tokiko berrikuntza agenda · tokiko berrikuntza agenda . egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta...
TRANSCRIPT
TOKIKO BERRIKUNTZA AGENDA
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari
buruzko 2012ko justifikazio-txostena
Bilbo, 2012ko abenduaren 29a
EUDEL
tokikoberrikuntzaagendade innovaciónlocal
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 2
AURKIBIDEA
1 - Sarrera 3
2 - 2012ko hedapen-plana 4
3 – Betearazpen txostena 6
3.1 – Betearazpen maila. Ikuspegi orokorra 6
3.2 - Garatutako jarduerak 8
3.3 - Lortutako emaitzak 19
4 - Ondorioak 23
I. eranskina - Fakturen xehetasuna 25
II. eranskina - Sortutako dokumentazioaren erreferentzia 27
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 3
1. SARRERA
Agiri honetan, Tokiko Berrikuntza Agendaren (TBA) 2012ko Hedapen Planaren esparruan
garatutako ekintzak eta proiektuak zein lortutako emaitzak deskribatzen dira.
Horretarako, honako atal hauek garatu dira:
2012ko hedapen-plana: plangintzaren helburuak eta proiektuak jasotzen ditu, bai eta
jarduera bakoitzari esleitutako baliabideak ere.
Betearazpen plana bera. Atal honek hiru puntu ditu:
- 2012ko betearazpen planaren inguruko ikuspegi orokorra.
- 2012ko planaren jarduera-ildo bakoitzaren inguruko ikuspegi xehea, garatu diren
jarduerak deskribaturik.
- Lortutako emaitzak.
2012ko hedapen-plana betearaztetik ateratako ondorioak.
Horrez gain, eranskinetan, garatutako proiektu eta jarduera bakoitzari dagozkion fakturen
zerrenda xehatua ematen da, bai eta 2012ko hedapen-plana betearaztean sortutako
dokumentazioaren erreferentzia bat ere.
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 4
2. 2012ko HEDAPEN PLANA
2012ko ekainaren 1ean lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen Eusko Jaurlaritzako Industria,
Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL)
artean, Euskadiko udalerrietan Tokiko Berrikuntza Agenda hedatzeko.
Hitzarmen horretan, jarduera-ildo batzuk jaso ziren, eta ildook jarraian ematen dira banakatuta,
aurreikusitako ekintzen eta iesleitutako baliabideen arabera:
JARDUERA-ILDOA
AURREIKUSITAK
O AURREKONTUA
1. ildoa. “Sentsibilizazioa” 4.000 €
- Behar den aldaketa kulturala bultzatzeko eta ekintzara mugitzeko
jarduerak
2. ildoa. “Hausnarketa-prozesuetan lagun egitea” 110.000 €
- EAEko udalen berrikuntza agendak taxutzeko
laguntza 90.000 €
- EAEko udaletako berrikuntzari buruzko
diagnostikoa 20.000 €
3. ildoa. “Proiektu eraldatzaileak garatzeko laguntza” 11.000 €
- Herritarren Arretarako Zerbitzuen (HAZ) Foroa 4.000 €
- Udal Gardentasunaren Foroa 7.000 €
4. ildoa. “Sareak sortzeko laguntza” ----
Laguntzarako baliabideak 25.000 €
- Idazkaritza teknikoa 21.000 €
- Webgunea 4.000 €
150.000 €
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 5
Kalkulatutako oinarrizko kronograma hau da:
1 2 3 4 5 6 7 8
1.1 Sentsibilizazioa
2.1 Berrikuntza agendak
2.3 Berrikuntzari buruzko diagnostikoa
3.1 HAZ Foroa
3.2 Udal Gardentasunaren Foroa
4.1 "TBA Topaketak"
Jarduerak2012. urtea (hilak)
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 6
3. BETEARAZPEN TXOSTENA
2012ko hedapen-planaren betearazpen txostena hiru puntutan egituraturik dago. Planaren
betearazpen mailaren inguruko ikuspegi orokorra; plan horren barruko jardueren betearazpenari
buruzko azterketa xehea; eta, azkenik, lortutako emaitzen azalpena.
3.1 BETEARAZPEN MAILA. IKUSPEGI OROKORRA
AURREIKUSITAKO JARDUERAK AURRERA ERAMATEA:
1. ildoa, “Sentsibilizazioa”
Udal-gardentasunari buruzko jardunaldia egin da, bi helburu nagusirekin: udal-
esparruan gardentasuna sustatzea eta EAEko udaletan udal-gardentasunaren foroa
eratzeko dagoen interes-maila hautematea.
2. ildoa. “Hausnarketa-prozesuetan lagun egitea”
Berrikuntza agendetarako laguntza.
13 berrikuntza agendari eman zaie laguntza, beste hainbeste udaletan,
gobernatzeko, kudeatzeko eta zerbitzuak emateko dituzten moduetan berrikuntza
sustatzeko helburuarekin.
EAEko udaletako berrikuntzari buruzko diagnostikoa.
Diagnostikoa EAEko 251 udaletara bidali zen autoebaluazioko galdera-sorta baten
bidez egin zen; udal horietatik 203k erantzun dute, hots, guztien %88,08k.
3. ildoa. “Proiektu eraldatzaileak garatzeko laguntza”
Antolakundean eragin handia duten proiektuak garatzen laguntzean datza, elkarri laguntzeko
eta lankidetzazko aurrerapenerako guneak sortuz.
HAZ Foroa, Herritarren Arretarako Zerbitzu integrala eta bide anitzekoa duten
udalena. Bi helburu ditu: HAZ duten udalen topagune bihurtzea eta erreferentzia
izatea halako zerbitzua abian jarri nahi duten udalentzat.
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 7
Foroa 2012ko maiatzean eratu zen, eta 2012ko urrian bigarren bilkura egin zen; azken
horretan, foroan parte hartzen duten udalek aurkezturiko jardunbide egokiak aztertu
ziren. Hirugarren bilkura 2013ko otsaileko lehen asterako planifikatu da.
Udal Gardentasunaren Foroa. Foroan parte hartzeko interesa egiaztatu da, eta
2013ko otsailean eratuko da foroa.
4. ildoa. “Sareak sortzeko laguntza”
“TBA Topaketak” sarea, TBA ekintzetan parte hartzen duten pertsonek eratua
(agenden koordinatzaileak, foroetako parte-hartzaileak, eta abar). Sarea 2013. urtearen
hasieran eratuko da, horrela, 2012ko ekintza-planean parte hartu duten pertsonak
barruan sartzeko.
AURREKONTUEN BETEARAZPEN MAILA:
2012ko hedapen-planaren betearazpena, aurrekontuei dagokienez, %103,92koa izan da.
Ildoen eta jardueren araberako banaketa hau izan da:
(1) Sentsibilizazio-ekintza Udal Gardentasunaren Foroari egozten zaio.
Aurreikusia Betearazia
1.1 Sentsibilizazioa (1)4.000,00 0,00 0,00%
2.1 Berrikuntza agendak 90.000,00 96.934,87 107,71%2.2 Berrikuntzari buruzko diagnostikoa 20.000,00 22.425,00 112,13%
3.1 HAZ Foroa 4.000,00 3.570,00 89,25%
3.2 Udal Gardentasunaren Foroa 7.000,00 4.525,57 64,65%
4.1 "TBA Topaketak" 0,00 0,00 ‐‐
Idazkaritza teknikoa 21.000,00 21.240,00 101,14%
TBA webgunea 4.000,00 7.181,31 179,53%
GUZTIRA 150.000,00 155.876,75 103,92%
Ildoak / JarduerakAurrekontua Betearazpen
maila
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 8
JARDUEREN KRONOGRAMA
Planifikatua Betearazia
Ekintza-plana osorik gauzatu da, bi jarduera izan ezik:
Udal Gardentasunaren Foroa; izan ere, 2013ko otsailean eratuko da.
2012. urtean, foroa sortzeko ideia zabaldu da, eta egiaztatu da foroan parte hartzeko
interesa badagoela. Horrez gain, foroaren norabideari buruzko agiri bat atondu da, eta
eskaintzak bildu dira, haren eraketa eta funtzionamendua sostengatzeko.
TBA Topaketak
Lehen aditzera eman denez, sarea 2013. urtearen hasieran eratuko da, horrela, 2012ko
ekintza-planean parte hartu duten pertsonak barruan sartuko baitira.
3.2 - GARATUTAKO JARDUERAK
Atal honetan, TBAren 2012ko Hedapen Plana betearazteko garatu diren ekintzak jasotzen dira.
Ekintzok aipatutako hedapen-plan horretan zehazturiko lan-ildoen arabera multzokatu dira, eta
bakoitzari buruz honako informazio hau ematen da: berezko helburua; ekintzaren deskribapena;
lortutako emaitzak; betearazteko egutegia; betearazitako aurrekontua.
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
1.1 Sentsibilizazioa
2.1 Berrikuntza agendak
2.3 Berrikuntzari buruzko diagnostikoa
3.1 HAZ Foroa
3.2 Udal Gardentasunaren Foroa
4.1 "TBA Topaketak"
Acciones2012 (hilabeteak)
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 9
1. ILDOA. SENTSIBILIZAZIOA
1. ekintza: Udal-gardentasunari buruzko jardunaldia
Helburua:
Udal-esparruan gardentasuna bultzatzea eta udal-gardentasunaren foroan parte hartzeko
interes-maila hautematea. Hortaz, sentsibilizazio-jarduera foroaren eraketari loturik
dago.
Deskribapena:
Esparru-hitzaldiak eman ziren, hizlari hauen eskutik: Manuel Villoria Mendieta
(Gardentasun Internazionala erakundea. Rey Juan Carlos Unibertsitateko Politika
Zientziako katedraduna); Jesús Lizcano Álvarez. (Gardentasun Internazionalaren
lehendakaria. UAMeko Ekonomiako katedraduna); eta Rafael Jiménez Asensio
(Democracia y Gobierno Local fundazioaren zuzendaria)
Horrez gain, zenbait lan-mahai egin ziren gardentasunaren zentzuari eta norainokoari
buruz eta etorkizuneko udal-gardentasunaren foroak izango zuen xedeari eta izan
ditzakeen lan-arloei buruz.
Lortutako emaitzak:
- Jardunaldira 55 pertsona bertaratu ziren, 27 udaletatik eta beste 5 erakundetatik:
Alonsotegi / Andoain / Artziniega / Balmaseda / Barakaldo / Basauri / Bermeo /
Bilbao / Donostia / Eibar / Erandio / Ermua / Getxo / Güeñes / Irun / Kanpezu /
Laudio / Legazpi / Leioa / Logroño / Muskiz / Orio / Portugalete / Santurtzi /
Sestao / Sopelana / Ugao-Miraballes / Zalla / Arartekoa / Bizkaiko Foru Aldundia
/Gipuzkoako Foru Aldundia / Eusko Jaurlaritza/ IZFE
- Lan-mahaien ideiak eta hausnarketak ondorengo webgunean kontsultatu daitezke:
https://sites.google.com/site/tbaailtransparencia/jornada-120619
- Gardentasunari buruzko foro bat sortzeko proposamenak, aurreratzeko oinarrizko
eredu bat garatzeko eta jarduera zehatzak aurrera eramateko, harrera ona izan du.
Foroa 2013ko otsailean eratuko da (ikus 5. ekintza).
Egutegia eta betearazitako aurrekontua
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 10
Egutegia Aurrekontua. Ekintza
Aurreikusia Erreala Aurreikusia Betearazia %
Gardentasunari buruzko
jardunaldia Ekaina Ekaina 4.000,00 -- (1) 0,00
(1) Jardunaldiaren kostua 5. ekintzari (“Udal Gardentasunaren Foroa”) egozten zaio
2. ILDOA. “HAUSNARKETA-PROZESUETAN LAGUN EGITEA”
2. ekintza: Berrikuntza agendak taxutzeko laguntza
Helburua:
Ildo honen helburua da, diagnostikoaren eta partaidetzazko hausnarketaren bidez,
EAEko udalen ekintza-planak taxutzen laguntzea; plan horiek garapen instituzionala eta
haien berrikuntza gaitasunak bultzatu beharko dituzte, eta herritarrentzat balio
handikoak diren emaitzak lortzea ahalbidetu beharko dute.
Deskribapena:
Berrikuntza agendak taxutzen laguntzeko, udalei aholkularitzako baliabideak,
diagnostikorako eta hausnarketarako metodologiak, eta hautemandako erronkekin eta
proiektuekin lotutako esperientziak eta ikuspegiak emateko moduak eskuratzen zaizkie.
Agenda taxutzeko prozesuak hiru gune dauzka:
- Lurraldea: lurralde-proiektua (zer
garen, zer izan nahi dugun, zein
diren aurrerapenaren funtsezko
faktoreak, zein diren erronkak eta
aukerak, eta abar); lankidetzan
aritzeko gizarteko eta enpresako
eragileak; dauden lankidetza-
esparruak, eta abar.
- Antolakundea: estrategia eta
kudeaketa; planak zehaztea; pertsonen kudeaketa; prozesuak eta egiturak kudeatzea
eta sinplifikatzea; baliabideen eta teknologiaren kudeaketa; eta abar.
ErakundeaHerritarrak
Lurraldea
Berrikuntza agendak: Lan-eremuak.
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 11
- Herritarrak: gardentasuna; entzute aktiboa; partaidetza; e-administrazioa;
herritarren arretarako bide anitzeko zerbitzua, eta abar.
TBAk badu bere metodologia, EAEko udalei eta berrikuntza agendak taxutzeko
prozesuan lagun egiten duten aholkularitzako enpresei erreferentziatzat ematen zaiena.
Hona hemen metodologia-oinarriak:
Fasea Helburuak Jarduera
I.- Aurkeztu,
Pertsonalizatu,
Antolatu eta
Komunikatu.
Agenda bideratzea (heldu beharreko funtsezko alderdiak eta prozesua pertsonalizatzea)
Proiektuaren oinarrizko ildoa lortzea.
Proiektua antolakundeari komunikatzea eta prozesua abian jartzea.
Informazioa biltzea
Ikuspegiari buruzko bilera
Proiektua planifikatu (egutegia eta parte-hartzaileak)
Proiektua antolakundeari eta lantaldeari komunikatzea
II.- Erakundearen eta
lurraldearen
diagnostikoa
Lurraldearen eta erakundearen erronkak identifikatzea.
Hausnarketarako bilerak.
Elkarrizketa-plana.
III. Ekintza-plana Proiektu berritzaileak
taxutzea.
Lurraldearen eta erakundearen erronkak bat etorraraztea eta hautatzea.
Erronkekin bat datozen ideia berritzaileak identifikatzea eta hautatzea.
Ekintza-plana zehaztea. Proiektuak taxutzea.
IV. Berrikuntza
agenda Berrikuntza agenda
onartzea Agenda aurkeztea
Agenda onar dadin sustatzea
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 12
Emaitzak:
- Guztira, 26 eskaera jaso dira, eta horietatik, aurrekontua dela-eta, 13 bideratu ahal
izan dira; beste 13ak bideratu gabe gelditu dira, aurrekontua dela-eta.
Bideratutako eskaerak: Artziniega / Andoain / Basauri / Bergara / Bermeo / Elorrio /
Gernika-Lumo / Getaria / Gordexola / Hondarribia / Leioa /
Zalla / Zerain
Bideratu gabeko eskaerak: Abanto-Zierbena / Arrazua-Ubarrundia / Bakio / Barakaldo /
Busturia / Donostia / Eibar / Gueñes / Iurreta / Ortuella /
Plentzia / Zarautz / Zigoitia
2. FASEA: “ERAKUNDEAREN ETA LURRALDEAREN DIAGNOSTIKOA”
LURRALDEAREN ERRONKAK
ERAKUNDEAREN ERRONKAK
1. FASEA: “AURKEZTU, PERTSONALIZATU, ANTOLATU ETA KOMUNIKATU”
BERRIKUNTZA AGENDA
EKINTZA PLANA
IDEIABERRITZAILEAK LORTU ETA
HAUTATZEA
ERRONKAK BAT ETORRARAZI
ETA HAUTATZEA
III.
FA
SE
A
“EK
INT
ZA
PL
AN
A”
IV. F
AS
EA
“O
NA
RT
U”
TBA lan-prozesua
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 13
Eskaera egin duten udalerrien profila:
Egutegia eta betearazitako aurrekontua
Egutegia Aurrekontua. Ekintza
Aurreikusia Erreala Aurreikusia Betearazia %
13 agendak bideratzea Maiatza-
ekaina
Ekaina -
uztaila
13 agendak taxutzeko
laguntza Iraila - abend.
Iraila -
abend.
90.000,00 96.934,87 107,71
3. ekintza: EAEko udalerrietako berrikuntzari buruzko diagnostikoa
Helburua:
Gure udalerrien errealitateari buruz dagoen ezagutza hobetzea, dituzten kudeaketa-
sistematiken inguruan, herritarrei zerbitzuak emateko moduen inguruan eta, era
orokorragoan, hobekuntzaren eta berrikuntzaren alorrean duten egoeraren inguruan.
Horrela, diagnostikoa oso tresna erabilgarria da berrikuntza bultzatzeko programa eta
jardueren eraginkortasun-mailaren jarraipena egiteko, halakoak udalek beraiek zein
gainerako erakundeek garatzen dituztenean.
Deskribapena:
Araba 3 %11,54
Bizkaia 15 %57,69 Lurralde historikoa
Gipuzkoa 8 %30,77
<1.000 2 %7,69
1.000-5.000 8 %30,77
5.000-10.000 5 %19,23
10.000-20.000 5 %19,23
20.000-50.000 4 %15,38
Udalerriaren tamaina
>50.000 2 %7,69
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 14
Diagnostikoa EAEko 251 udalei zuzendutako inkesta batean oinarritzen da.
Horretarako, galdera-sorta bat osatu da, berariazko eredu batean oinarritua, eta azken
horrek, bere aldetik, beste erreferentzia batzuk dauzka iturritzat, hala nola,
Kudeaketaren Bikaintasunerako Europako Eredua (EFQM), Administrazio Publikoen
Kalitatearekiko Konpromisoen Gutuna (Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Administrazio
arteko Sarearena) edo Bikaintasunaren Esparru Orokorra Eusko Jaurlaritzaren
Kudeaketan delakoa.
Eredu horrek –eta,
hortaz, galdera-
sortak berak–
hamar ebaluazio-
irizpide dauzka,
eta bakoitza
aztertuko diren
dimentsio edo
alderdi batzuen
arabera zehazten
da. Dimentsio edo
alderdi
bakoitzerako, bost
jarrera edo galdera eskaintzen dira, eta haietako bat aukeratu behar da.
Emaitzak:
- Guztira 251 bidalketa egin ziren, hots, EAEko udal guztiei, eta 203 erantzun jaso
ziren, ehunekotan, %80,88, alegia.
- Lortu ziren emaitzak ikusita, eta EAEko udalen errealitatearen askotarikotasuna
ahaztu gabe, esan daiteke gure toki-administrazioak aurrerapena erakusten duela
alderdi askotan, hala nola, hobetzeko joeran eta kudeaketaren dinamismoan, bai eta
herritarrenganako orientazioan ere. Hala ere, udalerri handienetan izan ezik,
berrikuntzaren alorrean EAEko udalek lortutako aurrerapena garapenaren
hastapenetan dago oraindik; batez ere, kudeaketa-teknika modernoak sartzeari eta
pertsonen kudeaketa aurreratu bat garatzeari dagokionez.
0
1
2
3
4
5
1‐Politiken plangintza eta definizioa
2‐ Lidergoa eta antolakundearen
egitura
3.‐Gardentasuna eta kontu ematea
4‐Parte artzea
5‐Administrazio eskuragarria, irekia eta
hurbila6‐ Zerbitzuen kudeaketa
7‐ Enplegatuen kudeaketa
8‐Baliabideen kudeaketa
9‐ Lankidetza
10‐Berrikuntza eta hobekuntza
Diagnostiko-eredua
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 15
Egutegia eta betearazitako aurrekontua
Egutegia Aurrekontua.
Ekintza Aurreikusia Erreala
Aurreikusi
a Betearazia %
Galdera-sorta osatzea Maiatza Maiatza
Landa-lana Ekaina -
uztaila
Ekaina -
uztaila
Emaitzei buruzko txostena
egitea Urria Azaroa
20.000,00 22.425,00 112,13
3. ILDOA. “PROIEKTU ERALDATZAILEAK GARATZEKO LAGUNTZA””
4. ekintza: HAZ Foroa
Helburua:
Lankidetzazko aurrerapena bultzatzea Herritarren Arretarako Zerbitzu integrala eta bide
anitzekoa (HAZ) duten EAEko udalen artean.
Foroak erreferentzia izan beharko du halako zerbitzua abian jarri nahi duten udalentzat.
Hirugarrenik, Euskadi zerbitzuen eskuragarritasunaren erreferentzia gisa posizionatzea
ahalbidetuko du.
Deskribapena:
Zerbitzu integrala - leihatila bakarrekoa duten udalek osatzen dute. Foroa irauteko
asmoz eratu zen. 2012. urtean, helburua da lan-jardunaldi bat egitea foroa eratzeko, eta
beste bi, ereduak aztertzeko eta jardunbide egokiak partekatzeko.
Emaitzak:
- Hona hemen foroan parte hartu duten udalak: Arrigorriaga / Basauri / Durango /
Elgoibar / Ermua / Irun / Portugalete / Vitoria-Gasteiz.
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 16
Deitutako beste udalerri batzuk: Azkoitia / Beasain / Bermeo / Bilbao / Deba /
Donostia / Getxo / Legazpi / Tolosa / Zarautz.
- Sortutako dokumentazioa eta dokumentaturiko jardunbide egokiak webgune
honetan kontsultatu daitezke:
https://sites.google.com/site/hazsacforoa/
Jardunbide egokiak TBA webgunean ere daude eskuragarri.
Egutegia eta betearazitako aurrekontua
Egutegia Aurrekontua. Ekintza
Aurreikusia Erreala Aurreikusia Betearazia %
Foroa diseinatzea Iraila Maiatza
1. lan-jardunaldia Iraila Maiatza
2. lan-jardunaldia Urria Urria
3. lan-jardunaldia Abendua Urtarrila
4.000,00 3.570,00 89,25
5. ekintza: Udal Gardentasunaren Foroa
Helburua:
Lankidetzazko aurrerapena bultzatzea beraien antolakundeetan gardentasuna bultzatu
nahi duten EAEko udalen artean.
Foroak, gainera, erreferentzia izan beharko du prozesuarekin bat egin nahi duten
udalentzat.
Eta, hirugarrenik, lagungarria izan beharko du Euskadi garapenaren alorrean
posizionatzeko.
Deskribapena:
Gardentasunaren alorrean modu sistematikoan aurreratzeko asmoa agertu duten udalek
osatzen dute.
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 17
Emaitzak:
- Gardentasunari buruzko jardunaldian (ikus 1. ekintza) eta udaletako berrikuntzari
buruzko diagnostikoan (ikus 3. ekintza), gardentasunari eta kontu emateari
dagokien atalean, ateratako ondorioak aztertzen eta sistematizatzen hasi da.
- Badago foroa hiru fasetan ezartzeko plana: 1. fasea, Sistematizazioa eta
zabalkundea, 2013ko otsailetik ekainera bitartean aurrera eramatekoa; 2. fasea,
gardentasunerako tokiko estrategiak taxutzea, 2013ko ekainetik 2014ko maiatzera
bitartean zehaztekoa; 3. fasea, sendotzea eta etengabeko hobekuntza.
Egutegia eta betearazitako aurrekontua
Egutegia Aurrekontua.
Ekintza Aurreikusia Erreala
Aurreikusi
a Betearazia %
Foroa diseinatzea Ekaina Urria
Foroa eratzea Iraila 2013ko
urtarrila
Ekintza-planaren hasiera Urria 2013
7.000,00 4.525,17 64,65
(1) Ekintza honi egozten zaio udal-gardentasunari buruzko jardunaldiaren kostua
4. ILDOA. “SAREAK SORTZEKO LAGUNTZA”
4. ekintza: TBA Topaketak
Helburua:
TBA ekintzetan parte hartzen duten pertsonen sarea eratzea (agenden koordinatzaileak,
foroetako parte-hartzaileak, eta abar).
Sarea 2013. urtearen hasieran eratuko da, horrela 2012ko ekintza-planean parte hartu duten
pertsonak barruan sartzeko.
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 18
LAGUNTZA-BALIABIDEAK
Idazkaritza teknikoa
Helburua eta emaitzak:
1. 2012ko ekintza-plana prestatzen laguntzea. Ekintza-plana eta programazioa taxutzea.
2. Plan horren barruko ekintzetarako bakoitzari norabide egokia ematen laguntzea.
Norabideratze-agiriak eta bilerak.
3. Planaren betearazpena koordinatzea. Aurrekontuaren eta kontratazioaren kontrola, eta
jarraipenerako bilerak.
4. Proiektuei esleitutako lankidetzazko tresnak diseinatzen eta garatzen laguntzea:
berrikuntza agenden webguneak, HAZ Foroaren webgunea, eta udal-gardentasunari
buruzko jardunaldiarena. Horrez gain, hobekuntzen sustapena eta jarraipena TBA
webgunean.
5. Laguntza ematea ekimenaren kudeaketa-organoen eraketan eta funtzionamenduan.
Zuzendaritza Batzordea, Batzorde Teknikoa eta Hitzarmenaren Jarraipenerako
Batzordea.
6. Kudeaketa-organoei esleitutako lankidetzazko lan-tresnak diseinatzea eta mantentzea.
TBA Intraneta
7. Ekintza-planaren jarraipenari buruzko txostenak prestatzea.
Egutegia eta betearazitako aurrekontua
Egutegia Aurrekontua.
Ekintza Aurreikusia Erreala
Aurreikusi
a Betearazia %
Idazkaritza teknikoa Maiatza -
abendua
Maiatza -
abendua 21.000,00 21.240,00 101,14
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 19
TBA webgunea
Helburuak:
1. Mantentze-lanak: domeinuak eta web-ostatatzea
2. Sartutako hobekuntzak. Homearen usagarritasuna eta egitura.
Egutegia eta betearazitako aurrekontua
Egutegia Aurrekontua.
Ekintza Aurreikusia Erreala
Aurreikusi
a Betearazi %
Hobekuntzak identifikatzea eta
ezartzea
Apirila -
maiatza
Apirila -
maiatza 4.000,00 7.181,31 179,53
3.3 LORTUTAKO EMAITZAK
2012ko hedapen-planaren emaitza nagusiak hauek dira:
Lagundutako berrikuntza agendei dagokienez
- 2012an lagundutako 13 agendak 2009an pilotu gisa garaturiko 5 agendei eta
2010ean lagundutako 15ei gehitzen zaizkie.
2009
(pilotuak) Amurrio / Ataun / Ermua / Tolosa / Txorierriko Mankomunitatea
2010
Aia / Amorebieta-Etxano / Balmaseda / Beasain / Berango / Elgoibar
/ Etxebarri / Irun / Legazpi / Mendaro / Muzkiz / Orio / Portugalete /
Sopelana / Ugao-Miaballes
2012
Artziniega / Andoain / Basauri / Bergara / Bermeo / Elorrio /
Gernika-Lumo / Getaria / Gordexola / Hondarribia / Leioa / Zalla /
Zerain
Bideratzeke
dauden
eskaerak
Abanto-Zierbena / Arrazua-Ubarrundia / Bakio / Barakaldo /
Busturia / Donostia / Eibar / Iurreta / Ortuella / Plentzia / Zarautz
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 20
- Lagundutako agendek barne hartzen dituzten proiektuak udal bakoitzaren
berrikuntzarako gaitasunen diagnostikoa oinarri hartuz eta hausnarketarako eta
bateratze-lanerako partaidetza-prozesu bat erabiliz zehaztu dira. Hortaz, proiektuak
errealistak dira, eta garatu beharko dituzten pertsonek onartutakoak.
Agendekin, erakundearen sendotzea garatu da irekitasunean oinarriturik, eta
horrek, ezbairik gabe, gizarte-eragileekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan
aritzeko esperientziak abian jartzea eta udal-esparruan gizarte-berrikuntzako
proiektuak garatzea sustatuko du.
Bestela esanda, udalek berrikuntzarako dituzten gaitasunak garatzen baditugu,
beste batzuekin batera balio publikoa sortzeko proiektu berritzaileetan parte har
dezaten erraztuko dugu.
- Beste emaitza bat da bidea eman izana EAEko zenbait aholkularitza-enpresak
udalen errealitatea sakonago ezagutzeko, eta arlo horretan zerbitzu aurreratuak
emateko prestatuago egoteko. Hona hemen gaur egun arte berrikuntza agendak
taxutzeko zerbitzuak eman dituzten enpresak:
Alium Consulting / Alvaro Salazar / Attest / Bider you asesores / CGP / Enrique
Sacanell / Korapilatzen / Infyde / Imaginacción / Iritzia Batuz / LKS / Loop Consultores
/ Otxandio & Team consulting
EAEko udalerrietako berrikuntzari buruzko diagnostikoari dagokionez
- Egin zen autoebaluazioan izandako partaidetza handiari esker (%80,88ko
erantzuna), balio handiko informazioa eskuratu daiteke, berrikuntza agendak egiten
laguntzeko lanak eman duen ezagutza osatzen duena.
Hala, bada, TBAk bide eman du udal-errealitateari buruzko ezagutza aberats eta
sakona sendotzeko, eta horrek EAEko udalei laguntzeko tresnak ezartzeko eta/edo
berraztertzeko moduan jartzen gaitu, herritarrentzako toki-administrazio irekiagoa
eta hurbilagoa, eta eraginkorragoa eta gizarte-balio handiagokoa, lortzeko
aurrerapen horretan.
HAZ Foroa
- Lau jardunbide egoki partekatu dira, eta TBA webgunean argitaraturiko beste
hainbeste fitxatan dokumentatu dira:
ARRIGORRIAGAko UDALA Udalbarria - Telepadrón
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 21
ERMUAko UDALA Servicio Sociales y Ventanilla atención ciudadana - Abiapuntu
IRUNgo UDALA Servicios de Atención a la Ciudadanía – SAC+
VITORIA-GASTEIZko UDALA Buzón Ciudadano
- Horrez gain, foroaren esperientziari esker, lankidetzazko guneetarako eredu bat
ezarri ahal izan da, etorkizuneko beste foro batzuk eratzeko erreferentzia izango
dena (halaxe gertatzen ari da 2013ko otsailerako aurreikusirik dagoen udal-
gardentasunaren foroarekin).
Foro-ereduak ezaugarri hauek ditu:
1. Foroari dagokionez:
Talde-laneko harremana eratu eta atxikitzea, interakzioan eta konfiantzan
oinarrituta, pertsona bakoitzaren ezagutzen eta esperientzien askotarikotasuna
aprobetxatzeko eta lankidetzazko ikaskuntzaren aukerak optimizatzeko.
Foroa osatzen duten pertsonek lan-planaren xedea eta ikuspegia ezartzen dituzte.
Ekintza-planera sartzen diren ekintzek lanerako guneak sortuko dituzte, eta
halakoei “esperientzia-unitateak” deituko diegu.
2. Lankidetzazko aurrerapeneko prozesuari berari dagokionez (esperientzia-unitateak):
Prozesua taldearen proposamenen arabera pertsonalizatzea eta antolatzea, eta
loturak ezartzea parte-hartzaileen esperientzien eta ezagutzen artean.
Lanaren helburu diren zerbitzuak/prozesuak beste udal batzuetan ezartzean
izandako esperientziak ezagutzea eta aztertzea, eta pertsonen zein taldeen
esperimentazioa bultzatzea, ezagutza erabilgarria, eta parte-hartzaile bakoitzaren
errealitaterako aplikagarria, sortzeko modutzat.
Ezagutza bihurtzeko mekanismoak jartzea, bai aurrerapenak bai ezagutza horren
norbereganatzea bistaratzeko.
Edukiak sortzea (esperientziak, lanerako ereduak, gidak, etab.), EAEko
gainerako udalei laguntzeko elementu gisa.
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 22
TBA ekimenaren posizionamendua
Egun arte egindako lanak TBA,
ekimen gisa, posizionamendu
onean jarri du toki-
administrazioak eraldatzen
laguntzeko tresnatzat, eta, beraz,
tokiko esparru berritzaileagoak
antolatzea sustatzeko.
Horri dagokionez, TBAren
2012ko hedapenak honako hauek ahalbidetu ditu:
- Batzorde teknikoan eta beste lan-esparru batzuetan dauden EAEko erakundeekin
lankidetza-sareak ehuntzeko gaitasunari eustea. Lankidetza-inguruneak erakunde
hauek barne hartzen ditu: foru aldundietako teknologia enpresak; Innobasque –
Berrikuntzaren Euskal Agentzia; Datuak Babesteko Euskal Bulegoa; Euskalit –
Bikaintasunerako Euskal Fundazioa; Kzgune Sarea; HAEE – Herri Ardularitzaren
Euskal Erakundea.
- 2013ko EUDEL-FORU ALDUNDIAK-HAEE programan berrikuntza agenden
ondoriozko proiektuetan laguntzeko berariazko prestakuntza-ekintzak sartzea.
- TBA EISCO 2012 delakoan posizionatzea.
- TBA SPRIk argitaratzen duen lehiakortasun-katalogoan sartzea.
- Estrategia Empresarial argitalpenaren berrikuntzari buruzko monografikoan TBA
egotea.
- Club de innovación delakoan, TBA proiektu berritzaileen artean sartzea.
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 23
4. ONDORIOAK
Berrikuntza agendetarako laguntza
- Ondorioak
Eskaria duen tresna (26 eskaera 2012an; horietatik 13 ezin izan dira bideratu,
aurrekontu-arrazoiengatik).
Proiektuetan lagun egiteko eskaria berariazkoa eta errepikatua (“eta orain zer?”).
Ez da “iristen” udalerri txikietara (2009az geroztik lagundutako 30 agendetatik 6
baino ez dira 2.000 biztanletik beherako udalerrietakoak).
- TBAren Zuzendaritza Batzordeari egiteko zenbait proposamen
Berrikuntza agendaren programarekin jarraitzea, sortutako eskariari erantzuteko.
Proiektuak egiten laguntzeko, lankidetzazko izaera duen programa bat ezartzea
(alegia, proiektu bera abian jartzeko interesa duten udalen multzoarentzat
lankidetzan aurrera egitea sustatzen duen programa bat).
Udal txikientzako berariazko programak ezartzea (horri dagokionez, Zeraingo
agendaren esperientzia, 2012an, erreferentzia izan litekeen esperientzia da).
Jardunbide egokiak identifikatzea, gida berriak egitea, prestakuntza-lantegiak, eta
abar.
Lankidetzako proiektu eraldatzaileak
- Ondorioak
Foroa formula baliagarritzat agertu da ikaskuntzarako eta lankidetzazko
aurrerapenerako tresna gisa trakzio-eragina edo eragin eraldatzailea duten
alderdietan (hau da, jarduera-eremu berriak edo zenbait aurrerapen-eredu
lankidetzan esploratzeko interesa duten udal batzuek eratutako multzoa,
erreferentzia-esparru propioak eratzeko, eta gainerako udalentzat baliagarriak
izan daitezkeen emaitzak eta gomendioak).
- TBAren Zuzendaritza Batzordeari egiteko zenbait proposamen
Foroak eratzen laguntzen jarraitzea: gardentasuna, sinplifikazio administratiboa,
eta abar.
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 24
Udal-errealitatearen ezagutza
- Ondorioak
Udalekin egindako zuzeneko lanak eta udaletako berrikuntzari buruzko
diagnostikoak ezagutza-oinarri sendoa ematen dute.
- TBAren Zuzendaritza Batzordeari egiteko zenbait proposamen
Ezagutza hori dauden gobernu-mailekin partekatzea (Eusko Jaurlaritza, foru
aldundiak eta toki-administrazioak), politika bateratuak eta/edo osagarriak
atontzeko, kalitatekoa, eraginkorra eta zerbitzua ematen dion gizarteari irekia den
toki-gobernu baterantz aurreratzea sustatuko dutenak.
TBAren aurrerapen-maila
- Ondorioak
TBAk aurrera egiteko bidea eman du dagoeneko irekitasunean eta berrikuntzan
oinarriturik lanean ari diren udalen sentsibilizazioan eta mobilizazioan.
- TBAren Zuzendaritza Batzordeari egiteko zenbait proposamen
Dagozkien antolakundeetan berrikuntzarekin engaiaturik dauden pertsonek sarean
aurrera egiteko formulak sustatzea: TBA Topaketak.
Udalak eragile aktibotzat dituzten gizarte-berrikuntza proiektuen alde egitea
(gizarte-ehuna udaletara hurbiltzea, elkarrekin batera balio publikoa sortzearen
inguruan).
TBA, haren aurrerapenak eta haren proposamenak nazioarteko eremuan
posizionatzea.
I. eranskina: Fakturen xehetasuna
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 25
Nº Expediente
Concepto Fecha ProveedorImporte con IVA
´8/2012 Dominios 23/04/2012 Ibermática 124,91
´18/2012 Modificaciones navegación 31/05/2012 Ibermática 4.507,60
Hosting 31/01/2012 Ibermática 2.548,80
7.181,31TOTAL
Página Web AIL
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 26
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 27
II. eranskina: Sortutako dokumentazioaren erreferentzia
Euskarri digitalean ematen diren agiriak honako hauek dira:
Garatutako jardueren ondoriozko agiriak
Agiria Non
1. ekintza: Udal-gardentasunari buruzko jardunaldia
Jardunaldiaren ondorioak https://sites.google.com/site/tbaailtransparencia/jornada-120619
2. ekintza: Berrikuntza agendetarako laguntza
Andoaingo agenda https://sites.google.com/site/ail2012andoain/
Artzeniegako agenda https://sites.google.com/site/ail2012artziniega/
Basauriko agenda https://sites.google.com/site/ail2012basauri/
Bergarako agenda https://sites.google.com/site/ail2012bergara/
Bermeoko agenda https://sites.google.com/site/ail2012bermeo/
Elorrioko agenda https://sites.google.com/site/ail2012elorrio/
Gernikako agenda https://sites.google.com/site/ail2012gernika/
Getariako agenda https://sites.google.com/site/ail2012getaria/
Gordexolako agenda https://sites.google.com/site/ail2012gordexola/
Hondarribiko agenda https://sites.google.com/site/ail2012hondarribia/
Leioako agenda https://sites.google.com/site/ail2012leioa/
Zallako agenda https://sites.google.com/site/ail2012leioa/
Zeraingo agenda http://zerainherrieredua.wordpress.com
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 28
Agiria Non
3. ekintza: EAEko udaletako berrikuntzari buruzko diagnostikoa
Azken txostena
Zabalkunderako agiria Erantsitako memoria-unitatea
4. ekintza: HAZ Foroa
Deialdia eta aktak https://sites.google.com/site/hazsacforoa/
Praktika onak. Arrigorriaga ARRIGORRIAGAko UDALA Udalbarria – Tele-errolda
Praktika onak. Ermua ERMUko UDALA Gizarte Zerbitzuak eta Herritarren Arretarako
Leihatila - Abiapuntu
Praktika onak. Irun IRUNgo UDALA Herritarren Arretarako Zerbitzuak – HAZ+
Praktika onak. Vitoria-Gasteiz VITORIA-GASTEIZko UDALA Herritarren Postontzia
TBAren posizionamendua
TBA webgunea. Nabigazio berria, Berriak,
Esperientziak, Dokumentazioa, etab. http://www.eudel-ail.net/
EISCOko aurkezpena Erantsitako memoria-unitatea
Estrategia Empresarial-en argitaraturiko
artikulua Erantsitako memoria-unitatea
Euskadiko TBA. Proiektu berritzailea Club
de innovación webgunean.
http://www.clubdeinnovacion.es/index.php?option=com_mtree&ta
sk=viewlink&link_id=499&Itemid=64
Egindako jarduerei, lortutako emaitzei eta gastuen ziurtapenari buruzko 2012ko justifikazio-txostena 29
Kudeaketaren ondoriozko agiriak:
Zuzendaritza Batzordearen eta Batzorde
Teknikoaren aktak eta deialdiak; jarraipen-
txostenak; etab.
https://sites.google.com/site/tbaailintranet/
2012ko betearazpen txostena Erantsitako memoria-unitatea
Jasotako fakturak Erantsitako memoria-unitatea