microsoft word - bertsotramarraskya- sinopsia

3

Click here to load reader

Upload: kultur-kabia

Post on 13-Mar-2016

220 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

bateko bertsoak sortuko balituzte? Galdera horien guztien erantzuna da Bertsotramarraskya. Saio berritzaileak pantaila handian sartu nahi ditu bertsoak, irudigilearen zertzeladei bat-bateko soinua emanez. Batuketak BESTELAKO BEHARRIZANAK: - Eskenatokiaren zabalera: 6 m gutxienez - Sakonera: 5 m - Argindarraren hartunea eskenatokiaren ondoan (marrazkilaria) - Proiektagailuaren hartunea eskenatokiaren ondoan (marrazkilaria) - Muntatzeko 90´ - Desmuntatzeko 60´

TRANSCRIPT

Page 1: Microsoft Word - BERTSOTRAMARRASKYA- Sinopsia

BERTSOTRAMARRASKYA

Bertsolariek beti izan dute esaera zahar bat aurka: irudi batek mila hitzek

baino gehiago balio du. Munduko bertsorik onenak ezin adieraz lezake, ustez,

irudi txarrenak adina. Beti esaldi hori gogoratu beharra frustrante samarra

da bertsolarientzat. Baina… bertsoari irudia gehituko bagenio? Bertsolariek

hitzez diotena begiz ikusiko bagenu? Are gehiago, bat-bateko irudiek bat-

bateko bertsoak sortuko balituzte? Galdera horien guztien erantzuna da

Bertsotramarraskya. Saio berritzaileak pantaila handian sartu nahi ditu

bertsoak, irudigilearen zertzeladei bat-bateko soinua emanez. Batuketak

orain arteko esaeraren aurkakotasuna deuseztatzen du: ea zer eman

dezaketen mila bertsok eta mila irudik elkarrekin!

Tramagilea: Xabi Paya

Bertsolariak: Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Fredi Paia, Uxue Alberdi

Marrazkigilea: Patxi Gallego

Informazio gehiago: www.kulturkabia.com 663083736 (Aiora) [email protected]

Page 2: Microsoft Word - BERTSOTRAMARRASKYA- Sinopsia

BEHAR TEKNIKOAK

ARGIAK

- Kamera beltza - Bi haga elektrifikatu, aurrekoa eta zeniten kontrakoa - 6 PC 1.000w 220v, biseradunak eta filtro-euskarridunak - 2 errekorte 15/36, frontalak - 1000 W-ko 2 kuartzo asimetriko / simetrikoa

- Kanal-dimmerra, 2.200 w-ko 12 unitate. - 12 kanal dituen mahai digitala, DMX duna*.

SOINUA

- Nahasketa-mahai bat, gutxienez bi input estereo dituena + mikrorako 8 kanal

- Mini yack-etik 6,3ko bi yack-erako kable bat (ordenagailu eramangarritik nahasketa-mahaira)

- Musika jartzeko ordenagailu eramangarri bat* - CD irakurgailua - Oin altuko bi mikro - Hari gabeko papar-mikrofono bat (Xabi) - Aretorako potentzia nahikoa

IKUS-ENTZUNEZKOAK - Bideo proiektagailu bat, ordenagailu eramangarri baterako sarrera duena. - Eskenatokian 4x3 metroko (gutxi gorabehera) pantaila bat (mikroetatik bizpahiru metrotara)

BESTELAKO BEHARRIZANAK:

- Eskenatokiaren zabalera: 6 m gutxienez - Sakonera: 5 m - Argindarraren hartunea eskenatokiaren ondoan (marrazkilaria) - Proiektagailuaren hartunea eskenatokiaren ondoan (marrazkilaria) - Muntatzeko 90´ - Desmuntatzeko 60´

OHARRA. - Komeni da argi- eta soinu-mahaiak elkarren ondoan egotea (*) Konpainiak eroaten ditu aparailuak. - Aretoko ekipoen funtzionamenduaz dakien teknikari batek egon behar du - Edozein zalantzetarako deitu konpainiari

Page 3: Microsoft Word - BERTSOTRAMARRASKYA- Sinopsia