sei film luze aurkeztuko ditu donostia zinemaldiko zinemira sailak

8
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak Donostia Zinemaldiaren 62. edizioak sei film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian ekoitziriko zinemari zuzendutako Zinemira sailean. Bi estreinaldik eta aurten ekoitzitako lau lanek osatuko dute film sorta. Bi estreinaldiak Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko dira, baita Zinemaldiaren beste edozein sailetan aurkezten diren eta gutxienez % 20 euskal ekoizpena duten gainerako lanak ere, betiere mundu mailako estreinaldiak badira. Irizar saria nori eman epaimahai espezifiko batek erabakiko du, eta saridunak 20.000 euro gordin irabaziko ditu, filmaren ekoizleentzat. Antolatzaileak: Babesleak: Laguntzaileak:

Upload: irekia

Post on 01-Dec-2014

241 views

Category:

News & Politics


1 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak

Sei film luze aurkeztuko dituDonostia Zinemaldiko Zinemirasailak

Donostia Zinemaldiaren 62. edizioak sei film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian ekoitzirikozinemari zuzendutako Zinemira sailean. Bi estreinaldik eta aurten ekoitzitako lau lanek osatuko dute filmsorta.

Bi estreinaldiak Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko dira, baita Zinemaldiaren besteedozein sailetan aurkezten diren eta gutxienez % 20 euskal ekoizpena duten gainerako lanak ere, betieremundu mailako estreinaldiak badira. Irizar saria nori eman epaimahai espezifiko batek erabakiko du, etasaridunak 20.000 euro gordin irabaziko ditu, filmaren ekoizleentzat.

Antolatzaileak:

Babesleak: Laguntzaileak:

Page 2: Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak

ZINEMIRAZinemira saila Donostia Zinemaldiak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin, EuskadikoFilmategiarekin, eta EPE eta IBAIArekin lankidetzan, baita Irizar enpresaren eta EITBren babesarekin ere.

ATEAK ZABALDUZJUANMI GUTIÉRREZ

Oarsoaldeko OKUPA mugimenduari buruzko dokumentala. Herri‐imajinarioak OKUPA mugimenduarekin lotzen dituen estereotipoenatzean errealitate konplexu bat dago; gure irudipenen arabera historiakbaztertuta zeuzkan ideologia eta bizimodu batzuetara atzera egiteragaramatzan errealitate aberatsa.

FIVE DAYS TO DANCERAFA MOLÉS, PEPE ANDREU

Goiz batean, dantzari bikote bat institutu bateko ikasgela bateanagertuko da. Astelehena da eta nerabeei agertokira igo eta dantzatzekobost egun dauzkatela iragarriko diete. Aste bat gauzak aldatzeko. Epealaburra da, baina erronka, handia: munduak geldiarazten gaituenean,pertsonak mugiaraztea. Wilfried Van Poppel eta Amaya Lubeigt dirakoreografoak. Gizona, herbeheretarra; emakumea, donostiarra.

I AM HAITIRAÚL DE LA FUENTE

Mundu mailako estreinaldiaHaitin, zonbifikazio‐sistema bat dago. Diotenez, zerbait gertatzekoa badabenetan gertatuko da eta inork ezin du eragotzi. Celeur artistabuduaren inspirazioaz baliatzen da bere eskulturak sortzeko. Karibekouharte horretako errealitate konplexuaren islak dira.

LANTANDAGORKA GAMARRA

Mundu mailako estreinaldiaKreolera da Ginea Bissauko herritar gehienek erabili ohi duten hizkuntza.Hala ere, ez da hizkuntza ofiziala. Hainbat belaunalditako musikari etaidazleek beren hizkuntza aukeratzeko arrazoia azalduko dute, berenlanen bitartez.

NOTAS EN MOVIMIENTO (NOTAK MUGIMENDUAN)OSKAR TEJEDOR

Biarritzeko Malandain Balletak koreografia berria estreinatuko du,Versalleseko jauregian, Euskadiko Orkestrak zuzenean interpretatutakomusikarekin. Dokumentalak obra berri honen prestaketa jasoko du, balletkonpainia baten eta orkestra sinfoniko baten sorkuntzarenegunerokoaren barruko jarraipena eginez, ikusleak ezagutzen ez duenalderditik: giza‐alderditik.

SEÑALES DE VIDA: NÉSTOR BASTERRETXEA (BIZISEINALEAK: NÉSTOR BASTERRETXEA)GENTZANE MARTÍNEZ DE OSABA, ALEXANDER GARCÍA DE VICUÑA

Néstor Basterretxea artista polifazetikoaren bizitzari eta lanari buruzkodokumentala da. Bidaia horretan, bere izaera eta lan‐molde bereziaezagutuko ditugu, baita XX. mendeko kulturan eta arte garaikidean izanduen eragina ere.

Page 3: Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak

Kimuak katalogoko film laburrak

(profesionalentzat eta akreditaziodunentzat soilik)

Zinemira sailaren barruan, era berean, 2014ko Kimuak katalogotik aukeratutako film labur sorta bat ereizango da. Kimuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez, etaEuskadiko Filmategia Fundazioaren arteko ekimena da, eta bere helburua urteko film labur nabarmenenakzabaltzea da. Kimuak sortak, aurten, zazpi film labur barne hartuko ditu.

Film labur horietako hiru, gainera, Zabaltegi sailean ere emango dira: Koldo Almandozen Hubert le Blonenazken hegaldia / The Last Flight Of Hubert Le Blon, Asier Altunaren Soroa eta Aitor Arregiren Zarautzenerosi zuen.

ANÓMALO (ANOMALOA)AITOR GUTIÉRREZ

Hiru agurek une dibertigarriak igarotzen dituzte beren prismatikoekinkiroldegi bateko igerileku estalitik emakume bat zelatatzen. Igerilekukobeiratea beren ezkutua da, eta, aldi berean, begiratokia. Baina gaurgauean, Luis, Darío eta Pedro atzera bueltarik ez duen gertaera batenlekuko izango dira.

DON MIGUELKOTE CAMACHO

Eugenio, aizkora eskuetan duela, Don Miguelen botikan agertuko da,zorionez gainezka. Azken honek paper batzuk sinatzea nahikoa dabankuak Eugeniori eskatu duen dirua mailegatzeko. Baina sinatu etaEugenio pozik utzi beharrean, Don Miguelek tratu bat proposatuko dio.

HUBERT LE BLONEN AZKEN HEGALDIA / THE LASTFLIGHT OF HUBERT LE BLONKOLDO ALMANDOZ

Umetan sorgin‐orratzekin amestu zuen eta bere ametsa beteta hil zenmotor arloko aitzindari baten istorioa.

SAILOR’S GRAVE (MARINELAREN HILOBIA)VUK JEVREMOVIC, CARLOS SANTA, CECILIA TRASLAVIÑA, JUAN CAMILOGONZÁLEZ, JOSÉ BELMONTE, ISABEL HERGUERA, WANG LIMING, CHENGKEMEI, RICHARD REEVES, KOLDO ALMANDOZ

Naufragio baten laztura, ahaztutako itsasargi baten kanpaiak etaitsasoaren joan‐etorria baliatu dira itsasoaren inguruko ipuin hauosatzeko. Sailor’s Grave tailer baten emaitza da. Hain zuzen ere, hilotzdotorearen jolasean oinarritutako lan‐metodoa jarraitzen da, hau da,sortze‐mekanismo kolektibo batean datza eta parte‐hartzaileek batakbestearen marrazkiak manipulatzen dituzte, modu horretara intuiziozkoeta ezusteko narrazio bat osatuz.

A SERIOUS COMEDY (KOMEDIA SERIO BAT)LANDER CAMARERO

Iraq Short Film Festival‐eko zuzendari Nizar Rawi‐k,komedia bat egiteaerabakitzen du, bere jaialdian genero honetako ezer aurkezten ez delaeta gogaituta. Honekin, bere herrialdean komediaren produkzioasustatzeaz gain, munduak irakiarrei buruz duen irudia aldatu nahi du.

Page 4: Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak

SOROAASIER ALTUNA

Lur elkorra, eguzkia, haizea. Prozesio batek zeharkatuko du paisaia.Haien otoitzen oihartzunak euria ekarriko du.

ZARAUTZEN EROSI ZUENAITOR ARREGI

Mireni, kafea ordaintzerakoan, askotan txandapasa egiten diote. Bainabere dendatik norbaitek alkandora bat lapurtu duela konturatzendenean, ez da beste behin etsipenean erortzeko prest egongo.

ZINEMIRA SARIA

Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle‐elkarteek euskal zinemagintzako pertsona ospetsu batenibilbidea saritzeko ematen duten Zinemira Saria, aurten, Pedro Olea zuzendariarentzat izango da.Zinemira Saria irailaren 22ko galan emango diote, Victoria Eugenia antzokian. Saria emateaz gain, BorjaCobeagaren Negociador (Negoziatzaile), filma estreinatuko da.

Pedro Olea Bilbon jaio zen, eta Ekonomiako ikasketak aldera batera utzita, errealizadore titulua lortuzuen, Madrilgo Zinema Eskola Ofizialean. TVEn hasi zen lanean. Han, film ertainak egin zituen, baidokumentalak bai fikziozkoak: Xantares, La ría de Bilbao, La Ronca, Topycal Spanish, El Rastro de Ramóneta José María Iñigok aurkezten zuen Último grito telesaileko lehenengo atalak, besteak beste. Berelehenengo film luzea Días de viejo color izan zen (1967). Harekin, Zinema Idazleen Zirkuluaren zuzendariberri onenaren saria eta Tangerreko zinema‐jaialdiko sari bat irabazi zituen. En un mundo diferente (1968)filmatu ondoren, El bosque del lobo filmarekin (1970), kritikarien artean arrakasta handia lortu zuen, etazinema‐jaialdietan hainbat sari nazional eta nazioarteko eskuratu zituen, esaterako Valladolidekoan etaChicagokoan. 1972an, La casa sin fronteras zuzendu zuen eta harekin Berlingo zinema‐jaialdian(lehiaketan) eta Los Angelesekoan parte hartu zuen. Bere hurrengo lanek ere, hau da, No es bueno que elhombre esté solo (1973), Tormento (1974) eta Pim, pam, pum… ¡Fuego!‐k (1975), hainbat zinema‐jaialditanparte hartu zuten.Tormento Donostia Zinemaldian saritua izateaz gain, protagonistak, Concha Velascok,zenbait sari nazional irabazi zituen. 1976an, La Corea zuzendu zuen, eta 1978an, Un hombre llamado Florde Otoño. Bigarrenarekin, Donostia Zinemaldian gizonezko aktore onenaren (José Sacristán) ZilarrezkoMaskorra irabazi zuen.Ondoren, Akelarre filmatu zuen (1983). Berlingo zinema‐jaialdian lehiatu zen etaKarlovy Varykoan lehiaketaz kanpo aurkeztu zuten. Beste film luze batzuk ere egin zituen: Bandera negra(1986), El día que nací yo (1991) eta El maestro de esgrima (1992). Azkenak Donostia Zinemaldia inauguratuzuen, hiru Goya sari irabazi zituen eta 1993ko Oscar sarietarako hautagai izan zen. Bere ondorengopelikulak ere nazioarteko zinema‐jaialdietan aurkeztu zituen eta sari asko jaso zituzten: Morirás enChafarinas (1994), Más allá del jardín (1996) –hiru Goya eman zizkioten– eta Tiempo de tormenta (2003) –Málagako zinema‐jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezia eta gidoi onenaren saria eskuratu zituen.

Bere ibilbide luzean, Oleak publizitatean lan egin du eta dokumental batzuk egin ditu, adibidez: Gernika(1982), Bihotzez (1983) eta Athletic, un siglo de pasión (1998). Telebistarako fikzioaren arloan, La huelladel crimen telesaileko atal bat filmatu zuen, «El caso de las envenenadas de Valencia» (1985), eta Laleyenda del cura de Bargota TVErako film luzea (1986). Arlo horretan egin duen azken lana La conspiraciónizan da (2012), TVEk eta ETBk ekoitzitako TVmovie‐a. Halaber, antzerki‐zuzendari gisa aritu da, AntonioGalaren Inés desabrochada (2003) lanean –zuzendaritza eszeniko onenaren Oihala Saria jaso zuen– etaRafael Azconaren El pisito (2009) izenekoan –urteko zuzendaritza eszeniko onenaren Rojas saria–.

Oleak bere ibilbidean jaso dituen sari eta omenaldi ugarien artean, ondokoak nabarmentzen dira: Kairokozinema‐jaialdikoa (Elia Kazanekin batera), Nanteseko Espainiako Zinemaren Jaialdikoa, ValladolidekoSEMINCIkoa (bere ibilbideagatik Urrezko Galburua eman zioten), Bilboko Arte Ederren MuseokoFilmategiarena, Donostia (bizitza osoko ibilbidearen saria), Sitges, Ourense eta Astorgako zinema‐jaialdietakoa eta Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak eskaini zion omenezko zikloa.

Page 5: Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak

ETB‐ren Gala

UNA HISTORIA DE VASCONIA: EUSKALDUNIZACIÓNTARDÍA / VASCONIAKO HISTORIA BAT: EUSKALDUNTZEBERANTIARRJOSU VENERO, ALBERTO SANTANA

Duela 25 urtetik, Santimamiñen, Finagan, Buzagan, eta batez ere,Aldaietan, borrokarako aizkora izugarriz eta bi ahoko ezpatatzarrezarmatutako gerlari‐familien hainbat hilobi aurkitu dituzte adituek, etaErromatar Inperioa desegin zenetik bisigodoen garaira arteko urte iluneninguruan ustez genekien guztia hankaz gora jarri dute. Adituen ustez,oso litekeena da urte haietan eragin germaniarreko Baskonia bat sortuizana, ez‐godoa; hau da, baskoien euskara Euskal Herriarenmendebaldeko lurraldeetara ?gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegora?zabaldu zuen Wasconia bat.

Irizar saria irabazteko lehiatuko diren filmak

I AM HAITI, Raúl de la Fuentek zuzendua (Zinemira)LANTANDA, Gorka Gamarrak zuzendua (Zinemira)LASA ETA ZABALA / LASA Y ZABALA, Pablo Malok zuzendua (Sail Ofiziala ‐ Lehiaketaz kanpo)LOREAK, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendua (Sail Ofiziala)NEGOCIADOR (NEGOZIATZAILE), Borja Cobeagak zuzendua (Zabaltegi)LOS TONTOS Y LOS ESTÚPIDOS, Roberto Castónek zuzendua (Zuzendari Berriak)

Euskal ekoizpenak

DIXIE ETA MATXINADA ZONBIA, Ricardo Ramonek eta Beñat Beitiak zuzendua (Belodromoa)UNA HISTORIA DE VASCONIA: EUSKALDUNIZACIÓN TARDÍA / VASCONIAKO HISTORIA BAT:EUSKALDUNTZE BERANTIARRA, Josu Venerok eta Alberto Santanak zuzendua (ETB‐ren Gala)HUBERT LE BLONEN AZKEN HEGALDIA / THE LAST FLIGHT OF HUBERT LE BLON, Koldo Almandozekzuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)LASA ETA ZABALA / LASA Y ZABALA, Pablo Malok zuzendua (Sail Ofiziala ‐ Lehiaketaz kanpo)LOREAK, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendua (Sail Ofiziala)NERUA, UN VIAJE A LA ESENCIA, Iván Miñambres Urquijok zuzendua (Culinary Zinema)SOROA, Asier Altunak zuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)LOS TONTOS Y LOS ESTÚPIDOS, Roberto Castónek zuzendua (Zuzendari Berriak)TXIPIRONES EN SU TINTA (TXIPIROIAK BERE TINTAN), Xabier Gutiérrez Marquezek zuzendua(Culinary Zinema)ZARAUTZEN EROSI ZUEN, Aitor Arregik zuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)

Erabat edo zati batean euskarazkoak diren filmak

ATEAK ZABALDUZ, Juanmi Gutiérrezek zuzendua (Zinemira)DIXIE ETA MATXINADA ZONBIA, Ricardo Ramonek eta Beñat Beitiak zuzendua (Belodromoa)UNA HISTORIA DE VASCONIA: EUSKALDUNIZACIÓN TARDÍA / VASCONIAKO HISTORIA BAT:EUSKALDUNTZE BERANTIARRA, Josu Venerok eta Alberto Santanak zuzendua (ETB‐ren gala)HUBERT LE BLONEN AZKEN HEGALDIA / THE LAST FLIGHT OF HUBERT LE BLON, Koldo Almandozekzuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)

Page 6: Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak

LASA ETA ZABALA / LASA Y ZABALA, Pablo Malok zuzendua (Sail Ofiziala ‐ Lehiaketaz kanpo)LOREAK, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendua (Sail Ofiziala)NOTAS EN MOVIMIENTO (NOTAK MUGIMENDUAN), Oskar Tejedorrek zuzendua (Zinemira)LOS TONTOS Y LOS ESTÚPIDOS, Roberto Castónek zuzendua (Zuzendari Berriak)ZARAUTZEN EROSI ZUEN, Aitor Arregik zuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)

Euskarara bikoizturiko haurrentzako filmak

ERNEST & CELESTINE, Benjamin Rennerrek eta Stéphane Aubierrek zuzenduaFRIENDS: MONONOKESHIMA NO NAKI / FRIENDS: NAKI ON THE MONSTER ISLAND (FRIENDS ‐ABENTURA MUNSTROEN UHARTEAN), Takashi Yamazakik zuzenduaKON‐TIKI, Joachim Roenningek eta Espen Sandbergek zuzenduaTHE NUT JOB (HURRAK ETA LAPURRAK), Peter Lepeniotisek zuzenduaTARZAN, Reinhard Kloosek zuzenduaWALKING WITH DINOSAURS (DINOSAUROEN ARTEAN), Barry Cookek eta Neil Nightingalek zuzenduaL'EXTRAVAGANT VOYAGE DU JEUNE ET PRODIGIEUX T. S. SPIVET / THE YOUNG AND PRODIGIOUS T.S. SPIVET (GAZTE HARRIGARRIA, T.S. SPIVET), Jean‐Pierre Jeunetek zuzendua

Euskarazko azpitituluak dituzten beste sail batzuetako filmak

PERLAK

BANDE DE FILLES / GIRLHOOD, Céline Sciammak zuzenduaCATCH ME DADDY, Daniel Wolfek zuzendua

ZABALTEGI

CHALLAT TUNES / CHALLAT OF TUNIS, Kaouther Ben Haniak zuzenduaFELICE CHI È DIVERSO / HAPPY TO BE DIFFERENT, Gianni Ameliok zuzenduaIM KELLER / IN THE BASEMENT, Ulrich Seidlek zuzenduaRED ARMY, Gabe Polskyk zuzendua

ZINEMIRA

FIVE DAYS TO DANCE, Rafa Molések eta Pepe Andreuk zuzenduaNOTAS EN MOVIMIENTO (NOTAK MUGIMENDUAN), Oskar Tejedorrek zuzendua

CULINARY ZINEMA

FOODIES, Thomas Jacksonek, Charlotte Landeliusek eta Henrik Stockarek zuzenduaLITTLE FOREST ‐ NATSU & AKI / LITTLE FOREST ‐ SUMMER / AUTUMN, Junichi Morik zuzenduaRECIPE, Erick Khook zuzenduaSOUL OF A BANQUET, Wayne Wangek zuzendua

SAVAGE CINEMA

ON ANY SUNDAY ‐ THE NEXT CHAPTER, Dana Brownek zuzenduaVALLEY UPRISING, Nick Rosenek eta Peter Mortimerrek zuzendua

Page 7: Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak

DOROTHY ARZNERREN ATZERA BEGIRAKOA

ANYBODY'S WOMANCHRISTOPHER STRONGDANCE, GIRL, DANCEMERRILY WE GO TO HELLNANATHE BRIDE WORE RED

EASTERN PROMISES ATZERA BEGIRAKOA

DOM / THE HOUSE, Zuzana Liovak zuzenduaIZTOCHNI PIESI / EASTERN PLAYS, Kamen Kalevek zuzenduaKLASS / THE CLASS, Ilmar Raagek zuzenduaLOST AND FOUND ‐ SIX GLANCES OF A GENERATION, Stefan Arsenijevicek, Nadezhda Kosevak, MaitLaasek, Kornél Mundruczók, Jasmila Zbanicek eta Cristian Mungiuk zuzenduaNIČIJA ZEMLJA / NO MAN'S LAND, Danis Tanovicek zuzenduaSALA SAMOBÓJCÓW / SUICIDE ROOM, Jan Komasak zuzendua

EUROPA‐LATINOAMERIKA III. KOPRODUKZIO FOROA

Europa eta Latinoamerikaren arteko Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiak industriako profesionaleizuzendutako ekimena da, eta bere helburua Europaren eta Latinoamerikaren artean zinema‐proiektuakegitea bultzatzea da, eta hala, nazioarteko koprodukzio‐ eta sustapen‐sareak indartzea.

Garapen‐fasean dauden proiektuetara zuzenduta dago, finantzazioaren % 20 ziurtatuta izatearenbaldintzapean, eta Foroaren hirugarren ediziorako 14 proiektu aukeratu dira. Proiektu horiek Europa‐Latinoamerika III. Koprodukzio Foroko proiektu onenaren EGEDA sarirako hautagaiak izango dira. Saria 10.000€‐koa da eta Ikus‐entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak babesten du.

Gainera, Zinemaldiaren eta Ibermedia programaren arteko akordioari esker, Erdialdeko Amerika etaKaribeko zinema‐proiektuak garatzeko tailerrean aukeratutako proiektu batek ere parte hartuko du.

Hamabost proiektuen arduradunek zinemagintzako kideei aurkeztu ahal izango dizkiete euren egitasmoakpitching saioetan; horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute, beraien proiektuetan parte hartzekointeresa daukaten profesionalekiko hitzordu zehatzez osatua. Era berean, beste ekimen batzuk antolatukodira, batetik, parte‐hartzaileen artean topaketa informalak sustatzeko, eta bestetik, ikus‐entzunezkoindustriaren gaur egungo eta etorkizuneko funtsezko alderdien inguruko esperientziak eta ezagutzatrukatzeko.

III. Foroaren esparruan, Zinemaldiak Focus on Canada ekimena antolatuko du, Telefilm Canadaerakundearekin elkarlanean. Hamabi ekoizle kanadarren ordezkaritza bat Donostiara etorriko da,Zinemaldia lehen eskutik ezagutzera, harreman profesionalak egitera eta bai Koprodukzio Foroan baiIndustry Clubeko gainerako jardueretan parte hartzera.

Jarduera hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren, Industria, Energia etaTurismo Ministerioaren eta Europako Batzordeko Europa Creativa programaren babesari esker egiten da,honako hauen laguntzarekin: Producers Network, Ventana Sur, EGEDA (Ikus‐entzunezko EkoizleenEskubideak Kudeatzeko Erakundea), Eiken (Euskadiko Ikus‐entzunezkoen Klusterra), EPE (EuskalProduktoreen Elkartea), Europa Distribution, FAPAE (Espainiako Ikus‐entzunezkoen Ekoizle ElkarteenFederazioa), IBAIA (Ikus‐entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), Etxepare Institutua, LatAmCinema, Europa Creativa Desk Media Euskadi, Ibermedia programa eta Zineuskadi.

Page 8: Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak

LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN X. KOPRODUKZIO‐FOROA

IBAIAk (Ikus‐entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) antolatzen du foro hau, DonostiaZinemaldiko Industry Club sailarekin koordinatuta, ikus‐entzunezkoen sektoreko profesionalen topaguneizateko, dokumentalen koprodukzioa bultzatzeko eta Europako eskualdeetako ekoizleen artean sinergiaksortzeko helburuarekin.

Dokumentalei bakarrik zuzendutako jarduera hau honetan datza: commissioning editor batzuei hamabiproiektu aurkeztea, aukeratutako proiektuen inguruko eztabaida ahalik eta gehien sustatzeko. Gero,proiektuen ordezkariek profesionalekin bakarkako bilerak egiteko aukera daukate.

Babesle Ofizialak

Laguntzaile Ofizialak

Instituzio Kideak