pertsona langabetuen kontratazioa 2019. urtean … · praktiketako kontratuak gutxienez 6...
TRANSCRIPT
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
1
EGINBIDEA, nik, behean sinatzen dudan Idazkari honek emana, martxoaren 12ko 173/2019 zk. duen Alkatetza Dekretu bidez agiri hau, 1etik 23raino (biak barne) zenbakituriko eta idatzirik edo grafiaturik dauden 23 orriz osatua, onetsi zela jasota geratzeko. Zizur Mayor/Zizur Nagusian, 2019ko martxoaren 13an.
DILIGENCIA extendida por mí la infraescrita Secretaria, para hacer constar que el presente documento conformado por 23 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 23, ambas inclusive, fue aprobado por Decreto de Alcaldía nº 173/2019 de 12 de marzo. Zizur Mayor/Zizur Nagusia, a 13 de marzo de 2019.
Idazkaria-La Secretaria
PERTSONA LANGABETUEN KONTRATAZIOA 2019. URTEAN
SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA
Deialdi hau Zizur Nagusiko Udalaren Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrean zehaztuta dagoen legez onartzen da, zeina Udaletxeko Osoko Bilkurak aho batez onartua izan da 2017ko ekainaren 17an eta ondoren behin betiko akordioa izatera heldu da jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako. Ordenantza hori, 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, 2017ko urriaren 13an.
1. Administrazio deitzailea: ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIKO UDALA 2. Organo emailea: Alkatetza 3. Alor kudeatzailea: Ogasuna eta Garapen ekonomikoa 4. Instrukzio-organoa: Toki Garapenerako Teknikaria 5. Prozedura: Banakako ebaluazioa 6. Tramitazioa: Ohikoa
OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria. DEIALDIAREN HELBURUA.
Deialdi honen xedea da diru-laguntzak emateko araubide bat sortzea, langabezia egoeran dauden pertsonak kontratatzen dituzten enpresentzat, pertsona horiek, Zizur Nagusian erroldatuta badaude, gutxienez urtebeteko antzinatasuna badute eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan-Nafar Lansare Agentzietan izena emana badute.
Diru-laguntzen erabilera publikoaren helburua sustapen-neurri ekonomikoen bidez enpresak zein sozietateak laguntzea da kontratazioak sustatzeko eta Zizur Mayor-Zizur Nagusiko enplegua egonkortzea.
Laburbilduz, herriko pertsona langabetuen kontratazioak sustatzea, pertsona horien bizi baldintza soziolaboraletan eragitea eta gure udalerria sustapen ekonomikoaren aldeko lana egiten duen Toki Erakundea dela agertzea.
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
2
2. oinarria. XEDEA
Pertsona langabetuen kontratazioa 2019an sustatzeko diru-laguntzen xedea da herriko pertsona langabetuen artean kontratazio kopurua handitzea, enplegua sortzeko xedez kontratazioak inplementatzeko sustapen-neurriak ezarriz eta beraz, Zizur Nagusiko garapen ekonomikoan eta sozialean eragitea.
Xedera heltzeko diru-laguntzak sustatu dira jardunaldi osoko eta jardunaldi erdiko kontratazioak egiteko, kontratuen baldintzen artean gutxienez 6 hilabeteko iraupena baldin badago.
3. oinarria. BERARIAZKO BALDINTZAK, KONTZEPTUAK ETA DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK.
3.1.- Berariazko baldintzak.
Laguntza hau diru-laguntza batekoa da eta enpresek erabiliko dute, beraien forma juridikoa edozein dela, Zizur Nagusian erroldaturik dauden pertsona langabetuak kontratatzen baldin badituzte, pertsona horiek, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansare Agentzietan izen-ematea egina baldin badute (urtebeteko antzinatasunarekin gutxienez) eta derrigorrezko eskaerak eta bete beharrak betetzen baldin badituzte.
Diru-laguntza pertsonala eta besterenezina da eta enpresa onuradunak zerbitzu publiko hau jasotzeko arau orokorrak betetzera derrigorturik daude.
Diru-laguntzaren erabileran Udal Administrazioak edozein anomaliaz ohartzen baldin bada, entitate horrek, ikerketa bat egiteko eskuduntza dauka.
Diru-laguntzaren iruzurrezko erabiltzekotan, laguntza berehala kenduko da.
Pertsona onuradunak derrigortuta dago jakinaraztera bere egoeran ematen diren aldaketak diru-laguntza jasotzearekin zerikusia baldin badute.
3.2.- Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak.
Diruz lagundu daitezke 2018ko urriaren 1etik 2019ko urriaren 31ra arte egindako kontratazioak, beti ere enpresako langileak gehitzea baldin badakar kontratazio berriaren datan eta aurreko sei hilabeteetako langile kopuruarekin alderatuz.
Zehazki, kontratu mota hauek diruz lagundu daitezke:
a) Iraupen mugagabeko kontratuak, baita etenak dituzten kontratu iraunkorrak.
b) Langileen Estatutuaren Legearen 15.1 artikuluaren a) eta b) ataletan ezarritako kontratuek (epe finkoen kontratuak), 1/1.995 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa Testu Bateratua, martxoaren 24koa, gutxieneko iraupena 12 hilabetekoa dute, aipatutako ataleko kontratuetan izan ezik b) hitzarmen kolektibo sektorialak ez badu onartzen; kasu horretan,
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
3
dagokion hitzarmenean ezarritako gutxieneko iraupena ezarriko da, eta, edozein kasutan, gutxienez 6 hilabete. Enpresako langile kopuru osoa zenbatzerakoan, bitartekotasun kontratua duten langileak ez dira kontuan hartuko.
c) Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko aldi baterako kontratuak egiten baldin badira, 43/2006 Legearen, abenduaren 29koa, lehenengo Xedapen Gehigarriak zehazten duenari jarraiki, enpleguaren hazkundeari eta hobekuntzari buruzkoa.
d) Enpresek pertsona langabetuentzako egindako formazio kontratuak, gutxienez urtebeteko iraupenarekin eta Langileen Estatutuaren 11.2.a) artikuluan araututako betebeharrak betetzen baldin badituzte.
e) Enpresarien elkarteak eta enpresek praktiketako kontratuak egitean, gutxienez 6 hilabeteko iraupena dutenean eta langabezian dauden pertsonak, baina lan eskatzaile baldin badira aipatutako Estatutuen 11.1 artikuluak zehaztutakori jarraiki.
4. oinarria. AURREKONTU-KREDITUAK, DIRU-LAGUNTZEN GEHIENEKO ZENBATEKO OSOA ETA BANAKAKO ZENBATEKOA
4.1.- Deialdian gehienez ezarritako zenbateko osoa aurrekontu-kredituen barnean
Deialdi honetarako, 2019 urtean zenbatespeneko diru kopuru osoa 8.000,00 eurokoa da.
Horretarako, 2019ko ekitaldiaren kontu-saila balioztatu eta 8.000,00 eurokoa da 1 24190 47900 ekonomia-sailari egotzia, “Diru-laguntzak emateko deialdia, pertsona langabetuak kontratatzeko, 2019. urtean”. Nolanahi ere, emakida ebazterako unean, kreditu egoki eta nahikoa egon beharko da diru-laguntzak emateko.
Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.
Ebazpenak aurkezturiko diru-laguntzaren eskaerari dagokion zenbatekoa zehaztuko du.
Goian esandakoari kalterik sortu gabe, aurrekontuzko esleipena ahitzekotan hau aurrekontuzko kredituagatik handi liteke “Orientazio Laboraleko Zerbitzua”, 24190 programarena, 2019koa, beste abiatze bateko kreditu-sailetik, 887/2006 Errege-Dekretuko, uztailaren 21koa, 58 artikuluak araututakoari jarraiki, eta mendean jarritako deialdi berriaren beharrik gabe, zeinaren bidez 38/2003 Lege Araudia, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Araudia Orokorra onartzen da.
Izatekotan, kopuru gehigarri hau baldintzatuta geratzen da kreditu-erabilgarritasun adierazpenera eta, bere kasuan, diru-laguntzaren ematearen erabakiaren aurreko unean, egokia den aurrekontuzko aldaketaren aurreko onespenera.
Kreditu gehigarri honen baimena Alkatetza-Dekretuaren bitartez onartu behar izango da, Toki Garapenerako teknikariak proposatuta, aurrez kontu-hartze txostena eginda eta bere kasuan, egokia den aurrekontuzko aldaketaren aurreko onespenean.
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
4
4.2.-Banakako zenbatekoa
- Lanaldi osoko kontratazioak egiterako kasuan; diru-laguntzak zenbateko hauek izango dituzte:
KONTRATU MOTA DIRU-LAGUNTZA
Iraupen mugagabeko kontratua, baita etenak dituzten kontratu iraunkorrak, gutxieneko iraupena 24 hilabetekoa denenean.
1.500€
Iraupen mugatuko kontratazioa (lanagatik edo iraupen zalantzagarriko zerbitzuagatik) gutxieneko iraupena 12 hilabetekoa denenean.
1.000€
Iraupen zehatzeko kontratua (lan kargaren pilaketa edo gehiegizko eskaerek eskatuko balute) gutxienez 6 hilabeteko iraupena izan behar du.
750€
Kontratuak iraupen mugagabea izatera eraldatuko balira, 1.500 euroko gehienezko diru-laguntza, beti ere 2018ko urriaren 31a baino lehen egiten baldin bada.
Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko aldi baterako kontratuak gutxienez 6 hilabeteko iraupena izan behar du
500€
Formaziorako kontratuak eta gutxieneko iraupena urte betekoa baldin bada.
500€
Praktiketako kontratuak gutxienez 6 hilabeteko iraupena izan behar du.
300€
- Lanaldi partzialeko kontratazioak; diru-laguntzak egiazko lan denboraren arabera hainbanatuko dira, beti ere kontratuak baldintza hauek betetzen dituztenean:
- Gutxienez 12 hilabeteko iraupena izatea.
- Lanaldi oso batekin alderaturik %50 gutxieneko lanaldia izatea.
Kontratazioak dagokien hitzarmen kolektiboen irizpideen arabera egingo dira.
5. oinarria. PERTSONA ONURADUNA IZATEKO BETE BEHARREKO BALDINTZAK.
5.1. Enpresa onuradunaren baldintzak betetzeko 11/2005 Foru Legearen, azaroaren 9koa, diru-laguntzei buruzkoa, 13. Artikuluan zehaztutako baldintza orokorrak, eta Zizur Nagusiko Udalaren Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 11. Artikuluan zehaztutako baldintza orokorrak bete beharko dira.
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
5
5.2. Berariazko betebeharrak: Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:
a) Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzaren ordainketari dagokionez egunean egotea.
b) Enplegu programen onurak jasotzeko bazterturik ez egotea arau-hauste oso larriak egin izanagatik, 5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Gizartearen Ordenaren Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Testu Bateginak onartzen duen legez.
c) 38/2003 Diru-laguntzen Lege Orokorrak, azaroaren 17koa, aurreikusitako debeku kasuetan ez egotea.
d) Langileen eskaria egin aldi batez kontratatzeko edo iraupen zehatz baterako, eta izen-ematea egina baldin badute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua agentzietan.
5.3. Barne hartzeak eta bazterketak:
Barne hartzeak:
Oinarri Arautzaile hauei jarraikiz ezarritako diru-laguntzen onuradunak enpresak izan daitezke, beraien forma juridikoa edozein dela, Zizur Nagusian erroldaturik dauden pertsona langabetuak kontratatzen baldin badituzte eta pertsona horiek, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansare Agentzietan izen-ematea egina baldin badute (urtebeteko antzinatasunarekin gutxienez) eta derrigorrezko eskaerak eta betebeharrak betetzen baldin badituzte.
Bazterketak:
1. Deialdi honetako diru-laguntzak ez dira kasu hauetan banatuko:
a) Lan prestakuntzarako eta gizarteratze zentroak eta enplegurako zentro bereziak.
b) Estatuko Administrazio Orokorrak eta Organismoek III. Tituluan eta Estatuko Administrazio Orokorraren Antolakuntza eta Funtzionamenduari buruzko 6/1997 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian eta Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta Erakundeen araberako xedapen gehigarrian arautzen dute. Lokalak eta erakunde publikoak.
2. Ez dira diruz laguntzen:
a) Izaera bereziko lan harremanak Langileen Estatutuaren Legearen 2. Artikuluan, 1/1.995 Errege Dekretu Legegileak onartutako Testu Bateratua, martxoaren 24koa, edo bestelako lege xedapenean jasoak daudenak.
b) Kontratazio data baino lehen, hogeita lau hilabeteetan, enpresa berdinean, enpresa-taldea berdinean edo entitate berdinean kontratatutako langileek zerbitzuak errenditu baldin badituzte kontratu mugagabe baten bidez edota diru-laguntzaren onuradunek langileekin
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
6
aurreko enpresetan lan harremanak eduki izanaren kasuan, Langileen Estatutuaren Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.
6. oinarria. PERTSONA ONURADUNEN BETEBEHARRAK ETA ARAU HAUSTEEN ONDORIOAK.
Enpresa onuradunek betebehar hauek dituzte:
a) Emandako laguntzaren xede zehatzerako emandako diru-laguntza ematea. b) Diru-laguntzaren enpresa onuradunak lan-kontratuen gutxieneko iraupen epeak
betetzera behartuta dago. Kontratazio mugagabeen kasuan, hasieratik horrelakoak baldin badira edo eraldatu egiten baldin badira, bi urteko iraupeneko kontratazioa betebeharra dago, iraupen mugagabean kontratatzeko egunetik zenbatzen hasita edo iraupen mugagabeko kontratua eraginkor bihurtzen denetik.
c) Diru-laguntzaren esleipenaren egiteko eskumena duen organoari diru-laguntzako jardueren egikaritzearen eta eskumenak justifikatzea, diruz lagundutako jarduera egin izanaren ziurtagiria eta xedea bete izanaren justifikazioa.
d) Zizur Nagusiko Udalak diruz-lagundutako kontratuen gutxieneko iraupena betetzea ikuskatuko du. Horretarako, enpresari langileen harreman nominala eskatuko zaio (TC-2).
e) Diruz lagundu den pertsonaren kontratua eteteko suposizioan, enpresak gehienez hilabete bateko epean ordezkatu behar izango du beste langile batengandik deialdi honen baldintzen arabera eta Zizur Nagusiko Udaletxeari jakinarazi behar zaio kontratu berriaren datatik hilabete bateko epean gehienez.
f) Enpresak, deialdian ezarritako baldintzen arabera beste langilerik kontratatuko ez balu, diru-laguntzaren itzulera egin beharko du, diruz lagundutako kontratua amaitzeko falta den epearen arabera, esleitutako kredituaren zatiaren itzulera egingo du. Salbuespenezko aitorpena, edo deklaratu gabeko kaleratze desegokien kasuetan izan ezik, kasu horietan, emandako diru-laguntzaren itzulketa osoa egingo da.
g) Diruz lagundutako kontratua iraun bitartean, enpresak langile kopuru berria mantendu beharra du, gutxienez; kontratazio berria eta langile fikoen kopurua. Baldintza horiek ez betetzea, laguntzaren murrizketa proportzionala edo ezeztatzea dakar.
h) Enpresak egiaztapen-ekintzak egiteko betebeharra du diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, diru-laguntza emandako erakundeak egindakoak edota eskumena duten kontrol-organoek egin ditzaketen gainerako egiaztapen eta finantza kontrolak eta aurreko prozeduren egikaritzean behar bezainbeste informazio emanez.
i) Jasotako funtsen inguruko dokumentu justifikatzaileak, dokumentu elektronikoak sartuta, hainbestetan mantentzea, frogaketako eta kontroleko jarduerak arrazoi izan ahal daitezen.
j) Diruz lagundutako jardueraren garapenean edozein gertakaririk suertatuz gero, unean jakinarazi beharra dago. Jarduera derrigorrezko epean mantentzen ez den kasuetan, Udaletxeari jardueraren amaiera data jakinarazi behar zaio instantzia
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
7
bidez. Kasu horretan, aldaketa gertatu den momentu arteko diru-laguntzaren zatia itzultzea ez zaio exijituko.
k) Zizur Mayor-Zizur Nagusiko Udaletxeari jakinaraziko zaizkio eta baimena eskatu, diru-laguntzaren esleipenerako kontutan hartu ziren egoera, eskakizun eta baldintzetan gertatzen diren aldaketa guztiak, baita diruz lagundutako jarduera finantzatzen duten diru-laguntzak, bekak, diru-sarrerak edo baliabideak ere. Komunikazio hori ezagutzen den bezain laster egin behar da eta, kasu guztietan, diru-laguntza justifikatu aurretik.
7. oinarria. ESKABIDEEN AURKEZPENA: NON ETA NOIZ ETA EXIJITUTAKO DOKUMENTAZIOA.
7.1.- Eskabideak non aurkeztu
Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztuko dira: Zizur Nagusiko Erregistro Orokorrean, Ogasuna eta Garapen Ekonomikoko Sailari zuzenduta edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.
7.2.- Eskabideak aurkezteko epea
Eskabideak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasiko da. Diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epemuga indarrean dagoen urtearen urriaren 31 izango da. Aipatutako epetik at aurkeztutako eskabideak ez dira onartuko.
7.3.- Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu
Deialdiaren eskaera orriak eta eranskinak Udaletxeko webgunean daude eskuragai: www.zizurmayor.es. Eskaerak espreski prestatutako eta araututako eskabide ereduetan aurkeztu behar dira eta eskaera orriaren atzeko aldean zehazturik dagoen dokumentazioa atxiki. Zizur Nagusiko Udalak informazio osagarria aztertu dezake eskaeraren balorazio eta ebazpen egoki bat egiteko.
ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN ERREGISTRO OROKORRA: Erreniega parkea z.g. 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa) � 948 18 18 96 / 948 18 19 00
7.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
Eskaerarekin batera datu eta dokumentu hauek aurkeztu behar dira 5. Oinarrian araututako berariazko eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko:
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
8
� Beste laguntzen deklarazioa (I. eranskina).
� Deialdiaren 5. Oinarriaren, 5.1 eta 5.2 ataletan (II. Eranskina) ezarritako onuradunen eskakizunei buruzko deklarazioa.
� Deialdian 5. Oinarriaren 5.3 atalean (III. Eranskina) ezarritako bazterketei buruzko deklarazioa.
� Eskatzaileak Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren ordainketak egunean izatearen dokumentazio egiaztagarria, diru-laguntza jaso aurretikoa.
� Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergagatik erregistratuta dagoen enpresaren ziurtagiria eta ordainketa eguneratuta izatea.
� Enpresan lanean jarritako pertsonaren kontratuaren kopia, diru-laguntzaren arrazoia dena; kontratu motaren, modalitatearen eta kontratazioaren ehunekoa adieraziz.
� Langileen harreman nominala (TC-2) diru-laguntzaren eskaera aurreko hilabetekoa.
� Kontratatuko pertsonaren errolda ziurtagiria (Zizur Nagusiko Udalak jaso beharko du).
� Beharrezko kasuetan, kontratatutako pertsonaren ezintasunaren egiaztapena.
� Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (Eredu ofiziala, IV. Eranskina).
� Kontratatutako pertsonaren Enplegu eskaera txartelaren kopia.
Dokumentazioa originala edo fotokopia konpultsatua izango da. Eskatzaileek gehienez 10 eguneko epea izango dute, jakinarazpenaren ostean, eskuratu gabeko dokumentazioa aurkezteko edo aurkeztutako akatsak zuzentzeko. Epe hori igarotakoan, derrigorrezko ekarpenak aurkeztu ezean, eskaera bertan behera geratuko da.
8. oinarria. PROZEDURA INSTRUITU ETA EBAZTEA. EBAZPENAREN JAKINARAZPENA
8.1.- Prozeduraren instrukzioa
Egungo deia banan-banako ebaluazio sisteman prozesatuko da, beraz, erregistroak prozesatu eta ebatziko dira sarrera-ordena horien arabera.
Eskaerek urteko izaera izango dute, une bakoitzean indarrean dagoen araudia eta Udalaren aurrekontuen erabilgarritasuna baldintzatzen dute.
Laguntzaren saria eskatzailearen dokumentazioa aztertu eta ebaluatu ondoren egingo da.
Organo bideratzaileak ebazpenaren proposamena egingo du, behar bezala arrazoitua, espedientea aztertuta eta gero, organo eskudunari helaraziko dio ebazteko, aurretik Kontu-hartzailetzak gastuaren fiskalizazioa burututa eta Lehendakaritza Batzordeak irizpena emanda.
Laguntzako saria ebazteko organo eskuduna Alkatetza izango da.
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
9
8.2.- Ebazteko eta jakinarazteko epea
Eskaeraren gaineko erabakia ebazteko eta jakinarazteko epea gehienez sei hilabetekoa izango da, eskaera organo eskudunaren Erregistro Orokorrean tramiterako sartu denetik kontatzen hasita.
Esandako epealdia igarotakoan, ebazpena espresuki jakinarazi gabe baldin badago, administrazio-isiltasun negatiboaren esanahiez aurkeztutako eskaera baztertu egin dela ulertuko da.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 40. artikuluan agindutakoarekin bat.
Esleitutako diru-laguntzak Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean argitaratuko dira.
9. oinarria. DIRU-LAGUNTZEN XEDE DIREN GASTUAK.
Diruz lagunduko diren gastuak deialdiaren arrazoibidearekin argiki bat egiten dutenak dira eta deialdian ezarritako epean egiten direnak.
10. oinarria. DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAREN BATERAGARRITASUNA
Diru-laguntza jasotzea bateragarria da helburu bererako beste diru-laguntzak jasotzearekin, beste administrazioak edo entitateak emanak.
Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntzak gehituta, lan emailearen kostua baino handiagoa izango, soldataren %100 eta zenbatekoan gizarte kargak barne hartuta ere.
Hori horrela izan dadin, diru-laguntza eskaera konpromiso batekin lagunduta egingo da, derrigorrez jakinarazi beharra dago diru-laguntza indarrean dagoen edozein unetan diru-lagundutako jardueraren gastu limiteen zenbatekoa baino handiagoa izatera iritziko balitz.
Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru- sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa frogatu baino lehen.
11. oinarria. DIRU-LAGUNTZAREN ORDAINKETA.
Laguntzak kontratatutako pertsona bakoitzeko emango dira, zeinaren diru-ekarpen ekonomikoa motaren, iraupenaren eta egunaren araberakoa izango baita.
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
10
Diru-laguntzaren ordainketa egin aurretik, onuradunek ezarritako eskakizunak betetzen direla justifikatu behar dute eta diru-laguntza emateko arrazoia gauzatu dutela. Diru-laguntzaren ordainketa ezin da betearazi konpainia onuraduna ez dagoenean bere zerga-betebeharrekin eta Gizarte Segurantzaren betebeharrekin egunean.
Diru-laguntzaren ordainketa osoa egiteko, lehenik langilearen ala langileen harreman nominalaren ziurtagiria aurkeztuko da (TC1, TC2).
Diru-laguntzaren ordainketa egingo da Alkatetzak ebazpena eman eta data horretatik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Zizur Nagusiko Udaletxeak eskatzaileei behar adina aldiz dei egin diezaieke argibideak eskatzeko.
12. oinarria. DIRUA ITZULARAZTEKO BERARIAZKO ARRAZOIAK
Jasotako zenbatekoaren itzulera totala edo partziala eta diru-laguntza ordaintzeko unean atzeratutako interes-eskakizunak, itzulketa onartu den egunera arte, egiteko arrazoiak gertatzen direnean egingo da, Zizur Nagusiko Udaletxearen Ordenantza Orokorraren 35. Artikuluan araututa dagoen bezala, baita atal honetan aurreikusitako kasuetan ere.
Zehazki, guztira edo partzialki itzultzeko arrazoiak dira:
• Dei honetan adierazitako eskakizunak bete ez izanaren akreditazioa, Administrazioak bere ohiko kontroletan egiaztatu ondoren.
• Iruzurrezko ekintzak edo datuak ezkutatzea.
• Laguntza eman zaien baldintzen aldatzea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan jakinarazi gabe, egoera sozio-ekonomikoetan aldaketa bat gertatzen denean eta horiek, diru-laguntza jasotzeko baldintzetan aldaketa bat dakartzatenean.
• Diru-laguntzen aldiberekotasuna, bateragarritasun kasuetan salbu.
13. oinarria. HELEGITE ERREGIMENA
Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:
- Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den Udal Organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.
- Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Zizur Mayor-Zizur Nagusiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.
Zizur Nagusian, 2019ko martxoaren 12an
Alkatea, Jon Gondán Cabrera
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
11
SOLICITUD DE SUBVENCIONES PARA FOMENTO DE LA CONTRACIÓN DE PERSONAS DESEMPLEADAS EN EL AÑO 2019
2019an LANGABETUEN KONTRATAZIOA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZEN ESKABIDEA
DATOS DE LA ENTIDAD SOLICITANTE / ERAKUNDE ESKATZAILEAREN DATUAK
NOMBRE Y APELLIDOS O RAZÓN SOCIAL
IZEN-ABIZENAK EDO IZEN SOZIALA
CNAE (Actividad en letra)
CNAE (Jarduera letraz)
Nº CNAE
CNAE Zk.
DNI, NIF, NIE
NAN, IZF, AIZ
DOMICILIO
HELBIDEA
C.P. PK POBLACIÓN
HERRIA
TELÉFONO
TELEFONOA
MOVIL
MUGIKORRA
CORREO ELECTRÓNICO
POSTA ELEKTRONIKOA
Cuenta Cotización Seguridad Social_IBAN / Gizarte-Segurantzako kotizazio-kontua_IBAN
DATOS DEL REPRESENTANTE LEGAL O APODERADO/APODERADA LEGEZKO ORDEZKARIAREN EDO AHALDUNAREN DATUAK
NOMBRE Y APELLIDOS
IZEN-ABIZENAK
MOVIL
MUGIKORRA
CORREO ELCTRÓNICO
POSTA ELEKTRONIKOA
PERSONA PARA POSIBLES ACLARACIONES SOBRE LA SOLICITUD ESKAERAREN GAINEKO ARGIBIDEAK ESKATZEKOTAN, NORI
NOMBRE Y APELLIDOS
IZEN-ABIZENAK
MOVIL
MUGIKORRA
CORREO ELCTRÓNICO
POSTA ELEKTRONIKOA
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
12
DATOS DE LA PLANTILLA DE LA EMPRESA / ENPRESAREN PLANTILLAREN DATUAK
FIJOS
FINKOAK
NO FIJOS
EZ FINKOAK
INTERINOS
BITARTEKOAK
TOTAL
GUZTIRA
A la fecha del mes anterior al inicio del contrato
Kontratua hasi baino aurreko hilabeteko datan
A la fecha de inicio del contrato incluyendo la nueva contratación.
Kontratuaren hasiera datan kontratazio berria barne
TIPO DE CONTRATO / KONTRATU-MOTA
CÓDIGO
KODEA
DENOMINACIÓN
IZENA
% JORNADA
% LANALDIA
Nº DE REGISTRO DE CONTRATO
KONTRATUAREN ERREGISTRO ZK.
CONVENIO APLICABLE
BALIOZKO HITZARMENA
Nº REGISTRO OFERTA GENÉRICA
ESKAINTZA GENERIKOAREN ERREGISTRO ZN.
DATOS DEL TRABAJADOR - TRABAJADORA / LANGILEAREN DATUAK
NOMBRE Y APELLIDOS
IZEN-ABIZENAK
DNI, NIF,
NAN, IZF
FECHA DE CONTRATO
KONTRATUAREN DATA
C.P. PK
POBLACIÓN
HERRIA
TELÉFONO
TELEFONOA
MOVIL
MUGIKORRA
CORREO ELECTRÓNICO
POSTA ELEKTRONIKOA
EDAD
ADINA
SEXO (H/M)
SEXUA (G/E)
FECHA DE INSCRIPCIÓN AGENCIA DE EMPLEO
ENPLEGU AGENTZIAN IZENA EMATEAREN DATA
PERCEPTOR DE RENTA BÁSICA / RIS OINARRIZKO ERRENTAREN JASOTZAI-LEA / RIS
SI / NO BAI / EZ
AGENCIA DE EMPLEO ENPLEGU AGENTZIA
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
13
La persona abajo firmante, en nombre de la Entidad representada, entrega la presente solicitud ante el Ayuntamiento de Zizur Mayor-Zizur Nagusia, asumiendo los efectos derivados de dicho acto al tiempo que certifica la veracidad de todos los datos consignados.
En........................, a....... de.............................. de 20….
(Firma del o la solicitante)
Behean sinatzen duenak, ordezkatutako entitatearen izenean, Zizur Nagusiko Udalean eskabide hau aurkezten du, egitate horretatik sortutako ondorioak bere gain harturik, eta aipatutako datuak egiazkoak direla ziurtatzen du.
........................(e)an, 20….ko .......aren ........(e)an
(Eskatzailearen sinadura)
Protección de datos: El Ayuntamiento de Zizur Mayor es el responsable de tratamiento de los datos de carácter personal que se utilizarán con la finalidad de gestionar la tramitación del procedimiento administrativo para el que han sido presentados o solicitados. No se cederán datos a terceros salvo obligación legal. Tiene derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos dirigiéndose a las dependencias municipales. Puede consultar el listado de tratamiento de datos y la información adicional y detallada sobre protección de datos en nuestra web: www.zizurmayor.es
Datuen babesa: Prozedura administratiboaren tramitazioa kudeatzeko xedearekin erabiliko diren izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren erantzulea Zizur Nagusiko Udala da aurkeztu edo eskatu direnerako. Ez zaizkie hirugarrenei daturik emanen legezko betebeharren bat badago izan ezik. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo baliogabetzeko eskubidea duzu udaleko bulegoetara zuzenduz. Datuen tratamenduaren zerrenda eta datuen babeserako informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: www.zizurnagusia.eus
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
14
DOCUMENTACIÓN QUE DEBE ACOMPAÑAR A LA SOLICITUD
1. Declaración de otras ayudas (Anexo I).
2. Declaración sobre los requisitos de los y las beneficiarias establecidos en la base 5, apartados 5.1 y 5.2 de la Convocatoria (Anexo II).
3. Declaración sobre las exclusiones establecidas en la base 5, apartado 5.3 de la Convocatoria (Anexo III).
4. Documentación acreditativa de que el o la solicitante se encuentra al corriente del cumplimiento de sus obligaciones tributarias y con la Seguridad Social con anterioridad al cobro de la subvención.
5. Certificado de la empresa de encontrarse de alta en el Impuesto de Actividades Económicas y al corriente de su pago.
6. Copia del contrato de la persona contratada de la que se solicita subvención; indicando tipo de contrato, modalidad y porcentaje de contratación.
7. Relación nominal de trabajadores y trabajadoras (TC-2) del mes anterior al que se solicite la subvención.
8. Certificado de empadronamiento de la persona contratada (a recabar por el Ayuntamiento de Zizur Mayor).
9. En su caso, acreditación de la discapacidad de la persona contratada.
10. Solicitud de abono por transferencia (Modelo oficial, Anexo IV).
11. Copia de la Tarjeta de Demanda de Empleo de la persona a contratada.
Don/Doña...................................., titular del N.I.F. número....................., en calidad de........................, de la Entidad “.......................................”,
Certifico:
Que la documentación fotocopiada que presento ante el Ayuntamiento, se corresponde fielmente con el Original.
Que poseo la autorización necesaria del trabajador o trabajadora contratada, cuyos datos se derivan de la presente solicitud, para el tratamiento informático de los mismos, a los efectos de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal y demás normativa de desarrollo, facultando para el uso informático de los mismos, al Gobierno de Navarra.
En........................, a....... de.............................. de 20….
(Firma del o la solicitante)
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
15
ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
1. Beste laguntzei buruzko aitorpena (I. eranskina).
2. Deialdiaren 5, oinarriko 5.1) eta 5.2) ataletan ezarritako onuradunen betebeharrei buruzko aitorpena (II. eranskina).
3. Deialdiaren 5, oinarriko 5.3) ezarritako bazterketei buruzko aitorpena (III. eranskina).
4. Eskatzaileak, diru-laguntza jaso baino lehen, zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela ziurtatzen duen dokumentazioa.
5. Enpresak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emana duela eta ordainketa eguneratua duela ziurtatzen duen agiria.
6. Diru-laguntzaren xede den pertsonaren kontratuaren kopia, kontratu mota, modalitatea eta kontratazioaren portzentajea adierazita.
7. Diru-laguntza eskatu aurreko hilabeteko langileen zerrenda izenduna (TC-2).
8. Kontrataturiko pertsonaren errolda ziurtagiria (Zizur Nagusiko Udalak eman beharrekoa).
9. Kasua bada, kontrataturiko pertsonaren desgaitasunaren ziurtagiria.
10. Transferentzia bidezko ordainketarako eskabidea (eredu ofiziala).
11. Kontratatutako pertsonaren Enplegu-Eskaera txartelaren kopia.
....................................k (...... zenbakiko IFZaren titularra), ................. Entitateko ................. naizen aldetik,
Ziurtatzen dut:
Udalean aurkezten dudan dokumentazio fotokopiatua jatorrizkoari zehatz dagokiola.
Kontrataturiko langilearen beharrezko baimena dudala eskabide honetan ageri diren haren datuak informatikoki tratatzeko Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko gainerako araudian ezarritakoaren ondorioetarako eta Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen diodala haiek informatikoki erabil ditzan.
.......................(e)an, 20….ko ................ aren .........(e)an
(Eskatzailearen sinadura).
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
16
ANEXO I _ DECLARACIÓN DE OTRAS AYUDAS
Además de la presente ¿ha solicitado u obtenido la entidad otras subvenciones para la misma finalidad de cualquier administración, ente público o privado? �Si � No
En caso de respuesta afirmativa, hacer constar los datos del tipo de ayuda, el organismo concedente, cuantía y fecha:
AYUDA
ORGANISMO QUE LA CONCEDE
CUANTÍA SOLICITADA
FECHA SOLICITADA
Además de la presente ¿ha solicitado u obtenido la entidad durante los tres últimos años alguna ayuda o subvención sometida al régimen “de minimis” para esta o cualquier otra actividad? �Si � No
En caso de respuesta afirmativa, hacer constar los datos del tipo de ayuda, el organismo concedente, cuantía y fecha:
AYUDA
ORGANISMO QUE LA CONCEDE
CUANTÍA SOLICITADA
FECHA SOLICITADA
Don/doña.........................................................., con NIF......................., en representación de.....................................
Declara:
Ser cierta y completa la información que se hace constar en la presente declaración.
Asimismo, se compromete a comunicar por escrito al Ayuntamiento, en un plazo inferior a 15 días a partir de la fecha de la solicitud, las nuevas solicitudes que presente para igual finalidad así como las que se presenten sometidas al régimen “de minimis”, para ésta u otra actividad.
Igualmente, y en el caso que el importe de la subvención, aislada o en concurrencia con otras, supere el cien por cien del coste salarial más las cargas sociales a cargo del empleador o empleadora la entidad se compromete a comunicar la superación del citado límite en cualquier momento del periodo contractual subvencionado en que se produzca.
En........................, a....... de.............................. de 20…
(Firma del o la solicitante)
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
17
I. ERANSKINA _ BESTE LAGUNTZEI BURUZKO AITORPENA
Honetaz gain, entitateak, xede berbererako, beste administrazio, entitate publiko edo pribaturi diru-laguntzarik eskatu al dio edo haiengandik jaso al du? �Bai � Ez
Erantzuna baiezkoa bada, laguntzaren mota, erakunde emailea, zenbatekoa eta data adierazi:
LAGUNTZA
EMATEN DUEN ERAKUNDEA
ESKATUTAKO ZENBATEKOA
ESKATUTAKO DATA
Honetaz gain, entitateak, azken hiru urteotan, jarduera honetarako edo bestelako jarduera baterako “de minimis” araubideko laguntza edo diru-laguntzarik eskatu edo jaso al du? �Bai � Ez
Erantzuna baiezkoa bada, laguntzaren mota, erakunde emailea, zenbatekoa eta data adierazi:
LAGUNTZA
EMATEN DUEN ERAKUNDEA
ESKATUTAKO ZENBATEKOA
ESKATUTAKO DATA
.......................................k, (IFZ: ............), ..................................... ordezkatuz
Aitortzen du:
Aitorpen honetan jasotako informazioa egiazkoa eta osoa dela.
Orobat, konpromisoa hartzen du, eskaera egin eta 15 egun iragan baino lehen, xede berbererako aurkezten dituen eskaeren, bai eta, jarduera honetarako edo bestelako jarduera baterako “de minimis” araubideko eskaeren berri Udalari idatziz emateko.
Orobat, eta diru-laguntzaren zenbatekoak (honena edo beste batzuena kontuan harturik), soldataren kostuaren eta enplegatzailearen kargura diren zama sozialen kostuaren ehuneko ehuna gainditzen badu, entitateak konpromisoa hartzen du muga horren gainditzea jakinarazteko diruz lagundutako kontratu aldiaren edozein unetan.
.......................(e)an, 20…ko ..................... aren ............(e)an
(Sinatua)
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
18
ANEXO II _ DECLARACIÓN SOBRE LOS REQUISITOS DE LAS Y LOS BENEFICIARIOS ESTABLECIDOS EN LOS APARTADOS 5.1 y 5.2 DE LA BASE 5 DE LA CONVOCATORIA
Don/doña....................................................., con NIF................., en representación de........................................,
Declara ser cierta y completa la información que se hace constar en la presente declaración.
La entidad a la que represento cumple con los requisitos generales del art. 13 de la Ley Foral 11/2005, de 9 de noviembre, de Subvenciones, así como los requisitos generales del art. 11 de la Ordenanza General reguladora de las subvenciones del Ayuntamiento de Zizur Mayor.
De conformidad con los citados artículos, declaro que la entidad a la que represento cumple con los siguientes requisitos específicos
a) Hallarse al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y de Seguridad Social.
b) No haber sido excluidas del acceso a los beneficios derivados de la aplicación de los programas de empleo por la comisión de infracciones muy graves, de conformidad con lo previsto en el Texto Refundido de la Ley sobre Infracciones y Sanciones en el Orden Social, aprobado por Real Decreto Legislativo 5/2000, de 4 de agosto.
c) No hallarse en ninguna de las prohibiciones previstas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.
d) Solicitar trabajadores y trabajadoras a contratar mediante contrato temporal o de duración determinada, inscritos en las agencias del Servicio Navarro de Empleo-Nafar Lansare.
Igualmente declaro que la entidad a la que represento no ha sido excluida del acceso a los beneficios derivados de la aplicación de los programas de empleo por la comisión de infracciones muy graves, de conformidad con o previsto en el Texto Refundido de la Ley sobre Infracciones y Sanciones en el Orden Social, aprobado por Real Decreto Legislativo 5/2000, de 4 de agosto,
En............................., a.......... de.......................... de 201…
(Firma del o la solicitante)
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
19
II. ERANSKINA_ADIERAZPENA, ONURADUNEN BETEBEHARREN INGURUKOA, DEIALDIAREN 5.
OINARRIAREN 5.1 ETA 5.2 ATALETAN ARAUTUTAKOARI JARRAITUZ.
................................................................Jaun/Anderea, …………...............AIZ duena,
...........................................................-ren ordezkari gisa arituz,
Adierazten dut deklarazio honetan aurkeztutako informazioa egiazkoa eta osoa dela.
Ordezkatzen dudan entitateak 11/2005 Foru Legearen, azaroaren 9koa, diru-laguntzei buruzkoa, 13.
Artikuluan zehaztutako betebeharrak eta Zizur Nagusiko Diru-laguntzen Ordenantza Orokorra
Arautzailearen 11. Artikuluan zehaztutako betebehar orokorrak betetzen dituela.
Aipatutako artikuluei jarraiki, ordezkatzen dudan entitateak berariazko betebeharrak betetzen dituela
adierazten dut.
a) Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzako betebeharren jakitun izatea eta horiek betetzea.
b) Enplegu programen onurak jasotzeko bazterturik ez egotea arau-hauste oso larriak egin
izanagatik, 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak, abuztuaren 4koa, Gizartearen Ordenaren Arau-
hauste eta Zehapenei buruzko Testu Bateginak onartzen duen legez.
c) 38/2003 Diru-laguntzen Lege Orokorrak, azaroaren 17koa, aurreikusitako debeku kasuetan ez
egotea.
d) ) Langileen eskaria egin aldi batez kontratatzeko edo iraupen zehatz baterako, izen-ematea
egina baldin badute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua Agentzietan.
Eta hemen adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea Enplegu Programen onurak jasotzeko bazterturik
ez egotea arau-hauste oso larriak egin izanagatik, 5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren
4koa, Gizartearen Ordenaren Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Testu Bateginak onartzen duen legez,
Zizur Nagusian, 201...ko......................-ren.......(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
20
ANEXO III_ DECLARACIÓN SOBRE LAS EXCLUSIONES ESTABLECIDAS EN LAS BASES DE LA CONVOCATORIA
Don/Doña........................................................., con NIF....................., en representación de................................................,
Declara ser cierta y completa la información que se hace constar en la presente declaración,
1. La contratación realizada no afecta al cónyuge, ascendientes, descendientes y demás parientes por consanguinidad o afinidad, hasta el segundo grado inclusive, del empresario, empresaria o de quienes tienen el control empresarial, ostentan cargos de dirección o son miembros de los órganos de administración de las entidades o de las empresas que revisten la forma jurídica de sociedad, así como las que se producen con estos últimos.
2. El o la trabajadora contratado no ha prestado servicios, en los veinticuatro meses anteriores a la fecha de la contratación, en la misma empresa, grupo de empresas o entidad mediante un contrato por tiempo indefinido ni ha habido vinculación laboral anterior del trabajador o trabajadora con empresas a las que el o la solicitante de los beneficios haya sucedido en virtud de lo establecido en el artículo 44 de la Ley del Estatuto de los Trabajadores.
En............................., a.......... de.......................... de 20….
(Firma del o la solicitante)
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
21
III ERANSKINA _ DEIALDIAREN OINARRIETAN EZARRITAKO BAZTERKETEI BURUZKO AITORPENA
....................................K, (IFZ:............................, ) ............................................ ordezkatuz,
Aitortzen du aitorpen honetan jasotako informazioa egiazkoa eta osoa dela.
1. Egindako kontratazioak ez die eragiten enpresaburuaren ezkontideari, aurreko edo ondorengo ahaideei, odol bidezko edo ezkontza bidezko bigarren maila arteko (hori barne) ahaideei, ez eta entitateetako edo sozietatearen forma juridikoa duen enpresetako kontrola dutenen edo zuzendaritza karguak dituztenen edo administrazio organoetako partaideenei ere. Orobat, azken horiekin egiten diren kontratazioak.
2. Kontrataturiko langileak ez du kontratazioaren aurreko hogeita lau hilabeteetan zerbitzurik egin enpresa berean, enpresa taldean edo entitatean kontratu mugagabearen bitartez, eta langileak ez du aurretik lan loturarik izan onuren eskatzaileak ondorengo izan den enpresekin, Langileen Estatutuaren Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
.............................,(e)an, 20….ko .............aren .......(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
22
ANEXO IV – SOLICITUD DE ABONO POR TRANSFERENCIA
IV. ERANSKINA - ESKAERA, TRANSFERENTZIA BIDEZKO ORDAINKETA EGITEKO
DATOS DE LA PERSONA SOLICITANTE / ESKATZAILEAREN DATUAK
NOMBRE Y APELLIDOS O RAZÓN SOCIAL IZEN-ABIZENAK EDO IZEN SOZIALA
DNI, NIF, NIE NAN, IFZ, AIZ
DOMICILIO HELBIDEA
C.P. PK
POBLACIÓN HERRIA
TELÉFONO TELEFONOA
MOVIL MUGIKORRA
CORREO ELECTRÓNICO POSTA ELEKTRONIKOA
CERTIFICACIÓN BANCARIA / BANKU-EGIAZTAGIRIA
TITULAR DE LA CUENTA (Debe coincidir con el nombre y apellidos o razón social del solicitante del apartado anterior) KONTUAREN TITULARRA (Aurreko ataleko eskatzailearen izen-abizen edo izen sozialarekin bat etorri behar du)
DENOMINACIÓN DE LA ENTIDAD BANCARIA BANKU-ENTITATEAREN IZENA
DIRECCIÓN: Calle, número, etc. HELBIDEA: Kalea, zenbakia, etab.
POBLACIÓN HERRIA
CUENTA BANCARIA – IBAN (En España el IBAN consta de 24 posiciones comenzando siempre por ES) BANKU-KONTUA – IBAN (IBAN zenbakiak, Espainian, 24 posizio ditu: ES jarrita, beti, hasieran)
Don/Doña: (Nombre, dos apellidos y cargo)
(Izen-abizenak eta kargua) Jaunak /Andreak eta
Y Don/Doña: (Nombre, dos apellidos y cargo
(Izen-abizenak eta kargua) Jaunak /Andreak
Apoderados del Banco / Caja (Denominación entidad)
(entitatearen izena) Banketxearen / Kutxaren ahaldunok
Certifican que existe una cuenta bancaria bajo los datos reseñados en el apartado de “cuenta bancaria” precedente y para que conste a efectos de domiciliación de los pagos que deba hacer el Ayuntamiento de Zizur Mayor al solicitante, expiden la presente certificación.
Egiaztatzen dugu aurretiko “banku-kontua” atalean jasotako datuekin kontu ireki bat dagoela, eta, eskatzaileari Zizur Nagusia, hala balegokio, egin beharreko ordainketen helbideratzeetarako egiten dugula honako egiaztagiri hau.
En (Lugar y fecha) / Non (Lekua eta eguna) (Esta certificación debe llevar la firma o firmas de los apoderados, apoderadas y el sello del Banco o Caja) (Egiaztagiri honek Banketxe edo Kutxako ahaldunen sinadura edo sinadurak jaso behar ditu, eta haren zigilua)
Parque Erreniega Parkea, s/n
31180 ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIA NAFARROA-NAVARRA
CIF / IFK: P3190700-I Tel: 948181900
www.zizurmayor.es
23
(1) Indique si actúa en nombre propio o la persona o entidad a que representa, en cu yo caso reseñe los datos del poder en el apartado siguiente: (1) Idatzi noren izenean ari zaren, zeurean ala ordezkatzen duzun pertsona edo entitatearenean; ordezkatzea bada, notario-ahalordearen datuak eman:
PO
DER
AH
ALM
ENA
Nombre del Notario o Notaria ante la que se ha otorgado la escritura Notarioaren izena, zeinaren aurrean sinatu baita eskritura
Localidad de residencia del Notario o Notaria Notarioaren bizilekua
Nº Protocolo Protokolo zk.
Fecha de expedición de la escritura Eskrituraren jaulkipen-data
Protección de datos: El Ayuntamiento de Zizur Mayor es el responsable de tratamiento de los datos de carácter personal que se utilizarán con la finalidad de gestionar la tramitación del procedimiento administrativo para el que han sido presentados o solicitados. No se cederán datos a terceros salvo obligación legal. Tiene derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos dirigiéndose a las dependencias municipales. Puede consultar el listado de tratamiento de datos y la información adicional y detallada sobre protección de datos en nuestra web: www.zizurmayor.es
Datuen babesa: Prozedura administratiboaren tramitazioa kudeatzeko xedearekin erabiliko diren izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren erantzulea Zizur Nagusiko Udala da aurkeztu edo eskatu direnerako. Ez zaizkie hirugarrenei daturik emanen legezko betebeharren bat badago izan ezik. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo baliogabetzeko eskubidea duzu udaleko bulegoetara zuzenduz. Datuen tratamenduaren zerrenda eta datuen babeserako informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: www.zizurnagusia.eus
Don/Dña. (nombre del/la solicitante o persona que le representa)
Jaunak/Andreak (eskatzailearen edo hura ordezkatzen duenaren izena)
En nombre de (1)
Jaunaren /Andrearen izenean (1)
Solicita a la Tesorería del Ayuntamiento de Zizur Mayor que los libramientos que se expidan a su favor sean abonados en la cuenta reseñada en el apartado de “cuenta bancaria”.
Zizur Nagusiko Udalaren Diruzaintzari eskatzen dio “banku-kontua” atalean jasotako kontuan ordaintzea haren izenean egiten diren ordainketa-aginduak.
En Zizur Mayor, a_____________ de _____________ de 20_____
Zizur Nagusian, 20_____ (e)ko ___________________ren _____ (e)an
Firma del/la solicitante / Eskatzailearen sinadura