ttipi-ttapa korrika -...
TRANSCRIPT
2015eko martxoa 151 zbk.
ttipi-ttapaKORRIKA
2015eko MARTXOA2
Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.
Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri,Ana Aizpurua eta Eibarkoikastetxeetako ordezkariak.
AdministrazioaMarisol Uriarte.
Erredakzioa eta maketazioaAinara Lavado, Maider Aranberri, AinhoaLuz eta Ana Aizpurua.
Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa.
Copyright-aTxikitto!
Lege-gordailuaSS-1111/96
Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena
GipuzkoakoForu Aldundia
KULTURA SAILA
Ume bat arduratuta heltzen daetxera eta amari esaten dio:
- Ama! Ama! Eskolan oso despistatua naizelaesaten dute .
- Ez egin kasurik eta egon lasai! Baina, barkatu, niez naiz zure ama, zure auzokoa naiz
DIOGO VALE, EIDER MADRIGAL, AMADOU MBENGUE
Banpiro batek, ahotik odoladariola ikusi du bere adiskideak:
– Aizu, baina non lortu duzu halako odol pila?– Zatoz nirekin eta ikusiko duzu!
Kaleko horma bat erakusten dio esanez:– Ikusi al duzu horma hori?
– Bai!– erantzuten dio adiskideak– Ba... nik, ez dut ikusi
JUAN DAVID OCHOA, VERONICA FEIJOO
Hortzak garbitzekoeskuilak esaten du:
– Batzuetan lanik txarrena dudalauste dut...
Eta komuneko paperak erantzuten dio: – Bai??... ziur zaude??
SALMA FERNANDEZ,
GENESIS NICOLL MURILLO
Zer esaten du ET-k limoiajaterakoan:
– “Mikaaaatzaaaaa”
NAROA GOMEZ, ACHRAF ABIDA
Bi moja motorrean zihoazen eta inork pasa ezinzuen kurba bat pasatzea lortu zuten. Beste aldetik Ertzain batek esan zien:
– Nola lortu duzue kurba hau pasatzea?–Jainkoa gurekin dagoelako!! – erantzun zuen moja batek.
– Orduan isuna daukazue motor batean hiru pertsonajoateagatik!!!
UNAI CASAREJOS, HASSNAIN ALI
2015eko MARTXOA 3
JAJAJA
JAJAJA
Egun batean Jaimitoren amak esanzion Jaimitori:
– Jaimito mesedez joan saltxitxak erostera.Eta erostera joan zen. Baina itxita zegoenez eta poltsikoan artazi
batzuk zeuzkanez pitilina moztu zuen.Gero etxera joan zen eta bere amak pitilina sukaldatu zuen.
Amari asko gustatu zitzaionez esan zion:– Joan beste saltxitxa bat erostera.
Eta Jaimitok erantzun zion:– Itxaron nire pitilina handitu arte.
NAGORE OCHOA, DIYAE AHDADOU.
4
�
Irati Llarena
Sudokua
Aurkitu desberdintasunak
Mezua deszifratu
2015eko MARTXOA
Leire Gomez
Jule Bastida
AURREKO HILEKO IRABAZLEA
Oraingoan ere langile jardun duzue, eta
aurreko hileko lehiaketako erantzun asko jaso
ditugu. Zozketa egin eta gero, irabazlea
GARAZI KORTABARRIA izan da.
Argazkian duzue saria jasotzen. Zorionak!
Izen-abizena .............................................................................................................................
Adina .....................................................................Tel...............................................................
�
�
BIDALI ERANTZUNA APIRILAK 30 BAINO LEHEN....ETA KITTO! EUSKARA ELKARTEA. Urkizu 11. Eibar.
Lehiaketa
BILATU ETA MARGOTU ESKUMAN AZALTZEN DIREN MARRAZKIAK
2015eko MARTXOA
Maia
len Bl
anco
Ainhoa Bizkarra
Labirintoa
Hizki-zopa
6
Aspaldiko! Hemengaude berriro La SalleIkastetxean egin ditu-gun ekintza guztiakkontatzeko prest.LH-ko ikasle-irakasleokkontsumobideko taile-rrak egin genituen etaprimeran pasatu ge-nuen. Pilla bat gauzaberri ikasteko aukeraizan genuen!Martxoaren 9tik 13raProyde Proega asteaospatu genuen, elkarta-sun jaia eginez. Urterobezala, pintxo solida-rioak izan genituen etaaurten, Eibarko kami-seta bat zozketatu ge-nuen!23tik 27ra, euskal asteaospatu dugu eta sorpre-saz beterik gaude! Bes-teak beste, 3.ziklokoak Txuri Urdinera joan ziren patinatzera. Martxoaren 6an, antzezpen bat ikustera joan ziren Arrasateko Amaiaantzokira.
2015eko MARTXOA 7
Kaixo Arrateko Andra Mari Ikastetxetik! Hemen gaude, aratosteakamaitu eta lanean buru-belarri. Zein ondo pasatu genuen guztiok! Mila-mila esker gurasoei eta jangelako zaintzaileei emandako laguntzagatik. Martxoaren 9an 3. ziklokoak IKAS2DEAK programaren barruan MaiderYabar akrobataren bisita izan zuten.2. ziklokoak martxoan irteera pedagogikoa egin zuten Deba Behea eza-gutzeko.HH-ko 4 eta 5 urtekoak martxoaren 26an Coliseora joango zirenPIM&POM filma ikustera.Martxoaren 27an, LH-koek euskal filma bat ikusiko dute eskolako are-toan.
Urkizu ikastetxeko lehenengo etabigarren mailako ikasleak OñatikoNatur Eskolara joan ziren martxoa-ren 17an. 23an Korrika Txikian hartugenuen parte eta 26an, Haur Hez-kuntzako umeak, "Pim eta Pom"pelikula ikustera joan ziren ColiseoAntzokira.
Martxoaren 8an, Emakume Langilearen eguna zela-eta, lantxo batzukegin genituen J.A.Mogel ikastolan.Aurten ere liburutegi orduan Emakumearen egoera ipuin eta bideo bitar-tez hobeto ulertu dugu.Material horiek ikusi ondoren, ikasleek etxeko lanetan zertan hobetu de-zaketen aipatu zuten eta hormairudi baten agertu zuten. Batez ere,etxeko lanak orekatuagoak egon daitezen nahi dugulako.Horrela, ikastola guztiko neska-mutilak euren lantxoa egin dute emaku-meen eskubideak hobetzeko. Argazkian ikus itzazue 2. mailako batzukhormairudia osatzeko eskulantxoa egiten.
Azken urteetan aratosteak ikastetxeanospatu ondoren, aurtengoan AmañaIkastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoakherriko desfilean parte hartu dugu. Lehenhezkuntzako ikasleak hippiz mozorrotuginen eta haur hezkuntzakoak ipuinetakopertsonaiez. Dena oso ondo atera zen,giroa ezin hobea izan zen eta asko gozatugenuen. Hurrengo urtean ere bertanegotea espero dugu.
korrika, iruditan
2015eko MARTXOA10
Oraingoan ere material errazekin eskulanpolita egiteko aukera eskaini nahi dizuegu.Frutak, barazkiak eta margoak, besterik ezduzue beharko.
Materiala:- Fruta: sagarrak, madariak, laranjak,
platanoak, limoiak…- Barazkiak: brokolia, azalorea, piperra, patatak, azenarioa, arto osoa, txanpiñoiak…
- Aiztoa- Mozteko taula- Tenperak- Erretilua edo bandeja- Papera
Fruta eta barazkimargolariak
Pausoak:1.- Garbitu eta ondo sikatu fruta eta barazkiak. 2.- Moztu nahi duzuen moduan, baina hona
hemen ideia batzuk: fruta erditik moztu,brokolia eta azaloreari ateraizkiozue kukuluak,txanpiñoiari forma ezberdinak eman (izarrak,bihotzak…)…
3.- Busti frutak eta barazkiak margoan etairudimenaz lagundurik, marrazki politakegingo dituzue.
Behar duzuen gauza bakarra izozki-makilak, velcrozatitxoak eta margoak dira. Margotu makiltxoaknahi duzuen kolorearekin eta itsasi velcro zatiak,leunak eta zimurrak, elkarri itsasi ahal izateko. Nahiduzuen formak egin ditzakezue, geometrikoak,zenbakiak…
Makiltxoekin jolasean
Ti-ta!
Haragizko burritoak
etxekoSUKALDARIA
PAUSOAK
2015eko MARTXOA 11
OSAGAIAK
� Tipula� Haragi txikitua� Tomate-saltsa� Cheddar-gazta� Mostaza� Tomate-xerrak� Arto-opilak
OSAGAIAK
� Txip erako patatak� Txokolatea
PAUSOAK
1.- Urtu txokolatea mikrohuin-labean, kontu handiz.
2.- Sartu patatak txokolatean,astindu soberako txokolateakentzeko eta jarri itzazu paperbaten gainean. Gatz apur batbota gainetik eta listo!
Patatak txokolatetan
1.- Tipula txikitua oliotan egin. Iaeginda dagoenean nahastuharagi txikitua eta utzi.
2.- Bi tomate-saltsa goilarakadagehitu eta utzi pare bat minutu.
3.- Arto-opilak mahai gaineanzabaldu. Opil bakoitzean gazta,haragiaren nahasketa etamostaza pixka bat bota.
Ondoren, tomate-xerrak gehitueta itxi opila.
4.- Labea berotu 180 gradutan etaburritoak sartu bertan 3-5minutuz, gazta urtu arte.
Guk osagai hauek proposatzendizkizuegu baina nahi dituzuenakerabil ditzakezue.
2015eko MARTXOA12
ARIESDatozen egunotan zoriontsu sentituko zara.Udaberrian gaudelako edo ez dakit zergatikbaina pozik egongo zara. Zorteko zenbakia 3.TAURUSEzin duzu ezkutatu, maiteminduta zaude!!Lasai, zure sekretua salbu dago nerekin. Denadela, barruan gordetzeak ez dizu onik egingo,lagunen bati kontaiozu, lasaiago sentituko zara.GEMINISUdaberria iritsi dela eta udako erropa janzteanahi? Ahaztu egin duzu non bizi zaren, ala?Pazientzia izan beharko duzu, badakizu EuskalHerria nolakoa den. CANCERDatozen egunotan 2 zenbakiak zortea ekarrikodizu eta zure kolorea urdina izango da.Animaliaren bat aukeratzekotan aukeratukatua.
LEOAbestea ondo dago, baina bajatu bolumenapixka bat, aldamenekoak zoratuta dituzu-eta!Pentsatu duzu inoiz telebista saio bateraaurkeztea?VIRGONoizean behin guztioi sartzen zaigu alperraldia,baina zureak asko irauten du! Konturatu ordukoikasturtea amaitu zaigu, eta beraz, espabilatu!LIBRAAste Santuko oporrak ate joka ditugu, lasai.Orain hartuko duzu merezitako atsedena,baina ez zaitez larregi erlaxatu, eh? Zortekozenbakia 8.SCORPIUSZuk errespetua eskatzen duzu, baina gauzabera egin beharko zenuke zuk ere besteekin.Lagunak zaindu egin behar direla ez ahaztuinoiz.
SAGITARIUSIrakurtzea gustatzen zaizu eta hori igerri egitenda. Jarraitu horrela. Joan liburutegira eta bertanaurkituko duzu eskaintza polita.CAPRICORNIUSEtxekoak pozik izango dituzu egunotan: oheaegin, gela txukundu, mahaia jarri eta kendu…Baina ez dadila egun batzuetako kontuabakarrik izan, eh? ACUARIUSKatarroa noiz joango zaizun? Badakit aspertutazaudela baina izan pazientzia. Eguzkiak indarrahartzen duenean sendatuko zaizu.PISCIS9 zenbakiak zortea ekarriko dizu, zure animaliazaldia izango da eta kolorea berdea. Litxarrerialarregi ez jan, tripako minez egon nahi ezbaduzu!
horo
skopoa
NUR ETA DORTOKEN UHARTEAOraingo emanaldi honetan Nur eta lagunak, Yi-Yi,Yidan, Hidehiro etaAnder Txina hegoaldeko Hainan uhartera joango zaizkigu. Han,dortoken ospitalea ezagutuko dugu eta abentura berri zirraragarriakbiziko ditugu itsas-izarren, marrazoen, izurdeen, dortoken etakoloretako arrainen artean.
ZER IRAKURRI
ZUBIBERAKO ZUBIAZubiberako zubizaina zakarra zen zubia pasatu nahi zuten guztiekin.Txoriak, untxiak, sugandilak edo jendea izan, zubizainari berdin zitzaion.
JUAN
SAN
MART
IN LI
BURU
TEGIAN
EIBAR
KO LI
BURU
DEND
ETAN
2015eko MARTXOA 13
PAULAREN SEIGARREN ATZAMARRABadakizu zenbat hatz dituen Paulak esku batean? Bat, bi, hiru, lau, bost…eta sei! Sei hatza, bai, eta seigarren atzamar horrek ahalmen bereziakematen dizkio, besteek pentsatu baina esaten ez dituzten gauzei igartzeko.
PIKE ETA PITITOPotolera eta Berriaingo Goienetxea baserria ardaztzat duen kontakizungoxoa dugu Pike eta Pitito. Pike eta Pititoren arteko harreman bereziakkolore biziz tindatuko ditu biok elkarrekin izandako bizipenak, nahiz etaabentura handia Pititok bakarrik egin behar…
BOGA, TXAKUR HEGALARIABoga txakurra ez da nolanahikoa, ez horixe!! Azkarra da oso. Bihurriada. Badaki margotzen. Badaki antzezten. Eta, gainera, txoriek bezalahegan egin nahi du!!
BELDURRAREN GAZTELUA, “ THULUHCEN ESKUA”Ez dago inor Jason anaiak baino ausartagorik, apustu latza eginduelako: gau bat emango dute hiriaren kanpoaldean dagoen etxeabandonatuan. Etxe barruan, kristalezko estalki baten azpian eskumomifikatu bat aurkitu dute, azazkal beltz luzeetakoa….
2015eko MARTXOA
bitxikeriak
Thomas Alva Edisonbonbila elektrikoarenasmatzaileak beldurrazion iluntasunari.
Txinpantzeak,orangutanak, izurdeak,elefanteak eta … gizakiakdira ispilu aurrean berenburua ezagutzen dutenbakarrak.
Sagarren haziek zianuroadute. 40 edo 50 jatenbaditugu hil egingaitezke!
Bulgariarrek “bai” buruaalde batetik besteramugitzen esaten dute,eta “ez” goitik beheramugitzen.
Arrautza bat bi telefonomugikorren artean jartzenbadugu, sukaldatu egingoda 62 minututan.
Lehenengo palmondoakipar-poloan hazi ziren.
Jaiotzen garenetik gurebegiak neurri berekoakdira bizitza osoan.
Eltxoek hortzak dituzte, 47hortz.
Gorputzeko giharrikindartsuena mihia da.
� Izurdeek begi batitxita egiten dute lo.
� Bangladesh�en 15urteko umeak gartzelarajoan daitezke azkenazterketetan tranpaegiteagatik.
� Zelai metro karratubatek pertsonabatentzat urtebeterakoadina oxigeno sortzendu.
14
� Eguzkiak argiaemateari utziko balio, 8minutu beharkogenituzke horretazohartzeko.
� Hartz zuriak ezkertiakdira.
BAI! EZ!
2015eko MARTXOA 15
Dragoiaren kondaira
ONDO LO EGIN, MAITEA
gun batean, Xabi, Iker, Ana
eta Jone izeneko neska-
mutilak kondairen liburuak
bilatzen zeudela, bat-batean
Ikerrek bat aurkitu zuen.
Liburu horretan Dragoi baten kondaira
kontatzen zen; inork ez zuen sinesten,
baina Ikerrek bai. Astebete pasatu zen
eta telebistan agertu zen kondaira, esan
zuten egia zela. Dragoi hori oraindik bizirik zegoela herri txiki batean. Herria
Mondragon deitzen zen.
Lau lagunak, Mondragonera abiatu ziren eta hotel batera joan ziren gaua pasatzera.
Jende gutxi bizi zen herrian, astean behin, Dragoia, pertsona baten bila joaten zelako,
jateko. Hurrengo egunean, lagunak kanpora irten ziren paseatzera. Ordu erdia pasa
ondoren Dragoia etorri zen eta Ana harrapatu zuen. Bere gordelekura eraman zuen
jateko. Beste hirurak prestatu ziren eta Dragoiaren gordelekura joan ziren. Tranpaz
betea zegoen, hasi ziren pasatzen eta Xabik mina hartu zuen. Han geratu zen eta
beste biek aurrera jarraitu zuten. Tranpa guztiak pasatu zituzten. Eta han ikusi zuten
Dragoia eta Ana borrokan. Dragoiak Ikerri min eman zion eta Jonek menderatu egin
zuen.
Azkenean Ana salbatu eta ospitalera joan ziren, zauriak
sendatzera. Hurrengo egunean aberatsak bihurtu ziren.
Sendatu eta etxera joan ziren.
Rameez Ansar
Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.
MEREZI DU...
E
zu margolari!