laboratorios tecnológicos de levante · -h prao de la paul urmaela ebro artifiziala ertaina,...
Embed Size (px)
TRANSCRIPT

Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko hezeguneen egoera ekologikoaren jarraipen-sarea
Laburpen-dokumentua 2014/2015 ziklo hidrologikoa
UZTAILA 2016
Laboratorios
Tecnológicos de Levante

TXOSTENGILEA
2
DOKUMENTU MOTA: Laburpen-txostena.
DOKUMENTUAREN IZENBURUA: Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko hezeguneen egoera
ekologikoaren jarraipen-sarea. 2014/2015 ziklo hidrologikoa.
PRESTATZAILEA: Laboratorios Tecnológicos de Levante, SL.
EGILEAK: Ana Mª Pujante, Mª José Villena.
DATA: 2016ko uztaila.
UZTAILA 2016
Informe de síntesis realizado por Laboratorios Tecnológicos de Levante
UZTAILA 2016

TXOSTENGILEA
1 Aurrekariak
1. Aurrekariak Uraren Esparru Zuzentarauak
1 berekin dakar ur-masen egoerari buruzko jarraipen-programak egitea.
Gidalerro horiei jarraiki, 2001. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko hezeguneen egoera
ekologikoaren jarraipen-sarea abian jarri zen. Uraren Euskal Agentzia izan da, Euskal Autonomia
Erkidegoko Administrazio Hidraulikoa den aldetik, lan horiei gaur egun arte jarraipena emateaz
arduratu dena.
Sare horrek etengabeko datuak eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko hezeguneen
kalitate biologikoari, fisiko-kimikoari eta hidromorfologikoari buruz. Datu horiek 2001/2002tik
2012/2013ra arteko ziklo hidrologikoen urteko txostenetan jasota daude (Eusko Jaurlaritza, 2004,
2005, 2006; URA, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013). Lan horietan hezegune bakoitzerako
tipologiak eta erreferentziazko baldintzak ezarri ziren, Zuzentarauarekin eta autonomia-erkidegoko eta
Estatuko legeriarekin bat zetozen metodologia eta prozedurei jarraiki.
2012. urtean, Uraren Euskal Agentziak Laboratorios Tecnológicos de Levante, SL enpresari esleitu
zion Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko hezeguneen kalitate ekologikoaren jarraipen-sarearen
laguntza teknikoa (URA/017A/2012).
1 2000/60/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2000ko urriaren 23koa; horren bitartez, urei
buruzko politiken arloan jarduteko erkidego-esparrua ezartzen da, eta abenduaren 30eko 62/2003 Legeak barne-zuzenbidekotzat ezarri zuen

Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko hezeguneen egoera ekologikoaren jarraipen-sarea Laburpen-txostena. 2014/2015 ziklo hidrologikoa
2 Emaitzak
2. Emaitzak 2.1. AINTZIRAK ETA HEZEGUNEAK
2015. urtean zehar, 817/2015 Errege Dekretua, irailaren 11koa, argitaratu zen. Horretan, ur-masen
egoera ekologikoa sailkatzeko irizpideak, erreferentziazko baldintzak eta klase-aldaketaren mugak
zehazten dira. Kontuan izanik proiektu honen laginketa gehienak errege-dekretu hori agertu aurretik
egin direnez, 2014/15 zikloan aztertutako 15 hezeguneetako egoera/ahalmen ekologikoa ezartzeko,
Plangintza Hidrologikorako Jarraibideak (BOE, 2008) eta Uraren Euskal Agentziak berak (URA, 2013)
zehaztutako aurreko zikloen irizpideei jarraitu zaie.
Egoera ekologikoa zehazteko, aldez aurretik kalkulatutako diagnostiko guztiak kontuan hartu dira.
Horretarako, gurutzatzeko matrize bat prestatu da eta aintzat hartutako adierazleei dagozkien
diagnostiko partzialak sartu dira bertan: adierazle biologiko, fisiko-kimiko eta hidromorfologikoei
dagozkienak. Honako prozedura honi jarraitu zaio: “fitoplanktona”, “bestelako flora urtarra”,
“ornogabeen fauna bentonikoa” eta “arrainak” kalitate-elementuen arabera zehaztutako egoera-
ebaluaziorik okerrenari dagokiona izan da zehaztu den kalitate biologikoa; kalitate fisiko-kimikoa
kalkuluan sartu da kalitate biologikoa ona edo oso ona izan denean; kalitate hidromorfologikoa
kalkulua sartu da kalitate biologikoa eta kalitate fisiko-kimikoa oso ona izan direnean.
2014/15 zikloan, 15 hezeguneren jarraipena egin da. Horietako batzuk ur-masatzat jotzen dira,
zehazki 9, eta, horrenbestez, horiei besterik ez dagokie tipologia jakin bat (1. taula), Euskal Autonomia
Erkidegoan definitutako tipologiekin bat etorriz nolabait ere (Uraren Euskal Agentzia, 2009). Ur-
masatzat jotzen ez diren hezeguneei izaeraren arabera antzekoen iritzi zaion tipologia esleitu zaie (2.
taula).
1. taula EAEn identifikatutako aintziren eta hezeguneen mailako ur-masak. Tipologia eta izaera
Estazioa Masaren izena Mugapea Izaera Tipologia (PHI)
ARR-L Arreoko aintzira Ebro Naturala 15: Karstikoa, ebaporitak,
hipogenikoa edo mistoa, txikia
MOR-H Altubeko urmaelen gunea /
Monrealgo putzua Kantauri Ekialdea
Naturala 18: Barrualdekoa jalkitze-
arroan, mineralizazio-maila ertaina, iraunkorra PPA-H Prao de la Paul urmaela Ebro Artifiziala
CAL-H Carralogroño – Guardiako
aintzirak Ebro Naturala 21: Barrualdekoa jalkitze-
arroan, mineralizazio-maila handia edo oso handia,
denboraldikoa CAV-H
Carravalseca urmaela – Guardiako aintzirak
Ebro Naturala
MUS-H Musko – Guardiako aintzirak Ebro Naturala
SAL-B4 Gesaltza Añanako gatzagak Ebro Artifiziala 22: Barrualdekoa jalkitze-
arroan, hipergazia, iraunkorra

TXOSTENGILEA
3 Emaitzak
Estazioa Masaren izena Mugapea Izaera Tipologia (PHI)
ARK-H Salburuko istiltzea eta Arkauteko
baltsa Ebro Naturala
24: Barrualdekoa jalkitze-arroan, ibai-jatorrikoa, uholde-
lautada modukoa, mineralizazio-maila txikia edo
ertaina BET-H
Salburuko istiltzeak eta Betoñuko baltsa
Ebro Naturala
2. taula Ur-masatzat jotzen ez diren aintzirak eta zona hezeak. Tipologia parekatua eta izaera
Estazioa Izena Mugapea Izaera Tipologia (PHI)
BIK-H Bikuña urmaela Ebro Artifiziala 17: Barrualdekoa jalkitze-arroan,
mineralizazio-maila txikia, denboraldikoa
OLA-H Olandina urmaela Ebro Naturala 18: Barrualdekoa jalkitze-arroan,
mineralizazio-maila ertaina, iraunkorra
LAC-H Lacorzana urmaela Ebro Naturala 19: Barrualdekoa jalkitze-arroan, mineralizazio-maila ertaina, denboraldikoa NAV-H Navaridas urmaela Ebro Naturala
GIM-H Gimileoko hezegunea Ebro Artifiziala Zehaztu gabe
BOL-H Bolueko hezegunea Kantauri Ekialdea
Naturala 24: Barrualdekoa jalkitze-arroan, ibai-jatorrikoa, uholde-lautada modukoa, mineralizazio-maila txikia edo ertaina
2014/15 zikloan Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko hezeguneei buruzko azterlanean lortutako
emaitzak jarraian adierazten den bezala laburbildu daitezke (1. irudia, 2. irudia eta 3. irudia):
- Elementu biologikoak ez dira kalitate-egoera onera iritsi aztertutako 15 hezeguneetatik 10etan,
hots, hezeguneen % 73tan.
o 12 hezegunetan, fitoplanktonak egoera ona edo oso ona izan zuen, eta 3
hezegunetan egoera neurrizkoa edo hortik beherakoa.
o Makrofitoei dagokienez, 8 hezegunetan, oso egoera ona edo ona izan zuten, eta 7
hezegunetan neurrizkoa edo hortik beherakoa.
o Ornogabeei dagokienez, 6 hezegunetan oso egoera ona edo ona izan zuten, eta 9
hezegunetan neurrizkoa edo hortik beherakoa.
o Arrainekin lotutako kalitate-elementuari dagokionez, 2 hezegunetan oso egoera ona
edo ona diagnostikoa izan zuen, eta 6tan neurrizkoa edo hortik beherakoa.
- Kalitate-elementu fisiko-kimikoak ez dira kalitate-egoera onera iritsi 10 hezegunetan (hots, %
66tan). Azken egoeran eraginik handiena izan duen elementua mantenugaiena izan da; izan ere,
10 hezegunetan egoera neurrizkoa edo hortik beherakoa izan da. Gazitasun- eta azidotze-
mailetan, oso kalitate ona edo ona egon da beti.
- Kalitate-elementu hidromorfologikoak ez dira kalitate-egoera onera iritsi aztertutako hezegune
gehienetan (14tik 13).

Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko hezeguneen egoera ekologikoaren jarraipen-sarea Laburpen-txostena. 2014/2015 ziklo hidrologikoa
4 Emaitzak
1. irudia Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko hezeguneen egoera edo ahalmen ekologikoa 2014/15 zikloan.
2. irudia Sareko hezeguneen proportzioak kalitate-egoeretan, elementu eta multzoen arabera, 2014/2015 zikloan. F:
Fitoplanktona; X: Makrofitoak; B: Ornogabeak; P: Arrainak; T: Gardentasuna; S: Gazitasuna; A: Azidotzea; N:
Mantenugaiak; HM: Hidromorfologikoak.

TXOSTENGILEA
5 Emaitzak
3. irudia Sareko hezeguneen proportzioak kalitate-egoeretan, elementuen arabera (BIO: biologikoak; FQ; fisiko-kimikoak;
HM: hidromorfologikoak) eta egoera/ahalmen ekologikoaren arabera (E/PE) 2014/2015 zikloan.
Egoera edo ahalmen ekologikoaren bilakaera jarraipen-programa abian jarri zenetik 3. taulan eta 4.
irudian dago erakusgai.
Egoera/ahalmen ekologikoa
01/02 02/03 03/04 04/05 05/06 06/07 07/08 08/09 09/10 10/11 11/12 12/13 13/14 14/15
Arreoko aintzira
NE ES NE NE NE NE NE NE ES ES ES ES ES ES
Olandina urmaela
ES ES ES NE NE NE ES ES ES ES ES ES ES ES
Bikuña urmaela
ES NE NE NE NE ON NE NE NE ON ON NE ON NE
Monrealgo putzua
ES ON NE NE NE ON ON ON NE ON ON NE ON NE
Prao de la Paul urmaela
TX TX TX TX ES ES TX TX ES TX ES TX ES TX
Lacorzana urmaela
ES ES ON NE - NE NE ES ES NE NE ES ES ES
Navaridas urmaela
ES NE NE NE NE NE ON NE NE NE NE ES ON NE
Carralogroño urmaela
ON NE ON NE NE ES NE ON NE TX NE ON ON NE
Carravalseca urmaela
NE ES NE ES NE ES NE NE ES TX TX ON ON ON
Musko urmaela
- ON NE ON ON NE ON NE NE NE NE NE NE ON
Gesaltza Añanako gatzagak
- - - - - - - - NE NE NE NE NE NE
Arkauteko baltsa
ES ES ES ES ES ES ES ES ES ES ES ES ES ES
Betoñuko baltsa
ES NE ES TX ES ES ES ES ES ES ES ES ES ES
Bolueko hezegunea
TX TX TX TX - - - - - - - TX TX TX
Gimileoko hezegunea
- - - ES ES ES ES ES - - - TX TX TX
3. taula Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko hezegune nagusien egoera/ahalmen ekologikoaren bilakaera 2001/02
ziklotik 2014/15 ziklora arte. (OO: oso ona; ON: ona; NE: neurrizkoa; ES: eskasa; TX: txarra).

Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko hezeguneen egoera ekologikoaren jarraipen-sarea Laburpen-txostena. 2014/2015 ziklo hidrologikoa
6 Emaitzak
4. irudia Sareko hezeguneen proportzioak kalitate-egoera bakoitzean 2001/02 ziklotik 2014/15 ziklora arte.
3. taulan agertzen den bilakaera historikoan oinarrituta, zenbait hezegune multzo bereiz daitezke:
Egoera edo ahalmen ekologiko txarraren eta eskasaren artekoa nagusi duten
hezeguneak.
Multzo honetan izango genituzke Salburuko hezegunea (bai Arkauteko baltsa eta bai Betoñuko
baltsa), Gimileoko hezegunea, Prao de la Paul baltsa eta Bolueko hezegunea. Hezegune horien
guztien arazo nagusia mantenugaien eduki handia da, fosforo-edukia batik bat. Beraz, hartu
beharreko lehen neurria mantenugaiak kontrolatzea izango litzateke.
Egoera edo ahalmen ekologiko eskasaren eta neurrizkoaren artekoa nagusi duten
hezeguneak.
Arreoko aintzira eta Olandina urmaela dira multzo honetan sartuko genituzkeen hezeguneak. Urmael
horietan hauteman den arazo nagusia arro isurleetako nekazaritzaren presioarena da. Fosforo-mailak
ez dira aurreko multzoko hezeguneetan bezain handiak, baina erabakigarriak dira egoera ekologikoa
ontzat hartu ezin izateko. Bi hezegune horietan dagoen beste arazo bat espezie aloktonoen
presentzia eta makrofitoen estaldura urria da (arazo hori Arreoko aintziran hobetu bada ere). Arro
isurleetako mantenugaiak kontrolatzeaz gainera, beharrezkoa da populazio aloktonoak kontrolatzea.
Egoera edo ahalmen ekologiko neurrizkoaren eta onaren artekoa nagusi duten
hezeguneak.
Hauek dira multzo honetan sartuko genituzkeen hezeguneak: Lacorzana urmaela, Navaridas urmaela,
Musko urmaela, Bikuña urmaela, Carralogroño urmaela, Carravalseca urmaela, Monrealgo putzua eta
Gesaltza Añanako gatzagak. Hezegune horiek egoera neurritsuaren eta onaren artean daude, nahiz
eta kasuren batean beharbada egoera eskasera iritsi diren (are egoera txarrera ere).
Hezegune gehienetako arazo nagusia ez da mantenugai-karga handia, makrofitoen estaldurak eta
aberastasunak behera egin izana baizik, kubetaren eta aintzira inguruko landare-eraztunaren aldaketa
hidromorfologikoek eraginda batik bat. Hezegune horien egoera hobetzeko erabaki beharreko

TXOSTENGILEA
7 Emaitzak
jardunak bideratu behar dira urmaelen hidromorfologia leheneratzera, urbazterreko landaredia
leheneratzearren, alde batera utzi gabe arro isurleen mantenugaiak kontrolatzea. Izan ere, hezegune
horietako gehienak lur landuz inguratuta daude eta horiek presio nabarmena eragin dezakete.
2.2. URTEGIAK
2014/15 zikloan zehar, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko arroetan dauden lau urtegien –Aixola, Barrendiola, Ibai-Eder eta Urkulu (4. taula)– laginketa egin da.
4. taula Urtegiak. Ur-masa oso aldatuak, urtegiekin pareka daitezkeenak. Tipologia parekatua eta izaera
Estazioa Masaren izena Tipologia (PHI)
CAG0000003 Aixolako urtegia 7: Monomiktikoa, hezeguneetako kareduna, 15 ºC-tik beherako urteko batez besteko tenperaturaduna, buru eta tarte garaietako
ibaiei dagokiena
CAG0000006 Barrendiolako urtegia
CAG0000004 Ibaiederko urtegia
CAG0000002 Urkuluko urtegia
4 urtegietan ahalmen ekologikoa ebaluatzeko, kalitate-elementu biologikoak aztertu dira
(fitoplanktonaren konposizioa, oparotasuna eta biomasa), eta aplikatu egin dira Plangintza
Hidrologikorako Jarraibidearen 28. artikuluan adierazitako erreferentziazko baldintzak eta egoeraren
aldaketa-mugak. Horiek bat datoz 817/2015 Errege Dekretuan argitaratutakoekin.
Urtegien egoeraren bilakaera edo ahalmen ekologikoa ikusi ahal izateko, klorofila “a” elementuari
soilik lotutako serie historikoan eskuragarri dauden datuak kontuan hartuta kalkulatu dira egoerak.
2014-2015 ziklo hidrologikoan 4 urtegi aztertu dira, eta horien egoera/ahalmen ekologikoa eta egoera
trofikoa ezarri da (5. taula). Lau urtegien ahalmen ekologikoa, kalitate-elementu biologikoarekin
(fitoplanktona) bakarrik ezarria, ona edo hobea izan da (5. irudia).
5. taula Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko arroetako 4 urtegien egoera biologikoa eta egoera trofikoa 2014/15
zikloan.
Estazioa Masaren izena Egoera biologikoa Egoera trofikoa
CAG0000003 Aixolako urtegia Ona edo hobea Eutrofikoa
CAG0000006 Barrendiolako urtegia Ona edo hobea Eutrofikoa
CAG0000004 Ibaiederko urtegia Ona edo hobea Eutrofikoa
CAG0000002 Urkuluko urtegia Ona edo hobea Hipereutrofikoa
Lau urtegiek ahalmen ekologiko ona izan zuten, horietan guztietan fitoplanktona egoera onean
zegoelako. Dena den, fosforo totalak balio berak edo handiagoak ditu aurreko zikloan lortutakoekiko.
Hortaz, urtegi eutrofikotzat eta hipereutrofikotzak (Urkuluko urtegia) har litezke.
Urtegien egoera edo ahalmen ekologikoaren bilakaera (klorofila parametroa bakarrik kontuan hartuta)
6. taulan ikus daiteke.

Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko hezeguneen egoera ekologikoaren jarraipen-sarea Laburpen-txostena. 2014/2015 ziklo hidrologikoa
8 Emaitzak
5. irudia Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko arroetako urtegien ahalmen ekologikoa 2014/15 zikloan.
6. taula Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko arroetako urtegien ahalmen ekologikoaren bilakaera 2008/09 eta
2014/15 zikloen artean.
Estazioa Masaren izena Ahalmen ekologikoa
08/09 09/10 10/11 11/12 12/13 13/14 14/15
CAG0000003 Aixolako urtegia ON ON ON ON ON ON ON
CAG0000006 Barrendiolako urtegia ON ON ON ON ON ON ON
CAG0000004 Ibaiederko urtegia ON ON ON ON ON ON ON
CAG0000002 Urkuluko urtegia ON ON NE ON ON ON ON