mkm txostena

9
AHOZKOTASUNA ETA MULTIMEDIA DISKURTSOA SPOT BATEN PROPOSAMENA MKM Lur Arteatx Xabier Paya

Upload: xabier-paya

Post on 12-Mar-2016

227 views

Category:

Documents


10 download

DESCRIPTION

Ahozkotasun moduluko lanaren txostena.

TRANSCRIPT

Page 1: MKM txostena

AHOZKOTASUNA ETA MULTIMEDIA DISKURTSOA

SPOT BATEN PROPOSAMENA

MKM

Lur Arteatx

Xabier Paya

Page 2: MKM txostena

1. Testuingurua:

EHUk eta EITBk elkarlanean Multimedia Komunikazioa izeneko unibertsitate

masterra abian jartzea erabaki zuten 2009-2010 ikasturterako, erakunde akademikoaren

eta hedabide publikoaren arteko lankidetzak Euskal Herriko komunikazioaren sektoreari

bultzada handia eman ziezaion. Multimedia komunikazioa ziberkazetaritzaren oinarria

da, Web 3.0 aroko hedabideen kanal nagusia. Masterrean izena emateko lehen deialdiak

hainbat lagunen interesa piztu zuen, baina ziur gaude komunikazio estrategia

berritzaileagoek modu esanguratsuagoan erakarriko dutela egungo Ikus-entzunezko

graduetako eta, oro har, sektoreko ikasle eta langileen interesa.

1997an eitb.com sortu zen, baina erredakzio digitala ez zen gorpuztu 2000. urtera arte

(Irune Bañales, Redacción digital eitb.com). 2007ko irailaren 22an, Andoni Ortuzarrek

EITBren erredakzio multimedia aurkeztu zuenean, gizarteak oro har pentsatu zuen aro

analogikoari agur esaten zion aurrerapausoa baino ez zela hura. Egun hartan adierazi

bezala, ordea, EITBk helburu hauek ezarri zituen bere bidean, besteak beste:

- Kazetaritza hiritarra sustatzea.

- EITB erreportajeen gunea sortzea: irrati, telebista eta Interneten baliabideez

sortutako produktuak ekoiztea.

- Ikusleen partaidetza bultzatzea.

Zehazki, egungo zuzendaritzak 2010. urterako azaldutako helburuen artean, baliabide

multimediak balio demokratikoak eta kudeaketaren gardentasuna nabarmentzeko

konpromisoa agertu du.

Bestalde, Interneten munduak eragindako hizkuntzen demokratizazioan atzerapauso

handia litzateke euskara ez txertatzea kazetaritza multimediaren sisteman. Laster Web 3.0

izango den eredu horizontal eta parte hartzailean euskarak ez du trabarik izango aurrera

egiteko, baldin eta, Euskara hedabideetan txosteneko aholkuei jarraiki, bere erabilera eta

presentzia bermatzen bada hedabideetan. Aldi berean, cross-media komunikazio eredu

berriak euskarari eskaintzen dizkion aukerak ezin hobeak izango dira euskalduntze eta

normalizazio egitasmoak eraginkorragoak izan daitezen. Izan ere, ikus-entzunezko

Page 3: MKM txostena

hedabideek euskara batuaren estandarizazioari adina mesede egin diezaiokete euskalkien

ahozkotasun zabaltzeari, esaterako.

EITB alde izanik eta hizkuntzaren garapenerako tresna aparta dela kontuan hartuta, egin

beharreko lehenbiziko urratsa formazioarena da: ziberkazetari edo “orkestra-gizon”

trebaturik prest izan ezean, nekez saiatuko dira Euskal Telebista edo Euskal Herriko

Unibertsitatea komunikazio multimedia sustatzen.

Hori dela eta, txosten honek Multimedia Komunikazioa unibertsitate-masterra

gizarteratzeko spot baten proposamena dakar. Proiektuaren ezaugarriak sakonago eta

zehatzago azalduagatik atalez atal, bada hasieratik azpimarratu beharreko zerbait,

txostenaren diferentziala, alegia. MKM spota sustagai den masterreko ikasleek eurek

egingo dute, ikasturtean landutako baliabideak praktikan jartzeko aukera paregabea baita

txosten honek proposatzen duena.

Gaia:

EHUk eta EITBk elkarlanean antolatutako Multimedia Komunikazioa izeneko

unibertsitate-masterra. Gizarteari begira, ondo osatutako zikloa ematen du Interneteko

komunikazio puntakoena lantzeko masterreko ikasleek ikasturtean ikasi erabiltzea

berorren publizitatea egiteko. Alde horretatik, ezinbestekoa da produktua kalitatezkoa

izatea, sektoreak horixe baliatuko baitu masterraren maila neurtzeko, besteak beste.

Edozein kasutan, gaiari heltzeko hauek dira landuko diren arloak (informazio zehatza

nahi izatera, ikusi 1. Eranskina: Gidoia): Cross-media, Multimedia, Web 3.0, Sare

sozialak, Internet, ikus-entzunezko softwarea eta ziberkazetaritza. Arlook uztartzeko

bidea estatistika konparatiboa izango da.

- Estrategia narratiboa:

Gaiaren atalean azaldutako kontzeptuak erlazionatzeko gakoa estatistika da, zehazki,

konparatiboa: Multimedia komunikazioaren abiadura eta tamaina hain dira handiak, orain

Page 4: MKM txostena

arteko aurrekariekin konparazio hutsa datu zeharo argigarria da. Zentzu horretan,

zenbakiez baliatuko gara gure mezua zabaltzeko. Spotak hiru urrats izango ditu:

1) Informazio esanguratsua ematea: datuak agertu ahala, batetik hamarrera

bitarteko zenbakiak (datuok mila milioiko kopuruak emanagatik) pantailan

agertuko dira.

2) Kaptazio-unea: Aurreko informazioaren txundiduraz baliatuta, hartzaileari

zuzenean hitz egingo zaio, berak aurrekoaren parte izan nahi ez ote duen

galdetuta.

3) 11 arrazoiak: MKM graduondokoa egiteko hamaika arrazoi erakutsiko zaizkio

hartzaileari.

Ahozko eta idatzizko testuen bereizketari dagokionez, spotaren haria ahozko

komunikazioak eramango du, baina idatzizkoa azalpenaren zenbait gako eta datu zehatz

azpimarratzeko baliatuko dugu.

Xede-taldea:

Master profesional bat sustatzeko tresna izanik, spotaren hartzaileak hauek izango

dira: komunikazioarekin erlazionatutako graduak dituzten euskaldunak, ikus-

entzunezkoen sektoreko langileak, sare bidezko komunikazioaren ezagutzan sakondu

nahi duten talde, elkarte eta erakundeetako profesionalak, eta, titulazio edo profil

akademiko egokia izan lezakeen gainerako edozein pertsona.

Bestalde, kontuan izan beharra dago gure xede-taldea berez ikus-entzunezkoen

sektorearen inguruan dabilela, batik bat Interneten miran. Ezaugarri horrek erabat

baldintzatu du spota, izan ere, gureak badu zerbait “meta-iragarkitik”: sarearen ezagutza

sakontzeko ikasketaz promozionatzeko sarea bera erabiltzen du. Izan litezke profil baxu

zein altukoak, baina guztiek gutxieneko ezagutza batzuk izango dituztenez gero,

informazioak zuzen-zuzena izan beharko du.

Page 5: MKM txostena

Komunikabidea:

Argi dago spot honen kokapena EHU eta EITB erakundeen esparruko

hedabideetan zabalduko genukeela, batik bat, masterraren blogean. Halere, produktu

multimedia dela kontuan hartuta, ez dezagun ahaztu, kokapen egokiak bilatzerakoan,

amaraunari erreparatuko diogula batez ere, telebistan, testuingururik gabe ere, lekua izan

dezakeen arren. Ikusi proposamen zehatzak produktu multimedien atalean.

Luzaera:

Bideoa laburra izango da, 4 minutu ingurukoa. Hortik gorakoak sareko spot izaera

galaraziko lioke, eta beherakoa ez litzateke aski eman beharreko informazio guztia

emateko.

2. Hizkuntza baliabideak:

Spotaren helburua argi izanik, hizkuntzak ezin du oztopo izan produktu moderno eta

berritzaile baten salmentan. Hori dela eta, masterreko ereduarekin bat egiten duen

euskara zuzen eta egokia erabiliko dugu. Edozein kasutan, Interneteko komunikazioaren

eleaniztasuna ez dugu alboratuko, euskara kanpoko hizkuntza nagusien pare jartzeko

aukeraz baliatuko baikara. Bestalde, publizitatearen generoan gabiltzanez gero, elementu

linguistikoak bezain garrantzitsuak izango dira linguistikoak ez direnak.

Ikusizkoa Entzunezkoa

Linguistikoa Mezu idatzia Lokuzioa

Ez linguistikoa Irudiak Soinu-banda

Soinu-efektuak

Izan ere, spotak idatziz zein ahoz emango du informazioa. Mezu idatziaren forma, ordea,

diseinu grafiko berezikoa izango da (irudiekin bat egingo baitu). Lokuzioa gaztea izango

da, zuzena eta bizia. Soinuari dagokionez, soinu-bandak dinamikotasuna azpimarratuko

du, gaiaren beraren abiaduraren isla gisa.

Ahozko eta idatzizko informazioaren erabilera hauxe izango da:

Page 6: MKM txostena

- Ahozkoa: hari nagusia izango da. Informazio esplizitu guztia hitz eta hotsez

emango da. Irudiak ahozko informazioaren euskarri osagarriak izango dira.

Ahozkoa Idatzizkoa

Zenbat arrazoi behar dituzu? Bat, bi,

hiru… (zenbaki guztiak agertzen joango

dira, 11n gelditu arte) 11rekin aski?

- Idatzizkoa: buruan gordetzeko hain errazak ez diren datuak edo zifrak emateaz

arduratuko da idatzizko informazioa.

Ahozkoa Idatzizkoa

1980ko hamarkadan jaiotakoen %96 sare

sozialetan dago dagoeneko!

%96

- Ahozkoa eta idatzizkoa: biek bat egitean iragarkiaren helburuak argi eta garbi

azalduko dira.

Ahozkoa Idatzizkoa

Moda ala industria-iraultzatik hona egon

den aldaketarik handiena?

Moda ala industria-iraultzatik hona egon

den aldaketarik handiena?

Generoa:

Publizitatearen generoko iragarki luzea da gure erreportajea, publizitate akademiko-

instituzionalaren arlokoa. Halere, genero berria da, luzaerak desegokia egiten baitu orain

arteko iragarkien definizioan sartzeko. Publizitate akademikoa da, ikastaro baten berri

ematen duelako, baina aldi berean instituzionala ere bada, ikastaro horren gako eta oinarri

baitira EITB eta EHU.

Page 7: MKM txostena

1. Produktu multimedia:

Esan bezala, gure spota profil jakin bateko jendea erakartzeko gakoa da. Helburua

bete aurretik eta ondoren, ordea, pantailatxoaren inguruko informazioa tentuz eta taxuz

hautatzea ezinbestekoa izango da.

Kokapen zehatzari dagokionez, iruditzen zaigu masterra.wordpress.com, ehu.es eta

eitb.com guneetan oso egokia izan daitekeela, kasuan-kasuan erabilera eta estrategiak

erabili beharko baditu ere. Azter ditzagun aipatutako hiru kasu nagusiak, banaka-banaka:

1) eitb.com:

Kokapen errazena eskaintzen duen gunea da; aparteko testurik gabe, eskumako

zutabeko publizitatearen atalean txerta liteke, banner edo flash irudi batean. Testuak

hauxe esan lezake: ziberkazetaria izan nahi?

Bestalde, gunean formazio atal bat osa lezakete dauzkaten master eta ikastaroen berri

emateko; kasu horretan, kokapen ezin hobea lortuko luke produktuak.

2) ehu.es:

Euskal Herriko Unibertsitatearen gunea askoz handiagoa da, eta estiloari jarraiki, ez

zaigu iruditzen ondo hartuko lukeenik spot bat atari nagusian. Horren ondorioz,

egokiagoa litzateke iragarkia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen edo

Masterren gunean kokatzea.

- Fakultatearen gunean kokatzea ez litzateke egokia, oso estatikoa baita orria.

- Masterren eta doktoregoen gunea ere oso estatikoa da bideo bat txertatzeko.

3) masterra.wordpress.com:

Wordpress guneak eskaintzen duen malgutasunean oinarriturik, uste dugu hau izan

daitekeela spota produktu multimedia integral baten parte bihurtzeko kokapenik

aproposena. Hori bai, horretarako funtsezkoa da guneari dinamismoa ematea,

maiztasun handiagoarekin eguneratzea eta gunearen beraren egiturak argi izatea bere

lehenengo (hasierako) helburua amarauneko bazter horretaraino heldu direnen arreta

erakartzea dela. Hortaz, spotak gunearen lehen orrian agertu beharko luke,

erdigunean. Inguruko testuak ziberkazetaritzaren handitasun iradokitzea izango du

helburu. Esan gabe doa testu guztiek Interneteko idazkuntzaren eta estiloaren

Page 8: MKM txostena

ezaugarriak1 beteko dituztela: hipertestua, egitura horizontala, paragrafo txikiak,

informazioaren dosifikazio lineala, etab. Hirugarren ereduaren proposamenarekin

aurkeztuko dugu gure produktu multimedia.

4) Elhuyar, Argia eta Berria:

Masterrarekin harreman estua duten hedabide edo erakunde ez antolatzaileek ere

euren guneetan jar lezakete spota. Kasu horretan, ordea, ez da aurreikusten produktu

multimedien garapen espezifikorik: egokia izan daitekeen atal batean bideoa

kokatzearekin aski izan liteke (akaso egokiagoa formazio arloak atalik izango balu,

adibidez).

Interneten eta telebistan kokatzeko estrategiak:

PageRank sistemaren arabera, hauek dira aztertutako guneen datuak:

1) masterra.wordpress.com: 3/10

2) eitb.com: 6/10

3) ehu.es: 8/10

Bestalde, oso beharrezkoa izango da twitter, facebook, tuenti eta antzeko sare

sozialez (esaterako, LINKEDIN bezalako guneak oso baliagarriak izan daitezke

kasu honetan, ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalen sarea eraturik

egotekotan, hortxe egongo baita; hori dela eta, sare bereizi horretan zabaltzea oso

mesedegarria izan liteke) baliatzea guneei bizitasuna eta mugimendua areagotzeko.

Trafikoa izaten da gune bat ondo kokatzeko modu eraginkorrena.

1 � Ezaugarrion oinarrizko bibliografia:

- http://www.netwriting.co.uk/writing-tips/

- Manual_de_estilo de Wikipedia

- Manual de uso del blog en la empresa

- Himanen, P. La ética del hacker. Destino. Bartzelona, 2001.

- Levine, R.; Locke, C.; Searls, D.; Weinberger, D. The Cluetrain Manifesto. Perseus Books. 2000.

- Briggs, M. Periodismo 2.0: Una guía de alfabetización digital. Knight Center. Texas, 2007.

Page 9: MKM txostena

Egokitasun datuekin uztartuta, ondoriozta dezakegu spotak ahalik eta zabalkunde

handiena izan dezan, egokiena hiru guneetan kokatzea izango litzatekeela, nahiz

eta batzuetan estiloa apurtu.

Bestalde, telebistan kokatzekotan, xede-taldearen ordutegi potentzialetan kokatu

beharko genuke (nahiz eta ordutegi hori prime-time ingurukoa izan, garestiena,

alegia), ETBren kate guztietan (ETB2 barne) eta erkidegoko eta hiri handienetako

telebista kateetan.