lehiaketan, salinas irabazle · 2016. 6. 28. · homofobia, lesbofobia eta transfobia agerian...

8
HOMOFOBIA, LESBOFOBIA ETA TRANSFOBIA AGERIAN TOLOSA Berdintasun sailak bultzatuta, EHGAMren erakusketa ikusgai dago Leidorren; gaur Askapen Sexualerako Nazioarteko Eguna da 3 Leidor aretoan ikusgai dagoen Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurpegiak erakusketa. Amodiozko Gutunen Lehiaketan, Salinas irabazle VILLABONA Ioana Alijostes izan da bigarren; lehen billabonatarra, berriz, Alexander Padilla 4 WWW.TOLOSALDEKOHITZA.INFO ›› ESKUALDEA ERE BERTSOLARI GAZTEEN HARROBI Sabino Arana Fundazioaren V. Bertso Paperen Lehiaketan eskualdeko lau bertsolarik bigarren postua lortu dute › 6 Larunbata 2008-06-28 VI.URTEA 1.472.ZENBAKIA ESKUALDEKO EGUNKARIA LESBIANAK · GAYAK · TRANSEXUALAK EZ GAUDE SALGAY -------------------- E·28 -------------------- ASKAPEN SEXUALERAKO NAZIOARTEKO EGUNA -------------------- -------------------- EHGAM -------------------- GAYTASUNA -------------------- www.ehgam.org -------------------- JOSEBA SAIZAR TXIRRINDULARIA «Egiten duzun lehen alditik erakartzen zaituen proba da» VILLABONA Eskualdeko lehen sailkatua izan da Quebrantahuesos proban 4 I.T.

Upload: others

Post on 27-Jul-2021

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Lehiaketan, Salinas irabazle · 2016. 6. 28. · HOMOFOBIA, LESBOFOBIA ETA TRANSFOBIA AGERIAN TOLOSA Berdintasun sailak bultzatuta, EHGAMren erakusketa ikusgai dago Leidorren; gaur

HOMOFOBIA,LESBOFOBIA ETATRANSFOBIA AGERIAN TOLOSA Berdintasun sailak bultzatuta, EHGAMren erakusketa ikusgaidago Leidorren; gaur Askapen Sexualerako Nazioarteko Eguna da 3

Leidor aretoan ikusgai dagoen Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurpegiak erakusketa.

AmodiozkoGutunenLehiaketan,Salinas irabazleVILLABONA Ioana Alijostes izan da bigarren;lehen billabonatarra, berriz, Alexander Padilla 4

WWW.TOLOSALDEKOHITZA.INFO›

›› ESKUALDEA ERE BERTSOLARI GAZTEEN HARROBISabino Arana Fundazioaren V. Bertso Paperen Lehiaketan eskualdeko lau bertsolarik bigarren postua lortu dute › 6

Larunbata2008-06-28

VI.URTEA 1.472.ZENBAKIAESKUALDEKO EGUNKARIA

LESBIANAK · GAYAK · TRANSEXUALAK

EZ GAUDE SALGAY

--------------------

E·28--------------------

ASKAPENSEXUALERAKONAZIOARTEKO

EGUNA--------------------

--------------------

EHGAM--------------------GAYTASUNA--------------------www.ehgam.org--------------------

JOSEBA SAIZARTXIRRINDULARIA

«Egiten duzunlehen alditikerakartzenzaituen proba da»VILLABONA Eskualdeko lehensailkatua izan daQuebrantahuesos proban 4 I.T.

Page 2: Lehiaketan, Salinas irabazle · 2016. 6. 28. · HOMOFOBIA, LESBOFOBIA ETA TRANSFOBIA AGERIAN TOLOSA Berdintasun sailak bultzatuta, EHGAMren erakusketa ikusgai dago Leidorren; gaur

›› QUEBRANTAHUESOS 2008: ESKUALDEKO PARTE-HARTZAILEAK

Aginaga, Jose Karlos (Tolosa)2.371 /7:44:12Agirre, Endika (Tolosa) 591/6:45:18Agote, Agustin (Tolosa) 1.657/7:22:52Aizpuru, Unai (Anoeta) 4.225/ 8:46:59Alijostes, Koldo (Ibarra) 1.601 / 7:21:21Alijostes, Jon Ander (Ibarra) 2.229 /7:40:28Aranburu, Igor (Orendain) 723 /6:51:10Arandia, Iñigo (Tolosa) 5.633 / 9:51:18Arin, Ion (Ikaztegieta) 5.350 / 9:35:31Arregui, Oroitz (Zizurkil) 6.387 /11:01:13Arribillaga, Jose Ramon (Leitza) 1.516/ 7:18:28Arruabarrena, Eduardo (Tolosa) 528 /6:42:14Arruabarrena, Jose Antonio (Tolosa)1.071 / 7:03:23Arsuaga, Ion Koldobika (Tolosa)6.572 / 11:21:01Azaldegi, Iñigo (Irura) 290 / 6:30:11Batalla, Joseba (Villabona) 6.432 /11:04:26Beitia, Julen (Ibarra) 1.026 / 7:02:06Beldarrain, Jose Maria (Tolosa) 767 /6:52:16

Casares, Xabier (Tolosa) 1.703 /7:24:52Clarke, Simon (Villabona) 1.205 /7:08:31Echarri, Javier M. (Tolosa) 5.707 /9:56:06Elizalde, Mikel (Tolosa) 5.078 /9:22:51Ermina, Jose Miguel (Amezketa) 228/6:24:54Esnaola, Jose Manuel (Tolosa) 5.440/ 9:40:19Esnaola, Luis (Asteasu) 1.257/ 7:10:27Esnaola, Joxe Manuel (Asteasu)3.414/ 8:17:25Esnaola, Jose Ramon (Tolosa) 3.407/8:17:17Estensoro, Jon (Tolosa) 374/ 6:35:26Etxabe, Jon Ander (Ibarra) 944/6:57:57Etxeberria, Felix (Albiztur) 3.730/8:28:08Ezeiza, Iker (Albiztur) 3.733 / 8:28:10Fernandez, Gorka (Zizurkil) 3.180/8:10:32Gabirondo, Andoni (Tolosa) 5.634/9:51:19Galarraga, Jose Ignacio (Lizartza)3.675/ 8:26:08

Garcia, Xabier (Villabona) 3.355/8:15:31Garmendia, Eneko (Villabona) 3.516/8:21:23Garmendia, Jesus Maria (Ikaztegieta)1.761/ 7:26:40Gibelalde, Xabier (Irura) 3.454/8:19:27Gil, Luis (Tolosa) 510/6:41:44Goikoetxea, Pello (Tolosa) 5.714/9:56:23Gorria, Carlos (Tolosa) 853/6:55:09Guillen, Jon (Villabona) 495/6:41:15Huici, Jose Angel (Irura) 4.727/9:06:00Insausti, Jose Maria (Ikaztegieta)3.304/ 8:14:14Iraola, Jose Antonio (Tolosa)620/6:47:06Irazustabarrena, Jon (Tolosa) 1.775/7:27:08Isasti, Andoni (Tolosa) 423/6:37:58Iturbe, Jose Ignacio (Irura)5.266/9:31:26Iztueta, Iñaki (Zizurkil) 641/ 6:47:43Jimenez, Iñigo (Anoeta) 5.268/ 9:31:27Labaka, Antxon (Anoeta) 195/6:23:27Larrarte, Jose Antonio (Irura) 308/6:31:59

Larrarte, Juantxo (Irura) 1.276/ 7:11:23Lizeaga, Alberto (Tolosa) 3.294/8:13:59Lizartza, Arkaitz (Ibarra) 794/6:53:07Lizaso, Andoni (Irura) 4.909/9:14:56Maiz, Igor (Ikaztegieta)1.980/7:33:09Maiza, Josu (Ibarra) 5.294/ 9:32:40Marin, Ion (Tolosa) 903/ 6:56:42Martin, Iban (Tolosa) 924/ 6:57:10Martin, Gorka (Tolosa) 261/6:29:09Mateos, Xabier (Tolosa) 6.130/10:03:48Mitxelena, Jon Ander (Villabona)2.013/ 7:34:23Molina, Manuel (Irura) 4.746/9:06:55Mujika, Idoia (Ibarra) 3.884/8:33:43Nazabal, Imanol (Irura) 110/6:17:04Olano, Iosu (Irura) 799/6:53:19Olano, Abraham (Tolosa) 116/6:17:40Otamendi, Iker (Tolosa)1.979/7:33:09Oyanluce, Blas (Ibarra) 809/6:53:36Paz, Iñaki (Ibarra) 1.917/7:31:07Rivero, Migule Angel (Zizurkil)5.481/9:42:52Rodriguez, Javier (Irura) 751/6:52:00

Romero, Raul (Ibarra) 4.286/8:49:04Roteta, Oier (Asteasu) 393/6:36:03Roteta, Arkaitz (Asteasu)460/6:40:14Royo, Aitor (Villabona) 1.392/7:14:59Sagastume, Iker (Tolosa)1.285/7:11:38Saizar, Txemi (Tolosa) 204/6:23:33Saizar, Joseba (Villabona) 31/6:02:41Saizar, Iker (Berastegi) 945/6:57:58Seara, Xabier (Zizurkil)4.074/8:40:43Sorarrain, Jose Miguel (Tolosa)3.656/8:25:52Tejeria, Jon (Anoeta) 332/6:48:39Urkola, Agustin (Zizurkil)387/6:35:57Valle, Juan Antonio (Alegia)310/6:32:07Valle, Benito (Alegia) 2.537/7:48:44Villa, Juan Ramon (Villabona)5.224/9:29:37Villa, Aimar (Villabona) 775/6:52:31Zufiria, Argoitz (Tolosa)2.445/7:45:59Zufiria, Ricardo (Tolosa) 3.770/8:29:21

2 TOLOSALDEA-LEITZALDEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZALARUNBATA, 2008KO EKAINAREN 28A

«Parte hartzen duzun lehen alditikharrapatzen zaituen proba da»JOSEBA SAIZAR › Txirrindularia

Txirrindularitza ››Eskualdeko lehen parte-hartzailea izan da JosebaSaizar; sailkapenorokorrean 31.a izan da.

I. TERRADILLOS

Joseba Saizar (Villabonan bizi da,baina Berastegin jaioa, 1978) izanda aurtengo Quebrantahuesosproban eskualdeko lehena. Sailka-pen orokorrari begiratuz gero erepostu bikaina lortu du, 31.a, hainzuzen ere. 6 ordu 2 minutu eta 41segundo behar izan zituen probaamaitzeko. «Oso pozik» dagoelaegin duen denborarekin azaldudu.Oso postu onean geratu zara,gustura, ezta?Oso gustura, ez bainuen esperohorrelako emaitza lortzea. Bada-ramatzat urte batzuk proba hone-tan parte hartzen, eta dagoenekonahiko ondo ezagutzen dut.Amaierara ahalik eta freskoen iris-tea da gakoa, eta aurtengoan, horilortu dut.Zenbagarren aldiz hartu duzuparte?Aurtengoarekin sei aldiz.Horrelako denbora onik egin alduzu besteetan?Duela bi urte ere oso denbora onaegin nuen, baina sailkapenean eznintzen hain ondo geratu.Aurtengo proban bero handiaegin du, eta horrek asko zaildu duproba.

Bai, hala da, bero handia egin zuen,eta horregatik askok lehertuta bu-katu eta bertan behara utzi egin be-harra izan zuten. Nire kasuan,nahiko ondo egin nion aurre bero-ari. Nola prestatu behar da horrelakoproba gogor baterako?Ondo prestatu behar duzu. Nikaurten ez dut bereziki bire buruaprestatu Quebrantahuesos-erako,izan ere, hainbat duatloietan hartudut parte, eta horietarako egin du-dan prestaketa baliatu dut probahonetarako. Nolatan animatu zinen lehen al-diz proba honetan parte hartu ze-nuenean?

Lagun baten bidez ezagutu nuenQuebrantahuesos, eta parte hartunuen urtetik asko erakarri nin-duen, eta uste dut ia denei hori ger-tatzen zaiela, hau da, probatzenduzu eta ezin duzu utzi.Zergatik gertatzen da hori?Oso berezia delako, dagoen giroa-rengatik, eta antolakuntzarenga-tik baita ere, oso ondo prestatzenbaitute. Bestalde, ez gaude ohitutaPirinioetan bizikletaz horrelakoprobak egitera.Jarraitzeko asmorik izango duzuorduan?Bai, jarraitu nahiko nuke hurrengourteetan, baina maila honetan zai-la izango da.

I. T.

Pasa den larunbatean jokatutako probaren une bat.HITZA

Eskualdeko partaide ugariQuebrantahuesosproba gogorreanKirola ›› Eskualdeko 100 txirrindulari baino gehiagok hartu dute partePirinioetan egiten denproba gogorrean.

I. TERRADILLOS / N. LATABURU

Pasa den larunbatean izan zen Sa-Sabiñanigon (Huescako Pirinioak,Espainia) Quebrantahuesos txi-rrindularitza proba ezaguna.8.000 parte-hartzaile baino gehia-gok egin zuten Sabiñanigotik Sabi-ñanigorako bidea, Candanchu,Somport, Marie Blanque, Beles-ten, Gabas, Portalet, Hoz eta Sene-

gue, besteak beste gurutzatuz; 205kilometro guztira. Milaka euskal-dunek hartu ohi dute parte aurten18 urte bete dituen proban, eta ho-rietatik asko eskualdekoak.

Hain zuzen ere eskualdeko txi-rrindulari batek emaitza bikainalortu du aurtengoan, Joseba Saiza-rrek. 6 ordu, 2 minutu eta 41 segun-do behar izan zituen ibilbide osoaegiteko, eta 31. postuan sailkatuzen. Eskualdeko lehena Saizar be-rastegiarra izan zen, bigarren Ima-nol Nazabal irurarra (110. postuan,6:17:04), eta hirugarren geratu zenAbraham Olano txirrindulari eza-guna (116. postuan sailkapen oro-korrean, 6:17:40).

Page 3: Lehiaketan, Salinas irabazle · 2016. 6. 28. · HOMOFOBIA, LESBOFOBIA ETA TRANSFOBIA AGERIAN TOLOSA Berdintasun sailak bultzatuta, EHGAMren erakusketa ikusgai dago Leidorren; gaur

Pertsanaia ezagun askoren esanak biltzen dira Leidorreko erakusketan. E. E.

Askatasunsexualarenegunarekin lotuta,erakusketa Gizartea ›› HEGAMenargazki bilduma ikusgai daegun hauetan Leidorantzokian; zine egitarauberezia asteburuan.

ERREDAKZIOA

HEGAM elkartearen Homofobia,lesbofobia eta transfobiaren aurpe-giak izeneko argazki erakusketaikusgai da Leidor antzokiaren sa-rreran. Ekimen hau Udaleko Ber-dintasun sailak jarri du martxan.Izan ere, gaurkoa, Askatasun Se-xualerako Eguna da. Bestalde, gaihonekin lotuta, bi film izango diraikusgai asteburuan. Alde batetik,gaur 17:30ean, Neil Jordanen De-sayuno en plutonfilma proiektuta-tuko dute. 22:30ean berriz, Eka-chai Uekrongtham-en Beautifulboxer. Etzi ere film berak izango

dira ikusgai, lehendabiziko saioa19:30ean izango da, eta bigarrenaberriz, 22:00etan.

Homofobia, oraindik ere arazoEHGAMk 30 urtetik gora darama-tza heterosexismoaren aurka egi-ten. Garaien arabera, egoera alda-tuz joan da, baina homofobiaoraindik ere arazo izaten jarrai-tzen du. Hau gaixotasun psiko-so-zial gisa deskribatzen dute elkarte-koek, non gorrotoa zaien homose-xualei. Gauza bera gertazen da,lesbiana eta transexualekin. Gai-xotasun hauek faxismo hitz gene-rikoarekin ere ezagutzen dira, etabata bestearen arteko gorrotoanoinarritzen da.

Leidorren, historian zeharnahiz gaur egun ezagunak direnpertsonaien esanak biltzen dira.Erakutsiz, oraindik ere «gaixota-sun» hau askok pairatzen dutela.

Little Charlie and the nightcats taldea izango da gaur Plaza Berrian.HITZA

Blues doinuak, gaur, Plaza Berrian eta FrontonenMusika ›› Little Charlie andthe nightcats eta Tres milhombres taldeek emangodiote amaiera aurtengoTolosandblues jaialdiari.

ERREDAKZIOA

Hasi bezain pronto iritsi da Tolo-sanblues azken txanpara. Gaurizango baitira jaialdiko azken bikontzertuak. Lehendabizi, Ameri-kar Estatu Batuetako talde bat ari-ko da Plaza Berrian, Little Charlieand the nightcats hain zuzen ere.Ondoren, 00:30ean, Tres milhombresekoak entzun ahal izangodira Fronton kafetegian.

Estatubatuarren emanaldia dajaialdi honetako emanaldi bere-

ziena, 30 urte baino gehiagoko bi-zitza eta bluesa baitu talde honek.Talde honen erritmo eta mugi-menduan oinarritutako bluesaklotura zuzena du katu-kontrapa-seekin. Etengabe jartzen dutearreta, ikasten dute eta jotzen du-ten estilo ezberdinetan bizitza er-laxatuak dituztela dirudi.

30 urte inguru pasa dira LittleCharlie Baty gitarra-joleak etaRick Estrin harmonika-joleak etaabeslariak beraien lehen taldeasortu zutenetik. Baita, Chicagokoblues gogorra eta Texasko swingeta jazza berrasmatu eta rocka-billy, protorock´n roll, swing jau-ziak Estrinen abestien letra origi-nalekin nahastu zituztenetik. Be-raien disko berria, Nine lives da,karrera ikusgarri honen azken al-

buma. Little Charlie Baty gitarra-joleak eta ahots guztiz bereziaduen Rick Estrin harmonika-joleeta abeslariak gidatutako talde ho-nen bederatzi bizitza horiek, izen-buruak berak dioen bezala, swing,jump eta bluesa erabateko maita-sunez lantzen dituzten musikaribeterano hauen bederatzigarrenlana osatzen dute.

Gaueko bigarren emanaldianmadrildar batzuk izango dira taulagainean. Jazz, blues, soul, funk, re-aggae, swing, rithm´n blues... afro-amerikar musika du ardatz lauko-te honek. Estilo beltzak fusionatueta horren inguruan inprobisazioaegiten dute. Urteetako esperien-tzia bizkar gainean daramate etadenbora horretan hainbat eszena-toki eta aretotan jo izan dute.

3TOLOSATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZALARUNBATA, 2008KO EKAINAREN 28A

Lillo izango dadatorrendenboraldian ere Realekoentrenatzaile

Futbola ›› Urtebetekokontratua sinatu du tolosarrakGipuzkoako futbol taldearekin;eta luzatzeko aukera du.

ERREDAKZIOA

Juan Manuel Lillok Realaren en-trenatzailea izaten jarraituko du.Atzo arratsaldean sinatu zuen berekontratu berria. Urtebeteko irau-pena du eta igoera lortuz gero bes-te urte betez luzatuko litzateke.

Apirilean hasi zen tolosarra Re-ala entrenatzen. 26 urte daramatzaentrenatzaile lanetan. Aurretiaz,han hemenka ibili da bigarren mai-lako taldeak, nahiz maila bajuago-koak entrenatzen.

Aurtengo denboraldian, egoeraoso zaila zegoenean hartu zuentaldea Lillok, eta ez zuen lortuamesten zuten hori erdiestea. Hauda, mailaz igotzea. Orain, bereesku egongo da berriro ere Gipuz-koako futbol taldea, eta xede berajarraituz, lehendabiziko mailaraigotzen saiatuko dira.

Page 4: Lehiaketan, Salinas irabazle · 2016. 6. 28. · HOMOFOBIA, LESBOFOBIA ETA TRANSFOBIA AGERIAN TOLOSA Berdintasun sailak bultzatuta, EHGAMren erakusketa ikusgai dago Leidorren; gaur

Goian, ezkerretik hasita, Maitena Salinas, Ioana Alijostes eta Arantza Padilla; behean, ezkerretik hasita, MaialenAbaigar eta Maite Arregi. I. GARCIA

Maitena Salinasek jaso du AmodiozkoGutunen Lehiaketaren lehen sariaVillabona››Ioana Alijostesizan da bigarrena, lehenbillabonatarra AlexanderPadilla eta gazteetanonena Goiatz Labandibar.

IMANOL GARCIA

Villabonako Udalak banatu dituAurtengo Amodiozko GutunenLehiaketako sariak. Donostian biziden Maitane Salinas beasainda-rrak lortu du lehen saria ...ezagu-tzen zaitut eta lanarengatik. 350euro eta lore bat jaso ditu. Bigarrensaria Ioana Alijostes tolosarraren-tzat izan da, Emagalduak enpresagizonari lanaregatik. Honek 225euro eta lore bat jaso du. Alexanderpadillak lortu du berriro billabona-tar onenaren saria, Maitasunarenerrautsak lanarengatik. 200 euroeta lore bat jaso du sari bezala. Gaz-te onenaren saria Goiatz Labandi-bar oiartzuarrak jaso du, Urrikopoema lanarengatik. 150 euro etalore bat izan dira berarentzako.

Maialen Abaigar Euskara etaHezkuntza zinegotzia eta MaiteArregi euskara teknikaria izan zi-ren sari banaketan. Saridunen al-detik, bi lehenengoak bertan izanziren, baina Alexander Padillarenordez bere arreba Arantza izan

zen saria jasotzen. Goiatz Laban-dibarrek ezin izan zuen agertu saribanaketara. Epaimahai lanetan,ohikoak bihurtu diren Juan KruzIgerabide eta Karlos Linazasoroidazleak aritu dira.

Tratu txarrak, emagaldua etatabakoaOso gustura zegoen Maitena Sali-nas jasotako sariarekin. «AurretikUxola saria irabazita neukan, bai-na urte asko ziren ez nintzela be-

rriro aurkezten lehiaketa batera»,azaldu du irabazleak. Bere gutune-an tratu txarren aurkako salaketaegiten du. «Tratu txarrak jasotzendituen emakume batek idazten dueta bertan agertzen den mezua ba-

koitzak norberarekiko autoestimaizan behar duela da».

Ioana Alijostesek ere aurretikUxola saria lortu zuen orain urtebatzuk. Txikitatik du gustukoidaztea tolosarrak. Aurkeztutakogutuna, enpresa gizon batetazmaitemintzen den emagalduakidazten du.

Alexander Padillaren lanak,bere Arreba Arantzak azaldu zue-

nez, puntu berezia bat du. Izan ere,azkenerarte ez da azaleratzenamodiozko gutuna zeini zuzen-dua den. Eta ez da pertsona bat, ta-bakoa baizik. Dependentziaren in-guruan idatzitako lana aurkeztudu aurten Padillak.

Guztira 56 lan aurkeztu zirenlehiaketara, orain arteko kopuruhandiena. Gazte onenaren sarira-ko, 25 urte bitartekoak, 29 lan aur-keztu zituzten. Gipuzkoarrak izanziren nagusiki lanak bidali zituzte-nak, 53 izan baitziren. Bizkaitarrakbi izan ziren eta arabar bat. Tolo-saldetik 10 izan ziren lanak aur-keztu zituztenak eta horietatikAiztondo bailarakoak lau.

Lehen bi saridunek,Salinasek eta Alijostesek,Uxola saria irabazitazuten aurretik

56 lan aurkeztu dira,orain arteko kopuruhandiena; horietatikhamar Tolosaldekoak

4 VILLABONA-AIZTONDO TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZALARUNBATA, 2008KO EKAINAREN 28A

Page 5: Lehiaketan, Salinas irabazle · 2016. 6. 28. · HOMOFOBIA, LESBOFOBIA ETA TRANSFOBIA AGERIAN TOLOSA Berdintasun sailak bultzatuta, EHGAMren erakusketa ikusgai dago Leidorren; gaur

Lazkaoko Ikastolan jaso zuetn Jesusen Bihotzakoek saria.HITZA

Gipuzkoako Txapelketaerrendimendu mailanlortu dute Behar-ZanakoLabakak eta ErasunekVillabona ›› Behar-Zanakoalebin mailakoen urteaborobila izan da, hainbattxapelketa garrantzitsuirabazi baitituzte.

ERREDAKZIOA

Behar-Zana kirol elkarteko Laba-ka-Erasun bikotea GipuzkoakoErrendimendu Txapelketako txa-peldunak geratu da alebin mailan.Honetaz gain ere, ErrenteriakoMemorial Zuloagako txapelak erebereganatu dituzte. Urte borobilaizan da aurtengoan Behar-Zanakoalebin talde osoarena: Gipuzkoakoeskolarretan txapeldun, Errendi-mendukoan ere txapeldun, Erren-terian txapeldun, V. HITZA Txa-pelketan finalerdietara... Behar-Zana elkartetik lorpen hauengatikzoriondu dituzte.

Bestalde, Behar-Zanako pilota-eskolako haur guztiak txangoa bu-rutu zuten Iruñeako Oberena kirolelkartekoen aurka pilota partidaketa egun pasa polita burutzeko. Vi-llabonatik bi autobus joan ziren etahan beste hainbesteko guraso-pi-lotarirekin elkartu eta 15 partidajokatu zituzten. Giro ederraz goza-tzeaz gain, pilotan eginez eta lagunberriak egiteko aukera bikainaizan zuten.

Santioetako pilota txapelketakSantio festetako pilota txapelke-tek, hau da, pala, frontenis eta es-kuz federatugabeenek, aurrera ja-rraitzen dute. Aurtengoan arra-kasta izan da eskuz binakakoan 12bikotek parte hartu baitute eta bes-te 12 pilotarik frontenis txapelke-tan. Egunero 18:30etik aurrera ki-roldegiko frontoian partida ezber-

dinez gozatzeko aukera izango da.Gainera, eskuz binaka federatuentxapelketa uztailaren 1ean , 8an eta22an jokatuko dira, Amasako pilo-talekuan 18:30ean hasita. Aurten-goan Nafarroako, Arabako eta Gi-puzkoako 11 bikotek parte hartukodute.

5TOLOSALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZALARUNBATA, 2008KO EKAINAREN 28A

Jesusen Bihotzakoek saria lortu dute ‘Osasunkume’ ProgramanERREDAKZIOA

Villabonako Jesusen Bihotza Ikas-tolako ikasleek Osasunkume Pro-gramara beraiek burututako bostproiektu desberdin aurkeztu zi-tuzten eta 4A taldekoek lehenengosaria irabazi zuten. Hauen proiek-tua, odol-emaile berriak bilatzeanoinarritua izan zen, kartelak egineta herrian zehar banatu zituztenpropaganda egiteko. Horren on-dorioz, lortu zuten pertsona be-rriek odola ematea.

Ekainaren 18an, Lazkaoko ikas-tolan festa bat antolatu zuten saribanaketa egiteko eta bertara joanziren 4A taldekoak, beraien irakas-leekin, saria jasotzera. Saria PortAventurara bidaia ikasgela guztia-rentzat izango da.

Jesusen Bihotza Ikastolakoikasleek, Eusko Jaurlaritzaren etaPrebentziorako Udal Taldeen la-guntzari esker, ikasturte honetanere Osasunkume Programa era-man dute aurrera.

Osasunkumedrogamenpekota-sun prebentziorako programa bat

da. Lau ardatzetan oinarrituadago: autoestima, bizitzarakoprestakuntza, drogak eta ohituraosasuntsuak, hau dena, osasuna-ren dimentsio fisikoa, psikikoa etasoziala kontutan hartuta. Haurrak

osasuntsu bizitzen ikas dezaten.Kurtso bukaeran lehiaketa bat an-tolatzen dute Euskadi mailan,proiektuan parte hartu duten ikas-le guztien artean eta horretara aur-keztu ziren Jesusen Bihotzakoak.

Erasun eta Labaka, txapelekin.HITZA

Page 6: Lehiaketan, Salinas irabazle · 2016. 6. 28. · HOMOFOBIA, LESBOFOBIA ETA TRANSFOBIA AGERIAN TOLOSA Berdintasun sailak bultzatuta, EHGAMren erakusketa ikusgai dago Leidorren; gaur

Aratz Irazustabarrena, Imanol Irazustabarrena, Iñaki Artola eta Bertol Murua Teruelen.HITZA

Eskualdeko lau bertsolarigazte V. Bertso PaperenLehiaketan sarituakBertsolaritza ›› SabinoArana Fundazioarenlehiaketan mailaezberdinetan bigarrenpostua lortu zuten laurek.

ASIER IMAZ

Sabino Arana Fundazioaren V.Bertso Paper lehiaketako irabazleguztiak gipuzkoarrak izan diraaurten eta lehen aldiz.

Euskal Herria mailako lehiaketahonetako irabazleak Teruelen(Espainia) egon berri dira. Hauen

artean eskualdeko lau bertsolarigazte aurkitzen dira: 3 alegiar etatolosar bat.

Saridunak eta sariaAdinaren araberako lau katego-raiatan banatzen da Sabino AranaFundazioak antolatzen duen ber-tso paper lehiaketa. Eskualdekolau bertsolari gazteek lau mailahauetan bigarren postua lortudute. Hauek dira eskualdeko sari-dunak: A mailan, Alegiako SanJuan ikastetxeko Aratz Irazusta-barrena. B kategorian, TolosakoSamaniego Herri Ikastetxeko Ber-tol Murua. C kategorian, AlegiakoAralar institutuko Iñaki Artola etaD mailan institutu bereko ImanolIrazustabarrena.Bizi eta gozatu

duten saria berriz Teruelera laueguneko bidaia izan da.

Bi bertso sarituAratz Irazustabarrenak honelaheldu zion gaiari bigarren bertso-an. Gaia: Espero ez duzun opariajaso duzu urtebetetze egunean. Ber-tsoa: Play staitona, liburu batzuk/CD bat eta txandala/ Gosaldu, jan-tzi, hortzak garbitu/ ta eskolara be-rehala/ Handik etxera etorri naizta/ amatxok esan dit hala/ nahizgaur ez izan laster batean/ anaiaizango dudala.

Bertol Muruak, berriz, honelaerantzun zion bere bertso bateangai berari: Gaur hamar urte bete-tzen ditut/ Eguna argitu dut alai/Ohetik jaiki aita ta ama/ Ni zorion-tzekotan zai/ Musu handi bat, opa-ri eder bat/Nik ezin ahaztu nola-nahi/ Zuek asko maite nauzue etanik zuek ere bai.

6 TOLOSALDEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZALARUNBATA, 2008KO EKAINAREN 28A

LANA]Zaintzailea. Neska euskaldunaeskaintzen da, udaran umeakzaintzeko. 615 72 06 17. ]Zaintzailea. Emakumea beharda etxeko lanak egin eta bi umezaintzeko. 627 46 58 10.

SALGAI]Etxea. Etxebizitza salgai Tolosa-ko Alde Zaharrean. Merkea. Obraegin behar da. Interesatuek deitu:657 23 00 11/634 91 94 82.]Trikitixa. Egoera onean dagoentrikitixa salgai. 669 67 36 49.

Iragarki laburrak

Uztailaren 2an sendagilekontsultarik ez da egongo ELDUAIN ]Datorren asteazkenean,uztailaren 2an, Elduainen ez dasendagile kontsultarik izango. Hu-rrengo astean beti bezala izangoda berriz, hau da, 09:00etatik10:00etara Ibarrako anbulategian.Ordua hartu ondoren egingo dakontsulta eta anbulategiko telefo-noa, 943 67 24 11 zenbakia da.

Odola emateko aukera etzikiroldegian 19:00etanIKAZTEGIETA ]Odol Emate elkarte-ak jakinarazi duenez Ikaztegietanodola emateko aukera egongo daekainaren 30ean, astelehenean.Elkarteak azaldu duenez, odolemateko aukera 19:00etatik21:00etara egongo da, kiroldegianjarriko dute horretarako aukera.

Festa Batzordearen bilkurauztailaren 2an 20:00etan IBARRA ]Udal Kultura eta GazteriaBatzordeak, San Bartolome jaienantolaketarekin jarraitu asmoz uz-tailaren 2an, asteazkenean. FestaBatzordearen bilkurara deitu du20:00etan udaletxeko BilkuraAretoan. Herritarrak bilkuran par-te hartzeko animatu eta gonbidatuditu Udal Batzordeak.

Gaur 21:00etan bertsoafaria Urepele ElkarteanBERASTEGI ]Gaur bertso afariaegingo dute Urepele Elkartean21:00etan. Berastegiko bertso es-kolak antolatu du ekitaldia eta ber-tan Luze, Elizasu, Riaño eta IñigoGorostarzu bertsolariak jarriko di-tuzte kantuan. Gai jartzen bertsoeskolako ikasleak ariko dira.

L Laburrak

Lotsagarria

Lotsagarria da bai Leaburu-Txa-ramako Udaleko ordezkariek he-rriko jaien inguruan azaldu dutenjarrera.

Alde batetik Txaramako festeta-ko batzordeko kideei hainbat oz-topo ezarri dizkie festak aurreraeraman ahal izateko. Ez al garaTxaramakoak, Leaburukoak be-zalaxe herritarrak? Ez al ditugu es-kubide berberak? Udalak edukiduen jarrera ikusita ezezkoa diru-di.

Hala ere Txaramako auzota-rrok, festak antolatu genituen jaieta lagun giro paregabean, eta ho-rri begira, Non zeuden Udalekoordezkariak? Argi daukagu berta-ra ez direla azaldu interes eza dute-lako: Lapurrak azaltzen baitira la-purtzeko dagoenean!

Bestetik berriz, Leaburun dutenjarrera erabat ezberdina da. He-men eroso sentitzen dira lagunaketa familiakoak baitituzte. Horrelajai batzuk aurrera eramateko nahi-koak direla ikusita, euren arteanantolatu dituzte herriko jaiak, etainongo lotsarik gabe San Pedrojaietaz baliatu dira, jauntxo festa,Zaldi Eguna, antolatzeko. Nondaude San Pedro jaietako karte-lak? Eduki duten jarrera salagarriada benetan:

Non egon da deialdi publikoaherriak parte har dezan San Pedrojaien antolakuntzan? Zeintzukdira «gazte talde bat gara» sinadu-rarekin, herriko zenbait laguntzai-leei laguntza eskatuz bidalitakoidatzian azaldu direnak? Zergaitiklaguntzaile batzuei ez zaie lagun-tza eskatu? Ez al dira gustokoak?Zergaitik nahastu dute Zaldi Egu-na, herriko afari/mus txapelketa-rekin? Zaldi Eguneko egitarauaneuskaraz gain, zergaitik idatzi du-zue hizkuntz arrotzean? Zergaitik

Zaldi Eguneko karteletan ez daazaltzen Leaburu-TxaramakoUdala laguntzaile bezala?

Gure harridurarako, lotsa etaamorrazioa sortzen digu, Mª CruzAguirre Rivera andereak, bere bu-rua alkatetzat duenak, festetakoegitarauarekin bidali duen idaz-kian, orri ofizialetan orainarteazaltzen zen Euskal Presoak Eus-kal Herrira ikurra kendu egin du.Nor zara zu udalbatzar bateanonartutako erabaki bat bertan be-hera uzteko? Gero eta garbiagodaukagu Leaburu-Txaraman de-mokrazia zero!

Mª Cruz Aguirre Rivera andere-arekin jarraituaz, zergaitik ez duzueduki portaera berdina Txarama-ko auzotarrekin? Zergaitik ez di-guzu gonbidatu Txaramakoei, jaizoriontsuak izan ditzagula Txara-mako jaietan, Leaburukoei beza-la?

Leaburu-Txaramako ezkerabertzaleak erabat salatzen dugu,Udalak jaien antolakuntzan edukiduen jarrera, lotsagarria baita Txa-raman oztopoak jarri izana eta Le-aburun euren lagunei eta familia-koei emandako eskubideekin eu-ren jaiak antolatzea.

Herritarren eskubideak urratudituzue, hau al da zuen demokra-zia?

Azkenik, Leaburu-Txaramakoezker abertzalea, bertan ez dau-den preso eta iheslariekin ez dagoahaztua, eta idatzi honen bidez deiegiten dizuegu, ekainaren 28an,gaur, herri afariaren aurretik, pre-so eta iheslarien eskubideen alde-ko argazkian parte hartzera. Bidebatez, herritik hainbat kilometro-tara urrunduta duten Andoni Ote-gi bere urtebetetze egunean zo-rionduko dugu.Euskal preso etaiheslari politikoak etxera! Leaburu-Txaramako ezkerabertzalea.

GGutunak

Page 7: Lehiaketan, Salinas irabazle · 2016. 6. 28. · HOMOFOBIA, LESBOFOBIA ETA TRANSFOBIA AGERIAN TOLOSA Berdintasun sailak bultzatuta, EHGAMren erakusketa ikusgai dago Leidorren; gaur

Luisenbordako Patxi Baraibar, Txintxurrin Txapelketan, 2006an.J. ASTIBIA

GorriztarangoEguna ospatukodute bihar Basa-KabinLeitza ›› Festa 10:00etanhasiko da eta gauerdiraarte iraunen du eta urterobezala, zenbait oparizozketatuko dituzte.

NAIARA GARZIA

Bihar Gorriztarango Eguna ospa-tuko dute Basa-Kabin egun osoanzehar, auzo horretako bizilagunakantolatuta. Festa goizean hasi etagauerdian amaituko da.

10:00etan emanen diote hasieraegunari, Basa-Kabiko kaperan egi-nen duten mezarekin. Kapera ur-tean soilik egun honetarako ireki-tzen dute. Meza amaitu ondorenArria eta Rekondo aizkolariak el-karren aurka ariko dira eta ondo-ren sokatira saio bat eginen duteGorriztarangoek. Tele Caballeroeta Malen Larrea antolatzaileek

azaldu dutenez, «ezkonduen etaezkongabeen artean egiten da».

Bazkalaurrean Murua eta Zu-beldia bertsolariak bertsotan arikodira eta 14:00etan bertso bazkariaeginen dute Basa-Kabi jatetxean.Antolatzaileen arabera, oraindikzehatz -mehatz zenbat lagun bil-duko diren ez dakite, azkenekomomentuan ere jendeak txartelaerosten baitu. «Joan den urtean 70inguru bildu ginen».

Arratsaldean, ekitaldi ugariArratsalderako ere egitarau opa-roa prestatu dute. 17:00etan MusTxapelketa jokatuko dute, eta ber-tan herritar guztiek parte hartuahal izanen dute. «Joan den urtean20 bikote inguru aritu ziren», dioteantolatzaileek.

19:00etan dantzaldia hasiko daKoldo Mauleonen eskutik eta00:00etan amaituko da. Halere

tartean ere beste zenbait ekitaldieginen dituzte. Txintxurrin Txa-pelketa ere urtero egiten dute, etaaurten 20:00etan hasiko da.

20:30ean zozketa eginen duteeta ondoren txokolatea banatukozaie denei. Honetaz gain, egunosoan zehar trikitilariak bertanizanen dira, festa alaitzen.

ZozketaZozketan opari ugari banatuko di-tuzte. Lantaron bainuetxean aste-buru bat, argazki kamara digitalbat, Bxigarri dendak prestatutakosaskia, 2 lagunentzako afaria Mu-sunzar jatetxean, MP4 bat, bizka-rrerako almohadilla bat eta platerjaurtiketarako setbat.

Honetaz gain, antolatzaileekazaldu dutenez, «ustekabeak» ereizanen dira . «Joan den urtean bai-nuetxean izan zirenak oso gusturaitzuli ziren eta horregatik berriroopari hori zozketatzea erabakidugu». Txartelak han bertan erosiahalko dira eta zozketa egiten denorduan banatuko dira sari guztiak.Honen arabera, saritutako zenba-ki baten nagusia bertan ez bada, sa-ririk gabe geldituko da eta bestezenbaki bat aterako dute. «Halere,joan baino lehen txartelean izenaeta telefono zenbakia jarriz geroeta guri emanez gero, txartel horisaritua ateratzen bada, saria man-tenduko dugu».

Txinparta taldekoak, azkeneko entsegua egiten.N. GARZIA

Gaur ere, ‘Bihar osteguna da’Antzerkia ›› Atzoantzezlan honenlehenengo emanaldia eginzuten eta gaur bigarrengozeskainiko dute, 19:00etan.

N. GARZIA

Atzo Bihar osteguna da antzezla-naren lehenengo emanaldia eskai-ni zuten 21:00etan zinean, eta gaurere beste bat eskainiko dute,19:00etan. Antzezlana LeitzakoTxinparta taldeak prestatu du.

Azaroa aldean hasi ziren proiek-tu honekin. «Gidoi desberdinakirakurri nituen» dio Lur Korta zu-zendariak, «eta azkenean RafaelMendizabalen Mañana sera jue-ves antzezlana eredutzat hartuz,aurrera jarraitu genuen».

Horretarako Maite Saroberekinkontaktuan jarri ziren eta itzulpe-na egiteko eskatu zioten. «Ni bitar-tean taldekideei istorioa kontatzeneta ariketa desberdinekin hasi nin-tzen». Abendu aldean hasi zirenentseguekin.

Partaide guztiak herrikoak dira :Jaione Mariezkurrena, MaitaneMariezkurrena, Beñat Huarte,Maite Perurena, Juan Barriola,Orkatz Erbiti, Jokin Baucis etaKoldo Lebron dira antzezlan ho-netako aktoreak.

«Antzezlanarekin pixkanaka-pixkanana gozatzen hasi ginen,

barre algara asko egin ditugu Lei-tzako zineman. Gure gora-behe-rak ere izan ditugu, eta Karrapeirratian ere izan gara emanaldiangrabaketa pare bat ateratzen baiti-ra, jendeak sorpresaz hartuko dituziurrenik».

Antzezlana estreinatzeko datajarri zutenean atzoko e guneanpentsatu zuten. «Dena den jendea-ri antzezlana ikusteko beste auke-ra bat ematearren gaur ere19:00etan eginen genuela erabakigenuen». Izan ere, duela 2 urteTxinparta taldearekin ere Haz-

parneko anderea antzeztu zuteneta Kortaren ustez, «saio bakarra-rekin motz xamar gelditu ginen etahorregatik 2 egitea erabaki dugu».

Emanaldirako eta eszenografiaapaintzeko herritar desberdinakizan dituzte laguntzaile, dena be-har bezala atera dadin.

«Talde guztiak ilusio handiare-kin aurrera atera duen lana da haueta kontutan izanik aktore bakoi-tzak bere lana duela izugarrizkoesfortzua izan da, jendeak ikusizgozatuko duela argi daukat», dioLur Kortak.

Herriarteko finaletikkanpo, Aurrerakoak Pilota ›› Uharte-Iruñataldearen aurka jokatuzuten finalerdietakobigarren itzulia,azteazkenean, Iruñean.

N. GARZIA

Joan den asteazkenean Iruñean fi-nalerdietako bigarren itzulia joka-tu ondoren, leitzarrak finaletikkanpo gelditu ziren, Uharte-Iruñataldea sailkatu zelarik.

Alebinek 18-1 irabazi zuten, etapilota eskolatik azaldu dutenez,«partida bikaina» jokatu zuten.

Haur-kategoriakoek 18-15 gal-du zuten. «Ikaragarri gogorra izan

zen. Galdu arren, guri tanteorikhoberena ateratzea interesatzenzitzaigun eta horrela izan zen.Oraindik ere irabazteko aukerakgenituen».

Baina hirugarren partidan au-kera guztiak zapuztu ziren, 22-19galdu baitzuten jubenilek. «Or-duan nahitaez azkeneko partidairabazi beharra genuen, tanteoapartida kopuru bera irabazi ondo-ren egiten baita. Gainera, oso zailaikusten genuen irabaztea». Azke-neko partida 22-9 galdu zuten.

Pilota eskolatik azaldu dutenez,«hagitz triste gelditu ginen, finalakazkeneko unean ihes egin baitigu,baina pozik gaude finalerdietarairitsi garelako».

7LEITZALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZALARUNBATA, 2008KO EKAINAREN 28A

›› EGITARAUA

]10:00etan.Meza Basa-Kabikokaperan.]Ondoren.Aizkolariak (Arria etaRekondo), sokatira eta umeentza-ko jokoak.]Bazkalaurrean.Bertsolariak:Murua eta Zubeldia.]14:00etan.Bertso bazkaria.

]17:00etan.XXIII. Mus Txapelek-ta.]19:00etan.Dantzaldia KoldoMauleonen eskutik.]20:00etan.XXII. TxintxurrinTxapelketa.]20:30ean.Zozketa.]Ondoren.Txokolatea denentzat.

Page 8: Lehiaketan, Salinas irabazle · 2016. 6. 28. · HOMOFOBIA, LESBOFOBIA ETA TRANSFOBIA AGERIAN TOLOSA Berdintasun sailak bultzatuta, EHGAMren erakusketa ikusgai dago Leidorren; gaur

Deialdiak]Zizurkil. Koadrila Eguna: JoxeArregi Plazan bazkaria 14:00etan,Benta zaharreko mutil alaiak talde-ak alaituko du bazkalostea, musikaeta kantuak abestuz. Norberakbere bazkaria eraman beharko du.Festa batzordeak aulkiak, mahaiaketa sagardoa jarriko ditu.]Tolosa. Sanblazpiko auzo elkar-tearen X. urtemuga: futbol txapel-keta eta kontzertuak.]Tolosa. Gran Royal zirkoa Iga-rondo igerilekuak zeuden tokian,gaur eta bihar.

Musika]Tolosa. Bonberenea-KMK 08festa: 19:00etan kalejira erral-doiak, buruhandiak, Mulanbo etaBonberenea txarangarekin;21:00etan Bonberenean Desordu-tan eta In de kitxen taldeen kon-tzertua eta DJ Bull. Sarrera doakoaizango da.]Tolosa. Tolosa kantarieguerdiko12:00etan Tontokaletikabiatuta, Amarozko eta Tolosakohainbat elkarteren eskutik.]Tolosa. Tres mil hombres talde-aren kontzertua 00:30etik aurreraFronton kafetegian eta Little Char-lie and Nightcats taldeek22:30etik aurrera Plaza Berrian,Tolosandblues jaiaren barne.

Zinema]Tolosa. Beautiful boxer filmaemango dute Leidorren 22:30ean.

›› GUARDIAKO FARMAZIAK]Tolosa. Santamaria, I. Nafarroaetorbidea, 2. 943 654610.]Arribe. Garmendia, A. Kale Na-gusia, 112.] Irurtzun. Gastearena, M. Amayakalea, 112.

HITZAK ez du bere gain hartzenegunkarien adierazitako esaneneta iritzien erantzunkizunik.

AAgenda

Asteasuko herriko plazan dagoen karpa erraldoian elkartu ziren koadrilak bazkaria egiteko. I. GARCIA

Koadrila Eguna izan zuten atzokoan Asteasuko sanpedroetan. Gaur, Aiztondo bailarako herrianegiteaz gain, Leaburun Zalid Eguna izango dute eta Tolosako Urkizu auzoan auzo afaria izango dute.

Lagunarteko giro ederreanERREDAKZIOA

B adoaz aurrera AsteasukoSan Pedro jaiak. AtzokoanKoadrilen Eguna izan zen.

60 bat lagun elkartu ziren herrikoplazan jarrita dagoen karpa erral-doian, beste urteetan baino zerbaitgutxiago. Bazkaria koadrilek anto-latu zuten eta edaria Udalak jarrizuen. Arratsaldean jokorako ga-raia izan zen.

Gaurkorako Asteasun berrita-sunik izango da, I. GastronomiaErakusketa Herrikoia egingo bai-

tute. Patata tortilla egin beharkodute sukaldari lanetan ariko dire-nek. Gero, 13:00etan, sari banake-tarekin, tortillen eta sagardo dasta-keta izango da. Horrez gain hain-bat ekitaldi izango dira eguneanzehar: gaztetxoen goitiberak, mustxapelketa, zezen txiki eta ponyak.

Zaldi EgunaLeaburun gaur ekingo diete san-pedroei. Bereziki interesgarriaizango da gaur egun guztirako an-tolatu duten Zaldi Eguna. Hainbat

‹‹ Goiza Arratsaldea Tenperatura Bihar2008-06-28

Eguraldia

›› 22°›› 15°

GOIZA EGUZKIAARRATS. EGUZKIABEROENA 22°HOTZENA 16°

Argitaratzailea: Tolosa Herria Hedabideak S.L.Lege Gordailua: SS-0398-03Zuzendaria: Noelia LataburuEgoitza nagusia: Araba Etorbidea 5, atzea, Tolosa. Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18Leitza. Herriko plaza, 1. 687 410 118 E-posta: [email protected]: www.tolosaldekohitza.info

Zuzendariordea: Iñigo Terradillos. Kudeatzailea: Jon Mujika.Publizitatea: 661 678 818 [email protected]: 687 410 082-687 410 033. [email protected]: 687 410 022. villabona-aiztondo @tolosaldekohitza.info.Anoetaldea: 687 410 022. anoetaldea @tolosaldekohitza.info.Ibarraldea: 687 410 032. ibarraldea @tolosaldekohitza.info. Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @tolosaldekohitza.info. Leitzaldea: 687 410 118. leitzaldea @tolosaldekohitza.info.

‘Hitza’ diruz laguntzen duten erakundeak. Udalak: Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo,Amezketa, Anoeta, Areso, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain,Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Leitza, Lizartza, Orexa, Tolosa, Villabona, Zizurkil

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

Tolosa Herria HedabideakS.L.ko kideak:

GipuzkoakoForuAldundia

Hitza-k BaiEuskarari

eta Tolosaldeko etaLeitzaldeko beste 77 eragile

ekitaldi izango dira zaldiaren ingu-ruan: ibilaldia, perraketa, westernheziketa eta heziketa naturala, zal-di erakustaldia eta astoa eta zaldia-ren arteko apustua. Bazkari etaafari herrikoiak ere egingo dituzte.

Tolosako Urkizu auzoan erefesta ekitaldiak antolatu dituztegaurkorako. Hala, 21:00etan auzo-ko afaria egingo dute eta ondorentrikitilariak izango dituzte egunagiro alaiean amaitzeko.