programaren egilea osasuna eginbidean - txorierri.eus · 3 cobardes zuzendaritza: georgina mir...

16
PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean Cobardes pelikula Gida Didaktikoa

Upload: others

Post on 09-Oct-2019

15 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

1

PROGRAMAREN EGILEA

Osasuna EginbideanCobardes pelikula

Gida Didaktikoa

2

E gungo gizartean dauden arazo ugari prebentzio-jarduerak abian jarrita bideratu behar dira, eta hezkuntza oinarrizko elementua da. Eskola-munduarekin eta aisialdiko hezkuntzarekin zerikusia duen edozein prebentzio-

jarduerak elkartu egin behar ditu dibertsioa eta hezkuntza-elementua, irakaskuntza erakargarriagoa bihurtzeko eta, horrela, bilatutako helburua eraginkortasun handiagoz betetzeko.

Hizpide ditugun bi alderdiak, dibertsioa eta hezkuntza, bikain kokatzen dira euskarri-elementuan; zineman, alegia. Hainbat jokaera indartzea eta balioak sustatzea oinarrizko elementuak dira hezkuntzan, gazteek arrakastarako aukera gehiagorekin aurre egin ahal izateko eguneko gizarteak dituen arazo askori.

Ikuspuntu generikotik, zinema hezigarria izan daiteke, pertsonak (ikusleak) gaitasuna badu, argudioaz gain, pelikula osatzen duten

elementu guztiak baloratu eta kritikatzeko: gidoia, aktoreen zuzendaritza, interpretazioa, argazkigintza, muntaia, soinu-banda, etab. Azken finean, zinema drogen prebentziorako baliabide pedagogiko ona izango da, ikusleari gaitasuna ematen bazaio saihestu beharreko arriskuek islatzen dituzten edo ikuspuntu helduagoen garapena babesten duten argudioen egoerak, ikurrak eta mezuak aztertzeko eta kritikatzeko. Horrela, balioak sustatuko dira.

Zinema lan-tresna baliagarria izan daiteke, dibertsiorako elementu huts gisa erabiltzen ez badugu.

Zinema oso erakargarria da helburu dugun publikoarentzat: haurrak eta gazteak. Baina, kasu honetan, ez da dibertsio huts gisa ulertu behar, gazteenen arreta lortzeko aukera gisa baizik, hausnartzeko gaitasuna bultzatzeko eta aurkezten dituen hezkuntza-edukien azterketa eta kritika sustatzeko.

“Zinema prebentzio-tresna eta komunikazio-

elementua da, gazteentzat oso erakargarria”

3

CobardesZuzendaritza: Georgina Mir Marquès

Asociación de Prensa Juvenil elkarteko Centro de Comunicación y Pedagogía zentroko

talde tekniko-pedagogikoaren laguntzarekin.

G izakia animalia soziala da. Pertsonon bizitza zuzentzen duten beharren artean, talde bateko kide izatea garrantzitsuenetariko bat da. Familia,

lagunak, adiskideak, etab. gure bizitzaren parte dira.

Horrela bada, inguruko eraginak positiboak eta negatiboak izan daitezke, baina heldutasunari eta, jakina, esperientziari esker, geure errealitatea eraikitzean gaineratzen ditugun elementuak geureganatu eta aukeratzen ditugu.

Haurtzaroa eta nerabezaroa errealitate hori eraikitzerakoan garrantzi gehien duten bi une dira. Arazoa da, garai horretan zehar, babesgabeagoak garela hainbat eraginen aurrean. Gainera, haur eta nerabeek oso errotuta dute taldeko kide izatearen sentimendua eta, horren ondorioz, zenbait eraginen menpe egoten dira. Bada, inguru osasungarriak bultzatzen ez badira, eragin horiek negatiboak izan daitezke.

Eragin txar horiek osasunarekin loturiko hainbat ohituretan atzematen dira bereziki; hala nola, drogetan. Drogak kontsumitzen hasten diren gazte askok, euren adiskideek eurengan duten presioaren ondorioz egiten dute. Arazo larria da hori, eta aurre egin behar diogu, drogen kontsumoa saihesteko.

Nerabezaroan zehar taldearen presioa oso handia izatea eragiten duten alderdietako batzuk norberaren buruarenganako konfiantza falta, segurtasun falta eta gainerakoengandik ez bereiztea dira. Bertatik sortzen da onartua ez izatearen beldurra, iseken xede izatearen beldurra… Eskola-jazarpena edo bullyinga nerabeek bizitako sentimendu horren ondorio zuzena da.

Gazte batek beste bat beldurtu, mehatxatu edo erasotzen duenean, beste pertsonaren aurrean boterea eta kontrola lortzeko egin ohi du, horrek bere buruarekin hobe sentiarazten duelako eta norberaren beldurrak eta segurtasun falta gainditzen dituelako.

Cobardes pelikularen kasuan, pertsonaia guztiak dira zerbaiten beldur, eta sentimendu horrek berak bultzatzen du Guille Gaby erasotzera. Aitaren onespena ez lortzearen beldurra da Guille bere taldeko liderra izatera bultzatzen duena. Liderrek, eskola barneko talde formaletan zein auzoko lagunen arteko talde informaletan izanda ere, taldeko beste kideek hartzen duten eredu eraikitzailea edo suntsitzailea adierazten dute. Talde horietan, pertsonak eratzen (edo itxuraldatzen) dira.

Taldeko presioa eta beldurra nerabezaroan

4

5

Gaby hamalau urteko mutila da eta eskolara joatearen beldur da. Baliteke Guille izatea Gabyren beldurraren zergatia, institutuko ikaskide hori baita tratu txarrak ematen dizkion erasotzaile talde baten liderra. Guille, bestalde, aita zorrotzaren itxaropenei huts egitearen beldur da.

Baina Gaby eta Guilleren gurasoak ere beldur dira. Joaquín, Gabyren aita, alarma-enpresa batean duen lana galtzearen beldur da, eta Merche, ama, familia hondatzearen beldur. Guillermo, Guilleren aita, inguratzen duen eta kostata kudeatzen duen boterearen beldur da, eta Magda, ama, semea ez ezagutzearen beldur, jokabide arraroak ikusi baitizkio.

• Gaby, protagonista, hamalau urteko mutila da. Ez du institutura joan nahi, ikaskide batzuen isekak eta eraso fisikoa pairatzen dituelako.

• Guille, antagonista, Gabyren aurkako erasoaren sustatzaile nagusia da. Ikasle ona eta klaseko liderra da, baina batzuetan, beldurra eragiten duten jokabideak ditu bere ikaskideen aurrean.

• Joaquín Gabyren aita da eta bere lan-egoerak larrituta bizi da. Etxean benetako garrantzia duenari aurre egitea kostatzen zaio.

• Merche, Gabyren ama, bere lana maite duen kazetaria da, baina lanak denbora pertsonal asko kentzen dio. Susmoa du Gabyri zerbait gertatzen zaiola, baina ez daki oso ondo zeri eutsi.

Eta, horrenbeste beldurren artean, Silverio (Gabyk bisitatu ohi duen pizzeriaren jabea) eta bere familia daude. Silverio ezeren beldur ez dela dirudi. Tira… beharbada Jainkoaren beldur.

Cobardes pelikularen mamia institutu bateko oinazeak baino harago doa, beldurrari buruzko istorioa da. Guztiok gure bizitzaren uneren batean pairatzen dugun beldurrari buruzkoa. Horrez gain, eguneko gizartean nagusitzen den senideen arteko komunikazio faltaren isla da. Bertan, laneko bizitzak bizitza pertsonala baliogabetzen du, nagusiek euren langileak erasotzen dituzte eta itxura balio sakratua da.

• Guillermo Guilleren aita eta herriko Herritarren Segurtasuna arloko zinegotzia da. Bere kargu politikoa dela eta, bizkartzaina eraman behar du eta kontu pertsonalak alde batera utzi behar ditu, segurtasun-arrazoiak direla eta.

• Magdak nolabaiteko beldurrez bizi du bere seme Guilleren nerabezaroa eta familiaren kontrola galtzearen beldur da, horren aurrean ezer egin ahal izan gabe.

• Chape, Gorka eta Javi erasotzaileen taldeko kideak dira, eta Guille bertako liderra da. Mugikorraren menpe daude erabat, eta bertan pelikulak egin eta elkarrekin trukatzen dituzte.

• Carla Gabyren laguna da, une txarretan babesa ematen diona. Guilleren laguna ere bada, erasotzaileen buruaren laguna, alegia, eta badaki noraino sar daitekeen errepresalien beldur izan gabe.

Pelikula

Pertsonaiak

6

Ikasleen arteko tratu txarrei eskola-jazarpena edo bullyinga esaten zaie. Hain larriak ez diren egoeretatik bereizteko, bullying hitza ikasle batek beste ikasle bat mintzen, erasotzen edo gogaitarazten duen egoerez hitz egiteko erabiltzen da. Horrek ikaslea biktima bihurtzea dakar, jazarpena behin eta berriz errepikatzen bada denbora-tarte luze batean. Tratu txar fisiko eta/edo psikologikoa ikasle batek edo zenbait ikaslek eragin dezakete, hala nahi dutelako, asmo txarrez eta jarraitutasunez.

Jazarpena fisikoa izan daiteke (kolpatzea, bultza egitea, lapurtzea, inoren gauzak ezkutatzea edo hondatzea, biktimari egin nahi ez duen zerbait eginaraztea, etab.). Halaber, ahozkoa izan daiteke; esate baterako, ezizenak jarrita, iseka egitea edo iraintzea, dei edo mezu iraingarriak bidaltzea.

Oro har, beldurra sentimendu ezatsegina da, arrisku bat (izan suposatutakoa, unekoa, etorkizunekoa zein iraganekoa) antzematean agertzen dena. Oinarrizko emozioa da, arriskuaren eta mehatxuaren aurreko herratik eratorritakoa, eta animalien zein gizakien artean agertzen da. Beldurra bizirauteko eta defentsako mekanismoa da, ingurugirora egokitzea eta egoera zailetan egokitzea ahalbidetzen diguna.

Beldurra dugunean, gure gorputzean zenbait aldaketa gertatzen dira. Esate baterako, bihotz-taupadak bizkortu egiten dira, odola helarazteko gorputz-adarretara eta burmuinera; begi-niniak handitu egiten dira; arnasa bizkortu egiten da eta burmuinak adrenalina, noradrenalina eta kortikoideak sortzen ditu (beldurraren hormonak direla esaten da). Beraz, biologikoki ezinezkoa da pertsona batek bere

Era berean, gizarte-mailakoa ere izan daiteke, biktima besteengandik isolatzea bilatzen denean. Azken kasu horretan, erasotzaileak bere parte-hartzea zuritzea lortzen du, gainerako taldearekin batera: gainerakoak hertsatzen dira, biktimarekin harremanik izan ez dezaten. Erasoa jasaten duen ikaslea nahita baztertzea da helburua.

Jarrera horien helburua da ahulena menperatzea, erasogileak aldeko emaitza lortzeko (mendekua, aitorpena, etab.). Epe luzera, biktima baztertuta gelditzen da eta bere egonkortasun psikologikoa behera dator.

Eskolako jazarpena eskola-esparruko zenbait lekutan gerta daiteke: ikasgelan, komunetan, patioan, igarobideetan... Halaber, eskolaz kanpoko jardueretan gerta daiteke, ikastetxearen inguruetan eta/edo etxerako bidean.

ahalmen betea garatzea beldur-egoera batean badago.

Beldurra gauza oso pertsonal bat galtzearekin lotuta dago beti, izan elementu emozionala, izan elementu materiala. Beldurra izateko, galdu nahi ez den zerbait eduki behar da. Kontzeptu hori oso ondo azaltzen da Jon ausarta haurrentzako ipuinean: protagonistak egoera beldurgarriak bizi ditu, baina ez du inoiz beldurrik sentitzen harik eta printzesarekin maitemindu eta galtzeko beldurra sortzen zaion arte.

Beldurra eragiten duten elementuak askotarikoak eta anitzak dira. Gaitzetsia izatearen, porrotaren, lortutako boterea galtzearen eta, are gehiago, oreka galtzea eragiten digun edozein aldaketaren beldur izan gaitezke.

Gaiak

Bullyinga

Beldurra

7

Norberak bere buruaz duen ideia beste norbanako batzuekin dituen harremanen bidez sortzen da beti. Jaiotzean, familia da gizarteratzeko lehenengo agentea, baina eskolaurrean haurrek helduengan duten arreta murrizten da, eta arreta hori euren parekoetan jartzen dute. 2 eta 6 urte bitartean sortzen dira lehenengo gizarte-harremanak, eta 6 eta 12 urte bitartean beste haur batzuekin dituzten harremanak dituzte jomugan, gizarteratu ahal izateko taldearen onespena lortze aldera. Esparru horretan, haurra independente bihurtu eta garatu egiten da, erabat, helduak bazterrean utzita.

Gauzak horrela, parekoen taldeen baitako harremanek ahalbidetu egiten dute auto-kontzeptua garatzea; izan ere, besteen arabera definitzen dugu geure burua, eta familiaren baitan eman ahal zaizkigunak ez bezalako rolak harrarazten zaizkigu.

Nerabezaroa funtsezko aldaketa-aroa da, non haurra heldu bihurtzeko trantsizio-prozesua gertatzen baita. Batik bat, gazteak birkokatzeko balio duen aldia da: gazteek euren identitatea bilatzen dute eta, era berean, euren izaera sortzen dute.

Pubertaroan ez bezala (hamabi edo hamahiru urterekin dator, hormona-aldaketek eraginda, eta heltze-prozesua arinago burutzen da nesken artean mutilen artean baino), nerabezaroa ezin da adin jakin batean kokatu; izan ere, norbanakoen araberakoa eta oso aldakorra da.

Gainera, aro hori psikearen heldutasunarekin lotzeaz gain, bestelako faktore psiko-sozial konplexuagoekin ere lotuta dago; hala nola, familiako testuinguruarekin.

Lagunak aukera bat izan daitezke independentzia lortzeko eta “ni”-aren zentzua handitzeko.

Lagunekin zalantzak, beldurrak eta errealitatearen inguruko pertzepzioak partekatzen dira. Lagunek enpatia eta babesa ematen digute gurasoen eta seme-alaben arteko gatazkak sortzen direnean. Lagun taldearen baitan, norbera etorkizunean izan daitekeenaren ereduak aurkitzen dira.

Bullyingak parekoen taldearen gizarte-izaerarekin lotuta dago: batzuek erasotzailearen lekua eta besteek biktimaren lekua hartzen dute. Fenomenoa, funtsean, talde-mailakoa da. Nabarmentzekoa da taldeko liderraren zeregina eta biktima isolatzea bilatzen da; hots, parekoen taldetik kanporatzea eta baztertzea.

Nerabeen kezka-iturri nagusietako bat euren gorputzak jasaten duen aldaketa da. Nerabezaroan itxura aldatu egiten da, pubertaroari dagozkion hormona-aldaketen ondorioz. Halaber, nerabeen pentsamendua aldatu egiten da, abstrakzioak egiteko abilezia garatzen duten heinean. Garapen fisiko kognitiboko, sozialeko eta emozionaleko arlo guztiek bat egiten dute nerabeek euren egiteko nagusia kontrajartzen dutenean: norberaren identitatea bilatzea.

Bizi dituzten aldaketa guztien ondorioz (asaldatzea, inkonformismoa, segurtasun eza, beldurra eta identitate-krisia), parekoen taldea berebiziko garrantzia duen elementu bihurtzen da: nerabe asko gehiago identifikatzen dira koadrilarekin, euren familiarekin baino.

Parekoen taldea

Nerabezaroa

8

Cobardes lanean, eskola-jazarpena aitzakia besterik ez da, haurrek, gazteek eta helduek bizitzari aurre egitean sentitzen dugun beldurraz hitz egiteko abiapuntua. Gai nagusia honako hau da: gizakiok arazoei aurre egin behar diegunean sentitzen dugun beldurra. Beldur hori koldarkeria bihurtzen da askotan; izan ere, beldurren ondorioz ez dugu adorerik aldatzeko eta erabakiak hartzeko, eta gure segurtasun ezak hondoratzen gaitu.

Lehenengo begirada batean, istorioak gaur egun gure ikastetxeetan bizi dugun jazarpen-egoeraren berri ematen digu. Ikastetxeak gure gizartearen ispilu bihurtu dira: hezkuntza-esparruaz gaindiko arlo batzuetan gertatzen direnak eskolara ere eramaten dira.

• Eskola-jazarpeneko fikziozko egoera batera hurbiltzea, zinemaren prestakuntza-erabileraren bidez.

• Eskolan indarkeria gertatzen denerako, gatazkak konpontzeko estrategiak sortzea.

• Eskolako jazarpena edo bullying kontzeptua sakontzea.

• Bullying egoera batean gerta daitezkeen egoera pertsonalak, familiarrak eta gizartekoak ezagutzea.

• Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak ulertzen saiatzeko aurkeztu diren familia-ereduetan sakontzea.

• Nerabezaroa kontzeptuaren azterketa kritikoa egitea, taldeko kide izatearekin eta taldearen presioarekin lotuta.

Jazarpena jasaten duen gazte batek jasan dezakeen beldurra heldu batek arazo jakin batzuen aurrean (ezegonkortasuna lanean, bizitzaren aurreko segurtasun eza edo zalantza) jasaten duen beldur bera da. Pelikulako protagonistak esaten duen bezala: “Beldurra duzunean, berdin dio alarmak jotzen badu, inork ez duelako entzuten”.

Hori da Cobardes lanaren eta gida honetan egin beharreko aplikazio didaktikoaren abiapuntua. Ikuspegi horretatik, gizakiok eguneroko bizimoduari aurre egitean sentitzen dugun beldurra landu ahal dugu. Horrela, beldurren kaleidoskopio batean sartzen gara: gazteen beldurra ez ezik, istorio honetako nagusien beldurra ere agertzen da. Egiazko beldurrak, fikziozkoak, asmatzen direnak. Are gehiago, horretarako interesa dagoelako sortzen diren beldurrak.

• Nerabezaroan adiskidantzaren inguruan dagoen kontzeptuaz hausnartzea.

• Parekoen artean gerta daitezkeen harreman negatiboak identifikatzea.

• Eragindako egintzek sortutako ondorioak aztertzea.

• Taldearen berezko identitatea defendatzeko jarraibideak aurkitzea.

• Gazteek teknologia berriak nola erabiltzen dituzten aztertzea.

• Egungo komunikabideen eragina sakonago aztertzea.

• Norbanakoek euren buruen eta taldearen aurrean dituzten jokamoldeak baloratzea.

Aplikazio didaktikoa

Helburuak

9

• Lehenengo jarduera, pelikula ikusi aurretik, honetan datza: ikasleei azaltzea zer den bullyinga zehazki eta zein diren eraso-molde horren ezaugarriak. Kontzeptua sartzeko modu bat da gaiari buruzko albisteak biltzea eta problematika horren azterketa egitea.

• Ondoren, komeni da beldurren inguruan hausnartzea. Horretarako, hausnartu egin behar dugu: zeri diogu beldurra, zein da beldurraren jatorria eta nola baldintzatzen gaitu. Hausnarketa pertsonal horiek idazlan batean jaso daitezke.

• Horren ondoren, beldurra/segurtasun eza/koldartasuna trinomioa landu daiteke, guztien

Aztertu beharreko alderdiak:

• Gabyk eskola-giroan eta bere arrebarekin duen harremana.

• Gabyk eta Carlak duten harreman-mota.

• Gurasoen erantzuna, jakiten dutenean euren seme-alabek bullying kasu batean sartuta daudela.

• Irakasleek gaur egungo gazteez duten iritzia.

• Gurasoek jasaten dituzten jazarpen-motak: Joaquín eta Guillermo.

• Familiaren baitako komunikazio eza.

• Txirrinek eta alarmek duten garrantzia, beldurrari lotutako elementuak diren aldetik.

artean hiru kontzeptu horiek markatutako egoera hipotetiko batean jarduteko modua zehazteko.

• Jazarpenaren gaia egungo errealitateko gai bat bezala aurkeztuko dugu. Ikastetxeetan ez ezik, gizarteko beste esparru batzuetan ere badago; hala nola, lan-munduan. Beraz, gazteen eta helduen artean aurki daiteke.

• Azkenik, interesgarria da Cobardes laneko zuzendariak aipatzea, ikasleei ohiturazko zinemagintza ikusteko motibazioa emateko, gazteenen artean ez baita genero bereziki ezaguna.

Zinemagintzako lengoaia

• Cobardes lanean, eszenak azkar datoz bata bestearen atzean. Zinemagintzako baliabide horrek ahalbidetu egiten du Gabyren eta Guillerren, eta horien familien arteko egoeren eta jokamoldeen antzekotasunak eta ezberdintasunak ezartzea. Elementu partekatu batek (beldurra) lotutako bi pelikula ikustea bezala da.

• Zinta L´Hospitalet de Llobregat hirian grabatu zen goitik behera. Bartzelonaren kanpoaldeko hiria da, milioi erdi biztanle baino gehiago dituena, eta kontakizuneko protagonista handietako bat da.

• José Corbacho eta Juan Cruiz zuzendariek asko zaindu zituzten alderdi teknikoak. Musika Pablo Salak egin zuen, argazkilaritzaz David Omede arduratu zen eta David Gallartek muntatu zuen.

Pelikula ikusi aurretik

Emanaldian zehar

10

• Gaby da Cobardes laneko ardatza: eskolan jazarpena jasaten duen gazte bat da, eta oro har, bizi dituen beldurra eta isiltasuna lantzen dira. Aurkeztutako egoera horretan ikasleek zer egingo luketen zehaztu.

• Pelikulak, halaber, gainerako pertsonaiak bizi dituzten bestelako jazarpen-egoerak aurkezten ditu. Kontzeptu-mapa bat marraztu, filmeko pertsonaien arteko harremana adierazteko.

• Pertsonaietako bat hautatu eta azaldu zer-nolako jazarpena edo tratu txarra jasaten duen, nondik datorren, nola egiten dion aurre eta zein diren ondorio nagusiak. Ondoren, gatazka konpontzeko neurriak proposatu.

• Batzuetan, kideen artean parekoen arteko harremanei dagozkien gatazkak sortzen dira: eztabaidak, gaizki-ulertuak, haserreak, etab. Bilatu tratu txarraren definizioa eta azaldu zer faktore gertatu behar den harreman jakin bat horrela definitzeko.

• Kideen arteko jazarpenak zenbait ikaratze-modutatik edaten du. Bilatu jazarpen-mota ezberdinei buruzko informazioa (ahoz egiten direnak, psikologikoak, eraso fisikoak eta gizarte-isolamendua) eta ezaugarri nagusiak definitu. Ondoren, eman bakoitzaren hiru adibide.

• Jazarpen-egoera batean, tratu txarrak ematen dituenaren boterea gainerakoek dioten beldurraren araberakoa da. Cobardes filmean Gabyk aurre egiten dio Guilleri, eta bera aitarekin alderatzen du. Aztertu sekuentzia hori eta eztabaidatu lidergoari eta botere-eskalei buruz.

• Isiltasuna da, tratu txarrak gertatzen direnean, elementu gakoetako bat. Biktimak,

erasotzaileak eta erasoa ikusten duenak ez dute ezer egiten, eta tranpa horretan jausten dira. Isiltasun hori azaltzen duten eszenak aipatu. Zehaztu beldurra isiltzeak filmeko pertsonaiei dakarzkien ondorioak. Azkenik, hausnartu beldurrari, isiltasunari eta horien ondorioei buruz.

• Internet erabilita, bilatu tratu txarrak jasaten dituzten adingabeei arreta ematen dieten erakunde eta organismoak. Adierazi nola jarri harremanetan eta eskaintzen duten laguntza, eta ezagutarazi bakoitzaren telefono-zenbakiak eta webguneak. Azkenik, ikertu ea ikastetxean antzeko zereginak dituen baten bat dagoen.

• Zehaztu bullying egoera batean erasotzailearen eta biktimaren papera betetzea ekar dezaketen faktore pertsonalak, familiakoak eta gizarteari dagozkionak. Identifikatu zein harreman eta sentimenduk bultzatzen diztuzten Gaby eta Guille hartzen dituzten rolak hartzera.

• Cobardes lanak elkarren aurkako familia-ereduak aurkezten ditu, baina eredu horietan akats berberak egiten dira. Atzeman gurasoek hartzen dituzten rolak eta ezarri paralelismo bat horien artean. Arreta jarri bikoteen artean dagoen inkomunikazioan eta zehaztu hori eragiten duten arrazoiak zein horrek eragiten dituen ondorioak.

• Azken urteotan gora egin du erasotzaile “anonimoa” deiturikoa: telefono mugikorraren bidez edo posta elektronikoaren bidez jarduten duena da. Irakasleek eta gurasoek, oro har, ez dute isilpeko indarkeria horren berri izaten. Teknologia berrien bidez egindako jazarpena atzemateko moduak aztertu. Ondoren, eztabaidatu kameradun mugikorren eta gazteek teknologia hori erabiltzeko moduaren inguruan.

Pelikula ikusi ondoren

11

F ernando González Lucini-ren arabera, “Zine-foruma taldean egiten den jarduera da, oinarri gisa zinemaren lengoaia zinematografikoa erabiltzen

duena. Parte-hartzaileen arteko dinamika interaktiboaren edo komunikazio-dinamikaren bidez, gizartean proiektatutako taldeko errealitate eta jarduerak atzeman, barneratu eta bizi nahi dira”. Mahai-ingurua irakasleak zuzentzen du, eta irakasleak berak hautatzen ditu filma eta eztabaidatuko diren gaiak.

Zine-forumerako gaiak

• Cobardes lanaren muntaiak ahalbidetu egiten digu Gabyren eta Guilleren egoeren eta jokaeren arteko paralelismoaz jabetzea, baita euren familien arteko paralelismoez jabetzea ere. Beldurrak aztertzerakoan “beldurra” kontzeptua, bere jatorria, fobiak eta abar hausnartu ahalko dugu.

• Erasotzaileen ezaugarri bat enpatia eza da; hots, bestearen lekuan jartzeko ahalmenik ez izatea. Irakasleak honako galdera hauek erabil ditzake sesio batean: zerk eragin dezake jazarpena? Jazarpen-motaren bat jasaten duen edo jasan duen inor ezagutzen al duzu? Nola egingo zenioke zeuk aurre arazoari? Uste duzu errazagoa dela beste aldera begiratu eta ezikusiarena egitea?

• Talde guztiak idatzitako manifestu bat idaztea iradoki daiteke. Bertan, jazarpena, tratu txarrak eta bullying fisikoa, psikoa edo emozionala isla daiteke, ikastetxean ez ezik, familian eta gizartean oro har, edozein pertsonari dagokiona, adina ere edozein izanda.

• Film osoan zehar ematen du pertsona bakarra ez dagoela beldurraren menpe: Silverio. Gabyri esaten dio begia begi truk eman behar diola Guilleri. Ikasleek gai horri buruzko informazioa eta adibideak bilatzea eska dezake irakasleak. Ondoren, honako hauek bezalako galderak egin daitezke:zertan datza? Zein da bere jatorria? Bidezkoa da? Uste duzu moduren batean aplikatzen dela? Zein da zure jarrera horri dagokionez?

• Jazarpen-egoera batean, tratu txarrak ematen dituenaren boterea gainerakoek dioten beldurraren araberakoa da. Cobardes lanean Gabyk aurre egiten dio Guilleri, eta bere aitarekin parekatzen du. Zergatik behar du bizkartzaina Guilleren aitak? Nork egiten ditu Guilleren bizkartzain-lanak? Zer ematen die biei babestuta egoteak? Aita-semearen areko lotura da, edo lotura hausten du? Pelikularen amaieran, uste al duzu Guillek Gaby ulertzen duela? Zergatik? Galdera horiei erantzuna eman eta eztabaidatu.

Zine-foruma

• Eztabaida bideratzea.

• Ikasleen parte-hartzea sustatzea.

• Ebaluatzea ikasgelan landutako kontzeptuak modu egokian asimilatu diren.

• Filmetik ateratako informazioa handitzea.

• Filmak ikasleei eman ahal izan dien informazio berria baloratzea.

• Saioaren garapen orokorra puntuatzea.

Hezitzailearen zereginak

12

Guille eta bere koadrila kameradun mugikor bat erabiltzen ari dira. Gaby bainugelara doa eta paperontzi bat nahita erretzen da. Bainugelatik irteten saiatzen da, baina atea nahita lokatu dute. Irtetea lortzen duenean, ke artean, zuzenean jotzen du Guillerengana, patiora. Hitzik esan gabe, jo egiten du harik eta zenbait irakaslek bi gazteak banatzea lortzen duten arte.

Patioko borrokaren ondoren, bi gazteen gurasoak gertatutakoaz hitz egiten saiatzen dira. Aurkezten diren familia-motak oso ezberdinak dira, baina hainbat alderdi partekatzen dituzte.

Guilleren etxean liskarra gertatzen da aitaren eta semearen artean. Afarian, bestalde, Gabyri dagokionez, gurasoek aurka egiten diote eta gaia berehala jotzen dute amaitutzat.

Klasean zehar, ikasleek euren gurasoen lanbideei buruzko lanak aurkezten dituzte. Besteen testuak oso arruntak dira, baina Gaby bere idazkia idazten hasten denean, guztiek egiten diote barre, Guilleren koadrilak animatuta, eskola-esparruko jazarpena azaleraziz. Bere idazkian, Gabyk beldurrari buruzko azalpenak ematen ditu. Pelikula osoan zehar agertzen den gaia da beldurrarena.

Eszenak aztertzea

Sutea bainugeletaneta patioan (17´09´´- 19´09´´)

Familia-afariak (1´00´´-22´45´´)

Eskolako idazlanak (62´20´´- 63´36´´)

13

— Irakaslea: Aizu! Zertan ari zara?

— Irakaslea: Aizu! (gainerako ikasleen oihuak).

— Irakaslea: zer gertatzen da? Aizu! Jakin al daiteke zer gertatzen zaizun?

— Irakaslea: tira, altxa zaitez.

— Guille: morroi hau erotuta dago. Zer egin dizut nik, ergel hori?

— Guillermo: zer gertatu den besterik ez dut jakin nahi.

— Magda: bai, baina ez diogu garrantzi handiagorik eman behar. Umekeriak dira.

— Guillermo: horregatik, hain zuzen ere. Orain konpondu behar dira; bestela, berriro gertatuko dira, nondik datozkion eta zergatik datozkion jakin gabe.

— Guille: ez naiz gose. Nire logelara joan naiteke?

— Guillermo: ez, ezin zara zure logelara joan. Ez duzu afaria amaitu eta nik ez dut esan beharreko guztia esan. Defendatzen ikasi behar duzu.

— Ikaslea: nire aita abokatua da eta jendea defendatzen du, batzuetan errudunak defendatzen baditu ere.

— Gaby: nire aitak alarmak instalatzen ditu...

— Ikasleak: (iseka orokorrak)

— Irakaslea: aizue, nahiko da. Jarraitu.

— Gaby: ...horretan dihardu, jendea beldur delako. Lapurreten edo mina jasatearen beldur dira. Gehienei ez diete lapurtu eta ez diete ezer egin, baina egunero alarma bat jartzen duen gero eta jende gehiago dago.

• Zure ustez, nork sortu du sutea bainugelan?

• Logikoa al da Gabyren erantzuna?

• Zure ustez, zer pentsatzen du Carlak?

• Zergatik daude ikasle guztiak patioan formazioan?

• Nola amaitzen da eszena hori?

• Zure ustez, logikoa al da era horretako elkarrizketa izatea Guilleren etxean?

• Zer iruditzen zaizu aitaren jarrera?

• Zergatik uste duzu Guillek bere logelara joan nahi duela?

• Uste duzu komunikazio ona dagoela familia horretako kideen artean? Eta Gabyrenean?

• Zer iruditzen zaizkizu beste idazlanak?

• Nola hartzen dute ikaskideek Gabyren irakurketa?

• Zer-nolako harremana aurkezten du Gabyk alarmen eta beldurraren artean?

• Zeren beldur dira nagusiak?

• Nolakoa izango zen Guilleren idazlana?

Elkarrizketa

Elkarrizketa

Elkarrizketa

Galderak

Galderak

Galderak

14

IsiltasunaIsiltasuna da, tratu txarrak gertatzen

direnean, elementu gakoetako bat. Biktimak, erasotzaileak eta erasoa ikusten duenak ez dute ezer egiten, eta tranpa horretan jausten dira.

Corbachoren eta Cruzen zintan, isiltasun gaizkide horren zenbait adibide azaltzen dituzten eszenak daude. Hori baliagarri zaigu egoera negatibo bat beldurraren ondorioz isiltzeak dakartzan ondorioak aztertzeko, filmeko pertsonai eta gertakizun horren aurrean erantzuteko ahalmenaren bidez.

FamiliaCobardes lanak elkarren aurkako familia-

ereduak aurkezten ditu, baina eredu horietan akats berberak egiten dira. Atzeman gurasoek hartzen dituzten rolak eta ezarri paralelismo bat horien artean. Bestalde, zintak bi familia-guneren egunerokotasun handiko arazoak aurkezten ditu: bikoteen arteko komunikazio eza eta seme-alabekin zenbait gairen inguruan (errendimendu akademikoa, ikastetxeetako indarkeria, nerabezaroari dagozkion arazoak eta parekoen arteko harremanak) hitz egiteko estrategia eza.

KomunikabideakAzken urteotan gora egin du jazarpen

anonimoak, telefono mugikorren edo posta elektronikoaren bidez egindakoak. Indarkeria-mota hori isilpekoa da oro har, eta oso gaitza da irakasleek zein gurasoek atzematea. Hausnartu komunikabideek nerabeen izaeraren

prestakuntzan duten eraginaz. Horrela, teknologia berriek bullying kasuetan duten zeregina aztertuko da, eta ahalbidetu egiten da teknologia berrien bidez eginiko jazarpena atzemateko bideak aurkitzea. Halaber, gazteek kameradun mugikorrak erabiltzeko dituzten moduei buruz eztabaidatuko da.

Tratu txarrak gizarteanGaur egun, eskolako jazarpenarekin

batera, gizartean bestelako tratu txarrak ere badaude. Hain zuzen ere, arrazari, generoari edo sinesteei lotutako tratu txarrak dira. Bada, tratu txar horietako batzuk komunikabideetan askotan agertzen badira ere, irtenbidea urrun dute oraindik. Egoera horrek tratu txarren modu horri buruz hausnartzera garamatza, gai horri buruzko txosten bateratua idazteko. Txosten horretan gizarte-arazo hori konpontzeko estrategiak jasoko dira.

Biktimari laguntza emateaEskolan indarkeria jasaten dutenen kasuan,

gerta daiteke helduak behar bezain zuhur ez ibiltzea eta biktimaren defentsa eza behar besteko denboraz ez antzematea. Beste alde batetik, ziur asko gazte askok jasaten dituzten (edo besteen artean ikusten dituzten) arazoez hitz egin nahi dute, baina ez dira hitz egitera ausartzen edo ez dakite nora jo. Interneten laguntzarekin, tratu txarrak jasaten dituzten adingabeak artatzen dituzten erakunde eta organismoak bila daitezke, harremanetan jartzeko bideak (telefono-zenbakiak eta webguneak) eta ematen duten laguntza mota adieraziz.

Beste aplikazio batzuk

15

• Bullyinga

Bullyingari buruzko interneteko helbideak:http://el-refugio.netwww.xtec.es/~jcollell/Z8Links1.htmwww.educacionenvalores.org/article.php3?id_article=2061www.guiainfantil.com/educacion/escuela/acosoescolar/index.htmwww.bullying-in-school.info/es/content/home.htmlwww.terapia-infantil.com.mx/bullying_acoso_escolar.php

• Eskola-jazarpena lantzeko baliabideak

Eskola-jazarpenari buruzko informazio-webguneak, ikasle eta gurasoentzako baliabideekin:www.acosomoral.org/indexbully.htmhttp://alternativa-joven.org/aljovex/docs/bullying.pdfwww.acosoescolar.info/index.htm

• Nerabezaroa

Nerabezarorako gida:www.proyectopv.org/1-verdad/solidaridad.htm

Nerabezaroa:www.euroresidentes.com/adolescentes/adolescencia.htmwww.psicologoinfantil.com/articuloadolescencia.htm

Loturak

• Pelikularen webgune ofiziala:www.cobardeslapelicula.com

• José Corbacho zuzendariaren bloga:www.josecorbacho.net

• Juan Cruz ko-zuzendariari buruzko informazio-webgunea (ingelesez):www.imdb.com/name/nm1757765

• Gazteen Prentsa Elkartea (APJ):www.prensajuvenil.org

• :www.comunicacionypedagogia.com

• Drogei buruzko Plan Nazionala:www.pnsd.msc.es

Informazio gehiago

Sinopsia

Gaby hamalau urteko mutila da eta eskolara joatearen beldur da.

Baliteke Guille izatea haren beldurraren zergatia, tratu txarrak ematen dizkion

ikaskidea baita.

Guille, bestalde, aita zorrotzari huts egitearen beldur da.

Baina gurasoak ere beldur dira, lana galtzearen beldur, familia

hondatzearen beldur, inguratzen dituen boterearen beldur edo euren

semeak ez ezagutzearen beldur.Eta Silverio ere badago,

pizzeriaren jabea, ezeren beldur ez dena.

Tira… beharbada Jainkoaren beldur.Istorio honen mamia beldurra da.

Guztiok gure bizitzaren uneren batean pairatzen dugun beldurra.

Gida didaktiko hau Asociación de Prensa Juvenil elkarteko Centro de Comunicación y Pedagogían egin da, hezkuntza-helburuekin, eta elkarte honek

sustatzen duen Osasuna Eginbidean programaren baitan.Berariaz debekatuta dago gida didaktiko hau guztiz edo zati batean kopiatzea,

helburu komertzialekin, copyrighten jabeen idatzizko baimenik gabe. Testuak, diseinua eta lana bere osotasunean: © Asociación de Prensa Juvenil.

Argazkigintza-materiala © Filmax eta Ensueño Films.

Argitaratzen du: Asociación de Prensa Juvenil, Aragón kalea, 466 - 08013 Bartzelona. Tel. (93) 207 50 52.

www.comunicacionypedagogia.comwww.prensajuvenil.org

Lehen argitalpena: Bartzelona, 2010eko martxoa. ISSN 1137-4926. (Zinemarako gida didaktikoak).

Jatorrizko izenburua

Zuzendaritza

Nazionalitatea

Urtea

Iraupena

Interpretazioa

Gidoia

Musika

Argazkigintza

Muntaia

Produktoreak

Banaketa-etxea

Cobardes

José Corbacho eta Juan Cruz

Espainia

2008

89 min.

Lluís Homar, Elvira Mínguez, Paz Padilla,Antonio de la Torre, Eduardo Espinilla, Eduardo Garé,Javier Bódaloeta Ariadna Gaya

José Corbacho eta Juan Cruz

Pablo Sala

David Omedes

David Gallart

Filmaxeta Ensueño Films

Filmax.

Fitxa teknikoa eta artistikoa

PROGRAMAREN EGILEA

LAGUNTZAILEA