spri taldea laguntzak enpresentzat 2016
TRANSCRIPT
www.spri.eus 1
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
AYUDAS Y SERVICIOS PARA LA
EMPRESA
NAZIOARTEKOTZEA EKINTZAILETZABERRIKUNTZA ETA
TEKNOLOGIAEKIMENAK ETA ARLO
ESTRATEGIKOTZAT AZPIEGITURAK KOMUNIKAZIOA FINANTZAKETA
ZURE BULEGO KOMERTZIALA
MUNDUAN
ERRAZTASUNAK ZURE
NEGOZIOARENTZAT
ESPEZIALIZAZIO
ADIMENTSUAIKERKETA ESTRATEGIKOA
TEKNOLOGI BERRIKUNTAREKIN
ZURE NEGOZIORAKO
INDUSTRIGUNEAKKONEKTATUTA HEMEN SUSPERTZE
EKONOMIKOA
SPRI-Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren helburua da bere laguntza eta zerbitzuen bidez euskal enpresen hazkunde
ekonomikoa sustatzea, aberastasuna eta ongizatea sortzeko Euskadin.
LAGUNTZAK ETA ZERBITZUAK
ENPRESENTZAT
www.spri.eus 2
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
LAGUNTZEN AURKIBIDEA
1.- TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
1. HAZITEK-
2. ELKARTEK
3. EMAITEK
4. Inbertsio zientifiko-teknologikoak
5. Kalifikazioko Txosten Teknikoak Ondorio Fiskaletarako
6. Industria Digitala
7. Basque Industry 4.0
8. Microenpresa Digitala
9. E-commerce.
10. Innobideak Lehiabide
11. Innobideak Kudeabide
12. Innobideak Pertsonak
13. Innobideak Prestakuntza
2.- EKINTZAILETZA
14. Ekintzaile
15. Ondorengotza enpresa txiki eta ertainetan
3.- FINANTZAKETA
16. Gauzatu industria
17. Gauzatu atzerriko ekarpenak
18. Renove makineria
19. Basque Fondo
4.- NAZIOARTEKOTZEA
NAZIOARTEKOTZE ZERBITZUAK
5.- EUSKADIKO ARRISKU
KAPITALEKO SOZIETATEA
6.- AZPIEGITURAK
www.spri.eus
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
1. HAZITEK
HELBURUA
Ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak bultzatzea. Proiektu horiek
lehiakorrak nahiz estrategikoak izan daitezke, eta EAEko enpresa-sektorean eta Zientzia,
Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean jasotako espezializazio-esparruetan
gauzatzekoak dira.
NORI ZUZENDUA EUSKAL ENPRESA SAREARI
LAGUNTZAREN
AZALPENA
A.- Lehiakortasun proiektuetarako (urtekoak)
‒ Produktu berriak edo oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak garatzea
‒ Proiektuak indibidualki edo lankidetzan garatu daitezke.
‒ Urteko gutxieneko aurrekontua 100.000 €-koa izango da lankidetza proiektuentzat, 50.000 €
enpresako.
‒ Diruz lagundu daitezkeen kostuen %25erainoko finantzaketa emango da.
‒ Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza hau gehienez 250.000 eurokoa izango da urteko eta
onuradun bakoitzeko.
B.- Proiektu estrategikoetarako (urte anitzekoak, gehienez 3 urte)
‒ I+G-ko proiektu estrategikoak, PCTI2020 planeko espezializazio arloetakoak
‒ Trakzio indarra duten proiektuak, lankidetzan edo bakarka eginak. Gutxieneko inbertsioa: 4
milioi
‒ Diruz lagundu daitezkeen kostuen %40rainoko finantzaketa emango da ikerkuntza
industrialeko proiektuen kasuan.
‒ Diruz lagundu daitezkeen kostuen %25erainoko finantzaketa emango da garapen
esperimentaleko proiektuen kasuan.
ESKAKIZUNAK Laguntzen pizgarri efektua bermatzeko, laguntza eskaeraren aurkezpen-dataren ondoren hasten
diren proiektuek bakarrik jaso ahal izango dituzte laguntzak.
Epea: 2016/1/14-2016/03/18
TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
www.spri.eus
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2. ELKARTEK
HELBURUA
Laguntzak ematea oinarrizko ikerkuntzako lankidetza-proiektuetarako eta industriarako potentzial
handia dutenetarako (ZTBESeko agenteek gauzatuak), ZTBP 2020 eta Espezializazio
Adimenduneko RIS3 Estrategiaren barruko eremuetan.
NORI
ZUZENDUA ZTBESeko agenteei
LAGUNTZAREN
AZALPENA
Oinarrizko ikerkuntzako lankidetza-proiektuak. ZTBESeko agenteekin lankidetzan garatutako
oinarrizko ikerkuntzako proiektuak, zeintzuen helburua baita ezagutzak zabaltzea ZTBPko eta
RIS3ko lehentasunezko eremuetan. Gutxieneko guztizko aurrekontua: 500.000 € proiektuko eta
50.000 € erakunde parte-hartzaileko. Iraupena: 2 urterainokoa.
Industriarako potentzial handiko ikerkuntza-proiektuak. Oinarrizko ikerkuntza orientatuko
proiektuak edo ikerketa industrialekoak, ZTBESeko enpresetako I+G unitateek zuzenduak, eta
merkatua erakartzeko eta hara iristeko indar handia dutenak. Gutxieneko guztizko aurrekontua
100.000 eurokoa da proiektuko, eta 50.000 eurokoa parte hartzen duen erakunde bakoitzeko.
Iraupena: 2 urterainokoa.
Interes bereziko ekintza osagarriak. Eskaintza-eskariko bitartekaritza-organismoek eta hedapen-
organismoek esklusiboki garatutako eskaintza eta eskari teknologiaren arteko bitartekaritza-
proiektuak, tartean, hauek: prospekzio azterketak eta zaintza teknologikoa egitea, lankidetza
sustatzeko jarduerak gauzatzea, I+G+Bren transferentzia kudeatzeko jarduerak garatzea edota
I+G+B nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea. Iraupena: 2 urterainokoa
ESKAKIZUNAKLaguntzen pizgarri efektua bermatzeko, laguntza eskaeraren aurkezpen-dataren ondoren hasten
diren proiektuek bakarrik jaso ahal izango dituzte laguntzak.
Epea: 2016/1/14-2016/02/26
TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
www.spri.eus
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3. EMAITEK + (pendiente de publicar)
HELBURUA Teknologi zentroen eta ikerkuntza kooperatiboko zentroen (CIC) emaitzak eta gaitasunak hobetzea
eta merkatura bideratzea, I+G+B-ren balio-kate osoan lan eginez.
NORI
ZUZENDUA Teknologi zentroei eta ikerkuntza kooperatiboko zentroei (CIC).
LAGUNTZAREN
AZALPENA
Laguntzen helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Teknologi zentroen
eta Ikerkuntza kooperatiboko zentroen (CIC) jarduera-ez ekonomikoa bultzatzea. Horretarako,
beren jarduera globalaren emaitzak ebaluatu eta aztertuko dira, eta horren araberako finantzaketa
emango zaie.
LAGUNTZA
MOTA
Onuradunak deialdiko urte naturalean garatutako jarduera ez-ekonomikoaren guztizko kostua
estaltzeko adinako diru-laguntza (%100)
TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
www.spri.eus
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4. Inbertsio zientifiko-teknologikoak
HELBURUAEAEn kokatutako enpresen azpiegitura zientifiko-teknologikoetako eta ekipamenduetako
inbertsioak bultzatzea, epe luzerako finantzaketa emanaz.
NORI
ZUZENDUA Inbertsio-proiektu zientifiko-teknologikoak egiten dituzten enpresei.
LAGUNTZAREN
AZALPENA
Ondoko hauen aktibo ukigarri eta ukiezinen erosketa finantzatzeko kredituak:
Jabetza industriala / Aplikazio informatikoak / Eraikuntzak / Instalakuntza teknikoak / Makinak /
Tresnak / Beste instalakuntza batzuk / Informazio prozesuetarako ekipoak / Auditoretza gastuak.
LAGUNTZA
MOTA
Epe luzerako kreditua:
Gastu hautagarrien %50. Amortizazio epea: 2029/01/02. Interes tasa: %1,5.
ESKAKIZUNAK
Beren lehiakortasun-estrategia parametro zehatz batzuetan oinarritzen duten enpresak, hala nola,
ikerlari kopuru handia, atzerrirako teknologia transferentzia, I+G+B-ra bideratutako funts kopurua,
e.a.
Epea: 2016/1/13-2016/02/11
TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
www.spri.eus 7
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
5. Kalifikazioko Txosten Teknikoak Ondorio Fiskaletarako
HELBURUA Ondorio Fiskaletarako Kalifikazioko Txosten Teknikoak egiteko zerbitzua
NORI
ZUZENDUAEnpresa guztiei.
LAGUNTZAREN
AZALPENA
Enpresek aurkeztutako I+G-ko jarduera proiektuak ebaluatzeko eta, ebaluazioa positiboa bada,
Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txosten Teknikoa egiteko zerbitzua.
Euskal enpresetan ikerketa eta garapen jarduerak akuilatu, bultzatu eta sustatzea da ebaluazio
teknikoaren eta ondorengo txostenaren helburua, segurtasun juridiko handiagoa emanez
Sozietateen gaineko Zergari aplika dakizkiokeen kenkari fiskalei. Zerbitzua doakoa da, urterokoa,
eta loteslea Foru Aldundientzat.
LAGUNTZA
MOTA
Enpresen I+B-ko jardueren kalifikazioa, zeinaren bidez kenkariak lortuko baitira Sozietateen
gaineko Zergan.
BALDINTZAK
Enpresek eginiko ikerkuntza eta garapen proiektuak.
HAZITEK programan proiekturen bat aurkeztu duten enpresek zuzenean jasoko dute txostena,
berriz dokumentatu beharrik gabe.
TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
Epea: Zabalik urte osoan
www.spri.eus 8
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
6. INDUSTRIA DIGITALA
HELBURUAElektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKTak) sartzen laguntzea manufaktura
sektoreko enpresa industrial txiki eta ertainetan (ETEetan).
NORI
ZUZENDUAManufaktura sektoreko ETE industrialei.
LAGUNTZAREN
AZALPENA
Diru-laguntza EIKTak manufaktura sektoreko enpresa industrial txiki eta ertainetan (ETEetan)
sartzeko honelako esparruetan: kudeaketa, logistika, fabrikazioa, bulego teknikoa, eta abar.
LAGUNTZA
MOTA
Laguntzak diru-laguntza gisa egituratuko dira onartutako gastu hautagarriekiko ehuneko hauetan
(aholkularitza-ingeniaritza, hardwarea eta softwarea):
- Mikro-enpresak eta Enpresa Txikiak, %50.
- Enpresa Ertainak, %30.
Proiektuarekin lotutako aholkularitza-ingeniaritza, hardware eta software gastuak dituen eta diruz
laguntzeko modukoa den jarduera bat edo gehiago egiteko, 18.000 euroko diru-laguntza emango
da gehienez.
BALDINTZAK Onuradunak manufaktura sektoreko enpresa industrialak izango dira.
TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
Epea: 2016/04/08-2016/09/23
www.spri.eus 9
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
7. BASQUE INDUSTRY 4.0
HELBURUA
Laguntza ematea Ikerketa Industrialeko eta Garapen Esperimentaleko proiektuei, zeintzuek
hornitzaile teknologikoetatik enpresa industrialetaranzko teknologia transferentzia landuko baitute
Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTen esparruan, baldin eta demostrazio efektua badute, eta
EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak merkatura azkarrago iristea ahalbidetzen badute.
NORI ZUZENDUA Manufaktura sektoreko enpresa industrialei. (bakarkako edo lankidetzazko proiektuak).
LAGUNTZAREN
AZALPENA
Proiektuek arlo hauetakoren batekin lotuta egon behar dute, fabrikazio aurreratuari aplikaturiko
CPS (Cyber Physical Systems) sistemen arloan: - Zibersegurtasuna eta industria-komunikazioak. -
Cloud Computing-a - Big Data – Analitika Aurreratua eta Business Intelligence. - Robotika. -
Errealitate handituko proiektuak. - Ikusmen artifizialeko proiektuak. - Sentsorika. - Diseinua eta
gehikuntza bidezko fabrikazioa metalezko materialetan.
LAGUNTZA
MOTA
Bakarkako proiektuak: onartutako gastu eta inbertsio hautagarrien %25 + %15 gehiago, baldin eta
proiektuaren bidez lankidetza efektiboa garatzen bada enpresa baten eta ikerkuntzako eta
ezagutzak hedatzeko organismo baten (edo bat baino gehiagoren) artean. Diru-laguntza gehienez
150.000 €koa izango da proiektuko.
Lankidetzan egindako proiektuak: onartutako gastu eta inbertsio hautagarrien %25 + %15 gehiago,
baldin eta proiektuaren bidez lankidetza efektiboa garatzen bada enpresen eta ikerkuntzako eta
ezagutzak hedatzeko organismo baten (edo bat baino gehiagoren) artean. Diru-laguntza gehienez
150.000 €koa izango da enpresako, eta 300.000 €koa lankidetza-proiektuan sartutako enpresa
multzo osoarentzako.
Enpresa batek gehienez 150.000 €ko diru-laguntza jaso ahal izango du urtean.
BALDINTZAKProiektuak TRL 5 eta TRL 9 bitarteko mailetakoak izango dira.
Proiektuen gutxieneko aurrekontua: 150.000 € (bakarka); 250.000 € (lankidetzan).
TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
Epea: 2016/04/08-2016/05/16
www.spri.eus 10
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
8. Mikroenpresa Digitala
HELBURUAMikroenpresentzako “Inplantalari” zerbitzuak eta prestakuntza zerbitzuak, beren lehiakortasuna
hobetzeko; informazio teknologiak erabiltzen ikasteko prestakuntza emango zaie horretarako.
NORI
ZUZENDUAMikroenpresei eta autonomoei
LAGUNTZAREN
AZALPENA
Ekimenak bi jarduera-ildo ditu:
• “Autonomo eta mikroenpresentzako IKT konponbideak ezartzea” aholkulari teknologiko baten
laguntzaz, zeinak mikroenpresen kudeaketarako neurrira eginiko aplikazioak instalatzen baititu,
gehienak doakoak eta sinpleak, eta, guztiak ere, IKT Konponbideen Katalogoan eskuratu
daitezkeenak.
• KZgune Zentroen Sareko herrietan bi orduko ikastaroak eskaintzen dira, negozioan teknologia
berriak txertatzeari buruzko prestakuntza jasotzeko. Ikastaroen Katalogoa.
LAGUNTZA
MOTA
- Inplantalari-Aholkulari digital@ batek IKT konponbideak dohainik ezartzea
- Prestakuntza doakoa da
TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
Epea: 2016/01/01-2016/12/30
www.spri.eus 11
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
9. Txikizkako merkataritzarako e-commerce
HELBURUAAholkularitza eta ezarpen teknologikoko doako zerbitzu pertsonalizatua, zeinaren helburua baita
onlineko salmenta bultzatzea Euskadiko txikizkako saltokietan.
NORI
ZUZENDUA
Txikizkako saltokiei
LAGUNTZAREN
AZALPENA
Eredu bat ezartzea eta hari buruzko prestakuntza ematea, saltokiek aukera izan dezaten:
• Produktuaren salmenta Interneten sartzeko.
• Merkatu elektroniko berrietara sartzeko.
• Beren zaleei zuzenean saltzeko sare sozialetako dendaren bidez.
• Gehien saltzen duten onlineko denden bitartez saltzeko (Amazon, Ebay...).
• Jarduera mantentzeko.
• Lehiakortasuna eta irudia hobetzeko.
Txikizkako saltokietan merkataritza elektronikoa bultzatzeko konponbide-proposamenak lau pack
dauzka, laurak ere txikizkako saltoki bakoitzaren premia eta errealitateen arabera pertsonalizatu
daitezkeenak.
LAGUNTZA
MOTA
Profesional batek identifikatuko du zein helburu dituen saltoki eskatzaileak online ingurunean.
Profesional horrek aipatu pack-etako tresnak esleituko eta egokituko dizkio saltokiak onlineko
salmenta txerta dezan bere merkataritza-estrategian.
Epea: 2015/11/15 -2016/04/1
TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
www.spri.eus 12
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
10. LEHIABIDE – Innobideak
HELBURUA
Produktu, zerbitzu edota merkatuko dibertsifikazioa ahalbidetzen duten eta erakunde onuradunen
lehiakortasun posizionamendua nabarmen hobetzen duten banakako nahiz lankidetzako proiektuak
bultzatzea.
NORI
ZUZENDUA
Jarduera hauetako bat egiten duten enpresei: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena,
produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak) eta informazio- eta
komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak.
LAGUNTZAREN
AZALPENA
Helburu hauek dituzten proiektu edo estrategiak:
• Antolakundeak egun dituen merkatuetan sarpen handiagoa lortzea.
• Merkatu berriak garatzea.
• Produktu eta zerbitzu berriak garatzea edo lehendik existitzen zirenak nabarmen hobetzea.
• Barnekintzailetzari laguntzeko sistema bat definitzea eta garatzea negozio unitate berriak edo
enpresa berriak sor daitezen.
LAGUNTZA
MOTA
Proiektu indibidualak: proiektuko gastu hautagarrien %50. Gehienez 45.000 € enpresako.
Lankidetzan egindako proiektuak: gastu hautagarrien %60, gehienez 35.000 € enpresako eta
100.000 € proiektuko. Sektore-, enpresa- edo lurralde-mailako agente baten laguntza duten
lankidetzako proiektuetan, gehienez 10.000 € finantzatu ahal izango dira kontzeptu horregatik.
BALDINTZAK
Proiektu indibidualak: gutxienez 10 langile dituzten enpresak.
Lankidetzan eginiko proiektuak: partaide diren enpresa guztien artean 20 lanpostu izan beharko
dituzte.
TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
Epea: 2016/04/8-2016/09/28
www.spri.eus 13
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
11. KUDEABIDE – Innobideak
HELBURUA
Euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, kudeaketa aurreratuaren metodologiak, tresnak eta
printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz, hasierako kontraste baten bidez, eta proiektu pilotuak
eta/edo finkatze-proiektuak garatuz.
NORI
ZUZENDUA
Jarduera hauetako bat egiten duten enpresei: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena,
produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak) eta informazio- eta
komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak.
LAGUNTZAREN
AZALPENA
• Hasierako kontrastea: Enpresak Kudeaketa Aurreratuko Ereduarekiko posizionamendu
kontraste bat egingo du EUSKALIT erakundearen laguntzarekin.
• Proiektu pilotuak: Kudeaketa Aurreratuko metodologiak praktikan jartzeko proiektuak, gaikuntza
jaso ondoren.
• Sendotze proiektuak: Ezarpen proiektuak eta Kudeaketa Aurreratuko metodoak eta tresnak
barneratzeko proiektuak.
LAGUNTZA
MOTA
- Hasierako kontrastea: dohainik.
- Proiektu pilotua: moduluen %60-70 bitarteko diru-laguntzak.
- Sendotze proiektuak: Kanpo aholkularitza kostuen %60ko diru-laguntza. Mugak:
Gehienez 6.000€ 5-49 langile bitarteko enpresentzat
Gehienez 25.000€ 50 langile edo gehiagoko enpresentzat
Programa hau Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin batera eta EUSKALIT erakundearen
laguntzarekin garatzen da
BALDINTZAKGutxienez 5 lanpostu dituzten enpresak (SPRIk arreta emango die gutxienez 50 lanpostu dituzten
enpresei, eta Arabako, Bizkaiko nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiek 5-49 lanpostu bitartekoei).
TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
Epea: 2016/04/8-2016/09/28
www.spri.eus 14
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
12. PERTSONAK – Innobideak
HELBURUALehiakortasuna hobetzea langileek enpresaren Kudeaketan, Emaitzetan edo/eta Jabetzan parte-
hartzea sustatzeko ekintzen bitartez.
NORI
ZUZENDUA
Jarduera hauetako bat egiten duten enpresei: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena,
produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak) eta informazio- eta
komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak.
LAGUNTZAREN
AZALPENA
• Enpresako langileen parte-hartzea sustatzeko ekintzak, hiru elementu hauek barne hartzen
dituztenak: Hasierako Diagnostikoa, Parte-hartze Planaren diseinua eta Parte-hartze Plana
ezartzeko laguntza.
• Langileek Enpresan Parte Hartzeko Planak ezartzeko laguntza bakarrik aurreikusten duten
ekintzak.
LAGUNTZA
MOTA
Hasierako diagnostikoa + Parte-hartze planaren diseinua + Ezarpenerako laguntza: proiektuko
gastu hautagarrien %50, gehienez 60.000 €ko diru-laguntzarekin.
Parte-hartze planak ezartzeko laguntza:
Gastu hautagarrien %50, gehienez 30.000 €ko diru-laguntzarekin enpresa bakoitzeko.
BALDINTZAK Gutxienez 20 langile dituzten enpresak.
TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
Epea: 2016/04/8-2016/09/28
www.spri.eus 15
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
13. PRESTAKUNTZA - Innobideak
HELBURUA
Euskal enpresetako zuzendaritza taldeetako pertsonei ezagutaraztea KUDEAKETA
AURRERATUAREN funtsezko elementuak eta NEGOZIO EREDUEN balio proposamenak eta
berrikuntza hobetzen dituzten giltzarriak.
NORI
ZUZENDUA
Jarduera hauetako bat egiten duten enpresetako zuzendaritza taldeetako kideei: industria, erauzketa
edota eraldaketa, ekoizpena, produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak)
eta informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak.
LAGUNTZAREN
AZALPENA
Gai hauei buruzko prestakuntza saio independenteak:
• Estrategia
• Bezeroak
• Pertsonak
• Gizartea
• Berrikuntza
• Emaitzak
• Negozio ereduak
LAGUNTZA
MOTADoako prestakuntza saioak.
BALDINTZAK EAEn kokatutako enpresaren bateko zuzendaritza taldeko kide izatea.
Epea: Zabalik urte osoan
TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
www.spri.eus 16
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
14. EKINTZAILE
HELBURUAEnpresa ideia bati heltzen laguntzea Enpresa eta Berrikuntza Zentro batean. Ideia hori enpresa
bihurtuko balitz, mailegu abantailatsuak eskuratuko lituzke.
NORI ZUZENDUAPertsona fisikoei, mikroenpresei, ETEei eta enpresa industrial handiei edo haiekin lotutako zerbitzuak
ematen dituztenei.
LAGUNTZAREN
AZALPENA
1. laguntza:
Industria edo zerbitzuen sektoreko
enpresa ideia bati heltzen laguntzea
gehienez 18 hilabetez, betiere
berritzailea edota teknologikoa bada.
2. laguntza:
Ideia negozio-plan bideragarri batekin amaitzen bada eta
enpresa berri bat (ETE) sortzen bada, LUZARO funtseko
finantzaketa eskuratu ahal izango du, beranduenera eskaera
egin aurreko urtean.
LAGUNTZA MOTA
Gehienez 30.000 €-ko fondo galdurako
diru-laguntza eta diruz lagundu
daitezkeen gastuen %100eraino.
Inbertsioak egiteko maileguak, gehienez 36 hilabetekoak,
aktibo finko berriak erosteko (eraikuntzak salbu), baldin eta 3
urtetan gutxienez 3 enplegu sortzen badira.
ESKAKIZUNAK
Aktibo finko berrien %70erainoko gehienezko laguntza,
sustatzaile berriak egin beharko duelarik inbertsioaren %30
ordaindutako kapital sozialeko ekarpenaren bidez.
Inbertsioaren %70eraino, betiere mailegua gehienez 40.000
€ eta 180.000 € bitartekoa izango delarik (7 urte eta 2 urteko
gabezia, euriborra + %1,25, sustatzailearentzako bermerik
gabe.
SPRI, S.A.k ordainduko ditu formalizazio gastuak eta lehen 2
urteetako interesak.
Diru-laguntza fondo galdura emango da (minimis).
BALDINTZAK Pertsona partikularra edo enpresa sortu berria (urtebete baino gutxiago).
EKINTZAILETZA
Epea: Zabalik urte osoan
www.spri.eus 17
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
15. Ondorengotza enpresa txiki eta ertainetan
HELBURUA
EAEko mikroenpresa eta ETEen hausnarketa prozesuak bultzatzea, laguntza emateko enpresaren
kudeaketa edota jabetzaren ondorengotza planifikatzeko, eta modu ordenatuan egiteko, enpresaren
jarraipena bermatzeko, eta, beraz, lanpostuak mantentzeko.
NORI
ZUZENDUAEdozein jarduera sektoretako mikroETEei eta ETEei, gutxienez 6 langile badituzte.
LAGUNTZAREN
AZALPENA
1.- Aurretiazko diagnostikoa egitea enpresaren kudeaketari, gobernamenduari eta jabetzari buruz.
2.- Kapital Sozialaren gehiengoa ordezkatzen duen ondorengotza protokoloa egitea.
3.- Kanpo aholkulariaren laguntza ondorengotza protokoloa praktikan jartzeko eta aldian behin
berrikusteko.
LAGUNTZA
MOTA
Itzuli beharrik gabekoa (minimis).
Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen %30ekoa izango da fase bakoitzean.
Fase bakoitzean eman daitekeen gehieneko diru-laguntza:
* Aholkularitza pertsonalizatua eskaintzea eta diagnostikoa egitea: 1.000€ (3 hilabete)
* Ondorengotza protokoloa egin eta formalizatzea: 10.000€ (12 hilabete)
* Praktikan jartzeko eta berrikusteko laguntza: 4.000€ (6 hilabete)
BALDINTZAKLaguntza honen xede den jarduera kanpo aholkulari batek garatu eta behatuko du proiektuaren fase
desberdinak exekutatzen diren bitartean.
Epea: 2016-01-01 – 2016-10-31
EKINTZAILETZA
www.spri.eus 18
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
16. Gauzatu Industria (pendiente de publicar)
HELBURUA Oinarri Teknologiko edo Berritzaileko ETEak sortzen eta garatzen laguntzea.
NORI
ZUZENDUA
Jarduera hauetako bat egiten duten ETE industrialei: erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena,
produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak) eta informazio- eta
komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak.
LAGUNTZAREN
AZALPENA
Kategoria hauetan inbertsioak egiteko laguntzak: Jabetza Industriala eta Patenteak, Aplikazio
informatikoak, Lursailak eta Ondasun naturalak, Eraikuntzak, Instalazio teknikoak, Makineria,
Tresneria, Informazioa prozesatzeko ekipoak.
24 HILABETE + GABEALDIA + 5 ITZULERA
LAGUNTZA
MOTA
Aurrerakin itzulgarriak, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %35erainokoak:
- Gehienez 1.500.000 euro.
- 150.000€ gehienez sortutako lanpostu bakoitzeko
- Gehienez 100.000 euro lanpostua mantentzen bada.
* Oinarri Teknologikoko Enpresa Txikiak: Inbertsioaren %35eko aurrerakinak.
* Soilik berritzaileak diren Enpresa Txikiak: Inbertsioaren %30eko aurrerakinak.
* Oinarri Teknologikoko Enpresa Ertainak: Inbertsioaren %30eko aurrerakinak.
* Soilik berritzaileak diren Enpresa Ertainak: Inbertsioaren %25eko aurrerakinak.
BALDINTZAK Proiektuaren gutxieneko inbertsioa 120.000 eurokoa izango da. INBERTSIO-PIZGARRIA
FINANTZAKETA
www.spri.eus 19
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
17. Gauzatu atzerriko ezarpenak (pendiente publicar)
HELBURUA Euskal enpresen ezarpenak atzerrian sortu eta garatzeko laguntzak.
NORI
ZUZENDUA
Atzerrian produkzio planta edo establezimendu komertzial bat ezartzen duten edo sozietate bat
erosten duten ETEei.
BEHIN ENPRESAKO ETA HERRIALDEKO
LAGUNTZAREN
AZALPENA
Kategoria hauetako inbertsio berrientzako laguntzak: Jabetza Industriala eta Patenteak, Aplikazio
Informatikoak, Lursailak eta Ondasun naturalak, Eraikuntzak, Instalazio teknikoak, Makinak,
Tresnak, Informazio prozesuetarako ekipoak.
36 HILABETE + GABEALDIA + 5 ITZULERA
LAGUNTZA
MOTA
Diru-laguntza jaso dezakeen inbertsioaren %25 - %30erainoko aurrerakin itzulgarriak:
- 1.000.000 euro gehienez.
Enpresa txikiak: Inbertsioaren %30eko aurrerakinak.
Enpresa ertainak: Inbertsioaren %25eko aurrerakinak
INDUSTRIALA ETA TEKNOLOGIKOA / INDUSTRIALA ETA BERRITZAILEA / INDUSTRIALA
BALDINTZAK
Proiektuan 120.000 euro inbertitu beharko dira gutxienez.
ESKAERA EUSKO JAURLARITZAN AURKEZTU BEHAR DA
INBERTSIO-PIZGARRIA
FINANTZAKETA
www.spri.eus 20
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
18. RENOVE MAKINERIA
HELBURUAEnpresak modernizatzeko eta laneko segurtasuna hobetzeko makineria industriala erosteko
laguntzak
NORI
ZUZENDUAEAEko ETE industrialei
LAGUNTZAREN
AZALPENA
Kostuaren %15eko diru-laguntza, gehienez 70.000€ makina bakoitzeko eta 100.000€ enpresa
bakoitzeko.
LAGUNTZA
MOTAItzuli beharrik gabeko diru-laguntza (Minimis).
BALDINTZAK
• Makinaren gutxieneko zenbatekoa: 70.000 €
• Eskaera aurkeztean atxikita aurkeztu beharko dira makinaren erosketa kontratua eta gutxienez
makinaren kostuaren %10 ordaindu izanaren bankuko ziurtagiria.
• Makinak ordainduta egon behar du. Onartzen dira finantza errentamenduak (erosteko
aukerarekin) eta hornitzailearen finantzaketa, baldin eta hornitzaileak ziurtatzen badu
bezeroaren ordainketa likidazioa onartzen duela, kobratuta ez badu ere.
• Osalanek egiaztatuko du makina guztiek laneko segurtasun baldintzak betetzen dituztela.
FINANTZAKETA
Epea: 2016/04/13-2016/11/11
www.spri.eus 21
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
19.- BASQUE FONDO – Ekintzaileak
HELBURUA Enpresa-ideia bati heltzen laguntzea Enpresa eta Berrikuntza Zentro batean. Enpresa berriak maileguak jaso
ditzake baldintza onetan.
NORI
ZUZENDUA
Ekintzaile programaren onuradun izan diren industriaren arloko edo industriarekin lotutako zerbitzuen arloko
mikroenpresei eta ETEei.
LAGUNTZAREN
AZALPENA 1. TARTEA:
Enpresa sortu eta berehala jasotzen
da finantzaketa.
2. TARTEA:
Aurreragoko fase batean, hazteko potentziala duten enpresei ematen
zaie finantzaketa. Hiru kategoriatan sailkatuta daude: potentzial
handikoak, potentziala dutenak eta IKT proiektuak
BALDINTZAK • EKINTZAILE programako onuradun
izatea
• Gehienez 3 urte igaro izana eratu
zenetik
• Proiektu industrialak edo
industriarekin lotutako
zerbitzuetakoak, hazteko potentziala
dutenak
• Gutxieneko kapital soziala: 25.000 €
• Gehienezko ekarpena: 100.000 €
• EKINTZAILE programako onuradun izatea
• Gehienez 5 urte igaro izana eratu zenetik
• Proiektu industrialak edo industriarekin lotutako zerbitzuetakoak,
hazteko potentziala dutenak
Funts
propioak
Salmentak Enpleguak Ekarpena
1. segmentua 200.000 400.000 10 400.000
2. segmentua 100.000 250.000 5 250.000
ESKAKIZUNAK Partikularrak edo enpresa sortu berriak (urtebete baino gutxiago dutenak).
FINANTZAKETA
www.spri.eus 22
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
20. Nazioartekotza zerbitzuak
HELBURUAEuskal enpresentzako laguntza integrala, kanpo merkatuetara sar daitezen eta ezarpen prozesuak
egin ditzaten SPRIren KANPO SAREAREN laguntzarekin.
NORI
ZUZENDUAHASIERA, SENDOTZE EDO EZARPEN faseetan dauden EAEko ETE industrialei
LAGUNTZAREN
AZALPENA
SPRIren Kanpo Sarearen bidez. Jomuga merkatuen informazioa eta azterketa. - Merkataritza arloko
laguntza eta babesa: banatzaileak, agenteak, ordezkariak edota bezeroak bilatzea. Agendak
prestatzea. - Laguntza.
Banatzaile, ordezkari, eta abarren aldi baterako jarraipena (gehienez 6 hilabete). - Merkataritza eta
produkzio ezarpenak egiteko laguntza eta babesa (tokian tokiko bazkideak identifikatzea, instalakuntza
espezializatuak bilatzea, Orientazio juridiko eta fiskala - Hornitzaileak identifikatzea. Erosketa eta
hornikuntza prozesuak. Aldi-baterako kokapena negozio zentroetan - Giza baliabideak bilatzea eta
aurre-hautaketa egitea jomugan bertan. – Atzerriko bankuetan kontu korronte korporatiboak irekitzeko
laguntza.
Laguntza eta babesa ematea euskal enpresek nazioarteko garapen ekonomikoko proiektuetan
parte har dezaten, ORGANISMO BILATERALEn laguntzaz (BID, BM, FINDETER, CAF, …). Akordioa
DFI-Development Finance International, Inc. erakundearekin http://www.dfintl.com
LAGUNTZA
MOTA
Euskal enpresentzako laguntza integrala, kanpo merkatuetara sar daitezen eta ezarpen prozesuak
egin ditzaten SPRIren KANPO SAREAREN laguntzarekin.
NAZIOARTEKOTZEA
www.spri.eus 23
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
Sozietate kudeatzaileak aldi baterako inbertsio minoritarioak egiten ditu kotizazio ofizialik
ez duten enpresa ez finantzarioetan. Hiru motatako funtsak kudeatzen ditu, proiektuaren
sustatzailearen eta inbertsio-xedearen arabera:
KAPITAL SOZIALEAN PARTE HARTZEA
ARRISKU KAPITALA
Funts generalistak
Enpresa berritzaileetan.
Informazio teknologien erabilpen
intentsiboa egiten duten enpre-
setan.
Bio-teknologiako enpresetan.
Ekintzailetza funtsak Lanpar funtsa
Funts honen helburua da langileek
enpresako esparru guztietan parte
har dezatela.
Enpresaren finantzaketa hobetzen
du.
Proiektuak sustatzen, mantentzen
eta garatzen laguntzen du, kapitala,
lana eta ezagutza uztartuz modu
konprometitu batean.
Inbertsioak egiten dituzte enpresa
industrialetan eta industriarekin
lotutako zerbitzuak eskaintzen
dituzten enpresetan.
Hazteko potentzial handia duten
enpresa berritzaileetan.
Negozio / merkatu berrietan
inbertitzeko edo halakoak garatzeko
proiektuak dituzten enpresetan.
www.spri.eus 24
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
SPRILUR Lurzoru eta industrialde urbanizatuak proiektu industrialak ezartzeko eta kokatzeko.
TEKNOLOGI
PARKEAK
Teknologi Parkeen Sarea. Teknologikoki aurreratuak diren enpresak, ikerketa zentroak eta
bestelako erakunde batzuk ostatatzen ditu eta I+G arloko erreferentziazko puntu bihurtzen ditu.
• Arabako Teknologi Parkea
• Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
• Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea
HAZTEGIAK – EBZ
Haztegiak oinarri teknologiko edota berritzaileko enpresa berrientzat (START-UPak):
• BIC ARABA (Araba)
• BIC BIZKAIA EZKERRALDEA (Bizkaia)
• BIC BIZKAIA (Bizkaia)
• BIC GIPUZKOA (Gipuzkoa)
Kokaleku desberdinak enpresa bakoitzaren premien arabera, SPRI Taldeko Sozietateek
kudeatuak.
AZPIEGITURAK
AZPIEGITURAK