herria 3059

16
2010eko Ekainaren 3-koa - 3 Juin 2010 - 1,15 E - N° 3059- ISSN 0767-7643 Ainitz dezake eskuak, aise gehiago buruak. (Bizenta Mogel) Mongolian, abere hazleen nekezia handiak Joan den astean Maroko herrialdera airatu balinbagira hemengo lagun multxo batek han gaindi eginiko bidaia baten aitzakian, aste hontan Mongoliari gira interesatzen. Zer kariz ote ? Joan den azaroaz geroz, Mongolian gaindi badabil Jean Christophe Natorp baigorriar marexala. Urte batentzat joana da harat Mugagabeko Agronomo eta Marexalen elkartearekin, hango marexal eta abere hazle ibilkarieri laguntza ekartzeko xedez. “Dzud” izigarria Errusia eta Txinaren artean kokatzen da Mongolia, eremua 1,5 milioi km2-koa du, hiru aldiz Frantzia- rena. Mendi guneak dira gehienak, %80a 1000 metroz gorakoa. 2,8 milioi biztanleeta- rik herena abere hazle ibilkariz osatzen da ; zaldi, ardi, ahuntz, behi, yak eta kamelu hazkuntzak nagusiki, 30 milioi buru nun- baitan. Bainan hara, “dzud” fenomeno izi- garria jasan behar dute zenbait urte hautan : uda idorra (+ 40°) euri xortarik gabe eta negua bi- ziki hotza (- 50°), eremu osoak elurrez eta hormaz estalirik. On- dorioz, kabalek ez dute aski ba- zkarik eta urik, ez eta ere hotz handiaren kontra beiratzeko aha- lik, gisa hortan kabalalde osoak direla hiltzen, uliak bezala erort- zen. Negu hontan, martxo erdit- surako 3,5 milioi abere baziren hilak eta gelditzen diren askok larrua baizik ez ! Mongoliako 21 probintzietatik gehienak “han- dizki kaltetu” bezala ekarri ditu mongoliar gobernuak. Dzud fe- nomeno hori ez da oraikoa. Ja- danik 1999-2002 urteetan izigar- ria izan zen, abere hazle ainitzek beren ofizioa utzi behar izan zu- tela, eta hiri handietara jo, aurkitu ez duten lan baten menturan... Abere hazkuntza joa izaiteaz gain, ibilkaritasuna edo noma- dismoaren aspaldiko ohidura da bete betean joa. Euskal Herritik elkartasuna noiz ? Nazioarteko elkartasunik gabe, mongoliar hazleek ezin dute iraun. Errusiak eta Txinak lagun- tza preziagarria ekarri diote : 35 bagoi, treinbidez, eta 3 hegazkin, hazkurriz beteak. Laguntza es- kasa hala ere. Mugagabeko Agrono- moen eta Marexalen elkarteak Mongolian bideratzen ditu garapen eta laguntza proiektuak 2000 urteaz geroz. Ka- balen osagarria azkar- tzeaz gain, marexalen presentzia ere indartu nahi du elkarteak, Jean Christophe Natorp bai- gorriar marexalak han- dik idatzi daukunaz. Zeren komunismoa erori ondoan, zerbitzu guziak bezala, marexa- lena ere desagertu da. Bertzalde, “gure filo- sofia da laborari ttipien laguntzea, mikro-proiektu batzu- ren bidez” dio ere baigorriarrak, laborariek autonomia doi bat ukan dezaten. “Joan den astean, kooperatifa bat sortarazi dugu, yak-en ileak esportatzeko, gisa hortan laborariek etekin handia- go bat dutela ateratzen”. Hazleen federakuntza baten baitan ere ari dira laborariak antolatzen, beren egoera hobetzeko eta eskubi- deak zaintzeko. Hortan guzian ari da lanean baigorriarra, Eus- kal Herri hontarik ere elkartasun mugimendu baten esperantzan, gaur egun zoritxarrez ez dagona. Alta, zubi batzu eraiki laitezke... Laborari familia nomada bat Mongoliako behiak, bizkarra estalia hotz handiaren gatik

Upload: 8probintziak

Post on 08-Apr-2016

294 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Herria 3059

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3059

2010eko Ekainaren 3-koa - 3 Juin 2010 - 1,15 E - N° 3059- ISSN 0767-7643

Ainitz dezake eskuak, aise gehiago buruak.(Bizenta Mogel)

Mongolian, abere hazleen nekezia handiak

Joan den astean Maroko herrialdera airatu balinbagira hemengo lagun multxo batek han gaindi eginiko bidaia baten aitzakian, aste hontan Mongoliari gira interesatzen. Zer kariz ote ? Joan den azaroaz geroz, Mongolian gaindi badabil Jean Christophe Natorp baigorriar marexala. Urte batentzat joana da harat Mugagabeko Agronomo eta Marexalen elkartearekin, hango marexal eta abere hazle ibilkarieri laguntza ekartzeko xedez.

“Dzud” izigarria

Errusia eta Txinaren artean kokatzen da Mongolia, eremua 1,5 milioi km2-koa du, hiru aldiz Frantzia-rena. Mendi guneak dira gehienak, %80a 1000 metroz gorakoa. 2,8 milioi biztanleeta-rik herena abere hazle ibilkariz osatzen da ; zaldi, ardi, ahuntz, behi, yak eta kamelu hazkuntzak nagusiki, 30 milioi buru nun-baitan. Bainan hara, “dzud” fenomeno izi-garria jasan behar dute zenbait urte hautan : uda idorra (+ 40°) euri xortarik gabe eta negua bi-ziki hotza (- 50°), eremu osoak elurrez eta hormaz estalirik. On-dorioz, kabalek ez dute aski ba-zkarik eta urik, ez eta ere hotz handiaren kontra beiratzeko aha-lik, gisa hortan kabalalde osoak direla hiltzen, uliak bezala erort-zen. Negu hontan, martxo erdit-surako 3,5 milioi abere baziren hilak eta gelditzen diren askok larrua baizik ez ! Mongoliako 21 probintzietatik gehienak “han-dizki kaltetu” bezala ekarri ditu mongoliar gobernuak. Dzud fe-nomeno hori ez da oraikoa. Ja-danik 1999-2002 urteetan izigar-

ria izan zen, abere hazle ainitzek beren ofizioa utzi behar izan zu-tela, eta hiri handietara jo, aurkitu ez duten lan baten menturan... Abere hazkuntza joa izaiteaz gain, ibilkaritasuna edo noma-dismoaren aspaldiko ohidura da bete betean joa.

Euskal Herritik elkartasuna noiz ?Nazioarteko elkartasunik gabe, mongoliar hazleek ezin dute iraun. Errusiak eta Txinak lagun-tza preziagarria ekarri diote : 35 bagoi, treinbidez, eta 3 hegazkin, hazkurriz beteak. Laguntza es-kasa hala ere.

Mugagabeko Agrono-moen eta Marexalen elkarteak Mongolian bideratzen ditu garapen eta laguntza proiektuak 2000 urteaz geroz. Ka-balen osagarria azkar-tzeaz gain, marexalen presentzia ere indartu nahi du elkarteak, Jean Christophe Natorp bai-gorriar marexalak han-dik idatzi daukunaz. Zeren komunismoa erori ondoan, zerbitzu guziak bezala, marexa-lena ere desagertu da. Ber tzalde, “gure filo-sofia da laborari ttipien

laguntzea, mikro-proiektu batzu-ren bidez” dio ere baigorriarrak, laborariek autonomia doi bat ukan dezaten. “Joan den astean, kooperatifa bat sortarazi dugu, yak-en ileak esporta tzeko, gisa hortan laborariek etekin handia-go bat dutela ateratzen”. Hazleen federakuntza baten baitan ere ari dira laborariak antolatzen, beren egoera hobetzeko eta eskubi-deak zaintzeko. Hortan guzian ari da lanean baigorriarra, Eus-kal Herri hontarik ere elkartasun mugimendu baten esperantzan, gaur egun zoritxarrez ez dagona. Alta, zubi batzu eraiki laitezke...

Laborari familianomada bat

Mongoliako behiak, bizkarra estalia hotz handiaren gatik

Page 2: Herria 3059

Gure Hitza

GanbaraNork asmatuko zuen frantses Lege Nagusiaren bigarren artikuluari esker zuritua izanen zela Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG), frantsesa hizkuntza ofiziala izanez, euskarazko izena, idatzia zen bezala, behar zela onartu.Euskarak baditu hitz asko « chambre » frantses hitzaren adiarazteko. Hala nola: « chambre des députés », Lege Biltzarra, « chambre des métiers », Ofizialdegia, « chambre de commerce » merkataritzategia, « chambre d’agriculture », laborantza gela.Bego, beraz, ganbara hitza, Euskal Herriko Laborantza Ganbara-rentzat.

Mundu zabalean

IbaiuntzitikBaiona Santespietako zubitik doana ohartua daiteke Aturri gainean bada-gola, Santespieta aldean, ibaiuntzi bat kaiari zaldain batez lotua, Djebelle ibaiun-tzia. Artetik erran dezagun aspaldidanik Santespieta dutela erraiten hango auzo-tar euskaldunek eta ez Santizpiritu, gaur gero-eta gehiago entzuten den bezala, bereziki irratietan...

Maghreben gaindi ibiliak direnek bada-kite Djebel hitzak mendi erran nahi duela. Djebelle ibaiuntziaren jabeentzat, mendi ederrenaren pare laiteke beren ontasuna, dama miresgarri bat. Istorio berezia da Djebelle horrena. Glasgow-ko portuan zagon, herdoildua, itsustua, duela ehun urte baino gehiago hango ibaietan barna puska karreun arizanik. Jabe dirudun be-rrieri halere gustatu, eta erosi ondoan lau urtez osoki berritu zuten, panpindu, eta Santespietako kaiari finkatu hotel-jatetxe gisa.

Ibaiuntziaren bisitatzeko parada ukana baitugu, erran dezagun berehala ame-tsetako egoitza dela, bereziki dauzkan luxuzko bi ganbera exotikoekin, “Riad” (arabiarrez baratze) eta “Ugarteetakoa”, Maghrebeko eta ugartetako oroitzapenez beteak. Nola ez egin amets barne horie-tan ? Damurik moltsa arinegia dugula ! Nahiz kaiola barneko xori gintaizkeen barne hartan, ibaiuntzia estekan izanki, hegalak mozturik, Aturri ibaian gaindi ezin ibilia...

Duela guti, laster Baionan lehen aldikotz beharrak diren itsas topaketen berri e mana izan da prentsari Djebelle ibaiun-tzitik. Toki asurtia, segur, topaketa horien iragartzeko ! Itsasoa da goraipatua iza-nen bi egunez, gutartean ukanen ditugula bertzeak bertze idazle eta mariñel ezagun batzu, Isabelle Autissier, Bernard Girau-deau, Yann Queffelec, Titouan Lamazou... Eta, Edmond Foy kaian, La Belle Poule goeleta, 1932an eraikitako belauntzi fa-matua, askok atseginez bisitatuko duke-tena. Ibaiuntzi eta belauntzi, ametsuntzi...

Peio Jorajuria

Gehexan Pontto

• Harrigarria da, kasik ezin sinetsia, Me-diterraneo itsasoan astelehen goizean gertatu den hori. Sei itsas-untzi baziren Xi-pretik abiatuak, bost ehun bat lagunekin, jateko asko eta muntadura frango behar zutela ereman Gazako lur xirrixtaraino, hango jendearen sokorri. Israelgo armada

itsuski oldartu zaiote oraino nazioarteko uretan zirelarik. Untzi batean ziren zonbait gizonek nahi ukan dute nolazpait ihardoki. Gataska gogorra izan da, untziko bede-ratzi lagun hil dituzte israeldar soldadoek. Untziak bortxatuak izan dira segi tzerat Israelgo portu batetaraino. Han, untzie-tako jende guziak atxilotuak izan dira, gertakari latz horrek bazter guziak harritu ditu. Eskualde guzietarik zernahi protesta izan da. Bai eta manifestaldia asko, batzu frango bortitzak. ONU delakoaren segur-tasun batzarra berehala bildu da. Salatu du israeltiarren joka-moldea, argitasunak galdegin Israelgo gobernuari eta galdetu arrastatu jende guziak libratuak izan diten.• Israelgo bi hegazkinen kontra tiroka hasi da ere bestalde Libango armada auzoko bi aireko horiek heien lurralderat sarturik zabiltzalarik ikerketa-zaintza zer-baitetan. Beyrutek berak ere ez ditu arras ukatu holako ausartziak, eta ONU elkar-teak salatu ditu urrats horiek, beti elgarren arteko mesfidantzak dira toki hoietan alha.• Bankok-Thailandian otoitzak ideki di-tuzte, bakearen aldekoak, « atorra go-rrien » kontra egin zen asaltoaren ondotik zortzi egun pasatu orduko, hau armadak egin baitzuen. Horiek oro budista fraileek hasi bazituzten ere, ukan dute arrakasta haundia bestalde, zeren heieri juntatu bai-tira kartsutasun berean beste frango, ha-la-nola musulmano, giristino, hindu, sikh eta guziak, oro bat otoitz beretan goiz berean hasirik, eta, gehiago dena, Banko-keko gobernua, Sukhumband bera buru.• Afghanistanen berriz huna bere bake urratsetan ez duela etsitzen CICR mu-gimenduak, Kurutze Gorriaren izenean. Hots, hor dira gerlako kalteak ukanak di-tuzten dohakabeeri lehen sokorri baitez-

padakoenak emaiten gerla ondorioak pai-ratzen dituzten gudarieri. Badituzte hola 70 lagun sokorrituak eta aski gisetara la-gunduak ere joan den apiril hortan, batere nor eta zer diren gaixo hek galdatu gabe, zeren baitira haietan talibanak eta guziak.• Nuklear-buru hilkorren gutitzea da be-

tiko martxa, orai herri eta nazio gehienetan. Horra nola Inglater-rako Erreinu osatuak erabaki duen 225tara gutituko dituela bere « buru » mehatxut-zaileak, orain arte ez baitzuen sala tzen ho-lakorik bazutela ere hauek eta besteek. E tsenplua segituz, Pa-risek ere aitortu du 300 « buru » baino gutiago-tara jautsia dela bera. Eta noizko ote elgarri osoki amor emanen den egiazko bake-anaitasun hura?

• Jamaika Ameriketako Antilletan da bi miliuneko bat biztanlerekin, eta ingles gobernuarekin ditu bere egiteko ofizialak. Haatik ez dira denak osoki ofizialak han ere drogako trafikuz kotsatua eta pozoin-datua ere baita herria. Azken trafiku hunen buru ezagutua eta lanjerosa ere, Christo-pher Coke dute, 42 urte, bere kanabis, ar-maki, eta diruketekin ere, miliun dola rren pean dena bere kondenamenduetan. Hango mehatxu eta polizien artean, ez da batere errex bizitzea ere, jazarketa, krima eta guzien irriskuan.• Bi Koreak, iparrekoa eta hegokoa, gaizkienean jarriak dira bat bestearekin. Lehengo « gerla hotz » harek bere aldia eginez geroz izan dituzte hamar urte el-garrren hurbiltze iparrak eta hegoak, baina orai hegoko Seoulek akusamendu minkorrak eginez geroz iparrari, ez dute deus onik, alta Errusiak eta Xinak ararte-kotasun zerbait entseaturik ere.• Ethiopian bozak zituzten aitzineko igandean eta irabazle iraultza eta demo-krata taldea beraz; Meles Zenawi lehen ministroa delarik irabazi duena. Europear kontseiluaren arabera desoreka eta na-hasmahas aire bat erakutsi badute ere bo-zen ondorioek, halere, Catherine Ashton Europako kanpoko zeren ministro ande-rearen arabera, bakearen aldeko mentu-rak ere ba omen dira.• Amerikaren Mexiko golko aldean BP konpainiak sortaratziak dituen petrolioko gaindidura horrekin kezka haundienek diraute. Itsaspean 1.600 metra barnatan zaie lohi beltzaren zapartadura baten ondotik sorgia hori nausitua joanden api-rilaren 20az geroztik. Entsegu guziak de-baldekoak izan dituzte orain arte, horren geldiarazteko. Makurrak izigarriak dira: lehen zapartaduran izan ziren 11 hilak eta orai Luisianeko lur idorrerat helduak diren plaietako zikindurak, pozoindurak, ixuriak dire 80.000 tona petrolioki eta beti segi-tzen, BP konpainia da horretaz akusatua, bai-eta ere lan horietako baimenak eman zituen Barak Obamaren administrazioa. • Indian gertatu treinaren derraillatzea edo bere burdinbidetik desbideratzea izi-garria izan da, ixtripu hortan hil eta zauritu diren jendeketekin. 200 hilez goiti badi-tuzte ospitaleratuak, eta 156 hil badira. Terrorista maoisten jokoa izan dela hori frogatua izan behar da.

Gazarat zoan untzietarik batto, israeltiarren erasoa hasteko keinkan...

2

Page 3: Herria 3059

Han eta HeMen

Manifestaldi jendetsua ira-gan da joan den ortzegunean Baionan, 5000ko bat lagun, antolatzaileek erran dutenaz. Manifestaldiko lerroetan, sin-dikatu guzietako ordezkariak ikusi dira. Ofizio desberdine-tako jendeak ere, treinbide, posta, ikastetxe, eritetxe, te-lefonia, EDF, zerbitzu publiko, enpresa pribatu eta beste. Er-retretadunak ere, elkartasunez. Bizi mugimendukoak ere hor. Denek goraki salatzen zutela gobernuaren xedea, erretreta adina luzatzearena. Enplegua eta erosteko ahalmena zain-duak izan diten eskatu dute bide beretik. Erretretaren er-reforma zuzengabea dela-eta, kolektibo bat sortu da Euskal

Herrian, sindikalista, hautetsi eta langilez osatua. “Beste ate-rabide bat posible da” dio talde horrek eta informazio bilkurak antolatuko ditu, ekainaren 7an Donibane Garazin (19:00 Cité administrative), 8an Bokalen (18:00 herriko jantegia) eta Baionan (19:00 Atalante), 9an Angelun (20:00 Herriko Etxeko besta gela), 10ean Hazpar-nen (18:30 Xuriatea), 15ean Donibane Lohizunen (20:00 Erreboteko sala) eta Baionan (20:00 Lan boltsa), 16an Uz-taritzen (18:00 Lapurdi gela), 17an Hendaian (20:00 Auto-portuko sala), 24ean Mia rritzen (18:00 Club house B.O.).

5000 manifestari Baionanerretreta adina luzatzearen kontra

LAB sindikataren banderolaren gibeletik, 250 bat lagun

trenbide berriagobernua bere hartan egonki

Errobi, Hego Lapurdi eta Aturri/Errobi herri elkargoetako hau-tetsiekin zen ere Philippe Rey departamenduko prefeta, be-rrikitan garraio ministerioan egin den bilkuran. Garraio ministeri-oko eta ingurumeneko zuzen-dari teknikoek errezibitu dituz-te ; doziera ongi menperatzen zutela erakutsiz, lehentasun osoa emanez trenbide berri-ari mintzatu dira ; gaur egungo trenbidearen garapen ahalmena iker dezan gobernuak galdatu dute hautetsi lapurtarrek. Gehitu dute hiru lantalde sortuak dituz-tela trenbide berriaren proiektua kontrakatzeko, besteak beste Lepage abokatu kabinetearen laguntza eskuraturik, memento horretan zuzendarien kopetak zimurtzen ikusi dituzte. Bilkura hastean bezala bururatzean ba-koitza bere hartan egon da.

Trenbide xaharraren obren bisitaldiaBi autobustara ordezkari ibili dira Baionatik Kanboraino tren linearen berritze obren bisi-tatzen aitzin hortan ; RFF-eko Estatuko presidentea espresuki etorria zen bisitaldi horretara, erakusteko ozenki erakunde

horrek trenbide berrieri bezain beste interes ekartzen diela za-harrren berritzeari. Hitz plantta-kotan erran du aspaldi egin be-harko zirela berritze lan horiek, eta naturala balitz bezala, ge-hitu du Estatuak, Akitaniak eta departamenduak elkarri esku eman diotela Baiona/Kanbo trenbidearen zahar berritzeko ; alabaina xantier hori sartzen da RFFaren lehen eginbidetan, eta beste inoren laguntzarik gabe egin beharko zuen aspaldi ; eginbide berari helduz RFFak behar luke segitu Kanbotik Ga-raziraino trenbidea berritzen, eta Baionatik Garaziraino linea guzia elektrifikatzen ; ordea mementuko RFFak igurikatzen du hein bereko laguntza beste hiruen gandik obren se gitzeko, eta deus segurtamenik ez da ezagun, ez Kanbo/Garazi partea berrituko denik, ez eta ere linea elektrifikatuko denik. Gero xeago RFFak pausatu du Baiona trebeskatzen duen burdin zubi zaharkituaren erreleboa hartuko duen zubi berriko lehen harria.

Mailis Errotabehere uztariztar andere gaztea gidari eta publiko eder baten aitzinean jokatu da

beraz juanden larunbatean he-mengo 14-18 urte artekoen fina-la Baionako Kalostrapen. Eguna hain segur holakoa edo pasatu berria den ilargi betearen ondo-rioz trenpu onean ziren gehie-nak eta bertsu saio gustagarri baten entzuteko suertea ukan dute entzuleek. Beraz honela sailkatu ditu epaima-haiak: xapeldun Mattin Lucu 238,5p; xapeldun orde Maiana Irigoien 221,5p 3) Txomin Elo-segi 215,5p 4) Ximun Cazaubon 211,5p 5) Maddi Ane Txoperena 205,5p 6) Ortzi Murua 184p. Bertsu onena-ren saria eskuratu du Txomin Elosegik. Xa-pelketa hunen ondo-rioz huna nork ordez-katuko duen iparralde

hau ekainaren 19an Agurainen Euskadi osoko finalean: Maiana Irigoien eta Txomin Elosegi (La-

purdi), Mattin Lucu eta Bixente Hirigaray (Benafarroa) eta Gillen Negueloua (Xuberoa). Peko mailean (14 urtez petik) nor izanen den ortzegun huntan Bertsulari Ttikiko finaletik landa jakinen da. Hau Hazparneko Mendealan dugu 10ak eta erdi-tan. B.S.

bertsularitzaMattin Lucu xapeldun

Mattin Lucu azken agurra kantatzen

Ordezkorik ez irakaskuntzanJoan den astean, sare pribatuko 120 erakasle bildu dira Ikuska-ritza Akademikoaren aitzinean, Baionan, protesta gisa, bainan ne-hork ez ditu errezebitu. Alta, beren kezka larria da. Ordezko pos-tuak, eri edo ama oporretan den erakaslea ordaintzeko, ez dira diruztatuak. Hezkunde Nazionalak ez omen du gehiago sosik ! Ondorioz, erakasleek ez dute eri gertatu behar, ez-eta ama opo-rretara joan behar, beren ikasgeletan ez badute trabarik nahi. Hala gertatzen denean, aholkatua zaie langabezian edo erretretan den norbaiten atxemaitea, urririk ariko dena !!! Eta ordezko postueta-rako berexiak ziren erakasleak langabezian gertatuko dira ekaina-ren 14etik harat.

Txapelduna eta 5 finalistak

3

Page 4: Herria 3059

HeGOaldeanEzker abertzalea: indar subiranisten biltzearen aldeHelduden urteko maiatzean egi-nen diren hauteskundeak pres-tatzen ari ditu ezker abertzaleak. Herriko etxe eta probintzietako hauteskundeetan, Euskal He-rriak merezi duen hautu guzien izaitea espero du ezker abertza-leak, bere kidei ere zor diolako. Bozka hoietan izaitea espero du eta ahalak egiten ari ditu hor-tarako baldintzen betetzeko. Traba nagusia den alderdien legearen kontra diren erakunde guzieri laguntza eskatuko die. EAk eta ezker abertzaleak mugi-mendu subiranista osatuko dute eta uda baino lehen proiektua-ren berri eman behar lukete.Indar subiranisten batasuna gibela ezina dela azpimarratu dute, bai EAk bai ezker abertza-leak, beharrezkoa baita alterna-tiba berri baten sortzeko, bide politikoak bakarrik defendiatuko luzkeenak.

PPk uste du ETAk su-etena iragarriko duela laster Antonio Basagoiti PPko presi-dentak dionaz, ETAk « datozen astetan » su-etena iragarriko du 2011ko maiatzeko herriko etxe eta lurraldetako hauteskun-deetan ezker abertzaleak parte hartzeko helburuarekin. PPko buruzagiaren arabera, erakunde armatuak uztailean eman de-zake ekimenaren berri, eta ezker abertzaleak, « gezurrezko » su-eten horren bidez, abertzaleen arteko lankidetza lortuz, bozke-tan parte har lezake. EAri, ezker abertzalea ez dezan lagundu eskatu dio Basagoitik, bestela «arazoak» izan ditzakeelako Justiziarekin. Espainiako Go-bernuari eta Justiziari « ETAren kontra eta terrorista gehiago-ren arrastatzeko lanetan » segi dezaten eskatu die, ETAko ne-hor ez dadin hauteskundetan aurkeztu ez erakundetan sartu. Alfredo Perez Rubalcaba Espai-niako Gobernuko Barne minis-troak adierazi du deus ez da-kiela ETAren ustezko su-etenaz.

Europako laborantza politikaren erreforma eskatu du EHNEkEuskal Herriko Nekazarien El-kartasuna sindikatak argitaratu txostenean galdatzen du Eu-ropako laborantza eta janarien politikaren aldaketa, alderdi po-litiko, diputazio eta gobernuei aurkeztuko diena. EHNEren arabera, Europak bideratu po-litika ez da laborantzak bizi di-tuen gorabeherei buru egiteko gai. Laborantza sozial eta iraun-korraren alde agertzen da sin-

dikata. Supermerkatu haundien nagusitasuna gelditu behar dela dio eta gazteei, lurra lantzeko errextasunak eman behar zaiz-kiela. Landare transgenikoen debekatzea ere galdatzen du txostenak.

Gipuzkoako eta Lapurdiko osasun zentroen arteko lankidetzaOsakidetzak eta Côte Basque Baionako ospitaleko ardu-radunek sinatu hitzarmenaren helburua da Lapurdiko eta Gi-puzkoako larrialdi zerbitzuen elkarlana bideratzea, besteak beste, larrialdi deiak direnean, ospitaleratzetan edo eriak he-rrialde batetik bestera garraiatu behar direnean bi lurraldeen ar-

teko mugak sortzen dituen tra-bak gaindituz. 2000 urtean hasi ziren bilkuren ondorioa izan da hitzarmena eta ondoko egune-tan bi lurraldeetako osasun zer-bitzuen elkarlanak emendatuz joan behar luke.

Zapateroren gobernuaren neurriak zorraren gutitzekoEspainiako Kongresuan boz ba-ten gehiengoarekin bozkatuak izan dira defizit publikoaren gu-titzeko, Zapateroren gobernuak erabaki neurriak. Defizit pu-blikoaren 15 miloi euroz gutitzea proposatzen du gobernuak. On-dorioz, funtzionarioen soldatak %5az murriztuko dituzte ekaine-tik aitzina, pentsioak ez dituzte emendatuko helduden urtean, haur sortu berrien aldeko la-guntzarik ez da izanen. Inbertsio publikoak ere murriztuak izanen dira, 6.045 milioi euro gutiago aurten...Neurri hoiek doi doietarik boz-katuak izan dira, boz bakarraren aldearekin, sozialistak bakarrik alde, beste guziak kontra, salbu CIU. Katalandar koalizioaren

abstenzioari esker onartuak izan dira neurriak.

Gazteriaren eskubide zibil eta politikoen aldarria egin dute BruselanEuskal gazteriaren eskubide zi-bil eta politikoen alde eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko manifestaldia egin dute ehunka gaztek Bruselan. Dotze-na bat autobusetan egina zuten Belgikako hiribururako bidaia.

Aizpea Goenaga izanen da Etxepare Institutuko zuzendariaEuskara eta euskal kultura kan-po herrialdetan ezagutarazteko ardura izanen duen Etxepare Institutuaren zuzendaritza har-tuko du Aizpea Goenagak. Uda

aitzin martxan jarri nahi lukete institutua. Euskararen irakas-kuntza eta ikerkuntza sustatuko ditu atzerrian, eta Euskal He rriko errealitate kulturalaren berri zabalduko du Euskal Herritik kanpo, euskal hiztunen komu-nitateetan bereziki. Ibarretxeren gobernuak jarri zuen martxan proiektua untsalaz Donostiako Tabakaleran egoiztuko dena.

Gasteizko Jazzaldia, uztailaren 11tik 17raUztailaren 11tik 17ra iraganen den Gasteizko jazzaldiak kalita-tezko kontzertuak proposatuko ditu. Jazz munduko izen ospe-tsuenak : horien artean, Chick Corea, Buddy Guy eta The Har-lem Jubilee Singers edo Dianne Reeves ala Paco de Lucia. Orotara 73 kontzertu ikusten ahalko dira Gasteizen, horietatik 56 dohainik, Mendizorrotzan ala hiribarnean kokatu hamabi es-kenatokitan.

Urdaibaiko Guggenheim Sukarrietan egitea eragotzi dio Jaurlaritzak AldundiariBizkaiko Foru Aldundiak ezin

izanen du Urdaibaiko Guggen-heim museoa Sukarrietako lur sailean eraiki zeren BBK ban-koaren udako egoitza ondare historiko izendatzeko prozedura abiatu baitu Eusko Jaurlaritzak. Eusko Jaurlaritza eta Foru al-dundiaren arteko tirabiraren on-dorioa. Bizkaiko Foru aldundiak Guggenheim museo berria, Bil-bokoaren gehigarria, Urdaibain kokatu nahi du eta Eusko Jaur-laritzak ez.

Jaurlaritzak aurten soldatetan 87 milioi euro aurreztuko dituEspainiako Gobernuak defizit publikoa murrizteko hartu era-bakiak aplikatuz, aurten fun-tzionarioen soldatetan 87 milioi euro aurreztu nahi ditu Eusko Jaurlaritza %5az gutituz. Heldu-den urtean izoztuak izanen dira soldatak. Jaurlaritzaren menpe dauden goi kargudun guzien soldatak apalduko dituzte aur-ten, funtzionarioei orohar apli-katuko dietena baino neurri handiagoan. Administrazioei, foru aldundiei eta udalei galda-tua izanen zaie neurri hoien bi-deratzea. Bestalde lanpostuak ere murriztuak izanen dira, hala nola, erretiraren ondorioz 166 lanpostu eta azken urtean bete ez diren beste 138 lanpostu kenduko dituztela jakinarazi du Jaurlaritzak.

Ongietorria egin diote Edurne Pasabani TolosanTolosako Udalak ongi etorria egin dio Edurne Pasaban men-dizale tolosarrari. Maiatzaren 17an Shisha Pangmaren gailu-rrera heldu zen, horrela, mun-duko hamalau zortzimilakoak igo dituen bigarren emaztea bi-hurtuz. Asier Izagirre beste men-dizale tolosarra omendua izan da ekitaldi berean.

Mundu bat Bermeoko IbilaldianBizkaiko ikastolen eguna os-patu dute Bermeoko Ibilaldian. Milaka eta milaka jendek parte hartu duten ekitaldian, itsasoa eta a rrantzaleak izan dira omen-duak. « Marigoran kikunbera », erran zaharra hautatua zuen Bermeoko ikastolak ibilaldiaren lelo bezala. Nahiz eta eurixka izan, denborak ez ditu parte hartzaleak lotsatu.

Zerga iruzurraren kontrako lanak, 800 milioi euro utzi GipuzkoanPello González, Gipuzkoako diputatuak jakinarazi duena-ren arabera, zerga iruzurraren kontrako lanen ondorioz, 800 milioi euro eskuratu ditu diputa-zioak. Kasik Gipuzkoako diputa-zioaren urteko gastuak.

Hitzarmena izenpetu dutenak: Gillermo Etchenique mugazgai-neko harreman sailburuordea, J. J. Lasserre, Philippe Rey pre-feta eta Michel Glanes ospitaleko buruzagia.

4

Page 5: Herria 3059

JainkOa bizia Jendea

eGun eta biHar

Miliun bat omen…Joanden asteko greba egun hori nolakoa izan da denen buru? Langile sindikaten arabera, a rrakasta handia ukan du eta ainitz jende bildu da eskuin eta ezker muntatu manifestaldieta-rat. Orotarat, miliun bat nunbait han, hala erran dute segurik… Gobernuak aldiz azpimarratzen du beste orduz langileria aise gehiago mugitu zela eta orai ainitzek konprenitzen dutela go-bernuaren xedeak ez direla hain txarrak. Polizak ere ateratu ditu bere konduak. Dio manifestal-dietan parte hartu dutenak ez direla lau ehun mila baizik izan, eta oraino hein hori ez arras!

Horiek hola, Eric Woerth lana-ren minixtroak garbiki segurtatu du erretretarat joaiteko adina ez dela 60 urtetan atxikitzen ahalko, bizpahiru urtez beharko dela gi-belatu, nahiz deusik ez omen den arrunt trenkaturik. Europan gaindi, herrialde zonbaitek jada-nik hartua dutela gisa hortako erabakia eta bestek gauza bera egin beharko epe labur batean. Minixtroaren ustez, salbuespen batzu izaiten ahalko dira haatik, lan penatuetan ari direnentzat konparazione bai eta lanean goizik hasi batzuentzat…

Bixtan den gauza da gisa guziz eztabada horiek aitzina segituko dutela ondoko egunetan…

Beste egun bat?Hau ere nolazpait josia dago erretreta ixtorio horieri… Mende-koste biharamuna kendu zuten bestaburuen zerrendatik, orai berriz ezarria bezala da haatik, bainan gisa guziz urtean behin, Mendekoste-kari ez bada beste noizbait, langileak egun baten irabazia behar du nunbaitik utzi xahar-etxe eta holako muntadu-rentzat indar berezi bat egitea gatik… Eta horra nun aipatu den

indar horren oraino emenda-tzea bigarren egun baten iraba-zia ere baztertuz ildo beretik… Berehala entzun dira arrangura handiak. Ainitz badira kezkatuak xuxen zertan eta nola xahutzen den gisa hortan biltzen den di-rua, iduritzen baitzaiote gauza batzu ez direla batere argi eta garbi. Eskualde hortarik nahi dute lehenik garbitasun on bat, gero mintzatzen ahalko dela de-lako bigarren egun hortaz…

Berriz goiti!Horra udaberri huntako beste berri on bat: hiriko gasa be-rriz kariotu beharra dela, oraiko ustez % 4 edo 5-ez, hain segur uztailaren lehenean. Keinka hauta jendea ez sobera kexa-tzeko: batzu oporretarat abian, besteak biziki aferatuak futbo-larien Mundu-Kopa bete-betean izanen baita eta txirrindularien Frantziako itzulia, fama handiko lehiaketa zinez, orduan abiatua!

Lehen ere, goratze batzuentzat holako egunak hautatu dira, ale-gia-eta deusez!

Kukuruku!Futbol jokoan badira bi lehiaketa nagusi lau urtetarik muntatzen direnak. Batto, Mundu-Kopa, helduden astean hasiko da eta aipatzen da preseki aste hun-tako HERRIA-n, Inbido sailean. Bestea da Europako xapelgoa eta bi urteren buruan izanen da. Bai eta gero beste lau urteren buruan, 2016-an. Hain xuxen ordukoa Frantzian eginen dela erabaki da joanden egunean, Suisan egin bilkura batean, Ni-colas Sarkozy bera ere espre-suki harat joanik karia hortarat. Berria jakin orduko, frantses oi-larra hasi da kukuruku eta kuku-ruku! Ezin ixildua!

Dotzena bat hiritan jokatuko dira partidak, arte huntan kirolzelaiak handiturik eta xahar berriturik, berriak ere eraikiz, hala nola Bordelen. Egia erran, aspaldi du Bordelen solas eta solas ari direla kirolzelai berri baten be-harra balitakeela. Beti gibelerat egiten haatik, ezin akomeatuz obrak nork pagatuko dituen. Orai, ez omen dute gehiago gibelerat egiten ahal! Zernahi gisaz, lehiaketa horrekin, gastu handiak izanen dira bainan dio-tenaz irabaziak ere denen buru oraino handiagoak! J-B D

nolako fededünak, halako apezak

Eric Woerth minixtroak e rretreta ixtorio horiekin badu josahala urratu!

Gogo honez irakurri düt düala bi asteko Herrian Peio Ospitalek heben agertü düan gütüna, ape-zaren bi molde aipatüz : bata atzokoa, Trentoko kontzilioa-ren araberakoa (1545-1563), bestea ontsalaz biharkoa, Vati-kano II kontzilioaren ondorioz (1962-1965) Eliza katolikoak apentziala behar lükeana. Me-mentoko, bien artetik bagabil-tza, kiristi elibat aitzina tirakan, bürüzagi zonbait üdüriz gibel ützüli nahian. Horien arabera, eta nik uste gure adineko fede-dün hanitxen ustez ere, apezak osoki gü ez bezalako izan behar lüke, sakratüa delakoz. Sakra-tüa dela, segürki, bena jente oro sakratüa da gure fedearen ara-bera, Jinkoak bere üdüriala egin gütüanaz geroz. Haatik ez da düdarik popülü kiristiak apezen beharra badüala bere fedearen hazteko, sakramentüen har-tzeko eta batarzünaren azkar-tzeko. Beharrüne horrek ez gütü desmobilisatü behar, ahalik ba-tere gabe bagina bezala. Horrez e tsenplü apal bat gogoala horra zait, adierazgarria.

Düala hilabete zonbait, igante goiz batez, Zuberoako herrixka batetan, eliza bortan meza-

ren entzüteko haidürü ginen, elestan. Tenorea jin eta igaran, haatik apezik ez ageri. Ondo-tik jakinen gunüan epantxü bat üken züala. Arte hartan, ikusi-rik mezarik ez günüala, zonbait etxerat ützültzekotan zaudean, erranez : ez beita gure ogena, bekatürik ez dügü. Beste zon-baitek ihardetsi : heben izanez, otoitze bat egin dezagün alga-rrekin ! Elizan sartü ginen.

Batek hamarreko baten emaitea proposatü züan. Beste elibatek : hori etxen ere egiten ahal dügü ; mezako testuak irakur ditzagün, eta kantikak eman… Hola egin günüan, eta nahi günüanek, horko tabernaklean goititürik ziren ostia kontsakratüez komü-niatü. Prefosta ez zen meza. Haatik ez günüana etxerat hütsik ützültzea beno hobe ? Egiazko bazkari baten eskazean, ogiar-tekoak ez ote dira honki jinak ?

Etsenplü apal hori argigarri zait. Katoliko hanitxek herabe han-dia dügü elizkizüner bürüz : be-rriki arte apezen eskü zaudean osoki, elizalat joan eta han beha egoitea günüan, zeremonia ma-giko bati bürüz bezala, latinaren « abrakadabra » ospetsü hura

lagün. Bena borontate hona ere jori da kiristien artean, eta jenteen parte hon bat phürü (bederen) magiaren üdüripene-tik harat joaiteko prestik dago, lagüntzen dügün ber.

Popülü kiristiaren gogoa ar-gitzen eta pizten den heinean, apezgoaz düan ikuspegia zabal dakioke, baita orokorkiago Eli-zaz düan ideia barnat, aberats eta magiaren ustekeriatik libra. Katolikoen abürü püblikoa ai-tzina doan bezala, gain horie-tako hierarkiak entzün beharko dü dogmatikan ez dagoen gü-zian, Apostolüen Ekintzetako bürüzagiek beren denborako fededünak entzüten zütüen be-zala. Bestela, pentsatzeko da elizak aitzinara ere hüstez joa-nen direla, eta ber denboran katoliko hanitx beste errelijione-tan eta sektetan sartüko : azken isuri horrek ere igiarazi behar güntüke, haatik ez integrismoa-ren eta jansenismoaren bidetik, magiaren itxüra berriz azkartüz. Gure botxea, arkaitza, arroka, Ebanjelioan da nausiki.

Erranen zaigü, eta hau ere egia da, Eliza Europan gibel ari bada, bereziki Espainian eta Fran-

tzian, Euskal Herrian ere itsuski, beste kontinente güzietan goiti ari dela… Bena hor ere apezak gero eta nekezago edireiten dütüe. Gaineala ez da segeretü bat Amerika latinean apez hanitx exkerreko eskütik ezkontürik bizi dela, haatik hanko jentea ez omen da horrez kexatzen. Arren austrükaren politikak, « la poli-tique de l’autruche » delakoak ez dezake lüzaz iraün ogenik egin gabe.

Intelektüalak Elizatik joan di-rela, hori ere hala da, bereziki Eüskal Herrian. Arrazuak zoin izan dira, partikülazki errelijio-nean hain azkarra zen lürralde hontan ? Dena dela, Elizari fidel egoiten giren apürrek, eta gure mail apala ezagützen dügünek, badügü zer pentsa eta zer egin üngürüko apez eta fededüne-kin. Beti ütürriala ützüliz, düala mente erdi bat kontzilioak egin züan bezala, gure fedea nola bizi eta nola erran gure mündü hontan, gure hizkuntzan, oraiko hitz eta moldeekin ?

Jean-Louis Davant

5

Page 6: Herria 3059

kOstaldean

Donibane Lohizunen planta-tua da Quiksilver etxea, mun-du guzian famatua dena.Badu 35 urte hor dela, Jaldai-ko langunean, Donibanetik Baionarat buruz ateratze hor-tan, Ahetzerateko bidearen jun-tatik arras hurbil.Berenaz, Quiksilver Australian sortua da 1970-ean, kiroletako jauntziak egiteko, bereziki le-rra-jokoetan baliatzen direnak, mendian ala itsasoan. Laster azkartu zen eta sei urteren bu-ruko Ipar-Ameriketarat hedatu, han ere arrakasta ederra bilduz arras denbora guti barne. Beste zonbait urteren buruan erabaki zuten Europan ere jartzea, Na Pali izenarekin, izen bat beti erabiltzen dena oraino ere. Frantzian nahi zuten plantatu eta ahalaz itsas-hegi batean.

Jakinik langune bat bazela Do-nibane Lohizunen moldatua eta polliki betetzen hasia, jin zi-ren tokiaren ikusterat eta biziki gustatu zitzaioten. Gisa hartako laguntzak ere ardietsi. Gero-ztik hor dira beraz eta aldi bat baino gehiago arizanak dira be-ren muntadurak handitu beha-rrez, handitzeko menturan aski

lur hartua-eta haste-hastetik… Hain xuxen, gaitzeko obrak oraintxe bururatuak dituzte proiektua untsa pikoan ezarririk Patrick Arotxaren arkitektoa-rekin. Eraikin berriak, orai arti-nokoen sahetsean, denek bat egiten dutela, berek “campus” deitzen duten gunea osatuz, joanden egunean estreinatu di-tuzte, kargudun asko gomitatu-rik bai eta lerra-jokoetan trebe diren kirolari batzu. Obrak gos-ta dira 24 miliun euro. Akulatu dituzte giroa etzelarik denen buru hain ona, “krisia” delako horren gatik, bainan egin di-tuzte ondotik egun hobeak jinen direlako menturan eta aitzinda-riek diotenaz jadanik hobeki heltzen hasiak dira. Ez idurika, bost ehun bat lagun badira hor lanean ari Quiksilver-entzat.

Gehienak arras gazteak. Tokia arraroa da, Jaldai langunea beti handituz joan baita. 175 enpresa badira hor daudenak, ttipi eta handi, lantegi, saltegi, puskategi, bulego, garraio-zer-bitzu, jatetxe eta gaineratiko! Orotarat 1750 lanpostu. Lehen enpresak hor muntatuak duela 30 urte, lehenago eremu hori dena landa eta pentze zelarik Jaldai izeneko laborari etxearen itzulian… Andres Ithurralde Donibaneko auzapezak zuen behar zena egin holako langu-nea hor nunbait muntatzeko. Berdegune batzu ere begira-tuak izan dira eta bere partetik Quiksilver-ek indar berezi bat egiten du. Zonbait ehun zuhaitz baditu berrikitan landatuak bere eraikinen ondoan, ingurume-naz baduela-eta axola handia…

Besta alegerak Zokoan

Trinitate besta guziz alegerak izan dira Zokoan. Jendea po lliki ortzirale aratsean eta mundu bat larunbatean, aroa ere arrunt alde. Berant arte giro gaitza! Zernahi ausagailu, mugimendu handia “casetas” etxettoen ai-tzinean, pilota partida bat aski gustagarria paleta jokoan! Igandean, euria jinik, esku-hus-karien pilota partida ezin buru-ratu da. Zintzur-bustitzean, Pri-madera kantari taldeak xoratu ditu bazterrak. Mus lehiaketak ere ukan du arrakasta ederra. Irabazle, Denise Martinon eta Jean-Louis Pascassio, azken partidan garaiturik bi gazte, jo-

kolari finak, Beñat Biscay eta Bixente Solabarrieta. Bazkarian ere giro hauta, jateko onak, atu-na Zokoako moldean prestatua, ilar xehearekin beraz, eta Panpi Laduche trenpu arraroan bere lagunekin!

Jean Bainçonau pausatuDonibane Lohizunen denek ezagutzen zuten Jean Bainço-nau 93 urtetan pausatu dena. Gerla denboran, deportatua izana zen eta Ukrainako Rawa-Ruska kanpo hits hartan ego-na. Geroxago, luzaz arduratua gerlari ohien batasun batzuetaz eta horien denen arteko elkar-tearen buru ere izana dotzena bat urtez. Zonbait urte herriko kontseiluan barne izana. Bes-talde, ainitz denboraz, ofiziale hauta izana bere anaiarekin ku-deatuz burdin-ola bat zernahi obra egin duena bai Donibanen berean bai eta auzoko herrie-

tan. Hala nola be-rritu zirela-rik elizaren a i t z i n e k o burdinki xixel-katuak, zi-nezko artix-ta lana egin ba i t zu ten hor gostu handirekin.

Bidarten, obrak San Josepe kaperanBidarten, itsas-hegiko kaxko batean bada kapera bat biziki pollita, 17. mendean eraikia, San Josepe kapera. Pollita be-

renaz bai eta gisa hartako tokian delakotz. Bainan obra beha-rretan da. Erretaula andeatzen ari, mamutxa batzuk zura jaten dutelakotz. Murruek ere ba fres-kaldi on baten beharra, itsasoko aireak joaren bortxaz histen ari baitira. Herriko kontseiluan era-baki dute beraz kapera horren xaharberritzea, gobernuaren la-guntzarekin. Obrak gostako dira orotarat 22.000 euro.

Zoin on diren bara-tzeki eta fruituak!Hendaiako herriak aurten hiru-garren urtea eskaintzen duela sail berezi bat, ortzegun huntan hasiz segituko dena hamar egu-nez, haur eta gaztetxoek bai eta burrasoek hobeki prezia ditzaten baratzeki eta fruituak, ohar diten osasunarentzat biziki on dela horietarik ainitz jatea, eta aha-laz egun guziz! Mediatekan eta Haurtzaroaren egoitzan bereziki, ekitaldi bereziak izanen dira karia hortarat, mediatekan izanen da ere herriko margolari eta argazki-lariekin muntatu erakusketa bat.

Beti erregearen ondo-tik!Donibane Lohizunen, aitzina se-gitzen dituzte Luis XIV erregea go-goan abiatu ospakizunak, errege hori duela 350 urte esposatua Donibaneko elizan… Astelehe-nean, bisitatzen ahalko da Bida-soa aldeko Intzura ugartea, han baitzen finkatu Frantzia eta Espai-niaren arteko bake-hitzarmena. Egun hortan berean, idekiko dira bi erakusketa, biak Ziburun: batto Bordagain dorrean, Itsas-Begia elkartearekin, Donibane-Ziburuko badia gai nagusi; bestea Recollets delakoen komentu xaharreko ka-peran, goraxago ja aipatu dugun bake-hitzarmenaz. Asteartean, Ravel entzuntegian, Donamaria eskolako gaztetxoek eskainiko dute pastorala gisako ikusgarri bat Luis XIV erregearen ohoretan eta Baionako kontserbatoriotik jinen den orkestrak Lulli famatuaren musika zati batzu. Asteazkenean, ekainak 9, goizean, Donamaria ikastegikoen antzerki bat, 17. mendea gogoan, eta aratsaldean “Belle Poule” itsas-untzi beladun famatua jinen da bisitaz Doniba-nerat. Biharamunean, jendea igai-ten ahalko da untzi hortarat nolako muntadurak dauzkan hurbiletik ikusteko. Ondoko ortziralean, ekainak 11, gaitzeko bilkura-saila izanen da, Frantzia eta Espainia-ren arteko harremanak nolakoak izan diren iragan bost mendetan…

Hendaiako mediatekanSail berezi bat akulatuko da hila-bete huntan Hendaiako media-tekan, “Jazz eta polar” lemapean, elgarri josiz musika eta poliza-gaieri buruzko eleberriak. Karia hortarat, ekainaren 8-an ( 17.00); jazz tailer bat izanen da. Ekainaren 17-an (18.00), entzuten ahalko da Ray Lazelle jazz hirukotea eta 25-ean (17.30), “Be Bop” eta “Un soir au club” liburuen zati batzu irakur-tuko dira musikaz lagundurik…

Quiksilver berriz handitu dute

Primadera kantari taldea…

Mus lehiaketako hoberenak, Guy Poulou auzapeza, J-J Gouaillardet axudanta, Ttotte Luro, mus lehiaketaz ainitz arduratu dena, eta Jojo Aramburu besta-komitearen buru dena…

Jasta fruituak, ikus zoin onak diren!…

Quiksilver, etxe arraro bat ingu-rumen gustagarri batean…

6

Page 7: Herria 3059

kOstaldean

Baionako hiriak antolaturik, i tsas topaketak iraganen dira lehen aldikotz Baionan ekaina-ren 12an eta 13an. Kari hor-tara gomitatu dituzte itsasoa

molde batez edo bertzez oho-ratu duten dozena bat idazle ospetsu, Chaho-Pelletier be-lardian muntatua izanen den oihalaterbean entzuten ahalko direnak, bakotxak eskainiko baitu bere sailari doakion hitzal-dia. Huna funtsean egitarau la-burbildua. Larunbatean, 10:30

estreinaldia oihalaterbean, on-dotik hitzaldi saila, 11:30 Olivier Frebourg eta Loic Finaz, 14:30 Isabelle Autissier eta Jean Mi-chel Barrault, 15:30 François Bellec, 16:30 Titouan Lamazou, 17:30 Didier Decoin, 18:30 Yann Queffelec, 19:30 Chimeres an-tzerki taldekoen irakurketak. Atalante gelan aldiz, 18:00 “Ca-prices d’un fleuve” dokumenta-la, Bernard Giraudeau-rekin eta 21:00 “Crabe tambour”, Pierre Schoendoerffer zinegilearekin. Igandean, oihalaterbean, 11:00 Michel Déon, 12:00 Bernard Gi-raudeau, 15:00 Pierre Schoen-doerffer, 16:00 Hervé Hamon, 17:00 Patrick Poivre d’Arvor. Bi egun horietan baiones liburu-tegiek beren erakusmahainak zabalduko dituzte oihalaterbean (Elkar, Darrieumerlou, Alinea, Gribouille, Rue en pente). Bertzalde, Edmond Foy kaian, “La Belle Poule” goeleta bi-sita daiteke (9:30-11:00 / 15:00-18:30). Ibaialde elkarteak eta Aviron Bayonnais klubak beren aldetik animazioak segurtatuko dituzte Errobi ibaian, Génie eta Marengo zubien artean : arraun-keta, surf, ibilaldi, piragua desa-fio, estropada...

Isabelle Autissier Baionan izango da, ospe handiko bertze idazle askorekin

Euskal idazle gaztek atera dute ttanttoa joan den larunbatean Hitzaditza ekitaldiaren kari. Idaz-teko proban parte hartu dute-netan aise gazteak baitziren kopuruz nagusi, bai eta proba

horrentzat testuak idatzi dituzte-nak ere. Bixente eta Mattin Luku Etxepare ikastegiko bi anaien testuekin borrokatu dira eus-kaldun berri eta zaharrak, aldiz gaztek ondotik datorren lerro-kada dastatu dute beren luma-ren puntan. Luxi Lavielle eta Eva Mutio Cassin lizeoko ikasleen testua.Lehen hozkaGorputz osoa musikaren errit-moaren menpe daukat, jende multzoaren mugimendua se-gitzen dut kontzientziarik gabe. Kolore biziek itsutzen naute, be-giak hesten ditut musika hobeki gozatzeko. Gau batentzat, Patxi, lagun minaren egongelak disko-teka itxura hartu du.Izerdi patsetan naizela ohartzen naiz hor dauden lagun guziak bezala funtsean. Ez dut inoiz hainbeste dantzatu. Xoria bezain aske senditzen naiz. Tipustapan, mila izar ikusten ditut eta jakin gabe nola, kadira batean aurkit-zen dut ene burua. Iduritzen zait azken tragoa soberakina zela!Bat-batean, haurtzaroko irudiak

heldu zaizkit burura: amaren altzoan senditzen nuen segu-rantza, biziko lehen esperien-tziak, lehen aldikoz errota ttipiak gabe bizikletan ibiltzen jakin du-dalarik, Mariari eman lehen mu-

sua eskolako a t e r b e a n , l a g u n e k i n erre dudan lehen ziga-rreta, eza-gutu lehen bestak eta aitak eman a l i m a l e k o zaflakoa mo-zkor a rraila n i n t z e l a , sexualitatean

egin lehen urratsak, lehen irri za-flak eta malkoak... Eta gaur zer? Urrun da inozotasunaren eta axolagabekeriaren denbora! Go-goetak zirimolan ari zaizkit. Zer egin ene biziaz? Ikasketak segi-tzeko aski diru ukanen ote dut ? Edo ene aitaren lantegi tzarrean lan egin beharko ote dut? Fami-lia bat ukanen ote dut?Sorbalda tinkatzen didan esku batek errealitatera berriz tanpez jinarazten nau. Patxik, ongi sen-ditzen naizenez galdetzen dit. Zutitzen naiz kolpez.Bai, ongi senditzen naiz. Bai! Gaur hogei urte ditut.

Luxi Lavielle eta Eva MutioSaristatuak :Gazteen sailean : 1. Ainhoa Bosc. 2. Emma Blanchard. 3. A llande Etxeberri. 4. Maika Bacho. 5. Amaia Hiribarren.Euskara Ikasleen sailean : 1. Quentin Lavigne. 2. Sylvie Greffier. 3. Patxi Davant.Euskaldunen sailean : 1. Se-bastien Castet. 2. Leire Perret. 3. Uhaina Tonnerre-Arandia. 4. Peio Urriza. 5 Lierni Elortza

idatz termometroa martxan

Factory 64“Les lezards qui bougent” konpainiak egoitza berri bat du ipar Bai-onako Gurutze Saindu aldean. Egoitza horretara hurbiltzen ahal dira edozein artista konzepzio lana egiteko eta memento berean aktibi-tateak proposatzeko herritarrei. Kreazio gune bat, ehun metroka-rratukoa nun artistek ahalak izanen dituzten beren obra pentsatzeko eta idazteko ; konpainiako kideen laguntza eskuratzen ahalko dute eta bertan bizitzen ahalko dira ere bai. Factory 64 izendatzen da gune hori.

Itsas topaketak Baionan

elkartasun kantaldi bat baionanBaionako Gurutze-Saindu auzoaldean, CSF familien elkarteak sail baliosa derama; lotura ugari sustatuz edo lagunduz hor bizi dire-nen artean. Badira elkarte horri biziki atxikiak, beste batzu doi bat urrunduak egun guzietako biziak bestalde harturik, bainan ainitzek agertu xedea da on dela artetan elgarretaratzea, elgarrekin solasta-tzea eta goxatzea. Horra zeri buruz muntatzen den egun berezi bat, helduden larunbatean, ekainak 5. Aratsaldeko 5-etarik goiti, deneri ongi etorri egina izanen zaiote, baso baten inguruan. 7-ak eta erdietan, auzoaldeko elizan, kantaldi bat eskainia izanen da. Euskal kantuak denek prezia ditzaten, ezagutzen dituztenek eta ezagutzen ez dituztenek. Entzunen dira Egungoak, “egiazkotasun bat beti berritua”, Kantiruki emazte hirukote guziz herrikoia, Kantuz Ari bere boz eder eta kantu sendikorrekin, Kostalde,”euskal arima-ren freskotasun eta bizitasuna”. Kantalditik landa, zintzur bustitze bat deneri eskainia izanen da, elkartasun giro batean.

Arrangura biziak baziren zer pasatuko zen aurten euskarari buruzko orientabidetan. Eus-kararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak joan den astelehenean adostu duten programan ohargarri da zifrak pixka bat hupatu direla iaztik : 1,37 miliunetarik 1,6 tara. Blan-ca Urgell sailburuak eta Lurdes Auzmendi hizkuntza politika-ren arduradunak azpimarratu dute Jaurlaritzak iazko maila atxikitzen duela, nahiz krisiak behartzen duen buxeta larrie-nak zorroztera.Iazko barne koherentzia hor

da beti : 54 elkarteren artean banatuko da dirutza hori, aitzi-netik adostuak izan diren pro-posamenen barnean. Hiru era-gile nagusiak direlarik : Seaska (400 000 euro), AEK (290 000 euro) eta euskal irratiak lau irratien federazioa (285 000 euro). Max Brisson EEP-ko presidenteak azpimarratu du hiru adarrak euskararen zu-tabeak direla ; eta gehitu du euskara erabiltzeko sail hauek hunkiak direla : hedabideak, ai-zinaldiak, argitalpenak eta bizi soziala. HERRIA kaseta hunek 42.500 euro ardietsi ditu.

Ezkerretik eskuinera : Lurdes Auzmendi hizkuntz politikaren arduraduna, Blanca Urgell kultur sailburua, Max Brisson EEP-ren presidentea, eta Estebe Eiherabide EEP-ren zuzendaria.

1,6 milioi euro euskararen bultzatzaileentzat aurten

Arg.EKE

7

Page 8: Herria 3059

Herriz Herri

Ursuia ikastetxekoek BEASAINekoekin trukaketa bikaina !

Apirilaren 12an, astelehenean, goizean denak eskolarat gure maletarekin jantziz betea etorri gira. Denak biziki uros ginen. Irriño ttipi batekin, gure lagu-neri « Aste on pasa eta lan on !!! » e rran genien. 8-ak eta erditan, autobusa hartu dugu Beasainerat joaiteko. Kan-tatu, jostatu eta asko irri egin dugu. Heldu eta, gure bikotela-gunarekin agurtu gira, beldur tti-pi batekin sabelean. Gero denek elgar ezagutzeko, jokoak egin ditugu eta karriketan ibili. Han-goak 15 ziren aldiz gu 17. Apiri-laren 12-tik 14-rat Beasainen gi-nen eta 14-tik 16-rat Hazparnen. Joan aitzin, MSN-en mintzatu nintzen bikote lagun batzuekin bainan ez enearekin oporretara joana baitzen. Astelehen eguerditan ene bikote lagunaren etxerat joan naiz jate-rat Anttonekin (laguna), Mari-aren anaia zelako bere bikote la-guna. Beren etxea oso pollita de baita ere handia eta burasoak izigarri abilak eta sinpatikoak dira… Arratsaldean, Igartza jau-regia bisitatu dugu. Astearte goizean, bus turis-tikoan, Donostia bisitatu dugu, eguerditan hondartzaren on-doan piknikatu eta ondotik “Txu-ri-Urdinean” patinatzerat joan gira. Gero saltegietarat joan gira

eta denbora librea ukan dugu erosketen egiteko. Hazparneko mutiko guziek, 4 orenetan, Mc

Do-n jan dugu! Azkenik Real Sociedad-ekoen en t renamendua ikusterat Zubietan joan gira. Asteazken goizean D’elikatuz muse-oaren bisita gida-tua eta Ordiziako merkatuan egon gira. Eguerditan fa-milian azken afaria egin dugu eta biziki ondo jan. Arra-tsaldean, Hazpar-nerat heldu gira eta frontoirat joan gira jostatzerat.Ostegunean, le-henik kolegioan

bideo labur bat begiratu dugu. 10-etan, Baionako Euskal He-rriko museoaren bisita gidatua jokoekin. 12-etan, hondartzan jan dugu eta ondotik harean, errugbian jostatu gira mutiko guziak. Gero Baionako bolatokian partida bat egin ginuen. Arratsean “Beti Prest”-en jan dugu elgarrekin.Ostiralean Hazparne eta eliza bisitatu ditugu eta gero Izturitze-ko harpeak ikusi ditugu. Ondotik “Agerria” baserria bisi-tatu dugu eta ere mamia egin. Eta… denek tristeki agurrak egin ditugu eta negar egin ere…Asko maitatu dut Hazparne-Beasain trukaketa, espero dut harremanak atxikiko ditugula eta berriz ikusiko girela ere!!Aste hortan, 3 momentu asko gustatu zaizkit. Lehenik « Xu-ri-Urdin » lerratokirat patinat-zerat joan girelarik lehen aldia zelakotz, biziki ongi zen. Biga-rrenik Angeluko hondartzan e rrugbian jostatu girelarik, mu-tiko guziekin elkartu girelakotz eta azkenik Baionako bolatokian partida bat egin dugularik. Asko gustatu zait lehen aldia zelakotz bainan ere irri egin dugulakotz txarrak ginelako…

Ursuia Ikastetxeko 5Bko ikasle bat

Hazparne

senpereBide berriaGure karrika kanpotik itzulika-tuko duen bide berriaren lehen zatia bururatua da. Ibarrungo aldetik hasi dituzte lanak Zaldu-biaren gaineko aldean. Hor egin beharra den lehen zubi berriaren lekurat heltzeko uraren bi alde-tarik bidea egina da. Bai eta ere buru buruan lehengo bidearekin juntatuko den lekuan egina izan da itzulgune borobil ederra. Izena eman diote Zubiarteko borobila. Izen hori da duela zonbeit urte hor berean orduko bide nagusiaren arramoldatzeko damu handirekin desegin behar izan zen etxe po-llitaren izena.

Lanen lehen partearen burura-tzea ofizializatzeko ganden as-tean egin da elgarretaratze bat.

Hor aurkitzen ziren andere auza-peza bere axuantekin, lan horiek egin dituzten Durruty eta Eurovia

enpresen ordezka-riak, jandarmeria, telebixta eta irratien zonbeit teknikalari. Bide berriaren egi-tean beren lurretan hunkituak diren Ur-guritarrak ere gomit ziren. Eta lan proiektu handi hori Kontseilu Orokorraren gain denaz geroz horko ordezkariak hor zi-ren, Bernard Auroy

gure kontseilari uztaritarra eta Barthelemy Aguerre Amikuztarra departamenduburuaren ordez. Jaun horiek erran daukutenaz orai arteko lanak gosta dira 750.000 euro. Helduden buruilean hasiko den lehen zubia gostako da 2 mi-liun euro itzulixerik. Zubi horren egilea izanen da Irisarriko Etchart, berekin partzuer izanen duen Ha-tiere deitu enpresa batekin.Erran daukute ere 2013ko urtean bide berria buruan buru behar ginukela ikusi. Andere auzape-zak eskertu ditu Urguritarrak lan horien egiteko beren lur pozi batzuen uztea arras lañoki onartu dutelakotz.

Robot cup lehiaketaJuanden larunbatean, San Jo-sep teknika ikastetxeak antolat-zen zuen Euskal Herriko lehen Robot cup lehiaketa. Jadanik ikastegi huntako ikasleak usa-tuak dira horrelako xapelketa

batzuetan parte hartzen. Badu bi urte Frantziako PACA eskual-dean antolatzen dituztela hore-lako zoingehiagokak eta Haz-parneko lizeoko gazteak han ibiltzen direla. Aurten ikastegiko erakasleek asmatua zuten Eus-kal Herriko kolegio eta lizeoeri eskaintzea xapelgo berezi bat. Hortarako 10 bat ikaslek for-makuntza bat egin dute robo-tikaren menperatzeko eta 15 tresna erosi dituzte elgarrekin xapelgo huni buruz. Lehiaketa hori maiatzaren 28 an iragan da Hazparneko lizeoan. Tresnak, beribil batzu dira aitzi-netik programatu behar direnak lehiaketa bakotxari buruz. Ma-hain batzuen gainean badira bir-lak eta hauen artean ibili behar dira bide berezi bat segituz eta gauza batzu bilduz bertze nun-beiterat eremaiteko. Horelako 5 lehiaketa desberdin baziren. Beribil horiek ez dira telegidatuak, dira pro-gramatuak, ondorioz tresna bera doaz aitzinetik manatua zaion tokietarik bar-na. Ondotik ikasleek behar zuten jendeen aitzinean beren tresna eta huni doazin lana ahozkatu. Lehiaketa eder hun tan lehen

atera dira “Robot Concept » Biarriztarrak 85 punturekin, bi-garren « Belharra » Sainte Ma-rie Lohizundar ikastetxekoak 77 pundurekin, hirugarren « Ro-bossteam » St Thomas d’Aquin Lohizuneko kolegianoak 68,5 pundurekin.

Medaila-tuakJ u a n d e n larunbate-an maia-tzaren 29 an, 2 he-r r i t a r r e k ukan dute Fran t ses familiaren m e d a i l a H a z -p a r n e k o jaun au-z a p e z a -

ren eskuetarik. Valerie Mathieu andereari, 4 haur altxatu di-tuelakotz eskaini diozkate opari zenbeit medailarekin batean. Lehen aldikotz Hazparnen gi-zon alargun batek, Gilbert Soury jaunak, ukan du ere medaila hori, 8 haur altxaturik. Ohorat-uak ziren bi jaun andere hauek beren familiak inguruan zituzten eta hauen errezebitzeko herriko hautetsi andana bat hor kausi-tzen zen medailatuen ohoretan.Beñat Inchauspe auzapezak eta Daniele Maury sozial maileko axuantak goretsi dituzte medai-latuak familiaren baitako goxa-men zoriontsu baten agiantzak eskainiz bieri, hauek eskertuak izan dira herriaren izenean. On-dotik krakada ttipi bat eskainia izan da hor ziren guzien atse-gingarri.

8

Page 9: Herria 3059

Herriz HerrisaraIkastola : Maiatzaren 23an izan da sagardo eguna errebotean Olhain Ikastolak antolaturik. 60

bat haurrek baliatzen dute es-kola hori. Dantza ederrak egin dituzte, bai eta kantu eta ber-tsuak Carlos Aizpurua bertsu-lariaren laguntzarekin. Bertsu-lariek eman dituzte gai ederrak, mahainez mahain ibili dira eta bertsuak eman mahaineko jen-deri joaiki zaiotena. Egun bat izigarri goxoa pasatu dute omo-re onean, 230 jende baziren el-kartuak, erran behar da bazkari hobenetarik zela. Sagardoa au-sarkian eta ona, bazen Sarako baserri bateko sagardoa. Ikasto-lako buruzagiak izigarri kontent ziren. Milesker handi bat ematen diote etorri diren guzieri eta lan egin duten jende guzieri.Sarako itzulia : Errearoaren 6an, igandez egun guziko ibilal-dia. Partiada polikiroltegitik, Su-halmendi, Santinazio, Larrun, Lizunia, Leizarrieta, Usotegie-tan barna Hiru Mugeta, Atxuria, Zugarramurdi, Apexamenta, Ihartzeberekobordan barna Añi-mañeko alderat eta hortik Be-retxea, Gapelugorrienea, Xarbo errekatik polikiroltegira. Dene-tara 45 km eta 2200m desnibel. Partiada eta arribada polikirol-tegian. Parte hartzea 12 E. Ibi-laldiaren ondotik polikiroltegian

izanen da jateko eta edateko, holako egun baten ondotik be-harko da zerbeit indarrak har-

tzeko.Flamenko: Errearoa-ren 6an Donibane Lo-hizunen Jai Alai lekuan arratseko 9 orenetan Flamenko dantzak. Fabiana-ren eskolak e manak. Sarako eta Donibaneko haurrek eginen dituzte dantza horiek. Pilota: Esku huska binaka plazan senior mailan: Endara Denis-Mariluz Patrick irabazle 30-26 Abarratia-ren kontra. Elizalde Panpi-

Arramendy Iñaki galtzaile 15-30 Senpereren kontra. Saint Jean Christophe-Endara Joxet gal-tzaile 28-30 Senpereren kontra. Mariluz Christophe-Saint Jean Benoit irabazle 30-22 Senpere-ren kontra. Urbistondo Léon-Arribillaga Bastien galtzaile 18-30 Atzarri-ren kontra. Kadetak, Calvet Daniel-Gachen Mathieu galtzaile 27-30 Eskulari-ren kontra. Beola Bixente-Mendion-de Peio irabazle 30-13 Miarritze-ren kontra. Gaztetxoak, Prévost Axel-Agesta Joan irabazle 30-22 Senpereren kontra. Artekoak, Riobo Imanol-Sarie Bastien ira-bazle 30-23 Itsasuarren kontra. Iribarne Iñaki-Vidal Battit irabaz-le 30-22 Noizbait-en kontra. Xitoak, Iribarren Unai-Lecuona Aritz irabazle 30-18 Zaharrer Segi-ren kontra. Arribillaga Ene-ko-Fagoaga Eneko galtzaile 24-30 Urruñaren kontra. Iribarren Mattin-Vidal Iñaki galtzaile 14-30 Urruñaren kontra.

Joan den astean agertu ditugu pilota lehiaketako bi argazki. Huna aldi huntan beste hiru argazki.

aldude

1.maila (B) - Cubiat, Hargain, Errotaberea, Minondo, Ibañez

2.maila (B) - Labat,

Gorostiague,

Errotaberea, Cubiat,

Hualde

3. maila - Hualde, Esain, Errotaberea, Elgart, Iriba-rren

donamartiriBestaberri - Orotan bezala,

igande huntan dugu Bestaberri. Euskal Herriko 10 bat herrialde-tan, manera berezi batez ospa-tzen dute Elizako besta haundi hau. Donamartirin 12 urte egon dira zanpur, oilar ala makilaririk gabe. 2008 an soinean ezarri zituzten Besta Berriko jauntzi bereziak eta oraindik berriz lo-

tuak dira ohidurari. Aurten ere 37 gizonek inguratuko dute Sakramendu Saindua ekainaren 6 an aratsaldeko 3 tan izanen den mezan eta ondotik, eliza-tik aterako den prosesionean. Ondoko igandean ekainaren 13 an goizeko 11tan izanen da Otabako meza. Donamartiriko gazteek herriaren izaiteari lotua den ohidura hau iraupenari lotu nahi dute. Hazparneko parro-pia haundian berean 4 Besta Berri ospatzen dira molde eder hortan egun berean, Lekorne, Makea, Donoztiri eta Donamar-tirin. Gaur egun, Besta Berri hauen beiratzea, bertze gai bati lotuak dira, apezik izanen ote den luzaz oraino, ohidura huni gero baten segurtatzeko?

J.A.

larzabaleSortzeKurutzaldeko Sebastian Kuru-txet-i eta Sandrine Ducout-ri sortu zaie Lea izendatu duten haurñoa. Goresmenak!

SortzeAzken egun hauetan, bi sortze izan ditugu herrian. Izpegiko bidean, Andereño etxean bizi diren Franck Duvilliers eta Sté-phanie Drelon-ek ongi etorria egin diote Benjamin ttipiari, hau da beren bigarren haurra. Belexi Katalinanean bizi diren Jean-Michel Ansolabehere eta Cécile Oçafrain-ek ere ongi eto rria egion diote Julia beren lehen haurrari. Osagarrian eta maitasunean haundi ditela sortu berriak eta gure partetik goresmenak aita-ma uroseri.

Donosteien estreinaEguberriko oporrez geroz, Do-nostei ikastetxe berrian daude Bil Etxea eta San Josepe eskola libroetako haur guziak. Ikastur-tea bururatu aitzin, larunbat hun-tan, goizeko 10.30tan eginen da eraikuntza hunen estreina, Marc

Aillet apezpikuaren presen-tziarekin. Alda egunean, André Noblia jaun erretorak egin zuen benedikatzea. Aldi huntan otoi-tzaldia eta mintzaldiak izanen dira goiz partean. Eguerditan, erakasleek, burrasoek, eraikun-tzan parte hartu duten ofizialeek, diru laguntza ekarri dutenak, hots, gomitatu guziak Plaza Xo-kon bilduko dira mahain on ba-ten inguruan. Aratsalde partean, lehen maileko eta kolegioko haurrek eskainiko dute beren ikusgarria. Ondotik, besta egu-na ongi bururatzeko, zikiroa ogi-tartean zerbitzatua izanen da.

Artzainen lasterkaldiaAsteburu huntan, mendi laster-kariek Baigorrin dute hitzordua. Igande huntan, ekainaren 6an da beraz hamabosgarren las-terkaldi hori. Abiatzea, goizeko 9.00tan eginen da herriko pla-zatik, Oilandoien barna Urdiako

harriraino joanen dira eta berriz itzuliko bainan ez bide beretik. 23,6 km ku-rrituko dituzte 1650 metro desnibelekin. Joandiren bi urtetan, Fernando Etche-garay Beratarra izan da ira-bazle, aurten ikusiko ! Ize-nen emaitea tokian berean eginen da igande goizean 7.00etarik 8.30ak arte.

baigorri

Donostei ikastetxea

9

Page 10: Herria 3059

Herriz Herri

irisarriPlaza laxoan - Irisartarrak pilota batasunak 8 ekipekin jokatzen du Euskal Herriko Ligaren xapelgoa. 6 pare gazteetan eta 2 adinekoetan.Irisarriko udako lehiaketak ere hurbiltzen ari zauzku. Lehenik esku huska, 3 mailekin gizonetan eta Joko Berrin gizonetan 3 mailetan eta emaztetan maila bat. Izenak eman behar dira lehen bai lehen.Julien Arbeletche 06 88 89 23 23 (Esku huska) eta Beñat Bordagaray 05 59 37 65 45 (Joko Berri). Ongi etorri pilotazale guzieri !itsasuSan Josep eskolak antolatu kontzertuaHau ostiral aratsean (ekainaren 4ean) iraganen da, 20.30etan, elizan. Lehen partean eskolako haurrek berek kantatuko dute, eta bigarren partean Haiz’Egoa abesbatza entzuten ahalko da. Sartzea 9 eurotan finkatua da, bainan 7,50 eurotan aitzinetik tokia atxikiz Kanboko turismo bulegoan.Gerezi bestaIragan asteburuan Gereziaren Kofradiak antolatua zuen bere urteko besta. Helduden igan-dean, aldiz, iraganen da ohiko « Gerezi besta », erran nahi baita Itsasuko kermeza.

Goizeko 10.etan izanen da meza Itsasuko elizan – 10.30etan ple-ka partida Atharri ezker paretean – partida ondotik, bazkal aitzin, dantzatuko dira Mutxikoak – Baz karia 12.45tan, Alaiak tal-deak animaturik – aratsaldeko 4 etan Ataitze, herriko dantza taldeak, eskainiko du bere ikus-kizuna dantzari ta makilariekin, izanen dira ere indar jokoak – ondotik, 17.30ak aldera, dant-zatzen ahalko dira Mutxikoak.Egun osoan izanen da haur, gazte eta helduentzat ausagune frango, eta, bistan da, gerezi ase on bat egiteko parada ere.Telefono bat : 05 59 29 32 79

uztaritzeGaner husteEkainaren 13an Bixintxo eskola girixtinoko haurren buraso elkarteak antolatzen du ganer huste bat egun guzian zehar eskolaren inguruan Bilgunen. Suerte on puska xaharren bilatzaileri.

Apezpikuaren bisitaAillet Baionako jaun apezpikuak Errobiko Salbatore parropia osoari eginen dio bisita ekainaren 17tik eta 20era. Huna nola ibiliko den: 17an Larresoron aratsaldeko 6ak eta erditan, 18an Jatsun aratsaldeko 6etan, 19an Uztaritzen aratseko 7etan eta 20an Haltsun 11 orenetan egun hortan kermeza eguna baita meza bakarrarekin herri hortan. Arruntza aldea ere

bisitatu beharra zuen lehenik 16an bainan bere itzulia laburtu behar izan zaio. Bainan orai hemen eliza batetik bestera jendea errexki ibiltzen ahal da gaur egungo ahalekin.

ErakusketaJean Vergnes arte tailerrak antolatzen du tindu obra erakusketa bat ekaineko hilabete huntan 7tik eta 25era herriko etxeko Gaztelondoan, ezkontzak egiten diren gelan. Asteko egun guziez idekia izanen da eta larunbat goizetan. Tailer hortako 17 tindatzaleren obrak dira zabalduak izanen. Obren kalitate eta ezberdintasunak dute ekitaldi horri bere interesa emaiten egiazko kolore festibal batean.

larzabale

Aurten, Larzabaleko Manex Er-dozaintzi Etxart kolegioak 10 urte ospatzen ditu eta karia hor-tarat, 3garren hitzordu bat lu-zatzen du ekainaren 5an, igan-dearekin. Pesta hasiko da goizeko 11tan kolegioko ikasle guziek eskaini ikusgarri eder batekin, gai ez-berdinen arteko proiektu zabal bat eremana izan baita Itsasoari lotua. Bi helburu nagusi finkatu izan dira proiektu horren bidez : lehe-na, itsasoaren gaia ikasleenga-natzea eta bigarrena kolegioko ikasle guziek batuko dituen proiektua plantan emaitea.Horretarako, 2009ko azaroan iragan kafearen bidea itsas lehiaketaren segipena egitea izan da abiapuntua. Hain zuzen ere, Lalou Roucayrol eta Amaiur Alfaro mariñelek osatu biko-tea segitu dugu itsas lehiaketa denbora guzian. Gainera, lehia-keta aitzin eta gero mariñelekin elkartzeko aukera ukan dugu, Amaiur Alfaro bi aldiz hurbildu baita kolegiorat bere lekukota-sunaren eskaintzeko. Paraleloki, ikasgai ezberdinetan, itsasoa tematikarekin loturak egin dira,

honela, hari gorri bat atxikiz ikasturte guzian.Urte osoko esperientzia hori borobiltzeko asmoz, kolegioko ikasle guziak biltzen dituen ikusgarri bat muntatua izan da, Joxelu Berasategiren laguntza-rekin, antzerki, musika, dantza, bertsu, sukaldaritza, bideo, arte plastiko eta hainbat ele-mentu gurutzatuz. Ikusgarriaren ondotik, eguerdi et’erdi inguruan aperitifa es-kainia, 2tan « Itsas bazkaria ». Bazkal ondoan logo lehiaketa-ren irabazleari sari eskaintzea. Bazkal denboran eta aratsalde guzian kantu eta dantza KAN-TUZekin.Tokien atxikitzeko : mailez = [email protected] edo te-lefonoz = 05 59 37 69 21 ekai-naren 3a artio.Egunaren untsa bukatzeko, aratseko 8 etarik goiti, Donaix-tiko BOTA gaztetxean, kontzer-tu : Xubung eta Carnaval Rouge taldeekin. Jateko eta edateko manerak, tokian berean !Zuek ere, barnekaldeko kole-gioa sustengatu !Manex Erdozaintzi Etxart Kole-gioaren urte betetzea ospatu !

ManeX erdOzaintzi etXart kOleGiOak 10 urte !!

azkaine

Maiatza tauladak arrakastaren lautik hiru iraganikMaiatza tauladan antzerki fes-tibalak arrakasta üken dü. Os-tegüna haurrentako izan zen, besteak beste Amikuzeko ikas-tolaren kreazioarekin ; eta ikus-garri ezberdinetan gelak bete ziren. Ostiralean, estrena ofizia-larentako, Mauleko Argia kole-gioko “Inessa de Gaxen” obra bildü zütüan antzerkia eta arte plaztikoak ; elki den egünaldi ejerrak anitx laguntü züan. Nes-kenegünean, ülüntzeko ikusga-rrientako, Japon eta Katalünako mimak eta zirkoa gozatü zütüan publiko zabalak, Mauleko er-digüneko aparkaleküa jentez gainezka beterik zen. Igantean aldiz, ebiarengatik ikusgarririk ez zen kanpoan egin.

Holtzarteko zübüa arraberri-tzen ariEric Alcacebe langile xiberota-rrak lan horietan parte hartzen dü. Oritarazi behar da negü hontako tenpestarekin abantxü zübüa osorik erori zela, eta ho-rren ondorioz Xiberoko sindika-tak ez züala hautürik üken. Düa-la hiru aste hasi ziren langileak soketan txilintxautzen, lehenik alde batetik bestealat sokak eta kableak tiratzeko. Pentsatürik

den bezala joaiten bada, lanak üztailaren 15eko ürrentürik izan behar lirateke.

Kantore disko berria XiberunJean Bordaxar, Robert Larran-dabürü, Jean Noël Pinque eta Jean Pierre Luro «Tuttu» kan-taldi andana batetan ebili dira azken urteetan. Horietarik bate-tan, Usurbilen, mikroak ez ziren bozgoragailüetara bera joaiten. Grabatürik izan zen kantaldi hura, iragan abentüan, diska bilakatu dü Elkar argitaletxeak. «Argizagiak argitzen dizü», «Ai-dea sano» edo «Ai ardoa» be-zalako kantore ezagünez gain, Jean Bordaxarrek idatzi kantore zonbait badira, hala nola «Eüs-kara zertako».

Berrogaineko ikasleak ürrün ebiltenBerrogaineko laborantxa lizeoko ikasleek Europass deitü diplo-mak üken dütüe aitzineko as-tean. Lizeoak antolatürik, Na-farroan eta Irlandan izan ziren ikasle zonbait ikastaldiak egiten, eta Europass izeneko diplomak ofizializatzen dütü lan egün ho-riek. Lan mündüan sartü be-harko direlarik, ikastaldi horren agiria erakusten ahalko düe.

Pettar eta basabürüko berriak Xiberoko botzari esker

ezpeletaJokoz kanpo antzerkialdiaPinpulka elkarteak karrika antzerkialdia antolatzen du ekainaren 5ean. « Jokoz kanpo » izeneko antzerkialdi hori iraganen da herrian zehar. Huna egitaraua: 15:00 « Les farces de l’ordre », La Pop konpainiak emanik; 16:00 eta 18:00 karrika nagusian, « L’elixir des frères Grooms », Mauleko Tokia taldeak emanik; 17:00 eta 19:00, karrika nagusian hau ere, Kilikolo Zirko taldearen « Kilikolo Fitness mouvementé »; 21:30, pilota plazan, Le P’tit Labo konpainiaren « L’Ubicoptilux » antzerkia. Horiez gain, 14:00-20:00, karrika musikaldia, Old School Funky Family eta Klipetaklop taldeekin. Eta tokian berean, bistan da, jateko eta edateko.

Elirale konpainiaren bestaBi egunez, ekainaren 5ean eta 6an, Elirale konpainiak dantza ikusgarriak eskainiko ditu her-riko toki desberdinetan. Larun-batean, Biltokin, « Lurra » ema-naldia (17:00 eta 20:00). Igan-dean, Biltokin (16:00) « Laminak, har tzak eta beste », karriketan gaindi eta plazan (16:30) Ore-retako Ereintza euskal dantza taldea eta Kukai konpainia. Bil-tokiko emanaldien sartzeak Inte-

grazio Batzordearen alde izanen dira. Sartzea 4 eurotan helduent-zat, 2 eurotan gazte, ikasle eta langabeentzat. Txartelak eros daitezke turismo bulegoan.Bertsu afariaEkainaren 4ean, ostiralez (21:00), bertsu afaria beharra da Xoko Ona ostatuan: Xumai Mu-rua, Fermin Mihura, Amets Arza-llus eta Mixel Aire. Tokiak atxiki-tzeko: tel.: 05.59.85.94.23.

10

Page 11: Herria 3059

Herriz Herri

Elgartasunezko egitateaGroupama segurantza konpai-niak usaia du, urteko konduak egin ondoan diru soberakina delarik, hunen parte baten itzult-zea herrietako kutxa edo ke-setarat lekuko partaideek nahi duten bezala xahutzeko. Kide edo asuratu gehienak laborariak izanez, aitzineko urtetan labo-rantzako tresna edo muntadura batzu dira erosi horrekin. Aldi huntan haatik erabaki dute diru horren eskaintzea, nornahiren-tzat baliagarri izan daitekeen SPAD tresna bereziaz jabetzeko herrian. Huni esker biziak salba daitezke, bihotza berriz abiaraz baitezake joandura larri bat ger-tatzen delarik.

Maiatzaren 18an, herriko etxean, Piarres Garay Izturitzeko segurantza kutxako lehendaka-riak du eskuratu 1 000 euroko xekea Monique Harispure eta Maryse Conderanne Groupa-mako ordezkarien ganik eta zu-zenki eskaini J. Michel Donapé-try auzapeza eta Pierre Etchart auzapezordeari, delako tresna herriak baitu erosi 1 900 eurotan eskas zena emanez.Emmanuelle Larrigaudière Pau-sa lekua zahar etxeko zuzen-dari ordeak du ereman SPAD delakoa, etxe hortan baitute atxikiko, behar orduan nornahik hartzeko gisan presuna aditu baten ardurapean.

izturitze

E. Larrigaudière, P. Garay, M. Conderanne, J.M. Donapétry, M. Harispure etaP. Etchart

Bestaberri – Igandean, 10.30eko elizkizunean ohora-tuko da Sakramendu Saindua, herriko gazteria Bestaberriko jantzitan beztiturik, Uztaritzeko txaranga soinujoile usaian be-zala. Meza bururatzean, elizako plazan mutxikoak, ondotik ape-ritifa trinketeko gelan.

Bidarraiko lasterkaldia – Seku-

lan baino lasterkari gehiago da gure herrian bildu, igandean Baztandarrak elkarteak anto-latua zuen 16,5 km-ko laster-kaldirako : 242 lasterkari. Patxi Iratzoki nafartarra, Igantzikoa, Manttale taldekoa, da orori na-gusitu, duela bi urte bezala, or-duko denbora berarekin, 1.28’. Bigarren Laurent Althabe Kan-bokoa (1.29’), hirugarren Hervé Bros Kanbokoa hau ere (1.30’), laugarren Claude Escots Irisa-

rrikoa eta bosgarren Beñat Laxague Bitiriñekoa. Emaz-teetan, Muriel Crespy Baionesa irabazle (1.50’). Gazteen sailan, mutikoetan Peio Coscarat Bai-gorriarra hoberena eta neske-tan Maider Oronos Bidarritarra. Haurren lasterkaldian (3 km), 30 bat lasterkaritarik hoberena Pax-kal Elissetche Surhaikoa, nes-ketan aldiz Miren Dermit. Erran

dezagun ere 60 bat laguneko multxoak egin duela, goizean goiz abiaturik, oinezko ibilaldia (14 km). Zaldizkorik haatik ez da izan aurten. Horiek denek aroa behar den bezalakoa zu-ten. Bainan ganer hustearentzat ez da aro arraroa gertatu, goiz onda rreko eurixkak dena xahutu baitu, bazelarik hogoi bat sal-mahain, arropa, tresna, liburu, edergailu eta bertze gauza as-korekin. Domaia da lehen aldi batentzat...

bidarrai

Emazteetan hoberena, Muriel Crespy Baionesa

Makea lekorne

BestaberriUsaian bezala gure bi herrietako gazteek, bai mutikoek eta bai neskek, apaindura berezietan parte hartuko dute elizkizunetan bai Makean eta bai Lekornen, Bestaberri eta Otaba egunean. Eta Ganixtar soinulariek ere!Galdegina da aski goiz etor-tzea, zeren meza hasiko baita 10:30etan xuxen eta bezperak 16etan.Bestalde, bixkotxa saltzea egi-nen da ikastolaren onetan, eta hola, gogo onez, aiten besta

kari, eskuratuko dugu hoin maite dugu ama batek egin oparia! Gora soinulariakAurten ere gogotik lotuak ditugu gure soinulariak, eta badakite goi mail hortan egoiteko serioski jarraiki behar dela; nahiz bai pilotan eta bai eskubaloian ere hola behar litakeen helbururat heltzeko. Gora Ganixtarrak eta mendita-rrek badakite badirela patarrak!

P. I.

Patxi Iratzoki nafartarra garaile

Herriko eskolaren pestaEkainaren 5ean iraganen da larunbatarekin. Lehenik, mus xapelgo handi bat jokatuko da arratsaldearekin, zointan lehen saria 400 eurokoa izanen baita eta finala galtzen dutenek 200E

izanen dute; izenen emaitea 14:30etan. Arratsean, talo eta xingar eta eskolako haurrek

usaian bezala beren talenduak agertuko dauzkute izan dadin kantuetan edo bertze gisan. Hor dukete Delphine Urrutiaguer bere kantari lagunekin eta horier beha haur gazte horiek ikusiko dute zoin eder den handitu on-doan kantari izaitea. Beraz, egu-naldi goxo baten esperantzan deneri gomita zabaldua zauzue.

Jutsi

11

Page 12: Herria 3059

abisuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

- Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42

Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

lan eskaintza

AVIS DE LOCATION GERANCE

Madame VIDART donne en location gérance, à monsieur OLHASSO Alain, du 01/04/2010 au 30/09/2010 un snack bar « LE BASTA » situé 31, bld du général DE GAULLE 64200 BIARRITZ.

Pour avis, la gérance

Etude de Maîtres Benoît LACAZE, Philippe BOMPOINT et Nicolas JOLY,

Notaires associés à BIARRITZ (Pyrénées-Atlantiques),

32 Avenue Foch.

Avis de réduction de capital social

Suivant acte reçu par Maître Nicolas JOLY, Notaire Associé à BIARRITZ, 32 Ave-nue Foch, le 19 mai 2010, enregistré à la Recette Elargie de BAYONNE, le 20 mai 2010, bordereau n°2010/ 627, case n°2, a été effectuée une réduction de capital social de la société dénommée CLAIR DE LUNE, dont le siège est à BIARRITZ (64200) 48 Avenue Alan Seeger route d’Arbonne, identifiée au SIREN sous le numéro 391923901, par voie de rachat de 125 titres numérotés de 251 à 292 et 418 à 500 appartenant à Madame Virginie GRACIA.

En conséquence de cette réduction de capital, les titres ainsi rachetés sont an-nulés à compter du 19 mai 2010.

Ancienne mention:Capital social: 7822,45 Euros.Nouvelle mention:Capital social: 5717,45 Euros.

Les modifications statutaires seront pu-bliées au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE.

Pour avisLe Notaire.

Michèle LAHARGOUE-DESRAUXAvocat

Espace Entreprises- 3 Chemin de l’Aviation

64200 BASSUSSARRYTél. 05.59.52.32.97

SARL UnipersonnelleAncienne dénomination: « GARAGE ECHEVERRIA »Nouvelle dénomination: « EZPELA AUTOS »Capital: 7.622,45 ESiège social: Route Départementale 918 - 64250 ESPELETTERCS 410 703 292

Aux termes d’une délibération en date du 11 Mai 2010, l’associé unique a décidé de remplacer la dénomination sociale par « EZPELA AUTOS », et de modifier l’objet social qui sera désormais: station-service et boutique annexée, station de lavage au-tos, l’achat et la vente de véhicules d’oc-casion et neufs, carrosserie, peinture, mé-canique, entretien automobiles et matériel agricole. La prise de participation dans toute société ayant un objet identique.

Les articles 1-2 et 1-4 des statuts ont été modifiés en conséquence.

Le dépôt légal sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE.

Pour avis. Le Gérant.

AVIS DE CONSTITUTIONPar acte sous seing privé en date du 17 mai 2010, est constituée la Société pré-sentant les caractéristiques suivantes: FORME: Société par actions simplifiée unipersonnelleDENOMINATION: « EUSKAL ETXEA » CAPITAL: 3.000 eurosSIEGE: Résidence Ederena - Le Forum - B.P. 631 - 64106 - BAYONNEOBJET: La Société a pour objet en France et à l’étranger:- L’activité d’Import-Export, achats/ventes de denrées alimentaires solides et li-quides, vins et spiritueux;- La représentation commerciale en France et à l’Etranger de toutes marques commerciales agissant dans les do-maines précités;- Toutes opérations industrielles et com-merciales se rapportant à:. La création, l’acquisition, la location, la prise en location-gérance de tous fonds de commerce, la prise à bail, l’installa-tion, l’exploitation de tous établissements, fonds de commerce, usines, ateliers, se rapportant à l’une ou l’autre des activités spécifiées ci-dessus;. La prise, l’acquisition, l’exploitation ou la cession de tous procédés, brevets et droits de propriété intellectuelle concer-nant lesdites activités; . La participation, directe ou indirecte, de la Société dans toutes opérations finan-cières, immobilières ou mobilières ou entreprises commerciales ou industrielles pouvant se rattacher à l’objet social ou à tout objet similaire ou connexe.. Toutes opérations quelconques contri-buant à la réalisation de cet objet.DUREE: 50 ansPRESIDENT: Monsieur Aitor Amilibia – C/José Maria SALABERRIA 29, 4° A - 20010 SAN SEBASTIAN (Espagne)IMMATRICULATION: au RCS de BAYONNE.

Pour avis.

Ekonomia eta zozial koordinatzaile lanpostu deialdia

Ekonomia eta sozial arloak kudeatuko dituen koordinatzaile bat xekatzen dute Euskal Irratiek.

Egin beharrak:- Diru eskaerak, egitasmo deialdiak, partaidetza eta esponzorrak segur-tatu,- Langileen kudeaketa,- Biltzarrak prestatu, animatu eta bil-dumak idatzi.

Administrazio Kontseiluarekin lan egi-nen du. Konduak oro diruzainak se-gurtatuak.

Gaitasunak:- Ekonomia mailako dinamismoa,- Elkarrizketarako eta talde animazio-nerako errextasuna,- Idazketa, sintesia eta negoziazio menperaketa,- Antolakuntza ona.

Konpetentziak:- Goi mailako formakuntza edo es-perientzia, administrazioan, finantzan eta giza harreman kudeantzan,- Euskara, Frantsesa: mail onekoak.

Lantokia: Iparraldeko edozoin irratie-tan izan laiteke, batetik bestetarat ibi-liz artean.Hilabete saria: Euskal Irratietako koor-dinatzaile heinekoa.Motibapen gutuna eta CV (euskaraz/frantsesez) igorri ekainaren 30eko:

Euskal IrratiakLP/GH

15, Jai Alai Etorbidea64220 Donibane Garazi

Ekainaren 4ean eta 5ean, Baxe Nafarroako Herri Antzokiko “Atelier en Folie “ taldeko antzerkilariek urtean zehar eraman lana aurkeztuko dute Donibane Garaziko Pilota Plazan, iraultza gogoan. Chimères Antzerki taldeko Guy Labadens taula zuzendariarekin landu duten “1789” Ariane Mnouckinen obra famatua aurkeztuko dute 14 antzerkilarik. Gure antzerkilari zaletuek espero dute publikoa etorriko dela oste handian iraultza giro horren pizteko !!

antzerkia iraultza giro donibane Garazin

Antzerkilariak : Anchartechahar Annie, Barnetche Josette, Carrère Anje, Colom Laetitia, Dunat Maite, Etcheverria Ger, Iputcha Jo eta Etienne, Lanathoua Otxoa, Lascaray Pilou, Montecot Lucien, Ondars Jacqueline, Ospital Katixa, Os-trowiecki Jean Yves.

bizikletaren besta baionan« Bizi » mugimenduak anto-laturik, bizikletaren besta ira-ganen da ekainaren 5ean, larunbat osoan Baionan. Lehen elgarretaratzea goizeko 10:00etan « Bizi »-ren egoitza aitzinean (22, Cordeliers ka-rrika). Gosaldu ondoan (kafe, fruitu eta hazi), karrika itzuliak; 12:30etan zintzur bustitze eta bazkari (baserriko janariak, 5 eurotan); 15:30etan biga-rren karrika itzuliaren abia-tzea He rriko Etxeko plazatik; 18:00etan, Txiribogan musika giroa.

bithiriñen mus lehiaketa

Ekainaren 19an, larunbat ara-tsaldez, 16:30etik harat iraga-nen da mus lehiaketa, Bithindar-Goiztiria elkarteak antolaturik. Orotara 3000 euroren heineko sariak. Izen emaitea tokian be-rean. Jatekoa eta edatekoa se-gurtatuak.

Portulanaurelia arkotxaren erakusketa

Baionako Euskal Erakuskokian, Aurelia Arkotxaren 12 argazki eta testuren erakusketa zabalik da iraileraino (10:00-18:30), astelehenetan eta bestaburuetan salbu. Sartzea urririk hilabeteko lehen igandero. Egunero urririk 18 urtez pekoentzat.

12

Page 13: Herria 3059

telebixta leihotik

asteburukO HitzOrduak

Bahituak: Jafar Panahi, irandar zinegilea, bahitutzat daukat. Alabainan, Cannes-era jin beharra zen epai-mahaian parte hartzeko, bainan buruzagiek preso ezarri dute. Halere, ikusiz eta entzunik haren alde izan diren oihu eta sinadurak, libratu dute. Berri ona, azpimarratzekoa. Afganistanen, aldiz, badu orain bost hilabete bahituak direla bi frantses kasetari beren afganistar lagunekin. Gogoan ditugu beti.Euroa: Egunero irrati eta telebixtetan aurpegi zimurrarekin aipatzen digute euroaren beherakada iduriz-eta sekulako zorigaitza dela. Ahanzkorregiak dira ene ustez, ahantzia baitute euroa sortu zelarik 1,18 dolar balio zuela. Gero, laster 0,85 dolar balio zuen, jaz igan zelarik 1,60 dolarretara. Oraiko joerak eramaiten du hastapeneko baliora eta euroa utzi behar da 1,20 dolarretan, gauza ona da gure ekonomiarentzat, hobeki salduko baitu industriak sortzen eta egiten edo lantzen dituenak: airekoak, usain onak, arnoak eta nik dakita zer. Pentsa dezaten eta sinets dezagun delako beherakada hori zorionezko beherakada dela eta ez zorigaitzekoa.Cabaret Berlin: Arte gatean maiatzaren 24-ean orduko dokumentuekin (1920-1933) zabaldu da filma interesgarrienetatik bat segi baitzezakeen zer izan den, bereziki Berlin-en, Alemanen bizi moldea, Hiltler baino lehenago. Ez da dudarik Berlin izan dela edergintza eta kulturaren aldetik aurreratuena. Zinema ikusi dugu, Marlene Dietrich « L’ange bleu » filma, lehenbiziko entseguak egiten zituelarik. Antzerkia, nola ez aipa Bertold Brecht? Denbora berean langabezia, miseria, inflazioa, mark delakoak ez zuela kasik deus balio. Horretaz baliatu da Hitler boterearen bereganatzeko.Des racines et des ailes: France 3 gatean astezkenean bidaiatu gara Afrikan gaindi. Filma horretan ulert daiteke nondik sortzen den miseria, nahiz badiren toki ederrak basamortua barne.Greba: Beti bezala grebalarien eta gobernuaren ikus-molde desberdina. Sindikatek miliun bat jende bazela karriketan, gobernuak diolarik 400.000 zirela. Demagun 700.000 zirela, bien arteko zenbakia hautatuz.Errugbia: Azkenean! 1936an lehena, geroztik jokatu zituzten 10 finala eta denak galdu. Hamekagarrena ereman dute Clermontarrek katalanen kontra (19 eta 6), entsegu bat bakarrik markatuz. Ohore, beraz, Auverniari. J. H.

Ortziralean-Baionan, euskal-erakustegian (17.00), Jean-François Larralde mintzo Aitor Mendizabal artixtaz. Antzokian (20.30), “7 Extras” ikusgarria, eskoletako haur batzuk eskainia, Maimorables sailaren bururapen gisa. Komertsaldegiko aretoan (20.30), “Bartokade” kontzertua, Bela Bartok musikagilea omenduz. Luna Negra kabaretean (21.30), Meuf’In taldea-Miarritzen, Koliseo gelan (20.30), “La Terrasse des Esprits” antzerkia, Jean-Rostand ikastegiko gaztetxoekin.-Itsasuko elizan (20.30), Haiz-Egoa koroa.-Donibane Lohizuneko elizan (21.00), Arin koroa eta herriko Estudiantina.-Azkainen, Xoko Ona gaztetxean (21.00) bertsu afaria: Xumai Murua, Fermin Mihura, Amets Arzalluz, Mixel Aire-Pausun, Xaia ostatuan, Mojito eta Salsa gaualdia, afariarekin, Salsa Verde elkartearen eskutik.

larunbatean-Baionan, goizetik arats, Herriko etxean, Nestor Basterretxea omenduz Eusko-Ikaskuntzak moldatu egun berezia. Gurutze Saindu elizan (19.30), Egungoak, Kantiruki, Kantuz Ari eta Kostalde taldeak, CSF elkarteak gomitaturik. Luna Negra kabaretean (21.30), Pop, Rock, Folk kontzertua. Bertzalde, egun osoan

Baionan, bizikletaren besta, “Bizi” mugimenduak antolaturik.-Bidarten, herriko etxe aitzinean (11.00), Bidarten Kantuz. Kirolak ezkerparetan (12.00) Uhabia ikastolaren besta zikiro-jatearekin.-Kanbon, Arnaga egoitzan (11.00), solas eta solas Chantecler ikusgarriaz.-Hendaian, Dantza Karrikan, Akelarre elkartea antolatzaile. Goizean, ibilaldiak. Gaztelu-Zahar plazan (15.00), dantza ikusgarria. Errepublika plazan (17.00), Sagarno Eguna, Baleak elkartearekin.-Ezpeletan, herrian gaindi (15.00), Jokoz Kanpo ikusgarria Pinpulka elkartearekin.-Miarritzen, Koliseo gelan (17.00 eta 20.30), “En suivant le soleil” dantza ikusgarria. Atabal musikategian (21.00), Yodelice eta Mr Blackstone. -Donibane Garaziko elizan (20.00), Kantuka, Gogotik eta Amaren Alabak, konbit pour Haiti elkartea antolatzaile.-Donibane Lohizunen, jai-alai ezkerparetan (21.00), Fabiana español dantza ikastegiaren ikusgarria.-Donapaleun, Frantxixkanoetan (21.00), De Vive Voix koroa.

igandean-Euskal-Herrian gaindi, Besta-Berri.-Itsasun, Gerezi-Besta.-Larzabalen, Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioaren besta.-Bidarten, Zirlinga salgunean, eta Ainhoan, selauru-hustea.-Ziburun, zaharki-merkatua eta

selauru-hustea Untxin auzoaldean. -Biriatun, selauru-hustea Xoldo ezkerparetan.-Baigorrin (09.00), Oilandoiko mendi lasterketa.-Donibane Lohizunen, hirian gaindi (16.00), Udaberria Dantzan, Begiraleak elkartea antolatzaile, zazpi probintzietako euskal-dantzak agertuz.-Saran, Sarako itzulia oinez-Miarritzen, kasino aitzineko plazan (10.30), Kantalasai eta mutxikoak. Koliseo gelan (18.00), “Un dîner presque parfait” antzerkia.-Angelun, udaletxeko aretoan (17.00), “Faim de travaux” ikusgarria, Chimères antzerkitaldearekin. Andredena Maria elizan (18.00), Vocanti koroa.

asteburuan-Mugerren, Irisarrin eta Idauzen, herriko bestak.

-Angelun, Barojako zalditegietan, “Baroja Off” antzerki-saila.-Donibane Garazin, pilota plazan, ortziralean eta larunbatean (21.15), “1789” antzerkia, Atelier en Folie taldearekin.-Azkainen, larunbatean eta igandean, Eliraleren besta. Larunbatean, Bil-Toki gelan (16.00), “Luma” emanaldia. Igandean, toki berean (16.00), “Laminak, hartzak eta bertze”. Herriko plazan, Ereintza eta Kaiku dantza taldeak. -Irunen, FICOBA erakusgunean, ortziraletik iganderat, Bioterra erakusketa.-Miarritzen, Versant antzerkitaldearen biltokian, larunbatean eta igandean (20.30), “Mai jeunes années” saila.-Kanbon, Arnagako baratzeetan, landare azoka larunbat eta igandez.

bixiklet xafaria Xiberoan gaindi

“tObera Mustrak irisarri eta inGuruetan “Mintzaldia- Xabier itCaina – rekin

Herritar lekuko batzu argazki - bertsu

OsPitalia zentroan ekainaren 12 an ibiakoitzarekin

aratsaldeko 2ak ½ etan

Irisarri luzaz famatua izan da bere tobera, tobera-mustra edo kabalkadentzat. Hirugarren Errepublika garaian, tobera mustrak erregularki eman dituzte herri hortan (1883, 1902, 1903, 1914, 1921, 1928 eta 1937). 1937koa estakuru erreal baten inguruan egin zen azken kabalkadetarik izan zen. 1970 urteak berriz hasi ziren toberak egiten Baxenabarreko bertze toki batzutan. Hitzaldi huntan orduko Irisarriko tobera mustretaz ditugun lekukotasunak miatuko ditugu, eta berezeki orduan agertzen ziren sujet, ofizio, pertsonai, dantza, musika eta pertsuak. Ber-denboran, Irisarriko kasua Baxenabarre eta Lapurdi barnekaldeko tobera eta kabalkaden oinarri eta aldaketen testuinguruan kokatuko dugu.

Azia elkarteak antolaturik, maiatzaren 22an iragan da, la-runbat ekitsu batez, Xiberoan gaindiko « Bixiklet xafaria ». Hots, hogei bat gaztek, Xi-berotar lurraldea hobeki eza-gutzeko, bizikleta ibilaldi bat egin dute Mauleko gaztelutik abiaturik. Idauze-Mendi eta Madaleneko gainetan barna, Basabürüa zeiharkatuz, zen-baitzu Erroimendiko leporaino joaitea menturatuz. Helburua: Xiberotar lurraldea hobeki

ezagutu bere alderdi desber-dinetan, laborantza, industria, etxebizitza, turismoa, bideak, gai berezi batzu ere ahalaz sakonduz, enplegua, politika, erlisionea...Eguna bururatu dute kaiolar batean, otordu gozo baten inguruan. Gisa hortako ekital-diak gazte ororentako mun-tatuak dira. Hemendik aitzina eginen direnentzat, deitu Azia elkartea (Tel. 05.59.28.67.62 edo [email protected])

13

Page 14: Herria 3059

Lapurdi 1609Antzerkilariak taulen gainean

Han eta HeMen

Lapurdin 1609an gertatutako sorgin ihizia urte oso batez gogoarazi ondoan (mintzaldi, erakusketa, bertsu eta beste), antzerki batekin bururatuko du oroimen sail hori “Lapurdi 1609” elkarteak : “Iduzkilore” obra, Joseba Aurkenerena eta Peio Chipik idatzia, Manex Fuchs eta Mizel Jorajuriak moldatua. Henri IV erregearen e rreinupean gira. 1609ko ekainaren 27a da. Borde-letik Lapurdira datoz jende batzu, erregeak manaturik, beldurra eta heriotza zabaltzera. Antzerkiko 10 agerraldietan barna, sorgin ekarri-takoen ihizia zaiku kondatua. Tau-len gainean 13 jokolari : Maialen Fauthoux, Maider Beheran, Ber-nadette Luro, Kattin Mendiboure, Lierni Elorza, Jan Mixel Bereau, Xalbat Dagueressar, Mizel Jorajuria, Peio Berhocoirigoin, Mixel Sarratia, Robert Duhalde, Michel Brust eta Christian Senné. Ororen zuzendari, Manex Fuchs.

Sei herritan jokatu da “Iduzkilore” an-tzerkia, ekain hon-tan berean : lehen emanaldia Sen-peren, Gantxiki trinket ondoko jantegian, ekai-naren 11n, os-tiralez (21:00). Ondoko emanal-diak : ekainaren 13an Uztaritzen (17:00), 18an Izpurako pilota plazan (21:00), I n t e g r a z i o Ba tzordearen alde, 19an Zi-burun (20:30), 20an Alozen (17:00), 22an H a z p a r n e n (21:00).

Alemania eta Australiaren

ondotik, heldu diren JMJ-ak

2011ko agorrilaren 15etik

21era iraganen dira Madrilen,

Españan. JMJ-ak, mundu

osoko gazte girixtinoen el-

garretaratzeak dira. Zenbait

egun horiek ezagutza berri

batzuen egiteko, fedearen

partekatzeko, aipatzeko eta

barna tzeko eginak dira. Aita

Sainduaren inguruan, elgarre-

taratze horiek zinez aberatsak

dira harreman, kultura, bai eta

ere fede mailean. Esperientzia

ezin ahantzizko bat.

Parte nagusia Madrilen iragai-

ten bada ere, mundu guziko

gazte horiek aitzineko astetik

hor izanen dira, España gu-

zian banatuak, familia ala ki-

roldegi batzuetan. Familietan

zenbait egun iragan ondoan

dira denak Madrilen bilduko.

2011ko JMJ horiek gure es-

kualde hau ere hunkiko dute.

Alabainan Baionako diose-

sak bere ateak zabaltzen ditu

mundu osoko gazteeri eta hiri

nagusira joan aitzin milaka

gazte errezebituak izanen

dira Ipar Euskal Herri huntan,

eta Garazi-Baigorrin ere bai.

Hori posible izaiteko, familiak

bilatzen dira, ahalen arabera

gazte zenbaiten errezebitze-

ko, 2011ko agorrilaren 12tik

15era. Ateak idekitzea kan-

poko gazte batzuer aberats

izan ditake bai gaztearentzat,

bai errezebitzen duenaren-

tzat. Kultura berri baten edo

jende mota berri baten desku-

britzea xantza izaiten ahal da.

Hemengo familier izanen da

hemengo kultura eta hizkun-

tzaren berri emaitea oroitza-

pen on batzuekin joan diten.

Halere, egun horietan ez dira

egun osoan familien gain iza-

nen, ekintza ezberdinak anto-

latuak izanen baitira egunetan

zehar. Gazte zenbaiten errezebi-

tzeko ados litaizkeen familien

bilketa jadanik hasia da Gara-

zi-Baigorrin ahal bezain untsa

antolatzeko egun horiek. Inte-

resatuak bazirezte ala xeheta-

sun gehiago nahi badituzue,

deitu Miren zenbaki huntara :

06.81.14.61.91 edo mail bat

igorri [email protected] hel-

bidera. Garazi-Baigorri aldetik

kanpo direnek ere, galda de-

zatela beren inguruan egun

horien berri, Ipar Euskal Herri

guzira jinen baitira gazteak.

Aitzinetik eskertzen zaituztegu

gazte horier ateak zabaldurik

eta laster arte.

Garazi-Baigorri aldeko antolatzaileak

JMJ-ak 2011ko agorrilaren 15etik 21era, Madrilen

antzerkia-lIburuxka.indd 1

26/5/10 11:03:40

Pour mémoire:

La stèle commémorative des événements tragiques, se situe devant le château de ST Pée, œuvre de Nestor Bazterretxea et Jean Michel Bedaxagar.

Oroimenerako:

Senpereko jauregiaren aintzi-nean da 1609ko gertakizun lazgarrien oroimenez Nestor Bazterretxea eta Jean Michel Bedaxagarrek egin obra.

antzerkia-lIburuxka.indd 8 26/5/10 11:03:42

Lapurdi 1609-ren oroitharria Senpereko Gaztelu aitzinean

14

Page 15: Herria 3059

kirOlak

pilota Waltari-DucassoukGarindaineko

finala

Hau helduden asteleheneko partida, Garatenean. Jin dite-la hoberenean lehen horiek, trenpuan kausi baitetzazkete aste huntako irabazleak.

Armendaritzen, Elhinakoa hasteWaltari - Ducassou ...............?Ibarrola - Kurutcharry ...........?

Bielle - Ezcurra II ..................?Lambert - Etcheto .................?Huna beraz aurtengo lehiaketa horren bi lehen partidak igande huntako 16.30tan haste. Horiek izanen dira finala laurden kon-dukoak ekainaren 6an. Gero, 13an finalerdiak, eta 20an bes-tea. Igande 27an finala. Denak ere betiko sari ederrekin ira-bazleentzat.

BaionattipianAguirre - R. Dermit .............50P. Tellier - Jeannots.............28Hau Sant Andresen fitexko joan da, usaiako partida egin ez duen Jeannots landestarrarekin. Aldiz beti hor Rene Dermit gure ama-turretan xaharrena.

Plazalaxoko xapelgoakGoicoetchea - Arambel ......30Etchemendy - Etcheto ........26

Etchebarne - Carricart J. ....30Bonnet - Elizalde ................24

Etchevers - Arbeletche .......30Jaureguy - Lucu ..................17

Jaureguiberry - St Esteben 30Latchere - Iturralde .............24

Laduche - Berasategui .......30Jaureguy - Lucu ..................17

Olçomendy - Olhagarray ....30Arrue - Urruty ......................20Irabazleak beraz hor: Baigorri, Airetik, Irisarri, Itsasu, Azkaine eta berriz Baigorri. Aste huntan partidak: Aiherran, Arberatzen, Zelaian.

Hegoaldean berriz finalean A. LasarekinIñaki Beroiz .........................22Urrutikoetxea ......................20

Bengoetxea VI. - Ibai Zabala ... 22Berasaluze VIII – Begino ....19Zallan jokatu dira bi partida eder hauk azken hortan Bengoetxea bezalako bat behar zen Berasa-luze VIIIri eta Beginori irabazte-ko. Eta zer erran lehen partidaz, lanak izan baititu iruñarrak Urru-tikoetxea horri irabazten finaler-diko partidan.

Irujo – Ladis Galarza ..........22Berasaluze IX – Zubieta .....10

Aritz Lasa ............................22Iñaki Leiza ...........................16Bi partida hauk Beasainen joka-tuak, lehen hori Martinez de Iru-jo haundiak irabazia Ladis gaz-tearekin. Eta ikus ere bigarrena, buruzburukan bigarren maileko finalerdia Beroizen kontra iza-nen duen finalarako. Ez ote zen Aritz Lasari hurbil hurbila ibilia lehenxago Lemoneau bat ere?

Bego

Waltari - Ducassou .............40Sorhuet - Ezcurra ...............36Bosgarren urtea segidan aurten Garindaineko Urrupean trin-ketak ikusi duela Garaintarrek aurten ere hutsegin ez duten lehiaketa beroa. Ikusi ginituen lehenago Glaria trinketekoak aspaldi: Aguer, Garmendia, La-duche eta Haranbilleten denbo-rakoak, ahantzi gabe, geroxago ,Espel, Dargel xuberotarrak eta besteak. Ikusi ere, arras mail bererat heldu gabe, Larraine ta Eskiulakoak, bi trinket ho-rietan. Haatik bego orai Garin-daine eta iraun dezala Waltari eta besteekin. Ortziralean ziren finalderdiak ikusle ainitzekin ja-danik, Waltari-Ducassouk joa-nez lehena Ibarrola-Kurutcharry-ri (40-28), eta bestea Sorhuet-Ezcurrak Etcheverry-Etchetori (40-37); hau oren bat eta erdi iraun zuen partida.Eta horra finala, igande goizean: elgarren bete hasi dute partida 12tan berdinean zirelarik, haa-tik orduko bost sake ba sartuak kubatarrak. Hortan dute hauk beren gasna egin 24-15 eta 37-30tarainoko segurtamena hartzen zutela. Ez Waltari ba-karrik, Ducassou itsasuarrak ere

atxiki du bere lekua eta azken hiruetan ederki baliatu da Agusti urruñarra bere apuño sarea eta izkin-motza ere ongi miratuz azken ukaldietan. Bazituen 11 sake sartuak eta Sorhuetek 5. Trenpu onean ahal daude ira-bazleak Armendaritzekotz ere hurren aste horietako.

GarateneanBielle - Bonetbeltx ..............50Ezcurra I - Heguiabehere ...23 Astelehenean xantza onik ez usaian etorria zen ikusle fide-larentzat: Oyhenartek jakinara-zirik bere ezinbertzea, Patrick Ezcurrak ordaindu behar izan du azken beltzean eta hortaz ere sofritu duke partidak. Deus ez gordetzeko, aldarte hobean kausitu dira irabazleak, lehenik Bielle bere adin onarekin eta gu-ziz boteekin (21 bat orotara, eta 5 Ezcurrak). Gainerat, holako botari batek etzuen gibeleko haundi baten beharrik eta, pre-seski, zinez aise arizan zaio gi-beletik Makearra. Horra zertako, oren bat eta laurdenez eginak ziren asteleheneko kondu ho-riek.Alfaro - Lamure .....................?Bielle - Bonetbeltx ................?

Pakistango Broad PeakPakistanera buruz abiatu dira aste huntan Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza goimendizaleak, Broad Peak-eko hiru kaskoak lerroan igotzeko xedez, bide berri bat urratuz. Hiru ton-tor dauzka Broad Peak mendiak : iparraldekoa (7.550 m), erdikoa (8.013 m) eta nagusia (8.047 m). Hiruak segidan nahi lituzkete ga-raitu. Espedizio gogorraren mentura.

Errobi herri elkargoko Errobi Lan taldeak lehen aldikotz antolatzen du palantxa lehiaketa bat. Ekainaren 12tik uztailaren 17raino iraunen du. Partidak jokatuko dira Luhuso, Ezpeleta eta Zuraideko trinketetan. Olivier Larrechea eskuhuskari ezagunak jujatuko ditu hondar

haitadak. Larunbatetan jokatuko dira partidak. Parte hartze saria: 40 euro pareka. Finala uztailaren 17an, bazkaria egun hortan eskainia izanen delarik engaiatuak diren pilotari guzieri. Izenak emaiteko epea: ekainaren 5a (tel. 05.59.43.10.39 - [email protected])

Alberto Iñurrategi aretxabaletar mendizalea

errobiko palantxa lehiaketa

bi gida baionako ondarea bisitatzeko

Baionako ondareari lotutako eraikuntzak ikusi eta bisitatzen ahalko dituzte elbarrituek edo txirridulaz dabiltzanek bi gidari esker. Baiona handiko gune historikoen inguruan pentsa-tuak dira bisitaldiak. Elbarrituen gidan, zentzu bat errespetatu behar da malden heina jakite-ko, eta abisatzen da zailtasuna zenbatekoa den, bai eta itzuli batez patarra saihestea ahal denean. Bizikletez ibili nahi dutenek ere kontseiluak aurkituko dituzte. Bizikletak Baionako hamabi gunetan erretiratzen ahal dira urririk. 1500 ale inprimatu dituzte eta denak frantsesez dira, beste hizkuntza batean izateko interneten begiratu beharko da turismo bulegoaren webgunean.

15

Page 16: Herria 3059

inbidO

Kirolak biziki maite di-tuztenak aseko dira bos-pasei astez segidan, ho-rra alabainan tenislarien lehiaketa handia Parisen, helduden astean hasiko futbolarien mundu-kopa Hego-Afrikan eta ixtan-tean jinen txirrindularien Frantziako itzulia!Futbolarien hori lau urte-tarik egiten da eta dene-tan ukaiten du bulta hun-tan zernahi aipaldi. Egia erran, mundu guzian gaindi, zangobaloi edo futbol joko hori ezagu-tuenetarik da. Ez idurika, gaitzeko diru metak ere harrotzen dira ostikokari trebe horien inguruan, harrigarri ere baita lehen mailerat hupatu batzuk nolako sosak irabazten dituzten! Eta zonbat ne-gozio mota izaiten ahal ere den futbolaren es-takuruan! Ixtorio horiek iluntzen badute ere, eta ez guti orobat, futbolaren mundua, ezin uka Mun-du-Kopak beti badauka-la ikaragarriko arrakasta, itzal guziak ahantziz be-zala nolazpait!

Hemeretzigarren aldia…Duela ehun bat urte hasi ziren lehen apailuak bai-zik eta nazioarteko lehia-keta handi bat behar zela muntatu futbolarien artean. Bainan, batean hau eta bestean hura, xede hori etzen gauzatu 1930-ean baizik, Jules Rimet futbolzale fama-tua sustatzaile. Lehen aldian Hego-Amerike-tan jokatu zen, Uruguai herrialdean eta Europa-tik biziki guti izan ziren parte hartu zutenak, fres handiegiak zirela eta bidaia luzea zela, itsas-untziz egin behar gaine-rat, hegazkinak ez bai-tziren orai bezala ibilki munduan gaindi… Gerla jinik, saila gelditu zen ha-mabi urtez eta berriz hasi 1950-ean. Aurtengoa 19. dugu. Aspaldixkoan era-bakia zen Afrikan eginen zela, eskualde hortan behinere ez egina-eta. Duela zonbait urte deli-beratua gero Hego-Afri-kan izanen zela, eta ez Marokon zonbaitek na-hiagoko zuten bezala.Erraiten dugularik mun-du-kopa Hego-Afrikan jokatuko dela, eta lau astez segidan, ez gira arras xuxen mintzo. Ala-bainan, lehiaketak bi urte

irauten du nunbait han eta parte hartzen duten guzien artean hoberenak dira berexten azken zati bati buruz. Azken zati hori da holako edo ha-lako herrialdean munta-tzen. Aldi huntan, konpa-razione, 203 herrialde plantatu dira lehiaketari eta horietarik 31 dira az-ken haitada hortako sailkatuak, denetarat 32 ezen Hego-Afrikak bere tokia aitzinetik segurta-tua zaukan partidak han egin beharrak direlakotz. Partida guziak Hego-Afri-kan eginen dira beraz bainan ez denak hiri be-rean. Hamahiru kirolzelai badituzte berexiak oro-tarat. Bost berri-berriak, espresuki muntatuak eta gostaia gosta Mundu-Kopari buruz, beste zor-tziak ja bazirenak bainan denak xahar-berrituak.

Handiena Johannesburg hirian, 94.700 jende ko-katzen ahal.

Nor ote irabazle?Duela lau urte, Ita-liak zuen kopa beretu. Laugarren aldikotz gai-nerat. Bainan Brasil herrialdeak irabazia du bost aldiz. Alemaniak hiru aldiz. Frantziak aldi bat, duela hamabi urte. Brasil da bakarra azken zatiko partidetan beti parte hartu duena, 19 al-diz beraz. Alemania eta Italia ez dira urrun, 17 aldiz partaide alabainan. Espainiaren gisa, Fran-tzia 13 aldiz. Aurten gutik egin du haatik Frantzia ez baita kanpo gelditu. Doi-doietarik ardietsi du Hego-Afrikarat joaitea, irlandesak baztertuz. Mun du guzian aipatu zen partida hori. Fran-

tsesek etzuten sobera espantu egin beren ga-raipenaz. Ezen irabazi zuten Thierry Henry fut-bolariak baloin bat eskuz pusa turik, untsalaz es-kuarekin etzuena hunki ere behar! Nahitarat egin zuenetz hori ala ez, hor-taz izanak dira gaitzeko eztabadak. Gisa guziz, epailea etzen deuseri ohartu eta afera joan zen Henry-k hutsik batere egin ez balu bezala.Dena den, frantsesak Hego-Afrikan dira, Euro-pako beste hamabi talde bezala, eta Ameriketako zortzi… Nork irabaziko duen, hori han ikusi be-har... Bixtan da hilabete ba-tez lehiaketa horrek toki handia hartuko duela telebixtan ala nun nahi. Bere ezagutgarri berezia ere badauka, lehoinabar ttipi bat, ile berdeekin. Izena du Zakumi, ZA bi hizki horiek baitira Hego-Afrikaren seinale eta “kumi” hango min tzaira batzuetan hitz horrek ha-mar erran nahi eta hamar hori osotasun baten edo nasaitasun baten seinale omen

Muslaria

Hego-Afrikan, futbolarien besta handia!

HegoAfrikakoJohannesburg hiria

Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluzek osatutako euskal bikoteari buruzko 70 minutuko film dokumentala. Josu Marti-

nez eta Txaber Larreategik zu-zendua eta Bilboko GITE-IPES taldeak ekoitzia. 2009 eta 2010 urteetan filmatua izan da, Ipar eta Hego Euskal Herriko hainbat tokitan eta Sao Tomé y Principe uhartean (Afrika Zentrala).

Argazkia Hibai Castrok burutu du. Musika, Arkaitz Minerrek, Ruper Ordorika, Maddi Oihe-nart eta Eñaut Etxamendiren parte hartze bereziarekin.

Jatorrizko bertsioa euskaraz eta gaztelaniaz da; portuges eta frantsesezko parte ttiki batzue-kin. Halaber, euskara, gaztela-nia, frantsesa eta ingelesezko azpitituludun bertsioak ere bu-rutu dira.

Lehen emanaldiak:-Ekainaren 11n, Baionako Ata-lante Zineman.-Ekainaren 12an, Bilboko Capi-tol Zineman.-Ekainaren 18an Ainhizeko Eus-kal Herriko Laborantxa Ganba-raren egoitzan.-Uztailaren 3an Heletan, EHZ festibalaren barnean.

Sinopsia:SAGARREN DENBORA25 urte erbestetik itzultzen. Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gazte-tik lotuak Euskal Herriaren aska-penerako borrokari, beren mai-tasuna sorterritik 7.000 kmtara bizitzera kondenatuta daude, Al-fonso Afrikako ugarte tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bida-soaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak ; Oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.

saGarren denbOra

“Alfonso Etxegarai eta

Kristiane Etxaluz:

25 urte deserri-tik itzultzen”

Kristiane Etxaluz eta Alfonso Etxegarai

16