maialen markaida

2
BULLING-a Doinua: Maitasuna da bizi izateko 1. Hamaika urte beteberriak nire izena da Maite ta ikastolan gogokoen ditut ingurune eta mate ez dakit zerba baina uste dut inork ez nauela maite jasotzen ditut jo ta ke lagunen mila atake umezaroan izatez dena da zorion eta bake baina guztien artean kartzel baten sartuta naukate 2. Sarri liburu bat izaten da daukadan lagun bakarra entzuten ona izan daiteke aldiz erantzuten txarra amari esan nahi diot baina sentitzen naiz hain koldarra oin soilik da irrifarra iraganaren hondarra ohiko urjauzi bihurtzen dabil nire begien negarra ea eguzki izpi batekin bihurtzen den ostadarra 3. Alde batera begiratzea hain da gauza erosoa ordea holan ez da sekula desagertzen arazoa goizeko lehen ordutik hasten da iseka erasoa deitzen naute pailazoa ta dute arrazoi osoa edozer gauza pasata ere jarriz aurpegi gozoa pintura azpian ezkuta behar baitut nire frakasoa 4. Halere gauez senti naiteke amets batean bezala non jada ez dudan eraman behar derrigorrez amantala hodei batetik bestera salto eginez traralarala nire gainean dudala izar maindire zabala noizbait bizitza bihurtzen bazait hori bezain mundiala Edurne Zuri gisara printze batek esnatu nazala

Upload: xabier-paya

Post on 10-Mar-2016

222 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Mungiako XIII. San Antontxu Bertsopaper lehiaketa, lehen saria

TRANSCRIPT

Page 1: Maialen Markaida

BULLING-a Doinua: Maitasuna da bizi izateko  1. Hamaika urte beteberriak nire izena da Maite ta ikastolan gogokoen ditut ingurune eta mate ez dakit zerba baina uste dut inork ez nauela maite jasotzen ditut jo ta ke lagunen mila atake umezaroan izatez dena da zorion eta bake baina guztien artean kartzel baten sartuta naukate   2. Sarri liburu bat izaten da daukadan lagun bakarra entzuten ona izan daiteke aldiz erantzuten txarra amari esan nahi diot baina sentitzen naiz hain koldarra oin soilik da irrifarra iraganaren hondarra ohiko urjauzi bihurtzen dabil nire begien negarra ea eguzki izpi batekin bihurtzen den ostadarra   3. Alde batera begiratzea hain da gauza erosoa ordea holan ez da sekula desagertzen arazoa goizeko lehen ordutik hasten da iseka erasoa deitzen naute pailazoa ta dute arrazoi osoa edozer gauza pasata ere jarriz aurpegi gozoa pintura azpian ezkuta behar baitut nire frakasoa

4.  Halere gauez senti naiteke amets batean bezala non jada ez dudan eraman behar derrigorrez amantala hodei batetik bestera salto eginez traralarala nire gainean dudala izar maindire zabala noizbait bizitza bihurtzen bazait hori bezain mundiala Edurne Zuri gisara printze batek esnatu nazala  

Page 2: Maialen Markaida

5.  Orain etikan ari zaizkigu bulling-a zer den azaltzen ta buruari galdetzen diot horren biktima al naizen pasa zaidana esan nahi nuke burua altxatuz ozen denak ohartu daitezen hasi naizela nekatzen nahiz euren nazka aurpegiena aspaldiko kontua zen jada ni ere ez naiz ausartzen ispiluan begiratzen   6. Gaurtik aurrera inork be ez nau berriz deituko alua hau izango da isurtzen dudan azken negar anpulua sortzera noa printzesa baten tankerako gaztelua amai dadin istilua pasatuz kapitulua eta jarrita dagoenean azkenengo adreilua nire logelan ipiniko dut sekulako ispilua

7.  Gaur ikastolan maisuarekin arratsaldean dut zita lar aspertuta nagoelako izateaz hipokrita guztia lasai kontatu diot eta zatika-zatika esan dit " lasai polita, konponbidea dakit ta jakinzazu ez zarela irtengo berriz inondik korrika duzuna gehia(go) maitez gero baina zugatik hasita".   8. Zenbait urtetan bizi ostean horrenbeste bakardade nahikoa gauza naiz izateko nire buruaren jabe eta goizetan daukadanean ispilua parez-pare erantzungo dit suabe: "Maite zein polita zaude" irribarre bat edukiko dut esna nagoenean be eta geinera hau dena amets hutsa denik pentsa gabe.