ostirala 2019ko urtarrilaren 25a x. urtea 383. zenbakia ... · euskararen eta emakumeen arte-ko...
TRANSCRIPT
BIZKAIKO HITZA
Durango Trenbidea zen guneanegingo duten proiektua molda
dezala eskatu dio udalak Jaurlaritzari
9Supersur handitzeari ezManifestazioa egingo dute bihar,
Bilboko azken basoaren defentsan
6Ostirala
2019ko urtarrilaren 25aX. urtea383. zenbakia
Euskaltzaletasuna eta feminismoa aztertuko dituen ikastaro bat egingo dute Bilboko Kafe Antzokian,astelehenean hasita b Bien arteko lotura, harremana eta indarguneak izango dituzte aztergai b 2-4
BIZKAIKOHITZA
Ahalduntzekobidelagun
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Euskarak zientzia-
ren dibulgaziora-
ko edo kontzeptu
abstraktuak azal-
tzeko balio ez due-
la zabaldu da urte
luzez. Bestelako uste eta joerek in-
darrean jarraitzen dute, hizkun-
tzaren balioa zalantzan jarraraz-
teko asmoz. Mediku arta eta zer-
bitzu publikoetako bestelako
arreta guneak euskaraz ematea
eskatzen denean, adibidez. Medi-
ku on bat edo euskaraz dakien
mediku bat nahiago duen galde-
tzen dio batek baino gehiagok al-
darrikapena egiten duenari. Ema-
kumeen aurkako zapalkuntzare-
kin ere antzera gertatzen da
oraindik. Eremu publikoan gizo-
nezkoak nagusitzen dira ardura
handieneko karguetan. Baina
bestelako eremuetan ere nabari
da menderakuntza. Bi zapalkun-
tzok gauzatzeko, metodologia be-
ra darabilte zapaltzaileek: natura-
lizazioa. Alegia, menderatuari si-
netsarazi gizarteak ematen dion
leku hori dagokiola, hizkuntza
gutxitua izateagatik zein emaku-
mea izateagatik. Hala azaldu du
kontzeptua Lorea Agirre antropo-
logo, Huheziko irakasle eta Jakin
aldizkariko zuzendariak. Bi za-
palkuntzok aldi berean gertatzen
direla zehaztu du, gainera.
2BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko urtarrilaren 25aAstekoad
Euskaltzaletasuna
eta feminismoa
Ikastaroa
Lehenengo ikastolak
sortu eta euskara eskolak
emateko lana hartu zuten
Emakume Abertzale
Batzako kideek.
IBILALDIA
duko dio gaiari. Bataren eta beste-
aren menderakuntzak zer-nola-
koak diren azaltzeaz gain, ahal-
duntzeko prozesu berean bat egi-
ten duten bi bide direla utziko du-
te agerian. Non gurutzatzen di-
ren, zeintzuk ezaugarri berdin
dituzten, batak bestetik zer ikas
dezakeen, eta bien arteko alian-
tzak zer esparru emankor zabal-
tzen duen aztertuko dute.
1.
AZPIRATZEAK ETA AUKERAK
bbb Menderakuntzak
gurutzatu egiten dira,
ez doaz bakoitza bere aldetik
Euskararen eta emakumeen arte-
ko harremanaren ardatzetako bat
plazaratu du Agirrek. Emakume-
ek, seme-alaben zaintzaile ez
ezik, euskararen zaintzaile ere
izan dira. Lan hori egokitu diete.
Abertzaletasunaren esparruan,
euskararen eta emakumeen arte-
ko lotura bereziki sendoa plazara-
tu du: «EAJ sortu zenean, eta le-
henagotik ere bai ziurrenik, hiz-
kuntzaren transmisioa amek egi-
ten dutela dioen ideia partekatua
dago. Transmisio hori oso ga-
rrantzitsua zen». Datu histo-
riko zehatz batekin borobil-
neak eta harremanak izango di-
tuzte ardatz.
Zazpi hizlarik hartuko dute
parte astelehenean hasi eta maia-
tzera bitarte iraungo duen ikasta-
roan. Hileko azken astelehenetan
egingo dituzte saioak, 19:00etan.
Hizlari bakoitzak ertz batetik hel-
Euskaltzaletasuna eta femi-
nismoa: zer ikasi, hura elikatu
bost saioko ikastaroa antolatu du-
te elkarlanean, Bilbon, Jakin al-
dizkariak, UEUk, Gabriel Aresti
euskaltegiak eta Bilboko Kafe An-
tzokiak. Euskaltzaletasunaren eta
feminismoaren arteko elkargu-
Feminismoaren eta euskaltzaletasunaren artekoharremanak aztertuko dituzte Bilbon, datozenasteetarako hainbat eragilek antolatu dutenikastaroan. Generoaren eta hizkuntzarenmenderakuntzak zer-nolakoak diren azaldukodute, eta agerian utziko dute ahalduntzekoprozesu berean bat egiten duten bi bide direla.
Emakume eta euskaldun,bitan zapaldu
tuetan nabarmen ikusi da ema-kumeek gizonek baino gehiagoegiten dutela euskaraz, hasi ume-etatik eta helduetara. Eta Euska-raldian izena eman zutenen %70emakumeak ziren».
Hori guztia ez dela kasualitateaargituko dute hizlariek. «Neskeieta mutilei gizarteak exijitzen die-na desberdina da». Baiztapen ho-ri arrazoitzen duten hainbat adi-bide jaso zituzten, duela bizpahiruurte, Elhuyarrek egindako iker-keta batean. Besteak beste, iker-ketan jaso zuten amak transmiti-tzen dien hizkuntzarekiko fidela-goak direla seme-alabak, aitaktransmititzen dienarekiko baino.«Horren azalpena ez da harre-man esoteriko bat dutela amekin;ez. Horren azalpena da amak ga-rela gaur egun oraindik hizkuntzairakasten eta transmititzen dugu-nak, umeekin gaudenak eta haiekzaintzen ditugunak».
Bestalde, Euskal Herriko kua-drilletan behin eta berriz gerta-tzen den fenomeno bat ere erre-gistratu zuen Elhuyarren ikerke-tak. Talde barruan erabiltzen denhizkuntza sarriago aldatzen dutemutil taldeek neskenek baino.Alegia, errazago aldatzen dutegaztelerara euskaraz funtziona-tzen zuten gizon kuadrillek, edoeuskarara gazteleraz egiten zute-nek, emakumeen taldeek baino.Genero begiradatik azaldu du fe-nomenoa Agirrek: «Gure gizarte-ak begi onez ikusten du gizonez-koak irekiak edo oldarkorrak iza-
«Menderatuak sinistea dagoentoki hori egokitzen zaiola benetanmenderatuari, hala jaio delako.Hori sinetsarazten zaigu, eta sine-tsi egiten dugu. Horregatik fun-tzionatzen du menderakun-tzak».
Bi zapalkuntzak aldi bereangertatzen direla transmititukodute hitzaldian. Alegia, ez direlafenomeno bereiziak. Hori horre-la, ondorioztatuko dute bien alde-ko borroka eskubide sozialen bo-rrokan jasotzeko beharra dagoe-la, demokraziaren aldeko borro-kan.
2.
HIZKUNTZA ETA GENEROA
bbb Hizkuntza erabiltzeko au-
keran generoak duen eragina
aztergai
Euskara erabiltzeko edo transmi-titzeko hautuan generoak eraginaduen argitzen saiatuko dira Aiz-pea Otaegi Mitxelena eta JaimeAltuna Ramirez Euskara eta ge-neroa gurutzatzen direneanhi-tzaldian. Erantzuna baiezkoa da,generoak eragina duela, alegia.Hala aurreratu du Lorea Agirrek.«Gaur egungo Euskal Herriandugun gizarte egitura ikusita,euskara non egiten den eta norkegiten duen begiratuta, ikusten dabadagoela harremana generoare-kin».
Teoriaz eta praktikaz gain, da-tuak ere plazaratuko dituzteotsailaren 25eko saioan. «Euska-raren kale erabilerari buruzko da-
tea, edota arauak ez betetzea. Erahorretako ezaugarriekin heztenditugu gure semeak eta gizonak.Hala, euren funtzionamendu so-zialean hizkuntzarekiko ere as-koz jarrera lausoagoa daukate. Ezdira sentitzen hain gaizki hizkun-tza aldaketa egitean edo besteedozein arau haustean. Besteakbeste, saritu egiten dugulakoarauak haustea, ausartzat joz edomalezia dutela esanda. Balio posi-tibotzat hartzen da». Neska batekgauza bera eginez gero, «askoz zi-gor sozial handiagoa jasotzen du:txikitu egiten dugu».
Hori horrela, hizkuntzarenhautuan ere neskak «kontserba-doreagoak» direla ondorioztatudute. «Jaso duten horri –dela eus-kara, dela gaztelera– edo arau ho-rri gehiago eusten diote». Agerianutziko dute gizartean desberdinadela gizon edo emakume izatea,«botere kuota desberdinak eslei-tzen dizkigutelako». Eta hizkun-tza bat edo bestea hautatzea ere ezdela gauza bera azalduko dute:«Ez dizu ematen botere bera».
3.
GENEALOGIA
bbb Mugimendu feministaren
barruan euskarak izan duen le-
kua aztergai
Euskaltzaletasuna eta Feminis-
moa: zer ikasi, hura elikatu ikas-taroaren sorburura joko du SaioaIraola Urkiola Bilgune Feminista-
3BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko urtarrilaren 25a Astekoad
Euskaltzaletasuna
eta feminismoa
Ikastaroa
Milaka urtean esan zaie emakumeei zaintzara lotutako lekua dagokiela gizartean; hori sinesten dutelako funtzionatzen du zapalkuntzak, Agirreren arabera. I. M.
du du baieztapena: «EmakumeAbertzale Batzaren [1922an sortu-tako EAJko emakumeen elkarteabertzalea] lana izan zen, seme-alabei euskara irakasteaz gain, le-hen ikastolak antolatzea eta leheneuskara eskolak ematea».
Hala, emakumeak euskararenbidez atera ziren etxetik kanpokoeremura, plazara. Hark zabalduzien bidea. Eta transmisioak etazaintzak ere eskutik heldu ziotenelkarri. Leku jakin batean kokatuditu gizarteak, emakume eta eus-kaldun izateagatik. Lotura horre-tatik abiatuta, menderakuntza bi-koitz horren muinari heldukodiote astelehenean, Euskaltzale-tasuna eta feminismoa, ahal-
duntzeko elkarguneahitzaldian.Idurre Eskisabel kazetari, an-
tropologo eta EHUko kazetaritzairakaslearekin batera emango duhitzaldia Agirrek. Hor jarri duteabiapuntuetako bat; ez bakarra.1970eko hamarkadara egin dusalto Agirrek: Ipar Euskal Herrikofeminismoak formulatu zuen le-hen aldiz euskaldun izaerari lotu-ta dagoen nazio ukatuaren auzia-ren eta generoaren arteko lotura.«‘Abertzaleak gara, emakumeakgara, eta langileak gara’, aldarri-katu zuten. ‘Eta hiru aldiz garamenderatuak: nazio ukatu gisa,emakume gisa eta langile gisa’».
Gaur egun gero eta zabalduagodagoen elkarguneko feminismo-aren erroetara jo zuten, beraz:
«Menderakuntza bat bainogehiago ditugu; menderakuntzakgurutzatu egiten dira, ez doaz ba-koitza bere aldetik. Eta hortik ate-ratzeko bideak aliantza izan behardu. Ideia hori indarrean dago be-rriro».
Angela Davis eskubide zibilenaldeko filosofo eta pentsalari fe-minista estatubatuarrak afro-amerikarrei lotuta osatutako tesiabere egin dute Agirrek eta Eskisa-belek, arrazaren ordez nazio uka-tuaren izaerari erreparatuta.«Boterearentzat oso erraza denleku batean ukatzen dute nazioa:hizkuntzan; gure kasuan, euska-ran».
Emakume izateagatik zein eus-kaldun izateagatik egiten direnmenderakuntzak «naturaliza-zioaren bitartez» egiten direlaazaldu du: «Emakumeoi milakaurtean esan zaigu eremu publiko-an gauden lekuan gaudela –alegia, inon ere ez– berezkoezaugarri batzuk falta ditugulakohor egoteko. ‘Horrela jaio zarete:umeak izateko jaio zarete zuek,maitatzeko, mundu guztia zain-tzeko. Zuek ez zarete jaio politikaegiteko; ez zarete jaio plaza erdirahitz egitera joateko’».
Euskal hiztunekin antzekoagertatu dela azaldu du. «Euskarahizkuntza txikia dela esaten da.Euskarak ez duela balio edozeingauza azaltzeko, edo ez duela gai-tasunik ideia abstraktuetarako».Horixe da, Agirreren arabera, na-turalizazioaren jardunbidea: ( Hurrengo orrialdean jarraitzen du )
ko kide eta kazetariak. Euskara
eta emakumea genealogia / begi-
rada feminista bat gidatuko du
berak, martxoaren 25ean. «Non-
dik lotzen dira euskara eta ema-
kumea? Ba al dugu historia parti-
kular bat?», hori argituko duela
aurreratu du Lorea Agirrek. «Nik
uste dut badugula historia parti-
kular bat. Horretan arakatu du,
eta azaldu egingo du nola lotu
den, zer txokotan, zer zentralita-
tetan».
Ikastarootan lehenengoz ariko
da Iraiola. Mugimendu feminista-
ren barruan euskarak zer leku
izan duen aztertu du Kafe Antzo-
kiko saiorako; Euskal Herriko
Iparraldeko zein Hegoaldeko mu-
gimendu feministek euskara non
eduki duten eta gaur egun non
daukaten azalduko du. «Joera
hori aldatu den kontatuko du».
Orain arte jaso ez den historia-
ren atal baten berri emango du
Iraolak: «Segur aski, orain arte
aztertu eta idatzi ez den historia
bat ekarriko digu. Bi gai hauek ar-
datz hartu, eta geure historian no-
la lotzen diren ikusi ahalko du-
gu».
Bilgune Feministak argitaratu
zuen Gure genealogia feministak
liburua oinarri hartuta heldu dio
ikerketari Iraolak. Liburu hartan,
Euskal Herriko Mugimendu Fe-
ministaren kronika jaso zuten Mi-
ren Arangurenek, Edur Epeldek
eta Iratxe Retolazak. «Begiak lan
hartan jarrita, euskarari lotuta,
gure aurrekoek hizkuntzarekin
izan duten harremana aztertuko
du. Hain zuzen, nola iritsi garen
gaur egun mahai gainean dugun
eztabaida honetara edo gai hone-
tara».
4.
BIEN ARTEKO HARREMANAZ
bbb Emakumeak ahalduntzeko
gunea hizkuntza gutxituekiko
gune ez-menderatzaile bihurtu
Ahalduntzeko eta ahaldunduta-
ko esparru batean sor daitezkeen
menderakuntza edo zapalkuntza
prozesuei nola heldu eta horiei
nola aurre egin dakiekeen azter-
tuko du Itziar Gandarias Goikoe-
txeak. Generoa eta hizkuntzen el-
kargunea eraikitzen hitzaldia
emango du berak, apirilaren
29an. Emakumeen Mundu Mar-
txako militantea da Deustuko
Unibertsitateko irakaslea izateaz
gain, eta alor horretan egina du te-
sia ere. Elkarguneko feminismoa
aztertu du.
Elkarguneko feminismoaren
ideia horretatik abiatuta, Emaku-
meen Mundu Martxan izandako
esperientzia eta praktika zer-no-
lakoak izan diren azaltzeko eska-
tu diote antolatzaileek. «Emaku-
me asko elkartzen dira han, jatorri
askotakoak, hizkuntza desberdi-
nekoak... Badakit ahalegin bat
baino gehiago egin dutela euska-
raren bitartez elkarren arteko
ulermena bideratzeko».
Euskara, gaztelera eta frantsesa
ez diren hizkuntza asko darabil-
tzaten emakumeek egiten dute
bat era horretako topaketatan.
Emakume etorkinek beste hain-
bat hizkuntza dituzte-eta. Denak
elkartzen dira. Eta denek elkar
ulertu eta eragin behar dute hel-
buru amankomun bat adosteko
eta gauzatzeko.
Egoera horretan hizkuntzaren
alderdia nola kudeatzen duten
azalduko du Gandariasek. Hain
zuzen, «feminismoaren eremuan
kokatzen den gune horretan,
ahalduntzailea izan behar duen
gune horrek nola izan beharko lu-
keen hizkuntzaren alorrean ahal-
duntzeko gune ere azalduko di-
gu». Kontraesanean ez erortzeko
zer bide hartzen den edo har dai-
tekeen azaltzea da gakoa: «Femi-
nismorako emakumeak ahal-
duntzeko lekua bai, baina hiz-
kuntza gutxituen menderatzailea
den gune bat ez izatea nola lortzen
den azalduko du. Nola egiten du
hori? Bere esperientziatik konta-
tuko dizkigu alde onak eta txa-
rrak, zailtasunak eta erraztasu-
nak. Hori guztia nola kudeatzen
den».
5.
HIZKUNTZAREN SEXISMOAZ
bbb Erabilerak egiten du hiz-
kuntza bat sexista edo
ez-sexista
Euskara ez da hizkuntza sexista,
haren gramatikak generorik ez
duelako bereizten: zenbat alditan
zabaldu ote da hizkuntzaren in-
terpretazio erromantiko hori?
Euskara ez sexistarako bideahi-
tzaldian, mito hori gezurtatuko
du Amelia Barquin Lopezek.
Mondragon Unibertsitateko ira-
kaslea da, eta, bereziki, hezkide-
tza lantzen du.
Agirrek eman du hark jarraitu-
ko dien ildo nagusien berri ere.
«Hizkuntza bat ez du egiten
sexista haren egitura gramatika-
lak. Horrek ere agian zerbait esa-
ten digu, baina sexista, bereziki,
haren erabilerak egiten du: hitzei
zer garrantzi edo zer esanahi
ematen diegun».
Ehunka adibide eramango ditu
Barquinek Kafe Antzokira. Gaur
egungo prentsatik, literaturatik
eta telebistatik jasotakoak dira
denak. Horien bidez azalduko du
ustez neutroak diren hainbat
hitzek nola hartzen duten, erabi-
leraren arabera, jite sexista.
Maisueta maistrahitzek eman
dezakete ikastarora doazenek
aurkituko dutenaren adibide bat.
«Maisulan batesaten dugunean,
esanahi bat du. Maistra lanak,
ordea, guztiz bestelakoa». Mais-
tra, sarri, pertsona petralari esa-
ten zaio. Maisua, berriz, pertsona
jantzitzat edo aditutzat hartzen
da. «Hala, hitzek zer duten baino
garrantzitsuagoa edo esangura-
tsuagoa da atzean zer jartzen die-
gun».
Diagnosia egiteaz gain, egoera
horiek aldatzeko baliabideak eta
proposamenak taularatuko ditu.
«Hainbat aldaketa egin daitezke-
ela erakutsiko du. Gauzak beste
era batera esan eta esangura
berriak eman hitzei, edo beste
maila batera ekarri».
Ikastaroari bukaera emango
dion hitzaldia izango da Barqui-
nena. Saio guztiak borobiltzeko,
bertso-antzerkia egingo dute
haren ostean. Ane Labaka Mayor
bertsolariak eta Bea Egizabal
Ollokiegi antzerkigileak Erradi-
kalak ginen taularatuko dute. Iaz
egin zuten Erradikalak gara
lanaren segida da, haren bigarren
atala. «Geure buruari barre
pixka bat egiteko aukera eman
nahi dugu; hain serio ez jartzeko.
Izan ere, gauzak serio esan behar
dira, baina geure buruari barre
egitea ere ondo dago».
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 25aAstekoa
d
Euskaltzaletasuna eta feminismoaIkastaroa
IKASTAROA
Hitzaldi guztiak Bilboko Kafe
Antzokian egingo dituzte, eta
denetan zein banaka parte
hartzeko aukera dago. Lehe-
nengorako leku guztiak bete
dituzte.
Astelehena
19:00. Euskaltzaletasuna eta
feminismoa, ahalduntzeko el-
karguneahitzaldia emango
dute Lorea Agirre Dorronsoro
kazetari, antropologo, Huezi-
ko irakasle eta Jakinaldizkari-
ko zuzendariak eta Idurre Es-
kisabel Larrañaga kazetari, an-
tropologo eta EHUko
kazetaritza irakasleak.
Otsailak 25
19:00. Euskara eta generoa
gurutzatzen direnean izenbu-
rua du Aizpea Otaegi Mitxele-
na Elhuyarreko kideak eta
Jaime Altuna Ramirez soziolo-
goak eskainiko duten hitzal-
diak.
Martxoak 25
19:00. Euskara eta emaku-
mea, genealogia / begirada
feminista bathitzaldia eman-
go du Saioa Iraola Urkiola Bil-
gune Feministako kide eta ka-
zetariak.
Apirilak 29
19:00. Generoa eta hizkuntzen
elkargunea eraikitzen, Itziar
Gandarias Goikoetxea Deus-
tuko Unibertsitateko irakasle
eta Emakumeen Mundu Mar-
txako militantearen eskutik.
.Maiatzak 27
19:00. Euskara ez sexistarako
bidea irudikatuko du Amelia
Barquin Lopez Mondragon
Unibertsitateko irakasleak.
Gero, ikastaroari bukaera
emateko, Erradikalak ginen
bertso-antzerkia taularatuko
dute Ane Labaka Mayoz ber-
tsolariak eta Bea Egizabal
Ollokiegi antzerkigileak.
Emakumeen Mundu Martxan, euskara menderatutako hizkuntza ez izateko zer egiten den aztertuko dute. ARITZ LOIOLA / FOKU
( Aurreko orrialdetik dator )
RZIPRIZTINAKNerea Ibarzabal
Engainua
Izugarri gustatu zitzaidanduela astebete Samara Vel-tek Twitterren jarri zuen argazkia. Mesanotxeko li-
buruen dorre erraldoia, eta mezubat: «Mesanotxean pilatuta dau-kagun liburu-sortaren altuera dagure burua engainatzeko dauka-gun gaitasunaren neurgailua».Geure burua engainatzea, arte gi-zatiar liluragarri hori. Neroni ereislatuta ikusi nintzen dorre har-tan; areago, etxeko puntu ezber-dinetan sakabanatutako dorretxikiagoak egitera ere iritsi naiz,neure buruari irakurtzeko auke-rak eskurago jartzeko. Eta ezerez, dena gezurra. Neuk jarriamua, buelta eman eta neukirentsi.
Nire engainuen neurgailugehiago ere aurkitu ditut nire in-guruan ordutik. Beste dorre bat,honako hau kirolerako arropena,armairu ertz batean. Aitzakienkontrako dorrea izan behar zuen,zapatilak ere bertatik gertu jar-tzen baititut, dena prest. Bost mi-nutuan jantzita eta korrika egonninteke etxe ondoko parkean.Baina ez, gezurra da hau ere. Agenda bat ere badut, auto-
engainatzaile profesional orokbezala. Urteko lehenengo orrial-dean hasi nintzen luzera begira-ko zenbait eginbeharreko apun-tatzen (X-k eskatutako bertsohaiek, Z-ri erantzun beharrekoemail luze hura, H-ri deitu…),behin apuntatuta, egitea beste
zereginik izango ez nuelakoan.Baina zer den gaitasuna, dagoe-neko lau orrialde pasatu direlaurtarrileko lehenengo astetik, etaarrastaka daramatzat zereginhaiek paper batetik bestera, neu-re atzetik, nire ibilbidean uztendudan inefikaziazko estela batbezala. Beste klasiko bat: iratzargailua
goizago ipintzea, ze bihar bai,bihar esnatuko naiz ordu erdi au-rretik nire agendako F zereginabetetzeko. Atzo ez nintzen esnatunekatuta nengoelako, bainabihar bai, bihar esnatuko denpertsona bera naiz eta oraingoniak nahi du biharko nia esna dadin. Alarma jotzen hastean, 10 minutuz atzeratubotoiari
hiru aldiz jarraian sakatze hutsaaski da bart gaueko ziurtasunakdifuminatzeko eta ordu erdia gal-tzeko, hain iraingarriki eta axola-gabeki erraza da… Eta orain arte zeure burua isla-
tuta ikusi ez baduzu, agian ikusi-ko duzu gisa honetako esaldie-tan: «Sare sozialen aplikazioakmugikorretik ezabatu ditut den-bora gehiegi kentzen zidatelako,baina maiztasun berarekin sar-tzen naiz Twitterren Google-etik». Edo «gona hau ez dut jan-
tzi bost urtean, baina oraindik ar-mairuan gordeko dut badaezpa-da, egunen batean gustatuko zai-dalako agian». «Zelan?galdera-ren erantzun naturala ondoda,eta hain automatikoki erantzu-ten dut, neuk ere sinetsi egitendudala beti nagoela ondo». «Ai,gaur mendira joan nahi nuen,baina ze pena euria ari duela.Ezingo naiz etxetik irten. Eta horitxandalak prest neuzkala, e!».«Ez naiz asanblada/manifa/bile-ra horretara joan, baina deialdiazabaldu dut sare sozialetan».«Deitu diot, baina ez du hartu». Eta hau geure buruari egiten
badiogu, hainbesterakoa badagezurtxoak esateko eta, batez ere,gezurtxoak sinesteko dugun be-harra, errealitatea biguntzekoaeta eraldatzekoa, beti bide zuzenageurea dela pentsatzeko beharhau… ze zaila gurekin harreman-tzea, ezta? Pentsa zelan ipinikogaren egiaren bat esan behar di-gutenean.
Nire engainuenneurgailu gehiago
ere aurkitu ditut nireinguruan. Beste dorre
bat, honako haukirol arroparena,
armairu ertz batean
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu. Ez
dituzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak
barne, eta BIZKAIKO HITZAk
mozteko eskubidea du. Helbide
honetara bidali behar dira, izen-
abizenak eta herria adierazita:
Bizkaiko Hitza, Uribitarte kalea
18-3.C, 48.001 Bilbo, Bizkaia.
Eskutitzak Internet bidez bidali
nahi izatekotan, igorri helbide
honetara: [email protected].
%
Gizon bi atxilotudituzte erasomatxistengatikURDUÑA bEmakume batek bereburua etxeko leihotik bota zuenaurreko astean, Urduñan, bikoteohiaren erasoengatik ihesean arizela. 44 urteko gizonezkoa atxilo-tu, eta, epaitegian deklaratu on-doren, aske utzi zuten. Emaku-mea ospitalean dago. Getxon, gizon bat atxilotu zuten asteazke-nean, bikotekideak erasoengatikjarritako salaketaren ondorioz.
Bizkaibusen etaBilbobusen ez dutegreba egingo BILBO bHainbat lanuzteren on-doren, aste honetako astelehene-an greba mugagabea hastekoazuten protestan ziren Bizkaibu-seko langileek eta Bilbobuseko-ek. Horren atarian, CCOO, UGTeta USOk aurreakordioak lortu,eta, langileen gehiengoek babes-tu ondoren, bertan behera utzidituzte greba deialdiak.
Irudia b Zornotza
108.000 litro sagardo; iaz baino 92.000 litro gutxiagoEgin dute aurtengo sagardo garaiari hasiera eman dion lehen txotxa. Asteazkenean, Zornotzako Uxarte sagardotegian, Onintza Enbeita enbaxadore
zela. Kalitate onekoa dator aurtengo sagardoa, probatu dutenen hitzetan; freskoa, eta txinparta duena. Uste baino gutxiago izango da, ordea, Bizkai-
ko Sagardogile Elkarteak jakinarazi duenez: 108.000 litro sagardo ekoitzi dira, iaz baino 92.000 gutxiago. «Negua lehorra izan zen, eta sagar gehiago
izango genuela uste genuen, baina eguraldiak ez digu lagundu», azaldu du Aitor Intxaurraga sagardogile elkarteko presidenteak. ANBOTO
5BIZKAIKO HITZAOstriala, 2019ko urtarrilaren 25a Iritzia
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Bolintxu ezagutzen dutenek
«salbatu» egin behar dela argi
dutela dio Juan Pallares Ekologis-
tak Martxan-eko eta Super-sur
Handitzeari Ez plataformako ki-
deak. «Nahiz eta txikia izan, Bil-
boko azken basoa da, oso abera-
tsa, Bilboko elementu naturalik
aberatsena». Hegoaldeko saihes-
bidearen luzapenak inguruan
eragingo dituen kalteak direla eta,
proiektua geldiarazi beharra da-
goela dio. Plataformak bihar egin-
go duen manifestaziora joateko
deia egin du, hargatik. 18:00etan
abiatuko da, Arriaga plazatik.
Hegoaldeko saihesbidea luza-
tzearen aurkako manifestazioa
antolatu duzue, «urgentziaz»,
Bolintxu bizirik lelopean. Zerga-
tik larritasun hori?
Urgentzia, obrak hastear daude-
lako. Eta orain arte ez dugu lortu
elkarrizketarik foru aldundiare-
kin. Egon gara haiekin, baina ez
dugu datuei buruzko eztabaida-
rik egin, ez digute inolako arrazoi-
rik eman... Supersurren helburua
hasieratik izan da A-8 autobidea-
ren trafiko arazoak konpontzea,
eta bertatik egunean 24.000 ibil-
gailu igarotzea aurreikusten zen.
Pasoko trafikoaz aritu dira beti:
erkidego batetik bestera doan tra-
fikoa da bertatik pasatzen dena; ez
barrukoa. Eta trafiko guztiaren
%6 bakarrik da hori. 2011n zabal-
du zen lehen zatia, eta zazpi urteo-
tan ikusi dugu aurreikusitako
erabileraren erdia soilik duela eta
A-8ko trafiko arazoak ez direla
konpondu. Hala ere, hori kon-
tuan hartu gabe jarraitzen dute
Supersur handitzeko proposa-
menarekin. Saiatu gara eztabai-
datzen, datuak eskuan. Adibidez,
haiek esaten dute ailegatu nahi
dutela 9.000 kamioi hartzera,
baina Bilbo metropolitano guz-
tian 4.000 inguru izaten dira. Be-
raz, ez du zentzurik. Datu horiek
ezin izan ditugu eztabaidatu foru
aldundiarekin, eta, orduan, gizar-
teari erakusten saiatu gara.
Biztanleek Bolintxuren aberas-
tasuna, biodibertsitatea ikus de-
zaten ere saiatu gara. Bolintxu sal-
batu behar dela esatean egin dugu
indar handiena, natur balio alde-
tik Bilboko udalerriko gunerik
baliotsuena delako. Leku txikia da
Bolintxuko arroa; bost kilometro
karratu inguru da, baina izuga-
rrizko biodibertsitatea du.
Zer dauka berezia?
Errekatxo batzuk dauzka; malde-
tatik behera jaisten diren erreka-
txoen urak ditu, eta ur hori ekolo-
gikoki oso egoera onean dago.
Horren inguruan dago harana;
estua da, baina badaude baso as-
kotarikoak: hariztiak, altzadiak,
ibar basoak. Haran txikiak ditu,
eta, flora eta fauna aldetik, oso
biodibertsitate aberatsak: urari
lotuta, arrainak eta anfibioak; ba-
soetan, zuhaiztiak eta askotariko
animalia eta hegaztiak. Pagasarri
inguruko espezieen ikerketak
eginak daude, eta espresuki Bo-
lintxuri buruzko zehatzak ere bai,
bertako saguzarrei, anfibioei eta
bestelako espezieei buruz.
Hegoaldeko saihesbidearen lu-
zapenak arriskuan jarriko lituz-
ke espezie horiek?
Bertan dauden espezieak, habita-
tak, ekosistemak, paisaiak, sun-
tsitu egingo lirateke. Alde batetik,
izugarrizko lur mugimenduak
izango direlako zona guztian.
Nahiz eta tuneletako lurra beste
aldera, Arnotegi aldera, aterako
duten, horrek ere eragina izango
du. Uraren habitatean eragingo
da. Bestalde, bideak zabaldu be-
har dira, eta zuhaitzak moztuko
dituzte horretarako... Gero, noski,
tunelen ahoak egin behar dituzte;
horretarako, makineria sartu be-
har da, eta, horretarako, bideak
zabaldu behar dira, betelanak
egin, ezpondak, murruak... Ingu-
rua erabat hondatuko da obren-
gatik, mozketengatik, mugimen-
duengatik; Bilboko naturagune
aberatsena. Eta, gero, geratuko da
autobide bat paisaiari erabat era-
gingo diona, eragin akustikoa
izango duena, eta argi kutsadura
ere sortuko duena.
Unai Rementeriak proiektua
aurkezteko agerraldian esan
zuen ingurua babestuko duen
proiektu bat dela. Adibidetzat
jarri du Bolintxu gaineko zubibi-
deak ez duela zutaberik izango.
Argi dago hori hobea dela zutabe-
ak jartzea baino, baina horrek ez
du esan nahi kalterik egingo ez
denik. Aurkezpenean, bazirudien
gauza berriak esaten ari zela, Bo-
lintxu ez dela ukituko... baina
proiektua berbera da: ez da alda-
tu. Hasieratik esan zuten lurra Ar-
notegitik eta Seberetxetik aterako
dutela. Guk indar egin dugu Bo-
lintxun, elementurik inportante-
ena delako, baina eragina Pagasa-
rri osoan izango du. Arnotegi Pa-
gasarri barruan dago, plan bere-
ziaren barruan; eta Seberetxe ere
Bolintxuren arroan dago. Bolin-
txu ez da erreka bat; haran bat da,
eta Seberetxe guztiz suntsituta ge-
ratuko da. Eta kontuan hartu be-
har da tunelen ahoak-eta egingo
direla, zubiaren materialak ekar-
tzeko Bolintxuren goiko aldeko
bideak zabalduko dituztela, eta
kamioiak, makinak eta abar iga-
roko direla bertatik... Gero, Iertu-
ra jaitsi, eta bertan zabalduko dira
bideak. Pagasarrirako bidean da-
go Iertu; hortik jaisten da Bolin-
txura. Beraz, uste dut hitzekin jo-
lasten ari direla, zeren argi dago
eragina izango duela, sinpleki bi-
deak zabaltzen direlako, ka-
mioiak-eta mugitzen direlako,
lurrak mugitzen direlako, hor-
mak egiten direlako eta abar.
Trafikoa Bilboko metropolitik
atera eta bizikletek eta oinezko-
ek lekua hartzea nahi dutela
adierazi dute proiektuaren sus-
tatzaileek, eta horretarako ezin-
bestekoa dela egitasmoa.
Nik uste dut gauza batek eta bes-
teak ez dutela zerikusirik. Gaine-
ra, haiek esaten dute trafikoa han-
ditu egin dela, eta ez da egia. Eta
berriro diot: Supersur pentsatuta
dago paseko trafikoarentzat, eta
hori trafiko osoaren %6 bakarrik
da. Demagun paseko trafiko guz-
tia igarotzen dela Supersurretik.
%6 izango da. Gainontzekoak Bil-
bo metropolitanoaren barruan ja-
rraituko du, eta, beraz, arazoak
hor jarraituko du. Hau egiten ba-
dute, gero errepide gehiago egite-
ko izango da. Erantzunak ematen
dituztenean, autoei ematen zaie
beti lehentasuna. Hori gertatzen
da horrelako azpiegitura erral-
doiekin; beti dira autobideak eta
autobideak. Auto pribatuei ema-
ten zaie lehentasuna beti.
Helegite bat aurkeztua duzue,
ingurumenari egingo dion eragi-
naren adierazpenari buruz. Tra-
miterako onartua dago. Orain-
dik badago proiektua geldiaraz-
teko aukerarik?
Ez dugu esperantza galdu. Pen-
tsatzen dugu posibilitateak ba-
daudela, baina erabakia ez dago
gure eskuetan. Helegitearen kon-
tua teknikoa da. Eraginari buruz-
ko adierazpena iraungita dago,
eta beharrezkoa da eraginaren
gaineko beste deklarazio bat. Ho-
rrek esan nahiko luke berriro egi-
tea azterketa, eztabaidatzea, ale-
gazioak egitea, ikustea aukerarik
badagoen hori salbatzeko... Ezta-
baida zabalduko luke. Aukera ba-
dagoela uste dugu, baina legearen
interpretazioa dago tartean. Zati
honetako eraginari buruzko adie-
razpena foru lege batekin onartu
zen. Lege horretan esaten zen
iraupena bost urtekoa zela, eta
amaitzekotan luzapen bat eskatu
behar litzatekeela. Pasatu dira
bost urte horiek, epea amaituta
dago, eta luzapena ez dute eskatu.
Zergatik? Badago beste lege bat
estatu mailakoa luzapenetarako.
Baina lege hori epea zehaztua ez
duten adierazpenetarako pentsa-
tuta dago. Kasu honetan, badau-
ka epea, bost urte, eta hori da gure
argudioa. Horretan dago legearen
interpretazioa.
«Ingurua erabathondatuko da; Bilbokonaturagune aberatsena»
Juan Pallares b Super-sur Handitzeari Ez plataformako kidea
Bilbo hegoaldeko saihesbidea luzatzeko lanak hasi direla esan du asteonUnai Rementeriak, eta Bolintxu babestuko duen proiektu bat dela adierazi.Pallaresek, berriz, hiriko azken basoaren hondamendia iragarri du.
MARISOL RAMIREZ / FOKU
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 25aBerbetan
Gure Elikadura Gure Ardura plataformak egindako hausnarketa saioetako bat. GURE ELIKADURA GURE ARDURA PLATAFORMA
Peru Azpillaga Diez
Beren seme-alabek ikastetxean
jasotzen duten elikadurak kezka-
tuta, Ezkerraldeko eta Meatzalde-
ko zenbait ikastetxe publikotako
gurasoak biltzen hasi ziren. Esko-
letan izan beharreko jantoki ere-
duaren inguruan eztabaidatzeko,
Gure Elikadura Gure Ardura pla-
taforma eratzea erabaki zuten.
Urte bateko hausnarketaren os-
tean, egungo jantoki ereduak
«eskola komunitatearen beha-
rrak betetzen ez dituenez», bes-
telako jantoki eredu bat marraz-
ten duen manifestu bateratua
aurkeztu dute.
Hor, egungo eredua ezbaian
jartzeaz gain, eredu «osasuntsu
eta hezitzaile» baten aldeko
apustua egiten dute, eta dei egiten
diete erakundeei hori lortzeko bi-
dean pausoak eman ditzaten. Ho-
rrekin batera, Jaurlaritzak esko-
letako jantokiak moldatzeko
egindako proposamena baztertu
egin dute, kudeaketa guztia gura-
soen gain uzten duelako: «Gure
ahotsa entzuna izatea nahi dugu,
eta gure proposamenak aintzat
hartzea, baina betiere adminis-
trazio publikoaren jardunaren
baitan», azaldu dute.
Gure Elikadura Gure Ardura
plataforma hemezortzi ikastetxe-
tako kideek osatzen dute, eta
Muskizen abiatutako egitasmo
bat da. Berriki aurkeztu duten
manifestuan, jantoki ereduak
izan beharreko helburuak zehaz-
tu eta erakundeentzako hiru es-
kaera plazaratu dituzte. Izan ere,
plataformako kideen arabera,
egungo jantoki eredua zerbitzu
«osagarri» bat da eta ez zaio
«merezi duen balio eta garrantzi-
rik» ematen: «Elikadura indus-
trialaren sisteman oinarrituta
dago, eta ez elikadura osasunga-
rri, jasangarri eta pedagogikoa ar-
datz dituen eredu batean».
Hori lortzeko, hurbilean ekoi-
tzitako elikagaiak oinarri dituen
jantoki eredu «osasungarri eta
hezitzailea» proposatzen dute,
aldi berean tokiko ekonomia bul-
tzatuko duena. «Haurrek esku-
bidea dute kalitatezko elikadura
osasuntsu bat izateko», aldarri-
katu dute. Horregatik, ikastetxe-
an «bertako» elikagaiak jan di-
tzatela eskatzen dute, sasoikoak,
eta, «ahal den heinean», ekolo-
gikoak.
Horrekin batera, jantokiak ba-
lio hezitzailea izan beharko luke-
ela deritzote eta ikasteko eskain-
tzen dituen aukerak «baliatu»
behar direla. «Ikastetxearen cu-
rriculumean txertaturik egongo
den eta jantokia barnean bilduko
duen espazio pedagogiko bat es-
katzen dugu». Hala, ikasleek, sa-
soiko produktuak jateaz gain, ho-
riek zeintzuk diren, nondik dato-
zen eta zein ezaugarri dituzten
ikasteko aukera izango dutelako.
Azkenik, hurbileko produk-
tuak bultzatzean, tokiko ekono-
mia ere bultzatzen dela argudiatu
dute, «lehen sektorea berrindar-
tuz, eskualdearen iraunkortasu-
na ere susta daitekeelako».
Bestelako jantoki eredu bat lor-
tzeko, ordea, Gure Elikadura
Gure Ardura plataformak argi du
«ezinbestekoa» dela erakundee-
kin batera lan egitea, eta, horre-
gatik, eskatu egiten diote Jaurla-
ritzari ikastetxe publikoen ingu-
ruko araudia alda dezan:
«Zerbitzua, gaur egun, catering
enpresen bidez egiten da, eta,
gure ustez, ikastetxeek zer jantoki
eredu nahi duten erabakitzeko
eskubidea dute». Era berean,
haiek proposatutako ereduarekin
ikastetxeak sortuko lukeen beha-
rra betetzeko «plan integral» bat
aldarrikatu dute. Foru aldundia-
ren, eskualdeko landa garapene-
rako elkarteen eta lehen sektore-
ko bestelako erakundeen artean
osatu behar litzateke hori.
Azkenik, «benetako zerbitzu
eredugarri bat» eskaini ahal iza-
teko, tokiko administrazioaren
lankidetza beharrezkotzat jo du-
te, «behar diren egitura finkoak
sortu» eta udal eremuko giza ba-
liabideak jar ditzan. «Guztion ar-
dura da gure seme-alabek modu
osasuntsuan jateko aukera izatea,
eskualdearen iraunkortasuna eta
bertako ekonomia sustatuz».
EHIGEk ere ez du onartuJaurlaritzak ikastetxeetako janto-
kietarako proposatu dituen mol-
daketek hautsak harrotu dituzte.
Kristina Uriartek ikastetxe bakoi-
tzak bere jangela kudea-
tzeko aukera izango
duela jakinarazi ostean,
Gure Elikadura Gure Ar-
dura plataformako ki-
deak bezala, EHIGE gu-
raso elkartea ere moldaketaren
aurka agertu da. Izan ere, bertako
koordinatzaile Lurdes Imazek
adierazi duenez, «atzerapauso-
ak» ekarriko ditu: «Guraso el-
karteak ezin dira ibili sukaldeko
langileak kontratatzen; departa-
mentuaren langileak izan behar
dira». Hori dela eta, EHIGEk ere
eredu berri baten aldeko apustua
egin behar dela deritzo.
Eskolako elikadura birpentsatzenIkastetxe publikoetako jantoki eredua berritzeko manifestua aurkeztu du Enkarterriko Gure Elikadura Gure Arduraplataformak b Eusko Jaurlaritzak eskoletako jantokiak moldatzeko egindako proposamena baztertu dute
Jantoki eredu «osasungarri eta hezitzailea» proposatu dutegurasoek, aldi berean tokikoekonomia bultzatuko duena
7BIZKAIKO HITZAOstriala, 2019ko urtarrilaren 25a Gaiak
Andramari
Zornotza-
ko Ikasto-
lak bat egi-
ten du era-
bat David
Sanchez
Garrido hezkuntza orientatzaile-
ak hezkidetzari buruz esandako
hitzekin: «Hezkuntzako edozein
eragilek genero-estereotipoek in-
posatzen duten garapen pertso-
nal mugatua gainditzeko, eta
pentsamenduan, jarreretan, por-
taeran, munduaren ikuskeran eta
interpretazioan aldaketak eragi-
teko garatzen duen esku-hartze
nahitaezkoaren baitako eduki,
helburu eta estrategien multzoa
da hezkidetza. Kultura androzen-
triko eta patriarkalak berezko
duen sexu-diskriminazioak da-
karren inertziak soilik justifika-
tzen du gizakien arteko desber-
dintasuna, eta hori prebenitu,
orekatu edo errotik ateratzea da
helburua».
Ikastetxeetan, jendartean be-
zala, haurrak eta gazteak genero
estereotipoen menpe bizi dira, eta
horiek beraien askatasunak erre-
gulatu eta mugatzen dituzte. Hez-
kidetzak detektatu egiten ditu
jendarteak etengabe erreproduzi-
tzen duen hezkuntza matxistak
sortzen dituen mugak, eta, haus-
narketaren bidez, horiek gaindi-
tzea du xede. Horrela, pedagogia
horren azken helburua da hau-
rren eta gazteen garapen askean
bidelagun izatea.
Helburu horiek lortzeko bide-
an, hainbat dira elkarlanean ari-
tzeko esparruak: ikasleak, irakas-
legoa, familiak eta komunitate
osoa. Andramari Ikastolako Hez-
kidetza egitasmoan, irakaslegoa-
ren formakuntzari ekin diote, hez-
kidetzaren betaurrekoak partaide
bakoitzaren begiradan txertatuz.
Bestalde, ikasleekin unitate di-
daktikoak landuko dira data
esanguratsuetan, azaroaren
25ean, martxoaren 8an eta maia-
tzaren 17an. Unitate didaktiko
horietan, irakasleek, ikasleekin
batera, hezkidetzarekin loturiko
gaiak landuko dituzte, hala nola
indarkeria, matxismoa, aniztasu-
na… Azkenik, garrantzitsua da fa-
miliek ere hezkidetzaren erronka
Andramari Zornotzako Ikastola
HEZKIDETZA LANTZEN, ELKARLANEANAndramari Zornotzako Ikastolako ikasleak, irakasleak, familiak eta komunitate osoa elkarlanean lantzen ari dira hezkidetza
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:www.zornotzaikastola.eus
@
Andramari Zornotzako Ikastolako ikasleek hezkidetza adierazten duten hainbat irudi sortu dituzte. ANDRAMARI IKASTOLA
Ikastolako ikasleen profilari lotuta
dagoen logoa. ANDRAMARI IKASTOLA
li, euskaraz eta gaztelaniaz jario-
tasunez eta gutxienez atzerriko
hizkuntza batean oinarrizko mai-
lan, aurrez aurre nahiz eremu di-
gitalak erabiliz bere iritziak eta
azalpenak komunikatzeko.
Osasuntsua:Osasun ohitura onak
izan, gogoko duen jarduera fisi-
koa maiztasunez antolatu eta
praktikatuz, maila pertsonal eta
sozialean oreka eta bizitza kalita-
tea bilatzeko.
Pentsamendu zientifikoduna:Ara-
zo zientifiko, teknologiko eta ma-
tematikoak ebatzi, dagokion pro-
zedura erabiliz, aurreiritziak eki-
din eta iritzi sendoak balio eran-
tsiz eraikitzeko.
Zoriontsua:Norbera bere burua-
rekin ondo sentitzea, bere burua
ezagutuz, emozioak kudeatuz,
edozein erronkaren aurrean
erantzuteko.
Konprometitua:Gizarte kontzien-
tzia sortu, garatu eta aurrera era-
man; bere betebeharren eta era-
bakien kontziente izanez, ardura-
tsua eta ondorioen erantzule iza-
teko.
Euskalduna:Euskal kulturan par-
te hartu eta euskararen iraupena
ahalbidetu, euskara eta euskal
kultura ezagutuz, biziz, gozatuz
eta maitatuz, euskara eta haren
hizkuntz edota kultur baliabide-
en jabe izateko eta transmititze-
ko.
Ekintzailea:Norbere iritzia garatu,
transmititu eta defendatu; irizpi-
de kritikoarekin, gainontzekoen
iritzia entzunez, ulertuz eta erres-
petatuz, bere helburuak eta
proiektuak ekintzen bidez egia
bihurtzeko.
Sortzailea: Ideiak sortu, original-
tasunez edota irudimenez; errea-
litate baten eraldaketa edo berri-
kuntza proposamenak erantzun
propioz adierazi edo egiteko.
Euskaldun eleaniztuna:Ahoz zein
idatziz egoerak eskatzen dion hiz-
kuntza egoki eta eraginkor erabi-
honetan parte hartzea. Horreta-
rako, Familia Eskolak antolatuko
dira bi hitzaldi eskainiz, eta ikas-
tetxea guztientzako hausnarketa-
rako gune bilakatuko da.
Baina ezin da ahaztu askatasu-
nera bideratzen den pedagogia
hau eraginkorra izango dela soilik
hezkuntza komunitatea osatzen
dutenen arteko aliantzak sendo-
tzen badira, hau da, txalupa hone-
tan denek alde bererantz jotzen
badute. «Ez izan beldurrik, atxiki
eraldaketa honetara, ez zarete ba-
karrik egongo, gu alboan izango
gaituzue; guztion artean denon-
tzako bizitza bizigarri egin arte»,
Andramari Zornotzako Ikastola-
ko arduradunen hitzetan.
IKASLEEN PROFILAAndramari Zornotzako Ikastola-
ren irteera profilaren ezaugarriak
hauek dira:
Autonomoa:Norberaren baliabi-
deak eguneroko egoeretan erabi-
li, erabakiak hartuz eta aurrera
eramanez, irizpide propio batekin
bere bizitzaren jabe izateko.
Kritikoa, jakin-minduna:Norbe-
rak bere iritzi propioa aske eraiki
eta adierazi; ezagutzaren beharra
eta motibazioa piztuz, iturri des-
berdinetik informazioa jasoz, az-
tertuz, erlazioan jarriz eta balora-
tuz, irizpide propioak sortzeko eta
mundua interpretatzeko.
Kooperatiboa:Edozein proiektu
taldean aurrera eraman, helburu
jakin batekin bakoitzak bere
ekarpenak eginez eta besteenak
kontuan hartuz, helburuak lortu
eta lan kooperatiboa aurrera era-
mateko.
8BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko urtarrilaren 25aOrrialde babestua
Peru Azpillaga Diez
Durangoko trenbidea lurperatze-
aren ondorioz libratutako lursai-
lean uztailean hasi ziren lanean.
Durangoko Udalak orain dela ha-
mabi urte onartu zituen Jaurlari-
tzaren proposamenaren oina-
rriak, baina, krisi ekonomikoa
dela eta, lanak ez ziren uztailera
arte abiatu. Ez dute biderik egin,
ordea.
Izan ere, aurreikusitako erai-
kuntzak berregokitzeko eskatu
dio Durangoko Udalak, aste ho-
netan, Jaurlaritzari. Onartutako
planaren arabera, hamazortzi so-
lairuko bost dorre eta babes ofi-
zialeko etxebizitzen eraikin bat
altxatzeko asmoa dago oraindik
hutsik dagoen lursailean. Egitas-
moak, ordea, hautsak harrotu zi-
tuen herrian. Zenbait urte gordeta
eduki ostean, udalak, hirigintza
proiektua aurkeztu, eta lanak
abiatuko zituela esan zuen, baina,
berehala, biztanle ugariren desa-
dostasuna piztu zen herrian.
Herritar horiek Erabaki plata-
forma sortzea adostu zuten, obrak
gelditu eta herri galdeketa baten
bidez lursail horren etorkizuna
biztanle guztien artean erabaki-
tzeko helburuarekin. Sinadurak
lortu ostean, galdeketaren ideiak
aurrera egin zuen, baina ez haiek
esperotako formatuan. Udalak ez
zuen onartu galdeketa egin bitar-
tean lanak bertan behera uzteko
eskaera, eta plataformak propo-
satutako galdera ere aintzat ez
hartzea erabaki zuen.
Astelehenean, ordea, Aitziber
Irigoras Durangoko alkateak
obrak berregokitzeko eskatu zion
Jaurlaritzari, eta, hala, beste kapi-
tulu bat ireki du orain dela hama-
bi urte hasitako egitasmoaren ga-
rapenean; badirudi durangarrek
luze itxaron beharko dutela amai-
gabeko istorio baten tankera har-
tzen ari den proiektu hori amaitu-
ta ikusteko.
Aldatu egin dira beharrakDurangoko Udalak jakinarazita-
koaren arabera, Irigorasek esku-
titz bat bidali dio Arantxa Tapia
Ekonomiaren Garapeneko eta
Azpiegituretako sailburuari. Ber-
tan, alkateak azaldu du azken ha-
mabi urteetan, hots, egitasmoa
onartu zenetik gaur egun arte
«nabarmen» aldatu dela egoera
soziodemografikoa, eta, ondo-
rioz, etxebizitzen beharrak ere al-
datu egin direla.
Hortaz, alkateak idatzian adie-
razi du «zailtasun handiak»
egongo direla higiezinak merka-
turatzeko, aurreikusitako erai-
kuntzen tamaina dela medio, eta
kontuan izanik ezingo direla «lo-
te txikiagoetan» banandu. Hori
dela eta, Irigorasek Jaurlaritzari
eskatu dio aurreikusitako erai-
kuntzak berregokitzeko, gaur
egun Durangon dauden eta etor-
kizunean egon daitezkeen beha-
rrekin bat egin dezaten.
Aipatzekoa da, era berean, ba-
tzorde berezi batek lursailaren in-
guruko herri galdeketaren non-
dik norakoak zehaztuko dituela,
aste honetan Durangoko Erabaki
plataformak osoko bilkuran aur-
keztutako mozioaren ondorioz.
Erabakik proiektua gelditzeko
proposamena eta Durangoko
erroldaren %15ek sinaturiko gal-
dera eramango ditu komisio ho-
rretara: egun onartuta dagoen
proiektua bertan behera utzi eta
«durangar guztien parte hartzea-
ren bidez» proiektu berri bat
martxan jarri dezaten eskatzeko.
Erabakiren ustez, ez da batera-
garria lur horien inguruko galde-
keta egitea eta proiektuaren lane-
kin aurrera jarraitzea: «EAJk eta
PSEk ez dute herritarren boron-
datea errespetatu; Durangok era-
baki egin nahi du. Galdeketa egi-
ten denean trenaren lurrak jada-
nik urbanizaturik badaude, gal-
deketa bera baldintzatuko dute».
Gainera, «harrituta» azaldu dira
alkateak Jaurlaritzari egindako
eskaerarekin: «Zer dela-eta diote
proiektua ez datorrela bat egoera
sozioekonomikoarekin, orain ar-
te kontrakoa esan badute eta la-
nekin aurrera jarraitu badute?».
Obrak berregokitzeko eskatu dioDurangoko Udalak JaurlaritzariTrena lurperatzean libre geratutako lurretan etxeak eraikitzen ari dira b Herri galdeketa egingo dute
Durangon trena lurperatzearen ondorioz libre geratu diren lursailetarako Jaurlaritzak eta udalak adostutako eraikuntza plana. EUSKO JAURLARITZA
Alkateak argudiatuduenez, egitasmoaonartu zenetiknabarmen aldatu diraetxebizitza beharrak
9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 25a Gaiak
69.833LARRABETZUN ZENBAT KILO
ORGANIKO GEHIAGO BATU DEN
Konposta egiteko gune komunita-
rioetan iaz tratatutako materia or-
ganikoaren zenbaketa egin oste-
an, batutako organikoa bikoiztu
duela azaldu du Larrabetzuk.
%108,4material organiko gehia-
go batu, eta konposta egin dute
Larrabetzuko bizilagunek. 261
etxebizitzak, hiru janari dendak,
bost taberna-jatetxek eta Azur-
mendi jatetxeak hartu dute parte.
Iparragirre kalekoargiztapen berriaalboratu du udalak
BILBO bGuggenheim ondoan da-
goen Iparragirre kalea berritzeko
proposamena aurkeztu zuen Bil-
boko Udalak duela hilabete ba-
tzuk. Bilboko ardatz turistikoa bi-
lakatzeko asmoarekin berregoki-
tuko dute museotik Azkuna zen-
troraino doan kalea. Udalak pro-
posatu zuen sigi-saga erako
argiztapena alboratu egin du
udalak berak, suhiltzaileek
«arriskutsua» zela esan ostean.
Elbarritasuna duenpertsona bat etxetikkaleratu dute
SESTAO bAlokairu sozialean ze-
goen eta %91ko elbarritasuna
duen pertsona bat etxetik bota
dute, zenbait hilabeteko zorra ez
ordaintzeagatik. Alokabidek ez
zuen onartu zorrak kitatzeko es-
katutako kaleratze atzerapena,
eta urtarrilaren 16an kaleratu zu-
ten. Geroztik, udalak hostal bate-
an geratzeko aukera eman dio,
baina gaur bertan kale gorrian
geratuko dela salatu du.
H&Mko langileekgreba egingo dutelarunbatetan
BARAKALDO bH&M arropa den-
detako langileek greba mugaga-
bea egingo dute larunbatetan,
bihartik hasita. ELA sindikatuak
jakinarazi duenez, enpresa mul-
tinazionalak Max Centerren duen
denda ixteko asmoa du. Beste
postu batera mugituak izan eta
dagozkien kalte ordainak jaso-
tzeko joko dute grebara, Bizkaiko
beste dendetako –Ballonti, Artea
eta Zubiarte–kideekin batera.
Aitziber Laskibar Lizarribar
Bizkaiko hondakin uren araztegi
nagusia da Galindokoa. Sestaon
dago, eta milioi bat biztanle baino
gehiagoren ur zikinak jasotzen
ditu egunean. Azken urteetan az-
piegitura hobetzeko hainbat lan
egin diren arren, usain txarrak
eragiten ditu araztegiak. Honda-
kin uren biltegiak zabalik egonik,
bistarako itsusia da, eta eltxoz jos-
ten ditu inguruko etxebizitzak.
Udan jasangaitza dela salatzen
dute bizilagunek. Horri guzti ho-
rri aurre egiteko proiektu berri-
tzaile bat aurkeztu du Ur Par-
tzuergoak: ur zikinen biltegia es-
tali, eta lore usaindunak
landatuko ditu gainean. Urrutitik
begiratuta, izpiliku zelai baten
itxura hartuko du eremuak, sus-
tatzaileen arabera. Usain txarrei
dagokienez, hatsa xurgatzeko az-
piegiturak hobetuko dituzte, eta
landareen usaina gailentzea espe-
ro dute.
Oraingoz, biltegi bakarreanAraztegiak dituen sei biltegietatik
batean gauzatuko dute, oraingoz,
egitasmoa. Urtegia uhin itxura
duen aluminiozko estalki batekin
itxiko dute, eta, gainean, landare
usaintsuekin osatutako estalki
begetala jarriko diote. Hiru landa-
re mota aukeratu dituzte: izpili-
kua edo lavanda, salbia eta kama-
milaren antzekoa den astakama-
mila. Usaintsuak izateaz gain,
lehorteak zein hotza ondo jasaten
dituztelako, ur eta mantentze lan
gutxi behar dutelako, eta iraun-
korrak direlako aukeratu dituzte
landare horiek. Estetikaren ikus-
puntutik, sabaiaren egiturak argi
eta itzal efektua sortuko duela eta
horrek izpiliku sailek paisaian
sortzen duten efektua eragingo
duela diote adituek.
Biltegi bakarrean egingo dute
moldaketa, oraingoz. Izan ere,
proba bat izango da. Lanak iraile-
an hasi, eta bi urte beharko dituz-
te horiek amaitzeko. Lanak buka-
tuta, aldaketaren eragina aztertu-
ko dute, urtebetez, eta azterketa
horren emaitzaren arabera era-
bakiko dute gainontzeko bost bil-
tegiak ere landarez estali edo ez.
Lehen saiorako aurrekontua 7,8
milioi eurotik gorakoa izango da.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko
presidente Kepa Odriozolak, Josu
Bergara Sestaoko alkateak eta Mi-
guel Gomez Martinez de Lahidal-
ga Teknologia eta Berrikuntza
Saileko zuzendariorde eta proiek-
tuaren arduraduna ere badenak
aurkeztu dute egitasmoa. Poza-
rren agertu dira proba pilotua
izango denarekin. Konponbide
tekniko berritzailea dela nabar-
mendu dute, eta proba arrakasta-
tsua izango den esperantza ager-
tu: araztegiko tratamendu biolo-
gikoa estalita eta desodorizatzeko
proiektuarekin, eragin bisuala eta
usainak murriztea lortuko dela.
Estaltze lan horiez gain, usai-
nak xurgatzeko instalazioak ho-
betuko dituzte, eta obra zibila eta
ekipo elektromekanikoak berri-
tuko. Dagoeneko hogei urte di-
tuzte. Araztegia bera 1990. urtean
jarri zen martxan. «90eko ha-
markada hasierako planta indus-
triala zena 2019ko azpiegitura be-
rritzaile bat izateko lanean ari
gara», esan du Odriozolak.
Lore zelai bat, usain txarrei aurre egitekoGalindoko hondakin uren araztegia estali, eta landare usaintsuak jarriko dituzte gaineanb Usaina eta eragin bisuala aldatu nahi dituzte
Uhin itxura duen aluminiozko estalkiaren gainean jarriko dituzte landare usaintsuak. BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOA
10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 25aGaiak
200.000BILBOKO UDALAK FEROZ
SARIEI EMANDAKO DIRUA
Joan den asteburuan ospatu zen
Feroz zinema sarien gala Bilbon.
Hala, lehenbiziko aldiz antolatu
zen Madrildik kanpo Espainiako
zinema sarien banaketa, eta, hori
hala izateko, Bilboko Udalak aipa-
tutako diru kantitatea eta Bilbao
Arena pabiloiaren erabilera or-
daindu zituen; hots, egitasmoaren
aurrekontuaren ia erdia hartu zuen
bere gain Bilboko Udalak.
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Zuri-beltzean proiekta-
tutako film baten foto-
gramak oroitarazten
ditu: eguerdia iritsi or-
duko, goizetik kalean ibilitako
herritarrak zine aretoetan sartzen
erakusten dituzte irudiek. Igan-
dea da. Ilarak ez dira asko luza-
tzen, eta, batez ere, umeak dara-
matzaten familiak daude bertan.
Hainbat urte atzera eginda hartu-
tako irudiak ematen dute agian,
baina gaur egun Bizkaiko zenbait
aretok bultzatutako egitasmo ba-
tek sortuak dira: igande goizetan
emanaldiak egiten dituzte, urriaz
geroztik, Azkuna zentroko Go-
lem zineetan eta Barakaldoko
Max Ocioko Cinesakoetan.
1970eko hamarkadan, esatera-
ko, izaten zen era horretako au-
kerarik. Aspaldi galduak ziren es-
kaintza horiek, ordea. Herrita-
rrek eskertu egin dute ordutegia
goizera zabaldu izana. Horren
adibide dira ikus-entzuleen ko-
puruak. Carlos San Julian Golem
zineetako programatzaileak
eman ditu datuak: «Lehenengo
igandeetan 100 ikus-entzule in-
guru izan genituen. Apurka, go-
raka joan dira, eta gaur egun 400
bat etortzen dira goizetako saioe-
tara».
Programaziorik gehiena adin
guztietarako zinea izaten da:
«Animazioa eta euskarazko fil-
mak», aipatu ditu. Hala, zinezale
gehienak familia umedunak dira.
Hala ere, bestelako profilik ere
badute aretoan: «Bada arratsal-
deetan gainezka egoten diren are-
toetako nekerik gabe asteko es-
treinaldia ikusi nahi duen publi-
koa ere». Izan ere, helduentzako
asteko estreinaldi nagusiari ere
lekua egiten diote. «Asteon, esa-
terako, La favorita izan dugu,
denboraldiko estreinaldi nagu-
sia». Horrez gain, La gran aven-
tura de los Lunnis, Asterixeuska-
raz zein gazteleraz, Gente que
viene y Bah eta El regreso de
Mary Poppinseman dituzte.
Helburu argi batekin jarri dute
martxan egitasmoa: «Zineaz go-
zatzeko beste aukera bat emate-
ko». Eskaintza handitu nahi zu-
ten, eta haurrak dituzten fami-
liengan pentsatu zuten bereziki,
«jaiegunetako goizetan aisiarako
aukera gutxi dituzte-eta».
Oraingoz igandeetara mugatu-
ko dute eskaintza. «Ez daukagu
beste egun edo jaiegun batzuetara
zabaltzeko asmorik. Kontuan
hartu behar da langileak eta or-
dutegiak zabaltzeko egin behar
den esfortzua».
Duela zenbait urte hainbat are-
to itxiarazi zituen krisiari aurre
egiteko formulak bilatu behar
ditu Golemek, beste edozeinek
bezala. «Zer sektore ez dago kri-
sian?», galdetu du San Julianek.
«Gu oso pozik gaude Bilboko Go-
lem aretora etortzen den jendea-
rekin, eta saiatuko gara formula
berriak ezartzen gure zinea erre-
ferente izan dadin». Urriko lehen
igandean ekin zioten igande goi-
zetako saioak jartzeari. Ekainera
arte luzatu nahi dute egitasmoa.
Eta, gero, berriz ekingo diote
udazkenarekin.
Urriaz geroztik, goizeko zine emanaldiak eskaintzen dituzte Azkunazentroko Golem zineetan eta Barakaldoko Cinesan. Film gehienak adinguztietarako modukoak dira, baina helduentzako estreinaldiak ere badira.
Igande goizetakofotogramek erakarrita
Azkuna zentroko Golem zineetako goizetako eskaintza igandeetara mugatuko dute oraingoz. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Goraka joan dira, eta gaur egun 400 bat [ikus-entzule] etortzen dira goizetako saioetara»Carlos San JulianGolem zineetako programatzailea
‘‘
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 25a Gaiak
Venezuelari babesa adierazteko,elkarretaratzera deitu dute gaurko
BILBO b«Venezuelako Gobernuaren zilegitasun demokratikoaren
alde», elkarretaratzera deitu du Venezuela Aurrera plataformak. Gaur
izango da protesta, Bilboko Arriaga plazan, 19:30ean. Esku hartze in-
perialistaren aurrean, Venezuela aurrera lelopean, babesa adieraziko
diote Nicolas Maduroren gobernuari: «Batzar Nazional Konstituziogi-
leak zilegitasun demokratiko osoa du. Izan ere, sei milioi boto baino
gehiago lortu zituen azken hauteskundeetan». Era berean, plazaratu
dute gaitzetsi egiten dutela Batzar Nazional Konstituziogilea ez onar-
tzea helburu duen «estrategia inperialista»: «Venezuelaren ezegon-
kortasuna bilatzen duen edozein esku hartze onartezina da».
Bost errefuxiatu hartuko dituzteAtxondon, herri proiektu bati esker
ATXONDO bBeste herrialde batzuetatik ihesi atera direnentzako ha-
rrera herri bilakatu nahi du Atxondok. Neurria hartu du bide horre-
tan: lau hilabetez, bost errefuxiatu hartuko dituzte Axpeko aterpetxe-
an. Herri proiektu horretako kideek jakinarazi dutenez, asmoa «ha-
rrera integrala» eskaintzea da: «Atxondon dauden bitartean burua
eta gorputza deskantsatzeko aukera izan eta euren etorkizunaren in-
guruan lasai erabaki dezaten nahi dugu». Horrekin batera, proiektua-
ren inguruan interesa dutenei dei egin diete gaur 18:30ean egingo du-
ten batzar irekian parte hartu dezaten.
1.028GETXON HUTSIK DAUDEN ETXEBIZITZAK
Getxon dauden 33.627 etxebizitzetatik 1.028, hutsik daude. Hala jakina-
razi du Getxoko Udalak egindako zenbaketa batek. Inor erroldaturik ez
duten 3.371 etxebizitzako lagina erabiliz egin da azterketa, eta etxe horie-
tako jarduera aztertuta atera dituzte ondorioak. Hutsik egon daitezkeen
etxebizitzen %58,1 ohiko etxebizitza dira —jabeek edo horien senitarte-
koek erabiltzen dituzte—, %11,4 bigarren etxebizitza dira, eta gainerako
%30,5 hutsik daude. Proportzio horren arabera atera dute datua: Getxon
1.028 etxebizitza huts daude. Horietatik 126 salgai edo alokairuan daude,
eta gainerako 902 etxebizitzak «kudeagarriak» dira.
Biziminuto jaia eta Bilbotik Itsasorabizikleta martxa, gaur eta bihar
BILBO bBiziz Bizi elkarteak bi egitasmo antolatu ditu asteburu hone-
tarako. Alde batetik, gaur bertan, Biziminuto jaia egingo du Hika Ate-
neon. 20:00etan, lehiaketara aurkeztu diren film laburrak emango di-
tuzte, eta bertara doazen guztien artean hautatuko dira lau kategorie-
tako irabazleak. Ondoren, kontzertu bat egongo da. Bestetik, bihar
hasiera emango diote Bilbotik Itsasora bizikleta martxaren hamazor-
tzigarren aldiari. 11:00etan abiatuko dira, Kale Nagusitik, eta BI-711
errepidean bidegorri bat ipintzea eskatuko dute. Otsailaren 23an eta
martxoaren 30ean, berriz ere egingo dute ekinaldia.
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 25aProposamena
Eider Mugartegi Markina-Xemein
Kolorea deigarri
egiten da Jose
Pablo Arriaga
artista marki-
na-xemeinda-
rrak Osteko
kalean daukan tailerreko ate pa-
retik igarotzean. Kaleko begirada
erakartzen duen ezaugarri hori ez
da izaten ohikoa haren lanetan; ez
du inoiz kolorerik erabiltzen, zu-
ria eta elementu naturalak beste-
rik. Bere tailerra bihurtu du era-
kustoki, gainera, lehenengo aldiz
hori ere. Erabaki zail bat hartu be-
har izan du artistak: bere aitonak
duela 85 urte hasitako tradiziozko
egur taillatzea bukatzea; haustu-
ra horren isla da erakusketa.
Bi obratan bereizten du sor-
kuntza berria. Alde batetik, be-
launaldietatik Arriaga sendiak
egin dituen Euskal Herriko kutxa
tradizionalen ateak eta piezak
plastikozko poltsetan batu, eta
hutsean gorde ditu denbora luze-
an erabili nahi ez diren arropak
bezala, eta larru, burdin, egur
edota granito itxurako elementu
edo kolorez estali ditu. Artistak
azaldu duenez, plastikoan ontzi-
ratuta egonik, babestuta, artela-
nari ez dio axola gainean zer kolo-
re jarri. «Barruan dagoena da ga-
rrantzitsua, baina kanpoan
dagoenak ez dio eragiten». Hori
dela-eta jarri dio estalkia pieza
bakoitzari.
Balio barikMundua ere bide horretatik doala
dio artistak: balioek ez omen dau-
kate garrantzirik. «Aurreko ga-
raietan, altzariak egiteko mate-
rialak zeukan pisua. Intxaur ar-
bola, gaztainondoa… egur oneko
altzariak erabiltzen ziren, betiko
izaten ziren, balioa zeukaten.
Gaur egun, ordea, tinta pixka ba-
tekin tonua emandako edozein
aglomeratu nahikoa da jendea-
rentzat. Bide horretatik goaz, eta
inor ez da arduratzen».
Ordea, artistarentzat taillek ba-
lio handia daukatenez, hutsean
gorde ditu, eta, gero, kanpoan
egiten denak «bost axola». Gai-
Garai bati amaiera ematea helburu, erakusketa bat inauguratu du Jose Pablo Arriaga artista markina-xemeindarrak Osteko kalean daukan tailerrean. Euskal taillak eta plastikoa oinarri hartuta, kolorez bete ditu bere lantegiaren hormak. Bi obratan bereizi du lan berria.
Hutsean gordetako artisautza
Kutxen piezak itxura eta kolore ezberdinetako estalkiekin estali ditu. Piezek, hala ere, barruko izaera erakusten dute. JOSE PABLO ARRIAGA
Taillak eta koloretako plastikoa bata bestearen gainetik. JOSE PABLO ARRIAGA Egurrezko kutxa loreen sinboloekin eta tolesturagaz. JOSE PABLO ARRIAGA
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 25a Proposamena
nera, hutsean gordeta egon arren,eta nahiz eta apaindura izan gai-netik, azpian dagoena sumatzenda argi-argi. Balioa duen piezageldirik dago, baina garbi erakus-ten du zer den. Muturtxo eta es-kutoki batzuk ere jarri dizkie. Ba-tzuk eskegita jarri ditu tailerrekohormetan, noiz berrerabilikozain; txikiagoak kutxen gaineandaude, itxaroten.
Anaiarekin zerikusiaTailerreko hormetan zintzilika-tutako bigarren bilduman, kolo-retako plastikoek egurra estal-tzen dute, eta egurrek plastikoenlana egiten dute, zakarrontziakbalira bezala. Taillek bi aukera di-tuztela dio artistak: apaingarrimoduan jarraitu edota gorde etadenbora luze batera berriro ager-tu. «Plastikoaren garaipenakmenperatu du artisauen eskulan-gintza. Horregatik, une honetan,taillak hondakinen kudeaketarimen egitea beste aukerarik ezdu».Bigarren obrak zerikusia dauka
taillak egiteari utzi eta lanbide be-rrian hasi den artistaren anaiare-kin. Arriagak azaldu duenez,plastikoarekin lotura zuzenadauka anaiaren lan berriak, etagaur egun plastikoak daukan na-gusitasun hori adierazi nahi izandu bere lanean, zaborrari eta bir-ziklatzeari buruzko instalazio batsortuz. Horretarako, euskal tai-llak, plastikoa eta kolorea elkartuditu, eta bere obretan errepika-tzen den bereizgarri bat gaineratudie: mugimendua. Arriagaren la-nek tolestura edo kurbadura batizaten dute, eta tolestura horieman dio egurrari. Jose Pablo Arriagak taillak egi-
tea ez da ohikoa izaten. Beste bidebat aukeratu zuen artistak beresormena adierazteko, altzari edoeskulturen bidez. Sinbologia pro-pioa sortu, eta egiten dituen pie-zetan islatzen du eskultoreak.Hala ere, taillak egin dituen aldie-tan sinbolo bat errepikatu du beti:lorea. Markina-Xemeingo karka-betako ateak edota Arantza hote-larentzat diseinatutako ateakapaintzeko erabili zuen, era bere-an, lore hori. Eta Arriagaren obraberriaren ezaugarrietako bat erebada lore txiki bera. «Lorea etapuntua errepikatuz testura batsortzen da. Puntu bat, beste pun-tu bat, hurrengo beste bat errepi-katuz doa, eta sare bat sortzenda».Lagunarteko ekitaldi batekin
inauguratu zuen artista markina-xemeindarrak Hutsean deituduen erakusketa berria. Eta nahiduten guztiek bisitatu ahal duteorain, tailerraren ordutegian.
Aitziber Laskibar Lizarribar
Aitonak duela 85 urte sortutakotailla lantegia du lantoki Jose Pa-blo Arriagak (Markina-Xemein,1969); aitak ere taillaz jantzitakokutxak egiten zituen leku bera.Taillagintzaren gainbeherak lan-gintza hori uztera behartu du fa-milia. Agur esateak min ematendio, ordea, eskultura garaikideanmurgilduta dabilen artistari, eta«gero arte» esateko erakusketaberezia egin du. Familiaren lanto-ki historikoan egin duen erakus-keta bakarra da. Otsailaren lehenastera arte izango du zabalik.Garai aldaketa dator zure fami-
liara. Belaunaldiz belaunaldi
egin duzuen tailla lana amaitu-
tzat eman duzue.
Guk beti eduki dugu ardura batgure familiaren negozioarekin ja-rraitzeko. Nire aitonarengandikdator tailla lantegia, nire aitak ja-rraitu zuen, eta bidea jarraitzekoasmotan joan nintzen ni Eskozia-ra Arte Ederrak ikastera. Etxerabueltatu nintzenean, bi gauza egi-ten nituen: altzari eta eskulturagaraikidea batetik, eta, bestetik,aitari laguntzeko kutxak, berakegiten zituen kutxa berdinak.Anaia txikia kutxak egiteko pres-tatu zen. Orain dela 500 urte beza-
la, erreminta berdinekin egitenzituen kutxak, eskuz. Baina mer-katua aldatuz joan da: lehenagoondo saltzen zena ez da saltzen.Nik beste bide batetik jarraitunuen, garaikidetik, baina anaiageratu zen tradiziozko lanarekinezin aurrera egin. Azkenean, bes-te lan bat aurkitu du. Zaborrekinlotutako leku batera joan da lane-ra. Eta erabaki dut amaiera polit,jator bat ematea.Zer da amaiera polit bat?
Batzuek, jaka bat dutenean luzaroerabiliko ez dutena, hutsezko pol-tsa batean sartu, xurga-gailuarekin airez hustu,eta gorde egiten dute, he-zetasunak kalterik ezegiteko. Hemen egin du-guna da anaiak landuta-ko kutxa frenteak plastikoetanbatu, eta hutsean, presiopeanmantendu. Orduan, barruandauden tailu guztiak agertu egi-ten dira, eta piezak bere nortasu-na erakusten du. Piezak esatendu: «Begira, niri ez dit inportaegurraren, larruaren, burdinarenimitazioak jartzea, koloreak ema-tea. Ez zait inporta. Poltsa batekestaltzen nau, baina nik erakutsi-ko dut nor naizen. Nahi baduzuegorde, eta denbora bat barru za-baldu, eta agertuko naiz berriro».
«Gero arte» esan nahi duzu ho-
rrekin?
Gero arteda gehienbat, bai. Ez daagurbat; gero arteda. Horrek esan nahi du taillagintza-
ra itzuliko zareten esperantza
duzula?
Ez dut uste, baina ezin dut tailla-gintza bukatutzat eman; nahiagodut gero arteesan.Erabaki gogorra izango zen fa-
miliarentzat...
Bai, tristea da. Horregatik ez ditu-gu erre pieza hauek; estali egin di-tugu. Poltsa batean sartu ditugu,
eta ez dakit zenbat denbora egon-go diren horrela. Hamabost pie-zak osatzen dute, eta ez ditut ho-rrelako pieza gehiago egingo. Bes-te bilduma Zamarontziakda. Ni-re anaiaren moduan pentsatzendutenentzako omenaldi bat da.Zer zentzutan?
Adibidez, hutsean dauden piezekez dute nahi gehiago jarraitu; esa-ten dute: «Niri jarri poltsa bat etaegin nahi duzuena, baina ni utzilasai». Baina besteak, zamaron-tziak direnak, zaborrarentzako
lanean daude, zaborra gordetze-ko ontziak direlako. Horiek diote:«Niri ez zait inporta zertan lanegin, baina horrela egon behar ba-dut, egongo naiz; behintzat bistanegongo naiz». Hori da beste erabatera aurre egitea bizitzari. Eskulan tradizionalaren gainbe-
heraren adibidea da zuena?
Hori da. Oso gutxi bizi dira kutxakegiteaz. Jendeak bere lanpostuadu, eta momentu libreetan eginditu kutxak; baina hortik oso jen-de gutxi bizi izan da Euskal He-rrian, eta orain daudenak egoeraoso txarrean daude. Gizartea al-datu egiten da, eta orduan eginbehar duguna da gu aldatu, edo,bestela, kontzientziatu beste erabatean; eta hori oso zaila da. Beraz, ez duzu ikusten horri au-
rre egiteko biderik?
Heziketa falta dago. Adibidez, osoharro gaude euskara delako Euro-pako hizkuntzarik zaharrenetari-koa, eta nahi izan dugu euskaramantendu; horretarako apustusendoa egin da. Baina artisautzanez da ezer egin, eta desagertzen arida. Euskal Herriko kutxa desager-tzen ari da, eta tristea da, zerenmunduan egon diren beste ku-txen desberdina da: taillak ditu,sinbologia, hil harrietan erabili di-renen antzekoak, kristautasuna-ren aurrekoak. Eta sinboloak osogarrantzitsuak izan dira euskal-dunentzat, izaerarentzat. Bainainork ez du apusturik egin sinbo-logia hori mantentzeko. Erabat galduko den beldur zara?
Guztiz galduko da, hori seguru.Hemendik ez dakit zenbat denbo-rara edukiko ditugu kutxa batzukbeste material batzuekin eginda,ez dakit nondik ekarrita. BainaEuskal Herrian ez dira izango ku-txak. Plastikozko gizarte batera go-
az?
Aspalditik. Plastikoz egindakoimitazioekin bizi gara. Oraindikegurra erabiltzen da, baina bestepiezek, merkeagoak direla eta, in-dar handiagoa hartuko dute. Merkatura egokitzen saiatzea
besterik ez dago, beraz?
Bai. Euskal Herrian egiten direnartisautza azokei begiratzea beste-rik ez dago. Gehienbat Gaboneta-rako azokak izaten dira, opari bategitera begirakoak. Durangokoa,adibidez, liburu azokarekin bate-ra egiten da, eta bertara doanak di-ru zorro bat, zapi bat edo zerami-kazko zerbait erosiko du gehienez.Euskal Herriko artisautza azokakpoltsiko errazetara begirako azo-kak dira. Badaude benetako arti-sau oso onak, baina ez daukateerakusleihorik, eta azoketara doa-zenek ez dute armairurik, mahai-rik edo kutxarik erosiko.
«Ezin dut taillagintzabukatutzat eman; nahiagodut ‘gero arte’ esan»
Jose Pablo Arriagab Eskultorea
Kritikoa da Markina-Xemeinen jarri duen erakusketa, taillagintzadesagertzear dagoela ohartarazten duena. Aitonak hasi eta aitak etaanaiak jarraitutako bidea amaitutzat jo du familiak, ezinbestean.
JOSE PABLO ARRIAGA
«Artisautza azokak poltsikoerrazetarako egiten dira; haradoanak ez du erosiko mahairik,armairurik edo kutxarik»
MUSIKA
BARAKALDOMalsonado.
bGaur, 20:00etan, CNTn.
BARAKALDONitrako eta
Dinamita Brothers Band.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOCharlie Cosh
& Mikel Gaztañaga.
bGaur, 20:00etan, Retrokafen.
BARAKALDOSchola Cantorum
abesbatza.
bGaur, 20:15ean, San Bizenteko
elizan.
BARAKALDOMoonshine Wagon.
bGaur, 21:30ean, Panoraman.
BARAKALDORocio Marquez.
bGaur, 20:30ean, Barakaldo
antzokian.
BARAKALDOTresonrock
eta Enrockecidos.
bGaur, 22:00etan, Larrau
jatetxean.
BARAKALDOThe Guilty Brigade,
Putakaska eta Kaleko Urdangak.
bGaur, 23:00etan, San Bizente
parkean.
BARAKALDOMinerva eta
The Broken Horizon.
bBihar, 20:00etan, Mendigon.
BARAKALDOKrazark.
bBihar, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDO Ilargi Beltza.
bBihar, 23:00etan, San Bizente
parkean.
BARAKALDOOn Disko Festa.
b Igandean, 18:00etan,
San Bizente plazan.
BERANGOKeziah.
bGaur, 21:00etan, Grabasonic-en.
BERMEOZarysamba eta kunbia.
bBihar, 19:00etan,
Talako Kantinan.
BERMEO Jack Grelle.
bBihar, 22:00etan,
Beleza Malandran.
BILBOKnock Knock Jokes.
bGaur, 19:30ean, Mytho aretoan.
BILBO Ibon RG.
bGaur, 20:00etan, Xake espazioan.
BILBONow Ninah.
bGaur, 20:00etan, Biran.
BILBOArchitects, Beartooth
eta Polaris.
bGaur, 20:00etan, Santana 27n.
BILBOAtlantida, Yo Ciervo
eta Lagarto Spock.
bGaur, 20:00etan, Shaken.
BILBOSarah McKenzie.
bGaur, 20:00etan, BBK aretoan.
BILBOFrank Lee & Elis.
bGaur, 20:30ean, Metzen.
BILBOTxo Braceras.
bGaur, 20:30ean, Donde Ze
tabernan.
BILBOCheetah Chrome
eta Señor No.
bGaur, 21:00etan, Itsas Museoko
Nave 9 aretoan.
BILBOKe Te Kalles, Zarysamba
eta Guda Dantza.
bGaur, 21:00etan, 7Katu
gaztetxean.
BILBOMolly Nilson.
bGaur, 21:00etan, Azkuna zentroan.
BILBOSlowmo.
bGaur, 21:00etan, La Nuben.
BILBOLos Platero, Bribriblibli
eta Triscando la Hierba:
Hay poco Rock & Roll.
bGaur eta bihar, 22:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOArt After Dark:
Empty Files, Magda eta Hamid.
bGaur, 22:00etan, Guggenheim
museoan.
BILBOMiran RZM, Actiq
eta DJ Jolie.
bGaur, 00:30ean, Kremlinen.
BILBOTom Trago eta Eddie Mae.
bGaur, 01:00ean, Kafe Antzokian.
BILBOSalvi Salazar Duo.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBOSabes Muy Bien.
bBihar, 13:30ean, La Gernin.
BILBO Joaquin Atxukarro:
Planeta Achúcarro Expedizioa.
bBihar, 18:00etan, Euskaldunan.
BILBOFlogging Molly.
bBihar, 19:30ean, Santana 27n.
BILBOSmokers Die Young
eta Fetitxe.
bBihar, 20:00etan,Satelite T-n.
BILBOSierra, Monos eta Deu.
bBihar, 20:00etan, Muellen.
BILBOMi Dulce Geisha eta Indrid.
bBihar, 20:30ean, Bilborocken.
BILBOFatty Farmers eta
Moonshine Wagon.
bBihar, 20:30ean, Shaken.
BILBODenom eta MK Soldierzz.
bBihar, 21:30ean, Santana 27n.
BILBONizuri Tazuneri, Skabidean,
Ziztada & Rlantz eta Feat Raperu.
bBihar, 21:30ean, 7Katun.
BILBOMuted eta Niketz.
bBihar, 22:00etan, Azkenan.
BILBODuff Hooligans
eta Undecimo Mandamiento.
bBihar, 23:00etan, Crazy Horsen.
BILBOMiguel Salvador Trio.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOPentatonic’s Band.
b Igandean, 13:30ean, Satelite T-n.
BILBOEriz Tato.
b Igandean, 18:30ean, Coppolan.
BILBOThe Mersey Beatles.
b Igandean, 19:00etan, Euskaldunan.
BILBOBilbao Sinfonietta: Arriaga
eta Mozarten arteko elkarrizketa.
b Igandean, 19:00etan, Arriagan.
BILBOThe Renegados
eta Dead Furies.
b Igandean, 19:30ean, Itsas Museoan.
BILBOUriah Heep.
b Igandean, 19:30ean, Santana 27n.
BILBOGary Lucas.
b Igandean, 20:00etan, BBK aretoan.
BILBO Jack Grelle.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Abokatuen Elkargoan.
BILBOMicah P. Hinson.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOAmann & The Wayward
Sons.
bOstegunean, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOBilboko Orkestra
Sinfonikoa: Amerika!.
bOstegunean eta ostiralean,
19:30ean, Euskalduna jauregian.
BILBOThe Morlocks
eta Los Retumbers.
bOstegunean, 21:30ean, Azkenan.
BILBOBad Sound,
eta Suaia eta Ama Rebel.
bOstegunean, 21:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOAL Selector.
bOstegunean, 00:30ean,
Kremlinen.
DURANGOSelektah Stepi.
bBihar, 23:30ean, Intxaurre
elkartean.
DURANGODJ MiniAnn.
bOstegunean, 22:00etan,
Jan & Jai pubean.
ERMUABlas Canto.
bGaur, 22:15ean, Ermua antzokian.
GERNIKA-LUMOKnives
eta Backbone.
bBihar, 21:30ean, Iparragirre
aretoan.
GETXOFunkTree eta
Proud Outsiders.
bGaur, 22:00etan, Zearbiden.
GETXOSpace Jam.
bGaur, 00:00etan, El Comercion.
GETXOGeneral Lee.
bBihar, 19:30ean, Andres Isasi
musika eskolan.
GETXOGonzalo Portugal.
bBihar, 22:30ean, Baste tabernan.
GETXONiko Brochado.
bOstegunean, 20:00etan,
Fanfalokan.
IBARRANGELURiver Oaks
District Band.
bBihar, 21:00etan, Biscainen.
IBARRANGELUNevadah.
bBihar, 22:00etan, Mar Mar
tabernan.
LARRABETZUBidelapurrak.
b Igandean, 18:30ean, Hori Bai
gaztetxean.
LEIOALa Mara.
bBihar, 22:00etan, La Kazun.
LEKEITIOAnje Duhalde.
bGaur, 20:30ean, Ikusgarri aretoan.
Bilbo b Musika
Sarah McKenzie, ‘Emakumeok!’ zikloanBilboko BBK aretoak gaur hasiko du musika zikloen denboraldia, eta, Emakumeok! zikloan, Sarah McKenzie
kantari eta piano jotzaile australiarra ariko da, 20:00etan. Ondoren etorriko dira Jacquie McShee (otsailak 8),
Rosana (otsailak 22), Luz Casal (martxoak 15) eta Lizz Wright (martxoak 23). Hamargarren denboraldia du BBK
aretoak, eta eskaintza sendotu eta berritu egin nahi du. RAFAEL J. MELLADO
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 25aAgenda
MARKINA-XEMEINEstitxu
Pinatxo eta Mikel Santxez:
Dama Beltzak.
bBihar, 20:00etan, Uhagonen.
MUNGIA Jessica93,
Black Salvation eta Hara!.
bGaur, 21:00etan, Mungirocken.
PORTUGALETECharlie Cosh & Mikel Gaztañaga.
b Igandean, 12:30ean, La Perdizen.
UGAOFetitxe eta Raust!.
bGaur, 21:30ean, Dorretxean.
SOPELAWreck Totem, Mindblast
eta Indix.
bGaur, 19:30ean, Plaza Beltzan.
SOPELADead Furies.
bGaur, 22:30ean, La Triangun.
ZALLAEstankona.
bBihar, 20:00etan, Orekan.
ANTZERKIA
ABADIÑOGilkitxaro: Morbus
Operandi.
bOstegunean, 20:00etan,
Txanporta kultur etxean.
BARAKALDOMutis: La rebelión
de los caracoles.
bBihar, 17:00etan eta 18:30ean,
Gurutzetako kultur etxean.
BARAKALDOAitor Borobia eta
Leire Orbe: Historia de un coche.
bBihar, 21:00etan, eta igandean,
19:00etan, Arimaktoren.
BASAURIAtx Teatroa: 7ak bat.bGaur, 20:30ean, Social antzokian.
BASAURIPTC: Espía a una mujerque se mata.
bBihar, 20:30ean, Social antzokian.
BERRIZTartean: Ghero. Azken euskalduna.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
BILBORicci / Forte: Still Life.
bGaur, 19:30ean, Arriaga antzokian.
BILBOPabilioi 6 eta Makiescenica:
Ocaña.
bGaur, 20:00etan, Pabilioi 6n.
BILBOEmakumezko Antzerkigile
Amateurren I. Topaketa. Emanal-
diak: Barrikahitzaren Troiarrak, la-
runbatean, eta Rosane Mateoren
Krisiak du errua!, igandean.
bBihar eta etzi, 11:30etik 14:00etara,
Bilborock aretoan.
BILBODoke: Hamaika amaren
seme (alaba).
bBihar, 19:30ean, Arriaga
antzokian.
BILBOPeriplo: Por cierto, se llama
François.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Haceria aretoan.
BILBOLuna Llena:
La gran depresión.
bBihar, 20:30ean, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOGehitu & Kamikaz: Käffka.
b Igandean, 19:00etan, Pabilioi 6n.
BILBOCon La Que Esta Cayendo:
Aquí no paga nadie.
b Igandean, 19:30ean, Bilborocken.
BILBORichard Sahagun:
Caballo / Dostievski.
bAstelehenean eta asteartean,
19:30ean, Arriaga antzokian.
BILBOLautan Hiru. Mikel Martinez:
Tabernaria.
bOstegunean, 19:00etan,
Bar Bilbaon.
BILBOMoon Produkzioak:
Las muertes de los otros.
bOstegunean, 19:30ean, Azkuna
zentroan.
BILBOLautan Hiru.Arantzazu Sanz
eta Irati Agirreazkuenaga: Komuna.
bOstegunean, 20:00etan,
Euskaltzaindiaren egoitzan.
BILBOLautan Hiru.Maite Arrese:
Basatiaren mintzoa.
bOstegunean, 21:00etan, Biran.
BILBOActiva tu modo C-n.
bOstegunean, 21:00etan,
Via de Fugan.
ELORRIOAbubuka: Drácula.
bGaur, 20:30ean, Arriola antzokian.
ERMUAEne Kantak: Satorjator.
bBihar, 17:00etan, Ermua antzokian.
GETXO 7 Burbujas: Burbuja.
b Igandean, 18:00etan,
Andres Isasi musika eskolan.
PORTUGALETEAlai: El apagón.bBihar, 19:00etan, Santa Klara
zentroan.
SANTURTZIAitana Sanchez Gijon, Roberto Enriquez, Maria
Isabel Diaz Lago eta Elena Rivera:
La vuelta de Nora. Casa de
Muñecas 2.
bGaur, 20:30ean, Serantes aretoan.
SANTURTZIGlu Glu: Pinotxo.b Igandean, 12:30ean, Serantes
aretoan.
DANTZA
BARAKALDOLaguntasuna
taldearen dantza alardea.
bBihar, 18:30ean, San Bizente
plazan.
BARAKALDOAracaladanza:
Play.
b Igandean, 18:00etan, Barakaldo
antzokian.
Bilbo b Antzerkia
Lautan Hiru, obra txikien jaialdi handiaLau ostegun izango dira, urtarrilaren 31n hasi eta otsailaren 21era artekoak, eta bakoitzean hiru antzezlan labur
eskainiko dituzte. Horra, labur, Lautan Hiru, Bilboko mikroantzerki jaialdia. Gaur, Mikel Martinezek Tabernaria
emango du, Bar Bilbaon, 19:00etan; Irati Agirreazkuenagak eta Arantzazu Sanzek, Komuna, Euskaltzaindiaren
egoitzan, 20:00etan; eta Maite Arresek, Basatiaren mintzoa, Biran, 21:00etan. TARTEAN TEATROA
BILBOHala Dzipo: dantza plazan.
bBihar, 13:00etan, San Bizente
parkean.
BILBOSara Cano: La espera.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Fundicion aretoan.
BILBOLa Reunion en Danza:
Mari Paularen Escambo, Kemeleoi
Danzaren Tócamelas otra vez,
Luis, Melanie Lopezen 17 pétalos
eta Dana Razen Etzem Zar.
bBihar, 20:30ean, Pabilioi 6n.
BILBOGarua Tango: milonga.
b Igandean, 18:00etan, Biran.
ZORNOTZALarrua: Baserri.
bGaur, 20:15ean, Zornotza
aretoan.
BERTSOLARITZA
BARAKALDOBertso afaria:
Onintza Enbeita eta Aitor Sarriegi.
bGaur, 21:30ean, San Bizenteko
garagardotegian.
BILBO12. urteurrena ospatzeko
bertso saioa: Oihana Bartra, Xabat
Galletebeitia, Beñat Gaztelumendi
eta Alaia Martin.
b Igandean, 19:30ean, 7Katu
gaztetxean.
ZORNOTZASagardo sasoia:
Miren Amuriza eta Igor Elortza.
bGaur, 21:00etan, Uxarte
sagardotegian.
HITZALDIAK
BARAKALDOAltsasuko gurasoen
hitzaldia.
bGaur, 18:30ean, San Bizenteko
kultur etxean.
BASAURIToxikoak: zelan ekidin?Alternatiba dago!.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Marienean.
GETXOAntonio Oiartzabal:
The Inner Childhitzaldi musikatua.
bAsteazkenean, 18:30ean,
Andres Isasi musika eskolan.
LARRABETZULa Santa Marika:
Gizona ez da jaiotzen.
bOstegunean, 18:00etan,
Angulerin.
MARKINA-XEMEINKeko Alonso:
Basogintza Bizkaian. Eta orain,
zer?.
bOstegunean, 19:00etan,
kultur aretoan.
ONDARROAGuillem Chust:
El ecostistema marino
persiguiendo el cambio climatico.
bAstelehenean, 17:30ean,
Beikozinin.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
BERMEO Jim Jarmusch-en
Gimme Danger.
bOstegunean, 19:00etan, Falerina
lorategian.
BILBOBaleuko: Pumori,
mendiaren alaba.
b Igandean, 19:00etan,
Euskalduna jauregian.
SOPELASurf Film Festival.
bDatorren ostegunetik larunbatera,
Kurtzio kultur etxean.
BESTELAKOAK
BERANGOTor magoa.
b Igandean, 18:00etan, Berango
antzokian.
BERMEOPello Añorga kontalaria.
bGaur, 18:00etan, liburutegian.
BERRIZ Ines Bengoa kontalaria:Ipuin zaparrada.
bBihar, 12:15ean, kultur etxean.
ERMUAExtremadurako txarriboda.
b Igandean, 10:00etan,
Extremadurako etxean.
IURRETAEneko Haritza ipuin
kontalaria.
bGaur, 18:00etan, liburutegian.
IURRETA Juan Gamba kontalaria.
bGaur, 19:00etan, liburutegian.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 25a Agenda
Natalia Salazar Orbe Lekeitio
Istorioak ez ezik, historian
atzean geratutako ohitu-
rak, tradizioak, egunero-
koak, usteak, irakaspe-
nak eta sineskeriak ere
transmititzen dituzte herrietako
kondaira, elezahar eta ipuinek.
Ahoz aho zabaldu dira, belaunal-
diz belaunaldi. Asko galduak
dira. Baina badira horiek jaso
dituzten hainbat lan.
Bi lepotxen ipuinada horieta-
ko bat. Lea Artibaiko ipuinak li-
buruan bildu du Jabier Kaltza-
kortak, beste hainbat istoriorekin
batera. Rufo Atxurrarengandik
jaso zuen, 1998an, eta Kantauri
itsasoaren parean girotuta dago.
Lea-Artibaiko eskualdea abe-
ratsa izan da kontakizun, eleza-
har, ipuin eta antzekoetan. Hala
ere, gutxi batzuk baino ez dira bil-
du eta jaso. Horietako bat da Bi le-
potxen ipuina. Konkordun bi gi-
zon eta laminak edo sorginak ditu
protagonista nagusi Lekeition gi-
rotutako kontakizun horrek.
Atxurrak ez du zehazten pertso-
naiak laminak edo sorginak zi-
ren; biak aipatzen ditu.
Udazkenean gertatutako isto-
rio horretan, sorginkeriak ageri
dira. Zapatari konkordun bat du
protagonista. Antzoriz lurmutu-
rraren pean dauden haitzetara
joan zen arrantza egitera. Garai
batean haitzetako arrantzale uga-
ri egoten zela kontatu zuen Atxu-
rrak. Kanabera hartu, eta itsasla-
barrean egoten ziren, zer harra-
patuko zain. Sarri, behar zuten
baino arrain gehiago eramaten
zuten etxera, lehenago ez zelako
izaten gaur egungo kontrolik.
Zapatari konkorduna arran-
tzan zegoela, euria hasi zuen.
Aterpe bila jo zuen gaztainondo-
ak zeuden Eruntzeta eremura.
Gaztainondo oso handiak zeuden
garai hartan, eta horietako ba-
tzuek hutsik izaten zuten enbo-
rren barrena, ustelduta. Hala, ho-
rietako baten barruan sartu zen
zapataria. Iluntzea zen, eta loak
hartu zuen.
Zaratak inguruanGauerdian itzartu zen, bat-bate-
an, zaratak entzun zituelako:
«Astelehena, martitzena, eguaz-
tena, eguena, barixakue...», zio-
ten ahots batzuek. Gaztainondoa-
ren inguruan saltoka eta bueltaka
zebilen norbait sumatu zuen kon-
kordunak. Eta, nahi gabe, «zapa-
tua!» oihukatu zuen berak.
Norbait zelatan zutela jabetuta,
zapatari konkorduna ikusi zuten
han zeuden sorgin edo laminek.
«Konkordun bat da. Atera ezazue
kanpora», esan zuten.
Gizona aterarazi, eta eskua pa-
satu zioten bizkarretik. Konkorra
kendu zioten, eta gaztainondoa-
ren adar batera lotu zuten kendu-
tako atala. Zapataria herrira itzuli
zen. Larunbata zen; hurrengo
eguna, beraz, igandea zen, eta eli-
zara joan zen. Denek begiratzen
zioten harrituta, artez, konkorrik
gabe zebilela ikusita.
Herritarrak, harritutaBatzuek eta besteek galdetu egin
zioten zer gertatu zitzaion, nola-
tan desagertu zitzaion konkorra.
Berak gertatutako guztia kontatu
zuen, xehetasun guztiekin. Ingu-
ruan adi-adi zegoen beste kon-
kordun batek entzun zituen kon-
takizun haiek. Zapatariari gertatu
zitzaiona ikusita, hurrengo egu-
nean kanabera hartu eta Antzoriz
azpiko haitzetara joan zen hura
ere, arrantza egitera. Hark ere
konkorra ken ziezaioten nahi
zuen.
Egun hartan ez zuen euririk
egin, baina zapatariak kontatu
zuen guztia egin behar
zuela pentsatu zuen. Lo-
gurarik ez zuen, baina,
aurrekoak egin zuen be-
zala, Eruntzetako gaz-
tainondora jo zuen hark
ere, atseden hartzeko
asmoz.
Zapatariari gertatuta-
koa berari gertatzeko
ordua noiz iritsiko zain,
urduri jarria zen. Bat-
batean, zaratak entzun
zituen. Sorginak edo la-
minak azaldu ziren, sal-
toka, arbolaren inguruan biraka.
«Astelehena, martitzena...» se-
gidari zapatariak egin zuen bezala
erantzun zion hark ere: «Zapa-
tua!», bota zuen. Sorginek edo la-
minek eskua bizkarretik pasatu
zioten, eta konkorra nabaritu zu-
ten. «Ostera ere? Orain ere? Due-
la egun gutxi egon da-eta kon-
korduna hemen!», esan zuen ba-
tek. «Konkorduna da! Aurreko
egunekoa!», beste batek. «Ez da
egia izango!», hirugarrenak.
Kanpora atera zuten orduan.
Zapatariari kendu zioten konko-
rra hartu zuten eskegita utzi zu-
ten adarretik, eta bular aldean ja-
rri zioten. Era horretan bidali zu-
ten herrira: konkor bat aurrean
eta bestea atzean zuela. Hala kon-
tatzen omen zuten Rufo Atxurra-
ren arbasoek. Eta hala egin zuen
berak ere. Orain, idatzita geratu
da istorioa, galduak diren beste
asko ez bezala. Norberak den be-
zala eta daukanarekin bizitzen
ikasi beharko lukeen irakaspena
zabaltzea nahi zuen ipuinak?
Auskalo! Bakoitzak egin dezala
bere irakurketa.
Lekeition girotuta dago Rufo Atxurrak bikonkorduni buruz kontatutako istorioa.Laminek edo sorginek konkorra kenduzioten haietako bati; besteak ere gauzabera lortu nahi zuen, baina ezustekoahartu zuen.
Bat nahi ez,eta bi irabazi
IBONELORRI.EUS
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko urtarrilaren 25a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
sHALA BAZAN EDO EZ BAZAN...
Eskua pasatu ziotenbizkarretik. Konkorra kenduzioten, eta gaztainondoarenadar batera lotu zuten
Denek begiratzen ziotenharrituta, artez, konkorrik gabe zebilela ikusita
Zapatariari gertatutakoa berari noiz gertatuko zain, urduri jarria zen. Bat-batean,zaratak entzun zituen