irakasle txiki ausarta

10

Upload: luis-ezeiza-hlhi

Post on 02-Jul-2015

569 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Irakasle txiki ausarta
Page 2: Irakasle txiki ausarta

Udako goiz eder batean irakasle gazte bat mantekila igurtzitako ogia mahai gainean utzi zuen, handik laster euli pila bat ikusi zuen, bere ogi-xerraren gainean jan-ta-jan. Haserre bizian, zapi bat hartu eta... zast!!! egundoko zartakoa jo eta zazpi euli hil zituen kolpe batez. Bere ekintzaren handiak harriturik, gerriko batean idatzi zuen hitz hauek: “zazpi kolpe batez“. Ondoren etxetik kanpo joan zen, jende guztiak izan zezan gertaeraren berri.

Page 3: Irakasle txiki ausarta

Aurrena erraldoi batek irakurri zuen eta aho bete hortz geratu zen eta erraldoien kobazuloan pasatzera gonbidatu zuen irakslea. Han zeudela, erraldoietako batek Inbidiak jota, kriston kolpea jo zuen gauerdian irakaslea zegoen ohean. Hala ere, irakasle txikia izkina batean zegoen kuzkurtuta eta horregatik salbatu zen.

Page 4: Irakasle txiki ausarta

Argitu zenerako gaztelu batera irtsi zen. Bertako biztanleek, gerrikoak zioenak irakurri zutenean, erregearengana kontatzera joan ziren . Erregeak bere aurrera deitu zion irakasleari eta proposamen hau egin zion:

Page 5: Irakasle txiki ausarta

-Gure basoan bizi diren bi erraldoiez libratzen bagaituzu, geure alabarekin eskonduko zara eta erreinu erdia oparituko dizut. -Kolpe batez zazpi hiltzen dituenak oso errez akabatuko ditu bi eta pozik onartzen dut- erantzun zion irakasleak. Basoan sartu zen, bi erraldoiak lotan topatu arte. Patrika harriekin bete, zuhaitz batera igo eta harrika hasi zen, erraldoiak uxatu arte ez zen gelditu.

Page 6: Irakasle txiki ausarta

Alaba eskontzan eman baino lehen erregeak hurrengo proba jarri zion: basoko zezena harrapatzea. Bere aurrera iritsi zenean, zezenak eraso egin zion, baina irakasleak saihestu egin zion eta zezenaren adarrak zuhaitz batean hiltzaturik geratu ziren.

Page 7: Irakasle txiki ausarta

Hala ere dena ez zen bukatu hor. Azken proba bat jarri zion orduan: Basurde izugarri bat harrapatzea. Ez zen zaila izan: Basurde amorraturik segika zuela, irakaslea etxe baten sartu zen, basurdea ere bere atzetik, orduan atea itxi eta lehiotik irten irakaslea, basapiztia han utzita, irten ezinik.

Page 8: Irakasle txiki ausarta

Denek txalotu zuten irakaslearen ekintza, eta oraingoan erregeak bere hitza bete behar izan zuen, ez baitzegoen zaldunik irakaslea baino ausartagorik. Handik laster ezkondu ziren eta erreinu osoan zazpi egunez ospatu zen ezkontza. Urte batzuen ondoren errege – erregina bihurtu ziren eta haien agintaldia bake eta zorion garaia izan zen.

Haiek ondo bizi? gu hobeki.

Page 9: Irakasle txiki ausarta

EGILEAK:Ibon eta NahiaIZENBURUA: Irakasle txiki ausartaBENETAKO IZENBURUA: Jostun txiki ausarta

Page 10: Irakasle txiki ausarta

EGILEAK:Ibon eta NahiaIZENBURUA: Irakasle txiki ausartaBENETAKO IZENBURUA: Jostun txiki ausarta