m24 udal hauteskundeak - programa 2015-2019 (euskera)

34
Lekeitio 2015-2019 Hauteskunde Programa

Upload: entzuixu-eaj-pnv-lekeitio

Post on 28-Jul-2015

275 views

Category:

News & Politics


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Lekeitio2015-2019 Hauteskunde Programa

Page 2: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Koldo Goitiaren eta Lekeitioko EAJ-PNVren babes osoa daukan talde oso baten konpromisoa aurkezten dugu, LEKEITIONdauden zerbitzuak hobetzeko eta herritarren benetako beharrizanei erantzuna emateko.

Galdutako denbora berreskuratu beharra daukagu. Azken lau urteak lekittarrentzat paralizazioaren garaia izan da gestio, ekimeneta lan egiteko gogo faltaren ondorioz. Hori dela eta, galdutako azken 4 urte hauek berreskuratu nahi ditugu.

Lau urte galduta. Udal gobernurik gabeko lau urte, kontrolik gabekoa. Lau urte herria zikinik, instalazio publikoak apenasmantenu lan barik, obra publikorik barik, orain arte lortutako hobekuntzak deseginez… Lau urte lekittarron bizi kalitatea hobetzekoinolako estrategiarik barik, gure zerbitzu publikoen gestio eredurik barik, udalerri eredurik barik.

Berreskuratzea asko kostatuko diren lau urte eta gu nahi, ahal eta prest gaudelarik udalerriarentzat etapa berri batlideratzeko. Hazkundea eta ilusio kolektiboa oinarritzat daukan dinamika positibo batetik hasten den etapa berri bat.lideratzeko. Hazkundea eta ilusio kolektiboa oinarritzat daukan dinamika positibo batetik hasten den etapa berri bat.

Hori dela eta, gobernu programa hau aurkezten dugu, lekittarengan sinesten dugulako. Gobernu programa erreal bat,lehentasunak argi eta garbi zehazten dituena, konprometitua, herriaren beharrizanei lotuta eta parte-hartzetik sortua.

Hau da gure konpromisoa eta ardura, berriz ere lekittarron aurrean jartzen duguna. Lekeitio aurrera aterako dugu. Lekeitiorenhistoria hurbilean lideratu ditugu arrakastaz antzerako egoerak eta berriro ere egingo dugu.

Eta zehaztutako udalerri eredu baten pean: enpleguak dituen Lekeitio. Ekonomia produktiboa daukan Lekeitio. Munduari zabalikdagoen Lekeitio. Jasangarria den Lekeitio. Solidarioa den Lekeitio. Gaztediaren eta kulturaren aldeko apustua egiten duenLekeitio. Bere etorkizunaren jabe den Lekeitio. Azken finean, lekittarrak helburu dituen Lekeitio.

Page 3: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Aurkezten dizkizuegu…

> Gure erronkak udal ekimenean.

> Gure konpromisoak:

3

> Gure konpromisoak:

1. Garapen ekonomikoa eta enplegua jasangarritasunetik abiatuta.

2. Komunitatearen garapena eta bizi kalitatea.

3. Parte-hartzea, gardentasuna eta konpromiso etikoa.

Page 4: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Udal jardueraren printzipio eta erronkak.

Lankidetza.

Berrikuntza eta

e-Administrazioa.

Udalerrietatik

abiatuta

Aberria

4

e-Administrazioa. Aberria

eraikitzen.

Pertsonak

gure

politiken

erdigunean.

Parte-hartzea

eta

gardentasuna.

Herritarrari

zerbitzua

emateko

bokazioa.

Bizikidetza

lantzen.

Page 5: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Lekittarrak izango dira udalerriaren eta jasoko dituzten zerbitzuen inguruan hartuko diren erabaki guztienerdigunea. HELBURU BAKAR BATEKIN: gure bizi kalitatearen hobekuntza eta gure garapena komunitate bat garenheinean.

Datorren 2015eko maiatzaren 24ko udal hauteskundeak aukera aproposa dira garai berri bati hasiera emateko,etorkizunera begira dagoen etorkizuneko garai berri bati.

Gizarte eraldaketa baterantz aurrera egiten duten pertsonen garai berri bat eta atseginagoa, kritikoagoa,helduagoa, solidarioagoa, berdintsuagoa, parte-hartzaileagoa eta ongi heziagoa den gizarte batean bihurtugaitezen.

2015-2019 legegintzaldirako egiten dugun hauteskunde proposamena udalerri argiago, jasangarriago etabarneratzaileagoa lortzeko printzipio eta erronketan oinarritzen da.

Pertsonak ekintza

politikoaren

erdigunean:

Parte-hartzea eta

gardentasuna:

Politika egiteko eta publikoa gobernatzeko modua onerako eta behin betiko aldatu da: Politika parte hartzailea guregizartera geratzeko etorri da eta horren alde egiten dugu.

Zerbitzu publikoa emateko bokazioa duen alderdi politiko udalerrizalea gara, gestioan liderra eta arduraduna.

Hau guztia osoko gardentasunezko ikuspuntutik aztertuta. Gardentasuna, hurbiltasuna eta etika dira gure gobernuekimenaren oinarrizko printzipioak.

Page 6: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Herritarrari zerbitzua

emateko bokazioa:Herritarrak ez dira “administratuak” edo zergadunak; eskubideak eta betebeharrak dituzten pertsonak edo subjektuaktiboak dira, garapen pertsonal, sozial eta ekonomikoari egokitutako konponbide integralak eskatzen dituztenak.

Herritarren beharrizanak identifikatuko ditugu eta hauentzako arreta pertsonalizatua emango dugu, beharrezkozerbitzuak eskainiz eta gainerako erakundeen aurrean hizketakide bilakatuz.

Herritarren beharrizanak identifikatu = herritarrek dituzten beharrizanetara adi egon = harreman, komunikazio, lankidetza…bideak sortu.

Kontua ez da tramiteak, kontsultak edo arazoak bakarrik konpontzea; pertsonek gehiago exijitzen eta espero dute. Dugunerronka zerbitzu aurreratuak lortzea da, parte-hartzean eta gardentasunean oinarrituak, eta herritar guztiengana iritsiko direnak.Ez bakarrik zerbitzuak ematea eta arazoak konpontzea, baita AUKERAK SORTZEA ere:

Administratuak Bezeroak Eskubide eta betebeharrak dituzten subjektu aktiboak

Hurbiltasunetik abiatuta, herritarren beharrizan eta aurreikuspenak ezagutu behar ditugu eta zerbitzuak hauetara egokitu,komunikazio eta kooperazio bideak ezarriz eta berrikuntzarako gaitasunak garatuz, bai zerbitzuetan eta baita hauek ematekomoduan ere. Lekeitiotik Gizarte Berrikuntza bultzatu behar dugu gizartearen aldaketa eta erronka sozial, ekonomiko edoingurumen-erronka handiei aurre egiteko, garapen justuago eta orekatuago batentzat. Honek hurrengoa suposatzen du:

• Gizarte beharrizanak asetzeko modu berriak.• Harreman sozial berriak eta lankidetza modu berriak.• Balore berriak eta berrikuntzaren kultura garapena pertsona guztien parte-hartzearekin.

Hau guztia eraginkortasun irizpidean oinarrituta, aurrekontu-zorroztasunik handienarekin eta estura printzipioaaplikatuta, irizpide hau beti izan direlarik EAJ-PNVren gidari eta are gehiago gaur egungo egoeran. Baina ez da diruaaurreztean oinarritzen, baizik eta berau hobeto inbertitzeaz.

Page 7: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Udalerrietatik

Aberria eraikitzen.

EAJ-PNVren ideia nagusia da herri egitasmo oro tokian tokiko esparruan, hau da, udalerrietan jaio behar dela. HerrienEuropa batean sinesten dugu, behetik gora eraikitako Europa batean.

Euskadi berriztatzen eta indartzen den Aberri zaharra da. Uste dugu Euskal Aberriaren proiektuak etorkizuna duela. Etaetorkizuna du berez, Europako Batasuneko gainerako estatuen maila berean bere espazioa eta onarpena bilatzen dituenerrealitatea den aldetik. Proiektu honen lehenbiziko helmuga Europa izan behar da, baina agertoki global berriraino iritsi beharda. Euskadi, Europako eta munduko Aberria.

Euskal Aberriaren aitorpen politikoa eta juridikoa dakarren akordioa lortu behar da, Euskadik bere etorkizuna modu librean etademokratikoan erabakitzeko eskubidea eta gaitasuna baieztatuz.

Bizikidetza landu.2011ko urriaren 20an, ETAk bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuen egun hartan, eszenatoki berriazabaldu zen Euskadin. Errealitate hori Lekeitiotik ere eraiki beharra dago. Gizarteak behin eta berriz eskatu du elkarrizketariekitea; elkarrizketa bazterketarik gabe, bizikidetzarako oinarrizko zutoina delakoan. Herritar guztion arteko elkarrizketa etalekittar askok jasandako sufrimenduaren aitorpena.

Page 8: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Berrikuntza eta e-

Administrazioa.Toki Administrazio berritzaileagoa eta eraginkorragoa.

Toki Administrazioak berritu behar du kudeatzeko eredu berrietara eta teknologia berrietara egokitzeko, eragileagoabaina batez ere eraginkorragoa izate aldera.

Berritzea Toki Administrazioan lan egiten duten pertsonei zuzendua izan behar da, izan ere horiek gabe ezinezkoa da edozeinaldaketa. Udala hobetzea nahi baldin badugu, langileriaren enpoderamendua ere landu beharra dugu, etengabe hobetzekohelburuan sartzeko.Erakunde publikoak ezin dira egon pertsonak noiz hurreratu zain. Komunikazio aktiborako ikuspuntua egokitu beharradago, Administrazioa pertsonengana hurbiltzeko.

Administrazioaren malgutasuna lortzea da erronketariko bat. Beraz, etengabeko hobekuntza prozesuen bitartez, udal politikakbenetako beharrizanetara egokituko ditugu.

Teknologia berriek bide elektronikoak erabilita Administrazioaren eta hiritargoaren arteko harremanak ezartzeko aukera ematen

8

Teknologia berriek bide elektronikoak erabilita Administrazioaren eta hiritargoaren arteko harremanak ezartzeko aukera ematendute (e-Administrazioa), zerbitzu presentzialak osatuta.

Baina, ez bakarrik toki-administraziotik gestioa berritzea (e-Administrazioa, leihatila bakarra, etab.), baita elkar lankidetzarenbitartez ere eta nola ez, herritarren parte-hartzearekin udalerriaren zuzendaritza estrategikoa gauzatzea.

Gure erronka Administrazio irekia (365/24), sarbide errazeko, eraginkorra, errealitatera egokitua eta kalitatehandikoa lortzea da.

Herritarrak gero eta gehiago ardatz moduan hartzen dituen Administrazioa eraikiko dugu, pertsonengan gero etakonprometituagoa dagoena. Horretarako, bestelako neurri batzuen artean, Udaletxearen behealdean kokatuko den leihatilabakarra bultzatuko dugu.

Page 9: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Lankidetzan

jarduteko

borondatea.

Administrazioan lehiakortasun helburu hori lortzeko, Udalen arteko edo udalez gaindiko administrazioekiko lehiakortasunetikigaro behar dugu osatzeko lankidetzara, “Udal Lankidea” kontzeptua garatuta.

Beti eraginkortasun eta kooperazio kodean.Ondoko udalerriekin elkarlana gehiago landu beharra daukagu; eskualdekoudalerriekin, ezaugarri antzerakoak dituzten kostaldeko udalerriekin, etab. Guzti hau eskaintzen diren zerbitzuak hobetzekohelburuarekin, azpiegiturak partekatzeko aukerak aztertuz, baliabideak kudeatzeko koordinazioa landuz, garapensozioekonomikoa bultzatuz, etab. Ezinbesteko lankidetza da gure Udalei eskatu behar zaiena eragiletasunean etaeraginkortasunean aurrera egiteko. Hau guztia baliabideak ondo erabiltzeko eta behar ez diren bikoiztasunak ezabatzeko.

EUDEL udalerrien hizketakide den aldetik izan beharreko izaera indartu behar dugu. Bozeramaile, koordinatzaile etaudal interesen baloreen bultzatzaile gisa duen lana baloratu behar dugu gainerako erakundeen aurrean. Udalerrienahotsa dira, eta honek ahalbidetzen du udalek garrantzia irabaztea bestelako botereekiko harremanetan (hitz egiteko gaitasunhandiagoa eta eragiteko gaitasun handiagoa erabaki politiko eta ekonomikoak hartzen diren erakundeetan). Gainera,nazioarteko lankidetza ere garrantzitsua da, bururatzen eta aurrera eramaten diren politikak toki ikuspuntua jasotzendutela bermatzeko. Horregatik ezinbestekoa da EUDEL eta FNMCren zuzeneko presentzia indartzea Europako Udalerri etaErregioen Kontseiluan (CMRE).

9

Erregioen Kontseiluan (CMRE).

Bukatzeko, Europak ordezkatzen duen batasun politiko, sozial eta kulturalean sinesten dugu eta Udaletik europarhiritargoaren alde lan egiteko konpromisoa geureganatzen dugu.

Page 10: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Desarrollo económicoy empleo desde la sostenibilidad

Desarrollo Comunitario y calidad de vida desde la

sostenibilidadJasangarritasunetik

Erkidegoaren Garapena eta bizi kalitatea

Gure konpromisoak.

Pertsonak izango dira gure erabaki guztien erdigunea. Gure bizi kalitatea hobetzera bideratutako erabakiak.

10

Jasangarritasunetik garapen ekonomikoa

eta enplegua

Parte-hartzea, gardentasuna eta konpromiso etikoa

bizi kalitatea

Page 11: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Garapen ekonomikoa

eta enplegua.

Lekeitioko Udala

eragile aktiboa gure

garapen

ekonomikoan.

Gaur egun bizi dugun krisi ekonomiko egoerak langabezia du ondorio kezkagarri eta nagusi bezala. Testuinguru honetan, gurehelburua ekonomia berpiztea eta enplegua sortzea da. Seriotasunez hartu behar dugu gai hau. Garapen ekonomikoa etaenplegua gure politikaren ardatz izan behar dira, krisiaren eraginez bizi dugun egoera honi aurre egiteko.

Hau horrela, ez da nahikoa Udalak erraztatzaile papera har dezala. Gure ustez derrigorrezkoa da Udala garapenekonomikoa suspertzeko eta enplegua sortzeko aktiboki lanean aritzea. Ondorioz, eskualdeko erakundeekin, BizkaikoForu Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin bat eginik eta eskualdean ditugun garapenerako erakundeak hobetoaprobetxatuz, enplegua eta diru sarrerak sortzeko estrategiak bultzatuko ditugu.

Hau lortzeko:

� Eskualdeko Garapen Agentzia sendotu eta bultzatuko dugu, herrian diru sarrerak eta enplegua sortzeko tresna bezalaerabiliz. Hau izango da gure helburu nagusia.

� Eskualdeko beste herriekin eta eragile ezberdinekin akordioak lotu enplegua sortzeko eta gaur egungoa mantentzeko.

� Eskualdeko ehun industrialaren garapena eta mantenua (Markina – Berriatua ardatza) berrikuntza,

11

� Eskualdeko ehun industrialaren garapena eta mantenua (Markina – Berriatua ardatza) berrikuntza,dibertsifikazio prozesuak eta balio erantsi altuko sektore berrietara bideratu. Besteak beste, energiaberriztagarriak, biomedikuntza, material berrien garapena, teknologia berriak, etab.

� Ekonomia berriarekin eta gizarteak dituen behar berriekin lotutako zerbitzuen garapena: aisiarekin, kulturarekineta aldaketa demografikoekin erlazionaturik daudenak. Hirugarren sektoreko enpresak bultzatu.

� Turismoa eta aisialdi sektoreak bultzatu. Gure itsas kultura eta nortasunean oinarritutakoa. Gure itsas kultura edoitsasoarekin izan dugun eta dugun lotura balioan jarri eta ezagutzera eman.

� Arrantza sektorea eta bere industria eraldatzailea sustatu. Jarduera ekonomiko erlazionatu berriak eta diru sarreraosagarriak bultzatuz. Itsasoarekin lotura dituzten enplegu eta jarduera ekonomiko berriak bilatu eta garatu. Etorkizuneanitsas aktibitateak bultzatzeko 47 hektareako martxan jarriko den poligonoa kontuan hartuz (ustiapena, elikadura, etab.).

� Herriko merkataritza sustatu. Hurbileko merkataritza berrikuntzaren eskutik, kontsumo ohitura berrien aurreanmoldatu egin behar da. Bere kudeaketa ahalmena gehitu, asoziazionismoa sendotu eta herriko dendetan erosketakbultzatzeko ekimenak landu.

� Garapen ekonomikorako azpiegiturak sortu; Beste erakunde batzuekin batera azpiegiturak planifikatu eta garatu.Eskualdean enpresa berriak sortzeko guneak bultzatu.

� Gainera, EAJ-PNVtik Europako “Blue growth” edo “hazkunde urdina” estrategia bultzatzeko konpromisoa hartzendugu. Itsasoak ematen dizkigun aukerak prospekzio eta plan berezi baten bitartez aztertzea gure ekonomia berpiztekohelburuarekin.

Page 12: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

ENPLEGUA,

gure lehentasuna.

Enplegua eta bere sorkuntza Lekeitioko Udalaren kezka nagusienetako bat izan behar du. Ez da posible herri kohesionatu bat izatea gure herritarren proportzio handi bat, gehien bat gazteak, langabezia egoeran daudenean.

Lehentasun bezala, herrian sortzen ditugun lan aukerak lekittarrek aprobetxatu behar dituztela argi daukagu.Honetarako, Lekeitioko Udalak lan aukera berri hauek identifikatzerako eta bilatzerako orduan paper garrantzitsu bat izanbehar du. Nola ez, eskualdeko industria-ehuneko eragileekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta EuskoJaurlaritzarekin elkarlanean. Baita ere, kasuan kasu, gaur egungo eta etorkizuneko aktibitate ekonomikopotentzialak aztertuta, gure herriko / eskualdeko populazio aktiboaren ahalmen profesionala egokitzeabeharrezkoa izango da eskualdeko formazio zentroekin elkarlanean.

Hurrengo 4 urteetarako EAJ-PNVtik enplegu arloan ekimen hauek planteatzen ditugu:

� Autoenpleguaren eta enpresa txikiak sortzearen bitartez norberaren lanpostu propioa sortu nahi duten pertsoneibabesa eskaini, salbuespen fiskalak, enplegua sortzeko diru-laguntzak, udal lokalak erabiltzeko hobariak, etab. eskainiz.

� Eskualde mailan egindako ikerketen ondorioz sektore estrategikoak bultzatu.

12

Itsasoa, enplegu eta

negozio aukeren

sortzaile. BLUE

GROWTH estrategia.

Itsasoa enplegu aukerak sortzeko errekurtso bezala ulertu behar dugu. Helburua jarduera ekonomiko berriak, negozio eta enpresa-ekimen berriak bultzatzea da. Herrian aberastasuna sortu, biztanleriaren diru-sarrerak hobetu, lan aukera berriak bilatu, gehien bat, gazteentzako zuzenduak.

Itsasoa baliabidearekin lotutako ekonomia-jarduera berriak garatzea eta ezartzea, sortzen ari diren sektoreen aldeko apustua eginez, besteak beste, arrantza-turismoa, energia, ingurumena, bioelikadura, itsas akuikultura.

Arrantza sektoretik diru sarrera osagarriak lortzeko aukera ematen duten jarduera eta ekimen berriak martxan jartzealagundu eta bultzatuko dugu. Honek ez du ekarriko arrantza-sektorearen jardueraren uztea, baizik eta irteera profesionalberriak eta/edo sektoreko langileentzat jarduera osagarriak aztertzeko aukera, hauen lanpostuak mantendu eta diru sarreraosagarriak lortzeko eta errenta-maila duin batzuk mantendu ahal izateko. Guzti hau sektoreko pertsonek duten ezagutza etaesperientzia, elkarlan publiko eta pribatuaren, eta enpresa eta sektore arteko kooperazioa bultzatuz eta aprobetxatuz. Nolaez, kofradiarekin batera.

Page 13: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

HURBILEKO

MERKATARITZA:

Herriarentzako

bizitza.

Gizartean eta erosketa ohituretan ematen ari diren aldaketak, denda txikien protagonismoan atzera pausu bat ekarri du.Merkataritzak ez du bakarrik salerosketa funtzioa betetzen, erakartasuna sortzen du eta harreman sozialen eta zerbitzuentrukerako gune bat ere suposatzen du.

Hurbileko denden jarduera komertzialak biztanleen bizi kalitatean eragina du, herriko jardueraren erdigune bezala ulertu behardugu, herria kohesionatzeko eta dinamizatzeko tresna bezala.

EAJ-PNVn argi daukagu “merkataritza bizitza dala” eta “merkataritzak herria egiten duela”. Beraz, herriko merkataritza sustatzeko eta garatzeko hurrengo neurri hauek proposatzen ditugu:

� Merkataritza gunea dinamizatzeko ekimenak, erosleak erakartzeko giroa sortzeko helburuarekin.

� Herritarren artean herriko merkataritza sustatu. Kitto dendari elkartearekin elkarlanean kanpaina ezberdinakmartxan jarri: sentsibilizazio kanpainak, fidelizatze kanpainak, etab.

� Inguruko herrietako bezeroak erakarri. Kanpo promozioa.

13

� Herriko Merkatari Elkartearekin elkarlanean aritu. Sektorearen ordezkari bezala, Elkartearekin elkarlaneaneskaintza integrala eta merkatal dinamizazioa landu eta garatu.

� Denda txikien modernizazioa bultzatu, teknologia berrien erabilpenean, kudeaketan eta marketing-ean estrategiaberriak landu.

� Merkataritza eta turismo sektoreen arteko elkarlana bultzatu.

� Denden modernizaziorako politika fiskalak bultzatu (hobari fiskalak, etab.).

� Erakusleihoen edo eskaparateen modernizaziorako kanpainak martxan jarri, kudeaketarako programa informatikoak, etab.

� Plaza merkatua, alde zaharreko merkataritza gunea eta hutsik dauden lokalak ikuspegi bateratu batekinlandu. Herriko gune ezberdinen arteko sinergiak eta fluxuak lortzeko.

� Belaunaldi txanda bultzatzeko tresnak eta baliabideak jarri, lokalen jabeen eta sustatzaileen arteko akordiok lortzeko.

Page 14: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

TURISMOA: Gure

Itsas nortasuna. Urtean zehar turismo kulturala eskaintzea posiblea da, lekittarra izatearen harrotasuna transmititzen duena. Gurejatorria, iragana eta gure kultura islatzen dituena, beste batzuen aurrean elementu bereizle bezala, itsasoarekin,arrantzarekin, itsas jarduerarekin eta itsasoak historiaren zehar, eta baita gaur egun ematen digun guztiari garrantziaemanez ere.

Horregatik, turismoa ez dugu ulertu behar kanpo promoziorako eta gure kultura indartzeko tresna bezala bakarrik,baizik eta berreskuratzeko, babesteko eta gure ondare zabal eta konplexua gizarteratzeko tresna moduan; Bizitzaulertzeko era bat, gure identitatea herri bezala erakusteko modu bat, bai bisitariei eta baita lekittarei ere.

Estrategikoagoa, denboran jasangarriagoa eta eragin ekonomiko handiagoa daukan gune turistiko moduan kokatu beharra dago Lekeitio.

Gure ondarean inbertitzea beharrezkoa da (euskara, ondare material eta materiagabea, eraikinak, ohiturak, ekitaldiaketa ogibide ezberdinak) horretaz baliatu gaitezen eta gozatu dezagun. Azken finean harro senti gaitezen gureondareaz.

14

Gure itsas ondarearen elementu adierazgarriak berreskuratzea, balioan jartzea eta hauen berezko ezaugarriak galdugabe ezagutzera ematea proposatzen dugu, herriko errealitatean eta berezitasunean islatuta dagoen itsasoari etaarrantzari loturiko ondarearen bultzatzaile nagusiak bihurtuz. Azken finean, gure nortasuna eta gure itsas kulturaLekeitioren eskaintza turistiko berriaren ardatz nagusia izan daitezen.

Itsasoa eta turismo aktiboko jarduerak; hondartza, surfa, urpeko ekintzak, kirol arrantza, turismo nautikoa, etab.Itsasoa eta gure itsas kultura elementu traktore bezala. Itsasoarekiko izan dugun loturatik sortutako ondare erlijiosozabala ere kontuan izan behar dugu. Lekeitio Bizkaiko itsas kulturako erreferente turistikoa bihurtu behar dugu.

Baina Lekeitiok badauzka barnealderantz turismoa garatzeko aukerak ere, hala nola, Lea ibaia eta inguruko baliabide guztiak. HauekLekeitioko eskaintza turistiko berriari gehitu behar zaizkio. Baita Donejakue bidea ere.

Estrategia hau aurrera eramateko ezinbestekoa da sektore turistikoaren, merkataritza sektorearen eta baita arrantzasektorearen parte hartzea ere, garatuko diren proposamenen kalitatea eta benetakotasuna bermatzeko.

Beraz, ezinbestekoa da gure itsas-arrantza identitatearen inguruan urte osorako izango den turismo eskaintza zabalaegituratzea; diru sarreren (aberastasunaren) eta enpleguaren iturri. Baina ezinbestekoa da sektore turistikoko negozioereduen berrikuntza eta lankidetza proiektuak bultzatu beharra ere. Garrantzitsua da baita nazioarteko sareetan,produktuetan eta plataformetan integratzeko ahaleginak egitea ere.

Page 15: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Komunitate garapena

eta bizi kalitatea:

pertsonak.

GIZARTE ZERBITZU

aurreratu eta

jasangarriak.

Erakundeen ekimena Gizarte Zerbitzuen alorrean, gizarte ongizatearen aldeko apustua izan behar da, pertsonenbizitza kalitate hobetzeko lanean jardutea. Ongizatea lekittarren eskubidea da.

Azpimarratu nahi dugu gizarte justu eta solidarioagoa eraikitzeko, gure politiketan pertsonak direla oinarrizko ardatza. GUREAKTIBORIK GARRANTZITSUENA DIRA.

Egun daukagun egoera ekonomikoak beharrezkoa egiten du Gizarte Zerbitzuak aldatzea. Alde batetik, eskaera geroz etahandiagoa delako eta bestetik, erabiltzailearen perfila aldatu egin delako, besteak beste krisiak orain gutxira arte aldi baterakoegoerak erabat luzatu baititu. Krisi ekonomikoak, Administrazio Publikoak eskaintzen dituen Gizarte Zerbitzuetan ere eragin du.Horregatik, kalitatezko Gizarte Zerbitzuen alde lan egingo dugu, egoera berrira egokituaz eta baita Gizarte Zerbitzuen karteraberrira ere.

Baina gizarte beharrizanei erantzuna emateko beharrezkoa da beste administrazioekin, hirugarren arloarekin, ekimenpribatuarekin, komunitatearekin eta boluntariotzarekin lankidetza egotea.

Bestalde, bizi itxaropena luzatu egin denez, menpekotasun egoerak gehitu egin dira. Egoera honetan dauden pertsonen eta

15

Bestalde, bizi itxaropena luzatu egin denez, menpekotasun egoerak gehitu egin dira. Egoera honetan dauden pertsonen etahauen senideen beharrizanei erantzuna emateko erronkan, instituzioen arteko lankidetza funtsezkoa da. Egoitza zerbitzuakinguruan zahartzeko desioa betetzea lagunduko duten zerbitzu jarrai baten azkeneko mailan egongo dira. Baina, hau guztiaerrealitatea izan dadin, menpeko pertsonen beharrizanei eta familia zaintzaileei arreta emateko sistema hobetu egingo dugu.

Gure helburua autonomia, aukera berdintasuna eta lekittarren bizi kalitatea sustatzea da, pertsonek bizitzan zehar ditugunbeharrizan ezberdinetarako erantzun egokiak eskainita. Hau guztia, krisialdi ekonomikoak eta gizarte errealitatean gertatzen aridiren aldaketa sakonek markatutako testuinguruan.

Eszenatoki honetan sistemaren jasangarritasuna bermatu behar da, honako esparru hauetan ekinez:

� Gizarte zerbitzuak eskarietara egokituta.

� Kudeatzeko eredu berriak garatuta Hirugarren Sektorearen, ekimen pribatuaren, komunitatearen eta boluntariotzarenlankidetzan euskarrituta.

� Teknologia berriek eskaintzen duten potentziala pertsonen ongizatearen zerbitzura erabilita.

� Iruzurraren kontrako borroka irmoa eginez.

Page 16: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Edozein kasutan, inbertitzen jarraituko dugu gizarte babesa eta beharrizanak dituztenei laguntzeko, ondorioz,gizarte zerbitzuak honako neurri hauen bidez egokitu eta hedatu nahi ditugu:

� Gizarte Zerbitzuen alorrari bultzada eman, hauen beharrizana daukaten pertsonetatik ahalik eta hurbilen egoteko.

� Zerbitzuak eman ahal izateko, hauen aurrekontu partida mantendu eta baita handitu ere.

� Etxez etxeko arreta hobetu.

� Gizarte Zerbitzuak emateko instalakuntzak benetako beharrizanei eta erabiltzaileen konfidentzialtasunari egokitu.

� Kontratazioan klausula sozialak sartu. Era honetara, gizarteratze arloko enpresak lehiakorrak izan daitezen. Kontuan izanbehar da enpresa mota hauetan lana aurkitzeko zailtasunak dauzkaten pertsonak daudela.

� Gizarte Zerbitzuen eta enplegurako zerbitzuen arteko koordinazioa egotea, lana bilatzen daudenek oinarrizko beharrizanakbermatuta izan ditzaten eta horrela lan munduan sartzeko ibilbideari ekin diezaioten.

� Menpekotasun egoeran dauden adinekoei eta beren famili inguruari zuzendutako zerbitzuak indartzea, besteakbeste, etxez etxeko laguntasun zerbitzua, tele-arreta zerbitzua, aldi baterako egoitzak eta aldi luzerako egoitzak,

16

beste, etxez etxeko laguntasun zerbitzua, tele-arreta zerbitzua, aldi baterako egoitzak eta aldi luzerako egoitzak,zaintzaileei babesa emateko eta pertsona eta familia zaintzaileentzako lasaialdia emateko egitasmoak, etab.

� Uribarren-Abaroa Egoitzan larrialdi egoeran dauden pertsonen sarreren protokolarizazioa.

� Eguneko zentruari babesa eman, gaixo eta familien babeserako baliabide izateko.

Page 17: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

HEZKUNTZA:

Etorkizunean

inbertitzea.

EAJ-PNVrentzako, hezkuntza eta formakuntza gure herriaren eta nola ez, gure Aberriaren etorkizunerako oinarrizko tresnak dira. Garapen pertsonal eta profesionalarentzako beharrezkoak diren tresnak. Lehiakortasuna hobetuko da eta kohesio soziala eta elkarbizitza lortu.

Gizarte justuagoa, solidarioagoa eta kohesionatuagoa bultzatzen duen Hezkuntza sistema nahi dugu. Horretarako, beti ere hezkuntza komunitatearekin elkarlanean, ondokoa proposatzen dugu:

� Formakuntza zentruen arteko harremanak sendotu hezkuntza proiektuak uztartuz, denen artean lan eginez.

� Legegintzaldirako inbertsio plana egin, udaletxeari dagozkion hezkuntza ekipamenduak (Haurreskola eta Herri Eskola)mantendu eta hobetu ahal izateko eta hezkuntza zentru publiko berri bat diseinatzen eta adosten hasi.

� R.M Azkue Ikastolarekin akordu marko bat ezarri finantziazioa, ekipamenduen erabilera, udalekuen antolakuntza, etab.zehazteko.

� Musika Eskola bultzatu eta lagundu.

� Hezkuntza kontseilua sortu. Kontseilu honetan herriko eta eskualdeko hezkuntza zentruek parte hartuko lukete eta baita

17

� Hezkuntza kontseilua sortu. Kontseilu honetan herriko eta eskualdeko hezkuntza zentruek parte hartuko lukete eta baitaaraututako zein ez araututako hezkuntza zentruek.

� Eskola garraioa lagundu.

Page 18: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

KULTURA: Bizitasun

kulturalaren alde

lanean.

EAJ-PNVrentzat, kultura prozesu bat da eta ez produktua soilik. Harreman puntua da, talde eta nortasun pertsonalarenezagutza, sormena da, hedapena eta ondare eta baloreen igorlea.

EAJ-PNVrentzat, sormen eta ekoizpen kulturala, gizarte modernoaren balio erantsia da. Kultura funtsezkoa da gizartegarapenerako eta guztiz aberasgarria da ongizate pertsonal eta kolektiborako.

Kultura da gizarte aurreratu batean gizarteak egiten duen eskaririk handienetakoa, eta horregatik eskari horri erantzunaemateko derrigorra dugu, kulturaren adierazpen guztiei tokia emateko guneak ahalbideratzea, bereziki sormena etaberrikuntza garatzen dutenei. Testuinguru honetan, honako neurri hauek hartuko dira kultura sustatzeko:

� Kalitatezko kultura egitarau anitz eta zabala eskaintzea eta ezagutzera ematea.

� Sormena eta arte sorkuntza laguntzea eta sortzaileei, bereziki gazteei, beren arte jarduera garatzeko esparruakahalbidetzea.

� Izaera pribatuko kultur mugimenduekin eta elkarteekin lankidetzan jardutea.

� Kultura erakarpen turistikorako elementu gisa erabiltzea.

18

� Kultura erakarpen turistikorako elementu gisa erabiltzea.

� Esparru publikoa kultur jardueretarako gune gisa sustatzea.

� Herrian dauden gune kulturalak berrantolatu (Konpainiako eliza- Abaroa Jauregia).

� Elkarte kulturalen elkarlana lortu eta hauei lagundu.

� Espazioa / elkargunea sortu herriko elkarteen artean harremanak bultzatzeko / sortzeko eta elkar hobeto ezagutzeko,iritziak eta esperientziak trukatzeko, etab.

� Kanporantz proiekzio handia daukaten ekitaldiak aztertu eta ondoren bultzada berri bat eman (Kale antzerkia,Zinemabilera, etab.).

� Zinemazaleak elkartearekin batera, Ikusgarri Aretoan egiteko ekintzak garatu.

Page 19: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

EUSKARA: Gure

hizkuntza ondarea

zaintzea eta garatzea.

Euskal gizartearen ezaugarria da ondo zehaztutako nortasuna ematen diguten baloreak ditugula. Kultur propioa etahizkuntza propioa, eta toki esparrutik bertatik balora daitezke.

Gaur egun, euskara urrun dago erabateko normalizazio-egoeratik, urrun dago gaztelaniarekiko berdintasun soziala izatetik.Egoera desorekatu horretan, bada, bi hizkuntzen berdinkidetasun sozialera gerturatzeko hizkuntza-politika bultzatuko dugu,euskararentzako hizkuntza-politika sustatzailea eta eraginkorra, helburutzat desoreka sozial hori berdintzea izango duena etagure gizartean euskara gaztelaniaren parean jartzera joko duena.

Etorkizunari begira, EAJ-PNVk berresten du buru-belarri aktiboki jarraituko duela euskara babesten eta bultzatzen, euskararenaldeko adostasun politikoa eta soziala oinarri hartuz eta berrituz.

Euskarak etorkizunera begira duen erronka da bere ERABILERA. Beraz, Udalak egin beharreko ahaleginak bideratu behar diraEuskararen erabilera eszenatoki zehatz batzuetan hedatzeko, erabiltzeko esparru berriak lortzeko eta beste batzuk indartzeko.

Horregatik, gure politika edota ekintza guztien ardatz izango da euskara; honako esparruak landuz, beste batzuen artean:

19

• Udaleko euskara teknikariaren asteko bost laneguneko eta lanaldi osoa berreskuratu.

• Euskaraz dauden produktuen ekoizpena eta banaketa bultzatu.

• Euskara bultzatzen duten eragile eta taldeekin elkarlanean aritu.

• Lekittaren artean azken urteotan eman den euskararen erabileraren beherapena saihesteko programa bereziak garatu.

• Gurasoen euskalduntzea bultzatu, familia eta etxe eremuan euskararen erabilera finkatzeko.

• Gizarte eremu zehatzetan (merkataritza, enpresa, kultur eta aisialdi jardueretan…) euskararen erabilerak goruntz egin dezan

lagundu, horretarako baliabideak eskainiz.

• Gure herriko euskara babesteko, zaintzeko, transkribatzeko eta zabaltzeko ekintzak sustatu.

Page 20: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

KIROLA: Jarduera

fisikoa eta garapen

pertsonala.

Kirolak, bere modalitate desberdinetan, arreta eman behar zaien hainbat aukera eskaintzen ditu:

• Atsegin hartzeko kirola edo jarduera fisiko erregularra; prebentzioaren edo errehabilitazioaren esparruan, edo ongizaterabideratuta, biderik onena dira osasuna hobetzeko eta ohitura osasungarriak mantentzeko, sedentarismoaren kontraborrokatzeko eta, azken batez, bizi-kalitatea hobetzeko.

• Lehiaketa kirolak norberak zein taldeak bere burua gainditzeko balioak, ahalegin balioak, hobekuntza eta berrikuntza balioaklantzeko aukera ematen du. Esparru honek aldi berean konplexua eta aberatsa den egitura dauka. Irabazi asmorik gabekoklubek aintzat hartu eta indartu beharreko funtsezko oinarriak dira, horren beharrezkoa den eta bestalde gutxi aintzatetsita etabaloratuta dagoen lana egiten jarrai dezaten.

• Hezkuntza mundutik bideratutako kirola elkartasunaren, ahaleginaren, errespetuaren… balioekin uztartzen da.

Lekittarrek kirol arloan daukaten eskaria etengabe ari da eboluzionatzen eta modalitateak zein kirola praktikatzeko moduakdibertsifikatuz doaz.

Uste dugu honek guztiak kirol eskaintzaren planifikazio dinamikoagoa eta irekiagoa eskatzen duela, kirol jarduera ulertzeko

20

Uste dugu honek guztiak kirol eskaintzaren planifikazio dinamikoagoa eta irekiagoa eskatzen duela, kirol jarduera ulertzekomodu desberdinetara egokituko dena eta errespetu gehiago izango duena herritarren beharrizanei erantzungo dien zerbitzuarenkalitatearekiko.

Horregatik bultzatu eta erraztu beharra daukagu kalitatezko kirol jardueraren garapena eta sustapena. Ondorioz:

� Kirolaren abantailak eta baloreak sustatu.

� Gaur egungo instalazioen mantentze eraginkorra eta horietako batzuen berriztatzea.

� Kirol instalazioen bateratze prozesuari hasiera eman (frontoia, kiroldegia eta igerilekua).

� Kirol elkarte eta klubei lankidetza eta babesa eskaini.

� Gazte, emakume, adineko eta gaigabetutako pertsonen arten kirola sustatzeko berariazko egitasmoak garatzea.

� Bertako kirolak babestea, baita itsasoarekin zerikusia daukatenak ere.

� Tokiko ekonomiaren bultzatzaile diren kirol lehiaketa eta gertakariak erakartzea, antolatzea eta babestea.

� Udal Kirol Patronatuaren birplanteatzea eta baita beronen gestioa ere.

� Kirol ekintzen erabiltzaileen eskariei moldatutako eskaintza egokiaz eta kalitatezkoaz hornitzea (ikastaroak).

� Eskualdearekin akordioetara iritsi eskualdeko kirol instalakuntzetara sarrera izateko.

� Kirol ekintzak burutzen diren gune publikoak hobetu, emakumeentzat puntu beltzak diren guneak ezabatzeari arretaberezia ezarriz (argiteria, ikusgaitasuna…).

Page 21: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

GAZTEDIA:

etorkizunean

inbertitzen.

Pertsona gazteak, Lekeitioren oraina eta etorkizuna dira, Lekeitioren garapen sozial eta ekonomikoaren protagonistak dira, etaberaz, herri gisa dauzkagun baliorik handienetakoak dira. Herri gisa aurrera egin eta garapen egokia jadetsi nahi badugu, argieta garbi eta irmotasunez pertsona gazteen aldeko apustua egin beharko dugu, pertsona gazteak entzun, lagundu eta elkarrekinibiliz.

Emantzipazioa, autonomia, partaidetza eta ekimenen bultzatzea dira gaztediaren alorrean egiten dugun apustuaren gakoak.Proposatzen dugun gaztedi-politikaren abiapuntua da pertsona gazteak beren bizitzaren eta etorkizunaren benetakoprotagonistak direlako uste osoa. Planteatzen dugun ereduak ez dauka asmo paternalistarik, eta ez du gaztedia biktimizatu nahiere. Proposatzen ditugun konpromiso eta ekimenak gaztediak bere eskura dauzkan tresnak dira, beren etorkizunareneraikuntzarako protagonistak izan daitezen.

Gaztedi-politika, diseinatzen, garatzen eta ebaluatzen denetik gazteekin partekatzen den erantzukizuna da. Horregatik,begirunea eta gaztediaren heldutasuna aintzatetsiz egingo dugu lan; elkartutako zein elkartu gabeko pertsona gazteenlankidetzarekin bat.

EAJ-PNVren konpromisoa da: GARDENTASUNA, ENTZUTE AKTIBOA ETA PERTSONA GAZTEEN AHALDUNTZEA. Beraz,hurrengo ekimenak proposatzen ditugu:

21

hurrengo ekimenak proposatzen ditugu:

� Lekeitioko Gaztediaren Kontseilua eratzea gazte ekimenak tratatu eta garatzeko.

� Gazteguneko (lehengo Correos) instalazio eta zerbitzuen mantentzea.

� Gazteek erabiltzen dituzten lokalen arautzea segurtasun eta osasun gutxiengo baldintzak bete ditzaten.

� Gazte elkarteei babesa eta elkarlana eskaini beraien ekintzak aurrera eraman ditzaten.

� Gazteen burujabetze edo emantzipazio plana martxan jarri, besteak beste, etxebizitzen alokairurako laguntzen bitartez.

Page 22: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

ADINEKOAK: Hobeto

zahartzea.

Zahartzea lorpen sozial eta pertsonala da. Aukeretan gauzatzen den lorpena. Ederrena: bizitza egitasmo aktiboa garatuahal izatea. Honek suposatzen du aisialdiaz gozatzeko gaitasun eta aukera eta bizitzaren aldeko konpromisoa; etahorretarako, prebentzio kodean lan egingo duten politikak behar ditugu. Denok hartu behar dugu zahartzearekikokonpromiso aktiboa.

Biztanleriaren zahartzea gelditu ezinezko eta atzera ezinezko fenomenoa da, pertsonak, beren bizitza kalitatea eta berenongizatea zaintzen duen gizartearen isla. Ahalegin honi esker bizitzaren aldi hau aprobetxatu ahal eta behar dugun aukerabilakatu da.

Pertsona nagusiek kapital aktibo garrantzitsua suposatzen dute. Gehiengoa dira buru eta gorputz aldetik egoera oneandauden adinekoak eta zahartze aktiboa laguntzeko politikak behar dituzte. Beren bizitza egitasmoetarako laguntasunak behardituzte kultur edo kirol zerbitzu alorrean; era berean gizartearen eskura jartzen dute beren eskarmentua,jakinduria etabaliabideak, eta beste pertsonen ongizateari laguntzen diote, adibidez gizarte boluntariotzan arituz.

Printzipio hauetan oinarrituta, EAJ-PNVk honako jarduera lerroak proposatzen ditu:

� Gure udalerrietako adinekoei zerbitzuak emateko beharrezko baliabide eta egitasmoak jartzea.

22

� Gure udalerrietako adinekoei zerbitzuak emateko beharrezko baliabide eta egitasmoak jartzea.

� Adinekoetaz arduratzen diren elkarteekin etengabe hitz egitea eta lankidetzan jardutea.

� Autonomia pertsonala duten adinekoei zuzendutako zerbitzuak indartzea, gizarte talde honentzako ekipamenduak ezarritaeta handituta, kultur eta hezkuntza ekimenak lagunduta, alfabetatze digitala eskainita, kirolaren praktika sustatuta,adinekoei zuzendutako ekipamenduetan hobekuntzak egitea, etab.

� Adinekoak udalerriko eragile aktiboak bilakatu (boluntariotza, belaunaldiarteko lankidetza, etab.).

Page 23: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

BERDINTASUNA:

Eskubideak eta

errealitatea

eraikitzea. Pertsonen arteko berdintasuna funtsezko eskubide gisa bermatzea, sexua, joera sexuala, erlijioa edo arraza bata zein besteaizanik. Hori da gizartean dugun erronkarik nagusienetako bat. Udaletik berdintasun politikak jarriko ditugu martxan. Mailarikgorenean eta lehentasunezko gai gisa aztertuta. Eguneroko jardueran eta esparruetan zeharka aplikatuko ditugu.

Emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra lortzeko, hurrengo 4 urteetako erronka emakumeak jabetzea daeta ondorioz jokaera, ideia, keinu asko guztiz matxistak direla kontziente izatea eta beraz, ezin direla inolaz ere onartu. Hori delaeta, besteak beste:

• Udaletxean Berdintasun teknikariaren lanaldia indartu egingo da astelehenetik ostiralera lanean egon dadin.• Jabekuntza Eskola iraunkorra martxan jarri eta inplementatuko da.• Emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin lotuta dauden ekintza, ekitaldiak, etab. herriko puntu zehatz batzuetan iragarrikoeta zentralizatuko dira.

Genero arteko oraingo desberdintasuna da gizartean dagoen arazorik nagusienetakoa eta bortxakeria matxista da adierazpengogor eta bortitzena. Ahalegin guztiak egin behar ditugu bortxakeria matxistari amaiera eman diezaiogun. Emakumeenkontrako bortxakeria errefusatzearen inguruko kontzientziatze soziala indartuta, adierazpen bitarteko guztiak erabilita etaindibidualki zein taldeka aurre egiteko estrategiak eskainita. Bereziki gazteen artean. Hori lortzeko, pertsona gazteei bortxakeria

23

indibidualki zein taldeka aurre egiteko estrategiak eskainita. Bereziki gazteen artean. Hori lortzeko, pertsona gazteei bortxakeriasexista ezagutu, antzeman eta borrokatzeko tresna eta baliabideak emateko ekimenak sendotu behar ditugu, hezkuntza arloan,jarrera sexisten prebentzioan lan eginda eta era guztietako erasoen aurrean jarrera aktiboa mantentzera animatuta:

• Genero indarkeria kasuetarako Udal Protokoloa aplikatuko da.• Kontzentrazioek gure babesa izango dute eta hauekin bat egingo dugu.• Kirol esparruan, emakumeen udal kirola sustatuko da (taldeak, elkarteak, etab.) eta instalazioak euren beharrizanetaramoldatuko dira.• Kultura eta Jaien esparruari dagokionez, udaletxeak antolatutako ekintzetan emakume eta gizonen presentzia orekatua izateabultzatuko da.• Hirigintzan, emakumeek antzemandako puntu beltzak pixkanaka ezabatzen joango gara.• Aurrekontuei dagokienez, zeharka bilatuko denez emakume eta gizonen arteko berdintasuna, Udaletxeko sail guztiek partidabat zuzenduko dute helburu horretarako eta beraien ekintzetan ere gauzatuko da.• Kontratazio eta hitzarmenetan, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko klausulak sartuko dira.• Etorkinei dagokienez, integratzeko lana eta kultura guztiak ezagutzea ahalbidetuko duten jarduerak garatuko dira.

Bestalde, ezin ahaztu Toki Erakundeok gay, lesbiana, transexual eta arraza edo sinesmen guztietako pertsoneneskubideak bermatzeko lana egin behar dugula, berdintasunaren balorea eta ezberdinarekiko errespetua sustatuta eta gizartebarnerakoia lortzeko ahalegina eginda.

Page 24: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

OSASUN PUBLIKOA

ETA KONTSUMO

ARDURATSUA:

Udalerri osasuntsuak

eraikitzea.

EAJ-PNVn garrantzi biziko jotzen dugu Osasun Publikorako eta ingurumena babesteko estrategiak uztartzen dituzten 'udalerriosasungarrien' garapena ahalbidetzea, hurrengo neurri hauetan oinarrituta:

� Osasunerako hezteko egitasmoak garatzea, gure adinekoentzat eta hiritargoaren osotasunari begira, prebentzioestrategia batetik ohitura osasungarriak sortzeko xedez.

� Eusko Jaurlaritzarekin hitz egitea toki biztanleriak osasun arretan dituen beharrizanen berri emateko.

Kontsumo arduratsuaren inguruan, helburua izan behar litzateke ohitura eta balore berriak sustatzea kontsumoaren ikuspuntuetikoarekin bat eginik. Horretarako, honako neurri hauek jarriko ditugu abian:

� Kontsumo arduratsurako eta kontsumitzaileak babesteko kanpaina pedagogikoak garatzea.

� Udal Kontsumo Bulegoaren bitartekaritza lana indartzea.

� Merkatu tradizionalak sustatzea kalitatezko merkatal gune hurbilak diren aldetik.

� Udaletik 'erosketa jasangarria' bultzatzea, produktu eta zerbitzu ekologikoagoak eta jarrera etikoa eta giza

24

� Udaletik 'erosketa jasangarria' bultzatzea, produktu eta zerbitzu ekologikoagoak eta jarrera etikoa eta gizaeskubideekiko begirune eta sustapenarekin konpromisoa hartu duten hornikuntzak eta enpresak lehenetsita.

� Mendekotasunak eta mendekotasunezko jarduerak murriztea helburu duten politikak martxan jartzea, baitamendekotasuna eragiten duten substantzia legalen kontsumo arduratsua zabaltzea ere.

� Adingabeen artean alkoholaren kontsumoa desagerraraztea helburu duten kanpainak kaleratzea eta merkatariak gertakarihonen aurrean sentsibilizatzea.

Page 25: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

ELKARTEGINTZA:

Garapen eta parte-

hartzerako gizarte

ehun aurreratua.

Elkarteek ezinbesteko egitekoa dute gizarte ehun aurreratu eta elkartua lortzeko bidean aurrera egiteko orduan, eta funtsezkoak dira tokierakundeetatik sustatu nahi diren baloreak transmititzeko. Halaber, hiritarren parte hartzean aurrera egiteko bide paregabea eskaintzen dute.

EAJ-PNVk honako neurri hauek eskaintzen ditu elkarte ehuna eta elkarteek antolatutako jarduerak sustatzeko:

� Erkidegoaren intereseko jarduerak antolatzeko eta hiritarrei informazioa emateko orduan elkarte ehunarekin lankidetzan jardutea,elkarteek sustatutako jardueretarako laguntasun ekonomikoak barne.

� Beren jardueretarako udal tokiak eskaini.

� Lekeitioko Elkarteen Gida etengabe eguneratzea eta hiritarren artean zabaltzea.

� Elkarteek sortu daitezkeen batzorde, kontseilu edo eztabaidarako bestelako guneetan parte hartzea.

SOLIDARIOTASUNA:

25

Garapenerako lankidetza betidanik izan da euskal gizartearen errealitate bat. Herri solidarioa gara. Munduko desorekakmurrizteko helburu argia daukan Herri solidarioa.

Euskal udalerrien zati handi bat udal aurrekontuaren % 7 garapenerako lankidetzaren alde emateko helbururairitsi edo era esanguratsuan hurbildu da. Bide horretan aurrera egiteko helburuaz gain, EAJ-PNVk hurrengo neurri hauekproposatzen ditu toki esparrutik solidariotasunean aurre egiteko:

� Euskal Fondoa moduko sareak indartzea, erakunde, gizarte antolaketa eta Hegoaldeko erkidegoekiko harremansolidarioen garapenaren alde lan egiten duten toki esperientzia guztiak biltzen dituztenak.

� Solidariotasuna eta giza eskubideekiko errespetua baloreak sustatzea, batez ere gazteenen artean.

� Pobreziaren kontrako Itunaren inguruko ekimenak bultzatzea.

� Bidezko merkataritza bultzatzea.

� Erosketa publiko etikorako irizpideak sartzea.

� %0,7 balioestea garapenerako lankidetza bultzatzeko.

SOLIDARIOTASUNA:

Udalerri solidarioak

kanpora eta barrura

begira.

Page 26: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

ETXEBIZITZA:

etxebizitza izateko

eskubidea errealitate

eginez.

Etxebizitza eskuratzea arazo nagusietako bat eta arduratsuena da oraindik. Etxebizitzaren prezio garestia izateaz gain, orainfinantzaketa lortzeko arazoak daude. Ezinbestekoa da etxebizitza politika integrala, eraginkorra, martxan jartzea. Estrategiaberri bat, biztanleriaren segmentu behartsu guztiek, inor ahaztu gabe, etxebizitza eskuratu ahal izateko baldintza errealistakerrazten eta sortzen dituena. Gure konpromisoa gazteei etxebizitza eskuratzen laguntzean datza.

Laneratzeko eta etxebizitza eskuratzeko arazoak gazteak emantzipatzeko bi oztopo nagusiak dira. Gure ahaleginak etxebizitzapolitika publikoaren bidez alokairua sustatzera eta etxebizitza ereduak dibertsifikatzera bideratuko dira. Bi estrategia horiekfuntsezkoak dira etxebizitza eskuragarriagoa izan dadin.

Horregatik ulertzen dugu Lekeitioko Udaletik lan egin beharko dugula etxebizitza arloan konponbideak eskaintzeko, nagusikietxebizitza babestuaren aldekoa, eta zehazki alokairuan emateko etxebizitzaren aldeko apustua egingo dugu arrazoizko prezioaneta eskubide hori bermatzeko laguntasun publikoak eskainita. Halaber, honakoak landu beharko lirateke:

� Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzeko proiektua berreskuratu. Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmena berreskuratu etaBabes ofizialeko etxebizitzak sustatu, alokairukoak bultzatuz eta gaur egun hitzarmenak alokairurako aurreikusita dituen %40gehitu. Babes ofizialeko etxebizitzak egiteko promozio berrietan babes ofizialeko etxebizitza kopuru gero eta handiagoa

Erkidegoaren

garapena eta bizi

kalitatea: inguru

fisikoa eta

ingurugiroa.

26

gehitu. Babes ofizialeko etxebizitzak egiteko promozio berrietan babes ofizialeko etxebizitza kopuru gero eta handiagoaalokatzeko izan dadila bermatuta, baina gainerako kalifikazioetako etxebizitza babestuak egiteko egitasmoak bermatuta,merkatuan egon daitezen gizarte talde guztientzako eta beren diru sarreren araberako etxebizitzak. Guzti hau lehentasunez lekittarreizuzendua.

� Aldi berean etxebizitza tasatua moduko bestelako formulak sustatu, etxebizitza jabegoan izan nahi duten baina merkatulibrean erosterik ez duten eta diruz lagundutako etxebizitzarik eskuratzeko aukerarik ez duten pertsonei laguntzeko.

� Eraberritze egitasmoak bultzatu, antzinako etxebizitzak gaur egungo gizarteak behar dituen erosotasun estandarretaraegokitzea ahalbidetzeko, gehien bat alde zaharrean (irisgarritasuna, eraginkortasun energetikoa, etab.).

� Gazteei zuzendutako etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak martxan ipini. 18 eta 35 urte bitarteko adinenekogazteentzat.

Page 27: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

GARRAIOA, BARNE

MUGIKORTASUNA

ETA APARKALEKUAK:

Lotura hobeak.

Herriak kanporantz dituen loturen hobekuntza, barne mugikortasuna, trafikoa, garraio publikoa, beste mugikortasunjasangarrien bultzatzea, aparkalekuei, etab. modu integralean heldu behar zaie. Udal mugikortasun jasangarrirako Planalandu behar dugu, alde batetik ikuspuntu integral eta integratu batetik irtenbideak planteatzeko eta bestetik, sasoi zehatzetanedota udal jarduera ekonomikoak ematen diren momentuekin lotuta dauden arazoei aurre egiteko.

Garraio azpiegiturak ez dira garrantzitsuak Lekeitiorentzako bakarrik, baita eskualdearen zati handi batentzako ere. Egiturahauek, hazkunde ekonomikoa, lehiakortasunaren hobekuntza, enpleguaren sortzea egotea laguntzen dute eta baita herritarronbizi kalitatea hobetzen ere.Gure egunerokoan garraio egiturek eragin zuzena daukate. Lantokietara, osasun zentroetara, hezkuntza zentroetara, etab.joateko irisgarritasuna hobetzen dute.

Eskualdean daukagun errepide sarearen egoera eta eskualdetik kanporantz dauzkagun loturak eta lekittarrengan egoera honekdauzkan ondorioak irtenbidea behar dute. Erantzun egokia eman nahi dugu. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiarekinelkarlanean jardungo dugu Urberuaga-Plazakola-Milloi korredorea, A8rako irisgarritasuna eta Gernika-Lumorekin loturahobetzeko (eskualdeko ospitalea dagoen tokia).

Garraio publikorako eskaintza hobetu beharra dugu baita, Bizkaiarekiko daukagun isolamendu maila gutxitzeko eta

27

Garraio publikorako eskaintza hobetu beharra dugu baita, Bizkaiarekiko daukagun isolamendu maila gutxitzeko etahiribururako joan-etorrietan denbora irabazi.

Herriko beste arazo larri bat aparkalekuak dira. Nahiz eta Larrotegiko aparkalekuek eta saihesbideak arazo hau hein handibatean konpondu, herri erosoagoa eraiki behar dugu, ibilgailuen trafikoaren kongestio maila beheratu eta ondoriozlekittarrentzako espazioak irabazi.

Horregatik, EAJ-PNVkook ondokoa lantzea proposatzen dugu:

� Bizkaibuseko garraio publikoaren hobekuntza jarraitzea. Bilbora 60 minutu baino gutxiago.

� Larrotegiko garraio publikoaren egitura berriztatzea (autobus geltokia).

� Ibilgailuak partekatzeko ekimenak bultzatzea.

Page 28: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

� Ibilgailu asko dabilen sasoietan bertokoek aparkatzea errazten duen sistema diseinatu. Udatiarrei aparkatzea herriko kalebatzuetara mugatzea 15:00etatik- 20:00etara.

� Garavilla garajeen salmenta.

� “Gure Etxea”ren aurrean dagoen parking-aren antolaketa eta egokitzapena.

� Lekeitioko kale batzuetako trafikoa arintzeko irtenbideak aztertu.

� Trafiko geldorako guneak ezartzen jarraitzea.

� Aldirietako aparkaleku eskaintza zabaltzea.

� Bizikletaren erabilpena sustatzea, gure herrian dauden bizikletarako kale-bideen arteko loturak handituz eta berriak sortuz.

� Oinezkoentzako gune eta kale berriak sortzen eta espaloiak zabaltzen jarraitzea.

� Lekeitioko portuko aparkalekuak aztertu, alde zaharrean bizi direnei irtenbidea aurkituz.

� Errotazio altuko aparkalekuak bermatu botikak dauden inguruetan eta merkataritza ordutegian errotazio altuko aparkalekuakbultzatu beste zonaldeetan.

28

bultzatu beste zonaldeetan.

Page 29: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

IRISGARRITASUNA:

Arkitektura eta

hirigintza oztopoen

ezabapena eta

diseinu unibertsala

bultzatzea.

Lekeitioko Udaletik gure herria irisgarriago izatearen alde lan egingo dugu, mugikortasun urriko pertsonei eta baitamugikortasun baldintzatua dutenei ere irisgarritasun alorrean konponbideak eskainiz. Bestalde, oinezkoek kotxeen aurreanlehentasuna duten herri bat nahi dugu eraiki.

Herri atsegin bat, solidarioa, inklusiboa non bere kale hornikuntza, azpiegiturak, ekipamenduak, eremu publikoak eta zerbitzuakdiseinu unibertsalean edo diseinu inklusiboan oinarrituta egon daitezela. Hasieratik herriko lanak egiterako orduan printzipiohauek kontutan hartuko balira, ez lirateke obra horiek zuzendu beharko. Herriko hainbat oztopo arkitektoniko zuzendu beharditugu, baina gure herriko obretan diseinu unibertsala printzipio bezala ezarri behar dugu berriro ere horietan zuzenketarik ezegiteko eta bazterketa saihesteko.

Honela, hurrengo neurri hauek proposatzen ditugu, beti Lea-Artibaiko Ahalurri Fisikoen Elkartearekin elkarlanean:

� 2007ko Lekeitioko Irisgarritasun Plana Eguneratu eta garatu.

� Herriko eskailera guztiak eskubandak dituztela ziurtatu eta jarri horrela ez bada.

29

� Gune iriskorrak edo labanak ezabatu.

� Ateta guztietara sarrera ziurtatu (leku nahikoa utzi, aparkalekua moldatu, losak egokitu, etab.).

� Losak moldatzeko edota egokitzeko plangintza bat egin. Oinezkoak kotxeak baino lehenago.

� Gurpil aulkiekin, umeen kotxeekin, erosketa karroekin, etab. dabiltzan pertsonei mugikortasuna ziurtatu(mugikortasun urria edo baldintzatua).

� Lekeitioko Udaleko ekimen guztietan Lea-Artibaiko Ahalurri Fisikoen Elkartearekin elkarlanean aritu.

Page 30: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

HIRIGINTZA: Lekeitio

atseginagoa.Oraingo testuinguruan, lurzoruaren eta lurraldearen ordenamendua erkidegoa bizia eta balorea sortzen duen esparrua denarenikuspuntutik ulertu behar da. Udalerria ez da esparruaren eta bere hazkundearen antolamendu hutsa, ez da etxebizitzaedukina, bizikidetza eta interakzio sozial eta ekonomikorako esparrua baizik.

Horregatik, gero eta gehiago, etxebizitza izateko eskubidearekin batera hitz egiten da udalerria izateko eskubideaz' eta kontzeptuhorretan ulertzen da esparru publikoa, edertasuna, mugikortasuna, iresgarritasuna, erdikotasuna, bazterketarik eza eta hirikoingurumenaren kalitatea.

Hirigintzari lotutako jarduerak egiterakoan Lekeitioko udalerria atseginagoa eta gizatiarragoa izatea planifikatu eta bultzatu behardugu.

Jasangarritasuna izango da ezinbesteko irizpidea hirigintza planteamendu eta kudeaketan. Erabakitasunez eta seriotasunezudalerri moduan garatzeko giltzarri den tresna idatzi behar dugu: Lekeitioko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO).

EAJ-PNVtik hurrengoa proposatzen dugu:

30

� “Maderas de Lekeitioko” lursailari irtenbidea ematea herrian integratutako eremu moduan.

� Auzoak berriztatzeko plangintza berreskuratzea: (San Andres eta San Juan).

� Hiri paisaia hobeto, garbitasunari garrantzia eman, piboteen ipintzea hobetu beharrezkoak ez direnak kenduz, kontainerrenkokalekua aldatuz edota hauen lurperatzea burutuz kaleen ikuspegia hobetu, etab.

� Gainera, hirigintza alorrean emakumeentzat arriskutsuak edota puntu beltzak diren guneak ezabatzen jarraitu behar dugu (HIRIDEBEKATUA) eta emakumeen parte-hartzea sustatu Hirigintza Batzordeetan elkarteen bitartez Hirigintza Planean generoikuspegia islatzeko. Gai honetan haurtzaroa ere kontutan izango dugu.

Aisialdirako eremuak gure beste helburuetariko bat ere badira. Dugun inguruaz gozatzen laguntzeko azpiegiturak eta ekipamenduak.

� Itsasaldetik Santa Katalinako pasealekuaren proiektua berreskuratu eta “Maderas de Lekeitio” – Eluntzeta – antzinako Gernikakobidea – saihesbidea – arropain eta/edo Liako zubiarekin eraztun bat sortu bidegorriarekin batuz.

� Garraitz irlaz hobeto gozatzeko bertako landarediaren garbitasuna eta mantentze lanak burutu.

� Lumentza mendirako sarrerak hobetu aisialdiko gune moduan. Egitasmoak garatu hiritargoak toki aberastasun etaaniztasuna ezagutu ditzan.

� Urte osoan zehar itsasoko bainuarekin gozatzea bideragarri egiten duen ekipamendu baten sortzearen aukera aztertu Isuntzakalearen inguruan

Page 31: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

� Eskualdean BTT zentro baten sortzea pentsatu eta bultzatu.

� Herritarren parte-hartzearen bitartez Uribarri-Abaroa parkearen erabilera planifikatu eta bultzatu, beronek izan ditzakeenerabilerak zehaztuz.

� Plazako zerbitzu publikoak (komun publikoak) hobetu.

� Umeen jolas guneak Berriztu (segurtasun neurriak bermatuz) eta hauek estaltzeko aukerak aztertu.

EFIZIENTZIA

ENERGETIKOA ETA

ZABORREN

KUDEAKETA:

klimarekin eta

ingurugiroarekin

Ez da merezi duen etorkizun garapenik izango, gure balore sozialak, ingurumen baloreak eta gure oreka sozioekonomikoa zaintzekogai ez bagara. Lan ildo guztiak garrantzizkoak direla argi izanik, oraingo egoera honetan gure ahaleginak jasangarritasunaren arloenergetikoetan jarri behar ditugu, energia eraginkortasuna duten estrategia eraginkorrak diseinatu eta garatu behar ditugu, etaahalegin berezia egin energia bitarteko berriztagarriak erabiltzeko, gure udalerrietan aldi bereko aberastasun eta garapen ekonomikoasortzeko.

Udalerri jasangarriak behar ditugu. Herritarrek herria beronen etxetzat hartzea eta berau izango balitz moduan zaintzea

31

ingurugiroarekin

konpromisoa.

Udalerri jasangarriak behar ditugu. Herritarrek herria beronen etxetzat hartzea eta berau izango balitz moduan zaintzeaezinbestekoa da. Horretarako EAJ-PNVk datozen 4 urteetarako hurrengo lanerako gidalerroak aurkezten ditu:

� Sentsibilizazio eta gizarte heziketa kanpainak garatzea hurrengo hauek lantzeko: Murriztea, Berrerabiltzea eta Birziklatzea.

� Jende asko bizi den lekuetan edukiontziak hiri paisaiatik ezabatu, lurperatzearen edota bestelako sistemen bitartez.

� Zaborren bilketa arrazionalizatu (noiz batu, zein egunetan, etab.) eta bilketa guneak gestionatu (edukiontzien eta inguruarengarbiketa).

� Hiri eta industria hondakinak bereizi, batu eta tratatzeko sistemak hobetzea. Hondakin organikoen batzeko sistema ezarri(5. edukiontzia).

� Udalerriko lorategiak berreskuratu eta gune berdeak gestionatu.

� Efizientzia energetikorako neurriak martxan jarri.

� Toki publiko eta pribatuetan energia berriztagarriak sustatzea.

� Ura aurrezteko egitasmoak garatzea hornikuntza sareen hobekuntza barne.

� Erabilera publikoko eraikinetan eta ekipamenduetan efizientzia energetikoa lortu.

Page 32: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Parte-hartzea,

gardentasuna eta

konpromiso etikoa.

HERRITARREN PARTE-

HARTZEA: denon

artean Lekeitio

eraikitzen.

Beharrezkoak dira herritarren erantzunkidetasunean oinarritutako gobernatzeko modu berriak, interesatutako alderdi guztien parte-hartzea eta giza kapitalaren erabilera berritzailea. Gaur eguneko herritarren parte-hartze mekanismoen eta gobernu estrukturarenazterketa eta ebaluazioa egin, eta komunitatetik tokiko garapena bultzatzeko estrategia ezarri beharra dago.

Gainera, gobernatzeko modu berri horretan ezinbestekoa da udal gestioan hobekuntzak egitea. Udal atal ezberdinek (normalean bereeskumenekoak diren sektoreko jardueretara bideratutakoak), estrategia bateratu baten zati moduan, beraien gain hartu behar dute nahidugun udal eredua eraiki ahal izateko.

Tokian tokiko parte hartzea da hiritarrek udal politikagintzaren ziklo guztian izateko aukera indartzea, Administrazio horretan duenkonfiantza sendotzeko.

Zentzu honetan, parte hartzerako tresnak sustatuko ditugu, elkarrizketa ireki eta jarraia mantenduta, gizarte eta ekonomia taldeenordezkari diren erakundeen bidez eta zuzenean hiritargoarekin. Zuzeneko parte hartze honetan ere Teknologia Berriek aukeraparegabeak eskaintzen dituzte.

Horretarako, EAJ-PNVk hurrengo neurri hauek sustatuko ditu:

32

� “Lekeitio Zeure Erara” ekimena martxan ipini. Gure Udalerriarentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan erabakiak hartzekoprozesuetan lekittarren parte-hartzea bultzatuko duen ekimena.

� Batzorde, kontseilu, etab.en bitartez parte-hartze bideak sortu eta bultzatu.

� Hiritargoaren parte hartze zuzenerako prozesuak sustatzea Hirigintza eta Gizarte Ekintzak moduko egitasmoak, araudia etaerabakiak egiteko eta hartzerako orduan.

� Antzar Egunaren inguruko galdeketarako deia egin herritarrei (naturala edo plastikozkoa).

� Gizarte sareetan toki erakundeen parte hartzea sustatzea, hiritargoari entzuteko eta parte hartzerako aukera emateko bidegisa.

� Hiritargoari bere kexak, iritziak eta iradokizunak arduradun politikoei zuzentzeko tresnak eta mekanismoak eskaintzea.

� EAJ-PNVren hautetsienganako irisgarritasuna eskaini.

Page 33: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

GARDENTASUNA:

Ateak irekita daukan

Udaletxea.Gardentasuna da Demokraziaren lehen baldintza. Batez ere, Erakundeena baino, hiritarrenak diren baliabideen kudeaketaz arigarelako.

EAJ-PNVk kudeatutako udal gobernuek aurrerakada handia eman dute gardentasun gaietan azken urteotan, Bilbokoudalak kanpoko sariak jaso ditu zentzu honetan. Jakin badakigu zentzu honetan beti dagoela zer hobetu, beraz EAJ-PNVk 2011-2015udal eta foru legegintzaldirako izango duen konpromiso etikoa izango da kudeatuko dituen erakunde guztietan ahalik etagardentasunik handiena ahalbidetzea, honako neurri hauek erabilita:

� Gardentasuna udal kudeatze lanean, gobernu ekimen osoa hartuko duena eta batez ere aurrekontuetan, kontrataziopublikoan eta soldata publikoetan. Teknologia berriek herritarren parte-hartzerako eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuz,sareko lanaren eta informazio trukatze azkarraren bitartez, gobernatzeko modu gardenagoa, irekiagoa eta berritzaileagoa lortudaiteke.

� Legegintzaldirako konpromisoak eta helburuak aurreikusiko dituen Agintaldirako Plana egitea, honen betepenaren inguruko

33

� Legegintzaldirako konpromisoak eta helburuak aurreikusiko dituen Agintaldirako Plana egitea, honen betepenaren ingurukourteroko ebaluaketa egitea eta hiritarrei honen berri ematea. Gobernu programen bitartez sortutako legegintzako planakguztiz erabilgarriak dira gestiorako, eta beronen jarraipena eta ebaluazioa (aginte-mahaia) eta herritarrei komunikazio gardenaegiteko. Bestalde, barne gestioa errazten du, izan ere udal zerbitzuen egunerokotasuna legegintzaldirako estrategiarekin batzendu.

Halaber, EAJ-PNVk konpromisoa hartzen du udal eta foru gobernuetako kide guztiek ondasun adierazpena egingo dutelakargua hartzeko eta uzteko orduan.

Page 34: M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

JARRERA ETIKOA:

osoko ardura gure

gizartearen aurrean.

Baloreak bizitza publikotik irteten direnean, berehala agertzen dira neurririk gabeko kontsumoa eta pertsonak arrakastaekonomikoaren arabera baloratzea sustatzen den gizarte giroaren isla baino ez diren etikaren kontrako jarrerak. Horretarako,baloredun kulturarekin batera doazen tresna etikoak instituzionalizatu behar dira, erkidegoaren onerako den interes orokorrerabegira egongo den zerbitzu publikoa indartzeko balore kulturarekin batera. EAJ-PNVk honakoa landuko du hurrengo 4 urteotan:

� Udal eta Foru erakundeetan Gizarte Ardura sustatzea, gobernu korporatiboan, ingurumenean, bezero eta hornitzaileekikoharremanetan eta erkidegoarekiko harremanetan neurri zehatzak martxan jarrita.

� Kultura hau era aktiboan hedatzea.

Edozein kasutan, EAJ-PNVk honako konpromiso hauek hartzen ditu:

� Udal eta Foru gobernuetako kide guztiak beren interesekoak edo beren familiakoak diren gaien inguruko erabakiak hartzekoguneetatik kanpo geratuko direla.

� Udal erakundeetako kide guztiek udal aurkari politikoekiko errespetuzko jarrera politiko eta pertsonala mantenduko dutela,irainik gabe, gehiegizko erasorik gabe eta praktika politika txarretan erori gabe.

34