urteko jarduera txostena 2015 ai laket!!
TRANSCRIPT
JARDUERA TXOSTENA 2015
1 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
URTEKO MEMORIA
2015
JARDUERA TXOSTENA 2015
2 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Portadako irudia Sandra Santosen eskutik
JARDUERA TXOSTENA 2015
3 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Elkartea
Ai Laket!!, arrisku murrizketarako droga erabiltzaileen elklartea.
Elkarteen Erregistroan izena emanda; 1. saldea/1. saila/ Zbkia.: 603509, IFZ: G 01334119.
2015eko otsailean 97 bazkidek osatzen dute, horietako 5 elkarterako lan eginda. Gainera 47 bolondresez osaturiko talde adago.
Legezko eta legez kanpoko drogen erabileretatik eratorritako ondorio arriskutsuenak gutxitzea helburu dugu, eta baita autonomía pertsonala eta norberaren ardura indartzea.
Erabilera arduratsurako ereduen, arrisku murrizketaren eta babes alderdien alde gaude, drogekiko harreman gatazkatsuak ekiditzen dituztenak. Elkarteak droga erabiltzaileen defentsaren aldeko apustua egiten du eta legez kanpoko drogen eztabaida sozialaren promozioa egiten du .
Ez da elkartearen asmoa inolako drogaren erabileraren promozioa egitea eta persona bakoitzaren erabakia errespetatzen dugu, aseptikoki honetan eragin nahian informazio zorrotza, objektiboa, praktikoa eta sinesgarria emanez, nork bere erabakiak modu askean eta informatuta har ditzan, ondo hausnartu ostean.
Elkarteak 26 bazkide berri ditu 2015ean, 3 bazkidek elkartea utzita.
Harrera egindako persona kopurua
Ai laket!! elkarteak hainbat proiektu ditu: Testing, Lonja Laket!!, Ai Test Gunea eta Informazio Gunea, boluntariotzaz, formakuntzaz eta kontsultetaz aparte (proiektu bakoitzari buruzko informazio gehiagorako; www.ailaket.com).
2015 urtean zehar partaide kopurua honakoa izan da:
JARDUERA TXOSTENA 2015
4 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Testing: 14.062 pertsona (922 boluntariotza proiektua) Lonja Laket!!: 397 pertsona Ai Test Gunea: 245 pertsona Informazio Gunea: 1.186 pertsona (306 boluntariotza
proiektua) Boluntariotza Hedatuz!! 1.671 pertsona (922 Testing, 306
Informazio Gunea, 363 kanpo formakuntza, 35 barne formakuntza, 45 Alucine)
Formakuntza: 802 pertsona (700 boluntariotza proiektua) Botiltzarra: 1.266 pertsona Gazte Topa Laket!!: 570 pertsona
Beraz, 2015ean guztira 18.528 pertsonengana iritsi gara (2014an 17.067 izanda).
Proiektu eta zerbitzu ezberdinetan jasotako pertsonen portzentaje zehatzak hauek dira:
Personas atendidas
3%
2% 2%
5%
7%
10%
69%
2%
Testing Voluntariado RdR Tolosa
Puntos Informativos GazteTopaLaket!! Formación
LonjaLaket!! Punto Fijo
JARDUERA TXOSTENA 2015
5 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Testing
Esku-hartze kopurua
2015ean 42 esku-hartze egin dira EAE-an zehar.
Hauetatik 24 Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko eta Menpekotasun Sailaren kontrataziopean egin dira, 15 udaletxeen kontrataziopean eta 3 boluntarioki.
Programa otsailaren 18an hasi zen Tolosako ihauterietako esku-hartzearekin eta abenduaren 21ean bukatu zen Azpeitian. Esku-hartze gehienak herriko jaietan zehar egin dira nahiz eta bi musika jaialdietan egin (Azkena Rock Festival eta Elgoibar Dance Festival), eta bat diskoteka batean (New Guass).
Partaide kopurua
Guztira 14.062 pertsonei harrera egin zaie, inoiz baino persona gehiagori (2014ean baino 454 pertsona gehiago). Hauetatik 5.048 pertsona outreach bidez informatu ziren; 7.777 pertsona informazio gunean izan ziren; eta 1.237 pertsonek analisi zerbitzua erabili zuten.
GUZTIRA Informazio Gunea Analisia Outreach
2012 10.672 5871 1.017 3.784 2013 13.321 7.324 1.030 4.967 2014 13.608 7.035 1.055 5.518 2015 14.062 7.777 1.237 5.048
2015eko Testingean analisi zerbitzua erabili zuten pertsonan %59ak lehen aldiz erabili zuen analisi zerbitzua.
JARDUERA TXOSTENA 2015
6 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Harrera egindako pertsonen bataz besteko adina
Informazio gunea erabili duten pertsonen bataz besteko adina 23,9 urtekoa da eta analisi zerbitzuarena 27,5ekoa. 2013 eta 2014 urteetan bildutako datuekin konparatuta ikusten dugu informazio guneko pertsonen bataz besteko adinak behera egiten duela, 2012 urteko bataz bestekoa 23,3 urtekoa zen bitartean. Analisi gunean, ordea, bataz besteko adinak gora egiten du 25,9 urtetik 27,2 urtera pasata.
2014tik analisiko bataz besteko adina informazio gunekoa baino handiagoa dela ikusten da, aurten analisi zerbitzuko bataz besteko adina are gehiago handituta.
23,3
2926,9
23,926,1 27 25,9 27,5
0
5
10
15
20
25
30
35
2012 2013 2014 2015
Recinto Análisis
Sexuaren araberako harrera
Aurreko urteetan bezala emakume gutxiagori harrera egin zaie, aurten are emakume gutxiagorengana helduta; Informazio guneko emakumeen portzentajea %30ekoa izan da eta analisi zerbitzuarena %15ekoa. Beraz, analisi zerbitzuan informazio gunean baino emakume gutxiagok parte hartzen dute.
Informazio eta kontsulta gunea
Nahiz eta 2014an aurreko urteetan baino emakume gehiagorengana heldu, 2015ean emakumeen portzentajeak berriz ere behera egiten du 2012tik bildutako datuen azpitik aurkituz.
JARDUERA TXOSTENA 2015
7 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Analisi gunea
2015ean aurreko urtearekin alderatuz analisi guneko emakumeen portzentajeak behera egin du.
Aztertutako lagin kopurua eta mota
2015eko Testing esku-hartzeetan 864 lagin aztertu dira, 2014an baino 114 gehiago.
2015 2014 2013 2012
Marihuana 242 243 190 173
Haxixa 180 147 139 199 Anfetamina 193 171 194 156
Kokaina 122 87 99 83 MDMA 99 67 80 51
Ketamina 20 16 27 30 LSD 4 2 2 -
Beste batzuk 4 5 5 11 GUZTIRA 852 738 736 703
Testing programan marihuana jarraitzen du izaten gehien aztertutako substantzia, 2014ko lagin kopuru antzekoa izanik.
Dena den, 2015ean beste substantzien lagin kopuruek gora egin dute; haxixezko 38 lagin gehiago aztertu dira, anfetamina 22 lagin gehiago, kokaina 35 lagin gehiago, MDMA 32 lagin gehiago, ketamina 4 lagin gehiago eta LSD 2 lagin gehiago.
Bestalde, nabarmendu behar da 14 laginek negatiboa eman dutela esperotako printzipio aktiboan; 6 ketamina lagin, MDMA 3 lagin, kokaina 3 lagin eta anfetamina lagin 2.
0
50
100
150
200
250
300
2012
2013
2014
2015
JARDUERA TXOSTENA 2015
8 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Giza baliabideak
Testing proiektua burutzeko 2015ean 6 pertsonetako lan-taldeak egin dira erabiltzaileekiko zerbitzua eta atentzioa hobetuz. Guztira 37 pertsonek parte hartu dute Testing-aren garapenean.
Ekonomikoa kudeaketa
Testing proiektuaren 2015eko diru sarrera 97.050,00 eurokoa izan da. %62a Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko eta Menpekotasun Sailaren kontratazioari dagokio eta gainerako %38a EAE-ko 16 udalerrietako Udaletxeei. Diru sarreren garapenean hiru urteko egonkortasuna ikusten dugu, guztietan diru sarrera berdina izanik.
JARDUERA TXOSTENA 2015
9 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Lonja Laket!! Lonja kopurua eta udalerriak
2015ean Lonjalaket!! proiektuan eta udaletxeen bitartekoei zein lokalen beharrei egokitutako antzeko proiektuetan 20 lokalek parte hartu dute.
Lonjak honako herrietan aurkitzen ziren; Vitoria-Gasteizen, Tolosan, Laudion, Dulantzin, Orduñan, Azpeitian eta Zornotzan, lehen aldiz azken hiru herrietan egonda. Aipagarria da Orduñan 7 lokalek parte hartu izatea, herria txikia izanda lokal kopurua ez baita handia.
Proiektua lokal bakoitzeko hiru bisitek osatzen dute, guztira 489 ekintza eginda, prebentziozko 120 lanordu baino gehiagorekin normalean bestelako bitartekoak iristen ez diren espazioetan.
Harrera egindako pertsona kopurua
Guztira 397 pertsonek parte hartu dute, hauetatik %34a emakumeak eta %66a gizonak, aurten emakume gehiagorengana helduta. Lau lokatetan konposaketa mistoa zen eta beste lau lokaletan emakumeak gailentzen ziren.
Partaideen bataz besteko adina 19,0 urtekoa izan da eta gehien errepikatutako adina 17 urtekoa. Beraz, pertsona gazteei harrera gehien egiten dien proiektua da, sarritan adin gutxikoengana helduta.
Aztertutako lagin kopurua eta mota
Guztira proiektu honetan 116 lagin aztertu dira, hauetatik %78a kalamua izanda eta hauetik %62a marihuanazkoak. Dena den, nabarmentzen dugu proiektu honetan lehen aldiz MDMA bezala saldutako alfa-PVP lagin bat aurkitu dugula.
JARDUERA TXOSTENA 2015
10 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Giza baliabideak
Proiektu hau aurrera eramateko Ai Laket!! elkarteko 7 pertsonek parte hartu dute.
Lonjen kontratazioa Donostian
2015ean Donostiako Udaleko kontratazioarekin jarraitu da lokaletan esku-hartzeak egiteko. Guztira 7 lokaletan egon gara 94 pertsonengana helduta.
Kontratazio honen bidez 4.681,25€ lortu ditugu, Udalak aurreikusitako 10 lokaletako kopurura iritsi ez garelarik. Honek eragina izan du diru sarreretan.
Kudeaketa ekonomikoa
Ai Laket!! elkarteak lokaletan egiten dituen proiektu ezberdinetatik guztira 40.611,25€ bildu dira; 35.930,00€ Lonja Laket!!-etik eta gainerakoa Lonja Txiki!!-tik. Diru sarreratik %44a Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko Sailak proiektu honi emandako kontratazioari dagokio.
Diru sarreren garapenaren inguruan iazko urtearekin alderatuz 9.000 euroko jaitsiera nabarmentzen dugu.
JARDUERA TXOSTENA 2015
11 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Ai Test Gunea
Esku-hartze eta harrera egindako pertsona kopurua
2015ean Ai Test Gunean 50 esku-hartze burutu dira 245 pertsonei harrera eginez. Aurten iaz baino 44 pertsona gehiagok erabili dute zerbitzua, pertsona gehienengana iritsi den urtea izanik 2012tik.
Ai Test Guneko erabiltzaileen %64ak lehenagotik zerbitzua erabilia zuten, honek batetik zerbitzuarekiko eskuragarritasuna eta bestetik erabiltzaileen asebetetzea erakusten duelarik. Bestalde, 77 pertsonek lehen aldiz zerbitzua erabili dute.
Harrera egindako pertsonen adina
Harrera egindako pertsonen bataz besteko adina 30,1 urtekoa izan da; emakumeen bataz besteko adina 28,6 izan da eta gizonena 31,6. Bestalde, emakumerik gazteenak 18 urte zituen eta helduenak 47 eta gizonik gazteenak 16 eta helduenak 55, azkenen adin tartea zabalagoa izanda.
Sexuaren araberako partaidetza
Aurten atenditutako pertsonen %17a emakumeak izan dira (41 emakume guztira) eta %83a gizonak (205 gizon).
Analisi zerbitzua duten proiektuetatik hau izan da emakumeen partaidetza handiena izan duena, baina azken urteetan emakumeen portzentajeak behera egin du, 2012tik 15 puntu jaitsita.
68 64 78 83
32 26 22 17
0%
20%
40%
60%
80%
100%
2012 2013 2014 2015Hombres Mujeres
JARDUERA TXOSTENA 2015
12 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Aztertutako lagin kopurua eta mota
2015ean guztira 287 lagin aztertu dira, iaz baino 40 gehiago.
287 laginetatik gehienak anfetamina laginak ziren, %31 zehazki. Honi marihuana (%17) eta kokaina (%16) laginek jarraitzen diote.
Giza baliabideak
Guztira 150 ekintza burutu dira, iaz baino 40 gehiago, bataz beste Ai Test Gune bakoitzean 3 pertsona egonda.
Programa 44 kolaboratzailei esker gauzatu da, 22 emakume eta 22 gizon. Proiektu honek iaz baino 10 kolaboratzaile gehiago izan ditu.
Kudeaketa ekonomikoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko Sailatik 5.194,00 euroko dirulaguntza jaso du, proiektuaren koste totalaren %24a. Iazko urtearekin alderatuta 1.600,00 eurotan finantziazioa handitu da.
JARDUERA TXOSTENA 2015
13 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Diseinua; Sinbait
JARDUERA TXOSTENA 2015
14 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Informazio Guneak Aurten 9 Informazio Gune egin dira: 4 Arabako Foru Aldundiko kontrataziopean Araian, Aramaion, Murgian eta Dulantzin, 2 Vitoria-Gasteizko Udalaren kontrataziopean Andra Mari Zuriaren jaietan, 1 Eibarko Udalaren kontrataziopean herriko jaietan, eta bi bolondreski Frack Akanpadan eta Bob Marley jaialdian Jimmy Jazz Aretoan.
Bolondreski egindako esku-hartzetan ez ziren datuak jaso eta gainerako 7retan honakoak; 1.186 pertsonei harrera, pertsonen bataz besteko adina 22,9 urte, eta atenditutako 1.186 pertsonetatik 490 emakume (%59) eta 696 gizon (%41).
Nabarmentzen dugu hau dela emakume gehienei harrera egiten dien proiektua. Jarraian beste programekiko konparaketa ikusten da:
Kudeaketa ekonomikoa
Informazio Guneak Arabako Foru Aldundiko eta Vitoria-Gasteizko Udaleko apustua izaten ari dira nahiz eta aurten iaz baino bat gutxiago burutu.
JARDUERA TXOSTENA 2015
15 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
GazteTopaLaket!! elkarteko persona gazteenek bultzaturiko proiektu berria da. Helburua drogen inguruko informazioa eskaintzea eta eztabaida sortzea da aisialdi espazioetan dauden persona gazteekin bi orduz. Proiektua Vitoria-Gasteizko udaleko ideia gazteen Haziak lehiaketaren irabazleetako bat izan da eta bere dirulaguntzari esker Vitoria-Gasteizko auzo ezberdinetan 3 GazteTopa Laket!! egin dira.
GazteTopaLaket!!-ek banatutako 4 espazio ditu:
Informazio gunea
Kontsulta, jolas eta eztabaida gunea
Adierazpen artistiko gunea
Ikusentzunezko gunea
Gazte Topa Laket!!-en aurreko egunean auzoko lokaletan izan gara ekintzaz, lekuaz eta ordutegiaz gazteak informatuz eta gazteak parte hartzera animatuz. Kartelak ere ipini dira eta ekintzaren difusiorako sare sozialak erabili dira. Guztira Gazte Topa Laket!!-ean 570 pertsonek parte hartu dute; Adurzan 234 pertsona, Zaramaga 234 eta Abetxukon 102. Partaideen % 28,5a bakarrik emakumeak izan dira.
Giza baliabideak
Proiektu hau burutzeko 5 pertsonetako lantaldeak egin dira guztira 6 pertsonek parte hartuta.
Kudeaketa ekonomikoa
Haziak programak 4.125 euroko saria eman digu Vitoria-Gasteizko udaleko ideia gazteen lehiaketagatik.
JARDUERA TXOSTENA 2015
16 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Botiltzarra Tolosako Udaleko Prebentzio eta Gaztaro Sailarekin koordinatuta bigarren aldiz alkoholaren erabileraren arriskuak murrizteko esku-hartzea egin da, ihauterietan arratsaldean alkohola edaten duten adin gutxikoekin.
1.266 pertsonegana heldu gara, %62a emakumeak eta %38a gizonak, 16,2 urteko bataz besteko adinarekin. Nabarmentzekoa da hau dela emakume gehienengana iristen den proiektua
Prebentziozko esku-hartze honetan banatutako informazio eta arrisku murrizketa materialak hauek izan dira: alkoholari buruzko arrisku murrizketa neurrien pegatina, janaria, ur botila txikiak, alkohol erregeletak, alkoholimetroak, preserbatiboak, festen programazioa, etab.
Giza baliabideak
Proiektu hau gauzatzeko Ai Laket!!-eko 3 pertsonek eta Tolosako Inmaculada Formakuntza Profesionaleko Zentroko Integrazio Sozialeko 12 ikasleek parte hartu dute, azkenak bolondreski.
Kudeaketa ekonomikoa
Esku-hartze honek 701,25 € bildu ditu Tolosako Udaletik.
JARDUERA TXOSTENA 2015
17 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Boluntariotza Hedatuz!! Ekintza boluntarioen bidez partaidetza bultzatzeko programa
2015ean droga eta arrisku murrizketari buruzko 16 lantegi egin dira 363 pertsona baino gehiagorengana helduta. Lantegi eta hitzaldiak hezkuntza ez formalaren arloan egin dira Gaztetxe zein bestelako taldeetan, eta baita jaialdietan eta kalamu erabiltzaileen klubetan.
Kolaboratzaile eta bolondresentzako barne formakuntza
“Bolondres berrientzako formakuntza ikastaroa”,
“Deep Web: drogen merkatuak sare sakonean”
“Testing ziurra: Istripuak mola saihestu”.
“Prebentziozko komunikazioa droga erabiltzaileekin”.
“Generoa degeneratzen”. Generoari buruzko lantegia.
“Sexu Bidezko Infekzioak” lantegia. Sidalavaren eskutik.
“Kolorezko Erreaktiboak: anfetamina analisi praktika, MDMA, kokaina, ketamina”.
“Kalamua: kalamu analisi praktika eta onddo aurkikuntza”.
“Geruza meheko kromatografia: Teoria eta aizuntzaileen aurkikuntzarako praktika”.
“Boluntariotza: eskubide eta betebeharrak”.
“Genero ikuspuntua arrisku murrizketa programetan”.
“Lan arriskuen ikastaroa”.
JARDUERA TXOSTENA 2015
18 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
AluZine Ai Laket!!.egoitzan azaroaren 11tik abenduaren 2rarte 4 proiekzio burutu ziren urtero egiten den zine forumean. Testing
“Azkena Rock Festival” eta Vitoria-Gasteizko Errekaleorreko Jaiak.
“Elgoibar Dance Festival” Elgoibarren.
Informazio Guneak
“Bob Marley Festival” Vitoria-Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan.
“Frackanpada” Subijanan, Araban.
Zaharraz Harro
Auzoko jaiak zirela eta bi ekintza egin ziren:
Informazio eta arrisku murrizketa materialen banaketa Vitoria-gasteizko Alde Zaharreko tabernetatik, elkarteetatik eta taldeetatik.
Ai Test Gune berezia Su Selekta DJ eta DJ KRKW kolaborazioekin.
Podcast Ai Laket!!
Hala Bedi Irratiari eta 7 pertsona bolondresei esker 46 podcast editatu dira Ivoox-eko Ai laket!!-eko kanalean entzungai, “Hofmann eta Shulgin, esperientzia psikodelikoala”, “GBL trip report,” “Kaiolak eta Drogak” eta “Gerra eta Drogak” nabarmenduz.
JARDUERA TXOSTENA 2015
19 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Bestelako ekintzak:
Europako TEDI datu basera analisi datuen igoera persona bolondres batekin.
Eusko Legebiltzarreko Osasun eta kontsumo Komisioan aurkezpena.
Eusko Jaurlaritzako Drogamenpekotasun Aholkularitza Kontseiluan partaidetza.
Vitoria-Gasteizko droga eta adikzioen Ekintza Planeko mahai hiritarreko partaide.
Gazteei, aisialdiari eta drogen gehiegikeriari buruzko lan komisioan partaidetza, Bilboko Drogamenpekotasun Plan Lokalekoa.
Vitoria-Gasteizko Kontseilu Sozialeko Gazte Planaren jarraikortasun taldean ordezkaritza.
Kudeaketa ekonomikoa
Proiektuak 3.331,00 euroko dirulaguntza jaso du Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko Sailetik (proiektuaren koste totalaren %13.30a) eta 2.420,00 € Vitoria-Gasteizko Udaletik (koste totalaren %9,6a).
Guztira aurten proiektuak 5.751,00 € jaso ditu, iaz baino zerbait gutxiago grafikan ikus daitekeen bezala:
JARDUERA TXOSTENA 2015
20 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Kanpo Formakuntza 2015ean lantegi hauek egin dira:
Dulantziko Gaztelekua: “Drogak, gozamen eta arriskuen kudeaketa”
¡Ekialdea Institutua (Gasteiz): “Gozamen eta arriskuen kudeaketa lantegia”
Aniturri Institutua (Agurain): “Gozamen eta arriskuen kudeaketa lantegia”
Cip Meatzaldea (Ortuella): “Gozamen eta arriskuen kudeaketa lantegia”
IES Badaia BHI (Langraitz): “Gozamen eta arriskuen kudeaketa lantegia”
Deustuko Drogamenpekotasun Institutua: “Drogen erabilera eta gehiegikeriaren prebentzioa, heziketa eta gizarteratzea. Arriskuen murrizketa”
Legorretako Gaztetxea: “Alkoholaren erabilera arduratsua” Legorretako Gizarte Etxea: “Kalamuaren erabilera arduratsua”
Azkoitiako Gaztelekua: “Gozamen eta arriskuen kudeaketa lantegia”
Bilboko Gizarte Hezitzaile Taldeak: ”Drogen erabileran arrisku murrizketa ikastaroa”
Kudeaketa ekonomikoa
2014 urtearekin konparatuta lantegi kopurua nabarmenki handitu da, diru sarrerekin batera.
JARDUERA TXOSTENA 2015
21 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
PMMA Oharraren Proiektua 2015ean EAE-n MDMA bezala saldutako PMMA-dun laginen aurkikuntza dela eta informazio kanpaina zehatz bat martxan jarri genuen alerta helarazteko.
Kanpainak lau ardatz izan ditu:
Kartelada kaleetan: 3.000 pegatina eta 450 kartel 40 udalerri baino gehiagotako leku zehatzetan. Pegatinen difusiorako kolaborazioa handia izan da, Ai Laket!!-eko bazkide eta bolondresetaz aparte erabiltzaileek edo sare sozialetako pertsonek parte hartu dutelako besteak beste.
Komunikabideetan difusioa. 50 agerpen baino gehiago ikusentzunezko hedabideetan; prentsa, telebista, irratia…
Menpekotasunen arloan lan egiten duten profesionalei informazioa.
Erabiltzaileei informazioa: Oharraren difusioa erabiltzaileekin egindako arrisku murrizketa esku-hartzeetan, batez ere MDMA erabiltzaileekin.
Kanpainaren eragina neurtzeko Testing edo Ai Test Gunera gerturatutako erabiltzaileekin 125 inkesta bete dira. Inkestatutako pertsonen %84ak alerta ezagutzen zuten eta %89ak difusioan kartel edo pegatinen bidez parte hartzera animatu ziren. Pertsona hauen informazio iturri nagusiena prentsa izan zen, honi ahoz-ahoko komunikazioa, sare sozialak eta leku zehatzetan kokatutako pegatina eta kartelak jarraituz. Oharretik jasotako mezua kasutik kasura aldatzen da, errepikatutakoena “ez kontsumitzea”, “heriotza”, “arriskua” edo “kontuz ibiltzea” izanik.
Proiektuaren ebaluaziorako lotura.
Kudeaketa ekonomikoa
Proiektu honek ez du iturri publiko zein pribaturen dirulaguntzarik izan eta gastuei, 5.000,00€ inguru, Ai Laket!! elkarteak aurre egin behar izan die.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren arrazoia proiektua dirulaguntzarik ez jasotzeko arrisku murrizketa programen barne “partida ekonomikoaren agortzea” izan da.
JARDUERA TXOSTENA 2015
22 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Lotura infografía MDMA vs PMMA. Humanos Unidosen diseinua, kreazio estudioa.
JARDUERA TXOSTENA 2015
23 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Fundación RENOVATIOrekin hitzarmena 2015ean Fundación RENOVATIOrekin genuen hitzarmena mantendu da. Hitzarmen honek gure prebentzio proiektu ezberdinetan jasotako kalamu laginak kuantitatiboki aztertzeko aukera eman digu .
Guztira 22 lagin aztertu dira GC-FID bidez. Gainera, urtearen hasieran aipatutako hitzarmenagatik Fundazioan laginen analisirako lanak egin ziren, honek elkarteari 1.440,00 euroko dirusarrera ekarrita.
Mass Media 2015ean Gaztezulo gazte aldizkarian kolaboratzen jarraitu dugu (hilean artikulu bat idatziz) eta baita Suelta la Olla programan (hamabost egunean behin) eta Kantoia programan, biak Hala Bedi Irratikoak.
Bestalde, 2014arekin alderatuz prentsako agerpenak handitu dira, hauek honakoak izanda; 45 agerpen prensa idatzian, 26 irratian eta 19 telebistan, gai ezberdinak jorratuta; elkartearen lana, oharrak, substantzia psikoaktibo berriak, etab.
JARDUERA TXOSTENA 2015
24 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Lokalaren egokiera
Pixkanaka elkarteko lokala hobetzen goaz eta 2015ean 3.517€ gastatu dira bulegoko instalazioan, Ai Test Gunean eta bazkideentzako zonaldean.
Bulegoan 2 lanpostu gehitu dira, instalazio elektrikoa egokituz eta espazioaren argitasuna hobetuz.
Ai test Gunea: espazio bat itxi da erabiltzaileen anonimotasuna, pribatutasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko.
Bazkideentzako zonaldea: bazkideentzako espazio bat egiten saiatzen ari gara instalazio elektrikoa hobetuz, konponketak eginez…
Lokalaren egokiera mantenimendu lantaldeari esker egin da. Bestalde, instalazio elektrikorako profesionalen lana kontratatu da.
JARDUERA TXOSTENA 2015
25 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Practicum UPV/EHU hitzarmena 2015eko iraila eta abendua artean Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologiako ikasle batek praktikak egin ditu Ai Laket!! elkartean. Guztira 340 ordu eman ditu genero eta drogen ikerkuntzan. Zehazki honako ekintzak egin ditu: Genero eta drogen inguruko ikerketen bilaketa, elkartearen barne formakuntzan partaidetza, generoaren inguruan elkarteak eginiko barne formakuntzaren diseinuan eta burutzean partaidetza, elkartearen kaleko jardueretan esku-hartzea eta genero eta drogen inguruko ikerketa.
Topaketa Urtarrilaren 17 eta 18an Ai laket!!-eko bazkideen topaketa egin zen Espejoko aterpean (Araba). Asteburuan zehar lau bloke landu ziren; barne asuntuak; bulego taldea, zuzendaritza batzordea eta kolaboratzaileak, egungo proiektuak eta etorkizuneko proiektuak.
Topaketa honetan 14 bazkidek parte hartu zuten eta euren hausnarketa eta ekarpenei esker hobekuntzak eman dira elkartean eta bere proiektuetan, datorren urteak aurreikusteaz gain.
JARDUERA TXOSTENA 2015
26 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Kudeaketa ekonomikoa Jarraian proiektuaren araberako diru sarrera totalak erakusten dira. Elkarteari diru sarrera gehien eskainitakoproiektua Testinga da zalantzarik gabe, totalaren %56a. Lonja laket!!-ekin batera diru sarrera gehien ekartzen duten bitarteko ekonomikoak dira, totalaren %79a suposatuz.
2015eko diru sarrerak
Diru-sarrerei dagokienez gehiena ekintzak gauzatzeko behar den kontratatutako pertsonalari dagokio, totalaren %74a.
2015eko gastuak
JARDUERA TXOSTENA 2015
27 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Ondoko taulan proiektuen diru sarrerak zein gastuak zehazten dira:
Diru sarrerak
Gastuak
Testing 97.050,00 €
Kontratatutako pertsonala
127.631,72 €
Lonja Laket!! 40.611,25 € Zeharkako
kosteak (finkoak) 27.598,26 €
Ai Test Gunea
5.194,00 € Kolaboratzaileak
19.319,13 €
Informazio Guneak 7.000,00 €
Bidaiak eta dietak
8.773,92 €
Formakuntza 6.359,79 €
Material suntsikorra eta amortizagarria
13.172,35 €
Boluntariotza 5.751,00 €
Erakundeen azpikontratazioa
1.527,68 €
Gazte topa laket
4.200,00 € Beste batzuk
2.472,60 €
Beste batzuk 8.071,25 €
GUZTIRA
174.237,29 €
GUZTIRA
200.495,66 €
Aurreko taulan ikus daitekeen bezala 2015ean gastuak diru sarrerak
baino ugariagoak izan dira, 26.258,37 euroko ezberdintasunarekin.
Ezberdintasun hau iaz baino diru sarrera gutxiago izateagatik izan da
(183.324€), eta gehiago gastatzeagatik (175.145,04€ 2014an),
pertsonalaren partidan (jardunaldi osorako persona bat kontratatuz)
eta gutxiago bestelako partidetan.
Ondoko grafikak iazko urteko gastuekin egindako konparaketa erakusten du:
JARDUERA TXOSTENA 2015
28 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Balorazioa
Ai Laket!! elkartearen bazkide kopurua ugarituz jarraitzen doa. Zehazki 2015ean 17 bazkide berri ditugu. Nabarmendu behar da azken hiru urteetan 2012an 46 pertsona izatetik egun 95 izatera pasa garela.
Aurten elkartearen barne funtzionamenduan aldaketak eman dira. Azken asanbladan erabaki zen Zuzendaritza taldea lantaldetik bereiztea eta Talde motorearen bidez komisioak bultzatzea; generokoa, I+D+i, mantenimendua, Ai test Gunea eta Liburu Laket. Prozesu honek elkartearen eredu partehartzailea indartzea helburu du, suposatzen duen aldaketa handiagatik betetzea zaila izaten ari dena.
Azken asanbladan erabakitako beste ekintza bat elkarteko bulegoan zein Ai Test Gunean berrikuntzak egitea izan da. Hauek publikoarekiko atentzioa eta elkarteko persona liberatuen lana hobetu dute.
Lantaldea 5 pertsonetara handitzeak hainbat ekintzei denbora gehiago eskaintzea ahalbidetu du, beste modu batean burutu ezingo zirelarik. Apustu honek eta erakundeen laguntza txikiagoak, batez ere Lonja Laket!!-i, balantze ekonomiko negatiboa azaltzen dute. Zentzu honetan urtea oso gogorra izan da eta 2016an esfortzu handia egitea eskatzen du.
2015ean zehar aurrera eramandako ekintzei dagokienez iaz baino persona gehiagori harrera egin diegula nabarmentzen dugu, zehazki 2014an baino 1.904 pertsona gehiago, hau positiboki ikusten dugularik. Adibidez, kanpo formakuntzako eskaintza bikoiztu da.
Emakume gehiagorengana iristea oraindik erronka da 2015ean Testing eta Ai Test Gunean emakume gutxiagorengana heldu garelako, eta espero dugu gure proiektuetan hau hobetzea. Ai Test Gunea dagoeneko ez da emakume gehiagori arreta egiten dien proiektua, emakumeen portzentajeak azken urteetan behera egin baitu. Lonja Laket!!-en emakume kopuruak gora egin du, agian emakumeen lokaletara joateko esfortzua egin delako edo espacio pribatua delako eta honetara gerturatzen garelako. Informazio Guneak, analisirik gabekoak, emakumeen partaidetza %41ekoa da eta emakume kopuruak gora egin du. Nabarmentzekoa da emakume gehienei harrera egiten dien proiektua Botiltzarra izatea, agian alkoholaren prebentzioa lantzen delako, substantzia legala, eta pertsonen bataz besteko adina oso gaztea delako.
Bi proiektu berri azpimarratu nahi ditugu. Batetik Gazte Topa Laket!!, elkarteko gazteenek bultzaturikoa eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Haziak ideia gazteen sariari esker sortu dena, eta bestetik PMMA Oharra proiektua, MDMA erabiltzaileetan prebentzioa lantzeko egina gure proiektuetan PMMA-dun laginak aztertu direlako. Ohar honen difusioa elkartearen zein erabiltzaileen esfortzuari esker egin da eta zentzu honetan izandako eraginkortasuna positiboki ikusten dugu, nahiz eta erakundeen dirulaguntzarik ez jaso.
Ziurrenik PMMA Oharra proiektuagatik hedabideetako agerpenek gora egin dute aurten nabarmenki; prentsako agerpenak bikoiztu dira, telebistakoak hirukoiztu, eta irratikoak 26 izan dira. Era berean, kolaborazioekin jarraitu dugu; Gaztezulo eta Hala Bedi Irratiko Suelta la olla eta Zebrabidean.
Komunikabideetan eginiko esfortzu honek gainera bide ematen du elkarteko ekintza boluntarioak edo Boluntariotza Hedatuz!! Hedatzeko. Ekintza boluntarioek garrantzi handia dute elkartean, hauei esker 1.410 pertsonengana iritsi garelarik. Komisio ezberdinen lana dinamizatzeko Talde Motorea sortzearen apustuak bazkideen
JARDUERA TXOSTENA 2015
29 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
%47ak ekintza boluntarioetan parte hartzea ekarri du. Azpimarratzen dugu 15 pertsona berrik formakuntza egin dutela elkartean eta 15 lantegi egin direla bestelako erakunde edo taldeetan. Helburuak betetzearekin lotuta urteroko Ai Test Gunearen apustua dago, beste behin ere elkarteko bazkide eta bolondresei esker aurrera eraman dena.
Nabarmendu nahi dugu aurten lehen aldiz elkarteak EHU-ko Practicum proiektuan parte hartu duela, honek elkartean oinarritutako genero eta drogen inguruko analisia garatzea ahalbidetu duelarik.
Erronken artean aipagarriak dira substantzia psikoaktibo berrien gertakaria eta baita legez kanpoko drogen konposaketaren etengabeko aldaketa, aipatutako PMMA-ren agerpena kasu, bi erronkak estrategiak eta konponbideak eskatzen dituztelarik. Espero dugu substantzia psikoaktibo berrien inguruan urtean zehar eginiko esfortzuak gure inguruko drogen planetan kontuan hartzea. Gure proposamena argia da: euskal eremuan euskal biztanleria informatzeko drogen ingurukop Alerta Goiztiarreko Sistema bat sortzea.
Proiektu, ekintza eta persona guztiek biztanleriaren artean drogen erabileren arriskuak murrizten lagundu dute, eta emaitza bezala aisialdi guneetan arrisku eta kalte murrizketa ekintzen agerpen geroz eta handiagoa legoke, elkartearen helburuekin bat eginik.
Laguntzen gaituzten pertsonen babesik gabe hau guztia ezinezkoa litzateke. Erabilera arduratsua bultzatzeko arrisku murrizketa ekintzetan parte hartzen dugun pertsonen, bolondresen eta bazkideen esfortzua azpimarratzekoa da. Eskerrik asko.
Bukatzeko urtean zehar ekintzaren batean parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak ematea, eta bereziki zailtasunak dituzten
pertsona zein taldeei, esaterako kalamu elkarteei edota apustu honengatik auzipetuak direnei.
JARDUERA TXOSTENA 2015
30 Ai Laket!! k/ Jesusen Zerbitzariak 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com