sorgin gaiztoa

17
SORGIN GAIZTOA

Upload: alain-ajuria

Post on 06-Mar-2016

272 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

SORGIN GAIZTOA

TRANSCRIPT

Page 1: SORGIN GAIZTOA

SORGIN GAIZTOA

Page 2: SORGIN GAIZTOA

Aita, ama eta semea bizi omen ziren herri txiki batetan.Amak egunero eramaten zuen bere semea paseatzera.Amaren izena Kattalin zen eta semearen izena Urtzi.

Page 3: SORGIN GAIZTOA

Behin batean, Kattalin eta Urtzi eserita zeuden.Atso zahar bat etorri zen eta horrela esan zion Kattalini:- Nahi al duzu ile hori orraztea?Eta Kattalinek erantzun zion:- Ez, eskerrik asko.

Page 4: SORGIN GAIZTOA

Atso zaharrak esan zion orduan:- Ile hori oso nahastuta daukazu. Momentu batean orraztukodizut.Eta andre gazteak azkenean baiezkoa eman zion.

Page 5: SORGIN GAIZTOA

Atso zahar hura sorgina zen. Oso sorgin gaiztoa gainera.Lehenengo orrazten hasi zen eta Kattalin erdi despistatutazegoela, “ZAZT” orratz bat sartu zion buruan.

Page 6: SORGIN GAIZTOA

Kattalinek minaren minez garrasi haundi bat egin zuen.

Orduan, Kattalin uso bihurtu eta hegan hasi zen.Sorgina oso pozik zegoen lortu baitzuen nahi zuena.

Page 7: SORGIN GAIZTOA

Urtzi amari deika hasi zen:- Ama, ama! Non zaude?

Orduan esan zion sorginak:- Ni naiz zure ama. Lasai egon.

Sorgina zuhaitzaren azpian eseri zen.

Page 8: SORGIN GAIZTOA

Bidetik jende asko pasatzen zen.

Jendeak ez zuen ezagutzen atso zahar hura.Eta atsoari galdetu zioten:

- Aizu, nor zara zu?

Page 9: SORGIN GAIZTOA

- Ni nor naizen? Mutikoaren ama naiz ni.- Baina mutiko horren ama gaztea da eta zu oso zaharra zara.- Bai, badakit.

Sorgin gaizto bat agertu zait eta zahartu nau.Jendeak sinistu egin zuen.

Page 10: SORGIN GAIZTOA

Gero, atso zaharra, andre gaztearen etxera joan zenmutikoarekin.

Kattalinen arropak jantzi zituen eta bertan gelditu zen.

Page 11: SORGIN GAIZTOA

Aitak asko maite zuen bere semetxoa.

Baratzera eramaten zuen paseatzera.Aspaldian uso txuri polit bat agertzen zen baratzean

askotan.

Page 12: SORGIN GAIZTOA

Baina atso zaharrak usoa bidali egiten zuen. Batzutanharriak botatzen zizkion urrun joan zedin.

Sorginak ez zien aitari eta semeari usoarenganahurbiltzen uzten.

Page 13: SORGIN GAIZTOA

Aitak ez zion atso zaharrari jaramonik egin.

Halako baten sare bat gainera bota eta usoa harrapatuzuen.

Page 14: SORGIN GAIZTOA

Gero eskuekin laztantzen hasi zen.Buru gainetik eskua pasatu zion eta orratz bat ikusi zuen.Poliki poliki atera zion orratza.

Page 15: SORGIN GAIZTOA

Eta…orratza atera zionean…Kattalin agertu zen berriro.

Aitak segituan ezagutu zuen bere andre ederra.

Page 16: SORGIN GAIZTOA

Eta elkar besarkatu zuten.

Amak gertatutako dena kontatu zion aitari.Atso zahar hura sorgina zela konturatu ziren orduan.

Page 17: SORGIN GAIZTOA

Harrapatu zuten eta herriko enparantzara eraman zuten.

Ondoren herritik bidali zuten. Handik aurrera oso ongi bizi omen dira denak.