herria 3074
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Herria 3074TRANSCRIPT

2010eko Irailaren 30ekoa -30 Septembre 2010 - 1,15 E - N° 3074- ISSN 0767-7643
Aratsetan gutti jan, loaren onetan
(Erran zaharra )
Nomadak taldea
Pedrito Choribit xixel lan baten aldean
Hazparneko kulturaldia « Hemengo eta hango kulturak »
8 garren aldikotz, Eihartzea kultur etxeak antolatzen du, urriaren 2tik 9ra, « Hemengo eta hango kulturak » gaiaren inguruan, bi urtetarik eskaintzen duen kultur astea Hazparnen.
Karia hortara, egitarau zabal bat aurkeztua zauku. Batetik aurtengo gaiari lotua den soinu eta argazki erakusketa bat. Lurraldeko eskoletako haurrek 20 marrazki handi eta koloretsuak egin dituzte eta hauek herri osoan aurkeztuak izanen dira. Ikusgarriak, kontzertua, dokumentalak eta filmak, mintzaldiak Jamattit Dirassar eta Filipe Oihanbururekin, erakusketak eta bertze asko gertakarik osatuko daukute aste haundi hau. Ikerlan batzu eginak izan dira nortasunaren gaiaz, ixtorio mailean eta kultur desberdinen arteko hartuemanek sortarazten duten aberastasunaz. Aste huntako gertakari mamitsuena izanen da Nomadak taldearen kontzertua urriaren 9an, Mendeala gelan izanen dena. Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez’ek eraiki dute Oreka TX eta mundu zabala kurritu dute beren txalaparta bizkarrean, doinu ezezagun batzuren ondotik. Indioa, Laponia, Sahara mortua, Mongolia eta bertze. Pidaia hunen bukaeran kontzertu bat asmatu dute, soinuz eta argazkiz osatua ikustekoa. Aste hunen antolatzeko, Eihartzearekin partaide dira Hazparneko Mediateka, Radio kultura, “Ondarea” ixtorio ikertzale taldea, Mémoire Vivante elkartea, Irisarriko CEP elkartea, Hazparneko herria etabar... Aste oso batez ikusiko dugu, nola, gure herritarrak mun
duan barna ibili diren, beren jakitatea eta kultura nola bizi izan duten bertze herrialdetan eta nola jasanak izan diren. Ikusiko dugu ere bertze kulturetako jendeak nola etorri diren gure herrirat, nola onartu ditugun, zer aberastasun kausitu diotegun eta berdin ere, nola jasan behar izan ditugun. Gai zabal bat, ardura axaletik aipatua dena eta behar bada, urri huntan, Hazparnen, xeheki ikertua izanen dena.
PIERRE (Pedrito) CHORIBIT ArtixtaPedrito Choribit, hazpandar margolari omentsua, 1915eko martxoaren 25ean sortu zen, Maulen. Bere aita, JeanPierre, Hazparneko taneria haundi baten nagusia zen. XIX garren mendearen undarrean, Txilerat juan zen eta han, lantegi bat erosi zuen, huntan ari izan zen lanean. 1910eko urtean, etorri zen Euskal Herrirat eta 1914eko urtean ezkondu zen, Maulen, bere andrearen sorlekuan. Bi haur ukan zituzten, Mayi eta Pierre (Pedrito). Hazparnen kokatu ziren, bere aitak, Narcisse Choribitek eraikia zuen Iturartenea etxean. Pedrito Hazparnen haunditu zen; ikaskuntzak Semenario Ttipian egin zituen eta ondotik, zenbeit urtez, Txilen lan eginik aitaren enpresan, osagarri eskasa gatik, Hazparnen gelditu zen, aldebat bere margo lanetan jarraikitzen zuela. Artixta haundi bat izan da Pedrito. Baionan, Donostian, Parisen, Argentinan eta bertze ainitz tokitan egin zituen asko erakusketa. Xixel lanetan ari izan zen ere; Bidarraiko kurutzea egin zuen eta Hazparneko he rriari eskaini zituen Labiriko eta Minhotzeko Ama Birji nak. Bertzalde, Pedritoren bertze hiru margo badira herriko etxean agerian direnak, bertze bat AterbeOna, parropiako idazkaritzan dagona. Bere obra famatuenetarik bat da, euskaldun gizon aurpegi bat, Kantuz deitu kantu liburuxkaren baten estalian ezarria izan zena. Pierre Choribit Hazparnen zendua da, 1966ko otsailaren 25ean. Artixta hunen andreak badauzka oraino bere senarraren margo ekintza asko begiratuak eta hauekin osatua izanen da, Pierre Choribiten omenez, aste kulturalari lotua den erakusketa hori. Maria Asunta Wright (Axun), bere alargunak, Hazparneko ixtorio ikertzale taldeak eta Hazparneko herriak eskaintzen dauzuete erakusketa hori. Jean Arotçarena
(Ikusi egitaraua Hazparneko berrietan)Kulturaldiaren aurkezpenean

Gure Hitza
Gezurra merkeIrailean bi manifestaldi haundi iragan dira Frantzia osoan, bai hiri haundietan, Parisen adibidez, bai eta ere hiri ttipietan, demagun Baionan. Betikoa gertatu da kopuruen emaiteko tenorean: polizia ezezkorregia, bertzeak, aldiz, baikorregiak. Alabainan, zer itxura dauka konparaketak 3 miliun jende aldarrikatzen dutela sindikatek, miliun bat bakarrik poliziak eta gehiago dena Marseillan sindikatek 220.000 jende eta poliziak 22.000 erran nahi baita hamar aldiz gutiago. Zer itxura dauka Frantziak Sarkozyk diolarik Merkel andereak adierazi diola Alemaniatik kasatuko zituela « Rom » delakoak eta, berehala hori ez dela egia. Nor da gezurtaria?Gezurra merke nahiz ez den bozurte.
Mundu zabalean
Lertsunak“Ikusi dituzu?”. Joanden egunean, auzoko gizon batek gaitzeko hepakoa egin daut. Ikusi nintuenetz! Ikusi nor ote, edo zer ? Lertsunak! Eta bai, orduantxe pasatua omen andana pollita, arrunt gora haatik, heien karranka doi doia aditzen ahal… “Udazken huntako lehenak ditazke eta hoin goizik pasatzea hori da seinalea negu bortitza izanen dela”, horra zer erran dau-tan delako gizonak. Biharamunean haatik beste norbaiti hauxe entzun diot: lertsunak goizik joaitea hegoalde, hori ez dela baitez-pada negu bortitzaren marka bainan lehen hotzak goizik jin ditazkeelakoa… Lehen lertsunak lerro lerro beraz, zernahi gisaz horrek erran nahi du udazkenean sartuak girela… Hain xuxen gure auzoak lertsunak ikusi dituen egun hartan berean…Udazkena… Nago ez ote den urteko sasoi-nik ederrena… Egunak laburtzen ari segur, iguzkiak indar gutiago, bainan bazterrak dena kolore, iratzeak polliki gorrituak, mahatsak ontuak, gaztenak ere ba, onjo zonbaiten mentura ba oraino, urtxoak las-ter abiatuko, ihiztariak erne beraz, zer da ederragorik?Bixtan da ez dela halere uda beteko mugi-mendu handi hura, ez izaiten ahal ere, bai-nan kanpotiar parrasta bat ba oraino gure eskualdetan, oharturik keinka huntan di-rela gure bazterrak ederrenik, keinka hun-tan ere denak lasaiago, uztail-agorriletako tarrapata heiek ahantziak bezala…Udazkena sasoin ederra beraz, bainan izaiten ahal sasoin minbera. Hala kanta-tzen daukute hor gaindi. Langileria aski kexatua dagoela, erretreta horien lege be-rria ezin onetsiz eta hola, ikusiz ere jende xeheari beti indar gehiago galdetua zaiola, denbora berean aberats batzu airoski ari direlarik beti eta gehiago aberasten!Deputatu eta zenaturrek urrian aztertu be-har-eta helduden urteko aurrekontuak, de-nek ba halako beldur bat, ez ote denetz egundainokotan beste ausiki bat jasan be-harko, zergak ez xuxenean emendaturik ere, nunbaitik sos gehiago utzi beharko halere…Erien asurantza kutxak ere gero eta gutia-go ordainduz arta batzuentzat, sendagailu batzuentzat bereziki, horren gatik ere ai-nitzek sendi arrangura pisu bat… Ainitz baitira gaurko egunean arras xuhurki ari direnak, ezinbestean bada ezinbestean, kargak beti emendatzen ari eta diru-sar-tzeak ez araberan goititzen, jornal ala e rretreta… Harritu behar dea halako giro mintu eta minkor bat agertzen balinbada bazterre-tan? Lertsunak abiatuak aro goxoagoa ukanen duten eskualdetarat bainan gu beti hemen eta gure arrangurak ere beti hor…
Janbattitt Dirassar
Gehexan Pontto
bat, Suisa, azkena izan zena, Liechtenstein herriarekin, emazteeri bozemaiteko dretxoaren emaile, 1971n, eta azkena ere, gizon ala emazteari dretxo berdinak ezagutzeko hango konstituzioan. Eta orai hori da Suisa, gobernamenduan lau emazte dituena buru eta hiru gizon bakarrik. Beste biga dira bakarrik hortaratuak, Espainia eta Finlandia.• Inglaterran travaillistek bi anaia zituzten elgarri buruzburuka auzian nausitasunarentzat eta elgarren betetsuan. Ed Milibanda da, gazteena, 40 urtekoa, nausitu dena beste anaia 45 urtekoa baino ezke rrago dena doi batez. Tony Blair aitzinekoaren adiskidea da, kanpoko zeren ministro izana jada.
• Ur eskasa sendi da munduko urhaundi famatuan ere beste ainitz tokitan bezala: Amazonia da holakoa Hegoamerikan eta horra idortearen ondorioak badirela haradino agertuak. Brasilean izan zituzten lehenik, han gaindi, sekulako uharteak eta orai horra idorteak egin dizkien makurrak, herri haundi horren iparraldean, aspaldiko apalenerat jautsiak dituztelarik urak. Garrantzia haundia dute Amazoniako oihan erraldoiak batetik eta urjauste ikaragarri horrek bestetik, errana den bezala, Amazonia hori baita bi aberastasun horiekin Hegoamerika alde horren eta ere munduaren biziarazteko bularra nolazpait urez eta aire onez sanotzeko.• Filipinetan, haur ainitz hiltzen da oraino ere B hepatitarekin eta horren kontra behar litakeen A bitamina eskasian. Denaden estaduak indar baliosak egin ditu xerto horren urririk ezartzeko eta ondorioek ez dute hutsegin. Xerto horren eskasian, bazituzten mila sortzerendako 80 hiltze 1990ean, eta horra ehuneko 32tara jautsi direla hiltzeak bost urte baino gutiagoz. Bixtan da badutela oraino zer egin, amen haurukaiteko eritegiak eta beste. Hauetan ere badute oraino hobetzearen beharra Manilla hirian eta beste: oraino beren etxean sortzen dituzte haurrak amen erdiek pasaturik eta bestalde ere emagin eskasa. Funtsean sobera amek ere bizia galtzen dute haur ukaitean: 162 ama hiltze 100.000 haur sortzerendako, ainitz baita egungo eguneko.• Afghanistanen deputatuen bozak egin dira nolazpait taliban terroristen mehatxuak eta beldurrak gaindituz zerbait gisaz, bost miliun eta erdi bozemailerekin. Bixtan da oraino ere jazarketak eta hiltzeak ere egin dituztela kontrakoek baina 2009an baino gutiago.• Pakistango uharte harrigarriez oraino ere ezindua da jendea, 21 miliun biztanle direlarik han hunkiak eta 10 miliun oraino aterberik gabe daudenak. Erran behar da haatik urruneko munduak ere, durduraturik, urrats ederrik egin duela dohakabe haien alde: batetik Caritas mugimenduak kristauen aldetik eta bestetik musulmanoen laguntza obrek ere indar haundiak egin dituzte heien alde, 350 miliun euro bazituen lehen horrek berehala bilduak, nahiz ez den hori hastapen bat baizik.• Xina eta Japonian elgarri aiher dabiltza itsasoko uretan batek bestea nekez ikusten duelarik. Xinako arraintza untzi bat dute Japonesek geldiarazia heien uretan zabilalakoan eta biak kexu, biek bereak dauzkatelakotz delako urak. Gauzak gorago joanik, holakoetan gertatzen den bezala, horra bien arteko diplomazia, hasa rrean dutela biek, gehiago dena, a rrantzale untziaren kapitaina preso harturik hamar egunez japonesek. Batetik bestera, irail hunen 7az geroz desafio eta
kondenamendutaraino joanak dira bi herriak eta ez hortan gelditzekotan mementoko, diotenaz.• Venezuelan bozak zituzten igandean deputatuen hautatzeko eta ez irriskurik gabeak batere ezker eskuinen artean.
Denaden, nahiz ondorioak ez diren arras k l a r t u a k , nahasmendurik gabe joan dira eta Hugo C h a v e z pres ident sozialistak bere erreformatzeak s e g i t z e n ahalko ditu jada hasiak dituen bezala.
• Kolunbian, Juan Manuel Santos dutelarik presidenta joanden abuztuaren 7az geroztik, hunen poderearen balentria bat bezala ekarria da aste huntan hil baitute beren kontrako gerillaren gizon lanjerosena, Jorge Briceño deitua, 57 urte eta ainitz ukaldi gaixto eta hiltze ere eginak bide zituen marxista. Ez ahantz ere FARC deitzen diren oposizio horietako zela Briceño hori eta heiek zutela luzaz bahiturik atxiki Ingrid Betancourt anderea. FARC horiek izan behar dituzte oraino 8.000 gudukari berekin eta beren larderian daukate oraino ere Kolunbiaren lurralde parte bat ederra. • Araba eta Juduen arteko elgarretaratze xede horiek, aldamoldeka bada ere, hor doatzi beren gorabeherekin. Alde batetik, horra halere gazte baten hiltzea Jerusalemeko plazahaundian judu polizier batek egin duena, palestindar harrikada baten ondotik, asma errex diren kalapita batzu sortzen zirelarik ondorioz. Beste aldetik berriz eskoletako gazte batzuen elgarretaratze baketsuak, herrien arteko bakearen aldeko egunen karietarat, segida on batzuen menturan.• Afrikan berriz, horra sei nazione, Mauritania, Senegal, Ganbia, Ginea eta Kaboberde, beren itsaseremuen jabetzaren mugatze akordio bat sinatu dutenak. Nahiz handik aski urrun den, nola ez oroit gu aste huntan berriz airatu zaigula bere Rwandarat Aiherrako J. B. Mendiondo misionesta, ez gehiago gazte hura ere baina osagarritan. Goraintziak!• Suisan emazteak nausi gobernamenduan. Hori ere behar ginuen ikusi, eta nehork uste baino fiteago. Horra herri
Hugo Chavez nagusitu bainan ez nahiko zuen gehiengo zabalarekin…
2

Han eta HeMen
Aiherrako saioaAfaltiar eta entzule multzo ederraren aitzinean iragan da saioa Beltzuntze elkarteak preparatu afari goxoaren ondotik, nahiz bazen mahainetan gehiago jenderen tokia. Saioa bera orokorki bixi bixia eramana eta aitzineko astean Xiberoan izan zenaren antzekoa. Hemen gai jartzaile berria ginuen, Azkaineko Pantxika Solorzano andere gaztea bainan erran ditaike oso ederki bete duela bere egin beharra. Sailkapena hau izan da: 1) Kristine Txoperena 203p 2) Xumai Murua 197p 3) Miren Artetxe 196,5p 4) Gillen Hiribarren 189p 5) Mattin Lucu 185,5p 6) Txomin Elosegi 185p. Helduden larunbatean, urriaren 2an, Sarako Lur Berri gelan 3.afari kanporaketa finalaurrekoak aitzin. Tokientzat izenak eman telefono huntara: 05 59 54 15 04 edo emailez: bertsularien[email protected] bezala ongi etorri hoberena egina da bertsuzale munduari. B.S.
BERTSULARI XAPELKETA
Urriaren 10ean iraganen da Kantu Xahar eguna Senperen, Amotz Larraldean. Gisa hortako zortzigarrena. Bi senpertar gaztek hartua dute beren gain antolakuntza, Eneko Bessonart eta Sebastien Etcheverryk. Egun zinez gozagarria kantua maite duten guzientzat, bereziki kantu xaharrak ez diten galbidera eror. Eguerditan finkatua da hitzordua eta kantu bazkari moduan iraganen da
eguna. Parte hartze saria 25 eurotan finkatua da, izenak emanez urriaren 6eko berantenik, deituz turismo bulegora (tel. 05.59.54.11.69) edo E neko Bessonart / Sebastien Etcheverry juntatuz. Jendea saldoan gomitatua da, ez bakarrik Senperekoa eta auzo herrietakoa bainan ere Euskal Herri guzikoa. Deneri ongietorri beroena egina izanen zaiote.
Kantu Xahar eguna Senperen
Azken Kantu xahar egunean, Amotz Larraldean
Kanbon, Euskal Bixkotxaren besta
Urriaren 2an eta 3an iraganen da Euskal Bixkotxaren besta, Kanbon, Eguzkia elkarteak, Euskal Bixkotxaren Kofradiak eta herriko turismo bulegoak antolaturik. Bi egun osoz iraganen da. Larunbat goizean, 9:3012:30 ibilaldi gormanta Kanbon gaindi, toki pollitenetan barna, Arnagatik abiatuz gidari batekin (izenak eman behar dira turismo bulegoan, tel.05.59.29.70.25). Eta larunbat arratsaldean, 14:00 eta 16:00, tailerrak euskal bixkotxa egiten ikasteko (hor ere izenak emanez turismo bulegoan). Igandean, 9:0012:00 euskal bixkotx lehiaketa, amaturrena eta profesional gazteena (saristatzea 12:30etan). 10:00 Kofradien meza, 11:15 Kofradien karrika ibilaldia, 12:00 Euskal Bixkotxaren Kofradiaren zeremonia, Marcel Noblia kofradiaburuak zortzi kide berri sarraraziko dituelarik kofradian, tartean Jean Michel Gonzales Miarritze
Eguzkia elkarteko Xan Minondo irisartar bixkotxegilea
ko e rrugbilarien trebatzailea. 15:00 elizaitzinean Semeaceko 45 akordeoilari gazteren kontzertua, 17:00 elizan Adixkideak koroa, 18:30 trinketean pilota partida esku huska. Eta bistan da, egun osoan ehun bat eskulangileren merkatua, euskal bixkotxaren fabrikazionea ere zuzenenan, eta Puyodebat txokoleta erakustegiaren ate idekiak, ahantzi gabe Daniel Velezen argazki erakusketa, euskal bixkotxaz, mediatekan. Eguerditan bazkari handia errebotean, oihaletxe pean (25 eurotan, tokiak ahalaz aitzinetik segurtatuz turismo bulegoan).
Urriaren 9 eta 10eko aste-buruan iraganen da Xalbador eguna, Urepelen, Deiadar elkarteak eta Euskaltzaindiak antolaturik, Urepeleko Herriko Etxea ere partxuer. Aurten, Xalbador eta Xanpun dira berezikiago omenduko. Jaz, 120 bat jende bildu zen larunbat arratsean eta 300 bazkaltiar igande eguerditan. Antolatzaileek bertze hainbertze igurikatzen dute aurten, oroituz baduela 34 urte
Xalbador zendu zela. Huna asteburu hortako egitaraua.
Urriaren 9an, larunbat arratsez (19:00), ilunabar literarioa, Bergarako Idazle Eskolako lagunek antolatua eta ondotik (21:00) lagunarteko afaria, kantariek (Urepeleko Xendari ahizpak) eta trikitilariek (Gasteizko Zabaleta anaiak) alaiturik, baieta karaoke moduko kantaldi herrikoia.
Urepelen, Xalbador eta Xanpun ohoretan
Urriaren 10ean, igandez, 9:30 mendi ibilaldia Xalbadorren etxolaraino ; 10:30 meza, Emile Larrek emanik, eta Xalbadorren hilobira bisita ; 12:30 herri kirolak, DonazaharreMutriku, eta dantza ikusgarria (Bergarako
Musiraka taldea) ; 13:30 bazkaria eta herri kantak, bertzeak bertze Jean Louis Laka eta Xendari ahizpekin ; bazkalondoan, Xalbador eta Xanpunen omenezko bideoa ; 15:30 haurren xokoa batetik eta bertsu saioa bertzetik : Xebastian Lizaso, Uxue Alberdi eta Juan Jose Eizmendi Loidizaletxe II, gai emaile Joxemari Iriondo ; 17:30 erromeria, Ander eta Imanol Zabaleta trikitilariekin.
Hori guzia Urepeleko ezkerparetan iraganen da. Apairuetako haatik izenak behar dira eman urriaren 5a aitzin, tel.06.24.33.29.95. Larunbatetik iganderako gauan han berean lo egin daiteke, aitzinetik abisatuz hor ere.
Aiherran kantatu duten 6 bertsulariak
Deiadar elkarteko Itxaro Bethart eta Joxemari Iriondo
3

HeGoaldeanGernikan, ETAri Indarke-riaren uzteko galdeaEuskaldunen hiri sinbolikoan egin deian, bost alderdi politikok (Batasuna, EA, Aralar, AB, Alternatiba), sindikatek (AB, EHNE, Hiru, ELB, ESK, STEEEILAS), eta elkarteek (Etxerat, Gernika Batzordea, Herria 2000 Eliza, Euskaria y AEK, ) besteak beste adostutako, «bake bidean aterabide demokratikoen akordioa» agertu dute. Hitzarmenak ETAri galdatzen dio borroka armatua behin betiko utz dezan. Aldi berean, estatu espainiarrari galdatzen diote alderdien legea indargabetzea eta presoei buruzko politika alda dezan. Elkarrizketa politikoaren alde agertzen dira galdatuz herritarren nahia errespetatua izan dadin, autodeterminazioaren eskubidetik abiatu eta, herritarrek hala nahi badute, independentziaraino. Izenpetzailek erabakia hartzen dute bake bidean lan eta parte hartzeko.
Su-eten iraunkorra eta egiaztagarria onartzeko prest dela dio ETAkGernikan alderdi ala sindikatek adostu “bake bidean aterabide demokratikoen akordioa » plazaratu biharamunean, Gara egunkarian agertu elkarrizketan ETAk dio su eten iraunkorra eta egiaztagarria onartzeko prest dagoela eta berdin, urrunago joaiteko ere bake bidean. Baldintza zenbait eskatzen ditu : hoietan eskubide guzien errespetatzea ; presoen kontrako neurriak gelditzea, halaber presio, eskusartze eta indarkeriak gelditzea.Ezker abertzalekoena salbu, alderdi gehienen erreakzioak ezkorrak izan dira. Lopez lehendakariak erabaki bakarra eskatzen dio ETAri : armak uztea. EAJPNVko Urkulluk, ETA eta Batasunak egin antzezpenak salatuz, ETAri behin betiko armak uztea eta Batasunari ETA gandik arras bereiztea galdatzen die. Sozialistentzat espero den berri bakarra ETAren desagerpena eta PPk ez du ETArekin negoziazionerik nahi.
estatutua 1979an onartua izan zen eta geroztik 40 bat eskumen ez dira oraino Euskal Gobernuaren konpetentzian ; adibidez enplegu politikaren gaiaz duela 18 urte hasiak ziren negoziatzen, azkenean bururatu direnak.
EAJ-PNV: indarkeria behin betiko gelditzea eta era-bakitzeko eskubideaBeti bezala Araban, Forondan ospatu dute Alderdi Eguna Jeltzaleek. Iñigo Urkullu alderdiko presidentak ETAri galdatu dio «indarkeria behin betiko utz dezan «. «Ez du balio indarkeriaren behin betiko gelditzea ekartzen ez duen suetenak» ohartarazi du. Halaber, elkarrizketa eta indar politiko guzien arteko negoziaketaren aldeko apustua beharrezkoa dela deklaratu du Urkulluk, nehor baztertu gabe. Erabakitzeko eskubidea ere beharrezkoa izanen dela aldarrikatu du jeltzaleen buruak.
Iparraldeko ikastolen la-guntzearen kontraEuskal legebiltzarreko presidentak, Arantza Quirogak (PP), kritikatu du Euskal gobernuak iparraldeko ikastolentzat Seaskari emaiten dion diru laguntza. Ibarretxeren gobernuak abiatu laguntzak emaiten zertako segitzen duen galdatu dio Lopez lehendakariari, erranez oposizioan zelarik laguntza hoiek ez zituela onartzen.Arantza Quirogak ez daki zer egiten duen gobernuak iparraldeko ikastolei dirua emanez, hegoaldeko burasoei haurren otorduen saria emendatzen zaielarik.
Hegoaldean turismoaren arrakastaEmaitza onak utzi ditu turismoak hegoaldean uda hontan : 281.772 bisitari pasa ziren
hegoaldetik agorrilean soilik : % 9,6ko emendazionea uztailari konparatuz. Estatistikak martxan direnetik, 1992 az geroztik, emaitza hoberenak. Urte bat eterdiz, 1.585.770 pertsonak bisitatu dute hegoaldea, 2009an baino %13 gehiagok. Hoietan 100 milaz goiti kanpo herrialdetatik jinek : frantsesak, britainiarrak, italianoak eta alemanak.
ETAren gordagia aurkitua Frantzia hegoaldeanETArena izan daitekeen gordagia aurkitu dute ihiztariek Frantziako hegoaldean, Uzes, Montpellier ondoko herrian. Oihanean bi lagun susmagarri ihes egiten ikusirik, armak eta material asko zituen gordagia harrapatu dute.
Arbizuko txistorra saris-tatua «Le Guide des Gourmands», frantziar sukaldari eta kritika gastronomikoen aldizkariak, «Coq d’Or» saria eman dio Arbizuko txistorrari. 1948az geroztik martxan den enpresak kanpo herrialdetako merkatura bidaltzen ditu bere txistorrak : hala nola Norvegia, Filipinak, Portugal edo Britainia Haundira. Orain Frantziako merkatua du jo mugan.
Donostiako Zine saria ‘Neds’ filmarentzatGoran Paskaljevic zinegilea buru zuen epaimahaiaren erabakiak ez du publikoen edo kazetarien gustuko hautua egin, Peter Mullanen « Neds » filmari lehen saria emanez. Epaimahaiaren sari berezia: Elisa K., Judith Colell, Jordi Cadenaren filmarentzat izan da. Zuzendari onenarena, Raul Ruizen Misterios de Lisberentzat. Emazteetan aktore onena: Nora Navas (Pa Negre) eta gizonetan, Connor McCarron (Neds).
Joxe arreGi-ri iparraldetik
haurridetasunaBaionako elizbarrutiko FEDEDUNAK* elkartekideak guziz mindurik eta kezkaturik agertzen gira Joxe Arregi Frantsiskotar teologoak hartu behar izan duen erabakiaren ondorioz.Honakoaren bidez adierazi nahi dugu guziz bat gatozela hilabete hastapenean Euskal Herriko elizbarrutietako hainbat kristauek izenpetu deklarapenarekin (« Elizan intsumiso » Loiola 20100902), berdin Gipuzkoako apeztalde batek egin salaketarekin (« Zuen artean ez horrelakorik » 20100908) edo Madrilen iragan berri den Teologia Kongresutik (« Solidaridad del Congreso de Teologia con Jose Arregui – Madrid, 12 de septiembre de 2010 ») agertu elkartasunarekin.Gure partetik, goraki salatu nahi
dugu gaurko Eliz agintarien bidegabekeria eta ebanjelikoa iruditzen ez zaigun jarrera: elkarrizketa eta zilegizko aniztasuna errespetatu beharrean, mehatxua eta gaztigua dute erabiltzen, gisa hortan pentsamendu eta adierazpen askatasuna zapaltzen eta ukatzen dutela. Samintasunez ohartzen gira jokamolde autoritario hori arau nagusi bihurtzen ari dela gaurko hierarkia katolikoan. Bestalde, Joxe Arregiren erakaspenen hartzaile izanik (Baiona 20060504 « Erlijioaren eta Euskal Kulturaren auzia »), bietan zauriturik eta zirgorturik sentitzen gira gure amahizkuntzan erakasten duen teologo bakarretarik bat jotzen duen gaztiguagatik. Ondorioz, gure haurridetasun osoa adierazi nahi diogu Joxe Arregiri, berarekin bat eginez sufrimenduan bainan ere erakasten daukun esperantza bidean. *FEDEDUNAK: 1968an sortu kristau elkartea. Helburua: « euskararen era-bilpena eta garapena erlijio gaietan Vatikanoko II. Kontzilioaren ildotik ».
Manifestazioa deitu dute urriaren 2rako, BilbonEuskal gizarte eta politika munduko pertsona ezagunak bil tzen dituen herritar talde zabalak manifestaldia deitu du Bilbon, urriaren 2rako. Helburua, manifestaldien debekua salatzea, giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzea eta inposaketen eta edozein indarkeria motaren kontra agertzea.Deitzaleen artean, Txaro Arteaga Emakundeko presidente ohia, Gabriel Mariscal Bizkaiko Abokaten elkargokoa, Ramon Zallo eta Pedro Ibarra unibersitateko irakasleak edo Paul Rios Lokarriko koordinatzailea.
Igandean Lezon Gipuzkoako ikastolen bestaUrriaren 3an ospatuko da Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen bestaren 34 garren edizioa. Aurten Lezon antolatua da, PasaiLezo lizeoa laguntzeko. Ikastetxe hunek 1 200 ikasle baditu, Pasaia eta Lezokoko badiako gazteak biltzen ditu eta lizeo berria Lezon kokatua izanen da. Sei kilometroko ibilbidea antolatua izanen da, aparlakekuak antolatuak dira bai auto ala autobusentzat eta garraio publikoak erabiltzea eskatua zaie jinen direnei.
Enplegu politikaren es-kumena ardietsi du EAJ-PNVk MadrildikEspainiar estatuko aurrekontuen onartzearen truke, EAJPNVk, Zapatero gobernu buruarekin adostu du, euskal gobernuarentzat enplegu politikaren konpetentzia osoa. Zapateroren gobernuarentzat hil ala biziko akordioa zen PNVrekin adostua. Bestela, gutiengoan izanez, hauteskundeak antolatzera behartua izanen baitzen. PNVrekin adostu akordioak bermatzen dio gehiengoa legealdiaren bururaino. Horren truke, jeltzalek negoziatu dute enplegu politikaren eskumena euskal gobernuaren konpetentzian ezartzea. Eskumenaren bideratzeko 472 milioi euroko baliabidea izanen du euskal gobernuak.Euskal Erkidegoko autonomia
Zoe Bray
4

eGun eta biHar
Hiru miliun ala batto bakarrik?Berriz ere izan dira beraz grebak eta manifestaldiak, erretreta horien legegai berria salatzea gatik muntatuak, eta hori hilabete huntan bigarren aldikotz. Karia hortarat, ainitz mugimendu baz ter guzietan, ibilaldi kexuak eta jendetsuak hiri gehienetan. Horrek ez du haatik erran nahi gobernuak gibelerat eginen duela…Nolako parte hartzea denen buru? Egundainokotan, biziki xifre desberdinak agertu dira hor gaindi. Onez onean ariz batzu eta besteak, nola ager ditazke hoin desberdinak? Konparazione, Grenoble hirian, 19.000 ziren, polizaren arabera, karrikazkarrika ibil direnak, sindikaten gostuko aldiz 70.000, ez baita batere gauza bera! Marsellan, nunbait han 22.000 kaxketadunen ustez, berrehun milako bat sindikatek diotenaz. Batek buru bakar bat ikusten zuen tokian beste batek hamar ikusten beraz! Orotarat, Frantzia osoan, hiru miliuneko bat CGT eta holakoen erranetik ari behar, miliun bat ez arras barneminixtroak atera konduari fidatuz. Xuxen xuxena 997.000 lagun denak banaka banaka kondaturik! Gisa hortan erakusterat emanez denetarat etzirela arras miliun bat, beraz aitzineko aldian baino
gutiago! Ezetz, gehiago ere zirela aldi huntan, sindikatak oihu marrumaka!
Irringarri!Denen buru, eta gauzak ahal bezen lañoki ikusiz, baditake irailaren 7ko hein bertsua izan den bainan nahasketa gutiago izan da nolazpait burdinbide, posta eta holako zerbitzuetan. Greba egin dutenak gutixago beraz, hala iduri du. Azkenean, parte hartzearen gainetik piztu eztabada horiek ez dira nahaskeria batzu baizik. Beihalakoak ziona, irringarri ere litazke ez balire nigarringarri!Bainan hola da batzuk atsulutuki erakutsi nahi dutelarik gero eta gehiago badirela gobernuaren xede horien kontra eta beste batzuk aldiz erakutsi nahi gobernuaren xede horiek berak jendeak gero eta gehiago onartzen dituela, etsi bat bezala harturik...Partida ez da oraino bururatua. Ondoko astetan ere izan ditake aitzina sukar poxi bat. Poxi bat baino gehiago ere, diote batzuek. Sindikatek zernahi gisaz nahi dute larunbata protesta eguna izan dadin aste huntan berean eta berriz grebak muntatzea urriaren 12an.
Denak berdin lasai…UMPtiar deputatu eta zenatu
rrak bildu dira Miarritzen. Beren arteko gogoetaldi batzuentzat. Berriketari batzueri iduritu zaiote beren arteko gataska batzu ere agertu direla hor nunbait, Xavier Bertrand eta Jean-François Copé arras hotzean, kasik samur bezala, biek begistatzeneta alderdiaren buru jartzea… Alderdia kudeatzen dutenek ez dute haatik holakorik salatu. Lasaitasun handienean funts handizko gogoetak egin omen dituzte. Ez dituzte ere ikusi erretreta ixtorio horien gatik aldarrikapen batzuen entzunarazterat hurbildu nahiak zirenak, polizak handik aski urrun geldiarazi baititu eta aski larderiarekin… Sozialixta alderdiko aitzindari
batzu aldiz Pauen bildu dira. Hek ere lasaitasun handienean, denak beren artean arrunt ados balire bezala… Bere aldetik, François Bay-rouk bere adixkideak bildu ditu Frantzia behere hortan, Var departamenduko Giens herrian. Hek ere lasaitasun handienean omen… Beti kantu bera errepikatuz, ezkereskuinen artean badela beste bide bat eta hura dela preseski zuhurtziak manatzen duen bidea…Horiek hola izanez, denak berdin lasai beraz, eskuin, ezker ala erdi hortan. Ez dea hori gauza ederra?
Kasu, kasu!Aski errepikatua zauku hauxe azken egun hotan: islamixta e rrabiatu batzuek begietan dituztela Frantzia eta frantsesak, eta zerbait lan tzar handiren egiteko xedetan badirela ere ibilki direnak… Gobernutik ere ari dira erran eta erran, Frantzia mehatxupean dela, islamixta talde atrebitu batzuen gatik… Egia erran, aspaldian ere baditake holako zerbaiten irriskua bainan gehiago ote keinka huntan? Irriskua egiazki emendatu dea ala zerbait gisaz jendearen iziarazten ari dira hor gaindi, beste zerbait gogoan berdin?
J-B D
JainKoa bizia JendeaDuela hilabetea orai, Euskal Herriko haur guziak ikasle bihurtu dira bakotxa bere sailan. Hemendik hegazkinez bost orenetan den Senegal he rrian, suerte onekoek bakarrik ikasten dute irakurtzen eta idazten, eta gogotik! Hiruretan hogoi, hiruretan hogoita bost neskamutil ikasgelan metatuak ahal den bezala, liburu bat hiru irakurlerentzat; baina harro dira beren jakitatea agertzeaz, hala nola olerki baten gogoz e rraiteaz.Ni han nintzen goiz hartan, hamekak aldian, erakaslea oharturik neskattoak lanean a ritzeko zuen nekeaz, nigarrez aitortu zion bere tripako mina, gosearen eragina, bezperatik deusik jan gabea, alta kilometroak kurrituak omen zituen eskolaratzeko. Eta holakoak maiz gertatzen!Suerte onekoek nion, alfabetatzeko aukera zutela ; zeren milaka eta milaka haur karrikaz karrika doatzi, zikinak, pildarrez jantziak, urtutsik eta goseak, diru, ogi puska, azukre koxkor, fruitu… bilduz eskutan duten untzittoan. Merkatu bazter, autobus geldileku, urgune edo su gorri, denak bisitatzen dituzte eske.
UNICEF erakundearen arabera bederen 150.000, hiru eta hamasei urte arteko “talibe” balitezke. Talibe hitz horrek mahometano apezaren (marabout) dizipulu erran nahi du. Komuzki marabout–ak gizartean eragin ona du, haur dohakabeen hazteaz eta heziketaz ongi arduratzen baita, kontseilu on eta zuhurrak emanez. Baina, iduriz orai, ainitz dira haurren lanaz baliatzen direnak berak aiserian bizitzeko.Musulmano familia pobreenetarik etorriak, maraboutaren esku utziak Koranaren erakaspena berenganatzeko, liburu sainduarekin baino asko denbora gehiago iragaiten dute karrikan, gauaz ahal duten zokoan lo eginez eta “nausiaren” zigorra jasanez eguneko horrenbertze mozkin ez balinbadute bildu.Denboraren neurria arrunt galdurik, beren adina ere ez dute ezagutzen gehiago. Haurzaroan hain beharrezkoak diren aitamak luzaz edo batere ikusi gabe handitzen dira…
Zenbaitek erranen dute: Hor konpon ! Senegaleko buruzagien afera! Eta badakigu aski dela Dakar erdira joaitea hango gobernamendua, familia eta inguruko lagunak, pobreen dirua xahutuz, nolako handikerietan bizitzen diren ikusteko!Beharrik beste batzuk, ur ttintta balinbada ere, hura nahiko dute eskaini: Haurra haur baita.Horietarik da Annie C., Lyon eskualdeko andrea. 2000. urtean, bidaiaz Senegalen ibilki zela, haur horien bizi errealitate dorpeak hukitzen du.Ondoko hiru urtetako oporrak karrikan iragaiten ditu bere laguntza eskainiz.Geroztik, elkartea muntaturik* Frantziako lagun batzuek sustaturik, han kokatua da, goizeko gosaria segurtatuz astean bizpahiruetan, alde guzitarik heldu diren haur gaixo horieri. Zauriak arta (maiz badituzte larruko minak, ezkabia (gale) eritasuna eman dezagun… eta paludismoa), dutxa eskaini astean be
hin, jantziak garbiaraziz aldatzeko … Gosaldueta istant bat batzuek oso laburra! hartzen dute jostatzeko, laster eguneroko eginbeharrerat itzuliz maluruski !Horra nola 600 haurrez goiti aldizkatzen diren toki xume hortan. Errentari ez izaiteko beti, orai eraikitzen ari dira zentro berria, hango langile eta talibe heldu batzuren laguntzarekin. Eta eraikuntza hori muntatzen aritu diren 24 urteko bi gazte agurtu nahi ditut. ClermontFerrand eskualdetik joanak, bat hargintzan eta bertzea zurgintzan trebaturik, urte bat eterdi eskaini dute beren ibilgailua eta guzi saldurik bizitzeko, etxegintzako ofizioak erakutsiz hango gazte batzuri. “ Kausitzea indarraren ondo-rioa da beti. Lan egin dezagun gogotik. ” Xede hori zen herri eskolako paretan handizki idatzia astearendako. Haur horien gutiziak kutsa baleza hemen gogo kontra edo motibaziorik gabe eskolan dabiltzan gazteak! *Les gones de MBour : [email protected]
Graxi Solorzano
« HAUR BAT ESKE, POPULUA HILZORIAN »…?
Jean-François Copé alderdiburu jarri nahia naski, gerokoaren gatik ere…
5

KoStaldeanOletako kaperan…Jaz, organo berria estreinatu zuten Urruñako elizan. Geroztik, hango xaharra, obra asko eginik, paratua dute Pausuko elizan. Eta horra nun Pausun zen organotxoa, freskaldi on
bat emanik, higatua baitzen, joan duten Oletako kaperarat. Han ere badela holako tresna baten beharra. Eta han entzuten ahalko da lehen aldikotz helduden igandean, Oletako besten karietarat emanen den mezan. Mixel Garikoitz sainduaren kapera horren 50 urteak ospatzen direlarik hain xuxen… Hola ikusten da ere nolakoa den Urruñan auzoaldeen arteko elkartasuna, denek elgar laguntzen kasua gisa hartakoa izaitearekin. Badira sail hortan, ainitz bermatu eta bermatzen direnak, hala nola Pantxoa Zabala eta Véronique Tellechea. Hartze dituzte denen goresmenak…
Oletako bestak aipatu baititugu, dugun erran bestalde ere egitarau pollita eta guziz herrikoia badutela hiru egunentzat (ortziraletik goiti) pikoan ezarria, ahatejoko, indarjoko, jantornu, dantzaldi eta gaineratiko…
Euskal-Astea ZiburunUrri haste hortan Ziburun muntatua da euskalasteño bat, euskal giroa sustatzea gatik. Oraidanik dugun erran hiru hitzordu berezi izanen direla: astearte aratsarekin, urriak 5, 8 orenetan, DenekBatean gelan, emanen da “Ander” euskarazko filma, ainitz aipaldi ukana duena azken denbora hotan. Biharamunean, aratsaldeko 4etan, toki berean, filma bat haurrentzat, “Mozart xakurra”. Ondoko larunbatean, urriak 9, parropiako gelan, dantza ikusgarri bat Pas à pas elkartearekin.
Donibanen, herriko liburutegia xaharberritzenDonibane Lohizunen, behin aipatua zuten mediateka bat dena berria eraikiko zuela herriak Ravel ikastegiaren aitzineko aparkalekuaren eskualde batean. Denen buru, berdin untsa helduko ere direla eta gastu gutiagorekin, erabaki dute herriko liburutegia berritzea eta handitzea orai artinoko egoitza berean, Roxas deitu etxean. Horko lehen estaian LagunArtean elkarteak hartzen zuen tokia ere baliatuz, hirugarren adinekoen elkarte hori ezarriz merkatu gunearen sahetseko barne handi batean, barne bat joanden ortziralean estreinatua izan dena. Probisurki, liburutegia plantatua da Foch plazan, denbora batez turismobulegoa zen tokian. Liburutegian berean obran hasiak dira karraskan, helduden maiatzeko obra horiek bururatuak izaiteko gisan.
Geldi eta ixil!Erlaitz-Bideko bestak alimaleko arrakasta ukan du aurten ere! Mundu bat beraz eta zernahi ausagailu! Eguerditan xuxen,
deneri galdetu izan zaiote ziren tokian apur bat tente gelditzea! Ez Anjelusaren kantatzeko bainan bi minuta ixil ixila egoiteko Lurraren geroa gogoan. Bestalde, izan da kantu, musika eta gaineratiko, taller asko ere, eta horko bazter xoragarriaren hobeki ezagutzeko parada hauta, aroa ez batere txarra, goizean fresko aireño batekin…
Euskal-ipuinak Hendaiako mediatekanHendaiako mediatekan, berriz lotzen dira ipuinaldi sano bati. Ipuinak euskaraz eskainiko dituzte berriz ere hilabetean aldi bat Xan Errotabehere kondalari bikainarekin. Lehen hitzordua larunbat huntan, urriak 2, goizeko 11 orenetan. Ondokoak azaroaren 13an eta abendoaren 6an, beti tenore berean. Ttipi eta handien atsegingarri bixtan da. Larunbatean zertaz ariko ote zauku. Berak dio udazkena sagarrari kosk egiteko sasoin egokia dela eta bestalde sorginaren bertza erakitan dela… Bertza erakitan? Zazi zu zer jalgitzen ahal den bertz hortarik?
Gaitzeko erakusketa UrruñanJoanden astean aipatua dugu jadanik laburzki, Urruñako Posta egoitzan Ondarearen Egunak ospatuz idekia da erakusketa bat untsa ederra, oraino segituko dena urri erditsu arte, herriko ondareaz beraz eta bereziki etxe eta beste eraikin asko argitan ezartzen dituena. Horrat itzuli bat egin ditake turismobulegoa idekia den tenoretan, erakustegia eta turismobulegoa biak egoitza berean baitaude. 22 argazki zinez arraroak badira hor ikusteko Urruñan barna gaitzeko ibilaldia eginez. Argitasun batzu ere irakur ditazke untsa baliosak. Gure arrangura da haatik frantsesez baizik ez dituztela ezarri. Holakoetan, ez luketea indarño bat egiten ahal euskarari ere toki bat egiteko? Euskara ere gure ondarean
sartzen da alabainan eta ondareak daukan lore ederrenetarik da, ala ez ote?
Dena den, eskura ditake ere karia hortarat eta gai bera gogoan plazaratua izan den liburua, Confluences argitaletxeak atera duena. Bai burgoan berean gaindi, bai auzoaldez auzoalde
biziki ibilaldi gustagarria egiten da ikusiz nolako etxe ederrak badiren Urruñan, Larrun zolatik Zokoarat eta Kexiloatik Pausurat… Argazki gehienak, gostu handiz hartuak izanak direla ezagun da segurki, Michel Duhaurenak dira. Holako lanean bilduak dira azken denbora hotan egin ikerketa funtsezko batzuen emaitzak, Marina GauthierDubédat eta hunen laguntzaile zonbaitek akulatu sailaren lekuko, Akitania lurraldeko zerbitzu berezitu bat sustatzaile. Urruñako eliza eta kaperak, Urtubiako jauregia, aspaldiko etxe eder asko, horiek oro hor daude irakurlearen atsegingarri. Lau ibilaldi nagusi eskainiz, bazterra frango kurrituz Ibardingo kaskotik itsasbazterreko ez
pondetaraino…Sokorriko kapera polllita, mariñelen gerizatzaile…
Herriko etxea bera ere ez dea egoitza zinez ederra?
Larrun zola hortan badakite elkartasuna zer den, badakite ere argazkien nahasten eta polliki muntatzen…
Haurreri ere beti gustatzen Xan-en ixtorio pollitak!
6

KoStaldean
Miarritzen « brouillarta »
Bi egunez, urriaren 9an eta 10ean, iraganen da Miarritzen, Hondartza handiko baratzetan, « Brouillarta » erakusketa. 130 artista (margolari, zizelkari eta beste) dira han aurkituko. Urtero 3000ko bat bisitari biltzen duen hitzordua, artistak beren obrak egiten ikusteko. Epaimahaiak Miarritze hiriko saria eskainiko du sail bakotxeko hoberenari eta publikoak ere bozkatzen alhako du, publikoaren saria eskaintzerakoan. Bertzalde, « Ana Maria Sorozabal » saria eskainia izanen zaio artista bati, artistek berek hautatuko bati. Idekidura tenoreak larunbatean eta igandean: 10:00 – 18:00. Sartzea libro.
Manifestaldi arrakastatsua izan da joandean osteguneko hori, Baionan egin dena, gobernuaren erretreta erreforma proiektua salatzeko. Sindikatek 15.000ko bat lagun kondatu ditu, polizak aldiz erdia baizik ez, 7.500eko bat. Gobernuaren ganik manuak ukanak dituzke bi edo hiru presunentzat bat baizik
ez kondatzea!Dena den, sindikatek ez dute amore eman nahi eta bi manifestaldiren deialdia zabaldu dute, urriaren 2ko larunbatarekin eta urriaren 12ko asteartearekin, zenbait sindikatuk mugagabeko greba nahiago luketelarik bideratu...
larunbatean berriz ere karriketan
Manifestaldi jendetsua Baionan...
Kantonamenduko bozei buruz, mementuan sorpresak Baionan eta Miarritzen ditugu, Baiona/Ekialdean jokoa itzultzen du Jerome Aguerre kontseilari sozialistak, uzten dio lekua Marie Christine Aragon bere ordezkoari, bi arrazoinen gatik, berak lehentasun garbia eman gogo baitio Baionako hautetsi karguari 2014ko herriko bozei buruz ; eta ez baitu normal ikusten Baionako hiru kantonamenduetan hautagai bihi bat ez izaitea emaztea. Kantonamendu horretan eta ipar/Baionakoan, non berriz abian den Christophe Martin kontseilari sozialista, parean eskuinetik norbaiten izendatzeko presarik ez da ezagun. Baiona/Mendebalean Monik LarranLange kontseilaria sozialista etiketarekin pasatu ondoan eskuinera pasatua izanki, sozialistek beren urgulua gatik ere behar baitzuten norbait presentatu, Henri Etcheto oposizioko hautetsi munizipala abiatzekotan da.Angelun Jean Espilondok jakinarazi zuen ez dela berriz abiatuko, Gérard Cazaux izanen dela bere ordez sozialisten hautagaia ; eskuin aldetik Claude Olive UMPkoaren izena da mementuan ezagunena. Miarritzen Max Brisson berrabian da, baina eskuin aldean beharko du jasan Jean Benoit Saint Cricq abokata, eskuineko aldetik bozalde bat ez ttipia kenduko diona menturaz lehen itzulian, eta nork daki, behar bada bigarrenean ere.Beste kantonamenduetan : Hazparne, Bastida, Iholdi eta Atharratzen, jokoa argi da eskuin aldetik : oraingo kontseilari guziak berriz hautagai dira ; ezker aldean jokoa arras lauso da orain
dik : Garazin segur Frantxua Maitia berriz abiatzekotan dela, hor eskuinetik dira dudamudak ; sozialistek Arnaud Villeneuve auzapeza sustenga lezakete Atharratzen ; Iholdin eta Bastidan balituzkete hautagai prest leudekeenak ; aldiz Hazparnen ez lukete inor.Sozialistek ostegun arrats honetan hautatuko dituzte beren hautagaiak eta hautagai ordeak. Hala ere atea erdi zabalik badadukate PRGko erradikalei, komunistei eta Europe Ecologiekoen aldera. Azken hauek aspaldi proposatua zieten sozialistei iparraldeko hamar kantonamenduak honela partekatzea : sei sozialistentzat eta lau EEkoentzat. Gogoetatzeko denbora hartu ondoan sozialistek prest iduri dute Hazparnen eta Miarritzen Europe Ecologiekoen sustengatzeko, eta beharrez beste kantonamendu batean beren hautagaiari gibelera egin dezan galdatzeko EEkoaren fagoretan. Ageriko.Abertzaleen eskualdean koloreek ortzadartsu dirudite : Batasunakoek “Euskal Herriaren Alde (EHA)” koalizioa burutu nahi lukete EA eta Abertzaleen Batasunarekin ; Iparraldeko PNBek ez du tirria handirik sentitzen alde horretara, ez lirateke beldur beren hautagaiak presentatzeko eta zergatik ez, Hazparnen Beñat Inchauspé sustengatzeko, Garazin Maitia bezalaxe. Urriaren hogeita hiruko biltzar nagusian trenkatuko ote du Abertzaleen Batasunak EHA eta Europe Ecologie artean zeinekin joanen den, ala bere aldetik hamar hautagai aurkeztuko dituen ? Hor ere ageriko.
Kantonamenduko bozen apailuak
Papiloma birusaren xertoa dohainik departamenduari eskerDepartamenduak erabaki du bere gain hartzea axurantza kutxak ordaintzen ez duen partea, xerto baten kasuan : neska eta emazte gazteak emasabela edo uterusaren minbizia ukaitetik
zaintzen ditu xerto horrek ; emasabelaren minbiziak urtean mila emazte eramaiten ditu heriotzera Frantzian. 64 departamendua estatuan bigarrena da abiatzen osasunaren eremuan, mutuelik ez duten jendeak lagun tzeko, xerto hori lau ehun euroz goiti gostatzen baita. Frantzian e mazteen ehuneko hogeiak baizik ez du xerto hori hartzen, Kanadan eta Australian kasik denek hartzen dutelarik.
Departamenduko Ofiziale Ganbararen bi adarrek, protesta manifestaldi bat burutu dute joan den astelehenean, Biarnoko adarrak Paueko prefeturara, eta Iparraldekoak Baionako suprefeturara. Ofiziale Ganbararen beregaintasun juridikoa eskatu dute, berriki pasa den lege batek finkatzen baitu ofizialeen arteko zerbitzuak elkartuko direla lurralde mailan, utziz aplikapen dekretu baten esku, zein zerbi
tzu eta noiz batuko diren. Nahiz ez duten manifestaldi horretara dei egin, Ofizialdegiko langileak hogeitamar bat baziren Suprefetura aitzinean, lege berri horrekin uste baitute Ofizialdegiko lanpostuak hetsiko direla hemen eta hurbileko zerbitzua kaltetuko dela. Laster iragaiten diren Ofizialdegiko bozetara presentatzen diren bi zerrendek parte hartu dute elkarretaratze horretan.
50 Presuna ofizialeen Ganbararen protestan baionan
Harresi militarrak iparraldeanHamabigarren mendekoa da Baionan “Chateau vieux” deitua den gaztelu zaharra, hori ote da hemen gaindiko zaharrena ?
Adituek badute hain segur bi lerro horietan historiako ikerpuntuak behin baino gehiagotan gurutzatzeko mentura. Euskal erakustokian ez historiari baizik eta eztetikari eman diote lehentasuna paratua duten erakus
ketan euskal gaztelu militarrez. Argumentua da erakustea nola bizi diren gaur egun militarrek denboran gerlarako baliatu zituzten eraikuntzak. Argazkiek, kartek eta maketek ilustratzen dute erakusketa. Baionako gaztelu zaharra, Ziburu/Zokoako gotorlekua, Donibane Garaziko zitadela mira daitezke denbora hartuz.
Donibane Garaziko Zitadela kolegioa
Zokoako Gotorlekua
7

Herriz Herri
baigorri
Bestak (segida) : Asteazkenez, arratsaldean plazan eskuz binaka, Euskal Herriko Bestetako Esku Pilota txapelketaren finalerdia, CarricartEtchebarne irabazle 3029 LucuAmulet Frantziako txapeldunen kontra. Trinketean Pleka trofeoaren finala, Ellande AlfaroAndde Kurutcharry jokatu beharrak bainan izan da saindamendu, Philippe Bielle eta Thierry Etcheto jokatu dira eta irabazi dute 4030 Agusti Waltari eta Bixente Lazcanoren kontra. Bertsulariek ere aski ongi eman diote errepusta Karlos Aizpuruaren gaieri. Ondotik zozketa. Lehenbixiko saria Isabelle Sarciat Zahar Etxeko buruzagiari, bidaia bat 2 egunez, 2 presunenzat Pariserat Laborantza saloinerat sarrerarekin. Bigarrena, Endara, Uhartetxeberrikoari, bidaia bat familia batentzat Mediterraneo alderat. Hirugarrena, Gerin Auger Larretokikoari, bidaia bat 2 pertsonentzat elurretara Saint Laryrat. Izigarri pollitak ziren suartifizialak eta bestak bukatzeko Kiki Bordatxo eta Xitoak taldeek eman dute boz eta soinu. Besta guziak omore onean joan dira, deus makurrik gabe, denak alaitasunean. Haurrak ere kontent ziren, bazuten jostailu. Helduden urte arte.Larrungo kolore taldeak bukatu du bere erakusketa buruilaren 19an. Maritxu Arburua lehendakaria bere lagunekin izigarri kontent zen, jende ainitz ibili zaiote. Erakusleak baziren 12. Arburua Maritxu, Bedecarrax Monique, Guth Chelo, Lassegue Augusta, Le Sauce Andy, Viecazals Marie Neige, Maumy Monique, Repesse Claude Marie, Urtizberea Maruka, Lahourcade Michel, Martin Annie, Poisson Mireille. Hiru haur, Barreneche Leire, Olaziregi Sara eta Lasserre Katixa. Gauza ederrak bazituzten margotuak. Haur horiek ere bai, hemendik zonbeit denboraren buruan handiek bezain ongi eginen dute. Erretretatuen ateraldia. Izigarri ko ateraldi ederra egin dugu. Baginen 66 erretretatu bi autobusetan partituak. Animalen parke bat bisitatu dugu eta errota urarekin segitzen duena. Animaleen janaria errota horrekin egiten dute, arto kraskatua bai eta irina, eta fina, gure bistan egin du errotazainak. Bazkaria xoragarria ginuen, laborantza etxe batean. Dena omore onean, kantu batzu emanez. Gi
belatekoan Arrangoitzeko trinketean hurrupa bana egin dugu, Sararat sartu aitzin. Herriko kontseiluari milesker haundi bat, holako ateraldi bat antolatzea gatik. Helduden urte arte. Abisu: Trinketetik plazarat bidea trabatua izanen da bi hilabetez, argi gorriak emanak dira, hilarrietako paretaren berritzen ari da Sarako Hiriarte enpresa.Uso ihizia hasten da urriaren lehenetik hazilaren hamaika arte Gaztainlepon eta Ahuntzbizkarren tirokarientzat. Saretakoak hasiko dira urriaren 8an. Orduan usotegietako bidea hetsia izanen da urriaren lehenetik hazilaren hogoia arte, salbu laborarientzat. Sarako Kantari taldeak antolatzen du kantu afari bat urriaren 9an arratseko 8 orenetan Lur Berri gelan.Amaiurreko taldea hor izanen da, herriko kantariekin. Kantu denboran afaria zerbitzatua izanen da. Txartelak salgai Herriko Etxeko edantegian edo deitu 06/88/10/74/23. Aperitifa eta jatekoa barne 20E. Etorri beraz kantu afari hortarat, zuek ere ematen ahalko duzue boz kantariekin batean memento goxo bat pasatuz elgarrekin alaitasunean. Pilota: Palantxaz trinketean gizonak: Sein Christophe eta Saint Jean Christophe irabazle 4037 Urruñarren kontra. Arotzarena Pierre eta Branger Iñaki irabazle 4039 Urruñarren kontra. Mounho Guy eta Iribarren Jean Francois irabazle 4031 Atzarriren kontra. Saint Jean Benoit eta Mendez Anthony irabazle 4013 Urruñarren kontra.Neskatilak : Jauregui Maia eta Arotzarena Amaia galtzaile 4011 Biez Baten kontra. Kadetak, Balaire Maeva eta Etchegaray Joana galtzaile 4027 Zaharrer Segiren kontra. Hausseguy Maialen etaBlanco Oihana galtzaile 4028 Noizbaiten kontra.Eskubaloia: 11 urtekoek irabazi 1904 Irisarriren kontra. 13 urtekoek irabazi 1915 Nafarroaren kontra. 15 urtekoek irabazi 2917 Benejacen kontra. 18 urtekoek irabazi 2513 Benejacen kontra. Seniorrek galdu 1904 Lescaren kontra.Errugbia : Saran, Saratarrek berdinketa 99 Pomarezen kontra. Ganex
Sara
EzkontzaBi herritar gazte ezkondu dira joanden larunbatean. Urdiñarbeko ardi zentroan langile den Pierre Tambourin, Enauteneko semeak biziko laguntzat hartu du Donazaharre Arginaneko Agnès Etchebarne. Leizparzeko Alain Palomes eta Lasako Sandrine Bidondok ere baia eman dute elgarri. Gure goresmenak eta agiantza hoberenak eskaintzen ditugu espos berrieri eta agurrak beren etxekoeri.DoluJoanden ostiralean, bi herritar lagundu ditugu lur huntako azken egoitzara. Goizean ereman dugu Marie Roux sortzez Eyherabide, Xoko Onako alaba. Alargundurik, bere alabaren gana joana zen Girondako Maransin herrira, han zendu da 86 urtetan. Aratsaldean, JeanneMarie Dubosqen ehorzketak bildu gaitu. Urepelen sortua, Christian bere senarrarekin herrian bolanjera ginuen Mamaddi. Emazte ixila, azken urte hautan bere biziko laguna ezinduaren artatzeaz arduratu da indarrak zitueno eta mundu hau utzi du 79 urte zituela.Heriotza joanden astean aipatua, Pierre Bidarten gorputza, zortzi egunen buruan etorri da Sofiatik hunara eta astelehen goiz huntan iragan dira ehorzketak. Soziologoa eta antropologoa, intelektual munduan ongi
ezagutua zen, Pauen eta Bordelen unibertsitateko erakasle eta arduradun egona, bazituen ere zonbait liburu idatzirik. Hemen, argitaletxe, PIJ eta CPIE hiru adar hauek dituen Izpegi komitearen sortzaile eta lehendakari zen. Ehorzketan, herritar eta kanpotiarrekin, mundu bat bildu da, eliza ttipiegi zela denen errezebitzeko. Elizkizun kartsuaren ondotik, unibertsitario, laneko lagun eta bere semearen lekukotasunak entzun ditugu, entzun ere herriko auzapezaren hitza. Gure partetik ere, doluminak eskaintzen ditugu hemen eta gorago aipatu heriotzeek nahigabetan eman dituzten guzieri.ErrugbiaIgandean, US Nafarroak Mugroneko zelaian jokatu du eta galdu 9 – 0.Bizikleta ibilaldiaJoanden larunbatean, Baigorri Izpegi bizikleta ibilaldia iragan da, « Baigorriko Gazte Dinamika »k antolaturik. Hogoi bat txirrindulariek parte hartu dute, umorez betea zen ekitaldian, naiz aldapa dorpea izan den, jazko markak hautsi dituzte !Angeluko JeanClaude Hirigoyen atera da lehen, hurbiletik segitzen zuelarik Hazparneko Robert Labistek eta hirugarren Ezterenzubiko Xabi Ihidoy. Eguna goxoki bururatu da Izpegin mahain on baten inguruan.
Erretretatuen argazkia
EzkontzaMentaxiloko Dasy Bennett eta Denis Bonart andere jaunek, betiko baia eman dute elgarri, Aiherrako Herriko Etxean, berrikitan. Ondoko ospakizunak Mentaxiloan berean iragan dira, familiakoen eta lagunen artean. Denbora ederra izanez, Mentaxiloko aitzinean landatu oihalezko etxe haundien azpian, biharamunean ere bazen jende. Gure goresmenak ezkondu berrier.
Joan den larunbatean, bertsulariekin
Iparraldeko bertsulari gazteen xapelketaren 2. haitada, joan den larunbatean, Aiherrako Denen Etxeko gelan iragan da. Aurtengo berezitasuna da bertsu afari moduan iragaiten dela, erran nahi
baita afari ondarrean hasten dela xapelketa, ikusleak mahainean gelditzen direlarik. Zonbeitek erraiten dute giro bat sor tzen dela afariarekin hasiz bertsu saioa, beste batzuek aldiz, berant hasiz, berantegi bururatzen dela saioa. Joan den larunbateko saiora 80 bat afaltiar hurbildu dira, beste ikusle batzu berantago etorri direlarik. Emaitzak aurkituko dituzue bertzalde, 3.orrialdean.
aiherra
Bertsualdiko publikoa
Bizikleta ibilaldia egin dutenak
8

Herriz Herri
Kulturaldiko egitaraua Urriaren 2an larunbatarekin.Estrena 11etatik goiti, Hazparneko turismo gelaren aitzinean.Ibilbidea karriketan, eskoletako haurrek egin marrazki handi batzuen deskubritzeko, bi bertsularirekin. Ondotik, arkupeko gelan den erakusketaren estreinaldia eta astearen estreinaldi ofiziala.18:00 – Heletan mintzaldia frantsesez, Olivier Giry, CEPko zuzendariak emana « Atzo, gaur eta bihar, hizkuntzak Argentinan ». 20:30 – Heletako zinemagelan « Secretos de lucha” dokumentala . Ondotik, topaketa, filmaren egilea eta filmaren bi protagonistekin, frantsesez, espainolezko azpitituluekin.
Astelehena, urriaren 4 an20:30 Hazparnen Armand David Lizeoko mintzaldi gelan “ Euskal Herria hortik harat “ dokumentala frantsesez, filmaren ondotik autoreekin eztabaida.Urriaren 5an, asteartea20:30 Hazparneko mediatekan mintzaldia frantsesez : « Iheslarien ekarpena iparraldean », Philippe Oyhamburuk
emanik.Urriaren 6an, astezkena17:00 –Hazparneko mediatekan ipuinak « Hau dela, Hori dela » Eleka konpainiarekin.Urriaren 7 an, ortzeguna21:00 filma “Hitza hitz, Inmigrazioaren historiak » filmaren emanaldia. Ondotik, Rubi ScriveLoyer eta Beñat Çubururen ezagutza eginen dugu.Urriaren 8a, ortziralea18:00 tan Mediatekan “Gamelan” soinu tresna haundiaren erakustea eta familian entsegatzea.21:00 Hazparneko Ttattolan: oXo (zirkoa, teatroa, eskusoinua). In Airs konpainia : Anne Laure Royer eta Jean Christian Irigoyen. Urriaren 9a, larunbata10,30 etan Herriko etxean : Euskarazko mintzaldia «Han eta Hemen», Jan Battitt Dirasarrek e manik. 15:00 Hazparneko turismo bulego aurretik abiatuz :ibilaldia (pista jokoa).21 : 00 Mendeala gelan Nomadak TX ikusgarria.
Bertzalde erakusketa batzu izanen dira aste guzian Arku azpiko gelan.
Hazparne
aldudeFeria solasHeldu zaizkigu bai urrats ederrenean Baleako feria ezagunak, ondoko astean agertuko ditut
egitarau desberdinak bainan orai uzten zaituztet Jean Leon Alfarok idatzitako pertsuekin.
Airea:« Mendian gora haritza »1.
Bi urtetarik feriakArgitzen ditu begiakIkusiz diren behor, behi,Ahuntz edo ardiakAhantzi gabe xerriakArbasoen tresneriakBertze ikusgarri, argazki edoihiztariak
2.Komita igortzen duguEz duzu ukanen doluArtzain xakur, pilotari, kantariizanen duzuEz bazira prisan helduUkanen duzu ostatuLekuan egin mozkinak eresaltzeko ditugu
3.Balea huntan bazabiltzaIkus hemengo bizitzaBertze lekuetako gisa lanetikbagabiltzaNeguan elurra hotzaUdan heldu da arrotzaBizia egiteko osagarria denengiltza
4.Jende asko laborantxanBertzeak ofiziotanHerritar ta kanpotiar, denakbizi gira bertanUrepele ta KintoanEsnaasu, Aldude, BankanBizitzeko gutizia dago mendiarte huntan Z.L.A.
Eüskara ikasi nahi düener, sos-lagüngoaXiberoko Gaü Eskolan eüskararen ikasteari plantatüko direner, soslagüngoa emanen deie Xi-beroa Herri Alkargoak, EEP Euskararen Erakunde Publikoarekila erdizka. Igaran den setemeraren 23ko Haütetsi Biltzarrean ahobatez honartü da urtezurte goratüren den sosez lagüntze sistema bat. Hau, Errobi Herri Alkargoarekila batean lantürik izan da, preseski bi institüzione horietan lanean ari diren eüskara teknikariek, EEPrekila esküzeskü.Xiberoko haütetsiek honartü düen sistemaren arabera, leküko potere püblikoen soslagüngoa urteko eskolatze kostüaren %50ekoa izanen da lehen urtean, eta urtezurte %10ez emendatüren da. Hala, bosgerren urteala artino heltüko den ikasleak eskolatze kostüaren %90a pakatürik ükenen dü Xiberoa Herri Alkargoaren eta EEPrenganik. Haatik, soslagüngoa horren ükeiteko, baldintza zonbait badira. Xiberoaren kasüan, ikaslea bi kantonamentüetako 35 herrietarik batan bizi izan beharko da. Kurtsoetan, aldiz, %80eko
jarraikia probatü beharko da. Soslagüngoaren emaitea, berriz, urte bakoitxaren ürrentzean agitüko da. Xiberoan, berrogeita hamar bat ikasletan kalkülatzeak eginik, soslagüngoa horren e maitea 11.500 euro kosteko da urtearentako, erdia, arren, EEPk bere gain hartürik.
Xiberoko pelota lehiakaren ürrentze ederraIgaran aldi batez, Xiberoko a rrabotüak lau hilabetez biziarazi dütüan pelota eskühüska txapelgoa aipatü geneizüen. Honen finala, Urdiñarbeko jeien igante goizareki ürrentü da, aro ederrak jinarazi ikusliar saldo handi baten aitzinean. Bi partida gozagarriak eskentü deizküe lau pelotakariek. Azkenean, lehen mailan, Julien Arbeletche eta Peio Jauréguyk Xabi Héguiapal eta Allande Lucu goitü dütüe : 30 / 18 ; bigerren mailan, aldiz, Bastien Christy eta Richard Lafuente irabazle elki dira, Ximun Barthaburu eta Philippe Caseten eretzean : 30 / 15. Hona lau finalistak sariak emaitearen mementoan.
Xiberoko berriak
SortzeHiru sortze izan ditugu egun hauetan herrian. Hirugarren haurra semeño bat, Arnaud, RamuntxoNadia familian. Bigarren neskaño bat Anna, Sallaberry Nathalie familian. Lehena ere Fabienne DurrutySerge Larre bikoteak: Elena eman diote izena. Bizi zoriontsu bat desiratuz hiru sortu berri xarmanteri. Goresmenak aita ama uruseri.MusIgande arratsalde goxo bat ira
gan da muslari multxo ederra elgarretaraturik. Aire Ona batasuneko Marie Jeanne Duhalde lehendakariak lagun multxo batekin gain gainetik kudeatu du. Lehen jalgi direnak:A. Larramendy Christophe Alice Jaurena, herritarrak;B. Perez Penegi, Angeluarrak;C. Paris Maite Pelinbour, Hazpandarrak.Esker beroenak batasunaren izenean eta bertze aldi bat arte.
A. A.
donoztiri
izturitzeHerriko bestakUrriaren 1.ean ostiral aratsean 8etan hasiko dira mus lehiaketarekin. Xapeldunek 300 euro eskuratuko dituzte, beste sari ainitz ere banatuko direlarik. Lekuan berean izanen da talo ta xingar eta edari. Urriaren 2an larunbatarekin, aratseko 8etarik goiti zikiroa eta errugbia maite dutenek harri batez bi xori egiten ahalko dute AB / BO partida ikusiko baitute pantaila haundi bat esker. Ondotik, dantzaldia plazan NAHAS taldearekin.Urriaren 3an, igandean, 11tan meza nagusia eta ondotik besta komiteak eskaini jan aitzinekoak
herriko ostatuan. Aratsaldean, 4etan, haurrentzat ausagailuak OREKArekin eta 6etan esku huskako pilota partida trinketean BonebeltcheAmestoy / EtchetoMaitia. 8tan, aingira auharia Seroratea jatetxean, izenak e manez aski goiz 05 59 29 66 16rat deituz. Ongi etorri eta besta on deneri!Bestalde aurtengo bestak ere herritarren egunarekin bururatuko baitira urriaren 10ean igandez, bazkaltiarrek jakinaraz dezatela urriaren 4eko berantenaz, deituz Sylvain 06 63 33 22 01 edo Julien 06 30 19 00 23. Herritar guziak gomit dira urte guziez bezala.
Imanol kantatuzAipatzeko ere urriaren 31n beharra den kantaldi handi hori nun Imanol Larzabal abeslari famatua omendua izanen den Aldudeko elizan. Kantarien zerrenda hauxe da : Kattalin Indaburu, Kantiruki, Mathilde Etchebarren, Maddi Zubeldia, Aurélie Etchepare eta Thierry Biscary, Amaia Riouspeyrous, Lauburu,
Astezkenekoak, Maitena Monaco, Magali Zubillaga, Xendari Ahizpak, Leire Hualde eta Maider Lerissa, Izarrak, Maider Zigarroa eta Brave anaiak, Miren Tristant eta Guy Saldubehere, musikariak direlarik Nicolas Vielle pianoan, Sebastien Luc gitarran eta Sebastien Desgran akordeoian.
G.S.
9

Herriz Herri
lekuineBirada arrakastatsuak - Aurten ere arrakasta ukan dute Lekuineko Itxaropen Biradek. Igande goiza kiroltsua izan da : 3 oinezkako ibilaldi eta 2 VTT ibilaldi. Memento kausitua dudarik gabe : 800 ibilkari deliberatu ibili dira Garralda eta Abarratia mendietan gaindi. Arratsaldeko orenbata irian, 450 pertsona dira ezkerparetan elgarretaratu bazkari baten inguruan, 300 ogitarteko eta 50 kg lur sagar freituak ezkerparetako kanpoko aldean salduak izan direlarik. Arratsalde osoa hola iragan da, giro ezinago goxo eta lasaian. Bestalde plazerrekin entzun
ahal izan dira Albert Iron, Bordaleko ikerlari berezitua, eta Barbier jauna Akizeko pediatra mukobisidosaz hunkituak diren eriak hurbiletik segitzen dituena. Egunaren irabazia 34.000 eurokoa izan da, diru hori bere osotasunean «Vaincre la Mucoviscidose» elkarteari eskainia izanen delarik. Antolatzaileek bihotzez nahi dituzte eskertu birada horietan lanez edo emaitzez parte hartu duten guziak, eskertzen dituzte ere Peio Dospital eta Pascal de Ezkurra Lekuineko Biraden gozaitak. Helduden urteko jada hitzordua finkatua da, buruilaren azken asteburuan.
Ondarrearen egunaAitzineko asteburuan Ondarearen egunaren itxura izan dugu bi tokitan: Igande aratsaldean gure elizak ateak zabaldu ditu. Jose Bourgoin andereak hor ibili den jendalde ederraren galdeeri bere arrapostuak eman ditu. Alabainan eliza aldare ederra eta hiru galeria horiekin bazuten zer galda; Plaza Errotak ere ateak ideki ditu larunbat igandetan. Luixa Daguerre etxekandereak errezebitu du jende ainitz bi egun horietan. Bruno bere ilobak, Txomin bere seme gazteak laguntzen zuela, itzulikarazi du errota hori. Jendeeri erakutsiz irina egiteko molde berezia. Bertzalde hor berean zabalduak ziren Daguerre familiak bere errotaren inguruan dauzkan argazkiak. Horiek ikusiz pentsatu dut gure ondarea ainitz urtez begiratu duen familia xeheki agertzea. Lehenik, ezagutu izan duguna aitatxi Manex errotazain xintxo eta gizon xuxena. Bere lau seme alabetarik hiru errotazain izan dire. Mixel seme gehiena Ibarrungo errotan. Beronika alaba Olhako errotan. Eta Pierre seme gazteenak Aña bere emaztearekin segitu zuen Plaza errota. Horiek ziren oraiko Luixaren aita eta ama. Bainan hemen Aña zen errotazaina. Eta errotari lotua eraiki zuen bere lantegia. Hor egiten zuen zurgin lanean berezitasun bat bazuen. Denbora heietan laborantza lanetan baitezpadakoak ziren orga adorrak egiten zituen. Aski aitzinerat eta berdin zonbeit urte leihorrean atxikitzen zuen « arkazi » egurrarekin ari zen lanean. Lehenik adorraren bihotza « bu
ruina » gero « arraioak » eta gero errondaren egiteko « zatiak ». Horiek denak elgarretaratu ondoan zurezko ador hori eremaiten zuen Herriko Etxearen aitzineko plazarat. Denbora heietan gure karrikan ez zen oraiko pasaiaren miletarik bat eta plaza hori beti libro zen salbu hamabortzetik merkatu egunarekin. Hor berean zen Guillemin Xemartinen aroztegian egiten zen adorrak bere itzulian behar zuen burdina. Gure adinekoek ikusi eta ezagutu dituzte lan horiek. Bainan gazteagoeri nahi izan dut agertu lehengo bizimoldea. Beti Ondarearen kondu. Plaza errotan lehen zurgin lanak egiten ziren barnean Augustine Lassegue andereak zernahi liburu zabaldu dauku. Denak bat bertzea bezain interesgarriak baziren hor liburu xaharrak. Denbora heietako idazlarien lanak. Bai eta ere kantu xaharrak. Eta berdin arras berritan orai bizi diren idazlarien liburuak. Horietan bat bazuen andere horrek berak egina. Goresmenak bihurtzen diozkat hor egin daukun erakusketa ederrarentzat.HeriotzeGauden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Gabi Pourteau, Hiruak Bat lotizamenduan bizi zena. Aspaldixkoan bere osagarrian bazituen arrangura zonbeit. Halere Amelie bere emaztearen sokorriarekin ihardokitzen ahal bezala. Bainan betan paralisi kolpe bat lotu zaio eta 8 egun barne gaitzak beretu du. Pausatu da 80 urte laster bete behar zituelarik. Amelie emazteari, Mattin semeari eta hunen familiari eta bere inguruko jendaki handiaria eskaintzen ditugu gure doluminak.
Senpere
BataioAste huntan bataiatua izanen da Mathis Guison. Osasunean handi zaite. Zorionak familia guziari.EzkontzaBeren baia elgarri eman dute Nelly Aguerre eta Thomas Gueusneau gazteek, agian luzarako. Bide on eta luze bat zueri, eta etxekoer goraintziak.HeriotzeAztaritzeko Thérèse, 85 urte, joan zaiku kasik ustegabetarik, goxoki. Joanden astean ehortzia izan da Azkainen. Dolumin bizienak familia guziari.LurdeBai, beilan ginen nonbre handian, gure herritik 10 ginela erietan, laguntzaileak bertzalde. Otoitz ainitz, zeremonia xoragarriak, jaun apezpikua gurekin zela, mintzatu baita elizaren beharrez eta erretreta hartzen delarik laguntza egiteko beharrak badirela guzietan.ItsuentzatHeldu diren 2an eta 3an, eskea
mezetarik ateratzean itsuentzat. Izan jeneros eta bihotz oneko...KatiximakHasiak dire, agian haurrak segituko dire beren burrasoen laguntzarekin nonbrean eta gostuan, guzien onetan...Appel DetresseElkarte horrek iraganarazi du kamiuna Nantes hirirat 1350 kilo gauzeriarekin, horietan 600 kilo ogi xehatu (chapelure). Biharamunean berean igortzen zuten Haitirat. Bertzalde 3700 euroko proeiktua akabatua da. Eskerrak laguntza ekartzen duten guzieri.Aspaldiko beila1948an izan zen beila bat Lurderat, gizonak eta apezak bakarrik. Argazkia badut eta nere galdea hau da: zer xedetarat beila hori? Argazkia Arrosorioko elizaren aitzinean hartua da. Gerla akabaturik eskertzeko ote? Edo etzen emazterik populuarekin nahasten? Arrapostua Herria kazetaren bidez eman. Eskerrak!
M. L.
azkaine
T. Danz Donibane GarazinAsteburu huntan iraganen da Udazkeneko T. Danz ekitaldia Donibane Garazin. Ikusgarri nagusietan: larunbat aratsean (21.00) Vauban gelan, Iruñeko Duguna konpainiaren ikuskizuna, 35 dantzarirekin; eta igandean, karriketan barna, konpainia asko: The Zen, Dantzaz, Claire Ducreux, Duguna, Garaztarrak, Muskildiarrak, Jon Maia eta hunen ikasleak...
HeletaDoluMarijane Dabadie Eiherabordakoak utzi gaitu 93 urtetan, zonbait egun lehenago beteak zituen bere haurren inguruan, hanka hezurra hautsi aitzin. Donamartiritik jina ezkontzaz, emaz te langile eta ixil baten orhoitzapena uzten dauku, fede azkar batez orhatua, on zeno elizkizunek zaukaten jarraiki tzale segur bat. Jendealde ede rra bildu da Marijanen ehorzketarat, erakutsiz estimu joan denari eta sustengu familiari. Gure dolumin bizienak heriotze hortaz hunkiak diren guzieri.
EzkontzaBeharrik berri loriosak ere baitira, bi herritar gazte elgarretaratu dira gure elizan. Sebastien Jorajuria Etxebarnekoak hartu du bizi laguntzat Chantal Dublanc Uhaldeberrikoa. Bikotea klikan izanki eta lagunek airostu dute meza ta segida ere ez baitzen omore eskasik gau osoan. Herrian berean ohantze berria xutitua duten gazte horieri, gure goraintziekin, epe luze eta zoriontsu bat dakotegu desiratzen.Mezak: ibiakoitz aratsean 7 orenetan, Landibarren; Igandean 9 orenetan, Mehainen eta 11 orenetan, Heletan. Herritarra
lasaBestakEzin hobeki iragan dira aurtengoak ere aro onak lagundurik, igandeko besta eder horrek behar eta merexi zuen bezala. E rrabotea dantzariz kokahala betea, inguruak so egilez mukurru, Adartza taldeko musikariek denak airosturik, zer behar zen gehiago? Etziren gogo eskasarekin etorriak ba makilariak (hoin nonbre haundian) ala Arbonako mutil neska dantzari erneak eta bixtan dena Lasar Xoriak kabalkada. Ezin hobeki eman dituzte orok beren ikusgarri desberdinak, ttipietarik hasi, gazte eta aspaldiko urtetan hutsik egin gabe hor diren emazte eta gizon ilea xuritzen hasiek. Biba zueri deneri, jendea loriaturik atxiki duzue eta ukan ere merezi zinuzten txaloak. Denak plazerrez gaindituak zauden, aspaldian
ikusiak ez zituzten adiskide eta lagunekin solasean, deskantsuzko aratsalde paregabea. Eskerrak deneri, parte hartzaile eta lan egin duten guzieri segi aitzina beretik euskal ohidurak azkar atxikiz. Gora Lasako bestak eta helduden urte artio Jainkoak nahi badu segurik.EzkontzaBuruilaren azken ibiakoitz huntan Pochelu apezak zelebraturik ezkontzako sakramendua errezebitu dute Primaderako Sandrine Bidondok eta Alain Palomes bikote gazteak. Ezteiak iragan dira Arrosan Kattina ostatuan omorerik hoberenean. Sandrine eta Alainek ohantzea Baigorrin dute goxatuz Lorea beren nekatto pollita. Gure goresmenak senar emazte gazteeri bai eta bien familieri gure agurrik beroenekin. M. G.
bertsularien potretak SenperenZoe Bray marrazkilariak eginak dituen bertsulari potretak ikusgai dira Senperen, Amotz Larraldean, urri osoan. Ikustera joaiteko, hobe aitzinetik telefonatzea: edo Bertsularien Lagunak 05.59.54.15.04 edo Andoni Iturrioz 06.08.71.46.51. Estreinaldia eginen da urriaren 9an, larunbata (18.00), ondotik pokado bat eskainia izanen da.
10

Herriz Herri
peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs
étanchéité façades
JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik
MARTIN IRAZOQUY
Tindatzailea«Kaillardoenea» 64210 AHETZE
Tel. 05 59 41 99 02
Lapurtarren Biltzarra asteburu huntanHogeita hamekagarren aldikotz ospatuko da Lapurtarren Biltzarra asteburu huntan Uztaritzen. Larunbat a rratsean hasiko da Kiroletan beharra den kontzertuarekin (20:30) : Banda Batxoki, Banda Basotti eta LaReplik, ondotik gau pasa Gaztetxean. Eta igandean ohiko egitaraua : 10:30 karroen ibilaldia, bertsulariak, mintzaldiak eta bazkari herrikoia Uztaritzeko ikastolak prestaturik. Animazioneak : Kuxkuxtu txaranga, Goazen dantza taldea, Mister Saguak, Piarres, Mikel Hats.
uztaritze
Festirudi - Kanaldude festibalaLehen aldikotz antolatzen du Festirudi festibala Aldudarrak Bideo elkarteak, pilota eta euskarazko telebista kurutzaraziz. Lamin kantxan, lehiaketa ederra beharra da pilotari hoberen batzuekin. Eta bertzalde, euskarazko tokiko telebistaz eztabaidatzeaz gain, udaz geroz bidean den KliKlap bideo lehiaketaren sariketa eginen da. Huna egitaraua.Urriaren 1ean, ostirala, 18:00 idekitze ofiziala, 19:00 Kanaldude lehiaketako lehen finalerdia : LambertEzcurra II / IbarrolaHarizmendi, 20:00 talo ta xingar, 21:00 bigarren finaler
dia : WaltariDucassou / BielleOçafrain.Urriaren 2an, larunbata, 10:00 mintzaldia zinegelan : “Euskaraz ko telebista gaur egun”, KliKlap bideo lehiaketaren sari emaiteak, 12:00 zintzur bustitzea Aldudarrak Bideok eskainirik eta janaldia Oteizak prestatutakotik, 15:30 telebista gate eta sare desberdinen aurkezpena.Urriaren 3an, igandea, 10:00 pilotako aitzinpartida, 11:00 Kanaldude lehiaketaren finala eta sari emaiteak, 12:30 zintzur bustitze eta bazkaria Katinanean (20 eurotan).
arrosa
beñat etxehandy zenari
1Kondixeneko Beñat baiones eginaAñarekin josteko bizi atseginaLan lerrotaraz geroz horra hor ezinaMuga batekoa da munduko adina
2Herri huntako seme, ez haundi ez sostunUkan dohainez zinen kristau ta euskaldunHola gaude guziak etxe bati zordunAi! zenbat Kondixene herrian badugun
3Guretar asko ziren goizik munduratuHangoekin eginez ehun mila tratu Zuk ez, zure sortzea ez duzu ukatuHiriak xoilki Beñat zaitu ezagutu
4Ez! Mundu hau ezta ez ezin aldatuaBainan menderik mende beti berrituaSemealabetan du hartu irriskuaGaztea, zaude Beñat zen bezalakua
5Sant Andres eliz’ hartan, kartsu bezain ongiKantu heien beroan herria zen sendiBihotza zela mintzo baitzitaken adiHurrengo arte, laster, Beñat Etxehandy.
E. L.
Makea-lekornePesten bukaeraLekorneko trinketa bete betean iragan da finala.Ibarrola - Kurutxarri ............50Bielle - Etcheto ...................44
Izan dira 12 berdintze: 126821262728293034 eta 37tan. Pariatzaleak doi bat uzkur, ez jakin noren alde paria eta bertze guziak alai, zeren 4 pilotariak fleitean baitziren. Bainan, Ibarrolaren 11 botek min egin eta Biellek 3 sartu. Bai, azken ha
markadan azkar ziren oraino Ibarrola eta Kurutcharry, eta hautu bat egin behareta, plaza gizon sari berezia Kurutcharryri erori zaio! Goresmen herrikoiak lau pilotarieri eta esker bero beroenak opariak eskaini dituzteneri, dela diru eta gaineratiko, gure herriko eta auzo herritako lantegieri, ostatuak barne, bixtan da!!Hau ere azpimarratu behar dena, Airetikeko gazteekin iragan den partida: Iribarren - Urgorri ...............40Kurutxague - Mougica ........22Ederki hau ere. Alabainan, xitoek erdia gainditu, eta ttarroek ereman, xuxen zen bezela. Gora herriko gazteak eta Mendiondo osoa.Entzun dut ere Makeako Jostakin taldea ederki arizan dela, eta Mendiondoko Urtsuko Xoriekin dantzaldia pollita zela.Eta angira jateak bildu duela jende parrasta bat Dermit eta Etxebarne ostatuetan, alegeraki iragan dena.
Makea oinezHau urriaren 10eko dugu, Etxehanditik abiatuz, hiru ibilaldirekin: 19 km, Urtsuri buruz; 24 km Baigurari buruz; 37 km Urtsu eta Baigura gaindituz. Abiatzeak 8ak eta 10ak artean. P. I.
Andde Kurutcharry plaza gizon
bidarraiEzkontze – Ateteneko Maryse Ormaechea eta Patxi Doyarçabal ezkondu dira elizaz joanden larunbatean. Zorionak !
11

�������������
abiSuaK
N° Commission paritaire 0514 G 84998
Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA
Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10
[email protected]@wanadoo.fr
URTESARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :
Bandarekin : 97 E edo 127 $ Gutunazalean : 180 E edo 210 $
Hego Ameriketan : 97 E Afrikan : 87 E Asian : 102 E
Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA
Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3
Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.B. DIRASSAR
Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR
Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG
Imprimeur : Imprimerie du Labourd
29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne
64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10
Éditions BasquesArdura: Zuzendaritza orokorra. Lan tokia: IparraldeaBetebeharrakZuzendaritza orokorra, zerbitzuetan eta hornitzaile bezala (osagai arruntak eta bereziak), azken hiru hamarkadetan aritua izan den lantegi batean. 2008tik, adar berri bat bideratua energia berriztagarrietan.
Langile taldea osatzen dute 9 kidek. Eskarmentu handikoak, lantegiko beharretan adituak eta, gehienak, bazkide.
Ardurak: kudeaketa 3 eremutan: Industria zerbitzuetan, Energia berriztagarrietan, Administrazioa.
Aitzindaritza, dagoen taldean, betiko eginbeharretan: bezeroen aurkikuntza eta jarraipena, eskaeren azterketa, beharren zehaztea, osagaien bilaketa mundu zabalean, negoziaketa.Langileen artean, ondoko hizkuntzak menperatuak dira, euskara, frantsesa, gaztelera, ingelesa.
Garatu zer egin berriak, hegoaldeko sorkuntza industrialari lotuak.
Oinarrizko eskakizunakIngeniari edo aginte mailako heziketa tekniko eta komertziala.Frogatutako eskarmentua agintean eta kudeaketanZerbitzu ganora, jakinmina teknologia berrikuntzetan, irmotasunaArduratsu Euskal Herriko lantegi baten garapena dela etaHizkuntzak: euskara, gaztelera, frantsesaHautagaitzaren araberako ordainsaria (oinarria + emaitzei lotutako saria)Aurkezpena: 2010 urriaren 15a baino lehen
LAN ESKAINTZAHEMEN elkarteak bilatzen du
Industriaren zerbitzuetan ari den lantegi bateko zuzendaritza
Hemen elkarteaAlliance egoitza Jorlis gunea 64600 ANGELU tel : 05 59 52 56 02 faxa : 08 71 72 56 08 [email protected]herrikoa.org
SCP BOULOUS & CHEVALLIERSociété d’Avocats au Barreau de
BAYONNE15 rue Raoul Perpère Bâtiment 22
Le Forum64100 BAYONNE
Tél : 05 59 31 21 21 Fax : 05 59 31 21 29
CESSION DE FONDS ARTISANAL
Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 16 septembre 2010, enregistré au SIE de BAYONNE le 20 septembre 2010, bordereau 2010/1170 case n°18,
la société MOTOCASSE WOLF EURL,entreprise unipersonnelle à
responsabilité limitée au capital social de 7 622.45 Euros, dont le siège social est sis à BAYONNE (64100), 36 avenue de l’Adour, immatriculée auprès du registre du commerce et des sociétés de BAYONNE sous le numéro 348 142 886,
A cédé à :la Société TS MOTO,
société par actions simplifiée, au capital de 8.000 Euros, dont le siège social est sis à VILLEFRANQUE (64990), ZA Duboscoa, immatriculée au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE sous le numéro 524 776 192,
Un fonds artisanal sans droit au bail, de réparation, récupération, vente pièces motocycles, destruction cycles et motocycles, vente ou location cycles et motocycles sur les marchés, brocantes ou autrement, exploité à BAYONNE (64100), 36 avenue de l’Adour.
moyennant le prix de QUARANTE MILLE EUROS (40.000 Euros), s’appliquant aux éléments incorporels à hauteur de 30.000 Euros et aux éléments corporels à hauteur de 10.000 Euros.
La pleine propriété est intervenue le 15 septembre 2010, et l’entrée en jouissance par la prise de possession réelle et effective à compter de cette même date.
Les éventuelles oppositions, s’il y a lieu, seront reçues dans les dix jours de la dernière en date des publications légales au siège de la SCP BOULOUS & CHEVALLIER, Avocats sis à BAYONNE (64100), Bâtiment 22 Le Forum 15 rue Raoul Perpère, où domicile a été élu à cet effet.
Pour avis.
Donibane Garazin, Zitadela karrikako 22an, zabalduko da “Zeruertz desberdinak II” erakusketa, urriaren 2tik abenduaren 4eraino. Estreinaldia urriaren 1ean iraganen da, ostiralez (18:00). If Matxikote Lapurtarra (Uztaritze), Begoña Durruty Nafartarra (Arizkun), Keith Hill Inglesa (Oxford), Iñaki Olazabal Gipuzkoarra (Andoain) eta Josette Dacosta Baxenabartarraren (Izura) obrak dira ikusgai. Larunbat eta igandetan idekia arratsaldeko 2etatik 7ak arte. Astean zehar joaiteko, hitzordu bat hartu behar da : tel 06 71 00 57 23.
Zeruertz desberdinak II
Arte garaikideko erakusketa
SUD DEPANN INFORMATIKSociété à responsabilité limitée
au capital de 350 eurosSiège social: Route Pikassariko
Borda-Quartier des Bordes -Maison Lur Berria-
64310- SARE 504 914 300 RCS BAYONNE
AVIS DE PUBLICITÉ
Par décision du 03 Septembre 2010, l’associé unique a décidé la dissolution anticipée de la Société à compter du 31 Décembre 2009 et sa mise en liquidation.
A été nommée Liquidateur Mademoiselle BERROUET Sandra, demeurant Route Pikassariko Borda Quartier des Bordes Maison Lur Berria64310SARE, avec les pouvoirs les plus étendus pour réaliser les opérations de liquidation et parvenir à la clôture de celleci.
Le siège de la liquidation est fixé à Route Pikassariko Borda Maison Lur Berria 64310SARE, adresse à laquelle toute correspondance devra être envoyée, et, actes et documents relatifs à la liquidation devront être notifiés.
Le dépôt des actes et pièces relatifs à la liquidation sera effectué au greffe du tribunal de commerce de Bayonne.Mention sera faite au RCS: BAYONNE.
Pour avis,
SUD DEPANN INFORMATIKSociété à responsabilité limitée
au capital de 350 eurosSiège social: Route Pikassariko Borda
Quartier des Bordes -Maison Lur Berria-
64310 SARE 504 914 300 RCS BAYONNE
AVIS DE PUBLICITÉ
Aux termes des décisions de l’associé unique en date du 03/09/2010, il résulte que:
Par décision du 03/09/2010, l’associé unique, statuant au vu du rapport du Liquidateur a,
approuvé les comptes de liquidation; donné quitus au Liquidateur et dé
chargé de son mandat; décidé la répartition du produit net et
de la liquidation; prononcé la clôture des opérations
de liquidation.Choix du greffe du tribunal de com
merce : Les comptes de liquidation seront déposés au Greffe du tribunal de commerce de BAYONNE.Mention sera faite au RCS: BAYONNE.
Pour avis,
Thierry BÉGOUENJean-François CASTERANNotaires Associés7, rue LavigneB. P. 9131703 BLAGNAC CEDEXemail: [email protected]
CESSION DE FONDS DE COMMERCE
Suivant acte reçu par Me BEGOUEN, notaire à BLAGNAC, le 10/9/2010, enregistré à TOULOUSE NORD le 15/9/2010 Bord.2010/1651 case n°4,Mme Marguerite DELPECH, divorcée FAIVRE, dt à SAINT JEAN DE LUZ (64), Camping Bord de Mer, immatriculée au RCS de BAYONNE sous le n° 348957424,A vendu à la sté CAMPING LES 3 VALLEES, SARL au capital de 20 000,00 E, dont le siège social est à ARGELES GAZOST (65), Avenue des Pyrénées, immatriculée au RCS de TARBES sous le n° 491485231.Un fonds de commerce de:* Location d’emplacements de camping et locaux saisonniers, fonds de commerce, journaux, publications, articles de bazar, bar avec licence 3, restauration rapide à emporter ou à consommer sur place, alimentation, vente de pains, viennoiserie, pâtisserie, glaces, fabrication de crêpes, glaces ou gaufres,* Cave, vente de vins, accessoires liés à l’activité en général,Exploité à ST JEAN DE LUZ (64), 71 Chemin d’Erromardi,Pour le prix de 300 000 E s’appliquant pour 270 000 E aux éléments incorporels, et pour 30 000 E aux valeurs corporelles,Entrée en jouissance au 9/12/2010.Oppositions: dans les dix jours de la dernière en date des insertions légales en l’étude de Me BEGOUEN, Notaire à BLAGNAC (31700), 7 rue Lavigne.
12

telebixta leihotik
aSteburuKo HitzorduaK
Bahituak: Badu orain bederatzi hilabete bahituak direla frantses bi kasetariak beren afganistar lagunekin. Jakinarazi dute joan den ortziralean, armadako goimailako jeneral batek haiekin mintzatu zela telefonoz, osagarri onean direla. Pentsatzen du libratuak izanen direla Eguberriko. Hanbat hobe, nahiz nehork ez dakien harremanek segituko duten bahitzaileekin. Agian bai!
Txilen lurperatuak direnak bizi dira eta badute konfiantxa handik aterako direla. Egia erran, diote salbatuak izanen direla urriaren erditsutan. Gogoan ditugu horiek ere.
Complément d’enquête: Asteleheneko emankizuna (France 2 gatean, aratseko 10etan). Benoît Duquesne aurkezle. Berriz ere Bettencourt familiarekin gaude, Woerth ministroa barne. Egunero afera horretaz mintzo dira prentsan eta irratitelebixtetan. Zer berri? Arros deritzan ugartera joan gara eta nahiz debekatua den sartzea, halere joan dira kasetariak, hango langileekin mintzatu ere eta urrundik ikusi hango etxeak, nagusienak eta zerbitzarirenak. Nihon ere ez da ageri nor den ugarte horren jabea nahiz inkesta egin duten.
Entzun da kontuegilea izana den anderea eta berriz erran du dirua bankutik hartzen zela politika alderdiei emaiteko, bereziki boz urteetan.
Gero eta gehiago ikus daiteke nola jokatu den François Marie Banier argazkilaria eta iduri luke, Liliane Bettencourten alabak arrazoin duela haren kontra joaiteko, ikusiz egin dizkion opariak eta, azkenik l’Orealen ganik, urtero 700.000 euro sakelan sartzen zituela argazkilariak. Datozen asteetan egia jalgiko da dudarik gabe.
Envoyé spécial: Zatitxo bat bakarrik, ikusi dut, bigarren erreportaiak erakusten zuela nola gaizki hartuak izan ditezkeen beltzak frantsesak izanikan ere frantses administrazioan, nola batek nahi zuelarik lizeoetako buru izan trabatua izan delarik. Bada bi gogoeten egiteko parada.
Errugbia: Biek galdu dute. Miarritzek Parisen RacingMetroren kontra (17 eta 12). Baionak, aldiz, etxen Perpignanen aurka (26 eta 25). Halere sailkapen orokorrean biek pundu bat irabazten dute.
J. H.
Irailaren 30a : Osteguna • 19.00 : Mintza leku, Ofizialeen Ganbarako bozetaz
Urriaren 1a : Ostiralea• 19.00: Aitzur eta Jorra• 20’00 : Presoen oihartzuna
Urriaren 2a : Larunbata• 11.00 : Airesta, Jon Maia dantzari profesionalarekin errepikaldi batean T DANZ festibalakari• 12.00 : Berriak • 20.45: Esku baloina, Irisartarrak / ASPOM Bègles
Urriaren 3a : Igandea • 10.30 : Meza Baigorritik• 11.30 : Lapurtarren biltzarretik zuzenean
• 12.15 : Gure arbasoak Mixel Xilope• 15.30 : Errubia Maule / Tyrosse
Urriaren 4a : Astelehena• 16.00 : Zuria beltzez musika emanaldia • 19.00 : Hegoaldeko ostatua Andoni Tolosa • 20.00 : Gazte zaparrada • 21.00 : Kanpoko mintzaldia
u.e.u.-ren udazkeneko ikastaldiak
Miarritzeko Atabal gunean antolatzen ditu udazkeneko ikastaldiak Udako Euskal Unibertsitateak. Huna egunak eta ikastaldi gaiak.Urriaren 23an : Taldelanak prestatzeko interneteko baliabideak.Azaroaren 6an : Illustrator, grafismoa lantzeko erreferentziazko aplikazioa.Azaroaren 20an : Interneteko informazioa partekatu.Azaroaren 27an eta abenduaren 4ean : Argazkigintza numerikoa.Abenduaren 12an : Photoshop, irudiak edota argazki
numerikoak berrukitzeko aplikaziorik erabiliena.Izen emateak bi modura egin daitezke : UEUren webgunetik http://www.ueu.org/ikasi/ikastaroak/ikastaroLekua/IparraldeaHautatutako ikastaroaren izenaren gainean klikatu eta bertan izena emateko aukeraizanen da. Mezu elektronikoen bidez : [email protected] helbidera idatziz.Informazio gehiagorentzat 05 59 25 60 56 zenbakira dei daiteke.
Uztaro arte atelierreko marrazki eta margoketa kurtsoak setemearen 4ean hasi dira ; neskenegün goizez 9etarik egüerditarat (haur eta gehitüak) eta astelehen arratsez 6etarik 9etara (gehitüak). Marrazkitzeko teknikak lantüko dütügü, tintak eta margoketa akrilikoa zoin oliozkoa, eta eüskarri ezberdinetan. Atelierraren helbürü pedagogikoak ondoko hauek dira : sorkuntzaren bortak zabaltzea eta ederlan edo mugimentü artistikoen analisian lagüntzea. Oroz gainetik norberaren sortzeko ibilbidea errespetatzen da.Xehetarzünak : tel : 05 59 28 11 14 (edo uzt[email protected]). Atelierren ardüradüna : Gonzalo Etxebarria
euSKal irratiaK 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5
uztaroren marrazki eta margo kurtsoak
ortziraleanPausun, Xaia ostatuan, kantuafaria Kuxkuxtu txarangarekin. Baionan, Glaineko elkartetxean, «Ura eta hirigintza : a rrazoinezko ezkontza» kolokioa. Eta antzokian (20.30), hiriko musika ikastegiko orkestra nagusia “Couleur et Feu” kontzertua eskainiz.
larunbateanOzaze Zuharen, behikiaren eguna.Bidarten, herriko etxe aitzinean (11.00), Bidarten KantuzHeletan, Arkupeko gelan (18.00), hitzaldia, ”Atzo, gaur eta bihar, mintzairak Argentinan”.Saran, Lur Berri gelan (20.00), Iparraldeko bertsulari xapelketaren hirugarren kanporaketa. Garruzeko elizan (20.30), Chœur de Luy» eta Kantuka Maulen, Zinka ostatuan (22:00) kontzertu : «Madeleine a les boules» eta «La fiancée du pirate»
igandeanBidarten, herriko etxe aitzi
nean, selauruhusteaZiburun, Untxin auzoaldean, zaharkimerkatua eta selauruhustea Bidarrain, Auñamendiren 35. ibilaldi neurtuaUztaritzen, Lapurtarren biltzarra.-Kanbon, euskalpastizaren besta eta euskalpastizaren kofradiak bere biltzar nagusia.Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean (11.15) Arrantzaleak taldea kantari.Baigorrin, Plaza Xoko gelan, euskal amerikanoen besta.
asteburuanLezon, Kilometroak 2010, Gipuzkoako ikastolen bestaHazparnen, larunbatetik goiti, aurtengo Kulturaldia.Miarritzen, igande arte, Latinoamerikar zinema festibala.Donibane Garazin, ortziraletik iganderat, T Danz Udazkena festibala.Urruñan, Oletako bestak.Lekunberrin, Pagolan eta Izturitzen, herriko bestak.Arrosan, ortziraletik igandera, Festirudi, Aldudarrak Bideok antolaturik.
Urriaren 3an, igande huntan beraz, aratseko 7ak eta 10etan, FR3 Euskal Herriren euskarazko emanaldia « Herria » kasetaz beharra da. 7 minutuko emankizuna, Herria
kasetaren moldaketaz, eta bereziki kaseta hortako 3 berriketariren elgarrizketekin, Mayi Gorostiague Lasatik, Ttotte Errotabehere Baigorritik eta Elixabet Andueza Zuraidetik.
FR3 Euskal Herri« Herria » kasetaz ari
13

Han eta HeMen
Zenbait egun ditu bakarrik filma horrek ateraturik eta errekesta gaitza bildua du jadanik. Zergatik ote ? Nere ustez ainitz arrazoinen gatik.
Lehenik hor kondatua dena egiazko gertakari bat baita. 1996. urtean, Aljerian, zazpi fraile islamistek (edo armadak ?) bahitu eta garbituak izan baitziren, buruak moztu ziozkaten ! Egiazko gertakaria beraz filma horrek kondatzen duena. Eta bertzalde arras gaurkoa, duela guti berria hedatua zen nola Nigerian, eta beraz Tibhirinetik beherago Afrika alderat, zazpi presuna bahituak izan diren.
Bigarrenik filma ontsa egina da. Ez zira bi orenez batere enoatzen. Jokolariak gaitzak dira, eta, nahiz kondatua dena tragedia bat izan, omorea ere ez da falta artetan, horrela erakutsiz beren buruak arras gu edozeinen heinekoak dauzkatela jokolariek. Azpimarratzekoa da ere zenbait kanpo irudien ederra! Nahiz filma Marokan egina izan den, Aljeriako argiaren distira berezi hura bera goza ditaike. Emanak diren kantuak eta entzuten den musika hunkigarriak dira. Ainitz bake eta ixiltasun bertzalde.
Gainerat filmak ez zaitu lehertzen. Erakutsia dena handia da, frailek egin hautua gizonak egin dezaken ederrenetarik da. Bainan hautua egina da ainitz duda eta ahuleziaren barnetik! Osoki gizon normalak gure zazpi fraileak! Normalak bainan ez ttuttulak: gobernuko gizon edo islamisteri burua gora erantzuten diote Christian multxoaren buruak.
Adimendu eta zuhurtziaren haritik joanez gizon horiek ez dute arrazoin. Ez dute hor egon behar. Beren bizia sobera irriskuan ezartzen dute ez badira hortik lekutzen. Zenbaitek joan nahi dute, bertzeek ez. Azkenean denek, bat bertzearen ondotik, egoitea hautatzen dute.
Gizonen begietan fraileen hautua, erokeria bat! Bainan beren solasak entzun eta konprenitzen eta miresten den hautu bat «Otsoa heldu denean ez da, artaldea bakarrik utzirik, eskapatzen…» Inguruko jendeak galdatzen diote egoitea. «Zuek arbolaren adarrak zirezte, gu xoriak!» Zuek joaneta, nun pausatuko gira? Eta jende xume hori hiltzaileen beldur gorrian bizi da egun oroz, hortik urruntzeko ahal izpirik gabe. 150.000 presuna hilak izan dira hor bi urtez!
Fraileen hautua ederra da: beren bizia emana zuten herriari eta hastapeneko zinari leial egonen dira. Filma horrek hedatzen duen mezua arras gaurko egoerari doako. Musulmanoak eta haien erlisionea guretzat mehatxu izan ditaizke. Hala izan ditaizke ez baditugu errespetatzen hor adierazia zaukun bezala.
Aljerian egon girenek nola ez mirets hoinbertze mexpretxuren pean bizi ikusi dugun herria, egun zenbaitez bederen errespetatua eta maitatua harentzat bizia emaiteraino.
Aljeriako gerla denboran, soldado bezenbat fraile igorri balitu Frantziak harat, ez ginen egun giren heinean izanen; menturaz herraren kontrako gerla irabazia izanen ginuen.
Behar bada erranen da fraileen buruak, Christian deituak, sobera leku hartzen duela gertakari hortan eta harek dituela bertzeak ereman. Nik ez dakit. Bainan dakitana da filma bururatzean gogorat heldu zitzautana hau zela, mezan apezak dioena: «bere gogoz kurutzerat zoala…»
Filma horren errekesta zergatik, oraino? Ez ote jendeak sendi duelako, berak jakin gabe, zazpi fraile horien «erokeria» iduriko zenbait ekintzetan dela kausitzen gaurko mundu hunen aterabidea?
M.I.
deS HoMMeS et deS dieuX filma
Axun, Iban, Ione, Igotz, Garazi, Ekaitz, Montse eta Leire. Hizketaldi labur baten ondoren, Idazle Eskolako karabanak Senpererako bidea hartu zuen. Ez genuen Irungo merkatalgunean elkartu ginen goizeko 09:00etan, Tere, Itziar, Ainara, Euri, berandu iritsi nahi Hatsako gure lagunekin eta Karmele gure adiskidearekin genuen hitzordura. Baina Biriatun lagun batzuekin egin genuen topo, beltzez jantzita eta metraileta eskuan egoten diren horiekin. Ainara eta Itziar pasa; Tere eta Leire pasa; baita Axun eta Iban, zein Garazi, Ekaitz eta Montse zihoazen autoa ere. Ione eta Igotzena bai harria! Atzerapen txiki batekin, baina ongi iritsi ginen denok Senpereko Larraldea etxera. Bertan zeuden Auxtin Zamora eta Aspaldikuko Juankar; eta haiekin Carmen. Azken honek nahiago izan zuen gurekin denbora galtzea baino zuzenean Larraldera joan eta kafetxo bat hartuz itxarotea. Carmenek bai jakin! Senpereko etxetzar ederrera azaldu ziren baita ere Uxoa eta Iker. Auxtinek eskainitako kafe goxoa hartu ondoren, autoetan sartu eta Zugarramurdirantz abiatu ginen. Bidean paraje ederrak, eta txakurrak autoetako gurpilak hozkatzen, eta larre behiak enbarazuan, adar handihandiekin. Eskerrak Axun eta Iban autoetatik atera eta bidea temati oztopatzen zuten animaliatxo adardunak bazterreratu zituzten. Horrela, Zugarramurdi eta Etxalar artean geratzen den Ibainetako lepora iritsi ginen, gure ibilaldiaren abiapuntura. Batzuk mendirako maia aproposekin, beste batzuk bakeroekin, batenbaten gona jantzita eta xandaliak zeramatzanik ere bazen. Montse, Karmeleren ama esaterako: hartu bastoia, jantzi xandalien azpitik galtzerdiak eta benga! Maldan gora gehien errepikatu zen esaldia: “sinatuko nuke nik 79 urterekin horrelako sasoia izateko”. Ibilaldi atsegina izan zen: hankentzat xamurra eta begientzat zoragarria. Oztopo zenbait gainditu behar izan genituen ordea: lokaztutako putzuak, eta batez ere, alanbresare edo langak. Baina dotore igaro genituen denak, jantzietan urratu txikienik egin gabe. Azkenean iritsi ginen Ibanetako Trikuharrira. Bertan egin genion omenaldi xumea Karmeleri. Trikuharria inguratu eta norbere
etxetik ekarritako harriak utzi genituen megalitoaren barruan. Auxtinek Karmeleren irudiarekin eta poesia batekin osatutako koadro zoragarria atera zuen sobre batetik. Harriekin batera, trikuharriaren barrenean jarri zuen. Itsasoko maskor bat ere utzi genuen, Karmeleren izenarekin. Ondoren, Itziarrek hitz batzuk irakurri zituen: “zeure zeuretako Karmele”. Xalbadorren heriotza kantua abestu genuen gero, baina “Urepeleko artzaia” esan beharrean “Aretxabaletako enara” kantatuz. Kantua amaitu ondoren, Axunek botatako irrintziak urratu zuen Ibanetako isiltasuna. Zugarramurdiko sorginak esnatzeko modukoa izan zen. Txalo egin genuen denok, hunkiturik. Esku emanda gizaharrespila bat osatu genuen, gogoa Karmelerengan genuela. Isiltasuna. Pare bat argazki, eta martxa berriro. Gustura, oso gustura, pentsatuz, Karmeleri gustatuko zitzaiola. Ah! Eta atzera bidean abiatu aurretik, indarrak berreskuratzeko Itziarrek egindako erroskila goxogoxo batzuk jan genituen. Superwoman! Autoetara iritsi eta batzuk etxe aldera joan ziren, Garazi, Ekaitz eta Montse hain zuzen; gainontzekoak Larraldera itzuli ginen. Eta han… sekulako bazkaria: xixahori omeleta, indioilar bularkia barazki goxogoxo batzuekin, eta gazta, eta sagar tarta, eta pikuak, eta aranak, eta kafea, eta patxarana eta giro ona! Ederki bazkaldu genuen, bai jauna! Sabela majo beteta, lau terdietan ekin genion errezitaldiari. Itziarrek ohi bezela txukuntxukun antolatua zuen dena: Auxtinek hitz egin zuen lehendabizi, ondoren Terek Idazle Eskola aurkeztuz, gero Itziar eta Ainarak Karmeleri buruzkoak aipatu zituzten, eta jarraian Karmeleren testuak irakurri genituen txandakatxandaka. Hiru ordu eta laurdeneko emanaldia izan zen. Hunkigarria, baina polita. Amaieran Auxtinek bere esker ona azaldu eta oparitxo bana eman zigun: fosil bat bakoitzari. Ez hori bakarrik: etxerako bidea hartu aurretik kafea, garagardoa, fruta, muztioa, freskagarriak eta opil goxo batzuk jarri zizkigun aukeran. Talde argazkia atera eta martxa! Ah! Alde egin aurretik hurrengo hitzordua gogorarazi zuen Terek: irailak 25ean, Iruñean Aspaldikuk antolatutako Nafarroako Poesiaren Biltzarra...
Leire Zubeldia
Senperen egun eder bat, oraingoan ere
Karmeleren kontura
14

KirolaK
pilota Munduko xapelgoak Pauen
eskubaloia
Paueren aldi aurten, lau urtetarik jokatzen diren mundial horientzat. Urriaren lehenetik 10eraino iraunen dute. 21 nazioren artean jokatuko dira. Iparralde hunek baditu 7 irabaziak, Hegoaldeak 5, Argentinak 2, Mexikak 1. Aurten jokatuko dutenak: Argentina, Belgika, Bolivia, Brasil, Kanada, Xile, Costarica, Ekuador, Espainia, Frantzia, Guatemala, Italia, Mexika, Nicaragua, Peru, Filipina, Dominika, Uruguai, U.S.A., Venezuela. Pilotak dauzkan 14 jokoetarik 10 dira bereziki erabiliak: eskuhuska (trinketean eta ezkerparetan), zesta punta, paleta goma betearekin, paleta barne hutsarekin, paleta larruzkoarekin, pala motza, sarea eta frontenis. Plazalaxoa eta luzea ez dira hor erabiltzen. Guk, hemen, eskuhuska aipatuz, huna nor ditugun iparralde hunen alde jokatuko dutenak. Lehenik trinketeko: buruzburukan, Olivier Jeannots eta Jean Marc Lamure. Trinketean birazkako: Aguirre eta Benesse eta ere Inchauspe X. Lambert. Ezker paretan eskuz: Andoni Alberdi eta Julien Etcheverry buruzburukako. Birazkako: Bilbao Aguerre, Gogny Arraztoa. Besteak tresnekin: xistera, pala, sare...
GarateneanPetotegui - Etcheto ..................50Heguiaphal - Bessonart ..........32Astelehenean jendea bazen, usaiako herritar andana, baieta oraino zenbait egun hartzekoak
zituzten kanpotiar horietarik ere. Gaineratekoan, jokoa beti jokoa eta jokoak zango makurrak, errana den bezala. Pilotariek ez dute hobenik, denek eginahala egin baitute, E tchetok lehenik, bere nausitasuna erakutsiz, Kurutcharryren ordez ari zelarik. Bigarren aipatuko dugu Bessonart, beti azkartuz, hobetuz eta segurtatuz doan senpertarra, berea izanen duen haundien mailerako. Heguiaphal xuberotar ernea ere hor, beti zenbait pilotaren eskuin xokorat lehertzen dakiena, baina usaiaz kanpoko huts batzu ere. Petotegui garaztarraz erranen duguna, ontsa lagundu duela Etcheto eta aise ari zela harekin. Horiek hola, oren bat eta laurden arizan direla, botean Petotegui nausi, Heguiaphalek ere ikasi behar nahasten eta barreatzen, eskuin zoko hartarat ere. Eta jende prestu hura, omore onean.
Larrechea - Saldubehere ..........?Bielle - B. Ducassou ..................?Hau helduden asteleheneko partida Garazin, Larrechea gogortzen ari orai bere jokoan, Marc Saldubeherekilako. Eta kasu beste pareari. Hortan ez dela Ducassou Peio, zaharrena, ezagutzen duguna, ari, baina Jan Battitt, hirugarren anaia, beraz gaztea; eta ez batere txarrena, diotenaz. Astelehenean guk ikusiko, Ihiztarien kopa hortan. Ihizi ala ez, pilotariak ditu hor jendeak nahi.
Arbonan Biltoki: finala laurdenValencia - Bessonart ...............40Sasco - Elissalde .....................14
Belascain - Yustede .................40Goicoechea - Ducassou II .......33Senpertarrek trenpu gogorra erakutsi dute larunbatean lehen partida hortan finala laurdenkari. Eta bigarren hortan 2926 aitzinean izanik bi gazteek bitoria utzi behar ukan dute bi trebatueri. Hor daude ikusteko laurden horietan Cachenaut Maitia, Etcheto Bonetbeltx, Alfaro ordainduz Cachenautek lehenik, eta, larunbateko, 5 orenetan, Sorhaitz Haroçarene, Belascain Yustede eta ondarrik Heguiabehere anaiak eta Muscarditz Dermit. Aurtengoa ere badoa ederki, Ximun Haranek asmatu jokoberrian.
Ostiralean HendaianGonzalez - Zubieta ....................?Xala - Laskurain .........................?Urriaren 1an, ikastolekin hori. Lehen partida Merino Cabrerizo II, 7tarik goiti.
Arrosan ereWaltari - Ducassou ....................?Bielle - Oçafrain .........................?Urriaren lehenean, ortziralean bi partida. Lehena: Lambert Ezcurra
II eta Ibarrola Harismendy. Gero, goragoko hori, bigarren finalerdia eta finala 3an, bazkaria, Katina ostatuan, Kanalduderekin.
Hegoaldean, Bengoetxea VI - Pa-txi Ruiz LogroñonBengoetxea - Patxi Ruiz ..........22Irujo - Pascual ..........................20San Mateoko torneo famatuaren finala dute Adanagan jokatu jende gaitzaren aitzinean. Errioxa horrek ez baititu bakarrik arno onak baina pilotari haundiak ere bai eta jendearen afizionea. Nahiko zuten ba beren Titin hor baina beste hauk baitziren finalean. Ez ustegabetarik: Irujoren aitzinean ere Bengoetxeak joan du pilotari hoberenaren saria, izigarriko piloten bila ibilirik burutik buru. Patxi on batekin. Hunek aurtengo hau izan bide du sekulan ukan duen udako sasoin hoberena.Aritz Lasa - Laskurain .............22Olaizola I - Beloki ....................17
Olaetxea - Peñagarikano .........12Cabrerizo - Merino I ..................6
Mikel - Gorriti ...........................22Amantegi - Perosanz ...............20Lehen partida hortan, zaharrak oraino ederki ari, bainan adina mintzo, ororen buru. Bego
txirrindularitza
Urriaren 3-an, igandearekin, iraganen da Auñamendi elkarteak antolatzen duen 38. ibilaldi neurtua. Goizeko 8.30etatik 9.00ak arte, oinezkakoak Bidarraiko pilota plaza ondotik abiatuko dira. 8.00tarik harat izenak emaiten ahalko dira (binaka edo multxoka). Ez da lasterkaldi bat izanen, ibilaldi jarraiki bat baizik, elkartasun giroan... Gisa hortan naturaz eta mendiaz gozatzen ahalko da. Ibilaldi luzeenak 25 km luzera eta 1600 m desnibela dauzka. Ibilaldi artekoak 20km luzera eta 1250m desnibela. Ibilaldi apalago bat eskainiko da ere, 15km luzerakoa eta 1040m desnibelekoa.
Bidarraiko plazatik abiaturik,
ibilaldia joanen da Osiarteari buruz, Zerkanbiden barna, eta gero Itsusiko peñak, Fraileen xendra, Sumuseko errota, Bidegorrieta, Arpettiki, Iparla kaskoa, Bidarraiko plazara berriz itzuliz Laxoneko lepoan barna. Hori da bide luzeena beste biak laburragoak dira bainan berdin ederrak. Kasu, 25kmko ibilaldia 12.30etan hetsia izanen da Sumusenbordan. Xakurrak ez dira onartuak. Sumusenbordan badago ur garbia. Xahakoak betetzen ahalko dira. Auñamendiren aterpetxeetan lo egiterik balinbada Bidarrin, 05 59 37 71 34 telefono zenbakirat deitu (tokiak mugatuak: 70). Prezioa: 7 € Ez ahantz zuen hamarretakoa tel 00 33 677 355 419.
Irubelakaskoa, Bidarraiko aldetik so eginezJoan den igandean EuskaltelEuskadiko Fernandez de Larrea arabarrak irabazi du Vendée eskualdeko itzulia, 2008an jadanik irabazi zuena. Orain txirrindulariak munduko xapelgoari so daude. Hau igandean
jokatuko da Australian, Melbournen. Euskalteleko Samuel Sanchezen balentria batekin ote? Han beharrak dira ere Juanma Garate, Haimar Zubeldia, Imanol Erbiti...
Fernandez de larreaVendée-ko itzuliaren
garaile
Airoski gelan ari ziren irisartar eskubaloi lar iak xapelgoko bigarren partidaren konduko, joanden larunbatean,
Floiraceko taldearen kontra. Partida zaila eta tinkea. Partida erditan Irisarri gibeletik, 1314. Hala ere lotu dira eta irabazter zuten, azken sekundetan mar
katutako tantoa baliaztatu balute epaileek, tantoa zuzena zelarik alta. Dena den, berdinean gelditu dira bi taldeak, 3030. Irisartarretan, Alexandre Mellouk (8), Florian Ranza (7) eta Beñat Urruty (5) izan dira markatzaile hoberenak. Helduden larunbatean berriz ere Airoskin ariko dira (20:45), Begleko taldearen kontra.
irisartarreri garaipena eskapatu
auñamendiren 38. ibilaldi neurtua
15

inbido
euSKal diaSPoraArgentinako “Jauzi Eguna” eta Brasilgo “Dia dos Bascos”
Aipa dezagun lehenik iragan asteburuan egin dela Buenos Airesen bigarren urtez «Jauzi Eguna», hiriko Ekin dantzari taldeak antolatua, aurten Uruguaiko Carmelo herriko «Ibai Ondoko Etxea» Euskal Etxeko dantzariak gomitaturik. Egunpasa goxoa egin dute larunbatean argentinar hiriko Mexiko 1880 karrikan den euskal egoitzara bildu direnek: dantza tailerra, bideoak, afaria, jauziak... Igande goizaldera arte luzatu da lagunarteko jauzi besta.
Hego Ameriketan oraino, baina puxka bat goitixeago, Brasilen, Sao Paulo estatuko Itapevi hiriko «Eusko Brasildar Etxea» delako euskal etxe gazteak ardietsi du ago rrilaren 31n Hiriko Kontseiluak «Dia dos Bascos» (Euskaldunen Eguna) onartu eta ofizialki finkatzea, urte guziz uztailaren 14ean ospatzeko. Euskal Etxekoek esplikatu nahi diete 200.000 bizilagun dituen hiri honetako heien auzokoeri Euskal Herriari buruz, euskaldunak nor diren, heien lengoaiaren eta kulturaren berri eman, jana dastatzeko xantza...
Eta iparralderago, Kuban egin berria
du itzulia Ruper Ordorika kantariak. Joan den asteko ostiral, larunbat eta igandean kantaldiak eman ditu giro goxoan La Habanako Malekoiko «Centro Iberoamericano’n, Cardenasko «Museo de la Batalla de Ideas»en, eta Santa Clarako «El Mejunje»n, beti bere Bladimir Zamora olerkaria eta Ray Fernandez kantaria, biak kubatarrak, lagun. Itzuliaren izena: «Qué gran invento: los amigos» (Zoin gauza ederra diren lagunak!).
Orain Estatu Batuetara. Nevadan, erakasle baten xeka ari da Renoko Unibertsitateko Euskal Mintegia, Humanitateetan edo Gizarte Zientzietan, lanean 2011ko uztailean hasteko. Aurkezteko epea azaroaren 12an bururatuko da. Xehetasun gehiago basque.unr.edu webgunean.
Eta ondarreko bi aipuak Europan
dira. Lehena Bartzelonan, hiri katalaneko Euskal Etxeak eskaintza egiten baitie euskaraz kantatzen duten bakarlari edo taldeeri (zernahi musika mota) helduden azaroaren 20ean Bartzelonako «EH Sona» jaialdi handian parte hartzeko. Interesa baduzu edo interesa ukaiten ahal duenik ezagutzen baduzu, aski duzu euskaletxea.cat webgunean ikustea nola parte hartu, kantu batzuen grabaketa Bartzelonara igorriz. Zorte on!
Azken lerroetan, ez ahantzi heldu
den igandean dela Baigorriko Plaza Xoko gelan euskal amerikanoen urteroko besta. Izena emateko, deitu Henri Oçafraineri 05.59.491004 zenbakian. On egin, adiskide!
Joseba Etxarri
Alsaziari behako bat…II- Strasburg, Europaren bihotza…
Hiri handia da Strasburg eta biziki ederra. Alsaziaren hiriburua. Bai eta Europa batuarena, hala diote behin. Eta gisa batez egia ere da. Salbu ez da halere ahantzi behar Europa batuaren biltoki eta bulegoak barreatuak direla. Batzorde nagusia, gobernua nolazpait, Bruselan dago, Belgikan beraz, hiri hortan dira ere deputatuak batzordeka biltzen. Bestalde, zerbitzu asko Luxenburgon daude. Deputatuen biltzar nagusiak dira Strasburgen egiten, hilabetean aste batez gehienetan. Denbora batez duda zerbait izan bada ere sail hori alde bat hor kokatuko ote zen ala ez. Orai gauzak garbi dira, duela zonbait urte gaitzeko egoitza eraikia dute alabainan deputatuentzat, ainitz gostarik gainerat. Lehengotik ez hain urrun, bainan aise handiagoa, Europa batuan 27 herrialde partzuer izanez holako zerbait egin behar baitzen. Bixtan da beraz hor segituko dutela. Strasburgen da ere Europa maileko gizaeskubideen auzitegi nagusia. Hor biltzen ere Europako kontseilua, Europa osoari zabalik dagoena eta ez bakarrik Europa batuan barne diren herrialde horieri. Gauza bat usu oroitarazten dutena hor gaindi, Strasburg hautatua izan dela Europaren bihotza izaiteko nolazpait, Frantzian delakotz bainan Alemaniako mugan, hola erakusteko Frantzia eta Alemania, 70 urte barne hiru aldiz elgarren kontra itsuski gerlan arizanik, orai baketuak direla eta elgarrekin eskuzesku plantatuak…
Europaren bihotz izaitearekin, Strasburg handitu ere da eta azkartu. 270.000 biztanle badauzka, beste hainbeste baino gehiago bizi inguru hurbileko herrietan.
Eliza miresgarriaIkustekoak dira Strasburgen hiri erdiko plaza eta karrikak, bai eta etxeak. Hiri zaharra, ugarte batean kokatua, katedralearen inguruan, zinez miresgarria da. Katedralea bera eraikin arraroa! Kanpoz eta barnez! 142 metro gora heltzen den ezkiladorrearekin. Seigarren mendekotzat bazen hor berean eliza bat. ErdiAroan, zonbait mendez lan eta lan arizanik, sortu zen beraz
orai mundu guzian famatua den katedrale hori. Orai ere obran ari dira funtsean. Holako eraikin batean ez dira obran artzetik kasik sekulan gelditzen! Barneko apaindurak ederlan paregabeak dira. Aldaretik haste eliza zolaraino, predikualkian barna. Gauza harrigarriena orobat, “astronomikoa” deitzen duten ordularia, 16.garren mendean muntatua. Egun guziz, eguerdi eta erditan bainan ordularian eguerdi da xuxen xuxena apostoluak aldizka heldu dira Jesusen aitzinerat, Jesusek benedikatzen ditu eta oilar bat entzuten da kantari. Oren guziz ere, izaiten da zerbait mugimendu ordulari
hortako aingeru eta jendeekin. Kasik ezin sinetsia, ordulari horrek xuxen xuxena atxikitzen du egunen segida, bainan ere ilargiaren mugimendua eta urtez urte Pazko noiz izaiten den…Balio du segur hor egoitea ordulariari so eta so. Pagatzen da haatik horrat sartzeko. Nardagarri dena katedrale xoragarri hori bisitatzean, ardura zernahi jende izaiten dela eta ainitz alde bat mintzo bar bar bar eta mar mar mar, Ezpeletako ferietan balire bezala!
“Frantzia Ttipia”Bada nun zer ikus Strasburgen barna. Laster ohartzen zira ete gaitzeko berdegune nasaiak ederki begiratuak dituztela. Auzoalde berezia, dena eraikin eder, “alemana “ deitzen dutena, alemanek moldatu eskualdea, 1871ko gerlatik landa, ustez Alsazia beti berea ukanen zuten. Bazter pollitena, “Frantzia Ttipia” deitzen dutena, Ill ibaiaren hegizhegi. Lehen arrantzale, eiherazain eta larruapaintzaleen xokoa, orai dena jatetxe, arrunt turismoari emana. “Frantzia Ttipia”, trufaz bezala hola deitua 16. mendean. Strasburg etzen oraino Frantziari lotua bainan frantses soldadoak hortik iragaiten ziren frango usu. Heientzat bazen ospitale bat eraikia, Italiatik heldu zirenean bereziki ainitz izaiten baitziren eri, Italiako emagaldu batzuekin sobera egonik… Auzoalde horrek arrunt fama txarra zuen beraz. Orai aldiz, ez du fama onik baizik! Muslaria
“Frantzia Ttipia” parabisu ttipi bat dela, ez da besterik aditzen!
Irudi honekin iragartzen ari da aurten Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen “EH Sona” musika jaialdia. Arg. EuskalKultura.com
16