k56 2006 11

28

Upload: karenka-komunikazio-elkartea

Post on 26-Jul-2016

241 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

TRANSCRIPT

Page 1: K56 2006 11
Page 2: K56 2006 11
Page 3: K56 2006 11

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Hitzakoak 6

Bi hitzetan 7-8

Komikixa 8

Sasoian sasoiko 9

Auzoz auzo 10-11

Lan giruan 12-13

Karenka 14-15

Hezkuntza 16-17

Historixa 18-19

Gazterixa 20-21

e-gazte! 22-23

Zorion agurra 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

IRITZIAMARRAZKI BIZIDUNAK

Orain dela gutxi zinera joan nintzen. Ez nintzen Oskar saririk irabazi duen pelikula batikustera joan. Baina, hala eta guztiz ere, lepo zegoen zinea. Tartean gurasoren bat,baina gehienak umeak ziren, marrazki bizidunez gozatzeko irrikan. Bat baino gehia-go beste ume batzuren altzoan. Beste batzuk, berriz, pasilloetan, zoruan eserita.Gurasoak, gehienak tente. Kontatzen ari natzaizuena ez zen zine areto baten gerta-tu, Zabiel kultur etxeko hitzaldi gelan baizik.

Gertaera horrek primeran islatzen du Mutrikuko umeek bizi duten egoera. Lurzoru-aren lege berria... 724 etxebizitza ez dakit zenbat urtetan… azpiegitura berriak… por-tua… Inprobisatzen al gabiltza ala aztertutako hirigintza eredu bati erantzuten arigatzaizkio? Eta hala bada, non dira jolas-guneak? Eta zabalguneak?

Orain dela 35 urte 4700 bat biztanle ginen Mutrikun. Egun kopurua antzekoa da.Herria, aitzitik, handiagoa baina itota, aisialdirako toki aproposik gabe, ez umeentzatezta gurasoentzat ere.

Non ote gure haurtzaroko zinea? Non ote “kanpofubola“ edota frontoia? Orduan,nahi bezala ibiltzen ginen. Gurea zen kalea, muga eta araurik gabekoa. Nik behintzatnostalgiaz gogoratzen ditut urte haiek, ez zegoelako inon izena eman beharrik fut-bolean edota “tresnavioseta” olgatzeko.

Txemi Galarraga

Mutrikuko Udaleko EuskaraBatzordeak diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

-k

diruz lagundutakoa

Page 4: K56 2006 11

hinteresekotelefonoak

informaziua4

AutobusakMUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 54. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)AZAROA

24tik 26ra Amaia Zalduegi (zapatu goizean, Javier Otxagabia)

27tik 30era Lon Apraiz

AZAROA

1etik 3ra Javier Otxagabia

4tik 7ra Amaia Zalduegi

8tik 10era Mª Carmen Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)

11tik 14ra Javier Otxagabia

15etik 17ra Lon Apraiz

18tik 21era Mª Carmen Riveiro

22tik 24ra Amaia Zalduegi (zapatu goizean, Javier Otxagabia)

OTX

AG

AB

IA: 6

89 5

8 57

59

- A

PRA

IZ: 6

30 0

5 50

97

ZA

LDU

EGI:

669

26 2

2 01

- R

IVEI

RO

:667

33

88 9

0

Page 5: K56 2006 11

5zeuk esan

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen, nahizeta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu.

Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

gutu

nak

ZORITXARREZ, AURTEN EZINEZKOA IZAN-GO ZAIGU JAUJA ZABALTZEA

Orain lau urte, guraso talde batek, 8 eta 14 urte bitarteko gaz-tetxoak ikasturte aldiko asteburuetan nahiz oporraldietanberen aisialdiaz gozatzeko leku ezaz kezkaturik eta, haueiaukera eskaini nahian, parrokiaren oniritziarekin, Jauja bilgu-ne bezala prestatzeari ekin genion. Parrokiak, Jaujaren jabedenez, egokitze lanak bere gain hartu eta beharrezko gauzezhornitu ondoren, ateak zabaltzeko prest geratu zen.

Nolanahi ere, edonori, zernahi dela, antolaketarik gabeaurrera ateratzea nekeza zaionez, guk egitasmo hau aurreraeramateko biderik egokiena gurasoen partaidetzaz baliatzeazela pentsatu genuen. Hainbat gurasorekin hitz egin ondo-ren, ilusioz beteriko talde egokia bildu zen gaztetxoek negu-ko egun hotz nahiz euritsuetan toki egokian biltzeko aukeraizan zezaten.

Lehen hiru urteetan, guraso taldea oso ongi moldatu izan zenarduradun bezala txandak betetzen. Arrazoi ezberdinengatikguraso batzuek utzi behar izan dutenean, zorionez, besteberri batzue hartu izan zuten haien lekua txanda gehiegibetetzearren zama astunegiak inor neka ez zezan. Iazkourtean, ordea, besterik gertatu zen. Ikasturte hasieran inoizbaino guraso gutxiago eskaini zen lan horretarako eta buka-era arte, nekez bada ere, eutsi ahal izan genion.

Aurten hasi berria den ikasturte berri honetan egoera bereanaurkitu garenez, argi ikusi dugu aldaketak gertatu ezean ezi-nezkoa izango zaigula geuk bakarrik jarraitzea. Gauzakhorrela, irtenbidea aurkitu nahian gazteen gurasoei dei egindiegu eskolako ohar baten bidez egoera larri honen berrieman eta parte hartzeko gonbidapena luzatuz. Erantzuna,tamalez, ez da handiegia izan, dozena erdiren bat gurasobaino ez baitira eskaini. Erantzun kaskarra ikusirik, atsekabe-turik, adierazi nahi dugu orain dugun pertsona kopuru urriaikusirik, ezinezkoa izango zaigula gure gaztetxoei orain artebezala Jauja zabaltzen jarraitzea.

Dena den, esan nahi dugu hau behin behineko erabakia delaeta noizbait berriro guraso kopuru egokia bilduko balitz,pozik ekingo geniokeela berriro gure herriko gaztetxoei zer-bitzu hau eskaintzeari. Ziur gaude egoera aldatuko dela etalaster izango dutela gazteek Jaujan berriro lagunekin elkar-tzeko txokoa.

Lurdes Gabilondo, Arantxa Berraondo, Mª EugeniaMancisidor eta Jose Angel Lizardi

AITZAKI MERKEAK ...

Azken Kalaputxin EAJko udal taldeak EHNAri buruzadierazitakoaz zera herriratu nahi dugu:

Abertzaleak gara guztiok. Euskal Herria dugu gure naziobakartzat. Mutrikuko udala da lekurik egokiena EHNAtramitatzeko eta hala desio duten herritarrei zerbitzu horieskaintzeko.

EHNA Udalbiltzak tramitatzen eta legitimatzen du. Udalbiltzaeuskaldunon nazio instituzio bakarra da eta Euskal Herriosoa hartzen duen egitasmoa ari da bultzatzen.

Udalbiltza EHNAren erabilpenerako urratsak ematen ari da,euskaldun gisara bizi gaitezen gure eguneroko bizitzan etaahal den eremu guztietan.

Aipatzen den beste ENA hori alderdi bati dagokio etanaziotasun aitorpenak ezin dira alderdi baten eskuetan egon,Euskal Herriko nazio instituzioaren ardurapean baizik.

Mutrikuko udalak ez du bultzatzen ENA edo EHNArenerabilpena. Espainiar egiten gaituen DNIa da egunerokoagiria. Ezta ahaleginik ere!

Aitzakia merkeen gainetik, izan zaitezte kontsekuenteakbehingoz!

Mutrikuko Batasuna

ETXEAK ETORKIZUNEAN...

Azaroaren 10ean Herri Bilera zabala antolatu genuen herritarguztientzat. Bertan Mutrikuko Arauak eta Lurzoro Legeberriaren inguruan aritu ginen.

Besteak beste, hauxe esan zen:

Gaurko Arauekin babestutako 250 etxebizitza eraikidaitezke. Lege berria aplikatuz 400.

Fetxa gorabeherak direla eta Mutrikuko udalak ez daukaderrigortasunik Lege berria aplikatzeko, baina bai eskubidea.

Gaur gaurkoz udalak ez dauka borondaterik eskubide horrenaukerak aztertzeko ere.

Legeak badauzka mekanismoak Arauak Lege Berriraegokitzeko. Horretarako, udalak pleno batean egokitzapenespedientea onartu beharko luke.

Batasunak alegazioak aurkeztu ditu, udalak bere iritziaaldatu eta herritarren interesen alde joka dezan.

Alegazioak ez dira nahiko. Herri antolaketa beharrezkoa da.

Guk herri guztia animatu nahi dugu etxebizitzen arazoarenaurrean elkartuta joka dezagun.

Mutrikuko Batasuna

Page 6: K56 2006 11
Page 7: K56 2006 11

bi hitzetan 7

Andoni Añorga, Mikel Arizaga, Jon Arruabarrena, Unai Azkarate, AinhoaAlberdi, Iera Naberan, Argiñe Ansorregi, Jon Pagoaga, Gorka Romeroeta Imanol Alberdi (irakaslea)

Maitane Madariaga, Maider Lazkano, Ane Gomez, Garbiñe Maizte-gi, Asier Ramirez, Jon Arrizabalaga, Iñaki Iriondo, Unai Nuñez, AneDoval, Miaider Gorritiberea, Aiora Salgi, Usua Antia eta Imanol (ira-kaslea).

Mutrikuko EA @ GA: Blog berri batMutrikuko Blog komunitatean

Atxukale.com web atarimutrikuarrak eskainita-ko aukera baliztuz, herri-ko Eusko Alkartasuna-Gazte Abertzaleak alder-di politikoak bloga jarridu martxan, taldeakherriratzeko dituenakherriratzeko eta herrita-rrekin harremanetan jar-tzeko bide berria izate-ko, lehengo ea@mutri-

ku.net helbide elektronikoaz gain.

Alderdi horretatik adierazi digutenezeta blogean egindako agurreanagertu dutenez, “gure asmoa herrikokezkak zeintzuk diren eta horienaurrean zer nolako ekintzak bultzatubeharko liratekeen aztertzea etaadostea litzateke”.

Hortaz, mutrikuarrek badute guneberri bat beren kezkak, gogoak etabururatzen zaizkien gainerakoakudalean ordezkaritza duen alderdibati adierazteko. Blog berri honetansartu nahi duenak honako helbiderajo behar du: http://atxukale.com/blo-gak/eaga.

Blog berri honekin, dagoeneko bostdira Atxukale.com atarian irakurleguztientzat ikusgai daudenak: Gala-nixan, Kateitxik arutz, Samielakogorabeherak, Tolon eta Ea@ga.

Bloga sortu nahiko lukeen elkarterenbat balego, atxukale.com atariarenkudeatzaileekin harremanetan jar-tzea besterik ez dute. Gustura hartu-ko dituzte, ziur.

YURRITA E HIJOS: BIDE BERRIEI EKITEN

Parisen urriaren bukarean egin zen Salon Inter-national de l’alimentation izeneko ferian aur-keztu zuten euren produktu linea berria. Lineaberri hori goi sukaldaritzako plater prestatuekosatzen dute. Erosi eta berotu besterik beharez duten plater goxoak. Hala nola: entsaladi-llak, marisko krema, onddo eta oporto saltsanegindako ahate konfita, hainbat eratako piperbete, lasaña eta albondigak eta beste hainbatplater berezi. YURRITA markapean atera dituz-te denak.

Horretaz gain, jakina, LOREA produktuak ereeraman zituzten bertara: betiko antxoa eskain-tza zabala eta hegaluzea oliba oliotan; berriahori ere.

Badira 45 urte hutsik egiten ez dutela; horrexe-gatik omen dira estatuko enpresarik zaharre-netakoak Parisko feria horretan. Oso gusturaetorri dira bertatik; esan digutenez, nazioarte-ko betiko bezeroekin egoteaz gain, kontaktuberriak ere egin dituzte eta.

Donostiako Kursaalean egingo den VIII Gastro-nomia Kongresura joateko prestatzen utziditugu. Azaroaren 20tik 23ra bitartean egongodira bertan. Zorte on!

Page 8: K56 2006 11

8 puri-purixan

komikixa gotzon santander

ABENDUROCK 2006

Abendua musikarekin dator gurera bigarre-nez aurten. MRKren (Mutrikuko Rock Kolekti-boa) eskutik galduezinezko kontzertu sortaantolatu dute, Udala, Gaztetxea eta herrikotaberna batzuen laguntzarekin (Goiti-behera,Tira-bira, Subeltz eta Zubiaram).

Abenduko hotz eta iluntasunari aurre egineta herrian bizitasun pixkat sortu nahian,barixakutan, taberna ezberdinetan egongodira emanaldiak eta azken kontzertua Gazte-txean izango da. Egitarau zabal honetanbada estilo ezberdinetako musika dastatzekoaukera!

Bestalde MRKko partaideek, aurrera begiraUdalak, Gaztelekuan eskaini dien bi entsegulokal erabiltzelko gonbidapena luzatu nahidie herritarrei. Musikaren inguruan interesaeta grina duen edonork MRKrekin harremane-tan jarri besterik ez du, entsegu lokala erabilieta erabiltzaile ezberdinen artean sortu dai-tezkeen harremanetan batek daki hurrengotalde famaturen bat bertatik aterako den! zuhorietako bat bazara, animo!

GASA

2002ko udazkenean iritsi zen gasa Mutrikura etaorduan hasi ziren lehenengo kale eta bideak altxatzengasa herrian zehar sartzeko.

Dagoeneko herri-tar askok izan duaukera gasarenonurez gozatze-ko, baina ezinberdin esan herri-tar guztiek!Oraindik badakale eta auzorikgasa iritsi ezdenik eta.

Etenaldi luzetxobaten ondoren,oraingoan, Sami-kollatik Atxitxinkalean zeharabiatu dira lanakherriguneko etxeguztietara iriste-ko. Jose Mª Altzibar etorbidearen goialdean ere ekindiote gasa sartzeko lanei. Ea bada, laister batean herriosoak daukan gasa jartzeko aukera bere etxean, aurrezjakinda lan hauek luze joaten dutela eta enbarazugehiago edo gutxiago sortzen digutela.

Gasaren hodiak sartzeko kalea altxatu dutela aprobetxa-tuta, gainera, Samikollan eta herrigunean Euskalenzuntz optikoa lur azpitik pasatzeko beharko direnhodiak ere sartzen dihardute. Beste kontu bat izango dazuntza hodietatik noiz pasatuko duten. Izan ere, Kala-putxik jakin duenez, Euskaltelek gure herria hiru zatitanbanatuta dauka eta bi herenetan dagoeneko seinaleajasotzen bada ere, hirugarrenean ez dago aurreikuspe-nik ere eginda. Hortaz, itxaron egin beharko.

Page 9: K56 2006 11

Azaroaren 11n dugu San Martin eguna. Hilabete hone-tan eta San Martin egunean batez ere, baserri gehiene-tan txerria hiltzeko ohitura zego-en. Familia osoa eta auzokideasko inplikatzen ziren lan hone-tan. Lan neketsua bazen ere, jaigiroan amaitu ohi zen eguna.Lortutako jakiak oso baliagarriakziren hurbil zegoen negu gorriariaurre egiteko.

Egun, ohiturak ez dauka lehenzuen indarra. Zenbait baserritantxerria hiltzen jarraitzen baduteere, ez zaio hainbeste begiratzendatari: “gure etxian gabon buel-tan izaten degu txerri hiltzia, jen-diaren arabera. Lagun dexentebihar dira honetarako eta denenegutegixak bat egin bihar dute”.

Etxeko guztiek parte hartzendute bertan “etxeko gizonak diratxerria heltzen dutenak. Txerriahaundixa izaten da eta ikaraga-rrizko indarra du, dozena erdi batgizasemeren artean ere nahikolan hura errenditzen. Behin laba-na sartu ondoren, odola atera etaazala erretzen zaio txerriari; ondoren,erdibitxu eta barrukixak ateratzenzaizkio. Etxeko emakumien lanabarruki eta odolak gobernatzea da.Odolkixak eta txorixuak egin… ezdaukagu ez, aspertzeko astirik”.

9sasoian sasoikoa

Bostak eta iluna,txerria hiltzekoeguna

Page 10: K56 2006 11

Sona handiko santuak ditugu Euskal Herrian Mar-tin eta Andres; bata, ez omen da txerrien lagun:“Zerri guztixei eltzen jake San Martiñ egune”, etabesteak, hilaren azken hatsak arnasten ditu: “SanAndres, goizin azaro eta arratsin ez”. Biak ere,baserri giroko jaiak; baina ohiturak poliki-polikialdatzen doaz, eta gaur egun ez dugu ospakizunhauen arrastorik Mutrikun. Zerbait jakin nahian,San Andres zaindaritzat duten Astigarribiara jodugu, eta Etxezabalen hartu gaituzte hitz-aspertubat egiteko patxadarekin.

Manuela Txurruka Egaña, laurogeita bi urtekoa,izan dugu solaskide. Buru argia du, eta ume etagaztetako pasadizuak kontatzean, une haiek berbi-zitzen dituela sumatu diogu haren begi ninietan.

Zu, Manuela, Etxezabalen jaioa zara. Nola ospatuizan duzue Martin eta Andres deunaren egunakinguru honetan?

San Andres bai, baina San Martin, nik dakidanez, ezdugu ospatu Astigarribian eta esango nuke beste baila-retan ere ez dutela jai hori garrantzizkotzat izan. Niresenarra zena, Mijoa bailarako Agerrekoa zen, eta ez nioninoiz aditu alde hartan ospakizunik egiten zutenik.

Baina, hilko zenuten zerririk, ez?

Jakina hiltzen genuena, baina gabon-errege bueltahorretan izaten zen, eta ez zen ospakizunik egiten hilke-ta zela eta. Egia da normalean baino jende gehiago bil-tzen ginela, lan ugari ematen baitzuen, baina oraindikgogoan dut azkenetako bat hil genuenekoa: erraina etaneu bakarrik ginen zerriari heltzen, eta Manuel haraki-nak, adarra jotzearren, kutxilorik ez zion sartzen; bitar-tean, zerriak baino txilio haundiagoak egiten genituen,hari eutsi ezinik. Orain, hori ere akabo; dena dago debe-katuta.

Orduan zerribodarik ez?

Ez. Ez dugu ohiturarik izan. Hobe! Bestela, han joangozitzaigun zerri erdia –dio albotik errainak.

San Andres eguna, ostera, ospatzen zenuten...

Bai. Umetan gogoz egoten nintzen egun hori noiz iritsi-ko. Zer esanik ez, gure aita maiordomo bazen.

Zer esan nahi duzu?

Eliza eta jaien antolakuntzaz arduratzen zena zen maior-domoa, eta, urtez-urte, baserri batek hartzen zuenhorren ardura. Eginkizunetako bat, danbolintxeruenbazkariaz kargu egitea zen; maiordomoaren baserrirajoaten ziren, eta haiei ondo emanez gero, ez ziren txistueta danbolin soinuak berehalakoan isilduko. Nire oinakgeldi ezinean egoten ziren. Huraxe zen poza!

Azaroan SAN MARTIN

“Afal ondoren ganbaretan “errondia”

egiten zen santuaren omenezko festa

bukatzeko

Page 11: K56 2006 11

IN eta SAN ANDRES Kontaguzu pausoz-pauso jaien egitaraua...

Gerra aurrekoekin hasiko naiz, eta esan beharra daukat,etxapleruak eta danbolintxeruak udaletxearen karguizaten zirela.

Bezperan, bazkaloste inguruan, elizako kanpaiak jotzenziren eta lehen etxapleruak bota; horren ardura maior-domoarena zen, eta horrekin bukatzen ziren bezperakokontuak.

Santuaren egunean, hamarretan meza nagusia, etahura bukatzean hasten ziren danbolintxeruak elizaaurrean, hautsak harrotuz, bazkal ordura arte.

Arratsaldean, Jauregiko zezenak toreatzen ziren: ezdakizue nolako korrida politak egiten ziren eliza aurre-an prestatzen zen zezen plazan. Inguruko gazteak zirentoreadore; zezenei ez zieten inolako zauririk egiten;banderilak ere soka batez lotuta egoten ziren, eta jarriondoren lepotik zintzilika gelditzen zitzaizkien zezenei.Oso-oso polita izaten zen.

Zezenketa bukatu ondoren, “pilarmonika”ren soinuaritokatzen zitzaion giroa alaitzea afal ordura arte; afalos-tean gaueko hamabiak arte izaten zuen jarraipena. Aza-roaren bukaerako giroa ez zen izaten txantxetakoa, eta,afalosteko hau, “errondia” deitzen geniona, orduannahiko haundiak ziren baserrietako ganbaretan egitenzen. Hor bukatzen genuen santuaren eguneko festa.

Giroa aipatu duzu. Izango zenuten ba eguralditxarrik ere...

Bai. Horrelakoak gertatzen zirenean, gure aita, JoxeTxurruka, ez zen alai egoten; beti aipatzen zituen “SanIsidroak”, eta elizako San Isidro nola eraman zutenAzkoitiko elizara. Dirudienez, santua elizan egon zenbitartean eta haren omenez, maiatzean ospatzen zutenjaia eta eguraldia lagungarriagoa omen zen.

...eta gerra etorri zen.

Orduan akabo festak eta antzekoak. Hura bukatu etaurte askotan ez zen festarik egin. Ordutik aurrera udala,ahaztu egin zen San Andresekin: ez zegoen ez etxaple-rorik, ez danbolintxerorik, ez ezer; inguruko gazteek,Olabarrietakoek, Lasturkoek eta hemengoek, bat eginzuten arte eta berriro festak antolatu.

Noiz izan zen hori?

Orain dela berrogeita bost bat urte, gure semeak gazta-rora heldu zirenean.

Jai egitaraua berdina izaten jarraitu al zuen?

Badakizue denborak eta gustuak aldatzen joaten direla,eta niretzat danbolintxeruak izan baziren gehien alai-tzen nindutenak, horren ordez, norgehiagokak izanziren gure gazteen gustuko, eta asto karrerak, kaskarabiltzeak eta lasterketak antolatu zituzten. Ikusgarriago-ak eta prestakuntza behar zutenak; beraz, jai giroaaurreko egunetatik hasten zen.

Zezenketek oraindik eta medio gehiago eta toreadorefamatuagoekin jarraitu zuten, eta zer esanik ez “erron-dak”; horiek beti izan dira gazteen gustuko.

Emakume eta etxekoandreen parte hartzea nola-koa izaten zen?

Nik umetako kontuak aipatu dizkizuet, eta oso pozikbizi izan nituen, baina gure amak eta orokorrean etxe-koandre guztiek sukaldean bazkari prestaketan ematenzuten egunaren zati haundi bat; pentsa, hogeitik goragonbidatu izaten zen normalean, eta haiei guztiei ondoeman behar izaten zitzaien jaten.

Emakumeek gehiago disfrutatzen zuten errepetizioegunean. Etxekoekin bakarrik izatean, errazago menpe-ratzen zuten sukaldeko lana, eta festaz gozatzeko astiaere izaten zuten.

“San andres egu-

nean etxapleruak

eta danbolintxe-

ruak udaletxeak

ordaintzen zituen

Page 12: K56 2006 11

12 lan giruan

Kontaguzu, Naiara, Lasquibar S.A.ren historia.

“Lasquibar y Cia.” enpresa hiru bazkideren artean sortuzuten: Jose Maria Laskibar, Boni Etxezarreta eta LazaroAlberdi; San Agustin kalean hasi ziren lanean, hasieran solai-ru batean, eta urte batzuetara goiko solairuaren jabe ereegin ziren. Motor eta bizikletentzako erradioak egiten zituz-ten, eta beranduago errematxeak ere bai. Gaur gauden egoi-tzara mila bederatziehun eta hirurogeita hamabostean pasa-tu ziren (datak Jenaro Zelaia “Axalek” konfirmatuak dira),eta bi milagarren urtean “Grupo Alfa”k akzioak erosi ondo-ren, talde honetan gabiltza “Lasquibar S.A.” izenarekin.

Alfa taldearen barnean mota ezberdinetako enpresak daude,produktuaren arabera sailkatuak, eta gure taldea Mafisa(Berriz), Industrias Gol (Soraluze) eta geuk osatzen dugu, etatorlojuak eta errematxeak egitera dedikatzen gara. Utzigenion erradioak egiteari.

Taldearen barnean zein egitura duzue?

Luis Agirrezabal da Lasquibar eta Mafisako gerentea. Halaere, nahiko era bereizian funtzionatzen dugu beste enprese-kiko; ardurak banatuta daude, eta bulego teknikoaren ardu-ra Oierrek daraman bezala, nik arlo komertziala eta pertso-nal arloa daramatzat; kalitatea, produkzioa eta kontabilita-tea Santi Zabalak, Aitziber Larizek eta Luis Ballarainek dara-mate.

Hamalau langile aritzen gara lanean, eta hiru aurrejubilatuditugu. Plantila iraunkorra da, ez dugu behin behineko lan-gilerik izaten; gure produktuak makineria eta fabrikaziobereziak dituenez, bai bata bai bestea ondo ezagutu behar-ra dago kalitatearen mailari eusteko.

Kalitatea aipatzean, Oier, zein helburu duzue?

Bi mila eta bigarren urtean ISO 9001 ziurtagiria jaso genuen,eta ordutik hona, hari eusten saiatzen gara; horrek suposat-

“ISO 9001 kalitateko ziurtagiria 2002an

jaso genuen

LASQ

UIB

AR

S.A

. Herriko enpresak apenasezagutzen ditugu. Bertakolangileek eta haien inguru-koek izan ezik, gainontze-ko herritarrok ez dakiguaskotan fabrikatzen dutenproduktuaren berri. Horrierantzuna eman nahirik,Kalaputxik enpresaz enpre-sa joateko erabakia hartudu, eta, eragozpenik izatenez badugu, horretan saia-tuko gara.

Hil honetan, Lasquibar S.A.bisitatu dugu, eta NaiaraRodriguezek eta Oier Arri-zabalagak hartu gaituzte.Era bikainean, beren enpre-sa zer den azaldu digute,baita instalazioak erakutsiere.

Page 13: K56 2006 11

lan giruan 13

zen du jarraipen berezia egitea, akatsak zuzentzea,hobekuntzak ezartzea eta, inoiz bezeroari bidalitakopiezaren batean kalitate arazorik gertatzen bazaigu,guk proposatutako eta berarekin adostutako hobe-kuntzen bidez bermeak, garantiak, mantentzea.

Bestalde, ziurtagiria mantentzeko noizbehinkakoikuskaritza izaten dugu ea mailari eusten diogunegiaztatzeko eta azaldutako gomendioak bete ditu-gun ikusteko.

Guretzat kalitateak berebiziko garrantzia du. Hori delaeta, kalitateko komitea dugu antolatuta eta asteroanalizatzen dira emaitzak eta hilero markatzen dirahelburuak: jarraipena eta bete beharreko ekintzak lan-gile guztien eskura ditugu panel batean ezarrita. Ana-lisi eta ekintza guztiak dokumentatuta eramaten ditu-gu, normak agintzen duen bezala.

Subkontratatzen ditugun lan guztien ardura ere geuregain dago, bai tratamenduarena, bai estalketarena etabaita mekanizazioarena ere.

Produkzio kontuan ba al duzue zerbait zehazte-rik?

Lehen aipatu bezala, torlojuak eta errematxeak egitenditugu, bezeroek eskatutako neurrira, eta edozeinmaterialekin. Hala nola, kalitate ezberdineko altzai-ruak, latoia, aluminioa, kobrea eta altzairu herdoilezi-na. Errematxeak tutu erakoak, erdibidekoak eta trin-koak izaten dira. Alanbrea da beti gure lehengaia, etahotzean, estanpazio bidez, lortzen dugu produktoa.

Automobil enpresak izaten dira, gehienbat, gureazken bezeroak, eta %10 joaten da esportaziora.

Makineria arloan egin dugu aurrerakuntza nabariena,eta lagungarria izan zaigu ekoizpen kostuak jaitsi etabezeroek eskatutako eskuratze epeak betetzeko.

Ez dugu prima sistemarik. Makinek agintzen dute; lan-gileak puntuan jartzen du eta jarraipena egiten dio.Langileak zenbat eta esku-hartze gutxiago izan,orduan eta produkzio handiagoa izango da. Makinakarazoak izaten baditu, langileak lan gehiago eginbeharra izango du, eta pieza gutxiago aterako dira.Langileak garrantzi handia du makinaren funtziona-menduan.

Beste arlo batera aldatuta, nola duzue antolatutasegurtasuna?

Langile aldetik Iñakik eta enpresa aldetik neuk osatzendugu segurtasuneko komitea. Prebentzio zerbitzu batdugu kontratatuta, eta haren esku daude lanpostuenarriskuen ebaluaketak, formazioaren arloa, eta abar.Nire ustez, makina guztiei ebaluaketa egin ondoren,maila onean ditugu ezarrita prebentzio sistemak. Halaere, jakitun gara istripua gure akatsei begira dagoelaune oro, eta ez dagoela arreta galtzerik, mantenimen-du lanetan bereziki, egin beharrekoak era askotaraegin daitezkeelako eta beti ez ditugulako egokienakerabiltzen.

Nola zaintzen duzue lanerako adorea?

Agian, gauza berezirik egin gabe. Gutxi garenez, gar-dentasunez jokatzen dugu, eta denok dakigu ditugunarazoen berri. Kalitate arloari buruz komentatu dugunbezala, denok gara partaide enpresak dituen helbu-ruekin, eta denok dakigu enpresaren iraupenerakohelburu horiek zenbaterainoko garrantzia duten; pro-duktibitatearen arloan, berdin. Tailer txikietan izatenden ohiko giroa dugunez, zenbait lekutan galdu direndetaile txikiak gorde ditugu; gabonetako otarra etahorrelako gauzak. Elkarrengandik hurbilago bizitzenlaguntzen dute horrelakoek.

Eskerrik asko, zuen denbora guri eskaintzeagatik.

“Torlojuak eta errematxeak egiten

ditugu neurri eta material ezberdinetan

Page 14: K56 2006 11

karenka14

Agian, inoiz, Bake Epaitegitik igaro izan garajaiotze agiri baten bila edo beste egiaztagiribaten beharrean; ezkontzera joan denik ereizango da, baina, ba al dakigu zer egiten duenbake epaileak? Zeintzuk diren bere funtzioak?Nork izendatzen duen? Zertarako dagoen figurahori...?

Galdera hauei erantzun nahian, solas egiterajoan gara bake epaitegira. Jesus Mari MendizabalOzkortak, bake epaileak, pozik hartu gaitu etaluze hitz egin digu Kalaputxirako.

Nola aukeratzen da bake epailea? Norkizendatzen du?

Herriko bake epaileaJE

SU

S M

AR

I M

EN

DIZ

AB

AL

“Zenbat eta gehiago urrundu, orduan etazailago hurbiltzea

Lau urtean behin izaten da bake epailearenaukeraketa. Udalak kale oharretan bake epailearenaukeraketa dagoela azaltzen du, eta edonor aurkezdaiteke funtzio hori betetzeko. Mila bederatziehun etalaurogeita hamabian aurkeztu nintzen lehenengoaldiz, nire datuak eta “curriculum”a agertuaz; etanirekin batera beste pertsona bat ere aurkeztu zen.Udal ordezkariek baloratzen gaituzte, eta udalakpertsona egokiena izan daitekeena aukeratzen dubilera orokor batean. Inor aurkezten ez bada, gertadaiteke norbaiti proposamena egitea ere, baina ez duthorrelakorik ezagutzen.

Izendapena justiziari dagokio; beraz, udalak bereerabakiaren berri Eibarko epaitegiari ematen dio, etabere esku dago oniritzia ematea. Izendapena Eibarkoepaitegian izaten da, eta bertan sinatzen dugu gurehitz ematea. Ordezkoak ere berdin egiten du.

Beraz, Eibarko juezaren menpe jardutenduzue?

Bai, eta huraxe ordezkatzen dugu herrian,dagokigun mailaraino.

Zein da zuen funtzioa?

Funtzioa baino zerbitzua nahiago nuke deitzea.Noizbehinka, inguruko herrietako bake epaileokbiltzen gara, elkarren artean esperientziak trukatzeko,eta zerbitzu hitza da bertan beti azpimarratzenduguna; baita zerbitzu hori eskaintzeko landubeharrekoak ditugun eiteak ere: harreman onaherrikoekin, hurbiltasuna eta konfiantza, batik bat.

Familia, bizikide, lagunarte, eta orokorreanherritarren artean sortzen diren arazo, liskar, haserreeta ulertezinetan esku hartzeko gaude, interesatuekhala nahi izanez gero; arazoei ahalik eta modu

Page 15: K56 2006 11

errazenean irtenbideak ematen saiatzeko. Egia daohituak gaudela zuzenean abokatuetara etaondorengo epaiketetara joaten, beste konponbideerrazagorik bilatu gabe, baina frogatua dut hitz egitehutsarekin gauza asko eta asko konpontzen direla, etabake epailearen beharrik ere ez dutela izaten. Maizagertzen zait norbait, arazo baten aurrean, nondikbidera dezakeen galdetzen, eta pila bat pozten naizondoren kalean gurutzatu eta esaten didanean: hitzegin dugu eta konpondu gara. Horixe da gurezerbitzua, gerta daitezkeen arazotxoei bide ematealiskar eta haserre handiegirik gabe. Zenbat eta gehiagourrundu, zailago izaten da ondoren hurbilketa, etahorixe saihesten ahalegindu behar gara.

Behin arazoek maila bat gainditu eta fiskal edojuezarengana iristen direnean, guk, orduan, epaitegikoadierazpenak, zitak eta abar tramitatu besterik ezditugu egiten, lan administratiboa, alegia.

Badago herritarron artean arazo mota batzueninguruan alkatearengana joateko ohitura; zaratakontuetan, adibidez. Zuk parte hartuko zenukehonelako arazoetan?

Ni, printzipioz, beti egongo naiz prestelkarrizketarako. Arazo askok legea aplikatuz aurkitzendute irtenbidea, baina beste askotan, legearenzirrikituak direla eta, zail izaten dute aterabidea.Horrelakoetan, funtsezkoa deritzot elkarrizketariheltzea, ur handitan sartu baino lehen. Ziur nagokonponbide asko lortuko genituzkeela.

Bake epaile zerbitzuaren muina azaldu duzu,baina badira beste zenbait eginkizunadministratiboak deituko ditzakegunak;ezkontzak, adibidez. Nola jokatzen duzu horietan?

Ezkontza zibilak Bake Epaitegiari dagozkio, etaneuri, bake epaile naizenez; baina lege berri bat agertuzen non alkateak zein zinegotziek ere burutuditzaketen ezkontzak; beraz, normalean haienganabideratzen ditut ezkongaiak, askotan hurbilagokorenbat izaten dutelako beren artean. Gehienetan, eraapalean ezkondu nahi dutenak izaten dira nire aurretikpasatzen direnak, baina ezkontzak beti du egituraberdina, eta asko harrituta gelditzen dira formularioandauden galderak egiten hasten naizenean, borondatezdatozen eta horrelakoak; ez dute uste, paperaksinatzeaz aparte, ezer gehiago egin behar dutenikezkontza zibilean. Normalean, aholku batzuk erezuzentzen dizkiet, dena formula hutsean geldi ezdadin.

Inoiz gertatzen zait ezkondu nahi ez duten bikoteakagertzea ere; beren elkarbizitza formalizatu nahidutenak soilik eta, orduan, abantaila eta eragozpenakazaltzen saiatzen naiz, informazio gehiagorekin egindezaten aukera.

Beste zenbait alderdi administratibo erebideratzen duzue. Nola?

Nahiz eta izan ez, egunero bi langile izaten dirahemen, eta, aurrerapen teknikoez ondo hornitutagaudenez, aise ematen diegu erantzuna zerbaiten eskedatozenei; telefonoz eskatzen dituztenak erebideratzen ditugu...

Elekzioetako zerrendetan hartzen duzue parte?

Ez. Mahaiak ondo osatuta dauden begiratzen dut;besterik ez.

Zer duzu Kalaputxitik herritarrei esateko?

Elkarrizketarako beti prest nagoela. Hona etortzeabide erraztzat hartzeko, hurbiltasunez eta konfiantzazjokatu nahi dudala eta horretan ahalegintzen naizela;eta bake epaile izenak adierazten duen bezala, bakealortzeko nagoela.

Eta, nola ez, osasuntsu izateko.

karenka 15

“Bakea bideratzea da nire eginkizuna

Page 16: K56 2006 11

16 hezkuntza

Gero eta etorkin gehiago dator... Azkenurteotan gure herrietara lanera etorri diren etorkinfamiliak ugaritu egin dira. Azken urteotan datozenakbatez ere hegoamerikarrak, Europa Ekialdekoak etaafrikarrak dira, eta datozen gehienek ez dakite ezeuskararik ez eta gaztelerarik ere.

Gure herrietako ikastetxeetan eskolaratukodira... Hegoamerikarrak gaztelera dakitela etortzendira, eta, normalean, ikasketa prozesua samurragoaegiten zaie; normalean diot ze hemen ere denetatikbaitago: batzuek hasieratik topatzen duteeuskararekiko atxikimendua, eta gogo hori nabarituegiten da. Beste batzuk ez dira etorri mentalizatutaeta asko kostatzen zaie, aldekotasun jarrera lantzen ezbadugu behintzat. Afrikarrak eta ekialdekoak, berriz,hutsetik hasten dira eta bitartekoak jarrita eta

planteamendu egoki baten bitartez ondo eskolaratzendirela ikusi dugu.

Dena da ezberdina: hizkuntza, eskola sistema,ohiturak, lagunak, herria... Nire ustez egin behardugun lehenengo gauza zera da: beren lekuan jarrieta datozenen egoera berri horiek imajinatu, itzelezkoahalegina egin behar baitute eurak eta gu, irakasleok,elkar ulertu eta lanean martxan hasteko. Berazabiapuntu hori ezin da ahaztu. Horrela hasten daikasketa prozesua, poliki-poliki.

Harrera plana aurrera ondo eramatea garrantzitsuada. Hemen matrikulatzera datozenean gurasoei emanbeharreko informazioa sartzen da eta eskolakgurasoengandik jaso beharrekoa. Gero, ikaslearenlehen egunetako plana: aurkezpenak, kokapenak,lagunak... Zeregin hau denontzat izaten da:Zuzendaritza, Tutoreak, Hizkuntza IndartzekoIrakaslea, langile guztiena, bakoitzak bere tokian berefuntzioak betez.

“Errumaniatik eta Uruguaitik etorritako bi haur dira

Goizeko Izarra Ikastolan euskalduntzen ari direnak.

Mundua mundu denetik gizakiak hara etahona jotzeko ohitura edo beharra izandu. Batzuetan arazo politikoak, besteetangosea eta lan eza izan dira horren eragile.Euskaldunek ere alde egin behar izanzuten Amerika eta Europa aldera eta hanbilatu behar izan zuten hemen ez zutena.Espainiako etorkinak ziren garai bateangure herrira zetozenak; gaur egun,Amerika, Afrika eta Europakoak erehurbildu zaizkigu.

Baina nola murgiltzen dira hona datozenhaurrak hemengo heziketa etabizimoduan? Honetaz gehiago jakinasmoz Lekeition irakasten duen AmaiaAndonegi Egurbide irakaslearekinmintzatu gara, bera honetan baitabil.

Hezkuntza eta etorkinak

Page 17: K56 2006 11

17hezkuntza

Egokitzeko bitarteko batzuk: ikastetxean HIPIeta Kulturartekotasuna... Hizkuntzaren indartzeprozesuaren arduradunari HIPI deitzen zaio, bainaikasle kopuruaren arabera egoten da edo ez. Hauikastetxe guztietan egon beharko litzatekeelakoannago, tutorearekin batera aritzeko, materialakmoldatzeko eta abarretarako. Gainera, ikasle etorkinakikasturte erdian etortzen badira, gehienetan etortzendiren bezala, ezin da lana egin behar den bezala egin.

Kulturartekotasunean lan egiten saiatzea ez dabakarrik beste kulturekiko errespetua, ez dena gutxiberau ere. Baina izenak esaten duen bezala, hartu eta

emana da, hau da: nik zuri erakusten dizut eta zuk niri.Denok daukagulako zer ikasi bata bestearengandik.Asko eskertzen dute guk beren berri jakin nahi izatehori. Horrela sortzen diren harremanak aberatsagoak,ekitatiboagoak, autobaloraziozkoak eta hobeak dira.

Ikastetxez kanpo: neska-mutilentzat etagurasoentzat... Eskolaz kanpoko ekintzetan izenaeman dezaten saiatzen gara, baita ere udatanaisialdian herriko neska-mutilekin ibiltzeko, etaetxerako-lanetan laguntza izan dezaten.

Bestalde, gurasoekin harremanak izateabeharrezkoa da umeen prozesua arrakastatsua izandadin. Normalean zaila izaten da hauekin ordu libreakaurkitzea, beren laneko gorabeherak direla eta, bainasaiatzen gara. Urtero egiten ditugu hiruzpalau bileraeta inoiz enroilatu dira Kultur Asterako. Edozeinmodutan ere, zenbat eta ezagupide gehiago, orduan

eta lasaiago datoz edozer galdetzera, gehiagohurbiltzen gara elkarrengana eta arazo askokonpontzen dira.

Normalean euskara ikasi nahi izaten dute, bainaeskaintzen zaizkien aukerek ia beti egiten dute huts,adibidez, sei apuntatu badira zortziko taldea eginbehar delako, hurrengo ikastaroak trinkoegiakdirelako, lan arazorik ez dutenak ere apuntatzen ezdirelako, asistentzia mailarik ez badute ordaintutakoakobratu ezin dutelako... eta abar luzea. Ez gaudeprestatuta. Nire ustetan ikastaroak arinak,funtzionalak, malguak eta merkeak izan beharkolirateke. Euskara ikastea eskubide bat da ala ez da?

Hezkuntzan duten eragina... Ezin da ukatuhezkuntzan eragina duela, kontsideratu izan ohi duguproblema bat bezala, “ezer” ez dakien bat ikasgelaradatorkigunean. Ez digu ezer ulertzen, guk ere ez dieguulertzen, etsipenak gaina hartzen badu, ikasle bakoitzabereaz arduratu eta “berak egin dezala ahalegina”,“bera da ez dakiena” esan eta erraz astindu izan ohidugu erantzukizuna.

Eskerrak gaur egun beste ikuspegi batzuetatikabiatuta jarduten dugun. Bat, ez dira ezjakinak,askotan gure mailatik gorako ikasleak dira eta berenhizkuntzan oso konpetenteak. Bi, aurretik esan bezala,dibertsitatea, “arazo” izan ordez, ikasgai bihurtzen da.Hori da munduaz jakitun izateko aukera zuzen eta ezinhobea. Hasi hizkuntzetatik, geografia, soziologia,historia, natura, filosofia... jakintza iturriak gero etahurbilago. Ondoko ikasle batek eraman gaitzakeAfrikara, besteak Errumaniara, besteak Peru edoEkuadorrera… Hori bai, irakas metodoetan hau denaikusi egingo da laster, aldatu beharrean gaude etaikasgai magistralen ondoan talde elkar-eragileakbeharko ditugu antolatu eta ikastetxea bera ere ikaskomunitate gisa ulertu: erabakiak ikasle eta gurasoenahalik eta partaidetza handienarekin hartzekomoduan.

Getoak sortzeko arriskua... Harreman onaktxikitatik sortzen badira ikusten da, gauzak ondojoaten diren heinean, neska-mutilak herrian besteekinbatera ibiltzen direla. Hori da eskolak egin dezakeengauzarik onena. Baina hau ez du eskolak bakarriklortzen, hau herriko jendearen mentalitateak erelortzen du, hurbilduz, interesatuz, gure berri emanez,euskaraz eginez, berena apreziatuz eta batez ereerakutsiz, ez baitakite asko gure berri eta normaleanaukerarik ere ez diegu ematen.

Beraz, ikusi dugu ematen dela integrazioa lehenhezkuntzan hasten direnean. Badakit zailagoa delahamabi urtetik aurrera etortzen badira. Hor gauza askonahasten dira baina horretan dihardute BigarrenHezkuntzakoak ere, gai hau jorratzen. Merezi du.

Gero, beste gauza bat planteatu behar genukeetorkin helduekin, “mintza laguna” deitzen dena,honekin bi helburu batera lortzen dira: bat, euskarazedo euskararen gainean norekin jardun edukitzea, etabi, gure bidez etorkinei ezagutaraztea lekuak,jendea..., azken batean Euskal Herria, beti ere, lehenesan dugun ikuspegia galdu gabe, trukaketarena.

“San Miguel Ikastetxean sei haur bulgariar dituzte

beren klaseetan.

Page 18: K56 2006 11

“Lehenengo koltxoia eraman zuten, nik ez dakit nireahizpak edo soldaduak eraman zuten, hori ez naizakordatzen. (Gure etxean ere soldauak egiten zuten loeta. Orduan derrigortu egiten zuten jendea etxeansoldaduak lotarako hartzera. Soldaduek esan zutenkoltxoia eraman behar zitzaiola eta eraman zuten. Gureaita hil zutenean pena hartu zuten eta ez ziren gehiagoetorri gure etxera lotara.) Kartzelan ez zegoen argiriketa kandela azpian jartzeko platera ere eskatu zuten etaeraman zitzaion.

Egunero-egunero etxetik eramaten zioten afaria bainani ez nintzen joaten, Teodora eta Antoni nire ahizpekeramaten zioten.

- Zu umia zea eta zu ez zera jun bihar- esaten zidaten etani ez nintzen joaten.

Hirugarren egunean edo, esan zien aita ezin zutela ikusi“inkomunikatuta” zegoela eta. Ez zekiten zer zeninkomunikatuta egotea eta galdetu zioten baten bati eazer zen hori eta erantzun zien hori zela abisua “hil eginbehar zutela hurrengo egunean”. Orduan, gure amaMutrikun zeozer egin zezaketenen etxeetara joan zen,hiru edo lau etxetara joan zen laguntza bila, eta etxebatean esan zioten berandu zala, ordurako dana egindazegoela eta ezin zitekeela ezer egin. Mutrikura ekarribaino lehenago Deban dana eginda zegoela eta gureaita hil egin behar zutela.

- Zela leike baina?- esan zien gure amak.

- Guk, Juana, orain ezin ezer egin, dana eginda dago eta-erantzun zioten.

Hurrengo egunean eraman zuten soldaduek fusilatzeraeta bidean, Bista-eder inguruan, esaten omen zioten:

- Ihes egin ezazu eta ezkutatu nonbait, baserriren bateanedo. Ez al daukazu ezkutatuko zaituzten lekurik?

- Ezkutatzeko lekua bai, Olatzen eta Langan eta, nikbadakat lekua aukeran ezkutatzeko baiña zetako eginbihar det ba ihes, nik ez det ize egin eta!- erantzun omenzien gure aitak.

historixa18

Mutrikura ere iritsi zengerra (III)

Gerra, gizakiarensentimenturik txarrenakbistaratzeko unea izan zen.Inbidiak, ikusiezinak,amorruak eta gorrotoaktarteko herritarrek elkarsalatzeko aukera emanzuen gerrak.“Zoro-zoro gerrarenberotasunean, beste ezerpentsatu gabe, fusilatu eginzuten gure aitxa. Guketxian ez degu inoiz garbiezer jakin. Ez dakiguoraindik ere zergatik hilzuten gure aitxa.”

Kanposantu ondoan fusilatu zuten Alejandro “Sanjuantxiki”

Page 19: K56 2006 11

191919historixa

Eta kanposantu ondoko sagastira eraman zuteneangaldetu omen zioten:

- Nola nahi duzu hiltzea, aurretik ala atzetik?

- Nik, aurretik!

Hantxe fusilatuta hil zuten eta enterratu bertan,Mendixaneko sagastian, zegoen bezala, kajarik etaezer gabe. Zuloa beste batek egindakoa izango zan,ez det sekula entzun berari eragin ziotenik beraenterratzeko zulua.

Hurrengo egunean edo, Zipriana Lete eta PaulinaFlores joan ziren medikuarekin, Don JaimeArriolarekin, eta atera egin zuten lurretik. Xestero edoizango zen atera zuena bera zegoen eta enterradore.Eskailera batekin atera omen zuten. Garbitu eta,guapo-guapo, frantziskano jantzita kajan sartu etaenterratu zuten berriro; oraingoan kanposantuan.

(Gure aita zena egunero joaten zen kortako lanakegin eta komentura mezatara. Udan ez, bainaudazkenean eta neguan beti.)

Goizeko zazpieetan etorri zen Don Telesforo amabikaixuanera joateko esatera. Joan zen amabikaixuanera eta hark eman zion aittak utzitakomandatua, berak ez zuen testamenturik eta ezer egineta horregatik esan zion bikaixuak ba, etxekoterrenoak eta ondasunak ondo arreglatzeko denaaitaren izenean zegoen eta. Denbora asko pasa zuenamak bikaixuanean. Gero, ama etxea etorri zen etazer pasatu zen kontatu zigunean negar batean egonginen denok.

Gure ama, udaletxera joaten zen bakoitzean, hankasartu orduko hasten zan gaizki esaka eta esatenzioten:

- Guk, Juana, guk ez degu egin ize.

Eta orduan eta beroago gure amak

- Ez dezuela egin ize? Zeiñek egin deu ba? Zeiñek hildeu ba nere gizona? Zeiñek?

Gure amak ez zien barkatzen.

Handik denbora batera berriz ere deitu ziotenudaletxera joateko eta esan zion alkatiak:

- Zuk, Juana, bihar edo etzi, deskondukta daukazuzure umiantzako.

- Zerrena?

- Ba gizona hil egin dizuelako. Zuk esan behar dezupulmuniarekin hil zala.

- Nik deskondukta dakatela. Nik honria dakat. Nik ezdakat zertan esan nere gizona ez zendutela hil. Zeuekhil zenduen. Zoro-zoro lehenengo harrapatu dezuenahil dezue!

Gure aitarena, dena beroan egin zuten. Ez zutendenborarik eduki gauzak pentsatuta egiteko. Danazoro-zoro egin zuten. Lehenengoa zen, bada, eta itsu-itsuan hil egin zuten.”

Arantza Ugarte

Page 20: K56 2006 11

Gazterixa20

Hemeretzi lagunek osatzen dute Txantxangorri begi-rale elkartea udako oporretan Udabentura aurrera era-man ahal izateko. Neguan, ordea, zortziren bat lagunedo aritzen dira lanean. Ostegunero egiten dituzte bile-rak Luardo Etxean. Eta hantxe bildu gara eurekin ikas-turtean zehar zertan jarduten duten jakin nahian.

Hasteko, Hostaiska eta Jonek eskuartean darabiltenproiektu berriari buruz hitz egin digute: GAZTETXOKUAizeneko eskaintza berria martxan jarri nahian ari dira bihauek. Momentu honetan errealitatearen eta beharrenazterketa egiten ari dira. Inguruko beste herri batzueta-ko elkarteak ere bisitatu dituzte ea nola antolatuta dau-den ikusteko.

Udalak agertutako kezka baten inguruan ari diralanean: hamabi eta hamasie-hamazortzi urte bitartekogazteei elkartzeko eta denbora pasatzeko leku bateskaini nahian. Lokala jadanik martxan daukate Gazte-txeko ganbaran, hain zuzen ere. Beste gaztelekubatzuekin konparatuta txikitxoa dela diote, baina osoondo dagoela. Txokoak ondo kokatu eta ondo antulatuzgero, nahikoa omen da. Oraingoz hutsik dago, bainaGabonetarako zabaldu nahi dute.

Mahai eta aulkiak jarriko dituzte; 4 ordenagailu,lanerako zein Interneten ibiltzeko; telebista ikustekoeta, lasaitxoko bat; billarra, futbolina edo ping-pong-a,azkenik (hiruretakoren bat, leku falta dago eta). Asteburuetan ez ezik, aste barruan ere zabalik egongo daarratsaldetan. Aste bukaeretan, gainera, ekintzak,hitzaldiak, irteerak, lehiaketak eta abar antolatukodituzte.

Oraingoz, Udalari aurkezteko proiektua zehazten aridira: helburuak markatu, ordutegiak ezarri, antolaketaerabaki eta, nolako ekintzak egingo diren kontuan izan-

da, aurrekontuak ere egin behar dituzte. Bizia duenlokal bat sortu nahi dute eta, horretarako, herriko gaz-teen nahi eta beharrak ezagutu nahi dituzte. Bestalde,kontratupean lan egingo dute proiektu horren ardura-dunek; kontratuak Txantxangorrirekin egingo dira etaUdalak Txantxangorriri bideratuko dizkio diru lagun-tzak.

IRATXO LUDOTEKA ere Txantxangorri elkartek dara-man eskaintzeko bat da. Bost urte dira zabaldu zutelaeta Jolasaren bidez hezi da euren helburua. Aurtengoan,arduradun lanetan Egoitz eta Idurre ditugu eta eurekinizan gara ludotekan bisitalditxo bat egiten. Merkatu pla-zaren ondoan daude; oso toki polita, benetan!

“Haurrak eskolatik irten eta gero joaten dira ludote-kara, eta ezin dituzu, berriz ere, antzeko lanetan jarri.Malguak izan beharra dago. Plangintza bat egina dau-kagu eta ekintza batzuk prestatuta asteroko martxara-ko; baina, normalean, euren egoerara egokitu behar iza-ten gara: denak batarekin edo bestearekin entretenitu-ta ari baldin badira, ez dituzu beste zerbaitetan ipinikohorrelaxe programatu dugulako”.

Askotan, gauza gehiegitan sartuta ibiltzen dira gurehaurrak eta ez dute ludoteka derrigorrean-egin-beha-rreko-lantzat hartu behar. Ludotekak jolasa izan behardu eurentzat, eta ez lan bat gehiago!. Hala ere, “betieduki behar duzu zereginen bat prestatuta, baina eurenmartxak agintzen du: aspertuta baldin badaude, zeregi-na aldatu, eta gustura ari baldin badira, utzi”.

Arratsaldeko 4:30etatik 7:30etara zabaltzen duteludoteka, baina ume bakoitzak bere ordutegia izaten duadinaren arabera. Ekintza berezietan denak elkartzendituzte, baina eguneroko saioetan bakoitza bere adine-koekin aritzen da.

Oso gustura ari dira Egoitz eta Idurre. Aurten, gaine-ra, iaz baino askoz ume gehiago dituzte. Egun erdiko lankontratua daukate Txantxangorrirekin: umeekin, hirunaordu, eta beste bat, prestaketarako. Irakasleak dira biaketa ludotekaren oinarria jolastuz hezitzea dela diote.“Jolasak tresna gisa erabiltzen ditugu balore eta helbu-ru pedagogikoak lortzeko: errespetua, autoestima,

Zazpi urte dira Txantxangorri martxan hasi zela; aurtengoa zortzi-garrena izango dute. Udan herriko umeekin hainbat ekintza etairteera eginez hasi ziren: Udabentura izenpean. Baina harrezkeroasko zabaldu dute euren eskaintza, eta oraindik ere gehiago zabal-tzekotan ari direla jakinda, eurengana jo dugu, asmo zahar etaberrien inguruan hitz egitera: Iratxo ludoteka dela, haur liburute-gia dela, zine emanaldiak direla, hileroko ekintza bereziak direla…eta azken-azken berria dena: Gaztetxokuaren proiektua.

“Gabonetarako zabaldu nahi dute

GAZTETXOKUA.

Txantxangorri: herriko txiki eta gaztetxoenentzako aukera zabala

Page 21: K56 2006 11

Gazterixa 21

autonomia, sormena, berdintasuna eta aniztasuna beste-ak beste”.

HAUR LIBURUTEGIA ETA ZINEA ere Txantxangorrikokide den Aritzen esku egongo dira hemendik aurrera;baina, hala ere, antolaketa autonomoa izango dute; ezdira Txantxangorri elkartearen barruan sartuko, oraingoz,behintzat. Astean lau arratsaldetan zabaltzen dute HaurLiburutegia eta, igandetan, zinea emango dute. Hori guz-tiori Zabiel Kultur Etxean izango da, jakina.

Urte osoan zehar (Udabentura aparte lagata) boronda-tezko lana egiten dute gazte hauek Txantxangorri elkar-tearen barruan. Txantxangorrik hilean behingo ekintzakantolatzen ditu, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hez-kuntzako 6. mailara arteko umeekin. Horietako batzukindar handia hartu dute; Gaba Beltzaren inguruan egitendutenak, adibidez.

Ekintza berezi eta irteera horien artean, iaz, adibidez,oso polita izan zen baserriz baserri egin zuten ibilbidea.Baserrien izenak eta hainbat datu apuntatu behar izanzituzten eta, gainera, bertako lanen eta bizimoduarenberri ere izan zuten. Izan ere, askotan ez dago urrutirajoan beharrik gauza interesgarriak ikusi eta ikasteko.

Txantxangorriren antolaketan, berrikuntza bat ezarridute aurten: umeak bazkide izan behar dira parte hartuahal izateko. Bazkidetza lortzeko, ikasturteko, 30 euroordaindu behar dituzte. Argazki eta zenbakidun txartelaegiten diete umeei. Txartel horretan zulotxo bana egingozaie parte hartu duten ekintza bakoitzeko, eta ikasturtebukaeran sorpresaren bat izango dute ekintza guztietanparte hartu duten haurrek. Ideia polita, ezta?“LUDOTEKA: jolasaren bidez ikasi.

“Egin zaitez bazkide TXANTXANGORRIN!

Page 22: K56 2006 11

e-gazte22

Hasteko, ikastetxeko orientatzaileak proposamen batzukegin zizkigun. Horietako bat jolas orduetan bokadiloaksaltzea da. Guk taldeak egin genituen, bakoitza ekintzadesberdinetako arduradun izateko.

Hau egin eta gero, gogo handiz ekin genion lanari,hestebeteak eta ogiak erosiz. Urtarrilaren bukaeran jarrigenuen martxan ekimena, eta erantzun ona ematen ari da.Baina hau ez litzateke izango posible zuzendariaren eta biirakasleren laguntzarik gabe.

Bigarren proposamena, urterokoa da. Gabonak datozelaeta, aurreko urtean bezala, bonboiak saldu behar ditugu.Bakoitzak bonboi kaxa kopuru bat hartu eta, ahal duenmoduan, saldu beharra dugu (senideei, lagunei,irakasleei...). Orain arte denak saldu izan dira, eta betiirabaziak ekarri dituen ekintza izan da.

Gero, ohiturari jarraituz, Gabonetako loteria ere saldukodugu. Kasu honetan, oraindik ez dugu erabaki zenbakisarituak zer opari jasoko duen.

Ondoren, Santo Tomas egunean, txosna bat ipiniko duguGoiko Plazan, goizean hasi eta iluntzera arte. Bertan,pintxoak eta edariak ez ezik, kamisetak ere jarriko ditugusalgai. Azken hauek ikasturte osoan zehar eskaintzenditugu, jertse edo sudaderekin batera. Gainera, bonboi-enpresak oparitutako bizikleta eta motxila bat zozketatukoditugu erosleen artean.

Azkenik, moda-desfilea egingo dugu, ahal bada Mutrikukofrontoian. Horretarako, lana taldetan banatu eta bakoitzaribere ardurak egokitu behar zaizkio: jantzi-dendekinharremanetan jarri, jantziak aukeratu, dantzen koreografiakasmatu eta entseiatu, ileapaindegietara joan azkenmodako orrazkerak egitera...

Azkenik, Agentzia bidaietara joango gara. Hainbat agen-tziatara joan eta, prezioak konparatu ondoren, egokienaaukeratuko dugu.

Beraz, ez dugu lan gutxi izango. Ea denon artean ikas-bidaia eder bat egiteko beste diru ateratzen dugun!

PREZIOAKBokadiloak: 1 €Bonboiak: 15 €Loteria: 2,5 €Kamiseta eta sudaderak: 12 €Desfileko sarrera: 5 €

Ikasle bakoitzaren aurrekontua 50€ inguru, lan guztiak eginez gero

Asier Ramirez, Ane Doval eta Maider Lazkano

Asier Ramirez, Ane Doval eta Maider Lazkano

(Institutuko prentsa-tailerrekoak)

Urte bukaerako ikas-bidaiaUrtero bezala, 4. DBHko ikasleok ikas-bidaia prestatzen hasi gara: nora joan nahidugun, zenbat diru behar dugun, zer gauzasaldu behar dugun eta abar ondorengolerrootan aipatuko ditugu, bidaiahonetarako diru pixka bat lortzeko zeregiteko asmoa dugun.

Page 23: K56 2006 11

e-gazte 23

Noiz eta nola hasi zinen bertsolaritza munduan?Gustatu betidanik. Itziarko saioak ditut nik gogoan.Baina hasi-hasi, Mutrikun hasi nintzen, Mutrikukobertso eskolan, 90. urtea edo izango zen.

Betidanik gustatu al zaizu bertsolaritza?Bai, betidanik gustatu izan zait.

Bertsoak abesten al dituzu? Eta non?Tarteka abesten dut. Lehen, lagunartean eta bertsoeskolan gehiago; orain, idatzi egiten ditut.

Bertsoak, afizioz edo ofizioz abesten edo idaztendituzu?Afizioz. Ofizioz ez dago bertsolaritza, guretzako ez daofizioa.

Nola sentitzen zara bertso bat abesterakoan edoentzuterakoan?Diferente. Abesterakoan beti urduri eta kantuanzoriontsu. Sormenean beti dago urduritasun puntu hori,ondo egingo duzun edo noiz jausiko zaren, oso lurlabaina delako bertsoa abestea. Entzutean, segun.Alegia, saio normal batean (lehengoan Igorren Bizkaikotxapelketan bezalaxe) oso ondo.

Azkeneko bertsolaritza txapelketan epaile egonzinen. Ze irizpide erabiltzen duzu bertsolariakepaitzerakoan?Irizpideak taldeak aukeratutakoak dira, aurretik egonginen urte erdi irizpide horiek finkatzen eta

eztabaidatzen. Beraz, aurretik dago lan handi bat; hauda, gu mahaian esertzen gara saioan, baina han eseriaurretik, egundoko prestakuntza luzea daukagu.

Bertsolari artean hainbeste ibilia zarenez,gogoratuko duzu anekdotaren bat edo beste.Ba ez dakit. Behin, gogoratzen naiz proba bitxia egingenuela: Aramaioko Gabizola anaia biak bertsotandakitela-eta (bat gai-jartzaile ibiltzen da), Gabizolazaharra Peñagarikanorekin eta gaztea Egañarekin zeneta ni gai-jartzaile. Ondoren, gaueko 11etan hasi ginenafaltzen eta goizeko 6etan bukatu genuen. Txapelketaluzea izan zen!

Nola sentitzen da bat telebistan agertzerakoan?Gure burua diferente ikusten dugu, ez zait bateregustatzen.

Inoiz izan al duzu txapelketa baten erabakia zureesku?Epaileok ez daukagu gure esku erabakizuna. Bertso batentzutean, puntua eman eta idazkariari ematen diogu.Bukaeran, idazkariak badaki nork irabazi duen, bainaguk ez. Guk zalantza daukagu; gainera, ez dakiguguretzat nor den onena.

Argiñe Ansorregi, Iera Naberan eta Ainhoa Alberdi

(Institutuko prentsa-tailerrekoak)

MIKELAIZPURUARIEKARRIZKETA

Mikel Aizpurua Mutrikuko institutuaneuskarako irakasle aritzen da. Baina askok ezduzue jakingo bertso irakasle etatxapelketetako epaile ere badela. Hori delaeta, berarekin egoteko tartea hartu dugu:

Page 24: K56 2006 11

DONATAAhaztuko ginelakuan e?Zorionak gure birramona-ri azaroaren 30ean 94urte bete behar dituzula-ko. Zure alaitasun horre-kin jarraitu. Mila muxuzure biloben partez.

AINHOAAzaroaren 28an 15 urtebeteko dituen gure etx-eko neska jatorrari, Zori-onak eta muxu haundibana aita-ama eta Anenpartez.

EIDERZorionak eta hamaikamuxu Ramonita, Balda,Yon eta Arrateren partez.

NEREAZorionak zuri...! Jasomuxuak ugari eta milioi-ka opari! Amona, osaba,neba, aita eta amarenpartez Zorionak eta muxuhandi-handi bat!

LEIREMila kilo zorion dizugueskaintzen, beste urteberri bat duzulako has-ten... Zorionak gureetxeko printzesari! Opari-xak danontzat, baleLeire? Eutsi irrifarre horriurte askotan! Ama, aitaeta Enekoren partezmuxu haundi bat etahamaika teinkada belarri-txik!

MILAMaite zaitugu, maite,maite zaitugu, ilargirainota bueltan maite zaitugu-lako… Zorionak etamuxutxo pilo-piloooogure super-amari! Tolon& Masillas konpañi.

EREINTZAZorionak Ereintza! Zortziurte bete dituzu dauane-ko. Ondo pasatu zeurelaguntxo eta etxekuekin.Matxo bana aita, ama etabeste bat baba ta guztiAmetsen partez.

zorion agurrak

SOLE eta SIMONAzaroaren 27an bikote zoragarri honek 60 urtebeteko ditu elkarrekin ezkonduta. Urte guzti haue-tako maitasun istorioaren fruitu: hiru seme – alaba,sei iloba eta hiru biloba dira. Guztion partez Zorio-nak eta eskerrik asko zareten bezalakoak izatea-rren!Zorionekoak gu bizia eman diguzuelako.Zorionekoak gu maite gaituzuelako.Zorionekoak gu esku zabalak zaretelako.Zorionekoak gu gurekin zaituztegulako!

ZEZILIO eta AURELI

Tio Zezilio ta Tia Aurelimila zorion bioriegin duzue ezkonduta gaurberrogeita hamar urte handi,Santa Zezilia egun handiagure sendian nabariTio zezilion urtebetetzeeta bera musikarigaurko egunetan benetan degugu guztiontzat pozgarri.

Zorionak maitasun osoz seme-alaba, suhi-errain, biloba, anai-arreba, koinatu-koinataeta iloben partez.

Page 25: K56 2006 11

argazki zaharrakargazki zaharrak

1936 urte inguruan

Maria Antonia Txurruka Arriola etakoinata Simona Lezea Azpiroz, JuanLezea Txurruka, Ines Lezea Txurruka.

ARITZATARRAK XX. mende hasieran

Maria Antonia Txurruka Arriola, Pran-tzisko Txurruka Arriola, Pedro Mari Txu-rruka Arriola, Tomas Arriola Urresti,Prantziska Arriola Urreisti, Fermin Txu-rruka Arriola eta Prantziska TxurrukaArriola.

(Kandido Urreiztik utzitxako argazkixak)

Page 26: K56 2006 11

2626 agenda

urriaKalaputxi, 56. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

Abenduak 3, domeka

Mendi irteera: Markina-MarkinaBurumendi Mendi Elkarteak antolatuta

Abenduak 16, zapatua

SANTOMASAKBarazkiak, abereak, liburu azoka...

Abenduak 16, zapatua

ORGANO KONTZERTUAOrgano jolea: Mirian UlangaLekua: Santa Katalina KomentuaOrdua: arratsaldeko 8etan

Abenduak 23, zapatua

XIV GABON KONTZERTUALekua: ParrokiaOrdua: 22:30etanAntolatzailea: Udal Musika Eskola

ABENDUROCK 2006

abenduak 1, barixakuapinbol & CITIZEN20:30etan Zubiaram tabernan

abenduak 8, barixakua

DR BLUES BAND22:00etan Subeltz tabernan.

abenduak 15, barixakua

NOISEX22:00etan Tira-bira tabernan

abenduak 22, barixakua

MAKALA SOUND SISTEM22:00etan Goiti-behera tabenan

abenduak 29, barixakua

UEK22:00etan Gaztetxean

Page 27: K56 2006 11
Page 28: K56 2006 11