testu-iruzkina (descartes, adibide bat)

3
1 FILOSOFIA MINTEGIA TESTU-IRUZKINA: DESCARTES Honen ostean, ni zer naizen aztertu nuen arretaz, eta ikusi nuen irudika nezakeela ez neukala inolako gorputzik eta ez zegoela ni nengoen inolako mundurik, ez eta lekurik, baina ez nezakeela honegatik irudikatu ni ez nintzela; eta ikusi nuen, halaber, ni ez beste gauzen egiaz zalantza egin behar nuela pentsatze hutsetik ondorioztatzen zela, ebidenteki eta ziurtasunez ni zerbait nintzela, eta, ostera, bakarrik pentsatzeari utzita ez nuela izango batere arazoirik ni banintzela uste izateko. 1. Azpimarratu kontzeptu nagusiak: Honen ostean, ni zer naizen aztertu nuen arretaz, eta ikusi nuen irudika nezakeela ez neukala inolako gorputzik eta ez zegoela ni nengoen inolako mundurik, ez eta lekurik, baina ez nezakeela honegatik irudikatu ni ez nintzela; eta ikusi nuen, halaber, ni ez beste gauzen egiaz zalantza egin behar nuela pentsatze hutsetik ondorioztatzen zela, ebidenteki eta ziurtasunez ni zerbait nintzela, eta, ostera, bakarrik pentsatzeari utzita ez nuela izango batere arazoirik ni banintzela uste izateko. 2. Ziroborroa: lotu azpimarraturiko kontzeptuak Descartesen filosofiarekin: Nia: substantzia pentsatzailea, lehenengo egia. “… beste gauzen egiaz zalantza ..”: zalantza metodikoa.

Upload: andeka

Post on 22-Jul-2015

4.140 views

Category:

Education


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)

1

FILOSOFIA MINTEGIA

TESTU-IRUZKINA: DESCARTES

Honen ostean, ni zer naizen aztertu nuen arretaz, eta ikusi nuen irudika nezakeela ez

neukala inolako gorputzik eta ez zegoela ni nengoen inolako mundurik, ez eta lekurik,

baina ez nezakeela honegatik irudikatu ni ez nintzela; eta ikusi nuen, halaber, ni ez

beste gauzen egiaz zalantza egin behar nuela pentsatze hutsetik ondorioztatzen zela,

ebidenteki eta ziurtasunez ni zerbait nintzela, eta, ostera, bakarrik pentsatzeari utzita

ez nuela izango batere arazoirik ni banintzela uste izateko.

1. Azpimarratu kontzeptu nagusiak:

Honen ostean, ni zer naizen aztertu nuen arretaz, eta ikusi nuen irudika nezakeela ez

neukala inolako gorputzik eta ez zegoela ni nengoen inolako mundurik, ez eta lekurik,

baina ez nezakeela honegatik irudikatu ni ez nintzela; eta ikusi nuen, halaber, ni ez

beste gauzen egiaz zalantza egin behar nuela pentsatze hutsetik ondorioztatzen zela,

ebidenteki eta ziurtasunez ni zerbait nintzela, eta, ostera, bakarrik pentsatzeari utzita

ez nuela izango batere arazoirik ni banintzela uste izateko.

2. Ziroborroa: lotu azpimarraturiko kontzeptuak Descartesen

filosofiarekin:

Nia: substantzia pentsatzailea, lehenengo egia.

“… beste gauzen egiaz zalantza ..”: zalantza metodikoa.

Page 2: Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)

2

“Pentsatze hutsetik”: Niaren ezaugarria pentsamendua da; dedukzioa.

“… ebidenteki eta ziurtasunez …”: metodoaren arauak.

“Zerbait”: gauza, substantzia.

3. Disertazioa: erabili egindako eskema argudiaketa garatzeko eta ez ahaztu

egitura (sarrera, garapena eta ondorioak).

(Sarrera)

Metodoaren diskurtsoan Descartesek kritika zorrotz bat egiten dio jasotako heziketari,

tradizio aristoteliko-eskolastikari hain zuzen ere. Horregatik, ezagutza berri eta ziurra

baten bila zihoala Descartesen proposamen epistemologikoa ezagutza sistema berria

eraikitzean datza. Sistema berri horrek zientzia-iraultzan aurkitzen du bere jatorria

(Koperniko, Kepler eta, batez ere, Galileo). Eraikin berri horretarako zalantza izango

da behar-beharrezkoa zientza tradizionalaren oinarriak aztertzeko.

(Garapena: aldeko argudioak)1

Descartesen zalantza metodikoak kutsu eszeptikoa duen arren, metoaren beste urrats

bat baino ez da. Tradizio idealistaren barruan (Pitagoras, Platon, …) zentzumenak

errefusatzen ditu ezagutzaren iturri gisa eta jatorrizko ideien garrantzia azpimarratzen

du. Descartesen prozedura epistemologikoa ez da eszeptizismoan bukatzen baizik eta

lehenengo ebidentzian: “pentsatzen dut, beraz banaiz”.

Pasartean irakur dezakegunez Niaren existentzia zalantza gabekoa da (“…ebidenteki

eta ziurtasunez, ni zerbait nintzela …”) eta, horregatik, ziurtasun eta nabaritasunaren

eredua (metodoaren lehenengo araua). Zalantza metodikoaren urratsak garatu ondoren

eta bere pentsamendu aztertzean gure filosofoak Cogitoa (pentsatzen duen gauza bat)

1 Dizertazioan, aldeko argudioak garatu ahal izateko honako galdera egin behar diogu geure buruari:

zergatik proposatzen du gure filosofoak pasartean agertzen dena eta, batez ere, tesia? Kasu honetan,

azaldu behar duguna Descartesen lehenengo egia da (Cogitoa) eta bere leku epistemologiko eta

metafisikoa.

Page 3: Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)

3

aurkitzen du. Gainera, substantzia pentsatzailearen atributua pentsamendua denez, eta

“pentsatze hutsetik” ondorioztatzen denez esan beharra dago pentsamendua

gorputzarekiko independentea dela.

Descartesek hiru substantzia bereizten ditu: res cogitans (arima), res extensa

(mundua) eta res Infinita (Jainkoa); eta jaiotzatiko ideiak onartzen ditu ezagutzaren

jatorri eta iturri gisa, beste filosofo arrazionalitek bezala.

(Garapena: kontrako argudioa(k))2

Arrazionalismoaren jarrera epistemologikoaren kontra, enpirismoak esperientzia

proposatu zuen ezagutzaren iturri bezala. Esperientzia da, bestaldetik, ezagutzaren

muga absolutua: esperientziatik kanpo dagoenaz ezin dugu ezagutu. Adibidez,

Jainkoa, arima edo beste kontzeptu metafisikoak. Horrela, enpiristek (Locke eta

Hume, batez ere) gogor kritikatu zizkioten arrazionalismoaren jatorrizko ideiak eta

bere konfidantza absolutua arrazoian. Ez dago ezagutza absoluturik objektu

partikularrak ezagutzen baititugu inpresio eta ideien bidez. Gure ezagutza mugatuta

dago esperientziara.

(Hausnarketa)

Saiatu orain tesiari buruzko gogoeta bat garatzen … Erabili filosofiaz dakizun guztia

eta alderatu aipatutako arazo filosofikoa eta gaur egungo ikuskerak. Adibidez: zertan

datza zientzia? Zein da zientziaren oinarria?

2 Kontrako argudioak garatu ahal izateko, beste sistema filosofiko baten kontra-argudio bat (edo

batzuk) proposatu behar dugu emandako tesiaren kontra. Gure adibidean, beste proposamen

epistemologiko bat, enpirismoa hain zuzen ere.