hitz - ataria.tok-md.comdu albisteak.udan,gipuzkoa-ko foru aldundiak babestuta, harizko...

8
TOLOSA Rondillaz, Arramelez eta etxabe hutsez Plaza eta eliza apirilerako eraberritzea espero dute IKAZTEGIETAAzaroan ekin zieten herriko eliza eta plaza eraberritzeko lanei, eta pixkanaka itxura berria hartzen ari da ingurua. Besteak beste, elizako arkupea amaitu dute dagoeneko, eta plazako zorua ere bideratzen hasia da. Apirilerako lanak amaituta egongo direla espero dute agintariek. N. URBIZU5 Alde Zaharra-Dendak elkarteak gune hauen hobekuntza eskatu dio Udalari3 AMEZKETA Zazpi-Iturri pilota eskola ere Berria Txapelketan Gaur jokatuko du lehen jardunaldia; taldeak hiru bikote aurkeztuko ditu5 hitz tolosaldeko eta leitzaldeko Harpidedunei banatuaLarunbata2006-02-04IV. urtea805. zenbakiawww.tolosaldekohitza.info a ANOETA-IRURA Guraso Eskola martxan da bi ikastoletan Joxe Amiama psikopedagogoarekin4 MIREN ZEBERIOBIOLIN-JOLEA «Albistea jasotakoan, mezua 15 aldiz irakurri nuen sinestu aurretik» TOLOSAGustav Mahler Jugenorchester Europako gazte orkestra ospetsuenetakora deitu dute biolin-jole tolosarra ETORKIZUNAPozarren mintzatu zaio HITZAri Utrecht-etik (Holanda): «Espero dut orain ere beste ate ezezagunak irekitzea»2

Upload: others

Post on 01-Apr-2021

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: hitz - ataria.tok-md.comdu albisteak.Udan,Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak babestuta, harizko instrumentistei zuzen-dutako Nikanor Zabaleta XII. musika beka jaso zuen.Azken Eguberrietan

TOLOSA�

Rondillaz,Arramelezeta etxabehutsez

Plaza eta eliza apirilerakoeraberritzea espero duteIKAZTEGIETA�Azaroan ekin zieten herriko eliza eta plazaeraberritzeko lanei, eta pixkanaka itxura berria hartzen ari daingurua. Besteak beste, elizako arkupea amaitu dute dagoeneko,eta plazako zorua ere bideratzen hasia da. Apirilerako lanakamaituta egongo direla espero dute agintariek. N. URBIZU�5

Alde Zaharra-Dendakelkarteak gune hauenhobekuntza eskatudio Udalari�3

AMEZKETA�

Zazpi-Iturripilota eskolaere BerriaTxapelketan

Gaur jokatuko du lehen jardunaldia; taldeak hiru bikoteaurkeztuko ditu�5

hitzto

losa

ldek

oet

a le

itza

ldek

o

HHaarrppiiddeedduunneeii bbaannaattuuaa�Larunbata�2006-02-04�IV. urtea�805. zenbakia�wwwwww..ttoolloossaallddeekkoohhiittzzaa..iinnffoo

aANOETA-IRURA�

Guraso Eskola martxan da bi ikastoletanJoxe Amiama psikopedagogoarekin�4

MMIIRREENN ZZEEBBEERRIIOO�BIOLIN-JOLEA

«Albistea jasotakoan, mezua 15 aldiz irakurri nuen sinestu aurretik»

TOLOSA�Gustav Mahler JugenorchesterEuropako gazte orkestra ospetsuenetakoradeitu dute biolin-jole tolosarra

ETORKIZUNA�Pozarren mintzatu zaioHITZAri Utrecht-etik (Holanda): «Espero dutorain ere beste ate ezezagunak irekitzea»�2

Page 2: hitz - ataria.tok-md.comdu albisteak.Udan,Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak babestuta, harizko instrumentistei zuzen-dutako Nikanor Zabaleta XII. musika beka jaso zuen.Azken Eguberrietan

«Albistea jasotakoan, mezua 15 aldizirakurri nuen sinestu aurretik»

JOXEMI SAIZAR

Gustav Mahler Jugenorchester(GMJO) Europako gazte orkes-tra ospetsuenetakoa da.1986an sortu zuen Claudio Ab-bado zuzendariak eta 26 urtezazpiko 86 kidek osatzen dute.Iaz Donostiako Hamabostal-dian izan zen eta kritika eta en-tzulegoa txundituta utzi zituen;«urteko ustekabea» izendatuzuen prentsak. Duela egun gu-txi jakin du Miren Zeberio 22urteko biolin-jole tolosarrakorkestra honetan hartu dutela.Euskal Herrian ibilbide luze etaoparoa egin ondoren, gauregun, beka baten laguntzaz,Utrecht-en (Holanda) ari daikasten eta bertan harrapatudu albisteak. Udan, Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak babestuta,harizko instrumentistei zuzen-dutako Nikanor Zabaleta XII.musika beka jaso zuen. AzkenEguberrietan Santa Maria pa-rrokiako musika kaperan en-tzuteko aukera izan genuen.Jaso berri duen albisteaz min-tzatu du HITZArekin.

Mahler orkestran sartzekoproba egin zenuen eta orainhartu zaituzte. Nola izan daaukeraketa?2003ko bukaeran egin nuenaudizioa Madrilen, hau da,duela bi urte. Orkestra honeta-rako probak Europa guztian ze-har egiten dira, normalean he-rrialde bakoitzeko hiriburuan.Orduan erreserba kide bezalahartu ninduten, hau da, kide ti-tularrek huts eginez gero edoplantila bereziren bat beharrezgero deitzen dizute. Hala ere,orduan ez nuen zorterik izan,eta ez ninduten hartu. Hala ere,oso pozik egon nintzen nireerreserba plazarekin. Zerbaitda, ez?Nolako proba izan zen?Zure instrumentuarentzakokontzertu baten mugimendubat prestatu behar duzu, etahorrez gain orkestrako pasaje-ak deitzen direnak: hamar batzati konposatzaile derberdine-nak, orkestrako obra garrantzi-tsuetatik aukeratuak. Ia orkes-tra guztietan eskatzen dituztenpasaje berak dira, nahiko es-

Gustav Mahler gazte orkestran hartu dute biolin-jole tolosarra; Aste Santuan eta udan ariko da, tartean Donostiako Hamabostaldian

MMIIRREENN ZZEEBBEERRIIOO�BIOLIN-JOLEA

saiatzea. Frogak egitea ez da-tor behin ere gaizki,eta batzue-tan zortea izan dezakezu. Halagertatu zitzaidan EGOrekin, baiJONDErekin eta baita orainGMJOrekin ere! Ez dakit orain-dik ziur zein jende izan denonartua, baina nirekin JONDEnizandako pare bat klarinete-jole egongo direla uste dut.Noiz eta nola jakin duzu auke-ratu zaituztela eta nola senti-tu zinen?Frogak azaroan egin genituen,eta emaitza joan den asteanjaso nuen, e-mail bidez. Dar-darka nengoen,bihotza oso az-kar taupadaka, eta e-maila ha-mabost aldiz irakurri nuen, si-nestu aurretik!Aste Santuan bira izango du-zue Bolzano, Munich, Madril,Viena, Paris eta Turinen kon-tzertuak eskainiz. Noiz hasikozara orkestran lanean etazenbat denboratarako izangoda?Orkestran urtebeterako onar-tua izan naiz, eta horrek AsteSantuko eta udako biran partehartzea esan nahi du. Bi ego-

naldi dira, lehena apirilaren5etik 30era Bolzanon, aipatuta-ko hiri horietan zehar bira bar-ne, eta bigarrena abuztuaren4tik 27ra. Bira horretan Donos-tian joko dugu, Musika Hama-bostaldian.Nola uztartuko duzu lan be-rria orain arte Utrecht-en egi-ten ari zarenarekin?Bada, apiril guztia kanpoanizango naiz, eta klaseak galdu-ko ditut,baina topaketan izuga-rri ikasiko dudala kontuan har-tuta, ez ahal da hainbestekogalera izango!Nola eragingo du jaso duzunalbiste honek zure etorkizu-nean? Orain arte egindakoibilbidea —EGO, JONDE, dis-koak, kontzertuak, beka...—gailurrera iristen al da Mahlerorkestran sartzearekin, edozein izango litzateke hurren-go pausoa?Bueno,ez daukat oso argi.Gus-tura nago Utrecht-en, eta prin-tzipioz datorren urteko ekaine-an bukatuko ditut ikasketakhemen. Badut ideia bat buruanbueltaka, Hego Amerikara joa-tea, musikako klaseak emateabeste gizarte guztiz desberdinbatean, beste esperientzia be-rria bizitzea, hemengo giroare-kin eta hemengo musika uler-tzeko moduarekin zerikusirikez duena. Ez dago ezer argi, or-dea. Espero dut Mahler orkes-tran sartzeak beste ate ezeza-gunak irekiko dizkidala, aurrezEGOrekin edo JONDErekin ger-tatu zitzaidan moduan. Ikusikodugu! Ahal den hobekien bizi-tzen saiatuko naiz, ikasi etagustuko dudan musika egingustuko dudan jendearekin...Ahal bezainbeste gozatzea,hori da nire helburua, eta en-tzuten didan jendeari gozatua-raztea, noski...

tandarrak. Ez dago epaimahai-rik aurrean, bideo-kamara ba-ten aurrean jotzen duzu,hamarbat minutu, eta gero beraiekleku guztietan jasotako graba-keten bidez egiten dute auke-raketa.Nola izan zenuen orkestra ho-nen berri eta nola animatu zi-nen aurkeztera? Ezagutzen alduzu taldekideren bat?EGOn (Euskal Herriko GazteOrkestra) nengoela duela 6 baturte JONDEren (Joven Orques-ta Nacional de España) berriizan nuen, eta hara aurkeztunintzen. JONDEn, berriz, orkes-tra honen eta EUYOren (European Union Youth Or-chestra) berri izan nuen. Bazi-ren zenbait musikari orkestrahauetan onartuak izan zirenak.Frogak urtean behin dira, etapare bat aldiz aurkeztu naiz baiEUYOra eta bai honetara. Eta,azkenean, onartu egin naute!Maila altuko gazte orkestrakdira, ez da erreza sartzea, bai-na faktore asko daude jokoan,eta nahiz eta sartzeko konben-tzimendurik ez izan, ona da

PROBA

«Proban ez dagoepaimahairik, bideokamara baten aurreanjo eta grabaketen bidezaukeratzen dute»

BIZITZA

«Ikasi eta gustukodudan musika egin nahidut, gustuko dudanjendearekin; eta jendeagozatuarazi, noski»

AUKERAK

«Espero dut Mahlerorkestran sartzeakbeste ate ezezagunakirekitzea, lehen EGOneta JONDEn bezala»

2 tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaLARUNBATA, 2006ko otsailaren 4a TOLOSA

Miren Zeberio, Holandako parke batean, negu honetan. Bi urte daramatza Utrecht-en musika ikasten beka baten laguntzarekin. IZASKUN ETXETXIPIA

Page 3: hitz - ataria.tok-md.comdu albisteak.Udan,Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak babestuta, harizko instrumentistei zuzen-dutako Nikanor Zabaleta XII. musika beka jaso zuen.Azken Eguberrietan

««GGuurree hhiirruu aarrddaattzzaakk:: RRoonnddiillllaa,,AArrrraammeellee eettaa eettxxaabbee hhuuttssaakk»»

NOELIA LATABURU

Iragan ostegunean Alde Zaha-rrak-Dendak elkarteko ordez-kariak Tolosako alkatearekinbildu ziren eta, bertan, elkarte-aren ustez jorratu beharrekohiru ardatzak azaldu zizkiotenBildarratzi: Rondilla kalearenetorkizuna,Arramele auzoa etahutsik dauden etxabe komer-tzialak.

Lehen gunearen gainean Be-atriz Ortiz de Zaratek jardunzuen. Rondilla kalea oinezkobihurtzeko asmoen aurka azal-du zen elkartea, «bisitarientza-ko behar diren aparkalekuakjartzen ez badituzte». Halaber,Rondillaren eskuineko kaleberria zerbitzuetarako bidegisa erabiltzea dute helburu.«Taldeko kideok lan taldeasortu dugu, gai horren jarrai-pena egiteko asmoz», gainera-tu zuen elkarteko kideak.

Arramele auzoaren nondiknorakoen kezka ere helarazizioten alkateari. Batetik, «po-zik» azaldu ziren elkartekide-

GIZARTEA�

Gune hauen hobekuntzan oinarritu zuen Alde Zaharrak-Dendak elkarteak pasa den astean Tolosako alkate Jokin Bildarratzekin izandako bileraren funtsa

ek; izan ere, lehen aldiz urte as-koan, Tolosa iparralderantz za-balduko da, «Alde Zaharrakmendeetan izan duen nagusi-tasuna berreskuratu beharkolukeelarik». Haatik, aipatu na-gusitasuna eraginkorra izate-ko, «beharrezkotzat» jo zuentaldeak «modu integralean jar-dutea», Arramele eta ArkauteAlde Zaharrari hurbiltzeko eta,ahal den neurrian, «bizilagu-nek leku horietatik herritikkanpora alde egin ez dezaten».Horretarako, besteak beste, bizonaldeen arteko lotura hobe-tzea proposatu zuten.

Azken aipamena Alde Zaha-rrean hutsik dauden lokaleiburuzkoa izan zen.Amaia Jime-nezek azaldu zuenez, haienhelburua etxebizitzetako lehensolairuetan dauden negozioak(abokatuak, medikuak, eder-gintza zentroak...) etxabeetarajaistea litzateke. «Bi arazo kon-pontzen dira gisa horretan:etxebizitzeena eta lokalak be-tetzearena». Bestalde, Egube-rrietako kanpainaren gaineanere aritu ziren eta bazkideenartean inkesta bat burutzen aridirela jakinarazi zuten, «ea zer-bait hobetu daitekeen».Atzo eguerdian, Alde Zaharrak-Dendak-ekoen agerraldia. NOELIA LATABURU

Ikastaro berezia egingodute Santa Maria elizan

ERLIJIOA�

N. LATABURU

Tolosa-Ibarra Pastoral Ba-rrutiak ikastaro berezia anto-latu du, Santa Maria elizan,hilaren 8an, 9an eta 10ean.Laiko, erlijioso eta apaizei zu-zenduriko ikastaroa SantaMariako areto nagusian ga-ratuko da. Egizue hau nireoroigarri izenburupean, Je-sus Mari Arrieta ariko da ira-kasle lanetan. 16:00etan eus-karaz eta 20:00etan, berriz,gaztelaniaz emango ditu es-kolak.

Hainbat jorratuko dituArrietak, egun bakoitzekobat. Batetik, euskaristia, Jau-naren oroigarria. Bestetik,euskaristaia, esker-otoitzaeta ogizatitzea; eta, azkenik,eukaristia elkartasuna etazerbitzua.

San Blas jaietako egun handiena izan zuten atzokoanN. Lataburu�Atzo izan zuten San Blas auzokoek haien egun han-dia. Goizean goiz, usadioak jarraituz, Meza Nagusia entzuteko el-kartu ziren. Eta, han, bertako produktuen bedeinkapena burutuzuten —eskuineko argazkian ikus daitekeen bezala—. Ondoren

SAN BLAS JAIAK�

plazatxoan bildu eta ohiko Toka Lehiaketa egin zuten, auzokideenartekoa.Bertan erroskilen postuentzako lekua ondo gordetzen zu-ten eta botatako izerdiak ederki berreskuratu zituzten erroskilagozo-gozoei esker. Bihar arte izango dute zer gozatua. NOELIA LATABURU

tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaLARUNBATA, 2006ko otsailaren 4a 3TOLOSA

LANPOSTUAKGarbitzaileak. Lanpostu finkoak:Eusko Jaurlaritza, ikastetxeak,ospitaleak. Informazioa: 943 313782. Haurtzaindegi publikoak.zaintzaileak, hezitzaileak… behar

dituzte haurtzaindegi publikoek. 943 313782.Peoiak. Igeltseroak, elektrizistak,iturginak, lorezainak, palistak,gidariak. Lanpostu libreak udaletan.943 313782Gidariak. Udaletan eta Foru

Aldundian laster lanpostuak. Kontratu mugagabeak. 943 313782. Sukaldariak eta sukaldarilaguntzaileak. Postu libreak EuskoJaurlaritzan. 943 313782.Suhiltzaileak. Ertzaintza, polizia.

2006ean lanpostu berriak.Infomazioa: 943 313782.Haur eskolak. Haur zaintzaileak etahaur hezitzaileak behar dira. 943 313782Administrari laguntzaileak.Hurrengo sarrerak: Beasain, Bergara,

Soraluze, Mutriku, Zizurkil, Mendaro,Anoeta. Lanaldia astelehenetikostiralera, 08:00etatik 15:00etara.Langileak. Obratako langileak,gidariak, zabor biltzaileak,garbitzaileak behar dira udaletan.943 313782.

iragarki laburrak�

Page 4: hitz - ataria.tok-md.comdu albisteak.Udan,Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak babestuta, harizko instrumentistei zuzen-dutako Nikanor Zabaleta XII. musika beka jaso zuen.Azken Eguberrietan

GGuurraassoo EEsskkoollaa aabbiiaannddaa AAnnooeettaakkoo eettaa IIrruurraakkoo iikkaassttoolleettaann

IMANOL GARCIA

Ikasturte honetarako ere Ano-etako eta Irurako Ikastolek gu-raso eskola antolatu dute, biherrietako udalen laguntzare-kin. Aurreko urtean bezala,Joxe Amiama psikopedagogo-ak emango ditu eskolak. Pasaden astelehenean izan zen le-henengo saioa, eta hilaren13an izango da hurrengo hi-tzordua. Bi astean behin egin-go dira eskolak, astelehenetan,15:00etatik 16:45era. HaurHezkuntzako eta Lehen Hez-kuntzako 1. eta 2. mailako gu-rasoen taldea sortu da, etaoraindik aukera dago izenaemateko. Horretarako ikastole-tara deitzea nahikoa da.

Dani Maiza Anoeta HerriIkastolako zuzendariak anima-tzu ditu gurasoak parte hartze-ra: «Aurreko urtean balantzeoso ona egin genuen, eta aur-ten formatu bera mantendukoda eta aditua ere bera izangoda». Maizak gaineratu duenez,«Ikastolen helburuetako bat

ANOETA-IRURA�HEZKUNTZA

Dagoeneko saio bat egin badute ere, aukera dago izenaemateko; Joxe Amiama psikopedagogoa da arduraduna

tuta dago aditu guztien arteanharremanen inguruan esfor-tzua gatazkak sortu aurretikegin behar direla, horiek ekidi-tzeko. Gatazka bihurtuz gero,konpontzea zailagoa da», na-barmendu du Maizak.

Autoestima eta autonomia

Joxe Amiama tolosarrak du gu-rasoei eskolak emateko ardu-ra. «Eskola eta familiaren arte-

SANTA AGEDA�

Eskean ateratzekogaurko zenbaithitzorduren berriHauexek dira Santa Agedabezperan egingo diren zen-bait ekitaldiren hitzorduak:Alegian, Txintxarri abesba-tzarekin batera kantuan ari-ko direnak 18:00etan elkar-tuko dira Larraitz auzoan,Kurpil kafetegiaren ondoan.Antolatzaileek baserritarrezjantzita azaltzeko eskatudute. Asteasun, AmnistiarenAldeko Mugimenduak anto-latuta, preso eta errepresa-liatuen alde aterako dirakantuan. 14:00etan elkartu-ko dira plazan eta deialdiaegin diete herritar guztieiparte hartzeko. Villabonan,Eresargi abesbatzarekin ba-tera aterako den taldea18:30ean elkartuko da San-tiago zaharren egoitzarenondoan.Tolosako Kirikiño ai-sialdi taldekoak Iurramendi-ra abiatuko dira 16:00etaneta gero herrian zehar arikodira kantuan.

ANOETA�

Alkartasunako bibazkide ohienomenezko meza Alkartasuna Biltokiak mezabat eskainiko du VicenteOtaegi eta Juan Larranagabazkide ohien omenez. Biharizango da, parrokian, elebi-tan eta 12:30ean.

ko harremana lotzea da helbu-ruetako bat», dio Amiamak. Etagurasoen artean zabalduta da-goen ideia bat aldatu nahi du:«Gurasoek uste dute haurraazkarra izateak gizartean ondomoldatzeko balioko diola, bai-na elementu gehiago daude,autoestima, esaterako».

Lehenengo saioan haurranolakoa izatea nahi den landuzuten. «Horren arabera harre-man mota bat edo bestea be-harko dugu».Eta bi eredu aipa-tu zituen: «Gure gurasoengan-dik jaso duguna da bat,hau da,helburua haurra txintxoa, esa-nekoa izatea dena. Baina horiez da egungo eredua. Gauregun, haurra arduratsua, auto-nomoa izatea bilatzen da, etahorretarako harreman motabatzuk izan behar dira», diopsikopedagogoak.

Telefono konpainien adibi-dea jarri du Amiamak gizartea-ren eraldaketa eta horrek ekar-tzen dituen moldaketak espli-katzeko: «Lehen telefonokonpainia bakarra zegoen. Ezzegoen aukera egiterik. Egunzenbait telefono konpainia di-tugu eta aukeraketa bat egiteabadaukagu. Heziketan horilandu behar da: haurrari es-kaintzak ematea eta erabakiakhartzeko ahalmena izatea». Etagaineratu du: «Lehen errespe-tua behetik gora zen, hau da,haurrak gurasoak errespetatubehar zituen eta kitto. Orainerrespetua bi norabideetanlandu behar da: haurrek gura-soekiko eta gurasoek haurra-rekiko errespetua izan behardute».

4 tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaLARUNBATA, 2006ko otsailaren 4a TOLOSALDEA

Guraso Eskolaren lehenengo saioaren une bat. HITZA

kide guztien —bai ikasle, gura-so eta irakasle— arteko harre-manak hobetzea da.Gaur egungizarteak eskatzen du baloree-tan hezitzea eta heziketa emo-zionala ere gure gain hartzea.Ahalmen emozionala lantzeaeskatzen zaigu, eta horretara-ko tresnak ematea guraso,ikasle eta irakaslei».

Guraso Eskola hauek pre-bentzio programa baten baitanantolatzen dira. «Nahiko erro-

Haurrentzako filma, bihar, GureanVILLABONA�ZINEMA

ERREDAKZIOA

Olentzero eta subilaren lapu-rreta haurrentzako filma eskai-niko dute, bihar, Gurea aretoan.17:00etan hasiko da emanal-dia, eta 2,5 euro balioko du.Juanjo Elordik zuzendutako

film honek Anje gaztearen etaOlentzero bere lagun misterio-tsuaren abenturen jarraipenakontatzen du.

Aldi honetan, Gabonetakoopariak banatzen dituen per-tsonaia haranean bizi direnhaur guztien portaera beha-

tzen ari da subilean zehar.Egun hauetan, negozio gizonmaltzur bat helduko da herriraeta zerikusia izango du Olen-tzeroren subilaren lapurretan.Anje, ikazkin gaztea, arduratu-ko da gauzak bere onera ekar-tzeaz.

‘Kalitateko Heziketa Euskalduna eta eleanitza’

[email protected] Tel.:943 697 122www.laskorainikastola.net

Page 5: hitz - ataria.tok-md.comdu albisteak.Udan,Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak babestuta, harizko instrumentistei zuzen-dutako Nikanor Zabaleta XII. musika beka jaso zuen.Azken Eguberrietan

IIkkaazztteeggiieettaakkoo ppllaazzaaeettaa eelliizzaa eerraabbeerrrriittuuaakkddaattoorrrreenn aappiirriilleerraakkoo

NEREA URBIZU

Hiru hilabete igaro dira jadaIkaztegietako plazako eta eliza-ko obrak hasi zituztela. Laneanari dira, hemendik gutxira he-rriak plaza izan dezan.

Elizako konponketak duelalau urte inguru hasi zituzten,teilatu berria behar zutelakoeta, bide batez, barrutik mar-gotu egin zuten. Obra esangu-ratsu hau apezpikutzaren dirulaguntzaz eta parrokian lortu-tako herrikoen diru laguntzazbideratu zuten. Ondoren, biga-rren fase batean azaroko obrakhasi zituzten, fatxada zarpeatueta berdintzeko —margoa al-txatzen hasia baitzen—, eta eli-zaren inguru guztian arkupebat egiten ari dira. Hasiera ba-tean txikia zen arkupea, bainainguru guztia egitea erabakidute.

Hiru atari dauzka berez eli-zak, baina bat erabil daitekesoilik. Hau apirila arte izanenda, orduan bukatzeko asmoakbaitituzte lanak.

Era berean, elizari atxikitazegoen pilotalekua zaharkitutazegoenez, herriko plaza egitenari dira, lekuz aproposa delako,eta berez han jolasten zirelakoherriko haurrak.

Elizako eta plazako urbani-zazioari dagokionez, Ikaztegie-tako Udalak, parrokiak etaForu Aldundiko Kultur sailakhartu du bere gain, diru lagun-tzei esker, alegia.

Herriko plaza izango denafase ezberdinetan egin da, Xa-bier Rezabal arkitektoak azal-du duen moduan: lehenengofasean, pilotalekua bota zuteneta eliza nolabait libre utzi.Beste fase batean elizaren in-guruan egurrezko aterpea egi-tea izan da —oraindik ere aridira horretan—. Plazan kioskoantzeko bat egiteko asmoa erebadute, bertan kontzertuakedota ekintza bereziak egiteko.Azken fasean, ingurua pabi-mentatzea falta da, farolak jar-tzeaz gain. Lurra laua izanenda, kalitzazkoa, hain zuzen ere.

Obretako ardura

Hasiera batetik hainbat enpre-sak hartu dute bere gain herri-

IKAZTEGIETA�HIRIGINTZA

Azaroan hasitako obrak itxura hartzen ari dira: elizako arkupea martxan, eta plazako zorua ere bideratzen hasia

Ikaztegietako eliza, aurrean plaza izango dena duela. N. URBIZU

ko obra garrantzitsu hau. Fron-toia botatzeaz Akuña enpresaarduratu zen. Elizako portikoaeta fatxada txukuntzea, bestal-de, Azkoitia eraikinak enpresa-ri egokitu zaio. Eta, azkenik, hi-

rigintza lanak Ergak eginenditu.

Apirilerako, hortaz, plaza be-rriaz gozatuko dute ikaztegie-tarrek, eliza behin konpondutainguruak txukun izanik.

Zazpi-Iturri Berria PilotaTxapelketan hasiko da

PILOTA�

Zazpi-Iturri bera eta Aurrera-Saiaz EuskadikoKluben Txapelketan ari dira jokatzen

N. URBIZU

Zazpi-Iturri Amezketako pilotaeskolak gaur Berria Txapelke-tan bere lehen jardunaldia jo-katuko du. Hernanin izangodira hiru bikoteen partidak,16:30etik aurrera. Arerio In-tzako pilota eskola izanendute gaur. Hauek dira txapel-ketan parte hartuko duten bi-koteen izenak: kadeteetan,Iraola-Arzelus; jubeniletanRopon-Legarreta; eta nagu-sien mailan, aldiz, Elurbe-Baez.

Bihar, Euskadiko Kluben ar-tekoan,Amezketan lau partidaikusi ahal izanen dira ere, Zaz-pi-Iturrikoen aldetik. Kadete-en mailan Sukiak Ortuella iza-nen du aurrez aurre 10:00-etan. Binakakoetan Iraola etaArzelus arituko dira, BerriaTxapelketan ere arituko dire-nak, Lezamako bikote batenkontra. Nagusien mailan es-kuz banakakoan Baez aritukoda Zaramagako pilotari bate-kin lehiatuz. Bukatzeko, Elur-be-Beloki senior mailakoekAmezketako laugarren parti-da jokatuko dute Zaramaga-koen kontra.

Kadeteen mailan Ropon-Le-garreta eta Baez-Garmendia

bikoteak Zaramagara joanendira partidak jokatzera,hauekere 10:00etan.

Aurrera-Saiazekoak lehian

Bestalde, Aurrera-Saiaz pilotaeskolakoak Euskadiko KlubenTxapelketa jokatzen ari dira,eta gaur Tolosako Beotibar pi-lotalekuan hauek dira ikusiahal izanen direnak: 22 urteazpikoen artean, Senperenakizanen du lehenengo partidaUsansolokoekin lehian,10:00etan. Jarraian, elite mai-lan dauden Belloso eta Oteizalehiatuko dira Amurrioko pilo-tarien aurka. Hirugarren par-tidan, eta 22 urte azpikoenmailan, Olaetxea eta E. Gala-rraga ariko dira Usansolokopilota eskolako bikote bate-kin.

Arratsaldean, bestalde, le-henengo norgehiagoka 22urte azpikoena izanen da, Be-otibarren, 17:00etan: Aspe Or-begozoren aurka, hain zuzenere. Jubenil mailan,berriz,Mu-jika Arguiako pilotari batekaurka ariko da, 17:00etatikaurrera. Ondoren, Irazustaketa Telletxeak osatutako biko-tea Berriotxoakoen kontralehiatuko da.

tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaLARUNBATA, 2006ko otsailaren 4a 5ALEGIALDEA

Page 6: hitz - ataria.tok-md.comdu albisteak.Udan,Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak babestuta, harizko instrumentistei zuzen-dutako Nikanor Zabaleta XII. musika beka jaso zuen.Azken Eguberrietan

AArrnneeddoo hhaarrttuukkoo dduuIIbbaarrrraakk ggaauurr eettxxeeaann

ERREDAKZIOA

Arnedo talde errioxarrarenaurka lehiatuko da gaurkoanIbarra areto futbol taldea. Iba-rrako Belabieta kiroldegianizango da partida, 18:30etikaurrera. Pasa den asteburuanberdinketa ikusi eta gero, Ce-sar Rocaren mutilak garaipe-naren bila joango dira gaurkopartidan, porrotik ikusi gabekoibilbidearekin jarraitzeko. Izanere, aipatzekoa da azken porro-ta duela bi hilabete ikusi zuelatalde ibartarrak Xota talde na-

IBARRA�ARETO FUTBOLA

Sailkapeneko seigarren postuan dago Ibarra areto futbol taldea; gaur irabaziz gero, gora egiteko aukera izango luke

farraren aurkako norgehiago-kan.

Jose Manuel Tobias Ibarra-koen prentsa arduradunakazaldutakoaren arabera, itxurabatean gaurkoak ez dirudi are-rio zaila. Gainera, Arnedokotaldeak jokalari ugari ditu le-sionaturik eta horrek askoerraztu beharko luke garaipe-na eskuratzea. Bestalde, ibar-tarrak gogotsu eta itxaropen-tsu daude, eta garaipena lor-tzeko helburuz duten guztiaemango dute. Gainera, Arne-dokoak ez bezala, jokalari guz-

tiak jokatzeko prest daude. Ar-nedoren aurka jokatutako joa-neko partida 4-3ko emaitzare-kin amaitu zen errioxarrenalde; partida horretan, ordea,Ibarrak gehiago merezi zuen,eta azken emaitzan zerikusihandia izan zuen epaileek egi-niko lanak.

Denboraldi erdia pasatu be-rri duten une honetan, Ibarra 6.postuan dago, liderrak baino 6puntu gutxiagorekin. Garran-tzitsua litzateke,beraz,gaurkoairabaztea, goiko postuetara be-gira jarriko litzatekeelako Iba-

6 tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaLARUNBATA, 2006ko otsailaren 4a TOLOSALDEA

Gaur eta bihar erabakiko dira gazteen eta nagusienUrrezko Aizkolarien Txapelketako finalaurrekoak

AIZKORA�

Nagusietan Arrospide leaburuarra eta gazteetan Otaegi zizurkildarra daude sailkatuta

IÑIGO TERRADILLOS

Urrezko Aizkolarien BinakakoTxapelketako azken kanpora-keta saioa jokatuko dute aste-buru honetan, eta horrekingazteen nahiz nagusien maila-ko finalaurrekoak nork osatu-ko dituen erabakiko da. Fina-laureko horietan eskualdeko biaizkolarik —nagusietan Arros-pidek, eta gazteetan Otaegik—eskuratua dute txartela.

Nagusiei dagokionez, biharDulantzin 12:00etan Olasagas-ti-Etxebeste, Lopez-Barberenaeta Nazabal-Erdozia lehiatukodira, eta hiru bikoteen arteanazkarrena denak jokatuko ditu

finalaurrekoak. Hala, Olasa-gasti eta Etxebeste sailkatzenbadira, hilaren 12an LeitzanMindegia-Senosiain I.a etaArrospide-Mugerza, eta 19anDurangon, Azurmendi-Peña-garikano eta Olasagasti-Etxe-beste lehiatuko lirateke fina-laurrekoan. Lopez-Barberenasailkatuz gero, hilaren 12anLeitzan, Mindegia-SenosiainI.a eta Arrospide-Mugerza, eta19an Durangon Azurmendi-Peñagarikano eta Lopez-Bar-berena lehiatuko lirateke. EtaNazabal-Erdoziak irabaztenbadute, hilaren 12an, Leitzan,Mindegia-Senosiain I.a etaAzurmendi-Peñagarikano eta

19an, Durangon, Nazabal-Er-dozia eta Arrospide-Mugerzaariko lirateke nor baino nor.

Gazteen mailari dagokionez,gaur, 20:00etan, izango dutekanporateka Dimako pilotale-kuan. Bertan, Atutxa II.ak etaAldapek osaturiko bikoteakAmillano eta Gorriti III.ren aur-ka egingo du. Dimako hitzor-duak berebiziko garrantziaizango du; izan ere, irabazleakfinalaurrekoan lehiatuko diratxartela eskuratua duten Otae-giren eta Larretxearen aurka,eta galtzaileak Mugerza anaienaurka. Dimako aizkolariak, hauda, Atutxa II.a eta Aldape diragaurko faborito nagusiak. Joseba Otaegi. J. U. / ARGAZKI PRESS

BERASTEGI�

Podologoantxanda hartzekodeialdiaHilaren 25ean 09:30etik12:15era izango da Gaztai-nondo jubilatuen elkarteanpodologoaren bisita. Orduahartu nahi duenak Gaztai-nondo elkartean bertan eginahal izango du, 16:30etik19:30era, edo 943 68 32 64edo 943 68 32 02 telefonozenbakietara hots eginez.

VILLABONA�

Behar-Zanakoenpartidak gaur AmasanBehar-Zana Kirol Elkartekopilotariek Euskal HerrikoTxapelketako eta Gipuzkoa-ko Udaberri Txapelketakosaioak izango dituzte gaur.Batetik, 11:00etan, AmasakoUdal pilotalekuan lehen mai-lako kadeteak eskuz banakaariko dira Euskal HerrikoTxapelketaren baitan; Behar-Zanako Urbieta lehiatuko daSestaoko Lagun Artea talde-ko pilotariaren aurka. Beste-tik, eta pilotaleku berean,12:00etan, eskuz binaka, bi-garren mailako kadeteak ari-ko dira Gipuzkoako UdaberriTxapelketan; Behar-ZanakoOrdozgoiti eta Irurzun pilota-riak lehiatuko dira kasu ho-netan Donostiako Alde Zaha-rra taldeko pilotarien aurka.

TOLOSA�

UdaberrikoTxapelketakosaioa biharBihar, 11:00etan hasita, Laz-kaoko pilotalekuan, Bide-goian eta Tolosako Aurrera-Saiaz taldeko Pastrian etaGalarragak osaturiko bikote-ak Senior bigarren mailakoUdaberriko Txapelketakopartida jokatuko du Lazkao-ko taldearen aurka.

Gogorra da jakiteaez zaitugula ikusiko,baina guk ez dugu

zure irudia galduko.

SALSAMENDI URKIZUtar MIGEL ANTON

Errezilen, 2006ko otsailaren 4an

LEHENENGO URTEBETETZEA

Zure anai-arrebak, koinata eta ilobak.Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR,

IGANDEA, eguerdiko HAMABI ETA ERDIETAN, Errezilgo MARTIN DEUNAREN parroki elizan egingo den urtebetetzeko mezara. Aldez aurretik, mila esker.

JAUNA––GGooiiaann bbeeggoo––

rrako taldea.Eta,gainera,gora-goko postuetan dauden talde-etako batzuk euren artean jo-katuko dituztenez norgehiago-kak, errazago izango duteibartarrek postuetan gora egi-tea.

Jubenilak garaipenaren bila

Jubenilen taldeak, berriz, Oña-tin jokatuko du gaur, 16:00-etan, Aloña-Mendiren aurka.Jubenil mailako derbia izangoda, beraz. Gaurko norgehiago-kak ez dirudi zaila ibartarren-tzat, eta Juan Pablo ZubelzuTxubel-ek entrenatzen dituenmutilek garaipenaren bila joanbeharko dute, liderrari gertu-gertutik jarraitzeko.

Bestalde, Mikel Sanzek etaMauro Ayerzak entrenatzen di-tuen Ibarra-Uzturpe kadeteekere gaur izango dute norgehia-goka. Gaztetxoenek 11:00etanjokatuko dute Donostiako Jesuitas de Aiete taldearenaurka.

II.urteurrena

Francisca Agirre Amondarain

urteurrenak�

2004ko otsailaren 2an hil zen, 79 urte zituela, Anoetan.

ANOETA, 2006ko otsailaren 4a

MezaAltzon, bihar igandea, 11:30ean, Aita Karmeliten elizan

Page 7: hitz - ataria.tok-md.comdu albisteak.Udan,Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak babestuta, harizko instrumentistei zuzen-dutako Nikanor Zabaleta XII. musika beka jaso zuen.Azken Eguberrietan

LLiiddeerrggooaa zziiuurrttaattzzeerraaddooaa AAuurrrreerraa

JAIONE ASTIBIA

«Oso garrantzitsutzat» jo duAurrerak igande honetan joka-tzekoa duen partidua: Antso-aingo Gazte Berriak taldea iza-nen dute aurrez aurre, Arkixki-len, 16:15ean, hain zuzen ere,sailkapeneko aurreneko le-kuan, 35 punturen jabe delarikere, Aurrerarekin batera doantaldea.

«Partidu hori irabaztea osogarrantzitsua eta beharrezkoazaigu», ziurtatu zuten Aurrera-ko ordezkariek orain aurreko-an, HITZArekin sailkapenaz-etahizpidetuta.

Irabaztea helburu

Sailkapenaren buruan berdindaude bi taldeak puntuei da-gokienez eta bien arteko lehiabizi-bizi dago: «Joanerakoan,banako berdinketa egin ge-nuen, eta orokorrean aurka di-tuzten golen kopurua gureabaino ttikiagoa denez, oraingo-an berdinketa egiten badugu,haiek geldituko lirateke aurre-tik, hemen etxean gaudela, ira-bazten badugu berriz, bien ar-teko partziala gure aldekoa iza-nen da eta aurretik jarrikogara», azaldu zuten.

Hori guztia kontuan hartuta,beraz, esan daiteke Gazte Be-rriak taldeari irabaztea duelahelburu Aurrerak. Biharko jar-dunaldian asko dute jokoanbien hala biek ere: leitzarrakaurrea hartu nahian zelairatu-ko dira eta haiek asmo horiekzailtzera eta lortuta duten le-kua ziurtatzera etorriko dira.

LEITZA�FUTBOLA

Gazte Berriak-en aurka jokatuko dubihar Arkixkilen, garrantzizko partidua

Partidua gogorra eta lehiako-rra izanen dela iragar daiteke,zaletuak bertara joatera gonbi-datzeko modukoa.

Gaur ere bada zer ikusia Ar-kixkilen: gazteen taldeak hor-txe jokatuko baitu,16:15ean,Irunberri taldearen aurka.

Gazteak hobetuz

Hain zuzen ere, talde hau Biga-rren Mailako Jubeniletako 3.sailean, sailkapeneko azken le-kuan dago; Aurrera, hiru lekugorago. Nabarmentzekoa daleitzarren talde gaztea, taldeberria dela Liga horretan etazelai handitan jokatzen batereohiturarik gabe hasi zelarik,pixkanaka, hobetzen ari direla,distantziak-eta hartzen, eta lor-tzen dituzten emaitzak ere ezdirela hain alde handikoak iza-ten, orekatuagoak baizik, ho-rren eredu, gaur zortzi Liza-rran, Cantolaguaren aurkakopartidan, lortu zuten 3 eta2koa, ozta-ozta ia irabazian ibi-lita.

tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaLARUNBATA, 2006ko otsailaren 4a 7LEITZALDEA

Amazabalen pilota jaialdia beste behin

PILOTA�

Aurrera pilota eskolako gazteak han eta hemen ari dira, hainbat txapelketetan

J. ASTIBIA

Pilotazaleak, herrian etorkizu-neko pilotari izanen direnenjarraipena egiten dutenek ba-tez ere, badute Amazabalerabertaratzeko aitzakia astebu-ru honetan ere: igandero be-zala, pilota jaialdia antolatutadu-eta Aurrera pilota eskolak.

Eta, besteak beste, EuskalHerriko pilota taldeen artekotxapelketako partidu bat iza-nen da jokatzekoa eguerdianpuntuan, hots, 12:00etan hasi-ta: 22 urtez behekoen sailean,Aurrera eskolako Patxi Bete-luk jokatuko du, GasteizkoAdurtzaren aurka. Bestalde,aitatu behar da txapelketa ho-netan, aurreko jardunaldian

Zuhaitz Beloki leitzarrak joka-tu zuela, eta 14 eta 22ko emai-tzarekin partidua galdu eginzuela, Arguiaren aurka, Arri-gorriagakoa bera. Eta sariketahonetan berean,baina neskenpalazkoan, herriko ordezka-riek ere ez zuten zorterik izan:Iera Agirre leitzarrak SaioaAristorenarekin bikote zela,30 eta 13 galdu baitzuen,Ano-etako Kuku taldeko bikotea-ren aurkakoan.

Euskal Herriko txapelketahonetaz gain, beste hainbes-tetan parte hartzen ere aridira, Kirol Jokoetan, Antigua-koan, Errekakoan... eta he-rrian ez ezik, Donostiara, Iru-ñerrira, Malerrekara... joate-koak dira pilotara.

San Blas opilak eginezARESO / HEZKUNTZA�Eskolako 3tik 5 urte bitartekoikasleak atzo goizean sukaldean aritu ziren, irin artean,andereño Marta Lopez de Munainen esanetara: San Blas opilakegin zituzten «baina anisiturik gabe», zehaztu zutenez, egunaere hala zela baliatuta. Osagaiak denen artean etxetik ekarrizituzten eta guztiek parte hartu zuten gozogintzan, urratsbakoitzean arreta handia jarriz, eta opiltxo goxoak egin ere.Gelazgela banaketa egin zuten ondoren. MIKEL ILLARREGI

TTOOLLOOSSAALLDDEEKKOOHHIITTZZAA..IINNFFOO

Irudietan. Atal honetangure herrietako irudiakdaude ikusgai, baiegunkarian argitaratu izan direnak eta baita ezdirenak ere. Adibidez, egun hauetan iazkoInauterietako argazkimordoska daudezintzilikatuta, aurtendatorrenaren iragarpenmodura.

TELEFONOAK�

Larrialdiak. ((112)) Osasuna.�Alegialdea. Osasun z.: 653212�Anoeta-Alkiza-Hernialde.Medikua: 65 23 39�Asteasu. Medikua: 692423�Baliarrain. Medikua: 889003 �Berastegi-Elduain. Medikua:683361�Bidegoian. Medikua: 681134�Ibarraldea. Osasun etxea:672411�Ikaztegieta. Medikua: 653329�Irura. Osasun zentroa: 690720�Leitza. Osasun z.: 948 510800�Orendain. Medikua: 655595�Orexa. Medikua: 682228�Tolosa. �Anbulatorioa, larriald:461111�San Esteban: 006800�Gernikako arbola: 006900�Amarozko dispen.: 672637�Asunzion klinika 675799 -

67 53 90 (larrialdiak)�DYA: 672536�Gurutze Gorria: 674888

�Villabona. Anbulat.: 006970�Zizurkil. Aiztondo zerb: 693930Garraioak.�Renfe Tolosa: 652889�Donostiako autobusa: 361740�Tolosaldea bus: 650621�Leitzaran autob.: 948 221015�Taxia: 670420�Taxia (Leitza): 608 873016Besterik.�Ertzaintza: 538820�Tolosa-Udaltzaingoa: 675858�Tolargi: 650016�Iurramendi egoitza: 670325�Tolosa gasa: 675320

LANAIturgina. Iturgin lanetarakolaguntzailea behar da. 656 41 68 08.Etxeko lanak. Pertsona bat beharda etxeko lanak egin eta bi haurzaintzeko, goizez eta arratsaldez.943 11 98 74.Tabernaria. Anoetan, neskaeuskalduna behar da tabernan 4orduz lan egiteko. Eskarmentuaduena. Deitu 635 74 52 91ra.Geriatria-erizaina. Eskarmentua

duen geriatria-erizain laguntzailegaztea eskaintzen da pertsonahelduak zaintzeko, astelehenetiklarunbatera, orduka edo egunerdirako, Tolosa-Villabonan. 676 78 96 68 (20:00-22:00).

ALOKERATolosa. Pisua alokatzen da Tolosan,altzariekin. Deitu 943 671 020telefono zenbakira.Jaca (Espainia). 3 logelakoetxebizitza alokatzen da, eguneko.

635 75 02 93.

SALGAITxakurrak. Hispanier eta Setterarrazako txakurrak salgai. Deitu 943 691 432ra.Faisaiak. Faisaiak salgai. Deitu 943 654 881ra.

GALDUTAKOAKTxakurra. Txakur emea galdu daHernialden. Pekines gurutzatua etamarroi kolorekoa. 943 653 955.

iragarki laburrak�

LEITZA�

‘Paradise now’filma, bihar,zinema aretoanIhoteak amaituta, zinemasaioak itzuli dira herrira.Hala, udaberrira arte behin-tzat, astebururo proiektatukodute filmaren bat. Bihar, esa-terako, Hany Abus-Assad zu-zendariaren Paradise nowlana izanen da ikusgai,19:30ean, zinema aretoan.Palestinako eguneroko dra-ma du gai pelikulak.

LEHIAKETA�

Kartel etagaraikur sormenlehiaketaAresoko eta Leitzako hainbatikasle dituen Aralar Udal Mu-sika Eskolak kartel eta garai-kur sormen lehiaketa antola-tu du,antolatzen ari den I.Sa-tur Erleta Musika Txapelke-tarako. Lehiaketaren oina-rriak lortu edo informaziogehiago nahi duenak AralarUdal Musika Eskolara jo be-har du.

Page 8: hitz - ataria.tok-md.comdu albisteak.Udan,Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak babestuta, harizko instrumentistei zuzen-dutako Nikanor Zabaleta XII. musika beka jaso zuen.Azken Eguberrietan

AAGGEENNDDAA�

DEIALDIAK

Tolosa. Ehiza txikitxapelketa txakurrarekin,Monteskun. 14:00ean joanbehar da aterpera.Anoeta. Basagain ehizaelkarteak herriko ehiza txikitxapelketa txakurrarekinantolatu du bazkideentzat,bihar, 09:00etatik13:00etara.

ERAKUSKETAK

Alegia. Ana Ansorenarenzeramika lanak, Jubilatuentabernan.Hernialde. AnselmoElizalderen koadroak, Ostatu tabernan. Ibarra. Calcuta: begiradazabalik. Hilaren 15era arte,Benito Izagirre kultur etxean.Ibarratik Misio Taldeakantolatuta, Calcuta OndoanGKEk egindako lanareninguruan.Tolosa. Luis Mari Nuñezenlanak. Hilaren 25a arte,Aranburu Jauregian.Tolosa. Txaro Medranorenartelanak. Hilaren 10a arte,Saikin tabernan.

INAUTERIAK

Tolosa. Zaldunita bezperakodanborradarako entseguak:hilaren 13an, 14an, 15eaneta 16an, Kultur Etxean,20:00etan; eta otsailaren21ean, 20:15ean, MusikaEskolan.Tolosa. Karroza etakonpartsen izen-ematea.Hilaren 10a arte, Aranburu Jauregian.

JAIAK

Tolosa. San Blas auzoa.Gaur: 12:30ean, haurjokoak; 16:00etan, TokaTxapelketa Probintziala;18:30etik 21:30era, disko-festa. Bihar:

AAGGUURRRRAAKK�

Dagoeneko izena eman duten ikasleetako batzuk, saio batean. HITZA

EEuusskkaarraarrii bbaaiiVILLABONA-ZIZURKIL�Otsailetik ekainera bitarteko

euskara ikastaroetan izen-ematea zabaldu dute

ERREDAKZIOA

Ikasturte hasieran zabaltzenohi dute euskaltegiek eus-kara ikasteko izena emate-

ko epea. Baina irail inguruaneskolak jasotzen hasi ez etaoraindik gogoa duena garaizdabil egunotan. Izan ere, otsai-letik ekainera bitarteko euska-ra ikastaroetan izen-emateazabaldu berri dute eskualde-an. Besteak beste, Villabonaneta Zizurkilen. Ez dago aitza-kiarik, beraz, euskara ikasteariez ekiteko.

Egun Villabonan eta Zizurki-len lau taldek jasotzen dituzteeskolak. Ikasle horiek guztiekurritik ekainera bitarteko ikas-taroetan eman zuten izena

ikasturte hasieran. Baina orainizena ematen dutenek ere taldehorietan sartzeko aukera ba-dutela azaldu dute sustatzaile-ek: «Otsailean izena ematenduten ikasle berriak antolatutadauden talde horietako bateansar daitezke, soilik ikasturte er-diari dagokion matrikula or-dainduz».

Hain zuzen ere, hauexek diralau talde horiek: «IkastolarenTxermineko egoitzan elkartzenda iluntzeko 19:00etan lehe-nengo urratsean dabilen ikas-le taldea. Maila berean dabil Zi-zurkilgo Kultur Etxean 10:00-etan elkartzen den beste ikasletaldea. Villabonako KulturEtxean goizero 10:00etan el-kartzen dena hirugarren urra-

tsekoa da. Eta, azkenik, bosga-rren mailan dabiltzanak ikas-tolaren Txermineko egoitzanelkartzen dira, 19:00etatik au-rrera». Eskola guztiak astele-henean hasi eta ostirala bitar-tean ematen dira, egunero biorduz.

Izena eman nahi duenak Vi-llabonako edo Zizurkilgo Eus-kara Zerbitzuetako departa-menduetara jo besterik ez du,edo AEKra deitu (943 59 1704).

Bi herrietako udalek euska-ra ikasteko diru laguntzakematen dizkiete herritarrei;zenbait baldintza betez gero,hain zuzen ere, matrikula osoa-ren ehuneko hirurogeita hama-bosta arte ordainduz.

09:00etan, Konponezinaktxarangaren diana;11:00etan, meza hildakoauzotar eta bazkideen alde;12:00, Amarozko dantzariensaioa; 12:30ean, herri kiroljaialdia Unai Otaño etaElorriaga azikolariekin;13:00etan, Peñagarikanoeta Irazu bertsolariak;18:00etan, bertsolarienbigarren saioa; 18:30etik21:30era, Etxabe anaiaktrikitilariak.

MUSIKA

Tolosa. Samar taldea.22:30ean, Bonberenean.

ZINEMA

Leitza. Hany Abu-Assadzuzendariaren ParadiseNow. Bihar, 22:30ean,zinema aretoan. Tolosa. Una vida pordelante filma. Bihar,19:00etan, Bonbereneakozine-klubean.Villabona. Olentzero etasubilaren lapurreta. Bihar, 17:00etan, Gurean.Euskaraz.

GUARDIAKO FARMAZIAKK

GaurIbarra. Ugarte, M. T. Euskal Herria, 46.943 67 32 74.Leitza. Gimeno, A. Elbarren, 52. 112.

IRRATIA

Txolarre irratia (107.5, 101.2 FM)10:30-13:00. Hitzak hegan magazina:elkarrizketak, Mundurako leihoa,kolaboratzaileak, agenda, porra, diskoeskainiak...

Goiko irratia (107.0 FM)13:00. Kornerra magazina. Postaelektronikoa: [email protected].

�HITZAk ez du bere gain hartzen

egunkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzukizunik.

Gipuzkoako Foru Aldundia

hitzto

losa

ldek

oet

a le

itza

ldek

o

HHaarrppiiddeedduunneeii bbaannaattuuaa�2006ko otsailaren 4a, larunbata�IV. urtea

ARGITARATZAILEA. Tolosa Herria Hedabideak S.L.LEGE GORDAILUA. SS-0398-03ZUZENDARIA. Leire MontesEGOITZA NAGUSIA. Araba etorbidea 5, atzea, TolosaTELEFONOA. 943 65 56 95 FAXA. 943 65 00 18LEITZA. Herriko plaza 1. 687 410 118E-POSTA. [email protected] WEBGUNEA. www.tolosaldekohitza.info

TOLOSA HERRIA HEDABIDEAK S.L.KO KIDEAK:

‘HITZA’ LAGUNTZENDUTEN ERAKUNDEAK

eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko 77 gizarte eragilea Zuzendariordea. Iratxe Etxebeste. Kudeatzailea. Itziar Zulueta. Publizitatea. 661 678818. [email protected].

Tolosa. 687 410082 - 687 410033. [email protected]. Villabona-Aizt. 687 410022. [email protected]. 687 410022 [email protected]. Ibarraldea. 687 410032. [email protected]. Alegialdea. 687 410034. [email protected]. Leitzaldea. 687 410118. [email protected].

EuskoJaurlaritza.Kultura Saila

HITZA-K BAI EUSKARARI

GAURKO EGURALDIA

goizez arratsaldez BIHARKO EGURALDIA

goizez arratsaldezberoena 0088 hotzena 0055 ELURRA ARALARREN

Pagomari:gaur: bai / bihar: bai

Guardetxe:gaur: bai / bihar: bai

HITZA-KO BEZEROEN ARRETA ZENBAKIA(zalantzak argitzeko,harpidedun egiteko...) 994433 3300 4433 4466

udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta,Areso, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Hernialde,Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Leitza, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa,Villabona, Zizurkil