herria 3056

16
2010eko Maiatzaren 13-koa - 13 Mai 2010 - 1,15 E - N° 3056- ISSN 0767-7643 Urruneko eltzea urrez harat orduko lurrez (erran zaharra) Aurten, aroak ez du hanbat lagun- du Herri-Urrats eguna, bereziki goizean lehenik eta gero aratsalde apalean, eta ondorioz ez da usaian bezenbat jende bildu Senpereko aintziraren ondo hortarat. Mundu bat halere, Euskal-Herriko xoko gehienetarik, eta biziki giro onean. Batean zerua goibel, bestean euri uhar xirtxil batzu bazterraren freskatzeko, nahiz iguzkia ere ar- tetan agertzen, azkenik ortzi edo tromoiak, igandea hola joan da eguraldiaren partetik, egonkorta- sun handirik gabe. Han zirenak alegera halere, alegera eta harro, denek lagundu nahi Seaska, de- nek erakutsi nahi ikastolen alderat duten atxikimendua. Kantu eta dantza, bertsu eta musika, bazen gaitzeko airostasuna, beti bezala. Herri-Urrats hori jadanik 27. ginuen bainan ez segur azkena, behar-or- duak ez baitoatzi ttipituz eta Seas- kak nahi baitu bere sarea aitzina hedatu, ikastola berriak sortu, ja hor direnetan obra frango akulatu, berritze eta handitze, dela Kos- taldean, dela Euskal-Herri barne hortan… Herri- Urrats Senperen Seaska beti azkartuz joan dadien… “Baionan Kantuz” taldearen xaramelak entzuteko eta txalotzeko, mundu bat bazen eta denak loriatuak! Zabal dadila ikastolen sarea Urte guziz bezala, hautetsi eta kargudun bildu dira Seaskako arduradunen ingu- ruan. Deneri Christine Bessonart Senpereko auzapezak egin diote ongi etorri bero bat. Kartsuki erranez atsegin handia zaiola holako besta Senperen izaitea, bera ere betidanik errotik atxikia dagoelarik ikasto- leri. Paxkal Indo elkarteburua falta izanez, Jef Mateo lendakari-ordea da mintzatu Seaskaren izenean. Azpimarratuz Seaskak nahi duela beti aitzinerat egin, helduden irailean idekiko direla bi ikastola berri, ba- dela bestalde ere proiektu asko, hala nola bigarren maileko ikastegi berri batena Baionako alde hortan. Beraz, behar-orduak emendatzen ari eta denbora berean arran- gura handiak agertzen, laguntza batzu ez ote diren ttipituko, besteak beste euskal- gobernuarena. Alta, handik ixtanteko, Frantxua Maitia garaztarrak euskal-gobernua du azkarki eskertu ekartzen duen laguntzaren gatik eta hainbestenarekin Lurdes Auzmendi euskal-gobernuko ordezkariak berak ere garbiki segurtatu du aitzina lagunduko dutela Iparraldea, euskararen geroaz axola handia badutelakotz, bainan egia erran gehiagoko garbitasunik eman gabe eta erakusterat emanez haatik “krisia” ere hor dela eta traba pisuak ekartzen dituela… Diotenaz, Seaskari eman laguntza orai ar- tinokoaren erditsukoa litake beraz ondoko hiru urtetan. Laburra bainan nahiko suharra, holakoa izan da Andres Urrutia euskaltzainburua- ren agurra. Euskarak dituela batetaratzen Hegoa eta Iparra. Euskaltzaindiak berrikitan plazaratu baitu bi liburutan Euskarari Herri Hizke- ren Atlasa, atseginekin daizkio bi liburu horiek eskaini Seaskari. Erne egon behar! Denetako kementsuena ez ote den izan Max Brisson, Euskararen Erakunde Pu- blikoaren burulehena? Gain-gainetik go- retsi du Seaskak deraman saila. Emaitza ezin hobeak dituela lan horrek. Dei bat za- baldu du ikastolen sarea zabal dadien ai- tzina eta heda ere orai arte hunki ez dituen eremu batzuetarat, konparazione bigarren mailean idekiz segida berri bat, teknolo- gien adar berri on batena. Bere partetik, Euskararen Erakundeak gehiago lagun- duko ditu ikastolak, hori izanki goiz hortan berean erakundeburuek Senperen hartu duten erabakia. Xede hautak dira beraz agertu eta solas baikorrak entzun. Bainan erne egon behar dela haatik, funtsezko urratsak aitzinerat egitekotan, hori du oroitarazi aski ozenki Koldo Tellitu ikastola guzien federakun- dea kudeatzen duenak. Hori ere da Herri- Urrats, besta handi bat, airos-airosa, bai- nan betiko aldirrakapen premiatsuak beti gogoan! (ikus ere 3.orrialdean)

Upload: 8probintziak

Post on 12-Mar-2016

277 views

Category:

Documents


10 download

DESCRIPTION

Herria 3056

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3056

2010eko Maiatzaren 13-koa - 13 Mai 2010 - 1,15 E - N° 3056- ISSN 0767-7643

Urruneko eltzea urrez harat orduko lurrez(erran zaharra)

Aurten, aroak ez du hanbat lagun-du Herri-Urrats eguna, bereziki goizean lehenik eta gero aratsalde apalean, eta ondorioz ez da usaian bezenbat jende bildu Senpereko aintziraren ondo hortarat. Mundu bat halere, Euskal-Herriko xoko gehienetarik, eta biziki giro onean. Batean zerua goibel, bestean euri uhar xirtxil batzu bazterraren freskatzeko, nahiz iguzkia ere ar-tetan agertzen, azkenik ortzi edo tromoiak, igandea hola joan da eguraldiaren partetik, egonkorta-sun handirik gabe. Han zirenak alegera halere, alegera eta harro, denek lagundu nahi Seaska, de-nek erakutsi nahi ikastolen alderat duten atxikimendua. Kantu eta dantza, bertsu eta musika, bazen gaitzeko airostasuna, beti bezala.Herri-Urrats hori jadanik 27. ginuen bainan ez segur azkena, behar-or-duak ez baitoatzi ttipituz eta Seas-kak nahi baitu bere sarea aitzina hedatu, ikastola berriak sortu, ja hor direnetan obra frango akulatu, berritze eta handitze, dela Kos-taldean, dela Euskal-Herri barne hortan…

Herri-Urrats Senperen Seaska beti azkartuz joan dadien… “Baionan Kantuz” taldearen xaramelak entzuteko eta

txalotzeko, mundu bat bazen eta denak loriatuak!

Zabal dadila ikastolen sarea

Urte guziz bezala, hautetsi eta kargudun bildu dira Seaskako arduradunen ingu-ruan. Deneri Christine Bessonart Senpereko auzapezak egin diote ongi etorri bero bat. Kartsuki erranez atsegin handia zaiola holako besta Senperen izaitea, bera ere betidanik errotik atxikia dagoelarik ikasto-leri. Paxkal Indo elkarteburua falta izanez, Jef Mateo lendakari-ordea da mintzatu Seaskaren izenean. Azpimarratuz Seaskak nahi duela beti aitzinerat egin, helduden irailean idekiko direla bi ikastola berri, ba-dela bestalde ere proiektu asko, hala nola bigarren maileko ikastegi berri batena Baionako alde hortan. Beraz, behar-orduak emendatzen ari eta denbora berean arran-gura handiak agertzen, laguntza batzu ez ote diren ttipituko, besteak beste euskal-gobernuarena. Alta, handik ixtanteko, Frantxua Maitia garaztarrak euskal-gobernua du azkarki eskertu ekartzen duen laguntzaren gatik eta hainbestenarekin Lurdes Auzmendi euskal-gobernuko ordezkariak berak ere garbiki segurtatu du aitzina lagunduko dutela Iparraldea, euskararen geroaz axola handia badutelakotz, bainan egia erran gehiagoko garbitasunik eman gabe eta erakusterat emanez haatik “krisia” ere hor dela eta traba pisuak ekartzen dituela… Diotenaz, Seaskari eman laguntza orai ar-tinokoaren erditsukoa litake beraz ondoko hiru urtetan.

Laburra bainan nahiko suharra, holakoa izan da Andres Urrutia euskaltzainburua-ren agurra.Euskarak dituela batetaratzen Hegoa eta Iparra. Euskaltzaindiak berrikitan plazaratu baitu bi liburutan Euskarari Herri Hizke-ren Atlasa, atseginekin daizkio bi liburu horiek eskaini Seaskari.

Erne egon behar!

Denetako kementsuena ez ote den izan Max Brisson, Euskararen Erakunde Pu-blikoaren burulehena? Gain-gainetik go-retsi du Seaskak deraman saila. Emaitza ezin hobeak dituela lan horrek. Dei bat za-baldu du ikastolen sarea zabal dadien ai-tzina eta heda ere orai arte hunki ez dituen eremu batzuetarat, konparazione bigarren mailean idekiz segida berri bat, teknolo-gien adar berri on batena. Bere partetik, Euskararen Erakundeak gehiago lagun-duko ditu ikastolak, hori izanki goiz hortan berean erakundeburuek Senperen hartu duten erabakia.Xede hautak dira beraz agertu eta solas baikorrak entzun. Bainan erne egon behar dela haatik, funtsezko urratsak aitzinerat egitekotan, hori du oroitarazi aski ozenki Koldo Tellitu ikastola guzien federakun-dea kudeatzen duenak. Hori ere da Herri-Urrats, besta handi bat, airos-airosa, bai-nan betiko aldirrakapen premiatsuak beti gogoan! (ikus ere 3.orrialdean)

Page 2: Herria 3056

Gure Hitza

e. H. L. G.Bortz urte luze iraganik, asma daiteke bakean utziko dutela Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta haren zuzendaria. Bortz urte! Ez da guti: irriskutan bizitzea, auzitan izaitea, ez aldi bat bakarrik, bi aldiz ere.Kasu horietan neurt daiteke euskaldunen kontra den errabia. Mando-mulak bezala jokatu dira E. H. L. G.-ren kontra, ez onartuz ukaiten zituen diru-laguntzak eta auzitan ezarriz bere izenaren gatik. Zorionez, badira jujeak, beldurrik gabe jokatzen direnak, zuzenbidea zainduz, bai Baionan, bai Pauen eta bai Bordelen.Ikastolak lehenik, E. H. L. G. gero, Iparraldeak erakusten du bere nortasuna. Goresmenak!

Mundu zabaLean

Aitzina!Aurten ere maiatzeko bigarren igandeak ekarri dauku Herri-Urrats, Ipar-Euskal-Herrian urte bakoitx izaiten den elgarre-taratze jende tsuena. Aldi huntan, aroa ez hain ederra izanez, ez badu ere baitezpada ukan usaiako arrakasta hura. Gisa guziz, besta eguna izan da segur, eta ez entraale-koa, biziki airosa, dena kantu, dantza eta bertsu, bainan oroz gainetik, hori baitu bere helburu nagusia, gure ikastolen la-guntzeko parada gaitza! Urtetik urterat azkartzen eta hedatzen ari den sail gores-garria, Seaskak kartsuki kudeatzen due-na. Oraidanik badakigu helduden irailean beste bi ikastola idekiko direla, bat Itsasun eta bestea Gerezietan, badakigu ere orota-rat berrehun bat haur gehiago izanen dela ikastegi herrikoi horietan… Eta badute me-reximendu holako lana deramatenek. Zon-bat bilkura, zonbat urrats, zonbat paper be-tetze, zonbat kondu, zonbat buru-hauste, zonbat oztopo gainditu behar direnak, ba-tean hau dela eta bestean hura! Gutien us-tean, hodei ilun batzu agertzen handik edo hemendik… Giroa, oro har, denbora batez ginuena baino aise hobea balinbada ere… Eta beti aitzinerat egin behar, Herri-Urrats bezalako egun batzueri esker preseski! Jo aitzina, hortan da gakoa edo giltza, gure herriaren onetan!Jo aitzina, hori da funtsean errepikatu, eta goraki, Senpereko aintziraren inguruan eta han berean goiz ondarrerat egin diren hi-tzaldietan.Jo aitzina, oihu hori bera beren gain har-tzen dute hoinbeste alor desberdinetan gure nortasunaren eta gure ondarearen alde artoski mugitzen direnek. Baitakite ez dela emaitza onik aho zilorat heldu jendea bera ez balinbada gisa hartarat bermatzen.Jo aitzina, holako zerbait dute ere egun-dainokotan oihukatzen orai arte Euskal-Herriko Laborantza Ganbara sustatu duten guziek. Joanden egunean Pauen hartu den erabakiak lasai ditzala beraz bazterrak eta badute lasaitzearen beharra hoin as-paldian hoinbeste eztabada samin izanik hor gaindi. Eta sail frangotan, laborantzari e manak diren guziek ez ote lukete eskuz-esku jarri behar geroari buruz, laborantza hori hoin keinka txa rrean izanki-eta? Zer litake ederragorik? Jo aitzina! Ez izan lotsakor, are gutiago e tsikor! Herri hunek bizi nahi du eta bizi behar du. Ez egon uzkur edo beldurti, jo aitzina!

Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto

• 260.000 migratu sartu dira 2009 urte hortan Europarat erran nahi baita Ba-tasun hortako 27 herrietarat, gehienak iguzkialde hartarik eta Afrikatik jinak ba-dira bestalde, Eurosta erakundeak eman konduen arabera. Horietan sartzen dira Afganistango herritarrak (20.400), Soma-liakoak (19.100), Errusiakoak (20.100), Irakiakoak (18.200).

• Britania Haundian, deputatu bozetan,

maioriarat ez da heldu orainarteko Gor-don Brown travaillista ezkerra bere 241 deputatuekin (650 etarik). David Cameron kontserbadorea da lehen (306), baina hu-nek ere beste batzu behar berekin. Nick Clegg liberala da hirugarren, ezker-es-kuinen arte hortan dute baina nolako tra-tuentzat ote? Hautsimautsi zailen beharre-tan daude beraz.

• 114 urtetan zendu da mundu guziko xaharrena, emaztea, Japonian, aste bat eskas zuelarik doi-doia 115erat heltzeko. Orai beste 114 urteko bat gelditzen da munduko xaharrena, Guadalupeko ugar-tean bizi da eta frantses paperak ditu.

• Israel-Palestinarren gataska hori ai-patuz hemen berriz ere, huna zerbait ai-tzinatzeren menturak bien arteko bake sailean. Elgar mintzatu dute iragan as-tean Benyamin Netanyahu juduak eta Hosni Mubarak egiptoarrak, hau araba taldearentzat ari zela eta onartuz preseski azkenean bi alderdien arteko elkarrizketa batzu eginen direlako ahalmena, Ame-rika-USAren gidaritza edo arartekotasu-nean. Hots, nahikaria du Netanyahuk Mubaraken gomita ardiesteko elkarrizke-ten segitzea. Bere aldetik Israelgo Yediot Aharanot kaseta egunkariak ere erran du George Mitchell amerikano arartekoak eta

Jerusalemeko judu ta arabek ba omen dutela xedea elgarren arteko tratuetan hasteko hiruak mahain beraren inguruan. Erran ere izan da Jerusaleme inguruetan deramatzaten etxe egiteak gelditzen ahal duzketela luze gabe Israelgoek, aspaldian desafioz bezala hasiak zituztenak araben sudur aitzinean.

• Tailandian krisia politiko batek gakotu-rik bezala zaukan herrialde hori aspaldixka

huntan bainan horra de-putatuen hauteskunde botzen menturan direla helduden azaroaren 14ko Abbisit Vejjajiva lehen mi-nistroak jakinarazi duen bezala. Bost baldintza edo kondizio bete beharko di-rela erran du haatik horta-ratzeko: lehenik orai esto-kan deraukan krisia politi-katik jalgi beharko duela gobernuak, erregearen kargua eta podereen errespetuan. Bigarrenik, izanak dituzten bortizke-riak argitu beharko direla

bestalde, apirilaren 10ean 27 hil eta milako bat kol-patu izan baitziren. Azkenik konstituzioaren berritze bat ere egina izan dadin galda-tua da.

• Mexikoko golkoan ixurtzen ari den pe-trolio ur beltzak lanak emaiten ditu Ameri-kar Estadu Batuen helgoaldeko jendeari. Angles BP konpainiako petrolioketaria eskapaturik, berrehun kilometra luze eta ehun zabaleko igerikari bat egiten du itsa-soaren gainean eta beti ixurtzen ari arrain eta itsasihizieri eginen dituen kalteekin, kasik Louisianeko lur-leihorrerat heltzeko irriskua bestalde. Hor dabiltza ingurue-tako laguntzaile ta ahaldunak oro maku-rrak ahalik eta lasterrena mugatu beha-rrez.

• 134.215 beribil baditu Nissan konpai-nia ezagutuak berriz bere autogintzarat deituak, oharturik bat-batean badutela zerbait fidagarri ez dena beren airbaig zintan, ixtripu irrisku zerbaitekin. Ez da ixtripurik izan omen oraino baina hola jo-katzen dira orai auto-konpainiak zer gerta ere, segurak ez baitu parerik.

• Xinan Shangai hiriko Exposizio-erakus-keta orokorrak haundizki hasi dira, hango herrialde zabal-zabalak preteni dezakeen ahalmen haundiarekin 192 naziotako jen-dea igurikatzen dute alabaina eta nahi dute herri gozo eta arras oraikotu baten itxura eman munduari, nahiz bidekurut-zetan hiru koloreko argi aldizkagarririk ez badute ere oraino hanbat. Munduko buruzagi haundienak ere igurikatzen di-tuzte, Sarkozy Frantziakoa jadanik izana estreina egunean. Paradaz balia, herriar-teko tratuak igurikatuak dira eta ainitzen arteko baketzeak ere, aldez edo moldez, hala-nola Japonesekin, Estadu Batuekin eta beste.

• Maiatzak 9: Europaren deia 1950ko egun hartan egin zuen Robert Schuman kanpoko zeren ministroak Alemaniari bu-ruz ikatz-altzeiruetarik haste elgartzeko.

Gordon Brown ezkerraldeko gobernuburuak nahiko zuen bere kargua aitzina atxiki bainan denen buru u tziko du, beste norbaitekin hautsi-mautsi baten kausi tzea erretxago izanen dela gehiengo baten segurta-tzeko liberalekin eskuz-esku

2

Page 3: Herria 3056

Han eta HeMen

Kontseilu orokorrak140 milioi euro inbestitzen ditu urtero gure garraialdiak errexteko

• Departamenduko bide sareko 4500 kilometroren kudeantza, erabiltzea eta mantentzea asumitu.

• Sare osoa zaindu eta segurtatu, egunean 24 orenez eta astean 7 egunez.

• Sarearen egoeraz neguan informatu, urririk den zenbaki berde baten bidez (0800 064 075).

• Urtero gure 30.000 ikasleak garraiatu, garraiobide zerbitzuen bitartez.

• Hurbileko zerbitzu publiko bat eskaini, hiriarteko garraioekin

• Elkargarraioa errextu (www.covoiturage64.fr).

Phot

o : P

hilip

pe L

aure

nt

Gure arteanbadabil !

EHLG xurituaBerriz ere garaipen ederra, Euskal Herriko La-borantza Ganbara elkarteak ardietsi duen hori. Paueko auzitegiak osoki xuritu du Estaduaren kontrako auzian, Baionako auzitegiak 2009ko martxoan hartu zuen erabakia baieztatuz eta in-dartuz. EHLGkoek eta hunen sustengatzaileek sekulako poza agertu dute, hemendik goiti be-ren baitezpadako lana trabarik gabe aitzina ere-manen dutelako esperantzan.

Herri-Urrats Senperen Seaska beti azkartuz joan dadien… (1. segida)

Max Brisson mintzo hautetsi eta kargudunen bilkuran

Mixel Berhocoirigoin EHLGko lehendakaria

Perpiñaneko katalandarren dorrea, Herri Urratsez

diLin daLan FeStibaLa HeLetan

Heletara datorkigu ttipittoendako festibala uda-berriarekin batera. Txiki ala handiek izaiten dute momentu goxo baten pasatzeko parada festibal horretan. Larunbatarekin aurtengo gaualdia kan-tuz hasiko da, Euskal Haziak eskola elebidun kato-likoetako ehun bat haurrek Hazi Bizi diska berria-ren aurkezpena eta Festibaleko lehen ikuskizuna eskainiko dute. Hazi Bizi, Euskal Haziakeko hau-rrek Filip Alborren laguntzarekin eginiko diskaren aurkezpena izanen da. Eta ondotik zergaitik giza-kiok aberek baino bi zango gutiago duten antzerki umoretsua, Seine et Marneko konpainia baten es-kutik. Igandea egun osoko aktibitatez beterik hel-du da. Goizean goizetik ikusten ahalko dira antzer-ki, txotxongilo, ipuin kondaketak, euskaraz edo fran tsesez. Hala nola Xan Errotabehere-ren “Ge-reziaren musu gorriak”, Philippe Albor-en “U rrats ttipi prestuak” edo Pantxika Solorzanoren “Bilintx” kantuak… Urtean barna eskola eta amaeskolek eskulan batzuk egin baitituzte gai baten inguruan, aurtengoa 5 hautatua izan da ; festibalaren bos-garren edizioa baita, eta obra gu ziak plazan eza-rriko den xapitopean ikusten ahalko dira. 5 ere izanen du gai nagusi arte garaikidea eta naturaren 5 elementu ezagutarazi nahiko dituen erakuske-tak, yurta batean eginen denak. 5 ere atelerietan landuko diren zentzuak: ikusmena, entzumena, usaimena, gustua eta ukimena. Bost zentzu horiek dira bi egunez Heletan haurrei eta burrasoei piztu nahi zaizkienak, gozamenera heltzeko.

3

Page 4: Herria 3056

HeGoaLdeanPatxi Lopez lehendakariaren euskara klaseak

Elebiduna izan nahiz, euskara ikasten ari du Patxi Lo-pez lehendakariak, klase par-tikularren bidez. Berak aitortu duenaz, frangotan gertatzen zaio klaseak huts egitea. Eus-karari buruzko lehendakariaren errespetu falta kritikatu du EAJ-PNVko Mendizabal legebiltzar kideak. Bana beste, eguneko 60 euro gostatzen direla bere euskara klaseak jakinarazi du lehendakariak, gehiegizko gas-tuak salatzen zituzten PPko or-dezkariei.

Hezkuntza publikoan : maiatzaren 25a greba eguna

ELA, STEE-EILAS eta LAB sindikatek greba eguna deitu dute hezkuntza publikoan maiatzaren 25erako, euskal go-bernuak iragarri murrizketen salatzeko. Lau ilabetez egin bilkuretan ez dela zinezko nego-ziaketarik izan salatu dute sin-dikatek, orotara 20.000 irakasle eta 200.000 ikasleri zabalduz grebe deia.

Hala ere, sindikatek jaki-narazi dute negoziatzeko prest daudela. Gai minberatsuenak, arrazoin pertsonalen gatik la-neratu ezin duten irakasleen ordezkapena, euskalduntze pro gra maren murrizketak, gela bakoitzeko ikasleen nonbrea handitzea eta behin behineko irakasleen eta ordezkoen egoe-raren parekatzea.

Otegi : Martuteneko presondegitik Logroñokora

Iragan urriaz geroz preso dagoen ezker abertzaleko ki-dea, Navalcarneroko presonde-gitik Martutene Donostialdekora hurbildua zuten osasun egoera gatik, aitari bisita egiteko. Au-zitegi Nazionaleko epaileek hartu erabakiak kritika zorrotzak piztuak zituen, bereziki PP al-derdiarenak. Rubalcaba barne ministroak jakinarazi du Lo-groñoko presondegira eramana izanen dela.

Donostian arrastatua izan zen Otegi urriaren 13an, Balta-sar Garzon epailearen aginduz, Rafa Diez Usabiaga, Sonia Ja-cinto, Arkaitz Rodriguez eta Mi-ren Zabaletarekin eta kartzelara bidaliak izan ziren, Batasunaren Mahai Nazionala berriro osatu nahi zutelakoan. Epaileak, Rafa

Diez duela egun batzuk behin-behinean eta bermepean aske utzi zuen, ama zaindu behar duelakotz.

Egunkariaren auzi ekonomikoa Donostiako epaitegiaren esku

Espainiako Auzitegi Na-zionalak jakinarazi du ez duela Egunkariaren auzi ekonomikoa epaituko zeren « terrorismo deli-torik » ez izanez, eta bakarrik us-tezko iruzur fiskala, ez zaiolako berari tokatzen horrelako auzia. Donostiako auzitegiak beharko du beraz epaitu. Joan Mari To-rrealdai euskarazko kazetaren zuzendari auzipetuak deklaratu du terroristak izaiteaz akusatuta xurituak izan ondoan, « mafio-soak » izaiteaz akusatuak direla orain, bainan hori ere gezurra dela frogatuko dutela.

Enpresako diru konduak faltsuak eta zerga iruzurra egin izanaz akusatuak dira : orotara 5 miloi euro pasako iruzurra. On-dorioz 235 milioi euroko isuna ere galdatzen du akusazioak.

Lopez de Lacalle-ri omenaldia

Duela hamar urte ETAk hil zuen Jose Luis Lopez de Lacalle kazetariari omenaldia egin diote Donostiako Miramar Jauregian. Ekitaldian, Patxi Lopez lehenda-kariak azken ahaleginak egitera deitu ditu herritarrak, terroris-moaren aitzinean sendotasuna eskatuz.

Iñaki Gracia Arregi libro eta zaintzarik gabe

Iñaki Gracia Arregi, ezi-zenez Iñaki de Renteria ETAko buru izana, libro utzia izan zen apirilaren 28 an. Geroztik preso ohiaren hurbiletik zaintzearen erabakia hartu zuen auzitegiak. Libro uztearen kontrako deia ere egin zuen. Bi erabaki hoiek indargabetu ditu auzitegi nazio-nalak zaintzarik gabe uztzi preso ohia.

Lurrikara Nagoren, Nafarroan

Ostirale aratsalde apa-lean, 3,5 gradoko lurrikara sen-ditu dute Nafarroako Nagore herrialdean. Lurrikara arina eta gainazalekoa izan da adituen arabera eta ondorio kalte gabe-rikakoa.

Ibarra Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko presidenta

Juan Luis Ibarra izanen da Euskal Herriko auzitegi na-

gusiko presidenta. Berrikitan hautatua izan zen, Fernando Ruiz Piñeirok utzi kargua har-tzeko. Ruiz Piñeiroren agintal-dia, arras polemikoki bururatu zen, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Patxi Lo-pez, Rodolfo Ares sozialistak eta Batasuneko buruzagi zenbait akusatuen aulkira deitu zituen auzitegiak, ETAren azken su-eten garaian egin bilkuren gatik, auzitegiak kargurik gabe utzi zi-tuenak. Kritika gogorrak eginak izan zitzaizkion auzitegiko pre-sidentari, justizia politikarekin nahastea gatik eta politikariei beren eginbidea erakutsi nahia izana gatik.

Loiuko aireportuan 13 hegaldi ezabatuak

Errauts hodeiaren ondo-rioz 13 hegaldi ezabatuak izan dira Loiuko aireportuan, Hon-darribian eta Forondan aldiz normaltasunez segitzen dute hegaldiek. Ez da segurtatua on-doko ordu ala egunetan hegal-diek normaltasunez segitzea eta hobe beraz aireportura hurbildu aitzin, telefonoz dei egitea.

ETAren biktimak ETBn« Retratos-potretak »

izeneko dokumentala, ETAko biktimei dedikatu dokumentala aurkeztuko du EITBk. Hegoalde-ko lau lurraldetan, 2000 urtean, ETAk egin atentatuetan koka-tzen da telesaila. Urte hortako biktimak oroitu nahi ditu lanak, hurbilekoen lekukotasun eta kontakizunaren bidez. Jose Luis Lopez de la Calle, Jesus Mari

Pedrosa eta Juan Mari Jauregiri buruzkoa izanen da lehen saila: 2000ko maiatzean, ekainean eta uztailean egin atentatuetan hil zituen ETAk.

Enplegu politikaren transferentzia eskatu du Ezker Batuak

Mikel Arana EBko koordi-natzaile nagusiak enplegu politi-karen berehalako transferentzia eskatu du, ezinbestekoa baita krisi ekonomikoari buru egiteko. Noiz egina izanen den galda-tzen dio lehendakariari, iragan urtarrilaz geroz erabakia gibela-tua izan baita.

ETA : « Zerga iraultzailearen » galde gutunak ?

Poliza iturriek jakinarazi dutenaz, zerga iraultzailearen ordaintzea eskatzen duten gu-tunak helaraziak liozke ETAk be rriki enpresa buru zenbaitei, « ezker abertzalearen » espar-ruetan ordaintzea eskatuz.

Zumarragako supertunela

Abiadura haundiko tre-naren ibilbidea zehaztuz doa hegoaldean. Jaurlaritzak be rriki trenkatu du ibilbidearen zati ko-ropilatsua. Zumarraga hiri azpiz pasako den supertunela egina izanen da. Bi tunel izanen dira : bakoitza norabide bakarrekoa eta 5,3 kilometro luzekoak. Tu-nelaren luzatzea erabaki du Jaurlaritzak ingurumenari kalte gutienik egiteko. Beste tunelak, Albertia mendi pekoak Legu-tio eta Eskoriaza artekoak, Gi-puzkoa eta Araba lotuko ditue-nak, 4,8 kilometro luzetasuna izanen du.

Juan Luis Ibarra (erdian) bere kargu berriaren hartzeko tenorean

4

Page 5: Herria 3056

« Maiatza da urteko sasoin ederrena » dio Mariari kanta-tzen zaion errepikak. Egia da urtaro huntan bazterrak alaiki apainduak direla, xoriak kantuz arrazteko ote ? Edo gure gogo-begien liluragarri beharbada, oihan eta mendiak, pentze ta baratzeak jarri ote dira kolore eta molde guzietako graziaz jan-tziak, duten ederrenetik eskainiz agurtzen gaituztela. Holako loretegi hain aberatsa izanik gure izadian, gizadian ere ez dira denak beltz eta nigarti gertatzen ahal ! Bil ditzagun ba gaur hemengo bizpahiru lore.

F. Bonhomme, C.N.R.S.-eko ikertzaileak jakinarazi du 15000Eko sariari uko egiten ziola. Jestu eraginkor hunen bidez adierazi nahi du sartzen ari duten lehiaketa eta salaketa giroa osasun-ikerketa adarrean ez dela jokamolde ona ; elgar laguntzea eta sustatzea delarik ikerkuntzan beharrezkoa. Aur-kikuntzaren ondoriorik eta pri-marik ederrena ez baita diruz ordaindua izaitea, (lanarentzat jadanik bere jornala edo soldata ukitzen delarik) baizik ikerke-taren emaitza ona argitaratua

eta mintzaldietan parte hartzera gonbidatua izaitea.« Nere saria Frantziako Funda-ziora isuria izan dadin galdatu dut eta agian entzuna izanen naiz » dio jaun hunek : usain oneko udaberri lorea. Josette, berrikitan ibilia da Sene-galen. Eta zertan ote ?Ez du lehen aldia eskualde har-tara joaiten dela. Aldi huntan enbalditu-karro bat eskaintzera Roky, hameka urteko neskari, hunen amak amestua zuen ibil-karroa alabarentzat !Orai arte Roky, Dielmo herrian bizi da, bertz edo bazina baten barnean, burua ahal duen beza-la atxikiz. Ez zuen herriko plaza-ra lagunekin joaiteko ahalbiderik ez eta ere irakurtzen eta idazten ikasteko eskolako bidea har-tzeko manerarik. Triste da horre-lako plantan bizitzea etorkizuna-ri bizkarra emanez. Egoera hun-taz jakinean eta griñaturik zen Josette eta goiz batez A.C.A.T. saltegi berezitura sartzean, hor begiztatzen du erosi beharko lukeen karro berri berria. Pre-zioaz berri emanik, - tresna ka-rioa- saltzaileari begiak argitzen zaizkio eta bihar deituko duela

erraiten… Biharamunean hauxe da berri loriagarria : Margot-ren amak, (Margot da Lapurdin Ro-kyren adin bereko neska enbal-ditua) karro berriaren erostunak, dohainik emaiten ziola alabaren karro ttikituegia.Hamabost egunen buruan, Roky bere karroan, bozkariotan bere gogo-bihotzak, joaiten da lehen aldikotz bere lau anaiekin herriko eskolara.« Zerua eskertzeko, nere zoriona erraiteko, nigar egiten ahal banu egingo nuke » dio Roky-ren ai-tak. Lili kolore pizgarria

Azken gertakaria, eri den haur baten aitari gertatua da. Mutikoa xangrearekin borrokan, bura-soek badakite, mirakuiluz kan-po, neguaren ondotik udaberria ez duela ikusiko. Haurraren on-doan iragaiteko azken asteak, aitaren lankideek erabakitzen dute beren opor-egunetarik bat-zuek eskaintzea. Eta orotara bilt-zen dituzte 170 egun, batzuek hamar egunetaraino baztertuz, nehoren izenik agertu gabe, jakinez heien lantegian bortz opor-aste dituztela urtean! Lurra berotzen duen egintza, baina berotasun hau ez kaltekorra,

(hedoiarik gabekoa!) gizadiaren ederrenetarik: elkartasun-lore floka kolore ainizduna.

Eta hemen aipatu gabe ez naiz egonen, hoinbertze urtez sofritu eta auzitegietan herrestan ibili ondoan burua gora ateratzen diren “Egunkaria” kazetako be rriketari zintzoak. Zorionak zueri! Udaberri haizeak hedatu duen askatasun lorea.Zorionak ere E.H.L.G.-ko langi-leeri: hainbertze kezka eta buru-hausteren ondotik, maiatzaren 6eko iduzki izpi bizigarriak zu-zenez dirdiratuz, begitartea alai eta etorkizuna zabalik ikusi nahi diogu luzaz Ainhizeko izar lore ederrari. Bazterretan milaka lore, biziaren kolore paregabekoak!Bat besteak gabe deusik ez bai-gira, lurralde guzietan emazte eta gizon, Esperantzazko lore ereileek berregintzen dute lur osoa.« Maiatza da urteko sasoin ede-rrena Kreatzailea laudatzeko hauta-tzen duguna » Graxi Solorzano

Jainkoa bizia Jendea

eGun eta biHar

Hiru urteBai, badu orai hiru urte Nicolas Sarkozy hupatua dela presi-dent kargurat. Eta badu oraino bi urterena. Gehiagorena ere ba funtsean berriz hautetsia balitz 2012-an, bainan ez gira hortan!Hiru urtez aldaketa baliosak akulatu dituela, ondoko egune-tan sustatuko dituenak bestalde, horra zer dion gobernuak, hein bat espantu eginez. Liburutto bat ere bada ateratua, dena laudorio!Egun hotan egin ikerketa batzuk salatzen dute haatik jendeak ez dauzkala hiru urte horiek hain baikorrak. % 69-ren arabera (ez da gehiengo txarra!) Sarkozy-ren saila okerra, makurra eta es-kasegia izan da. Beste solas bat frango usu adi-tzen dena, ekonomia mailean mundu guzia inarrosten duen “krisia” delako hori jin dela Sarkozy president jarri orduko, ondorioz Sarkozy-k kausitu di-tuela beraz uste-gabeko traba pizkorrak. Alde dituenek diote preseski Sarkozy-ri esker Fran-tzia “krisia” tzar hortarik hein bat segurik begiratua izan dela… Beste batzuk berdin deplauki diote hori ez dela batere hola! Gauza berak ez dituzte denek begi berekin ikusten!Dena den, hiru urte horien kon-duak ateratzeko keinka huntan, iduri du ere Sarkozy bera doi

bat kanbiatu dela azken hilabete hotan. Ez duela denbora batez bezenbat tarrapata. Beti laster-ka, denak iretsi nahi, denak bere gain hartuz, nar-dagarri ere bai-tzen azkenean! Doi bat bederen eztitu da no-lazpait. Molde hortan segituz, hobeki helduko ere da orobat, ala ez ote?

ZailakFrançois Fillon gobernuburua ere mintzatzen da artetan. Ez biziki usu egia erran. Sarkozy-ren aldean arras guti. Joanden aratsean, telebix-tako leiho ttipi hortarik, garbiki erran du haatik, ikusiz Grezia zertan den, eta diru ixtorio naha-si ainitz ba bazter guzietan, era-baki zailak beharko direla hartu helduden urtea aitzin. Xahutze batzu ttipituz eta hola. Denbora berean, eta hitzeman bezala funtsean, mailegu handi bati esker obra handi askori planta-tuz, aski beharrezkoak diren ber geroari buruz. Bainan zoin di-ren hartu beharko diren erabaki zailak, hortaz ez du gehiagoko argitasunik eman. Gobernuak

hasiak dituela gogoetaldi batzu - joanden astean aratsalde bat osoa minixtroak hortaz arizanak beren artean - aitzina segituko

dituenak uda guzian, hori du azpimarratu. Erabaki zailak gisa guziz. Zailak hartzeko naski eta berdin zailak jendeari irets-araz-teko… Eta beharbada zerga goratze batzuekin, alta hiru urte huntan aski errana dutelarik ez dela zerga emendatzerik izanen!

GogoetagarriGauza berria dugu hauxe, Fran-tzia behere hortan bospasei al-diz gertatua azken denbora ho-tan: norbaitek internet sarearen bitartez zabaltzen du dei bat, holako egunean, holako teno-

rean eta holako tokian, hiri ba-ten erdiko plaza handi batean nihundik ahalaz, jendea burrus-tan biltzeko, denek elgarrekin drago bat edanen dutela eta so-lasean egonen direla. Berenaz gauza horrek ez duke deus txa-rrik. Salbu hara, lekuka jadanik ez dira denak untsa joan, batzu kolpeka ariz, beste batzu dena itsuskeria. Bilduz geroz ala-bainan, jende ainitzek ez dute drago bakar bat edaten, eta ez dira uretik artzen bixtan da, zer-nahi badira moxkortzen direnak. Auzapez batzuk debekatu ere dituzte holako elgarretaratzeak, elkarte batzuk aldiz debekatze horiek dituzte azkarki salatzen…Hau besterik da bainan berdin gogoetagarri: Rochefort hirian, internet sarearen bitartez gisa hartako deia zabaldua izanik, ehun bat gaztetxo, 12 eta 15 urte arte hortakoak, karrikarat jautsi dira denak betan eta han, bi eskualdetan jarririk, tirahala kolpeka arizan, jende guziak harrituak heieri so! Gazte ho-riek desafiatzen zituztela ere, eta nola, kolpekarien berexte-rat etorri kaxketadunak… Agian ez dela beste nunbait holako-rik gertatuko, horra hor gaindi ainitzen arrangura… Nun nahi izan ditazkeela alabainan gisa bereko “balentria” zerbait egin nahiko dutenak… Bainan norat ari gira bestenaz ? J-B D

Lore bilketan

“Krisia” eta gaineratiko, beste lan guzien artetik, Maiatzaren 8-a ospatzea gatik, Nicolas Sarkozy izan da Colmar hirian, alemanen larderiapetik azkenetarik libratua izan zen hiri batean beraz…

5

Page 6: Herria 3056

koStaLdeanBeti errege bera gogoan!Donibane Lohizunen, hilabete batez segurik zonbait aipaldi ukanen du Luis XIV aspaldiko frantses erregeak, nehork ez de-zan ahantz hiri hortan esposatu zela duela 350 urte! Ospazikun sail berezi bat antolaturik dago ekain haste hortako. Bainan beti errege bera gogoan, kontzertu bat emanen da jadanik helduden igandean, maiatzak 16, Doniba-neko elizan, aratsaldeko 4-etan, gisa hortan oroitaraziz delako ezteien karietarat, eta zonbait aste lehenago ere, gaitzeko bes-tak muntatu zirela Donibanen. Bestak ez beharbada denentzat

bainan ba karia hartarat Doniba-nerat etorri zen handieriarentzat. Igandeko kontzertuan entzunen dira beraz denbora hartako mu-sika zati batzu, musikagileak izanki Louis Couperin, Juan Cabanilles, Andres De Sola edo 17. Mendeko beste batzu. Organo-joile Jesus Martin Moro Pauen musika erakasle dena eta Donibanen organo-joile duelako

22 urte huntan, txistuarekin, xiru-larekin eta euskal perkusioekin aldiz Paxkal Indo eta Thierry Biscary artixta jeinutsuak.

Donibanen, noizko ikastola berria?Donibane Lohizunen, badu naski hogoi urte edo holako zerbait aipu dela ikastola ber-ri baten eraikitzea. Behin, lur peza bat berexi ere zuten bai-nan e tzela batere toki egokian, eta gisa guziz ttipiegia, hortan gelditu zen afera guzia. Orai badu hiru urte herriarekin hitzar-tuak direla ikastola berri baten egiteko oraikoaren ondo hortan, Harriet-Baita egoitzatik hurbil. Aski toki egokian beraz. Ikas-tolaz arduratzen diren guziek berantetsia dute haatik proiektu horren gauzatzea. Harriet-Baita egoitza bera arras zaharkitua da. Aldean dituen «prefabrikatu» ho-riek histen ari edo histuak. Iduriz, obran hasi behar litazke aurten ikastola berria idekitzeko gisan 2011-ko irailean. Bainan aitzina-mendurik ez dela batere ageri, burrasoak arrangura dira eta dei bat zabaltzen dute gauzak mugi diten lehen bai lehen. Diotenaz, herriko etxeak hitzemana diote bilkura bat maiatz huntan bainan egunik oraino berexi gabe horta-rako. Azken berrien arabera iduri du halere zerbait mugituko dela laster eta baikorki…

Komertsanten elkarte berri bat muntatu beharDonibane Lohizunen, hiriko komertsanten elkartea, Luz-Commerce-Entreprise deitua, desegin da bere nahitarat, hala erabaki baitu biltzar nagusi be-rezi batean. Lehengo Union Commerciale delakoaren segida hartua zuen duela hamar urte. Denbora batez, iduri zuen ba-zterrak behar zituela polliki ha-rrotu, bizi berri baten emaiteko saltegieri. Emaitzak ez dira izan xede horien araberakoak. Neke da aztertzea xuxen zer gertatu

den. Erran behar da elkarte-buru jaz jarria zenak ezin duela segitu osagarri eskasez, horrek berak ainitz egin du. Dena den, itxura guzien arabera, holako hiri batean arrunt beharrezkoa da komertsanten elkarte bat eta berritik beharko da beraz berriz hasi, nihundik ahalaz denborarik sobera galdu gabe…Egia erran, jadanik bada zerbai-ten abiadura eta desegin den elkartearen arduradun zirenek diote berritze hori beren gain hartuko dutenak ahal bezenbat lagunduko dituztela…

Hendaian, lorez-lore…Larunbatean, goizeko 9-etarik eguerdi arte, eta aratsaldean, 2-etarik 5-ak eta erdiak arte, ateak zabalik izanen dira Hen-daiako herriak duen lore erresal-buan, Erlaitz-Bideko aldean. Hirugarren urtea segidan holako eguna muntatzen dutela. Parada hauta loretegi miresgarri baten ikusteko bai eta baratzezainekin

mintzatzeko, lore, hesi eta ingu-rumen sanoago bati buruz egi-nak diren urrats guziez.

Eskerrak zuri, Tomas!Ziburun, joanden larunbat ara-tsaldean, Gurutze-Sainduko hilerrietan, omenaldi hunkigarri bat eskaini zaio Tomas Anabi-tarte mugalari zenari, Jakintza elkartea antolatzaile. Berrehun bat lagun bildu dira haren hil-ho-biaren aitzinerat. Hastean ateria zen, gero batere funtsik gabe jin da euria bainan nehor ez da halere handik urrundu ospaki-zuna bururatu aitzin. Tomas ze-naren bi arreba, Maria Rosario

Urruñak beretzen Kamietako lurrakBulta huntan bazen holako zer-baiten abiadura eta orai gauza-tzen da hori: Urruñako herriak erosi ditu Kamietako lurrak, Ziburuko juntan, burdin-bidetik goraxago, Lot-et-Garonne de-partamenduarenak ziren ere-muak. Orotarat zazpi hektara eta erdi nunbait han, kasik zor-tzi. Lot-et-Garonne eskualdeko elkarte bati utziko daizkio haa-tik bi hektara, orai arte bezala uda-leku gisa balia ditzan. Gai-neratikoan eginen dira bizitegi berriak, gutienez % 30 sozial-mailekoak. Munta handiko proiektua beraz. Aspaldian aipu

zena, bainan negoziaketak zailak izan dira, bai eta lu-zeak, gora-behera askore-kin. Tratua astelehen eguer-ditan trenkatua izan da. Hor ziren besteak beste Odile de Coral Urruñako auzapeza, Kotte Ecenarro kontseilari orokorra, Phi-lippe Juzan, lur erosketaz arduratzen den erakun-dearen burulehena, eta Lot-et-Garonne aldeko kar-gudun batzu, bai kontseilu jeneraleko hautetsiak eta bai FOL elkartekoak.

eta Maria Ines, han ziren, Her-nanitik etorriak, beren familiako beste zonbait lagunekin. Han ere Hernaniko hautetsi batzu, han Ziburu, Urruña eta Azkaingo auzapezak. Eta beste jende ai-nitz, elkarte askoren ordezkariak besteak beste, mugalari batzuen familietakoak ere ba, bai eta To-mas ongi ezagutu duten zonbait.Nolako saila ereman zuen To-masek oroitarazia dugu ja ira-gan astean, azpimarratuz haren mereximendu handiak. Eskutan ukan paper bati sobera fidatuz egin huts bat behar dugu haatik xuxendu. Tomasek berak etzuen parte hartu Gironde eskualdean Alemanen kontrako guduetan, Gernika taldearekin, bainan la-gundu zituen mugan gordeka pasatzen, horiek beraz hegoal-detik iparralderat, talde hortan sartu nahi zuten mugaz bestalde-ko abertzale asko. Horra zerga-tik larunbatean hor zen Gernika taldearen ikurriña. Nor zen To-mas oroitarazirik frantsesez Guy Lalanne Jakintzako elkartebu-ruak, eta euskaraz Janbattitt

Dirassar-ek, Tomasen arrebek ageritan ezarri dute oroit-harri bat ederki xixelkatua. Ziburuko erretorak benedikatu du. “Gure Aita” eta “Agur Maria” kantatu dira, bakea gogoan. Ondotik, aurresku bat eta Hodei Barroso gaztearen bertsu batzu, finak bezen barnakorrak, goraipatuz “gauza handiak egiten dituzten jende ttipiak”.

Odile de Coral eta Lot-et-Garonne aldeko ordezkariak, Philippe Juzan-en hitzaldi den-boran, berekin dituztela ere Battitt Sallaberry, Hendaiako auzapeza, eta Kotte Ecenarro, kantonamenduko kontseilari orokorra.

Thierry Biscary eta Paxkal Indo

Jesus Martin Moro organo-joile artixta

Zernahi lore gaitzeko toki gustagarrian…

Euriak euri, Tomasen bi arrebek ager-tu dute beren anaiari eskaini oroit-harria.

6

Page 7: Herria 3056

koStaLdean

Hitzaditza, maiatzaren 29 anBosgarren aldikotz antolatzen dute Euskal Kultur Erakundeak eta AEK-k hitzaditza euskarazko diktaketa. « Euskaraz idatz, irakur eta... goza! Zuzen idaztea da giltza » antolatzaileek dioten bezala. Diktaketa iraganen da Baionako I.U.T.an, San Andresen, maiatzaren 29an, larunbatez, 9:30etatik goiti, lau sailetan: euskaldun trebeak, euskara ikasten ari direnak, 13-14 urteko nerabeak, 15-16 urteko gaztetxoak. Testuen idazleak: Etxepare eta Cassin lizeoetako gazteak. Gaia: « Hogei’ta »...Izenak eman maiatzaren 22ko: tel. EKE 05.59.93.25.25 edo AEK 05.59.25.76.09 edo www. hitzaditza.org gunean.

Maiatzaren 14ean eta 15ean, ostiralez eta larunbatez, ira-ganen dira Xokolate egunak Baionan. Pascal Moustirats xo-kolategile gaztearen saltokian aurkeztuak izan zaizkigu, Galu-peria kaian. Jazko edizioa oso ona izan balinbazen, Jean René Etchegaray baiones hautetsiak erran daukunaz, aurtengoa ildo beretik joaitea nahi lukete anto-latzaileek. Hauek dira Baionako xokolatearen akademia eta Baio-nako xokolategileen elkargoa (Cazenave, Daranatz, Paries, Andrieu eta Pascal), Baionako hiriaren sustenguarekin. Aurten, 17. edizioa da beteko. Gomita nagusia : Italia, eta berezikiago Turingo hiria, xokolatearen hi-rinagusia Italian, Baiona den bezala frantses lurraldean. Eta karia hortara, xokolatearen 4 enbaxadore berri onartuko dira akademian : Stefane Felici an-derea, Bordelen dagon Italiako kontsul ordezkoa, Marielle eta Katia Labèque pianistak, Ellen Schnepel amerikano unibertsi-taria.Ostiralean eta larunbatean iza-nen da xokolatearen jastatzeko parada handia. Alabainan, bi egun osoz (10:00-1800), xoko-latearen trenpatzea eginen da xokolategileen saltoki aitzinean (Andrieu, Cazenave, Daranatz eta Paries, Port-Neuf karrikan, eta Pascal, Galuperia kaian), bai eta jastaketak eta bisitak. Gauza bera Ofizialeen Ganbara aitzinean, xokolategile apren-dizen ganik, bai eta Bernadou

karrikako “Vignobles et Décou-vertes” sotoan. Xokolategileen elkargoak bere aldetik xokola-tezko medailak (150 gr) ekoiz-tuko ditu eta salduko.Bertze animazioak : bisita gi-datuak hirian gaindi (10:30 eta 14:30) turismo bulegoak an-tolaturik ; karrika musikaldiak (14:00-18:30) : “Compagnoni de la vache volante”, Kantu Nahasketa koroa, Ontuak, Erro bat, Buhaminak ; haur taile-rrak eta irakurketa gormantak mediatekan ; italiar opera Eus-kal Erakustokian (larunbatean, 18:30) ; erakusketak baratze botanikoan, xokolatearen ate-lieran, turismo bulegoan... Hots, asteburu gozo baten mentura, bereziki gormant guzientzat !

Xokolate egunak Baionan

gurasoak eta ikasle gurasoak en tzunen d i t u z t e h i z k u n t z t a i l e r r e n baitan. Tai-ler hauek Biarritzeko haurtzain-

degi eta eskoletan iraganen dira eta bukatzeko, mintzaldi handi bat antolatua da mediatekan. Gurasoek, bertan, irakaskuntza elebiduna eta honek ama esko-latik lizeoa arte ekartzen dituen irekidurei buruz izan ditzake-ten galderei erantzunak izanen dituzte : zertarako elebitasun goiztiarra frantsesez eta eus-karaz ? Zoin pedagogia euska-razko murgiltze sistemarako ? Elebitasuna abantaila edo traba ote da eskolatzerako ? Beste hizkuntzen menderatzea biga-rren mailan ? Zoin garapen ko-gnitiboak elebidunen artean ? (sartzea kitorik)

Biarritzeko hi-riak eta Euska-raren Erakunde P u b l i k o a k ezohiko infor-mazio bat pro-posatzen die gurasoei, eus-kara - f ran tsesa irakaskuntza elebidunari buruz, euskara eta elebitasunaz adituak diren hiru pertsona Bia-rritzera etorraraziz, maiatzaren 17tik 20ra.Gilbert Dalgalian, Euskal Herrian ezaguna den psiko-hizkuntzalaria; Jean Duverger « L’Enseignement en classe bilingue » (« Irakaskuntza klase elebidunean ») liburuaren egilea eta Hezkunde Nazionaleko ikuskari ohia, atzerrian elebita-sunaz arduratzen zena ; Sté-phane Borel, hizkuntzalaria, to-kiko hizkuntza eta nazio arteko hizkuntza gisako irakaskuntza elebidunetan aditua Genèveko unibertsitatean. Haur gazteen

Elebitasunaren tailerrak Biarritzen

AHT : Non dago zentzua ?Euskal igreka Bidasoa erreka ondora heltzen denari josiko zaio Tours-etik jinen den tren-bide berria, salbu 37 metrotan gora dela Gipuzkoako linea berria ! Trenbide berria pen-tsatua da jendeketarako Tours-etik Baionaraino, eta Baionatik hegoaldera aldiz puskaketako trenentzat, euskal igreka bera pentsatua delarik jendea ga-rraiatzeko. SNCFak berak 30 lanpostu hesten ditu Hen-daian, hain zuzen puskake-tako trafikua errekan behera doalako. Espainiak pentsat-zen du Zaragozan eraikitzea mega puska garraioleku eta geltoki bat, bistakoa denez puskaketako trenak hortik pasarazteko. Non dago bada zentzua, alta hamabost bat miliar euro gostako den tren-bide ho rrentzat ? Aste hone-tan HERR IAk hitza emaiten dio Mixel Hiriart, Biriatuko auza-

peza, departamenduko auza-pezen elkartearen presiden-tea, eta hego Lapurdiko herri elkargoko presidenteari.Herria : AHT proiektuaz Marie Line Meaux ikerleak burutu duen lana presentatu dizue hautetsiei, nola hartu duzu lan hori ?Mixel Hiriart : Bilkura hortan ez dugu funski gauza berririk ikasi, baginakien trenbide berriaren pasabideaz ari zela, guk beti pentsatzen dugu ez dela horren beharrik.H : Frantzian ez zutena aitor-tzen eman du agerian alta an-dere horrek, hegoaldeko igre-ka trenbide berria 37 metrotan gora helduko dela Bidasoa gainera ?M.H. : Andere horren lanaren puntu bakarra hori da. Nik ba-nakien aspalditik goratasun hor-

tantsu helduko zela trenbidea hegoaldetik Biriatura, andere horrek ofizialki dio 37 metra eta berrogei artean gora etorriko dela… Hemen 15 metra gora pasatzen den autobideko zubia baino 25 metra goragotik. Badu hamar hilabete ikusaldi ba-kotxean galdetzen niola lotura hori nola eginen zen, eta RFFak sekulan ez ninduen ihardesten. Elementu horrek erakusten du goratasun hortara heltzeko lur gainetik askoz gehiago egin be-har lukeela trenbide berriak, eta hainbat gutiago lurpez.H : Puntu horretaz besterik ere ikusten duzu zentzugabeko-rik ?M.H. : Hedabide guzietan erra-ten zuten ibilbidearen ehuneko 60, batzuek 80 ere, lurpez egi-nen zuela trenbide berriak, Baio-natik Biriaturako partean ; ande-re ikerlearen lanean ehuneko 35 bakarrik lur azpian izanen dela idatzia da. Hori guzia guk erra-ten ginuelarik deus ez ginuela konprenitzen erraten zaukuten, hara froga ekarria arrazoin gi-nuela. Bertze gauza bat erraten ginuena merkantzien kontua; merkantzien transporta beheiti ari da, trenbide berria behar tzen

duen merkantzia trafiku larri hura non da ? Guk sekula baino gehiago pentsatzen dugu Baio-natik Biriaturaino ez dela beste trenbide baten beharrik, eta hori ainitz denborarentzat.H : Zerbait galdatu diozuea Marie Line Meaux andereari ?M.H. : Bi gauza galdatu dioz-kagu : lehenik ministro batek errezibi gaitzan, iduritu zait bi-dezkoa senditu duela galde hori eta entzuna izanen dela ; bes-talde erran diogu nahi dugula oraiko trenbidearen garapenaz mintzatu, eta hori ongi argitu eta ikusiko dugula zer dioten bada, alde batetik eta bertzetik, bai-nan puntu hori garbitu aitzin ez dugula guk bigarren trenbiderik aipatu nahi. Elementu bat erran daukutena, eta gure arrenkura arintzen ahal lukeena, behar dutela ikusi trenbide hau noiz betea izan ditekeen, hori berek ez baitakite. Guk eginarazi du-gun CITEC lanean ateratzen da 320 trein pasarazten ahal direla trenbide hortan, nonbre hortara ailegatu gabe bada ikus beha-rrik jakiteko ean zer denbore-tan eta zenbat treinekin behar litekeen pentsatu beste trenbide baten egitea.

Mixel Hiriart

7

Page 8: Herria 3056

Herriz HerrikanboMuseoen gaua Arnagan « les Amis d’Arnaga » elkartearekin elkarlanean, Kanboko herriak antolatzen du Museoen Gaua, maiatzaren 15ean, larunbatarekin, 21etarik 23.30ra. 2010eko edizio honentzat, animale iduri jantzi e derrez beztitu pertsonaia batzuek « Chantecler » antzerkia, Arnaga etxeko gela desberdinetan, oroitaraziko dute. Chantecler antzerki-aren sortzearen mendeurrena ospatzen dugu aurten. 1910ean lehen aldikotz emana izan zen antzerki hau. Rostand-ek Kanbon idatzia zuen herriko oilategi batean hartuz antzerkiaren mamia eta izena. Baserriko animaleak agertzen dira antzerki huntan, pertsonaia na-gusia oilarra delarik. 70 bat aktore, 35000 oren lan galdegin zuten 200 jantzi miragarri desberdin, obra handia izan zen eta fama han-dia ukan zuen atera zelarik. Bertzalde, bisitariek Arnagako baratzeak xirioen argitan deskubrituko dituzte eta baratzeetan ikusten ahalko dira 20garren mende hastapeneko jantziez beztiturik ibiliko diren pertsona batzu, garai hartako giroa berriz sortaraziz. Sartzea urririk.

Otxote festibala Arrakasta han-dia ezagutu du aurtengo 10ga-rren edizioak. Ostiral eta larun-bat aratseko bi kontzertuek Kanboko eliza erroraino bete dute eta az-kenik etorri diren ikuslia rrak ez dira sartu ahal izan, leku eskasez. A rraga abesbatza zen antolatzai lea. B e r n a d e t t e

Jougleux, Arraga elkarteko lehendakariak, eta Marie Jeanne Barbotin, arduradun nagusienetariko batek, ederki aurkeztu dituzte kontzertuak fran tsesez eta euskaraz. Sei Otxotek parte hartu dute : Baionako AIZKOA, Donostiako CORO EASO, Mi-arritzeko OLDARRA, Añorgako ERTIZKA, Arrangoitzeko ADIXKIDE-AK, Bordaleko LURRA. Aurtengo edizioaren berezitasuna izan da gazte Otxote bat agertu dela lehen aldikotz. San Mixel Garikoitz ko-legioko ikasle batzuek osatu Otxote batek (7 neska eta mutiko bat), Mikel Erramouspe kolegioko zuzendaria buru, egin du kontzertu-aren idekitzea bi aratsetan. ZORTZI ITURRI deitzen da Otxote hau. Gaztetasun eta freskotasun aire bat ekarri dio festibalari. Ondoko festibala izanen da 2012 urtean. Antzerkia - San Mixel Garikoitz kolegioko ikasleek “Le bourgeois gentilhomme” antzerkia emanen dute maiatzaren 18an, astearte aratsarekin, AIEC gelan. Jada hiru aldiz eman dute eta aldi oroz sala bete betea izan da. Horra beraz bertze xantza bat ikusi ez dutenentzat.

Xokoletaren historioa : Aspalditik Kanboko herria eta xokoletaren artean badira loturak. Kanboar guziek gogoan dituzte Fagalde edo Noblia familien izenak. Berriki ere etorria zauku Puyodebat xoko-leta egile famatua eta bere magasin eta tailerak kokatuak ditu gure herrian, Itsasuko bidean. Joanden larunbatean Marcel Marc Douy-rou jaunak bere liburua “Xokoletaren historioa” aurkeztu du Arna-gako liranjategian iragan den mintzaldi batean. Argazki eta ma-rrazki frangorekin xokoletaren historioa zehazki azaltzen du liburu hunek,18garren mendetik 20garrenera, eta tokiko egoerari lotuz beti. Liburu hau agertzen da Kanboko herriko etxea eta Puyodebat xokoleta museoaren laguntzarekin.

Zortzi Iturrri otxotea

azkarateSortze - Plazer handirekin jin zauku berria, nola Biriatuko Agerrekoborda deitu egoitzarat esposatu gure herritar Kattin Irigaray eta Xalbat Lecuona-ren familian sortu zaioten beren lehen haurra, nekatto bat xarmanta deitu dutena Eztitxu. Denak bozkariatzen dituen nekatto ttipia handi dadila osagarrian eta goresmenak aitameri. C. M.

HeletaAndredena eskolako mus lehiaketa

Martxoko azken igandean, muslariak nonbre handian aurkitu dira Erregelu salan, 107 pare, giro hoberenean. Bildutako diruak eskola lagunduko du zenbait proiektu obratzen... Huna lehiaketako emaitzak. A mailan, Iholdiko André Landaretche eta Charlot Oyhenart irabazle Heletako Chantal Dublanc eta Sebastien Jorajuria-ri. B mailan, Donamartiriko Herguy - Narp parea irabazle Hazparneko Hilderral – Mercapide pareari. C mailan, Aiherrako M. Pierre Tapia eta Maite Garra irabazle Denise eta Dominique Etchepare-ri. D mailan, Arberatzeko Etchepare - Ithurriague parea irabazle Arrutako Harguindeguy – Jaurreguiberry-ri.

Jeannot Bibens, Landaretche – Oyhenart, S. Jorajuria – Ch. Dublanc, Michel Jorajuria

Heriotze Auto ixtripu lazgarri batek jo du Jonathan Bouard Amoztar gaztea. Hor ukan dituen kolpe bortitzen ondorioz bizia galdu du 21garren urtean zelarik. Biperrenbordako Alphonsen seme ttipia zen. Bi aste barne familia horrek izan ditu bi he-riotze. Beti bezala gazte baten joaiteak bazterrak inarrosi ditu eta guziz Amozko kartierra. Denbora laburrez kartierreko bi-garren gaztea bertze munduratu zaiote. Lagun ainitzez inguratu-rik ehorzketa hunkigarriak izan ditu. Pena izigarrian gelditzen diren aita ama, bi arreba, aitatxi, amatxi eta bere lagun guzieri es-kaintzen ditugu gure doluminak.

Maiatzaren zortziaJoanden larunbatean bigarren gerla handiaren bururatzeko orhoitzapena ospatua izan da errespetu handirekin. Lehenik 11etako mezan aurkitzen zen bere banderen inguruan Alje-riako gerlari ohi saldo ederra. Horiekin herriko kontseilua, su-hiltzaileak, jandar-meria eta jende multxo pollita. Gerla guzietako hilentzat otoitz egin ondoan eliza inguruan izan da usaiako zeremo-nia. Andere au-zapezak irakurtu dauku gutun bat zinez mamitsua. Ondotik, 39 eta 45 arteko gerlan parte hartu duten

bi gerlari ohik ukan dute orhoi-tzapenezko paper osto bat an-dere auzapezaren eta Daniel Dacheux gerlari ohien lendaka-riaren eskutik. Horiek dire ongi ezagutzen dugun Henry Mau-champ eta Bossier Marceau duela 10 urte gure herrian ko-katua. Gero Emak Hor-eko soi-nulariek eman dituzte egunaren aireak. Eta azkenik hurrupaldi bat elgarrekin egin dute Herriko Etxeak eskainirik.

Herri UrratsUsaiako luma aberatsak zabal-duko ditu egun hortako berriak xeheki. Halere gertakari hori gure herrian denaz geroz doi bat aipatzen dut goiz hitsa izan bada ere, aratsalde gehiena denbora onak atxiki du. Gores-menak nahi ditut bihurtu besta eder horren moldatzeko eskuak dauzkateneri bai eta ere aitzine-ko egunetan lekuen prestatzen eta egun horrekin saltegietan eta autoen aparkalekuetan lan egin duten borondate oneko gi-zon eta emazte guzieri.

Senpere

Nun nahi musikari batzu ibilki bazterren aitzina airosteko!

8

Page 9: Herria 3056

Herriz Herriaiherra

bidarraiJosune Arriaga espainiaratua - Hogoi bat urte huntan bizi zen hemen gaindi Josune Arriaga nafartarra, nagusiki Arrosan, eta gure herrian ere ongi ezagutzen ginuen bereziki herriko saltokia atxiki zuenetik. Auzitegiak haren espainiaratzeko manua eman du, eta joanden ostiralean Irisarriko jandarmeriara presentatu delarik, erregularki egin behar zuen bezala, arrastatua izan da eta berehala mugaz bertzalderat igorria. Ez dugu mementoko haren berririk handik.

Rafting - Uztaritzeko Ttirrita ostatuak rafting arratsalde bat antolatzen du Artekarekin maiatzaren 16an, igandez. Hitzordua 16:00etan Artekaren gunean. Ondotik, nahiko dutenentzat, aperitifa eta afaria Ttirrita ostatuan, Uztaritzen. Bi formula : rafting 20 euro, rafting eta afari 35 euro (tel.05.59.93.20.31).

Joan den ortziraleaz geroz, he-mendik goiti pilotako jantzi be-rriekin agertuko dira plaza eta trinketetan gure pilotariak. Ala-bainan 3 ofiziale engaiatu dira 3 urtez hein berean diru laguntza baten ekartzera Abarratia pi-lota batasunari. Hauiek ditugu SCA HAIZE HEGOA Aiherrako enpresa J- Louis Dachaguer-ek ordezkatzen duena, Miarritzeko SOLEIL EN TETE enpresa Fre-deric Antchordoquy herritarrak ordezkaturik eta Vincent DU-HART Izturitzeko tindatzailea.Ator edo jantzi berrientzat ofi-ziale hauk eskertu ondoan, hor ziren pilotari gazte, arduradun

eta burrasoek arteki eta xauxixa erreak jastatuz bururatu dute elgarretaratze goxo eta girotsu hau. Emaitzek segi dezatela heldu diren sasoinetan, eta biba Abarratia pilota batasuna !!

Herriko pestak hurbiltzen ari Herriko pestak hurbiltzen ari dira, aurten ekainaren 25, 26, 27 eta 28an iraganen baitira. Bere-zitasunak prestatu omen dauzki-gute aurtengo egitarauan. Anar-tean, aski fite gure etxetan pa-satuko baitira laguntza galdez, eskelari hauier ongi etorri egitea galdatua zauku.

Pilotari gazteak arduradun eta ofiziale dirustatzaileetaz inguraturik

HazparneSalbatorezPeña Idiak elkarteak antolatzen ditu « Salbatorez » deitzen duen hiru egunetako ospakizunak.

Helduden ortziralean, maiatza-ren 14 an, pesta giroan sartuko gira aratseko 7 tan, eta hunek iraunen du helduden igande a rats arte. Egitaraua aberatsa dute herritarrer eskaintzeko : adixkidetasunaren « sangria » eta taloak behin hasteko, gero mintzaldi bat Jean-Michel Gouf-frant zezen plazetako medi-kuarekin. Ortzirale aratsa buka-tzeko dantzaldia Jeanne-Lise eta Emeric-ekin.Larunbatean maiatzaren 15 an : 11 etan herriko joko plazan « CAPEA » 3 behi berri Deyris kanaderiakoak, Alexandre, Yan-nis eta Louis, hiru gazteentzat. Aratxe bat haurrentzat. Eguer-ditan, aperitifa eta bazkaria oi-halezko aterbe azpian, Peñako kantariek alaiturik (bazkaria manatu behar da aitzinetik, 06 60 16 62 67 telefono zenbaki-rat deituz). Ara tsaldeko 6 etan, Peña elkartearen gela aitzinean, behi lasterrak, hauen ondotik euskal dantzak Elgar Oinka tal-dearekin eta mutxikoak. Ara-tsean « Sevillanas y Rumbas » Paco eta Santa Maria taldeeki-lan. Gauean dantzaldia.Igandean maiatzaren 16 an 10etan : « Paseo sévillan », Mi-sionesten kurutze aitzinetik Eli-zaraino. Sevillano dantzariak, Urkodeiko zaldunak eta Airoski soinulariak. 10 ak eta erdietan meza Peñako kideen parte har-tzearekin, ondotik sevillano dan-tzak eta behi lasterrak Peñako aurrean. Bazkaria Watson eta Nat-ekin... Aratsalde unda-rrean : « Herrian Kantuz » Idiak Kantuz eta Ezkia Kan-ta abeslariekin. Egitarau a beratsa eta guziz alaitsu-aren mentura daukagu hor, herriko pesten guaitatzeko egokiak izan ditaikenak.

Birla xapelgoaLarunbatean eta igandean, maiatzaren 15ean et 16 an, iraganen dira Union Basque batasunak antolatzen dituen birla xapelgoaren finalerdiak.Hazparneko Birlabolak elkar-tearen birla tokian, igandeare-kin iraganen diren finalerdie-

tarat deituak dira aratsaldeko 4 etan : Birlabolak zentrotik : Harguindeguy Julien, Bacardatz Louis, Arguindeguy Edouard,

A r g u i n -d e g u y Emile eta L i s s a r a -gue Jean-M i c h e l . Toki-Ona-tik : Lahi-r i g o y e n R o b e r t , I n ç a b y B e r n a r d eta Duhau J é r ô m e . S a n o -ki zentro-tik : Men-dilahatxou

Jean-Pierre, Mendilahatxou Marcel eta Durruty Christian. Aiherratik : Bidart Saint Martin eta Bidart Jean-Laurent. Azkai-netik : Sein Michel. Elizaberri-tik : Seillan Hubert. Lekornetik : Etchebarne Xarlo.Bertze finalerdiak Aiherran ira-ganen dira lurunbat huntan aratsaldeko 4 etan. Hauetarat gomit dira : Toki Ona zentrotik : Duhau Valérie, Duhau Yves, Du-hau Etienne, Sallagoity Daniel eta Gachibat Dominique. Birla-bolak zentrotik : Bidart Josette, Bacardatz Jeanine, Hirigoyen Pierrot eta Benac Emile. Eliza-berritik : Arotçaren Ramuntxo, Ithorotz Jean-Jacques eta Ilha-rramounho Panpi. Aiherratik : Haristoy Xarlo eta Bidart Fran-çois. Goxoki zentrotik : Miremont Alain eta Arotçarena Michel.Union Basque-ko finalak Eliza-berrin iraganen dira helduden ekainaren 5 ean aratsaldeko 3ak eta erdietan Jean Louis Ga-rai-en ostatuko birla tokian.

Maiatzaren 8aUrte oroz bezala, maiatzaren 8 an ospatzen dugu 45 eko ger-laren bukatzea. Karia hortarat herriko gerlari ohiak bildu dira mezaren ondotik, herriko au-zapezaren inguruan, gerlan hil direnen harriaren aurrean. Haitz-Mendi, Jeunes Basques eta Ursu Mendi hazpandar musikarietaz osatua den taldeak eman ditu karia hortako ohizko aireak.

Pilotako jantzi berriekin…

Maiatzaren 8 a: gerlarien harriaren aitzinean: Benat Inchauspe auzapeza, Maurice Domercq FNACA lendakaria, Maurice Carrere, Ttotte Bon-net UNC ko Lendakaria, Pierre Etcheverry AC-CATM eko lendakaria eta bertze gerlari ohi batzu

9

Page 10: Herria 3056

Herriz Herri

itsasuAte idekiak San Josep eskolanSan Josep eskolak publikoari eskolako ateak zabalduko ditu larunbat goizean, maiatzaren 15ean, goizeko 9etarik eguerdi arte. Jendeak tokiak eta klaseak ikusten ahalko ditu eta izanen du erakasleekin mintzatzeko pa-rada edo aukera. Haurrek egin lanekin erakusketa bat agertua izanen da eta eskolako proiek-tuen berri ere emana izanen da, hala nola helduden sartzean idekiko den imertsio sailarena, erakaskuntza osoki euskaraz segurtatuko duena 5 urte arti-noko haurreri. Ongi etorri orori.Ipar Afrikan hil soldadoen omenaldiaOmenaldi hau eginen da heldu-

den igandean, maiatzaren 16an. Goizeko 10etan meza izanen da Itsasuko elizan, eta ondotik, 11.30etan, omenezko ekitaldia bide nagusi bazterrean eraikia den oroitarriaren aitzinean.Irabazien deklarapena2009. urteko irabazien deklara-pena egiteko ordua dugu: hi-labete ondarreko egin beharra dago (agiriz edo paperez egi-ten dutenentzat segurik). Paper hauen betetzeko laguntzaile bat etorriko da Baionako Zergetxe-tik maiatzaren 18an, asteartez, eta goizeko 9etarik eguerdi arte nahi duenaren zerbitzuko egon-go da Herriko Etxean.

uztaritzeErakusketa Tindu obrak moldatzea beren ametsa zaukaten, pratikatu dute eta orai beren obrak emaiten dituzte Gaztelondoan (herriko etxeko ezkontzen gelan) ikusle guzien plazerrarentzat maia-tzeko 10etik 30a arte. Nor diren artixta horiek: Artecyn (Cyn-thia Gomez), Monique Lorin de Reure eta Veronique Ipinazar. Erakusketa hori bisita daiteke aste egunetan eta larunbat goi-zetan. Ur-Begi elkartea da ho-rren antolatzaile.

Lehen komunionea Parropia osoan haur lerro han-dia baita aurten bi igandez egi-ten da lehen komunionearen

besta ederra. Juanden igandean 29 ziren eta helduden huntan 26 izanen dira.

Urteko besta ‘’Labourdins’’ zango baloiaz eta klikaz arduratzen den elkarteak bere urteko besta ospatuko du ortzegun huntan. Meza bat iza-nen da eta bazkaria ondotik.

Kirola Plazerrekin ikusten dugu ‘’La-bourdins’’ taldea zango ba-loian eta ‘’R.C.U.J.’’ errugbian bakotxa beren sailean eta multzoetan lehen alkian dabil-tzala. Segi beti berdin eta gora atxik Uztaritzeren ohorea.

baigorriGoxokiMaiatzaren 20an, ortzegu-narekin, hirugarren adinekoek Gipuzkoako Getaria aldera eginen dute ateraldia. Goizean, dupategi baten bisita eta bixtan da txakolina jastatzea. Eguerdi-tan, herrian berean bazkaria eta arratsaldean Donostia aldean i bilaldia. Elkarteko lagunek goxoki pasa dezatela eguna.

ErrugbiaFédérale 2an, txapelgoko azken partida, Bagnères-en jokatu du US Nafarroak hangoen kontra eta galdu 18 – 6. Sasoi hastape-nean bere zelaian galdu dituen partida errex batzuen ondorioz,

sailkapenean ponduak eskas ditu mail berean segitzeko. On-dorioz, helduden sasoinan Fé-dérale 3an jokatuko du, berriz lehen bai lehen mailez igotzeko esperantzarekin.Asteburuko hitzorduakJada aipatu bezala Euskal Trail eta Irulegiko sotoaren bestak beteko dute asteburua ortzira-lean eta larunbatean. Ez dugu berriz aipatuko egitaraua, bai-nan nola bi egunez lasterkaldia-ren heltzea trinketeko aitzinean eginen den eta hau sotoaren ondo ondoan izanki, errex iza-nen da bi hitzorduetan parte hartzea. Horra denbora pasa ederra ororentzat. Ez huts egin !

baionaSagarno Eguna BaionanMaiatzeko hilabetearekin ez da animazio eskasik Baionan, 12 urte hauetan Maiatzak Sa-garno Eguna ekarri dio Baionari eta aurten 22ko da, hilabeteko laugarren larunbatean beti be-zala. Besta hori sartua da orai Baionako hitzordu igurikatuen artean eta ere euskal kulturaren elgarretaratzeen artean. Gastro-

nomiatik partituz, Sagarno Egu-na antolatzen duen Hiruki elkar-teak (Baionako Ikastolak, Gau Eskola eta Gure Irratia) jakin izan ditu biltzen Baionako bizia egiten duten peñak, euskararen eta euskal kulturaren zerbitzuko den ekitaldi batean. Aurten ere Baionako 20 peña eta elkartek Espaniako ateko aparkalekuan Euskal Herriko 20 sagarno ez-berdin xerbitxatuko dituzte, be-ren pintxoak proposatuz ber mementoan. Aratsaldeko 6etan abiatuko dute beren lana, hasi baino lehen ekoizleekin batean goraki erran ondoan « Gora Baionako Sagarno Eguna » Es-painiako ate sartzean. Hortik goiti publikoa, sartzean eskura-tuko duen sagarno basoarekin peña batetik besterat ibiltzen ahalko da gustukoa duen sagar-noaren probatzeko, inguruan

daiken kantu eta musika he-rrikoiek eman giroa gozatuz.

Animazioa egun guzian.Erran bezala Sagarno Egunak bere ateak aratsaldeko 6etan idekitzen ditu bainan ez daike animazio eskasik egun guzian hirian. Laugarren larunbata izanez, Baionan Kantuz prezia-tzen ahalko da goizeko 11etarik

haste Merkatuan eta aperitifa denboran. Aratsaldeko 4etarik goiti Orai Bateko eta Jo Txis-tuako txistulariek, Les Dauphins txarangak eta trikitilariek Baio-nako karrikak soinuz beteko di-tuzte, Espainiako ateko bidean. 6etarik goiti hasiko den sagarno jastaketan parte hartuko dute eta arratseko 9etarik goiti Pa-txi Perez eta bere konpainiak dantza pikoa eremanen dute urte guziz bezala hemengo eta munduko mutxikoekin omore eta kalipu haundirekin. Aratsa-ren bukatzeko Kiki Bordatxok dantzatzeko gogoa piztuko du bere talde ernearekin. Maiatza-ren 22a, Baionako Ikastola, Gau eskola et Gure Irratia irratiaren aldeko egun ederra daike Baio-nan Mendekosteko asteburua untsa hasteko menturarekin.

Lau gazte presondegitik atera

Joan den astelehenean atera dira presondegietatik : Xan Beyrie, Eneko Etxegarai, Gilen Goiti eta Ibai Agirrebarrena ; lauak duela urtetsu bat preso hartuak euskal aferen inguruan. Ez dira preso gehiago baina kontrol xehe eta jarraikiak badituzte betetzeko. Askatasuna elkarteak jarraitzen du antolatzen heldu den larunbatean manifestaldi bat Donibane Lohizunen, lema bikoitz honekin : « erreprezioa ez da bidea », eta « utzi gazteria bakean », azpimarratzen du sobera gazte arrastatuak izan direla bi urte barne iparraldean euskal aferen inguruan.

« impulsos » erakusketaMaiatzaren 15etik ekainaren 12raino iraunen du « Impulsos » erakusketak Donibane Garazin, Josette Dacostaren langian (Zitadelako karrika, 22), « Itzal aktiboa » elkarteak antolaturik. Artegile hauen obrak ikusgai izanen dira: Alto Laguirre, Basterretxea, Zoe Bray, Cardarelli, Etchevers, Goenaga, Jauregui, Mendiburu, Ortiz, Ruiz Balerdi, Ortiz de Elgea, Sistiaga... Egunero idekia salbu igandez, 15:00-18:00. Estreinaldia maiatzaren 15ean (18:00).

10

Page 11: Herria 3056

Herriz Herri

Gabadi

Urrezko ezteiakGabadiko herriak daukan sala eder hortan elgarretaratu dira maia-tzaren lehenean Larrarteko familia eta beren kusiak. Alexandre eta Pantxika Bordagarai-ek ohoratzen zuten beren ezkontzeko mende erdi burua eta elgarretaratze horrek deneri zorion eman du.Jan eta edari onen ondotik bazen solas, kantu eta bertsu zeren jakina da familia hortan kantuak bere lekua baduela. Orai beren denbora pasa gostukuena dute erlekilan lan egitea, hauek artatu eta eztia atera. Gero Alexandre-ren deskantsuetan kantatzea se-

SaraSelauru hustea : Maiatzaren 2an igandez, polikiroltegian eskola publikoko haurren burasoek

antolatua zuten selauru hus-tea. Mundua ibili zaiote ikusten eta erosten, 47 presentatzaile baziren. Eskolako haurrek bazi-tuzten bi salgai leku (argazkian batto ageri da). Burasoak eta haurrak aritu dira lanean finki ta-loak egiteko eta edantegia atxi-kitzeko, bai eta erretegia. Egun hortan bildu duten dirua baliosa izanen dute 3 egun Pariserat joaiteko haundienentzat eta ttiki-ak joanen dira 2 egun Libarrenx alderat. Philippe Calvet le-hendakaria izigarri kontent zen, e rraten zuen bezala “trakasu handia bainan balio du holako egun bat ikustea”. Antolatzaile eta borondate oneko guzieri mi-lesker handi bat ematen diote.

Gerlari ohiak elkarretatu dira maiatzaren 8an hilarrien ai-tzinean eta loreak pausatu. O roitzapen berezi bat izan dute Bi ttor Iturriarentzat, 1944ko aguztuaren 27an bizia galdu baitzuen Frantzia zerbitzatuz. Azken gerlakoa badugu oraino batto bizi, Guilzu Mixel, 91 urte, Ihartzebereko Bordakoa. Ondo-tik Herriko Etxeak ofreitu diote zintzur bustitzea. Abisu: Gau pasan uste baino jende gutiago izan da. Denbora-ren beldurrarekin polikiroltegian egin dute. Ondotik batzuek lo gutti egin eta joan dira Senpere-

ko Herri Urratserat.-Maiatzaren 14 gaueko 9 ore-netan plazan Malabaristo eta

an tzerkia Ipotx Pindara-k egina.-Polikiroltegitik behereko bidea hetsia izanen da Zaharretxe be-rria egiteko den-bora guzian.-Haurren ko-miñone ttikia maiatzaren 16 an izanen da.

- I k a s t o l a : Maitza ren 23an,

igandearekin Olhain Ikastola-ren Sagardo eguna errebotean. Izanen dira 3 bertsulari, Mattin Luku, Ximun Casaubon eta Pa-txi Iriart. Dantzak, kantuak hau-rrekin eta helduekin, haurren jo-koak eta ahantzi gabe bazkaria. Xartelak salgai Herriko Etxeko edantegian. Gehiago jakiteko deitu 05.59.54.27.58.

-Ateraldia: Urte guziz bezala aurten ere antolatua da ateraldi bat. Hego alderat joanen dira, Errioxa Arnoaren bidean gain-di. Lehen bailehen zuen izenak eman zeren autobus bat izanen baita. Prezioa 330 E bakotxa-rentzat. Behar duzue deitu Deni-se Añorga 05.59.47.53.59 edo Joxet Saticq 05.59.54.22.77.

Pilota : Eskuz binaka plazan. Senior mailan. Endara Denis-Mariluz Patrick irabazle 30-15 Atzarriren kontra. Elizalde Panpi-Arramendi Iñaki galtzale 22-30 Airetiken kontra. Kade-tak. Beola Bixente-Mendionde Peio irabazle punttu batez 30-29 Lau Herriren kontra. Atxiki ttikian plazan. Kadetak. Ascarraga Mickael-Vidal Elies- Arrieta Mathieu galtzale 27-40 Kanboarren kontra. Eskubaloia: 11 urtekoek ira-bazi 12-6 Escoubes-en kontra. Helduden larunbatean aratsal-deko 4etan jokatuko dute fina-

lerdia beti Escoubes-en kontra. 18 urtekoek galdu 13-20 Senpereren kontra. Ho-riek ere jo-katuko dute f i n a l e r d i a h e l d u d e n larunbatean a r a t s a l -deko 5ak e t e r d i t a n Senpereren kontra. Ganex

gurrenik eta bereziki urte ondarrean urtzo horien ondotik ibiltzea. Agian luzaz oraino segituko dute hola.Beraz goresmenak zueri !Huna apairua bururatzean emanak izan diren bertsu batzu.

TTIKI TTIKITIK aireanMaiatzeko lehen egun huntan bi mila hamar urteanZoin goxoki bildurik gu hemen gauden elgarren arteanGomita ere ukan baitugu ezin utzi gerokotanEgia erran holako zonbait laket zauzkigu artetan.

Beraz bihotz barnetik gaur zuztet zuek guziak agurtzenArrazoina hemen izaiteko denek dugu ezagutzenDuela mende erdi bat orai gazte pare bat uztartzenEz dakit emozione berak egun dituzten senditzen.

Pantxika baitzen andere pollit-ta arropa xuriz beztiAlexandre aldiz mutil lerden krabata lepoan beheitiOi zer eguna orroitgarria ta denbora joan betiEztitasunez bizi ditazke zeren etxen dute ezti.

Beraz gure esposer milesker gu hunat gomitaturikHolako lagun talde pollita anaitasunez beterikHaur nintzalarik Hazparnen nuen Alexandre ezaguturikEz ginuen pentsatzen orduan izanen ginuenez haurrik.

Goresmenak gaur gure aldetik urrezko ezteiendakoSegi zazue osagarrian bai urte ainitzendakoAlexandreri kontseilu on bat urtzoka aise artzekoEz otoi tripa handitzerat utz sasietan kurritzeko.

Egun zinez leku ederrean baigira hemen gertatzenHerri huntako lan baliosak baititugu baliatzenArño Aguerre herria maitez zinez ongi okupatzenEspanturik gabe dituk orai goresmenak merezitzen.

Denek dakigu familia huntan kantua dela maitatzenZeren kantuak ditu bazterrak betitik alegeratzenAlexandre gaur ikusi baitut arno xuria jastatzenMesfida ez ote zaukun sarri planta txarrean gertatzen.

Aita seme eta alabak kantatzen dute lorianBeharrez ama ere izanki laguntzeko pianoanHoien kusi bat gogoan dugu, gustu baitzuen kantuanBainan eritegian izanez, da gure pentsamenduan.

Bururatuko baitut erranez bihotzetikan eskerrakHolako eguntto batek zinez emaiten ditu plazerrakErrota ari da inguratzen pentsatzen baitu zaharrakBainan geroa ere ikusten begiratuz arra haurrak. P L

11

Page 12: Herria 3056

abiSuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

- Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42

Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

Lan eSkaintzaChristophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercialBayonne (64100)

AROMAS BISSARL au capital de 78 000 E

5 bis, rue Luis Mariano – 64200 BIARRITZ 488 497 223 RCS BAYONNE

DISSOLUTION SANS LIQUIDATION

Par décision du 1er avril 2010, l’associé unique a décidé la dissolution anticipée, de la société AROMA BIS à compter de la même date dans les conditions fixées par l’art. 1844-5 du Code civil. Cette disso-lution entraîne la transmission universelle du patrimoine de la société à l’associé unique, personne morale, sans qu’il y ait lieu à liquidation. Cette décision de disso-lution fera l’objet d’une déclaration auprès du Greffe du Tribunal de commerce de Bayonne. Les créanciers disposent d’un délai de 30 jours à compter du présent avis pour faire opposition à la dissolution de-vant le Tribunal de commerce de Bayonne.

Pour avis

ETUDE DE ME JÉRÔME GOUFFRANT ET YON ALONSO

NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 27 avril 2010, enregistré à BAYONNE le 30 avril 2010, bordereau 2010/546, case n°1 a été constituée une société civile ayant les caractéristiques suivantes :Dénomination : « SCI GAZTEKIN ».Siège : CAMBO LES BAINS (64250), mai-son Harlepo Tipia.Durée : 99 ans.Objet : Acquisition, gestion, construction, rénovation, à titre civil, de tous biens im-mobiliers.L’exploitation par bail ou autrement des biens sociaux.L’obtention de tous prêts, avec ou sans garantie hypothécaire.Et généralement, toute opération pouvant être utile à la réalisation de l’objet social, pourvu qu’elle ne modifie pas le caractère civil de la société.Capital social : 1 000 euros d’apports en numéraire.Gérante : Monsieur Jean Paul MEM-BREDE, demeurant à CAMBO LES BAINS (64250), maison Harlepo Tipia, pour une durée indéterminée.La Société sera immatriculée au RCS de BAYONNE.

POUR AVIS ET MENTIONMe Jérôme GOUFFRANT, notaire.

AVIS DE CONSTITUTION

Le 12 novembre 2009, a été agréé le Grou-pement Agricole d’Exploitation en Com-mun GAEC « GEROARI » sous le n° 1507.Son siège social est fixé maison Olizetxer-ria 64120 OSTABAT ASME.Il sera immatriculé au greffe du Tribunal de Commerce de Bayonne.

Pour avis, Les gérants

Kanboko Errobi ikastolak bilatzen du langile ATSEM bat, CUI kontratupean, 20 bat oren astero :- euskalduna, - haur ttipie-kin lan egiteko CAP-duna ahol-katua- bere betebeharrak : erakasleen laguntzaile, haur-zaindegia segurtatzea, kantinan haurrak laguntzea eta garbiketa egitea.Lanean hasiko da 2010-eko irailaren 1-ean, urte baterako kontratu mugatuan. Igorri zure CV eta motibazio gutuna maiatzaren 28-rako berantenaz :

Errobi ikastola, Marroniers zumardia,

64250 Kanbo.

Bertsularien lagunak elkarteaLarraldea

Amotze auzoa64 310 Senpere.

TRANSMISIOKO LANPOSTU DEIA

Bertsularien lagunak elkarteak bertsu erakasle bat behar du. Eskatzen diren gaitasunak : - bertsu eskoletan eta ikaste-gietan irakasle izaiteko gaita-suna,- transmisio lan eta ekitaldien koordinatzeko eta kudeatzeko gaitasunak,- informatika erabiltzeko gaita-sunak.Hobetsiko diren punduak :- bertsolaritza ezagutzea, eta elkartearen proiektua ezagu-tzea,- haur eta gazteekin animazio-an esperientzia izatea, - irakaskuntzan esperientzia izatea.Lanpostuaren deskribapena :- lanpostu osoa da,- lantokia elkartearen egoitzan izanen da,- autoaren ukaitea beharrezkoa da.Motibazio gutuna eta C.V-a maiatzaren 30eko helarazi be-har dira elkartearen egoitzara.

AVIS DE CONSTITUTION

Suivant l’acte juridique en date du 6/05/2010, à St Pierre d’Irube, il a été constitué une entreprise unipersonnelle à responsabilité limitée dont les caractéris-tiques sont les suivantes:

- Dénomination sociale: STOKPAK GARCIA XAVIER

- Capital social: 4 600 E- Siège social: 1 allée Harrotzaenea,

64990 ST PIERRE D’IRUBE- Objet: La société a pour objet l’achat

et la vente d’emballages et accessoires, et plus généralement toute fourniture pour l’entreprise et toute activité annexe, acces-soire ou complémentaire.

- Durée: 99 années à compter de son immatriculation au registre du commerce et des sociétés.

- M. GARCIA MARQUINA JOSE JA-VIER, associé unique a effectué l’intégra-lité des apports.

- Gérant associé : M. GARCIA MARQUINA JOSE JAVIER, demeurant au 1 allée Harrotzaenea, 64990 ST PIERRE D’IRUBE

La société sera immatriculée au re-gistre du commerce et des sociétés de Bayonne. Le gérant

Herrikoaren kanpaina

berria

Joan den urtarrilaren 31n bu-ruratu zuen HERRIKOAk hiru hilabeteko kanpaina, bere ka-pitala 913.707 euroz emenda-tuz, 961 akzioduner esker (gaur orotara 4625 akziodun dauzka He rrikoak, 3.343.686 euroko ka-pital orokor batekin). Kanpaina hori bururatu ondoan ere jende eta enpresa berri batzuk akzio-dun bilakatzeko xedea agertu zuten. Herrikoak kanpaina berri bat abiatzen du gisa hortan, ekainaren 30eraino iraunen duena, kapitala 247.400 ak-zio berriz emendatzeko xedez, bakotxa 2,5 eurotan. Xeheta-sunak : www.herrikoa.com edo tel.05.59.25.37.30.

IKAS euskal pedagogia zerbitzuaren ohiko biltzar nagusia 2010eko maiatzaren 29an, larunbatarekin, 09:30etik eguerdi arte, Uztaritzeko Lapurdi salan.

Solas gaiak :

• Maite Erdozaintzi-Etxart elkarteburuaren sar-hitza : IKASen egoera euskarazko ikasmaterialgintzan, Euskararen erakunde publikoa eta Hezkuntza Nazionalarekilako hitzarmen berritzea, bai eta egoitza berriaren proiektuaz, segidan gai honetaz Dominique Lesbats, Uztaritzeko auzapezaren mintzaldia, eta ondotik erakunde publikoen ordezkarien hitzaldia

• Iragan urteko lan bildumen eta konduen aurkezpena, eztabaida eta bozka• Aurtengo egitasmoen eta aurrekonduen aurkezpena, eztabaida eta bozka• Kontu-komisarioaren izendatzea• Bakoitzak ekar lezakeen gaia.

Lehenago, araudiaren berritzeko ez ohiko biltzarra eginen dugu, bazkidetzari buruz (ikus 5. art.).

Xehetasun gehiagorentzat, IKASera dei : 05 59 93 24 80

AVIS DE NOMINATION

NA PALISociété par Actions SimplifiéeAu capital de 7.130.2100 EurosSiège social: 162, Rue Belharra

64500 Saint Jean de Luz331 377 036 R.C.S. Bayonne

Aux termes de l’Assemblée Générale Or-dinaire du 15 avril 2010, l’associé unique a nommé en remplacement de Monsieur Didier Taupin, Commissaire aux comptes suppléant:. la société B.E.A.S., sis 7/9 Villa Houssay, 92200 Neuilly-sur-Seine, Commissaire aux comptes suppléant de la Société, pour une période de six exercices, soit jusqu’à l’issue de l’Assemblée Générale Ordi-naire appelée à statuer sur les comptes de l’exercice clos le 31 Octobre 2015. Pour Avis

Société civile LAKETXEASociété civile au capital de 274.500,00

Euros fixeSiège social: Chemin des Crêtes, Maison

Laketxea à URRUGNE (64122)N° 449 917 574 RCS. BAYONNE

Aux termes d’un acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA, notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le 07 Mai 2010,

Et suite au décès de Monsieur André Marie Joseph LAQUECHE, gérant de la-dite société survenu à URRUGNE, le 19 mai 2009,

Les associés de ladite société ont dé-cidé de nommer Mademoiselle Françoise Renée Suzanne LAQUECHE, gérante de ladite société pour une durée illimitée et rétroactivement à compter du 20 Mai 2009.

Pour avisLa Gérance

12

Page 13: Herria 3056

telebixta Leihotik

aSteburuko Hitzorduak

Bahituak: Aste bat gehiago, han nonbait datzalarik bi kasetari bahituak beren Afganistar lagunekin. Lau hilabete iraganak dira. Noiz ikusiko ditugu askatuak? Horrek ez du erran nahi horiek bakarrik gogoan dituztala. Gogoan ere dauzkat F.A.R.C.-en eskuetan daudenak eta mundu guziko bahituak.Beherapena: France 3 gatean, azken berriak eman eta « Ce soir (ou jamais) » deitzen den emankizuna zabaltzen da. Frederic Taddei kasetariak kudeatzen du mahain biribil bat bizpahiru gai eztabaidatzen direla gomit diren jendeen artean.Frantziak ezagutzen den beharapenaz arizan dira gau batez. Zemour kasetariak zion goraki beherapena hasi zela Waterloo-ko guduka galdu zuelarik Napoleon-ek. Bakoitzak bere iritzia, bainan zertako Waterloo famatua? Egia da frantses filosofoen ideiak iraultzari esker hedatuak izan direla mundu guzian, egia ere ez zuela gerlarik galdu Frantziak, ez iraultza denboran ez geroxago Napoleon kontsul eta enperadore zelarik.Salbu beherapena hasia zela lehenago eta Zemour jaunak ahantzia duke Napoleon gerlan zela Espainia eta Errusiarekin eta bietan biziki gaizki murgildua zela.Adibidez, aipa dezagun Espainian 1808-ko maiatzaren 2an eta 3an egin diren abrekeriak Goya margolaria dela lekuko. Iduri zuen Frantzia nagusitzen ari zela eta Espainiako tronuan Napoleon-ek jarri zuela Joseph bere anaia, « Pepe botella » espainiolentzat. Bainan urte berean, Bailen-en Dupont jeneralak galdu zuen bataila. Orduan hasi zen beherapena eta frantses tropak jalgi ziren Espainiatik 1813-an, hain zuzen gibelka ari zirelarik Errusian. Asma daiteke gogorki zaurituak izan zirela bi erresuma horiek zeren eta ez baitituzte biek burdin bide bereziak, Europako burdin bideen zabaldura ez bezalakoa. Hortakotz Madrilera joaitean, treinez behar da aldatu Hendaian edo Irunean, Napoleon-i esker.Bakoitzak bere iritzia, bainan eztabaidan emazte batek aldarrikatu du Napoleon zela harentzat hiltzaile haundienetarik bat eta hiltzaile gisa merezi zuela oroitzapena eta ez Frantzian ezagutzen dituen ohoreak. Aitortuko dut emazte horrekin ados naizela eta gogora heldu zait ditxo zaharra: Napoleon Bonaparte, leher eta zalapart!Errugbi: Finala laurdenak jokatu dira ortziralean eta larunbatean. Ortziralekoan Clermont nagusitu zaio Paristar Racing-Metro-ari (21 eta 17) eta larunbatean Tolosak aise irabazi du Castres-en kontra (35 eta 12). Finalerdiak Perpignan Tolosaren aurka eta Toulon Clermont-en kontra J. H.

ortziralean-Angelun, Andredena Maria elizan (21.00), Oldarra eta Argileak abesbatzak Madagaskar ugarteko haur behartsuen fagoretan.-Miarritzen, Santa Eugenia elizan (21.00), Itsasoa abesbatza. Atabal musikategian, tenore berean, Mickey eta Cecile Hercule.

Larunbatean-Baionan, Glain elkartetxean, bidezko merkatua, “elikadura eta burujabetza” lemaren inguruan.-Baigorrin, Bixentainean (16:00), Iparraldeko XVII. Bertsulari gazteen xapelgoko lehen kanporaketa.-Miarritzen, Koliseoan (20:30), Maurice Ravel dantza eskolako ikasleen ikusgarria.-Baionan, Luna Negra kabaretean (21.00), Jambalaya taldea.-Kanbon, Miarritzen, Baionan, Museoen gaua

igandean-Ahetzen, kukuso-merkatua.-Angelun, Bost-Kantoineko plazan (11.00), mutxikoak.

-Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzineko plazan (11.30), Arrantzaleak taldea kantuz.-Arrangoitzen, Natura antzokian (12.00), Lagun Artean Kantari, Sukanpil elkartearekin.

asteburuan-Baigorrin, ortziralean eta larunbatean, ateak zabalik eta besta Irulegiko sotoan, denbora berean Euskal trail ibilaldiak, Urepeletik abiatuz.-Baionan, ortziralean eta larunbatean, Xokoletaren besta. Larunbatean eta igandean, Maimorables festibala.-Donibane Lohizunen, ortziralean eta larunbatean, besta merkatugune auzoaldean.-Miarritzen, ortzegunetik iganderat, artixtak karriketan, Arts de la Rue deitu festibala, antzerkilari talde askorekin.-Urdiñarben, ortziraletik iganderat, Müsikaren Egünak.-Hazparnen, ortziraletik iganderat, Peña Idiak elkartearen besta.-Heletan, larunbatean eta igandean, Dilin Dalan festibala, haurrentzat muntatua.-Arberatzen eta Anhauzen, herriko bestak.-Irunen, Ficoba erakustokian, ostiralean eta larunbatean, Ikultur musika festibala.

euSkaL irratiak 90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6

Maiatzaren 14a : Ostirala• 07.00 : Goiz berri• 16.00 : Kantaire• 19.00 : Aitzur eta jorra • 20.00 : Presoen oihartzuna• 20.30 : Futbola Baiona / Moulins

Maiatzaren 15a : Larunbata• 11.00 : Hudaltzainak Izpuran • 12.00 : Berriak • 13.00 : Aitzur eta jorra • 20.45 Eskubaloia irisarri / La Roche sur Yon

Maiatzaren 16a : Igandea • 09.10 : Gure bazterrak

Armendaritzetik• 10.30 : Meza Senperetik • 11.30 : Musikaren egunetik zuzenean • 13.00 : Gure arbasoak. Urepele Erlandoineko Anita eta Josef Bidegain • 14.00 : Hegoaldeko ostatua

Maiatzaren 17a : Astelehena • 19.00 : Zer dioxu Jose Casaubon dantzaria.

bertsularitzaGazteen XVii. Xapelgoa

ALOZE-ZIBOZE-ONIZENMAIATZAREN 21 - an

EUSKALDÜNAK ESTATÜ BA-TUETAN : emigrazioa, antola-keta, nortarzüna

ARGITXU CAMUS ETXEKO-PAR, RENO-ko Unibertsita-

tean ikasketak eginik (NE-VADA)

MINTZALDIA EÜSKARAZ ITZÜLPENAREKIN OSTIRALE GAÜAN : 8-ak et’erditan-ZIBOZEKO GOIE-NETXEAN-

ikultur festibala, irungo Ficoba guneanMaiatzaren 14ean eta 15ean iraganen da Ikultur festibalaren bigarren edizioa, Irungo Ficoba erakusgunean. Egitarauan: ostiralean, 21:00 Beti Mugan hondarribitar taldea, 22:30 Black Uhuru jamaikar reggaelari taldea, 00:30 O’Funkillo sevillarra, 02:30 Def Con Dos madrildarra, 04:00 DJ Set; larunbatean, 21:00 DJ Set, 22:00 Delorean zarauztar taldea, 23:30 Rinôçérôse frantses taldea, 01:30 Kap Bambino frantsesa hau ere, 02:30 Front 242 belgikarra, 04:00 Julen & Idoia DJ. Sartzeak, ostiralean 35 euro tokian berean (aitzinetik 30 euro), larunbatean 40 euro (aitzinetik 35 euro), bi egunak 50 euro (aitzinetik 45).

Xabi San Sebastian Hendaian« Kaperan a kapela » sailaren kondu, Euskal Kultur Erakundeak antolaturik, Xabi San Sebastian gipuzkoarrak kantaldi bat eskainiko du Hendaian, Abbadiako Jauregiko kaperan, maiatzaren 22an, larunbat arratsaldez (18:00). Sartzea 8 eurotan.

MintzaLdi

Heldu den larunbat huntan eginen da 14 eta 18 urte arteko bertsulari xapelketaren lehen kanporaketa Baigorri Bixentainean aratsaldeko 4etarik goiti. Hor ariko dira: Gillen Negueloua, Mattin eta Bixente Lucu, Bixente Hirigarai, Maiana Irigoien eta Allande Etxeberri. Bigarren kanporaketa bat izanen da Azkainen ondoko larunbatean eta finala maiatzaren 29an Baionako Kalostrapen. Ongi etorri bertsuzale guzieri. B.S.

Museoen gaua baionan eta MiarritzenMaiatzaren 15ean, Bonnat, La Poudrière eta Euskal erakustegietan, bisita libreak eta urririk (18:30-23:00), bereziki Nestor Basterretxea eta Régis Pochelu-ren obrak ikusgai. Miarritzen aldiz, Santa Eugenia elizapean (19:00-22:00), margolariak eta musika gozatzeko parada, eta Xokolatearen museoan (18:00-22:00), bisita gormanta.

13

Page 14: Herria 3056

Han eta HeMen

Emazteak Euskal Herrian (6)

Bigarren zati honetan ai-patu nahi nituzke emazte-ki irudi batzuk, nire ustez adierazgarriak direlako emazteek duten garran-tziaz gure kulturan.

Sorginak deitzen zituztenak

Sorginen auzien 400 urteak betetzean, 2009an anitz ez-tabaidatua izan den gaia. Orduan eman mintzaldiekin, liburu bat ateratu da, beraz ez ditut errepikatuko karia ho-rretara erran direnak, baizik eta puntu bakar bat azpimarratu nahi nuke. Pierre de Lancre akusatzaileak argitaratu zuela 1610ean : Tableau de l’in-constance des mauvais anges et démons (Ed. Aubier, 1982), zeinetan Lapurdiko ohiturak eta lapurtarren bizimoldea gaitzesten dituen, baita balia-tzen, sorginkeri frogak ekarri nahian. Aipatzen ditu besteak beste : mintzaira, musika, dantzak, janariak, lanbideak, emazteen jantziak, etxearen izenaz deitzea.

Hona zer dion sexu askatasu-naz : “... la liberté qu’ils pren-nent d’essayer leurs femmes quelques années avant de les

épouser et les prendre comme à l’essai...”; - edo sagar jateaz : “...elles ne mangent que des pommes, ne boivent que jus de pommes, qui est l’occasion qu’elles mordent si volontiers à cette pomme de transgression, qui fit outrepasser le comman-dement de Dieu, et franchir la prohibition à notre premier père.”

Kapitulu bati izenburu hau eman dio : “Pourquoi il y a plus de femmes sorcières que d’hommes, et d’une certaine sorte de femmes qu’on tient au pays de Labourd pour Mar-guillières, qu’on appelle Béné-dictes”. Hor elizetan lan egiten zuten andere serorez mintzo da, beretzat ezin onartua bai-

tzen apezaren eremuan emazteak sartzea. Kan-poko ikusmolde integrista eta sexista horren ondorioz 500 bat akusatu izanen dira, horietan anitz neska arras gazteak ; baita 50 bat jende erreak : 40 bat emazte eta 2 apez. Agoteak edo agotak

Maiz aztertu ditut min-tzaldi eta artikuluetan, Doni-bane Lohitzuneko Ekaina al-

dizkarian aurkituko dituzuenak (72, 73, 82 zenbakietan), baita Herrian. Beraz deia erranak ez ditut berriz errepikatuko. Salbu puntu bat : talde horretako emazteak emaginak zirela, baita azken otoitzen egileak hilak bazirelarik eta bigarren eginkizun honek iraun duela XX. mende erdi arte. Beraz garrantzi berezi bat bazuten herrietan, herritar guzientzat egiten baitzituzten biziaren eta heriotzaren arteko pasaia erritoak (frantsesez : les rites de passage). Iduriz kontra-zepzio metodoak ezagutzen zituzten eta hilaurtzeak egiten bazakiten. De Lancrek atxilotu zituen emazteen artean batzuk e maginak ziren, baina ez da-kigu agotak zirenetz.

Kaskarotak

Ziburun eta Donibane Lohitzu-nen famatuak ziren kaska-rotak, agoten eta buhamien nahasketa bat izan litezke. Bi talde horien arteko desber-dintasunak eta loturak, agotez egin ditudan idatzietan ikus daitezke. Hemen ere emazte-kiak aipatuko ditut, zinez be-reziak baitziren beren izateko maneretan eta eginkizunetan. XVIII. mendeko bigarren za-tian, 45 urtez izan zuten erre-gina bat Mari Meharra deitua, antolaketa sozial hori buha-meen ezaugarri bat zelarik, beste herritarrentzat.

Badakigu kaskarot emaku-meak, arrain saltzaileak zirela eta ez zutela inoren beldurrik. Biluzirik sartzen ziren itsasoan arrantzale ontzi bat hurbiltzen zenean kostatik, arrainak pre-zio hoberenean erosteko. Eza-gunak dira ere emazte horietaz XIX. mendean egin marrazkiak, otarreak burugainean ezarririk eta gonak altxaturik, lasterka joaten zirelarik Baionaraino arrain saltzera. Gai honi buruz liburu interesgarri bat Kaskaro-tak deitua, argitaratu du fran-tsesez Jacques Ospitalek (Ed. Pimientos).

BIGARREN ZATIA : EMAZTEKI IRUDIAK

Marikita Tambourin (gero beretik)

Berrikitan, Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia, bestalde gure astekariaren zuzendari-or-dea, bertute handiko eta eragin zabaleko gizona, bihi bat hala izaitekotan gure Euskal-Herrian, Jean Haritschelhar beraz han-dizki ohoratua izan da Madri-len. Ohorezko doktore, “honoris causa “ doktore, egin du UNED unibertsitateak. Hori da “Univer-sidad Nacional de Enseñanza a Distancia” delakoa, gai mota ai-nitzetan erakaskuntza sail asko segurtatzen duena, idatziz, irratiz edo berdin internet sa-rearen bidez, mintzairen aldetik españolaren aldean toki on bat eginez ere euskarari, katalanari eta gallegoari.Jean Haritschelhar kartsuki oho-ratu dute, oroitaraziz nolako lan baliosak akulatu dituen bai eta oraino segitzen. Bere andrea

han zuen bere aldean bai eta Euskal-Herritik joan gomitatu batzu, besteak beste Miren Azkarate euskaltzaina, Pa-tri Urkizu, UNED uniber-tsitatean luzaz erakasle iza-na, bai eta Euskaltzaindiko literatura-batzordean parte hartzen duten batzu.Bere gradoaren seinale ukan ditu esku-larru xuriak eta e rreztun bat, eskaini diote ere liburu eder bat. Eskerrak emaitean, Jean Haritsche-lhar-ek erabili ditu eta go-retsi hiru mintzaira: euskara, sort-herrian ukana, errotik berea duena, bere bihotz barnekoa, frantsesa, esko-lan ikasia eta erakaskuntzan erabilia, eta española, mintzaira hautatua, bere hautuzkoa hain xuxen. Urrezko liburua izenpetzean

ere hiru mintzairak baliatu ditu, hiruen alderat duen atxikimendu osoa agertuz.1988-an, Jean Haritschelhar gisa berean doktore “honoris

causa “ egin zuen Euskal-He-rriko unibertsitateak. Aldi huntan beraz, Madrilen dute molde be-rean ohoratu. Onar ditzala gure goresmen beroenak.

Jean Haritschelhar ohoratua

Madrilen

«Kaskarotak» J. Ospital-en liburutik

Ohore zuri, Jean Haritschelhar

14

Page 15: Herria 3056

Ibarrola - Oçafrain .............. 40Etcheverry - Harismendy ... 29Haizpean trinketak aurten ere bere ohidura beiratu du eta be-har ere kosta alde hortako jen-deak ere ez baitu pilota uztekoa. Alabainan, lehengo San Martin trinketa ez du gehiago nehork aipu ere, Miarritzeko hura, eta Donibaneko Maitena ere ez, beste batzu are gutiago. Eta partida hau zahar-gazte giro batean moldatu digute, betiko menturan, gazte batzu agertuko direlakoan nausi berrien lekuak hartzeko. Bainan ez da holako-rik ikusi oraino joan den ortzirale aratsean. Elgar errotik ezagu-tzen bidarritarrak eta Irisarriko bankarrak, parioak ere alde gai-nera, hauek atxiki dute beren gradua hastetik bururaino, 10-3, 27-14, 34-26, sekulan izialdura-rik ukan gabe. Ez da beraz aldi huntan gertatu mirakuilu hura.Waltari - Etcheto ................. 40Sorhuet - Ezcurra ............... 21Alta ez dira bigarren partida huntan ere tronpatu parioak! Baginakien Etcheto untsa sen-datua zela aspaldixkan ere lehengo zango-zartadura har-tarik eta badu bulta bat ona partida guziak irabazten dituela kubatarrarekin. Batek jotzen, besteak zafratzen, jo behar da holakoen kontra eta larderiari larderia ekarri. Ageriko astez-ken huntan, kaseta hau agertu

baino lehen nolako harian eto-rriko zaizkoten bi haueri Ibarrola eta Oçafrain, Angelun berean, Jaunen jaunak!

GarazikoTrofeoaSorhuet - Ezcurra ............... 50Etcheverry - Oçafrain ......... 39Oren bat eta hiru laurden den-boraz ez da batere aspertu astelehenean partida huntara bildu den jendeketa ederra. 14-8 aitzinaldea hartu dute ira-bazleek lehenbiziko eztabada haien ondotik eta sekulan ez galdu gero. Denek irabazi nahi alabaina finalerdi hori Mende-koste astelehenez jokatuko den finalerako. Pentsa beraz ez ote zuten denek irabazi nahi. Makur haundiskoan ibili ere dira, ho-lako sinoak izaiten baititu jokoak aldizka. 16-12 izanik, horra ix-tanteko 26-12 izan direla eta 36-22 ere, geroago 47-35, orduan denak gogotik ari, eta Herve Etcheverry ere untsa berotua: « Hori goizago sartu balitz!... » ari ziren zenbait ondarrean, bai-na Oçafrainek bazuen biziki lan ona egina, Ezcurra gazteak ere bai eta Sorhuetek ere, batzue-tan desberdin aire batekin eta zenbait bote ondarrean hunek.Bielle - Etcheto ..................... ?Waltari - Harismendy ............ ?Hau izanen da bigarren fina-lerdia astelehenean, Trofeoko parioa libro eta ongi-etorri Ga-

kiroLak

pilota Angelu ez bada horra Garazi

razirat!

BaionattipianGoicoetchea - Lambert....... 50Olçomendy - Lamure .......... 33Baigorriarrekin ziren Sant An-dresen ortzegunekoak Ximun Lambert doi bat aise ariz Goi-coetchea gaztearekin beste bai-gorriarraren eta milafrangarra-ren kontra.Monce -Lambert ................... ?Tellier - Jeannots .................. ?Eta horra, helduden ortzegu-neko amatur gazte hauek hor berean ikusteko.

Mexikan mexikarrak!Hiriberto Lopez ................... 40Alain Heguiabehere ............ 21BAC-eko miarriztarrak izan dira itsas haindian pilotako pidaia eder batean bainan ikusi ere hangoen berri beren gostuz, partida gehienak galduz heien kontra esku hutsez bezala (beha huni) zesta puntan ere berdin. Kasu sarri Pauen jokatu beha-rrak diren Mundialeri!

Plazaberrin bi partidaOngay - Zezilio...................... ?Cabrerizo - Larriñaga ........... ?Hau izanen da larunbatean lehen partida, aratsaldeko 6 orenetan.Lemouneau ........................... ?Berasaluze IX ........................ ?Eta segidan hegoaldeko biga-rren maileko partida hau ipa-rraldekoarekin beti xapelgokoa.

Hegoaldean Xala hala!EibarrenJ. Yves Xala......................... 22Patxi Ruiz .............................. 6

Merino I ............................... 22Mendizabal II ...................... 15

Ongay - L. Galarza .............. 22I. Perez - Urberuaga ........... 19Horra beraz, lehen hori, Xalaren xapelgoko partida, 36 minuta bakarrik iraun duena, 10-0 egin ondoan haste hastetik lekuin-darrak. 300 ikusle bakarrik, ez du deus estakururik bilatu Patxi Ruizek, aldiz biziki ontsa arizan delarik Xala. Waltari han zuten partidan.

OrionMikel Goñi ........................... 12Juantxo Koka ........................ 9Hortan gelditu da partida hau, Mikel Goñi zauriturik.

IruñeanJulen Retegi ........................ 22Iker Arretxe ......................... 21

Saralegi - I. Zabala ............. 22Bengoetxea VIII - Otxando . 19

Chafee - Iza ......................... 18Belloso - Argote .................. 14Lehen buruzburuka hori ainitz laudatu dute. Bien aitak, pilotari haundiak izanak, han zituzten gidari eta loriatuak nola duten biek ere geroa segurtatua ho-lako semeekin. Gonzalez zau-riturik, horren orde ezarria dute Retegi hori, xapelgoaren segi-dako.

UrduñanBerasaluze VIII – Begino .... 22Saralegi – Apraiz ................ 20

Iñaki Leiza ........................... 22Mikel Beroiz ........................ 17

Bego

ziburun, laster eta laster !Igande goizean, aroa ez bazen ere arraroa, Kaxkaroten lasterraldiak arrakasta pollita ukan du Ziburuko itsas-hegi hortan. Orotarat, 150 lasterkari, jaz baino 20 gehiago. Eta jazko irabazle bera, Lionel Pétriacq baionesa, deneri hein bat aise aitzindu dena. Alta, bezperan Landesetan muntatu lasterketa batean parte hartua zuelarik eta han bigarren ateratua! Ziburuko hortan, Julien Laurenceau bigarren eta emaztetan lehen Virginie Racapé bordalesa.

irisartar eskubaloilarien berri

Elkarteko bigarren taldeak Sevignacq-eko biarnesak errezebitzen zituen, bere mailan mantentzea helburuarekin. Eta garaipena ardietsi du, 29-23, helduden sasoinean « Excellence régionale » mailan segituz. 18 urtez peko mutikoek galdu dute departamenduko finalerdia Lescarren, joaneko

partidan, 28-22. Itzulerakoan (larunbatean Airoski gelan, 18:15) beharko dute hoberena eskaini finalerat heltzeko. 11 urtez peko neskek aldiz irabazi dute finalerdiko lehen mantxa Bordes herrian, 10-8. Bigarren mantxa larunbatean Airoskin (15:30). 13 urtez peko neskek haatik galdu dute finalerdia Laruns-en, hortan geldi. Talde nagusiak bere urteko azken partida Airoskin larunbat huntan (20:30) La Roche sur Yon multxoko lehenaren kontra. Izan dadila eskubaloiaren besta!

eskubaloia

igaite eta jausteTalde kirolen xapelgoak bu-ruratuak dira edo burura-tzen ari, suerte desberdine-kin batzu ala ber tzentzat . I z o t z - h o -ckeyan, An-geluko Hor-madi bigarren maileko xa-peldun bilakatu da (jaz hiruga-rreneko xapeldun izan ondoan), lehen maileko ateak zaba-zabalik aurkituz gisa hortan. E rrugbian, Top 14ean Baiona mirakuiluz gelditu balinbada (Montauban-en diru zorrari es-ker), Top 10ean aldiz Baionako neskak mailez jausten dira, azken partida irabazirik ere. Donibane Lohizune eta Maule jausten dira Federala 1 mailetik (amaturren 1. maila). Nafarroa eta Bardoze jausten dira Fede-rala 2 mailetik. Donapaleu aldiz

igaiten da Fe-derala 3 maile-rat, ohorezko maileko xapel-dun bilakaturik. Bidartek ere bide bera har dezake. Peko mailetan, Uzta-ritze eta Kanbo xapeldun. Es-kubaloian, as-paldixko hun-

tan ezagutzen dugu Irisarriren egoera: urte zail baten ondotik, Nazionala 2tik 3ra jausten da. Zangobaloian, Donostiako Real Soziedad lehen mailera igaiteko zorian da, Irungo Real Unionek aldiz ez ditu bigarren mailan egoiteko xantza guziak oraindik galduak. Baiona mantentzen da Nazional mailan, Frantziako xapelgoko buxeta ttipiena uka-nikan ere mail hortan. Angeluk aldiz hain segur utzi beharko du CFA maila, nun ez duen azken puntan bere burua salbatzen!

Amikuztarrak beren mailean xapeldun

15

Page 16: Herria 3056

Aro txarra joanden igandean Senpereko Herri Urratsen. Igan-dean berean -xoko huntan ai-patzen genuen iragan astean-, Londresko euskaldunek Herri Urratsen heien bertsionea pres-tatu eta antolatu zuten. Ideia zen Victoria Park-en den laku edo aintziraren itzulia oinez egitea, Senperen bezala, eta, aroa lagun, piknika muntatzea aire zabalean. Haatik, Londre-sen ere aroak ez zuen lagundu, eta piknika ez zen pentsatu be-zala egin ahal izan; baina hiriko London Basque Society Euskal Elkarteak deiturik bildu ziren fa-miliek egin zuten zernahi gisaz heien Herri Urratsa. Hasteko, omore ona atxiki zuten, «eus-kara mihian, irria begian». Partzuer bildu zirenen artean, burraso gazteak eta haurrak, partzuer batzuk Euskal He-rrikoak eta beste batzuk ez, tartean mota anitzetarik, guziak euskararen lagunak. Guzien bil-tzaile, adiskidetasuna eta eguna euskarari eta laguneri eskain-

tzea. Lakuari itzuliñoa eman eta ondotik, antolatzaileek Herri U rrats zer den eta bestaren his-toria esplikatu zuten, erranik zoin inportanta den ikastolen lana Euskal Herrian, partikulazki euskarak ofizialtasunik ez, eta eskubiderik ere arras guti duen Iparraldean. Eguna inguruko taberna batzuetan egin ‘poteo’ labur batekin bururatu zuten Londresen, biharamunean as-

telehena eta lan eguna baitzen. Itsasoz bestalde, Buenos Aire-sen, bezperan, ibiakoitzean, os-patu zuten Herri Urrats, onda-rreko urte hauetan bezala hiriko Iparraldeko Euskal Etxeak edo Centro Vasco Francés delakoak deiturik. Ahalik eta euskara gehien usatu zuten, partaidee-tarik frango euskara ikasleak bai tziren; mutxikoak eta euskal

dantzak, eta kantuak ere deial-diko parte izan ziren. Afaria ere giro onean joan zen, euskal jokoak eta jolasak eginik, gu-zia euskal etxeko Kultura Az-pibatzordeak antolaturik. Eta guziak aipatzeko, aipa deza-gun Pariseko Eskual Etxea ere. Pariseko euskaldunek ekaina-ren 5ean eta 6ean eginen dute Herri Urrats. Besta polita izanen da doaike, musika, dantzak eta euskara bildurik, eta nahi duena garaiz da oraino inguratu ahal izateko. Ikus interneten Eskua-letxea.com. Gauza bera Italiako Erroman euskal dantzak ikasi nahi di-tuenarendako. ‘Associazione Culturale Euskara’ elkarteak an-tolaturik, ostegun huntan hasiko da Erroman bost astez luzatuko den euskal dantza ikastaroa, hi-rian ikasle den Nafarroako Etxa-larko Maite Olaetxea dantzari gazteak emanik. Gehiago jakin nahi duenak, aski du interneten Euskara.it helbidera jotzea.

inbido

Diasporako Herri Urratsetarik Erromara euSkaL diaSPora

Joxeba Etxarri

Duela 50 urte Parisen pausa-tu zen Jose Antonio Agirre, euskal-gobernuko lehenbi-ziko lehendakaria. 1960-eko martxoan. Mende erdi baten buruan, omenaldi batzu biziki kartsuak eskainiak izan zaiz-kio mugaren bi aldetan. Batto Donibane Lohizunen, Pazko zahar egunean, apirilaren 11-n. Lehenik elizan, haren ehorzke-tak iragan ziren elizan, eta gero haren oroit-harriaren aitzinean, Thiers karrikan. Omenaldi guziz hunkigarria izan zela ja errana dugu Herria-n. Han zauden frangori nigarra ere jin zitzaio-ten begi xokorat. Omenaldi suharra. Oroitaraziz nor ginuen Jose Antonio Agirre, nolako bizia ereman zuen, nolako eragina ukan Euskal-Herrian berean bai eta Euskal-Herritik kanpo. Bertute handiko gizon argia izan zela, hori azpimarra-tua izan zen nasaiki. Hor dugu lekuko, besteak beste, Doniba-neko elizan Mikel Epalza ape-zaren predikua, dena mamia, guretzat ere erakaspenez biziki aberats. Prediku bat hiru zati-tan, hiru mintzairetan alabai-nan, euskaraz, frantsesez eta españolez. Egun euskarazko zatia sartzen dugu hemen bu-rutik buru. Beste biak aipatuko

ditugu helduden astean. Eta eskerrak Mikel Epalza-ri ho-lako lana plazaraturik…

Muslaria

“Haurride maiteak, Donibane Lohizuneko Eliza huntan bildu zinezten duela 50 urte Jose Antonioren etxekoak bai eta Euskal-Herriko euskal-dun, abertzale et arduradunak. Zuekin bat gaude gaur ere Aintzane eta Joseba, bai eta Agirre-Lecube-tar guziekin. Duela 50 urte Francoren dikta-duraren pean ginen, Herri zauritu eta zapaldu bat ginen. Euskadiko lehendakaria zen-du zen ikusi gabe bere bizi guziko lanaren emaitzak Eus-kadi aberri maitearen alde egin lana. Hainbat malko, hainbat sufrimendu, eta fruiturik gozatu gabe ! Gaurko ebanjelioan Jesusek dio Tomasi « Ikusi nauzulakotz duzu sinesten. Zoriontsuak iku-si gabe sinesten dutenak ! » Hori zait harrigarri. Gure ai-tzinekoek izan duten sinestea, ikusi gabe Aberria xutik! Jose Antonio Agirre eta erbestean bizi izan diren gure etxekoek, bazuten segurtamen bat: Abe-rria maitatzea altxor handi bat

dela. Nahiz eta galdu gudua, aberriaren aldeko atxikimendua ez dute sekulan galdu.

Artzain guziz maitagarria

Gehiago dena, ainitzek lotu izan dute abertzaletasuna Jesu Kristo baitan eta Ama Birjina baitan zaukaten fede biziari. Jose Antonio pausatu zelarik, euskaldun guziek galdu zuten beren artzain maitagarria. Izan da zinez artzain girixtino pare-

gabe bat deneri eskainia. Ez du izan goiko Elizaren sustengu-rik, hala ere segitu du egiazko kristau zintzo bat izanez bai eta eredu bat Kristo baitan sines-ten duten guzientat. HERRI BAT ZAPAL DAITEKE BAINAN EZ HAREN HATSA, haren arima, haren amentsa, haren izpiritua, haren hizkun-tza, haren sinestea nehork ez ditzazke erahil. Gaur beraz Jose Antoniorekin bat egiten dugunok meza huntan gurega-natzen ditugu haren hatsa eta haren argia. Ez dira itzali eta Jose Antoniok deitzen gaitu euskaldungoa denfenditzera etengabe, eta euskaldun guzi-en onerako lan egitera, parti-kulazki sufritzen dutenen alde, ainitz baitira herria maitatzea gatik gaizki direnak. Gaur ez dugu hil bat gogoan baizik eta Bizidun bat, Kristo Piztuaren ondoan dagoena. Fedeak argiturik, segi dezagun elkartasun, zuzentasun eta as-katasun bideak idekitzen bai gure aberrian bai mundu za-balean. Gaurko otoitzak ekar dezaigula Goiko Aberritik ufada esnagarri bat aitzinera segi-tzeko“.

Muslaria (Gero beretik)

Jose Antonio Agirre gogoan1- Euskaldun ospetsu, girixtino kartsu !

Londresko Herri Urratseko par-taideak Victoria Park-eko lakuaren ondoan; aro txar-rak ez zituen izitu. Arg. EuskalKultura.com

16