laboa power
TRANSCRIPT
mikel laboa_
biografia_• Mikel Laboa Donostiako Alde Zaharrean jaio zen 1934. urtean. 36ko gerra
hasi zenean bere aitak Estatu frantsesera alde egin behar izan zuen,
Laboaren amak bere zazpi semeak hartu eta Lekeitiora eraman behar izan
zituelarik. Haurtzaroan gertatutakoak eragin handia izan du Laboaren
obran.
Medikuntza ikasketak hasi zituen 1953an eta 1963an amaitu zituen,
1967an haur neurosikiatrian espezializatuz.
Lehen diska, Azken izenekoa, 1967an grabatu zuen Baionan. Gerora, beste
hainbat euskal artistarekin lankidetzan, Ez Dok Amairu proiektuan hartu
zuen parte. Bien bitartean, Laboak Bartzelonan bere bigarren diska
grabatu zuen, eta hiru urte beranduago bi gehiago, Bertol Brechten
olerkietan oinarrituta.
Ez Dok Amairuk ibilbide oparoa izan zuen, baina 1972. urtean iritsi zen
proiektuaren amaiera.
• 1974ean Laboak diska bikoitza kaleratu zuen. Hiru diska kaleratu behar
zituen berez, baina zentsuraren ondorioz ezin izan zuenez hori egin,
azkenik Bat-Hiru izenburupean atera zuen lana.
• 1980an Lau-Bost diska kaleratu zuen. 1984ean Mikel Iñaki Salvadorrekin
lanean hasi zen, eta pianista handi horrekin kontzertuak eskaintzeaz gain
6 diska grabatu zituen 1985ean.
• 1988an bere Lekeitio guztiak jaso zituen, eta Baga, Biga, Higa eta Itsasoa
eta Lehorra izan ezik beste abesti guztiak berriro grabatu zituen.
• 1989an 12 diska argitaratu zituen. Urte bete beranduago Laboa Kubara
joan zen Euskal Herriko kulturaren beste hainbat erreferenterekin bertako
musika eta artea zabaltzeko asmoz.
• Ondorengo diska, 14 izenekoa, Ez Dok Amairu leloarengatik 13 zenbakia
ezeztatuz, 1994. urtean argitaratu zuen.
Aurrerantzean Laboak hainbat kontzertu eskaini ditu, eta zuzeneko diska
kaleratu zuen 1997an.
• 2008ko abenduaren 1ean hil zen.
Sinbologia eta kontzeptuak _
• IZAN ZIRELAKO GARA, GARELAKO IZANGO DIRA
Ez nau izutzen negu hurbilak / uda betezko beroan / dakidalako irauten
duela orainak ere geroan.
Mikel Laboaren lelo hauetan, beste hainbatetan bezala, iraganari eta
etorkizunari egiten zaio erreferentzia, garai ezberdinen lotura eta
elkarreragina azpimarratuz.
• BELAUNALDIEN ARTEKO ZUBIA
60. hamarkadan lehen diskoa atera zuenetik, Laboa euskal kulturaren irudi
argia izan da belaunaldiz belaunaldi. Generazio ezberdinen bizitzan figura
garrantzitsua da Laboa, belaunaldi ezberdinen parte da eta izaten
jarraituko du.
• ABANGOARDIA ALA TRADIZIOA?
Koldobika Jauregik nabarmendu zuen bezala Laboa «abangoardian» egon
zen. «Badirudi euskal kulturan abangoardian egon diren bakarrak
eskultoreak izan direla. Hori ez da hala. Mikel abangoardian zegoen, bai
Euskal Herrikoan, baita unibertsalean ere».
Mikel Laboak oin bat tradizioan eta bestea abangoardian izatea posible zela
erakutsi zen bere ibilbide osoan.
• LURRA, MENDIA, ITSASOA…
Mikel Laboa lurrari oso errotua zegoen, bertan bizi den jendeak erakartzen
zuen eta hori primeran trasmititzen zuen.
Naturarekin duen lotura bere obra guztian nabarmentzen da.
• ASKATASUN INDIBIDUAL ETA KOLEKTIBOEN ALDE
Gauza guztien gainetik askatasunaren alde zegoen Laboa. Bere abesti
ezberdinetan askatasunaren bilaketa hori argi isladatzen da.
arte lanaren ideia_
• Aurrez aipaturiko kontzeptuen islada izatea nahi dugu artelana.
• Laboaren obra erreflejatu nahian, artelan aktual bat sortu nahi izan dugu,
denboran iraun dezakeena. Irudiak erabiltzea erabaki dugu, collage
antzeko bat eginez, baina teknologia berriak erabiliz.
• Sinboloak erabili ditugu ideia ezberdinak adierazteko:
Harria: Fondoa lurzoru bat da, harria. Laboaren lotura naturarekin eta
lurrarekiko duen erroa adierazi nahi du.
Soka: Irudiaren protagonista da soka. Elementu honek LOTURA, ZUBIA
adierazi nahi ditu, bai belaunaldien arteko lotura eta baita abangoardia eta
tradizioaren arteko lotura ere.
X-a: hizki honekin bestalde, loturen apurketa adierazi nahi izan dugu.
Askatasunaren idea azpimarratzeko, loturak hautsi nahi izan ditugu. Beraz,
bi ideia kontrajarri errepresentatzen ditu sokak. Alde batetik, loturaren
alde positiboa eta bestetik negatiboa.
Hitzak: Lurra, zubia, askatasuna, tradizioa eta abanguardia hitzak
agertzen dira. Grafikoki errekurtso interesgarria iruditu zaigu hizkiak
moztuta agertzea. Bestalde, hitzek adierazi nahi izan ditugun kontzeptuak
erakusten dituzte.
lurra_natura_erroak
zubia_lotura
loturak apurtu_askatasuna
Egileak: josune arsuaga_ainara beloki_laida oiarbide