herria 3057

16
2010eko Maiatzaren 20-ekoa - 20 Mai 2010 - 1,15 E - N° 3057- ISSN 0767-7643 Sagarno eguna gehigarria Encart Sagarno eguna Euskara berreskuratu Baxenafarroan, euskara beti mintzatu da eta oraindik ere mintzatzen frangotto. To- kika haatik buruz beheiti doa, partikula- zki Amikuze aldean, eta gaineratikoetan ere ez da baitezpada espantu egiterik ! Hortaz kezkaturik, hiru herri elkargoetako arduradunak serioski lotu dira euskara zaintzearen aldeko lanari. Lehen urrats garrantzitsua izan zen euskara teknikari baten enplegatzea, gaur Mattin Bacho, hiru lurraldeetako 60 herrien zerbitzuko. “Euskara taldea” ere sortu zen, hautetsien eta elkarteen ordezkariz osatua. Hunek ditu 2004az geroz gogoeta sakonak abiatu euskararen erabilerari buruz. Fruitua : Do- napaleun Mendekoste igandez beteko den euskararen eguna, kargudunek aho batez onartua, gure arbasoek utzitako altxorra zaintzeko eta azkartzeko asmoz. Euskararen eskaintza handitu irakaskuntzan Baxenafarroako ama eskola eta lehen mailan, nahiko indar egiten da euskara erakasteko. 2188 ikasleetatik 1331k ikas- ten dute euskara (%52,4), dela ikastoletan, dela gela elebidunetan, gehienik Garazi/ Baigorri aldean (%67,1), gutienik Iholdi/ Oztibarren (%29,2). Zenbaki hori haatik %26era jausten da kolegioetan eta %16era lizeoetan. Kezkagarria ! Bertzalde, bi haur- zaindegi elebidun badaude (Ortzaize eta Uharte Garazi) eta abiatuko diren bertze biek (Iholdi eta Izura) araiz elebitasuna- ren bide bera hartuko dute. Helduen sai- lan, AEK-k bi gau eskola dauzka, Garazi/ Baigorrin (72 ikasle) eta Donapaleun (61 ikasle). “Egun eta bihar euskaraz hitza har” Euskararen egunak Donapaleun egita- rau aberats bat eskainiko du. Aitzin-jasta gisa, ortziral arrats huntan (20:30) Herriko Etxean aurkeztua izanen da “Euskal He- rria hortik harat” dokumentala, hiru ga- ztek Ameriketan gaindi egin itzuliaz. Eta igandean, maiatzak 23, Donapaleuko hiri guzia airostuko da 10etatik goiti, ehun bat joaldun, zigante, trikitilari, gaitero, dantzari eta txarangek eskainiko duten karrikaldia- rekin. Amikuzeko zabalgunean, merkatu estali aitzinean, 10:30etan idekitze ofiziala hautetsien hitzaldiekin, ondotik bertsu, dantza, kantu, mutxiko... Bota luze partida pilota plazan 11etan. Eguerditan bazkaria ostatuetan. Arratsaldean, 14:30 haurren antzerki, kantu eta dantza abere merkatu plazan. 15:30 Xan Errotabehere ipuilaria abere merkatu plazan, “Lau donado” an- tzerkia zinegelan, hondarkinetaz mintzal- dia Bil ta Garbiren eskutik Herriko Etxean. 16:30 kantaldia (20 bat bakarlari eta talde) Amikuzeko zabalgunean, euskara treba- ketak abere merkatu plazan. 18:00 “Hi- tzen pasagunea” margolanaren munta- keta zabalgunean, eta “Artikoko ipuina” luzemetraia zinegelan publiko zabalaren- tzat. Egun osoan bertzalde, merkatu es- talian, erakus-mahai, margolan, literatura, lekukotasunak... Euskararen egunaren aurkezpenean, Mattin Bacho euskara teknikaria, J. Mixel Galant Garazi/Baigorri herri elkargoburua, Chantal Erguy Amikuze herri elkargokoa, Daniel Olçomendy Izurako auzapeza eta Argitxu Cantero euskara taldekoa Lau egitura publiko, Baxenafarroako hiru herri elkargoak (Amikuze, Iholdi/ Oztibarre, Garazi/Baigorri) eta Euskararen Erakunde Publikoa, eskuz esku jarri dira Baxenafarroako lehen euskararen eguna antolatzeko. Euskararen egunak jadanik antolatuak izan dira Ipar Euskal Herri hontan, haatik beti elkarteek muntaturik. Lehen aldia da beraz elkargo publikoak lotzen direla gisa hortako ekitaldi bati : iniziatiba pozgarria !

Upload: 8probintziak

Post on 10-Mar-2016

278 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Herria 3057

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3057

2010eko Maiatzaren 20-ekoa - 20 Mai 2010 - 1,15 E - N° 3057- ISSN 0767-7643

Sagarno egunagehigarria

EncartSagarnoeguna

Euskara berreskuratuBaxenafarroan, euskara beti mintzatu da eta oraindik ere mintzatzen frangotto. To-kika haatik buruz beheiti doa, partikula-zki Amikuze aldean, eta gaineratikoetan ere ez da baitezpada espantu egiterik ! Hortaz kezkaturik, hiru herri elkargoetako arduradunak serioski lotu dira euskara zain tzearen aldeko lanari. Lehen urrats ga rrantzitsua izan zen euskara teknikari baten enplegatzea, gaur Mattin Bacho, hiru lurraldeetako 60 herrien zerbitzuko. “Euskara taldea” ere sortu zen, hautetsien eta elkarteen ordezkariz osatua. Hunek ditu 2004az geroz gogoeta sakonak abiatu euskararen erabilerari buruz. Fruitua : Do-napaleun Mendekoste igandez beteko den euskararen eguna, kargudunek aho batez onartua, gure arbasoek utzitako altxorra zaintzeko eta azkartzeko asmoz.

Euskararen eskaintza handitu irakaskuntzanBaxenafarroako ama eskola eta lehen

mailan, nahiko indar egiten da euskara erakasteko. 2188 ikasleetatik 1331k ikas-ten dute euskara (%52,4), dela ikastoletan, dela gela elebidunetan, gehienik Garazi/Baigorri aldean (%67,1), gutienik Iholdi/Oztibarren (%29,2). Zenbaki hori haatik %26era jausten da kolegioetan eta %16era lizeoetan. Kezkagarria ! Bertzalde, bi haur-zaindegi elebidun badaude (Ortzaize eta Uharte Garazi) eta abiatuko diren bertze biek (Iholdi eta Izura) araiz elebitasuna-ren bide bera hartuko dute. Helduen sai-lan, AEK-k bi gau eskola dauzka, Garazi/Baigorrin (72 ikasle) eta Donapaleun (61 ikasle).

“Egun eta bihar euskaraz hitza har”Euskararen egunak Donapaleun egita-rau aberats bat eskainiko du. Aitzin-jasta gisa, ortziral arrats huntan (20:30) Herriko Etxean aurkeztua izanen da “Euskal He-rria hortik harat” dokumentala, hiru ga-ztek Ameriketan gaindi egin itzuliaz. Eta

igandean, maiatzak 23, Donapaleuko hiri guzia airostuko da 10etatik goiti, ehun bat joaldun, zigante, trikitilari, gaitero, dantzari eta txarangek eskainiko duten karrikaldia-rekin. Amikuzeko zabalgunean, merkatu estali aitzinean, 10:30etan idekitze ofiziala hautetsien hitzaldiekin, ondotik bertsu, dantza, kantu, mutxiko... Bota luze partida pilota plazan 11etan. Eguerditan bazkaria ostatuetan. Arratsaldean, 14:30 haurren antzerki, kantu eta dantza abere merkatu plazan. 15:30 Xan Errotabehere ipuilaria abere merkatu plazan, “Lau donado” an-tzerkia zinegelan, hondarkinetaz mintzal-dia Bil ta Garbiren eskutik Herriko Etxean. 16:30 kantaldia (20 bat bakarlari eta talde) Amikuzeko zabalgunean, euskara treba-ketak abere merkatu plazan. 18:00 “Hi-tzen pasagunea” margolanaren munta-keta zabalgunean, eta “Artikoko ipuina” luzemetraia zinegelan publiko zabalaren-tzat. Egun osoan bertzalde, merkatu es-talian, erakus-mahai, margolan, literatura, lekukotasunak...

Euskararen egunaren aurkezpenean, Mattin Bacho euskara teknikaria, J. Mixel Galant Garazi/Baigorri herri elkargoburua, Chantal Erguy Amikuze herri elkargokoa, Daniel Olçomendy Izurako auzapeza eta Argitxu Cantero euskara taldekoa

euskararen

egunaMendekostez,

DonapaleunLau egitura publiko, Baxenafarroako hiru herri elkargoak (Amikuze, Iholdi/Oztibarre, Garazi/Baigorri) eta Euskararen Erakunde Publikoa, eskuz esku jarri dira Baxenafarroako lehen euskararen eguna antolatzeko. Euskararen egunak jadanik antolatuak izan dira Ipar Euskal Herri hontan, haatik beti elkarteek muntaturik. Lehen aldia da beraz elkargo publikoak lotzen direla gisa hortako ekitaldi bati : iniziatiba pozgarria !

Page 2: Herria 3057

Gure Hitza

Krixtoren gudariakBadu bulta bat agertzen direla eskandalak munduan gaindi gure Elizan. Orain arte ixiltasunean egonak dira, Elizak berak jujatzen zituela gaizki egileak, bainan bertze aro bat sortu da eta Aita Sainduak garbiki erran du auzitan ezarri behar zirela.Bertze eskandala eta ez ttipia agertzen ari da Kristoren gudariekin, Aita Marcial Maciel mexikarrak sortua 1941ean. Hirurogei urtez eragin haundia ukan du Erroman, bainan duela sei urte Ratzinger kardinalak bultzatu ditu azterketak, kondenarazi Maciel eta Aita Saindutuz geroz bermoldatu nahi du Kristoren gudariak deritzan ordena.Giristino xume naizenak eskertzen du Benedikto XVI-a azaltzen duen gardentasunaren gatik.

Mundu zabalean

Senperetik DonapaleuratLorearen hilabetea euskararena ere bilakatzen ari dea ? Senperen Herri Urratsen bitartez bizi izan dugun euskararen bestaren ondotik, Donapaleura gira deituak Mendekoste igandez, Baxenafarroako euskararen eguna ospatzeko. Zergatik ote Mendekostez ? Menturaz oroituz egun hortan su-lumak jautsi zirela apostoluen gainera, eta hauek ainitz hizkuntzetan mintzatzen hasi... Eta nork daki igandean Baxenafartarrak, euskara ahantzia edo ukatua dutenak barne, ez ote direnez bat-batean euskaraz mintzatzen hasiko !

Serioskiago, aitor dezagun euskara erreka zolan dela gure xoko frangotan, eta Amikuzen bereziki hori frogatzen da egunero, nahiz badiren han gaindi ere lan eta lan ari direnak euskarari burua altxarazi nahian. Erabiltzen ez den hizkuntza, hilen da. Eta badira, hautetsi andana batetik haste, arrunt uzkur direnak sail hortan. Uzkur baino gehiago ere batzutan, etsai ! Goxo zaiku haatik ikustea hautetsi zenbait direla hain xuxen igandeko egunaren antolatzaileak, Baxenafarroako hiru herri elkargoetako arduradunak, Euskararen Erakunde Publikoarekin batera. Biba horiek sail horri loturik ! Beste euskal lurraldetakoek ere bide bera segi bezate ! Ofizialki kudeatutako gisa hortako ekitaldiek ez dute parerik.

Euskaraz bertzalde baditu beste kezka larri batzu ere herri honek. Hala nola frangotan zuzengabeki preso altxatuak diren gure gazteen hori, larunbatean Donibane Lohizuneko manifestaldian erakutsi den bezala. Herri Urratsez, eguerdi irian egiten da urte oroz presoen aldeko ibilaldia Senpereko aintziraren inguruan, oroitarazteko bestaz besterik ere badela gure eginbideetan. Azken urte hautan, ibilaldi horren lerroa luzatuz doa, gero eta gazte gehiago preso altxatuak izanki-eta. Euri pean, gazte horien aitamak, ahaideak, adiskideak zoazin, buruak xut, falta zitzaien seme-alabak eta lagunak gogoan. Herri Urrats biharamuneko eguzkiak haatik bihotzak goxatu zituen, lau gazte, Xan, Eneko, Gilen eta Ibai, libratuak izanik, kargupean gelditurikan ere. Euskararen gisa, gazteak ere lore ederrenetarik dauzkagu...

Peio Jorajuria

Gehexan Pontto

• Europa gaixoak beste ozka bat iragan du lehenagokoen ondotik zorionez. Ozka baitezpadakoa oraiko tratuetan bat-egi-nez pasatu duen maila. Funtsean, gostaia gosta, azken 27en akordio hori ona zela frogatu dute bankoek berek, euroaren di-ruak erakutsiz halaber xutik dagoela beti. Ez dela gauza errexa bat-egoite hori, gau-za bixtakoa: aiseago zen, ez entraalean, haste-hasteko seien batasun hura, ezen-ez oraiko 27 herriek elgarrri esku emaitea. Alta baitezpadako urratsa, hala-nola Gre-zia ttipiak eta Alemania gotorrak, beren desberdintasun guzien gainetik, elgarri esku emaitea. Duena ez duenarekin, ez duenak berriz besteeri segitu behar, gos-taia gosta, hautsimautsi batzu beti gerorat utzi gabe, horra segitu beharko den bidea, ustezko handittoak ere ez baitira ainitz kondako biharko munduko haundiagoen aitzinean, gure arteko nausikeriak utzirik, ontsa ezin josiz ari den Europa politiko batean. Ez gutiets denaden azken krisia gainditu duen urrats ttipia eta segi beretik!

• Haiti ere han dago, bietan gaixoa bere miseriekin lurrikara izigarri hartarik lau i labeteren buruan, lurretik ezin xutituz eta kanpoko laguntza mota guzien menturan. Port-au-Prince kapitalean, xutik geldituak diren eskola batzuetan eta beste etxe onttoetan, eskolarik eta haurrik ez, nahiz entseaturik ere berriz lehengo urratsetan. Kirola-zelaian badituzte mila familia bizi, ahal bezala, batzuetan handik kasatuak. Toussaien lizeoan berriz, oihal-etxolak korralean ezarriak, ez jakin noiz arte. Ha-ratxago kanpamendu bat ONU batasunak ezarria, eta beste batzuek oraino ere ura falta, beste zenbaiti taulazko etxe batzu egin beharrez hasiak. Eta badira urruna-goko baserrietan oraino lurrikarak hunki herriak, kapitaletik 60 kilometran, lau oren behar hiriratzeko. Gobernamenduarekin ez dira biziki hobeki. Rene Preval presi-dentaren kontrako manifestaldiak badira, politika talde batzu asaldaturik, zena-tuak ezinbertzez luzatua duelarik 2011ko maiatzaren 14radino president horren gobernu epea, zuzenez otsailaren 7raino-koa zuelarik aitzinean. Eta denetan etxe gabeko errefusiatuen komedia.

• Aita Saindua Portugalean izan da bere karguaren kezkak eta griñak batere gorde gabe giristino guzien otoitza eta arangu-rak begi amultsu eta minberaz deitzen dituelarik berak ere hainbertze senditzen dituen Elizaren minetara, pedofilia eta kristautasunean zauri ta ahalgetara, ho-riek orok erakusten dutelarik bere etsaiak ez dituela Elizak kanpoan baina bere baitan eta barnean ere. Horiekin batean aipatu du ere orai mundua jotzen duen krisia ekonomiko hau. Haatik hor ere ez da mintzatu pairamen hori besteetan eta urrunean balitz bezala, baina begiek ide-karaziz mundu giristinoari, baditugula denek gure egitekoak eta errespontsa-

bilitateak gauzen ekarpen eta prezioen mailean, guk giristinoek eta Elizak ere, mundu hobe eta zuzenago baten alde bermatzeko.

• Filipinetan badute president berria, Noynoy Aquino, Cory Aquino andere presidentaren semea, ama minbiziarekin

joanden abuz-tuaren lehe-nean hil baitzen fama on bat utzirik herrian. President be-rriak 50 urte ditu, erakasle zen, maitatua ama zena be-zala. Bozak aise irabatzi baditu ere, erran behar da haatik ehu-neko 24 direla bakarrik izan

bozemaiten, holako usaiak dituzten 90 mi-liun biztanleko herri hortan ukanen du zer egin buruzagi berriak, korrupzio haundia den herri hortan eta pobrezia haundia ere, langabeziarekin.

• Brasilen Lula presidenta laudatu dute ONUko nazio batasunekoek munduko gosetearen kontra deraman bermantza-rendako, erran nahi baita IAO gosetearen kontrakoak saritu duela ongiegile horren-dako. Bere bi gobernaldietan 25 afrikar herri bisitatu ere ditu hasteko ta bat eta hau ere erran izan ahal du: « Politika bera deramagu laguntza mailean dugun kredi-tean afrikar atzerrientzat ala gure Brasilgo laborarien alde berdintasunean ».

• Britania Haundiak xutik ezarri du go-bernamendu bat aste bat barne, frango dudakoak geldituak ziren bozetako ondo-rioetarik landa. Gisa guziz koalizio batekin baizik ez baitzen ateratzerik, huna beraz kontserbatoreak batetik eta demokrata-liberalak bestetik izanen dituztela hau-tsimautsi batean buru. David Cameron kontserbatorea, bozen irabazlea, ukanen dute lehen ministro ororen buru, eta Nick Clegg liberal-demokrata lehen ministro orde. Bakotxak berea gogoan, lehena eskuinago bezala eta ez europatiar be-roa angles ainitz bezala. Bigarrena aldiz ezkerxago eta gaineratekoak geroak erra-nen. Denaden bost urterena dute kargua eta hor konpon beren gobernamenduare-kin.

• Thailandian kalapita gorriak ditu go-bernamenduak « atorra gorrien » mani-festaldiekin, 1992 az geroztik ez baitzuten holakorik izan eta jadanik 70 hil eta mila kolpatuz gora tirokadetan, Bangkok ka-pitalean berean badute manifestatzaileek hotel bat atakatua, hango pentsoner an-danak lekuak hustu behar ukan baititu eta atzerrietako kasetalariek ere lanak dituzte beren egongiaren aurkitzeko. Beren alde-tik ONU batasunaren arartekotasuna ere galdatua dute errebeldek, aldiz gobernua gogor dagolarik berean, funtsean kontra-rioak ere beren aldetik bezala.

• Belgika ere hor dabila bere herrialde desberdinak ezin konponduz egundai-nokotan: batetik hor dauzka Walonia-rrak, frantsesa mintzo dutenak, bestetik Flandiarrak, hauk holandestar mintzairaz. Igande huntan denen batasunaren alde-ko manifestaldia zuten milaka jendek, ez lehena, ez eta azkena ere hain segur.

Noynoy Aquino

2

Page 3: Herria 3057

Han eta HeMen

Kontseilu orokorrak140 milioi euro inbestitzen ditu urtero gure garraialdiak errexteko

• Departamenduko bide sareko 4500 kilometroren kudeantza, erabiltzea eta mantentzea asumitu.

• Sare osoa zaindu eta segurtatu, egunean 24 orenez eta astean 7 egunez.

• Sarearen egoeraz neguan informatu, urririk den zenbaki berde baten bidez (0800 064 075).

• Urtero gure 30.000 ikasleak garraiatu, garraiobide zerbitzuen bitartez.

• Hurbileko zerbitzu publiko bat eskaini, hiriarteko garraioekin

• Elkargarraioa errextu (www.covoiturage64.fr).

Phot

o : P

hilip

pe L

aure

nt

Gure arteanbadabil !

Urte guziz Fresnokoa, Kalifornian, izan ohi da

Ameriketako Estatu Batue-tan (AEB) urteko edo ‘udako sasoineko’ lehenengo pik-nika, maiatzean beti. Aurten ere hala izan da, Maiatzaren lehenean, Fresno ondoan den Caruthers herriko Cam-pos familia nafartar-baxe-nabartarraren arrantxuan: Euskal Etxeak antolatu 33. piknika izan da, 1978an an-tolatu baitzen lehena. Eguna aita Jean-Michel Las-tirik eman euskal mezareki-lan hasi zen, Bakersfield-eko klika partzuer. Meza buru-ratzean Fresno bereko Eus-kal Etxeko «Gure bildotsak» ttipien dantza taldea arizan zen dantzari, akordeonean Manuela Etchechury, se-nar Panpirekin batera Fresnoko Santa Fe jatetxe euskalduna atxikitzen duena. Segidan, baz-kari ederra, barbakoa gisa: Ka-liforniako bildoskia, ilarrak, en-tsalada, ogia, gasna eta arnoa.

Ondotik, Chinotik jin Gauden Bat dantza taldeko dantzariek Euskal Herriko probintzia guzie-tako dantzen erakustaldi polita eman dute. Iluntzean dantzaldiaren txanda

izan zen, horrendako Utah-tik ekarrarazirik Ezterenzubiko a rrazako Jean Flesher musikaria bere akordeonarekin, Fresnoko Panpi Etchechury lagun zuela, usaia duten bezala euskal aire, kantu eta musikak oro jo eta

kantatuz, jendea loriaturik. Me-mentu goxoak pasarazi dituzte, gazte eta xaharrek betiko aireen entzuten eta dantzatzen. Bestenaz, Fresnoko Euskal Etxeko Tony Campos eta Pe-ttan Ossinaldek musean irabazi zuten Los Angelesko Oberena Euskal Etxeko txapelketan eta NABOko mus txapelketa na-zionalean izanen dira Winne-muccan ekainaren 13an. Zorte onena heiendako! Eta ez dugu ahantzi behar maiatzaren 10ean, Kaliforniako apez euskalduna den Jean-Mi-chel Lastirik 25 urte bete dituela apeztuz geroz. Ederki ospatu du Fresnoko Izpiritu Saindua-ren eliza katolikoan, San Frant-ziskoko Elgarrekin korala meza edertzen laguntzaile. Mezaren ondotik euskal elgarretarat-zea izan da Santa Fe euskal jatetxean, Panpi eta Manuela Etchechuryk prestaturik. Besta polit hunkigarria izan da.

Pettan Ossinalde

Fresnoko piknika eta aita Lastiriren zilarrezko ezteiak

Baionako Fakultatean iraganen da bosgarren Hitzaditza euskal diktaketa, maiatzaren 29an, EKE-k eta AEK-k antolaturik. Aurten, Baionako Bernat-Etxepare eta René-Cassin lizeoetako gazte batzuek idatzitako testuak dira diktatuko. Bernat-Etxepareko 90 ikaslek proposatu zituzten beren testuak, horietarik 15 aurre-hautatuak izan ziren eta 2 atxikiak. Eta René-Cassineko 15 ikasleren testuetatik ere 2 dira hautatuak izan. Orotara beraz lau testu fresko, gaitzat harturik “Hogei-ta...”. Diktaketa egunean, larunbat goizeko 9:30etan da finkatua hitzordua, ondotik 30-40 bat minutuko diktaketa, mailka : euskaldun trebeak, euskara ikasten ari direnak, 13-14 urteko nerabeak, 15-16 urteko gaztetxoak. Eguerditan sarien banatzea (Dvd, hiztegi, diska, liburu, EHZ sarrera txartelak...). Izen emaiteko azken epea : maiatzaren 22a (EKE 05.59.93.25.25, AEK 05.59.25.76.09, www.hitzaditza.com). Jaz 80 bat lagun hurbildu zen diktaketa hortara, adin guzietakoak, aurten ere bete beldurrik gabe urrats eder hori.

Diktaketaren antolatzaileak, Joseba Manterola, Daniel Landart, Amaia Etchandy, Pantxoa Etchegoin, Bea Sallaberry

Gazteen lau testu Hitzaditza diktaketan

«Gure bildotsak» taldeko dantzari ttipiak

3

Page 4: Herria 3057

HeGoaldeanEuskararen aldeko mani-festaldi jendetsua Iruñan

Milaka lagunek parte hartu dute Kontseiluak Iruñean antolatu manifestaldian, Nafa-rroan euskaraz bizitzeko esku-bidearen alde eta Nafarroako

gobernuaren hizkuntza politika-ren kontra. Elkarte anitzek, al-derdiek eta herritar soilek deitua zuten mobilizazioa, Iruñean eus-kararen alde egin dituzten mani-festaldietarik parte-hartze haun-diena izan duena antolatzaleen arabera.

Nafarroako Gobernuak ahal duen guzia egin eta egi-ten duela Nafarroan euskaraz bizi ez gaitezen salatu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari na-gusiak. Euskaraz mintzo dire-nak baztertu dituen politikaren aldaketa eta euskararen erabi-lera normaltzeko beharrezkoa den egoera sortzeko, hizkuntza politika berria galdatu dute anto-latzaleek. Halaber hedabidetan, unibersitatean edo hezkuntza profesionalean euskararen bul-tzatzea eskatu dute.

Udalbiltzaren kontrako auzia : demokraziaren kontrakoa

Uztailaren 15ean Auzitegi Nazionalean hasiko den udalbi-tzaren kontrako auzia, demokra-ziaren kontrakoa dela salatu du Maite Igartiburuk auzipetuen ize-nean. Egunkaria auziaren kopia bera dela Udalbiltzarena uste du, zeren auziperatu 22 lagunak ETAko kideak direla deritzolako akusazioak. Hori gezur handia.

Udalbiltzako 22 kide auzi-petuak izan ziren, ETAko kideak izaiteaz eta diru publikoa bi-degabe erabiltzeaz akusatuak. Baltasar Garzon epaileak abiatu zuen Udalbiltzaren kontrako operazioa, 2003an. 13 lagun hautetsi preso ezarri zituen Garzonek eta Udalbiltzaren egoitzak hetsi.

Iker Santamaria ustezko Segiko militantea, arras-tatua Donostian

Iker Santamaría Alvarez ustez Segiko kidea arrastatu du Ertzaintzak Donostian. Aza-roan Segiko gazteen kontrako

operazioan 35 kide arrastatu zi-tuztelarik ihes egitea lortu zuen eta geroztik poliza bere gibe-letik zabilan. Auzitegi Gorenak legez kanpo ezarri zuen Segi erakunde terrorista izaiteaz aku-satuz 2007ko urtarrilaren 19an, jadanik legez kanpo dauden Haika eta Jarrai taldeen segida hartzeagatik.

Hegoaldeko sektore publikoan greba eguna maiatzaren 25 ean

Estaduaren zorra gutitze-ko Espainiako Gobernuak Zer-bitzu Publikoan iragarri murrizte neurriak salatzeko greba eguna deitu dute hegoaldeko ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatek. Aldiz UGT eta CCOOk ekainaren 2rako Espai-nia guzian deitua den grebarako deialdia egin dute.

Pasaiako portuko lanak hiru urtez atzeratuko dira murrizketengatik

Jose Luis Rodriguez Za-patero Espainiako gobernubu-ruak iragarri dituen diru laguntza publikoen murrizketek portu gi-puzkoarraren lanak gibelatuko dituela onartu du Miguel Buen Portuko agintaritzaren presiden-tak. Untsalaz 2020rako bururatu nahi zituzten lanak bizpahiru urtez gibelatuko omen direnak. 750 milioi euroko inbertsioa be-har du proiektuak orotara.

Googlek euskararako itzulpenak

Edozein idazki euska-rara itzultzeko ahalmena emai-

ten du Googlek baina oraindik Alpha bertsioan dago. Euska-razko itzultzailea eitb.com-ek Googlekin iragan urtean sinatu hitzarmenaren ondorioa da. Ekimenak Eusko Jaurlaritza eta Hizkuntza Politikarako Zuzen-daritzaren finantzamendua izan zuen.

ETAko preso historikoak borroka armatuaren bikti-men alde

Erakunde armatutik baz-tertuak izan ziren ETAko 8 preso historikoek plazaratu duten gu-tunean, borroka armatuaren bik-timen onartzearen eta ordain-tzearen alde agertzen dira.

Efe prentsa agentziaren arabera, gutunaren izenpetza-leak, Carmen Gisasola, Joseba Urrusolo Sistiaga, Kepa Pika-bea, Rafael Caride Simón, An-doni Alza Hernández, Koldo Carrasco Aseginolaza, Fernan-do de Luis Astarloa eta Josu García Corporales dira. Hoie-tarik zenbaitek jadanik ETAren jokamoldea kritikatua zuten eta presoen kolektibotik eta ETAtik kanpo ezarriak izan ziren.

Gutunaren izenpetzaleek oroitarazten dute urte ainitz ba-duela borroka armatuaren gel-ditzearen alde direla eta bide politiko eta demokratikoen alde. Bake prozesuaren aldeko en-gaiamendua egina dutela eta bide hortan biktimei egin kalteak onartu eta ordaindu behar direla aldarrikatzen dute, Hegoafrikan eta Ipar Irlandan egin zuten be-zala.

Amnistia eta askatasuna presoentzat galdatzea ez zaie egokia iduritzen, presoaldiak luzatzea baizik ez duelakotz era-ginen ardiestea arras zaila den galdeak. Permisioneak, ateral-diak edo bergizarteratze propo-samenak presoei ez onartzea galdatzen duen kolektiboa kriti-katzen dute.

Bilboko hiriari Nobel sariaBizkaiko hiri nagusiak

lortu du Lee Kuan Yew World City Prize izeneko Singapurren sortu lehen hirien Nobel saria, Suediako akademiak laguntzen duen saria. Lehian ziren 82 hi-riren artean saristatua izan da Bizkaiko hiriburua, urbanismoa erreberritze lanen kalitatea gatik. Bilborekin batera, Brazilgo Curi-tiba eta Australiako Melbourne, lehian gelditzen ziren azken hiru hirien artean, Bilbo izan da hau-tatua.

Funtzionarioen soldata %5az murriztua

Krisiari buru eta bere-ziki estaduaren zorrak gutitzeko José Luis Rodríguez Zapatero, gobernuburuak iragarri neurrie-tan, funtzionarioen soldata %5az murriztua izanen dela. Beste neurrietan ministroen soldatak %15 az murriztuak izanen direla.

2011ko urtarriletik harat erretzea debekatua leku publikoetan ?

Trinidad Jiménez Espai-niar osasun ministroak dionaz 2011ko urtarriletik harat ezin izanen da erre lokal publiko hetsietan, deputatuek onartzen badute lege proposamena. Os-tatuko terraza edo kirol zelaietan aldiz erretzen ahalko da eta pilo-talekuetan aldiz ez. Espainiar es-taduan bizitzaleen %75ak ez du erretzen eta 5 mila bat pertsona hiltzen dira urtero hurbilekoen tabakoaren kearen ondorioz.

Gazte bat atzeman dute Iturenen, kale erasoekin lotuta

27 urteko donostiar bat da atxilotua izan. 2008an Do-nostian autobus bat erre zuela dio polizak. Etxea miatu dute Gi-puzkoako hiriburuan, Añorgan.

Bidaiari gutiago Hondarri-biko aireportuan

Apirilean 25.467 bidaiari gutiago,%12a, pasa dira aire-portutik jazko ilabete berari al-deratuz, Islandar sumendiaren errauts hodeia edo krisiaren eraginez. Apirila arte 90 312 bi-daiari pasa dira Hondarribiatik, iragan urtean baino %16 bidaiari gutiago.

Aldiz Bilboko Loiu aire-portuko bidaiarien nonbrea, orotara 325.723koa, %3a pasaz emendatu da. Forondan Gas-teizekoan ere trafikua emendatu da.

Polizak bizikletak kentzen ahalko ditu kaskoa ez janzteagatik

Bizikleta gidariek kaskoa erabili beharko dute hiriarteko errepideetan. Legea ilabete ho-nen ondarrean bideratua izanen da. Bizikletak kentzen ahalko dizkie polizak kaskorik gabe da-biltzanei.

Iruñean, milaka manifestatzaile euskararen alde

4

Page 5: Herria 3057

Beste krisi ainitzen artean, bo-kazionen krisia arazo nagusi bi-hurtu da Elizan azken hamarkada hauetan, eta apez-urte azkenaldi huntan agertu diren pedofilia es-kandalek larritasun gehiagorekin ekartzen dute gaia aktualitatearen lehen mailara. Ororen buru, apez eredua da hemen jokoan, eta idu-ri luke bi kontzeptu edo ikuspegi desberdinen aitzinean gertatzen girela: alde batetik, 1950 aitzin urteetako eredua, Trento-ko kon-tzilioaren (1545-1563) teologiatik sortua; eta bestetik Batikanoko II. Kontzilioaren teologiatik sortu kontzeptua. Zer pentsa ?Trento-ko kontzilioaren teologia-ren arabera, apezaren ezaugarri eta eginkizun nagusiena Eukaris-tiaren eskaintza da. Aldi berean, bokazionea perfektua izaiteko deia da, ebanjelioaren perfekzioa betetzera deitua da apeza. Kris-tau arrunta, ordea, orokorki epela da, eta ez da gai ebanjelioaren ondorio guziak onartzeko eta ja-saiteko. Eta mundua ? Mundua bekatuan eroria da, Jainkoaren borondatetik eta bideetarik u rrun dago, gizakien historia-leku iluna eta esperantzarik gabekoa da, bekatuaren bideak hautatuak ditu. Eta munduak (duela zonbait hilabete gure apezpikuak berak idazten zuen bezala) Eliza, elizki-deak eta eliz ministro ordenatuak kutsatzen ditu; mundua Gaitza

da, etsaia. Beraz, bokazioneak mundutik ihes egitera bultzatzen du zinezko sinesteduna, garbia eta bekaturik gabea den « beste mundu » batetara. Ihesa da jarrera ona. Bide huntarik segituz, fedea molde instituzionalean eraikia edo antolatua dago, batzuetan erlijioa eta instituzioa identifikatzeraino. Bokazionea instituzioan parte hartzeko moldea daiteke, ka-rrera profesionala egiteko bidea eta gizartean arrakasta izaiteko manera; aldi berean instituzioari denboran irauteko parada emai-ten dio, laikoak eta klerikoak ongi berexiz. Azkenean, bokazioduna funtzionario bilakatzen da eta apeza, eliz-hierarkia piramidalean kokatuz, « Tenploaren Zaindari » bihurtzen da. Iduri luke ikuspegi hunen aldeko tendentzia indartsu dagola erro-matar Egoitzan. Eta... gure diose-sa-buruan ?... Batikanoko II. Kontzilio denbora bertsuan, sekulako aldaketa soziala gertatzen da: moderni-tatearen etorrera. Sakralitateari gaina eta tokia hartzen dio seku-laritateak. Eliza, iduriz, ez zegoen prestatua holako aldaketa so-zialean parte hartzeko, harrapa-tua bezala gelditzen da eta bere zentroa galtzen du gizartearen barnean. Gizartean dauden talde dinamikoenek alde egiten dute Elizaren gerizpetik, bereziki inte-

lektualek eta langileriak. Kontzi-lioak garaiko munduarekin topo eta hitz egin nahi izan du, baina zubiak altxatzerakoan munduko aldaketa sekulan baino lasterra-goa izan da ; elkarrizketa bilatuz, Elizak munduaren erdian kokatu nahi izan du; bainan mundua al-dakorra eta ainitza bilakatu da eta elkarrizketa ez da errexa gerta-tzen.Egoera horrela izanik, Batikano II. Kontzilioak apezaren ikuspegi berri bat bultzatzen du, zerbitza-riarena, komunitatearen minis-troarena. Apeza Jesus beraren jarrera errepikatzera eta gaurko-tzera deitua da, umiltasunez eta apaltasunez. Bestalde, laikoaren bokazione berezia ezagutzen da eta bataiatu guziak dira « apez, profeta eta errege ». Bokazioa zerbitzu moldean ulertzeak elkar-tasuna eta ardurakidetza dakar. Bokazioduna, orduan, jarrera pro-fetikoa hartzera deitua da: mun-duko « desordenaz » eta « beka-tuaz » jabeturik, hautua ez da ihes egitea, bainan munduan bere burua engaiatzea, bakotxa bere « karisma » bereziaren arabera.Hortan, apezak bere ekarpen berezi apartekoa izan dezake, laikoak lagunduz « aldien ezau-garriak » irakurtzen, Jainkozko go-zotasuna duen jakinduria biblikoa jendarteratuz, oinarrizko konfian-tza finkatuz eta esperantza iraga-

rriz. Gero eta indartsuagoa egiten ari da kristau komunitateen deia: zerbitzari izaiteak dakarren espi-ritualtasun bereziak ez du erran nahi apezak gizaki a-normala izan behar duenik; zinezko bizitzaren egunerokotasunean engaiatuak diren apezak nahi dira, gizon ala emazte, aita-ama izaitearen espe-rientzia konkretua besteen artean bizi duten artzainak, Ebanjelioa-ren ikuspegi askatzailetik jokatuz, Mikel Epalza-k aipatzen duen zortzigarren sakramenduaren (« haurridetasun sakramendua ») eragile izango direnak laikoekin batera. Eta hauen hautaketan eta izendapenean parte-hartze osoa eskatzen da. Azkenean, proble-matika guzia hunela laburbildu daiteke: Elizak nola ulertzen duen bere kokapena munduan eta, be-raz, munduarekilako harremanak nola ulertzen eta garatzen dituen, eta araberako apezak izango ditu. Tenploaren zaindari ala Je-susen jarraitzaile. Gakoa sekula-ritatearen onarpenean datza eta hau fedearen jarrera izan daiteke: mundua mundu da, bere autono-mia du eta autonomia horren er-dian bizi behar du kristauak (apez ala laiko) bere fedea, bere kristau bokazionea, bere lekukotasuna.

Peio Ospital

Jainkoa bizia Jendea

eGun eta biHar

Beste saltsa bat…Aspaldiko ixtorio bat berriz aipu da egun hotan eta ez guti, de-putatuek denboraren buruan akulaturik ikerketa batzu garbi-tasun bat ukan nahiz bainan de-nen buru debaldetan! Duela 15 urte beraz Frantziak saldu zituen urpeko batzu Pakistan herrial-deari. Tratu hori etzela hola eta hola egin bainan negoziaketa luze eta hurri batzuen ondotik, gisa hartako laguntzaren sari, ararteko batzuk gaitzeko dirual-dea altxatu omen zuten, azpiz e mana, ixilka beraz, eta diote-naz ba omen zen orduko 13 mi-liun liberarena, ez baita sos bat! Batzuen gostuko, diru ho-rren parte bat baliatu zitakeen 1995-eko president-bozetan Edouard Balladur hautagaia-ren kanpainako gastu askoren pagatzeko. Hori egia den ala ez nahiko zuten finkatu berrikitan deputatu batzuk delako ikerketa horiek eginez. Bainan ez dute deusik jakin segurtamenekin.

Ezetz eta ezetz!Gobernuak ez ditu batere lagun-du, trabatu ba izaitekotz, baizik-eta Pakistan herrialdeko gober-nuarekin egin tratu hartaz ez direla oraino xehetasun guziak emaiten ahal, segeretuzko akor-dioak zirelakotz. Bere partetik, Edouard Balladur gobernubu-

ruak dio garbiki ezetz eta ezetz, bi soseko bat ere ez duela ukan delako “prima” heietarik heldu zitakeena, eskuin eta ezker muntatu bilkuretan bildu diruare-kin akulatu zuela bere kanpaina guzia. Hots, gezurrez nahi ukan duela norbaitek zikindu!Ixtorio ilun horrek badu ere beste alderdi bat guziz latza dena. 2002-an, Pakistan herrial-dean preseski, Karachi hirian, atentatu bat izan zen frantses langile batzuen kontra, langile horietarik hameka hil baitziren. Batzuen ustez, gertakari horrek baduke lotura zerbait delako tratuarekin, bainan hortaz ere nihundik ez da oraino den gu-tieneko garbitasunik! Noizbait jakinen ote da egia?

Milaka!Joanden astean aipatzen gin-tuen internet-en bidez dei bat zabalduz drago baten edateko estakuruan egiten diren elga-rretaratze erraldoi horiek, untsa gogoetagarriak asko gisetarat. Egun hotan preseski biga segu-rik egin dira, batto Nantesen eta bestea Montpelier hirian. Bieta-rat jendea bildu da azkarki, ha-mar mila segurik Montpellier-en, hurbil beste hainbeste Nante-sen. Alta, aroa etzelarik hain egokia…Nantesen, besta gaizki bururatu da. Kolpeka ere arizan dira. 57

lagun ospitalerat ereman di-tuzte, edo kolpatuak edo arrunt mozkortuak. Gehiago dena, eta makurrago, 21 urteko mutiko gazte bat hil da zubi baten gai-netik eroriko tzar bat egin on-doan… Ondotik jakin da arrunt edana zela…Montpellier-en, zalaparta gutia-go bainan nahasmendu zonbait halere. Hamar lagun ospitalerat ereman behar ukan dituzte, lau gazte badira arrastatuak, dena lan tzar ari zirela… Auzapezak erran du ere elgarretaratze hori egin den plazaren garbitzea bera 60.000 euro gosta zaiola herria-ri… Gure kostaldean ere izana da holako zerbaiten abiadura bainan ez dena gauzatu… Age-riko zer gertatuko den ondoko egunetan… Gisa guziz denetan badira zintzur bustitze e rraldoi horien arrunt debeka tzea gal-detzen dutenak eta beste ainitz debekatzearen kontra, debe-katzeak ez duela nahasmendu gehiago baizik ekarriko…

LibratuaClotilde Reiss, 24 urteko frantses ikerle gaztea, Iran he-rrialdean preso bezala zauka-tena, “bazter nahasle” bezala nolazpait, hango berri batzu zabaldurik president-bozak zi-tuzten keinka hartan, berri batzu ez hango gobernuaren gos-tukoak, libratua izan da. Pari-

serat be rriz jin orduko, Nicolas Sarkozy presidentak gomitatu du bere jauregirat. Bost urte preso egoiterat kondenatua izana zen a rrunt preso atxikia ere kasik bi hilabete. Joanden larunbatean du Teheran hiriko auzitegi batek zigortze hori arin-du, preso egoiterik ez, ixun bat pagatu behar bakarrik. Horiek hola, frantses gobernuak ezetz erranikan ere, ainitzek uste dute tratu ixil zerbait egina izan dela libratze horren hola ardiesteko. Bere aldetik, Sarkozy-k eskerrak bihurtu daizkiote Brasil, Senegal eta Ziriako lehendakarieri, heien arartekotasuna baliosa izan dela afera hortan… Dena den, horra Clotilde Reiss libratua eta hola hobe segur! J-B D

nolako eliza, halako apezak

Clotilde Reiss

5

Page 6: Herria 3057

kostaldean« Kaperan a capela” Xabi San Sebastian Hen-daianAurtengo “Kaperan a capela” sailaren kondu, bigarren kon-

tzertua larunbat huntan eskai-niko da Hendaian, Abbadiako jauregian, aratsaldeko 6-etan. Antolatzaile, herriko etxea, Eus-kal Kultur Erakundea eta Antton d’Abbadie fundazioa. Aldi hun-tan, gomitatua dute Xabi San Sebastian gipuzkoar artixta gaztea. Donostian sortua, Izotz eta Alboka musika taldeetako kide izana da, euskal telebix-tako hainbat emanalditan parte hartua du, filma batzuen mu-sika ere muntatua. Larunbateko emanaldian, aurkeztuko du jaz agertua duen bere diska berria, “Ospela”.

Denborarik galdu gabe…Donibane Lohizunen, komer-tsanten elkartea desegina iza-nik, joanden astean erraiten ginuen bezala, ez dute denbo-rarik galdu beste baten mun-tatzeko. Elkarte berri hori deitu dute Komertsanteen bulegoa, elkarteburu Olivier Benalloul. Bazterrak nahi ditu harrotu,

eta ez bakarrik hiri erdi hortan, auzoaldetan ere, ahal bezenbat kide bereganatuz. Orai arti-noko elkartean ehun bat lagun ziren barne, berri hortan aise gehiago nahi lukete bildu…

Ezpeletatik MiarritzeratEzpela elkartearekin!Larunbat huntan, izanen da mugimendu Miarritzeko gelto-ki xaharrean, hor baitu ikusgarri arraro bat eskainiko Ezpele-tako Ezpela taldeak. Sorkuntza bat artoski prestatua dutena. Ezpela elkarteak 40 urte ditu eta karia hortarat nahi ukan du

muntatu usaiaz kanpoko zerbait eta hori agertu gisa hartako toki famatu batean, hola dute hau-tatu Miarritzeko geltoki xaharra. Ikusgarria deitzen da “Jaure-gitik”, Ezpeletako jauregitik abiatzen baita! Izanen da kantu, dantza eta musika, lehengo eta oraiko, Euskal-Herriko eta kan-

poko, pertsonaia asko ere ager-tuz, batzu naski uste-gabekoak! Elkartekide guziek bat egin dute besta horri buruz, orotarat badira 150 edo holako zerbait! Hitzordua larunbatean beraz, maiatzak 22, aratseko 9-etan!

Antxua tornu batzuen menturanGiroa pisu dago Donibane-Ziburuko portuan. Aspaldiko partez, udaberri huntan badute haatik antxua tornu zonbaiten porturat ekartzeko mentura. Hamar bat barku badira presta-tuak edo pres-

tatzen ari antxua kanpaina horrentzat. Urak gehixago berotzearekin, aste huntan ez bada ondokoan, abiatuko dira beraz arrainketa. Bainan ez dute antxua ainitzen hartzeko eskurik. Denen artean, ehun bat tona eta ez gehiago. Ahal bezen ateraldi gutiz nahi lu-kete antxua hori porturatu, gisa

Donibane Lohizunen, joanden larunbat aratsaldean, axeriaren ezteiak izan behar ziren. Keinka batez alabainan, euriarekin ba-

tean, iguzkia irriz ari zeruan! Orduan da abiatu karrikaz-ka rrika errepresioa salatzea gatik muntatu manifestaldia, zazpi edo zortzi ehun bat la-gunek parte hartzen zutela, Askatasunak zabaldurik gisa hartako deia. “Presoak etxe-rat, amnistia osoa”, hori dute gehienik oihukatu han zire-nek. “Errepresioa ez da atera-bidea”, “bakerik ez amnistiarik

hortan gastu gutiago ukaiteko eta beraz irabazi gehixago…

Andalusiako dantza festibalaDonibane Lohizunek aurten ere Mendekoste-kari eskaintzen du Andalusiako dantza festi-bala. Santa Barbararen ondo hartan eraikiko da herrixka be-rezi bat zointan kausituko baita Andalusiako giro alegera hura, dena hango kantu eta dantza, jateko eta edatekoak ere arabe-ran, “casetas” deitu etxettoetan. Hori hiru egunez, larunbatetik astelehenerat. Larunbat ara-tsean, jai-alai ezkerparetan, Andalusiako dantza ikusgarri a rraro bat, “ Bailas o te es-condes” izenekoa, bi dantzari famatu besteak beste, Gemma Morado eta Fabian Thomé. Igandeko meza nagusiak ere, elizan, Andalusiako usainetik ukanen du. Izanen dira bestalde ibilaldiak, jauntzi koloretsuetan, Karrika Handitik eta Santa Bar-bara alderat…

Ziburun, lehergailu bat zartatu…Ziburun, larunbat aratsean, in-dar gutiko lehergailu bat bota du norbaitek Orpi etxe-bizitza agentziaren kontra, Jean-Jau-rés eta Aristide-Bourousse bi karriken juntan. Ez da hanba-teko makurrik izan: berina bat hautsia eta etxearen aitzinaldea azkarki beltzatua.

PRESOEN ALDE,

AMNISTIAREN ALDE

Xabi San Sebastian

gabe”, eta holako frango entzun dira ere denak berriz bildu arte he-rriko etxe ai tzinerat. Hor, bi hitzaldi, euskaraz eta frantsesez, azpima-rratuz gazteek bereziki badituztela arrangura handiak eta aldarrikapen minberak. Gutien ustean badirela atxiloketak jasan behar dituztenak, batzu preso eremanak, preso atxi-kiak ere, denek gogoan berrikitan libratu lau lagunak, hameka hila-

bete kartzelan egonik nehork ez jakin xuxen zergatik… Gogoan ere Peio Hirigoien eta Mattin Oltzomen-di, berriki eremanak Pariserat eta preso ezarriak… “Eusko gudariak” kantatu da hitzaldien ondotik eta azken dei bat zabaldu: ekainaren 12-an, larunbatarekin, manifestaldi handi bat izanen dela berriz pre-soen alde, eta hori Baionan.

Zernahi jende he­rriko etxearen aitzineko plazan

40 urtetan, Ezpela beti

berdin gazte!

Donibaneko karriketan, preso direnak gogoan…

6

Page 7: Herria 3057

kostaldean

Donibane Lohizunen, joanden egunean, bazen jende Ravel entzuntegian, hautetsi, elkar-teburu eta kargudun, denak bilduak eskertzeko Christian Vignaud, 35 urte huntan herriko etxean zena tekniko-zerbitzuen buru bezala. Peiuco Duhart auzapezak eta Michèle Alliot-Marie minixtroak egin daizkiote gaitzeko konplimenduak hoin-beste denboraz akulatu lan gu-zientzat, azpimarratuz errotik ofizioko gizona izan dela bainan

ere biziki jendekina eta arrunt donibandartua. Ordinagailu bat eskaini diote opari gisa eta an-dreari lore azau eder bat. Be-rak deneri eskerrak eman ditu, erranez atsegin handiz arizan dela lanean holako herri mai-tagarri batean. Panpi Laduche aitzineko, jendeak kantatu du “Agur Jaunak”, hori beste molde bat oraino Christian Vignaud-ri erakusteko han ziren guzien atxikimendua.

Hendaian, hamar lagun ohora-tuak izan dira herriko etxearen-tzat aspaldian lanean ari di-renak, langile onen ohorezko medaila emana izan zaiote. Battitt Sallaberry auzapezak egin daizkiote konplimenduak, han zirela ere beste hautetsi batzu, hala nola Kotte Ecenarro kontseilari orokorra.Urrezko medaila beretu du Alain

Devant-ek, 37 urte herriarentzat ari dela lanean. 30 urte huntan herriko langile direla sarista-tuak izan dira Jean-Claude Be-rho, Jean-François Garbisu eta Jean-François Garmendia. 25 urte herriko langile direla aldiz, Claude Barrenechea, Thierry E rrante, Michel Mendiburu, Mi-chel Miquelarena, Roger Roman eta Maryse Perenne.

­Hautetsien aldean, ohoratuak izan diren hamar langileak.

Hendaian, herriko hamar langile ohoratuak

Joanden astean kondatua dugu Uruñako herriak azkenean erosi dituela Kamietako lurrak, Zibu-ruko juntan. Negoziaketa luze eta zail batzuen bururapena. Promotore batzuk aspaldian be-gistatzen zuten toki hori, bat ba-zen frango polliki aitzinatua ere eremu hori beretu beharrez.Duela urte pare bat gibelerat egin zuen haatik. Egia erran, orduko auzapeza, Léon Marin, ahal bezen erne ibili zen nihun-dik ahalaz herria jabetzeko lur horietaz bainan tratuaren tren-katzerat heldu gabe. Geroxago, herriko bozen ondotik, nego-ziaketak berriz hasi ziren Lot-et-Garonne departamenduko buruekin, departamendu hori izanki alabainan jabea. Solas-keta horiek hein bat erretxago izan ziren nolazpait departa-menduburu berriarekin, ezke-rraldekoek hartu zutelarik Lot-et-Garonne aldean eskuindarren segida. Solasketa baikorrak denen buru, jabeak arras begi onez ikusten bestenaz ere he-rriaren proiektua. Tratua egin da legezko estimuaren araberako prezioan, lau miliun eta erdi eu-rotan, haste hartan saltzaleak aise gehiago galdetzen zuelarik (behin, zazpi miliun eta erdiko

hori aipatua izan zen!). Bizitegi berriak eginen dira be-raz Kamietan, herria akulatzaile, Lurraren Erakundea laguntzaile handi. Zonbat bizitegi? Orai-nokoan ez dakite soberakinik. Odile de Coral auzapezaren gostuko, 150 segurik, behar-bada 180, eta horietan gutienez %30 sozial-mailekoak. Lehenik, eremu hortan behar dira bideak egin, toki bat berexi ere saltegi eta zerbitzugune batzuentzat, hots lur antolaketa egoki bat pikoan ezarri. Herri tttipi bat da hor sortuko hiruzpalau urte barne, burdin-bidearen gai-neko aldean, Leclerc saltegitik bi urratsetan. Artetik erraiteko, segida berean Leclerc etxeak baditu bi hektara erosiak bera ere handitu behar dela ondoko egunetan.Bestalde, ez ahantz Kamietako eremuaren zati bat, bi hektara nunbait han, Lot-et-Garonne aldeko elkarte batek aitzina bere gain ukanen duela uda-leku be-zala baliatzeko. Hor plantatuak dira 57 urte huntan eta tokiari biziki atxikiak. Hori zen egin den tratuaren baldintza berezietarik batto, uda-leku horrek hor be-rean segitzea, hor eraikiko den herrixkaren sahetsean…

zonbat bizitegi kamietan?

Milesker handi batekin!

sagarno eguna baionanIazko uzta ez da kantitatez aitzineko urtekoa be-zain handia izan, 2008a marka gu-ztien urtea izan bait-zen. Iraileko idorte airea, diotenaz adituek, hura da apalketa-ren hobenduna izan, ainitz sagar galerazi baitzuen eta sagarno ekoizpena ere araberan. Gipuzkoako ekoizpenak parekatuz, 2008an 13 milioi pinta baziren, iaz 9000, hots %30eko sagarno gutiago. Kantitatez gutiago, baina sagarra ona, garraztasun eta asukre gutikoa, larrazken eztiak lagundurik.

Nolako sagarnoaZuku aromatiko eta gorputz eskasik ez du haatik sagarnoak, eta kolore berdea, hori kotsiarekin. Sagarnogileen arabera, nortasun handiagoko sagarnoa da aurtengoa, urtean berean edan beha-rrekoa. Horrengatik ez huts egin aurtengo sagarno egunaren pa-rada larunbat honetan Espainiako atean.Hirukiren etapakSagarno berria martxoaren 18an aurkeztu zuen Hirukik Baionako Avironen egoitzan ; Sagarmuin, Txopinondo, Kamino berri, Al-dakurria, Bordatto eta Eztigar iparraldeko sei sagarnogileen ur-teko edari berria dastatu ahal izan zen, baina ere Abadia, Hen-daiako eremukoa. Eremu honetan zenbait hamarkada hauetan Euskal Herriko eta Akitaniako sagarrondo ezberdinen sagardoia zaindua da eta horrekin demostraketa sagarno bat ekoizten da, «Bi Ahizpak» izenekoa, hartuz Hendaiako itsashegiko harroka ezagutuen erreferentzia. Sagarnoaren gazaita eta gazamaAurkezpen horretan Hirukik hautatu zituen bi gazama-gazaita : Joseta Erramun, Bar du Marchéko etxekandere ezagutua, eta Julien Després, Pekineko joko olinpikoetako arraunlari xuri urdin medailatua. Biek basoa altxatzen zuten ziotela ozenki : « gora Baionako sagarno eguna ! » Oihu hori errepikatuko dute larun-bat arratsalde honetan sagarno eguna irekitzean. Orotara hogei sagarnoren jastaketa ahalbidetuko du bestak, beste hainbeste Baionako elkartek pintxoak proposatuko dizkiotelarik publiko go-setuari.

Euskal eta baiones ohituraIrekitze ofiziala larunbat arratsaldeko sei orenetan, sartzea sei eu-rotan, sagarno basoa eta jasta sartzeko txartelaren truk. Hau rren gunean « txotx ttiki » sagar jusarekin. Auto gidariek « txotxofer sagar jus gozamena leku berean. Patxi eta Konpainiarekin eus-kal eta munduko jauziak bederatzitan, eta hamaiketan « larrain dantza », Kiki Bordatxoren soinuarekin rok folk eta kantu.

baionan kantuz : MaiatzekoaJada horra dugu Maiatzeko Baionan Kantuzen aldia, apirileko urte-muga oraino gogoan dugula. 13 garren urtebetezea gain gainetik ospatu zen mukurru betez Lacarre plaza lehenik eta ondotik Merka-tua. Usaiako lekuko kantariez gain beste ainitz Euskal Herriko zazpi probintzietarik jinak ziren Baionarat, Baionan Kantuzentzat lehenik eta ondotik egun osoa kantuz iragaiteko. Baionak zinez kantu eta besta egun ederra gozatu zuen eta maiatzean ez luke gutiago ikusi behar. Helduden larunbatean, Gipuzkoako Tolosan kantuz taldea jinen da saldoan, joan den hilabetean hasi sail berriaren lauzka-tzerat. 13 garren urte hau, Tuntunak Ez Dok Amairu taldeari dedi-katuko du, eta aldi huntan Julen Lekuona abeslari eta kantu egilea ospatuko du « Ez, Ez dut Nahi » kantua errepikatuz. Larunbat arte goizeko 11etan egun eder batentzat berriz ere, goizean kantuz eta arratsaldean sagarno jastatzen, Baionako Sagarno Egunean.

7

Page 8: Herria 3057

Herriz Herri

Errogazioneak - Frantxoa Garat jaun apeza berrikitan gure parropian erretor jarria denak nahi izan ditu bere aitzinean hemen erretor egon direnen ohidurak segitu. Beraz Errogazioneak moldatu dauzku.- Astelehenean, Elbarrunen beti bezala meza izan dugu Jan Pierre eta Carmen Zamoraren etxean.- Asteartean, Akertegaraiko aldi zen. Ñañuaineko gurutzean hasi dire otoitzak. Apezak lau hegaletarat benedizionea eskainirik proosionean joan gira Ñañuainerat. Hor Alfred eta Frantxa Barnetchen etxean izan dugu meza.- Asteazkenean, Ergaraiko aldi zen. Ahantzenbordako gurutze kaskoan benedizioneak eskainirik proosinoean joan gare Kurutzalderat René eta Henriette Ibarraren etxean mezaren entzuteko. Arras jende alde pollitak segitu ditu hiru egun horiek.

Lehen komunionea Salbatore egunean gure herriko 30 nexka eta muttikok egin dute lehen komunionea. Meza bat izan dugu osoki ederra. Bai euskaraz eta bai erdaraz mezako irakurtze guziak eta kantika gehienak 10 urteko haur horiek zoin ederki egin dauzkuten, bai zinez xoragarri zen. Hor ageri zen erakasle onak izan dituztela. Orai haur horiek

hartu dituzten erakaspen eta xede onen obratzeko kausituko ahal dute beren inguran behar den laguntza.Urte guzian haur horien erakasle katexistek eta egun hortako zeremonia eder horren moldatzaileek gure ganik hartze dituzte goresmenak. Erran behar dut ere gure eliza mukurru betea zela.

GazteekinErrubia - Adineko bi taldeek bururatu dute beren sasoina. Jokolarietan aldizka kolpatu multxo bat gertaturik ez dire beren xedetarat heltzen ahal izan. Ondorioz Federala 3 mailetik jausten dire ohorezkoa deitzen duten mailerat. Orai pausa daitzila eta indarberri geroxago berriz lotzeko.Eskubaloia - Hor ere badituzte multxo batzu arras ongi dabiltzanak. Helduen adinean diren mutilak eta 18 urte petik diren nexkatoek beren finalak eginen dituzte ilabete hunen azken buruan.PilotaTrinketeko xapelgoak berezitasun gehienentzat bururatuak dire. Hor izan ditugu zonbeit xapeldun eta bertze asko finalerat edo finalerditarat helduak.Palantxan nexkatoak - Goma gogorrarekin xapeldun ditugu benjamin ttarroetan Amaia Sein eta Christelle Maquirriain. Gaztetxoetan Armelle Etchenique eta Joanna Tellechea. Gizonak goma arinarekin bigarren maileko xapeldun Sebastien Ubiria eta Sebastien Galardi. Nexkatoek orai goma arinarekin segitzen dute.Esku huska - Hemen adineko lagunik ez izanez Xabi Bereterbide Amoztarra arizan da Guichandut Irisarrikoarekin. Biak Kadet mailean trinketeko xapeldun ditugu. Gaztetxoetan B mailean Peio Fournier eta J. Pascal Jorajuria xapeldun ditugu. Xapelgoaren ondotik final erdietarat helduekin ligak moldatzen du lehiaketa bat beren usaiako lagunak gurutzatuz. Hor benjamin ttarroen mailan Xan Michelenak hazpandar lagun batekin irabazi du finala bere hemengo lagun Andoni Jorajuria eta makear baten kontra. Horiez bertzalde, bertze pare zonbeit arras ohorezki ibili dire. Ohore xapelduneri eta goresmenak pilotan gogo onez ari direneri eta horien erakasleeri. Orai plaza laxoko xapelgoetan abiatuak dire bai xixterariak eta ere esku huskariak.

senpere

Jaun erretora ­ Michele andere serora eta bi katexiztak komunianten inguruan(Oroitzapen ­ Argazkilari)

baigorriEuskal Trail eta Sotoaren bes-ta

Joanden ortziralean, aro ede-rrarekin, bi ekitaldiak ongi iragan dira. Arrakasta ona ukan dute, bereziki Sotoaren ate idekitzeak eskaini animazioek. Denen ar-tetik, memento aipagarria izan da, eguerdi aitzin egin den Ka­ttalingorri arno biologikoaren p l a z a r a t z e a . Mahastizainek, molde arra-zoinatuan ar-tatzen dituzte mahastiak, eta horietarik biek, urtez urte go-goetak erema-nik, bio mol-dera pasatzeko urratsa egin dute. Hauen 2008ko uz-taren arnoa, urtea dupan atxikirik eta ondo-tik botoiletan emanik, jastatua izan da. Aroma eta gorputza baduela, gostukoa dela ere sa-latu dute basoa altxatu dutenek. Jastaketaren ondotik, Pierre Laxague lehendakariak, so-toaren izenean, Christian Isaac BLE elkarteko lehendakariaren eskuetan ezarri du txekea, es-kertuz elkarte hunek arno berri-arentzat ekartzen duen laguntza teknikoa.Biharamunean, larunbatean, euria, elurra ere eta hotza ziren protagonista nagusiak, ontsa trabatuz sotoaren besta eta Eus-kal Trail-eko hiru lasterkaldiak.

Nahiz aroa txarra izan, lehen bi lasterkaldiak behar bezala ira-gan dira, aldiz 2 x 65 km-koa trabatua izan da Aldude aldean. Ortziraletik larunbateko gauean, gogo gaixtoz, bidea seinalatzen zuten banderatxoak aldatuak izan dira eta bixtan da, horrek korrikalariak barreatu ditu. Hau, gelditua izan da. Denak elgarre-taraturik eta bi ordu igurikaturik, berriz abiatu da 2 x 25 km-ko bidetik bururatzeko. Aro txarra eta nahasmendu horiekin, ainitz uztera behartuak izan dira.

Huna sailkapena. 2 x 25 km : 1) Benoît Kuentz eta Adrien Lates-tere 4-55’-50’’ko denborarekin. 2 x 45 km : 1) Ramuntxo Eli-ssetche garaztarra eta Yannick Gourdon beskoiztarra 10-44’-25’’ko denborarekin, huntan hirugarren postuan bururatu dute Gilles Errotaberea alduda-rrak eta Régis Mendibil herrita-rrak 11-05’-51’’ko denborarekin. 2 x 65 km : 1) Bruno Bareilles eta Julien Jorro 16-37’-22’’ko denborarekin.

Meza MendekostezBaigorrin 9.00tan, Urepelen 10.30tan, Artzain Ona parro-piako haurren lehen komunio-nearekin.

Christian Isaac, Pierre Laxaguen esku­tik txekea hartzen.

Ramuntxo Elissetche eta Yannick Gour­don 2 x 45 km­ko irabazdunak

Kattalingorri arnoa

Arrola : Arrolako dantzari gazteak joanden maiatzaren 8ko Dantzari Ttikin, Angelun. arg. V. Ipharaguerre.

8

Page 9: Herria 3057

Herriz Herri

donazaharreAte idekitze San Mixel eskola elebiduneanMaiatzaren 29 an, larunbat goizez, 9ak1/2tik 12ak30ak arte, ateak zabalduko ditu Donazaharreko San Mixel eskolak. Elebidun tailer batzu, haurrek animaturik, «oihana» urteko gaiaren inguruan, propo-satuak izanen dira. Erabiltzen ahalko duzue arbel xuri interaktiboa eta ikasgela mugikorra, natura-murru margo bat ere egiten ahalko duzue.11k handik-goiti, erakasleek pedagogiaz xehetasun guziak emanen dituzte burraso berrieri eta galdeeri erantzunen dute.Ongi etorri deneri !

aiherraMaiatzaren 29an eta 30ean, Antzuolan, MUNDUMIRA !!Heldu den maiatzaren 29an eta 30ean, Antzuolan «MUNDUMI-RA» ekitaldia iraganen da. Mun-duko herri eta kulturen festibal bat da, anitz jende biltzen due-na, Debagoiena herri elkargoko herrietan, urte aldizka.

Aurten, beraz, Antzuolan an-tolatzen dute. Diotenez, pesta ederra da, biziki jendetsua, eta balio du horren ezagu-tzea. Joan den urtean, 20 000 lagun bildu zen ! Karia horre-tara, Aiherrako zenbait laborari ekoizle harat joanen dira, haien ekoizpenen erakusterat eta sal-tzerat (gasna, ezti eta beste…). Antzuolako lagunek gomita lu-zatu daukute, pesta hortan parte

hartzeko. Haatik, zernahi jende igurikatzen baitute, antolakuntza gatik aski goiz jakin nahi lukete hemendik zonbat joaiten giren. Interesatua denak, berehala Eñaut Elosegi deit dezala (05 59 70 26 49). Parte hartzen duten musika taldeak, Katalunia, Se-negal, Benin, Brasil eta Euskal Herrikoak ditugu.Ekitaldi hortaz gehixago jakite-kotz, horra Mundumiraren inter-net gunea : http://www.mundu-mirafesta.com/2010/

Igandean, komunione haundiaIgande goizean, 20 haurrek egi-nen dute Aiherrako elizan, 10ak 1/2tan, komunione haundia. Do-noztiri, Donamartiri, Izturitze eta Aiherrakoak ditugu gazte horiek, eta horietan 13 Aiherrakoak dira.

Margo eta marrazki lehiaketaren emaitzakHilabete hunen 8an eta 9an iragan da Herriko Etxeak antolatu margo eta marrazki lehiaketa. Bigarren aldikotz antolatzen zuen Herriko Etxeak lehiaketa hau, helburutzat izanik herriko arkitektura ondarea, ondare historikoa eta kulturala ezagutaraztea edo baliostatzea. Lehen saria (750 euro) eraman du Juan Berrozpe Donostiarrak; bigarren saria (450 euro) eraman du Jean-Bernard Bidondo Sévignacq-ekoak eta hirugarren saria, publikoaren saria (250 euro), Marcel Gautier Tarnosekoak. Haurretan bost irabazle izan dira: Eva Tapie, Anais Denat eta 3 anai-arreba: Julien, Lisa eta Benjamin Dias Madeira.

ErakusketaMaiatzaren 28a arte ikusgai dago Ateka gunean Andres Collados Epalza margolariaren erakusketa: Urmargoak (aquarelak) dira.

itsasuHazparneHondarribiarat pidaiezDuela zenbeit egun, erretretatu andana bat bildu dira bi autobu-

setan kokaturik, Hondarribiarat itzuli baten egiteko asmuarekin. Hendaiatik untzia hartu dute hegoaldeko auzorat heltzeko itsasotik. Guadalupako Ama-ri agur bat eginez, Bera-tik juan dira Ibardinerat eta han ederki bazkaldurik eta erosketa an-dana bat egin ondoan, etxerat itzuli, arras kontent, egun goxo bat iraganik elgarrekin.Egun batetako pidaia horiek gutiziatzen dituzte gehienek, aratsetan etxerat sartuz eta ahal bada zenbeit mus partida egin ondoan. Ondoko ateraldia uztai-laren 8an ukanen dute eta anar-tean mus xapelgo bat antolatua zaiote, lehen partidak maiatza-ren 14an iraganak dira eta buru-ratzea maiatzaren 26an izanen da. Oraindanik aipatzen ahal dugu ere, heldu diren he rriko pestetan izanen den bazkari haundia « Bil Toki » ostatuan, bereziki erretretatueri idekia iza-nen dena.Herriko pestakIlabete baten buruan ditugu Hazparneko pestak eta gazteria etengabe ari zauku hauen pres-tatzen. Iragan beharrak diren zenbeit gertakari aipatzen dauz-kitzuegu hemen nahas mahas. Hala nola, Pesta astezkena pilo-ta jokoari eskainia izanen den. Plaza libroan ariko dira Xala eta Maitia, Gonzalez eta Berasategi. Aroa ez badute alde, ezkerpare-tan iraganen da eztabada haun-di hau. Omenaldi bat izanen da aitzin pilotarier doazina, Peio eta Pantxoa kantari. Tokiko pilo-tari batzu ere saristatuak izanen dira. Bertze ikusgarri aipagarriak izanen dira ere pesta hauetan,

hala nola txirrindularien lehia-keta larunbat aratsaldean eta ez asteartarekin, aspaldiko ur-tetan ohi zagon bezala. Ortzira-lean, herri kulturari lehentasuna eman nahi du gazteriak, tokiko bi dantzari taldeak hor izanen dira, bai eta 4 kantari : Maialen Zubillaga eta Perruketak taldea, Niko Etxart bere aitarekin, Ro-bert Larrandaburu eta “Amaren Alabak”. Larunbatean soinulari eta animazioak askoz emen-datuko dituzte aurten. Kantari taldeak ere izanen dira karri-ketan. Igandean, Tanborrada eta « Hazparne kantuz », bazkaria karriketan aroa alde agertzen bada segurik.Ezkia oinezEzkia ikastolako burrasoek an-tolatzen dute “Ezkia Oinez” Ur-tsuko mendiari goiti ibilkada bat Mendekoste astelehenarekin. Goizean, 7ak eta erdietarik aitzina izanen dira abiatzeak, bakotxak bere heineko kilome-tro zenbakiak hautatuz eta nahi duen tenorean abiatuz. 4, 9 eta 15 km duten ibilaldiak mugatuak dira, oinez ala lasterka egiten ahal direnak. Han hemenka janari eta edariak eskainiak izanen dira kurritzaileri. Eguer-ditan zikiro jatea ororentzat, Kurutxetako bordan, hor izanen dira ere abiatzeak eta heltzeak. Juanden urtean 300 bazkaltiar izan ziren. Aurten bertze hain-bertze izanen direla diote anto-latzaileek. Bazkarirat etortzen ahal da kurritze haundirik egin gabe, bainan auto aparka to-kitik 300 metro oinez egin behar dira. Izenak emaiten ahal dira aitzinetik, Filipe-ri Xuriatean edo abiatu aitzin tokian berean. Mediku eta artatzaileak izanen dira ere zerbeit gertatzen balitz. Agian aroak lagunduko ditu oro egun goxo baten iragaiten.

HeletaOrotarik : Aro euritsu eta hotzak izanen du bururapena, emeki emeki hobetuz joanen baita, berriz ikusten baitira tresnak landetan eta pentzetan. Izan dira lan gibelatzeaz kanpo usaian ikusten ez diren egitateak, hala nola anitz ainhara hil dira gose eta hotzarekin, beldurtzeko da jendetan ere hasia ote zen bere kanbioaren egiten, irratian erraiten delarik Omia Saindu zela oraino Salbatore delarik, artean baditugu igandean haurren lehen kominionea gure herrian, ondokoan kominione handia Armendaritzen, gero Besta Berri, Otaba, gerokoak bestalde, tenorean banakatuko ditugun berriak, aroarekin betan lasaituko eta berotuko baigira.Mezak : larunbat aratsean 7:00etan, Armendaritze, igandean 9:00etan, Mehaine eta 10:30etan, Heletan, lehen kominionea.

Herritarra

luhusoDoluDoi doia zonbait aste eri egonik pausatu da Juan Michelena Yanberrikoa, 87 urtetan « Arditeya » Xahar Etxean. Han pasatu ditu azken urteak, beti kontent, beti alegera eta erne.Gizon langilea, xuxena eta zerbitzu egilea, denek estimatzen zuten. Ageri zen ehorzketa egunean, nonbre handian jin baita jendea azken agurraren egiterat. Betidanik, fede handikoa zen eta bakarren otoitzak eginik joan da. Ez da dudarik ongi etorri ukan duela gain hartan! Dolumin bizienak familiako guzieri.

Kurutxetakoborda

9

Page 10: Herria 3057

Herriz Herri

1950-2010urteburu

Maiatzaren 12a zen, 1950eko urtean. Frantzian barna treinak bazabiltzan 72.000 baserritar gaztez beterik Pariserat buruz. Berrehun euskaldun gaztek ere, erne-ernea eta alegera, Erramun Idieder omonierrak begi bizi bat atxikitzen zuela, Baionako treina bete zuten.« Parc des Princes » kirol lekuan iragan ziren: mintzaldi, zere-monia, jostea zinez oroitgarriak eta gauaz beilatze hunkigarriak, orotara 3 egunez.Baserrietan hasiak ziren aldatze

haundiak eta, heia, gaztek be-har zuten segitu bizi hobeago bati buruz juaitekotz. Ordutik, gazteriak hartu zuen xede lan berri bati lotzeko. Hartu zuen airea nola iñarak hegala tiratuz, sasoin ederrarekin, bilatzen bai-tu bere zoriona.Gertakari hunek baditu 60 urte. Orduko zenbat gaztek, lagunek, omonierrek utzi gaituzte bertze mundurateko? Agerraldi hau, heien oroitzapenari eta adixki-deri eskaintzen dugu. E. E.

Xiberoa

Lürbeltz egitea : ondarkinak balia etzazü zure baratzeari hongarri emaiteko

Jente ontsattok ondarkinak berexten dütüe hortarako plantan ezarririk izan den biltze berezi baten bidez, ondarkin kente horik berziklatürik izan ditean ondotik. Berziklatzen direnak berexi eta gero, sükalteko zikinontzian beti baratzen dira berak desagiten diren ondarkin elibat : frütü eta baratzeki axal, arrautze küskü, kafe ondar, dütea, ogi zahar… Ondarkin kente horiek zikinontziaren %30ª betatzen düe.Alta, ondarkin organiko horik balia litazke hongarri aberats baten egiteko : lürbeltza. 6-8 hilabetez hur, aire eta lürpeko bizizale ttipiñien lanari esker (bakteria, onddo ttipiñi, xixare, kotxarinka…) ondarkin organikoak lürbeltz bilakatzen dira. Ontsa eginik delarik, lürbeltza planta ederreko da, kolorez ülünxka eta ürrin hon batekin. Etxeko lili edo baratzearentako hongarri natüral bat dateke (lürrarekin nahastez beti).Ondarkinen gütitzeko xedearekin, Bil Ta Garbi-k eta hontan parteliant diren 14 Herri Alkargoek, herritarrek bere etxen lürbeltza egiteko egitasmü bat abiarazi züen 2005an. Egitasmü honekila kausitü nahi dena da 320 litratako ahal bezainbat lürbeltzagailüen banatzea, baratze bat düen familier. Xiberoa Herri Alkargoak 700 bat lürbeltz egiteko ontzi zatitü dütü. Haatik, laborantxa nausi den lürralde hontan, etxe hanitxetan ondarkin organikoak lürbelztatzen dira atean ezartez, edo baliatzen kabaleen bazkatzeko.Azkenean, lürbeltzaren egitea denen honetan da : sükalte eta baratzeko ondarkinen baliatzez, nor berak bere hongarria egiten ahal dü ; eta lürbeltzaren egitez, ondarkinen karreatze eta lürperatzeak gütitzen dira.Lürbeltza egiteko ontziak Xiberoa Herri Alkargoan galtegiten ahal dira, 10 euroren trük emanik dira. Aski da zonbaki hontara deitzea : 05 59 28 67 69.

saraBazkaria : Maiatzaren 6an or-tzegunarekin Amotzeko trinketa jatetxean Beti Gazte taldearen bazkaria. Jatekoak aski onak zi-ren partikulazki aingirak. Jatetxe hortan beti aingira onak egiten dituzte, ohartu gire kuzinariak ez duela eskua galdu, gainera-tekoak ere onak eta ausarkian. 83 bat erretretatu elkarretatuak ginen, usaian bezala baziren boz ederrekoak beren kantu xar-mantekin. Egun bat goxotasu-nean pasatu dugu, dena o more onean eta ilunabarrean gure xo-koetara sartu gire. Bertze hitzor-dua uztailaren 8an, aratsaldeko 4ak eterditan, krakada Mayi ja-tetxean.

Abisu : Hilerrietan 14 hilobi berri eginak izanen dira.- Jendeek nola nahizka aparka-tzen dituzte autoak plazan. Ba-tzuetan Arrayako aldetik ez da pasatzen ahal bolanjeriari buruz. Diziplina gehiago behar ginuke. Denaden, herriak jakinarazten du, izan herritar ala kanpotiar, zigortuak izanen direla.- Sasoineko enpleguak: Igerile-kuan 4, uztailan eta aguztuan, astean 30 oren. Herrian 2 erre-roan eta 4 uztailan eta aguztuan, astean 30 oren. Lezetan bi orai-tik urria arte, batto oraitik aguz-tua arte, bi oraitik buruila arte, astean 30 oren eta 5 uztailan eta aguztuan, denbora erdiz. Leze-tako ostatuan 14 uztailan eta aguztuan, denbora erdiz. He-rriko mutil bat uztailan eta aguz-tuan denbora erdiz.

- Lezeak, oraitik errearo on darra arte goizeko 10 etarik arratsalde-ko 6ak arte irikiak dira, prezioa 7E helduentzat eta 4E hamalau urte azpiko haurrentzat.- Maiatzaren 23an haurren kon-firmazionea.

Pilota : Esku huska binaka plazan senior mailan: Endara Denis-Mariluz Patrick irabazle 30-21 Mauleren kontra. Elizal-de Panpi-Arramendy Iñaki ira-bazle 30-27 Goizeko Izarra-ren kontra. Saint Jean Christophe-Endara Joxet galtzaile 10-30 Azkaindarren kontra. Mariluz Christophe-Saint Jean Be-noit galtzaile 28-30 Hendaiaren kontra. Urbistondo Léon-Arri-billaga Bastien galtzaile 10-30 Itsasuarren kontra. Kadetak, Calvet Daniel-Gachen Ma-thieu galtzaile 15-30 Zaharrer Segi-ren kontra. Beola Bixente-Mendionde Peio irabazle 30-10 Miarriztarren kontra. Artekoak, Iribarne Iñaki-Vidal Battit ira-bazle 30-27 Urruñarren kontra. Xitoak, Arribillaga Eneko-Fa-goaga Eneko irabazle 30-22 Lau Herriren kontra. Iribarren Mattin-Vidal Iñaki galtzaile 6-30 Lau Herriren kontra.

Eskubaloia: 11 urtekoak fi-nalean dira, irabazi dute 19-7 Escoubes-en kontra. 18 urteko-ek berdinketa egin dute 13-13 Senpereren kontra, horiek buka-tu dute sasoina.

Ganex

izturitzeLehen komunioneaSalbatorez Donamartiriko elizan egin dute beren lehen komunionea, Aiherra, Donamartiri, Donoztiri eta Izturitzeko 14 haurrek, horietan 4 Izturiztar, David Etchemendy Eiheraxaharrekoa, Pierre Fili Salaberrikoa, Anthony Mendibil Elizalarrekoa eta Antton Haramboure Sarhikoa. Bide beretik jarraikitzeko indarra izan dezatela beren aitetama eta etxekoen laguntzarekin.

Arberoako ikastolaren bestaHeldu den maiatzaren 30ean igandez izanen da mugimendu Izturitzen goizetik arats, Arberoako ikastolaren besta egunkari. Huna egitaraua : Goizeko 11tan, pilota partida trinketean berezkoekin Alfaro De Ezkurra / Sorhouet Harizmendi, tenore berean ere herriko plazan, Xiba jokoak haurrentzat. Eguerditan, plazan, denentzat, zintzur bustitzea trikitilari eta bertsulariak entzunez, eta mutxikoak Burgaintzi taldearekin. Ondotik, bazkari alaitua herriko gelan.Aratsaldeko 4etan ikusgarria haurrentzat Potxon eta Patxin pailasoekin (urririk), aratsalde guzian jokoak eta ausagailuak.Astirian, talo ta xingar BUUZBU taldearekin.Ongi etorri deneri, ez ahantz bazkariarentzat izenen emaitea aski goiz 06 26 02 00 79rat deituz.

Sortze - Etxebeltzeneko Valérie eta Patrick Barbastek ongi etorria egin diote beren bigarren haurrari. Maiatzaren 3an sortu da Miren, Donapaleuko klinikan. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari.Salbatorez iragan da parropiako 30 haurren lehen komunionea Ortzaizen. Horietan 3 ziren gure herritik : Matthieu Castanchoa, Xan Cedarry eta Linda Sallaberry-Lecouadou.Adinekoen bazkaria - Herriak gomitatzen ditu 65 urtez goitiko herritarrak trinketean eginen den otordurat, Barberaenea ostatukoek prestaturik eta zerbitzaturik, maiatzaren 22an, larunbat eguerdiz. Bazkari on han aurkituko diren guzieri !Lasterkaldi eta ganer huste - Maiatzaren 30ean iraganen da Baztandarrak elkarteak antolatzen duen ohiko lasterkaldia (16 km). Kari hortara, egun osoan besta plaza bixkar hortan, usaiako bazkariarekin eta aurten lehen aldikotz ganer huste bat. Xehetasun gehiago helduden astean.

bidarrai

10

Page 11: Herria 3057

Herriz Herri

Urrezko eztei: Berrikitan, Marie Jeanne eta Pierre Léon Amestoy Etxeberrikoek ospatu dituzte beren urrezko ezteiak Heleta Idioinean, familia eta auzoen artean. Marie Jeanne eta Pierre Léonek altxatu dituzte lau haur, ukan ere nahigabe haundi bat, galdu zutelarik ixtripuz Florence hamabi urtetan. Kuraia haundi batekin segitu dute beren saila, beren etxea ederki apaindurik, laborantxatik biziz.Orai Daniel semea laguntzen dutela etxearen segida utzirik, erretreta goxo batean dira. Osagarri on eta bizi luze bat goza dezatela eta goresmenak zuer Marie Jeanne eta Pierre Léon.

suhuskune

Xan Beyrie-ren libratzea :Berri ona jakin dugu joanden astean : Xan eta bera bezala preso ziren bertze hiru gazteak libratuak izan direla. Besta bat antolatua izan da Kanboko gaztetxean, asteazken aratsean, Xan eta bere fa-milia ta lagunekin.

Kirol balentriak :KANBOKO IZARRA futbol elkarteak eta USC rugbi elkarteak sasoi ederra egin dute biek. Futbolariak mail batez hupatzen dira eta rugbilariak Euskal Kostaldeko txapeldun atera dira 2garren mailan.

Kanboko margolarien erakusketa :Maiatzaren 20etik ekainaren 2ra, Kanboko margolari artistek beren obrak erakutsiko dituzte Arnagako Liranjategian. Er-akusketa idekia izanen da goizetan, 10ak eta 12.30ak artean, eta aratsaldetan, 14.30ak eta 19ak artean. Urtero antolatua da e rakusketa hau Arnagan eta beti lan ederrak ikusten ahal dira.

Arnagako hitzorduak baratzeetan :Ekainaren 5 eta 6etan iraganen da aurtengo ekitaldia eta urtero bezala saltzaile frango etorriko dira landare, lore edo baratzeen ar-tatzeko beharrezkoak diren tresna eta gauza guziekin. Berritasun bat izanen da aurten : landare merkatu eta trukaketa bat antola-tua baita lehen aldikotz. Bakotxak ekartzen ahalko ditu bere etxen dituen landare batzu bertze batzuek baliatzen ahalko dituztenak. Eta bakotxak ere eskuratzen ahalko ditu bertze batzuek ekarritako landareak. Deneri idekia da eta xehetasun gehiagorentzat deitzen ahal da Nicolas LE BARS, herriko etxean : 05 59 93 75 45.

HARRI XURI :Luhuson kokatua den Harri Xuri kultur egiturak auzo herrietan an-tolatzen ditu ere kultur ekitaldiak. Hala nola ostiral aratsean, maia-tzak 21, bi hitzordu emaiten dauzkun Kanbon. Lehena, AIEC gelan, 20.00etan, antzerki bat euskaraz, “Gizona ez da txoria”, emanen du Dejabu konpaniak (sartzea : 5 Euro). Bigarrena, karrikako plazan, dantza garaikide ikusgarri bat, 21.30etan, “La mer dans un verre”, Vendaval konpaniarekin (sartzea urririk). Eta larunbatean, maiatzak

22, Luhuson, Kilikolo zirko e r r e b o t e a n (19.30, urri-rik), “Babilo-niako loreak” a n t z e r k i a , A r t e d r a m a k o n p a i n i a k emanik Ha-rrixuri gelan (20.30) eta “Et elle…” trape-zio ikusgarria (22:00), beti Harrixurin.

kanbo

ortzaizeKermeza

Urte oroz be-zala, Mende-k o s t e k a r i Ortzaizen ker-meza eguna izanen da. Aurten, bez-peran hasiko da Loto bate-kin ezkerpare-tan, larunbat ara tseko 8 orenetan. Ma-tahamiak eta sagarnoa iza-

nen da zintzurren goxatzeko.Igandean, 9 orenetan, fama haundia bildua duten tripa salda eta tripotxarekin askaiteko parada izanen da. Bixkotxa saltze bat ere eginen da. 10-ak eterditan, meza herriko elizan, hor izanen delarik Baigura Kantuz koroa. Eguerditan, zintzur bustitzea eta ondotik baz-kari herrikoia animazio eta joko ezberdinekin.

azkaineBataio : Romane Echeverria sakramendu hortaz giristino fa-milian da sartu. Zorionak eta bi-hotzetik goresmenak etxekoeri.Ezkontza : Hautbois Tony eta Tractere Mylene, Ibarburu Mi-chel eta Aguirre Agnes, Cedarry Peio eta Larroquet Marie France, Elise Thormann eta Xabier Mi-hura, Sophie Bury eta Jacques Lacaube, ezkontzaz elgarreta-ratu dira. Bizi zaitezte luzaz eta ohore familieri.Heriotze : Bi herritar segitu di-tugu beren azken egoitzarat: José Arandia (Kosetxo), 76 urte eta Martin Tapia, 71 urte, bere denboran bertzentzat ainitz ari-zana lanean bere andrearekin, eliza heste eta idekitze, Appel Détresse elkartean ere beti biak arduratzen ziren ekipa guziare-kin elgar adituz, laguntza galda eta beti prest. Jainkoak ditzala bere lorian.

Ikastola : Igande 23an, Kiro-letan, 12:00etan bazkaria ikas-tolak antolaturik, deneri idekia, egun guzia musikarekin anima-tua.Selauru hustea : Igande 30ean, 8:00etarik 18:00ak arte, Ur-ertxi toki ederrean, autoak aldean uzten ahal, hitzorduak: tel.: 05.59.54.00.84.Salbatore : Egun hortan 28 haurrek egin dute lehen aldikotz Jesusen hartzea. Denbora ezin txarragoa bainan biho-tzak alegera, haurrak ziren ongi prestatuak, eliza mukurru betea. Haur maiteak, segi zazue bere-tik!Spar saltegia : Herrian falta ginuen botika bat. Martine eta Dominique gazteek ideki dute, lanpostu bat ere denbora be-rean segurtatu, xantza handia herritarentzat zerbitzu ona baita.

M. L.

Makea – lekorneKasu huni: Jakin dut izanen direla ikastaldiak Herriko Etxean, orde-nagailu hoietan trebatzeko. Nornahik parte hartzen ahal du, urririk diote Beti Aintzina elkarteak eta Beñat Intxauspek.Dena den « Numerik, logiziel eta sagu » bada gaurko egunean asko gatu atrebitu erne, gure artean, eta nere sagu zango gabea laster ihetsiko dute! Bai, hor ikus: bi talde 10 edo 12takoak onhartuak iza-nen dira ikastaldi hortan. Xehetasunentzat: tel.: 05.59.93.32.67 edo 05.59.93.30.15 edo 05.59.29.33.86.Bestalde: Gure etxe xoko guzietan bada oraino ainitz « pila » hoietarik. Eta bi he-rrietako Herriko Etxeak hor ditugu pila hoien bilketaren egiteko gar-biki. Beraz, har xede on bat, lurperatu gabe eta ekain huntan traban diren matalazak, tresna elektrikoak eta beste burdinezko tresneriak bilduak izanen dira. Bainan hortarako eman izena Herriko Etxean, eta kasu, plaztika ez da erre behar! P. I.

11

Page 12: Herria 3057

abisuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

- Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42

Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

lan eskaintza

AVIS DE TRANSFERT DE SIEGE SOCIAL

SARL DARRIEUX YACHTINGRCS BAYONNE

Ancien siège : Maison Haritzak, Lieudit Larroque, 64240 URT

Nouveau siège : 85 avenue de Brindos 64600 ANGLET

Il résulte de la décision des actionnaires de transférer le siège social de Maison Haritzak, Lieudit Larroque 64240 URT, à 85 avenue de Brindos 64600 ANGLET, à compter du 12 mai 2010, et de modifier les statuts en conséquence.

Pour avis, le gérant

Kanboko Errobi ikastolak bilatzen du langile ATSEM bat, CUI kontratupean, 20 bat oren astero :- euskalduna, - haur ttipiekin lan egiteko CAP-duna aholkatua- bere betebeharrak : erakasleen lagun-tzaile, haurzaindegia segurtatzea, kantinan haurrak laguntzea eta garbi-keta egitea.Lanean hasiko da 2010-eko irailaren 1-ean, urte bate-rako kontratu mugatuan. Igorri zure CV eta motibazio gutuna maiatzaren 28-rako berantenaz :

Errobi ikastola, Marroniers zumardia, 64250 Kanbo.

Bertsularien lagunak elkarteaLarraldea

Amotze auzoa64 310 Senpere.

TRANSMISIOKO LANPOSTU DEIA

Bertsularien lagunak elkarteak bertsu erakasle bat behar du. Eskatzen diren gaitasunak : - bertsu eskoletan eta ikaste-gietan irakasle izaiteko gaita-suna,- transmisio lan eta ekitaldien koordinatzeko eta kudeatzeko gaitasunak,- informatika erabiltzeko gaita-sunak.Hobetsiko diren punduak :- bertsolaritza ezagutzea, eta elkartearen proiektua ezagu-tzea,- haur eta gazteekin animazio-an esperientzia izatea, - irakaskuntzan esperientzia izatea.Lanpostuaren deskribapena :- lanpostu osoa da,- lantokia elkartearen egoitzan izanen da,- autoaren ukaitea beharrezkoa da.Motibazio gutuna eta C.V-a maiatzaren 30eko helarazi be-har dira elkartearen egoitzara.

ainhoako beila

Maiatzaren 24ean ARANTZETAKO

AMA BIRJINAREN BEILA Mendekoste

astelehenean Marc Aillet Baionako Jaun apezpikua

biltzar-buru

09.00 : Ainhoako elizatik proosionearen abiatzea.10.30 : Meza Kaperan.Jakin behar da oinezko ibilaldi bat abiatuko dela Ezpeletako Posta aitzinetik. Hitzordua goizeko 8.30-tan. Ibiltariak joanen dira xuxen-xuxena Ainhoako kaperarat : haietarik izan zaitezte.

trenbide berria aipagai

bruselan eta Parisen

CADE ingurumen kolektiboak hitzordua baldin bazuen astear-tean Bruselan Europarlamen-tuan, Aturri/Errobi, Hego/lapurdi eta Errobi hiru herri elkargoek Parisen dute hitzordua, ostegun honetan, ingurumen eta ga-rraio ministerioetako ordezkari teknikoekin. Hitzordu horretara eskakizun hauxe presentatuko dutela zioten hautetsiek joan den astelehenean : Estatuak oraingo trenbidearen garapen ahalak azter ditzala xeheki, dela jendeketa dela puskaketa saile-tan. Hiru herri elkargoen ustez gaia ez da bilkura honekin buru-ratuko trenbide berriaren dozie-ra konplikatua eta guziz luzea izanen baita, hiru lantalde sor-tzea erabaki dute : Lobing lan-taldea, hurbileko eta urruneko, gisa guzietako erabakitzaileei ohizko trenbidearekin aski dela mezu argia helarazteko ; lan-talde teknikoa, botere publikoek indar gotorrenarekin pusatzen duten proiektu hori ahalik eta hobekien barnetik lantzeko ; eta hirugarrena herritarren inte-resak hobekienik zaintzeko gi-san lantalde juridiko bat pikoan e maiteko.

Garapen eta Hautetsien kontseilua

erreformaren frentean

Maiatz honen hogeitabostean hastekoa da frantses legebil-tzarrean lurralde erreformaren eztabaida ; ikusiko da bistan dena denborarekin zer mami emanen dioten erreforma horri deputatu eta zenaturrek ; bai-na arrangura bizienak pizturik daude departamendu eta lu-rraldei gaitasun orokorrak ken-duko zaizkiela, horien barnean sar tzen baita, zuzen zuzena, batak eta besteak Iparraldeko « Pays » egiturari ekartzen dio-ten diru laguntza jarraikiaren ekartzeko ahal juridikoa. Arrisku horri buru egiteko xedearekin urrats bat burutu dute Gara-pen eta Hautetsien kontseiluak Parisen ; izan dira Dominique Perben UMP deputatuaren ikus-ten eta galdatu diote sar dezan lege xedean iparraldeko konfi-gurazio instituzionala « Pays » izenaren barnean pikoan dena hemen. Nahiago dute alabaina hitzez hitz lege xedean ekarria izan dadin, zeren erreformaren joera Pays bezalako egiturak kentzearena baita.

Michèle LAHARGOUE-DESRAUXAvocat

Espace Entreprises - 3 Chemin de l’Aviation

64200 BASSUSSARRYTél. 05.59.52.32.97

SARL Unipersonnelle « AL KOUTOUBIA »Capital : 7.622,45 ESiège social : 15, Rue Ulysse Darracq - 64100 BAYONNE RCS BAYONNE B 390 633 915.

Suivant une délibération en date du 19 avril 2010 l’associé unique a pris acte de la démission de Madame Marie Ange BAR-THELEMY, épouse MARCHAL-BERGERUC de ses fonctions de gérante à compter du 31 Mars 2010, et nommé en qualité de gérant, pour une durée indéterminée à compter du 1er Avril 2010, Monsieur Jean Louis BARTHELEMY, demeurant à TAR-NOS (40220), 15 Rue du Docteur Gronich. L’article 17 des statuts a été modifié en conséquence. Le dépôt légal sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE. Pour avis. - Le Gérant.

arte garaikidea barnean eta

kanpoanBaionan, Euskal Erakustokiaren bar-nean, Nestor Bazterretxearen eus-kal kosmogoniako hemezortzi obra erraldoi zizelkatuak, bisitagai dira agorrilaren 22a arte. Bonnat laukian erakusgai dira artista beraren azken obrak, arkitektura, argazkilaritza, olerkigintza eta marazkigintza indus-triala hunkitzen dutenak.Kanpoan, Bolborategiaren aitzineko pentzean ezarriak dira hainbat arte obra Régis Pochelu artistarenak. Bolborategia aurkitzen da departa-menduaren bastizaren jarraipenean, Xaho plazaren parean errepidez bestaldean. Armadak gela horretan atxikitzen baitzuen bolbora, hortik du izena, orain arteleku bezala antolatua den eraikinak.Suhiltzaileen kaserna ohia arte-leku ?Jada joan den Baionako besten kari suhiltzaileen kaserna ohiko idekidu-rak taula marrazkituz eta margotuz inguratuak izan ziren. Departamen-duak nahi luke bastiza hori arteleku bilaka baledi, barnez barne euskal erakustokiarekin junta egin ondo-an. Monika Larran Lange Kontseilu Orokorreko kultur ordezkariak uste du euskal erakustokiak leku eskasa duela funtsezko erakusketa iraun-gaitzak egiteko, bisitariei aizinategi/ostatu/erosgune bat eskaintzeko. Kontseilaria hasia da herriko etxeare-kin mintzatzen, Jean Grenet-ek zer dio ote ideia horietaz ? Bizi dugun krisiarekin gehiago pentsatzen duke auzapezak non egin daitezkeen eko-nomiak… Baina, nola Euskal Erakus-tokiaren kudeantzan departamendua barne den, arreta zerbait ekarri behar lioke proposamenari.

Sehaska hustea Baionako elkarteen etxean

(GLAIN)ekainaren 6an igandearekinXoko batean 0-16 urteko haurren gauzak baldin badituzu, hauen saltzeko parada eskainia zaizu (sehaska, karro, ohe, jostailu, jantzi, liburu...). Zuen armairuak huts itzazue afera onak eginez !!! Bixtan dena, dena umore onean ! Edariak eta taloak…Salmenta mahaia 10 eurotan (kadera eta mahaia (1m80) barne). Saltzaileen heltzea 7ak30tan. Publikoari idekia: 9:00-18:00. Etekinak ahalmen urriko haurrak ikastoletan integratuak izateko erabiliak izanen dira. Izena emateko 06.16.97.61.99. Izen ematea baieztatzeko : ordainketa + nortasun agiriaren bi aldeen kopia helbide honetara bidal itzazu : Oihana Ikastola -Integrazio Batzordea-12 bis Mounéde etorbidea-64100 Baiona.

12

Page 13: Herria 3057

telebixta leihotik

asteburuko Hitzorduak

Bahituak: Aspaldi honetan bezala gogoan ditut munduan gaindi diren bahituak, bereziki bi frantses kasetariak ahantzi gabe haien Afganistar lagunak. Badu, orain, lau hilabete eta erdi bahituak direla. Noiz artio iraunen du bahitzeak?Goiti-beheitiak: Grezia lehenik eta gero aipatzen dira Portugal eta Espainia. Egia da gaizki daudela azken biak, bainan ez Grezia bezala. Alabainan herri hontan maltzurki jokatu dira agintariak eta oraiko gobernuak pagatzen ditu bertzeen jukutriak.Lege eta dekretu zorrotzak hartzen dituzte Grezian garraztasun haundienean beharko dutela bizi eta, bereziki, usaiak aldatu. Jendea usatua da haundizki bizitzen, noiz nahi xikanatzen zerga gutiago pagatzeko. Espainian ez da berdin, bainan beharko dute pagagu azken hamar urteetan etxegintzan obratu soberakinak, hala nola Madrilen ondoan 35.000 biztanleentzat eraikia zen hiri bat, han bizi direlarik orain 3.000 jende. Donostian sartzen delarik bada kartier edo auzo berri bat ez osoki bukatua, nehor ez delarik lanean ari azken hilabete honetan. Langabezian %20a pasatzen dute. Geroa egun beltzez egina.Des racines et des ailes: Joan den astean ereman gaituzte Mediterraneoko lurretan gaindi, gehienetan itsasoaren urdina lagun. Izan diten itsas bazterrak Grezian, hain argiak eta hain ederrak edo Siriako lurretan gurutzada denboretan Kristauek eraiki zituzten gazteluak Jerusalemera zoatzilarik eta oraindik xutik direnak. Europako historian gaude bere gora-beherekin. Bada beti zerbait ikasteko holako emankizunetan.Ez aipa otoi: Bada hor irri egiteko parada ederra. Badira bi hitz Frantzian aipatu behar ez direnak. Lehena « rigueur », bigarrena are gutiago « austérité ». Alta, horiek biek salatzen dute zer izanen den geroa. Euskaraz ditugun hitzak dira: laztasun, garraztasun, zorroztasun. Aspaldian badakigu, guk euskaldunok zer erran nahi duten. Argi eta garbi behar dute mintzatu agintariek ez baigira asto batzu.Top 14: Bi partida joan den asteburuan, aurre-finalekoak. Perpignan-ek garaitu du Tolosa (21 eta 13), 21 horiek 7 gaztigu-ostikoz! Bigarrenean Clermont-ek irabazi du Toulon-en kontra (35 eta 29) luzamenduaren ondotik. Finala, beraz, jazkoa bezala: Perpignan eta Clermont. Anartean, datorren larunbatean, Miarritze Tolosaren kontra Eurokopa-ren finalan. J. H.

ortziralean-Baionan, Euskal-Museoan (18.00), “Solasaldia Nestor Basterretxea-rekin”, Jean-François Larralde animatzaile. Luna Negra kabaretean (21.30), Marydo kantuz eta ixtorio kondan. -Heletan, Itsasoa gelan (18.00), “Hitzak musikan”, Itxaro Borda bere lagunekin.-Uztaritzen, Ttirritta ostatuan (19:00), Inahala taldearen kantaldia.-Miarritzen, Versant antzerkitaldearen biltokian (20.00), “Mamu txikiak” antzerkia, Oihulari gipuzkoar taldearekin.-Zibozen, Goienetxean (20.30), hitzaldia Estatu Batuetarat joan euskaldunez, hizlari Argitxu Camus-Etxekopar. -Urruñan, Itsas-Mendi gelan (21.00), kontzertua Doolin taldearekin.

larunbatean-Baionan, Lacarre plazatik abiatuz (11.00), Baionan kantuz.-Angelun, kukuso merkatua Quintaou plazan.-Baionan, Elkar dendan (16.00), Xipri Arbelbideren mintzaldia « Sorginak eta Eliza ».-Azkainen, herriko gaztetxean (16.00), Iparraldeko bertsulari gazteen xapelgoaren kondu,

bigarren kanporaketa.-Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzineko plazan (17.00), herriarteko Harmoniaren kontzertua.-Hendaian, Abbadiako kaperan (18.00), Xabi San Sebastian-en kantaldia.-Baionan, Espainiako atealdean (18.00), Sagarno-Eguna. Luna Negra kabaretean (21.00), “Jambon Beur” taldea.-Senpereko plazan (19.00), Ekintza, Aizkor Erauntsia eta Esne Beltza taldeen kontzertua, 20 urte huntan preso den Xixtor Haranburu gogoan.-Pausuko elizan (21.00), kontzertua Bidaia bikotearekin.-Miarritzen, Midi geltokian (21.00), Ezpela taldearen « Jauregitik... » ikusgarria.

igandean-Saran, herriko plazan, Sagarno-Eguna, herriko ikastolaren alde.-Donapaleun, Euskararen eguna.-Donibane Garazin, Garazique eguna, dena kontzertu eta ikusgarri.-Ortzaizen eta Bidaxunen, Kermeza.-Arbonan, herriko plazan, landare eta lore trukaketak.-Urruñan, Olhetako kaperan (18.00), kontzertua, Nat eta Wats taldearekin.

-Miarritzen, geltoki xaharrean (20.30), Tom Frager kantaria.

astelehenean-Hazparnen, (8:00), « Ezkia oinez » ibilaldia Urtsun gaindi, Ezkia ikastolak antolaturik.

asteburuan-Jatsun (Lapurdi), Garazi eta Buzunen, Herriko bestak.-Angelun, larunbatean eta igandean, Zaldizkoen hondartzan, “Arrêt sur Rivage” sail berezia, dantza, antzerki, musika, zirko. -Donibane Lohizunen, larunbatetik astelehenerat, Andalusiako dantza festibala.-Baionan eta Bokalen, Maimorables festibala. Ortziralean, Baionako antzokian (20.30), Kontserbatorioko orkestra nagusiaren kontzertua. Larunbatean (10.00), Baionako merkatugunean, Bostgehio taldea kantari. Igandean, Bokaleko Joseph-Prudet gelan, “Au Voleur!” txotxongilo ikusgarria. Baionako antzokian (20.30), “Agwa et Correria” dantza ikusgarria.-Kanbon, ortziralean, eta Luhuson, larunbatean, dantza, antzerki eta zirko, bost ikusgarri Harri Xuri elkartearen eskutik.

euskal irratiak 90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6

Maiatzaren 21a : Ostirala • 07.00 : Goiz berri• 16.00 : Kantaire• 19.00 : Aitzur eta jorra • 20.00 : Presoen oihartzunaMaiatzaren 22a : Larunbata• 11.00 : Aurtengo Xiberoa kantuz emanaldiaren 2° partea • 12.00 : Berriak • 13.00 : Aitzur eta jorra Maiatzaren 23a : Igandea • 09.10 : Gure bazterrak Etxebarre 2• 10.30 : Meza Oragarretik • 11.30 : Euskararen eguna zuzenean Donapaleutik • 12.30 : Gure arbasoak Lasako Manex Etcheverria

• 13.00 : Hegoaldeko ostatuaMaiatzaren 24a : Astelehena Mendekoste egitarau berezia • 08.00 : Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioaren 10 urtekari antolatu kantaldia• 09.00 : Kirol emaitzak eta Pariseko BO- ren partidako giroa• 10.00 : Gure arbasoak • 11.00 : Musikaren eguneko kantaldia • 12.00 : Hegoaldeko ostatua

BERTSULARITZAGazteen xapelketa Juanden larunbatean Bai-gorrin egin da lehen kan-poraketa. Huntarik Maia-na Irigoien atera da lehen, (154 punttu) ardietsiz fi-nalerako txartela. Ondotik sailkatu dira Mattin Luku (153 p.), Bixente Hirigarai (144,5 p.), Bixente Luku (138,5 p.), Gillen Negue-loua (119 p.) eta Allande Etxeberri (118 p.). Heldu-den larunbatean Azkaine-ko gaztetxean bigarrena jokatuko da bertsulari hauekin: Maddi Ane Txo-perena, Ximun Cazaubon, Txomin Elosegi, Mikel Cherbero eta Ortzi Murua. Orroitu finala izanen dela ondoko larunbatean Baio-nako Kalostrapen. Ongi etorri deneri.Haurren mailan, bi kan-poraketa jokatu dira Haz-parnen eta Oztibarren, Sohüta, Garazi, Hendaia-Donibane eta Xalbador A taldeak dira sailkatu Ha-zparne Mendealan ekai-naren 3an jokatuko den finalerako. B.S.

sorginak eta elizaSorgin eta sorginkeriek izan dute aipaldi joan den urte hortan, Senpereko auzien laugarren mendeurrenaren karietara. Entzun dugu besteak beste hiru apez erreak izan zirela eta beste zenbait ederretarik eskapatu jaun apezpikuari esker. Zinez sorginak ote ziren apez horiek ala De Lancren gaixtakeriaren bitimak, honen arabera apez guziak sorginak baitziren. Zer zen Elizaren ikusmolde ofiziala sorgin eta sorginkerietaz ? Horra zer aipatuko duen Xipri Arbelbidek heldu den larunbatean (maiatzaren 22an), Biblia, katixima, sinodo eta beste liburu ofizialek gai horretaz diotenaren arabera. Hitzaldia arratsaldeko 4etan Baionako Elkar dendan, Eusko Ikaskuntza antolatzaile.

baionako fakultateko liburutegianOstiral huntan, maiatzak 21, arratsaldeko 5etan, laugarreneko era-kasleen formakuntza bilkura: euskararen irakurketa matematikoa, pentsamolde logikoa edo logika berezkakoa, hizkuntza biramedegi teoremen sorgune...

europear batasuna, zertan da eta norat doa?Maiatzaren 20an, ortzegun huntan (21:00), Iratxe Etxebarriak ku-deatutako mintzaldia iraganen da Ainhize-Monjolosen, EHLG-ren egoitzan, gai huntaz: « Europear batasuna, zertan da eta norat doa? ». Orori idekia.

13

Page 14: Herria 3057

sara frantses iraultzaroan

Han eta HeMen

Emazteak Euskal Herrian (7)

Minduriak

Ba ote dakizue zer ziren min-duriak ? Iragana bali tzen dut, orain ez baitugu gehiago ho-lakorik ikusten. Baina behar bada ezagutzen duzue norbait Minduri deitzen dena edo etxe bat izen hori duena⁄ ? Lehe-nago, negarrak eta auhenak egiten zituzten, hil bat ehortzi aurretik. Ho rretara dedikatzen ziren emazteak, minduriak deituak ziren. Ageri da izen horrek zerbait ikusteko duela herio tzak egiten duen minare-kin, ematen duen doluminare-kin. Erraiten dugu ere mindu-lina dela, negartia den norbai-tentzat.

Eresi egileak.

Ehorzketetan eresiak kanta-tzen ziren hilaren goraipatze-ko. Eresia egile horietan ema-ztekiak baziren, horietarik hiru aipatuko ditut.XV. mendeko lehen erdi aldera, ez dakigu data zuzena, Arrasa-ten hil zen Lasturko Milia, haur ukaitetik. Lastur Deba aldeko gaztelu bat zen (Gipuzkoan). Bere ahizpa jin zen Arrasatera eta bertsuak kantatu zituen Mi-liaren senarra, Peru Garcia de Oro salatzeko, beste emazte

batekin nahi baitzuen berriz ezkondu : “Arren, ene andra Milia Lasturkoa, Peru Garciak egin deusku laburto (gaizta-keri).” Hitz hauekin erantzun zion, beste emazte batek, Sancha Ortiz, senarraren arre-bak : “Ez dauko Peru Garciak beharrik (hobenik) hain gaitz handia apukadua (gertatua) gatik” (oraingo grafiari egoki-tua). Bertsu guziak eta horien azterketa aurkitzen ahal dira Luis Michelenaren liburuan : Textos Arcaicos Vascos (Ed.

Minotauro, 1964). Beste kategoria sozial bateko, baita beste garai batekoa zen, senar zenari eresi bat kantatu zion buhamisa, Garazi aldean, XX. mende hastapenean. Gi-zonak Martin Galox zuen izena eta emazteak, metafora hauek baliatu zituen, bere pena eta amodioa erakusteko : “Hi hin-tzen ene argia, hi hintzen ene ogia, ene gasna !” Oskorrik abesten du kantu hori “In fra-ganti” diskoan. Testua oso-rik ikusten ahal duzue Nicole

Lougarotek argitaratu duen liburuan 2009an : Bohémiens (Gatuzain).

Bertsulariak.

Emazteki eresi egile horiek, agerian uzten dute, bertsu egitea ez zela gizonei bakarrik doakion eginkizun bat. Bai-zik eta aspalditik horretan ari zirela eta funtsean ez direla sekulan gelditu. Orain agertu emazte gazteak txapelketetan, azpimarratuz Maialen Lujanbio Euskal Herri osorako 2010eko txapelduna, ez dira fenomeno arraroak, baizik eta tradizio ba-ten jarraitzaileak.1890 inguruan plazetan eta txapelketetan agertzen ziren, bi emazte bertsulari aipatzen diz-kigu d’Abbadie d’Arrast ande-reak, bere liburuan (Causeries sur le Pays Basque. La femme et l’enfant, 1908) : Marie Argain Urquidoya Kanbokoa eta Anna Etchegoyen Hazparnekoa. Izu-garriko arrakasta omen zuten. Jakina da ere beste garai eta herri batzutan bazirela, baina arlo guzietan bezala, ahan tziak izatera kondenatuak izan dira, emaz teak zirelako.

Marikita Tambourin (gero beretik)

Maialen Lujanbio

Sarak urte gogorrak bizi izan zituen Frantses Iraultzaren garaian, bereziki 1794ean herritar andana gaitza deportatua izan zelarik beste departamendu batzutara, bertze auzo herritar frango bezala.

Garai hori oroitaraz-ten dauku Joset La-hetjuzan s e n p e r -t a r r a k , argitaratu b e r r i a

duen “Sara... frantses iraultzaroan” liburuarekin. Deportatu ho-rietan, Mari Portasain bere arbasoa, Akizen erahila. Hunen bi-zia ezagutarazten dauku ikerle senpertarrak. Ezagutarazten ere Dominica Lehetiusan, bere orduko ahaidetarik hau ere, “apez ezgaitz eta euskaltzale ezezaguna”. Orrialde aberatsak, bi pre-suna horien gora-beheren lekuko. Liburuak euskarazko titulua balinbadu, barneko mamia haatik zati handi batean frantsesezkoa da, bainan bere 60 orrialdeetan barna, interes handiko ikerlana zaiku eskainia.

Joset Lahetjuzan­ek bere libu­rua aurkeztu zuen Saran, Idazleen Biltzarrean

bidaxungo eliza(k)

Hamabigarren mendekotzat aipatzen da Bidaxungo eliza. Mendeetan zehar, historia mugimendutsua ezagutuko duen eliza, agramontar eta lukuztarren arteko auzi korapilatsuez josia. “Bi-dache : le cimetière israélite” liburua argitaratu ondoan (2008), Jean Pierre Brisset bidaxundarra bere herriko elizaren historiari interesatu da, artxiboak ikertu ditu eta 118 orrialdeko liburu argia plazaratu, “Eglise(s) à Bidache”. Uste ez delarik, gure elizek zen-bat eztabada, zer gora-beherak, aldaketak, sarraskiak, ber-eraikun-tzak... Liburua 15 eurotan salgai da.

Jean Pierre Brisset ikerle bidaxundarra

Minduriak, eresi egileak eta bertsulariak

14

Page 15: Herria 3057

Ibarrola – Oçafrain ............. 40Waltari – Etcheto ............... 39Jende gaitza zen ortzirale ara-tsean Angeluko Haizpean, eta arras beroa ere, bereziki par-tida bera berotzen hasi delarik. Aldi huntan, ez beti burua apal egoiteko, kubatar apuñolariaren aitzinean, aski goiz mugitu dira bidarraitarra eta bankarra, balia-tu ere gainaren hartzeko lehen partean 28-18tan, batere pa-rioen beldurrik gabe eta besteen huts batzuez baliatuz. Bainan beldurra senditzen hasi ere bel-txaranak sartu 12 boteekin 39tan berdintzean. Bainan hor Ibarrola zen, bere bi ukarai ongi lotuekin, eta atxiki ere du bururaino beste Patrikek gibela. Ikustekoa zen, eta entzutekoa azken orro hura, aspaldian berantetsia zutena bi baxenabartarrek. Bazituen haatik bederatzi sake sartuak Ibarrolak ere. Ez, ez, ez da deus ezin-eginik, eta ez da pilotaririk ezin garaiturik, denak zinez en-tseatuz eta denentzat pilota biri-bila delarik.

Bielle - Etcheto .................. 50Waltary - Harizmendy ........ 46Garateneko Trofeoaren bigarren finalerdian, astelehenean, beste gibeleko lagun batekin zen Agusti Waltaryk eta hor ere ikasi du, ez balinbazakien, pilotak ez duela beti alderdikari izaitea maite, ez-eta beti batzuen alde. Aldi huntako laguna, Harizmen-dy, beti bezain funski arizan zaio, nahiz bote gutiago sartzen zuen berak. Holaxe ziren, jendea ere ederki, 15etan berdin, 30etan ere bai, eta 38tan azkenik. Gero,

bote batzu Biellek, Etchetok ere ekartzen, aldiz desbardinsago Harizmendy eta horra nola hasi diren sinesten bere baitan egu-neko bi irabazleak, Biellek de-fentsa on batez ordainduz bere larderia eskasño bat. Botean ere arrosatarra nausi (15 bat sartu ditu orotara, eta Waltaryk erditsuak ez baiginuen holakoa usaian). Horra beraz irabazleak, Mendekoste biharamuneko fi-nala Garatenean jokatzea uka-nen dutenak.

Sorhuet - Ezcurra ................ ?Bielle - Etcheto .................... ?Helduden asteleheneko finala beraz hau, Garaziko Trofeoa ira-bazlearentzat. Partida aratsalde-ko 5 orenean, astelehenean. Parioa libro!

BaionattipianMonce - Lambert ............... 50Tellier - Palomes ................ 46Horra nola zen, omen, joan den ortzeguneko partida San An-dresen. Eta huna ortzegun ara-tsalde huntakoa oraiko ustez :Alfaro - Kurutcharry ............. ?Etcheverry - Bessonart ....... ?

Hegoaldean horra Asier Olaizola I ere

IruñeanAsier Olaizola .................... 22Abel Barriola ...................... 18

Lasa - Otxandorena ........... 22Olaetxea - Ibai Zabala ....... 10

Mendizabal I - Peña ........... 18Diaz - Eskudero ................... 8

kirolak

pilota Pilota denendako biribila da

Baietz ba, lehen partida hor-tan, Iruñean, nafartarra nausitu zaiola giputzari 400 ikusleren aitzinean bakarrik eta 19-9ko abantaila ukan ondoan: 15 tan-to lerroan eginez joan da bere beso haundiarekin Asier 4etarik 19ra, xapelketari berotasun bat emanez.

GernikanUrrutikoetxea ..................... 22Aritz Lasa ........................... 18

Saralegi - Apraiz ................ 22Berasaluze VIII - Begino.... 17

MiarritzenCabrerizo - Larriñaga ........ 22Engay - Zezilio ................... 18

Berasaluze IX ..................... 22Lemouneau ........................ 13Bai, galdu du beraz Miarritzen iparraldeko pilotariak, zortzi sake utziz ere Berasaluzerenak ekarri gabe.

DebanTitin - Laskurain ................. 22Berasaluze VIII - Pascual15

Olazabal - Galarza VI ......... 22Apezetxea - Arruti .............. 18

Bego

irisarrin giro gaitza

Sasoineko azken partida jokatu du eskubaloilari talde nagusiak Airoski gelan joanden ibiakoitzean, La Roche Sur Yon multxoko lehenaren kontra, 500 bat ikusleren aitzinean. Azken partida jokatzen zuen hor Frantxua Jaureguy kapitainak, azkena ere Arthur Samy treba-tzaileak. Eta partida ederra egin dute irisartarrek, bi kintze xoilez baizik ez galduz, 35-37. Eskuzarta luzeak

izan dira ondotik, batzu ta bertzeentzat. Eta giro gaitza, 170 lagunen artean egin den afarian.Bestalde, gazteen lau talde baziren lehian, departamenduko fina-lerdien kondu, eta lauek irabazi: 18 urtez peko mutikoek 26-19 Les-carren kontra (finalean Buros-en kontra ariko dira), 15 urtez peko mutikoek 35-26 Urruñarren kontra (finalean Olorue ukanen dute bisean-bis), 15 urtez peko neskek Pau Nousty (17-16) eta Bokale (22-8) jo dituzte, 11 urtez peko neskek Bordes-ekoen kontra 12-9 (finalean Sara hartuko dute).

eskubaloia

edurne Pasabanek ametsa bete

Aspaldiskoan zabilan Edurne Pasaban 36 urteko goimendizale tolasarra, munduko 14 zortzimilaz goragoko mendiak igo na-hian, lehen emaztea nahi zuela ere izan balentria horren egile. Astelehenean igo du 14. mendia, Shishapangma (8.027 m), beste hiru mendizalerekin. Orotara 22garrena da balentria hor-tan, beste bi euskaldunek ere marka bera beterik, Juanito Oihar-zabalek (1999) eta Alberto Iñurrategik (2002).Haatik, norgehiagoka hortan, Oh Eun-Sun 44 urteko korear emaztea aitzindu zaio, ofizialki bederen, hunek apiril ondarrean igorik Annapurna, bere 14garrena. Haatik, duda handiak badira hea kasko guzietara zinez igan den, hala nola Kanchenjunga kaskora (8.586 m). Igaite hori ez du oraindik frogatua eta hare-kin ziren sherpa batzuek ixilka aitortu dute ez zirela arras kas-koraino heldu. Menturaz, geroak agertzera emanen du nun den egia eta gisa hortan zoin den funski 14 kasko horiek igo dituen lehen emaztea. Dena den, Edurne Pasabanen balentria gerta-tzen da euskal espedizio batek lehen aldikotz Everest kaskoa garaitu zuen 30. urtemuga kari, hau joanden ostiralean ospatua, oroituz Martin Zabaleta hernaniarra izan zela lehen euskalduna kasko hartara heldu zena.

15

Page 16: Herria 3057

Estatu Batuetako berriez min-tzatuko gira osorik gaurkoan. Maiatza izan ohi da Estatu Ba-tuetan ‘udako piknikak’ hasten diren hilabetea. HERRIA hunen beste bazter batean Fresnoko euskaldun piknikaren berri ema-ten dugu eta, izan ere, Fresnoko hori da --aurten maiatzaren ba-tean-- piknik guzietan lehena. Joanden igandean, maiatzaren 16an, Kaliforniako Los Baño-sekoa izan zen eta maiatzaren 30ean jinen da Bakersfield-ekoa. Ekainean, Kaliforniako Ventura County (5ean), San Frantzisko-ko Klubarena (6an), Nevadako Winnemucca-koa (12-13an) eta 27an Idahoko Homedalekoa eta Utah-ko Salt Lake Citykoa iza-nen dira. Horiekin batera, ekain hun-tan bada beste ekimen aipagarri bat, NABOk eta aurten Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeak el-garrekin antolatu dutena: hau-rren udalekua, Udaleku. 80 haur 10-15 urte artekoak izanen dira

partzuer, Kalifornia, Nevada, Idaho, Wyoming, Utah eta Ore-gon-dik jinak. Ekainaren 20tik uztailaren 2ra euskara, txistua, dantzak, kultura, musa, pilota, gastronomia eta beste zenbait gauza ikasiko dituzte. Euskal artzainak ibili ziren mendietan ibiliko dira, gau bat ere emanen dute mendian, arrantxu bizitza ezagutuko dute, baita ere Eus-kal Artzainaren Monumentua, Nevadako Unibertsitateko CBS

edo Center for Basque Studies... eta astia uka-nen dute igeri egite-ko, jolasteko, kirolak egiteko eta arras ontsa pasatzeko doaike. Re-noko Zazpiak Bat Eus-kal Etxeko presidenta, Kate Camino, izanen da Udalekuko koor-dinatzaile, NABOko Valerie Arrechearekin batera.

Uztailean, Elkoko pikni-ka (3an), South Kalifor-niakoa (Chinon, 4ean),

Idahoko Gooding-ekoa (18an) eta Renokoa (24-25ean) izanen dira hitzorduak, uztailaren 28tik agorrilaren 1era Boisen Jaialdi eta NABO Biltzar Nagusia heldu arte. Boiseko Jaialdi izanen da aurten hitzordurik behinena el-garretaratze eta pikniketan. Jakina da bortz urtetarik behin egiten den euskaldun besta dela Boiseko Jaialdi delako hau, eta alimaleko euskaldun hitzor-

dua bilakatu da ondarreko ur-teetan. Xantza baduzu, irakurle, hartu hegazkina eta jin zite, es-perientzia berezi eta ahantze-zina baita. Boisekoa eta gero, agorrilaren 7an Washington-go Seattle eta Idahoko Mountain Home; 14an Nevadako Gardnervillekoa eta Battle Mountainekoa; 15ean, Wyoming-eko Buffalokoa eta Rock Springs-ekoa; 21ean Co-loradokoa; eta 28-29an San Frantziskoko BCC Euskal Etxe-koa. Buruilean, 5ean Chinokoa eta aurten elgarrekin Nazioar-teko Mus Txapelketa; 12an Ma-rin-Sonomakoa; eta 25ean San Frantziskoko Euskal Klubaren 50. Urteurren Gala. Urriaren 9an, Kaliforniako Rocklin-ekoa eta, aurten, Euskal Kantari Egu-na (Erramun Martikorenarekin). Guziaren bururatzeko Las Ve-gaseko euskal piknika urriaren 24an. Hara !

inbido

Estatu Batuetako uda huntako euskaldun hitzorduak euskal diasPora

Joxeba Etxarri

Joanden asteko ildo beretik, segitzen dugu Mikel Epalza apezak Donibane Lohizuneko elizan apirilaren 11-n egin zuen prediku ederrarekin, Jose An-tonio Agirre lehendakari ohia omentzen zuela, duela 50 urte zendua. Ariko gira gehienik ai-patuz egia erran, ez badugu ere osoki sartzen, laburbiltzen bakarrik, Agirre zenak Madri-len egin zuen hitzaldi mires-garria, deputatuen aitzinean, 1936-eko urriaren lehenean… Holaxe segitu du beraz Mi-kel Epalza-k: “Egun, denek gogoan dugu Jose Antonio Agirre, bederatzi haurride zauzkan familia bateko pre-mua, Bilboko Atletic taldean arizan zena futbol edo zango-baloian - haren hiru anaia ari-zan ziren bestalde Donibane Lohizuneko Arin taldean eta elkarte hortako kantariek parte hartzen dute preseski ome-naldi huntan - Jose Antonio kirolaria beraz bainan beste sail askotan biziki ezagutua eta preziatua, ofizioz abokata, girix-tino suharra, Bizkaiko girixtino gazteen burulehena, Getxoko auzapeza, Euskal-Herriko au-zapez elkargoaren buruzagia, alderdi Jeltzalearen konduko deputatua eta oroz gainetik bix-tan da euskal gobernuko lehen lehendakaria… Deputatu gazte zelarik, 32 urtetan, 1936-eko u rriaren lehenean, Jose Anto-nio Agirre-k Madrilen egin zuen

hitzaldi bat guziz aipagarria eta eraginkorra, Espainiako errepublikak onar zezan euskal au-tonomia eta hori doi-doia hiru hilabete Fr a n c o - r e n jazarkundea hasi-eta, aski egoera lar-ria zelarik or-dukotz mugaz haindi hortan. Ezkertiar de-putatuen ait-zinean, Agirre mintzatu zen Jon-doni Pauloren moldean nola-zpait, osoki girixtino agertuz, Kristo aipatuz holako biltzar ba-tean nehork ordu arte aipatua etzuen bezala... Huna zer zion besteak beste:

Beti xumeen alde…« Jaun deputatuak, errepublikak bideak ideki daizkiote populuek dituzten aldarrikapen premia­tsueri, gurearen gisa nazio bat diren populueri, askatasun gose daudeneri. Egun munta handiko urratsa eginen duzue, onartuz Euskal­Herriarentzat autonomia estatutoa... Girixtino girelakotz, nahi diogu ihardoki faxizmoari. Girixtino printzipio bera berme, baditake zuekin ere ez giren beti ados izanen, gure katoliko

i z a i ­teak manatzen duguna al­

darrikatuz argi eta garbi. Bainan orai zuekin gaude eta bi arra­zoinen gatik… Lehenik, Kristok ez baitauku erakatsi indarkeriaz eta berdin zartagailuekin behar ditugula gure xedeak onar­arazi eta jendeen bihotzak bildu, bai­nan amodioz. Eta bestalde be­raz, zuen mugimenduak, jende xehearen aldekoa denak, ez baigitu izi tzen, sendi baitugu badela hor justizia gehiagoren arrangura handi bat… Guk ere, gure girixtino gogoarekin, diogu sozial maileko aitzinamenduen alde girela… Kristo lur huntarat jin zena puxanten laguntzeko ala xumeen sokorritzeko? Guk, puxanta eta xumearen artean, xumea daukagu gurea. Popu­luarekin gaude, guhaur populu­

tik ateratzen baigira. Populuan sortuak, populuaren alde bo­rrokatzen dugu. Eliza aberatsa eta Eliza pobrearen artean, Eliza pobrea nahiago dugu, ikusten dugu gisa hortan hobeki axola­tzen girela girixtinotasunaz, as­katasunaz eta anaikortasunaz.” Mikel Epalza-k azpimarratu du hitzaldi hori luzaz eta kar-tsuki txalotua izan zela. Handik sei egunen buruko, Agirre-k gobernuburu bezala zin egin zuela Gernikako arbolaren ai-tzinean.Gero, Mikel Epalza-k aipatu ditu gerla denborako eta

gerla ondoko urte ilunak. Nola Agirre-k bere artzain lana xin-txoki eta leialki segitu zuen halere 24 urtez Parisen eta hor gaindi, sekulan lotsatu gabe, ez ardietsi haatik igurikatzen zi-tuen laguntzak, eta bereziki ez ardietsi Batikanoarena. Aipatu ere Franco-ren aldekoek hil-arazi apezak, Aitzol eta hunen lagunak. Bururatzeko, eta beti Agirre gogoan, dei suhar bat zabaldu euskaldungoaren alde eta girixtino fedearen alde, segi dezagun Jose Antonio Agirre-k erakutsi bidetik, eta izan giten haren gisa bakearen mezulari bai eta zuzentasun eragile. Dei bat españolez ere kar berarekin berritu duena. Gaurko egunean, sekulan baino beharrezkoagoa kausi ditakeen deia… Muslaria

Jose Antonio Agirre gogoanII- Hitzaldi bat gaitza, ezin ahantzia

Kate Camino izanen da ekain huntan 2010eko Udalekuko zuzendaria. Arg. EuskalKultura.com

Donibane Lohizunen ere, kartsuki omendua izan da Jose

Antonio Agirre

16