nahasteen bereizte metodoak
DESCRIPTION
Powert Point lana.TRANSCRIPT
12
Natura Zientziak - DBH 1
Bereizketa-metodoak nahasteetan
Nahasteak bereizteko metodoak nahastea osatzen duten substantzien propietate fisiko (besteak beste, dentsitatea, irakite-tenperatura, disolbagarritasuna, agregazio-egoera, etab.) desberdinetan oinarritzen dira .
Jarraian, gehien erabiltzen diren metodoetako batzuk aztertuko ditugu:
Ikusi denak
Bereizketa-metodoak nahaste heterogeneoetan
Bereizketa-metodoak nahaste homogeneoetan
Iragazketa Bereizketa magnetikoa
Dekantazioa Sedimentazioa
Destilazioa Kristalizazioa Kromatografia
Ariketak
AurreraAtzera
12
Natura Zientziak – DBH 1
Bereizketa-metodoak nahasteetan
Hasiera
Bereizketa-metodoak nahaste heterogeneoetan
IragazketaNahastea osatzen duten substantzien partikulen tamaina desberdinean oinarritzen da.
Solido bat likido batetik bereizteko erabiltzen da, solidoa likido horretan disolbagarria ez denean. Horretarako, nahastea material porotsu batetik igaroarazten da (papera, oihalak, etab.): poroa baino handiagoak diren partikulak material horretan geratuko dira.
Laborategian, inbutu batean jarritako iragazki-papera erabiltzen da.
Harea eta ura
Harea eta ura
UraUra
Harea
Ura
Iragazki-paper bat prestatzea
AurreraAtzera
12
Natura Zientziak – DBH 1
Bereizketa-metodoak nahasteetan
Hasiera
Bereizketa-metodoak nahaste heterogeneoetan
DekantazioaMetodo horren oinarria da nahaste homogeneoa osatzen ez duten bi likidoren (hau da, bi likido nahastezinen) dentsitate desberdina.
Bi likidoak bereizteko, dekantazio-inbutu batean botako ditugu, eta jalkitzen utziko ditugu, dentsitate txikieneko likidoa beste likidoaren gainean egon arte.
Bi likidoak bereizi direnean, inbutuaren giltza irekiko dugu, eta dentsitate handieneko likidoa prezipitatu-ontzi edo matraze batean jasoko dugu, irudian ageri den moduan.
Dentsitate txikieneko likidoa inbutuaren goiko aldetik aterako dugu, txorrota itxi eta gero.
Olioa
Ura
Ura
AurreraAtzera
12
Natura Zientziak – DBH 1
Bereizketa-metodoak nahasteetan
Hasiera
Bereizketa-metodoak nahaste heterogeneoetan
Teknika horren oinarria zenbait substantziaren propietate magnetikoak dira.
Eremu magnetiko bat (iman bat) aplikatzen da, imanak erakarritako substantziak nahastetik ateratzeko.
Metodo hori hondakinen tratamendurako lantegietan erabiltzen da, zaborretako metalak bereizteko.
Bereizketa magnetikoa
AurreraAtzera
12
Natura Zientziak – DBH 1
Bereizketa-metodoak nahasteetan
Hasiera
Metodo hori, dekantazioa bezala, nahastea osatzen duten substantzien dentsitate desberdinean oinarritzen da. Bi metodoen arteko aldea da sedimentazioak aukera ematen duela solidoak likidoetatik bereizteko.
Metodo horretan, nahastea jalkitzen uzten da, solidoak hondora joan arte, dentsitate handiagoa baitute.
Prozesu hori bizkortu daiteke, zentrifugagailu bat erabiliz (ikus argazkia). Zentrifugagailuan, nahastea abiadura handian birarazten da, solidoak hondoan bizkor meta daitezen.
Bereizketa-metodoak nahaste heterogeneoetan
Sedimentazioa
AurreraAtzera
12
Natura Zientziak – DBH 1
Bereizketa-metodoak nahasteetan
Hasiera
Bereizketa-metodoak nahaste homogeneoetan
DestilazioaNahasteen osagaien irakite-tenperatura desberdinean oinarritzen da. Elkarrekin disolbagarri diren likidoak bereizteko erabiltzen da.
Destilazioa egiteko, nahastea matraze batean berotzen da. Sortzen den lurruna irakite-tenperatura txikieneko substantziarena da, lehenen lurruntzen baita.
Lurrun horiek hozgarritik zehar igaroarazten dira –ur hotzeko zirkuitu batean sartutako hodi bat da–, kondentsatu egiten dira, eta horri esker, matraze batean bil ditzakegu.
Alkohola + ura
Alkohol-lurrunak
Alkohola
Hustubidera
Ur hotza
Hozgarria
Termometroa
AurreraAtzera
12
Natura Zientziak – DBH 1
Bereizketa-metodoak nahasteetan
Hasiera
Bereizketa-metodoak nahaste homogeneoetan
Likido batean disolbatutako solidoak bereizteko teknika da, eta hau du oinarri: nahaste bateko osagaien disolbagarritasuna aldatu egiten dela, tenperatura aldatzean.
Horretarako, disoluzioa berotzen da, uraren zati bat kentzeko, eta jalkitzen uzten da kristalizadore batean (beirazko ontziak dira, azalera handikoak). Denbora apur bat igaro eta gero, likidoa hoztu egingo da, eta solidoak berriz, kristalak eratuko ditu hondoan, haren disolbagarritasuna txikitu delako.
Kristalizazioa
UNIDAD
12
Natura Zientziak – DBH 1
Bereizketa-metodoak nahasteetan
AurreraAtzera Hasiera
Hau da teknika horren oinarria: mugimenduan dagoen disolbatzaile batek arrastatzean, disoluzio bateko osagaiak abiadura desberdinean mugitzen direla ingurune porotsu batean zehar.
Teknika hori egiteko modu bat da iragazki-paper baten muturra sartzea disoluzioa duen ontzian. Disolbatzaileak, iragazki-papera bustitzean eta paperean gora egitean, disoluzioaren osagaiak arrastatzen ditu. Osagai horiek, abiadura desberdinean mugitzen direnez, kolore desberdineko zerrendak utziko dituzte iragazki-paperean.
Bereizketa-metodoak nahaste homogeneoetan
Kromatografia
UNIDAD
12
Natura Zientziak – DBH 1
Bereizketa-metodoak nahasteetan
Atzera HasieraAmaitu
1. Nola bereiziko zenuke karraka-hautsen eta zerrautsaren nahaste bat?
2. Gatza bota duzu ur-baso batean. Berreskuratu al daiteke gatza? Adierazi zer prozedura erabiliko zenukeen hori egiteko.
3. Lohiz eta olioz osatutako lagin bat hartuko dugu. Adierazi zer egingo zenukeen osagaiak bereizteko.
4. Zer da destilazioa?
5. Asmatu prozedura bat, errotuladore edo bolaluma baten tinta substantzia purua ala nahastea den jakiteko. Oharra: izan kontuan tinta alkoholean disolbatzen dela; uretan, ez.
Ariketak