patxi zubizarreta. dossierra

13
Patxi Zubizarreta

Upload: hernaniko-liburutegia

Post on 14-Mar-2016

223 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Idazleari buruzko informazioa

TRANSCRIPT

Page 1: Patxi Zubizarreta. Dossierra

Patxi Zubizarreta

Page 2: Patxi Zubizarreta. Dossierra

Hernani, Udal Liburutegia, 2011

Page 3: Patxi Zubizarreta. Dossierra

Berari buruz…

Ordizian jaio zen (Gipuzkoa), 1964ko urtarrilaren 25ean. Euskal Filologian lizentziatua, batez ere Haur eta Gazte literatura landu izan du, bai sorkuntza mailan bai itzulpen mailan (besteak beste Aladin, Ali Baba edo Sinbad, eta Printze Txikia).

Helduentzat ere idatzia da, eta hamaika artikulu eta kolaborazio ditu prentsa idatzian argitaratuak. Literatura eta mundu arabiarraren zalea, giro horretan koka daitezke bere hainbat sorkuntza eta itzulpen lan, hala nola Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala edota Mila gau eta bat gehiago antologia bera.

Nabarmentzekoak dira hainbat musikarirekin eskaini izan dituen errezitaldiak ( Jabier Muguruza, Pello Ramirez, Mikel Urdangarin, Joserra Senperena...).

Euskadi Literatur Saria eskuratu zuen 1998an eta 2006an Haur eta Gazte kategorian.

Bere lanak

Antzerkia

o Ohe deseginak    2008, Kutxa

Disko liburua

o Urrezko giltza    2005, Erein

Haur eta gazte literaturao Ametsetako mutila

    1991, Elkar o Gutun harrigarri bat

    1992, Elkar o Marias ploff-en erabakiak

    1992, Elkar o Emakume sugearen misterioa

    1993, Alberdania o Jentzi

    1993, Erein o 1948ko uda

    1994, SM o Ipuinkaria

    1994, Pamiela o Marigorringoak hegan

    1994, Edebe-Giltza

Page 4: Patxi Zubizarreta. Dossierra

o Biolin bat Maribeltxarentzat    1995, Edebe-Giltza

o Eztia eta ozpina    1995, Alberdania

o Enara, zer berri?    1996, Alberdania

o Gizon izandako mutila    1996, Pamiela

o Ilargia ditarean    1996, Elkar

o Mustloa naaaiz...    1996, SM

o Sekretuen liburua    1997, Alberdania

o Atlas sentimentala    1998, Alberdania

o Joanaren erregin aulkia    1998, Aizkorri

o Midasen eraztuna    1998, Erein

o Ostiraletako opila    1998, Elkar

o Elur beltza    1999, Erein

o Usoa, hegan etorritako neskatoa    1999, Erein

o Bakarrik eta Buztangabe    2000, Baigorri

o Magalik badaki    2000, Anaya-Haritza

o TitaNick    2000, Eusko Jaurlaritza

o Etsai zaharra eta mendiko lehoia    2001, Erein

o Marraztuidazu gutun bat    2001, Desclee de Brouwer

o Musuka    2001, SM

o Sorgina eta emakume ederra    2001, Erein

o Txomin ipurdi    2001, Erein

o Paularen zazpi gauak    2002, Edebe-Giltza

o Usoa. Lehen kanpamendua    2002, Erein

o Usoa. Zelatan    2002, Erein

o Bidaia kilikagarria 2004, Erein

Page 5: Patxi Zubizarreta. Dossierra

o Atxiki sekretua 2004, Elkaro Zazpigarrena eta azkena 2005, Elkaro Pantaleon badoa

2006, Pamielao Pantaleón lagunekin doa 2007, Pamielao Pikolo

2008, Alberdaniao Xia Tenzinen bidaia miresgarria

2009, Ibaizabalo Merioaren ibilbidea

2010, Gerediaga elkartea

Narrazioao Troiako zaldia

    2003, Arabako Foru Aldundiao Pospolo kaxa bat bezala 2005, Pamiela

Nobela o Jesus, Marie ta Joxe

    1989, Erein o Gabrielle

    1991, Erein o Jeans-ak hozkailuan

    2000, Alberdania o Barrikadak

    2003, Alberdaniao Txantxa. Quik. 2006, Ereino Mundua lo dagoen bitartean

    2008, Txalapartao Joan

    2010, Txalaparta

Itzulitakoa 1994 Que llueva, que llueva Edebé 1995 Un violín para Maribelcha Edebé 1996 Soy el mostooo.. SM 1998 Paloma, llegaste por el aire La Galera 1998 El bollo de los viernes La Galera 1998 Kasai, vas arribar per lyaire La Galera (katalana) 1998 O pastel dos venres Galaxia (gailegoa) 1999 La Catedral Santa María de Vitoria - Una noche entre ángeles Pamiela /

Arabako Foru Aldundia 2000 El chico que fue hombre Anaya, Espacio abierto bilduma

Page 6: Patxi Zubizarreta. Dossierra

2000 Dos casos únicos Alfaguara 2000 Dos casos únics Alfaguara (katalana) 2001 Magali por fin lo sabe Anaya 2001 Muchos besos SM 2001 Dibújame una carta Desclée 2001 El vuelo de la cigüeña Colección Orientación Norte 2001 Dibuxám una carta Desclée (katalana) 2001 La Magali ja ho sap Nova (katalana) 2001 Magali por fin o sabe Anaya (gailegoa) 2001 De fel i mel Xeraix (gailegoa) 2002 Siete noches con Paula Edebé 2002 EL anillo de Midas Edelvives 2002 Set nits amb la Paula Edebé (katalana) 2002 El libro de los secretos Alfaguara 2003 L'anell d'en Mides Baula 2007 Guarda el secreto Anaya 2008 De hiel y de miel Alberdania 2008 Pantaleón se va SM 2008 Sola y Sincola Edelvives 2009 El maravilloso viaje de Xía Tenzin Edelvives 2009 La séptima, la vencida Pearson Educación 2010 Mientras el mundo duerme SM

Itzulpena 2000 Printze txikia Elkar 2006 Mirarien kalezuloa Alberdania/Elkar 2006 Mila eta bat gauen gauak Txalaparta 2006 Ibrahim jauna eta Koranaren loreak Erein 2007 Salbazioko armada Alberdania 2009 Malenkonia arabiar bat Alberdania

Liburutegian ditugunak ikusteko, helbide honetan:

http://www.katalogoak.euskadi.net/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9275/ID0d3347e0/NT1

Page 7: Patxi Zubizarreta. Dossierra

Elkarrizketa1

Patxi Zubizarreta: "Literatura ez den literatura egin nahi dut"Argia, 2009-10-25

Sustrai Colina

Hogei urteko ibilbideak ez dira kasualitatez egiten.Azken urteotan literaturaren ohiko bideekin nazkatu samar agertu zara. Etorri dira urak euren onera? Nazkatua baino gehiago, gogaitua da hitza. Editoreek idazleak zirikatu behar dituzte eta nik ez nuen inongo probokaziorik sentitzen, ez nuen sintoniarik topatzen editore jendearekin. Lehenaz gain, are neure baitarago itzuli nintzen, bakarrik, nire kezka eta obsesioekin, bidaiderik gabe. Garbi ikusi nuen eguneroko eta urteroko Durangoko zurrunbiloan itsu-itsu sartuta zeudela, baina ez daudela epe luzera pentsatzera ohituta. Ez daude proiektu desberdinak kaleratzeko prest, oso gutxi dira arriskatzeko gertu daudenak. Nik ez dut betiko liburua betiko bilduman atera nahi. Ez dut, oso ona izan arren, jendeak ahanzturaren apalean gordeko duen beste istorio bat kontatu nahi. Orduko kezkak areagotu baizik ez zaizkit egin, baina ikasi dut horiekin bizitzen, eta lasai nago. Argitaletxeekiko sintonia handiegirik gabe jarraitzen dudan arren, argi daukat idazleak bertan goxo eginda gaudela, eta beste nobela bat egiten dugula, edo beste ipuin liburu bat, proposamen berritzailerik gabe. Maila teorikoan, Anjel Lertxundik, Harkaitz Canok edo Manu Lopez Gasenik oso planteamendu interesgarriak egin dituzte, baina praktikara eramateko orduan herren gabiltza denok ere. Badakigu bihar-etziko literatura zatikatua izango dela, genero desberdinez osatutako miszelanea bat, baina ez dugu asmatzen, ez dakigu kezka horiek bideratzen. Ez da hemengo kontua bakarrik, alta. Oraindik idazle eta editore asko XX. mendean bizi dira.

Hortik dator zure azken lanetan liburuaz gaindiko ezer eskaintzeko grina? Hori da nire obsesioa, nire oinarri teorikoa, baina orain idazten ari naizenak berritzailea izan nahiko lukeen arren, betiko liburua izateko aukera handiak dauzka. Betiko liburua idazterakoan ordea, egin litezke proba berriak. Esaterako, Jaime Rosales zinegileak pantaila bitan banatzen du istorioa aldi berean bi ikuspegitatik kontatu ahal izateko. Zergatik ez egin gauza bera liburuekin aldiro bi orrialde baldin baditugu? Zergatik jarraitu behar dugu ordena kronologiko bat? Zergatik ez dugu idazten, Mallarmeren gisan, bi orrialdeak bakartzat hartuz? Orain gogoan dudan liburuan, zati bati bukaeratik ekin nahi nioke, hastapenetik abiatu denarekin liburuaren erdialdean topo egin dezan. Saiakera horiek oro ez dira derrigorrezkoak, baina irakurlearekiko begirunez bakarrik, apustu berriak egin behar ditugula sinetsita nago.

Aukera berritzaile horiek aldatzen dute zure sortzeko modua?Jakina. Jeans-ak Hozkailuan nobela idatzi nuenean nahita aukeratu nuen idazten ez zekien neska idazkari bat protagonistatzat. Gogaitua nago protagonista artistekin, idazleak diren protagonistekin, konbentzituta bainago idazleok gure baitara bihurtzen garela munduko gertakariei behar bezala zabaldu gabe. Hautu horrek asko mugatzen ninduen ni, ezin nituen errekurtso literario asko garatu, idazkera telegrafiko eta motzera kondenatzen ninduen. Protagonistak etengabe errepikatzen zuen “ez dakit nola esan”, eta gainera, idatzitakoa ezabatu egiten zuen. Jende batek liburua akatsez beteta zegoela 1 Helbide honetan (2011-01-21): http://www.idazleak.org/idazleak/elkarrizketak.php

Page 8: Patxi Zubizarreta. Dossierra

esan zidan, baina ez, neskak bere buruari zentsuratzen zizkionak agertzen ziren ezabatuta, eta irakurleak horren berri bazuenez, jolas bat sortzen zen. Protagonista jakin bat, ikuspuntu zehatz bat, idazkera konkretu bat, hautatzeak nahitaez aldatzen du sortzeko modua. Eztia eta ozpina liburuan esaterako, oso hizkera jasoa darabil protagonistak, jasoegia adin horretako gazte batentzako. Beti onartu behar zaizkio literaturari fikzioa eta gezurra, baina nik gezurraren bitartez egia eta egiantzekotasuna eman nahi ditut, eta jabetzen naiz kasu horretan, idazle hasiberri baten luzitzeko gogoa baizik ez dagoela.Zinemagile bati entzun nion behin, zinema ez zen zinema egin nahi zuela, eta horixe da, nik literatura ez den literatura egin nahi dut. Horregatik atera ditut azken liburuak apurtuak, zikinak, zirrimarrekin, argazkiekin...

Kasualitatea da haur eta gazte literaturari oso emana dagoen idazle batengandik etortzea ahalegin horiek?Ez dakit artistikoki proposamen interesgarrienak haur literaturan ez ote dauden. Argitaletxe txiki, eskisito zenbait proposamen oso ausart eta interesgarriak egiten ari dira. Zentzu horretan, oso tristea iruditzen zait helduen literatura. Baina haur eta gazte literaturak beti du gutxiespen ukitu bat, merezitakoa neurri batean, oraindik ere badaudelako haurra irakurle heldugabetzat hartu eta istorioak lehengo Walt Disneyren erara planteatzen dituzten idazleak. Heldu askok, ordea, haurrak izan eta seme-alabekin berriz alfabetatzen hasten direnean eskapatu zaien mundu bat deskubritzen dute haur eta gazte literaturan. Oso klasiko ederrak dauzkagu, zoragarriak, eta egun ere, oso literatura ona idazten ari da. Ni zorionez hasi nintzen haurrentzat idazten, eta eskerrak, haurrentzako idazteak ekonomikoki bizitza salbatu dit-eta. Eskoletara joaten naiz, nire liburuak itzultzen dira, eta horrek beste ezertan ausartzeko oinarri bat ematen dit. Gutxiespen horri ez diot beldurrik, ez naizelako haur-literaturara mugatzen. Esparru desberdinak jorratzen dituzten idazleak askoz sinesgarriagoak zaizkit.

Ez al duzu sarri haurrak tontotzat hartzen diren irudipena? Bai, baina baita helduak ere. Batere iradokitzen ez duen literaturak, den-dena kontatzen duenak, irakurleak konkistatzeko bukaera on eta ponpoxoak borobiltzen dituenak, irakurlea tontotzat hartzen du, haurra ala heldua izan. Haurrentzat idaztea ez da batere samurra. Nola idatzi sinesgarriki lehen pertsonan, hamabi urteko neskatila baten larrutik? Uneotan gazte literatura da gehien kostako litzaidakeena, hizkera, bizipen eta kezka aldetik oso urruti nagoelako eurengandik. Sarri pentsatu dut zahar gehiegi ari garela gazte literatura idazten. Literatura zure kezka eta etsipenekin bat egiten duen bide-laguna da, ez erraz salduko den ondo idatzitako liburu bat.

Horregatik eskaintzen zaizkie haurrei gai mugatuko liburu politikoki zuzenak?Oso gai gogorrak lantzen dituzten liburu bikainak daude haur-literaturan, baina interesik ez duen irakasleak nekez izango du euren berri. Gurasoen babeskeria ere geroz eta handiagoa da, eta irakasle asko ez dira ausartzen gidoitik irtetera, ez dutelako kexurik nahi, ez dutelako arazorik gura. Sinetsita nago literaturak alderdi etiko batzuk lantzeko balio dezakeela, ez baitezpada jarraitu beharreko ikuspegiak, idazleak ere askatasun osoa duelako bere jarrera eta pentsaerarekin bat egiten ez duten pertsonaiak eraiki eta erabiltzeko. Sarri pentsatzen dut oinarrizkoa den fantasia eta irudimenezko ahots hori ito egiten dugula eskolan. Oso gai delikatu eta konplikatua da. Zappingaren haurrak dira gureak, eta errealitatea elkarrekin lotuta ez dauden flashen bidez jasotzen dute, ezer ulertu gabe aurrera egiten ohitzeraino.

Page 9: Patxi Zubizarreta. Dossierra

Eta zuk, hori dena jakinda, Pikolo argitaratzen duzu...Eskolaz eskolako ibilbidean egokitu izan zait pikoloak ezagutzea. Nire haurtzaroan ere, kuartela jaiotetxetik gertu zegoelako, ikusi ditugu atentatuak, manifestazioak, barrikadak, eta zoritxarrez, herri honen kalterako, errealitate hori gehiegi luzatu da. Azken su-etenean, halakorik ez nuela idatzi beharko pentsatu nuen, baina tregua eten zen, eta Legutioko atentatua gertatu zen. Sarri-sarri pasatzen naiz Legutiotik, haurrekin batzuetan, eta jakina, haurrek galdetu egiten dute. Nire inguruko haur batzuk terroristetara jostatzen dira, ETA-koetara beste batzuk, eta hori ikustean heldu zenbait eskandalizatzen diren arren, halaxe da, hori da haurrek jasotzen dutena. Shin Chan bukatzean hasten da Teleberria eta atentatu baten berri edo Palestinako haur bat tanke bati besarkatuta ikusten dute. Ez dute ulertzen, ohitu dira ez ulertzera, baina galdetu egiten dute. Carmen Martin Gaitek zioen “erantzunik ez daukazunean, kontatu ipuin bat”, eta hori izan zen nire beharra, behar fisikoa. Nik askoz hurbilago bizi dut presoen errealitatea, baina iruditzen zait, alde horrek jaso duela bestelako babes bat, babes literario bat. Horregatik, distantziakidetasunik gorde gabe, istorio bat kontatu nahi izan dut, bakoitzak atera ditzan bere ondorioak.

Idazle askok Utikan Euskadi Sariak manifestua sinatuz atera zituen bere ondorioak. Zuk urte polemiko hartan irabazi zenuen saria.Zorionez ez ninduen gehiegi zipriztindu. Ordurako ito samar nengoen idazleen mundu endogamikoaz. Aingeru Epaltzak zioen gisan, onberegiak gara euskal kulturan, publikoki ez dago kritika gogorrik, inork ez du inor larrutzen. Sariak poz handia eman zidan maila pertsonalean, maila ekonomikoan ere bai, eta literaturara erabat emana hogei urte pasa eta gero, kontziente naiz inkontzienteki hartutako erabakiaz. Badakit sariak erlatibizatu behar direla, batzuk irabazi baditut ere, askoz gehiago baitira aurkeztu eta saritu gabe geratu zaizkidanak. Eta gogorra da. Oso. Batzuetan, behar ekonomikoa edukita sari batera aurkeztu eta ezer ez, beste batera saiatu eta esku hutsik. Jendeak hori ez daki, sariaren irudi mediatikoa dauka gogoan, baina errealitatea bestelakoa da. Horregatik egiten dut barre euskal idazleoi oso babestu eta lagunduak izatea leporatzen digutenean. Gehiegi erreparatu zitzaion polemika hari, baina uste dut gure benetako arazoa Euskal Idazleen Elkartean gertatutakoa izan zela. Oso garai kritikoak bizi ditugu, baina era berean aukeraz beteak, eta ez dakit aukera horiek baliatzen ari garen.

Page 10: Patxi Zubizarreta. Dossierra

Sekretuen liburua

1997, Alberdania

Tomas Graziosenera joan da familiarekin oporretan, hain zuzen ere hegoaldean dagoen herrixka bateko amonaren etxera. Baina aurtengo oporrak guztiz desberdinak gertatu zaizkio: amonak aurrerantzean Brigida dei diezaiotela nahi du eta Tomas bizitzaren sekretu ttiki eta handiak ezagutuz joango da (besteak beste, amona eta haren nobioari esker; besteak beste, muinoko sagarrondoa eta txorien kantu adierazgarrien bidez). Eta Tomas Graziosenetik itzultzen denean guztiz desberdin sentitzen da: sekretuez gainezka dago eta honezkero berak ere bere sekretu propioak ditu.

El libro de los secretos

2002, Alfaguara