new alexander tapia (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/alexander... · 2009. 8....

28
ALEXANDER TAPIA (1899-1957)

Upload: others

Post on 16-Oct-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

ALEXANDER TAPIA(1899-1957)

Page 2: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Egilea:

JOSE MARI SATRUSTEGI

Page 3: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

I. LEHEN URTEAK ETAGAZTAROA

Iruñea zaharreko katedral ondoanjaio zen Tapia Perurena azkenerromantikoetako olerkari txukuna.Argizari, txokolate eta beste elikagaibatzuen denda zuten gurasoekNabarreria karrikan, 11. zenbakikobehean. Giro elizkoia bizi zuen unehartan Nafarroako hiriburuak eta dirualdetik ongi joan zitzaien nonbaitgurasoei euren lanbidean, XIX. mendehasierako hiri txiki, hertsi etaherrikoian ohi ez bezalako heziketairekia eta aurrerakoia eman baitziotenbost seme-alabetan hirugarrena zenAlexander gazteari.

Azpimarragarria da gaztarokogertakizun bat bere bizia zeharobaldintzatu zuena. Askotan uste izanbada ere etxeko giroa dela pertsonenizaera gehienik markatzen dueneredua, alderantzizko joera emandaiteke batzuetan. Hori da hain zuzenirunsheme honekin euskarari buruzgertatutakoa. Aita lesakarra eta ama

Goizuetako alaba izan arren,euskaldun peto-petoak noski, ezzieten seme-alabei euskararik erakutsi.Gure mintzairaren prestigio ezanabarmena izan da azken mendeetaneta hiriak irentsi ohi zuen baserritarreneuskal mundua. Bada, hala ere,Tapiatarren jokabidean kontraesana

1

IRUÑEKO OLERKARI ERROMANTIKOA

Alexander Tapia (1899-1957)

Page 4: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

eta estimu gutxikotzat zeukan herrixeheak, baliabide gabeko tresnabezala, alegia. Nork daki guraso haiengaztaroko hizkuntza muga estuegieiemandako erantzun pragmatikoa izanez ote zen hizkuntza baliagarriaksemeari eman nahia?

Alexander laster konturatu zengabezia honetaz, bere eskuizkribuetangarbi adierazi zuenez: «O, au tamalaundia! –dio halako batean–. Neregurasoak euzkotar eta euzkeldunakizan arren etzidaten euskera erakutsi.Bai ordia nere aberria maitatzen».Hara non, sukaldean ezagutu ez zueneuskararen aldeko giroa sumatu zuenmutilak hiriburuko basamortuerdaldunean.

Iruñeko eskoletan goxoki etxe aldetikibili ondoren, atzerriko egonaldi luzeaez zitzaion hain atsegina gertatu. Hainmurritzak diren bere biziko berrieniturrietan sakonduz, hara zer idatzi zuenbehin herriminaren malenkoniaz, dataeta guzti, eskuarteko papertxo batean:

Sakel batean eskua sartu ta, ene!Ogerleko bat idoro det. 11.II.923.Amabi ta erdiak dira. Oraintxe etorrigera akeitetxetik. Orain otoitz egin etagotzon zaindariaren besoetan lo goxo-goxo bat egitera biar arte Jainkoak naibadau. Noiz utziko det uri au neresendiaren ondoan bizitzeko? Izan bedilenbailen. Amen. Let in go to bed.

dirudien zerbait: ama-hizkuntza etxeangaldu arren, alargunak aitortu zidanez,zortzi urtean egon zen mutila atzerrian,bost Parisen eta beste hiru Alemanian,hango lengoaia biak ikasten. Baserrigiroan sortu eta mendez mende biziizandako geure mintzaira gauza arrunt

2

Alexander haurra, garaiko ohituren arabera argazkirako jantzia.

Page 5: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Horrek aditzera ematen du, etxetiketa bere hiritik urruti hizkuntzak ikastenari arren, bere sentimenduei fermuloturiko hizkuntza euskara zuelanafarrak.

gizarteko beste eginkizunbatzuetarako baliatuko duelarikaurrerantzean.

Kementsu ekin zion euskara ikastearierronka gogorra jarriz bere buruarihelburutzat. Euskaldun nortasunarenzutabe nahitaezkoa ikusten zuenarbasoen hizkuntza, eta ez zuen etsiametsa beterik ikusi arte. Iruñeagogoan zuela, izena aipatu gabe,honako lerro esanguratsu hauekagertzen dira bere eskuizkribuetan:

Euzkadiko uri nagusi ta eder batiansortua, nere inguruan erdera baizik eznuen aditzen... Orduan sortu zitzaidaneuzkera ikasteko gogo bizi-biziya,bañan zoritxarrez ikaskintzak orain lez,asti gutxi uzten zidaten. Ala ere pixkakapixkaka zerbait egin dut eta orain nereanayakin nere gurasoen elian aritzekobanaiz. Ez naiz ordea emen gelditukoaurrera narraike erdera bezin ongi edoobekigo al ba dadi ikasi artio.

Euskara zen une hartan AlexanderTapia Perurena nafarraren erronkanagusia. Abertzaletasunaren ardatznagusitzat zeukan arbasoen hizkuntzazaharra, eta ikastea ez zen beretzatzaletasun bat gehiago bere bizian,behar-beharrezko eginkizun ezinbaztertua baizik. Erromantikoarenbihotza eta zientzia-gizonaren buruauztartzen dira ezkontza ulergaitzeredugarrian.

3

Iruñekoarmarria.

Hogeita hiru urte zituen lerro hauekidatzi zituenean, hogeita lau bete gabealegia. 1899ko abuztuaren 11n etorrizen mundura Alexander, etakatedralaren itzalpean bizi arren,hiriburuko eliza zaharrena zen Jesuseta Maria izeneko parrokian bataiatuzuten. Jesulagunen Curia kalekoikastetxea izan zen garai bateaneraikuntza hori, eta gorabeheraaskoren ondoren, 2000. urte hasieranelizkizunetarako itxi berria daazkenean eliza. Udalak erosi du

Page 6: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

4

XIX. mendeamaierako irudia

Lehen Jaunartze egunean.

Tapia bataiatua izan zen Jesus eta Maria parrokia,Iruñeko eliza zaharrena.

Page 7: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Ikasi ez ezik, aipatutako ametsabetez, hizkuntza nagusi bezala baliatuzuen geroztik. Ama-hizkuntza izanbalu bezain sakonki jabetu zenmintzairaz, erabat normaltzat hartzenzuelarik lorpen hau bestelakomerezimendurik ez balu bezala.Honela zioen berak:

Baño ez uste, nere anai maitiak,arroturik nagoela ¡ez!. Badakit nereegin beharra bete bakar-bakarrik egindudala. Bai, nere ustez abertzaleakdiran esaten duten guztiak biz-pairu-lauurtetan ezpadute euskera ikasten eztirabenetako abertzaliak, eztira biotzezko,baizik, mingañezko, gezurrezkoabertzaliak.

Lekarozen egon zen euskarazkoklaseak ikastetxean ematen. Bazuenhan apaiz lehengusu abertzalea etaatsegina gertatu zitzaion benetanBaztango egoera. Honela egiten dugutun baten zirriborroan ahaidearenaurkezpena:

Iruñian bizi naiz beti. Baño orain urtebatzuk emen Lekarozen, nere lengusuemengo jaupari (apaiz) tatraumeskindari (parroko) denAgirrebarrena’tar Bingen, abertzalesutsuaren etxian bizi naiz.

5

Tapia, jantzi ilunekin, lagun giroan.Iruñeko emakumeak XIX.mende amaierako ohituretan.

Page 8: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

neskatoaren erromantze luze etasentibera.

Berriro etxera itzulirik behin--behineko lanbide arruntari lotuzitzaion. Ilundain lehengusuiringilearen eskariz, errota etasaleroste guztien diru kontuez arduratuzen, ez atsegin zitzaiolako arretahandiz hark bultzatuta baizik. Letra--gizona zen, ez zenbaki hotzenbulegaria. Liburuak irakurri, olerkiakidatzi, hizkuntzak ikasi eta erakustea,zen bere gogoko jarduna eta lasterutzi zuen bertan behera irinenkontularitza.

Bere alargunak aditzera emanzidanez, hiruren bat urte egin zuenBaztanen. Ez da harritzekoa, beraz,lurralde eder haren gogoeta etabertako mintzaira-kutsuanabarmentzea bere idazlanetan.Baztango mendiak izeneko olerkiluzea eskaini zion, besteak beste, betigogoan zeraman haran maiteari,«Igaro bainitun zuen magalean /Urterik onenak gaztetasunean», diosarreran, honela borobiltzen duelariksentimendu hau azken bertsoetan:

Baztan’go mendiak, nere gaztarokoPoz eta atsekaben mintzoge-lekuko!

Aintziñako oroitzak dakarzkidazute,Ta nere gogoa larri egin dute.

Agur, izki biziz, amesti ta yoran,Bizitzon zati bat dirakurt zuengan.

Bilbon agertzen da une batean etabertan idatzi zuen 1927an MirenJosune, maiteminez hildako

6

Igande arratsaldeko txangoa gerra aurrekoalorretan. Eskubi aldetik bazterrekoa.Katedraleko dorreak Nabarreria burgoaren babesle.

Page 9: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Bere bizia Nafarroako hiriburuanigaro zen geroztik, hizkuntzakerakusten gehienbat, bereziki

alemana, frantsesa, ingelesa etaeuskara. Bere adiskideengandikzabaldutako berria da zortzigarrenhizkuntza, errusiera alegia, ikasten arizela hil aurrean.

7Olerkariaren etxeaurreaalde zaharreko Nabarrerian.

Page 10: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Ez zen gaur bezala, zioen alargunak,batxilergoko gramatika, matematikak,frantsesa eta beste edozein gaiematen zuen akademia antzera,berean nahiz ikasleen etxeetan.Euskarazko ikastaroetan pertsonahelduak ere bazituen gaur egungogaueskolen aitzindari moduan.Ezkondu aurretik, ordea, helbidedesberdinetako gutunak daudepaperen artean. Lehenik Nabarreria13, 4.ean, bere etxearen aldamenean,ematen zituzkeen klaseak. Profesor deidiomas esaten da azalean. 1935eanZapateria 50.ean, Alderdi Jeltzalearenegoitzan, kokatzen ditu postakoharremanak.

8

Ezkontza egunean familiako argazkia.

Alexander Tapia berandu ezkonduzen. Korpus Laquidain, bere emaztegaztea, Orrio izeneko herrixkan jaiozen Ezkabarte ibarrean, Iruñetik gertu,hamar bat kilometrora. Mutilakgurasoen dendan ezagutu zuenandregaia, bertara etortzen baitzenasteburuetan mandatuak egitera.Ezkondu aurretik ostatuan bizi zenAlexander, eta bera baino askozgazteagoa zen neskatoa. Aldapakarrikan 3. zenbakiko bigarrensolairuan, eskubiko atean, bizitu zirenezkondu ondoren.

Page 11: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Olerki amultsu eta ederrak erdarazidazten zizkion andregaiari, euskararikez baitzekien. Bertso politak zirelabenetan zioen ahots apalarekin, ametsgalduetan begiak murgilduz. Otrasveces me traducían del vasco, zioenberak. Euskarazko haien estreinakozirriborroa dirudi lehen eskuko izkribubatek. Aldaki bi ditu: hitz ezabatu etazuzenduak dakartza tintaz idatzitakoUsotxu bakuna izenekoak, etatxukunagoa da Emadan iria dioena,arkatzez posta-sobre batean egina.

Laugarren ahapaldia falta dubigarrenak. Hizkuntza aldetik, nokaburututako lekukotasun bitxia da olerkihau. Honela dio:

Emadan iria

Neskatillik ederrenamaitea neretzat, i.Lilirik usaintsuena

ere nitzat aiz, bai ki.Akusdan aldiro nerebiotz au bularrean,

ene maite kutuntxua,jauzika asten zakidan.Izpildun inguma ariñak

nik ikusi zitiñatlilitxuen billaldeanyoranez egaldaka

(egaka lore inguruanyoranez arat-unat).Bañan eztiñat ikusi

I añako pollitik,Ire aldean ezpaitun

Ipiñi daitekenik.Lili eder ingumatxuneskatil ederrena:

begira nere biotz aui gatik zoratuta.

Biotza ebatsi didanene biotz gaxoa!

emadan alik laisterrenba, ordañez iria.

Amorante gaztetxoen agerpenxumea olerkari helduaren hitzetan,maitasunak ez baitu adinik inorenbihotzean.

9

Eztei eguneko argazkia Orrioko emaztearen etxe aurrean.

Page 12: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

II. IDAZLEA

Zerbaitengatik berpiztu badu orainbere herri ahanzkorrak, ehun urterenburuan, Alexander Tapia baztertuarenizena eta oroimena, goi mailakoolerkaria delako izan da noski.Trebetasun handiz erabili zuenhizkuntza, biziaz zuen ikuspegierromantikoa barnekoi, sentibera etazinezkoa zen, ilunabarreko hodeienhistura eta etsipena zeriolarik bertsoenmezuari.

Gaztaroko amets ireki eta Europakohaize berrien aldean, hertsiegiagertatu zitzaion gero bere herrimaiteak nozitzen zuen euskal giro

10

Hiriburuko irudierromantikoa

itogarria, gehiegikeria ezin irentsiazitzaion etsaien eraso gogorra etaanaia arteko odoluste basak puskatuzion bihotza. Hizkuntzaz aparteaberria zuen bihotzeko amodio kutuna,Nafarroaren gerizpean babestua,noski:

Nabarra kutuna, su-izki guriekin Idatzirik daukat zure izen doneaBiotz guenean, eta antxe nai zaitut,Biziko naizeno, eduki gordea.

Nabarra maitea, sortu nintzan kabi,Zuregandik urrun bizi nintzaneanErriminak alatzen zidan gogoa,Ta erio neraman biotzean.

Page 13: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Sentipen hauen lekuko, bada harenbizian hitz guztiak bainoesanguratsuago den ezaugarririk.Iruñea erdaldunean inoren laguntzarikgabe ikasi zuen, esan bezala,gurasoengandik ez zetorkion euskaraeta, atzerrian, Parisen idatziak diraZoruna eta Itundasuna (1925), Agureta Gallurrarontz (1926), EuskalEsnalea aldizkarian plazaratutakolehen olerkiak. Noranahi joanik edononahi egonik berekin zihoan beti,odol gorrian bero, herrimin gogotsueta etorkizunaren kezka mingotsa.

11

Alemaniako egonaldian bertakoerromantikoen iturritik xurgatu zuengaraiko idazle ospetsuen ekarpenerakargarria. Iruñeko idazlea ongiezagutu zuen Apat-Echebarne, A. Irigaray zenaren hitzetan, ohikoa ezzen kultura lortu zuen. Alemanetikzuzenean itzuli omen zituen Uhlandeta beste hango erromantiko batzuenolerkiak, gaztelaniaz idazten zutenpoeten artean komunki gertatzen ezzena, bestalde. Apala eta sentimendufineko gizona zela, aitortzen du harenadiskide sendagileak.

Atzerriko lagunen oroigarria.

Page 14: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Lizardi gertatu zen bere herrikoirabazle bigarren saioan. Epaimahaianzegoen Lauaxetaren hitz hauetannolabaiteko deskargu kutsuanabaritzen da:

Tapia Perurena be olerkari ospetsubadogu. Sarri orri onetan esan dot geurenegunetako olerkarijetan puntarengo batdogula Tapia jauna. Neurekiko Mussetjaunaren «Orrilla-gaba» ren antz larregidau bere olerkijak.

Izaera apal horrek etxe zulokoisilunean sartzera bultzatu zuenolerkaria bere balioa ezkutatuzbesteen aurrean. Horrek ez du esannahi lanak azaltzen ez zituenik. Ordukoeuskal aldizkari guztietansakabanaturik dago bere altxorra etalehiaketa askotan parte hartu zuen,adibidez, Olerti Eguna izeneko zazpiekitaldietatik (1930-1936) laulehenbizikoetan agertzen da bereizena: Errenteria, Tolosa, Hernani etaUrretxun.

Errenterian Lauaxetak irabazi zuen,eta Aitzolek Lizardirekin aipatzen duTapia hoberenen artean. Honela dio:

Euskerari bide berriak idikitzearren,bide xiurrak utzita zabalera jo dezan,almen bikañeko olerkariak agertuzaizkigu, Agirre jauna, Lizardiizenordez, eta Tapia’tar Alexander,Iruñekoa (...) Atzerrian Tapiakasmatutako «Txori mindua» irudi--kementsuaz indartua arkitzen degu:ekaitz zatarra biziki lenengo zatian, erri--miña zorrozki bigarrenean gureirudimenari adierazten dizkio.Euskeraren malda gora erkatzendijoazten olerkari oien lan zailak,elertiarentzako onurakorrak zaizkiguegitan.

12

Idazlearen argazkia.

Page 15: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

13

Edozein papertxo on zen bertsoak egiteko. Zirriborroen esku-langaia. Behin-behineko oharrak biltzen ditu.

Nikolas Ormaetxea ere epaileenartean zegoen. Olerki-dohainak ezurriak aitortzen dizkio Tapiari, «bainanegarbera antxa da», dio Orixek.Aitzakiarik gabeko goresmenaintzagarriena, hala ere, TomasAgirrerengandik jaso zuen, une hartan,Iruñeko semeak. Hau da haren iritzia:

Ez nun egundo irakurri olerkari onenlanik. Astiro ta arretaz aztertu detoraingoa: «Olerkariaren gaua». Norkabestu du eusko-olerti barrutian, alegiaolerki-muetan, onek bestean? Baduolerkari onek oi ez daben zerbait.Asmamen yaukala, agian. Neurtitzakestuki darizkio. Artegatasunakzastaturik noizbait; ituntasunakerremindurik besteetan;abertzaletasunak suturik beti. Betorkigusarrigo olerkari yaioa. Demaiogun emenbidezko dun gorasarrea. Dasaiogunberriro Olerti, neska gazte lirainarenagoan jarri zuna. Berealaxen mintzatukozaizko Aberria eta Ama-euskara.

Ariztimuñok gogokoa zuen benetanNafarroako olerkaria eta harkzuzendutako Eusko Olerkiak (1933),Urretxuko Olerti Jaietan aurkeztutakolan hautatuak dakartzan zenbakianalegia, aurreko urtean Tapiak Yakintzaaldizkarian argitaratutako poesienbilduma berrargitaratu zuen, egilearenaipamen labur honekin:

Tapia Perurena’tar Alexandergorengoenetako olerkaria zaigu. Ain daordea gizon apal eta otzana gureolerkari au!

Gaurko olerkari ospetsuenetakoakberen olermen biziz sortutako emaitzak,nola ala bilduta, sorta antzeanargitaratzen dituzte.

Page 16: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Laburra baina irudimentsua etazehatza da S. Onaindiak Milla euskal--olerki eder bilduman eskaintzen dionaipamen ederra:

Gizon jakitun onek giartasunez jositadakarskuz bere sorpen guztiak, illetamin ta biotz intzirak geien bat. Olermen--ego zabal dabilkigu aldi oro; ezta ibarzale txepetx antzera, zeru oztin zale batarrano lez. Eusko-olerti gudu ta jaietarasarri bialdu ebazan bai olerkiak baipoematxoak.

Gauza bitxia gertatzen da, bestalde,karmeldarraren lerro hauekin. Arranoaeta txori apalaren irudi bera darabilberetzat Iruñeko olerkariak argitaratugabe utzitako eskuizkribu xumeetanikus daitekeenez. Literatura jantziaren

Ez ordea, gaurdaiño beintzat,Alexander olerkari yaioak. Onen aratzeta iduripenez aberats diran bertsoakan eta emen sakabanatuak agertzendira.

Yakintza gurean, pozkiro oso Tapia--Perurena’renak ezagun arazi ditugu.Adizkide onexeri Euskaltzaleak dionmaitasun ezaugarritzagatik, ona emenigazko olerki bikañenak...

14

«Naparra, zu zera» olerkiaren zirriborroa.

Olerkariaren idazmakina.

Page 17: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

haizeetan izarretara hegatu nahianabiatu, eta bere ametsen zeru sabairaezin heldua aitortzen du, ondoko hitzhauetan:

Hementxe naukazue, irakurle maitiak,gure izparringi maite ontan zerbaitidaztera gerturik. Arranoa bezala airez-zear egatu naiko nuke, baño nereegalak makal-makalak dira, txoritxuabezala naiz, adarrez adar, zugatzezzugatz bakarrik nabilke.

Parekotasunak ba ote du nonbaitesaldi biak uztartzen dituen iturririk?Ala bazuketen elkarren berri?

Tapiaren hogeita bost olerki aipu dituJon Bilbaok bakoitza non dagoenazalduz. Badago beste aztarnariknoski nafar idazlearen emaitzan. Olerkiasko utzi omen zuen etxekopaperetan, baina bera hiltzeangertatuaren berri inork ez daki.

Euskal Herria eta amodioa ditukantagai nagusi olerkariak. «Sagastiloretsuak» edo «Amaiur gaztelubaltza», «Txori mindua» eta «Oreinzuria», lore eta ibai gardena, agertzendira behin eta berriz bere amets idatziguztien euskarri. Baina Euskal Herrikoalaba gazte lirainak dira, bestalde,Tapiaren izkribuetako pertsonaialehenak, baserri giroko mendi etazelaietan sortutako gorputzaingerukoien irudi emea. Atzerriko urbeltzetan murgiltzen da eta galtzen,adibidez, Lore igarra; edo etorriko ez

15

Atzerrian kazetari. Eserialdia.

Kattalin umezurtza, antzerki

berreskuratua.

Page 18: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Besterik da drama landuagoenardatza duten poemen kasua.Nahigabe guztien iluntasun zurrunaargitzen duen eguzkia da, adibidez,Poetaren gaua izeneko bertsoetanazaltzen den «neska gazte bat, lerdenliraña, / Udaberri lez garbia».Olerkariak lehen bertsoetan azaltzendu bere tristura guztien sustraia nondatzan:

Gau ilunaren ixiltasunanMaiz ta sarritan gogaltzen,Nere erriaren etorkizunaBegi zorrotzez aztertzen,Oñazearen egal larriak

Nere inguruan sumatzen...

den maitalearen zain zegoen zuhaitzondotik eramango du berekin MirenJosune, zuriz jantzita, bakardadearenelur hotzak.

Ez dut uste urrutiegi joatea denik,neskatilaren ikuspegi maitagarri horiaberriaren sinbologia antzesgarria zelaesatea, bizilaguna etxeratzen ereberandu arte arduratu ez zen lirikoarensormen-labean. Emakumehezurmamituen kasu solteetan,bestalde, badaki nori doakion aipuaizendatzen. Lore bikaña da horietakobat eta, «Saitzar’tar Maite neskatileder-begikoari, biotzez», eskaintzendio hasieran.

16

Atzerriko kazetariekinIruñeko katedralean,Nafarroako erregeenhilobi aurrean.

Page 19: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Zalantzarik gabeko aberri lirikarenipar-orratza sumatu du neskatilakelkarrizketa luzean, eta honelagaldetzen dio:

Ordun, olerkaria, zure maite kutuna,Biotz orren jabea, sumatu det nor dan.Aberriarendako maitasun bizkorrakSurik ipiñi ditzu biotz-ezpainetan.

Olerkari koitaduaren anima biluzikagertzen da orduan, eta barneandaraman zoramen indartsuz azaltzendu aberri emea:

Bai, egia da! Entzun zadazu, Aldi artan zanBakaldun (erregina) on-emakorraUrrezko illedi edergañean zeukan burestunAberats ta diztikorra.

Sorbaldatik, zabal-zibuka, zerorkan beiraBakaldunen janzkorria.Eguerdiko euzki bezala didiratzen zunBere bekoki garbia.

Bañan ¡Ai gero....! Eta gero horretandatza olerkariaren gaua.

Bizi duena abestea da poetaerromantikoaren mundua, etaidatzitako bertso minberatuetanagertzen da egilearen bihotzsentibera.

17

Uretako txangoa. Alexander aurrez aurre, ator-hutsean eta txapelarekin.

Iruñeko Udalakargitaratutako olerkilanen bilduma.

Page 20: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

III. GIZONA

Ez da erraza mende erdi batenondoren «gizon apal eta sotilaren»bizitzako isilunean argibideak lortzea.Beranduegi abiatu gara jaio zenekourteurrenean bizitzako pasarteakbiltzen. Bere adinekoak joanak dira, etaalabak haurtzaroko irudi ezabatua atxikidu doi-doia. Alargunarengandikjasotako berriak baliatu ditut gehien bat.

Gizartean ahozko testigantzazuzenik ezean, lagunen aipamenidatziak eta eskuarteko bere izkribuapurrak dira iturri bakarra.Apaltasunaz bestalde, sentimendusotileko gizona zela, hombre humilde yde delicados sentimientos, dio A. Irigaray sendagileak.

18

Alexander,abertzalekezkatia.

Pregónaldizkarian

Jose Agerreadiskide minak

eskaini ziongoratzarrea.

Begirada sakona ematen dio harenadiskide mina zen Jose Agerrek hiletaondoren eskaini zion lan txukun batean(Pregón, 1957, udazkena). Euskalsustraiak komunki minberatasunarenzentzu patetikoz adieraztea zelaTapiaren ezaugarri nabarmena esanondoren, joera hori bere-bere izatekomoduarekin lotzen du. Gertakizuntxarren aurrean bere bizimodu xumebaina mingatz edo gozakaiztuenerreakzio ezezkorrak eraginda, biziakdituen une zoriontsu, gozamen,pozaldi eta oroitzapen atseginei iheskaibili ohi zela, dio. Altxor baliotsutzatzeukan euskararentzat adiskidearenekarpen urria.

Page 21: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Erlijioaren orduko hersturarekinzerikusirik badu, behar bada, ikuspegihorrek. Elizkoia zen Tapia eta fededun.Elizari atxikia agertzen dakazetaritzako zirriborroetan utzitakoaburuen arabera. Izenik eman gabe

azaltzen duen «doktore ospetsu» batiegindako omenaldian esandakoenaurka jarduten du, erlijioa baztertzenbaitzen, elkartu ez baino haserreaksortzen omen dituelako ospe handikofamilien semeetan. Zientziak bainohizkuntza unibertsalagoa mintzo duelaerlijioak, esaten du berak, eta kristauohituren aurkako iraina dela besterikesatea.

Elizarekiko atxikimendu fermuaespresuki aitortzen du gero etaErromaren azalpena aipatzen du

19

Nabarreriako bere etxetikaurrez aurre betikatedraleko dorrea.

Tapiaren garaiko«Takonera» pasealekua.

Page 22: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Parrokiako ekintzak arretaz jarraitzenzituen eta Acción Católica-ko kideazen, Nestor Zubeldia kalonjeospetsuak sortutako SolidaridadCristiana de Familias elkartekoabezala.

Tapiaren kazetari lana bildu gabedago. Zoritxarrez ez zituen izenpetzenizkribuak eta oso zaila egiten duhorrek bere izkribuen jarraipen etabiltze lana. Ez zen utzikeria hutsezgertatu hori. Espresuki egindakodebeku bat agertu da eskuarteko berezirriborroetan eta familiako politikakontuagatik zatekeen. Honela dio hainzuzen:

Hemen dagortzudan idazkitxua onbazaitzu argitaldu ezazu gureizparringian; on ezpatzaizu nai duzunaegizu. Baño, arren, ez agertu nere izenabizenak, nere sendiya karlatarra da taez dut nai jakitea nik idazten dutela.

Eta beste ataltxo batean dioenez:

Nere aita azken gudan uskurt (erlijioa)ta aberriaren gaizkakundia (salbamena)etorriko zela, letorkela, uste zubalako,bere bizitza guzian aberriaren aldezbere zañetako odol guztia ixurita eregerturik egon da, bere biotzianabertzale sutsua dalako. Bereezpañetatik ikasi nuen euzkadi etaeuzkera maitatzen.

burubide hauen arrazoi nagusitzat:zilegi dela esatea, alegia, iritzi hauenguztien gainetik dagoela AitaSantuaren hitz gorena, berakbaieztatzen baitu besterik gabeaurreko lerroetan azaldu duendesadostasuna. Erromako aldizkariofiziala aipatzen du horren lekuko,kazetariari dagokionez.

Pentsabidez ez ezik, portaeran erezintzotasuna azaltzen du. Gertakizunxume bat dela eta adierazpen irekiaegin behar izan zuen behin.Kontzientziako bere leialtasunazalantzan jarri zezakeen zurrumurruairitsi zitzaion, nonbait, eta aitorpen batidatzi zuen gaztelaniaz egunkarianargitaratzeko. «Zinez mintzatukogatzaizkizue, dio, bihotza parez pareirekita beti egin izan dugun moduan.Tranpa eta trapu zikinen okasiorik izandut noski, edozeinek bezala, bizian;gure egoera eta zure etorkizunaerraztu nitzakeen horrela, baina zudesohoratzen zintudala iduritzenzitzaidan, eta zure aitaganako lotsasenti zenezakeela noizbait».

Egunkariaren zuzendariari deskargulabur hori argitaratzeko eskatzean dio,«barra-barra zabaltzen ari ziren iritzieta juzguen txikikeriak, besterik ezean,zuzendu eta hedatzen ez uzteainteresatzen zitzaiola».

20

Page 23: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Berak hainbeste aldiz aipatzen duenizparringia zein ote zen galdetu nionemazteari, baina ez zekien. Atzerrianegon zela egunkari baten berriemaile,erantzun zidan bakarrik. Ezkonduaurreko ibilera baitzen, ez zuen horrenberri zehatzik.

Euskara garbizaleen bere garaikojoera nabarmen sumatzen zaio etabizkaierara makurtzen da batzuetanalbistegai eta zirriborroetako gogoetasakonak egiten dituenean. Ezagutzenzukeen Aranaren Lecciones deortografía del euskera bizkaino, etaLópez Mendizabalen Hiztegiaaipatzen du hitz ilunen azalpenoharretan. Sabindar sutsu aitortzen dubere burua eta goraipamen aski duinikez du aurkitzen haren gidaritza etamerezimenduak txalotzeko. Tapiarenidatzi ezkutuetako lerro hauen berririkez da inon eman:

Itsututa zeuden euzkotarrak. Etzutenoldozten anayak zirala eta etsaiamorratuak lez elkar usetzen ziran.Zenbat eta zenbat aldiz euzkotarrenodol gorri-suhorrak ezatu zituenEuzkadiko zelayak eta aldiz katamotzgosiak lez eraso ziran... Alaxen igaroziran eunki asko, baño egun batez –zorioneko eguna– euzkotar kementsubat zutitu zan, oju zoli bat egin zuan,azkatasuna ojua. Arriturik gelditu ziranentzuliak, ero gizajo bat zela esanzuten. Jelgarri ura asi zan bere ikastiya

azaltzen eta edatzen eta euzkotar zintzobatzuek aditu zuten irakastiaren abotsa.Goritu ziran beren biotzak eta berealdez jarri ziran.

Laster amorratu ziran etsayak etajazartzen asi zitzaizkion, espetxian sartuzuten; baño irakastia etzan bildurtu...

Aintza ta aintza gure Sabin aundiari!Zuk ideki zenituan zure aberkidienbegiyak, zuk erakutsi zenigun nondikdatorken aberriaren gaizkakundia. Zugabe lenago bezin itsu gangozkeoraindik. Zuk edatu zenuan gure ikurrindonetsiya eta besarkatzen il ziñan guretxalo billa ibili gabe, etzenuen zureizenaren oroipena ere nai. EuzkotarrakEuzkadirentzat, euzkotarrak eta EuzkadiJaungoikoarentzat. Oixe da zuk naizenduena.

Zu izanen zera beti gure eredua tazure urratsak jarraituta egun batezautsiko ditugu gure joputasunaren(morrontzaren) katiak gure ikurdian(armarrian) ezartzeko.

21Alaba besoetan duela Aralarko Mikel Goiaingeruaren aurrean.

Page 24: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

amesgaizto antzean alde zaharrekoliburu denda txiki batean uste gabeaurkitu genituen paper nabar latz haiek.Kattalin umezurtza izeneko antzerkiarentestu argitaragabea zegoen oso-osorik,izkribu solte batzuen artean.Kazetaritza lanetan edo arkatzezidatzitako zerbait dator antzerki-orrienalde batean. Testu oso iluna edo erabatulergaitza da. Beste orrialdean tintaurdinez ekin zion, paper berean,baserriko giro txarrean hazitakoneskatxa umezurtzaren bihotz on etaeredugarria goresten duen antzerkilanari. EGAN (1985,3-4) aldizkarianagertu zen.

Tapiaren lanak Euskal Esnalea,Yakintza, Eusko Olerkiak, Vida Vasca,eta garaiko beste aldizkari etaegunkarietan argitaratu ziren. Kazetaripaperetan aipatzen duen «izparringimaitia» Euzkadi zatekeen. Tapia’tarAlexander izenpetu ohi ditu berelanak, nahiz Iruña’tar Alexander ereagertzen den batzuetan.

Iruñeko abertzaleekin bildu ohi zengerra aurrean egunero. 1936an erabatmakurtu zen egoera, noski, etaondorengo urteek ez zioten euskalkulturari, ez euskaltzaleei, baterelagundu. Espetxean egon zenolerkaria, arrisku guztiarekin.Bakardadea izan zen geroztikidazlearen basamortuko babeskia.Azkeneraino atxikimendua izanziotenen artean, Jose Agerreeuskaltzalea eta Leitzako berelehengusu Jose Perurena, udalidazkaria izana azaltzen dira.

Liburu eta paper franko bazuelazioen, bestalde, etxekoandreak.Senarra hiltzean oso gaixo egon zenbera eta herrian zaindu zuen familiak.Garbitzen ibiltzen zen emakumeareneta behin edo beste laguntzera joatenzen beste andre baten gain egon zenbitartean etxea. Geroztik, batzuk etabestek eraman omen zituzten izkribuaketa liburu asko, eta itzuli ez. Auskalonondik nora ibiliak izango ziren

22

Olerkaria lehengusuarekin indarrak neurtzen.

Page 25: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Antzinako igarle handien moduanmintzo da paper puska zartatuetan,bakarkako gogoeta ilunek inoiz argiaikusiko ez zutelako uste zinezaz.Azken borondate sakratuaren antza duinoiz entzun ez zuten euskaldunguztiei zuzendutako mezu honek:

Nere anai maiteak, eta batez ereeuskerazko idazliak, ar zazute nereagur gartsua. Ara, negua etorri zaigu,txoritxuak joan dira edo ixildu, zagatzakostorik gabe gelditzen ari dira, ortziaestalirik ilun-iluna, mendiak lañoenartian ezkutatu dute bere gallurra...sarrietorriko zaizkigu elurrak, eta hotzak.Ekaitzak joko gaituzte.

Alasen dago gure aberriya negugordiñian. O! noiz ezereztuko dira berelaño gogorrak? Noiz garbituko da neguluze au? Noiz datorkikegu gureaskatasuna?

Au tamal mingotza!

Au oñaze latza!

Gerrarekin batera, nahigabetanmurgildurik isildu zen poeta. Biziazaintzea zen une hartako giro zital etaarriskutsuan euskaltzale gehienenhelburu bakarra, eta beldurrak irentsizuen bizirik gizona. Egunerokoikasleez landa, inor gutxik daki gerraondorengo Iruñean Tapia zenarenberri.

23Ama-alabak Aldapa karrikako Tapia zenaren etxean.

Malenkonia eta histuraz jantzirikdaude Tapiaren izkribu gehienak,Euskal Herriari gainera zetorkion negubeltza sumatu eta ondore latzak nozitubaitzituen. Hori dela eta ezin zionpoetaren hasperen ozena lumariezkuta. Aberriaren enbor motzeantxertatutako aldaxka minbera daabertzalea eta biziaren izpi batzihoakion hitz bakoitzean:

Eguzkia badoamendi tartera

mendi goiak gorritzenta illuna beera.

Dilin-dala artaldeaibartik gora

atzetikan artzaeta artzañora.

Page 26: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Laster amaituko zen kezka ilun etagogoeta sakon haiek mantentzenzituen arnasa. Bertso ederrezgoraipatu zuen Nafarroako hiriburuanzendu zen 1957ko maiatzaren 21ean.Hamar urte bakarrik zeramatzanezkondurik. Zazpi urteko Maria Jesusalabatxo bakarra lehen Jaunartzebezperan gelditu zen aitarik gabe, etalutoarekin esan zituen hark egindakobertsoak elizan. Leitzeko haurrenJaunartze egunerako idatziak izanziren olerkariaren azkenak.

24

Epitafio antzean labur bilduzesanda:

Hotsik gabe bizi zuen isiltasunhotzean irentsi zuen lurrak Nafarroakohiriburuan izan den euskal olerkarihoberena.

Bere emaitza ez da hil. Urria,ondasun bitxien antzera, ohoreguztiekin loratu da berriro euskararenlorategian.

Maite zuen bihotzez esker txarrenbere hiria, eta nahigabeen kezkalatzez abestu zuen Aberria, AlexanderTapia Perurena, irunsheme, olerkari etaerromantiko abertzaleak.

Korpus, alarguna, senarrak klaseak ematenzituen gelan.

Corpus Lakidain eta Maria Jesus Tapia ama-alabak.

Page 27: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

• Alexander Tapiaren senitartekoak.

• Jose Mari Satrustegi.

• Joseba Olalde argazkilaria.

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2000ko abendua

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Maketazioa: José Luis Casado González

Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

ISBN: 84-457-1626-3 (Obra osoa)84-457-1629-8

L.G.: BI-3033-00

Page 28: New ALEXANDER TAPIA (1899-1957)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/ALEXANDER... · 2009. 8. 19. · aberria zuen bihotzeko amodio kutuna, Nafarroaren gerizpean babestua, noski:

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística