teketen , teketen , teketen ipuinarekin has gaitezen ! begiak erne ! belarriak tente!
DESCRIPTION
Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente! Mingaina atera eta zuloan gorde ! Ris -ras! ni kontari eta zu entzule !. BARATZAKO EZTABAIDAK. - PowerPoint PPT PresentationTRANSCRIPT
![Page 1: Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente!](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022062304/5681452b550346895db1f0be/html5/thumbnails/1.jpg)
Teketen, teketen, teketen Ipuinarekin has gaitezen !
Begiak erne !Belarriak tente!Mingaina atera eta zuloan gorde!
Ris-ras! ni kontari etazu entzule!
![Page 2: Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente!](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022062304/5681452b550346895db1f0be/html5/thumbnails/2.jpg)
BARATZAKO EZTABAIDAK
![Page 3: Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente!](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022062304/5681452b550346895db1f0be/html5/thumbnails/3.jpg)
Bazen behin, lore ugari zeuden baratza batean jaio zen osin bat. Inguruan zituen
lore guztiak lirainak eta ederrak ziren.
![Page 4: Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente!](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022062304/5681452b550346895db1f0be/html5/thumbnails/4.jpg)
Osinak, ordea, bere burua itsusia ikusten zuen eta oso triste jartzen zen.
Egunetik egunera itsusiagoa naiz, lore hauek, berriz, gero eta ederragoak dira.
![Page 5: Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente!](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022062304/5681452b550346895db1f0be/html5/thumbnails/5.jpg)
Lore gehienak harrotu egiten ziren beren edertasunagatik eta egunak joan eta egunak etorri gero eta
ederragoak ikusten ziren.
Geroz eta ederragoak gara !! Uhh!!
![Page 6: Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente!](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022062304/5681452b550346895db1f0be/html5/thumbnails/6.jpg)
Osinak , aldiz, gero eta berdeagoa eta luzeagoa ikusten zenez, honakoa galdetzen zion bere buruari :
Itxura itsusi honengatik ez ote
dute nirekin jolastu nahi nire baratzako
lagunek?
? ?
![Page 7: Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente!](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022062304/5681452b550346895db1f0be/html5/thumbnails/7.jpg)
Horretaz kezkaturik, osinak egunak eta orduak igaro zituen bere baitan galderak egiten eta burua nekatzen:
Nola lortuko dut lore
usaintsu eta eder horiek
nire lagunak izan
daitezen?
Zer egin dezaket loreek ni uler nazaten?
Lortuko ote dut?
![Page 8: Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente!](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022062304/5681452b550346895db1f0be/html5/thumbnails/8.jpg)
Halako batean, ideia bat bururatu zitzaion:
A ze tentela naizen!
Nik edertasunik ez
baina badut loreek ez
duten magia bat!
![Page 9: Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente!](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022062304/5681452b550346895db1f0be/html5/thumbnails/9.jpg)
Loreei gerturatu zitzaien eta honakoa esan zien:
Etorri lagunak! Badut zuentzako proposamen bat!
![Page 10: Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente!](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022062304/5681452b550346895db1f0be/html5/thumbnails/10.jpg)
Osinak beraientzat zuen proposamena jakiteko irrikitan zeuden loreak.
Zer nahiko ote du berde luze itsusi honek?
![Page 11: Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente!](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022062304/5681452b550346895db1f0be/html5/thumbnails/11.jpg)
Ni zuen
defentsore
izango naiz!
Baratza hontara sartzen dena nik uxatuko dut!
Bai, nik ukitzen dudan guztia erre egiten dut!Baina
nola?Uxatu? Bai zera! Nola?
Eta osinarekin elkartu zirenean…
Ni zuen
defentsore
izango naiz!
![Page 12: Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente!](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022062304/5681452b550346895db1f0be/html5/thumbnails/12.jpg)
Lore eder haiek osinaren ahalmen hori ikusirik barkamena eskatu zioten hain harroak izateagatik.
Oso harroak
izan gara eta
ez dugu ongi
jokatu zurekin.
Umm, beno…
Barkatuko dizuet..
Barkatu mesedez!!
![Page 13: Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente!](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022062304/5681452b550346895db1f0be/html5/thumbnails/13.jpg)
Loreak eta osina betirako lagun egin ziren eta osina baratzako defentsore egin zuten.
Baratzako defentsorea izango zara!!
Norbait zuei min egiten saiatzen bada, niri deitu eta uxatuko dut!
![Page 14: Teketen , teketen , teketen Ipuinarekin has gaitezen ! Begiak erne ! Belarriak tente!](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022062304/5681452b550346895db1f0be/html5/thumbnails/14.jpg)
Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila gure herriko baratzan !