revista arteagabeitia eskola 2010

24
EGUN ON!! CEP ARTEAGABEITIA LHI 2010eko EKAINA www.arteagabeitiaeskola.net

Upload: mobloger-ampa

Post on 28-Mar-2016

237 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Noticias sobre el curso en el Colegio Publico Arteagabeitia

TRANSCRIPT

Page 1: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

2010eko EKAINA

www.arteagabeitiaeskola.net

Page 2: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

4.URTE A

4.URTE B

2.URTE A 3.URTE B

2URTE C

3.URTE A 2.URTE B

Page 3: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

Ni jaio nintzen txiki-txikia ni jaio nintzen leku polit baten. Laster egin nintzen handi-handia dena jaten nuen, Platerrean zegoena . Barakaldon hazi nintzen, gure eskolan Arteagabeitian eta han pasatu nituen nire urterik onenak.

1

JOLASTOKIAN

SIKOMOTRIZITATE GELAN

JANTOKIAN

Page 4: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

1.Hiruilabetean,azararen 12 an “Haurren eskubideak”landu genituen eskolan eta huexek aurkeztu zizkiguten: 1- Nortasun eskubidea 2- Familia eskubidea 3- Babeserako eskubidea 4- Parte hartzeko eskubidea 5- Osasun eskubidea 6- Ongizate eskubidea 7- Hezkuntzako eskubidea 8- Bakerako ekubidea 9- Jolasteko eskubideak 10– Hurrak aurretik eskubidea 11- Berdintasun eskubidea 12– Elkartasunerako eskubideak Urtero Barakaldoko eskolek hartzen dute parte eskubide bat aukeratzeko asmoz. Bozketa baten bidez, aurtengoa “BERDINTASUN ESKUBIDEA” izan da eta ikasi dugu diskriminatzen digutela eta bideo bat ikusi dugu. Espero dugu haur guztiek eskubideak lortzeko aukera izatea.

1.MAILA 2

Page 5: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

Urtero bezala, aurten ere azaroaren 30an hiru lau eta bost urteko umeak Tximi- parkera joan ginen Bilbora. Han gora eta behera oso pozik ibili ginen puzgarrietan, txirristan, eta abarretan.

Hurrengo urtean berriro joan nahi dugu!!

3 URTE

3

Page 6: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

Pasa den otsailaren 17an, 1.mailako ikasleok Barakaldo Antzokira joan ginen kontzertu didaktiko batez gozatzeko asmoz. Musika tresnen izenak (tronboia, saxofoia, xirula, kitarra, binbolina, danborra…) ikasten saiatu ginen eta haien soinuaz gozatu genuen, marrazki bizidun batzuen irudiez lagunduta. Ikasle batzuk, eszenatokira igo ziren jolas batzuetan parte hartzera eta, beste batzuk, pasiloetatik dantzan ibili ginen. Oso ondo pasatu genuen eta hona hemen egindako irudi batzuk!

1.MAILA

4

Page 7: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

Aurten 4 eta 5 urteko umeok elkartu gara tailerrak egiteko. Hiru tailer desberdin ditugu: -Batean:zerbait etxera eramateko egiten da:lorontzia, marigorringo… -Beste batean: gure gela apaintzeko zerbait: sugea, gortina… -Bestean: potolo jartzeko janaria. Primeran pasatzen dugu eta gainera lagun berriak egiten ditugu.

Ea hurrengo urtean errepikatuko den!

5 URTE

SUKALDARITZA

GORTINA MODERNOAK

LORONTZIAK APAINTZEN

5

Page 8: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

Klima aldaketa, inguruaren aldaketa, hondakiñak, kutsadura,… benetan kezkatzen gaituzten gauzak!! Zer egin dezakegu honen aurrean??? -Orain kontatuko dizuegu!! - Badakizue, nor den Mec-Mec???Ba, Ñam-Ñam izeneko planetako estralurtarra!! Eskolan, klima aldaketaz mozorrotzeaz gain, ingurunea zaindu behar dugula ikasi dugu. Hau gogoratzeko, MEC-MEC etorri zen bisita bat egitera. Berak, planeta nola zaindu behar dugun erakutsi zigun. Hau da: zaborrak birziklatuz, Natura zainduz, ura alpe-rrik ez erabiliz, pilak berrerabiliz,… Zuk ere, lagun dezakezu!! Animo eta Natura zaindu!! Gainera, liburu egunean, liburu bat oparitu zigun.

2.MAILA

6

Page 9: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

7

Aurten 6.mailako ikasleok 2.hiruhilabeteko asteartero bertsolaritza egiteko aukera izan dugu eskolan Amaia andereñoarekin. Bertsolaritza klaseetan bertsoak asmatu, errimak egin eta abestu egin dugu. Ipuin klasikoen bertsio berriak abesten egon gara; batzuk ondo egon dira, baina beste batzuk arraro samarrak iruditu zaizkigu. Jokuen bidez hitz zentzudun berriak lortu eta haiekin arrima dibertigarriak sortu ditugu. Kartulina batean gure kopla pertsonalak asmatu eta idatzi ditugu gure argazki eta marrazkiekin apainduz. Oso ondo pasatu dugu saio hauetan dibertigarriak izan direlako eta egia esanez, euskera apur bat gehiago landu dugu honekin. Gustatuko litzaiguke ekintza hau ez galtzea eta ume gehiagok egitea.

Agur, joan

go

gara, gure

bertsoek

in...

Page 10: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

Martxoaren 17 an,udaberriari ongi etorria emateko, eskolako txikitxuak “Karpin” era joan ginen. Heldu ginenerako animaliak gure zain zeu- den:otsoak,ostrukak,hartzak,katamotza, pantera beltza(bai beldurgarria!!), hontzak... Lotan zegoen bakarra krokodiloa zen , betileak ere ez zituen mugitzen. Harritzekoa , ezta? Egiten genuen zaratarekin !! Eta azkenean ... Dinosaurioak. Hor zegoen Rex erraldoia, ez dakigu gu agurtzeko edo jateko prest. Gero, indarrak berreskuratzeko, ogitarte-ko gozoak eta amaitzeko txirristak . primeran pasatu genuen!!!!! Bai egun eta eguraldi zoragarria!!

4 URTE A

8

Page 11: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

APIRILAREN 26AN, HAUR HEZKUNTZAKO , 1.ETA 2. MAILAKO UMEOK BARAKALDOKO PILOTALEKURA JOAN GINEN, ANTZERKIA ”HARRITU MARITXU” IKUSTERA, ES-KOLAKO KAMISETA ETA PAPERTXORIAREKIN JANTZITA. BESTE ESKOLAKO UME ASKOREKIN EGON GINEN. PRIMERAN PASATU GENUEN ABESTEN!

BARAKALDO, EUSKERA ETA JAIA, BARAKALDO, EUSKERA ETA JAIA, ETORKIZUNA, AMETSAETORKIZUNA, AMETSA

ETA NAHIA!!ETA NAHIA!!

3 URTE

Gure lagunek, 5 urtekoek, bueltatzean marrazki ederrak egin zituzten. Hemen dituzue batzuk. Baietz politak !

9

Page 12: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

Asteazkenero denok (bai irakasleak bai umeak) elkarrekin jolastera irteten gara patiora. Haur hezkuntzakoak alde batetik eta lehen hezkuntzakoak beste aldetik. Zein ondo pasatzen dugun eta gainera asko ikasten dugu. Oso politak dira jolasak . Gure Aste Alai ospatzen dugunean nagusiek txikien jolasak ikasiko dituzte eta guk nagusienak. Anima zaitez asteazkenero gurekin jolastera!!!

10

www.aisia.net

Page 13: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

“Euskara piztuz” egunean oso ondo pasatu genuen. Tailer asko zeuden: zirku tailerra puzgarriak, golf tailerra, herri kirolak, tirolina, mahai futbol puzgarria, makillaje tailerra eta erakusketa. Nik zirku tailerrean eta herri kiroletan egon nintzen eta erakusketa ikusi nuen. Lagun asko topatu nituen han. Erakusketan azti bat zegoen eta malabarak egin zituen. Bakoitza, nahi zuen tailerrara joaten zen eta gehienak herri kiroletara joan ginen. Azkenik eskolako guztiok, 6. mailako umeak dantza bat egiten, ikusi genituen, baina euskarazko kanta bat izan behar zen. Neska batzuek aurpegia margotu zuten.

4. MAILA

11

Page 14: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

Kaixo Lagunak!!

2.mailako ikasleek, Nagusitu Programan parte hartu dugu eta

bertan egin duguna kontatuko dizuegu:

Hasteko, helburua azalduko dugu, zertarako egin dugun:

Segurtasun eta errespetuz hazteko.

Jarraian, edukiak idatziko ditugu, hau da landu duguna:

Berdintasunean- aniztasunean oinarritutako autoestimazioa eta bestetik, Emozioen adierazpenean oinarritutako indarkeriaren pre-bentzioa. Hau da; maitasuna, emozioak( adiskidetasuna, beldurra, amorrua,

haserrea, konfiantza, tristura…), lagunak….

Hau guztia adieraztea ez da erreza eta horretan saiatu gara!!

Honetarako, sei saio erabili genituen 2.hiruhilekoan eta oso gustora

aritu ginen!!

Egunero saiatzen gara ondokoa errespetatzen eta maitatzen… Zu ere animatu eta zure barruko atea zabaldu !!!

Muxu goxo goxo bat : ama, aita, amama, lagun…. zaren horri!!!

Denoi!! muaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaDenoi!! muaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaDenoi!! muaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaDenoi!! muaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa

2..MAILA

12

Page 15: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

Hiru aste jarraian udaletzeko mutil bat etorri zen Pedro izenekoa. Berarekin ipuin bat egin genuen. Elefante bati bu-ruzkoa, taldeka ipini gintuen. Niri Irune, Laura eta Gontzalekin tokatu zitzaidan. Taldeka egiten genuenez errezagoa zen. Lehenengo egunean ipuina pixka bat antolatu genuen. Bigarren egunean garbira pasatu zuen Pedrok koaderno batean. Azkenengo egunean, guk egindako marrazkiak aukeratu genituen taldeka. Vikirena, Nerearena eta Gontzalena aukeratu egin genituen. Polit, politak zirelako Eta ipuina emango zigula esan zigun.

4.MAILA

13

Page 16: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

Hizkuntza arloan, 3.mailakoek “komikia” landu dugu. Asko ikasi ondoren komiki ederrak sortu ditugu: batzuk eskuz egindakoak eta besteak ordenagailuz. Hemen dituzue gelakoek aukeratutakoak.

3.MAILA 14

Page 17: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

15

3.MAILA

Page 18: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

Maiatzaren 25ean, 3. eta 4. mailakoak “Euskaldun bat Marten” irakurritako liburuaren idazlearekin, Iñaki Zubeldia, egon gara. Hainbat gauza kontatu digu liburu honi buruz eta zergatik den idazlea. Liburu hau 1969. urtean idatzi zuen eta lehenengo argitalpena ikusteko aukera izan dugu.

Gero, Arrikrutz izeneko kobazuloari buruzko lagunekin bizi izandako esperientzia izugarria, eta nola aurkitu zuten

Leize Lehoi baten eskeleto osoa, kontatu digu. Animalia honen izena Panthera Leo Spelaea da, eta gaztelaniaz, León Cavernario. Hau da ziurrenik, inoiz izan den felinorik handiena eta Espainian aurkitutako lehena eta bakarra.

Primeran pasatu dugu; oso kontalari ona iruditu zaigu eta liburuak sinatu dizkigu.

IDAZLEAK

IKASTETXETAN

3.MAILA

16

Page 19: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

“Aste alai”n Txistu Bandarekin gozatzeko aukera izan dugu, eta gainera eskolatik mugitu barik HAU ZORTE ON!! Txistuaz gain bere familiako beste tresna batzuk eta laguntzaileak ere ezagutu ditugu: silbotea , danbolina, atabala,... Baina...ez pentsa geldirik egon ginenik!, abestu eta dantzatu ere egin genuen eta... horretarako gu beti gaude prest.

Primeran pasatu genuen!!

4.URTE

17

Page 20: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

Kaixo,Uxue naiz. Bi urtekin sartu nintzenetik hona, gauza asko bizi izan ditut hemen lagunekin:barnetegia ,txangoak , Aste alai... Oraindik gogoratzen dut Azkonan ikusitako kobazuloak eta baita, txikitan handi batean egon ginenean, denak izerditan bukatu genuenean . Egon naiz eta ez dut joan nahi ,baina ardua da.Ez zaituztet ahaztuko!

Agur bero bat!!!.

Kaixo Sara naiz. Hiru urtez etorri nintzen Arteagabeitiara. Orain 12 urte ditut eta hemendik joateko ordua zait. Pozik noa hemendik lagunekin oso ondo pasatu dudalako eta denon artean gauza asko egin ditugulako .Batzuetan haserretu gara, baina laster pozik itzuli gara.. 2.maila geundenean baratz batera joan ginen eta asko jolastu genuen elkarrekin. Pena merezi izan du. Agur bero bat Arteagabeitia!

Kaixo, nire izena Jon Ander da, hamar urte egon naiz ikasten.Lagun asko egin ditut urte hauetan,baina kurtsoa amaitzean nire lagunak eta biok beste leku batera ikastera joango gara. Oso andereño onak daude eskolan. Oso penagarria da ikasturtea amaitzea baina alde ona bat ikusten dut:lagun berriak egingo ditugu . Dena den,espero dut nire lagunak berriro ikustea.

Agur! Musu handi-handi bat!

Kaixo,Adrián naiz. Nire mailarik gustokoenak hemen eskolan 2.urtekoa eta 1.maila izan dira, lagunak lehenengo aldiz ikusi nituela-ko eta irakurtzen eta ondo idazten ikasi nuelako. Lagunekin,maisuekin eta andereñoekin gustora egon naiz, nahiz eta lanak ez egiteagatik bronkak bota alferra izan naizelako. Orain, agur esateko ordua ailegatzean, hoberena opa dizuet.

Ondo pasa Arteagabeitia eskolan!

María dut izena eta beste hainbat lagun bezala bi urte nituenetik Arteagabeitian nago. Ikasturteak arin baina gustora pasatu zaizkit. Oraindik gogoratzen naiz Azkonara denak batera joan ginenean, eta diskotekaren egunean natillak praketan bota nituenean . Ia dena pasatu ondoren zin egiten dut eskola hau ez dudala

ahaztuko.

Agur Arteagabeitia!! Hurrengora arte!!

18

Page 21: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

Kaixo, Desirée naiz. Arteagabeitia eskolan nago 2 urte bete nituene-tik eta oso ondo pasatu dut. Orain 11 urtekin institutora joan behar dut. Etxean 1. mailatik hona egin ditudan etxeko lanak gogoratzen ditut oraindik. Lan egitea alde batetik ez zait gustatzen, baina bestetik bai, asko ikasten dudalako. Azterketekin berdin gertatzen zait. Oso oroimen on asko eramaten ditut eskola honetatik. Oso ona izan da eskola eta hemen pasatu dudan denbora. Agur bero bat! AUPA ARTEAGABEITIA!!

Kaixo Alba naiz. Sei urtez ailegatu nintzen eskolara .Lagunekin gustora egon naiz eta andereñoekin ere bai. Pozik nago eskolatik joaten naizelako; handia sentitzen naiz. Istitutoan lagun berriak

egingo ditut eta denetarik ikasiko dut.Agur, ondo pasa.

Musu handi bat.

Nire izena Mikel da: Ni ere bi urterekin etorri nintzen eskolara. Hemen , eskolan lagun asko nituen eta oraindik ditut. Urte guzti hauetan ondo egon naiz lagunekin eta andereñoekin. Eskolaren gauzarik dibertigarrienak “Aste Alai” eta jaiak izan dira. Azken “Aste Alaian” primeran pasatu nuen futbol partidak jolasten, baina ez hainbeste euskera ikasten… Pozik noa. Hoberena opa dizuet.

Kaixo, Denis naiz eta bi urterekin ailegatu nintzen Arteagabeitiara, nola ez! Nire lagunekin oso momentu onak izan ditut elkarrekin futbol partidak jokatzen, elkarrekin margozten, ...Amaitzeko Baratzera joango gara, zihur nago oso ekintza politak edukiko ditugula. Zentru berrian lagun asko egingo ditut baina pena ematen dit Arteagabeitiatik joatea eta nire lagunengandik urruntzea.

Besarkada bero bat Arteagabeitiari! Aupa Arteagabeitia!!

Kaixo, Mikel deitzen naiz. Bi urtetik hona hemen, eskolan egon naiz lagunekin. Oso ondo pasatu dut nire lagunekin eta asko ikasi dut. Ez ditut ahaztuko jokatutako futbol partidak; batzuk galdu, baina beste batzuk irabazi ditugu. Nire bizitza hemen pasatu nahi izango nuke , baina ezin da; lagun, irakasle eta gauza pila bat ezagutu behar ditut. Agur bero bat. Ez dut Arteagabeitia eskola ahaztuko,

ezta zuek ere.

Kaixo, nire izena Andrea da. Hiru urtez Arteagabeitiara iritisi nintzen bakarrik lagun batekin, baina ordutik hona lagun asko egin ditut. Andereño eta maisu asko izan ditut, denak oso majuak. Ondo pasatu nuen aurpegia margotu nuen egun batean eta ez txartoago 1.mailako barnetegian. Oso ondo nago hemen, baina joateko ardua ailegatu da...Handiak egin gara eta beste gauza asko gure zain daude.

Agur bero bat guztientzat! Musu bat!!

19

Page 22: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

Kaixo lagunok,ni Jon naiz.Arteagabeitia eskolara 3 urterekin etorri nintzen,baina orain 11 urte ditut.Hamar urte pasatu dira eta hurrengo ikasturtean institutora joango naiz; horrek pena handia ematen dit.Hemen egin ditudan gauza dibertigarriak inoiz ez ditut ahaztuko.

Agur lagunok! Musu handi bat guztientzat!!

Ni Christian naiz eta 2 urtetik nago Arteagabeitian.Lehenengo mailan idazten ikasi genuen eta beste mailatan gauza gehiago.Ez ditut Aste Alaiko joku guztiak ahaztuko.Institutoan lagun berriak ezagutuko ditut eta gauza desberdinak ikasiko ditugu. Pena ematen dit joatea.

Agur bero bat!

Kaixo,Yaiza naiz.Lau urterekin sartu nintzen eskola honetan.Denbora luze honetan lagun asko egin ditut eta oso ondo pasatu dut. Gauza polit asko egin ditugu, baina gustokoena “Aste Alai” izan da momentu on asko elkarrekin izan ditugu eta. Aste Alaitik dena gustatzen zait baina gustokoena erromeria da “Diskotxourekin”. Erromerietan asko dibertitu gara eta gustatuko litzaidake erromeria,Aste Alai edo edozein egun izatea eta denok eskolan ondo pasatzea.

Musu handi bat denontzat!Laster Arte!

Kaixo, ni Andrea naiz eta 2 urte nituenetik, gehienak bezala, eskola honetan nago. Experientzia onak eta txarrak izan ditut, baina gehienak onak izan dira. Hasieran jantokian geratzen nintzen baina ezer jaten ez nuenez nire aitak hortik atera ninduen; egun horretan asko poztu nintzen , baina ez zen berdina izan. Beste batean azterketa batetan “oso gutxi bat”atera nuen urduri nengoelako baina irakasleak “oso ondo batera” aldatu zidan ikasle ona izateagatik, asko eskertzen diot. Pena handia ematen dit hemendik joatea. Ez ditut egindako

lagunak ahaztuko.

Agur bero bat Arteagabeitia!! Laster arte!

Kaixo, Xabier naiz. Oso ondo pasatu dut eskola honetan eta gauza interesgarri asko ikasi ditut. Nire mailarik gustokoena 5 urtekoa izan da bakarrik marraztu eta jolastu egiten genuelako. Hortik aurrera gauzak konplikatzen hasi ziren azterketekin, fitxekin.., baina jarraitu egin dut... bukatu arte. Oroimen onak ditut baina aurrera joateko ordua da. Laster berriro ikusiko gara!

Eskolan zuek utzitako “zulotxoa” nabarituko dugu.Hoberena opa dizuegu eta zuen bisitatxoen zain egongo gara. Agur nagusitxok. Agur beroa ere zuen ama-aita guztiei, batzuk ordu pila eskolan lanean egon zarete, gehienetan umore onean...Mila esker guztion partez..Zuekin pasatu ditugun uneak oroituko ditugu eta zuek eskolatik berriro ikusteak poztuko gintuzke. Nos despedimos también de l@s padres/ madres de 6º agradeciendo su grata colaboración durante todos estos años.¡Os echaremos de menos! Son muchos momentos a recordar, algunos difíciles y otros , los más, muy agradables. Besarkada haundi bat, Arteagabeitia eskolaren partez.

20

Page 23: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

4.MAILA

5.URTE

6.MAILA

1.MAILA

3.MAILA

2.MAILA

Aldizkaria guztion artean egin dugu baina eratu eta borobildu egin dutenak 6.mailakoak izan dira.

Page 24: Revista Arteagabeitia Eskola 2010

EGUN ON!!

CEP ARTEAGABEITIA LHI

PREGOIA, PUXIKALDIA, MEZUAK. TAILERRAK, JOLASAK, BERTSOAK, ...

HERRI KIROLAK, IPUIN KONTALARIAK, HERRI BAZKARIA, ERROMERIA...

MILA ESKER GURASOEI ZUEN LAGUNTZA ETA PARTE HARTZEAGATIK.MILA ESKER GURASOEI ZUEN LAGUNTZA ETA PARTE HARTZEAGATIK. AGRADECEMOS LA GRATA COLABORACIÓN DE L@S PADRES/MADRES DURANTE EL CURSO Y ESPECIALMENTE EN LA” ASTE ALAI”. GUZTIOK BATERA ESKOLA HOBERA GUZTIOK BATERA ESKOLA HOBERA GUZTIOK BATERA ESKOLA HOBERA