soniasas.files.wordpress.com · web viewtalde osoak parte hartzen du. gure gelak heterogeneoak...

12

Upload: others

Post on 23-Jun-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: soniasas.files.wordpress.com · Web viewTalde osoak parte hartzen du. Gure gelak heterogeneoak dira, anitzak. Eta hemen denek dute bere hitza, bere aukera, denek dakite, denek dira
Page 2: soniasas.files.wordpress.com · Web viewTalde osoak parte hartzen du. Gure gelak heterogeneoak dira, anitzak. Eta hemen denek dute bere hitza, bere aukera, denek dakite, denek dira

IKASLEAREN AURKEZPENA

Gure ikaslea mutiltxo bat da. Bost urtekoen ikasgelan dagoena, baina HH-ko 1go maila bi aldiz egin dituena. Gelako kideekin nahiz eta urte bat zaharrago izan, ez zaio nabaritzen.

Ume hau “polidactilia” * deitutako gaixotasunarekin jaio zen.Hiru urteko gelan errepikatzen geratzea erabaki zuten, ezaugarri

guztiak eta bere heldutasun maila kontutan eduki eta gero. Hau izan zen balorazioa:

Esfinterren kontrol eza. Hizkuntza falta, bakarrik monosilaboak. Ulermen arazoak. Erlazio maila eskasa. Arreta arazoak, begirada ere ez du zentratzen. Garapen fisikoa normala, baina indar gutxirekin

(errotulagailuaren estalki ipintzeko, kremailera igotzeko, kentzeko...).

Gelako dinamiketan ez du parterik hartzen. Motrizitatean arazoak. Ez zituen kontzeptuak barneratu (koloreak, tamaina, izena...) Grafikoki atzerapena (marrak ez zekien egiten, pintza ez du

egiten...)2003-04 urtean, hiru urteko gelan errepikatzen ari zen. Ebakuntza

(“Intervención de vegetaciones y drenajes”) egin ondoren ondo entzuten zuela suposatzen zen, baino arazoak aurkezten zituen hitz egiterakoan.

Gelan bertan, lau saiotan jaso zuen laguntza (PTeko irakaslea gelan sartzen zen). Aurrerapenak ikusi ziren baina hauek motelak izan ziren.

2004-05, lau saiotako laguntza hori jarraitu zuen jasotzen (PTko irakaslea satzen zen gelan) eta Logopedaren laguntza jaso du, astean bi saio.

Adimen Urritasuna 2

Page 3: soniasas.files.wordpress.com · Web viewTalde osoak parte hartzen du. Gure gelak heterogeneoak dira, anitzak. Eta hemen denek dute bere hitza, bere aukera, denek dakite, denek dira

2005-06 hau da bizi dugun egoera: oso isila da, beraz askotan gelan ez dagoela ematen du. Talde handian ez du parterik hartzen, bere “munduan” dago eta honekin batera arretazko arazoak sortzen dira. Jardueretan ez da adi egoten eta oso interes gutxi azaltzen du. Berarengana zuzentzen garenean lortzen ditugun erantzunak nahiko eskasak izaten dira.

Helduekin duen harremana pobrea da, kostatzen zaio, ematen du ez zaiola interesatzen eta paso egiten duela, zaila da erantzun bat jasotzea.

Ez ditu bere sentimendu, emozio eta bizipenak kontatzen. Gelakideekin harreman oso ona du, gehiago komunikatzen da.

Berehala nekatzen da eta bere gainean egon behar dugu lanak amaitzeko. Oraindik ez da trebetasun handiz mugitzen, baina aurrerapenak ikusi ditugu, baina pixkanaka-pixkanaka ariketa bat amaitzera doan heinean indarrik gabe gelditzen da.

Eguneroko egoeretan ematen zaizkion azalpenak eta aginduak ulertzen ditu, baina arazoak aurkezten ditu ipuina edo esperientziei buruzko deskribapenak kontatu behar dituenean. Ez da adi egoten eta horregatik agian bere ulermen maila askotan ez da oso ona.

Bere espresioan ere arazoak agertzen dira, oso gutxi hitz egiten du talde handian (talde txikian gero eta gehiago), bere ahoskera ez da garbia, dislalia ugari nabaritzen zaizkio, trabatuetan batik bat.

Hizkuntza idatziaren inguruan planifikatzen diren ekintzetan zailtasunak adierazten ditu, bere izena eta bere lagun minena ezagutzen ditu baina denbora luzea behar du horretarako.

Ikasitakoa egoera berrietara transferitzeko arazoak ditu. Askotan ezin dugu jakin kontzeptuak bereganatzen ari den ala ez, erantzunak zuzen eman beharrean, jolasa bezala hartzen duelako eta edozein erantzuna ematen du, ez du elaboratzen.

Eskolako ikaskuntzak ez ditu ikasi nahi, umetxoa izaten jarraitu nahi du, estilo infantilizatua adierazten du.

Adimen Urritasuna 3

Page 4: soniasas.files.wordpress.com · Web viewTalde osoak parte hartzen du. Gure gelak heterogeneoak dira, anitzak. Eta hemen denek dute bere hitza, bere aukera, denek dakite, denek dira

Bere marrazkiak oso pobreak dira, nahasiak eta oso korapilotsuak agertzen dira, ulertezinak. Aldiz, bere azalpenak produkzioari buruz irudimen handikoak izaten dira.

* Es la presencia de más de cinco dedos en las manos y en los pies. La polidactilia se puede presentar junto con algunas enfermedades genéticas. Puede ser una hallazgo aislado o parte de un síndrome, en cuyo caso por lo general se presentan otras anomalías.

ERANTZUNA

Ikasten den guztia ez dela era berean ikasten oinarritzat harturik, ikaskuntza-prozesua eta ikasleen garapen maila ez delako berdina izan behar, irakasleok gidatu behar ditugu urritasunen bat duten ikasleak eta beti bere errendimenduari alderdi positiboa eman, aukera berdintsuak eskaini. Estereotipoak eta aurreiritziak, aldatu behar ditugu, izaera pertsonalak errespetatuz eta pertsonekiko sentsibilizazioa bultzatu, jarrera positiboak eragin behar ditugu, horretarako lehen pausoa umearengan konfiantza izan, ikasleekiko harremanak sustatu, berezitasunak onartu,

Adimen Urritasuna 4

Page 5: soniasas.files.wordpress.com · Web viewTalde osoak parte hartzen du. Gure gelak heterogeneoak dira, anitzak. Eta hemen denek dute bere hitza, bere aukera, denek dakite, denek dira

lankidetza, laguntza giroa piztu. Eragozpen edo mugak direla eta beldurra kendu, kooperazioez, elkartasunez adiskidetasunez eta maitasunez jokatu.

Logopedarekin lana egiten jarraituko du bi saio, astean zehar. PT-ko irakaslea bost saiotan gelan sartuko da, bion artean ikaskuntza prozesuaK aurrera egin dezan.

Haur Hezkuntzan, eta gure egoera honetan bi gauza proposatzen ditugu:

1. Lan proiektuak Proiektuei esker, osotasuna ardatz hartuta lan egingo dugu. Era

askotariko garapen-gaitasunak azeleratzen dira. Gaitasun horiek ez dira kognizioarekin loturikoak bakarrik, pertsonen arteko elkarreraginekoa, hizkuntzazkoak eta mugimenezkoak.

Denok arituta lan horretan, esanahia eta zentzua aurkitzen diogulako eguneroko galderei erantzuteko balio zaigulako eta era harretara erantzunak bilatuz, ikaskuntza funtzionala eta esanguratsua bihurtzen delako.

Proiektuetan oinarrituriko plangintza lotura hertsiak hausten ditu. Proiektu zehatz batek ikasleen errealitatearekin zerikusirik handia duelako, eta hau egokituz eta prestatuz, tresna pertsonala bihurtzen delako.

Talde osoak parte hartzen du. Gure gelak heterogeneoak dira, anitzak. Eta hemen denek dute bere hitza, bere aukera, denek dakite, denek dira egileak, bakoitza inplikatzen da eta aurrera egiten du bere erritmoan.

Proiektuen bidez lan eginaz, hiru esperientzia eremuak erlazionatuko dira. Ez da eremu edo eduki multzo desberdinen araberako zatiketatik. Proiektu bati ekiten diogunean, era askotariko eta esperientzia eremu anitzeko edukiak biltzen dira. Dokumentu hauetan, Identitate-Autonomia, Gizarte Ingurune-Ingurune Fisikoa, eta Komunikazioa –Irudikapen eremua osotasunez eta bata bestearekin hertsiki loturik lantzen dira.

Adimen Urritasuna 5

Page 6: soniasas.files.wordpress.com · Web viewTalde osoak parte hartzen du. Gure gelak heterogeneoak dira, anitzak. Eta hemen denek dute bere hitza, bere aukera, denek dakite, denek dira

2. Egokitzapena edo ikasgelaren programazioan izango duen eragina.

Egokitzapen hau betetzeko, talde osoarentzat proposatutako gai globala erabiliko dugu, hau da, guztientzat prestatutako programan jasotako ihardurak burutzeko dituzten haurrek, baina mutilaren kasuan egokitu egingo ditugu.Proposamen globalizatzailea

Edukiak ikaslearen erritmora egokituko ditugu, oinarrizko kontzeptuak eskuratzeko jarduerak, hau da, denboraz, espazioez, formaz, koloreez, tamainaz, hiztegiaz jabetzekoak haurraren erritmoari moldatuko ditugu.

Irakur-idazketa alorreko ekintzak (grafiak, formak antzeman, kopiatzeak...) burutzeko denbora luzeagoa emango diogu.

Ahozko mintzamena eta adierazpena indartu behar da, taldeko jarduerak erabiliko ditugu hitzezko hizkuntza estimulatzeko eta aberasteko eta ulermena bultzatzeko. Ikaslearekin bakarka egiteko aukera guztiak aprobetxatu behar ditugu, txokoetan, ikasgelan sartzerakoan, gailetak banatzerakoan, patioan... gauzak nola adierazi behar dituen ereduak luzatzeko edo beren esamoldeak zuzentzeko eta esandakoa errepikatzeko eskatzeko.

Eginkizunak burutzeko denbora luzeagoa emango diogu.Errutinak Argi eta garbi zehaztu behar ditugu ohiko eginkizunak. Talde handian egunero egindako ihardurak egokitu behar ditugu,

ahozko mintzairan oinarritzen direlako batik bat. Gai batetaz hitz egiterakoan irudiak, marrazkiak, grafikoak eta gaiari buruzko bestelako errepresentazioak erabili. Mutiltxoak mezua ondo ulertu duela ziurtatu behar dugu. Hitzezko ekintza hauek ezin daitezke luzeegiak izan, luzaroan arreta jartzeko arazoak dituelako. Erantzun ditzakeen galderak zuzendu behar dizkiogu besteen aurrean dakiena erakusteko aukera izan dezan.

Adimen Urritasuna 6

Page 7: soniasas.files.wordpress.com · Web viewTalde osoak parte hartzen du. Gure gelak heterogeneoak dira, anitzak. Eta hemen denek dute bere hitza, bere aukera, denek dakite, denek dira

Hitzezkoak besteko bideren bat erabilita parte hartzera bultzatu behar dugu ( ipuin bat kontatzen ari bagara, irudiak seinalatu ditzake, arreta jartzeko egokia izango da). Besteen aurrean ez ditugu hitzezko adierazpenean dituen akatsak zuzenduko.

TxokoakIkasgelan bost txoko daude: hizkuntza, matematika, puzzle , plastika

eta eraikuntza txokoa. Eraikuntza txokoa

Haur talde bat elkartzen da, joko librea burutuko du. Jarduera osagarriak eta beste haurrekin eginbeharrekoak proposatzea komenigarria izango da. Denbora eta espazioa berezia bere irudimena azaltzeko eta elkar harremanak sendotzeko. Irudimenezko eta jolas sinbolikoak egiten dituzte. Puzzle eta plastika txokoa

Interesgarriak diren jolas-egoerak aukeratu. Lan sinpleak eta esanguratsuak proposatu behar dizkiogu. Bakarrik edo beste kideren batekin burutzeko lanak eta

puzzleak proposatu behar dizkiogu. Haur gehiago parte hartzeko moduko jolas-lanak proposatu

behar dizkiogu (muralak, puzzleak sortu...). Matematika eta hizkuntza txokoan

Denbora eta espazio berezi hauek laguntza indibidualizatua emateko erabiliko dira.

Egingo duen lana burutzen lagunduko diogu, bakoitzaren zailtasun-maila kontutan hartuta, haurrak erraz egiteko modukoak izateko.

Beste zerbait egiten hasi aurretik, hasi duena bukatzen lagundu beharko diogu.

Ekintza bakoitzaren denbora doitu eta txokoan aritzeko denbora egokitu behar dugu, arreta-gaitasuna kontutan hartuta.

Adimen Urritasuna 7

Page 8: soniasas.files.wordpress.com · Web viewTalde osoak parte hartzen du. Gure gelak heterogeneoak dira, anitzak. Eta hemen denek dute bere hitza, bere aukera, denek dakite, denek dira

Autonomia lortu ahala, laguntzari utzi behar diogu.Taldean Dauden taldeak egokiak dira, talde handiko eta talde txikiko

elkarreraginak ahalbideratzen dituztelako. Dena dela elkarreraginak hasteko eta iraunarazteko laguntzak eman behar dizkiogu mutiltxoari. Gizarte-gaitasunak areagotu ahala lortuko du hori.

Egituratutako jolasen txokoan eta mahiko lanak burutzen ari direnean, lau edo bost haurrek osatutako taldeak, egunero, haur bakoitzak eginkizun zehatz bat burutu beharko du (besteei eginkizunetan eta jolasetan laguntzea, behar dituzten materialak banatzea, txokoa txukun eta erabilitako materiala bilduta dagoela zaintzea...). hau betetzeko laguntza eman beharko diogu hasieran, behintzat.

Espazio handietan moldatzeko (patioan, psikomotrizitate gelan, bideoan) ez ditu arazorik izaten. Aurkitzen dituen arazoak konpontzeko gai da. Dena dela talde txikian burutzeko jolas batzuk proposatuko dizkiogu, adibidez, korrika egin; harrapaketan ibili; ezkutatzea eta bilatzea; erortzea eta sendatzea... hasieratik rol berezi bat ematea lagungarri izan daiteke. Baina planteaturiko ihardurak libre, malguak eta berak nahi badu burutzeko izan behar dira.

Adimen Urritasuna 8

Page 9: soniasas.files.wordpress.com · Web viewTalde osoak parte hartzen du. Gure gelak heterogeneoak dira, anitzak. Eta hemen denek dute bere hitza, bere aukera, denek dakite, denek dira

BIBLIOGRAFIA

“Gelako Proposamen Egokitzapena”. Eusko Jaurlaritza (HH-2 zikloa) “Metodologia por proyectos en el aula de clase”. Gloria Cecilia

Betacnur López.

Adimen Urritasuna 9