herria 3071
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Herria 3071TRANSCRIPT

2010eko Irailaren 9-koa - 9 Septembre 2010 - 1,15 E - N° 3071- ISSN 0767-7643
Deusik ez duena ez da sekulan ohoinen beldur
(Alphonse Allais)
« Begi bat nigarrez, bestea irriz ! » horra Moussak Euskal Herrirat itzultzeko tenorea jin zaukularik erran daukuna. Nola ez ! Hain zen gure bihotza ximikatua ! Begi bat irriz bai, gurasoak berriz atxemanen ginituelakoan, bainan beste begia nigarrez ere, hangoak utzi behar izan ditugulako. Joan den uztailean, Frantziatik Malirat joan giren laguntzailek esperientzia azkarra bizi izan dugu Malin, Bamako hiri nagusian. Lau ginen : paristar neska gazte bat, bretainiar emazte bat, eta gu bi euskaldun, Ortzaiztarrak. Asmae Soeur Emmanuelle elkartearekin engaiatu gira, presondegi batean lanean artzeko. Elkarte laikoa da,
dener idekia, helburu nagusi batekin : herrialde pobreetako haurren laguntzea, arta eta eskolaratze mailan bereziki. Partaidetza ere sustengatzen du, lekuko populuarekin lanean arizanez, haiek dituztelako bertako beharrak eta ahalak hobekienik ezagutzen, alabainan.
Hiru astez Bamakoko Bollé presondegian lanean arizan gira. Bollé presondegia, e mazteen presondegi bat da ; usu, emazteen haurrak ere presondegiratuak dira, amengandik bereizteko ttipiegiak direlakotz. Hala nola, 4 urte arte bularrean atxikitzen dituzte. Gure xantierraren helburua, presondegiko haurñoentzat haurzaindegi baten eraikitzea zen, eta animazio batzuen proposatzea. Egunak untsa antolatuak ziren : goizetan eraikuntza lanak, eta aratsaldetan animazio tailerrak. Eraikuntza: Lekuko partaideak, MayaTon elkarteak, hargin eta langileak engaiatuak zituen obrak hastetik buru eramaiteko. Gu laguntzaile gisa ginen, lur karreatzeko, harri biltzeko, brika altxatzeko, tindatzeko baita ideien proposatzeko. Presondegiko emazte zonbait ere izendatuak ziren gure laguntzeko. Mutiko gazte batzu guri juntatu dira, ondoko presondegitik heldu zirenak. Bollé ondo ondoan, 18 urtez petikako mutiko gazteen presondegia bada ere. Haiekin kolaboratu dugu, lanen aitzinatzeko, bainan bereziki heien eguneroko bizi latzetik aterarazteko. Denen laguntzarekin, egiazko partaidetza bat izan da. Lehen egunean mesfidantza sendi zen, zertarat jinak ote ginen heien bizien nahasmahasterat ! Bainan ohartu direlarik lanean baginakiela, heiek bezala, gauzak aldatu dira. Onartu gaituzte, eta egiazko bateratzea izan da. Bai, egiazko bateratzea ! Heiek bezala, eskuen zikintzeko beldurrik ez ginuen! Egunez egun, denen nahikaria eta indarrei esker, haurzaindegiari bizia eman dakogu : inguruko murrua eraiki, bilintxibalantxen xokoa egin, tindatu. Bakotxak bere harriñoa ekarri eraikuntzari ! Zinez ! (Ikus 3. orri)
Udan istudiant gazteek komuzki sasoina egiten dute, lan bat harrapaturik, beren diru beharren lagungarri. Zenbaitzuk haatik udako oporraldi horren zati bat erabiltzen dute herrialde bahartsuenetara joanez, laguntza zerbaiten eskaintzeko xedez, bide beretik beren bizia esperientzia hortaz aberastuz. Hori dute egin uda huntan bi ortzaiztar gaztek, Maialenek eta Mirenek.
Ikusarte Maliarrak…
Miren eta Maialen, maliar lagunekin Bollé presondegian eraiki duten haurzaindegiaren aitzinean

Gure Hitza
HarrikatzeEbanjelioan irakur daiteke pasarte famatu batean farisauen eta Jesusen arteko elkarrizketa: « Irakasle jauna, emazte hau adulterioan ari zela harrapatu dute. Moisek, legean, holakoak harrika hiltzeko manatu zaukun; zuk zer diozu? » Hau zen galdea eta hau erantzuna: « Zuetan bekaturik gabe denak lehen harria bota dezola ».Halakoak ziren ohidurak Jesusen garaian, bainan ez ditu onartzen Jesusek. Halakoak dira oraino Iranen kondenatua dutelarik hiltzera emazte bat, gehiago dena harrikatuz. Salbaikeria hutsa! Ezin jasana XXI. mendearen hastapenean.Nork bekaturik gabe denak botako dio lehen harria?
Mundu zabalean
JendetasunaA ! Edurne Pasaban tolosar eta Oh Eun-Sun korear goimendizaleen arteko zein-gehiagoka hori, munduko 14 zortzimi-lakoen lehen emazte garailea izaiteko ! Lehenik Korearra ekarria garaile, orain aldiz Euskalduna, erran dezadan berehala ez dutala guduka hori batere gustukoa. Biek merezimendu handiak badauzkate goimendi horiek iganik. Zer inporta du lehen izaitea, bigarren ala ehungarren ? Mendia maitatzen da mendiarentzat, ez ohorearentzat.
Ohorea baztertu du hain zuzen Anne Ma-rie Gouvet Paueko medikuak, munduan gaindi urtetan behartsuenen alde egi-niko lanaren saritzat Sarkozy presidentak eman beharra zion Ohorezko Medailari uko eginez. Gobernuak Romanixel de-lakoen kontra deraman politika nahi izan du gisa hortan salatu. Hori bai jendeta-suna ! Holakorik frango beharko da haatik hemendik aitzina ere, ikusiz Sarkozyren bi rottweilerrek, Hortefeux eta Besson minis-troek, nolako hortzak erakusten dituzten etorkineri buruz.
Nola ez txalotu ere Claire Haran Baionesa-ren eskuzabaltasuna ! Erretretara heldu-rik, salgai ezarria zuen Hôtel des Basques egoitza. Gutienez 400.000 euroren men-tura bazuen saltze hortarik. Ororen buru, erabaki du egoitza hori ez saltzea eta Seaskari urririk uztea, hunek bere behar handieri buru egin dezan. “Nere adinean, zertarako diru hori guzia ?” diola... Zer jen-detasunezko urratsa !
Jendetasuna, ez du bertzerik galdegiten Irango Sakineh Mohammadi-Ashtiani 43 urteko emazteak. Bere senarraren herio-tzean zerikusia ba omen duelakoan, ha-rrika kalitzera kondenatu dute, gorputza bularretaraino lurperatu ondoan. Zer ba-sakeria ! Munduko hamar bat herrialdetan bizirik da oraindik gisa hortako herio gaz-tigua. Ikusiz mundu zabaletik heldu zaiz-kion protesta ugariak, iduri luke Irango gobernuak gibelera egin lezakeela. Bai-nan, batzuk diotenaz, harrikatze herioa... urkatze herio bilakaraziz ! Pollitagoa li-tzaioke !!
Bururatzeko, hemendik agurtu nahi ditut ixil ixilik joan zaizkigun Jakesa Haram-boure eta Jacqueline Etcheveste. Badute zerbait pairaturik, bereziki beren seme Txistor eta Ttotte euskal militanteen en-gaiamenduaren gatik. Bainan beti jo dute aitzina, burua gora eta bihotza zabal.
Peio Jorajuria
Gehexan Pontto
nago jada urrunduak ziren 21.000 jendeen gainerat. Erran behar da 69 sumendi badirela orotarat Indonesiako isla ta urarte horietan.
• Italiarat badu bisita bat egin beharra Kadhafi afrikar islamista gogorrak, Berlusconi presidentarekin eginak zituen tratu batzuen ondotik. Ez dira harreman horiek sobera ontsa hartuak Italian, tratu horien bigarren urteburukari. Ez gira beharrik hortan bainan ez ote du Kadhafi horrek errana Europa guziko erlisionea egin nahia duela Islam erlisionea!
• Pakistanen ez dute oraino berri onik hainbertze joak dituzten uhaste gaindiduren ondotik. Estimatua da herrialde hortako guziko lur eremuen bostetarik bat joa dutela urek. Halanola, badute Islamabad kapitaletik 400 kilometretan doidoia, herri hortako probintzia jendetsuenean, zelai bat osoa osoki urperatua dagoena eta kotoina zuten hango mozkina, orai metra bat uren pean dutena. Horrekin batean, edateko ur garbirik ez, haurrak goseak, egunean behin ahal bezala banatua den jateko poxiarekin. Aldiz hango laborari xumeek zaukaten lur mikoa ezdeusturik, ez dakite zer egin eta norat joan. Holaxe dira 17 miliun jende miserian, ez baitute beren lur pozi hura baizik bizitzeko gutizgehienek. Han dute han bietan pekatzen orai, denetan bezala, sartua zitzaien krisia ekonomikoa.
• Alta Belgika ere ez da oraino bere krisia politiko hartarik jalgia ez eta jalgitzekotan ere iduriz. Joan den ekainaren 13an ukan zuten gaitz horren lehen kolpea: Flandriarren eta frantses mintzairakoen artean zuten auzia mintzen hasia, Elio Di Rupo frantximantak irabazi zituelarik bozak baina flandriarrek geroztik ez amor e maiten beren gizona badutelarik hauk ere Bart De Wever ez nolanahikoa, eta horra ere flandriarren girixtino demokratak, eztiagoak. Bainan hautsimautsiak ez aise egiten, batzuek gehiengoa badutelakoan eta besteek tema bederen. Aski makur horiek oro, elgarrekilako gobernua batetarat heltzeko.
• Barak Obamak ere badu aski lan Irak hartan, denboraren buruan oraino, hamar bat egun bakantza hartu ahal izan baditu ere Floridako probintzialdean. 50.000 soldadotara jautsia da erran bezala Irak haren « zaintzeko » nolazpait eta bi ilabeteren buruko ditu bere kongresuko bozak, eta despeitu nahia du Irakeko saltsa txar hura. Gainerat, hor du ere Palestinar eta Juduen arteko gataska hura bere buruko mina, aspaldian bururatu nahia duen auzia, eta tanto ederrik tira lezake bere kongresuaren aitzinean bataila txar hori ere bururatzen ahal balu. Baina horra beste kezka batzu ere beti nunbaitik jalgitzen direnak: langabezia ere ez dea naski ehuneko 10 tarat hurbildua, lehen hortarik garbi zagoen Amerika sakratua!
• Washingtonen preseski hasiak dira azkenean Israelgo eta Palestinako auzo hasarretuen elkarrizketak amerikar juje haundiaren etxean. Bixtan da ez direla oraino ere elgarri fida beren tratuetako baina gertatzen ez denik ez da politika mailean. Hillary Clinton anderea ere lanean arizanik batzuen eta besteen konponketentzat, huna orai Benyamin Neta
nyahu israeldarrak badituela karta batzu eskutan, iduriz, Mahmud Abbas arabearekin zerbait bururatzeko, lehengo aiherkundeetarik beste alderat itzuliko bada ere. Mintzatzea ere lehen urrats bat da, ez ttipia. Solastatze horietan, Iranarekilakoak batetik, arma tratu batzu bestetik F35 aireko berezietaz, nor ez da oroitu holako ustegabeak egin zituela lehen ere, duela 12 urte, israeldar horrek berak Yasser Arafat batekin Hebron aldean! Orai ez litake batere txarra, gisa berean, akordio bat burura balezate palestinar eta juden artekoa, mundu guziak atsegin bailuke eta berek ere zer abantailak!
• Berriz ere 54 hil eta 200 kolpatu baino gehiago Pakistanen, hau berriz bi musulman alderdiren artean gertatu dena. Balutxistango xihiten elgarretaratze batean, kamikaz gizon batek berekilako bonbak saltarazten zituelarik gutienik ustean eta bere burua barne.
• Afghanistan herriarena ere zerbait bada aspaldian. Ainitz herrik beren segurtamen lagungarriak ekarriz heien alde, badaude nolazpait oraino bizi baina emeki emekin lotsatzen hasiak laguntzaileak bat bestearen ondotik. Hala nola Kanada, eta Polonia eta Dinamarka, Amerika USA ere beren soldadoak etxeratu nahiak eta hasiak, Sarkozy frantsesak aldiz ez duelarik uko egin nahi gizon galtze batzu ukanik ere, ez ditakeela fida herri hortako bakearen tzat bera uzteko. Hain dute holako batzuek besteren beharra denen onetan!
• Indonesian sumendi bat arrapiztu da joandeneko 400 urte huntan itzalia bezala zagoena, Sinabung mendian 2460 metra goratan bere lano beltz eta porroskak hedatzen zituela suaren sorlekutik 30 kilometrataraino. Hiru mila jende bederen urrundu ditu beldurrak beren etxetik, lehe
Avigdor Lieberman, Israelgo Atzerri ministroak, koloniak aitzina eraikitzeko
xedea agertu du, horrek bake prozesua hauts lezakeelarik
2

Han eta HeMen
Eguerditan, denek elgarrekin jaten ginuen, plata beretik, eskuarekin. Zer “trufak” jasan
ahal izan ditugun zenbait egunez ! Ez ginuen ez heien errextasunik, eskuz jateko! Hango usaieri jarri gira, eta jendek hori preziatu dute, bihotzetik ! Heiek bezala bizi nahi izan dugu, egiazko elkartze bat izaiteko gisan. Heien bizia zenbait astez partekatu nahi izan dugu. Animazioa : Aratsalde guziz, animazioak proposatu ditugu haurrei. Egia erran, lehen astean zaila izan da. Amak ez ziren errexki hurbiltzen, eta ez ginituen bortxatu nahi ere. Hor ere mesfidantza ezagun zen. Emeki emeki, laguntzari esker, hurbiltzen hasi dira, eta polliki polliki, egun guziz segitu dute. Haurrak arrunt gazte izanki, ameri ginituen animazioak proposatzen, geroxago heiek haurrer proposatzeko. Lagun
tzaile bakotxak ahal ginuena eramana ginuen material gisa etxetik : joko, margo, apain
keta, liburu, baloin, pupeta…Horien guzien erabiltzen ikasi diegu, holakorik ez baitute ezagutzen han. Eta gurasoek ez dute haurrekin jostatzeko usaiarik, jokoa ez baita heien tradizioan : haurrak bere alde pasatzen ditu egunak, kutzu kutzu, lurrean atxemaiten duenarekin. Gure lana amen sentsibilizatzea izan da, eta jokoari garrantzia emaitea, haurraren ongiarentzat. Proposatu ditugu marrazketak, tindu tailerrak, eraikuntza jokoak (legoak), kantuak, “kirol joko” batzu…Loria zen ikustea nola zonbait amek haurrei erakusten eta erakasten zieten, eta zoin polliki ! Animazioeri esker, amekilako harremanak barnatu ditugu. Egiazko bateratzea izan da, ohartu direlakotz
heiekin denbora goxoen pasatzeko hor ginela, eta bereziki, heien haurren laguntzeko jinak ginela. Hastapeneko mesfidantza errespetatu dugu. Gure helburua ez zen segur garaile bezala heltzea !! Denbora hartu dugu, heien usaiak errespetatuz. Segur gira horri esker dugula xantierra erreusitu, hango biziari jartzen jakin dugulakotz. Harrokeria litaike pentsatzea hiru astez heien bizia aldatzen ahalko ginuela, gure manerak inposatuz. Ez zen batere gure xedea. Partaidetzari esker xantierra bururaino eraman dugu. MayaTon partaideak, presondegiko zuzendaritzak eta Asmae elkarteak elgar lagundu dugu. Kausitu dugu : hango haurñoek haurzaindegi pollit bat badute, jostatzeko behar duten guziarekin. Bihotzetik espero dugu guk ekarri la
guntza baikorra izanen dela haurren garapenarentzat ! Denentzat funtsean, presonde
gian bizi hobexago bat merezi dutelako, denek !Etorri da, etorri da, partitzeko tenorea ! Zaila izan da Maliarren uztea, halako esperientzia azkar bat heiekin bizieta. Harrigarri da ikustea nola “xuriak”, Jainkoa bezala ikusiak giren han ! Ongi etorri gaitza ukan dugu, denek heien bihotza ideki daukute. Momentu azkarrak partekatu ditugu, ezin ahantzizkoak. Maliarrak biziki jende finak dira, bihotz haundikoak! Nigar xortak han utzi ditugu... eta fite xukatu ! Maliarren erranen arabera, nigarrez ari den jendea, betirako joaiten den jendea da ! Ez ginuen nihundik halako irudirik utzi nahi ! « Begi bat i rriz, bestea nigarrez » ! Irriz bai, Maliarrak berriz ikusiko ditugulakoan ! Eta bestea nigarrez, menturaz, hemengoak utziko ditugulakotz…
Bihotzetik ikus arte Maliarrak, eta esker mila !
Maialen eta Miren
IkusarteMaliarrak…(1orri.hasia)
Euskaltzaindian lege berri bat hartü günüan düala urte zonbait: 75 urteetara heltzean euskaltzain emeritu sartzekoa. Adin hortarik goiti, euskaltzain oso egonagatik, bakoitxak bere ondokoa hor düke, euskaltzain oso güziek bozkaz haütatürik. Emerituak bilküretara joaiteko obligazione moralik ez dü. Joaiten delarik, ohiko züzenak badütü, bereziki bozkatzekoa. Haatik joaiten ez delarik, bere partez bozkatzeko poterea ez deio haboro beste euskaltzain bati helarazten ahal.Oraikoan ene aldia da : 1935eko üztailaren bostean sortürik, adin kanonikoa gaintitu düt, eta euskaltzainburuak horren berri eman dü hilabete hontako jüntan, Donostian, üztailaren 23an. Ene ondokoaren haütatzeko ü rratsak hasiko dira. Agorrilaren jüntarik ez beitügü egiten, haütageien presentatzeko legez be
har diren bi hilabeteak setemere / bürüïla / iraila eta ürrieta dirate. Aurkezpen hori Euskaltzaindian ez da Frantziako Akademian bezala gertatzen : gure hontan, ihork ez dü bere bürüa bozkan eskentzen, hiru euskaltzainek egiten düe, bena sinadüra haboro ere bil ditake.Ene ondokoak zuberotar izan behar dü mintzajez. Zuberoak Euskaltzaindiko legez euskaltzain oso bat behar dü, Arabak bezala, eüskaldün haboro badüen beste laur lürraldeek hiruna bederen, Lapurdi eta Baxenabarre boti. Zuberoako lehen euskaltzaina Pierre Lhande zalgiztarra izan zen (19191957), eta bigerrena Guillaume Eppherre altzürükutarra (19581974). Hirugerrena niz (1975).Euskaltzain lagünak eskertzen
dütüt beren pazentzia lüzaz, zonbaitek 35 urtez egari benaie : bizitze batetan ez da epe llabürra. Euskaltzaindia osorik eskertzen düt, apezküpü bat beno hobeki tratatzen naialakotz. Ene adinean apezküpüak leküa hüstü behar dü. Nik aldiz ez düt deüs ere galtzen bilküretara joaiteko behar den osagarria düdano, eta honen galtzea düket handiena.
Gaineala gure aitzinekoek ez züen zorihon bat ükenen düt : ene ondoko zuberotar euskaltzainaren ezagützekoa, eta osagarri dükedano harekin lan egitekoa eüskararen zerbütxüko, bereziki Zuberoako eüskalkiaren alde, denen beharretan beitago. Gure aitzinekoer beren ordaria berak hil ondoan haütatzen zitzaien. Jinkoak nahi badü, erran ohi den bezala, mündü hau ütziko düdalarik Zuberoako euskaltzain berria dejadanik hor date, agian builta hartan.Emerituen lege hori lege zühürra zait, eta gogo honez betatzen düt. Horri esker Euskaltzaindia gaztetzen ari da : bata beste 60 urtetan da. Académie Française famatüa 80 urtetan delarik. Batetik besteala ez ahal da ber trenpüa.
Jean-Louis Davant
Euskaltzainemeritu
Haurzaindegiaren eraikuntza lanetan
3

HeGoaldeanETAk ekintza armatuak uztenIgande goizean, BBC britainiar irratitelebistari eta Gara egun
kariari igorritako bideo baten bidez, ETA erakundeak jakinarazi du ekintza armatuak uzten zituela. Ez du erraiten haatik behin behineko suetena den ala behin betikoa. Aitzineko egun horietan, Batasuna eta Eusko Alkartasuna alderdiek ETAri galdegina zioten suetena iragar dezan lehen bai lehen, nazioarteko behatoki baten zainpean. Indar armatu erakundeari ez zitzaiola bertze biderik gelditzen zioten bi alderdiek. Euskal alderdi politikoak eta euskal gizartea orokorrean pozten badira egoera berri hortaz, bertze alderdiek, hala nola PSOE eta PPk, sinesgarritasun guti aurkitzen diote igande goizeko mezu horri.
Joxe Arregi frantziskotarrak fraidetza utziJose Iñazio Munilla Donostiako
Zoe Bray
apezpiku izendatuz geroz, kalapita gaitzak badira Gipuzkoako kristau elkargoan, askok deitoratzen dutela kargudun kontserbadore horren izendapena.
Arantzazuko Joxe Arregi f r a n t z i s k o tarrak bereziki ikamikak ukan ditu a p e z p i k u berr iarek in , bere pent s a m o l d e a emai ten ziola k a r g u d u n berriari, errespetuzki baina fermuki. Ondorioz, urte baten ixilaldia eskatua izan zitzaion Joxe Arregiri. Bazterrak jabaltzeko asmoz, onartu zuen ixilaldi hori. Baina sei hilabeteren buruan Munillak frantziskotarra “ur zikina” zela adierazi zuen eta deserr i ratzeko
manua eman zion, “Ameriketara pobreekin lan egitera”. Bistan da, hori salatu zuen Joxe A rregik, eta gaur, estimatuz den tokitik ez dezakela elizarentzat behar den lanik egin, fraidetza uztera erabaki du, kristauen artean bertze gisa aitzina jotzeko. 57 urte ditu Joxe Arregik eta 17 urte eman ditu Arantzazun.
Sahara librearen aldeDuela guti, espainiar lagun batzu Marokora joan dira, Sahara librea aldarrikatzera, Fronte Polisarioaren bandera ere zabaltzen zutela, mendebaldeko sahararren eskubideak errespetatuak izan diten eskatuz. Marokoar polizak haatik arrastatu ditu, preso hartu eta zanpatu ere. Orain etxerat itzuliak dira. Aralar alderdi politikoak galdegin dio Madrilgo gobernuari behar dena egin dezan, Rabat marokoar hirinagusiko botereari presionea egin dezan, Sahararren eskubideak zainduak izan diten, hauen borroka zuzena baita, euskal alderdiak dionaz.
Cadizen, euskaldunen autobusa harrikatuaCadizeko (Andaluzia) Puerto de Santa Maria presondegiko euskal presoen bisitatzera joanak ziren euskal senideen autobusa harrikatua izan da, aitzineko berinak hautsiz. Ekintza horren salaketa poliziari egin dutelarik,
hunek haatik ez du segidarik eman, gertakari hori normala balitz bezala. Ez da lehen aldia gisa hortako ekintzak gertatzen direla han gaindi.
Milaka amuarrain hilakGipuzkoako Urola eta Oria ibaietan, milaka amuarrain hilik aurkituak izan dira. Urolan, Aizarnazabal eta Bedua artean dira arrain hil horiek ikusi, Orian aldiz, Olaberria eta Beasainen artean. Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzu adituak ari dira hilketa horien arrazoinen ikertzen.
Donostian, lehen iktioterapia zentroaDonostian idekia izan da Euskal Herriko lehen iktioterapia zentroa. Zer ote da ba hori ? Artaleku bat, zangoetako eta eskuetako larrua sendotzeko. Zangoak edo eskuak sartzen dira ur bainuetan eta han dauden arraintxo batzuek, garra rufa izenekoek, larru gainean dauden azal hilak jaten dituzte, larrua gisa hortan purgatuz eta leunduz. Geroeta gehiago jendek preziatzen duten terapia, arrunt lasaigarria omen. 15 euro gostatzen da 15 minutuko saioa eta 25 euro oren erdikoa. Turkian sortua da iktioterapia, eta handik Asiara eta Europara zabaltzen ari da...
Langabezia emendatuAbuztuan, langabeziaren xifreek gora egin dute Hego Euskal Herrian. 3.386 langabe gehiago kondatzen da : 1784 Bizkaian, 957 Araban, 720 Gipuzkoan, aldiz 75 gutiago Nafarroan. Orotara 170.159 lagun (horietan 87.505 emazte) daude lanik gabe Hegoaldean, jendetza aktiboaren %12a, Nafarroan delarik egoera kaskarrena, %13,1ekin.
4.200 eurotan gasna erdiaUharte Arakilgo Artzain egunean iragan da Nafarroako ardi latxa esnearekin eginiko gasna lehiaketa. Finaleratu diren 12 gasnen arten, Eulateko Ricardo Remiro artzainaren gasna (1,2 kilokoa) da garaile atera. Gasna erdia (600 grama) inkantean ezarria izan da. 4.200 eurotan erosi du Solbes Gourmet jatetxeak.
Lizardi bertsu sarian, Aitzol Barandiaran xapeldunSei bertsulari gaztek parte hartu dute Lizardi sariketan, Zarautzen, joan den ortziralean : Asier Azpiroz (Hernani), Manu Goiogana (Irun), Jone Uria (Algorta), Aitzol Barandiaran (Ataun), Ane Labaka (LasarteOria) eta Xumai Murua (Azkaine). Eta Aitzol Barandiaran Ataundarra da xapeldun atera, Jone Urria aitzinduz.
Anoeta kirolzelai berriaren proiektua
Anoeta berritzeko lehen urratsa egin du Donostiako hiriak. Odon Elorza alkateak jakinarazi duenaz, Donostiako hiria eta Reala akordio batera heldu dira, Anoetaren berrantolatze proiektuan. Atletismo pistak kenduko dira. Obren ardura har lezaketenen artean lehiaketa publikoa idekiko da, irabazlea delarik datozen 30 urteetan kirolzelaiaren kudeantzaz arduratuko. Donostiako hiriak ez duela dirurik sartuko berritze lan horietan, du azpimarratu Odon Elorzak. Kirolzelai berria handiagoa litaike (15.000 metro karratu gehiago), estalia ere izango da eta 41.000 ikusle har lezazke.
Euskal amerikanoen besta Sunbillan
Irailaren 19an ospatuko da Ameriketan ibilitako euskal artzainen besta, Sunbillan. 700 lagun igurikatuak dira. Goizeko 10etan idekiko da besta, gosariarekin. 11etan meza emanen da elizan, herriko abesbatza eta bertsulari zenbaiten partehartzearekin. Eguerditan, dantzak eta bertsuak (Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña). 13etan artzainen topaketa eta omenaldia, ondotik bazkaria pilotalekuan...
Joxe Arregi
Aitzol Barandiaran
4

eGun eta biHar
Nor ote gobernuburu?
Nicolas Sarkozy presidentak egin du gauza bat beste nehork etzuena orai arte egina bosgarren errepublika sortuz geroz duela 52 urte: uda hastean deplauki jakinarazi du helduden urrian edo hola gobernua arramoldatuko duela. Hiruzpalau hilabete aitzinerat beraz! Zendako jokatu den hola, berak badakike, guk ez dakigu eta ez gira bakarrak ez jakinean gaudenak!Ardurenean azken puntan da holako erabaki baten berria zabaltzen, lehentxago erakusterat emanik ere gisa hortako zerbaiten tenorea hurbildua ditakeela… Sarkozyk zer irabazi du edo zer irabaziko gisa hortan plantatuz? Ixtorio mixtorio, dakienak konda dio…Hoinbeste denbora aitzinerat hedaturik berria, pentsatzeko da arramoldaketa hori ez dela entraalekoa izanen, gobernua azkarki kanbiatuko dela beraz. Gobernu tinkiago bat ukanen omen dugu. Tinkiago bat, zer erran nahi du horrek? Minixtro gutiago izanen omen dela, bakoitxak sail zabalago bat hartuz bere kondu, hori diote behin hor gaindi…
Fillon ala beste bat?Galde bat denek egiten dutena eta nehork ez arraposturik: François Fillonek segituko duen ala ez gobernuburu bezala? Berak arras lasai iduri du halako irri maltzur aireño batekin erraiten balu bezala segi edo ez segi berdin zaiola. Batzuk uste
dute beste gobernuburu bat nahiko duela Sakozyk, bestenaz arramoldaketak ukanen duela halako eskas aire bat. Beste batzuen iduriko, 2012ko bozak aitzin beste gobernu arramoldaketa bat izan beharko da, bozeri buruzkoa preseski, eta orduan da izaitekotz gobernuburua kanbiatuko. Bi aldiz kanbia ditakea hogoi hilabete barne? Bai, beharrez kanbia ditake bainan usuegi kanbiatzea ez da ere seinale ona izaiten…
Izen batzu Dena den, gobernuburu kanbiatzea gogoan, badira sondaia gisako ikerketa batzu akulatuak.Hor, hiru izen dira gehienik agertzen: Michèle Alliot-Marie,
Christine Lagarde eta Jean-Louis Borloo minixtroenak… Itxuraz hiruak ere gai litazke karguaren hartzeko. Frangoren ustez haatik, JeanLouis Borloo, sozial mailean ausatargo iduri duena, asurtiago litake bozak arrunt hurbil izaitearekin jar tzeko gobernuburu alki hortan… Bada beste gauza bat: kargua begistatzen duketenentzat ez da baitezpada hain on izena hola ateratzea, kasik idurieta Sarkozy nahi dela haren hartzerat pusatu. Gisa guziz, Sarkozyk berak nahi duena hautatuko du bixtan da. Hori da presidentak dituen eskubide nagusietarik batto. Gertatu da ere batzuetan gobernuburu hautatua izaitea denbora guti lehenago nehork etzuena kargu hortan biziki ikusten, konparazione Jacques Chirac gure Jakes Haundiak lan hori eman ziolarik Jean-Pierre Raf-farin-i. Nork daki, beharbada Sarkozyk ere gogoan du guretzat ustegabekoa litakeen norbait…
Buru-hausteakZernahi gisaz, gobernuaren arramoldatzea ez da hain lan erretxa. Buruhauste frango Sarkozyrentzat. Nor behar duen gobernuan atxiki eta nor despeitu… Segur batzuk kanpo joan beharko dutela. Horietan ditake hain segur, denek hala diote segurik, Bernard Kouch-ner ezkerraldetik jina Sarkozyren ganat… Eta Eric Woerth ote? Sarkozyk nahi luke beti
bere ondoan, ez da dudarik. Bainan atxikitzen ahal ote du hoinbeste ixtorio baduen gizona? Haatik, baztertzen balinbadu ainitzek usteko dute presidentak amor eman diotela minixtro hori alde bat jorra eta jorra arizan eta ari diren guzieri… Sarkozyrentzat tratu txarra hori ere… Anartean, Luc Chatel gobernuko bozeremaileak dio minixtroak karraskan ari direla lan eta lan udazkenean gobernu arramoldatzerik ez balitz behar bezala, badutela segur besterik gogoan! Uste duzue beraz ez direla batere oroitzen urriko arramoldaketa hortaz? Nik segurik ez dut holako ilarrik aise iretsiko… J-B D
Jainkoa bizia Jendea
Christine Lagarde minixtroa, frangok gobernurbu ikus lezaketeena…
Bernard Kouchner, azken asteak hain segur minixtro dela…
Gan den aldian, « Anand » titulu pean, kondatu nuen pixka bat Austin Sein Urruñako frailearen bizia, erranez bixita eginen geniola.Harrituak egon gare Jesusen Anai Ttikiekin egin dituen obra ederren aitzinean. Ze plazerra Austin ikustea hango jendeez hain maitatua, haien mintzairan, Tamulez, ari barra barra. Ordu zen haren ikustera joan gintezen. Huna nola eskertu gaituen Tote Saldubehere apezak eskaini digun mezan :
« Nik gomidatu zaituztet meza huntan parte hartzera. Zerbeit azkar gertatzen da neretzat, elkar atxemate bat. Badu 22 urte hemen nagola eta lehen aldia da familia hurbileko norbeit heldu dela, Pierrot zueri junta dena ; lehen aldia ere, lagun min batzu heldu zaizkidala… Ixtorio haundi baten sarea egiten ari da.. Hortako nahi zintuzdedan gomidatu otruntza huntara. Ni Indian baldin banaiz, da nunbeit herri huntaz maitemindua
naizelako bainan gehien bat Krixtok igorri nauelako, amodioaren lekuko, lehen girixtinoak bezala. Hori da egunez egun bizitzera entseiatzen naizena, girixtino ez den jendearen erdian eta gizarteak baztertu dituen jendeen artean, dalitekin (« ezin hukituak ») bertzeak bertze. Uste dut hortako emana dudala nere bizia. Neretzat “amodio hitzarmena” egun guzitako urratsetan bizitzen da.Kontent naiz ere Rosario hor baitugu guen artean. Inportan tzia haundiko norbeit da nere tzat. Daliten mundua hobeki ezagutarazi daut, barne barnetik, egiazko loturak sortaraziz. Horri esker hemen bizi diren jendeetarik hurbil hurbila sentitzen naiz.Horiek denak nahi nituzke ekarri eukaristia huntara. Otruntza izigarri inportanta izan da Jesusentzat. Maiz hori ahantzen dugu aldrebeski egin meza batzuetan agertzen den bezala.Jesusek bere azken afariaren bitartez nahi izan du ospatu bizi izan duen guzia, sortzetik herio
tzera, bere ingurukoen ixtorio eta esperantza guziarekin batera… Ez du sekulan gomidarik errefusatu, izan Zakeorena, izan atzerritarrarena…Guretzat ere Euskal Herrian apairuak badu garrantzi : hor gare biltzen, hor ditugu adixkidantzak lotzen…Hori dena ekarri nahi nuen zuekin batean. Eskertzen zaituztet etorririk, zerbeit sortzen ari da Rosario eta Indiaren inguruan. »Rosario hori Dalit deitu baztertu horien laguntzen ari den abokata da. Ikusi behar da zer egin eta egiten duen haien alde. Ondoko aldi batez berdin hortaz ariko gare.
Gan den aldian erran nuen webgune bat abiatu nuela Ananden inguruan. Sobera umila dugu Austin holakorik onhartzeko. Bertze bat proposatu diot eta akort da: indioanai.unblog.fr titulupean ezarriko ditugu Anand eta Rosarioren berri batzu bai ta ere noiz eginen dugun arrats bat hoieri buruz Azkainen.
Mandio
Anandenloria
Austin loriatua. Elgarrekin eman dugun lehen kantua, berak galdeturik: “Azken dantza hau”
5

kostaldean
Kolegio publiko hori osoki berritua izan da, departamenduak obretan gastatu ditu hamar milioi euro. Sartze honen kari estreinatu dute kargudunek irria ezpainetan. Beste xantier bat ere irekitzekotan dute FAL kole
gioaren zahar berritzea hain zuzen ; baliatuko dira funtsean berritu beharraz arra ikusteko barneko arkitektura guzia ; eguneratze horrek galdatuko du dotzena bat milioi euro gastu.
Eskola sartzea Hendaian
Hendaian, aurten, ikasle kopurua anitz igo da lehen mailako eta ama eskola publikoetan: 100 haur gehiago! Hori dela eta, 7 postu erdi sortu dira Geltoki, Hiribarne eta Lizardiko eskoletan (5 frantsesez eta 2 euskaraz), eta Hendaiako He rriko Etxeak espero du Intzurako R. Boulaert eskolan galduriko postu erdia datorren urtetik goiti berreskuratzea. Bistan dena,
ikasle kopurua gora badoa, eraikinak ere handitzen dira! Gela berriak bukatu dira (edo kasik) Hiribarneko, Intzurako, Geltokiko eta Hondartzako ikastetxetan. Ikastolari doakionez, gelak xuhurregiak dira han dauden ikasle guzientzat. Auzapezak hitzeman du haatik hiru urte barne eraikin berriak obratzea.
Eskola sartzearen aurkezpena, Hendaiako Herriko Etxean
Sartze ona eskola giristinoetan
Astelehen goiz huntan, Jean Marc Aphaule eskola giristinoetako zuzendariak aurkeztu dauku eskola sartzea nola iragaiten ari den eskola giristinoetan. Sartze ona, oro har, nahiz 145 ikasle gutiago kondatzen diren departamenduko
ikastetxe giristinoetan. Departamendu osoan 27.028 ikasle badaude (10.992 Biarnoan eta 16.036 Euskal Herrian). Kolegioetan da gehien bat ikasle kopurua apaldu, Hiriburuko Aturri kolegio publikoaren eragina menturaz. Lehen mailean postu
bat galdu da, bigarrenean aldiz 5,75 postu (103,75 oren). Azpimarratzekoa da Baionako Bihotz Sakratua eskola osoki hetsi dutela, seguritate arauen gatik (gastu handiegiak behar berrantolatzeko) eta ere eskola hortako postuen beharra bazagolakotz bertze ikastetxe batzutan.
Sail elebiduna azkartuz doa (orotara 2.571 ikasle elebidun euskarazko alorrean), elebiduna idekirik Izturitzeko San Josep eskolan eta emendaturik Uztaritzeko San Josep lizeoan. Erakasle kopuruari doakionez, departamendu osorako, 553 erakasle badaude lehen mailan (70 elebitasunerako) eta 1500 kolegio/lizeotan. Aurten 7 erakasle berri dira hartuak izan lehen mailean eta 15 bigarre
nean. Elbarritueri ere kasu handia egina zaie ikastetxe giristinoetan. Badira 3 elbarritu gela berezi lehen mailan : bat Baionan, biga Pauen, bakotxa 12 ikaslerekin. Eta bi gela bigarren mailan : bat Baionan (8 ikasle) eta bat Pauen (12). Bertzalde, ehun bat haur elbarritu integratuak dira ikastetxe desberdinetan, zoritxarrez horietarik 25ek ez dute AVS erakaslerik ukanen, Estaduak ez dituelakotz postu horiek finantzatzen, legez egin beharko lukeelarik alta. Urruñan, bertzalde, haur ttipienen egitura bat idekia izan da. Bertze xantier batzu bidean daudelarik, hala nola Donibane Lohizuneko Donamaria ikastetxearen berritzea bai eta Baionan eraiki beharra den haurtzaro gunea...
Eskola giristinoetako arduradunak, Jean Marc Aphaule zuzendariaren inguruan
Miarritzen, Jean Rostand kolegioko ikasleak
JeanRostandkolegioagoitikbeheraberritua
EskolapublikoetakohaurrenarretabereziaBaionanBaionako eskoletan dabiltzan 4200 ikasleak gastatuak direla erranen dute batzuek. Zazpi egin ahalak egiten ditu He rriko Etxeak haur kopuru horren atxikitzeko ; erdia pasa jantegi publikoetan bazkaltzen da eskola egun oroz, eskola publiko bakoitzean herriko etxeak informatika gela bat irekia du, eta klase bakoitzean ordenagailu bat ezarria. 800 000 euroko gastuak egin ditu eskolen be rritzeko uda honetan ; Zezenplazako eskolan berean 250 000 eman ditu ; hor dabiltza hain zuzen aglomerazioko
eta hego Landesetako elkorrak klase berezi batean, frantsesez ikasten dute irakurtzen eta idazten zeinuen frantses hizkuntza hain zuzen.
Ekorren gela
Baiona:AlbertCamuskolegioarenmailagoratzekoasmoakBadu orain pare bat urte ez dutela gehiago indarrik ezartzen sare publikoko ikastegien karta zorrozki betetzeko. Ondorioz gauzak botere publikoaren lehia gabe iragaitera uztearekin gertatzen ohi dena, ikastegi “pobreek” haurrak galdu dituzte, hala nola ipar Baionan Camus kolegioak. Beherakada horri buru egiteko, kargudunek pentsatu dute CRDP, erakasleen
dokumentutegiaren euskal adarra hor finkatzea, gaur egun Zezenplazako eskolan leku ttikiegitan omen baita. Aldaera hori burutuko dute hemendik bi edo hiru urtetara, Camus kolegioa osoki arraberrituko dutenean. Paradaz balia, ideia dute kolegio horretan irekitzeko hizkuntz sekzio desberdinak, espainola, portugesa eta berdin euskararena.
6

kostaldean
nuztekilili esperientzia martxanOraingoan gauzak pikoan dira. Nuztekilili koperatibako laborariek iguzkilore olioa hornitzen dute, bai “Lapurdi” eta “Nahikari” arrantzale ontzientzat, bai eta ere Bizigarbiarekin hamar bat herritako hondakinak biltzen dituzten hamazazpi kamioientzat. Zortzi mila pinta iguzkilore olio jasaiten dituen dupa bat paratu dute Ziburuko kaian a rrantzaleentzat. Nuztekililiko la
borariek horrela segurtatua dute ekoizten duten eguzkilore olioaren salmenta. Arrantzaleek olioa pagatzen dute gazolioaren prezio berean (0,45 eurotan pinta), Bizigarbiak aldiz euro bat eta hogeita zenbait, laborariei 0,75 euro pagatua zaie. Bi urte iraunen du esperientziak Europaren laguntzarekin, handik aitzina segitzeko zerbait asmatu beharko da.
Mila lagun antola tzaileen arabera, erdia polizaren ustez, larunbat goizean Baionako herriko etxe aitzinean bildu dira Frantziako presidentearen seguritate mailako azken ukaldien salatzeko. Hemengo berezitasuna izan da euskal ikurriña pare bat gehitu dela, estatuan barna iragan diren beste bilaldiekin desberdintasuna ekarriz. Den bezalakoa izan da gertakaria, ez arrunt deboila, larunbat goizez jendea biltzea ez baita inoiz er
rexa, ez ordea ere ikusga rriki jendetsua, gaiak behar bada mereziko zuena ikusi eta. Nicolas Sarkozy presidenteak burutu dituen mila ROMtarren itzulerak agorrileko azken asteetan ez dira egia erran denen ganik gaizki ikusiak ; ez eta aparantziarik ere, ezen aburu ikerketek erakusten dute frantsesen ehuneko 48ak konprenitzen dituela, ehuneko 42ak kondenatzen dituelarik.
Xenofobiaren salatzeko karrikan
Arg. Eitb
Irailaren 16an, o s t e g u n e z (20:30), Hendaiako Variétés gelan ikuskizun berezia eskainia izanen da, “Bertso Esko(l)ba” izenekoa, bertsua, antzerkia eta musika nahasirik. Taulen gainean pertsonai ezagun askoren ikusteko eta entzuteko parada ederra : Ken Zazpiko kantaria, Porrotx pailazoa, Txan magoa, Ramon Agirre antzeslea, Andoni Egaña bertsularia, hau izanki i kusk i zuna ren asmatzailea, hor izango delarik ere Maddalen Arzallus hendaiar bertsulari gaztea.
bertsu, antzerki, musika…
Angeluko hiriak garraio publikoen prezioak beheiti egokitzen ditu irailaren lehenetik aitzina. RSA (revenu de solidarité active) laguntza hunkitzen dutenek, zuzeneko zergarik pagatzen ez duten erretretadunek eta laguntza publikoak ahituak dituzten langabeek, urririk har dezakete autobusa, Angeluko zerbitzu sozialeko kartarekin. Jean Espilondo auzapezak deklaratu du Angelu prest dela orain Chronoplus markatua izanen duen autobusa hartzeko
errextasunak hedatzeko beste herrietara, BAM/Bokale eta Bidarteren artean elkartasun kutxa bat sortuz ; hori lehen etapa bezala bost hirietako garraio publikoa osoki urririk ezarri ai tzin. Haatik Jean Grenet BAM hiri elkargoko presidentea eta Jean Mixel Veunac garraioen axuanta urririk emaitearen kontra dira arrunt ; ikusteko da Angeluko auzapezak orientabide hori onarraraziko duen, Aturri/Euskal Kosta izena hartuko duen hiri elkargo osatuan.
stab autobusak urririk angeluar behardunentzat
Emaztek askoz erretreta apalagoak hunkitzen dituzte Frantzian, HALDE emazteen diskriminazioen goi batzordearen arabera. Gaur egun eta bana bestean erretretadun gizonkiek 1400 euroko erretreta hunkitzen dute hilabetean, emaztek aldiz 825 euro, hots erretreta bat ehuneko berrogeiaz apalagoa. HALDE batzordeak aztertu ditu desberdintasun horren arrazoinak : denbora partzialeko lanak usuago proposatuak zaizkie emazteei, hunkitzen dituzten soldatak ehuneko hemeretzia merkeagoak izaiten dira lan berarentzat.Eta laborariek ere bai400 euro hilabetean, hona zer heinetan den oro har laborarien erretreta ! Ez dela haboro onartzen ahal salatu dute, erretreta
ren topaketetan bildu diren 2500 erretretatuek. Aho batez galdeginik izan da, erretreten emendatzea SMIC gutieneko soldat apalenari hurbiltzeko. MSA, laborantzako kutxaren ikerketa baten arabera, laborantzan arizan den gizon batek hunkitzen du 650 euro, emazte batek 350 euro. Milioi bat eta 700 mila dira laborantzako erretretadunak, denak bizipide apalekin den hoberenetik ere, eta orain krisa azkar batek hunkitzen du ofizioa. Zenbaki arrenkuragarriak emanik izan dira, 40 000 laborariek RSA galtegin dute aurten; laborantzako unitateen %30a likidazioan ezarririk izan da, irabaziak apaldu dira azkarki eta laborari frankok beren buruaz beste egiten dute, nahiz prentsak guti aipatzen duen arazoa.
erretretak : antolaketak eta protestak emaztek gutiagorekin bizi behar
Ametzondoko bidezubia estreinatu dute joan den asteazkenean, Baiona/Hiriburu/Mugerre partean, A63 eta A64 autobideen gurutzagunetik hurbil. Obra horri esker Mugerre eta Hiriburu artean ibiltzen ahal da A64 autobidetik pasatu gabe,
bidezubiaren zati bat espresa antolatu dute bi errotako ibilgailuentzat. 250 metro luze eta mila tona pisu dituen bidezubi horren bi aldetan eraiki dituzten bi itzulguneekin, obra guziaren gastua 30 milioi eurotara heltzen da.
ametzondoko bidezubia idekia
7

Herriz Herri
Kontrabandisten lasterketa, iragan zen abuztuaren 22an. 24 lasterkari abiatu ziren beren kargak bizkarrean (8kg mutilek eta 4kg neskatilek), zazpi fagota hupatu eta jautsi dira berriz ka rrikarat. 24 etarik 23 arribatu dira, emakume batek ez du bukatu. Aurten bozgarren aldikoz Fernando Etxegarai Beratarrak
irabazten duela, 40mn 24s, bigarren Bros Hervé kanbokoa, 43mn 09s, hirugarren Mehats Daniel, 44mn 47s, Donibane Garazikoa eta laugarren Vaquié Philippe lehenbixiko saratarra, 46mn. 9 garren Garcia Ximun bertze saratarra 49mn 12s. Lehenbixiko emakumea 20 garren, Carty Marie, 55mn 55s. 23 garren Zelaieta Jone, Etxelarkoa, oren bat 06mn 14s. Lehenago Ramuntxo Lamotek bazituen 4 irabaziak orai Fernandok bat gehiago badu. Eguraldia alde zuten, ez bezperan bezain bero. Usaian bezala izigarriko jendeketa bazen, partikulazki hegoaldetik, kuraia handia eman diote lasterkarieri, beren eskuzartekin. Sara Korrika taldeari milesker haundi bat holako manifeztazione baten antolatzea gatik eta turismo bulegoari ere, zeren zuek ere ekarri baituzue laguntza. Helduden urte arte.
Erretretatuen ateraldia, Herriko Etxeak antolaturik iraganen da buruilaren 22an asteazkenez. Aurten Landesetara joanen dira, Mugron herrirat. Partiada karrikatik goizeko 8etan zeren bide luzea izanen baita. Behar dira izenak eman Herriko Etxean ortziralez buruilaren 17 aitzin, izena ematean 28E beharko dituzue ordaindu.
Herriko Bestak ditugu asteburu huntan. Larunbatez Sara Korrika taldeak antolatua arratsaldeko 5 orenetan 10 km korrika. Arratseko 10tatik biharamun goizeko 5ak arte izanen dira kontzertuak eta musika. Igandean 10etan meza nagusia Urruñako klikarekin. 10ak eterditan pilota e rrebotean luzara. Arratsaldeko 4ak eterditatik aitzina gazteak
etorriko dira erreboterat beren tresna bereziekin, ondotik Ahate Joko eta euskal indarrak. 7etan afal aitzinekoa Sarako kantari taldearekin. Arratseko 10etan kantariak, ondotik soinua eta gau erditan susko zezena. Astelehenean 10ak eterditan pilota errebotean luzara. Arratsaldeko oren bat eterditan polikiroltegian
zikiro jatea Olhain ikastolak antolatua. 4ak eterditan gazteen jokoak eta euskal dantzak, 5 orenetan trinketean esku huska Pleka Trofearen lehen f i n a l e r d i a IbarrolaHarismendi, WaltariLazcanoren kontra, 6ak eterditan bigarren finalerdia Alfaro De Ezcurra, Lambert E tcheto
ren kontra. Arratseko 10etan kantariak, ondotik soinua. Astearte goizean 10ak eterditan pilota errebotean luzara. Arratsaldeko 5 orenetan herriko gazteak atxiki ttikian, ondotik helduak Kapito Harri, Luzaz Gaz teren kontra. 7 orenetan Mutxikoak eta arratsean soinua. Asteazken goizeko 10etan Sarako hazienden primak trinketean, 10ak eterditan Pleka trinketean Xoko ligaskaren finala, karrikan 10ak eterditan haurren jokoak. Arratsaldeko 5 orenetan eskuz binaka errebotean Euskal Herriko bestetako Esku Pilota txapelketaren finalerdia. 6ak eterditan trinketean, Pleka trofearen finala, gero plazan aperitifa edanez, bertsulariak, Maialen Lujanbio, Ximun Cazaubon, Amets Arzallus entzunen ditugu, gai emaile Karlos Aizpurua. Arratseko 10ak eterditan lehengoentzat soinua, ondotik gazteentzat goizeko 5ak arte eta su artifizialak 11 orenetan. Bestetako elkarteak eskerrak ematen ditu Saratar guzieri zeren diru laguntza ona eskaini baituzue. Beraz besta on deneri, laguntasunean.
Abisu: aurtengo suko egur loten eremua udazkena aitzin zerratu beharra da. Badire oraino lota frango kentzekoak, orduan behar dituzue ahal bezain fite kendu, gero berantegi izanen da.
Pilota : palantxaka trinketean gizonak : Arotzarena Pierre eta Branger Iñaki irabazle Pilota Hutxaren kontra 4017. Mounho Guy eta Iribarren Jean Francois galtzaile Uhaldeanen kontra 3040. Saint Jean Benoit eta Mendez Anthony irabazle Uhaldeanen kontra 4028.
Ganex
sara
Eskuinetik ezkerrerat: Fernando Etxegaray, Carty Marie, Bros Hervé eta Mehats Daniel
irisarri
Kantaldi : Ortzaizeko ikastolaren alde, kantaldi handi bat beharra da buruilaren 12an, igandez (16:00), Airoski gelan: Mixel Ducau eta Karolin Philips, Txomin Artola eta Urbil Artola, Jean Mixel Bedaxagar eta Mixel Arotze, Abar Olano, Erramun
Marticorena, Kattalin Indaburu, bai eta ikastolako haur eta burraso kantari taldeak. Ondotik ostatu eta talo. Kantaldiko sartzea 10 eurotan txartelak aitzinetik hartuz, 12 eurotan egun hortan berean.
Ortzaizeko ikastolako ikasgela berriak, azaroan estreinatuko direnak
HeletaErretor sartzea
Igandean eliza mukurru betean, parropiako jendeak, Atharratzeko parropia ohiko, Iholdi ta Heletako klikak, kantariak, familia, horra nor ziren Tote Saldubehere erretor berriaren errezebitzeko jinak zirenak. Bikario « episkopal » (hola omen da euskaraz ere) den, bestalde Donibaneko erretorak, jarri du bere kargutan ohiko urhats guziak eginez. Predikuan erran du: « Dugun barneko bizia behar dugu azkartu, sustatu, sekulan bururatua ez den gure girixtino izaitearen hobetzeko, izaite hori gure burhaso eta aitzinekoetarik jina zauku, 30 urte apez naizela sekulan joanago ta gehiago senditzen dut ene burua, zuen eta ebanjelioaren zerbitzuko. Bainan ez zazuela bera utz apeza, girixtino ororen egitekoa da haren eta inguruan lanean ari direnen laguntzea, apez etxean bada mahain eta kadera langile borondate oneko guzien errezebitzeko ».Bost herriz osatua den parropia, Heleta, Armendaritze, Iholdi, Mehaine, Landibarre, meza hastean presentatua izan zako Marc Lagourguen ganik, horiek dute ere gomita egin, ondotik zintzur bustitze batera Erregelu gelan, Philippe Etchepare auzapezak egin dio ongi etorria agian luzarako gutartean izanen dugula, Agur Jauna guziek goraki kantatuz bururatu da basoak eskutan hartu aitzin.
Atharratze, ta orai San Bladi Baigur’aldeUrhatsez urhats, apez eginbidea duzu beteAldatzea nik ezin erran zuk duzunez maiteEne desirekin, agian luzaz, gutartean finka zaite
J. P. C.DoluIholdiko erretira etxean doi bat egonik, Baionako ospitalerako bidea hartu behar izan zaio biziaren bururapenarendako Kaiet Etchepareri, 83 urtetan utzi gaitu. Herrian berean sortua, handitua eta esposatua zen, laborantxatik familia hazten zuela Etxarteko etxaldean xinpleki bainan uroski erretreta tenorea jin arte, gero semearen etxe berrira gozatzeko bizi bururatze pausuzko bat, eritasunak emeki emeki bildu artean.Ehortz egunean jende alde handia bildu da, berak hoin maite zuen elizarat. Bere botz xaramelarekin hoinbeste aldiz Jaunaren laudorioak kantatu ditu, hor baitzen beti bere kantari multxoan. Horien denen sari Jaunak bere ondorat deitu du, betiereko zorionera. Gure dolumin bizienak bere espos lagun, haur, haur ttipi, haurride eta heriotze hortaz hunkiak diren guzieri.Eri: Katalin Lacroix Eiherakoa ospitalean dugu hanka hezurra hautsirik, operaturik, gure desirek lagun dezatela laster hobekitzen. Iholdiko erretira etxera joana dugu Jakes Idiart Uxarretakoa. Goraintziak igortzen dazkogu.Mezak: Ibiakoitz aratsean, 7 orenetan Heletan; Igandean, 9 orenetan Iholdin, 11 orenetan Armendaritzen.
Herritarra
Delgue, Cornu, Saldubehere, beretterrak
8

Herriz Herri
Kermeza Duela bi urte baino jende gutixago bazen ere, ederki iragan da aurtengo kermeza, 160 bazkaltiarrek preziatzen zituztela herriko sukaldariek prestatu jaki onak. Bazterren alegeratzeko hor ziren bi neska gazte musikari trebe eta giroa berotzearekin, aihertar, izturiztar eta donoztiritar gizon eta emazte batzuen ixtorio eta kantu xaha rrak entzun dira, Jean Michel Donapétry aurkezlea sustatzaile eta Xiprik lagundurik. Aratsalde atsegingarria denen
tzat, batzuek musarekin bururatu dutena, besteek Abarratiako pilotari gazteen arteko partidari behatuz. Artetik zozketako sariak ere banatu dira, orotarat ehun bat hurbil eta lehen lota, telebista, herrian gelditzen zauku Frantxua Garay kermezako langile jarraikiak baitu eskuratu. Txartel ondoetan izenak izanez zozketako irabazdun guziak ezagutuak dira. Antolatzaileek parte hartzaileak eskertzen dituzte, bai eta ere sari emaile eta laguntzaile guziak!
izturitze
Zozketako arduradunak lehen sariaren emaiten Frantxoa Garayri, auzapeza aurkezle
Herriko gazteenak ere hor
Maialen Elosegi eta Mikele Duhalde
musikariak
baigorriHeriotzeAzken egun hauetan, bi herritar lagundu ditugu beren azken egoitzara. Micheline Anatole, erakasle ohia, 95 urtetan zendua. Baionan bizi zen bainan egoitza bat herrian izanez, hemen, bere senarraren ondoan hobiratua izan da. Bertzea, Batixta Arriada, 81 urtetan utzi gaituena. Bere bizia, laborantzan eta harrobian langile eramanik, Haritzaldeko xoko hortan bizi zen iloba baten etxean. Gure doluminak doatzi nahigabetan diren familieri.
Eki torneoa
Uztailaren lehentsuan abiatua, ezker paretan, esku huska eta atxiki ttipian egin den torneoa bururatu da agorril ondarrean. Finaletan, hiru partida biziki gustagarriak ikusi dira. Lehenik, batasuneko gaztek esku huska eskaini duten aitzin partidan, Irigaray eta Arreguyk gaina hartu diote Oçafrain eta Cedarryri 22 16 denek esku zarta ederrak bildurik. Ondotik, helduetan, u rriaren lehen hamarkadan Pauen jokatuko den munduko xapelgorako hautatuak diren Hendaiarrakeko Alberdi eta Lau Herriko Goñi nagusitu 22 6 Arraztoa eta Arano Baztandarreri. Atxiki ttipian, G. Ospital eta Albisturek irabazi 40 34 Handia eta Monacori. Sarien ondotik, trinketean mahain on baten inguruan bururatu da aratsaldea, giro hoberenean.
Meza Euskal telebistatikEuskal telebistak Irulegiko meza zabalduko du hiru igande goizez segidan 10.00tan : buruilaren 12an, 19an eta 26an. Hauek, bezperan larunbatarekin grabatuko dira aratseko 19.00tan. Ondorioz, egun horietan ez da aratseko mezarik izanen Baigorrin, igandetan aldiz, usaian bezala 9.00tan aldizka kartierretan eta 10.30tan eliza nagusian.
Irulegiko mahastia bestanJoanden maiatzean egin zen sotoa eta arnoaren besta, huna orai mahasti eta arnoarena. Zer
dakigu arno huntaz ? Ekoizpen hau eta hunen ingurua hobeki ezagutzeko, bi egun besta antolatu dituzte Irulegiko “Herria bizi” elkarteak, GaraziBaigorriko turismo bulegoak eta “Irouleguy” izendapeneko mahastizainek.Larunbatean, buruilaren 11n, lehen hitzordua bestaren idekitzea, Izpurako plazan eginen da 10.30tan. Ondotik, Arradoiko trofeoa, hunen mendi mazelan lau ibilbide deskubritze, desafio desberdinekin, lagunarteko giroan mahastizainekin juntatuz beren jastatze eta erakuts tokietan. Aratsalde guzian herriko plazan arno jastatze
eta saltzea. 19.00tan Arradoiko ha rrian zizelkatu trofeoaren emaitea eta 20.00tan, kantu eta musika lagun gaualdi gormanta eta ondotik dantzaldia.Igandean, buruilaren 12an, hitzordua 10.00tan Irulegiko eliza aitzinean eta mahastizain batekin ibilaldi komentatua mahastietako lanaz. 10.30tan Claude Labaten mintzaldia herriko kaperan : Irulegiko mahasti eta arnoaren jatorrietaz. 11.30 – 13.00 : herri barnean, arnoen jastaketa sormarkako mahastizainekin. 12.30 : bazkaria euria balitz aterbe segurtatuan. 16.00tan herriko plazan, makilari gazteen lehiaketa, ondotik, esku huska pilota partida urririk eta bururatzeko talo ta xingar. Egun guzian izanen dira ere ibilaldiak mahastietan 4 x 4 autoekin, oinez edo astoekin haurrentzat. Herlauz’band txarangak eta Airoski bandak ere alaituko dituzte bazterrak.
Musika festibalaBaxenabarreko musika festibalaren azken ekitaldia eginen da ortzirale huntan buruilaren 10ean. Ortzaizen, ofizialeen guneari bisita eginen zaio arratsaldeko 15.00etatik goiti. Ilunabarrean, 19.00tan, festibaleko azken kontzertua, Baigorriko elizan, Jose Luis Echechipia eta Pello RuizHuici orgina eta zahamiola (hautbois) joileekin. Hauk, Iruñatik heldu zauzku, Juan eta Antonio Cabezon, J.S. eta W. F. Bach eta M. Britten eta Marcelloren obretan entzunen dira.
Hiru heriotze− Agorrilaren 11n zendu da Baionan Gilbert DAURADE jauna, 79 urtetan, « Château Teillerie »n bizi zena. Agorrilaren 22an zendu da Baionan ere Fernand MAHE jauna, 77 urtetan, Irigoineko etxegunean bizi zena. Agorrilaren 29an zendu da Itsasun Yann BREGEON jauna, 48 urtetan, « Atekagaitzeko e rrepidean » bizi zena.
ErakusketaErakusketa berri bat ikusgai izanen dugu hilabete osoan (buruilaren 29a arte) Ateka gunean: Nathalie ARMAND margolariaren lanak, « Lumières du Sud » deitu erakusketa.
Ihiziko agiriakIhizi elkarteak (edo batzordeak) ihiziko kartak edo agiriak banatuko ditu buruilaren 11n, larunbatez, Herriko Etxeko elkarte gelan.
itsasu
Eki torneoko irabazleak
9

Herriz Herri
lasa-arnegi
Aita Guillaume Iriberry85 urte ditu Untzorone Kurutxetako semeak, horietarik 72 Belokeko Fraidetxean, horrek merezitu dizkio jubilautze ederrak, Arnegin, Untzorone Mispiratik mezan eta katiximan ibili zen herrian, eskola aldiz bere auzoan jarraikiz. Eskerrak horren familia eta jendakia guziari, Belokeko otoizlagunak ahantzi gabe. Bazen kartsutasun igandean Arnegiko elizan eta mugarik ez batere Luzaideko bazkariraino.
1) Arnegin besta dugu, zinez arraroaGuillaume Iriberryren ohoratzekoaUrteburu haundi bat, hau apeztekoaEztei egun deitua, diamantezkoa
2) Diamant hori zer den orok badakiteUrrea bera baino hobea ditakeAdin hortan ainitzik baden ez dut usteAla Jainkoak ere ahantziak ote?
3) Horren bilo xuriek zer errespetua!Nun da Untzoronetik jin zen mutikoaDonetch ertor maiteak ongi moldatuaArnegiraino zuen otoizten Jainkoa.
4) Mendi hortan etziren putiko ahulakKatiximak Arnegin, halaber eskolakKartsuki bereturik Kristau parabolakEmanen zuen fruitu holako arbolak
5) Artzainak jausten dira zelai onetaraHan ere larre ala bazka onak dira Berdin jautsi zen Guillaume, heien araberaBaxenabarre goitik Beloke aldera.
6) Gaia hala duenak berea ekartzenBeneditar ixil hau daukute hautatzenEta ezartzen fraile gazteen moldatzenHerriak du geroztik Beloke maitatzen
7) Belokez mintzatzeko ez gira gu lotsaOtoitzkantu ederrik han da sortzen ontsaHain beroa delakotz fraide haien hatsaKristau Euskal Herriak hura du bihotza
8) Fraide maitea, zuri bihotzez eskerrakEgia hauk gintuen salatu beharrakKurutxetaBeloke, guzier agurrakNola ordain denekin guk ditugun zorrak!
E. L.
HeriotzeGanden astean bi herritar segituak izan dire beren azken egoitzarat. Bat, Frantxoa Millox Plaza Xabatxurienekoa. Berrikitan oraino gizon azkarraren itxura zuen. Eta zerbeit enegurekin eritegirat altxatua izan da. Hiru astez gaitzak bereganatu du. Pausatu da 81 urtetan. Bere laneko denbora gehiena Frantxoak Parisen iragana zuen. Erretretarat heltzean bere sort etxerat itzuli zen. Huguette bere emaztearekin goxoki bizi ziren. Bertzea, Annie Lafont Ibarrundarra. Zonbeit denboraz barkatzen ez duen gaitzarekin borrokan arizanik pausatu da 76 urtetan. Clement bere senarrak erretreta hartzean egoitza berri bat egina zuten Ibarrun gainean. Hor iragan ditu bere pairamenak, arras hurbildik senarra eta bi semeek segitzen zutela.Bi heriotze horiek hurbildik hunkitu dituzten guzieri eskaintzen ditugu gure doluminak.Selauru husteaGure ikastolak moldaturik abuztuko azken igandean erreboteko zabaltasun guzia hartzen zuela egina izan da selauru hustea dei tzen dutena. Hor zabalduak izan dire herriko eta herriz kanpoko jendeekin zernahi gauza xahar eta berri. Zonbeitek segurik orhoitarazi daukute gure gazte denborako orhoitzapen asko. Bazen
ere jateko eta edateko talo eta xingar, gasna eta sagarnoa.Elkarteen egunaAitzineko urtetan bezala gure herriko elkarte andana ederrak egin du gure pilota plazan elgarretaratze bat interesgarria. Ganden larunbat egun guzian kirol edo kultur sailetan berezitasun askok agertu dituzte oihalezko gerizan ziren mahainetan bakotxak bere lanbide edo ibilmolde guziak. Jende ainitz iragan da arduradun horien galdezkatzen eta entzuten.Eguerditan alaitasuna ere bazen. Lehenik « Senperen kantuz » taldeak eman du kantaldi bat arras pollita. Ondotik, EMAK HOReko soinulariek entzun arazi dituzte beren musika aire ederrenak. Hor berean bazen jateko eta edateko nasai. Talo ta xingar, gasna eta sagarno. Aratsaldean ere biltzarrak segitu du. Bertze guzien gainerat su hiltzaileak hor ziren. Agertu dituzte beren laneko manerak eta egun hautan errezebitu duten beren zerbitzuko kamiun bat guziz ederra. Autokamiun horrek berekin dauzka behar orduan denari laguntza egiteko errementa berri guziak, denak kuxean zerbitzatzeko prest direnak. Gero izan diren mutxiko eta dantza piko zonbaitekin egun eder hori bururatu da goxotasun hoberenean.
senpere
HazparneLoulou Ospital zendu daJuanden astelehenean, mila jende etorri dira Loulou Ospitalen ehorzketarat. Minbizia ezin du garaitu eta hiru ilabete barne zendu da 61 urtetan. Hazparnen eta Frantzian barna ezagutua zen Loulou Ospital buxera, « Baionako xingarra » deitzen denaren egile omentsua. Hazketan sortua, 14 urterekin Donibane Garazin egin zituen buxer ofizioako aprendizgoak Pecoitz buxerian. Han ikasi zuen xingar egiten eta hauen ontzen. Ondotik, Bidaxunen ari izan zen bere ofizioan eta ere Hazparnen Artayet buxerian. 22 urtetan, Yvonne bere andrearekin bere gain hasi zen buxeria berri bat idekiz Jean Lissar karrikan. Toki hori hautatu zuen, pentsatzen baitzuen Hazparneko herria Kanboko biderat buruz hedatuko zela eta ondorioz jendea hortik etorriko zela. Hala gertatu da, geroak arrazoia eman dio! Ordutik hasi zen xingar egiten, bere etxen, Petinteneko selauruan xukatzen ezartzen zituen. Laster ere hasi
zen janari egina presten saltzen, bere saltegian saltzen zituenak edo eremaiten bazkari haundiak antolatuak ziren tokietarat. 23 langile arte izan dira enpresan, bi saltegietan eta Hazketako lantegian lanean ari izan direnak. Lagunkina zen Loulou, maite zuen musean artzea, rugbiaz mintzatzea eta ahal bezain usu euskaraz hitz egitea. Ororentzat bazuen bere ele ona, hitz lantua, begi ezkineko irri ttittarekin botatzen zuena. Gaitzak ereman du zenbeit egunez, eperik utzi
gabe. Yvonne bere andreari, Sylvie eta Eric seme alaberi eta haur ttipieri eskaintzen diotegu gure doluminak. Hazpandar berrieri ongi etorriaJuanden larunbatean, irailaren 4 an, herriko hautetsiek, hazpandar berrieri egin diote ongi etorria, Mendeala gelan. 30 bat etorri dira eta Beñat Inchauspe auzapez eta kontseilari nagusi denak Hazparneko herria aurkeztu diote, dituen ondareak, ki
roltegi, kultur eta sozial etxeak eta ere herri inguramena. Hor kausitzen ziren axuantak eta hautetsiek beren burua aurkeztu dute eta zoin diren bakotxak bere gain dituen egitekoak xeheki erran. Ondotik jan edariak eskainiak izan zaizkiote eta laster elgarrizketak abiatu dira. Egun berean elkarte foroa zen Mendealako gelan. 60 bat elkarte baziren beren batasunaz mintzatzen zirenak eta egun hortan ainitz jende harpidetu dira elkarte horietan.
Hazpandar berrieri ongi etorria
Bertsulari xapelketa AiherranAurtengo Bertsulari xapelketa hastera doa. Hemendik laster 3 finalerdi iraganen baitira, jakin ezazue bigarrena Aiherrako Denen Etxean iraganen dela, buruilaren 25ean, larunbatarekin, aratseko 8tan. Huna noren entzuteko eta ikusteko parada izanen dugun:Miren Artetxe (Hendaia) Xumai Murua (Azkaine) Kristine Txoperena (Hendaia) Gillen Hiribarren (Itsasu) Txomin Elosegi (Hazparne) Mattin Luku (Donibane Garazi).Herritar batek ere parte hartzen duela xapelketa hortan jakiten dugu, Ramuntxo Christy Aire Onakoak, buruilaren 18an, Muskildin.Aiherrako finalerdian, afaltzen ahalko da ere. Xehetasunak helduden astean.Mendiondo anaiak munduko xapeldun orde ! - Harrietako Pier eta Roger Mendiondo, aurtengo Frantziako xapeldunak dira musean. Munduko xapelketa nagusian parte hartu dute Kaliforniako Chino hirian, han baitira bildu 13 herrialdetako ordezkariak.Debrien balentria lortu dute, bigarren ateraia baitira, munduko aurtengo muslari xapeldunak direlarik Euskadikoak. Hirugarren atera dira Argentinakoak.Biba gure herritar xapeldunak, munduko xa
peldun ordeak baizirezte !! Orain beren pidaia segitzen baitute, herrira itzuliko dira berantago eta hauien berri emanen dautzuegu. Goizean goizik Orreagara - Joan den astezkenean zortzi zen urte guziz iraileko lehen astezkenarekin antolatzen den Orriako beila. Usaia da Garazi eta Baigorri aldetik zernahi jende hor kausitzen dela, Orreagako eliza tanpez betetzen delarik.Meza hortan parte hartzeko gisan, oinezkoak Donibane Garazitik abiatu dira goizeko 2ak 1/2tan, eta aurten baziren 80 bat, horietan 5 Aihertar eta 2 Bastidar elgarrekin abiatuak. Denbora ederra lagun, egun xoragarri bat pasatu omen dute.Gorputz heziketa AIROSAK taldearekin - Gorputz heziketa ikastaroak abiatzen dira Aiherran eta Lekuinen Airosak taldeak kudeaturik, asteartetan arratseko 8ak 1/2tan, eta ortzegunetan arratseko 7ak 1/2tan. Lehen elgarretaratzea eginen da buruilaren 14an Aiherrako Denen Etxean, eta buruilaren 16an Lekuinen.Aurtengo berezitasuna, gimnaztika goxoa ere egiten dutela ortzirale arratsaldetan, 3ak 1/2tan.Trebetzailea, Nathalie Legleye herritarra dugu, eta horra hunen tel zenbakia : 05 59 70 26 44/ 06 15 34 04 06 Ongi etorri deneri !
aiherra
10

Herriz Herri
BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23
SVITTONATTO OPTICIENSCOONATTO OPTICOVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCOOONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSO CONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSOO CCONATTO OPTICONATTO OPTICVVVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCCCOOO CCCCCCCONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU
KermezaIgandean dugu hiru parropien kermeza handia, Makea Mindegian iraganen dena. Orok badakite, bazkaria 20 eurotan dela helduentzat eta 10 eurotan haurrentzat eta egun alegera bat iraganen dugula! Beraz, ez huts egin, eta gora Gerezieta, Mendiondoa eta Mendiartea, eta gora gure elkartea!!!
EzkontzaMakean iragan dira Stephanie Dagorret Zuhaztikoaren eta Sebastien Som kanboar gazte lerden baten ezkontza. Domaia, hauk ere herritik urrun bizitzekoak baitira, Grenoble aldean. Milesker halere, gure elizan eta herriko etxean entzuna izan baita zuen baia. Zoriontsu izan dadila Stephanie eta Sebastienen
biziaren segida. Goresmenak etxeko guzieri.
SortzeEz jakinean nagon, barkatu. Huna muttiko azkar bat sortu dela Makea Landan. Bai, segur lorietan daude Jean Michel aita eta Nathalie Goutenegre beren hirugarren muttikoarekin, Jon deitu dutena! Biba zuek, burraso baliosak! Etxe guzietan holako segida bat behar litake, handiegi egin diren egoitza hoiek ongi betetzeko. Jonek euskara entzunen du etxean, ama, aita, amatxi eta aitatxirekin. Bai, Jon handi dadila euskaldunki, zorionean, etxeko bi anaien artean, gure Mendiartean. Goresmen herrikoiak, burraso langileak eta etxeko guziak. P. I.
Makea-lekorne
Hemen diren andereak, gehienak ezkonduak dira eta gure xokoetan geldituak. Milesker herritarren izenean
bidarraiPilota – Eskuhuskako lehiaketa abiatua da trinketean, lau mailetan, Jo Pilota elkarteak antolaturik. Partidak aratsetan jokatzen dira, igandetan salbu. Jendea partiden ikustera eta pilotarien sustengatzera joan litaike, jakinez ostiral eta larunbat aratsetan afaria ere muntatua dela, han jan nahiko luketenentzat.Artxilondoko besta – Goxoki iragan da joanden larunbatean Baztandarrak elkarteak Iratin, Artxilondoko kaiolar baten ondoan, antolatua zuen besta. Ehun bat lagun bazagon han aro guziz ederrez : aperitifa, paella bazkaria, mus, kantu... goizean zenbaitzuk egina zutela ere Okabeko itzulia.Aipa ditzagun ere hemen agorrileko azken asteburuan Baztandarrak elkarteko lasterkari batzuen balentriak “Grand Raid des Pyrénées” delakoan, Saint Lary aldetik abiaturik, Bigorreko Pic du Midi kaskoan gaindi. 80 kilometrakoan, 577 lasterkari dira abiatu (Baztandarrak elkartetik 9) eta 499 helmugarat heldu: i r a b a z l e a 10:47, eta Baztandarretan 6° Gilles Errotaberea (11:58), 19° Stephane Legras (12:41), 23° Gabi H a r i s t o y (12:56), 44° Ximun Galanena (13:28), 53° Frederic Larronde
(13:43), 89° Johan Boutoille (14:29), 91° Pierre Sallaberry (14:29), 166° Julien Harymbat (15:35), 407° Brice Darraidou (20:42). Eta 160 kilometrakoan, 643 lasterkari dira abiatu (Baztandarretik 10) eta 370 helmugaratu : portuges bat irabazle (26 oren), Baztandarretan 150° Michel Arrossa (38:38), 151° Sebastien Durritzague (38:38), 152° Thierry Urrutia (38:39), 197° Jean Claude Cuiburu (40:18), 198° Patrick Larrategui (40:20), 238° Panpili Ainciart (42:26). Claude Escots, Jean Alchuteguy, Gerard Iribarren eta Serge Capdevillek utzi dute.Orain, Baztandarrak elkarteko batzuk Réunion ugartean urrian kurritu beharra den “Diagonale des fous” delakoa prestatzen ari dute (163 km). Amarrain besta – Joanden astean kasetan huntan aipatua oroitaraziko dugu. Igandean amarrain besta dugu : 10:30 meza, 11:30 pilota, 12:30 aperitifa, 13:00 bazkaria trinketean.
Izanen dela zingar azpi ederrik irabazteko !
Sormenaren eresiakSormenaren eresiak, hameka
garrena, iraganen da irailaren 12an Heraitzen egun guzian.
Ederlan eta tindu erakusketa bat izanen da eta tokian berean eginen diren tindalarien zoingehiagoka bat. Irailaren 8tik 19ra arte izanen da ere Patrice Rouleau marrazkilariaren obren erakusketa bisitatzen ahalko dena Heraitzeko kaperan. Ur Begi eta Herri Soinu elkarteak dira denen antolatzaile.
uztaritze ostankoaHerriko pestakBuruilaren 11n, ibiakoitzean, Zikiroa, Holako taldeak alaiturik. Buruilaren 12an, igandean,11tan: meza eta ondotik aperitifaArratsaldeko 4tan: birla txapelketaArratsaldeko 5tan: dantza ikusgarria, Hazparneko Hegalka taldeak emanikArratsaldeko 7etatik goiti: talo ta xingar.
Beraz buruilaren 11tik 12-rat jin denak OSTANKOKO BESTETARAT !! Besta on dener !!
Euskaltzaindiaren gomitaEuskaltzaindiko Literatura Ikerketa Batzordea bilduko da datorren 17an Azkaingo Herriko Etxean goizez. Aratsaldean, 5etan gomitatzen ditu Azkaindarrak duela bi mende Azkainen sortu zen Hiribarren apez idazlearen omenaldira. Mintzatuko dira: Jean Haritschelhar, euskaltzainburu ohia: J. M. Hiribarren bere mendean;
Xipri Arbelbide, euskaltzain urgazlea: Bardozeko giroa Monho, Duvoisin eta Hiribarrenen garaian; Ana Toledo, euskaltzain anderea: Arbasoak Hiribarrenen Eskaldunak idazlanean; Xabier Altzibar, euskaltzain urgazlea: Hiribarrenen Eskaraz Egia eta atsotitz bilduma.Ongi etorri Azkaindar euskaltzale guziei.
azkaine
11

�������������
abisuak
N° Commission paritaire 0514 G 84998
Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA
Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10
[email protected]@wanadoo.fr
URTESARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :
Bandarekin : 97 E edo 127 $ Gutunazalean : 180 E edo 210 $
Hego Ameriketan : 97 E Afrikan : 87 E Asian : 102 E
Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA
Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3
Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.B. DIRASSAR
Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR
Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG
Imprimeur : Imprimerie du Labourd
29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne
64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10
Éditions Basques
Euskara Gaitasun Agiria edo EGAren eskuratzeko frogak
urriaren 2an
Baionako Errobi bazterreko Fakultatean.
Izen emateko azken epea irailaren 17a
EEPren Interneteko www.mintzaira.fr gunean berean izenemate orria bete.
Baldintzak : 2010ean 17 urte betetzea eta Iparraldeansortu, bizi edo lan egitea.
Izen emate saria 17 €Euskararen Erakunde PublikoaPlatanondoen etorbidea, 2- 64100 BAIONA
Avis de modification
AML Communication EURLAu capital de 3000 ESiège Social : 8 allée des Acacias 64200 BiarritzRCS BAYONNE 451 130 488 00013
Aux termes d’une assemblée générale extraordinaire en date du 17 mai 2010, le gérant constate le transfert du siège social depuis le 1er septembre à l’adresse suivante : ZA Errepira – RD 9332 – 64480 LARRESSORE.
L’article 4 des statuts a été, en conséquence, mis à jour.
Le dépôt légal sera effectué au registre du commerce et des sociétés de Bayonne.
Pour avis et mention,
Mme Anne-Marie LacassagneGérante
Anne-Marie LACASSAGNE AML Communication06 19 79 50 38 09 77 48 79 [email protected]communication.com
AVIS DE CONSTITUTION
Aux termes d’un acte sous seing privé en date du 10 août 2010 à SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques), il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes:
FORME: Entreprise Unipersonnelle à Responsabilité Limitée
DENOMINATION: E.U.R.L PANTXI
SIEGE SOCIAL: 9, rue Gambetta 64500 SAINT JEAN DE LUZ
OBJET: la prise de participations directes ou indirectes dans toutes entreprises et sociétés
DUREE: 99 années à compter de son immatriculation au registre du commerce et des sociétés
CAPITAL SOCIAL: 1 000 euros divisé en 100 parts de 10 Euros
APPORTS EN NUMERAIRE: 1 000 euros
GERANCE: Monsieur Alain GIRARDOT demeurant à Maison Etxevertzia, chemin de Serres – 64310 ASCAIN
IMMATRICULATION: au Registre du commerce et des sociétés de BAYONNE
Pour avis, le représentant légal
SUD FOTO
SOCIETE A RESPONSABILITÉ LIMITEE AU CAPITAL DE
7 622.45 EUROSSIEGE SOCIAL: 6 BOULEVARD
THIERS64500 ST JEANDELUZ (PYRENEES
ATLANTIQUES)420974925 RCS BAYONNE
AVIS DE PUBLICITE LEGALE
D’un procèsverbal d’assemblée générale extraordinaire du 29 juin 2010, il résulte que:
Les associés, statuant dans le cadre des dispositions de l’article L.22342 du Code de commerce ont décidé de ne pas dissoudre la société.
Dépôt légal au greffe du tribunal de commerce de BAYONNE
Pour avis,le représentant légal
BOULOUS-CHEVALLIERSociété d’Avocats
22 le Forum - 15 rue Raoul Perpère - 64100 BAYONNE
TEL 05.59.31.21.21 Fax: 05.59.31.21.29
AVIS DE CONSTITUTION
Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 3 septembre 2010, il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes:
Dénomination: TS MOTO Forme: Société par Actions Simplifiée, Siège: ZA Dubuscoa VILLEFRANQUE (64990), Durée: 99 ans à compter de son immatriculation au Registre du commerce et des sociétés, Capital: 8.000 Euros par apport en numéraire, Objet: la société a pour objet tant en France qu’à l’étranger toutes activités de garage, réparation mécanique, récupération et vente de pièces pour motocycles, la destruction de cycles et motocycles, la vente ou la location de cycles et motocycles, Préemption: la cession des actions à un tiers ou au profit d’associés est soumise au respect du droit de préemption des associés, Agrément: La cession de titres de capital et de valeurs mobilières donnant accès au capital à un tiers ou au profit d’un associé, est soumise à l’agrément préalable de la collectivité des associés, Président: Monsieur Thierry STEFANI, demeurant à ST PEE SUR NIVELLE (64), route de Sare.La société sera immatriculée au Registre du Commerce et des Sociétés de BAYONNE POUR AVIS Le Président
Atalante zinegela bere bidetik
Sylvie Larroque eta J.P. Saint Picq
99 000 sartze Atalante/Autre zinema geletan aurten, iaz baino mila sartze gutiago. Deus arranguratzekorik ez apalketa horretan hiru zinegelak kudeatzen dituen elkartearentzat.Elkarteko kide karten kopurua 1400 etan dago eta apalketarik ez dago sustengu horren aldetik. Epe motzean Atalante gelak ezarriko du tresneria numerikoa.
zuzeneko ereintza, suhuskunenBuruilaren 10ean, ostiralez (14:30), Suhuskunen erakutsia izanen da zuzeneko ereintzaren teknika berria. Zer ote da hori? Lurra ereinten da aitzinetik landu gabe, abantail ainitz eskaintzen dituela lan molde honek, denbora irabaztea, irabazte ekonomikoa, lurra hobeki uztea eta haztea... Ostiralean, ereintza mota horren erakusketa eginen da beraz pentzean. Hitzordua Suhuskunen, Urtzotegietako lepotik hurbil, seinaleak segituz. Euskal Herriko Laborantza Ganbara antolatzaile.
12

telebixta leihotik
asteburuko Hitzorduak
Bahituak: Astero bezala aipatuko ditut hemen frantses bi kasetariak beren hiru afganistar lagunekin. Noiz arte atxikiko dituzte bahitzaileek? Hasi zen 2009ko abenduaren 29an eta irailean gaude.
Txiletar meatzariek, aldiz, badakite hiruzpalau hilabetez beharko dutela lurpean bizi. Oroit gaiten haietaz ere.
Nahas-mahas: Oporraldiak bururatuak dira, ministroen biltzarra ere egina abuztuaren azken egunetan, irailaren 7an hasi delarik Lege Biltzarrean erretreten auzia.
Egun berean manifestaldi haundi batek hirietako karrika nagusiak bete ditu legegai horren kontra, pentsatzen baita ez dela zuzena.
Bien artean Woerth jaun ministroa, legearen alde jokatzen dena, bainan sekulako saltsan murgildua Bettencourt afera horrekin. Egunero agertzen da zerbait haren kontra, bultzatzen duelarik de Maistre jauna ardiets dezan « Legion d’honneur » xingola eta honek erantzuten diolarik eskerren bihurtzeko eta hasten duelarik gutuna hitz hauekin: Eric maitea.
Jakinik de Maistre jauna Liliane Bettencourten diruaren kudeatzailea dela, ikus daiteke politikariek diruarekin duten atxikimendua, politikari batzuk bederen, ez baita erori behar « Denak ustelak » delako leloan.
Diru beharrrez ari dira aldierdiak; hortakotz mugak behar dira eraiki diruaren eta ofizioaren artean. Nola izan daiteke alderdi baten diruzaina eta denbora berean aurrekontuetako ministroa? Utzia du diruzaingoa, bainan behar zuen utzi ministro izendatu bezain laster.
Laurent Fignon: Zendu da txirrindularia 50 urtetan. Minbiziak ereman du Frantziako itzulia bi aldiz irabazi duena eta galdu hirugarrena azken etapan 8 segundu eskasean. Entzun dugu aurtengo Frantziako itzulian bere boz erkatsarekin, ahal zuen bezala mintzatuz eritasunaren gatik.
Errugbia: Hiru partida 10 egunez. Bigarrenean Baiona Brive (19 eta 18), Perpignan Miarritze (17 eta 12). Hirugarrena igandean, Baiona irabazle Bourgoinen (2823) eta Miarritze Agileran Paristarren kontra (1911).
J. H.
euskal irratiak 89.7 - 91.8 - 95.5 - 106.6
Sartzea da Irailaren 13an !Usaiako gustuko emanaldiak
hasten dira !Goiz Berri goizeko 7tarik goiti, denetaz jakinean izaiteko. Ezin hutseginak, Punttuka, Gure bazterrak, Mintza leku, Aitzur eta Jorra, arrats guziz 7tanEmanaldi bereziak, Hamaka-ren deia, Ikusi makusi, Pre-soen oihartzuna, Xapin.Musika emanaldiak, Adi, Hegoaldeko ostatua eta Zu-riabeltzez.Ahantzi gabe !Kantaire egun guziz arratsaldero 5etan, kantu eta musika munduan gaindi bidaia.Gazte Zaparrada ostegun a rratsetan, gazteen kezka,
egitasmo eta ilusio guziak, gazteek berek jorraturik.Lau haize goizeko 10etarik goiti, aipaldi, aholku eta abisu lagungarriakBeroan bero larunbatetan 9tan, asteko aktualitatearen bildumaAiresta larunbat guziz kanporat eramanen gaituen emanaldia.
Entzun eta goza !
ortziraleanOrtzaizen, ofizialeen herrixkaren bisita gidatua (15.00) eta Baigorriko elizan (19.00) organo eta oboe kontzertua, bi ekitaldiak Baxenabarreko musika festibala kariKanboko elizan (20.30) Oldarra abesbatzaDonibane Lohizunen, Jaialaian (21.00) Bordeleko orkestra eta Donostiako Orfeon koroak, Kostaldeko musikaldiaren kondu
larunbateanDonibane Lohizunen, triatloi eguna-Leitzan, Nafarroako euskal dantzarien egunaBaionan, Albert Thomas karrikako 3an, Oreka zirkoaren pista idekiak egun osoan, zirko tailer, ikusgarri, musikaldiAzkainen selauru hustea eta Bidarten zaharki feriaDonamartirin, Izturitze eta Otsozelaiko harpeetan (10.30 eta 12.30), “Les rêveries scientifiques” bisitaldiakMiarritzen, Mazon parkean
(15.00) besta : dantza ikusgarri, capoiera, mutxikoDonapaleun, Amikuze plazan (20.30) Merienda taldearen gitarra musikaldiaUrruñako elizan (21.00) Ravel Akademiaren emanaldiaBidarten, Herriko Etxeko plazan (21.30) Cel3 taldearen kontzertua
igandeanBidarrain, Amarrain besta (kermeza). Makean ere kermeza.Pausun, Xaia ostatu gibelean, selauru hustea Urruñako Organoak elkartearen fagoretanBidarten, Herriko Etxeko plazan (12.15) mutxikoak Patxi eta konpainiarekinBidarten, Herriko Etxeko plazan (12.15) mutxikoak Patxi eta konpainiarekinIrisarrin, Airoski gelan (16.00), Ortzaizeko ikastolaren aldeko kantaldi handia, Txomin Artola eta bertzeDonibane Lohizunen, Luis XIV plazan (22.00) euskal dantzak Bixintxo taldearekin
asteburuanHerriko bestak Ilharren, Mus-kildin, Saran, Ostankoan, Ez-terenzubinMiarritzen, ortziralean hasirik, Dantzaren MaitaldiaKanbon, Arnagako baratzetan, larunbatean eta igandean, oilo, antzara eta gisa hortako xorien feriaIzpuran larunbatean eta Irule-gin igandean, Irulegiko mahastien bestaHazparnen, ortziralean eta igandean, AsunakBastidan, larunbatean eta igandean, eltzegintza merkatuaZiburun, Recollets biltokiko kaperan (11.30), larunbatean eta igandean, Ravel Akademiako musikari gazteen emanaldiaDonibane Lohizunen, Ravel entzutegian (15.00), larunbatean eta igandean, Ravel Akademiaren emanaldiaZiburun, larunbatean eta igandean, kermeza.
Gonzalo etxebarria Miarritzen
Irailaren 9tik azaroaren 7raino ikusgai dira Gonzalo Etxebarriaren margolanak Miarritzen, Anne Broitmanen arte galerian (GAAB), Gambetta karrikako 8an.
Glisseguna angelunSeaskak eta BABko ikastolak Glisseguna antolatzen dute irai-laren 19an igandearekin Angeluko La Barre skate parkean eta hondartzan : skate, surf, eskalada, roller, kostaldeko sorrospena eta abar, aktibitate guziak dohainik dira, guzieri idekiak.
bastidako eltzegintza merkatuaAste huntan guzian, larunbatean eta igandean, iraganen da eltzegintza merkatua Bastidan. 16garren aldikotz egiten den merkatua. 50 erakusmahain izanen dira, Euskal Herriko eta urrunagoko askorekin, katalan eltzegileak barne. Idekidura tenoreak : 10:0019:00. Estreinaldia larunbatean (12:30) : herriak aperitifa eskainiko du deneri. Bi egun horietan izanen dira tailerrak, mustraketak, animazioneak.
donoztirin sehaska husteIrailaren 26an, igandez, iraganen da sehaska hustea Donoztiriko Sanoki gunean, Arberoa ikastolaren alde. Izena e maiteko: tel.: 05.59.29.46.25 edo 06.81.99.96.57.
13

Han eta HeMen
Tibhirinekomartirioak:
liburuederra
Tibhirineko fraile martirioakartean hori baita fidagarriena eta osoena. Eta hain xuxen, Nouvelle Cité argitaletxeak aitzineko egun horietan helarazi dauku John Kiseren “Les moines de Tibhirine” liburua, gotorra bezain ederra, 480 orrialdekoa. Idazleak lau urte eman ditu liburu horren ontzen, lekukotasunak iturri hurbilenetik hartuz, eta Tibhirineko fraileen bizia urratsez urrats segi dezakegu beren martirioraino. “Amodioaren martirioak”, idazleak dion bezala, hunen arabera “frantses fraile horien herrialdea ez zelarik baitezpada Frantzia bainan Ebanjelioa”. Eta Maghrebeko lurralde hura zenbat maite zuten agertzen duena, eta gertatuak gertatu, aitzina maitatzen segitu behar, bertzerik ez baitzuten nahiko Tibhirineko fraileek...
Fraile bilakatua den Henry Quinson trader ohiak du liburua frantsesera itzulia, molde argienean. Balio balinbadu filmaren ikustera joaitea, balio du ere liburu hunen irakurtzera. Gizatasun handiko obra. Liburuaren loditasunak ez du nehor iziarazi behar, errexki irakurtzen da (24 eurotan salgai).
Tibhirineko fraidetxea
Aste huntan zabalduko da zinegeletan Xavier Beauvois zinegilearen “Des hommes et des dieux” filma, Cannes hiriko azken festibalean handizki saristatua izan dena. Tibhirineko fraileen martirioa kondatzen du film horrek, bertzeak bertze Lambert Wilson eta Michael Lonsdale aktore paregabeekin.
Film horren ontzeko, John Kiser Amerikanoaren liburuaz ziren gehien bat baliatu, Tibhirineko gertakariaz argitaratuak izan diren liburu guzien
ItsasoazerakusketaMiarritzen
MiarritzekoMaitaldiak20urteIrailaren 10etik 19ra iraganen da Dantzaren Maitaldia, Miarritzen. Hogoigarren urtemuga du aurten ospatuko Thierry Malandainek kudeatzen duen festibalak, 20 maitaldiak gogoaraziz eta 10 egunez dantza miresgarriak eskainiz, antzokietan, hondartzetan, karriketan... Zazpi herrialde dira gomitatuak. Eta zazpi sorkuntza dira berezikiago preziatzen ahalko. Ikusgarriak gozatzeko, sartzeak gorenetik 20 eurotan izanen dira, nahiko prezio apalean beraz.
Huna lehen egunetako egitaraua. Irailaren 10ean, ostiralez (21:30), estreinaldi kari, Portu Xaharreko hondartzan, Lorrenako Baleta. Irailaren 11n, larunbatez, Koliseoan (17:00) “Mallarmé” ikusgarria (Domenger eta Claus) ; Kasinoan (19:00) “Entrelacs” (Lionel Hoche konpainia) ; Midi geltokian (21:00) “Romeo et Juliette” (Malandain Ballet Biarritz). Irailaren 12an, igandez, Hondartza handian (17:00) “John à la plage” (Eclats konpainia) ; Koliseoan
(19:00) “Kaori Ito” (S’Poart konpainia) ; Kasinoan (21:00) “Soirée entre d’eux” (Kader Belarbi). Gainerateko xehetasunak letempsdaimer.com webgunean.
Urriaren 3raino irauten du Miarritzeko Bellevue egoitzan (Bellevue plaza) zabalik den erakusketak, itsasoaz. Jadanik 5.000 bisitari baino gehiago e rrezebituak ditu. Egunero idekia da (11:0020:00) salbu asteartetan.
apezen sartzeaIkasle, langile eta politikarien gisa, apezek ere beren sartzea dute, bederen parropiaz aldatzen diren horiek. Eta urte guziz bezala, bada aurten ere mugimendu apez postuetan. Huna jakin ditugun izendatzeak. Jean Pierre Ouret diosesako artxiboetako arduraduna Kanbo Arditeirat erretiratzen da. Arño Indart Oragarretik Atharratzera doa. Paul Sarcou Baiona Santespietatik Katedralera doa kalonje gisa. Jean Bap-tiste Mounho Donapaleutik Oragarrera doa. Jean Louis Condon, Angelun zagona, e rretiratzen da. Peio Bordagaray Uztaritzetik Angelura doa. Tote Saldubehere Atharratzetik Heletara. Jean Michel Barnetche Heletatik Uztaritzera. Ttotte Ardohain Donibane Lohizunetik Baionako Bixintxo PaulokoaJondoni Estebe parropiara doa eta Bokaleko apezetxean ukanen du egoitza. Bernard Harambillet Pauetik Baionako Katedralera dator, kalonje gisa. Dominique Sentucq Pauetik Arrangoitzera dator, iragan apirilean zendu den Jean Marie Mouhicaren ordainez. Jean Ichas Baionan
dagon diosesako liburutegiko arduraduna erretiratzen da. Jeannot Etcheto Mauletik Atharratzera doa. Bernardin Dunate Bardozetik Nabarrenkoxera. Jacques de Mesmay, Marc Aillet apezpikuak Baionan orain sortu duen seminario berriko superior izendatua da, seminario hori Légion Tchèque karrikan aurkitzen da, Kaputxinoen komentu ohian. Komentu hortako kaperan da ere igande oroz meza latinez emaiten.Paul Sarcou apezak Baiona Santespietako eliza utziko du Katedralera joaiteko
14

kirolak
pilota Larrecheaberrizhordugu
Larrechea - Saldubehere .. 50Sorhaitz - Ducassou .......... 35Bi urte hurbil falta ginuela, denek atsegin zuten astelehenean, eta bazen jendea polliki, Larrechearen lehen partida huntan, besoko operatze hura ta denak ontsa pasaturik. Lehengo apuña eder hura ez oraino baina badoa jadanik haren pilota, 12 bote ere sartu ditu eta ez da dudarik onerat baizik ez dezakeela egin. Kasik, aldi huntan aise arizan ere da Marc Saldubehere lagun fin eta ariarekin, kontrario hauk beti menean atxikiz, Sorhaitzen lau boteekin. Ducassouk ere hor du bere jo ederra, ezkerrez seguragoa bainan eman izan dute beste batzuek ere denbora (E tcheto eta beste), hortaratzeko. Eskuzartak zituen Garateneko ikusle jendeak denaden, partida hau bururatzean, oren bat eta erdiren buruan.
Monce - Heguiabehere ........ ?Heguiaphal - Bessonart ...... ?Hau izanen da helduden asteleheneko partida hor berean, orai goiti ari diren putiko batzuekin.
Kanboko trinketeanAlfaro - Kurtcharry ............. 40Ezcurra I - Heguiabehere .. 29Baietz ba, badakitela Lapurdi hortan ere lehiaketa pollit ba
ten egiten, Baionako trinket zaharrean ez bada, Kanbokoan uda jitearekin eskupilotaren arduradunen menean, huntan gibeleko sarerik ez bada ere, Argentinarren modan. Huntan bi trebatu baztertuz, berak ere hain gazte ez diren baxenabartar hauk.
Aguirre - Lazcano .............. 40Olçomendy - Lambert........ 31Bigarren finalerdian urruña rrak nausitu. Eta behar zela ari, Mattin baigorriarraren eta Ximun izpurarraren garaitzeko. Bainan hor baitzen ere Dongaiztarren eskola ona batetik eta Bixente Lazcanoren beso bolanta bestetik, denak ere oraino ikusiko diren pilotari gazteak.
Aguirre - Lazcano .............. 40Alfaro - Kurutcharry ........... 23Urruñarrek joan dute airez aire Kanboko trofeoaren finala.
Esku pilota plazetanG. Etchebarne - J. Carricart 30Laduche - Elissalde ........... 29Partida pollita Larzabalen hau, Berasategiren ordez ari zelarik Elissalde itsasuarra, kolpe baten gatik. Eta hor dira ere bertzalde Monce B. Ducassou gazteenak, Lucu Amulet amikuztar xapeldunak, Olçomendy Arbeletche eta guziak.
Saran ari beharrak 15ean bestetan Lucu Amulet eta Carricart Etchebarne. Aldiz, Lakarran 19an Monce Ducassou eta Olçomendy Arbeletche.
Urruñako bestetanIbarrola - Kurutcharry ........ 40Waltari - Lazcano ............... 36
Ezcurra I - Oçafrain ........... 40Bielle - Ezkurra II ............... 39Horra bi partida eder herriko bestetan. Dongaitzen trinketean jokatu direnak, zortzi pilotaritarik lau herriko, leku guziak bete beterik. Biba!
HegoaldeanIrujo - Barriola.................... 22Bengoetxea - Apraiz .......... 15Horra nola duten lehenek joan Lekeitioko trofeoa, Barriolaren sari berezi batekin gainera.
J. Retegi - Beroitz .............. 22A. Lasa - L. Galarza ........... 17
Idoate - Zezilio ................... 22
Olazabal - Arruti ................ 17
Merino I .............................. 18Cabrerizo ........................... 15Zarautzen ziren horiek hirurak.
Diaz - Eskudero ................. 22Mendizabal I - Argote ........ 14
Rico - Oteiza ...................... 22Lemuno - Urrizelki ............. 13Lehen hori Bargotan, bestea Obanosen
Ongay - Merino I ................ 22Diaz - Urrizelki ................... 21
Saralegi - Ruiz ................... 22Titin - Goñi III ..................... 11
Arretxe II - Beloki ............... 22Rico - Otxandorena ........... 21
Lemuno .............................. 22Mendizabal I ...................... 15Lehen bi hoik Lunbieren, beste biak Ceniceron.
Bego
Txapelketa berri huni izen alegera eman zaio, Euskal Herriko pilotari guziak distirantsuak baitira izarrak bezala !Finalerditan Thierry Etcheto eta Laurent Lambert nausitu dira Waltary eta Kurrutcharyri 40/21.Eta Joset Laduche trinketa bete da final egunean, lehengo partida handietan egiten zen be
zala. Azkaingo pilotari handia Sebastien Gonzalez uztartua zen Paxkal De Ezkurrari finala jokatzeko. Bainan Lambert /E tcheto nausitu zaizkiote puntu batez 40/39.Sebastienek agian hobeki egin nahiko du heldu den urtean. Azkainen « Larrun izarrak txapelketa » sortu da, luzaz bizi dagola !
Azkainen,«LarrunIzarrak»lehentxapelketa IgorAntonatorra
gorrizEspainiako Itzulia aitzina doa. Astearte goizean, Igor Anton galdakoztarra beti atorra gorriz ginuen. EuskaltelEuskadikoak laugarren etapa irabazi zuen Valdepeñas de Jaenen (bere bederatzigarren garaipena profesionaletan), Laurent Fignon frantses txirrindulari ohiaren heriotz egunean funtsean, eta hau omendua izan zen biharamun goizean, Guadixen. Haatik, joanden larunbatean du bizkaitar txirrindulariak lidertzaren atorra gorria beretu, Alacanteko etapan, hau ez badu irabazi ere. Bezperan zendutako Txema Gonzalez masajistari (Euskalteleko masajista ohia) du atorra gorria sinbolikoki eskaini. Igandeko etapan, bertze euskaldun bat izan da garaile, bizkaitar bat hor ere, Caisse d’Epargne taldeko David Lopez.
Igor Anton, Jaeneko helmugan garaipena ospatzen
txirrindularitza
Mendi kaskoetako autolasterkaldia iragan da joan den asteburuan, Xiberoko mendietan. Olorueko eskualdean hasirik ortziralean, Iratiko maldetan kurritu da larunbatean, Atharratzeko Madalenan bururatzeko igandean. Iazko irabazduna, Patrick Orhategaray, ez zagon hor, hunek iduriz au
tolasterkaldiak aldebat utzirik. Bere autoa funtsean jadanik saldua du. Dena den, Anicet Garicoix xiberotarra da orain nagusitu (hirugarren garaipena, 2004 eta 2007koen ondotik), gutitarik haatik, 5 segundu txarrez baizik ez baitu aitzindu bigarrena, Alain Pierrine.
anicet Garicoix garaile
15

inbidoBizkaian gaindi
Zierbena, Sopela, Plentzia, Gorliz…
euskal diasPoraEuskadiko bikotea txapeldun Los Angelesen
Joanden hilabete hortan, bi egunez segidan, Donibane Lohizunen izan da erakusketa bat guziz interesgarria, Herrian guti aski aipatu ginuena Kostaldean sailean. BizkaiaEuskal Kostaldea izeneko erakundeak zuen muntatua, Bizkaiako foru aldundia babesle, Donibaneko udaletxea laguntzaile. Helburua, hobeki ezagutaraztea bai Donibane eta inguru hortako jendeeri, bai eta horrat etorri udatiarreri, nolako bazterrak diren Bilboko aldean bai eta nolako ondarea. Bereziki itsasbazterrean eta hango hamahiru portuetan, zerrenda hortan sartuz Gernika, bera ez dena arrasarras itsashegian, nahiz Bermeo aldetik itsas urak hurbil heltzen zaizkion… Toki horietarik frango arras ezagutuak dira gure artean ere, hala nola Bilbo, aspaldian hiri handien lerroan dagoena, edo berdin Ondarroa eta Lekeitio, beren arrantzaportuekin. Beste batzu ez hainbeste, Getxo eman dezagun, alta badauzkalarik lauetanhogoi mila biztanle, heldu baita Miarritze eta Angeluk bien artean duten bezenbat. Eta beste batzu arras guti ezagutzen ditugu, ez direlarik hain urrun, Hendaiako mugatik tirahala oren baten bidean nunbait han autobidez joanez. Horietarik lau aipatuko ditugu egun, Zierbena, Sopela, Plentzia eta Gorliz, Bilbotik arrunt hurbil direnak, Zierbena mendealerat,
beste hiruak iparralderat…
E r r o m a n o e n denborakotzat?
Zierbena, EuskalHerri mendealeko puntapuntan, ez da herri handia, ez eremuz eta ez jendetzez. Doidoia 1300 biztanle. Izena ez dute haatik arrotza mugaren bi aldetan estropadak segitzen dituztenek, baita hor arraulari talde bat ardura hoberenen mailerat heltzen dena. Mendezmende, eta ErdiArokotzat horko portuan izan da ainitz mugimendu an
txua eta xardina arrantzari esker. Orai, beti badira a r r a n t z a l e batzu bainan atsedenportuak du gaina hartua. ErdiAroan jadanik arrantzari emana zen Zierbena, historialari batzuen ustez, bainan hori ez omen da arras se
gurtatua, aise lehenago ere bazitakeen haatik hor berean edo biziki hurbil portu bat, erromanoen denborakotzat orobat… Eta egia da iragan mende hor
tan erromanoen denbora hetako aztarna batzu kausitu ere direla preseski Zierbenako hondartzatik frango hurbil.
Herrian ikustekoak dira eliza, 19. mende ondarrean dena berritua, San Iñazio kapera, sahetseko murru pareta bat pilotan artzeko baliatzen arrabote gisa, bai eta Punta Luze deitu kaskoan den gotorlekua…
Ezponda harrigarriakEz idurika, Iparraldean ainitzek ez badute ere batere ezagutzen, Sopela herri
pizko rra da. Hamabi mila biztanle baino gehixago badauzka, heldu baita gauza guti eskas Donibane Lohizune edo Hendaiaren heina. Itsasbazte rra xoragarria da, hiru hondartza badira eta harrigarriko ezpondak. Barneko alderat ere badira biziki toki pollitak.
Sopelatik iparralde segituz han berean dira Plentzia eta Gorliz, biak ere gero eta gehiago turismoari emanak. Plentzia, bere lau mila biztanleekin, itsas golko baten xokoan untsa maldatua, hamahirugarren mendean sortu herrixka. Denboran, horko balea ihiztariak guziz famatuak ziren. Bestalde, itsasuntzigintzak ere munta handia ukana du hor gaindi. Gorliz ere jendetzearen aldetik handituz doan herria, bost mila biztanle baduzke gaurko egunean. Hor ikusteko den gauza bereziena itsashegiko “harri bihurtutako aremuneak” deitzen dituztenak, duela sei mila urte edo hola nolazpait moldatu zirenak. Legar edo are meta alimale batzu harri bilakatuak are pikorrak elgarri tinki tinki zerbait gisaz loturik… Besterik ere bada ikusteko bixtan da, dela burgoan berean, dela urruntxago, aipamen berezi bat hartze duela Andra Mari baselizak, ermita batzu luzaz hor egonak kaperazain bezala… (Gero Beretik)
Muslaria
Zierbenako San Iñazio kapera
Gorliz, leku miresgarri batean kokatua dagoen herri pollita
ChinoLos Angelesen egin dute iragan astean, larunbat artio, agorrilaren 31etik buruilaren 4era, Euskal Etxeen arteko Munduko XXXIII. Mus Txapelketa. Hamahiru bikote arizan dira lehian, hala nola Frantzia, Euskadi, Kanada, Mexiko, Argentina, Txile, Australia, Peru, Venezuela, Espainia eta Estatu Batuetako ordezkariak, horietarik Espainia bi bikoterekin (aurtengo ohiko ordezkariak eta iazko munduko txapeldunak) eta baita Estatu Batuak ere (txapelketa antolatzen duen herrialdeak eskubide hori baitu). Txapela aise ereman du Euskadiko bikoteak, Angel Rivero eta Jose Antonio Vicente, partida guziak irabazi baititu. Sailkapena honela geratu da: 01. Euskadi (Angel M. Rivero, Juan Antonio Vicente): 12 partidak irabazirik02. Frantzia (Roger Mendiondo, Pierre Mendiondo): 9 irabazi, 3 galdu03. Argentina (Gustavo E. Perez, Horacio Carrascal): 9 irabazi, 3 galdu04. Espainia2 (Norberto Rodriguez, Andres Fernandez): 8 irabazi, 4 galdu05. Estatu Batuak1 (Alberto Blanco, Pedro Sanz): 6 irabazi, 6 galdu06. Txile (Juan Mendiburu, Juan Carlos Lago): 6 irabazi, 6 galdu07. Australia (Jose Lasa, Pedro Altuna): 6 irabazi, 6 galdu08. Espainia2 (A. Arratibel Jauregui, M. Larrañaga): 5 irabazi, 7 galdu09. Mexiko (Ramon Zugarramurdi, Antonio Barrena): 5 irabazi, 7 galdu10. Venezuela (Ausencio Eguilaz, Jon Zubiri): 4 irabazi, 8 galdu11. Estatu Batuak2 (Josephine Curutchet, Etienne Jorajuria): 4 irabazi, 8 galdu12. Peru (Juan Jose Meneses, Raul Noblecilla): 3 irabazi, 9 galdu13. Kanada (Domingo Mihura, Pedro Etchart): 1 irabazi, 11 galdu Nahi duenak, sailkapena, osorik, musaren mundu mailako webgune berri batean irakurtzen ahal du, beste hainbat jakingarrirekin batera, euskaraz, espainolez, frantsesez eta ingelesez: www.globalmus.com
Joseba Etxarri
Munduko Mus Txapeldunak (Angel Rivera eta Juan Antonio Vicente), bigarrenak (Roger eta Pierre Mendiondo anaia aihertarrak), Pierro Etcharren NABOko antolatzailea eta Jose Luis Garcia, Euskadiko ordezkaria. Arg. EuskalKutura.com
16