandik eskuratzen dituzten diru laguntzez.  Laguntza  horien  kri­terioak  ez  direla  ezagutzera emanak eta elkartasun elkarteei ez zaiela lehentasunik emaiten ; azkenik,  hainbat  elkarte  histo­rikotzat  joak  direnei  zergatik u rririk  uzten  zaien  egoitza  eta zenbat  elkarte  diren  kasu  hor­retan, ezkerreko oposizioak gal­dea  beste  behin  errepikatu  du. Auzapezak  ihardetsi  du  aurten 4,2 milioi euro eskuratuko dute­la elkartek iaz bezalatsu, gehitu du hiriak urririk uzten dituen ge­lak  merezitu  egiten  direla,  ezin direla arra alokatu, kontrolak hi­tzeman ditu.

Ingurumenaren ehorzke-tak 65  lagunek  jarraiki  zuten  joan den  larunbatean  ingurumena­ren hilkutxa Baionako karriketan barna  suprefeturaraino.  Horrela salatu  dute  nola  frantses  go­bernuak  tipus  tapas  deliberatu duen karbono tatsaren kentzea, 

Europa mailan gisa bereko zer­bait  sortu  artean  ;  hain  zuzen aditu zorrotzenek diote Europak ez  duela  beheralakoan  horre­lakorik  deliberatuko,  eta  ingu­rumenaren  onerako  baitezpa­dakoa zen tatsa horrenak egina duela gutienez hainbat urteren­tzat.  Bizi  elkartekoek  dute  ale­giazko ehorzketa hori burutu.

Marie Caudron xaha-rretxeko langileak grebanBaiona San Leongo auzoan ko­katzen  den  «  Marie  Caudron  » xaharretxeko  langileek  greba egin  zuten  joan  den  astelehe­nean,  goizeko  11­etatik  eta arratsaldeko  biak  eterdi  arte. Goizeko  zazpiak  eterditan  har­tzen dute lana, eta arratseko be­deratzietan oraino  lanean dira  ; tartean utzia zaien bost oreneko lan  pausa  desegokia  ikusten dute.  Greba  egitea  deliberatu dute  ikusirik  zuzendaritzak  ez zuela  beren  arrankuraz  deus ihardesten.

779 000 euro Aviron errrugbi profesionalaren-tzatAvironeko errugbi profesionalak 779  000  euroko  diru  laguntza eskuratuko  du  aurten  herriko etxetik.  629  000  Baionaren itxura  ona  bazter  guzietan  he­datzeko ; eta 150 000 euro gaz­teen  artean  errugbiaren  balore sozialak  hedatzeko.  Ezkerreko oposizioa abstenitu da pare bat arrazoin emanez : hiriak ez diela Aviron­go  buruei  aski  bertute erakusten,  eta  bestalde,  hiria­ren omen onarentzat eman diru partearen ordainak ez direla ze­haztuak.  Auzapezak  ihardoki du  aurten  diru  laguntza  horren kudeatzeko  batzorde  bat  zutik emanen dela. Eliane Pibouleau­Blain hautetsiak kontra bozkatu du,  Bayonne  Par  Cœur­eko  bi hautetsiek aldiz baietz.

baiona MiarritzeEgoitzak eskas eta soberaSobera ezen   INSEEren kontue­tan ohartu baitira bigarren egoi­tzen  kopurua  azkarki  emendatu dela  hamar  urte  barne,  bistan dena ez berriak eraiki direlakotz baizik­eta  jabeak gutiago hor bizi  direlakotz,  ez  dutelarik ontasuna  erosten  geroago noizbait  arra  saltzeko.  Prakti­kan urte osoan hutsik dauden bizitegien  kopurua  emendatu da,  eta  ber  denboran  Miarri­tzek ez du Gayssot  legea be­tetzen  aparantziarik  ere,  egoi­tza sozialak eskas ditu. Azken kontseilu  bilkuran  auzapezak esplikatu  du  nola  hiria  esto­kan  den,  eremurik  ez  egoitza sozialak  eraikitzeko.  Kontsei­lua engaiatu da 580 egoitzaren eraikitzera sei urte barne, hots, Alcedo  eta  Kleber  auzoetan pentsatu  kopurua  besterik  ez. Sozialistek kontra bozkatu dute, Biarritz elkartu­ko Peio Claverie­k galdatu du alokatzeen segipena zorrozki  egin  dadin  eta  hiriak bortizkiago tatsa ditzan bigarren egoitzak.  Auzapezak  ihardetsi dio  hipotesia  hori  esku  artean duela  baina  mementoko  legeek ez  dutela  haizutzen  bigarren egoitzen tatsatzea, diru horrekin egoitza sozialak eraikitzeko.Anartean  zertan  ditugu  bada Miarritzeko  kontuak  aurten  ? 71,5 milioi euroko buxeta du hi­

riak  bizitzeko,  horren  barnean badira  26  berexiak  inbeztiza­mendu larrientzat. 

EHZ/ATABAL lehiaketa 2010Musika  lehiaketa  bat  dute 

elkarrekin  sortua  Miarritzeko Atabal  musika  guneak  eta  Eus­kal  Herria  Zuzenean  festibalak, kostaldea  eta  barneko  aldearen arteko elkarlana horrela frogatuz. Hiru  talde  hautatuak  dira  maila gorenean  lehiatzeko  heldu  den apirilaren 9an, Atabalen, nola ez. Hegoaldetik jinik Elbereth taldea metal musika eskaintzen duena ; Angeluko  Starfinder  Rock/pop taldea  ;  eta  Miarritzeko  bereko Elenes,  elektrotaldea.  Ekitaldia­ren  ongi  bururatzeko  Berri  Txa­rrak taldea gomitatua da.

estadua auzitanHANDIK kolektiboak (APES, Aurreratu, Autisme­TED Côte Basque, Chrysalide  eta  Integrazio  Batzordea)  bere  haserrea  agertzen    du ahalmen  urriko  haurren  eskolatzeko  AVS  (Bizitza  Eskolarrerako Laguntzaileak)  zerbitzuaren  okertzeaz  eta  murrizteaz,  orain  arteko postu eskasen gainera, heldu den ikasturte sartzerako postu zenbait kendu  nahi  dituelakotz  frantses  estaduak.    Egoera  hori  publikoki salatzen du, eta 7 familiek Estadua auzitegi administratibora deitzen dute, legeak finkatutako obligazioneak bete ditzan. 2005eko legeak baitio, konpentsazio eskubidearen izenean, ahalmen urriko pertsonei beren beharren araberako laguntzak ekarri behar zaizkiela, familiek eta HANDIK kolektiboak Ministerioak eskubide horren errespetatzea baizik ez dute eskatzen, eta hori lehen bai lehen.

Hendaiak azkar sustatu nahi euskara

arte plastikoak Hego lapurdiko ikastetxetanHego  Lapurdiko  herri  elkargoak  bultzaturik,  Gonzalo  eta  Pette Etxebarria zizelkariek ikastetxe zenbaiteko ikasleak lagundu dituzte arte  plastikoak  lantzen,  ingurumenari  sentsibilizatuz,  hala  nola berziklatua den materiala erabiliz. Urtarrilean eta otsailean, Donibane Lohizune  (Urdazuri),  Urruña  eta  Senpereko  eskola  publikoetan bai eta ere Sarako  ikastolan  ibili dira, CM1­CM2 geletako haurreri beren  jakitatea  zabaltzen.  Ikasleek  ametsetako  hiriaren  maketak dituzte eraiki. Obra horiek aurkeztu dituzte joan den astean Senpere Larraldean, bideo, marrazki, argazki eta lekukotasunen bidez.

Bizik antolatu ditu ehorzketak

Berri Txarrak-ekoak

7

Page 8: Herria 3050

Herriz Herri

izpuraKantaldi­musikaldi  ­  Or­tzaizeko eta Garaziko ikastolek gaualdi  eder  bat  antolatzen dute  Faustin  Bentaberri  ge­lan,  apirilaren  4ean,  igandez.  Egitarauan  :  19.00  Xabaltx­en kantaldia, Cymeus azken diska aurkeztuz  lehen aldikotz Baxe­nafarroan ; Buuzbu talde baxe­nabartarraren kontzertua ; Kan­tuz  taldearekin  dantzaldia.  Eta bistan  da,  jateko  eta  edateko moldeak han berean.

bidarraiGoresmenak ! ­ Nork geldi Patrick Orhategaray auto­lasterkaria ? Martxo  hastapen  hortan  Biarnoan  Arzacq­eko  lasterkaldia  irabazi ondoan, hara Lapurdiko proba ere beretu duela joanden asteburuan, Senpere eta Ezpeleta aldean, garaile ateratuz Guy Housset, Jean Paul Hirigoyen eta Didier Hiribarrenen aitzinean.

Sute  ­  Gure  mendi  mazelak  belztu  dira  azken  aste  horietan. Batzutan lanjera sortuz  haatik, joanden  astean Bidarrai  eta Ortzaize  arteko mugan  bezala, Iguaineko  junta hortan.  Zenbait aldiz  ez  dea zentzugabekeri osoz  pizten sua ?

Makea – lekorneAiretik  –  Bai,  bai  !  Hor gira berriz ere gure xito eta  arinekin  final  nagu­siaren  jokatzeko  larun­bat  huntan,  apirilak  3, Angeluko  Haizpean. Lehen joa 15.30etan iza­nen da eta nere  iduriko xapeldun  aterako  dira bi bikoteak, suerte onak laguntzen baditu ! Dena den finalerdiak airez aire irabazi  dituzte.  Xitoetan Iban  Jauregiberri  eta Bastien  Iribarrenek  40, BAC­ekoek  27.  Arine­tan,  Eñaut  Etxeberria eta  Peio  Hiriartek  40, Baigorrikoek 22. Baigura  lasterka – Huna beraz Baigura  lasterka  igandean dugula, eta  jendea etorriko da oste handian Basoita  leku ederrerat. Guzieri ongi etorri beroena eta suerte on.Elizkizunen  tenoreak  –  Makean  ortzegun­ostiraletan  19.00etan. Igandean Bazko, Makean 9etan eta Lekornen 10.30etan.Mus – Hemen ere agian xapeldun aterako dira Etxebarne Xarle – Hi­riart Xan Leon, Duhart Andde – Olhats Ttotte. Gora bi bikoteak eta gora Mendiondoa eta Mendiartea.

Eñaut eta Peio, hea, hea laugarren xapel hori !

azkaineBataio  – Manon Vicenty eta  Jo­nathan  Berence  haurrek  erreze­bitu dute bataioko sakramendua. Zorionak familieri.Heriotze  –  Jeanne  Lerrouy  sor­tzez Viroto­k Adina xahar etxean ditu iragan azken urteak. Ziburun ehortzia  izan da. Antton Olasso, 51  urte,  14  haurridetarik  hiruga­rrena  zendua,  orai  11  gelditzen, ez du ihardoki bere gaitzari. Mun­dua bildu da ehorzketetan. Fami­lieri dolumin bizienak.Neska Korrika – Esnaur­en gain­di  7  km.  Apirilaren  5ean,  Pazko biharamunean,  10etan  guzien arteko berotzea, 10:15 Neskatxa Korrikaren abiatzea, 10:30 Neska Korrikaren  abiatzea,  12etan  mu­txikoak, taloak eta poteo. Maider Laduchek  antolaturik,  Integrazio Batzordearen  fagoretan.  Ize­nen  emaitea  0603842352  edo 0559540084.Erakusketa komikoa – Ortzirale 2an  Bil  Toki  salan,  8etan  izanen da  hori,  Martin  Elizondorekin. Sartzea 10 eurotan, edaria barne.Selauru huste – Larunbatarekin, apirilaren 10ean, goizeko 8etarik arratsaldeko 6ak arte herriko pla­zan. Izenen emaitea 0559540084.Ikastola  –  Apirilaren  11n  Kirole­tan,  Ikastolako  haurren  erakus­keta. 11n ere elizan (18:30) kon­tzertua, Maddi bere lagunekin.Appel Detresse – Elkarteak joan­den  ortzegunean  iganarazi  du kamiuna Nantes hirirat. Oraikoan bere  karga  hustu  dute  segidan, Haitirat  zoan  kamiun  batetarat. Horrek  emaiten  du  kuraia  lan hortan ari diren guzieri. Eskerrak merezi dituzte.  M.L.

Dolu Joandean aste buruan, 98 garren urtean pausatu da Agnes Hargain,  Urdoz  Jauregiko  etxe­kandere xaharra. Hiru seme ala­ba  altxaturik,  hanbat  eta  hanbat lan egin du Urdozeko xoko hor­tan, batzu eta bertzen zerbitzuko eta bereziki, auzo hortako kapera pollita  ongi  apaintzeko.  Emazte baliosa  eta  fede  haundikoaren orroitzapena  uzten  dauku  Aine­sek.  Astelehenean,  ehorzketan, jende alde ederra bildu da azken agurra  egiteko  eta  bere  pausa lekura segitzeko. Doluminak es­kaintzen ditugu, nahigabe hunek hunkitzen dituen guzieri.Goxoki  Hirugarren  adineko  el­

kartekoek  aitzineko  astezke­nean, urteko lehen ateraldia egin dute  Landesetako  hegalean  da­gon Peyrehoradera. Goizeko aro ona  lagun,  merkatzalen  artean ibili dira eta eguerditan, han be­rean jatetxe batean, lekuko janari bereziez  osatu  bazkaria  gozatu. Aratsaldean  Konpostelako  bide­an  dagon  Sorde  l’Abbaye­ko monasterioari  egin  diote  bisita. Entzun  ere  hamargarren  men­dean  eraiki  eta  ondotik  ainitz aldiz  funditua  izan den komentu zaharraren  aztarnek  daukaten ixtorioa. Orai, harrasi eta arkupe zahar  horiek,  ondare  mondiala ezarririk dauzka U.N.E.S.C.O.­k.Baigorriko  ama  ikastolaren ate  idekitzeak  apirilaren  10ean eginen  dira,  10.00etatik  12.00 arte.  Egun  hortan,  gelen  bi­sitatzeko  eta  erakaslearekin mintzatzeko  aukera  da  !  Deneri idekia  da.  Xehetasun  guzien­tzat,  deitu  05.59.37.48.92  edo 05.59.37.48.19.

Euskal  Telebistan  ­  EITB  ga­tean,  igande arratsetan 21.30tan pasatzen  den  “Bi errepidean” emankizunean, Iparraldeko bi ar­tista  ikusiko  ditugu  laster.  Beren eguneroko  bizian  agertuko dira,  Lekuineko  Yves  Sallaberry “Xala” Aspe­ko pilotari ezagutua eta  gure  herritar  Erramun  Marti­corena,  artzain  kantaria.  Xuxen, oraino  ez  dakigu  noiz  bainan hogei bat egunen buruan behar luke pasatu. Beraz, gauden erne.Pilota  ­  Huna  beren  xapelgoko partidetan,  Zaharrer­Segiko  pilo­tarien  emaitzak.  Balinean  Eus­kal Herriko finalak. Nexkatoetan, minimo  mailean,  M.  Gascue  eta Anais  Elgart  txapeldun  30  –  25 nagusituz Urruñari. Kadet maile­an,  Maitena  eta  Martta  Hiriga­ray­ek  galdu  16  –  30  Itsasu­ren kontra. Senior bigarren mailean, M.M.  Oçafrain  eta  H.  Ansolabe­here  txapeldun  ere  30  –  21  na­gusituz Hardoy­ri.Gizonetan,  senior,  bigarren mailean,  F.  Dutaret  eta  R.  Mou­trousteguy­k galdu 22 – 20 Sen­pereren kontra.Esku huska.  Frantziako  xapel­goaren  finalerdietan,  benjamin mailean  M.  Berterreche  eta  M. Hualdek galdu 22 – 40 Airetik­en kontra. Minimo  mailean,  M.  Ascery  eta F.  Oteiza  nagusitu  40  –  19  Aire­tik­eri,  mail  berean,  X.  Alcasena eta  X.  Bascans­ek  galdu  23  – 40  Denek  bat­en  kontra.  Finala, larunbatean Angelun. Buruz­buruka,  Euskal  Herriko xapelgoaren  finalerdiak.  Junior mailean, Sebastien Gorostiaguek galdu 37 – 40 S. Negueloua Ozti­barrekoaren kontra. Senior hirugarren mailean, M. Ol­hagaray nagusitu 40 – 29 F. Otha­lepo  bere  batasuneko  lagunari. Finala helduden larunbatean Ga­razin.Errugbia  ­  US  Nafarroak  Hen­daia  errezebitu  du  Garaziko  ze­laian eta galdu 10 – 16.

baigorri

8

Page 9: Herria 3050

Herriz Herri

saraBazkaria  ­  Ganden  ortzegu­nean, Lur Berri gelan, Beti Gazte elkartearen  20­garren  urtebete­tzea  zen  eta  baginen  122  erre­tretatu  elkarretaratuak.  Lehenik 

zinema  izan  dugu,  ikusi  ditugu ganden urteko bazkariko argaz­kiak  eta  lehengo  Sara,  19  eta 20­garren  mendeko  irudiak. Horiek txanpaina edanez pintxo batzuekin. Gero ongi etorria egin digu Jeannot Etcheverrigaray le­hendakariak, Jean Aniotzbehere lehengo  auzapezari  eskerrak egin diozka zeren auzapeza ze­larik bere kontseiluarekin antola­tu baitzuten Beti Gazte elkartea 1990­an, eta ere oraiko Janbattit Laborde­ri  eta  kontseiluari  ze­ren  lehengoen  bidea  segitzen baitute.  Oraiko  lehendakariaren aitzin  izan  dira  bi  :  lehenbixi­koa  Manex  Bergara,  1990etik 1997a  arte,  ondotik  Jeannot Elizagoyen  1997tik  2005a  arte. Geroztik  oraikoa  dugu.  Yvonne Aspirot  diruzainak  eman  ditu 2009ko  kontuak.  “Ondaizuela“ erran  ai tzin,  122  jende  horieri lehendakariak  eskerrak  bihurtu ditu deneri, izigarri kontent dela hoinbertze  jende  elkarretatu  di­relakotz.  Bazkari  eder  bat  egin dugu,  ezin  hobea.  Txanpaina edanez, kanta eder batzu eman ditugu  Koxe­k  soinua  emanez. Egun  bat  izigarri  goxoa  omore onean  pasatu­eta,  ilunabarrean tripa ongi betea sartu gira gure xokoetarat. Denek milesker han­di bat erran diogu Jeannot­ri gal­deginez noiz dugun bertze hola­ko  bat,  eta  erran  digu  maiatza­ren  6an  Amotzeko  trinketean angirak janen ditugula.

Idazleak  ­  Bazko  biharamu­nean,  apirilaren  5an,  izanen  da 27­garren  Idazleen  Biltzarra 

polikiroldegian.  Usaian  bezala 150  bat  idazlek  presentatuko dituzte  beren  gaiak.  Bainan  ez dira  idazleak  izanen  bakarrik, bertze  ikusgarri  batzu  izanen 

dira.  Eskulan  erakusketak,  30 artista,  Lur  Berri  gelan  ikusten ahalko  dituzue.  Bai  eta  ere  24 margolari eta zizelkari, polikirol­degiaren  aldean  oihalezko  etxe baten azpian eta Denen Etxean. Arratsaldeko  4etan  Sarako  es­kolako  ikasleen  marrazki  ede­rren saristatzea.

Buxeta­ Ganden ortzilarean he­rriko  buxeta  bozkatua  izan  da denen adostasunarekin.

Pilota  ­  Union  Basque  xapel­goa  trinketean.  Artekoetan,  Sa­rié  Bastien  ­  Iribarren  Iñaki­k galdu 40­31 Noizbait­en kontra. Arribillaga  Eneko  ­  Fagoaga Eneko­k  galdu  40­15  Noizbait­en  kontra.  Frantziako  xapelke­tan,  finalerdian,  Iribarren  Unai ­  Aritz  Lecuona­k  galdu  40­27 Urruñarren kontra.

Eskubaloia  ­  11  urtekoek  ira­bazi 15­3 Benejac­en kontra. 13 urtekoek berdindu 25­25 Buros­en kontra. 15 urtekoek berdindu 25­25  Bordaros­en  kontra.  18 urtekoek galdu 17­14 Nafarroak­en  kontra.  Seniorrek  galdu  30­25 Monthau­ren kontra.

Errubia ­ Gazteek galdu eta se­niorrek irabazi Pomarez­en kon­tra.

Abisu  ­  Apirilaren  4ean,  igan­dea,  arratsaldeko  5  orenetan, aurkeztua izanen da haurrentzat Pantxika  Solorzanoren  azken diskoa, Urtxola jatetxean.

Ganex

MartxutaAuzapez berri  – Martxoaren 21ean, bi  herri­kontseilari  hautetsiak izan  dira,  zendu  diren  François  Bonnet  eta  Bernard  Larramendy auzapezaren  ordaintzeko.  Jean  Michel  Larramendy  auzapez zenaren  semeak  124  boz  bildu  ditu  eta  Alain  Sabarots­ek  113, orotara  143  bozemaile  direlarik  bozkaldirat  agertu.  Eta  iragan ostiralean,  kontseiluaren  bilkuran,  Jean  Pierre  Apeçarena  da auzapez  izendatua  izan,  Jean  Paul  Mendiburu  1.  axuant,  Didier Amestoy 2. axuant eta Dominique Goytino 3. axuant.

urepeleHeriotze  –  Joanden  martxoaren  24ean  pausatu  zauku  Joanes Etchebarren  Iriberriko    nausia,  89  urtetan.  Gizon  ixil  eta  langilea ezagutu  dugu  joanes,  Kintoa  aldeko  laborantxan  bizi  izan  dena. Doluminak eskaintzen ditugu hunen emazte, seme, haurride, haur ttipi eta adixkide guzieri.

“Eko  herritar”  erakusketa  2010eko  apirilaren  10  eta 11n    ­  Hazparneko  Lurraldea Herri  Elkargoak,  bere  “Eko  He­rritar”  erakusketa  antolatzen du  hirugarren  aldikotz,  Heleta eta  Hazparneko  herriekin,  AL­DATU  enpresendako  laguntza gunea,  Garbiki  sindikatua,  eta Eihartzea  elkartearekin.  Aurten, erakusketa  Heletan  iraganen da,  Hazparnen  eta  Baigurako Aisialdi gunean ekimenak atxikiz hala  ere.  UNESCOk  bioainizta­sunaren  keinupean  ezarri  duen 2010  urte  huntan,  Herri  Elkar­goak berresten du bere ekarpe­na  eta  parte  hartzea  garapen iraunkorraren  arloan.  Idekitze gisa,  AGENDA  21  gaieri  buru­zko  min tzaldi  bat  proposatua izanen  zaie  lurraldeko  hautetsi guzieri,  asteburu  eko­arduratsu horri  doinua  emaiteko.  Egun hauetako  egitarauan  :  garapen iraunkorrari  loturiko gaieri buru­zko mahainak, tailerrak haur eta helduendako, filma emanaldiak, mintzaldi  eta  mahaininguruak, eta  mendi  ibi laldiak  Baiguran gaindi.  Ase  nahi  dutenendako, Heletako  ostalariek  eta  herriko 

elkarteek bio bazkariak edo ogi­tartekoak  proposatuko  dituzte !  Hazparneko  egitaraua:  apiril­aren 9a, ostiralarekin, 20:30tan, eko­herritar erakusketa idekitze­ko,  bi  min tzaldi  aurkeztuak izanen dira, bat  lurraldeko hau­tetsieri zuzendua, bestea enpre­seri. Bi mintzaldien ondotik, par­te hartzaileak eta hiz lariak elkar­tuko dira Herri Elkargoko eraiki­nean,  bidezkoa  eta  biologikoa den  mahain  baten  inguruan. Bertzalde, apirilaren 10an, larun­batez,  Haritz  Barne  zinegelan, aratsaldeko  4etan,  “Mia  et  le Migou”  marrazki  bizidunaren hedatzea. Aratseko 9etan “Food Inc”  dokumentalaren  hedatzea eta  ondotik  BLE  elkartearekin eztabaida,  Robert  Kenner­ek zuzendua  Michael  Pollan  eta Eric  Schlosser­ekin,    Amerikar luze metraia. Eta ere,  apirilaren 5ean,  astelehenarekin,  9:30eta­tik  17:30ak  arte,  Eko  herritar topaketak  Hazparneko  errugbi eta  judo  taldeen  artean.  Bi  tal­deen arteko kirol  topaketa hau, Xapitalean  eta  Mendeala  gelan iraganen  da,  garapen  iraunko­rrari buruzko animazioekin.

Hazparne

Antolatzaileak elgarretaratuak egitarauari azken hunkiaren ekartzeko.

9

Page 10: Herria 3050

Herriz Herri

Biltzarre          Arruntza  kartiereko  Alda­courrou  gela  leporaino  betea zen  juanden  ortzirale  aratsean herriko  etxeak  A.H.T.  treinbide berriaren  gaiaz  antolatu  biltza­rrean. Helburu ez bakarrik Uzta­ritze  Ingurumena  Zain  elkartea informatzea  bainan  Arruntzako jendetze  gehiena.  Bere  min­tzaldian  Lesbats  jaun  auza­pezak  orroitarazi  du  2008ko apirilean  delibero  bat  bozka­tua  izan zela merian proiektua­ren  kontra  (24boz  alde  eta  4 xuri). Urte bat berantago  ‘’Nive Adour’’, ‘’E rrobi’’ eta ‘’Sud Pays Basque’’  3  herri  elkargoek  ere gauz  bera  bozkatzen  zuten. Uztaritzek  ere  galdatu  du  bere kontseiluaren bozka baten me­dioz  A.H.T.  proiektuaren  ike­rkuntzak  eta  estudioak  osoki geldituak  izan  zitezen.  Ez  da entzuna izan. R.F.F. erakundeak ez  du  gehiago  treinbide  be­rria  baizik  gogoan,  orai  arteko treinbidearen berantolatzea eta trafikua hortik pasaraztea ez du entzun nahi ere hautetsiek dio­tenez. Auzapezak ardietsi zuen gobernuak  izendatu  ararteko­lariarekin  (Meaux  anderea)  eta gobernuko ordezkari batzuekin Matignon­en  errezebitua  izai­

tea  2009ko  hazaroan.  Meaux andereak  hitzeman  dio  asko problema  xehekiago  ikertzea denboraren  epea  luzatu  behar bada ere. Berriz biltzekoak dira apirilaren  7an.  Errana  ere  izan da  treinbide  berria  geihengo batean  lurperatua  izanen  dela desmasiak  ttipitzeko,  bainan ikusiz  Errobi  ibaia  zer  gorata­sunetan pasatuko duen (uraren axaletik 20 bat metra omen) jen­dea  ez  da  batere  konbentzitua izan tunel ixtorio horrekin. Dena den  herriko  etxea  gogoetatzen ari  da  oraidanik  beren  bizite­gietarik  kanporatuak  litaizkeen jendeetaz. U.I.Z.(edo frantsesez U.D.E.) elkartea prest da ekintza batzuetarako hala nola esperter debekatzea pribatuen funtsetan sartzea  lurraz  ikerketa  batzuen egiteko.  Hautetsien  sustengua galdatzen  du  hortarako  bainan auzapeza ez da arras hortaraino heldu, erranez bakarrik susten­gatuko dituela legez egiten ahal diren  ekintzak.  R.F.F.  enpresa laster  ari  dela  bere  lanetan  ja­kinik  (ekaineko  agertu  behar laike nundik pasako den xuxen) mobilizapena ez dela ahulduko errana izan da eta ondoko egu­netan  oihartzun  frango  behar luke oraino afera horrek.

uztaritzeLagüntza  etxez­etxe  Xenda alkartearekiXenda  alkarteak  adinetakoak lagüntzeko  zerbütxü  bat  an­tolatzen dü. Bolondresak 9 dira, adinetakoen etxeetara joaiten di­renak. Beharren arabera ari dira, hala nula zonbaitek komesione­ka  joan behar badüe  lagüntzen dütüe.  Bena  beste  zonbaitek elestatzea  baizik  ez  düe  galta­tzen.  Hala  da  Jean  Marc  Bara­txegarai gamearrarentako. Bere arrebak proposatü zeion Xenda alkarteko  lagüntzaile  bat  bere etxetik iragan zedin, eta biziki la­ket da Xenda alkarteko Fantxoa Casetekin  elestatzeaz.  Hama­bost  egünetarik  behin  joaiten zaio  Gamererat,  bena  beste etxe zonbaitetan üxüago biltzen dira.  Xendak  9  lagüntzaile  dütü oraikoz  gisa  hortan  ari  direnak, bena  erran  gabe  doa  haboro izatea  ez  litzatekeala  gaizki.  In­teresatüek  Xenda  deitü  behar düe  ondoko  zenbakilat  :  05  59 28 13 56.Ühaitza xahüÜhaitza  bazterrean  ebilten denak  arrain  beno  zikinkeria haboro  ikusten  züan.  Oskiak, plastikak, errotak eta beste zer­nahi  gaüza  metatürik  zen  urtez urte  hur  bazterretan.  Champo lizeoko  hogei  ikasle  Bildozen izan ziren  iragan astean, denak oro mekanikako  ikasleak, Ühai­tzetik zikinkeria horien elkitzeko. Ikasleen  ardüradünek  sentsi­bilizatü  nahi  zütüen,  beren  ofi­ziotik  kozadüra  ez  beita  hürrün ez  bada  kasü  egiten  (olioak...). Iragan  urtean  egin  züelarik,  bi metro kübiko elki zütüen hurre­tik.  Bildü  ondoan,  zikinak  Atha­rratzeko berex günealat eraman zütüen, herri alkargoako  langile den Mixel Iratzabalekin ikusteko nola antolatzen den berexketa.Sohütan auzapez berriChristelle Mange deitzen da So­hütako  auzapez  berria.  Iragan martxoaren  19­an  haütatü  düe kontseilariek, hamaika botz alte, eta  oposizioko  lauak  absteni­türik. Kargüdün berria adeja afe­ra  püblikoetan  ari  da,  lanbidez Mauleko  herriko  etxean  baita langile. Sylvain Hegiaphal lehen 

axuant  da  ;  David  Sagaspe  bi­gerren,  Maite  Letchaurreguy hirugerren,  eta  Adrien  Begue­rie  laugarren.  Pettarreko  lehen emazte  aüzapeza  da  Christelle Mange, 34 urterekin. Eskola  kartak  arrankürak  piz­ten XiberoanXiberoako lau herrietako eskolak aipatzen  dütü  departamentüko eskolen karta berria karkülatzen ari  düan  batzordeak.  Garindai­nen  eüskararentako  lanpostü erdi  bat  haboro  üken  behar lüküe, bena besteetan desager­tzeak  dira  aipatzen.  Gotainen eüskararentako  lanpostü  erdi bat  gütiago  üken  behar  lüküe, eta  Barkoxen  frantsesarentako lanpostü  erdi  bat  gütiago  ere. Azkenik  Larraine  aipatürik  da, lanpostü  galtzerik  gabe,  bena eskolaren  egoera  ikertü  behar dela  erraitez.  Barkoxen  ira­gan  urtean  jadanik  lanpostü bat  gütiago  üken  behar  züen, eta  negoziaketak  izan  ondoan, denbora erdi bat züen galdü az­kenean.  Aurtenko  kartan  berriz agertzearekin kexü dira haurren aitetamak,  eta  eskola  oküpatü düe igaran ostiralean. Neskene­güne goizan arrabildü zütüan ai­tetamak  alkarreki  mobilizazioen prestatzeko.  Ostiral  hunetan Pauen  hartüko  dira  azken  deli­beroak, eta iragan urtean bezala ez düe gei deüs egin gabe egon arte hortan.Txileko  lürrikararen  leküko­tarzünak XiberoanPhilippe Etxegoien Idauze Men­dikoa Txilen zen iragan barantai­laren  27an,  Richter  eskalan  8,8 ozkeko  lürrikara batek amerikar lürralde  hori  iharrausi  züalarik. Han ez zen lehentze agitzen, eta aitzinekoetan azkarrena 1960an izan  zen,  9,5  ozkekoa.  Geroz­tik,  Philippe  Etxegoienek  ere konfirmatü  düanaz,  eraikuntza haboroenak  lürrikarak  jasaiteko eginik  izan  dira.  Dena  den,  au­rtenko  lürrikara  azkarrenaren ondotik  beste  zonbait  ere  izan ziren,  eta  tsunamiak  gibeletik. Herria, pentsatzen ahal den be­zala,  zankazgora  ezarririk  izan zen,  eta  gobernüaren  erranen arabera, 540 jente zentü ziren.

Xiberoan gaindi

Eskola kartaren mugimenduak

Heriotze  –  Astelehen  huntan bere  azken  egoitzarat  segitua izan  da  Pierre  Idiart  Abantzen­bordakoa.  Azken  urte  hautan osagarriaz ahultzen ari zen. Be­rrikitan  Kanboko  eritegi  baterat artatzeko  joana  zen.  Pausatu da 82 urtetan. Berez Arrosakoa zen eta Abantzenbordako Fran­çoisekin  ezkondua  zen.  Bere lekuan eta gazte denboran  ika­siarekin  ardi  sail  bat  onarekin artalde ederraren jabe zen, osa­garriak  lagundu  dueno.  Seme bat eta bi alaba ukanak zituzten eta  ohorezki  altxatuak.  Domi­nique  semea,  gure  herrikoau­zapezaren  lehen axuanta dugu. Françoise  emazteari,  seme alaba  eta  horien  familieri,  bai eta hurbileko jendaki guziari, es­

kaintzen ditugu gure doluminak.Urzotegiak  inkantean  ­  Api­rilaren  16an,  ortziralearekin, a rratsaldeko zazpiak eta erditan xuxen, Herriko Etxean  iraganen da  urzotegi  hauen  banatzea inkantean  :  Goizbide  –  Lizardi ––  Xuxengo  Erreka  ­  Alkaxuri  – Porteko  Lekua  –  Xurienborda –  Larrepil  –  Ganhaurrenborda – Zokotzar – Ferrandoren Xola – Hergaraiko Mindegi – Zipategia –  Grande  Pepiniere  –  Bordure St Jean E 207 – Heutiko Iraleku Handia  –    Zipategia  landarete­gia. Bakarrik Senperen bizi edo sortu direnek ahalko dute inkan­tean parte hartu. Nahi dutenen­tzat,  inkantearen  araudiak  eta baldintza­kaiera irakurgei izanen dira Herriko Etxean.

senpere

Xiberoan  bestalde  aipatuez gain  hona  Amikuze  franko  go­gorki  inarrausten dutela eskola kartaren  mementoko  protesta mugimenduek. Uhartiriko esko­la okupatu dute burrasoek joan den  astelehenean  administra­zioak  frantses  erakasle  postu erdi  bat  kendu  nahi  duelakotz herri  horretan,  Larribarren  iaz 

postu  erdi  bat  eman  ondoan gela  elebidunarentzat.  Amiku­zen  oraino,  Amenduzeko  es­kola  okupatu  dute  burrasoek  ; urrunago  Bardotzen  eta  Kan­bon ere bai. Ostiral honetan be­harra da hezkunde ikuskaritzan bilkura heldu den  sartzeko es­kola karta berriaren finkatzeko.

lasaHeriotze  –  Peio  Choutchourrou  Gaineko  Eluxantzeneko  nausia itzali  zauku  martxoaren  23an,  duela  72  urte  sortu  zen  etxean. Bazuen zonbeit ilabete ospitale edo eritetxetan zabilala bihotzarekin zituen  eneguekilan.  Asperturik  leku  horietan,  ikusiz  ere  jasaiten zituen  tratamendu  bortitz  guzien  gatik  ez  zuela  ondorio  hoberik kausitzen, etxerat  jitea galdatu du. Denbora laburra  izan badu ere plazer hori ukan du, familiako goxotasun eta sustenguaz inguratua izaiteko. Peiok gazte gazterik hasirik bere bizia pasatu du sortetxean laborantzan,  salbu  armada  eta  Aljeriako  gerla  denbora,  aldarean lagunek atxikitzen zituzten bandera horiek erakusten zuten bezala. 3 alaba altxatu ditu Marie Jeanne espos lagunarekin, etxaldea ezin hobeki  landuz  elgarrekin.  Jendakia  handi,  adixkide  eta  herritar, jendalde gaitzak bere kantu eta otoitzez lagundurik ezarria izan da familiako hilobian. Penetan uzten dituen espos laguna, alaba, haur ttipi, familia eta 5 anai­arreberi (horietan 3 Ameriketan) gure doluzko sendimendurik bizienak.  M.G.

kanbo«Hameika  ipuin»  ikusgarria  Kanbon    ­  Eleka  elkarte  berriak antolaturik, lehen aldikotz eskainia izanen da Kanboko AIEC gelan «Hameika ipuin» ikusgarria, Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungaray­ek  emanik,  Txomin  Heguy­ren  zuzendaritzapean,  apirilaren  7an, asteazken arratsez (21:00). Ipuinak publiko zabalari egokituak dira, bai heldueri, bai haur ttarrotueri.

10

Page 11: Herria 3050

Herriz Herri

aiherra izturitzeBazko­kari ekizkizunakHuna  nola  iraganen  diren  aste saindu  huntako  elizkizunak, gure eskualdean. ­  Ortzegun  sainduz  :  Donamar­tirin,  arratseko  7tan,  familien meza (lau herrientzat)­  Larunbat  sainduz  :  meza  bat bakarrik,  Hazparnen  arratseko 9tan  :  ura  eta  argiaren  bene­dizionearekin.­  Igandea  :  Bazko  :  Isturitzen 9tan,  eta  Aiherran  10ak  1/2tan. (4  eta  7  urte  arteko  haurrek parte hartuko dute).

Bixkotx saltzaileen eskerrakJoan  den  igandean,  Erramuz, Ezkia  Ikastolako  Aihertar  bu­rrasoek bixkotxak saldu dituzte, meza  aitzin  eta  ondotik.  Eske­rrak bihurtzen dituzte erosle gu­zieri, eta helduden urteko hitzor­dua, sasoin berean finkatzen.

Apirilaren 18an, ANTZUOLA­AIHERRA egunaAiherrako  Herriko  Etxeak  eta Belzuntze elkarteak jakinarazten dute Aiherra­Antzuolaren binaz­katzearen  25.urtebetetzea  ofi­zialki ospatuko dutela, apirilaren 18an, Aiherran.Egun guziz aberatsa prestatzen ari  dute,  bi  herrien  arteko  joko, herri  sartzetako  pankarten  es­treinaldi, herritar batek zizelkatu bi  obren  estreinatze,  mintzaldi, Herriko Etxeak eskaini hurrupal­di,  elkarteen  artean  hitzemaite, bazkari  eta  dantzaldi…  Horra egun hortako « menu »a.Hemendik laster Aihertar guziek xehetasunak  ukanen  dituzte, hemendik beretik zabalduko di­tugunak helduden astean.Anartean, orroit egun hortaz, ba­lioko baitu parte hartzea.Anartean,  aupa  Aiherra  eta  An­tzuola !! 

AteraldiAurtengo sagarnotegirateko ate­raldia ezin hobeki iragan da joan den  larunbatean,  janari  onak 

gozatzeaz  gain  omore  ona  ez baitzen  eskas  Astigarragan  eta ondotik  Donostian,  aldi  huntan aro ederra lagun!

Elkarrizketa gogoetaldiErdi  hetsi  elkartea  antolatzaile, apirilaren  3an  larunbatez  beha­rra  da  gogoetaldi  aratsalde  bat Izturitzeko Denen Etxea gelan  : iberoez,  Arberoa  lurraldearen jatorriaz,  Arberoa  iraultza  den­boran.  Kudeatzaile  mintzalari beharrak  dira  :  Mixel  Amade Xantxotean bizi den zizelkari ar­tista eta Dominique Cunchinabe Paueko  unibertsitatean  irakasle 

dena,  eta  bere  jakitatea  ekarri nahi  duen  beste  nornahi!  Ara­tsaldea  2tan  hasiko  da  elizaren ondoan den Xantxotea erakusto­

kia bisitatuz. Herritar ala kanpo­ko, euskaldun eta beste, denak gomit dira.

Aste saindua (elizkizunak  herrian)Ostirale sainduz arastiriko 7tan.Bazkoz goizeko 9tan.

Ondoko asteburuan­  Apirilaren  10ean  goizean  ate idekiak  Arberoako  ikastolan. Aratsaldean,  ikastolaren  alde, Herri  Urrats  jantzi  saltzea  Izturi­tzeko trinket aitzinean.­  11n  Bazko  xaharrez  San  Jo­sepe  eskolaren  mus  lehiaketa Denen Etxean.

2006 urtean, Antzuolar ta Aihertarrak plazatik jausten ari aperitifaren hartzera

Tolare sagarnotegiaren aitzinean bazkal ondoan.

luhusoEuskaraz  goza  ­  150  presuna baino  gehiagok  parte  hartu dute  Artzamendi  Herri  Sindika­tak « HARRI XURI » bere kultura proiektuaren  karietan  antolatu duen  «  EUSKARAZ  GOZA  » lehen  hitzorduan.  Martxoaren 19an,  Bilboko  «  APURKA  »  an­tzerki  taldeak Iparraldean eman duen bere  lehen emanaldia es­kaini  zuen,  Kanboko  EMAITZA  gaztetxean.  Kasu  handiarekin hautatuak  izan  diren  Joseba Sarrionandiaren  ipuinek,  ikus­leak olerki ingurunetatik Samuel 

Beckett­ek  ukatuko  ez  lukeen funtsgabekeriaren  mugetara eraman  ditu.  Martxoaren  20an, Itsasuko  SANOKI  gelak  bat­ba­tekotasunaren  bi  maisu  erreze­bitu  ditu  :  Jon  Maia  bertsularia eta Ander Lipus aktorea. Bi oren inguru  berantago,  publikoak bi  artisteri  eta  norgehiagoka eramale  lanetan  talentu  handiz lagundu  dituen  Unai  Elizasu­ri eskuzartak jo zizkien.Ondoko hitzorduak : maiatzaren 21ean eta 22an Kanbon eta Lu­huson.

itsasu­ Erakusketa

Atekan apirilaren 3tik goiti, Monique DE ZAYAS HAMALIT­ek bere erakusketa «Voyage à travers le temps, les paysages, les visages» aurkeztuko du hilabete batez. 

Bric à Brac

«Les Vieux Machins» elkarteak bere 5 garren  udaberriko «Bric à Brac» apirilaren 11n antolatzen du. > Plazan iraganen da > Xehetasunak eta izen emaiteak : 05 59 29 96 44  

­ Herriko Etxeko kultur batzordeak 2 gaualdi antolatzen ditu SANOKI gelan :

APIRILAREN 9an : Filmaren emanaldia. Angeluko ISA BTPko ikasleek, MALIn 5 astez, harrera eta formakuntza zentroa eraiki dute. 

APIRILAREN 10ean : ONE MAN SHOW Jean­François Balerdi­ren : «Un drôle d’oisif» (ikusgarri komikoa)

Bertzalde ­ Herriko etxeak jakinarazten du lur ibilketa baten ondotik suko egurra baduela saltzeko ; beraz nahi duenak egur hortarik otoiztua da herriko etxean pasatzea.

11

Page 12: Herria 3050

abisuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE­SARIAKUrtea  52 E

Laguntzaile saria  62 E

Europan  63E

Ipar Ameriketan : ­ Bandarekin :  97 E  edo 127 $­ Gutun­azalean : 180 E  edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E  ­ Afrikan :  87 E

­ Asian :  102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.­B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai Augustin­Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42

 Fax. 05  59 25 60 10

Éditions Basques

AVIS DE CONSTITUTION

Aux  termes  d’un  acte  sous  seing  privé en  date  à  BAYONNE  du  22    mars  2010, il a été constitué une Société par actions simplifiée, présentant  les caractéristiques suivantes :

Dénomination : « MVMk »Siège social : 10 allée Véga – 64600 

ANGLET.Objet:  ­L’activité  d’intermédiaire  im­

mobilier,­La vente de meubles,­L’exploitation hôtelière ou para­hôtlière

Capital : 3000 EUROS, composé ex­clusivement d’apports en numéraire.

Durée : 99 ans à compter de l’imma­triculation au R.C.S.

Direction  :  Madame  Corinne LANNETTE,  demeurant  à  ANGLET (64600),  28  rue  Labertranne.  Immatricu­lation de  la société au Registre du Com­merce et des Sociétés de BAYONNE.

Pour avis

HERRIKOASociété anonyme au capital de

3 343 686  €Siège social: ANGLET (P.­A.) – Rési­

dence l’Alliance – Centre JorlisRCS: Bayonne 320 432 222

Augmentation de capital en numéraireAux termes d’une délibération en date 

du 10 février 2010, le conseil d’administra­tion a constaté la

réalisation  définitive  de  l’augmenta­tion  de  capital,  à  hauteur  de  730  966 € par création de 365 483 actions nouvelles émises au prix de 2,50  €, soit une valeur nominale de 2  € et une prime d’émission de 0,50  €,  intégralement libérées en nu­méraire, de sorte que le capital se trouve désormais porté de

2 612 720 € à la somme de 3 343 686 euros.

Les articles 6 et 8 des statuts ont été modifiés en conséquence.

Pour avis.

«SCI ARGIA»Société Civile et Immobilière2 ter rue Nungesser et Coli

40130 CAPBRETONRCS BAYONNE N°418 310 397

Aux  termes  d’une  assemblée  géné­rale  extraordinaire  des  associés  en  date du  26  février  2010,  il  a  été  décidé  de transférer  le  siège  social  de  la  manière suivante :

Ancien siège : 3 allée de l’espérance à ANGLET 64600

Nouveau siège ; 2 ter rue Nungesser et Coli à CAPBRETON 40130

Les statuts ont été modifiés en consé­quence.

Pour avis. La gérante

CHANGEMENT DE REGIME MATRIMONIAL

URKIA 119962/PH/EH

Suivant  acte  reçu  par  Maître  Pierre FAGOAGA,  notaire  à  SAINT  JEAN  DE LUZ, le 19 Mars 2010,Monsieur Jean­Pierre URKIA, retraité, eta Madame  Sylviane  Elise  Marie­Antoinette PLIQUET,  retraitée,  son  épouse, demeurant ensemble à AHETZE (64210), maison «KASKONHERRIA»,Nés savoir :Monsieur URKIA à AHETZE (64210) le 28 août 1938,Madame  PLIQUET  à  VITRY­SUR­SEINE (94400) le 2 avril 1947,Mariés tous deux en premières noces à la mairie d’AHETZE (64210), le 13 août 1973 soumis au  régime de  la communauté de biens  réduite  aux  acquêts  à  défaut  de contrat de mariage préalable.Ont  adopté  pour  l’avenir  le  régime de  la  communauté  universelle  avec clause  d’attribution  intégrale  au  conjoint survivant.Les oppositions pourront être faites dans un  délai  de  trois  mois  et  devront  être notifiées,  par  lettre  recommandée  avec demande  d’avis  de  réception  ou  par acte  d’huissier  de  justice  à  Maître  Pierre FAGOAGA, notaire à SAINT JEAN DE LUZ (64504), BP 419, et en ce cas,  les époux pourront  demander  l’homologation  de ce  changement  au  tribunal  de  grande instance.

Maître Pierre FAGOAGA

irakurleak mintzo

agur «Herria» ! Plazer  handia  dut  Herriaren irakurtzea.  Urrun  izanez,  aski berant ditut Herriko berriak jaki­ten. Eskerrak zieri !Nahi  dauzuet  erran  nola  otsai­laren  25  eko  Herrian  (bigar­ren  o rrian,  «Mundu  zabalean») kausitu  dutan  «Bolikostan» gertatua.  Hor  irakurtzen  diren berriak  ez  dira  arras  xuxenak. Bolikostan bizi naiz badu hogoi urte baino gehiago. Ez da errex egia  nun  den  jakitea  Bolikosta huntan,  nahi  bada  xuxen  izan. Laurent  Gbagbok  egin  duena berrikitan, Lege Nagusia segituz egin du, ez da hori «estatu kolpe moduko  bat»,  edo  mintzo  zira Gbagboren  kontrarioen  gisa. Ez  dira hola «lau urtez» gibela­tuko  hanbat  berantetsiak  diren bozkak.  Menturaz  heldu  den maiatzean...«Bere  gisako  arrazoinak  eman ditu»... bainan Herria ixilik dago horien  gain.  Badakizutea  zer 

pasatu  den  «CEI,  Commission Electorale  Indépendante»  ha­rekin  ?  CEI  horen  buruzagiak berak  onhartu  du  denen  aitzi­nean  : 429.000  izen ezarri  nahi ukan  ditu  boz  emaileen  izenen artean. Bolikostako «gerla» hau hasi  zen  bozka  ixtorioekin,  bai­zik eta Bolikostar ainitz ez zirela boz  emaile,  bertzek  aldiz  herri auzoetakoak  zirela.  Orai  Gbag­boren  aldekoek  ez  dute  onhar­tzen  herri  auzoetako  jendeak boz  emaile  izan  diten  Bolikos­tan. Nihaurek jakina dut aldi bat baino gehiago nola herri auzoe­tako  jende  batzuek  ukan  dituz­ten paper faltsu batzu.Guillaume  Soro,  gobernabu­rua, ez da Gbagboren «meneko bat» : denek badakigu errebelde horietarik zela eta nola izan den hautatua  gobernaburu  gisa. Orai ikusiko «CEI» berritu horrek noiz bozkak plantatuko ahal di­tuen, eta zer itxura ukanen duen boz emaileen izen lerroak.Agur beroena Herriari !

Jean-Marie RUSPIL, aita betaramixta, Yamoussoukro,

Bolikostan

Musaren egun handia

donazaharrenMus  xapelgoko  finala  apiri­laren  5ean  iraganen  da  Do­nazaharreko  ezkerparetan, Bazko  astelehenez.  49  pare dira  lehian.  Huna  kopuruak eskualdeka : Baigorri 3, BAB 5,  Hazparne  3,  Iholdi­Ozti­barre  5,  Bastida  3,  Maule  3, Uztari tze  6,  Donibane  Lohi­zune  3,  Garazi  3,  Amikuze 7,  Atharra tze  2,  euskal  dias­pora  6.  Astelehen  goizeko 7.30etan  hasiko  dira  haita­dak.  13.00  bazkaria.  15.30 goizeko  partidetarik  sailkatu direnen arteko haitadak, bai­eta  gazte  eta  andereenak. 18.30  hiru  finalak  gazteen, andereen  eta  xapelgo  nagu­sikoen  artean.  Ondotik  sari­en banaketa eta hurrupaldia. Han  bazkaldu  nahi  lukeenak deit beza 05.59.59.44.92ra.

« régions et peuples

solidaires »15 hautetsi

“Régions  et  peuples  solidaires” federazioak helarazi dauku ageri bat,  diona  lurralde  hauteskun­deetan  15  kide  autonomista hautetsiak  izan  direla,  Europe Ecologie  zerrendaren  bitartez  : Bretainiatik  4,  UDB  alderdikoak (Mona  Bras,  Herri  Gourmelen, Kristian  Guyonvarch,  Naig  Le Gars) ; Okzitaniatik 5, Partit Oc­citan­ekoak  (David  Grosclaude, Guilhem  Latrubesse,  Anne  Ma­rie  Hautant,  Arveio  Guerrera, Gustave  Alirol)  ;  Saboiatik  1 (Noël  Communod)  ;  Korsikatik 4  (Jean  Christophe  Angelini, Nadine  Nivaggioni,  Fabienne Giovannini,  Xavier  Luciani)  ; eta  Isere  eskualdean  Amazigh mundu kongresutik 1 (Belkacem Lounes).

zaharki Makilak

arrangoitzen«  Zaharki  Makilak  »  feriaren 7.  edizioa  iraganen  da Arrangoitzen  apirilaren  3tik 5era.  80  salmahai  izango  dira. Tartean  ohorezko  gomita  bat, Abram  zizelkaria.  Idekidura tenoreak  3  egunetan  :  9:00­19:00.  Sartzea  4  eurotan, urririk  18  urtez  pekoentzat. Antton  Amilibia  sukaldariak segurtatuko du  jatekoa, nahiko duten guzieri.

Garaztarrak taldearen

gomitaGaraztarrak  taldean  pasatu diren jende guziak 1955­etik goiti gomitatuak  dira  parte  hartzera bazkari  batean  apirilaren  18an igandearekin, Izpurako Arradoy jatetxean,  eguerditik goiti.  Zure izena eman deituz 0559370601 apirilaren 8a baino lehen.

bedatseko feida

apirilaren 3an azkorria-n

Bedatse  ta  larrazken  güziez bezala,  Muskildiko  AZKORRIA gaznakagiak antolatzen dü bere feida,  merkealdi  handi  bat  egi­tez bere gazna güzietan.  « Ate Zabala  »  egünaldia,  apirilaren 3an  igaranen  da  10  orenetarik arrestiriko  6etara,  Bazko  mez­peran,  eta  merkealdiak  izanen dira gazna mota güzietan.Koperatibako  17  artzain  gazna egileek  eta  langile  taldeak  es­küratü  berri  düe  medaila  berri bat,  «  Word  Cheese  Awards  » lehiaketa  famatüan,  zointan mündü güziko gazna desberdi­nak jüntatzen diren.Zilarrezko  medaila  hori  bildü dü    «  Sor    Marka­ko  Ardi  ga­zna » sailean.     

12

Page 13: Herria 3050

telebixta leihotik

�������������

asteburuko Hitzorduak

Apirilaren 2a : Ostiralea, • 07.00: Goiz berri, Kati Petrissans, eskola kartaz..• 16.00: Kantaire.• 19.00: Aitzur eta jorra • 20.00 : Presoen oihartzuna

Apirilaren 3a : Larunbata• 11.00 : Airesta, Arizkungo Peio Zapataren  aroztegitik. • 12.00 : Xapin Euskal Irratietan entzun diren memento hunkigarri eta irringarriak• 14’30, Rugbi : BO – Montauban• 18’30, Berezkoen xapelketa Maulen :    Sorhuet­Ozafrain / Etxeberri­EzkurraAngelun : Waltari – Etxeto / Ibarrola­Ducassou

Apirilaren 4a : Igandea • 09.30: Gure bazterrak Arantzazutik 2• 10.30 : Bazkoko meza Baigorritik.

• 13.00 : Hegoaldeko ostatua • 17’00, Zuzenean, EH­ko xapelketako finala Donibane Garazin : Alain Hegiabehere / Ximun Lambert18’00, Zuzenean, ezker paretako xapelketa nagusiko finala Gasteizen Xala – Zubieta / Gonzalez – Laskurain.

Apirilaren 5a : Bazko Astelehena• 08 : 00 : Jean Michel Bedaxagar­en kantaldia.• 09 : 00 : Berriak eta Gure arbasoak• 10.30 : Sarako liburu azokatik zuzenean Luzien Etxezaharreta• 11 :00 : Presoen elkartasunez gaualdia.• 12.00 : Pil Pil taldearen kantaldia• 14 :00 : Hegoaldeko ostatua eta astirian mus xapelketako finala Donazaharretik.

euskal irratiak 90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6

ortziralean­Angelun,  Izadia  parkean (18.30),  aro  aldatzeaz  mintzal­dia, Gilles Favreau  ikerlaria hiz­lari­Miarritzen,  Koliseo  gelan (20.30),  “Paul  est  mort?”  ikus­garria.­Heletan, Itsasoa gelan (21.00), “Planeta Bi” musika emanaldia.­Baionan,  herriko  antzokian (20.30),  dantza  ikusgarria  Bor­deleko  baleta  nagusiarekin. Gurutze  Saindu  elizan  (21.00), kontserbatorioko  laukote  ba­ten  emanaldia,  Haydn  musika­gilearen  obra  zati  batzuekin, besteak  beste  Jesusek  gurutze gainetik erranak gogoan.­Miarritzen,  geltoki  xaharrean (21.00),    Amaia  Riouspeyrous, Maialen  Errotabehere,  Naia Robles eta Izarrak taldea, denak kantari  Chrysalide  elkartearen fagoretan. ­Donibane  Lohizuneko  gaz­tetxean  (22.00),  kontzertua, Islaia,  Tud  eta  The  Rodeo  Idiot Engine taldeekin.

larunbatean­Miarritzen,  hiri  guzian  gaindi, 

hemeretzi  gune  desberdinetan, Pazkoko arroltze moletak.­  Donapaleun,  zerbitzuguneko gelan (10.00),  Eñaut Etxamendi mintzo “ Gilentegiko Gilen” bere liburuaz ­Izturitze  Xanxotean  (14.00), mintzaldiak Arberuako historiaz, Michel  Amade  eta  Dominique Cunchinabe hizlari.­Urruñan, Aberri Eguna (17.00), Abertzaleen Batasuna eta Aralar antolatzaile.­  Donamartiriko  harpeetan (19.00)  «Ezkia  haizean  kantari» ikusgarria­Baionako  antzokian  (20.30), dantza ikusgarria Bordeleko ba­leta nagusiarekin.­  Miarritzen,  Atabal  gelan (21.00),  «Raggasonic»  musikal­dia­  Dantxarienea,  Nuba  dantza­gelan  (21.00)  kontzertu  erral­doia  :  Amaren  alabak,  Jamixel, Nahixan, Hot Pants, Xabi Sanse­bastian, Otsoak, Damba­  Makean,  gaueko  kontzertu, The Sparteens eta Mikel Hats

igandean­Miarritzen, Kasino aitzineko plazan (10.30), Kantalasai eta ondotik mutxikoak.­Barkoxen, Xuberoko maska­

rada Larraineko gazteriaren eskutik.­ Makean, Baigura lasterkaldia­Hendaian eta Irunen, Aberri Eguna.­ Izpuran, Bentaberri gelan (19.00), Xabaltx, Buuzbu eta kantuz, Ortzaizeko eta Garaziko ikastolen alde­Mugerreko elizan (21.00), Sakratua ikusgarria, Leinua el­kartearen eskutik.

astelehenean­Saran, euskal idazleen Biltzarra­Azkainen, herriko plazatik abia­tuz (10.30), Neska Korrika laster­kari lehiaketa.­Angelun, Bost­Kantoineko pla­zan  (11.00),  Pazkoko  arroltze moleta erraldoia.­Donazaharren,  museko  xapel­go nagusiaren finalak.­Ziburun,  Mariñela  auzoaldeko besta.­Donibane  Lohizuneko  elizan (17.00),  organo­kontzertua,  or­gano­joile Paul Goussot.

asteburuan ­Baionan, Xingar­feria­Arrangoitzen, zaharki­feria.­Miarritzen,  zaharki­feria  Irati erakusgune berrian.

­Baionan,  ortziralean  eta  larun­batean, Luna Negra kabaretean (20.30),  “La  mythamorphose” ikusgarria, Rémy Boiron artixta­rekin. ­Iholdin,  larunbatean  eta  igan­dean, laborantzako tresnen feria­Etxarrin,  larunbatean eta  igan­dean, herriko bestak­Baionan,  Hendaian,  Hazpar­nen,  Kanbon  eta  bertze  herri batzutan,  Garapen  Iraunkorra­ren aldeko egunak

Bahituak  :  Noiztenka  France  3  gateak  gogorazten  dauzku  Afga­nistan herrialdean bahituak diren beren bi  kasetariak. Badu orain hiru hilabete bahituak direla. Hemen « Herria » astekari honetan beti gogoan ditugu, baita ere mundu zabalean diren bahitu guziak.

Hauteskundeetako ondorioak :  Orotara 26 lurralde dira Frantzia osoan itsas­haraindikoak barne : 23 ezkerrak bereganatu 3 eskui­nak,  haien  artean  Guyana,  Reunion  ugartea  eta  Alsazia.  Argi  eta garbi dago nola bozkatua  izana den, zer zafraldia hartu duen go­bernuak. Hauteskundeen ondotik beti badira aldaketak gobernuan. Darcos gaizoak pagatzen du, nehork ez dakielarik zendako. Diote batzuk % 28 bakarrik ardietsi duelakotz. Bainan, orduan, behar zen itsas­haraindiko ministro anderea baztertu % 14­a eginik Guadalu­peko hauteskundeetan. Martin Hirsch ere joan da, bainan nahi zue­lakotz joan. Alabainan ez dut sekulan ulertu nolaz sartu zen Pierre apeza  fundazioko  buru  izanik.  Sarkozyk  idekidura  egin  du  eskui­nean, lehen ezkerrean egin zuen bezala.

XIX. mendeko eleberritxoak telebixtan : Asteazkenean zabalduak izanak  dira  France  2  gatean.  Lehenak  «  Le  fauteuil  hanté  »  titu­luduna, Claude Chabrol zinegileak egina, erakutsi digu omore poxi batekin nola hil ziren frantses Akademiako hiru kide, bat bertzearen ondotik  alki  bereko  sarrera  mintzaldia  egitean.  Alki  edo  besaulki madarikatua dudarik gabe. Bigarrena « L’écornifleur » titulukoa zen. Hori da frantses arruntean « pique­assiette » deitzen dena eta gure hegoaldeko anaiek « aprobetxategi » deritzatena. Aprobetxategi bat sartzen da familia batean bi hilabete iraganez familiak Normandian daukan etxean. Kurioski dirua biltzen dio senarrari, bereganatzen du  emaztea  bai  eta  ere  emaztearen  ahizparen  alaba  eta  kentzen dio dirua delako ahizpari hitzemanez ixilik egonen dela, sekulan ez dituela aipatuko bere alabarekin ukan dituen harremanak. Hiruga­rrena  Maupassant­en  ipuin  batetik  egina  bainan  jadanik  duela  bi urte zabaldua.

Errugbia : Top 14 xapelgoan gogoratzekoa da 26 eta 10 egin dutela Iparraldeko bi taldeek. Baionak galdu Castres­en kontra, Miarritzek aldiz,  Anoetan jokatu partida Tolosaren kontra eta irabazi. Sailka­pen orokorrean Miarritze zazpigarren, Baiona hamabigarren. Urte tristea bientzat, xapelgo hortan…

J.H.

Chiméres  antzerki  taldeak «Baba zango horiak» antzer­kia  eskainiko  du  Donibane Garazin, Vauban gelan, apiri­laren 6an, asteartez (21:00). Familientzat  ontutako  eus­karazko  obra  irringarri  eta goxoa.

Baba zango horiakDonibane Garazin

13

Page 14: Herria 3050

Han eta HeMen

Biltzar nagusiHirur  hogoi  bat  entzulerekin egin  da  juanden  larunbatean Euskal  Herriko  Bertsozale elkartearen  biltzar  nagusia Senpereko  Larraldea  etxean. Iñaki  Murua  lendakariaren agurraren  ondotik,  2009  urtea markatu  duen  aktibitate  guzia aipatua  izan  da  :  transmisioa, Xenpelar  dokumentazio  zen­troa,  ikerkuntza...  bainan  oroz gain pasa berri den xapelketa nagusia.  Xabier  Gaztelumendi diruzainak konduen berri eman du azpimarratuz urte ona  izan 

bada ere ez dela espantu egite­korik. Diru sarrerak 1 651 820 euro, gastuak  1 470 852 euro, iduriz benefizio doi bat bainan diru  kopuru  guzia  ez  sartua izanez  ez  da  gehiegi  lasaitze­korik. Ezin gira hemen lurralde bakotxaren diru kontuetan sar­tu, nor berak atxeman dezazke elkartearen web gunean. Bost lurraldetako  lendakariek eman dute  bakotxak bere  taldearen berri:  Juan  Mari Juarizti  (Araba), Karmelo  Uriarte (Bizkaia),  Sa­roi  Jauregi  (Gi­puzkoa),  Joana Itzaina  (Iparral­dea)  eta  Manolo Arozena  (Nafa­rroa).  Aurtengo egitasmoen  eta aitzinkontuen  berri  ondotik, sektore  guzietako  ordezkariek zabalduz  bakotxak  berea,  ez baita  iduriz  elkartea  proiektu eta  lanik  gabe.  Bainan  elkar­teak,  langile  eta  arduradunak 

gehien  bat  gazteak  izanez, itxaropentsu  ikus  dezake  ge­roa.  Asier  Ibaibarriaga  idaz­kariak  aurkeztu  du  bukatzeko  E.H.B.E­ren  funtzionamen­dua eta  biltzar  nagusiaren bil­duma  eman.  Arazo  pertsonal batzuen gatik aldaketa bat izan da zuzendaritzan, Xabier Gaz­telumendi­k, diruzain ezin ego­nez,  hartu  du  idazkaritza  eta alderantziz Asier Ibaibarriaga­k diruzaingoa,  elkartean  laster onartua  izan  dena.  Hitz  zon­baitez Iñaki Murua­k bukatu du biltzarra bi oren eta erdi pasa­turik  (bainan  bazen  zer  erran eta zer aipa) eta gonbidatu bil­tzarkideak  bazkaltzera  Sarako Urtxola jatetxera.

Hernandorena saria Bigarren  kanporaketaren  aldi zen larunbat aratsean Garaziko Kalaka jatetxean 50 bat bertsu­zalerekin  eta  Mainddi  Murua gidari.  Saioa  bera  Larresoro­koaren  antzekoa.  Sailkapena hauxe: 1) Maiana Irigoien 175p ­  2)  Izar  Mendiguren  172,5p  ­ 3) Imanol Uria 162p ­ 4) eta 5) berdinean  Txomin  Elosegi  eta 

Ander  Sorozabal  160;5p  ­  6) Inazio Vidal 145,5p (hau eto rria zen  Bizkaitik  Itsaso  Paia­ren ordez).  Apirilaren  10ean  finala jokatuko  da  Muskildiko  Po­sonposenean  aratseko  8  eta­rik  goiti.  Finalixtak  dira  beraz: Maiana  Irigoien,   Ane Labaka, Izar  Mendiguren,  Emeritz  Ar­zallus,  Ximun  Cazaubon  eta Aimar Karrika. Afaltzeko tokiak 

zaindu  aitzinetik  deituz:  06  32 12 19 13 edo e­mailez:  [email protected]    Ber­tsuzale guzieri oraindanik ongi etorri.  B.S.

Maiana Irigoien (saioko lehena)

E.H.B.E-ren bulegoa

Biltzar nagusian publikoaren parte bat

Béatrice Urruspil gazteluma berria2000  urteaz  geroz  antolatzen dute  Euskal  kultur  erakundeak, Elkar  saltokiak  eta  Elkar  Funda­zioak  Gazteluma  sariketa,  Ipar Euskal  Herri  hontako  gazteak euskaraz  idaztera  sustatzeko asmoz.  Eta  luma  pollitak  agertu zaizkigu orduz geroz, Eneko Bi­degain (Anbroxio eta Mahatsaren begia), Ramuntxo Etxeberri (Sky-room),  Nora  Arbelbide  (Goizeko zazpiak).  Eta  oraikoan,  Arte Ederretan  eta  euskal  filologian diplomatua  den  35  urteko  do­napaleutar  bat,  Béatrice  Urrus­pil,  Gizaki bakartiak  obrarekin. Epaimahaiak  (Piarres  Aintziart, Gexan  Alfaro,  Eneko  Bidegain) aho  batez  onartu  eta  saristatu duen  obra.  Amikuztar  idazleak 13 kondaira dauzkigu liburu hon­tan  eskaintzen,  kondaira  ilunak haatik, bakartasunaz. Bakotxean pertsonai desberdin bat, bakarta­sunaren aurpegi berezi bat azal­duz.  “Egiazko obra literarioa”, Piarres  Aintziarten  arabera,  eta “idazle on baten gaia”, Gexan al­faroren iritziz. (Elkar, 140 orrialde, 16 euro).

Gazteluma 2010 deialdi berriaDeialdi  berria  zabaltzen  dute Gaztelumaren  arduradunek,  40 urtez  peko  gazteeri  zabaldua. 2010eko urriaren 15a aitzin be­har  laiteke  helarazi  liburu  gai baten  zati,  bilduma  edo  sinop­sis  bat,  helbide  hontara  :  Elkar liburudenda, VI. Gazteluma Lite­ratur Sorkuntzarako Burtsa, San Andres  plaza,  64100  Baiona. Epaimahaiak  ikertuko  ditu  lan horiek eta hautatukoari 3000 eu­roko  saria  eskainiko,  bere  lana bururatzeko 2011ko urria aitzin. Ondotik  argitaratuko  du  Elkar etxeak eta 2012ko  Idazleen bil­tzarrean aurkeztuko, Saran. 

Bertsularitza mundutik

Antzerki  idazle  bezala  ezagu­tzen  ginuen  Pantzo  Hirigarai baigorriar  irratilaria.  Hara  ele­berriari  lotu  zaikula  orai.  Nehor ez da harrituko jakitean eleberri umoretsua  dela.  Aimar  Poto detektiba  bertsuzale  errabiatu bat  dugu.  Eta,  bistan  da,  joan den abendoaren 13an, Barakal­don zagon, BEC­eko barneetan, bertsularien  final  handi  hartan, Maialen  Lukkanbio,  Andoni Engana,  Sustrai  Kolika,  Amets Hartzaluz,  Aitor  Minduluze  eta besteen entzuteko. Bainan gau­zak  ez  dira  behar  den  bezala iragaiten,  desagertze  eta  zer­nahi  jukutriekin.  Bertsularitza­ren  mundua  azkarki  inarrosten duen  gertakaria.  Aimar  Poto detektibak  derama  bere  inkes­ta...  Irakurleek  atsegin  handiz gozatuko  duten  eleberri  irakur errexa,  euskalki  desberdinak jastatuz.  « Batua eta Baigorriko euskararen arteko euskalki berri bat  »  idazleak  berak  dionaz. Lucien  Etxezaharretak  laudatu du  idazlearen  lan  emankorra, «  alimaleko  literatura  obra,  ale­gia deusez ontua » (Maiatz, 206 o rrialde, 16 euro).Maiatz elkarteak argitaratzen du bertzalde  Eñaut  Etxamendiren obren  3.  tomoa  («  Gilentegiko 

Gilen  »,  «  Lipu­belarra  :  negu­lorea  »,  « Urtzo­lilia  »),  larunbat huntan  (10:00)  idazleak  berak aurkeztuko duena Donapaleuko mediatekan.  Eñaut  Etxamendi ohoratua izanen da Saran, Baz­ko astelehenean. Baionako so­lasaldiak ere prestatzen ari ditu Maiatz  elkarteak,  bere  aldizka­riaren 50. zenbakiaren inguruan (maiatzaren 12an eta 13an).

Pantzo Hirigarai-ren lehen eleberria

14

Page 15: Herria 3050

Azkena  azkenaitzinekoaren  kontra,  halakoa  zen  partida  joanden ibiakoitzean  Irisarriko Airoski gelan, 200 zaleren aitzinean. Partida erditan, Irisartarrak 14­12 aitzinean ziren, bainan bigarrenean amore eman  dute,  dakitelarik  datorren  sasoinean  mailez  jautsiko  direla. « Excellence » mailan, bigarren taldea nagusitu da 26­24 Saint Me­dard en Jalles­koen kontra. Eta neska seniorrek ere  irabazi 17­11 Lee­Ousse­ko taldearen kontra.

kirolak

pilotaGarindaine pilotari

emana zen igandean

Sorhuet­Oçafrain .............. 40Bielle­Harismendy ............ 34Garindaine  dugu  beraz  orai Xuberun  pilotaren  herri.  Hola dabila  herritik  herrira  pilota. Izan  zituen  bere  egun  loriosak Mauleko  Glariak,  bereziki Laduche­Aguer,  Harambillet, Garmendia  eta  ere  J.P.  Espel, Joseph  Dargel  batzuen egunetan.  Berrikiago  Ezkiula, Larraine  ohoratu  ditu  pilotak hango  arduradun  hanbatekin. Eta horra Garindaine orai, jende ikusle  alde  ederrarekin.  Hor  da preseski Bielle eta  Harismendy parea  beste  hobereneri  hurbil hurbila  ikusi  berriz  ere  eta  hori berri ona da. Beti gibeletik baina beti  lotuak  egon  dira  besteeri, ondarrean  hiru  bote  eta  beste hiru  tanto  eginez  horiek  baino gehiago  irabazleek.  Bost  bote Sorhuetek eta 2 Biellek.

­  Buruzburu,  amaturren  final zortzigarrenetan,  Benessek Haroçarene  garaitu  40­30, eta  Lamurek  Oyhenart  40­30, jelosiarik gabe.

GARATENEANEzcurra I­Bessonart ......... 50Monce­Ducassou ............. 44Bazen  astelehen  huntan jende  ta  muimendu  Garaziko merkatu  egun  hortako  partidan Antton Monce garaztar gazteari so  zauden  ainitzen  begiak, holako  ahalak,  eta  gaztearen ausartziak,  aldiz  gaineratekoak emeki  emeki  ikasiko  direnak. Ondarrerat partida doi bat erori bazaie  ere,  bazuten  lan  ederra egina Ducassouk eta bi horiek. Bainan ez baitziren galtzekotan ari  batere  Ezcurra  axeria  eta Bessonart senpertarra.

Ondoko astelehenetanOyhenart­Heguiabehere ..... ?Alfaro­Kurutcharry .............. ?Astelehen  huntako  partida  hau izanen  da  Garatenean.  Bainan ez  hori  bakarrik.  Saria  ukanen du partida horrek. Bi  irabazleek aitzina  segitzen  ahalko  baitute goragoko mailean.

BAIONATTIPIANAlfaro­Bessonart .............. 50Inchauspe­R. Dermit ........ 38Hasi  da  bai  mugitzen  Sant Andreseko  trinket  zahar hori  xingar  feria  eta  besteak estakuru.  Bi  trebatu  horiek ereman  dute  hazpandarren kontra aldi huntakoa. Bestekoan Ezcurra  eta  René  Dermit  ariko bide dira Alfaro eta Bessonarten kontra xapelarendako.

Olhara­Menvielle .............. 35Zamora­Etcheto ................ 29Zestapuntakoa  Pauekoek ereman dute getariarren kontra, aurtengo  xapela  beretzen zutela.

XARE JOKOANEtcheto­Larisson .............. 40Dainciart­Jaureguiberry ... 17BACeko  miarriztarrak  dira  hor hazpandarreri nausitu.Destaillac­Algalarrondo ... 40Becaas­Boudet ................. 32Eta Aviron baionesa Paue II.ari.Lopetegui­Funosas .......... 40Laberdesque anaiak ......... 19Hazparne I.ak Paue I garaitu.Driollet­Sistiague .............. 40Hourcade­Bortheyrou ...... 37Angeluk Hazparne II garaitu.

ETA NOIZBAIT ? ETA BERRIA ?Bai, noiz ikusiko dugu Hazparne trinket berritu batekin, Azkaine, Garindaine  eta  holako  batzu bezala ? 

HEGOALDEAN  GASTEIZKO FINALA AITZINIdoate­Goñi III ................... 22Olazabal­Pascual .............. 14

Cabrerizo .......................... 22Urberuaga ......................... 11

Ibai Zabala­Arruti .............. 18Apezetxea­L. Galarza ......... 8Eibarren jokatu dira hiru partida hauk.  Eta  lehenean,  Goñi  III.aren  jo  segura  nola  nausitu den  Pascual  ez  hain  segurari, Idoate  ezkerraren  partida  on batekin.  Donostia  Ondarretan eta  Gasteiz­Zaramagan gaztettoak  ziren  ari,  adin  eta mail guzietakoak.Olaizola II­Apraiz .............. 22Irujo­Eulate ....................... 13

Arretxea II­Ibai Zabala ...... 22Saralegi­Eskudero .............. 7Iruñean bigarren maileko finala zen azken hau, nehork ez galdu nahi baina horra nor diren orai hoberenak.  Eta  ikus  ere  lehen hortan  nor  diren  berriz  ere galtzale.Julen Retegi­Barriola ....... 22Titin­Zezilio ....................... 21Eta azken hau ?Apezetxea­Larrinaga ........ 22Ibai Perez­Galarza VI .......... 3Hauk biak Casalarreinan jokatu dira.

FINAL HAUNDIA IGANDEAN

Ogetan  da  beraz  jokatuko Xala­Zubieta  eta  Gonzalez­Laskurainen arteko finala. Leku guziak hartuak bide dira jadanik, entzun  dugunaz.  Telebista  ere hor baita, beharrik !

Bego

eskubaloia

stephane susperregui Frantziako xapeldun ?

Martxoaren  20an  iragan  dira  Frantziako  xa­pelgoko finalerdiak thailandiar boxeoan, Baio­nako Lauga gelan. Eta Stephane Susperregui donibandarrak,  Baionako  boxeo  klubarentzat ari denak, garaitu du Lyon aldeko Corentin Jal­lon, pisuenen mailan. Finala jokatuko du apiril hastapen hontan Parisen.

Stephane Susperregui boxeolaria bere trebatzailearekin.

irisarri 25 – niort 26

Duela 3 aste Arzacq­eko auto­lasterkal­dia  irabazi ondoan Biarnoan, oraikoan Lapurdiko  bideetan  du  garaipen  berri bat  ardietsi  Patrick  Orhategaray  bida­rritar  auto­lasterkariak.  Joanden  aste­buruan,  Senpere  eta  Ezpeleta  aldean deneri nagusitu du, buruan buru lehen postua atxikiz. Bigarren heldu da Guy 

Housset  jazko  irabazlea,  hirugarren Jean Paul Hirigoyen Urkoitarra,  lauga­rren Didier Hiribarren. Aldiz, Alain Pier­rine eta Anicet Garicoix­ek abandonatu dute.  Mendiko  auto­lasterkaldietan Frantziako xapelgoko lehen postuan da bidarritarra gaur.

Patrick orhategaray lapurdin garaile

Joanden  astean  ginion  Jon  Santacana  donostiar  eskiatzaileak  zilarrezko  bi medaila eskuratu zituela Vancouver­eko joko paralinpikoetan. Errealki, hirugarren bat ere beretu du, eta ez nolanahikoa, urrezkoa, jaitsierako proban.

Hirugarren medaila bat ere

15

Page 16: Herria 3050

Aipatu genuenez, iragan astean izanak  dira  Kalifornian  Peio  eta Pantxoa  eta  bi  kontzertu  eman dituzte,  Chinon  eta  San  Fran­tziskon, joan den ortztiralean eta igandean. Musikari    lagun ukan dituzte  Mixel  Ducau,  gitarran, eta Iñaki Dieguez, akordeonean. Eta loriatu dira. Zinezko arrakas­ta  ukan  dute,  biziki  maite  ukan dute­eta  euskaldun  kalifornia­rrek  heiek  etxean  kantuz  ukai­tea. Ez ziren izanak Pantxoa eta Peio  kantuz  Kalifornian,  bainan heiek joan aitzin, heien kantuak bizi  ziren  eta  biziarazten  ziren Kaliforniako  euskaldunen  ar­tean. Beraz, orai, etxean bezala senditu dira bi kantariak, eta Ka­liforniako  euskaldunek  etxekot­zat  hartu  dituzte.  Lehenagotik ezagutzen  zuen  bikoteak  Hego Ameriketako  Diaspora,  baina orai  Ipar Ameriketakoa ezagutu dutelarik  gogoratu  ahal  izan dute  euskararekin,  euskaraz kantatuz,  fan­ak,  zaleak,  ukai­ten ahal direla munduan nonahi, hala  nola  Hego  eta  Ipar  Ameri­ketan.

 Ber  denboran,  joan  den 

igandean,  Argentinako  Paraná herrian,  Entre  Rios  probintzian, urtebetetze eguna zuten irratiko 

«Presencia  Vasca»  saiokoek. Izan  ere,  20  urte  bete  ditu  pro­grama  horrek  Paranako  airean, euskal  musika,  euskaldunen berriak  eta  euskal  kultura  he­datuz.  Saioa,  1990ean  hasi zen, duela guti 96 urterekin hila zen Raul Alcain tarteko eta urte batzu  geroago  hartu  zuen  ha­ren semetxi Federico Borras Al­cain­ek. «Presencia Vasca» aste guziz,  igandez  aireratzen  da eta  zuzenean  entzuten  ahal  da internetez,  fmuniversidad.com webgunean,  Argentinan  eguer­dia  delarik  (bost  orduko  aldea dugu).  Egun,  Federicok  segi­tzen du zuzendari eta mintzalari, 

eta  lankide ditu Mi­kel  Ezkerro  (euskal historia aipagai har­turik)  eta  Sandro Lenart  (teknika  la­netan). Lerro haue­tarik, zorionak igorri nahi  dizkiegu,  eta hola­hola  segi  de­zatela,  nork  daki, menturaz beste ho­goi urte, bederen.

 Eta  gaurko  on­

darreko  aipua  Eus­kal  He rriko  ga­zteendako  da. 2004tik  hunat  urte 

guziz  bezala,  «Hator  hona» programarako  deia  egina  dute Necochea  herri  argentinarreko lagunek,  Euskal  Herriko  ga­zte  batzu  galdeginik  hemengo udan harat  joaiteko. Tratua hau da: euskara (eta espainola poxi bat)  dakiten  18  eta  30  urte  ar­teko  gazte  euskaldunak  behar dituzte, euskal gauzak erakaste­ko, erran nahi baita musika, ins­trumenturen  bat  (txistua,  trikia, xirula...), kantuz, pilota, dantzak, gastronomia...  zernahi  euskal­duna. Bidaia bakotxak pagatzen du, eta Necocheako ostatua (fa­milietan) eta jatea Euskal Etxeak 

hartzen du bere gain. Truke ma­nera  bat  da,  gazteak  gazteekin bildu eta hemengoek heier eus­kal gauzak erakatsi eta hangoek gauza  argentinarrak,  ohidurak, Necochea hiria, hango bizitzeko moldeak...  Aurtengo  egonaldia uztailaren  16tik  agorrilaren  8ra artekoa  da  eta  izena  emateko epea  apirilaren  23an  bukatuko da.  Xehetasun  gehiago  nahi duenak  Hatorhona.blogspot.com webgunera  jo dezake. Da­goeneko  eta  2004tik  40  gazte pasatu  dira  esperientzia  horta­rik eta emaitzak onak dira. Nahi duenak ere, Hegoaldeko telefo­no huntarat ere deitzen ahal du: 943 316170. Xantza ona da gaz­te zirelarik Argentina eta Argen­tinako euskaldunak ezagutu eta heien artean lagunak egiteko. 

Helduden  astean  aipatuko ditugu Aberri eguneko kontuak. Diasporan  anitz  lekutan  ospa­tzen  den  besta  da.  Hasteko, Madril,  Bartzelona,  Parise, Londresen...  eta  baita  ere  New York,  Mexiko,  Caracas,  Txileko Santiago,  La  Habana,  Montevi­deo,  Buenos  Aires,  Sydney  eta beste hainbat herrietako euskal etxeetan.  Baina,  erran  bezala, horri buruz helduden astean.

inbido

18­30 urteko gaztea zira? Zatoz Argentinaraeuskal diasPora

Joxeba Etxarri

Itzuli bat Réunion ugartean gaindi…Azken  egun  hotan,  Réunion ugarteak  ukaiten  du  zernahi aipaldi. Eta zendako hori?   Lu­rralde­bozen  karietarat,  hango emaitzak  arras  bereziak  izan baitira,  gure gisa urrunetik beha dagonarentzat  askitto  harriga­rriak. Alabainan, Frantzian gain­di,  kasik  denetan  ezkerrekoak direlarik nagusitu, han eskuinak du partida irabazi, alta orai arte giderrak ezkerrekoen esku zire­larik! Iduriz, hauxe da beraz bi­txikeria!  Gauzeri  hurbiltxagotik so egiten bazaiote, laster ohar­tzen  da    haatik  gertatu  dena aise  ulertzen  ahal  dela.    Mar­txoaren 21­ean, ezkerrak segur­tatu du bozen % 55­a, gehien­goa beraz, eta eskuinak % 45. Salbu hara, ezkerraldekoak ba­ziren  bi zerrenda, eskuinaldean batto  bakarrik.  Ezkerraldeko biak  ez  dira  batere  akomeatu elgarrekin plantatzeko eta hola dira galtzale atera. Paul Verges lurraldeburu  komunixtak  uste zuen, 85 urtetan, aitzina kargu­tan segitzea. Bozen % 35 baino gehiago ez du haatik bildu. So­zialixtek  %  19  ezbaian.  Erran behar da Paul Verges aspaldian ugarteko  politikari  ezagutuena dela.  Bizi  mugimendutsua  ere­maki duen gizona. Arrunt bere hartarik ariz… Komunixta segur bainan bere gisako komunixta, ez  baitezpada  Parisekoen  edo 

beste  nunbaitekoen  mutila, denbora  berean  hein  bat autonomia ere aldarrikatzen duena  ugartearentzat… 

Ainitz jende motaOfizialki,  urrun  balinba­da  ere,  Réunion  ugartea Fran tziaren  zatiño  bat  da, frantses  departamendu ekarria baita eta denbora be­rean frantses lurralde. Afrika hegoaldeari  dago,  Mada­gascar­etik  hurbil  frangotan erraiten  denaren  arabera, nahiz zazpi ehun kilometro­tan halere! Egia erran, gau­zak Luhusotik  edo Parisetik ikusiz, zazpi ehun kilometro horiek ez dira haatik ainitz!

Eremuz,  2512  kilometro  ka­rratu  ditu,  Ipar­Euskal­Herriak baino  gutixago  beraz,  bainan aise  jende  gehiago,  803.000 azken  kondaketaren  arabera. Gainerat,  jendea  itsas­hegian metatua, ugartea dena mendia baita  bestalde.  Bada  hiru  mila metro  baino  goragoko  gailur bat, bada ere  su­mendi bat  ez dena aparantziarik ere hila, noiz nahi  kexatzen  dena,  Piton  de la  Fournaise  deitzen  dutena. Jende  ainitz  eta  zernahi  jende mota  gainerat.  Europatik,  Afri­katik ala Indiatik etorri jendeak.  

Diotenaz,  16.  mendea  arte, nehor  etzen  hor  bizi.  Mariñel arabe batzu  ibiliak bazter  ikus­ka  bainan  ez  ugartean  berean kokatuak.  Portuges batzu izan ziren  lehenak  hango  kostalde xoko  batean  jarri  zirenak.  Ge­roxago, frantsesak.  Hauk eman zioten Bourbon izena, hori izan­ki  Frantziako  erregeen  deitura. Iraultza ondoan, izen hori etzela batere  egokia,  deitu  zuten  Bo­naparte,  Napoleon­en  ohore­tan. Eta handik zonbait urteren buruan Réunion, bainan nehork ez omen daki xuxen zendako…

Turismoa azkartzen ariFrantsesa da legez hango min­tzaira bainan azkarki erabiltzen da ere kreolar hizkuntza berezi bat.  Jende  mota  asko  izanez,  mota bakoitxak ekarririk bai eta atxikiz  hein  bat  segurik  bere ohidurak, bada gisa hortan eta edozoin sailetan halako nahas­keta  bat  han  baizik  ez  dena ikusten.  Erlisionearen  mailean ere,  badira  girixtinoak,  juduak, musulmanoak, hinduistak, Afri­kako  sineste  xaharreri  atxikiak daudenak  ere  berdin,  bainan batzuk  bizpahiru  erlisione  na­hasten  ere  dituzte  frango  ai­roski…

Ekonomia ez da hain azkar. Lan eskasarekin ederrak ikusten di­tuzte. Laborantza sailean, kafea eta  sukrea  dira  ekoizpen  han­dienak.  Gero  eta  gehiago  sus­tatzen dute ere turismoa,   baz­terrak  gisa  hartakoak  direla… Eta  badira  animaleak  bai  eta landareak  han  baizik  ez  dire­nak  ikusten.  Animaleetan,  usu aipatzen  da  dodo  delakoa,  in­doiloaren idurikoa zena, bainan biziki  hegal  laburrekin:  arrunt desagertua  da,  jendearen  fal­taz  gainerat,  bainan  orai  ugar­tearen ikur edo ezagutgarri be­zala erakusten da noiz nahi…  

Muslaria

Peio eta Pantxoa Chinoko Euskal Etxean kantuz iragan ortziralean - Arg. Jenny Petrissans

Sumenditik itsas bazterrerat

16