lurra planetaren egitura
DESCRIPTION
Lurra planetaren egitura eta plaken tektonika oinarrizko kontzeptuakTRANSCRIPT
Lurra planetaren egitura
Gure helburua, Lurra planetaren egitura-eredu bat ezagutzea eta ulertzea da
Behaketa metodoak eta informazio iturriak
1- Astreroideek dakarten informazioa: Lurrera iristen diren asteroide gehiengoa, Martitz
eta Jupiter-ren artean dagoen "asteroide hodei edo gerriko-tik" datoz; Lurrera iristen diren
asteroideak, puskatu ziren planeten hondakinak dira. Zati batzu, planeta desagertuaren
nukleoko zatiak dira (sideritoak, dentsoak, astunak eta metalikoak, burdina nagusi) beste
batzu, erdiko geruzetatik eratorri diren zatiak ( siderolitoak, dentsitate ertainekoak, erdia
metalikoak eta erdia silikatoz osatuta) eta hirugarren mota bat, gainazalekoak (asteroide
petreoak edo "harrizkoak, Lurraren gainazaleko harrien osaera eta dentsitatea dutenak).
Asteroideak aztertuz, gure planetaren egitura asmatzeko gai gara.
2- Sismikoeek ematen duten informazioa: Lurrikaretan askatzen den energia
materiaren zehar barreiatzen da uhin bezala (materian deformazioak eta
dardarazioak eraginez). Uhin mota desberdin batzu sortzen dira lurikaretan; uhin
hauek ulertu eta ongi bereizteko, aztertu esteka hauek Uhin sismiko motak P,S,L
eta R uhinak ulertzeko.Sismografoetan atzematen diren uhinen analisitik, nolakoak
diren zeharkatu dituzten materialak jakin dezakegu.
Lurraren egitura
Lurraren egitura:
Eredu estatiko mineralogikoa (materialeen osaera eta ezaugarrieen arabera):
Lurraren egitura
Lur planetak hiru geruza nagusi ditu:
•Lurrazala,
•Mantua
1
•Nukleoa
Lurrazala
Lurrazala kanpoko geruza da, zurruna eta mehea da, beste biekin alderatuz.
Ozeanoen azpian geruza honen lodiera 5 km ingurukoa da; lodiera hori nahiko
konstante mantentzen da.
Kontinenteen azpian aldakorragoa da lodiera eta 30 km-ko balioa du batezbeste
baino 100 km ingururaino iritsi daiteke.
Mantua
Mantuaren lodiera 2900 km ingurukoa da eta harri semisolidoez osaturik dago.
Mantuak lurrazalak baino burdin, magnesio eta kaltzio gehiago du eta beroagoa eta
dentsoagoa da; tenperatura eta presioa sakonerarekin doaz handitzen.
Nukleoa
Lurraren zentruan
kokatzen da nukleoa eta
mantua baino dentsoagoa
da material metalikoaren
proportzioa handiagoa
delako (burdina eta nikela).
Bitan dago banaturik: 2200
km-ko lodiera duen
kanpoko geruza likidoa eta
1250 km-ko lodiera duen
barneko geruza solidoa.
Lurra biratzean, geruza likidoak biratzen du eta Lurraren eremu magnetikoa sortzen du.
2
Konposaketa: Fe %80, Ni %5; S %15 (Si eta beste elementu arinago batzuk)
Eredu dinamikoa (Plaken Tektonikaren arabera)
Litosfera (grezieratik "harri" + "esfera")
Lur solidoko geruzarik azalekoena eta bere zurruntasuna da bere ezaugarririk
nabarmenena,plaka litosferikotan banatuta dago:litosfera kontinentala eta litosfera
ozeanikoa. Litosferak bi zati ditu: lurrazala eta mantuaren lehenengo 40 kilometroak.
Litosfera astenosferaren gainean dago, eta bi geruza horienen arteko elkarreraginaren
ondorioz sortezen dira hain ezagunak diren mugimendu tektonikoak.
Lurrazala guztiz zurruna izan arren, plaka tektoniko izeneko puska handietan dago zatitua.
Eta plaka horien ertzeetan gertzatzen dira fenomeno geologiko garrantzitsuenak
(sumendiak, lurrikarak...).
Astenosfera (greziera asmatutik "indarge" +"esfera")
litosferaren azpian dago eta lurrazaletik 100 kilometroko sakoneran aurkitu daiteke. Bere
materialak ez dira guztiz solidoak, jariatu egin baidaitezke. Hori dela, eta litosferako plaka
tektonikoak astenosferaren gainean flotatzen dutela esaten da. Hala ere geruza honetan
beherantz joan ahala materialak zurrunagoak egiten doaz, 850 kilometrotan zurruntasun
osora iristen delarik.
Mesosfera.
Edo behe mantua. Mineralak dentsoagoak bilakatzen dira euren konposaketa aldatu gabe.
D geruza.
Mesosfera eta endosferaren arteko trantsizio aldea da. Arrokak asko berotu eta
litosferaraino igo daitezke sumendiak sortuz.
Endosfera.
Eredu geostatikoko nukleoaren parekoa da
3
Plaken tektonika
HIRU baieztapen ezagutzera ematen ditu
A) Litosfera zatituta dago, zati desberdinetan, puzzle esferiko erraldoi bat balitz bezala;
puzzle horren zatiak plaka litosferikoak dira .
B) Plaka litosferikoak tamaina eta izaera desberdinekoak dira (handiak, txikiak,
kontinentalak, ozeanikoak, lodiera desberdina ..)
Plaka motak
Orokorrean plaka mistoak dira eta geruza ozeanikoa eta geruza kontinentala dituzte.
Adibidez, Afrikar Plakak biak ditu.
Ozeano-plakak, ozeanoetako litosfera soilik dira adibidez nazca, cocos eta Itsaso
barekoa.
Bi lurrazal moten arteko ezberdintasuna euren dentsitatean oinarritzen da. Lurrazal
ozeanikoa dentsoagoa da silizio gutxiago duelako. Kontinentalak ordea, silizio gehiago
4
du. Hau dela eta lurrazal kontinentala altuago egoten da ozeanikoa baino eta ozeanikoa
dentsoaagoa izanez kontinentalaren azpian sartzen da.
C) Plaka litosferikoak mugitzen ari dira; Plaka hauen arteko mugimenduak hiru
motatakoak izan daitezke:
1- Ertz edo Muga dibergenteak (Dortsal ozeanikoak eta Rift-ak):
bi plaka bata bestearekiko urruntzen direnean eta beraz lurrazal berria sortzen denean
gertatzen da
2- Ertz edo muga konbergenteak (Azpiratze zonak) :
bi plaka bata bestearekiko elkartzen direnean eta beraz bata bestearen azpitik sartu edo
talka egiten dute.
Ertz konbergenteak (Andinoa), Ertz konbergente ozeanikoa. Irla-arkuak, Ertz konbergente
kontinentala. Himalaya
3- transformazio-failak edo ertz pasiboak:
Ertz hauetan plakak mugitzen dira paraleloki, norantza berberaz edo kontrako norantzaz.
Ertz hauetan ez da sortzen eta ezta suntsitzen ere ozeanoetako litosferarik.
1 Ertz dibergenteak
1. Bata bestetik urruntzen diren plaken ertzak dira.
2. Litosfera kontinentala sabeldu egiten da lehendabizi, mantuko materialek igotzerakoan
eragiten duten bultzadagatik. Sabeltze horren ondorioz, litosfera kontinentala zartatu
egiten da.
3. Sabeldutako eta zartatutako litosfera kontinentala hondoratu egiten da, rift valley
deitzen zaion sakonune edo fosa bat eratuz. Sakonune horietan ura biltzen da itsaso
berri bat sortuz.
4. Magmaren goratze- eta trinkotze-prozesu horren eraginez, azkenean, kontinente-
blokeak bereizi egiten dira, eta litosfera ozeanikoa sortzen da litosfera kontinentalari
atxikirik. Fase honetan Dortsal ozeanikoak izeneko itsaspeko mendikateak sortzen dira
5
5. Dortsalen bidez magma etengabe goratzen eta trinkotzen denez, litosfera ozeanikoa
berria sortzen da; hala, ozeanoaren hondoa zabalduz doa eta kontinenteak
elkarrengandik urrundu egiten dira.
6
Rift valley eraketa
1-astenosfera, 2 Goi mantua 3 lurrazal kontinentala 4 lurrazal ozeanikoa
Dortsaletan litosferak 70 km-ko lodiera baino gehiago ez duenez, sakonera hori da eremu
horretan sortzen diren lurrikaren fokuen gehieneko sakonera. Dortsaletako sismikotasuna
azaleko fokukoa izaten da.
2 Ertz konbergenteak
Ezaugarriak
Gure planeta tamainaz ez denez aldatzen, nahitaez izan behar dute litosfera ozeanikoa
suntsitzen ari den eremuak: horiek dira subdukzio-zona deitzen zaienak.
Subdukzio-zonetan bi plakek elkar jotzen dute eta haietako bat tolestu eta bestearen
azpian sartzen da, subdukzio bat gertatzen da, eta mantuan hondoratzen da.
Litosfera ozeanikoaren toleste eta hondoratze horren ondorioz, sakonune handi bat
eratzen da ozeanoaren azpian, bi plakek elkar jotzen duten aurrean; erliebe-akzidente
berezi horri sakonune edo fosa ozeanikoa esaten zaio.
Sakonune horiek 10 km eta gehiagoko sakonera izan dezakete, eta milaka kilometrotan
hedatzen dira ozeanoen hondoan.
Litosfera zurruna denez, tolestean zartatu egiten da; horren ondorioz, fokua azaletik hurbil
duen sismikotasuna sortzen da. Gainera, plaka mantuan barrena 600 km eta gehiagoko
sakoneraraino hondoratzen denez, izaten du foku ertaineko eta sakoneko sismikotasuna.
7
Bennioff sismologo errusiarrak subdukzio-zonatan gertatzen diren lurrikaren fokuak
elkarrekin lotu zituen, eta plano makurtu bat eratzen dutela frogatu zuen. Plano honetan
agertzen da nolako maldaren arabera hondoratzen den litosfera ozeanikoa; Bennioffen
planoa esaten zaio malda horri
Bi eratako subdukzio-zonak daude, elkarrekin talka egiten duten litosfera moten
arabera:
1 bi plaken ertz ozeanikoen artean.
2 plaka baten ertz ozeanikoaren eta bestearen ertz kontinentalaren artean.
1 bi plaken ertz ozeanikoen artean.
1. Bi plaken litosfera ozeanikoek elkarrekin talka egiten duten,
2 Plaka bat tolestu eta bestearen azpian sartzen da, subdukzio bat gertatzen da, eta
mantuan hondoratzen denean magmak sortzen dira
3 Gerta daiteke magma horiek hondoratzen ez den plakan egindako arrakaletatik
kanporatzea, hartan sumendiak eratuz. Sumendi horiek itsas mailatik gora igotzen
badira, sumendi-uhartez osatutako arku bat eratzen dute, sakonune ozeanikoaren
paralelo; akzidente geografiko horiek biak dira era honetako subdukzio-zonen
ezaugarrizkoak.
8
2 Plaka baten ertz ozeanikoaren eta bestearen ertz
kontinentalaren artean.
1- Plaka baten litosfera ozeanikoak beste baten litosfera kontinentalaren kontra jotzen
duenean, plaka ozeanikoa, bestea baino trinkoagoa eta meheagoa denez, plaka
kontinental arinago eta lodiagoaren azpitik hondoratzen da.
2 Subdukzio-zona mota horretan, magmen zati bat azaleratu egiten da, eta bolkanismoa
eragiten du. Magma hori bizkor hozten eta solidotzen da lurrazalean, beste magma zati
bat ordea astiro solidifikatzen da lur azpian
3 Plaka baten hondoratzeak eragindako presioak bestearen ertz kontinentala desitxuratu
egiten du, lodituz. Desitxuratze eta sortutako magma horien ondorioz plakaren ertz
kontinentala loditzeak eta hartan eratzen diren sumendiek mendikate perikontinentala edo
kontinentearen ertzeko mendialdea osatzen dute.
4 Mendialde perikontinental hori eta sakonune ozeanikoa era honetako subdukzio-
zonen berezko ezaugarri edo akzidente geografikoak dira.
9
Kontinenteen arteko talka-zona Plaka kontinentala Plaka
kontinentala
1- Bi plaken ertz kontinentalen arteko talka-zona. Bi litosfera-plakaren ertz kontinentalek
elkar jotzen dutenean ez da hondoratzerik gertatzen, arinak eta lodiak baitira bi litosferak.
2 - Plaka-muga honetan diharduten indarren eraginez, bi plaken ertzak tolestu eta zartatu
egiten dira elkar jotzen duten eremuan, mendikate interkontinentala edo kontinente arteko
mendikatea sortuz.
3- talka-zona horietan, litosferaren loditze horrek erro bat sorrarazten du beheko aldean
eta erroa mantuan hondoratzen da mantuan hondoratzen baina subdukzio zona
sortugabe.
4- Talkaren poderioz, hausturak gertatzen dira litosferan, eta haustura horiek
lurrikarak eragin ohi dituzte. Lurrikara horien fokuak sakonera txiki eta ertainetan baizik
ezin egon daitezke.
5- Era honetako plaka-mugetan magmak sortzen dira litosferako harriak urtuz, baina
magma horiek ez dira azaleratzen eta, beraz, ez dute jarduera bolkanikorik eragiten.
10
3- Transformazio-failak edo ertz pasiboak:
1- Bi litosfera-plaka elkarren alboz albo mugitzen diren mugari Transformazio-failak
deitzen zaio.
2- Ertz pasiboak ere esaten zaizkie, litosfera ozeanikoa ez delako sortzen ezta suntsitzen
ere.
3- transformazio-faila gehienak ozeanoaren hondoan daude. Baina badira batzuk
kontinentean daudenak, Kaliforniako San Andres faila, adibidez.
4- Bi litosfera-plaken artean, mugitu ahala, gertatzen diren ahusturek lurrikarak eragiten
dituzte, eta litosferak muga horretan duen loditasuna kontuan hartuta, lurrikara horien
fokua azaletik hurbil egon ohi da.
11
4 Antzinako kontinenteak
Litosfera-plaken mugimenduaren eraginez, kontinente-masak bereizi egin dira
zenbaitetan; hala gertatu zen Afrikako eta Hego Amerikako plaken artean, adibidez; beste
batzuetan, elkarrengandik bereizita zeuden kontinenteak batu egin dira, Indiaren eta
Laurasiaren kasuan gertatu zen bezala. Zientzia-ikerketa batzuetan litosfera-plakek
Lurraren historia osoan zehar izan duten bilakaera berregiteko eta kontinente eta
ozeanoen banaketan izan diren aldiak ere bilakaera horren arabera ulertzeko ahaleginak
egin dira. Orain arte egin izan diren berregiteek orain dela 1.100 milioi bat urteraino
atzeratzeko balio izan dute. Garai hartan kontinente bakar batean bilduta zeuden
kontinente-masa guztiak; kontinente hori Rodinia edo Pangea I izendatu da (pan, ‘guzti’,
eta geo, ‘lur’, hitz grekoetatik); geroztik, hasierako Pangea I hura zatituz
joan zen. Orain dela 570 milioi bat urte, kontinente-masa guztiak bat eginik zeuden berriro,
Pangea II deitu izan den kontinente erraldoian.
Azkeneko 200 milioi urteetara mugatzen bagara, egin diren berreraikuntzen arabera,
Pangea IIIa agertzen da; Pangea III hori orain dela 180 milioi urte bitan banatuko zen:
Laurasia iparraldean (Europa, Asia –India gabe– eta Ipar Amerika) eta Gondwana
hegoaldean (Afrika, India,
Australia, Antartida eta Hego Amerika).
Etorkizunerako aurreikuspenak ere egiten dira, litosfera-plaken gaur egungo
mugimenduek aurrera jarraituko dutelako ustean, eta aurreikusten zailagoak diren beste
gertaera batzuk ere, subdukzio-zona berriak sortzea, adibidez, kontuan harturik.
12
13
5 Litosfera-plaken mugimenduaren jatorria
Mantuko materialak ez dira litosferakoak eta egoera solidoan daude; leku batzuetan,
ordea, ez dira horren zurrunak eta mugitu egiten dira. Nukleoari darion beroaren eta
isotopo erradioaktiboen desintegrazioan aske geratzen den beroaren eraginez, mantuaren
behe aldeko materialak berotu egiten dira. Berotzean, haien dentsitatea gutxitu egiten da,
eta gorantz egiteko joera dute. Mantuko materialak gorantz doazen heinean hoztu egiten
dira, litosferaren azpian batez ere, eta, horren ondorioz, haien dentsitatea handitu egiten
da, eta beherantz egiten dute berriro.
Materialen mugimendu horrek konbekzio-korronteak eratzen ditu, eta horiek eragiten
dituzte litosfera-plaken mugimenduak.
Plakak, hondoratzen direnean, trinkoago bilakatzen direnez, astuntze horrek mantuaren
barnealdera erakartzen dituen indar baten moduan jokatzen du.
Hala, badirudi plaken mugimendua konbekzio- korronteen eta beren hondoratzearen
ondorioa dela.
6
Lurrikarak
14
Dakizunez, plaka tektonikoek elkar ukitzen dute. Batzuetan, elkarri bultza egiten diotenez
harriak hautsi egiten dira diaklasak eta failak sortuz, orduan bat-batean askatzen da duten
energia, zoruaren dardarak eta bibrazioak ematen
Lurrikarak Fokua edo hipozentroa,
lurrikara gertatzen den puntu zehatza
da eta fokuaren gainean dagoen
lurrazaleko puntuari epizentro
esaten zaio.
Tsunami
Lurrikarak itsasoan gertatzen
direnean, itsasikara edo tsunami (itsasikarak izendatzeko eta nazioartean hedatu den
termino japoniarra) deitzen zaie. Olatu izugarriak sortzen dituzte, eta olatu horiek milaka
kilometro egin ditzakete 800 km/h abiaduran. Hondamendi izugarriak eragiten dituzte
kostaldera iristen direnean.
Lurrikarak aztertzen dituen zientzia sismografia da. Zientzialariek lurrikarak aztertzeko eta
neurtzeko oso tresna sentikorrak erabiltzen dituzte: sismografoak. Lurrikaren magnitudea
Richterren eskalan neurtzen da eta sortzen dituzten kalteak edo ondorioak Mercalliren
intentsitate-eskalan neurtzen dira.
Uhin sismikoak hiru motatakoak izan ohi dira:
1 P uhinak edo primarioak, sismografoek jasotzen dituzten lehenengoak eta solidoak
zein likidoak zeharkatzen dituztenak. Luzetara hedatzen dira 7,l5-14 km/s bitarteko
abiadura lortuz.
2 S uhinak edo sekundarioak, zeharka zabaltzen direnak, 4-7,5 km/s bitarteko abiadura
dutenak eta likidoak zeharkatzen ez dituztenak.
15
3 Rayleigh uhinak eta Love
uhinak, Azalera-uhinak, aldiz, ez
dira berehala sortzen lurrikararen
ondoren. Horiek eratzeko
beharrezkoa da gorputz-uhinak (P
uhinak eta S uhinak) Lurraren
azalera angelu handiarekin
iristea. Maiztasun txikia eta
abiadura motela dira azalera-
uhinen beste ezaugarri batzuk,
eta, ondorioz, gizakien
eraikuntzak alde batera eta
bestera kulunkatzen dituzte zenbait segundotan edo zenbait minututan, apurtzeko aukerak
denborarekin handitu egiten direlarik
7 Sumendiak
Sumendi bat Lurraren gainazalean edo lurrazalean dagoen irekidura bat da.
Plaka tektonikoen arteko igurzketaren eraginez sortzen dira sumendiak, plaka horietan,
bata bestearen azpian kokatzen denean haitzen fusioa gertatzen baita lurraren barruan.
Magma (ura, gasak eta harri urtuak) eratzen da, lurpeko gasek magma kanpora
bultzatzen saiatzen dira. eta presioa ezin jasanez,magma kanpora atera eta laba bezala
ezagutzen da
Sumendi gehienak, prozesu honen ondorioz eratzen dira.Horregatik, plakak bereizten
diren lekuetan aurkitzen dira, plaken mugen kontzentrazio garrantzitsuena Ozeano Barean
gertatzen da;eta multzo horri, Suzko-gerrikoa deritzogu.
Hala ere, sumendi batzuk mantuko lumen ondorioz ere sor daitezke. Hauek plaken
mugetatik urrun gertatzen dira, adibidez Hawaii-n.
16
Sumendi motak
Sumendia Lurraren gainazaleko arrail mota bat da; horretatik, material goriak ateratzen
dira kanpora. Sarri, kono formako mendi aldapatsuak dira. Baina sumendi guztiak ez dira
mendi garaiak, ez eta kono perfektuak ere. Sarritan, itsasoaren azpian daude, eta kanpotik
arrail luze baten itsura dute.
Jarduera bolkanikoaren leherkotasun-maila hainbat faktoreen mende dago:
a) Gas-edukia: Gasak magma-ganberan edo irteera-hodietan pilatzen badira, handiagoa
da jarduera bolkanikoaren leherkotasuna.
b) Sumendi-erakinaren forma eta ezaugarriak: Sumendi-erakinak tximinia estua badu,
gasak pilatu egingo dira, eta, ondorioz, leherketak eragingo dituzte.
c) Labaren biskositatea: Erraz egiten badu irrist oso jariakorra dela esaten da; aurkako
kasuan likatsutzat jotzen da. Faktore hori da jarduera bolkanikoaren ezaugarrietan
eragin handiena duena. Aldi berean, beste faktore hauek baldintzatzen dute
biskositatea:
Labaren konposizioak: Silize ugariko labak dira likatsuenak.
Tenperatura: Zenbat eta handiagoa, orduan eta jariakorrago izango da laba; aldiz,
zenbat eta txikiagoa izan, zenbat eta likatsuagoa.
Bi jarduera bolkaniko mota bereizten dira: lehorkorra eta efusiboa.
Jarduera efusiboa
Hauek dira ezaugarri nagusiak:
Laba basaltikoa da eta oso tenperatura handian ateratzen da; hortaz, ez da
likatsua.
Gasak ez dira pilatzen: Labaren biskositate txikiari esker, pixkanaka atera daiteke.
Ondorioz, murriztu egiten da leherketa kopurua eta horien indarra.
17
Labak tenperatura handia duenez, eta leherketa gutxi daudenez, piroklasto gutxi ateratzen
dira.
Bi mota daude: hawaiiarra (ohikoa Hawaii uharteetako sumendietan) eta stromboliarra
(Stromboli uhartea dela-eta).
Jarduera leherkorra
Erupzioak oso bortitzak dira. Ezaugarri hauek ditu:
Laba oso likatsua da, solidotu egiten da eta irteera-hodiak ixten ditu.
Gasak pilatu egiten dira, presioa egiten da leherketa handiak eragiten dituzte.
Ondorioz, piroklasto ugari jaurtitzen dituzte.
Piroklasto ugari sortzen dira: Hodei behe batzuk eratu daitezke, lurzoruaren
gainean azkar mugitu eta parean aurkitutako guztia suntsitzen dutenak.
Lau mota daude: vulkaniarra (Vulcano uharte italiarraren mota berekoa), peléearra (Pelée
eredu duena), pliniarra (Plinio Gazteak egin zuen Vesuvio sumendiaren deskribapenaren
omenez) eta surtseyarra (Surtsey ur azpiko sumendia, 1970ko hamarkadan azaleratua
Ganbara magmatikoa :magma metatzen den gunea, atera aurretik
18
Tximinia: magma kanporatzeko erabiltzen duten aterabidea·
Kolada:labak sumendiaren magaletatik sortzen den laba-isurketa edo ibaia·
Kono bolkanikoa: sumendiak jaurtitako materialen pilaketak eratutako gorauneak·
Kraterra : irteera-zuloa.
Lurrazal barneko eta mantuko materialak
Solidoak: piroklasto izenarekin ezagutzen dira. Tamaina arabera hiru mota bereizten
dira:
a) errautsak: airean geratzen den laba hautsa da 2mm baino gutxiago
b) lapilla kanporatutako materialak 2-20 mm artekoak
c) bonbak. Tamaina handikoak dira eta gori-gori ateratzen direnez itxura biribila hartzen
dute
Likidoak: kanpoaldera kolada gisa isurtzen diren labak dira.·
Gasak: Gas sufretsuak, karbono dioxidoa ur lurrina eta beste gas botatzen dituzte.
19