herria 3061

16
2010eko Ekainaren 17-koa - 17 Juin 2010 - 1,15 E - N° 3061- ISSN 0767-7643 Besta on Aita guzieri ! Matalas ere gogoan… Luis XIV luzaz egon zen errege. 0rotarat 72 urte, 54 urtez gider guziak bere esku zituela. Hoin- beste denboraz izan zela gora- behera asko eta asko, bixtan da ez direla denak aipatzen ikusgarri hortan. Idazlea ibili da larrienez larrien, beharrenak erranez haatik. Ez da arizan es- pantu eta espantu, iguzkiaren pareko errege bat izan zela, dena bertute, kasik saindu bat, eta nik dakita zer! Errege puxanta izan zela, hori azpima- rratu du, erakutsiz ere puxanta denak oraino botere gehiago nahi duela eskuratu! Lehen agerraldian agertzen da delako ezteien giltza, Intzura ugarteko bake-hitzarmena, orduan bai- tzen erabaki Frantziaren eta Es- painiaren onetan norekin behar zen esposatu Luis XIV gaztea, eginbidezko ezkontza beraz eta ez amodiozkoa… Eta gero, antzerki hortan kondatzen da ere gauza ederrak egin baditu delako erregeak, jauregi mires- garri eta gaineratiko, jendea azpitik atxikia zaukala, Euskal- Herrian berean izan zela gai- tzeko jazarkundea, nagusikeria soberakina ezin onetsiz. Xube- roan zen hori gertatu preseski, Matalas apezarekin… Eta an- tzerkian ikusten da Matalas bur- dinez kargatua, hiltzerat kon- denatua… Biziki hunkigarria azken agerraldia, erregearen azken otoitza, Jainko maiteari barkamendua eskatuz bere denboran egin huts guzien- tzat… Holako sentimenduak agertu ote zituen egiazki? Guk segurik ez dakigu… Oro har haatik, obra orekatua zinez, ez dena laudorio erregearentzat, ez eta dena piko errege hura bera lurra baino apalago ezarri beharrez… Lehenik txalotuak gintuen ere ikastegiko atabalari gazte batzu eta beste batzuk, horiek ere aski jeinutsu agertu diren batzuk, eskaini dituzte frantse- sez Molière idazle handiaren antzerki-zati batzu. Ainitz izan dira Donibane Lohizunen, az- ken bi aste horietan, gisa bat edo beste delako eztei famatu heien oroitzapenetan nolaz- pait mugitu direnak. Donama- ria ikastegiak har ditzala gure goresmen beroen-beroenak, hoin molde herrikoian parte harturik ospakizun horietan, ikasle, erakasle eta laguntzaile denak hoin kartsuki partzuer. Untsa jokolari erneak! Erregea espos Donibane Lohizunen Pastorala gisako ikusgarri pollita Mundu guziak badaki Frantziako errege famatuenetarik batto, Luis XIV, Donibane Lohizunen esposatu zela duela 350 urte! Urtebetetze hori aski handizki ospatua izan da aitzineko egunetan. Ospakizun horietarik batto berexi dugu hemen aipatzeko. Hori da Donamaria ikastegiko gaztetxoek, gela elebidunetan diren batzuk, eman duten antzerkia. Zendako dugun hori hautatu? Alde batetik burutik buru euskaraz baitzen, euskarari toki bat pollita eginez ainitz gisetarat biziki nasaia izan den sail hortan. Bestetik, gazte horiek xarmanki arizan baitira, eta holako urratsak behar baitira sustatu. Eta beste arrazoin bat bada oraino: antzerki hori pastorala gisakoa zela, antzerki molde berezi horri lotua, idazlea bera pastorala egile fina agertua aldi bat baino gehiago, Arnaud Aguergaray xuberotar frailea, ongi ezagutua eta estimatua dena Donibanen eta Ziburun. Hala ez denik ez baita erran behar, hauxe garbi dago “Luis XIV” hori ez dela egiazko pastorala bat bainan haatik pastoralaren eiteko obra gustagarri bat. Hein bat laburra – hiru oren laurden nunbait han – aski gaztetxo batzuk emaiteko. Pastoraletan bezala, bada lehen predikua bai eta azkena ere. Arte hortan, antzerkia, dantza eta kantua elgarri josten dira biziki polliki, aireak eta jestuak ere pastorala girokoak dira. Jauntziak egokiak, 17. mendekoak. Jokolariak trebe eta lasai, huts ttipi batzu egin-eta ere berehala berriz lotzen xuxen- xuxena hari piru onari eta aitzina segitzen antzerkilari zohitu batzuen pare! Jaun-andere esposak, artean Baionako ape- zpikua, D’Olce jauna, iholdiarra…

Upload: 8probintziak

Post on 31-Mar-2016

262 views

Category:

Documents


11 download

DESCRIPTION

Herria 3061

TRANSCRIPT

  • 2010eko Ekainaren 17-koa - 17 Juin 2010 - 1,15 E - N 3061- ISSN 0767-7643

    Besta on Aita guzieri !

    Matalas ere gogoan

    Luis XIV luzaz egon zen errege. 0rotarat 72 urte, 54 urtez gider guziak bere esku zituela. Hoin-beste denboraz izan zela gora-behera asko eta asko, bixtan da ez direla denak aipatzen ikusgarri hortan. Idazlea ibili da larrienez larrien, beharrenak erranez haatik. Ez da arizan es-pantu eta espantu, iguzkiaren pareko errege bat izan zela, dena bertute, kasik saindu bat, eta nik dakita zer! Errege puxanta izan zela, hori azpima-rratu du, erakutsiz ere puxanta denak oraino botere gehiago nahi duela eskuratu! Lehen agerraldian agertzen da delako ezteien giltza, Intzura ugarteko bake-hitzarmena, orduan bai-tzen erabaki Frantziaren eta Es-painiaren onetan norekin behar zen esposatu Luis XIV gaztea, eginbidezko ezkontza beraz eta ez amodiozkoa Eta gero, antzerki hortan kondatzen da ere gauza ederrak egin baditu delako erregeak, jauregi mires-garri eta gaineratiko, jendea azpitik atxikia zaukala, Euskal-Herrian berean izan zela gai-tzeko jazarkundea, nagusikeria soberakina ezin onetsiz. Xube-

    roan zen hori gertatu preseski, Matalas apezarekin Eta an-tzerkian ikusten da Matalas bur-dinez kargatua, hiltzerat kon-denatua Biziki hunkigarria azken agerraldia, erregearen azken otoitza, Jainko maiteari barkamendua eskatuz bere denboran egin huts guzien-tzat Holako sentimenduak agertu ote zituen egiazki? Guk segurik ez dakigu Oro har haatik, obra orekatua zinez, ez dena laudorio erregearentzat, ez eta dena piko errege hura bera lurra baino apalago ezarri beharrez

    Lehenik txalotuak gintuen ere ikastegiko atabalari gazte batzu eta beste batzuk, horiek ere aski jeinutsu agertu diren batzuk, eskaini dituzte frantse-sez Molire idazle handiaren antzerki-zati batzu. Ainitz izan dira Donibane Lohizunen, az-ken bi aste horietan, gisa bat edo beste delako eztei famatu heien oroitzapenetan nolaz-pait mugitu direnak. Donama-ria ikastegiak har ditzala gure goresmen beroen-beroenak, hoin molde herrikoian parte harturik ospakizun horietan, ikasle, erakasle eta laguntzaile denak hoin kartsuki partzuer.

    Untsa jokolari erneak!

    Erregea espos Donibane Lohizunen Pastorala gisako ikusgarri pollita

    Mundu guziak badaki Frantziako errege famatuenetarik batto, Luis XIV, Donibane Lohizunen esposatu zela duela 350 urte! Urtebetetze hori aski handizki ospatua izan da aitzineko egunetan. Ospakizun horietarik batto berexi dugu hemen aipatzeko. Hori da Donamaria ikastegiko gaztetxoek, gela elebidunetan diren batzuk, eman duten antzerkia. Zendako dugun hori hautatu? Alde batetik burutik buru euskaraz baitzen, euskarari toki bat pollita eginez ainitz gisetarat biziki nasaia izan den sail hortan. Bestetik, gazte horiek xarmanki arizan baitira, eta holako urratsak behar baitira sustatu. Eta beste arrazoin bat bada oraino: antzerki hori pastorala gisakoa zela, antzerki molde berezi horri lotua, idazlea bera pastorala egile fina agertua aldi bat baino gehiago, Arnaud Aguergaray xuberotar frailea, ongi ezagutua eta estimatua dena Donibanen eta Ziburun.Hala ez denik ez baita erran behar, hauxe garbi dago Luis XIV hori ez dela egiazko pastorala bat bainan haatik pastoralaren eiteko obra gustagarri bat. Hein bat laburra hiru oren laurden nunbait han aski gaztetxo batzuk emaiteko. Pastoraletan bezala, bada lehen predikua bai eta azkena ere. Arte hortan, antzerkia, dantza eta kantua elgarri josten dira biziki polliki, aireak eta jestuak ere pastorala girokoak dira. Jauntziak egokiak, 17. mendekoak.Jokolariak trebe eta lasai, huts ttipi batzu egin-eta ere berehala berriz lotzen xuxen-xuxena hari piru onari eta aitzina segitzen antzerkilari zohitu batzuen pare!

    Jaun-andere esposak, artean Baionako ape-zpikua, DOlce jauna, iholdiarra

  • Gure Hitza

    Ametsetako lukainka Travailler plus pour gagner plus . Ez dut euskarara itzultzen, ergelkeria baita neretzat. Erakusten digu irabazia eta bakarrik hori, dirua beraz, helburu bakarra balitz bezala, berekoizkeria aldarrikatuz lotsarik gabe. Hala jokatuz, non dago lan gabezian bizi diren alderako axola, gaineratiko orenekin ez baita lan-posturik sortzen. Gehiago dena, oren horientzat ez du zergarik pagatzen nagusiak. Ez harri, beraz, diru eskasian balinbadago Gizarte-Segurantza. Krisia dela-eta, aspaldian krisian bizi gara, eta zorrak paga ditzatela gure haurrek. Hau ba, egiazko ametsetako lukainka.

    Mundu zabalean

    Sukaldean erlauntzaOrtziraleaz geroz, miliunka jenderen

    begiak Hego-Afrikari buruz itzuliak dira, futbolarien munduko kopa dela-eta. Munduko xoko moko guzietarik harat so telebistaren bidez. Maghreben gaindi egin dugun itzulian konturatu gira zoko galduenetan, toki pobreenetan, jatekoa eskasian duten horietan ere, parabola errege dagola etxe gainetan, telebistako leihotik eskaintzen dena irensteko. Lau astez, futbolaz aseko da jendea, gaine-ratiko eskasiak ahantzirik.

    Atsegin zaiku Hego-Afrika munduko bihotz ikustea. Afrikar kontinenteari as-paldian zor zitzaion errespetu hori, gure ganik mespretxua duelarik maizenik eguneroko jakitzat. Bistan da, miseriaz josia da Hego-Afrika, bortizkeria, hies eritasuna, langabezia, horiek oro na-saiki hedatuak, apartheid ekonomikoa indartsu, bainan ez dugu gure herrial-detan ere espantu egiterik sail horietan. Futbolaren bestak ezti ditzala bihozmin horiek guziak, hego-afrikanoen vuvuze-la turruta burrunbatsuak medio, Bafa-na-Bafana taldearen Shosholoza himno hunkigarriak bihotzak goxatuz.

    Futbolaren trakets higuingarriak ba-zterturik hain du diruak joko hori txa-rrenerako kaltetua futbolzale alienatu guziek segituko ditugu beraz batzu eta bertzeen balentriak, jokaldi ederren menturan. Nere partetik gutiziatuz bere-ziki afrikano taldeenak. Bihotzeko hau-tua. Gure hurbilekoek haatik, futbolaren hain maitale ez diren horiek, burrunba hori guzia hilabete luze batez jasan be-har, nardaturik ! Eta vuvuzela horien oi-hartzunaz beharriak tutaturik ! Tronpeta horien arrabotsa ez da ixiltzen, geldi geldia entzuten da, sukalde barnean er-launtza bat baginu bezala. Hego-afrika-noen ohiduretan sustraitua da vuvuzela, tresna horrekin baidituzte berenak sus-tengatzen eta giroa sortzen. Onart deza-gun, horrek ere egiten du xarma...

    Peio Jorajuria

    Gehexan Pontto

    Belgikan, deputatu-bozak zituzten igandean eta erresuma horrek hartu du ikaragarriko inarrosaldia, Flandria aldean tokiko abertzaleak deneri aitzindu baitira, 27 alki segurtatzen zituztela. Walonian, sozialixtak lehen, 26 deputaturekin. Seku-

    lan baino gehiago Belgika bi zatitan da, Flandria alde batetik, bere gain jarri na-hia, eta Walonia bestetik. Flandriar aber-tzaleen buru da Bart de Wever politikari gaztea (40 urte). Irabazle ateratu bada ere ez duke gobernuaren buru jartzeko gogo-rik. Negoziaketa zail eta luze batzu izanen dira ondoko egunetan... Naoto Kan jauna da Japoniak oraitik goiti izanen duen lehen ministro berria. Izanen du zer egin, lehenik ekonomiari hats berri bat emaiteko, bai-eta amerikar Estadu Batuekin beharko dituen harrema-netan, urunxago Iparkorea ere bai bere auziekin, eta Iran herria nundik ez, ahantzi gabe sarrixago etorriko diren herriarteko G8 hek ekain huntan Kanadan beharrak direnak. Horietarakoan ez du denbora galtzerik, gobernamendu berriaren osa-tzea presatuena eta oro, denetarako ere abiatze on baten mentura segurik badu bere esperientzia lagun, osasunaren eta diruzaintzaren ministro izan zena ontsa ikusia baita herrian Naoto Kan hori. 15.000 apez Erroman bildu dira ekai-naren 9, 10, 11 hauetan Aita Sainduaren galdeari ihardetsiz eta haietan euskaldun batzu ere, bixtan dena. Apeztasunaren urtea zuten hor bururatzen haundizki eta asma errexa den bildutasun haundian. Denbora berean nahi ukan dute hor os-patu Arseko Erretor saindu zenaren hil-tzearen 150garren urteburua, frantses er-retor saindu hori delarik munduko erretor eta apez guzien eredu edo modela. Erro-man beraz egin diren biltzar horien kari, Aita Sainduak ez du parada hutsegin, beren apezen sustengu fermua galda-tzen zeiela giristino guzieri Elizan, barka-mendua eskatuz ere zenbaiten hutsez eta

    e tsenplu hitsez kargu saindu hori desoho-ratu delarik. Turkian apezpiku bat hil dute basaki egun horietan beretan ganibet ukaldika. Hiltzalea bera zeraman autoko xofurra ukan du Mgr Luisi Padovese jaunak, gainera hiltzale hori hasi delarik oihu-ba-lentriaka erranez deneri Satan haundia hil zuela. Elizak, eta lehenik Aita Sain-duak berak nahiago ukan dute ahal be-zain ixilean utzi gertakari txar hori, islam eta besteekilako bakearen gatik. Halere inkestak badira bidean ezarriak, xuxen jakitea gatik zer gertatu den. Baina kezka batzu badaude halere, baitira alabainan beste apez batzuen hiltze ilunak jada iza-nak han gaindi, hobeki argitu beharko di-renak, denbora berean hango politika eta erlisionearekin harremanak ozpindu gabe. Bainan ez ote da hor Elizaren kontrako ai-herkunde bat bederen egitate horietan? Alemaniari, egun txarrak izanen direla iragaiteko, horra nolako solas gogorrekin mintzatu den Angela Merkel, krisia den-bora huni buru egiteko. Beraz 81 miliar euroren ekonomiak egin beharko direla jakinarazi du eta bixtan da norbaiti min eginen duela horrek: egun ilun horietan beraz butxeta ongi zaindu beharko, go-bernamenduaren gastu publikoak ttipitu, erretretak ere bai, garraio-sariak kariotu baina ez sobera horiek oro, eta zergak bixtan dena emendatu, salburik erretretak eta gazteriaren hezkuntza-sariak ez. Eta, gainerat, Europari ere bide berak erakutsi. Iran herria osoki bazterturik daukate munduko nazioneek duela urte bat hun-tako bozez geroztik. Orduan, ekainaren 12an izan zituzten presidentaren bozetan, Ahmadinejad aitzineko nagusi bera atera zen irabazle ofizialki, nehork ere sinetsi ez ziozkan jukutria eta bidegabekerien bi-dez. Geroztik ditu lanak president ho rrek: urte bat huntan baditu oposizioko 270 herritar bederen hilaraziak, ez nornahi bix-tan dena. Bi kontrario badaude denaden, Hossein Musavi eta Mehdi Karubi bai-eta herritarren manifestaldiak baina gero ta gehiago ezinduak kontrako direnak holako presidentaren moldeekin. Herriz kanpoan, Errusiak eta Xinak atxiki diote arrazoin zenbaiten gatik beren sustengua baina hauk ere uzten ari dute, Turkiak eta Venezuelak ere lanak dituztelarik hareki-lako harremanetan irauteko. Alta Amnesty internazional ere indar gutiko dago bere mehatxu eta kontseiluekin holako otso baten aitzinean. Obama presidenta, den bezain haundia ere bere Amerikarekin, bi traba eta egin-dura gogorren aitzinean da sekulan ez bezala: lehena Israel eta Juduen hori, hau ezin bilduz baitago kasik mundu guzia bezala, Palestinaren ezagutzera bi herrien bakezko hautsimautsi batekin. Bigarren ezina aldiz, eta hunek ere sobera irau-ten, Mexikako golko aldean BP konpainia inglesak itsasoan sortarazia duen petrolio ixurtze tzar horrekin, hau ere ezin errexi-tua, nehork ez jakin noiz arte, eta zer kalte eginen duen oraino. Asiako Kirgizistan herrialdean, nahas-mendu gogorrak dituzte Uzbekiarren eta Kirgitzen artean eta bestalde beren gober-nuarekin. Badituzte ehun bat hil segurik eta 70.000 ihesi joanak Uzbekia alderat, Errusia dutelarik auzi xuritzale moldean artean sartua.

    Bart de Wever

    2

  • Han eta HeMen

    Baiona Antsoteko ordokia natur gune gerizatua bilakatua da, Er-robi bazterrean. Han dago Na-tur Historiaren Museo berritua, joan den astean aipatzen gi-

    Antsoteko behatoki ornitologikoa

    nauzuena. Han ere Bartetako etxea : memento huntan zuhaitzaz badago erakusketa pollita. Eta han, eraiki ber-ria den behatoki ornitologikoa, nun-dik inguruetara so egin daitekeen, lar-gabistak eskutan, hango lore, lan-dare eta abereak deskubr i tzeko,

    bereziki xoriak. Eta Antsoteko ordokian barna, 5 xendra pe-dagogiko, ingurumenaz hobe-ki gozatzeko. (xehetasunak tel.05.59.42.22.61 edo www.an-sot.bayonne.fr).

    Badu segur arrakasta Francis Aylies angeluar apezaren liburuak, joan den astean Baionako Elkar megadendan konturatu garenez ! Jendea lerrokatua liburuan autorearen izenpedura ukaiteko, eta mintzaldi gela osoki betea, ehun jendez goitirekin... Eleberri bat du idatzi angeluarrak, Le Corps du crime (J.C. Latts argitaletxea, 19 euro). Bainan literatura mota horren gibelean, Elizaren kritika zorrotza du egiten, Elizak hartzen ari duen integrismoaren bidea fermuki salatuz eta Vatikano II kontzilioa suharki defendituz, Elizaren geroa hunen ildotik baizik ez ditaikela eraiki. Alta, bera ibilia da tradizionalismoaren bideetan, apezgorat sartzeko garaian Eliza sobera laxoa atxemaiten zuela. Italian zen apeztu, Genoan, geroxago Tours hirian bete bere kargua eta 8 urte huntan Bordelen dago. Bere apez lana betetzean konturatu da haatik tradizionalismoaren bidea ez zela egokia Elizarentzat, are gutiago integrismoarena. Eta duela 4 urte delako St Eloi parropia famatuaz jabetu direlarik integristak Bordelen, hango apezpikuaren baimenarekin, asaldatu da Francis Aylies apeza, bere begiekin ikusirik zer kaltea ekartzen dioten Ebanjelioaren mezuari. Baionan, Bixente Vrignon kazetariaren galdeeri ihardetsiz, han zagon publikoa argitu du bere ikusmolde kritikoaz. Hilabate bat plazaratua dela liburua eta jadanik 10.000 liburuz gora salduak...

    Liburu zorrotza Elizaren bilakaeraz

    Francis Aylies angeluar apeza, aurpegi irripartsukoa

    38. udako ikastaroak iraganen dira ondoko astetan Eibarren (ekainaren 28tik uztailaren 2ra eta uztailaren 12tik 16ra), Baio-nan (uztailaren 5etik 9ra) eta Iruean (uztailaren 19tik 23ra), Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolaturik. Ikastaro ho-rien lema nagusia Gertu iza-nen da, erran nahi baita prest, hurbil. Baionan 9 ikastaldi emanen dira alor hauetan : his-toria (Ipar Euskal Herria gerlen artean, Eneko Bidegain, Piarres Charritton, Jean Louis Davant), pedagogia (haur-masajeak, yoga teknikak, dantza tradizio-nala), psikologia (buru-mapa, erresilentzia), sexologia (tantra, sexu-hezkuntza).

    Baionako IUT-an iraganen dira ikastaldiak, jaz bezala funtsean. Hortarako, UEU-k eta IUT-ak hi-

    tzarmen bat izenpetu dute, IUT-ak bere gelak eta informatika tresneria UEU-ri prestatzen-eta. Helburu nagusiak berdinak ditugu, intelektual bizia bultza-tzea zion Xalbat Berterretche IUT-ko zuzendariak, bakotxak gure berezitasunekin haatik. Alabainan, euskararik kasik batere ez da erabiltzen IUT-an. Nork daki gerorat ez denez bide bat idekiko hor...

    Dena den, Baionako ikasta-roentzat izenak eman behar dira ekainaren 27a aitzin (argitasun guziak : www.ueu.org). Ikasleek Angeluko Aterpetxean har le-zakete geriza, behartuz geroz. Jaz 60 lagun nunbaitan hurbildu badira Baionako ikastaroetara, aurten gutienez bertze hainber-tze igurikatuak dira...

    Xalbat Berterretche IUT-ko zuzendaria, Lore Eriondo UEU-ko zuzendaria eta Irati Iciar udako ikastaroen arduraduna

    u.e.u. eta i.u.t. eskuz eskubaionako uda ikastaroentzat

    Natur Historiaren Museoan bada zer ikus, axeri pollit hunen gisa

    BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23

    SVITTONATTO OPTICIENSCOONATTO OPTICOVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCOOONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSO CONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSOO CCONATTO OPTICONATTO OPTICVVVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCCCOOO CCCCCCCONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU

    Behatoki ornitologikoa, xoriak bereziki hobeki ikusteko

    3

  • HeGoaldeanSindikatu abertzaleen greba orokorra ekainaren 29an

    ELA, LAB, ESK, STEE, Hiru eta EHNE sindikatek greba orokorra deitu dute ekainaren 29rako, hegoaldeko lau probin-tzietan, Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen lan-erreforma-ren salatzeko. Murrizketekin aski da, euskal langileak gure etorkizunaren jabe lelopean eginen dute mobilizazioa. Lan-gileriaren kontrako neurriak uda sasoinean hartzeko kritika egin diote Zapateroren gobernuari.

    Sindikatu abertzaleek el-karrekin egiten duten bigarren ekintza da : maiatzaren 25ean, Euskadiko eta Nafarroako fun-tzionariei soldata murriztea sa-latzeko beste greba orokorra egin zuten. CCOO eta UGT beste sindikatek elkarrekin eta egun berean mobilizazioak egi-tearen aldeko deia egin diete.

    Euskal Herriak behar duen hizkuntzaren aldeko manifestaldia ekainaren 26ean

    Eusko Jaurlaritzaren hez-kuntza politika salatzeko mani-festaldia deitu du hezkuntza eta kultur alorreko eragile andana batek. Donostian, ekainaren 26an eginen den ekitaldirako agiria izenpetu dute hezkuntza eta kultura arloko 100 bat era-gilek : beren erranetan, Jaurla-ritzak bideratu hizkuntz politikak euskara gutiesten duelako. Zu-zenbide elektronikoa ere ideki dute sustengu eta atxikimendu ardiesteko, [email protected], eta albisteen bloga izanen da: http:// www.blogari.net/agiriahez.

    Josu Urbieta Alkorta da Frantzian atxilotu duten ustezko ETAkidea

    Frantziako Polizia iturriek ja-kinarazi dutenez, Josu Urbieta Alkorta da Correzeko depar-tamenduan arrastatu duten ustezko ETAkidea. Iturri berek diote auto bat ebasten ari zi-rela hiru lagun eta beste biek ihes egin zutela. Arrastatu eta ETAkoa zela jakinarazi zien, arma soinean zeraman gazteak.

    Antxoaren arraintza denboraldia

    Hegoaldeko arrantzaleek gelditu dute antxoaren arraintza denboraldia, Europar Batasunak onartu 5 400 toneladako kuota arrantzatuak izanez. Frantziarrek aldiz ekainaren lehenetik abia-tua dute beren kanpaina. Antxoa harrapatu badute, prezioak aldiz ez dira arrantzaleen aldekoak izan. Merkeegi saldu dutela a rraina diote arrantzaleek 6 eta 9 euro arteko prezioekin. Bere-ziki neurri ertaineko antxoak - 35

    40 arrain kiloko- ez du uste zu-ten arrakastarik izan kontserba-doreen aldetik. Bilkurak egiteko asmoa dute jakiteko zergatik ez zaien horrelako antxoa egokia. Bost urtez hetsirik egon ondoan antxoaren arrantzara aurten be-rriz itzuliak ziren. Berri ona aldiz arraina bai badela.

    Futbol : Erreala lehen mailara

    Sekulako giroan eta har-mailak beterik Anoetako ze-laian jokatu partida Celtaren kontra 2-1 irabaziz, Donostiako Errealak eskuratu du helduden denboraldian lehen mailean jo-katzeko txartela. 2007an jautsi zen bigarren mailara. Purgato-rioa bururatu da beraz Erreala-rentzat eta helduden denboral-

    dian Euskal Herriak 3 klub iza-nen ditu lehen mailean : Bilbo Athletik, Osasuna eta Erreala. Derbi girotsuak ikusteko parada beraz futbol zaleentzat. Astean zehar Donostiarrek ospatuko dute txapela eta igoera ; as-teartean jokolariak Arantzazuko saindutegira joanez, bidenabar Gipuzkoako hanbat herritan gel-dialdiak eginez, zaleak agurtu eta eskertzeko.

    Zoritxarrez Gipuzkoako fut-bo lak ez ditu bakarrik berri onak : Irungo Real Unionek aldiz hain segur bigarren mailari agur erran beharko dio urte betez bakarrik jokatu ondoan, nun ez den zinezko mirakuilua gerta-tzen azken jardunaldian. Eiba-rreko futbol taldeak ere ezin izan du bigarren mailera igotzeko txartela lortu etxean neurketa erabakiorra galduz.

    Aduriz sukaldariak ateak irekiko ditu

    Duela lau ilabete suteak erre Mugarriz, Andoni Luis Adurizen jatetxeak ateak berriz irekiko ditu ekainaren 15 erako. Otsaila-ren 15az geroztik hetsirik egon

    ondoan, munduko bosgarren jatetxe onena sailkatua izan de-nak moko finak berriz onartuko ditu. Erreberritze lanetaz baliatu dira birmoldatzeko jantegia eta sukaldea.

    Mugaritz jatetxeko lantaldeak menu berriak egiteko baliatu du lau hilabeteko hetsialdia eta ekainaren 15etik harat bi menu berri eskainiko ditu.

    Sting: Barakaldoko BEC-en urriaren 27an

    Urriaren 27an, Britainia Han-diko abeslari ospetsuak bere kanturik arrakastatsuenak ema-nen ditu, Royal Philarmonic Or-chestrarekin, Barakaldoko BEC aretoan. Interesatuak direnek txartelak FNAC edo Carrefouren eros ditzakete 46,50 eta 126,50

    euroren artean ordainduz.

    Patxi Lopez ElizondonPatxi Lopez lehendakariak

    parte hartu du Elizondon Nafa-rroako alderdi sozialistak anto-latu arrosaren bestan. Baztango pilota lekuan antolatu ekitaldian lehendakariaz gain, Patxi Altxu Baztango sozializten buruak, Nafarroako sozialisten buruak eta Leire Pajn PSOE alderdiko idazkariak parte hartu dute.

    Iparraldetik hegoaldera erakusketa Elizondon

    Iparraldetik hegoalde-ra izeneko erakusketan 7 mar-golariren lanak ikusten ahal dira Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Lau Baztangoak : Amaia Zinkunegi, Ins Gereka, Lola Sarratea, Begoa Durruty eta hiru iparraldekoak : Josette Da-costa, Odile Lascaray eta Maia-len Disard.

    Baztan : Aroztegia proiektua bidean

    Baztango herriko kontsei-luak erabaki du aho batez Le-karozeko Aroztegia jauregiaren

    proiektua bideratzea. Kali joko zelaia, hotel eta bizitegiak egite-koak dituzte jauregi zaharraren lurretan. Herritar zenbaitek el-kartea sortua dute proiektuari buru egiteko.

    Ezker abertzalea eta EAren ekitaldi nagusia helduden igandean

    Bilboko Euskalduna jaure-gian, helduden igandean egin beharra duten ekitaldian, ez-ker abertzaleak eta EAk adostu duten hitzarmenaren berri eman beharra dute.

    Prentsa iturri zenbaitek ja-kin ahal izan dutenaz, baliabide demokratiko eta baketsuen bi-dez, elkarlana egin nahi dute

    independentziaren alde. Orain-gotz ez dute hauteskundeeri buruzko gairik aipatzen eta diru-dienez EA bakarrik aurkeztuko da helduden urteko hauteskun-deetan.

    Hitzarmenak baieztatzen du Batasunaren aldetik bide politiko, baketsu eta demokra-tikoen aldeko hautua. EAko zu-zendaritzak aho batez onartua du hitzarmena. PP ala PSEren aldetik ezkortasuna da nagusi. Patxi Lopez lehendakariaren-tzat, hitz hutsak eta asmakeriak baztertu behar ditu ezker aber-tzaleak garbiki ETAri indarkeria gelditzea galdetuz.

    Aldiz Jess Eguiguren al-derdi sozialista buruak ausar-tzia gehiago izan dezan galdatu dio lehendakariari bakeari bidea egiteko orduan. Zeren bere us-tez ezker abertzaleak indarkeria-ren baztertzearen aldeko hautua egina du. Ramn Juregui eu-rodeputatu sozialistaren ustez, zaila izanen zaio ezker abertza-leari armak utz ditzan ETAren konbentzitzea.

    3 urte bigarren mailan egonik, Xuri-urdinak lehenerat itzultzen dira

    4

  • Jainkoa bizia Jendea

    eGun eta biHar

    Alimaleko ziloa!

    Badu urteak eta urteak erien asurantza kutxa nagusiak xa-hutzen duela biltzen duen baino diru gehiago! Ondorioz badu gaitzeko ziloa, alimalekoa zi-loa zinez eta beti handitzen ari dena! Diotenaz, 28 miliar euro-ren heinerat heldua dena edo heltzen ari! Berriz ere karkulan ari dira beraz nola tapatzen ahal litakeen zilo hori. Biziki zail da haatik aterabide manerako ba-ten kausitzeaAlde batetik, diru-sartzeak tti-pitu dira lan-gabeziaren ausikia beti handi dagolakotz. Bestetik xahutzeak emendatu dira ba-nabeste batean jendea gehiago xahartzen delakotz eta hobeki artatzen ere. Ospitale eta eri-tegietako egonaldiak dira naski sos gehiena jaten dutenak. Gos-tatzen dira auzoko herrialdetan baino aise eta aise gehiago. Alta, nornahi ohartzen ahal da horri, frangotan eriak hein ba-tean despeitzen dituzte etxerat, pollikitzen hasi orduko ardura Dena den, osasun gastuak alde bat goitituz doatzi halere eta nola ttipitzen ahal litazkeen ne-hork ez du ikusten.

    Irabazi ederra!

    Bazterrak harritu dira batere funtsik gabe jakin baita Chris-tine Boutin minixtro ohiak zon-bait hilabete huntan baduela lan berri bat ixil-ixila akulatzen duena eta Nicolas Sarkozy pre-sidentak emana diona egiteko. Txosten bat behar du idatzi, gisa hartako ikerketak bururaturik, munduan gaindi ezagun diren aldaketa handiek nolako ondo-rioak dituzten edo ukaiten ahal sozial-mailean. Lan horrentzat altxatuz hilabetean 9500 euro. Hola, bestalde badituen moz-kinekin, 17.500 euro altxatzen ahal hilabete guziz. Berak dio-naz, lan handia da Pazko irian hasia duen hori, handia, zaila eta garrantzitsua. Eta irabazia arras egokia gisa hortako lan batentzat! Ainitzen gostuko haa-tik, hori ez da batere hola! Lan erretxa duke, gainerat lagun-tzaileak ba hortako, eta ederki pagatuak heiek ere! Ezkerralde-koentzat, hori da fagore bat Nicolas Sarkozy-k egin diona, nolazpait balakatzeko bezala, fagore bat ezin onetsia, bereziki krisia denbora hotan.

    Eta azkenean

    Gobernutik baztertua izanez ge-roz, Christine Boutin frango min-kor agertua zen, Sarkozy arras polliki jorratzen zuela. Hola pre-sidentak berriz bildu duela, ixilik bederen egon dadien, hara zer dioten hor gaindi. Berak ezetz eta ezetz, ez dela batere holako-rik. Eta nork daki, president-bo-zetan hautagai agertzen ahal litakeela berdin, jadanik aldi bat hala izana (2002-an) eta berriz izaiten ahal Ageriko, ageriko! Hainbestenarekin, Eric Woerth minixtroak galdetu dio Christine Boutin-i presidentak galdetu lanari ari deno ez dezan altxa beste mozkinik, ez altxa beraz deputatu ohi kondu hunkitzen duen erretretaEta azkenean hau gertatu da pollitena: bizpahiru egunez

    gogoetatua egonik, Christine Boutin andereak jakin-arazi du Sarkozy-k galdetu lana segituko duela sos bat ere hartu gabe, onezia hutsez! Ez dea hori gau-za ederra? Christine Boutin minixtro ohia aski irabazi ederrarekin jarria zen, denen buru gutiagorekin behar du egon!

    Erdi hortan nunbait

    Alderdiz aberatsa da Fran tzia. Erdian berean badira biga. Batto Franois Bayrou-rena, orai Modem deitzen dena. Bestea Sarkozy-rekin hein bat adixkide egonez segitu nahi dutenena. Hunen biltzar nagusia iragan asteburuan egin da Tours hi-rian. 1500 lagun bildurik. Her-v Morin minixtroak segituko du alderdiburu, gehiengo na-saia segurtaturik (bozen % 93). Erakusterat eman du president -bozetan hautagai izaiten ahal litakeela, erdiko norbait beharko dela alabainan hautagai agertu alderdiak batere irautekotan Eta Franois Bayrou zertan da bestenaz bere aldetik?

    J-B D

    Anand

    Chr i s t i ne Boutin

    Jesusen anai ttikiak ezagutzen dituzketzue. Lagundi hortan da-gon Austin Sein Urruarraz hitz bat idatzi nahi nuke, horrek egi-ten duen lana balio haundikoa baita. Bere baitarik ez du aipa-tuko ; galdetu eta xehatasunak emanen ditu gogotik, orroita-raziz bere lehen lekukotasuna obretarik pasatzen dela.

    Gure xede bakarra da Jesusek Nazarethen ereman biziaren ildoa segitzea. Kon-tenplazio bizi bat ereman nahi dugu bainan jendeen artean, jende xumeen gizarte egoera partekatuz osoki.

    Lagundi deitzen ditugun talde ttikitan bizi gare. Ebanjelio-aren arabera bizi nahi dugu, otoitzean eta adixkidantzan oi-narrituz, gizarteak ahantziak edo baztertuak dituen jendeekin elkartasunean.

    Gure bokazionearen be-rezitasuna hauxe da: Ebanjelioa, oihukatzen dugu ez hitzez, bai-nan biziaz, Charles de Fou-cauld-k zion bezala. Hunen jarraitzaileak gare. Gure kongre-gazionea Ren Voillaumek sor-tua du 1933-an.

    Badu 21 urte Alampun-di-n, Indian, bizi naizela. Anand

    deitzen naute. Xantirekin, Gan-dhi Rural Rehabilitation erakun-dea sortu ginuen, lepraren on-dorioz edo sortzez erbailduen artatzeko ; horren ondoan ehu-lategi bat, gaixo horiek beren lanetik mozkin zerbeit atera ze-zaten

    Austinen esperientzia zehazki jakiteko ikus : anand.mundua.com

    Azken urte hautan hurbi-letik segitu ditu ere dalit (intou-chables) deitu jendeen lagun-tzeko Rosariok egiten dituen egin ahalak. Rosario hori dali-ten dretxoak errespetarazi nahi dituen abokata da. Europara etortzen da noiztenka ONU-re-kin harremanetan sartzeko. Al-sazian da egun hautan ; gero etortzekoa da Euskal Herrira. Nahi baldin baduzue entzun : www.diocese-alsace.fr ren-contre catholique sailan aurki-tuko duzue haren mintzaldia.

    Lagun batzuekin hiru aste pasatzekoak ditugu Indian, Aus-tin eta Rosariorekin. Ondoko al-dian hango berri emanen dugu eta Rosarioren obra ederra ai-patuko. Han artean ikus : http://anand.mundua.com

    MandioAuxtin Sein Anand indian

    5

  • kostaldeanItzuliak eginen du itzuli gehiagoDonibane Lohizunen eta Zi-burun, auzoaldez auzoalde dabilan autobus joan-jinka-ria deitzen da Itzulia. Zerbitzu hori emendatuko da uztailaren

    lehenetik goiti, eta ez bakarrik uda sasoineko. Ainitz jenderen arrangura da Itzulia sobera ba-kan ibilki dela, nehork ez aise gogoan hartzen zoin egunez eta zoin tenoretan. Hartu di-tuzten neurri berrien arabera, egun guziz hiru itzuli eginen ditu, igandetan salbu. Alde batetik Jaldai lanzelaitik Zibu-ruko Gurutze Saindu auzoalde-rat, Urdazurin gaindi. Bestalde autobusen geltokitik Alturan auzoalde berrirat, Erromardin barna. Udan, uztailaren 4-etik aitzina, izanen da ere joan-jinkaria Akotzetik Zokoarat, oren guziz, gauerdi arte, eta egun guziz, igande eta besta-buruetan ere. Hola, errextasun hori baliatuz, ainitzek ez dutela autoa hartuko eta galkadura gutiago izanen dela hor gain-di

    Mendez-mende Itsas-Begia-rekinZiburun, Bordagaineko do-rrean, bost egunez segidan, gaitzeko erakusketa ederra eskaini du itsas-ondareaz axo-

    la handia daukan Itsas-Begia elkarteak. Nola hori muntatua zen Luis XIV erregearen eztei famatuen oroitzapenetan, ger-takari horri bai eta denbora har-tako giroari eman zaio tokia au-sarki bainan oro har aise itzuli zabalagoa egin ere da mendez-

    mende, Donibane-Ziburuko portua nola muntatu zen, nola handitu eta nola bizi izan den. Eta jakizazue gora-behera frango, ba-tean hau eta bes-tean hura, lehengo balea ihiztari eta bakaluketariekin, arras berriki oraino Dakar aldean egi-ten ziren sasoine-kin, gogoan ere bixtan da azken denbora hotako al-daketa handiak

    Erakusketa elebiduna, hori ere azpimarratu behar da, euska-rak hartuz denetan hartu behar lukeen lekua

    Freskaldi bat ona!Ziburuko toki gorenean dago Bordagaineko dorrea, frango urrunetik ere ikusten ahal dena! Bazuen freskaldi bat onaren beharra eta udaberri huntan eman diote, herriko etxea aku-latzaile. Murruak histuak ziren,

    ilunduak, itsas-aireak joaren bortxaz, batzuetan bortizki, tokia bera gisa hartakoa baita alabainan. Dorrea gaztetu da, bere betiko itxura atxikiz haatik, bestenaz ere itxura hori ez bai-tzaio kanbiatzen ahal Erdi-Arokotzat baziren eraiki-nak Bordagaineko kasko hor-tan, eliza bat, geriza harrasi batzu, bai eta dorrea beraz, geroztik aldi bat baino gehiago funditua izana bainan denen buru beti xutik dena eta aspal-dixkoan herriaren esku.

    Hendaiako itsas-bazter hortanHendaian, iragan negu hortan errana zuten itsas-bazterreko ibilbidea dena berrituko zu-tela eta ederki apainduko. Hiru proiektu baziren arras pikoan ezarriak eta batto bazuten be-rexia bezala. Herriko kontseilua bildu baita egun hotan, erabaki du gibelerat egitea, geroxago egiteko uztea obra horiek, 9 miliun euro gostako zirenak. Ez dela keinka orai, sosa xu-hur-eta, holako sail bati plan-tatzeako. Gero ikusiko dela zer egiten ahalko den, ez menturaz behin karkulatu bezen handiz-ki

    Hiru urteren buruanDonibane Lohizunen ere, beste zonbait herritan bezala funtsean, hein bat usu kan-biatzen dira orai udaletxeko zerbitzu-buru edo idazkari na-gusiak. Duela hiru urte eta erdi jina, Sbastien Bonnet ba-doa Vichy hirirat, Donibanen egon den denboran akulaturik besteak beste herriko etxeak dituen zerbitzu desberdinen arramoldaketa funtsezko bat. Lan handia omen, gutarteko jendea ez bada ere holakoeri hanbat ohartzen

    Urtxo xuria errazu, norat joaki zira zu?, nork ez du ezagutzen kantu hori? Gisa bereko kantuo bat merexiko zuen joanden goiz batez Donibane Lo-hizuneko hondartzaren bazter hortan zabilan oiloak! Nundik jina eta norat ari? Hori da hori mixterioa! Keinka har-tan jende gutixko zen itsas bazterrean ibilki, aroa ere ez arraroa, zerua ilun eta haizea frango bipila. Bainan han zabiltzan bakarrak ez dira guti harritu ikustearekin oilo bat Santa Barbarako alderat haia-haia johan. Gure ezagun batek argazkia ere hartu du, eta gero guri hel-arazi, holako tokian holakorik Noraino joan ote da oilo gaixo hori? Agian ez axeri baten menerat!

    ez dela sekulan ikusten-eta! Kan-bon bazutela berrikitan zernahi es-pantu Chantecler oilarrarekin, Do-nibaneko oilo horrek ere merexi du aipaldi bat bederen. Gauza bitxia, oilo hori hor zabilan egun berean Donibane-Ziburuko porturat jite-koa zen Belle Poule itsas-untzi famatua, espresuki heldu Luis XIV errege zenaren ohoretan Ba ote da lotura zerbait bi gertakari horien artean?

    Oilo ausarta, errazu

    Itsas-Begiak berriz ere indar ederra egin du itsas- ondarearen lekuko

    Dorrea dena untsa garbitu dute, aise bixta hobea eman diote!

    Zonbat oroitzapen!Robert Harotchena biziki eza-gutua da Donibane Lohizunen, ostaler baita hiri hortan, merka-tugunetik bi urratsetan, bai eta luzaz eta luzaz ikaragarriko lana egina baitu Arin elkartearen alde, Xardinaren Gauak ize-neko bestak muntatuz udan, eta hogoi bat urtez, Pazko irian, nazioarteko futbol lehiaketa bat orai ez litakeena gehiago muntatzen ahal sobera gosta bailitake Hots, 30 urtez ere-man sailaren lekuko baditu atxi-kiak zernahi idazki eta argazki, hoietarik andana bat gaitza be-rexiz moldatua du erakusketa bat, Le Sportif bere ostatuan, joanden asteburuan estreinatua izan dena eta uztail ondarra arte ikusten ahal dena. Harrigarri da zonbat oroitzapen baden hor, Arin elkarteari atxikiak diren ai-nitzek eta ainitzek nahiko dute ostatu hortarat itzuli bat egin, loriatuko dira! Funtsean, lehen egunetan ere jadanik ibilia da zernahi jende

    Agur, errege jauna, eta gero arte!Beharbada jadanik entzuna edo irakurtua duzue bestalde berri harrigarri hori, nola Frantziako errege bat jin zen behin Do-nibane Lohizunerat eta horko elizan esposatu! Bai, jaunak eta andereak, hori egia han-dia, erregea hor esposatu zen! Diote ohore handi-handia izan zela hori Donibanerentzat Dena den, denboraren buruan, donibandarrek kasik hilabete batez egin dute errege hura berriz etorri balitz bezala! Haren ohoretan izan da hitzaldi, meza, antzerki, dantza, kantu, ibilaldi apaindu eta beste! Azken os-pakizunak dena kolore joanden igandean! Bi ziburutar gazte jarririk errege eta erregin! Orai, erregea joana da haatik beste norapait bainan segur gira be-rriz ere jin nahiko duela holako ongi etorri harroa egiten dion herrirat! Milesker errege jauna, eta bestaldi bat arte!

    6

  • kostaldean

    Hizkuntz Eskubideen Behato-kiak 2009ko urteko txostena

    agertu du Baionan. Bidean ezarria duen Euskararen telefo-

    noa zerbitzuaren bidez (tel. 05.59.59.49.48), jendeak jakinarazten dizkio asko tokitan ger-tatzen diren hizkuntz es-kubide urraketak. Urte batez Ipar Euskal Herri huntan 217 kexaldi izan dira euskara baz tertzea gatik, bereziki adminis-trazioari buruz, bainan 6 zoriontze halere, gau-zak toki batzutan erres-petuz egiten direlako marka, gutiegitan balin-bada ere.

    Hizkuntz eskubideen behatokiaren salaketak

    baionako portu hegian bi hektara bidaiarien

    errezibitzeko

    Hirigune kontratua 2014 arte

    87 milioi euro pisatzen ditu, herena pasa departamendutik (7,5 mi-lioi euro), Akitaniatik, Estatutik eta Europatik jinen delako esperan-tzarekin. Zazpiak bat lemapean xedatua zela erran balute xifretan zuzen eroriko ziren, ezen zazpi proiektu larriren dirustatzeko izen-petua izan da BAM hirigune hitzarmena 2010-2014. Horren barnean ezarri dute autobus bidezati berezien irekitzea, jadanik iaz irekia

    izan denaren ondotik beste hiruren irekitzea xedatua da, bakoitzaren gastua 25 milioi eurotan estimatua da. Beste 21 milioi euro pentsatuak dira itsas hegiko uren kalitatea segurtatzeko ; Miarritzeko itsas mu-seoaren handitzea 13 milioi eurorekin, hauxe dugu hitzarmenaren hirugarren xedea ; An-gelu hunkiko dute Ju-zango larretokien anto-laketak (8,2 milioi euro)eta Kintauko kultur ge-

    lak (8 milioi euro) ; Baionan Gurutze Sainduko igerikatoki berria-ren obrak 9,4 milioi eurotan estimatuak dira ; azkenik bi milioi euro markatuak dira itsas ezponda indarteko Miarritzeko partean. Gaur egun eztabaidan den lurralde erreformak gisa horretako hitzarme-nak errekara bota ditzake.

    Jean Castaings (kontseilu nagusiko presidentea), Jean Grenet (BAM hiri elkargoko presidentea) eta Jean Espilondo (BAMeko presidente ordea).

    Sekula baino gehiago duela 42 urte sortu zeneko helburuei atxikia da PACT elkartea, bizitegiak zahar berritzen dituena helburu sozialarekin. Pact elkarteak iaz 1500 bizitegi berritu ditu iparraldean ; horrela ireki duen xantierarekin urte guziko lana atera du hiru ehun ofizialerentzat. Berriki sortua duen bizitegi agentzia sozialak berrogei bat egoitza partikular kudeatzen ditu, arrazoinezko prezioan alokatuz. Bizitegi eskasiaren presionea indartsu sentitzen duen kostalde honetan, nola bada onartuko lukete bizitegi jabeek merkeago alokatzea ? Pact-ek bermearen abantaila eskaintzen du, jabea segur da hilabete guziez hunkiko duela alokairua, alokatuak ahal ekonomiko mendreak izana gatik.

    Pact elkartea jotake bizitegi sozialak berritzen ari

    Pacten biltzar nagusian : Franoise Mimiague Miarritzeko sozial aferen kontseilaria, Jean Gayas presidentea, Benoit Caussade zuzendaria

    batzeko lantegiari baietzJoan den martxoan iragan zen inkesta publikoaren ondotik, komisarioak baiezkoa eman dio Batzeko hondakin lantegiaren proiektuari. BAMeko hautetsiek gehitzen dute, atsegina doi bat ezti erakutsiz, onespena itzalik gabekoa dela, pare bat gomendiorekin. Paraleloki, Biltagarbik eta BAM hiri elkargoak hondakin bilketa eta bereziki bereizketa indartzeko ahal guziak ezartzen dituzte. Horrela ihardoki nahi diote ADECH elkartean bilduak diren ipar Baionako auzotarrei, hauek leporatzen baitiote Biltagarbiri, Batzeko lantegia eraikitzearekin ez duela hondakinen bereizteko axolarik aski. Bere aldetik BAM hiri elkargoak sortuko du Batzeko lantegiaren begiratoki bat, lantegiaren altxatzeko lanak hurbilenetik jarraikiko dituena. Heldu den larrazkenean inkesta publiko berri bat eginen da Batzeko lantegiak gaur egungo PLU eremuen destinoari ekarriko dizkion aldaketez herritarren ikusmoldea biltzeko.

    Baiona/Angelu/Miarritzek har tzen du erreleboa udan kostaldera jiten diren bidaiarien errezibitzeko. Ja-kina denez urtero arazoak gerta-tzen dira zenbait egunen iragaitera datozen bidaiari karabanekin. Hain zuzen iaz baliatu zuten eremu bat Baionako portu hegian san Berna-teko ordokia, horri datxikola beste hektara bat eremu erosi dio Hiri elkargoak Baionari, horrela bi hek-tarako gunea baliatuko dute bidaia-riak errezibitzeko. Urteak dira bi-daiariak kopuru handitan hurbiltzen direla kostalde honetara, ehun bat pasa karabana ere berdin, polizak identifikatzen dituela baina okupat-zen duten lekutik ateratzeko iguri-katzen dute jujearen deliberoa ; bi hektara horiek prefetak onartuko dituen puntutik, beste norabait doazen karabanak ordena zainek segidan kenarazteko manamendua dute, juje baten deliberoa igurikatu gabe. Denak kontent izan behar li-rateke, prefeta BAM hiri elkargoak eremu aski handi bat atzeman eta antolatuko baitu udako bidaiarien errezibitzeko, Miarriztar eta Ange-luarrak iaz manifestatu zutenak bidaiarien kontra, Baionan koka-tuko baitira karabanak. Ariz ikusiko da hea portu hegiko eremu hori aski handi izanen den betan etor daitezkeen leinu desberdinetako bidaiari karabanak oro hartzeko, BAM-eko presidenteak zehaztu du Gadg voyageurs elkarteak bitar-tekari lanaren egitea onartu duela.

    Behatokiko Ione Josie eta Garbie Petriati zuzendaria

    baionan kantuz, musikaren PestanOhi bezala, Baionan kantuz present izanen da Baionako Musikaren Pestan. Helduden astelehenean, ekainaren 21ean arratseko 7etan xuxen lehen kantuak abiatuko dituzte Tuntunako kideek Chaho kaian. Sasoineko azken hitzordua izanez, programa alegera eta ezaguna izanen da denen heinekoa (atzemanen duzue www.baionan-kantuz.com gunean). Etorri beraz lotsarik gabe, Musikaren Pestan parte hartzeko molde hoberena, bakotxak beretik emaitea baita, eta hori urte guzian bezala helduden larunbatean, Baionan Kantuzek eskaintzen dizuen parada da. Astelehen arte.

    besta egiteko lege berriak baionan

    Jean Grenet Baionako auza-pezak zioen ez dela errepre-sioaren alde eta ez dela inoiz hala izan, funtsean bera gazte zelarik bakarren bestak egin dituela Baionako karriketan, arrazoian egoitean datzala aterabidea. Alta joan den as-tean plazaratu duen programa berrian errepresioa da ezau-garri nagusia. Hiru debeku arrasta atera ditu berak eta laugarren bat prefetak. Horien ondoan elkarbizitza xartak onez onean izenpetzeko pro-posatzen dizkie ostatuzainei bai eta ere elkarteei ; haatik ez badituzte izenpetzen begietan hartuak izan daitezkeela aski gora erran du auzapezak. Be-ren aldetik gehienik ostegun arratsetan besta egiten duten gazte batzuek kalkulagailua ateratuz hauxe diote : osta-tuan demi bat 2,30 euro pa-gatzen da, eta Cocacola bat bi euro eta erdi ; ez baigira denak aberats seme alabak, konpreni errex da kanpoan bil gaitezen ixtant bat gutartean edateko, saltegietan erosi edariak ostatuetan baino aise merkeago baitira.Neurriak hartzea galdatzen zuen Ardevie elkarteko An-dr Lesca atsegintsu zen au-zapezaren deklarapenen on-dotik ; Pierre Barat, Baionako ostatuzainen elkarte buruak aldiz deklaratu du ostatuzai-nen sektorea dela hobendun ekarria afera horretan.

    7

  • Herriz HerriHazparne

    OhoretanBestaberri bezperan Amozko trinketean jende ainitzen aitzi-nean Jeanine Sein Andere Se-rora handizki ohoratua izan da. Hori da pilotari eta etxegintzan ongi ezagutua den Gregoire Sei-nen arreba. Aurten egiten ditu 50 urte serora sarturik eta 37

    urte Afrikan, Bolikosta herrial-dean, Khorogo hirian bizi dela. Leku horietan eritasunak josiak, miseria eta trixtezia osoan diren jenden artean eremaiki duen lan goresgarriarentzat, ukan ditu merexi dituen ohoreak. - Lehenik, jendearen eta andere seroraren agurtzeko parropiako koralak Agur Jaunak kantatu du.- Gero Alliot Marie doniban-dar andere minixtroak zabaldu dauku ongi ikasia zuen Jeani-nen bizimoldea, arras gauza gutirekin hasirik eta hango min-tzaira ikasirik beti izan duen kar, kuraia eta talendu paregabeare-kin heldu izan da harrigarri den moldean bere leku berrian ongi izigarriaren egitea. Laster, bere laneko lekuan buru edo zuzen-dari ezarri zuten. Erien arta-tegi bat eraiki zuen hemendik e rrezebitzen zituen laguntzekin. Lan horien sariztatzeko andere minixtroak ezarri dio Legion dHonneur xingola;- Ondotik, Andere Serorak es-kertu ditu guziak. Lehenik orai izan duen ohoratzea. Gero bere ongi egileak. Urte oroz laguntza ona igortzen dioten bere herrita-rrak. Bai eta ere Euskal Herri gu-zian dituen ongi egileak. Eskertu ere bere anaia Gregoire bertze lagun batekin harat joanik erite-giaren eraikitzeko egin zioten lan eder eta baliosarentzat. Eta ere Mayi Sturtz Ibarrundarra bere lagun batzuekin han Jeaninen laguntzen izanik. Erran dauku ere herrialde hartan gobernua-ren alde eta kontrako gataskek zer sofriarazi izan dioten. Behin beren kolejio batetik kanpo ezarri zituzten denak. Eta berak han nausi jarri. Berehala frantses gobernuari hel eginik eta andere Alliot Marie eta hunen sekretario Nousbaum bermaturik aski las-ter gauzak pikoan ezarri ziren eta beren egoitzaz berriz jabetu.- Horko biltzarraren ondotik Amozko kaperan izan dugu gure larunbat aratseko meza.

    Kaperan koka ahala jenderekin. Meza emaile ginuen gure Sero-rarekin jina zen apez kolorezko bat Michel Ouaharra. Meza on-doan apez horrek erran dauku entzun guziak zinez egiak zirela, bera hangoa izanez lekukota-suna emaiten ahal zuela. Erran dauku ere egun apez balinba-

    da Jeanine Serorari esker dela apez. Aratsaren burura tzeko gal-dea egina zen bezala bakotxak bere izena emanik afari bat egin dugu hurbil 200 lagunek. Denek nahi baiginuen gure serora mai-teari atxikimendua erakutsi.Bertzalde, ilabete hunen 22an aratseko 20.30tan Ibarrun Inha-rrean Jeaninek eginen du hango bere bizimoldearen erakusketa bat bideo baten bidez. Denak gomit gira.

    BestaberriMeza nagusi eder bat izan dugu usaiako ospearekin. Ramuntxo kapitainaren manu pean hor zen gazteria bere usaiako makilari, Suisa, zapurrak, oilar eta bande-rari eta soldadoekin. Bai eta ere Emak-Hor soinua eta Zirikola-tzeko dantzari gazteak.Meza emaile bezperan Amotzen ginuen kolorezko jaun apeza. Eta jaun erretora denen gidari. Euriarekin kanpoko aldarea ezin eginez proosione ttipi bat egin da eliza barnean. Sakramendu Sainduari ohore egiteko hor zen haurralde pollita beren otarre a rrosekin.

    KermezaIgande huntan dugu gure urteko kermeza Gantxiki barne han-dian. Eguerditik lekora denak gomit gira lehenik zintzur busti-tze bat eginik gure sukaldari pa-regabeek emanen duten bazkari on baten goxatzerat. Aratsaldean, San Josep esko-lako haurrek emanen dute beren emankizuna.Ondotik, mutxikoak eta aratsean zortzietarik harat afaria. Egun hautan etxe bakotxak e rrezebitu duen paper ostoan ageri zen zoin beharrezkoa den parropiako gastuentzat egun hortako mozkina.Beraz, denek egin dezagun in-dar bat egun hortan mahain on baten inguruan gure lagun one-kin goxatuz obra onetan parte hartzeko.

    senpereAste huntan ditugu herriko pestak, Hazparnen. Ortzirale-arekin hasiko dira, ekainaren 18 an eta 23 an bukatuko, as-tezkenarekin. Aurten, euskal kulturari parte zabala utzi zaio: antzerki, kantari, dantza eta pi-lota; pesta herrikoiak gehien-goarentzat asmatuak izan dire-nak. Huna 6 egun horietako egitarau nagusia: Ortziralean, 20etan : joaldunak karriketan; 20.30 etan : esku-suekin ibil-aldia; 20.45 : Hazparneko es-koletako haurrak kantuz elizan; 21etan: idekitze ofiziala -XALA eta ROMAIN SICARD-ekin; 21.45etan : Jondoni Joaneko sua, elizaren aitzinean; 22etan : kantaldia- MAGALI ZUBILLAGA, PERRUKETAK, AMAREN ALABAK eta NIKO ETXART- elizan. Gau osoan, musikariak karrikan.Larunbatean: goiz guzian Haz-parneko saltegien merkealdia, baserritar merkatua; 8 tan : Rug-biko flag txapelketa- 10 etan : hirunakako saski baloi txapelke-ta -Birla txapelketa zezen pla-zan. 11tan : SOINUBILA musi-ka eskolaren musikaldia (100 musikari eliza aitzinean !); 13,30 etan : Chops beer txapelke-ta, herri komiteak lehiatuko dira txapela irabazteko; 15.30tan: txirrindularitza, lehen partea -Vlo club salisien- gazteekin; 16.30 tan: Hazparneko txi-rrindula lehiaketa- Antzerkia Haritz Barne salan; 18tan : Joko Garbi partidak; 19 tan: Kan-tariak karriketan (Hazparneko abesbatzak ostatuz ostatu); 20 etan : MUTXIKOAK eliza aitzinean, Soinubilak emanik. 20.30tan : abesbatza gu-ziak eliza aitzinean elgarrekin kantuz. 23tan : dantzaldia : GAUBELE (eliza ondoan). Gau osoan, musikariak karriketan.Igandean : 10.30 tan meza eta luzeko partidaren finalerdia. Mezaren ondotik, euskal dan-tzak Elgar Oinka-rekin - Haz-parneko Danborrada eta Dan-borrada ttiki karriketan -Dan-borradaren kontzertua eliza ondoan -Bazkari he rrikoia karriketan. Aratsaldean, Eus-kal Herriko txapelketaren esku huskako partidak eta ondotik -Xoko Kantuz- : kantarien el-garretaratzea herriko pilota plazan. Bukatzeko, euskal dantzak Patxi Perez-ekin, he-rriko pilota plazan.

    Astelehenean: Zelaiko pestak; 9 tan : birla txapelke-ta - Eguerditan aperitifa eta ain-gira bazkaria. 5 etan : Pilota partida Zelaiko pilotari gazteekin eta ondotik, 18 tan, Euskal Herriko esku huskako txapelketa eta ain-gira afaria.Asteartean: goiz guzian, Haz-parneko saltegien merkealdia eta merkatu haundia eliza inguruan. Eguerditan: Haz-pandar adinekoen bazkaria Bil-Toki ostatuan. Aratsaldeko 5 etan: ostalarien lasterketa. 20tan : mutxikoak, Jean Lis-sar karrikan. 21 tan : antzerkia, Jean Lissar karrikan Sorginen auziak Euskal Herrian Zuga-ramurditik Hazparneraino. Mixel Brust, gure Hazpandar antzerkilariarekin.Astezkenean : 9.30tan: haur-jokoak elizako plazan; 15tan : haurrentzako zinema ( sartzea urririk); 18tan : aitzin partida pilotari gazteekin; 18tan : es-treinaldia -Peio ta Pantxoa eta Hazparneko dantzariak; 19tan : Hazparneko pestetako desafioa : XALA-MAITIA / GON-ZALEZ-BERASATEGUI. Pilota-ren besta hau plazan iraganen da. Euria balitz partida ezker paretan. Sartzea : 10 euro ; 12-18 urte : 5 euro ; 12 urte arte : urririk. Ondotik : mutxikoak eta behi lasterrak plaza nagu-sian. Gauean, pesten bukaera: AMAYA-rekin, herriko pilota plazan. Gau guzian, musika taldea karriketan.

    Arg. Filles de la CroixLa Puye Pesta asteartarekin pilota desafioa

    itsasuEzkontzaJoanden ostiralean, ekainaren 11n, ezkondu dira Nicolas Henri BONHOMME eta Marie OLHATS. Marie Olhats, Blankita eta Christian Olhats urtetan herri kontseilari izan denaren alaba da. Zorionak bikote berri huni eta bide on !Hirukasko lasterketaAurten lehiaketa hau iraganen da ekainaren 26an: Itsasutik abiatuko da Bidarrira. Izenak oraidanik eman behar dira Krakadan. Parte hartzea 25 euro gostatzen da izena aitzinerat emanez, lehiaketa egunean 30 euro izanen delarik. Lasterketa huntan parte hartzeko lizentzia edo mediku agiria aurkeztu behar da.

    8

  • Herriz Herri

    Aiherrako pestak, ekainaren 25etik 28rat ! !

    Herriko pestak hurbiltzen ari zauzkigu. Helduden astean

    Hazparneko pestak dira eta, ondokoan gure herrikoak. Alta bada, joan den urtean zurru- murru batzuk zioten 2010ko aur tengo bestak 2 herri au-zoetan betan gertatuko zirela. Ez da holakorik izan, Hazparne-ko pesta komitea eta Aiherrakoa akomeatu baitira behin betikotz. Hobe segur, eta biba zuek.

    Dena den, joan den urteko pes-ta xoragarri batzuen ondotik, horra aurten zer prestatu dauku-ten. Aro on batek denak lagun ditzala !!

    Ekainaren 25a : Ostirala, 8etan, MUS-COCKTAIL gaua, Denen etxean, sari ainitz irabaz-teko.Ekainaren 26a, Larunbata : 8etan zikiroa KANTUZ taldeak alaiturik. Ondotik, dantzaldia MIKEL HATS taldearekin.

    Ekainaren 27a, Igandea : 10ak1/2tan, meza nagusia

    Xiprik alaiturik. Ondotik zintzur bustitzea plazan Herriko Etxeak eskainirik. 5etan, euskal kantar-ien biltzarra : Etxamendi ta Lar-ralde, Pil Pil taldea, Peio ta Pan-txoa, Kantiruki, Erramun Mar-tikorena, Xendarineko ahizpak eta Manex Pagola. SARTZEA KITORIK.Ondotik, dantzaldia HOLAKO taldearekin. Aratsalde guzian, Trikero taldea bazterren alaitze-ko eta haur jokoak.Ekainaren 28a Astelehena : 10etan birlak Attatean. 5etan, pilota partida herriko plazan,Arratseko 9tan, AIHERRA KAN-TUZ eta ondotik Kilikolo Zirko-ren azken ikusgarria Bi.Eta bukatzeko, dantzaldia Kiki Bordatxo-rekin.Bestalde, ez ahantz aingira na-saiki jaten ahalko dela herriko ostatuetan. Ikusten duzuen bezala ez dugu enoatzekorik izanen, egitarau bete bete bat prestatu baitaukute gure gaz-teek. Ongi etorri deneri ! !

    Xehetasun edo ohar batzuPrestatu daukuten egitarau zi-nez berezi huntarik, igande a rratsaldeko kantaldia azpima-rratzekoa da, aspaldiko artista ezagunak agertuko baitzaiz-kigu taula gainean. Bestalde astelehen arratseko AIHERRA KANTUZ ere behexi behar gi-nuke, gisa huntako ikusgarri bat lehen aldikotz eskainia izanen baitzaiku. Herriko batasuner kantu baten emaitea proposa-turik, huna erantzun baikorra eman dutenak zoin diren : hiru-garren adinekoak, eskola pu-blikoko burrasoak, Parropiako kantorea, Belzuntze elkartea, emazteen gimnaztika talde bat, pesta komitea, eta omen he-rriko kontseilariak.

    Abisu : belarrak egiteko !Aiherrako pentze baten jabe ba-tek jakinarazten du belar onak badituela egiteko eta proposa-tzeko. Xehetasunentzat, deitu 05 59 29 48 01-ra

    aiherra baigorriDoluJoanden astean, jendalde ede-rrak parte hartu du Jean Jauregui-berryren ehorzketan. Ontzoronen sortua, zonbait urtez Amerike-tan ibili ondoan, ezkontzaz etorri zen Zubiate-ra. Gizon zintzoa, Maexek, bi seme alaben aitak, laborantzan egin du bizia. Azken hiru urte hauetan osagarri haun-diak bazituen eta pausatu da 76 urtetan. Agnes, bere espos la-gunari, bere bi seme alaberi eta nahigabe hunek hunkitzen dituen guzieri doatzi gure dolumin bizie-nak.Bertzalde, pena haundirekin jakin dugu Laurent Haristoy, Lezparz Iribarreneko semea zendu dela 61 urtetan. Gazterik hemendik joana, Landesetan Goos herrian, Akizeko ondoan bizi zen, familia-turik, ostatuarekin lan eginez. Min biziak zonbait hilabetez ereman du, nehork uste etzuela. Doluzko agur beroenak helarazten ditugu Iribarreneko familiari eta penetan gelditzen diren guzieri.

    Jazz in college : Mikel Laboa gogoan

    Egin dituzten bi emanaldietan, Plaza Xoko-ko gela mukurru bete da eta entzuleari ainitz gus-tatu zaio, Mikel Laboaren omenez egin kantaldia. Hendaiako Iran-datz, Garaziko Zitadela, Baigo-rriko Jean Pujo eta Lekarozeko ikasleek, manera ederrean eman

    dituzte donostiar kantariak musi-katu dituen Gabriel Aresti, Joxean Artze, Bernardo Atxaga eta Sarrio-nandia poeten obrak, Largunarte konpainiako musikariek ongi beztiturik. Kantari artista hunek jakina zuen, Jazz-etik pasatuz lotura egiten ohizko euskal kan-tua eta rockarekin. Lehen parte batean, ikusi ditugu Zitadeleko 19 ikasle makila haundiak eta tti-piak, neurri berezian dantzan eta kantan harrarazten. Kanaldudek bideo medioz ekarri irudiek ere, ongi itxuratu dute Mikel Laboaren izpiritu poetikoa. Ikusgarri denbo-ran, ikasleek, ongi merezitua zuen lore sorta eskaini diote Denise Ol-hagaray kantu zuzendari eta koor-dinatzaileari. Lan haundi horrent-zat, entzuleek ere ederki txalotu dituzte bera, bere laguntzaileak eta parte hartu duten guziak.

    Hezurjalearen udaldiaGarazi-Baigorriko xoko huntan, ekainaren 19tik uztailaren 11arte, sai hezurjalearen (gypate barbu) udaldia eginen da. Egun horietan gai desberdinak eskainiak dira. Ibilaldiak : begi bat lurrari, beste bat zeruari, sorkuntza tailerrak : begiratu eta asmatu, asmatu eta erakutsi. Gaualdiak : egunaz, begi-beharriak zorrotz, gauaz, gogo bihotzak erne. Erakustal-diak. Hemen ikusi, hortxe irakurri, hantxe gogoetatu eta haurren-tzat lehen urrats eta behaketak. Ibilaldi, erakusketa, sorkuntza tailer, filma eta ipuin kondalarien egunaldi eta gaualdi horietan

    parte hartu nahi duenak deitu behar du Baigo-rriko turismo bulegora : 05.59.37.47.28 edo Ga-razikora 05.59.37.03.57.

    PilotaJoanden asteburuan jokatu dira baline pilota hutsarekin Frantziako txapelgoaren finalak.

    Huna gure pilotarien emaitzak. Minimo mailean : Maitena Gas-cue eta Anais Elgart 30 - Urruak 23. Senior bigarren mailean : Na-thalie eta Ccile Ansolabehere 13 - Oloruek 30. Lehen mailean, Claire Bordagaray eta Amaia Serre 16 - Kanbok 30.

    HeriotzeGerezieta Borteiruko Andr aita-txik utzi du mundu huntako alor loretsua 80 urtetan. Denbora gehiena iragan du Lafitte lante-gian eta segur naiz zeruko lore-tegian ongi etorria ukan duela. Etxeko guzieri gure euskal sendi-mendu leialenak.OtabaMolde ederrean iragan da Otaba ere, eta diote bide beretik segi-tuko dutela, Jainkoak nahi badu, helduden urtean! Dena den, apezen zerrenda ttipituz doa eta elizak nekez betetzen dira, nahiz ehortzetan jendea mugitzen den oraino. Aldeko kanpotiar batek erran daut gazteria sanoa dugula; milesker, hau banakien, eta hauen baitan dago gure esperantza ge-

    roari buruz. Bai, argituak zirezte, doi bat odol bero, eta zuen kar onak iraun dezala, herriaren bi-zitzan parte hartuz. Eta ez beldur izan, gizona-gizon, emaztea-e-mazte, segida bat ukaiteko uztar-tu behar dela zintzoki eta abilki, eta gora beherak orotan badirela eta izanen direla! P. I.

    Makea-lekorne

    9

  • Herriz Herri

    saraSarako itzulia. Errearoaren 6an igandearekin izan da Sarako itzulia Atxuri taldeak antolatua. 500 kurrikalarik hartu dute par-tiada. Alde guzietarik baziren etorriak (Hegoaldetik, Saratik eta ainitz auzo herrietatik bai ere urrunagokoak Dordoa, Gi-ronda, Tarbe, Olorue, Akizeeta bertze). Denbora txarra zuten, partikulazki Larrunerat arribatzean, frango kalerna bor-titza egin zuen. Pokado bat jan eta kuraia hartu dute segitzeko beren itzulia, bainan Lizunian eta Leizarrietan, frango gelditu dira. Segitu dutenek xantza izan dute zeren denbora saindatu baita. 400ek bukatu dute ibilal-dia. Hegoaldekoak ailatu dira lehenbixik arratsaldeko orenbat eterdiak inguruan, lehenbixiko Saratarrak arratsaldeko 2 orene-tan 12garren bukatu du, Jean-Philippe Amorenak, 7 orenez 45 km-ko itzulia. Denbora txarra zen bainan ez da deus makurrik izatu salbu axoina bat bihurtua bakarrik. Atxuriako lehendaka-ria Beat Aguerre kontent zen denbora txarra izanik ere ongi bukatu dela itzulia. Milesker haundi bat erraiten diote deneri, eta partikulazki lagundu duten guzieri, zeren ez baita aski ho-lako itzuli bat antolatzea, boron-date oneko jende ainitz behar baita 60 bat laguntzaile baziren. Aurtengoa bukatu da, bertzea bi urteren buruan izanen da agian aro hobearekin.Pottoka. Errearoaren 4an or-tziralearekin 180 jende gomi-datuak zituzten Kontseilu Oro-korrak eta Thierry Beheregaray Veolia enpresaren buruzagieta-rik batek. Gaia zuten POTTOKA. Beraz arratsaldeko lauak eter-ditan hupatu dira Larrun gainera Sarako auzapez Battit Laborde, Jean-Jacques Lasserre, Arri-uberge eta Lucbereilh jaunak kontseilu orokorrekoak, Lauque Henri departamenduko turis-mo bulegoko lehendakaria eta 40 bat auzapez Euskal Herritik eta Biarnotik. Pottoken jabeak mintzatu dira pottokari buruzko

    istorioez. Ilunabarrean 7ak in-guruan Lur Berri gelan izan da jateko eta edateko tren ttikiko jabeek ofreitua, eta Sarako kon-tseiluak eta turismo bulegoko enpleatuek prestatua. Georges Perruquetti Santinazioko tren ttikiaren zuzendaria, Isabelle Fleury bulegokoa eta tren ttiki-ko enpleatu guziak hor ziren eta gorago aipatutako jauneria ere. Memento bat izigarri ona pasatu dute Sarako Kantari taldeak ai-rosturik. Abisu: Larunbatean errearoaren 19an eskola publikoaren eguna. Arratsaldean errebotean haurrek eginen dituzte beren irakuske-tak, ondotik aperitifa eta afaria.-Polikiroltegian errearoaren 26an San Josepe eskolako hau-rrak ariko dira dantzan eta kan-tuz arratseko 8 etarik goiti, hor ere izanen da aperitifa eta afaria.Maiatzeko abisuak: Heriotze. Thomas Raymond-Guy 75 urte Elsospekoborda. Etcheverry Jean-Marcel 85 urte Fusildegia. Elizalde Joseph 76 urte Martie-nekoborda.Sortze. Usarralde Noa, Sahas-tian. Navarte Idoia. Amorena Behotequy Xalbat, Orlegia. Manzano Xan-Claude, Men-diondokoborda. Pereira de Lima Yoan.Ezkontza. Goyeneche Sebas-tien eta Labastie Valerie, Haitz Aldea. Pilota: Eskuhuska binaka pla-zan senior mailan: Endara De-nis-Mariluz Patrick galtzaile 21-30 Airetik-en kontra. Saint Jean Christophe-Endara Joxet gal-tzaile 19-30 Miarriztarren kontra. Gaztetxoak. Prevost Axel-Ages-ta Joan irabazle 30-26 Irisarta-rren kontra. Artekoak Iribarne Iaki-Vidal Battit galtzaile 18-30 Uhaldean-en kontra.Trinketean palantxaka neska-tilak : gaztetxoak Blanko Oiana-Hauseguy Maurine. Artekoak Etchegaray Joana-Balaire Mai-va. Bi talde horiek jokatuko dute finala larunbatean Senperen Hendaiaren kontra.

    Ganex

    donoztiriEzkontzaMaiatzaren 22an herriko elizan ezkontzako sakramenduak el-garretaratu ditu Sallaberry Pa-trick eta Verniest Floriane Etxe-garaian bizi den bikotea. Zorio-nak espos gazteeri. Goresmen ta goraintziak familieri.SortzeDamestoy-Urkeneko familian sortu da bigarren haurra, mu-tiko bat ernea. Thomas eman diote izena. Bordagaray, Urixeko familia gaztean ere bigarrena: E neline deitua izan dena. Zorio-nak sortu berrieri. Goresmenak ederki abiatu aita, ama ta fami-

    lieri.BestaberriBai biziki ederki iragan da igan-dea nahiz goizean denbora doi bat hitsa ginuen. Gazteria xar-manta, denak bat bertzea bezen ederki beztituak. Gidari berria izana gatik denak xarmanki ku-deatu baitituzte. Goresmenak gazteria ta laguntzaile guzieri.Amen bestaBezperen ondotik amak gomit ziren Etxegaraiko sala berrirat: multxo ederra bildu da eta ongi goxatu herriak eskaini arra-tsaldeko on bat eginez. Zorio-nak deneri. A. A.

    HeletaBestaberri-Otabaz zer erran? Zinez ontsa iragan direla. Jen-dea untsa ibili da, lehen igan-dean ez da aroaren gatik pro-sionerik egin, bainan Otabaz seriostasun handian iragan da eta eskerrak hartze dituzte gazte beztitu guziek, eskerrak musika-riek, edertzen baitute betiko aire ederrekin bai elizkizun denbora bai kanpokoa, eskerrak ere al-

    dare egile ala berdura heda-tzaile, kantari, arropa apaintzale, eliza itzuli garbitzaile, plazan be-ren etxe aintzinak lorestazerai-nokoan, guzien indarrari esker baita besta hori kausitzen.Mezak: larunbat aratsean 7 ore-netan, Heletan.Igandean 9 orenetan, Landi-barren eta 10.30etan, Iholdin (Konfirmazionea) Herritarra

    Publizitate afixa larriak tatsatuak - Maiatzaren ho-geitazazpiko kontseilu bilkurak finkatu du joan den urtean ezarri publizitate larrien tatsak izen berri bat harturik segituko duela, iaz ezarri baldintzetan. Hots hamabi metro karratu baino ttipiagoko afixentzat ez dela tatsarik, hamabitik hogei metro karratu arte tatsaren erdia baizik ez dela eskatuko, tatsa bere osotasunean hogei metro karratutik goiti galdatuko dela.

    Berregituraketa ttipi bat kontseiluanGaineko soin bat gorri distiranta jantzirik etorria zen Anne Marie Borda komunista maiatzaren hogeita zazpiko bilkurara. Au-zapezak baieztatu duelarik kul-turako delegazioa kentzen ziola ozenki mintzatu da. Angeluko kargudunek betearazi dioten kultur jokabidea ez duela onar-tzen, Angeluk dituen kultur bere-zitasunak abandonatu nahi dire-

    la, herritarrak parte harrarazten eta gogoetarazten dituen kultur joera baztertua dela ; bururatu du erranez : artistak jakin zazue zuekin naizela ! Ondoko ixilu-nea kartsua izan da hark bezala pentsatzen zutenentzat, biziki luzea berriz haren kontrakoen idurira. Auzapeza ez da horretan gelditu, axuant kargua ken ze-kioten kontseilariek galdatu du ; hogeita lau kontseilarik bozkatu dute komunistaren axuant kargu kentzea, bostek kontra bozkatu dute eta eskuineko oposizioko bederatzi kontseilariek ez dute bozketan parte hartu. Erakus-teko gaztigu horrek ez zuela kontseiluko gehiengoan ondo-riorik, Patrik Lienart komunista seigarren axuant bozkatua izan da, enplegua lan integrapen eta enbaldituen delegazioak hartu ditu. Kulturaren gaitasuna Guy Mondorge lehen axuantak har-tu du ; aldiz finantzena Annick Jarriaud Vergniolles bigarren axuantak hartu du.

    angelu

    Aitzineko igandean iragan da Elizabe-rriko auzoaldean, Union Basque elkar-teko birla xapelgoa. 16 jokolari arizan dira aratsalde osoan, Etxeberria osta-tuko birla lekuan. Hain xuxen, Hubert Seillan Hazpandar birlari adretak ira-bazi du xapelgoa. Bera Labirikoa da bainan Elizaberriko zentroan ari da. Lehiaketa luzea izan da, hain dira jo-kolariak elgarren bete agertu eta on-dorioz bat bertzetik behexteak nekeak izan dira. Huna nork zer tokitan bukatu duen Union Basque-ko 36 garren fina-la. Lehen : SEILLAN Hubert (Elizaberri) -2 :MENDILAHATXOU Marcel (Sanoki) -3 BACARDATZ Louis (Birlabolak) -4 MIREMONT Alain (Goxoki) - 5 BENAC Emile

    (Birlabolak) - 6 HARISTOY Xarlo (Auxotea) - 7 INCABY Bernard (Toki Ona) -8 ARGUIN-

    DEGUY Emile (Birlabolak) - 9 BIDART Josette (Birlabolak) - 10 BIDART Saint Martin - 11 HARGUINDEGUY Julien (Birlabolak) - 12 DUHAU Jrme (Toki Ona) - 13 BIDART Franois (Auxotea) - 14 AROTCAREN Ramuntxo (Elizaberri) -15 GACHIBAT Dominique (Toki Ona) - 16 IRIGOYEN Jean-Pierre (Birlabolak). Sari ederrak ukan dituzte orok eta ara-tsari buruz orori zintzur bustitze bat es-kainia izan zaiote aratsaldeko kaldaren ezeztatzeko onegingarri agertu zitzaio-tena. Goresmenak irabazdunari eta ere birlari guzieri, ahantzi gabe Dominique Gachibat, jokolari eta kondalari zago-na birla xapelgo huntan.

    birlarien xapelgo nagusia Hazparnen

    10

  • Herriz Herri

    Otsanz-eko kaperaHelduden uztailaren 22an Baio-nako apezpikuak benedikatuko du eta bertan meza bat emanen Uztaritze eta Senpereko juntan den Otsanz-eko kapera. Santa Madalenari kontsekratua den kapera xahar hori duela zonbait urte osoki berritua izan dena pribatua da eta Clment zine egilearen fundazioa da jabe. Jabeen eta apezpikutegiaren artean konbenio bat izenpetua izan da berriz elizkizunak ka-pera hortan egiteko gisan. Atxik beraz eguna uztailaren 22a ara-tsaldeko 5ak eta erdietan.

    KermezaH e l d u d e n igande hun-tan Haltsu-ko kermeza de-nez meza ba-kar bat izanen da parropia guziarentzat. Ongi etorri hoberena se-gurtatua da Ha l t suar ren ganik.

    Etxe loratuakEtxe loratuen zoin gehia-gokan parte hartu nahi dutenek ize-nak eman behar dituzte hilabete hunen azken eguneko herriko etxean. Behar diren xehetasunak bertan

    aurki dezazkete edo telefonatuz zenbaki huntara: 05 59 93 00 44.

    Antzerki Hamazazpigarren mende has-tapenean Lapurdi-k De Lancre jaunaren manuz jasan zituen gertakariak zoin ederki ez dira antzerki batean emanak izan juanden igandean Kiroleta-ko pilota plazan 200 bat ikusliarren aintzinean. Dotzena bat antzesle aritu dira hor beren talendu ho-berena erakutsiz, emozione berezi bat sortaraziz publikoari. Ez dira haatik txalo eskasean gelditu azken hunen partetik. Arrakasta handia biltzen ari dute antzerki horrekin eta bilduko ere

    iparralde huntan bertze 3 edo 4 tokitan eman behar baitute oraino. Biba zuek.

    uztaritze

    Mixel Brust ezagun De Lancre jaunaren egin beharretan

    izpuraIduzkilore antzerkia Ipar Eus-kal Herriaren itzulia egiten ari du Iduzkilore antzerkiak, duela 400 urte Lapurdin gertatutako sorgin ihiziaren oroimenez. Sen-peren eta Uztaritzen egin diren

    emanaldiek arrakasta handia ukan dute. Ostiral arrats huntan (21:00), Izpurako pilota plazan da emanen (edo Donazaha-rreko ezkerparetan, euria balitz), Seaskako Integrazio Batzor-dearen alde. 11 urte hontan ari da Integrazio Batzordea lan eta lan, ahalmen hurriko haurrak

    eskolatzen laguntzen. Beharrak haatik handiak dauzka, aurten 115.000 euro 25 ikaslerentzat : 10 AVS lanpostu, 7 hezitzaile postu eta koordinatzailearen postu erdia. 90.000 euro inguru

    baditu mementoko eskuratuak, oraindik 25.000 euro behar. Ikuslegoa saldoan igurikatua da beraz Izpuran, eta Integrazio Batzordekoek bihotzez esker-tzen ditu Lapurdi 1609 elkarteko antzerkilariak, hauek urririk hel-du direlakotz ahalmen hurriko haurren fagoretan.

    JutsiLokarri-ren ateraldiaBerrikitan Larzabale, Izura, Jutsi eta Arantsusiko adinetakoek egin dute ateraldi bat pollita Landesetako Chalosse eskual-dean. Nerbis herrian erakutsia izan zaiote etxalde bat zointan ahate hazkuntza egiten baitute eta dena berek kontserbutan ezartzen. Hor jastarazi dituzte etxe mozkin horiek eta ere be-rek egiten duten arnoa. Holaxet

    aiseago zen Mugron herrirat hel-tzea bazkari on baten gozatze-ko. Ondotik Akizeko ALAT mu-seoaren bisita izan da zointan ikusten ahal baitziren orai arte atera diren elikopter haboxiak eta bertze hegazkin ttipi batzu ere. Elgarrekin solastatzeko pla-zerraz bertzalde denak gustatu-rik etxeratu dira.

    Pierra LAKO

    bidarrai

    Iduzkilore antzerkiko jokola-riak, Senpereko emanaldian (Arg. A.Z.)

    Ezkontze - Mendi Xolako Thierry Anchordoqui-k bizilaguntzat har-tu du Fabiana do Carmo Silva. Goresmenak eta agiantza zo-riontsuenak bikote huni !Ixtripu - Berriz ere ixtripu izi-garria gertatu da gure herrian. Bide nagusian, Ortzaize alderat, bi autok elgar jo dute joan den astean, astearte aratseko 10ak eterdiak irian. Eta maleruski auto baten gidariak, 49 urteko Irne Bisensang Mugertarrak, bizia

    galdu du. Baigorri aldetik heldu zen, han lanean ari den bere ala-bari bisita eginik. Bertze autoko gidaria, Yvette Beraits Lekun-berritarra, arinki zauritua izan da, gerokorik gabe.Gazteak etxez etxe - Herriko bestak hurbiltzen ari-eta (uztaila-ren 10etik 14era), gazteak etxez etxe pasatuko dira ekainaren 19a eta 27a bitartean. Egin die-zaiegula ongietorria.

    Arte eta argazki erakusketaUztailaren 9 tik 17 ra, kultur ai-nitzen herriko gelan : margoak, zizelkadurak, Donazaharreko ar-gazki zaharrak.10 garren erakusketa, tokiko eta euskal herri barnealdeko artis-tak, baita ere urrunagokoak;aurtengo berritasuna, herri hun-tako bi elkarteren parezkatzea, erakusketa aberasteko eta osa-tzeko : Ohisko elkartea = ar-teen kurutzaketa eta, Donazaha-rreko erretretatuen elkartea = Beti Aintzina.Lehengo Donazaharre agertuko dute argazki xaharrek armairu, sukalde, ganbara xokoetarik bildurik : 100 obra, parada gu-zietakoak eskoletako klaseak, familia argazkiak (eztei, etab), besta gisa guzietarik, feriak...Ohizko erakusketak dozena bat artisten obrak hedatuko ditu : margo eta marrazki, zizelketa, mosaika, akuarela, edertza-pen...

    Sartzea urririk. Goizetan 10:00-12:00, arratsaldetan : 15:00-18:00.Animazio eder baten mentura, oroitzapenak partekatuz eta arte sail ezberdinak gozatuz ; ez egon dudetan, etorri...Estrena uztailaren 9an arratsal-deko 7etan.

    donazaharre

    11

  • abisuak

    N Commission paritaire 0514 G 84998

    Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

    Tl. 05 59.25.62.85Fax. 05 [email protected]

    [email protected]

    URTE-SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan : - Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

    Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E

    Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

    Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

    Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

    Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

    Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

    Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai Augustin-Chaho64100 BAYONNE/BAIONA

    Tl. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

    ditions Basques

    lan eskaintza IGUSKIAS.A.R.L. au Capital de 7.500,00 ESige Social : 45 Rue des Cordeliers

    64100 BAYONNERCS BAYONNE B 491.343.273

    Aux termes des dlibrations de lAssemble Gnrale des Associs en date du 1er Octobre 2008, Monsieur Beat OTEIZA, demeurant HASPARREN (64240), 4 rue Duranguiers, a t nom-m co-grant compter de pareille date pour une dure illimite, la socit tant par la suite administre par ce dernier et Monsieur Dominique BIADOS demeurant Boucau (64340), 32 rue Georges Politzer.

    Le dpt lgal sera effectu aux Greffes du Tribunal de Commerce de Bayonne.

    Pour Avis.La Grance.

    IGUSKIAS.A.R.L. au Capital de 7.500,00 E

    Sige Social : 45 Rue des Cordeliers64100 BAYONNE

    RCS BAYONNE B 491.343.273

    Aux termes des dlibrations de lAssemble Gnrale des Associs en date du 16 Juin 2008, il a t pris acte de la dmission compter du mme jour, de leurs fonctions de cogrants de Mon-sieur Serge ETCHEGARAY, demeurant Bayonne (64100), 64 rue dArrousets, et de la nomination pareille date, pour pourvoir leur remplacement, de Monsieur Domi-nique BIADOS, demeurant au Boucau (64340), 32 rue Georges Politzer, pour une dure illimite.

    En outre, LAssemble Gnrale des associs dcide quen application des dis-positions de lArticle 288 du dcret N67-236 du 23 Mars 1967, le nom du grant ne sera plus port dans les statuts.

    Le dpt lgal sera effectu au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE.

    Pour Avis.La Grance.

    Uda Leku elkarteak uda huntako animatzaileak xekatzen ditu.BAFA tituluduna, euskaraduna, uztailan lan egiteko prest, bilguneetan edo egonaldietan.Deitu Uda Leku-rat: 0559550125.

    AVIS DE CONSTITUTION

    Avis est donn de la constitution dune socit prsentant les caractris-tiques suivantes :

    Dnomination : S C I BI KUSIAKForme : Socit Civile Immobilire.Sige social : Maison Iguzki Alde -

    64220 SAINT MICHELObjet : construction, acquisition, ges-

    tion, location et administration de tous biens mobiliers ou immobiliers.

    Dure : 99 ans. Capital : 200 euros.Grants : Messieurs : JAUREGUI-

    BERRY Sylvain et SALLABERRY Mickael,Immatriculation : RCS de Bayonne

    Les Grants

    EHZ Autobus garraioak15 egunen buruan dugu EHZ festibala Heletan, hiru egunez 60 kontzertu/ikusgarri eta ber-tze animazio frangorekin. Bai-nan nola hurbildu Heletara ? Au-tobusak pasatuko dira Iruea, Donostia, Hendaia, Baiona, Miarritze, Maule... eta ere Paue, Tolosa, Bordele eta bertze leku ainitzetik. Urririk dira 3 egune-tako txartelen jabeentzat, tokiak aitzinetik atxikiz (xehetasunak, www.ehz-festibala.com).

    Haria Jarraiki, Haria Galdu,dena Hariaren Menturan daGoHau da HAIZE BERRI kultu-retxeak apailatzen duen UDA ERAKUSKETAren gaia.Sei artistek osatzen dute aur-tengoa: PATRICYAN emazte plastikalariak du kulturetxeko erakusgelan berak asmatu abe-reen aldaera harkorra; Elizan MIKEL DUVERTen marrazkiak Iratzederren zertarako oler-kiaren haritik doatzi, Amotza-nea ostatuan CELINE MIRAILH A RROSSAGARAYen margola-nak, kanpoaldean eguzkitara izanen dira GUANES ETCHEGA-RAY, JOSETTE DACOSTA-BRAY eta AGNES BRIVESen eraikunt-za bereziak.Erakusketa garaikide hau es-trenatuko da ekainaren 18an

    (20.00) Erakusketa ikusgai dago ara-tsaldero, astelehenez ezik 15eta-rik 19etara, agorrilaren 20eraino.

    kepa altonagaren darwin geurean liburuaren aurkezpenaPamiela argitaletxeak eta Maiatz Elkarteak Eusko Ikas-kuntzaren laguntzarekin atse-gin handiz gonbidatzen dituzte interesatuak litaizkeen guziak Kepa Altonaga bizkaitarraren liburu berriaren aurkezpenera, Darwin geurean (Zelaia saria 2009). Hau iraganen da ekai-naren 22an, asteartez (19 :00) Baionan, Eusko Ikaskuntza-ren egoitzan (51, Jauregiberri kaia). Maiatzeko Lucien Etxe-zaharreta eta Pamielako Jose Angel Irigarayen hitzen ondotik, idazleak bere liburuaren mamia barnatuko du. Ondotik arno on baten hurrupaldia.

    SCOP COPELECTRONIC, Z.A. DU HILLANS 64990 ST PIERRE

    DIRUBE

    Les associs de la scop Copelectronic sont convoqus en :Assemble Gnrale Ordinaire Annuelle,

    le 25 juin 2010, 17h00,au sige social de Copelectronic, St

    Pierre dIrube, effet de dlibrer de lordre du jour

    suivant:-lecture du rapport du Conseil dAdmi-

    nistration-lecture du rapport du commissaire

    aux comptes-prsentation et approbation des

    comptes-affectation des rsultats-dmission de socitaires-admission-dmission de nouveaux

    administrateurs-variation de capital.

    Le Conseil dAdministration

    AVIS DE CONSTITUTION

    Aux termes dun acte sous-seing priv en date du 09/09/2010 il a t cre une socit prsentant les caractristiques sui-vantes:

    Forme: socit responsabilit limi-te

    Dnomination: Friterie Artisanale du Labourd F. A. L.

    Capital: 13000 eurosSige social: Maison Hamilaga, Che-

    min Hamilaga 64310 St Pe sur NivelleObjet: La socit a pour objet en

    France et lEtranger: - La prparation et la commercialisation de frites fraches et tout produit de snacking, vente sur place emporter ou en vente ambulante

    Dure: 50 ansGrance: Madame Marie-Hlne AS-

    TIGARRAGA Demeurant: Maison Hamilaga Chemin Hamilaga Quartier Hergarai 64310 St Pe sur Nivelle Monsieur Christophe TEXIERDemeurant : Maison Hamilaga

    Chemin Hamilaga ; Quartier Hergarai 64310 St Pe sur NivelleImmatriculation: au RCS de Bayonne

    Pour avis et mentionLa Grance.

    LAFD

    Socit par Actions Simplifie

    Au capital de 4 000 EURSige Social: 49 avenue de Verdun

    64200 BIARRITZ

    Avis de constitution

    Par acte sous seing priv en date du 1er juin 2010, il a t constitu une socit par actions simplifie:

    Dnomination sociale: SAS LAFDCapital: 4 000 EUR divis en 400 parts

    sociales de 10 EUR chacune, entirement souscrites et libres.

    Sige social: 49 avenue de Verdun 64200 BIARRITZ

    Objet: La formation en dveloppe-ment durable; lintervention en dgat des eaux, lasschements techniques, lassis-tance maitrise douvrage.

    Dure: 99 annes compter de lim-matriculation de la socit au Registre du commerce et des socits.

    Prsident: aux termes dun acte sous seing priv en date du 1er juin 2010 Bor-deaux, Monsieur Laurent TAQUE a t d-signe comme Prsident pour une dure illimite.

    La socit sera immatricule au Re-gistre du commerce et des socits tenu au greffe du tribunal de commerce de Bayonne.

    Pour avis et mentionLe Prsident

    Amikuzeko MediatekanEkainaren 19an, larunbatare-

    kin, goizeko 10:00etan Idazle aurkezpena

    Euskal kul-tur erakun-d e a k , Amikuzeko m e d i a t e -karen eta Zabalik el-k a r t ea r en p a r t a i d e -t z a r e k i n ,

    amikuztar emazte gazte baten lehen liburuaren aurkezpena eginen du.Batrice Urruspil idazleak Gi-

    zaki bakartiak liburua be rriki atera du Elkar argitaletxean, Gazteluma sailan. Bakardadeaz hitz egiten duen Gizaki bakartiak liburua ha-mahiru ipuinek osatzen dute, istorio intimoak pertsonaien psikologiaren ikuspegitik kon-datuak. Idazleak bere unibertso barnakorra aipatuko digu egun hortan.Beatrice Urruspil Donapaleun sortua da 1975ean. Arte ede-rretan eta euskal filologian diplo-matua da. Baionan bizi da eta gaur egun kostaldeko elkarte batean antolatzen ditu erakus-ketak.

    12

  • telebixta leihotik

    asteburuko Hitzorduak

    Bahituak: Irakurle maitea, artikulutxo hau irakurriko duzularik sei hilabete beteko dira Afganistanen bahituak izan diren bi frantses kasetari beren Afganistar lagunekin. Oroitarazten dizut bahitze hori ez baztertuz halere gure mundu zabalean dauden bertze bahituak. Gogoan atxiki behar ditugu denak.

    Ekainaren 18a: Egun horrek zerbait erran nahi du, ni bezalako zaharrentzat ezagutu dugulakotz denbora hori, duela 70 urte iragan direla geroztik. Ez naiz segur gure haurrek eta are gutiago haur ttipiek asma dezaketen zer izan den garai hori. Egia da gauza berbera gertatu zaigula guri 14-eko gerlarekin.Ekainaren 18 karietara France 2 gateak zabaldu du de Gaulle jeneralaren deiaren inguruko giroa. Lehenik Frantzian gerla denboran, ekaineko lehen egunetan hasiz, Reynaud orduko lehen ministroaren zalantzak Weygand eta Petain alde batetik eta de Gaulle bertzetik ukan dituzten eztabaidak.Oroitarazten dute Londres-en, hastapenean Churchill alde zuela, bainan gero ez direla beti ados izan. Telefilma interesgarria.

    Libres Franais de Londres: Hau ere telefilma interesgarria lekukotasunez betea. Alabainan, oraino bizi diren Londresera joan direnen lekukotasunek badute beren balioa. Bakoitzak salatzen du nola bizi izan duen garaia, Londres-en bertan, Ingelesen ongi etorria, neskatxak barne, eta gero Afrikan, Libanon ezagutu duten gerla, 1944-45 arte. Historiaren parte bat datza lekukotasun horietan.

    Bordele, Frantziako hiri nagusia: Hiru aldiz gertatu zaio: 1870an, 1914an, 1940eko ekainean. Akitaniako telebixtak zabaldu duen emankizunak erakutsi du zer izan diren Reynaud-en gobernuak iragan dituen egunak, nola borrokatu diren, alde batetik Petain su-etenaren alde bertze ministro batzuekin eta bertzetik Reynaud, Mandel eta de Gaulle gerla segitzearen alde Ipar-Afrikara joanez. Azkenean Reynaud-ek amor emanez Lebrun Errepublikako presidentak izendatu zuen Petain gobernuburu. Orduan, hain zuzen, zendu zen III. Errepublika. Oroitzapen latzak!

    Kirolak: Frantzia-Uruguai: 0 eta 0. Ez dut ikusi partida, bainan nahi nuke jakin delako match nul hori egiazki nul izana den ala ez. Hego-Afrikarren kontra jokatu dira frantsesak errugbian eta han galdu dute aise (42 eta 17) bortz entsegu bien kontra.

    J. H.

    ortziralean-Donamartirin, Otsozelaiko harpetan (19.00), Solitudes danses ikusgarria.-Kanboko elizan (20.30), Oldarra abesbatza.-Miarritzen, Koliseo gelan (21.00), La rose tatoue antzerkia, Rideau Rouge elkartearekin.-Donibane Garazin, herriko etxean (21.00), Beat Zintzo-Garmendia mintzo Euskal-Herriko ihauteriez.-Izpuran, pilota plazan (21.00), Iduzkilore antzerkia, Integrazio Batzordearen alde.

    larunbatean-Zugarramurdin, Sorginaren eguna.-Aiziritzen, selauru-hustea.-Agurainen, Euskal Herriko eskolarteko bertsulari gazteen finalak.-Getarian, pilota plazan (09.00-13.00), zaharki-merkatua. -Donapaleuko mediatekan (10.00), Batrice Urruspil idazlearen lekukotasuna.-Hendaiako merkatugunean, Lanetik elkartearen besta;-Donibane Lohizunen, Akotze auzoaldeko besta. Mus lehiaketa (15.30) eta zikiro-jatea (19.30).-Baionan, Elkar dendan (16.00), Peio Etcheverry-Ainchart Luis XIV

    erregeaz mintzo.-Miarritzen, Koliseo gelan, euskaraz (16.00) eta frantsesez (18.00), Infernuko klasea antzerki ikusgarria Rideau Rouge taldearekin. Kasinoko aretoan (20.30), Caminos paralelos Espainiako dantza ikusgarria, Maria Pili ikastegiarekin.-Ziburun, portu bazterrean (18.00), bakalau prestatzaileen zoin-gehiagoka, ondotik afaria. Zokoako portuan (19.30), kortsarioen triatloi lehiaketa. Parropiako gelan (20.30), Iduzkilore antzerkia, 1609-ko gertakari latzak gogoan.

    -Baionan, Txiribogan (19.00), Azken Demo dantza.-Azkainen, Txopinondo sagarnotegian (20.00), Arroka taldea Batteleku gaualdiaren karietarat.

    igandean-Herri askotan (Donamartiri, Baigorri, Urdiarbe, Maule, Garruze, Izpura, Erango, Senpere), Eihera eta herri ondarearen eguna, herri kondalariekin.-Agurainen, Araban euskaraz besta, Arabako ikastolen alde.-Haltsun eta Senperen, kermeza.-Ahetzen, Kukuso-merkatua-Donapaleun, merkatu plazan

    (10.30), Amikuze kantuz eta dantzan.-Hendaian, hiribarneko eskolan (11.30), Hendaian kantuz.-Ziburun, herriko plazan (11.15), mutxikoak Punpeka taldearekin.-Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean (11.30), herriko Estudiantina elkartearen kontzertua.-Angelun, Bost-Kantoineko plazan (11.30), mutxikoak.-Alozen, herriko plazan (17.00), Iduzkilore antzerkia.-Gixunen, herriko plazan (21.00), Jondonane sua.

    asteburuan-Ainitz herritan, Musikaren besta kontzertu askorekin.-Hazparnen, Jondonane bestak. Arnegin eta Amenduzen ere herriko bestak.- Miarritzen, Itsas-Topaketak. Bestalde, ortziralean eta larunbatean, Herausta auzoaldeko bestak Ortziralean (19.00) mus lehiaketa. Larunbatean (09.00) sukaldari lehiaketa, nork prestatuko duen axoa hoberena. Ausagailu asko eta aratsari buruz (19.00) afari herrikoia.-Baionan, Jondoni Estebe auzoaldean, ortziralean eta larunbatean, Artea leihoetan, musika, antzerki, zirko, dantza, ederlan...

    EITB Iparralde igandetan ere

    Joan den asteaz geroz, hor dugu EITB Iparraldeko ohiko taldea eguneroko Iparraldearen orena molde dinamikoan eskaintzeko (18:00) eta igandetan (11:00) oren erdi bateko emanaldia, aste barneko gertakari nagusien bilduma errepika.

    EITBko taldea : Franck Dolosor, Andoni Lizeaga, Pantxika Delobel, Guillaume Irigoyen eta Jasone Iroz (arg. EITB)

    igandean herri kondalariak

    Herri ondareak eta eiherak ohoretan izanen dira igan-dean, ekainaren 20an. Kari hortara, ibilaldi gidatuak antolatuak dira asko he-rritan, kondalarien ildotik. Donamartirin, Barandia-ranen urratsetan, elizako plazatik abiatuz (10:00). Baigorrin, Etxauze, eliza eta beste, pilota plazatik abiatuz (10:00). Urdiar-ben, Jakobe bideak, Gaz-teluzare, San Gregorio ka-pera, eliza aitzinetik abiatuz (10:00). Maulen, gaztelua (11:30). Garruzen, Jakobe bideak (9:00) eta herriaren bisita (15:00). Garazin, ma-hastiak, Donibane Garaziko zitadela, Madalena, Izpu-rako herriko etxetik abiatuz (15:00). Erango eta Bur-gue-Erreiti herrien bisita, Erangoko plazatik abiatuz (9:00).

    ortzaizen, ate idekitzeak ofizialeen herrixkan

    Helduden aste guzian, ekainaren 21etik 25era, astelehenetik ortziralera, Ortzaizeko ofizialeen herrixkako saltegiek ateak idekiko dituzte publikoari (9:00-18:00). Kari hortara, han aurkituko da Jeremy Padrela gaztea, bisitariak laguntzeko eta aholkatzeko beren hautuetan, egin gogo lituzketen apailamenduetan... Ongi etorri orori.

    13

  • Han eta HeMen

    Ibilbidea : Hogei urtez larruz ko jantzien sorkuntzan arizan naiz... Gero krisi ekonomikoa etorri da eta lan hori utzi behar izan dut. Geroztik lan berri bat praktikat-zen dut. Estresaren kudeantza giza jakintza barneratu dut eta oraintxe praktikatzen dut jen-deak laguntzeko eta artatzeko.

    Estresa zer da ?Hiru faktoreren bateratzetik sor-tzen da estresa : egoera, egoe-raren oharmena eta egoeraren oharmenaren emozio ezkorra bultzatu baitu. Informazio hori burumuinerat doa eta han artxi-batua da... Hortik egoera berdi-na agertzen denean, esperient-zia txar hori gure baitan izanez berriz pizten da... Gorputzak horren kontra ihes egiteko ala borrokatzeko portaera defen-tsiboak erabiltzen ditu. Sorte-gunaz geroztik emozio gaizto bakotxak gure gorputzan toxina fisikoak eta psikikoak metatzen ditu, erreakzio ezkor kimikoak eta fisiologikoak ekartzen ditu... Beraz min eta traba ezberdinak agertzen dira... goiz ala berant egiazko lehergailu suntsitzaile bilakatuko direnak.

    Eta nori zuzenduak dira artatze horiek ?Artatze horiek beharretan diren guzier zuzenduak dira. Estre-sarik gabe ikastea errexago da, beraz kinesiologiarentzat hezkuntzaren munduari lotua da... Ortofonista, arrazoimena berreraikitzen laguntzen du... Ikasketetan diren arazoak kine-siologiak ezeztatzen ditu, nor-malki elkarrekin lan egin behar dugu haurren interesarendako. Izan dadin lan munduan, ar-teetan edo kirolan, maila on

    batetara heltzeko bakoitzak bere burua-rekin eta besteekin, komunikazio zuzena eta harreman argiak ukanez, ekoizpenak emendatzen ditu. Bu-raso gazteeri izigarri gustatzen zaie...

    Zein dira estresaren sintomoak ?Fisikoak : bizkarreko, buruko, hezurren juntetako eta gor-putz-ataletako mi-nak... orokorki gor-putzaren desorekak. Psikikoak : gaizki lo egitea, akidura, ilun-durak, ikasteko eta barneratzeko zailta-sunak... Eta portaera arazoak : gaizki jatea, harreman arazoak, beldurrak... tabako, alkohola edo droga menpekotasuna. Sintomo ho-riek guhauren irudi txarrari lo-tuak dira. Irudi txar hori bertzek igortzen daukute... bainan uste-keria bat baizik ez da, ekonomia eta kultura sistemek ekartzen dutena, itxaropen estandarretan oinarritua, piramida gisa antola-tua den gizarte kontsumitzaileak bere diru irabaztearekin meta-tzen duena.

    Eta nola posible da estres hortarik ateratzea?Hiru aterabide : 1 - Ongi izateko tekniketarat itzuliz, adibidez ki-rolak, yoga, igurtzi edo masaje ezberdinak... 2 - Lasaitzeko eginen diren artatzeak erabiliz : osteopatia, sofrologia, talasote-rapia, shiatsu... 3 - Eginmolde

    iraunkor batekin barnelan bat ereman, sail hortan berezituak diren jende batzuen laguntza-rekin, adibibidez kinesiologoak, naturopatak eta bertze energia emaileak... ESTRESA EZABA-TZEAK EDO HAREN KONTRA BORROKATZEAK AHALAK BI-DERKATZEN DITU!!!

    Saio bat nola iragaiten da ?Kinesiologiaren bideratzaile bat bezala niz eta entzute aktiboa-rekin hunkipen ezkorren estre-sak argitzen eta deuseztatzen laguntzen dut. Medikuntza xina-tarratik eta osteopatiatik hartu-tako metodoak erabiltzen ditut estresaren ondorioetaz gorpu-tza garbitzeko. Beraz, gorpu-

    tzak oreka orokor berria aurki-tzen duelarik, korapilo sakonak askatzen dira. Bizi-kemenaren aise erabiltzea errexten delarik, ibilmolde mental eta psikologiko gorena segurtatzen da. Estres egoera zilatzen delarik sofri-tzeko beldurra desagertzen da...

    Bururatzeko, ezagutu behar den gauza inportanta bat erran nahi nuke : Ongi izatea, orain egiaz-ko merkatua bilakatua da, 70 mi-liar euroko merkatua ! Egunero gurisseurs edo sasimediku berriak agertzen dira eta ez da-kigu preseski zer egiten duten ! Artetan jendeen min eta egoera ahuletaz baliatzen dira, egiazko sendabideak xahutuz !!! Kasu egin behar da eta erne egon !

    Artatze horiek ez dira ordain-duak seguritate sozialaren ga-nik... Beraz arazo berezi bat ez bada konpondua hiru saioren ondotik, beste terapeuta ba-ten ganat atsulutuki joan behar da ! Xinan jendeek osagarri ona e rrekuperatzen dutelarik me-dikua pagatzen dute, bainan ez badira sendatuak medikuek dute jendea ordaintzen. Ipa-rralde huntan orokorki (kostal-dean) kinesiologiaren saio baten prezioa berrogei eta hirurogei euroren artekoa da. Ene ustez, osagarri on bat ukaiteko ez da normal prezio berezi baten fin-katzea. Bakotxak bere ahalen arabera ordaindu behar luke.

    Pantxika Prat kinesiologoa kontsultatzeko, hitzordua har daiteke helbide hontan : Ogi La-bea, Leizparze auzoaldea 64430 Baigorri (tel.05.59.37.89.33 06.47.07.64.12).

    Pantxika Prat baigorriar kinesiologoa, estresaren kudeatzaile

    Ekain hontan, belar loretsuetan, gure ame tsak haizearen uhaine-tan dabiltzalarik, hona hemen Juan Manuel Galarraga tindu-lariaren 50 bat oihal eta Mikel Ibarguren olerkariaren beste hainbeste poema, denak poe-siaren hautsez titakatuak !Juan Manuel Galarraga (63 urte), sortzez Zaldibikoa, Senpe-ren bizi da. Ttiki ttikitik pinturaz afizionatua den artista dugu. Sail honi bizipideak ez badio sobera utzi denborarik, orai, erretiro ga-raian, bere begi garden eta zo-rrotzek ez dute gehiago gelditu nahi, hameika oihaletan zerbait dohaintsu gure zorionarentzat sortu gabe. Mikel Ibarguren (43 urte), sor-tzez Zestoakoa, Ziburun bizi da eta 3 olerki bildumen idazlea

    da : Hemen gauak lau ertz ditu, Dese-rriko karrikak, Ahapeka . MikeI Ibargu-renen poesia ezin geldiara-zia da. Maite-mindutasunak eta herbeste-ratzeak zau-ri-ohatze bat eginik bere b i h o t z e a n , nehoiz ezin ditu bere sen t imendu poetikoak gorde. Horrela, Juan Manuelen margolan bakotxa-ren aitzinean idatzi olerkietan, bere inspirazioa doblatzen ikus

    daiteke, sakonetik dakielako Juan Manuel ere maiteminduta-sunaren eta herbestetasunaren umea dela.

    Erakusketaren estreinaldia eginen da ekainaren 19an, larunbatez (18:30). Etorri ! Zer-baixka edanen eta janen dugu elgarrekin.Eta ekainaren 26an, Hatsa elkar-teak propostazen du, Maite di-tugun olerkariak sailan, eguna Juan Manuel Galarraga eta Mikel Ibargurenekin iragaitea. Goizean, Zugarramurdiko Men-dibil kaskoan oinezko ibiladia (abiapuntu-hitzordua Larraldean 9etan). Ordu batean bazkaria. Arratsaldeko 4 etan Juan Ma-nuel Galarraga eta Mikel Ibargu-renen ekitaldi poetikoa. Bazka-riarentzat, izenak eman behar dira ekainaren 23rako deituz: 05 59 54 11 43 edo ([email protected]).

    A.Z

    Senpere Larraldean, margolan eta olerki

    14

  • kirolak

    pilota 40etara bi oren hurbil

    hobeki finitzeko, bereziki aire hura.Igande huntan beraz, Elhinan, Aguirre-Benesse ariko dira Lavielle-X. Lamberten kontra lehen partidan. Bigarrenean aldiz: Lambert-Etcheto eta Bielle-Oafrain.