k45 2005 11

28

Upload: karenka-komunikazio-elkartea

Post on 26-Jul-2016

229 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

TRANSCRIPT

Page 1: K45 2005 11
Page 2: K45 2005 11
Page 3: K45 2005 11

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Mutrikukoudala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

Informaziua 4

Zeuk esan 5-6

Bi hitzetan 7-10

Komikia 10

Ur kirolak 11

Natura 12-13

Karenka 14-15

Osasuna 16-17

Teknologia berriak 18-19

Hezkuntza 20-21

Kirola 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

URTEA AMAITZEAR dugu, abendua begi bistan dagoeneko. Hamaikahilabete pasa dira aurtengotik eta, atzera begiratuz gero, zenbat eta zen-bat kontu! Aurrera begira ere badatoz berriak eta, oraindik Gaba Beltza-ren ajea kendu ezik gaudela, Antzerkiaz blai! Aukera ederra gure herrikoantzerkizaleak zertan diren ikusteko.

Urteurren urtea izan dugu aurtengoa herrian eta udaberrian ArraunTaldearena ekarri genuen bezala, Txurrukaren urteurreneko ospakizunenondoren Txirrindu taldearen urteurrena dakargu hil honetako Kalapu-txin. Hogeita bost urte badira urteak, gero! Bejondeiela beraiei ere!

Eta bertsolaritzako Txapelketa Nagusiaren finalaren atarian gaudela,zer hobe erdi ahaztuta izan dugun herriko bertsolari handi dugun JonAzpillagarekin hitz egitea baino.

Horiek eta gehiago aurkituko dituzu, irakurle, hil honetako Kalapu-txin.

E D I T O R I A L A

Page 4: K45 2005 11

hinteresekotelefonoak

informaziua4 AutobusakMUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa ..........................943 60 3143

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)

AZAROA

14tik 20ra Lon Apraiz

21etik 27ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

28tik 30era Jabier Otxagabia

ABENDUA

1etik 4ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

5etik 11ra Lon Apraiz

12tik 18ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

19tik 25era Jabier Otxagabia

26tik 31ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

Tel: OTXAGABIA: 689 58 57 59 APRAIZ: 630 05 50 97PORTILLO-ZALDUEGI: 669 26 22 01

Page 5: K45 2005 11

5zeuk esan

BERDINTASUNA

Dagokionari:

Urriaren 12an ospatu zenHerrikrossa eta urtero bezalahainbat korrikalarik parte hartuzuten.

Lehenengo gaztetxoek,neska eta mutil, egin zutenberen ibilalditxoa. Zoragarriaizaten da ikustea nola iristendiren Goiko plazara, nola guru-tzatzen duten helmuga neka-neka eginda batzuk, arnasestu-ka gehienak, baina pozik. Herri-ko neska-mutilen artean bestekirol bat ezagutzeko, eta agianbultzatzeko era bat ikusi nuen.

Ondoren, nagusien frogaetorri zen. Hamaika kilometroegin ondoren, gizonezkoetanPedro Muñoz azkoitiarra izanzen lehena. Nesketan, besteazkoitiar bat izan zen irabazlea:Olatz Gabilondo.

Hamabietan izan zen saribanaketa eta lehenengo hirugizonezkoek eta emakumeekjaso zituzten ondo merezitakosariak. Ondoren, lehen betera-noen txanda izan zen, lehengizonezkoa eta lehen emaku-mezkoa. Hurrengo saria lehenmutrikuarrarentzat izan zen.Jorgek jaso zuen gizonezkoen-tzako saria eta, nire harridurara-ko, lehen mutrikuar emakumea-rentzat ez zegoen saririk etaaipamenik ere ez. Harrituta etasinetsi ezinda geratu nintzen.

Berdintasuna helburu duen“Gizartean” oraindik honelakogauzak gertatzen direla ikuste-

ak txundituta lagatzen nau.Herri askotan egon naiz laster-ketak ikusten eta ez dut honela-korik inon ikusi.

Nahiko nuke pentsatzea“despiste” bat izan zela edo,akaso, baten batek pentsatzendu nagusien lasterketa bateanlehenengoa emakume bat izandaitekeela?

A! Lehen mutrikuar emaku-mea, laugarrena emakumeenartean, Estibaliz Etxaburu Leku-be izan zen, hamasei urtekogaztea.

Juan B. Etxaburu

MUTRIKUKO UDALAEZ DA DEMOKRATIKO

Beharbada hitz gogor sama-rrak direla usteko du batenbatek. Eta egia da, baina gogo-rrak bezain benetakoak dira.

Mutrikun, 2003ko maiatza-ren 25ean egin ziren udal hau-teskunde ez demokratiko haie-tan, Mutriku Eginez Herri Plata-formak ia 1000 herritarrenbabesa jaso zuen, eta ondoriozlau zinegotzi

zegozkion eta dagozkio,baina kargu horiek, herriarenbaimenik gabe, EAJ-k(3) eta EA-k(1) hartu dituzte, eta zoritxa-rrez ez dute asmorik zein gogo-rik kargu hauek lagatzeko, ezeta egoera larri eta gogor haugainditzeko ere.

Hasieran, Madrilen beldurziren, PP, Garzon..., gero, legealege dela, eta bitartean “aqui

cada uno cuida sus alubias” esanduenik ere bada.

Gaur, ordea, ez dago aitza-kiarik. Azkoitiako udalean egindute, legearen 182.2 artikuluaaplikatuz. Mutrikun ere egindaiteke. Zergatik ez da egiten?

Demokrazia eta giza eskubi-deen errespetoan euren buruakmaisutzat eta eredugarritzatdauzkaten hauek, zergatik ezdute errespetatzen mutrikua-rren hitza?

Mutrikun ahalegin handiaegin dugu elkarrekin lan egineta herriko arazoak konpontze-ko, baina gure nahiak ustel bila-katu dira sarri askotan. Denadela, aurrera begira ere, mahaigainean jarriko dugu gureborondatea, horretarako eskatugenion eta babesa herriari.

Baina, kontxo!, ez zapaldugure eskubideak, ez eta ia milaherritarren borondate politikoaere.

Ez dugu onartuko bazterketapolitika hau! Demokrazia Mutri-kurentzat!

Mutriku Eginez Herri Plataforma

(Beste aldean gehiago)

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.gu

tuna

k

Page 6: K45 2005 11

6 zeuk esan

MUTRIKU ETA HAURZINEMA

Duela hilabete batzuk etaarrazoi jakinik gabe, haurreizuzendutako zinema bertanbehera utzi zen eta gaur, orain-dik, zerbitzu hori martxan jarrigabe dago.

Kezkatuak bat baino gehia-go ginela ohartzean, elkartu etaondokoak adierazi nahiko geni-tuzke:

• Haurren zinema, txikien-tzat beharrezko zerbitzua deladeritzogu.

• Laister negu hotz eta bustiairitsiko zaigu eta haurrek ezdute egoteko toki egokirik.

• Askok ezin dute edota ezdute kanpora joateko aukerarik.

Hau guztia kontutan hartu-ta, uste dugu Udalak, zerbitzupublikoa den heinean, bitartekoguztiak jarri beharko lituzkeelahaurrentzako zinea berriro eremartxan jartzeko.

Ikastolako gurasoak (100 sinadura)

LURPEKOKONTAINERRAK ZER?

Aurreko legealdian, Batasu-na alkatetzan zegoela, Debaba-rrena mankomunitatetik lurpe-ko kontainerren ideia bideratuzen. Apustu handia eginezMutriku izan zen lehena, herri-tar kopurua kontuan izanda,kontainer kantitate handienajartzen eta bilketa sistemaberria bultzatzen.

Nahiz eta berrikuntza horiekaldaketa handia suposatu, ezginen apustu hutsean gelditu,ez horixe! Gure apustuakmomentuari eta geroari nahiizan zion heldu, gure apustuakunean uneko arazoei erantzu-nak emateaz gain etorkizunekohobekuntzak eta biharko beha-rrak kontuan izan zituen. Alka-tetza, udalaren brigadarekinbatera, bilketa sistema berriarenhobekuntza lanetan buru-bela-rri sartu zen. Lurpeko kontaine-rren sistemak ongi funtzionatze-ko ez zen nahikoa zuloak egite-arekin, beharrezkoa izan zen,zikinleku ez bihurtzeko, garbi-keta modu egokian aurreikus-tea, horregatik kontainer bakoi-tzean ur-hartuneak (tomak) etahustubideak (desagueak) jarriziren. Mutrikuko bilketa sistemaeredu izan zen beste herrientza-ko.

Etorkizunari begira beha-rrezkoa zen arautegi berria sor-tzea. Bilketa sistema berriakezinbesteko jarraipena beharzuen eta horretarako etxe-bizi-tza berrietan hirigintza-kargajartzea erabaki zen. Horrela,eraikitzen ziren etxe berri guz-tietan lurpeko kontainerrak jar-tzeko zuloak prestatuta utzibeharko ziren araudi berriarenarabera. Beraz, aurrreko legeal-dian prozedura martxan jarrigenuen. Orain mekanismoajarraitu besterik ez da eginbehar. Portu eremuan lurpekokontainerrak jartzeko gestioakere egin genituen eta planteatu-tako proposamenak onartuakizan arren, legealdiaren etena-gatik ezin izan genuen gure ges-tioei bukaera eman. Orain zer-gatik ez da jarraipenik egin?

Zergatik ez da bukatu hasitakolana?

2002ko urtarrilean Mutriku-ko PNVko “Mutrikun Bizi” aldiz-kariaren 3. zenbakian Batasunakbultzatutako kontainer berrienideia hitz hauekin onartzen zen:“Oso Ondo. Ideia onari agurbero bat. Baina mesedez, azka-rrago eta gehiago”. PNV-renlegealdi berriak bi urte bainogehiago darama baina, zoritxa-rrez ezin dugu zoriondu, ezindugu “Oso ondo” esan. “Azka-rrago eta gehiago” eskatzenzuten, baina gaur egun oraindikez dute bat bera ere funtziona-menduan jarri.

Nahiko genuke, benetan,PNV-ren gestioa zoriondu baina,zereginak nola doazen ikusitamomentuz ezinezkoa zaigu.

Domeka Lasarte Iparragirre

ETXEAK NOIZKO

Norbaitek ba al daki elizatzeko etxeak noizko amaitukodiren? Jakin beharko lukeenakesan egiten du noizko, bainahilabeteak joan hilabeteak eto-rri atzeratu eta atzeratu egitenda fetxa hori. Gabonetako arbo-la bertan ipini ez ipini apostuakegiten hasita omen dago jen-dea. Zeinen alde jokatuko duguapustu horretan? Azkeneko,inozo pare bat ginen, gaur egunlau pare bagara dagoeneko.Gabonetan zenbat inozo pareizango ote gara? Beharbada,inuzente egunerako daukategordeta sorpresa! Martxa hone-tan, babes-moilaren inaugura-zioa helduko da lehenago.

Lau inozo pare

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.gu

tuna

k

Page 7: K45 2005 11

7bi hitzetan

ADI IRUZURREI!

Kalaputxiren irakurle prestu batek herritar guztieijakinarazteko adierazi digu Gipuzkoan zehar iru-zur berri bat dabilela. Horrelakoetan pentsatzenda norberari ez zaiola gertatuko, baina gutxienespero dugunean...

Kontua da iruzurgileak deitzen duela eta Telefo-nikako Zerbitzu Teknikotik edo beraientzat lanegiten duen beste enpresa batetik deitzen dutelaasanez. Zure telefonoak tono bidez markatzenote duen galdetzen omen dizute.

Bere burua aurkeztu eta gure konfidantza bere-ganatu eta gero, linean zerbait begiratu behardutelako aitzakiarekin, lehenengo 90 eta jarraian# sakatzeko eskatzen dizute.

Konfidantza osoan zuk hori egin ondoren, lineanarazorik ez dagoela esaten dizute eta eskerrakematen dizkizute.

Puntu honetaraino adierazi dizkizuten guztiakbete badituzu, zer lortu duten? Zure linea beretelefonotik egiten diren dei guztien hartzailebihurtu dute, hau da, beraiek egiten dituzten deiguztiak zeuri kobratuko dizkizute.

Oraingoz, Telefonikak ez omen daki zer egin etanola geldiarazi iruzur hau. Hortaz, irakurle, argiibili telefonoa hartu eta beste aldekoak zure line-an zerbait begiratu behar dutela esaten badizu-te...

MUSIKA ESKOLAREN inaugurazioa

Azaroaren hogeita zazpian izango da Musika Esko-laren inaugurazio ofiziala, eskolako zuzendaritzatikjakinarazi digutenez.

Aste bereko martitzena musikarien zaindaria denSanta Zeziliaren eguna denez, ze egun aproposagodomeka hori baino!

Inaugurazio ekitaldian agintariek hartuko duteparte, baina eskolako ume guztiek ere aukera izan-go dute egun hori janzteko. Izan ere, eguerdikohamabi eta erdietatik aurrera, hainbat saio aurrei-kusi dira Egunetan dagoen Musika eskola berriarenaurreko plazatxoan burutzeko.

Hasteko, koraleko umeek eta Madalen txiki abesba-tzakoek Alami izeneko ipuin musikatua antzeztukodute, Madalen Abesbatzak, pianoak eta narratzailebatek lagunduta.

Emankizun horren ostean, musika eskolan bigarrenmaila gainditu duten ikasleei diploma emango zaie.

Jarraian, Banda txikiak musika-tresnez eta gainera-ko ume guztiak kantuan, Iluntzean abestia eskaini-ko dute, ekitaldi instituzionalaren aurretik.

Ekitaldi instituzionalean Alkateak, kultura zinego-tziak eta eskolako zuzendariak hartuko dute parte,bakoitzak esateko dituenak esateko. Horrekin bate-ra, musika eskola inauguratuta geratuko da etaeskola berriaren ateak bertaratzen diren guztien-tzat zabalduko dira zentroa barrutik ezagutzeko,luntx ederra dastatu bitartean.

Bukatzeko, eskolako ume guztiek eskainiko dutensorpresa bat ere iragarri digute... egunean bertanjakingo dena.

Page 8: K45 2005 11

8 bi hitzetan

Aurten ere ANTZERKIAZ BLAITZEKO aukera

Aurten ere hutsik egin gabe Mutrikuko antzerkizaleakzorteko gara. Azaroaren 18tik 27ra bitartean (ikus Kala-putxiko agenda) nahi beste antzerki saio ikusteko auke-ra izango baitugu.

Umeentzako emanaldiez gain, helduok ere ez duguaitzakiarik etxean gelditzeko, beraz, dena utzi eta KulturEtxera, tabernetara... tokatzen den lekura antzerkiazgozatzera.

Ez galdu aukera paregabe hau, bestela datorren urteraarte jai duzu.

OLIOA ETA GEHIAGO batzen da Goiko plazan

Aspalditxo hasi zen Debabarreneko Manko-munitatea hilean egun batean Mutrikurakamioi bat bidaltzen olio-hondakinak jasotze-ra. Ingurumenaren aldeko apostu horretarahainbat jende hurbiltzen ari da egunetik egu-nera eta horrek erakusten du mutrikuarrokgero eta sentiberatuago gaudela ingurumenazaindu beharraz.

Hileko hirugarren martitzenean goizean zeharGoiko plazan egoten den Mankomunitatekokamioiak, baina, ez du olio zaharra bakarrikjasotzen, ez eta urrik eman ere. Olioaz gain,etxean sor daitekeen beste edozein hondakinsolido ere jasotzen du, gero sailkapen gunee-tara eraman eta dagokion tratamendua ema-teko.

Zerrenda luzea da biltzen diren produktuena,gauzena, irakurleari okurritzen zaion edozeinek ere lekua izango luke zerrendan, ia ziur. Hona hemenetxean soberan izan eta begien paretik kendu nahi ditugun gauzak zeintzuk izan daitezkeen: Sukaldekoolioa, kotxeetako olioa, espraiak, elektrotresnak, informatika tresnak, bernizak, kotxeko bateriak, telefo-no mobilen bateriak, pozoi-poltsak, kalkulagailuak, argazki kamerak, telefono mobilen kargadorak, tintakartutxoak, kaseteak, fluoreszenteak, telemandoak, pilak, garbikariak, erradiografiak, erlojuak, arropa(hau Caritas-Oldberriren kontainerrean uztea hobe) eta beste.

Hortaz, irakurle, badakizu, aurrerantzean hileko hirugarren martitzenetan aukera izango duzu trastehoriek guztiak etxetik ateratzeko modu egoki-egokian, zabor organikotik bereizi eta dagokion tratamen-dua eman diezaioten.

Page 9: K45 2005 11

9bi hitzetan

SANTA ZEZILIA eguna

Mutrikun ohitura denez, herriko musikariekgogoan hartuko dute zaindari duten Santa Zeziliaeta herri osoari eskainiko dizkigute haren ome-nezko musika emanaldiak.

Lehenik, azaroaren hogeita bian, Santa Zeziliaegunean bertan, Banda Txikiak eta Trikitixa talde-ak kalejira egingo dute herrian zehar, kaleak etatxokoak musikaz alaituz. Saio horren bukaeran,ondo merezitako merienda izango dute musikaeskolan

Bigarrenik, Mutrikuko Musika Bandak kontzertuaeskainiko du Txurruka plazan azaroaren hogeitaseian, zapatuarekin, herritar musikazale guztiongozamenerako.

Iraun dezala gurean musikarako griña, alaitasu-nerako bidea izango dugu eta!

ESKOLA KIROLA eta gurasoak

Udal kirol zerbitzutik jakitera eman digutenez,Debarroko Kirola Euskaraz programaren baitan,hirugarren mailatik aurrerako ikasleen gurasoeigurasoentzako materiala banatuko zaie umeeikirolak eskaintzen dizkien onurei errepara die-zaieten.

Zergatik da ona zure seme-alabak kirola egitea?Izenburua duen karpetatxoak lau koadernotxojasotzen ditu: Onura fisikoak; onura psikologiko-ak; onura hezitzaileak; eta onura sozialak. Horie-tan agertzen direnak ziurrenik laguntza handiaeskainiko diete gurasoei umeek kirolaren bitartezlantzen dituzten gauzei erreparatzeko.

Fitxa hauetan lantzen den gaiaren ingurukoinformazio zabalagoa nahi izanez gero, L.M.Zulaikak eta M. Muñoak argitaratutako bi libu-ruetara jo daiteke (“Kirola egiteko 30 arrazoi” eta“Kirola egiteko 25 arrazoi”).

Page 10: K45 2005 11

10 bi hitzetan

PORTU BERRIKO lanak hasita

Batek baino gehiagok lanak udaberrira arte hasiko ezzirela uste bazuen ere, hasi dira dagoeneko babes dikeberria egiteko obrak. Oraindik ere itsasoa ikutu gabe,egunotan mutrikuarrok hondartzarako sarrerakohorma kentzen ikusi ditugu langileak.

Harriak kentzearekin batera, hainbati gaztetako oroi-tzapenak etorriko zaizkio gogora; beste hainbati, etor-kizun oparo baterako esperantza.

Negu osoa dugu aurretik beharbada gure hondartzakohondarraz eta harkaitzez gozatzeko moduko azkena,gaur artean mutrikuar gehienok ezagutu dugunabehintzat.

MENDI ZIKLOA

Urtero dute zita mendizale mutrikuarrek Udaleko Kultura sailak eta Burumendi Mendi Taldeak antolatzenduten mendi zikloarekin. Aurtengoa prest dago eta lotutako egunak ondokoak dira: azaroaren 21a, astelehe-na, 23a, eguaztena, eta 25a, barixakua. Ohitura denez Zabiel kultur etxean izango diren emanaldietan iku-sentzunezko lanak izango dira ikusgai eta horien ostean hizketaldirako aukera ere izango da.

Adierazitako egunetan, hurrenez hurren, ondokoak izango ditugu zain Zabielen: Juanjo Vallejo “Lurrekoeskualde hotzetatik” lanarekin; Juanito Oiarzabal “K2” lanarekin eta Patxi Usobiaga “Biographie (9 a+) kate-atzea” lanarekin.

Mendizale guztion gogoa asetzeko moduko aste honen ostean, abenduaren 13an asteartearekin, Zabiel kul-tur etxean Alberto Iñurrategik eskainitako Diaporama izango da ikusgai.

Saio guztiak, adierazi bezala, Zabiel kultur etxean izango dira arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Page 11: K45 2005 11

11ur kirolak

Aurtengoan ere Kalatxori Bela klubakikastaroa antolatu du bela nabegazioanhasi nahi duten guztiei zuzendua. Aza-roaren 19an hasiko den ikastaro horreksaio teorikoak (zapatu goizetan Zabie-len) eta praktikoak (teorikoaren ondo-ren portuan) izango ditu eta hogeitazortzi astetan luzatuko da. Ikastaroa-ren arduraduna eta irakasle lanetan jar-dungo duena, Alejandro Cuan Selemizango da, Ale.

Ikastaroaren helburua

Tripulatzaileak, edozein funtziotan eta edozeinkokapenetan diharduela, ontziaren maniobrak eragin-kortasunez eta marinel-tresnak menderatuta buru-tzea.

Eduki teorikoa

Hasiberrientzat oinarrizkoa den alderdi teorikoarenedukia ondokoek osatuko dute:

Belaontziaren maniobra tradizionalaren ezagupe-nak eta funtzionamendurako aplikazioak; bela nabe-gazioaren historia; mapa nautikoak; meteorologia;nabegazioa eguraldi txarretan eta segurtasuna itsaso-an; konpetizioa eta estropadak; eta marinel-korapilo-ak.

Eduki praktikoa

Eduki teorikoa itsasoan praktikan jartze aldera,Zabielen ikasitakoa zortzi metrotatik hamabi metrota-rainoko luzerako Gurutzaldi Belaontzietan praktikanjarriko da Mutrikuko portuan lehenengo eta itsasozabalean beranduago. Horretarako, patroi batek edobik eramandako belaontzietan eta lau edo sei lagune-ko tripulazioarekin itsas-irteerak egingo dira. Irteerahorietan derrigorrezkoa izango da txalekoa erabiltzeaeta beste segurtasun neurri batzuk hartzea ere bai.Horiek ontzietan izango dira.

Ikastaroaren kostuari dagokionez, esan behar dasaio teorikoak doan izango direla eta itsasorako irtee-rak tripulatzaileko hogei euro balio izango dutela,ontzien mantenimendu-gastuak estaltzearren. Preziohorren barruan sartuta dago eskainiko den hamaike-takoa. Horrekin batera, esan behar da ikastaroan partehartzeko baldintza izango dela Kalatxori klubarenbazkide izatea kirol honetan jarduteko beharrezkoaden federazioaren lizentzia lortzeko.

Kalatxori Bela Klubeko arduradunek eskerrak emannahi dizkiete ikastaro hau posible izateko laguntzaeman duten Mutrikuko udaleko kirol zerbitzuei etaBela euskal federazioari.

Ikastaroan parte hartzeko interesa duenak edotainformazio gehiago nahi duenak Kalatxori klubarenidazkaritzara dei dezake, 943603312 edo 638762438telefonoetara, han Alek gogoz hartuko du eta.

Page 12: K45 2005 11

natura12

artadianbarrena

Arnori begiratzeko era ezberdinak ditugu. Medizaleak gailurrari begiratzen dio eta,gainditu ondoren, hango ikuspegiarekin gozatzen du. Gailurreko gurutzea da sinismen-dunaren ikur eta babes. Ehiztariarentzat, berriz, oilagorraren kabi. Beste askorentzat,

hor dago, eta ohitu egin gara hor ikusten, besterik gabe.Ibai Portu Zuloaga, Mendaroko mendi injeniari gazteak, laztandu, arnastu, bihotz

taupadak aditu egin dizkio Arno mendikate eta inguruari. Kalaputxirekin solas egitean,maitasuna dario bere hitz eta imintzioetan, bi urteetan izandako harreman estuenondorio. Berarekin ezagutuko ditugu, agian, sekula jabetuko ez ginen altxorrak.

Aurtengo urtarrilean izendatu omen dute Arnokomendigunea “Erkidegoko garrantzi handiko gune”(LIC). Zer esan nahi du horrek?

Biodibertsitatea galtzen ari zela eta, 1992an joera horizuzendu nahian, Europako Erkidegoa tresna berri baten bilahasi zen eta, horrela, (92/43/CEE) “direktiba habitat” deitzendena atera zuen. Honen lehen urratsa antzemate lana da, hauda, ingurugune osoak identifikatzearena, eta horretarako 50bat ingurugune edo habitat mota zerrendatzen du.

Estatuen egitekoa da antzemate lan hau eta gure kasuan,transferentziak direla eta, Eusko Jaurlaritzarena. Horrela,1997ko abenduaren 23an, 25 inguruguneko zerrenda aur-keztua izan zen, “Red Natura 2000”, Europako sare mailaosatzeko. Horien artean dago Arnoko mendigunea,ES2120017 kodearekin, eta bertan begiztatzen dira artadikantauriarra, haltzadiak, kare harriko landareria eta lehena-

gokoak.

Europako batzordeak onartu ondoren, sei urteko epeadago ingurugune horren kudeaketa plana azaltzeko, “Babesbereziko gunea” (ZEC) izendatzea nahi bada. Honek ekarrikoluke egitasmo berezi bat ezartzea eta Europako diru lagun-tzak eskuratzea. Egitasmo hau, gaurko hirigintzako planengainetik egongo litzateke.

Zuk Arno mendikatearen ingurugune fisi-koaren ikerketa eginda duzu. Norkagindua izan da lan hau?

Nik, nire ikasketetan egindako tesian,Arnoko artadi kantauriarra ikertunuen 600 Ha.ko zabale-ran. Horren

Page 13: K45 2005 11

berri jakin zuen Debegesak eta Arnokmila bat hektarea duenez, nire lanazabaldu eta sakontzeko beta izannuen. Horrela, bi liburukitan memoriaaurkeztu nuen: Memoria, faktore eko-logikoen analisia, forestaren egoera,abelzaintzaren egoera, egoera sozioe-konomikoa, paisaia, Arnoko “habi-tat”aren balorazioa eta Kudeaketara-ko proposamenak.

Artadi kantauriarra aipatu duzubehin eta berriz. Zein berezitasundu gure arteak?

Arnokoa, Gipuzkoako artadi han-diena da (650-700 Ha.), bigarrena Eus-kal Herrian, eta baso autoktonoengehiegizko ustiaketa dela eta gutxi-tzen doazen honetan, are eta garrantzihandiagoa hartzen dute hauek. Beste-tik, artea oso berezia da. Orain dela11.000 urte Mendibeltzuburuko jenti-letxeetako gizonek ere artadi hau eza-gutu zuten. Lehenago, orain 30.000urte, tenperatura apalagoak izanik,zabalduagoa zen artea, baina glazia-zioa zela eta, leku epel eta ezaugarribereziak zituzten lekuetan soilik geldi-tu da.

Basoak Mediterraneo aldean koka-tuta balego bezala jokatzen du, hauda, nahiz eta euri asko egin, ez dio urhoni eusten. Batetik, azpian duen kareharria erraz desegiten delako eta lurirazkor edo permeablea bilakatzean,

sustraiak ez dira iristenura gelditzen den putzusakonetaraino. Bestetik,mendi maldak handiakdira eta urak azkar ihesegiten du. Kostaldeanditugun neguko tenpera-

tura epelak osatzen du mediterranearklima hau.

Ugalketa ere ez da beste zuhaitzbatzuena bezala gertatzen, ezkurretikez ezik, enborra moztuta ere, begieta-tik ere sortzen dira berriak. Beste bere-zitasun bat da zuhaitzak bere bi here-nak lur azpian dituela eta heren batkanpoan. Hauek, eta bere bizitza700–800 urtekoa izanik, gehi azkenen-go urteetako ustiaketa ezak, basozaharkitua izatera iritsi da Arnoko arta-dia.

Baso zaharkitua. Zer esan nahiduzu horrekin?

Baso batek, bizitza egoki bat izandezan, espazioa behar du. Argia etaaire nahiko izatean, ezkur gehiagoematen du eta hauek lurrera erortzeanzuhaitz berriak sustrai berriekin sor-tzen dira. Horrela sortutako zuhaitzenarteko lotura ezak, gaixotasunak etalehorteak menderatzeko gaitasun han-diagoa ematen diete eta beste zuhaitzmotak jaiotzeko aukera handiagoa eresortzen da.

Arnon, azkenengo 50 urteetan, ezda errentagarri izan artearen ustiaketa.Sasoi bateko karobiak, txondorrak,etxeetako suak, labeak eta abar desa-gertu dira eta ez dago egur beharrik.Egiten ziren 10–20 Ha.ko “matarrasak”bukatu ziren eta gaur basoan zuhai-tzen artean elkarren kontrako gudagertatzen da espazioaren bila. Ezkurgutxi ematen du basoak, eta zaila dazuhaizka berririk ateratzea. Sustraiakbata besteekin elkartu eta sare bakarbat izatera heltzen dira. Sustrai hauenadina ez dakigu, eta zaharkiturik edogaixoturik gertatuz gero, akabo gurebasoa. Horrelako zerbait gertatu zenMontseny Bartzelonako mendian etagure artadiaz ere genetikoki pobreadela esan dezakegu.

Zer egin Arnoko artadia man-tentze bidean?

Teorizazio asko egin daiteke, nikmanual txiki bat ere egina dut nire iri-tziekin. Logikari jarraituz, soilguneaksortzea beharrezkoa deritzot. Ebakiegin behar da, baina nola?, non?,horiez da izaten hain erraza. Enbor baka-rrekoak mantendu? 45º baino gehia-goko maldetan ez moztu?

Arnon, gaur dagoen zati ederrena,malda handiena dagoen alderdia da

eta ustiaketarik gutxien izan duena.Horrek agertzen du, baita, eboluzionaturalaren garrantzia.

Nik bultzatuko nuke udalenakdiren lurretan partzela esperimentalakegitea horietako bakoitzean teknikaezberdinak erabiliz eta, emaitzak ikusiondoren, metodologia egokiena artadiosoan aplikatzea.

Gaurkoan, ez dugu lekurik fau-naz hitz egiteko, baina, bi hitzetan,ba al da animalia garrantzitsurikArnon?

Dudarik gabe saizuria da Arnokateko erregina, bere metro eta erdipasako hego zabalerarekin. Afrikatiketorria, martxoaren hamabosterakogure artean izaten dugu eta animaliahilak ditu elikagai. Filmatu izan dutebaita ere harriekin arrautzak apurtzen.

Ugaztunek zailtasunak dituzteArnon bizitzeko eta, zerbait errazteko,dauden ur apurrak egokitu beharkolirateke haientzat. Hala ere, hor ager-tzen zaizkigu azkonarra, basurdea...

Bere txikitasunean, “kinper”marraskiloa ere hor dago.

Eskerrik asko, Ibai. Hemenbukatuko dugu gaurkoa, bainahurrengo batean ere joango zaizuKalaputxi zure hitz jarioan elikatze-ra, badugu eta oraindik zer ikasirik.

natura 13

Arnoko artadia, Euskal Herrikobigarrena, baso zaharkitua dugu

Saizuri da Arno mendikateko zeruetako

erregina

Arnoko ur apurra ugaztun guztientzat

egokitu beharko litzateke

Page 14: K45 2005 11

karenka14

Nola gogoratzen dituzu zure hasierako garai haiek?Ikaragarriak. Orduan ezin zen ezer esan politikaz, gai sozialik ere ezinikutu... Gu gazteak ginen eta ez genion halako garrantzirik ematen. He-rri batera joaten ginenean hango gauzetaz eta kantatzen genuen. Geroetorri ziren kontuak Lopategi eta biok hasi ginenean, orduan politika etaarazo sozialei buruz kantatzen genuen eta tentuz ibili beharra zegoen.Gogoan dut nola Bizkaiko Txapelketan, hau 1959 urtean izan zen, politi-karen inguruko zastada batzuk bota nituela, baina ez nuen inolako mul-tarik jaso. Garai hartan gerora kantatu genuen bezala kantatu izan ba-genu kartzelara sartuko gintuzten, ziur!

Sekula pentsatuko al zenuen bertsolaritzak izan duen bilakaeragertatuko zenik?Bertsolaria orduan sanoagoa zen, orduko bertsolariak... Gu hasi ginene-an ez genekien zer zen zortziko handia, zer zen zortziko txikia... Bertsohandia, bertso txikia eta puntua... Horrekin egiten genuen lana, errimaripuntua deitzen genion... Txapelketetan hasi ginenean konturatu ginenzer zen gauza bakoitza. Doinuak begenekizkien eta horren arabera kan-tatzen genuen, zortzikoari 4 puntukoa eta hamarrekoari 5 puntukoa dei-tzen genion... Esan bezala, txapelketetan hastean hasi ginen gauza ho-rietaz eta jarritako gaien kontuetaz ikasten. Ordura arte nik ez nuen se-kula gai jartzailerik izan nire saioetan, lehendabizikoa Alfontso Irigoienizan nuen Bizkaiko Txapelketan nintzenean, ni bigarren gelditu eta En-beitak irabazi zuen hartan.

Aldaketa honen beste ardatz bat emakumearen parte hartzea izan da etaesango dizut egun emakume bertsolari oso onak daudela eta bertsolari-tzaren mesederako izan dela hau. Nire garaian ez zen emakume bertso-

laririk eta ez zen pentsatzen halakorik izango zenik ere. Nik ez diothainbeste begiratzen neska edo mutila izateari, oro har gaurko gaz-teak oso-oso onak datozela esan dezaket.

Gaiak jartzearena mesederako izan al da?Leku batzuetan behar duzu, zu herri batera bazoaz eta hango berriez badakizu... ba bai, baina normalean inora joaten zarenean hango

berri izaten saiatzen zara, nik uste dut grazia gehiago egiten duelagai librean gauzak esaten direnean. Bi-hiru bertsolariren arteko saioe-tan gai librean jardutea ona da; aldiz, txapelketa eta bertsolari gehia-

go daudenean, gaiak jarri behar direla uste dut.

Taula gainetik zer ikusten da?

Nik nire aurrean zenbat eta jende gehiago ikusiorduan eta hobeto sentitzen naiz. Berrogeita

Mende erdia baino

gehiago izan arren,

oraindik biziki

gogoratzen du Jon

Azpillagak 1950eko

ekainaren 21a.

Amorotoko plazan izan

zuen estreinaldia,

Mugartegi lagun zuela,

hamabost urte

betetzeke.

JonAzpillaga

Bizitzaren errimakosatzen

25 urte nituela Basarri eta Uztapiderekinaritu omen nintzen Mutrikun

Txurrukari egindako omenaldian nik ezdaukat ideiarik ere zer kantatu nuen baina

norbaitek entzun omen ditu bertsoak.

Page 15: K45 2005 11

hamar-ehun lagunen aurrean kantatu baino nahiagohamar mila lagunen aurrean aritzea. Jendeak niri in-darra eta gogoa ematen dit, hazi egiten naiz. Leku txi-kietan eta jende gutxiren aurrean ere gustura aritzennaiz baina jendetzaren arnasa horrek niri ere arnasaematen dit. Badira zenbait jendetzak eta jendaurreankantatzeak atzera egiten dietenak. Badakit txapelketabaten aurrean osasuna galtzeraino gaizki pasa dute-nak ere egon direla; niri alderatziz gertatzen zait.

Nola gozatzen da bertsoa jendartean?Gustatzen zait jendartean egotea baina ez dut nahiizaten taulatik ni ikus nazaten. Nik besteek botatzendituzten bertsoekin gozatzeaz gain ikasi ere egitendut.

Bertso afaritan ala plazan aritzen zara gusturago?Afarietan aritzea gustuko dut baina gehiago disfruta-tzen dut plazetan, zenbat eta jende gahiago hobe. Go-goan dut 1959an Bilboko Arenalean aritu nintzenean,jendetza hura ikustea izan zen gauzarik pozgarrienaniretzat.

Nola ikusten duzu bertsogintzaren etorkizuna?Jendea prestatuta dator bertso mundura, bertso esko-lak lan izugarria egiten ari dira eta ikusten dira frui-tuak. Ni bertsolari zaharra izan arren bertsolari gazte-ak eta hauek dituzten bitartekoak miresten ditut. Le-hengo bertsolariek bazuten berezkotasuna... ez dakit

nola esan. Oraingoak berezkotik edukitzeaz gain ondoprestatuta daude.

Abiatu da txapelketa, zer espero duzu?Lehen esan bezala, gazte oso onak daude baina orain-goan ere uste dut Egaña ez dela urruti ibiliko, Maialenere ikaragarri ondo dabil... punta-puntako bertsolariakdaude eta finala ikaragarria izango da, ez dut horrenzalantzarik.

Bestalde, finalaren lekua aldatzeak ere zerbait adiera-zi nahi izango du. Donostiako Belodromoa agian ipa-rraldekoentzat eta nafarrentzat hurbilago zegoen bai-na gaur distantziak ez dira arazo. BEC delako hori ezdut ezagutzen baina ederra izan behar du. Hamar mi-la lagun bertso munduan hurbiltzea ez da gauza ma-kala.

Jarraitzen al duzu bertsotan?Segi beharko. Lehengo gustuarekin eta gogoarekin ja-rraitzen dut. Urtean berrogeita hamar bat plaza egitenditut eta ez da gutxi. Gazte ugari dago bertsotarakoeta horiek dira plazak egin behar dituztenak.

Hogei urte izango bazenitu...Dudarik gabe bertsolaria izango nintzateke.

Hamaika kontu gehiago kontatzeko, baina hu-rrengorako utzi behar. Eskerrik asko, Jon, etajarraitu orain arte bezala eta gu kontatzeko

izan gaitezela.

karenka 15

Badira bertso eskolan eta lagunen arteanoso ondo aritzen diren bertsolariak baina

jendaurrean erdia ematen dutenak

Page 16: K45 2005 11

natura16

Kalamua:erabilera askotako landareaKalamuaren izen zientifikoa Cannabis sativa daeta espezie honen barruan hiru subespeziebereizten dira: indica (Himalaian dauka jatorria),rudelaris (Siberia hegoaldean dauka jatorria) etasativa (jatorria Txinan badauka ere, gaur egunmundu osoan zabalduta dago). Subespeziebakoitzean barietate ezberdin ugari agertzendira.

Urtean behin loratzen da landare hau etasexuaren arabera loraketa guztiz ezberdinakditu. Landarearen barietate ezberdinek,erabilera anitzak eskaini izan dizkio gizakiariaintzinako zibilizazioetatik gaur egun arte.

Erabilera industrialeko kalamua ez da psikoaktiboa(%1 THC) eta eraikuntzarako materialeak, ehunak,barnizak, margoak, erropak, paperak, produktu kos-metikoak, elikagaiak… lortzeko erabiltzen da.

Marihuana edo Maria izenarekin ezagutzen dugunbarietateko landarea, emea batez ere, psikoaktiboa da(%5 THC), gure nerbio sistema, kontzientzia eta per-tzepzioan eragina dauka eta honexegatik kontsidera-tzen da droga. Munduan zehar, herrialde gehienetandebekatuta dago landare honen landaketa, kontsu-moa eta komertzializazioa; Jamaikan, Holandan,Marokoko Rif zonaldean eta Estatu Batuetako zenbaitestatutan (erabilera terapeutikoa onartzen dute) izanezik. Espainiar legediaren arabera edozein drogarenkontsumo pribatu eta partikularra ez da zigortzen,aldiz, leku publikoetan norbere jabetzan edukitzea etabere kontsumoa debekatua dago; kasu honetan harra-patuz gero bide administratiboa erabiliz zigortzen da.

Marihuana landareak 60 substantzia kanabinoideoinguru ditu. Hauetatik bakarra da psikoaktiboa, THCizenez ezagutzen dena. Substantzia hauen artekoharremanek ematen diote marihuanari balio terapeu-tikoa.

Azken urteotan medikuntzako ikertzaileen arteanlandare honekiko interesa bikoiztu egin da, bere balioterapeutikoengatik, baina ikerketek landarearen izae-ra ez-legezkoaren oztopoa dute eta egiteko bide luzea

dagoen arren, hauek poliki-poliki aurrera darraite.Bitartean, kontuan izan behar da landare honen eragi-na asko aldatu daitekeela pertsona batetik bestera,pertsona bakoitzaren egoeraren arabera eta kontsumi-tzen den kantitate eta eraren arabera. Ondorengo gai-xotasunen tratamenduetan eraginkorra izan daiteke,afektatu batzuen testigantzetan jaso ahal izan denbezala; hauetako batzuek medikuek legalki errezeta-tuta kontsumitu dute, beste batzuek, berriz, ez duteaukera hori izan eta legearekin arazoak izatera iritsidira.

MINBIZIA

Gaixotasun honen aurkako tratamenduek (kimiote-rapia eta radioterapia) ondorio gogorrak eragitendituzte gaixoarengan, goragaleekin egunetan egonbaitaitezke jateko gogorik ez daukatela, horrelagehiago ahultzen duelarik gaixoa. Honen aurreangaixo batzuek marihuana erabiltzea aukeratzen dute,kimioterapia saioen aurretik maria pixka bat erretzeaktratamenduaren osteko goragaleak ekiditen baitizkie.Gaixoari gosea egiten ere laguntzen dio.

HIESA

VHIaren aurkako tratamendua oso bortitza izatenda gaixoarentzat. Minbiziaren kasuan bezala, trata-mendua hobeto eramaten laguntzeko eta goragaleakekiditeko erabiltzen dute. Honetaz gain, giharretako

“Marihuanaren erabilera terapeutiko-aren lehen aipamenak aintzinako far-

makopeetara garamatza: Txina,India, Grezia klasikoa…”

Page 17: K45 2005 11

espasmoak, neke kronikoa eta mina arintzeko ere era-biltzen da. HIESA daukan pertsona batek marihuanaerretzea aukeratzen badu, biriketako infekzioa sortze-ko arrisku haundiagoa duenez, askok ahotik hartzeaaukeratzen du infusio, olio edo jaki eran.

ESKLEROSI ANITZA

Gaixotasun honen ondorioz pertsona osotasuneanahultzen da eta giharretako mina, mugimendu-koordi-nazio eta oreka aldetik arazo larriak izaten ditu. Ezomen dauka sendabiderik eta sintomak bakarrik trata-tzen dira. Marihuana erabiltzen duten gaixoek diote-nez, hobekuntza garrantzitsuak sumatu dituzte giha-rretako espasmo eta dardaren kontrolean eta gorpu-tzaren koordinazioan orokorrean. Maria luzaroan kon-tsumitzeak beraien gaixotasunaren garapena geldituegin duela iruditzen zaionik ere badago.

ASMA

Gezurra badirudi ere, arabiar eta indiar kulturetanbeti erre izan da marihuana asmaren aurkako erreme-dio gisa. THCak bronkioak zabaltzen dituela jakina da.Hala ere, asma duten gaixoentzat marihuanarekinegindako lurrin arnasketak izan daitezke egokienak,batez ere asma atake baten aurrean.

MIGRAÑA

Migrañaren aurkako cannabisaren erabilera ondodokumentatua dago eta debekuaren legearen aurretiklandare honekin egindako prestakinak saltzen zirenbotiketan. Gaixotasun honen sintomak buruko minlatzak eta ikusmenaren alterazioak dira. Honen aurka-ko erremedio bezala erabili dutenen esanetan, canna-bisaren abantailetako bat eragina segituan egiteandatza. Gainera, behar den belar dosia erraz kontrola-tzen da: buruko mina joatean cannabisa erretzeariuztearekin nahikoa da.

BEGI GLAUKOMA

Begia beti busti mantentzeko likidoaren bideakoztopatzean, likido hori begian batzen da honen pre-sioa haundituz. Denborarekin presio honek begia kal-tetu eta ikusmena galtzera eraman dezake gaixoa.Cannabisaren eraginen artean begiak eta ahoa lehor-tzea dago. Begiak lehortzean, presioa jeitsi, begikozaintxoak zabaldu eta odolaren zirkulazioa arindu egi-ten da. Ondorioz, gaixotasunak sortutako mina arinduegiten da cannabisarekin.

ARTRITISA

Mugikortasuna irabazi eta mina kendu edo arinduegin diela adierazi dute batzuek.

PARAPLEJIA eta TETRAPLEJIA

Txina eta Indiako aintzinako medikuntza tratatue-tatik dakigu Cannabisak giharrak moteldu, lasaitu egi-ten dituela eta espasmoak arindu. XIX.mendeko zien-tzia tratatuetan ere hala jasotzen da.

ELIKADURA TRASTORNOAK

Cannabisa erre eta gutxira begi ahoak lehortuondoren, gosea izaten da hurrengo sentipena. Hau osolagungarria izan daiteke elikatzeko arazoak dituzte-nentzat, bai anorexia dela eta bai edozein tratamendumedio gosea galdu dutenentzat.

ESTRESA eta DEPRESIOA

Gaur egun maria kontsumitzen duen gehiengoak“ondo sentiarazten diolako” kontsumitzen du. Erabil-tzailea erlaxatu eta bizitza erlatibizatu egiten da, exis-tentziaren beste prespektiba batean sartzen da, soseguatsegingarrian. Estresaren aurka lagungarria izan dai-teke. Arrazoi berdinengatik depresioaren aurka onegin dezake, baina kontuan izan maria barietatebakoitzak eragin ezberdina izan dezakeela eta egoerapertsonalaren araberako dosi egokiarekin asmatzeagarrantzitsua dela.

ITURRIAK:Cómo cura el cannabis - Manuales integral, RBA

Libros, 2000.Kalamua: mariaren sekretua - Aitziber Ordorika, Jose

Angel Ruiz, Joseba Pineda. Farmakologia Saila, Medikun-tza fakultatea.EHU - ElHuyar 1go saria 2003.

“ Garai bakoitzean gizakiak,marihuanaren erabilera ezberdinetanpertsonen ongizate fisiko, psikiko eta

espirituala izan du helburu”

natura

Page 18: K45 2005 11

18 teknologia berriak

Zenbat aldiz esan dugu «Ama! Badaordua bideoa programatzen ikasteko» edo«Botoi berdea sakatu behar duzu deiarierantzuteko, aitona. Gorria ezetz, ber-dea!». Horrelakoetan, gazteak barre egi-ten dio nagusiari edo, hobeto esanda, ho-nek egungo tramankuluak maneiatzekoduen erraztasun ezari.

Halaxe da, bai, adinekoei askoz gehia-go kostatzen zaie azken urteotan teknolo-giak ekarri dizkigun aldaketak beregana-tzea. Hala ere, orain arte ikusitakoa huske-ria baino ez da etorkizunak ekarriko dizki-gun aldaketak aintzakotzat hartzen badi-tugu. Teknologiak ahalbidetuko dituen es-zenatoki berriak magiaz eta aukerez bete-riko mundu harrigarria irudituko zaie ba-tzuei; besteei, ordea, nagusien lepotik ba-rre egiteagatik merezitako mendekua.

Diziplina zientifiko askoren fusioak ho-bekuntza izugarriak ekarriko dizkio giza-kiari datozen urteotan: produktuak fabri-katzeko prozesu berriak, gizakia eta maki-nen artean erlazionatzeko moduen hobe-kuntza edota adinarekin batera edonoridatorkigun beherakada fisikoaren gutxi-tzea. Espero diren aurrerakuntza hauetannanoteknologiak eta bioteknologiak

berealdiko garrantzia izango dute. Baitainformazioen teknologiak eta ikaske-ta-prozesuen zientziek ere.

Honezkero, bat baino gehiago kexa-tzen hasia da ulergaitzak diren hitzak ira-kurri dituelako. Agian norbaitek biotekno-logia zer den antzeman lezake, baina na-noteknologia zer arraio ote? Ziur egonhitz hauek gero eta gehiago entzungo di-tuzula, beraz goazen zer esan nahi dutenikustera.

Bioteknologia, bere izenak dioen be-zala, biologian oinarritutako teknologiada. Aplikazio ugari eskaintzen du: birzikla-pena, hondakinen tratamendua, industriaktibitateek kutsatutako eremuen garbi-keta, genetikoki eraldatutako mikroorga-nismoekin lortutako antibiotikoen ekoiz-pena, mediku-diagnostikorako gailu etaterapietan aurrerakuntzak eta, nola ez,zenbait naziotako presidenteei hain josta-garriak iruditzen zaizkien arma biologiko-en produkzioa.

Nanoteknologiak, berriz, nanome-troaren eskalan garatu daitezkeen tekno-logiak biltzen ditu. Nanometroa milimetrobaten milioirena da, hots, gure buruko ilebaten diametroa baino 50.000-80.000 aldiztxikiagoa den neurria.

Molekula eta atomoen eskalan aritzenden teknologia hau bioteknologian izuga-rri baliagarria izango da hurrengo urteo-tan baina baita ordenagailu, erdieroale,fabrikazio, energia eta beste zenbait arlo-tan ere. Horrela, izugarri txikiak diren or-denagailuak garatu, lurrikarei eutsiko die-ten materialak asmatu edota kirurgia in-basiboa (bisturia erabiltzen dutenak) eza-batuko dira, kasu honetan, konponketak

gorputz barrutik egitea posible izangobaita.

Hona hemen teknologia honen erabil-penaren beste adibide bat: BMW, kotxe fa-brikatzailea, bere kabuz garbitzen direneta aparkatuta daudenean bateria birkar-gatzen duten autoetan ari da lanean. Horilortzeko, nanopartikulekin sortutako pin-tura erabiliko dute. Pintura honek, eguzkizelulen propietateak izango ditu eta bate-riaren birkarga ahalbidetuko du, autoageldirik egon arren. Epe luzera, sinesgai-tza den eszenatokia aurrikusten dute: au-toak kaxa txikietan erosiko ditugu, ba-rruan dituzten nanopartikulak etxeko ga-rajean sakabanatu eta autoa atomoz ato-mo eratuko da geure begien aurrean.

Teknologia hauetaz aparte, bada lasterizugarri entzuna izango den beste bat: In-gurune Adimenduna, alegia. Egun, ingu-ruan ditugun dispositiboekin komunika-tzeko modua oso behartua da. Esate bate-rako, garbigailua, mikrouhinak, telebistaedo lanpara pizteko botoiak sakatzen di-tugu. Hain da arrunta honako akzio haunon inori ez baitzaio arraroa iruditzen.Baina semeari edo alabari aspiragailua pa-satzeko eskatzen diozunean, sudurra saka-tzen edo belarria jiratzen al diozu? Ez, ber-

Berrogeita hamar urte barru nanoteknologia eta bioteknologia bezalako teknikek gaur egun magikoak iru-ditzen zaizkigun baina gure seme-alabentzat arruntak izango diren ondorioak ekarriko dizkigute. Halako al-daketak geureganatzeko, egoera berritik aise ateratzeko, nahitaez pentsamoldez mudatu beharko dugu. Ikusdezagun zeri egin beharko diogun aurre.

2021ean jogurt txiste-kontalariak,2026an androideen arteko boxeo

konbateak, 2036an lehen espazio-igogailua

Etxe-inguruneak umore txarraigarri eta bainu bat prestatu

ahal izango digu

Teknologiaren zartadazirraragarria Nanoteknologia. Akaro bat baino txi-

kiagoak diren engranajeak. Iturria: SandiaNational Laboratories.

Page 19: K45 2005 11

19teknologia berriak

ba erabiltzen duzu, gisa goxoan esanda edo ga-rrasika, baina berba hutsa.

Era berean, Ingurune Adimendunak giza-kiok inguruko dispositiboekin modu naturaleaninterakzionatzea du xede. Horretarako, inguru-neak gure presentzia antzeman, gure keinuakedo esandakoa ulertu eta informazio hau guztiaprozesatuz erabakiak hartuko ditu. Orokorreanzera lortu nahi da, ingurunea jendearen beharre-tara sentibera izatea, jendeak erakusten duen jo-

kabideari aurrea hartzea, eskatzen dutenarenarabera pertsonalizatzea eta haien presentziarierantzutea.

Imajina dezagun esandakoaren etsenplu bat.Etxera umore txarrez ailegatzen zara lanetik, so-fa gainean eseri eta bertan dauden sentsoreek,zure esertzeko mo-duagatik, eta aurreanduzun telebistak, aur-pegiko keinuengatik,umore txarra igarrieta, berrespena eska-tu ondoren, etxekoprozesadore zentralakbainu eder bat presta-tzen dizu. Zein atsegi-na!

Zinemak ere Ingu-rune Adimendunarenadibide pila bat es-kaintzen digu. Spiel-bergen Minority Re-port pelikula ikusi ba-duzu, gogoratzen per-tsonaren arabera edu-kia aldatzen zutenegunkariak edota ira-garkiak ordezten zi-tuzten publizitatekartelak?

Harrigarriak aipa-tutako eszenatokiakezta? Ziur aski, ba-tzuentzat sinestezi-nak. Horientzat iruz-kin txiki bat: Jules Vernek bere eleberrietan ira-garritako aurrerakuntzak garaikide askok ere ezzituen sinestu.

Bukatzeko, British Telecomek hurrengo 50 ur-teotan azalduko diren berrikuntza teknologiko-ak aurreratzeko hainbat eremutan zentratutakoprospektiba lan bat burutu du aurten. Lan hone-tarako, arlo anitzeko jakitunei galdegin eta de-nen artean etorkizunean ager daitezkeen esze-natokiak adostu dituzte. Ateratako ondorioakhurrengo laukian ikus ditzakezu.

Autoak kaxa txikietan erosi eta atomoz atomo eratuko dira geure

begien aurrean

2006-2010: hunkiberak diren jostailuak, adimen artifizialeko pop taldebat munduko 10 hobeen artean, Internet antzerkian, gizakiaren burmuinabaino azkarragoa den super-ordenagailua, emozioak transmititzen dituztentelefonoak, pantaila malguak, ...

2008-2012: genetikoki eraldatutako fruten bidez emandako senda-gaiak, bideotatuaiak, gizakiaren osasunaren berri ematen duen ehun senti-bera, telepresentzia bidezko klaseak, publizitate holografikoa, elkarrizke-tak denbora errealean itzultzen dituzten gailuak, ...

2011-2015: automatikoki pilotatutako autoa, terapia genetikoaren bidez-ko hortzen berreraketa, diru-paperaren desagerpena, munduko populazioa-ren %60 hirietan bizi da, intsektu-robotek polinizazio prozesuan laguntzendute, lorezain-robotak, abiaduraren kontrol automatikoa kaleetan, lo egitenduten ordenagailuak, ...

2013-2017: kolorez aldatzen den makillaje elektronikoa, itsuak kaleetanzehar gidatzen dituzten robotak, munduko populazioaren %50ek Interneterabiltzen du, jostailu nanoteknologikoak, bideo holografikoak, orbitan dabil-tzan hotelak, bakoitzaren genoma bere mediku-historialean agertzen da, zi-bernazionalitatea nazioartean onartzen da, ...

2016-2020: bizitza elektronikoko izakiak juridikoki babesten dira, ikusle-ak ikusten ari diren pelikulen aktore bilakatzen dira, objektu elektronikoekemozioak menperatzen laguntzen dute, androideen kopurua munduko popu-lazioaren %10era iritsi da, polizia pribatizatu egin da, lore kaleidoskopikoak,...

2021-2025: bat-bateko itzulpen automatikoa, 3D-ko telebista, lehenengojoko olinpiko bionikoa, eguzki-energiaren gordeketa biokimikoa, Martitz pla-

netara lehenengo mi-sioa, jogurt txiste-kon-talaria, zaraten aurka-ko teknologia lorate-gietan, ...

2026-2030: 3D-koinprimagailuak etxee-tan, genetikoki munta-tutako lehen e-haur-txoa, burmuinarekinkonexio osoa, bakterie-kin egindako zirkui-tuak, androideen arte-ko lehiaketak, espazio-ko lantegiak izarrarte-ko merkataritza ahalbi-detzeko, ...

2031-2035: espa-ziora bidaiatzeko giza-kiaren metabolismoamoteltzeko gaitasuna,pertsonek baino adi-men azkarragoa dutenordenagailuak, bakoi-tzarentzat espreski di-seinatutako etxe-abe-reak, genetika errealaerabiltzen dituzten jo-

koak, The Matrix-en sortzea, ...2036-2040: lehen espazio-igogailuaren inaugurazioa, eguzki-energiazko

estazioak, denda-leiho birtualak, ...2041-2045: transbordadore-zerbitzu erregularreko Ilargiko lehen hiria,

munduko populazioa 10.000 milioikoa da, olatuen energiak Erresuma Batukobeharraren %50 asetzen du, ...

2046-2050: zientifikoen kolonia txiki bat buruaskia den Martitzeko hiribatean kokatzen da, burmuin artifiziala sortu da, fusiozko energia nuklearrakgaina hartzen du, asteroideetatik mineralak ateratzen dira, ...

2051+: gogoetak, sentimenduak eta oroitzapenak ordenagailu bateratransferitzea posible da, ozono-geruza guztiz desagertu da, bizi-itxaropena100 urtekoa da, komunikazio telepatikoa arrunt bihurtu da, denboran zeharbidaiatzea lortu da, nazioarteko finantza-kolapsoa, pertsonen lekualdaketa zi-berespazioan, ...

Ingurune Adimenduna. Ane gaixorik dago ospitalean. Ahots agindubatekin alboko pareta pantaila bilakatu eta Nemoren bila pelikula ikusten

du lagunekin txateatzen ari den bitartean. Iturria: Philips

Page 20: K45 2005 11

hezkuntza20

- Berrikuntza duzue prentsa tailerrarena Institutuan...Nik behin ezagutu dut, duela urte batzuk, honelako zer-

bait Institutuan, baina egia da barruko gauza bat zela, Insti-tutuan bertan egin eta bertan geratzen zena. Azken urteetanbeti eskaini izan da prentsa tailerra aukerako ikasgaien arte-an, baina jende gutxik izena ematen zuenez, hiruzpalau lagunonenean, ezin taldea osatu.

- Aurtengoan, ordea, jendeak eman du izena...Aurreko ikasturtearen bukaeran eginda genuen ikasturte

berrirako banaketa eta prentsa tailerra neuri egokitu zitzai-danez, aurkezpena egin nien ikasleei prentsa tailerrean aur-kituko zutena, landuko zutena eta produzituko zutena ager-tuz. Nonbait, ikasleei gustatu eta hamazazpi lagunek egindute tailer honen aukera.

Nire ustez, Kalaputxirekin kolaborazioa izango zela etaInstitutu barruko agerkari bat egingo zela adierazteak moti-batu egin zituen ikasle gehienak.

- Zer dela eta antolatu duzue tailer hori?Irrati tailerra, bideo tailerra edota ikusentzunezkoena

antola zitezkeen eta gureak baino ikasle gehiagoko zentroe-tan antolatzen dituzte baina, programaren aldetik eta irakas-leon prestakuntza aldetik ere, iruditu zitzaigun hobeto molda-tuko ginatekeela honetan.

Gainera, horiek guztiak eskainiz gero, ikasleak sakabana-tzea ere gerta zitekeen eta heldu ez eskatzen den gutxiene-ko ikasle kopurura.

- Zein helburu duzue?Helburu nagusia prentsa zer den ezagutzea eta ikasleak

beraiek kazetari sentitzea, neurri batean. Bigarren mailan,prentsaren irakurle izatea ere bultzatu nahi da.

Gero, baten bat motibatu eta gustua hartzen badio, etor-kizunerako arrasto bat erakustea ere izan daiteke tailer honenhelburu. Zergatik ez? Prentsa tailer honetatik auskalo ez denaterako etorkizuneko kazetaririk edo, maila apalagoan, Kala-putxiko kolaboratzailerik!

- Zein mailatako, ze adin tartetako ikasleak ari dira?Derrigorrezko Bigarren Heziketako hirugarren eta lauga-

rren mailetan eskain zitekeen tailerra eta guk laugarreneaneskaintzeko aukera egin genuen. Hortaz, DBHko laugarrenmailako ikasleak dira, hamazazpi guztira, hamalau eta hama-sei urte bitartekoak.

- Lehendik ere Galanixan aldizkaria ateratzen duzue...Ikasturte bukaeran atera ohi dugun Galanixan aldizkaria-

ren pisu nagusia irakasleok eraman izan dugu orain arte.Aurrerantzeko helburu ere izango da prentsa tailerreko ikas-leak beraiek izatea eragile eta arduradun aldi berean, beraiekbideratzea aldizkaria, nahiz eta jakin irakasleon presentzia etaardura ere beharko direla horretan.

Prentsa tailerra abian dainstitutuanImanol Alberdi Odriozola zestoarrak seiga-rren urtea du Mutrikuko Institutuan. Zuzen-dariorde izan ondoren, DHHko hirugarreneta laugarren mailetan euskara irakasledugu eta, gainera, ikastetxeko HizkuntzaNormalkuntza Proiektuko kide. Berarenga-na jo dugu prentsa tailerraren egitasmoazgehiago jakitearren.

Page 21: K45 2005 11

2121hezkuntza 21

Ikasturte osoan izango dugumodua Kalaputxirako, Institutuan bana-tzeko argitaratu nahi dugu agerkarira-ko eta Galanixanerako gauzak presta-tzeko.

Prentsa tailerrekoak, gainera, era-gile izango dira beraien inguruko lagu-nak xaxatuz, Galanixan aldizkarirakoekarpenak lortze aldera.

- Nola egiten duzue lan tailerre-an?

Hasiera-hasierako asmoa edozeinegunkaritako erredakzio talde batekbezala funtzionatzea izan da. Hortaz,lehendabizi, lehenengo bilera eginnondik nora joan nahi dugun ikusteko;jarraian, gaiak aukeratu eta gai horiektaldeka banatu; nork bere gaiaren itu-rrietara jo, informazioa batzeko; lortuta-ko informazioaren araberako lehenen-go eskema bat paperean idatzi, nola-baiteko bozetoa irudikatzeko eta, azke-nik, erredakzioari lotu.

Horretaz gain, aukeratutako gaia-ren inguruko testua janzteko materialgrafikoa ere prestatu behar da,argazkiak eta irudiak adibidez. Errazadirudien lan hau batzuetan nekosoagertatzen da, testuari ondo etorrikozaion argazkia pentsatu behar delakoeta, lortu eta gero, ordenadoreanukitu, moldatu eta prestatu eginbehar delako.

- Zeintzuk atal lantzen dituzue?Genero gehienak landu nahi ditu-

gu: erreportajea, albistea, kronika,elkarrizketa, inkesta, iritzia, denborapa-sak...

- Institutuko mugetan geratugabe, ikuspegi zabalagoa izango duprentsa tailerrak...

Kalaputxik erakutsi zigun aukerabaliatuta, gelan egiten diren gauzakkanpora ateratzea da, beharbada,prentsa tailerrak duen erakargarrita-sun handiena. Azken batean, ikasleakez du irakaslearentzat bakarrik lanegingo. Egiten duen hori herri osorazabaltzeko aukera bat izango da etahori aprobetxatu egin behar da. Ikas-leek aprobetxatu behar dute eta gukgeuk, irakasleok, ere bai.

- Etorkizunean jarraituko duzueegitasmo honekin?

Datorren ikasturtean eskaini eskai-niko da tailer hau, baina lehen esanbezala, ikasleen erantzunak baldintza-tuko du antolaketa.

Hala ere, Ikastetxeak duen weborrian ikasleen ekarpenak txertatu nahidira eta, horretarako, prentsa tailerreanproduzitutakoa egoki-egoki aprobetxaliteke. Hori horrela bada eta ikasleekberaien lana gizarteratzen dela ikustenbadute, nik uste motibazioak tailerrarenalde egingo duela. Hala ere, ikusiko dugudatorren ikasturtean zer gertatzen den.

“Dagoen tailerrikinteresgarriena delako

gaude hemen”

“Prentsaren munduaezagutu eta bertan parte

hartu nahi dugu”

“Kazetaritza interesatzenzaigu eta geure

intereseko kontuak gukgeuk aldizkari batean

idaztea ere bai”

“Pentsatuta daukagunetorkizunarekin zerikusia

duelako eta partehartzea erakargarria

iruditzen zaigulako gaudehemen”

IKASLEEKADIERAZITAKOAK

Page 22: K45 2005 11

Bizikletan ibiltzeko afizioa zeukan laguntalde bat elkartu eta zikloturismoa praktika-tzeko ilusioarekin hasi ziren. Garai hartan,1980an, moda antzekoa ere bazen; izan ere,bolada hartan ia herri guztietan sortu zirentalde txirrinduzaleak; eta, Mutrikun zergatikez? pentsatu zuten. Errepidera uniformeajantzita ateratzeak seriotasuna ematen ziontaldeari; gainera, edozein istripuren aurreanaseguratuta egotea ere gauza handia zen…

Atxukale elkartea sortu zutenean, Anizeto Urangaaukeratu zuten lehendakari; Bidal Urkiri, lehendaka-riorde eta Benito Romero, idazkari. Harrezkero ez dadirektiba aldaketarik izan. Urteak pasatu ahala, ordea,gero eta gutxiago dira; talde ederra osatzen zuten,baina urteak ez dira alferrik pasatzen eta asko murriz-tu da zikloturista talde hura.

Geroxeago, txirrinduzale huts izatetik, txirrindularieskola izatera pasatu ziren. Goizeko Izarra Ikastolatikumeekin lan egiteko eskaera egin zietenean gertatuzen hori, eta horrelaxe hasi ziren mutikoekin lanean.Lan handia egin dute eta gazte asko eta asko pasatudira Atxukale taldetik. Ilusioz lan egin dute eta horre-laxe jarraitzen dute. Harro egoteko arrazoirik ere ezzaie falta: profesional izatera iritsitako hiru txirrindula-ri gazte dituzte taldean, eta besteak hain urrutira iritsiez badira ere, ikasketak bukatu eta lanean ari dira gauregun.

kirola22

ATXUKALE TXIRRINDUTALDEAK,

“Lehen ilusio handiz etortzen ziren eta,orain, zailagoa da. Gainera, estu hartuko

bagenitu, erraz asko lagako lukete”

25 URTE !!!

Page 23: K45 2005 11

Txirrindu munduko marka eta sari guztien gainetik, baduteharro egoteko beste arrazoi bat ere; izan ere, taldean ibilitakogazteen artean gehiago dira ikasketak egin dituztenak egin ezdituztenak baino. Anizeto Urangak, Manolo Basterretxeak,Bidal Urkirik, Jose Anjel Ariznabarretak, Benito Romerok… gaz-teekin lan handia egin dute eta oso garbi daukate batera era-man daitezkeela gauza biak (ikasketak eta txirrindua). Eta, jaki-na, beti bultzatu izan dituzte ikasketak egitera.

Benitoren hitzetan: “Gaztea animatu egin behar da, ilusio-natu… eta lor dezakeela sinistarazi behar diogu. Nik beti esatendut elkarrekin doazela kirola eta norbere burua antolatzekogaitasuna eta, kirola egiteak, bizitzako arlo guztietarako pres-tatzen gaituela, baita ikasketak egiteko ere! Gazteak ilusiona-tzen jakin behar da, eta bultzatzen… Ilusionatuta eta gusturaegonda, dena egin dezakete; denera iritsiko dira. Kontua ez daprofesionaletara iristea, ez; kontua da hortxe egotea, eta saia-tzea, eta hobetzea; lan egitea eta diziplina lortzea, horixe dakontua.”

Hamaika urterekin hasten dira umeak txirrindulari eskolaneta kategoria bakoitzak bere lana eskatzen du. Entrenamenduguztiak euren mailakoak izaten dira eta euren adinekoekinlehiatzen dira. Hasieran, bizikleta ondo ezagutu eta ondo era-biltzen baino ez dute ikasten. Hori bai, beti hartu izan dituztegauzak oso serio: osasun azterketak, pultsometroaren erabile-ra... Horretan, pultsometroaren kontuan, lehenengoetakoakizan ziren, gainera.

Sasoirik onenetan hogeita hamarretik gora ziren txirrindu-lari gazteak. Orain, ordea, ez dira dozena erdira iritsiko. Oro-korrean beherakada handia egin du txirrindularitzak. Gauregun, agian, aukera gehiegi dituzte gaztetxoek. Ez daukatelehengoen gogorik; gero eta gutxiago saiatzen direla dirudi.Ilusio falta dago orokorrean. Horrela iruditzen saio, behintzat,Benitori.

25 urte hauek dedikazio handia eskatu dute: auskalo zenbatordu eman dizkioten taldeari! Benitoren kasuan, egunerokolana izan da txirrindu-eskola hainbeste urtetan; familiari “ostu-tako” orduak ere bai, askotan. Emazteari eskerrak eman beha-rrean dagoela aitortu digu. “Emazteari, taldean aritu direnlagun guztiei, udalari eta baita herritarrei ere. Eskerrik askodenei.”

“Askotan pentsatu izan dut denalagatzea, baina beti pentsatzen dut orain

arteko lan guztia galtzea penagarria dela”

“Bakoitzak gustuko duena egin behar dueta komentzituta etorri behar dute, eta ez

bila joanda”

Page 24: K45 2005 11

zorion agurrak

EREINTZABaietz, zazpi tiraka-da tokatzen zaizki-zula!!. Zazpi tirakadaeta beste hainbestemuxu etxeko sorgi-nantzat.

IRATIUrriaren 28an 6 urtebete dituen gureneska jatorrari, on-do-ondo pasa zurelaguntxoekin. Zorio-nak eta muxu haundibana zure anaia, aitaeta amaren partez.

NATXOZorionak Aitite… etaaupa Atleti! Noizedo noiz azkenak le-henengoak izangodira eta altxa burua!Txarragoetatik ere ir-ten gara ta! Prestatubelarriak gure tein-kadetarako!

LEIREMila kilo zorion dizu-gu eskaintzen, besteurte berri bat duzu-lako hasten, zergatikez ditugu guztiakkontatzen… Bedera-tzi dagoeneko! Zo-rionak gure erregi-nari! Hasi laurontza-ko bidaia presta-tzen… eta ez galdusekula irrifarretxohori, marisorgin!

ANEZorionak gure etxe-ko neska haundixarieta mila muxu etxe-ko danon partez,baina batez ere…Nagoreren partez!

AUROGure Auroren urte-betetzia ere aillatuda ta Zorionak zeuriere, neska! Hori mar-txia zuria! Oraiñ ar-tekuak nahikua ezeta indarrak eukieuskerian alde lanianjarraitzeko. Zu beza-lako gehixo bagen-du! Hamaika kilo zo-rion zuretzat… etabost pastatxo gure-tzat!

NAGOREAilegatu zara etaZorionak zeuri ere!Ongi etorri gure ar-tera! Matxo handi-handi bat plazakolagunon partez...eta batez ere Ane-ren partez.

EIDERZorionak azaroaren14an urteak egin di-tuzulako! Kresalezkomuxuak zuretzat Ra-monita, Jon, Baldaeta Arratek.

DONATAZorionak gure birra-monari San Andresegunean 93 urte be-te behar dituzulako.Orain arte bezalaumore onarekin ja-rraitu. Mila muxu Ai-nara, Maider, Andonieta Ziortzaren par-tez.

NEREAZorionak gure larro-sa ponpoxari. Ondoondo pasa eguna gu-re ondoan eta lagunartean. 7 muxu, aita,ama, neba Jon, amo-na eta osabaren par-tez.

CESAREO eta MILAHiru ospakizun eder ditugu azaro-an, 26an zuen urrezko ezteiak,27an amaren urtebetezea eta27an aitarena. Mila muxu eta zo-rion bikote, seme-alaben eta bilo-ben partez.

Page 25: K45 2005 11

argazki zaharrakargazki zaharrakHIRU LAGUN SOLDADUTZANEzkerretik hasita: Miel “Okon”, Pako, Jose Luis Andonegi.Ramonita Agirregomezkortak lagatako argazkixa.

MASILLAS UNTZIKO TRIPULAZIOAEzkerretik hasita: Jesus Mari Masillas, PascualXoxtorra, Dioni Txoferra, Obi Txiki eta JuanManuel Xoxtorra.

Page 26: K45 2005 11

2626 agenda

azaroaKalaputxi, 45. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

ANTZERKIAZ BLAI 2005

AZAROAK 18, barixakua

Haurrentzako ikuskizuna: POTXIN eta PATXIN pailazoakZabiel kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan

KAFE ANTZERKIA

Goizeko Izarra Antzerki TaldeaHerriko tabernetan, 23:00etatik aurrera

AZAROAK 19, zapatua

Zozoak beleari ipurbeltz antzezlanaOrratx Antzerki TaldeaZabiel kultur etxean, 22:30etan

AZAROAK 20, domeka

Adanen poema amaigabea antzezlana(13 urtetik gorakoentzat)GOAZ Antzerki TaldeaZabiel kultur etxean, 19:00etan

AZAROAK 24, eguena

HAR-TZAK antzezlana haurrentzakoZurriola ikastolako klowakZabiel kultur etxean, 18:00etan

AZAROAK 25, barixakua

KAFE ANTZERKIA Goizeko Izarra Antzerki TaldeaHerriko tabernetan, 23:00etatik aurrera

AZAROAK 26, zapatua

Garai modernoak antzezlanaZurriola ikastolako BIGAZabiel kultur etxean, 22:30etan

AZAROAK 27, domeka

Kanpokoekin uso, etxekoekin… antzezlanaGoizeko Izarra Antzerki TaldeaZabiel kultur etxean, 19:30etan

Azaroak 22, Santa Zezilia eguna

Arratsaldean, Banda Txikiaren eta trikitixa taldea-ren kalejira Mutrikuko kaleetan, Txurruka plazanhasi eta Musika eskolan amaituta.

Azaroak 26, zapatua

Mutrikuko Musika Bandaren kontzertuaZabiel plazan, eguerdiko 13:00etan

Abenduak 4, domeka

Mendi irteera: Deba-DebaBurumendi Mendi Elkarteak antolatuta

Abenduak 17, zapatua

Goizean hasita, Santo Tomas ferixa

Gauean, Musika eskolaren Gabon kontzertuaParrokian, gaueko 22:30etan

MENDI ZIKLOA

AZAROAK 21, astelehenaJuanjo Vallejo: “Lurreko eskualde hotzetatik”

AZAROAK 21, eguaztenaJuanito Oiarzabal: “K2”

AZAROAK 21, barixakuaPatxi Usobiaga: “Biographie (9a+) kateatzea”

Hiru saioak Zabiel kultur etxean, 19:30etan

Page 27: K45 2005 11
Page 28: K45 2005 11