nerea sanchez lander

39
EGILEA: NEREA SANCHEZ LANDER

Upload: nereasi

Post on 03-Jul-2015

353 views

Category:

Real Estate


3 download

DESCRIPTION

Artearen eta ikusizko kulturaren irakasgaian txikitan egindako eskulanak batzea eta power point batean bakoitzaren argazki bat jartzea eta deskribatzea eskatu ziguten.

TRANSCRIPT

Page 1: Nerea sanchez lander

EGILEA: NEREA SANCHEZ LANDER

Page 2: Nerea sanchez lander

Eskolan ez genuen artea asko landu, ez genuen gauza askorik egin.

Praktikaren zenbait atal baino ez genituen landu, teoriaren aldetik ezer ere ez.

Txikiak ginenean artearen alorrean eskulanak nagusitzen ziren.

Pena bat da, baina eskolan txikitan egindako eskulan eta marrazki gehienak bota egin ditut.

Page 3: Nerea sanchez lander

Nire urteko ume guztiak margolariz mozorrotu ginen eskolan.

Gurasoek amantala eta txapela erosi ziguten eta ondoren guk klasean gure eskuak margoekin margotu eta gainean ipini genituen.

Modu batean guk ere mozorroaren egileak sentiarazteko.

Page 4: Nerea sanchez lander

Eta mozorro hau baita ere eskolan egin genuen, marigorringoz mozorrotu gienen. Talde bakoitza kolore desberdinez.

Oraingo honetan gurasoen laguntza nabarmenagoa izan zen.

Kartulina berde bat erosi behar izan genuen eta ondoren zelo beltzarekin borobilak eta belarriak egin

Page 5: Nerea sanchez lander

Gelan egin genuen irakasle baten laguntzaz.

Gatza mahai gainean jarri genuen eta zera margoekin marraztu genuen.

Horren ondoren, bakoitzak bere gustuen arabera kristalezko botilan sartu zuen gatza.

Amaitzeko apaingarri moduan goiko aldean pinotxozko paper arrosa jarri genion irakaslearen laguntzarekin.

Page 6: Nerea sanchez lander

Zorgin hau eskolan egin genuen.

Lan gidatua izan zen.

Kotoia, artilea, makil bat, papera, eta oihalak erabili genituen.

Artaziak eta pegamendua erabili genituen.

Irakasleak asko lagundu gintuen.

Asko gustatu zitzaidan zorgintxo hau egitea.

Page 7: Nerea sanchez lander

Kutxa hau plastikazko gelan egin genuen.

Zapaten kutxa bat, egunkariak, kola zuria, eta akuarelak erabili genituen.

Horretarako erabili genituen tresna artaziak eta pintzela baino ez ziren izan.

Oso baliogarria izan zait kutxa hau, gaur egun ere gauzak bertan gordeta ditut.

Trebetasunak lantzeko egin genuen.

Lan gidatua izan zen.

Irakasleak ez gintuen lagundu.

Ez dut gogoratzen zelan baloratu zuten.

Page 8: Nerea sanchez lander

Zuhaitz genealogiko hau, Frantseseko lehengo urtean egin zuen.

Kartulina baten gainean egin nuen.

Argazkiak, artaziak, boligrafo bat eta erregela erabili nituen.

Funtzioa Frantsesa lantzea zen.

Lan gidatua izan zen.

Irakaslearen laguntza izan nuen.

Page 9: Nerea sanchez lander

DBH - ko 3. mailan plastika gelan egin nuen.

Papera erabili genuen.

Teknika akuarela izan zen.

Eta erabili genituen tresnak konpasa, arkatza, pintzela eta erregela.

Honen funtzioa kolore desberdinak nahastuz sortzen diren beste koloreak ikastea izan zen.

Lan gidatua izan zen.

Irakasleak ez zuen parte hartu.

Page 10: Nerea sanchez lander

Marrazki hau 3. mailan egin nuen baita ere.

Funtzioa kolore hotzak lantzeko izan zen.

Beste marrazki batetik kopiatu behar izan genuen.

Material aurrekoaren berdina konpasa izan ezik.

Lan gidatua baita ere.

Page 11: Nerea sanchez lander

Aurreko biak bezala, 3. mailan baita ere egin nuen.

Marrazki berdina kolore hotz eta beroekin, hauen arteko desberdintasun nabarmena ikusteko.

Lan gidatua eta kopiatu izan zen baita ere.

Page 12: Nerea sanchez lander

Azkenik, maila eta gela berean, kolore hotz eta beroekin amaitzeko marrazki hau egin genuen biak elkarrekin nahastuz.

Besteekin moduan, gidatua eta kopiatu izan zen.

Irakasleak mota hauetako marrazkiak baloratzeko orduan ez dakit zertan oinarritzen zen baina eginda edukitzearekin soilik bosta jartzen zizun.

Page 13: Nerea sanchez lander

Hau hurrengo urtean egin genuen, hau da, DBH ko 4. mailan plastika gelan.

Papera, konpasa, erregela, arkatza eta margoak erabili genituen.

Zaila iruditu zitzaidan hau egitea eta denbora asko pasatu nuen honetan.

Irakasleak ez gintuen lagundu.

Lan gidatua izan zen.

Page 14: Nerea sanchez lander

LH-n eta DBH -n jantokian geratzen nintzenez, bazkaldu aurretik eta ostean astean behin eskulanak egiten nituen.

Gauza desberdin asko egin nituen eta asko ikasi nuen eskolan ez bezala.

Asko gustatzen zitzaidan eta beti egun hura eltzea deseatzen nengoen.

Dena lan gidatua zen.

Irakasleak beti parte hartzen zuen eta ez zuen notarik jartzen.

Funtzioak ondo pasatzea eta ikastea ziren.

Page 15: Nerea sanchez lander

Harri hau margotzea egin genuen lehengo gauza izan zen.

Akuarelak eta pintzela baino ez genuen erabili.

Bakoitzak harrian nahi zuena margotzen zuen.

Page 16: Nerea sanchez lander

Botilak egiteari ekin genion.

Kristalezko botila bat etxetik ekarri behar izan genuen.

Ondoren egunkariak tximurtu, botilan jarri eta kola zuria gainean eman.

Sikatu ondoren gainetik akuarelekin margotu.

Lehena izanda irakasleak lagundu gintuen.

Page 17: Nerea sanchez lander

Honekin gauza bera egin genuen.

Irakasleak gauza bat zelan egiten zen irakasten zigunean, denbora asko behar ez bazen,mota horretako hainbat egiten genituen praktikan jartzeko.

Page 18: Nerea sanchez lander

Desberdintasun bakarra, azken honi ogi mamiarekin egindako loreak jarri genizkiola.

Page 19: Nerea sanchez lander

Lore hauek ogi mamiarekin egin nituen.

Ogi mamiarekin masa moduko bat egin genuen eta hori kola zuriarekin nahastu. Gero molde batzuekin lore forma eman genion masari . Ondoren burdin hariarekin lorearen buztana egin eta azkenik akuarelekin margotu.

Page 20: Nerea sanchez lander

Hemen gauza bera egin genuen baina, marko baten jarri beharrean zesta baten jarri genuen.

Markoa eta zesta irakasleak eman zizkigun.

Amaitzerakoan gainetik berniza eman zion irakasleak.

Page 21: Nerea sanchez lander

Bi agenda egin genituen.

Koloretako orriak hartu eta banan banan josi egin behar izan genituen.

Aurreko eta atzeko partea kartoia da. Apaintzeko kartoiari orri polit bat itsatsi genion.

Erdian zinta bat josi genion.

Beraz, haria, orratza, kola zuria, artaziak, orriak kartoia eta papera behar izan genuen.

Irakaslearen laguntza izan genuen josterako orduan.

Page 22: Nerea sanchez lander

karpeta hau agenden ostean egin nuen.

Zapaten kutxa bat, kartoia estaltzeko papera eta bi zinta behar dira.

Horretarako artaziak kola zuria eta puntzoi bat erabili genuen.

Page 23: Nerea sanchez lander

Liburu zahar bat hartu eta horrelaxe utzi nuen.

Orriak euren artean itsatsi eta margotu nituen.

Apaingarriak eta letrak itsatsi nizkion.

Erdian soka bat jarri nion.

Kola zuria, akuarelak, artaziak, soka eta aldizkari bat erabili nuen.

Page 24: Nerea sanchez lander

Igeltsuaz eginda zegoen koadro hau akuarelekin margotu nuen.

Akuarelak eta pintzela baino ez nuen izan behar.

Amaituta zegoenean, irakasleak gainetik berniza eman zion.

Hainbat koadro aukeratzeko zeuden eta bakoitzak nahi zituen koloreak erabiltzen zituen.

Page 25: Nerea sanchez lander

Hontza egitea izan zen hurrengoko lana, denok hontza egin genuen baina bakoitzak nahi zuen koloretako artilea erabiltzen zuen.

Sokak, artilea, igeltsua, akuarelak, artaziak eta makila erabili genuen.

Irakasleak beti bezala asko lagundu gintuen.

Page 26: Nerea sanchez lander

Etxetik platera eraman genuen eta mahai-zapi bat pegatu genuen kola zuriarekin. Atzeko aldetik mahai- zapia ez ikusteko kolorez margotu genuen platera.

Erabilitako materiala, platera, mahai- zapia kola zuria, akuarelak eta pintzela.

Page 27: Nerea sanchez lander

Beste hau egiteko aria iltze desberdinetatik pasatu behar nituen

Aurreko guztiak bezala, lan gidatua da eta irakaslearen parte hartze aktiboa

Page 28: Nerea sanchez lander

Oihal zati desberdinak josiz manta hau egin nuen.

Irakasleak kanpoko alde guztia josi zuen eta asko lagundu zigun, bere laguntzarik gabe ezinezkoa izango zen egitea.

Materiala: oihalak, aria, orratza eta josteko makina.

Irakasleak josteko makina erabili zuen.

Page 29: Nerea sanchez lander

Ispilu hau baldosekin egin nuen.

Kristala irakasleak eman zigun, berak arkatzez marrazkia egin zuen eta ondoren guk baldosak zati txikitan moztu eta banan banan itsatsi genituen.

Oraingo honetan beste guztietan bezala irakaslearen laguntza ezinbestekoa izan zen.

Page 30: Nerea sanchez lander

Nire denbora librean, panpinekin jolasteaz gain hainbat eskulan

egiten nituen.

Page 31: Nerea sanchez lander

Margotzen ikasteko horrelakoak koadernoak erosten zizkidaten eta nik zirriborroz betetzen nituen.

Lehengo koadernoak oso sinpleak ziren.

Page 32: Nerea sanchez lander

Txikitan plastilinarekin bolatxoak eta txurroak beti egiten nituen.

Urteak pasa ahala forma desberdinetako panpinak egiten hasi nintzen.

Page 33: Nerea sanchez lander

Pare bat urte zehar, egunero ebakigarri hauekin jolasten nuen.

Panpinak eta arropak mozten nituen eta ondoren panpina janzten nuen.

Page 34: Nerea sanchez lander

Eskuturrekoak egitea asko gustatzen zitzaidan.

Koloretako txirtxiluak erabiltzen nituen.

Hainbat motatakoak egiten nituen.

Hasieran horrelako eskuturreko sinpleak egiten nituen.

Page 35: Nerea sanchez lander

Ondoren, eskuturreko konplexuagoak egiten ikasi nuen.

Mota desberdinetakoak egiten nituen.

Erabilitako materiala pita eta txirtxiluak dira eta tresna artaziak besterik ez.

Page 36: Nerea sanchez lander

Eraztunak eta belarritakoak ere egiten nituen.

Page 37: Nerea sanchez lander

Ikusi dugunez, eskolan teoriaren aldetik ez dut ezer eman eta praktika, nahiko gutxi baita ere.

Ni eskola orduetatik kanpo eskulanetan aritu naizenez, hainbat motatako artelanak landu ditut.

Txikitan eskulan gehiago egiten genituen, plastilinarekin, akuarelekin … aritzen ginen, baina nagusitzerakoan marrazkiak baino ez genituen egiten eskolan.

Marrazki asko kopiatu behar genituen eta horrek ez du irudimena lantzen.

Eskolan irakasleen parte hartzea pasiboa izan da, ni joaten nintzen klase horietan ordea, irakasleak modu aktiboan lan egiten zuen, asko laguntzen gintuen, bere lana ezinbestekoa zen lanak bukatzeko.

Page 38: Nerea sanchez lander

Irakasleek eskolan gure lana baloratzeko eskatutakoa eginda edo ez bazegoen kontuan izaten zuten eta gero bere gustuaren arabera nota jartzen zuen besterik ez.

Nik uste dut artea hezkuntzan ez dagoela guztiz inplikaturik eta ematen zaion garrantzia baino gehiago eman beharko zitzaiola.

Nik adibidez, gaur egun 19 urterekin marrazki sinple bat egiteko denbora pilo behar dut eta gainera oso txarto irteten zait. Txikitan marrazketa gehiago landu izan balu, seguruenik gaur egun askoz hobeto marraztuko nuela.

Beste alde batetik, irakasleek ez dutela nire lana behar den moduan baloratu uste dut, oso ondo marrazten duten pertsonengan soilik jartzen dutelako atentzioa, nik egindako marrazki bat ez dute inoiz klase aurrean erakutsi.

Page 39: Nerea sanchez lander

Azken finean, irakasleok prestatu behar garela uste dut

etorkizuneko umeei guri erakutsi diguten ez bezala erakusteko.

Lan hau egiterako orduan, hainbat bizipen burura etorri zaizkit, oroitzapen onak dakartzat.