jakintzagaia: dbhko 3 - geografiamungia's weblog · huang ho. sinai yang tse anatoliako p ....

43
Página 1 Jakintzagaia: DBHko 3. Mailako GIZARTE EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK * Ebaluaketa ondorengo ataletan banatzen da: (*) - Azterketak: 4 puntu (azterketen artean bataz bestekoa egiteko gutxienez 2,- atera behar da) (*) - Lana : 6 puntu (balioko du jarrera, prozedurak eta ezagupenak baloratzeko) - Koadernoa (eguneroko lan ardura eta jarrera) 2 puntu - Lan zehatzak, ikerketa egitekoak, klaseko aurkezpenak, e.a. 4 puntu Ohar garrantzitsua : ezinbestekoa da Atal bi hauek (*) gaindituta edukitzea jakintzagaia gainditzeko. 1- Ebaluaziorako irizpideak. Ikasleak bere ikaste prozezuan konpetentzia (hau da, ezagupen aplikazio praktikoa jakin eta zerbait egiten jakin) batzuk lortu dituela frogatu beharko du. Hau da, ez du balio bakarrik ezagupen batzuk jakitea baizik eta jakin behar dela erabiltzen eta zerbait gauzatzeko aplikatzen jakitea. Konpetentziak (ezagutzen, aplikatzen, ikasten aprenditzen jakitea) konplexuak dira eta konpetentzia batean bereiz daitezke hurrengo adierazleak: antzematea; ezagutzea; ezagupenak erlazionatzen jakin zergatiak eta ondorioak ateratzen; ataza bat gauzatzeko edota tesia frogatzeko informazioa bilatzen, tratatzen eta informazioa trasmititzen jakitea; zerbait ikasteko nire ikaste prozesua planifikatzen, antolatzen eta kontrolatzen jakitea; ikaste prozesuaz hausnarketak egitea bere aplikazioa eta metodologia hobetzeko. Ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak irakurtzean konturatuko zara zuregandik espero dena ez dela bakarrik jakitea, hau da liburutik zerbait buruz ikasi gero errepikatzeko. Horrela bakarrik egitekotan ez zenuke gaindituko, orduan, prest egon beharko zara zuk, zure ikaskideekin elkarlana egiten, informazioa bilatzeko, laburtzeko, sintetizatzeko, informazioa transmititzeko material ezberdinak sortzeko, e.a. Ikasleak jakiten eta ikasi duenarekin atazak edota problemak gauzatzen dakizkiela frogatu behar du, hau izango da irizpide nagusia.

Upload: phamdien

Post on 11-Feb-2019

219 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 1

Jakintzagaia: DBHko 3. Mailako GIZARTE

EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK

* Ebaluaketa ondorengo ataletan banatzen da:

(*) - Azterketak: 4 puntu (azterketen artean bataz bestekoa egiteko gutxienez 2,- atera

behar da)

(*) - Lana : 6 puntu (balioko du jarrera, prozedurak eta ezagupenak baloratzeko)

- Koadernoa (eguneroko lan ardura eta jarrera) 2 puntu

- Lan zehatzak, ikerketa egitekoak, klaseko aurkezpenak, e.a. 4 puntu

Ohar garrantzitsua: ezinbestekoa da Atal bi hauek (*) gaindituta edukitzea jakintzagaia

gainditzeko.

1- Ebaluaziorako irizpideak.

Ikasleak bere ikaste prozezuan konpetentzia (hau da, ezagupen aplikazio praktikoa jakin eta

zerbait egiten jakin) batzuk lortu dituela frogatu beharko du. Hau da, ez du balio bakarrik

ezagupen batzuk jakitea baizik eta jakin behar dela erabiltzen eta zerbait gauzatzeko aplikatzen

jakitea.

Konpetentziak (ezagutzen, aplikatzen, ikasten aprenditzen jakitea) konplexuak dira eta

konpetentzia batean bereiz daitezke hurrengo adierazleak: antzematea; ezagutzea; ezagupenak

erlazionatzen jakin zergatiak eta ondorioak ateratzen; ataza bat gauzatzeko edota tesia frogatzeko

informazioa bilatzen, tratatzen eta informazioa trasmititzen jakitea; zerbait ikasteko nire ikaste

prozesua planifikatzen, antolatzen eta kontrolatzen jakitea; ikaste prozesuaz hausnarketak egitea

bere aplikazioa eta metodologia hobetzeko.

Ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak irakurtzean konturatuko zara zuregandik espero dena ez

dela bakarrik jakitea, hau da liburutik zerbait buruz ikasi gero errepikatzeko. Horrela bakarrik

egitekotan ez zenuke gaindituko, orduan, prest egon beharko zara zuk, zure ikaskideekin elkarlana

egiten, informazioa bilatzeko, laburtzeko, sintetizatzeko, informazioa transmititzeko material

ezberdinak sortzeko, e.a.

Ikasleak jakiten eta ikasi duenarekin atazak edota problemak gauzatzen dakizkiela frogatu behar du, hau izango da irizpide nagusia.

Page 2: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 2

1- Ebaluaziorako irizpideak.

Geografiaren kontzeptuak ezaugutzen eta ondo erabiltzen jakin

Gai ezberdinen informazio edo eduki garrantzitsuenak antzematu eta jakin.

Informazio ezberdinak erlazionatzen ondorioak eta zergatiak ikusteko jakin.

Definizioak egiten jakitea

Oinarrizko ezagupenak modu ulergarrian ezaltzen jakitea

Fenomeno geografiko ezberdinak mapan edota dokumentuetan antzematea, eta kokatzen

jakitea.

Ingurune fisiko eta giza-talde nahiz jarduera ekonomikoen arteko erlazioak ulertzea eta

azaltzen jakitea.

Baliabide eta metodo geografikoak ezagutzen eta erabiltzen jakin.

Grafikak, mapak, testuak eta bestelako dokumentuak irakurtzen eta interpretatzen jakitea.

Ikerketa txiki baten aurrean behar diren informazio motak antzematea, lana aurreikusten eta

planifikatzen jakin.

Informazio iturri desberdinetatik informazioa ateratzen, material ezberdinak sortzen jakin.

Internet, bilatzaileak eta gainerako informatikako baliabide arruntenak erabiltzen jakin.

Informazioa erlazionatu, alderatu eta analisatu ondorioak ateratzen jakin

Ikaste prozesua planifikatzen eta kontrolatzen jakin.

Klaseko beste ikaskideekin ataza bat gauzatzeko elkarlana egiten jakin.

Norberaren lanaz eta ahaleginez hausnarketa egiten ondorio baliogarriak ateratzen jakin

2- Ebaluazio baliabideak

Ikaslearen progresua eta konpetentzien lorpena ebaluatzeko hurrengo baliabideak erabiliko dira:

- Klaseko behaketa eta dagozkion erregistroa eta datuen bilketa

- Ahozko azalpenak

- Aurkezpenak

- Koadernoa

- Lanak

- Kontrolak

- Autoebaluaketa

- Koebaluazioa

Page 3: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 3

Azkenean, datu guzti ahuekin irakasleak aterako du ebaluazioaren emaitza. Emaitza hau

kuantitatiboa nahiz kualitatiboa izango da, ikasleak, momentu guztian, emaitz egokia lortu edo

lortu. ez duen zergatiak jakin beharko ditu

3- Jarrera eta lanari dagokionez

Atal honetan kontutan hartuko da: lana, portaera, interesa, parte hartzea klaseko ekintzetan,

arreta, besteekiko begirunea...

Koadernoa eta agintzen diren lanak gauzatzea oso garrantzitsua da eguneroko ikaste

prozesurako. Horren bidez ikaslearen eguneroko lana neurtuko da. Are gehiago, ez bakarrik lana

baizik eta ordena, metodoa, talde interakzioa, elkarlana, garbitasuna, antolamendua eta ikasten

diren prozeduren ezagupena eta erabilera egokia.

Koadernoa egunera eraman beharko da.

Jarreran: Alferkeria hutsa, klasean iskanbila sortzea, begirune eza, irain eta mesprezuen

adierazpena oso oztopo serioak izango dira gainditzeko.

Lanak egiteko epeak errespetatu behar dira. Lanak finkatutako datetan, besterik ez dira

aurkeztuko.

4- Ebaluazio modua

Ebaluaketa bakoitzean, kontrol bi baino gehiago izango da. Kontroletan lortzen diren noten

artean, batezbesteko nota aterako da. Batezbesbeto nota ateratzeko kontroletan gutxienez 2 atera

behar da.

Azterketetan (batezbesteko nota aterzeko 2,5 ATERA BEHAR DA)

Azterketak eta Lana, biak, gainditu behar dira ebaluazioa gainditzeko. Bestela, gainditu gabe

geratu den atala berreskeratu beharko da.

Kontuan hartu: lanak baloratzeko ez dira erabiliko bakarrik kuantifikazio bat, baizik eta,

lanetan eta ikaste prozesu osoan inportanteena dela konpetentziak lortzea eta horien, gehien

batean, gaitasun eta trebesia batzuek osatzen dutela. Hori dela eta, balorazioa konplexua eta

argudiatuta izan beharko da.

Ohar oso garrantzitsua:

Azterketak ez dira errepikatzen, hau da, ikasle batek, edozein arrazoigatik ezin ez bada azterketara

aurkeztu, ebaluazioaren gainerako notak gorde egingo dira, eta azterketa berreskurapenaldian

egingo du.

Page 4: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 4

GIZARTERAKO ARAUAK

Irakasleak agindutako lana egunean eraman behar da.

Koadernoa:

Ezin da fotokopia solterik egon, guztiak itsatsita egon behar dira.

Koadernoa edozein momentutan, abisatu gabe, aztertu izan daiteke.

Egunero data ipini behar da.

Irakasleak arbelean egiten dituen eskemak, apunteak, grafikoak eta abar, kopiatu behar

dira.

Gai bakoitzaren hasiera ondo nabarmendu behar da.

Ariketen galderak kopiatu behar dira eta segidan erantzuna.

Ariketak ondo bereiztu behar dira (zein gaikoa, ariketaren zenbakia, e.a.)

Materialaren ordena zaindu behar da.

Lanak:

- Izan daitezke: blogean egindakoak, paper gainean, PPTko aurkezpenak eta klasean

egindako azalpena, e.a.

- Paper gainean badira hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

Orri zurietan egingo dira.

Margenak mantenduko dira: 2 cm. ezkerraldean, cm. 1 eskumaldean gutxi gorabehera.

Lan guztiek azala eraman behar dute hurrengo datu eta ordena jarraituz:

Jakintzagaia: Gizarte Ebaluazioa: 1 .

“LANAREN IZENBURUA”

Egilearen izena

Taldea:.......

(*) Bibliografia:

Lan bat egiteko erabili diren liburuak adierazi behar dira hurrengo arauak

jarraituz:

1) Abizena (maiuskulaz) 2) Izena (letra xeheaz) 3) Titulua

(komillen artean) 4) Argitaletxea, badagokio bilduma

5)Argitalpen lekua eta urtea (siglak, marratxoa eta azken

digitoak)

Adibidea:

ARTOLA, Miguel “Antiguo Régimen y revolución liberal” Ariel, Ariel Historia, M-78

Entziklopedia bada, bere izena azpimarratuta

eta beste datuak berdin:

Lur Hiztegi Entziklopedikoa Arg.,.....

Page 5: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 5

Lan guztietan, (paperean edo PPT-n), aurkibidea ezinbestekoa da.

Modu berean ondorioak edota konklusioak oso garrantzitsuak dira.

Orriak zenbakituta eta lotuta (grapaz, klipaz, ...) egon behar dira.

Lanaren amaieran, azken orrian, bibliografia (*) ipiniko da, erabili diren liburuen

adierazpena adieraziz.

Aurkezteko data aldaezina izango da eta bakarrik finkatutako egunean hartuko dira

lanak. Inprimagailuak ez zaizula funtzionatu, tinta amaitu zaizula, lana ahaztu zaizula

etxean,…. Eta bestelako aitzakiak, mesedez, ez.

Page 6: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 6

HASIERAKO FROGA

Ikaslea:..................................................................... Taldea: ..........Data:...............

I - TESTU ULERMENA

GIZARTE DESOREKATUKO HISTORIAK ERRESUMA BATUAN

Londres aberatsa, Londres txiroa

Londresera heltzen direnak Westminsterren museoak, luxuzko dendak eta Erreginaren

jauregia aurkituko ditu, baina kale horietan bertan, iluntzean, “etxerik gabeko” pertsonak

ikus daitezke, izarpean lo egiten kartoizko hiri batean. Eta handik ehundaka kilometro

batzuk harago, Dogs uhartean benetako txabola auzo bat dago Canary Wharf-etik hurbil.

Azken hau Londres modernoaren hirigintza lorpen azkenetakoa da. Londresko antzinako

kaien gainean altxatu den abangoardiako eta luxuzko eraikinen multzo bat da eta hango

eraikinetan Erresuma Batuko enpresa eta egunkaririk garrantzitsuenek dute egoitza. Hala

ere, eraikin moderno horien inguruan, aintzinako etxe asko geratzen dira, oso pobreak eta

osasungaitzak.

Langabezia

Erresuma Batuko ipar-ekialdean, Sunderland hiriak sakon jasan du industriaren krisia:

meategiak eta lantegiak bata bestearen atzetik itxi dira. Burleigh Garth auzo goibelean

autoetako karrozeria zaharren artean jolasten dute umeek. Auzo honetan, emakumeak dira

gizarteko elementurik dinamikoenak eta, sarritan, eurak dira etxera soldata dakarten

bakarrak. Egun osoko lanak galdu egin dira. Gizonen ordez emakumeak sartu dituzte; izan

ere malguagoak dira eta kualifikaziorik gabeko lanak onartu dituzte. Burleigheko biztanle

gehienak langabeak dira; gizarte laguntzari esker bizi dira eta gogor lehiatzen dira lan

txikiren bat lortzearren, askotan “beltza” bada ere.

Beatlesen hiria Liverpool hiria Beatlesen jaioterria izateagatik da ezaguna eta ez Kikby eta hango beste

auzo etsi batzuengatik, turistak ez direlako hara inguratzen. Auzo honetan fabrika handiak

itxi egin dira. Kikbyk Erresuma Batuko drogadikto tasarik handiena du eta bizi itxaropen

tasarik txikiena. Auzoko institutuak ez du, dagoeneko, goi mailetako eskolarik eskaintzen:

zertarako ikasi, gero ezin badugu lanik aurkitu?, hori da gazte askok pentsatzen dutena.

Liverpool osoan ugari dira Europako laguntza jasotzen den berri ematen duten kartelak.

Meseyside aldeak 2000. Urtera arte laguntza programa berezi bat izango du, hango

biztanleek Europar Batasuneko herrietako batez besteko soldataren ehuneko 25 baino

gutxiago jasotzen dute eta. Baina, laguntza programa horren ostean, zer egin? Auzuneko

kalerik istilutsuenetako batzuk langabeek betetzen dituzten goitik behera. Etxe batzuetan

hiru langabetu belaunaldi ere bizi dira. Hango apaiz batek, Andrew Doylek, honako hau

kontatu du: “Gau batean, goizaldeko hirurak aldera, hiru urteko haurrak ikusi nituen

elizaren aurrean olgetan. Lanik ez dagoenez, jendeak ez du ordurik: gauez bizi dira,

egunez egiten dute lo eta telebista ikusten dute orduoro. Asko kostako zaie lanordu

erregularrak dituen beharrera moldatzea. Eta lanpostua aurkitzeko zortea izan duten askok

ezin dute lorik egin gauez eta horrek tentsioa sortzen du auzokideen artean.”

Page 7: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 7

Aurreko testua arretaz irakurri ostean hurrengo

jarduerak egin

1. Irakurri arretaz eta azpimarratu, pasarte osoa edo esaldi osoak azpimarratzen sahieztuz.

2. Atera itzazu pasarte bakoitzaren ideiarik garrantztsuena

3. Atera itzazu bigarren mailako ideiak..

4. Zein garaiari dagokio testuan kontatzen dena? Behar baduzu bilatu informazioa jakiteko

o Zein garaikoa da?

o Zer gertatu zen?

o Zein ondorio ekarri zituen

5. Esan zein da testu osoaren ideiarik garrantzitsuena.

6. Egin testuaren giltzetako eskema.

o Aholkuak:

Testuaren idea nagusia eskema osoaren izenburua da.

Giltza bakoitzeko izenburua pasarte bakoitzeko ideia nagusia da.

Giltza bakoitzean badaude idea hori sostengatzen duten bigarrem

mailako ideiak (giltzaren edukiak)

Eduki horiek modu sintetikoan (kontzeptuak besterik es)

jarri behar dira.

Kontzeptu edo ideia bakoitzaz badago informazio

interesgarri gehiago, beste giltza irekitzen da

Adibidea:

Testuaren

ideia

nagusia

1. Pasarteko ideia

nagusia

- Ideia edo datua - Datua

-

- Datua -

-

2. Pasarteko

ideia nagusia

-

-

-

3. Pasarteko

ideia nagusia

Page 8: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 8

Page 9: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 9

MAPEN BIRPASA

- Geografia fisikoa

- Mapamundia

- Europa

- Iberiar penintsula

- Euskal Herria

-

- Munduko klimen banaketa

- Geografia politikoa

Kontinente guztiak

Europa Batasuna

Espainia

Autonomi Erkidegoak

Probintziak

Euskal Herria

Page 10: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 10

1- Munduko akzidente geografikorik garrantzitsuenak: (Koka itzazu mapamundi eta Europa fisikoan)

-Kontinente eta ozeano guztiak

-Itsasoak: -Lakuak eta barruko itsasoak

Gorria Michigan aintzira

Beltza Victoria a.

Baltikoa Baikal a.

Karibe Aral itsasoa

Adriatikoa Kaspiar

-Ibaiak -Penintsulak

Yukon

Mckenzie -Alaska

Mississippi -Florida

Rio Grande Amerika -California Beheko p.

Orinoco -Yucatan

Parana

Amazonas

-

Sena - Eskandinabiar p.

Rhin

Danubioa Europa -.Balkandar p.

Don

Volga

Jenisei Koreako p.

Lena Kanchatka

Indo Malaka

Ganges Dekkan p.

Mekong, Asia. Arabiako p

Huang ho. Sinai

Yang tse Anatoliako p

Page 11: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 11

Nilo

Kongo Afrika

Orange

-Basamortuak

Mohave

Atakama

Sahara Goi ordokiak

Kalahari -Tibeko goi-lautada

Victoria Basamortu Handia - Mongoliako meseta

- Brasilgo goi-lautada

-MendiaK

-Mendi Harritsuak -Uralak

-Apalatxeak -Kaukasoa

-Sierra Madre -Karpatoal

-Atlas -Alpeak

-Andeak Mendikatea -Himalaya

-Itsasertzeak eta kanalak:

-Gibraltar,

- Panamako kanal,

- Magallaneseko i.

- Suezeko kanala

Jarduera:

Bila ezazu informazioa, entziklopediaren bateanedo internetan, Panama eta Suezeko kanaleei buruz:

-Noiz egin ziren

-Beraien berezitasunak, e.a.

Page 12: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 12

Page 13: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 13

Page 14: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 14

AFRIKA FISIKOA

Page 15: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 15

Page 16: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 16

EUROPA FISIKOA

MENDIAK IBAIAK/Herria edo herriak

(itsasoratzen den itsasoa)

ITSASOAK

Pirinioak

Mazizo Zentrala

Vosgoak

Ardenak

Alpeak

Apeninoak

Sudete Mendiak

Karpatoak

Dinariar Alpeak

Pindos Mendiak

Balkanar

Transilvaniako Alpeak

Ural Mendiak

Kaukaso

Tauro mendiak

Eskandinaviako Alpeak

Tajo.

Duero,..

Garona.

Loira

Sena

Mosa

Rhin

Elba

Vistula

Dvina

Ebro.

Rodano.

Tiber

Danubio

Dnieper

Don

Volga.

Kantauriar

Mediterranear

Tirreno

Adriatiko

Joniar

Egeo

Beltza

Azov

Kaspiar

Ipar

Baltikoa

ITSAS-ERTZEAK - PENINTSULAK GOLKOAK

Kalaisko pasabidea

Gibraltar

Messinakoa

Dardaneloak

Bosforoa

Skagerrak

Kattegat

Iberiar p.

Bretainia

Italiar

Balkandar

Asia Txikikoa/Anatoliakoa

Krimea

Jutlandia

Eskandinaviar

Bizkaiko

Genovakoa

Finlandiakoa

LAUTADAK

Ipar-europar Lautada

Baltiko Itsasoko L.

Errusiako L.

Hungariako L.

MESETAK

Iberiar penintsulakoak (Ipar eta Hegoaldekoa)

Poloniako meseta.

Finlandiako lakugune meseta

Anatoliako meseta.

Page 17: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 17

Page 18: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 18

Page 19: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 19

EUROPA eta EUROPA BATASUNA

http://www.xtec.net/~ealonso/flash/europa1eus.html

http://www.xtec.net/~ealonso/flash/europa1euscap.html

- Jarri Europako herrialdeen izenak eta euren hiriburua

- Bereizi, urdinez, Europar Batasuneko herrikideak

Jarri herrialdeen EB-ean sarttu ziren urtea

Datu horiekin ardatz kronologiko bat egin

- Jarri € Euro moneta sisteman dauden herrialdeetan

Page 20: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 20

ESPAINIAKO IBAIAK - RÍOS DE ESPAÑA

http://www.xtec.net/~ealonso/flash/esparios1eb.html

http://www.xtec.net/~ealonso/flash/esparios2eb.html

http://www.xtec.net/~ealonso/flash/esparios1e.html http://www.xtec.net/~ealonso/flash/esparios2e.html

ERLIEBEA http://www.xhttp://www.xtec.net/~ealonso/flash/esporog1e.htmltec.net/~ealonso/flash/esporog2e.html

Page 21: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 21

ES

PA

INIA

KO

AU

TO

NO

MI

ER

KID

EG

OA

K

Page 22: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 22

ES

PA

INIA

KO

PR

OB

INT

ZIA

K

http://www.xtec.net/~ealonso/flash/esprovin1e.html

http://www.xtec.net/~ealonso/flash/espauto2e.html

Page 23: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 23

EUSKAL HERRIA

Ibaiak

Ibaizabal

Nerbioi

Kadagua

Oka

Lea

Artibai

Deba Kantauriar

Urola isurialdea

Oria

Urumea

Bidasoa

Oiartzun

Adour

Ebro

Baia

Zadorra

Aiuda

Ega Mediterranear

Arga isurialdea

Arakil

Zidakos

Aragoi

Irati

Mendiak

Jata

Sollube

Oiz

Anboto

Udala

Aizkorri

Txindoki

Jaizkibel

Hiru Errege Mahaia

Mendilerroak

Gorbeia mendizerra

Aralar “

Gasteizko mendiak

Kantauriko mendizerra

Toloño “

Ordunte mendiak

Arkamu mendizerra

Urbasa “

Andia “

Izko “

Leire “

Pirinioak

Euskadiko ibaiak:

http://www.xtec.net/~ealonso/flash/euskadirios2eus.html

Euskadiko Erliebea:

http://www.xtec.net/~ealonso/flash/euskadiorog2eus.html

Page 24: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 24

Koka itzazu lurraldeeneta hiriburuen izenak gehi hurrengo herriak

Bizkaia

Balmaseda

Galdakano

Durango

Mungia

Gernika

Bermeo

Ermua

Ondarrua

Gipuzkoa

Eibar

Elgoibar

Arrasate-Mondragon

Oñati

Beasain

Tolosa

Hernani

Araba

Laudio

Murgia

Biasteri

Agurain

Page 25: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 25

AFRIKA POLITIKOA

Hurrengo herrialdeen kokapena

ezagutu behar duzu:

- Maroko, Sahara, Aljeria,

Tunez, Libia, Egipto,

Sudan

- Mauritania, Senegal,

Guinea Bissau, guinea

Ecuatorial, Congo, Angola

- Somalia, Eritrea, Kenia,

Tanzania

- Hego Afrika

Page 26: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 26

ASIA POLITIKOA

Page 27: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 27

Page 28: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 28

Munduko Klimak

Page 29: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 29

JARDUERAK

1- Bete itzazu mapa fisikoak eta politikoak. liburua nahiz Internet erabiltzen

2- Flash-mapak erabili (etxean) birpasatzeko

3- Klima

a. Taldetan ebatzi hurrengo hipotesiak, informazioa bilatzen eta azalpena eratzen argudio guztiekin

i. Zer dela eta sortzen dira lurran klima ezberdinak?

ii. Zer dela eta sortzen dira urtaroak?

iii. Egin munduko klimen mapa (testu liburua edota internet erabiltzen

4- ATAZA KONPLEXUA (Lengua, Euskara, Informatika, Gizarte, Matematika, marrazketa)

a) Venezuelako Bolibar eskualdeko Bolivar hiritik nekazaritza produktu baten 800 tona, merkatuan oso preziatua dena, garraiatu beharko duzue Txinaraino, Sichuango hiribururaino hain zuzen.

b) Detroik Lakes, Minnesota-tik (EEBB) eskualde horretan nekazaritza produktu bat oso inportantea dena eta merkatuan kontsumo handia duena garraiatu beharko duzue Suediako Estokolmoraino.

c) Txileko Chuquicamata-tik, mehagintzako produktu oso, oso inportantea dena industrian, Detroiteraino

d) Kongoko Kindu herritik, mehagintzako produktu oso, oso inportantea dena industrian, Ukraniaraino garraiatu beharko duzu

e) Siberiako Kemerovo-tik, mineral bat garraiatu beharko duzue Italiako Triesteko porturaino.

1. Zehaztu zein produktu

2. Zein klimatan ematen den

3. Zertarako erabiltzen den

4. Zein modutan garraituko den

5. Zein izango den ibilbidea: mapa batean adierazi

6. Zehaztu zeharkatzen diren leku eta akzidente geografiko garrantzitsuenak

Page 30: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 30

7. Distantzia guztiak kalkulatu beharko dituzue mapen eskala erabiliz

8. Kalkulatu zenbat kostatuko den garraioa

Badakigu

i. Lurreko garraioa, trenbidea, 0,6 €/tona/Km kostatzen duela; errepidez 1,1 €

ii. Itsas garraioa: 0,25 €/tona/Km kostatzen duela

f) Lanaren datu guztiekin txosten bat egin

a. Azalpen idatzita

b. Mapa edo mapak

c. Irudiak

Page 31: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 31

PROZEDURAK

Page 32: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 32

Geografian gehien erabiltzen diren prozedurak hauxek dira:

- Mapak

- Grafikak

- Irudiak, argazkiak

Zuk prozedura hauek egiten, interpretatzen eta komentatzen jakin beharko duzu.

Mapak erabiltzeko Espazioa geografikoa kokatzen jakin behar da eta horretan mugitzen jakin, horretarako Sare geografikoa erabiltzen jakin behar da.

Sare geografikoa

Lurreko edozein puntu kokatzeko, gizakiak lerro sistema sinple bat asmatu zuen, sare

geografikoa. Lurra, meridiano eta paralelotan banatu zuen, bien artean leku zehatz bat

kokatzeko modua izateko.

Meridianoak Ipar-polotik Hego-polora zabaltzen diren 180º-ko zirkulu erdiak dira, eta

paraleloak, aldiz, 360º-ko zirkulu osoak, ekuatorean luzera maximoa dutenak, eta latitudea igo

ahala, txikitzen direnak.

Meridiano eta paralelotan oinarrituz datu geografikoak ematen dira, latitudea eta longitudea.

Lehenengoa, ekuatorea eta leku baten meridiano arkua gradutan neurtuta da. Ekuatoretik

iparralderantz 0º-tik 90º bitarteko neurriak hartuko ditu, eta gauza bera gertatuko da

Ekuatorerik hegoalderantz. Longitudea, berriz, Greenwich meridianoa eta leku baten paralelo

arkua gradutan neurtuta da, 0º-tik 180º-ra bitarteko neurriak hartu ditzakeelarik Greenwich

meridianotik ekialde eta mendebaldera.

Adibidez: Bilbo: 43º15’ N → Latitudea

2º56’ W → Longitudea

Nazioarteko data lerroa 180º meridianoan dago kokatua, hau da, Ozeano Bareko irletan egun

berria hasten denean, Euskal Herrian aurreko eguneko 12ak izango dira. Greenwich meridianotik

ekialdera, ordua aurreratua dagoela onartzen da, eta mendebaldera, berriz, atzeratuta.

Page 33: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 33

Sare Geografikoa

Koordenatu geografikoak

Eskala

Planoetan eta mapetan beti eskala agertzen da. Eskalak mapan agertzen diren neurriak eta distantziak errealitatekoekin erlazionatzen laguntzen du. Eskalak antzekotasunaren arrazoia errepresentatzen du

Mapan ikusten da irudia 1 : 19.000.000 eskalaz eginda dagoela. Honek esan nahi du planoan cm 1-ek errealitateko 19.000.000 cm (190 Km) errepresentatzen dituela.

Baina eskala modu grafikoan ere errepresenta daiteke, kasu honetan zati bakoitzak (cm 1) 190 Km errepresentatzen ditu.

Mapa motak

Page 34: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 34

1- Mapa topografikoak

2- Diagrama mapak

Mapen gainean diagramak jartzen dira (barra-diagramak, sektore-diagramak, eta abar), espazioari buruzko informazioa diagramen bidez

emateko.

3- Koropleta mapak

Kolore plano eta intentsitateen bitartez fenomeno geografiko baten garrantzia edota magnitudea adierazten da

Page 35: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 35

4- Isolerro-mapa

Fenomeno baten balio berdina duten puntu guztiak lotzen dituen marrak (isolerro). Adierazgarriagoak dira: tenperatura mapak (isotermak), prezipitazioen mapak (isohietak), altitudeen mapak (isohipsak), prfesio atmosferikoen mapak (isobarak),…

5- Gezi edo lerrodun mapak

Geziak edo lerroak erabiltzen dituzte mugimenduak adierazteko. Horien lodiera mugimenduaren bolumenaren araberakoa izaten da.

6- Mapa tematiko edo korokromatikoa

Kolore ezberdinen bidez fenomeno geografiko mota askotakoak adieraz daitezke eta bere kokapena.

7- Irudien mapak

Irudi geometrikoak erabiltzen dira; besteak beste esferak eta karratuak, fenomeno puntualak kokatzeko. Irudion neurriak fenomenoaren garrantziaren araberakoak izan behar dira.

Page 36: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 36

Mapen iruzkina

Gidoia mapak iruzkintzeko.

1. Maparen aurkezpena: Ezinbestekoa da analisis zuzena egiteko. Aurkezpenean hurrengoa seinalau behar da: mapa mota, errepresentatzen duen fenomeno geografikoa (dentsitatea, industria kokapena, klimak, e.a.) horretrako maparen izenburua kontuan hartu behar da eta legenda irakurri. Nongoa da fenomenoa, data etagainerako datuak.

Nola adierazten den fenomenoa: koloreak, geziak, lerroak, e.a. erabiltzen.

2. Analisi orokorra:

- Adierazten den fenomenoaren definizioa. Espazio identifikazio: eskualde ezberdinak adierazten, nondik agertzen den fenomenoa. Kuantifikazioa agertzen bada nondik kuantifikazio handiena eta nondik txikiena adieraziko da,

3. Iruzkina:

- Arlo bakoitzeko fenomeno geografikoa azaltzea: arrazoiak eta ondorioak. Egin daiteke eskualdeka. Inguruko beste herriekin konparatzea.

- Mapari buruz galderak egiten badira, hauek mapa iruzkina gidatuko dute.

4. Konklusioak:

- Iruzkina konklusio laburrekin amaitu behar da, Ideia esanguratsuak. Irudikatutako fenomenoa etorkizunean izango duen joera, ondorioak, e.a. adierazi behar dira.

Page 37: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 37

Grafikoen iruzkina

Grafiko mota:

a) Lineala: Oro har, fenomeno baten bilakaera irudikatzen du.

b) Barren grafikoa: Gertaera bat hainbeste espaziotan adierazten da. Balio du fenomenoa konparatzeko. Barren altueraren arabera fenomenoaren balioa izango da.

c) Sektore-grafikoa: Gehien erabiltzen dena da zirkuloa. Zirkulo osoak fenomenoaren %100 adierazten du eta fenomenoaren alderdiak sektoreen bidez adierazten dira. Sektor

bakoitzaren tamaina fenomeno osoaren proportzioa izango du.

Nola iruzkindu grafikoak

1. Sailkapena:

- Gaia. Adierazten da eta dagokion testuinguru geografiko-politiko-ekonomikoa kokatzen

da. (zein herri edo eskualde geografikoa, zein herrialde mota: garatua, azpigaratua edo “emergentea”)

- Denboraldi adieraztuta. grafikoa denboran eta espazioan kokatzen da. - Grafiko mota. .

- Adierazitako unitateak fenomenoa neurtzeko (tonak. Milioiak, porzentaiak, …)

2. Analisia eta azalpena: - Grafikak dituen aldeak zehaztasunez bereizten dira (adierazitako datuen hazkunde edo

txikitze momentuak, maximoak eta minimoak). - Koordenatuen ardatzen arteko erlazioa

- Fenomenoa azaltzen dituen datu historikoak, ekonomikoak edota politikoak - Datuen interpretazioa:

o aurrekariak bereizi, o Datuak bere testuinguruan analisatzen

o ondorioak atera

3. Konklusioak:

- Edukiaz iritzi argudiatuta adierazi eduki orokorra laburbiltzen.

Page 38: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 38

ATAZAK

Adierazi grafikoen bidez hurrengo fenomenoak:

1) Petrolio kupelaren prezioen eboluzioa dolarretan:

1910 15$ 1970 16$ 1990 40$

1930 16$ 1975 52$ 2000 38$

1950 21$ 1980 98$ 2005 100$

Page 39: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 39

2) Euskadiko Populazio aktiboa sektoreka (2001)

1. Sektorea % 1,7

2. Sektorea % 36,8

3. Sektorea %61,5

Page 40: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 40

3) Munduko populazioa kontinenteka

- Amerika 900.000.000

- Asia 3.900.000.000

- Europa 830.000.000

- Afrika 950.000.000

- Ozeania 36.000.000

Page 41: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 41

GRAFIKO ANTOLATZAILEAK

Zergatik behar ditugu grafiko antolatzaileak:

- Ideiak eta kontzeptuak modu esanguratsuan erlazionatzen ditugunean ezagutza sortzen da eta antolatzaile grafikoek laguntzen dute.

- Ideiak grafikoki hobeto geratzen direlako

- Testu bat ulertzeko ideiek duten hierarkia adierazgarria izan behar da eta grafiko antolatzaileen bitartez lortzen da.

1- MENTE MAPA

Bi zutabeetako Koadro sinoptikoaren adibidea

KARIAK ONDORIOAK

Ekonomikoak

Politikoak

Sozialak

Page 42: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 42

2- GILTZETAKO DIAGRAMA edo ESKEMA

SEKTOR

EKONOMIKOAK

1. Sektorea

- Mehagintza

- Nekazaritza

- Abelazkuntza

- Arrantza

- Basogintza

2. Sektorea

- Industria

- Oinarrizko industria

- Ekipo ondasun industria

- Kontsumo ondasun industria

3. Sektorea

- Zerbitzuak

- Enpresentzako zerbitzuak

- Banaketa zerbitzuak

- Gizarte zerbitzuak

- Kontsumitzaileentzako zerbitzuak

3- ZUHAITZ DIAGRAMA

Herrialde baten baliabideak

Amaituezinak diren Baliabide Baliabide

Baliabideak berriztagarriak ez berriztagarririk

Eguzki Aire Ura Oxigenoa Abelazkuntza Energetikoak Mineralak

Enegia energia Nekazaritza

Page 43: Jakintzagaia: DBHko 3 - Geografiamungia's Weblog · Huang ho. Sinai Yang tse Anatoliako p . Página 11 Nilo Kongo Afrika Orange -Basamortuak Mohave Atakama Sahara Goi ordokiak Kalahari

Página 43

4- KONTZEPTU MAPA eta SARE MAPA

Zer da? Lokarriak eta grafikoen bitartez ideia nagusien arteko eralazioak adierazten dituen diagrama.

Nola egiten da? Zeintzuk dira bere osagaiak?

- Nodoak ideia garrantzitsuenak adierazteko

erabiltzen dira. Gezi Lokarri

-Lokarriak edo lotura-hitzak

Konexioak eta loturak ezar-

tzeko erabiltzen dira.

-Geziek konexioen norabidea adierazten dute

industria motak

Erabiltzen du beste industrietarako

Produktua produzitzen dute beste industrietarako kontsumitzaileentzat

Kontzeptu mapa bat irakurtzen jatorrizko testua erreproduzitu

ahal izan behar da

Nodo Nodo

Nodo

INDUSTRIA

Astunak Kontsumo

ondasun

industriak

Ekipo

industriak

Lehengai astunak Erdi eraldatua

Makinak, motorrak,

Trenbideak,

untziak,…..

Ehungintza, elikadura, automobilgintza, papergintza,….