test eredua

1
FILOSOFIA TESTA. 1. Ebaluazioa (Eredua) Izena..........................................................................................................Maila................................. Erantzuna zuzen badago +0.5 aukera anitzeko galderatan, eta +0.2 egia ala faltsua galderetan. Oker badaude -0.5 eta -0.2 izango dira. Betiere, testaren nota orokorra ez da 0 baino gutxiago izango 1. Sokrates a) Platonen maisua, “bakarrik dakit ezer ez dakidala” esan zuen haitzulo batean bizi zelako, haitzuloaren mitoan, alegia b) “Bakarrik dakit ezer ez dakidala” esaldiarekin, ikuspegi erlatiboak alde batera utzi behar direla adierazi nahi die sofistei : Mayeutika edo metodo sokratikoaren bidez, ustea ez dela jakitea argi utziz c) Aurreiritzi erlatibistei aurre egiteko asmoarekin eszeptizismoa proposatu zuen, ongiaren ideia ezagutzeko metodo sokratikoa edo Mayeutika erabiliz d) Ongia, zuzentasuna, eta legea; justizia eta zoriontasuna izan ziren Sokratesek jorratu zituen gaiak, eta sofisten kontra, absolutuak eta erlatiboak zirela zioen, definizio unibertsalen bidez ziur ezagutu zitezkeenak 2. Filosofia teorikoa a) Edo epistemologia, hau da, errealitatearen parte iraunkorrari buruzko zehaztapenak ematen dituen filosofiaren atala da b) Ezagutza teorikoaz diharduen filosofiaren atala, hau da, errealitatearen parte aldakorrari buruzko zehaztapenak ematen dituena c) Sentsibilitatea edota arrazoiaren bidez errealitatea nola ezagutu daiteken erantzuten duen filosofiaren atala da d) Zentzuek engainatzen gaituztela baieztatzen duen filosofiaren adarra, antropologia ere deitua EGIA FALTSUA Adierazi egiazkoak ala faltsuak diren Mitoen erlatibismoaren kontra (Sofistak), aurresokratikoek arje batean sinesten zuten naturaren aldaketa azaltzeko Aurresokratikoen aldaketaren arazoa filosofia praktikoan azal daiteke dualismo epistemologikoaren bidez Etika, zoriontasunari buruzko arazoan, ongia zer den definitzen saiatuko da; beraz filosofia praktikoan koka dezakegu, hau da, gizakiaren ekintzei buruzko hausnarketan . Hizkuntzaren bidez errealitatea adieraz dezakegu: hitzaren parte sentigarriaren bidez (adierazia) elkar ulertzeko beharrekoak diren kontzeptuak (adierazleak) uler daitezkeelako Kantek arrazoimenaren mugak aztertu zituen ezagutza, ekintza eta itxaropenari buruzko ahalmenak zehaztuz

Upload: amaiafilo

Post on 04-Jul-2015

144 views

Category:

Education


9 download

DESCRIPTION

1 ebaluazioa_test eredua

TRANSCRIPT

Page 1: Test eredua

FILOSOFIA TESTA. 1. Ebaluazioa (Eredua)Izena..........................................................................................................Maila.................................

Erantzuna zuzen badago +0.5 aukera anitzeko galderatan, eta +0.2 egia ala faltsua galderetan. Oker badaude -0.5 eta -0.2 izango dira. Betiere, testaren nota orokorra ez da 0 baino gutxiago izango

1. Sokrates a) Platonen maisua, “bakarrik dakit ezer ez dakidala” esan zuen haitzulo

batean bizi zelako, haitzuloaren mitoan, alegia b) “Bakarrik dakit ezer ez dakidala” esaldiarekin, ikuspegi erlatiboak alde

batera utzi behar direla adierazi nahi die sofistei : Mayeutika edo metodo sokratikoaren bidez, ustea ez dela jakitea argi utziz

c) Aurreiritzi erlatibistei aurre egiteko asmoarekin eszeptizismoa proposatu zuen, ongiaren ideia ezagutzeko metodo sokratikoa edo Mayeutika erabiliz

d) Ongia, zuzentasuna, eta legea; justizia eta zoriontasuna izan ziren Sokratesek jorratu zituen gaiak, eta sofisten kontra, absolutuak eta erlatiboak zirela zioen, definizio unibertsalen bidez ziur ezagutu zitezkeenak

2. Filosofia teorikoa a) Edo epistemologia, hau da, errealitatearen parte iraunkorrari buruzko

zehaztapenak ematen dituen filosofiaren atala da b) Ezagutza teorikoaz diharduen filosofiaren atala, hau da, errealitatearen

parte aldakorrari buruzko zehaztapenak ematen dituena c) Sentsibilitatea edota arrazoiaren bidez errealitatea nola ezagutu daiteken

erantzuten duen filosofiaren atala da d) Zentzuek engainatzen gaituztela baieztatzen duen filosofiaren adarra,

antropologia ere deitua

EGIA FALTSUA Adierazi egiazkoak ala faltsuak diren

Mitoen erlatibismoaren kontra (Sofistak), aurresokratikoek arje batean sinesten zuten naturaren aldaketa azaltzeko

Aurresokratikoen aldaketaren arazoa filosofia praktikoan azal daiteke dualismo epistemologikoaren bidez

Etika, zoriontasunari buruzko arazoan, ongia zer den definitzen saiatuko da; beraz filosofia praktikoan koka dezakegu, hau da, gizakiaren ekintzei buruzko hausnarketan

. Hizkuntzaren bidez errealitatea adieraz dezakegu: hitzaren parte sentigarriaren bidez (adierazia) elkar ulertzeko beharrekoak diren kontzeptuak (adierazleak) uler daitezkeelako

Kantek arrazoimenaren mugak aztertu zituen ezagutza, ekintza eta itxaropenari buruzko ahalmenak zehaztuz