zelai errea kontu serioa da - desclée de brouwer · 2016. 7. 6. · bideojokoan jokatzea, txisteak...
TRANSCRIPT
-
Zelai errea kontu serioa da
Egilea:Michele Jakubowski
Ilustrazioak:Luisa Montalto
etaeta
Itzulpena:Regina Larruzea
Sidney 02 Zelai errea kontu serioa da TX.indd 1 16/5/16 14:09
-
Sidney 02 Zelai errea kontu serioa da TX.indd 3 16/5/16 14:09
-
1. ATALAKaligrafi a lantzen eta ortografi a-lehiaketa 8
2. ATALASidney, ortografi aren maisua 16
3. ATALABeste Sidney esan nahi nuen 24
4. ATALAZelai errearen erregina 32
5. ATALAKanporatuta. K-A-N-P-O-R-A-T-U-T-A 40
6. ATALAEta irabazlea da. . . 50
7. ATALAPertsona azkarrek antzera pentsatzen dute 60
AURKIBIDEA
Sidney 02 Zelai errea kontu serioa da TX.indd 4 16/5/16 14:09
-
8. ATALAZer da gerta litekeen txarrena? 68
9. ATALAKontuz, Hollywood! 74
10. ATALAOrdezkaria? 82
11. ATALAEz da aholku lagungarria 94
12. ATALAOrain ez zara ordezkoa! 102
13. ATALALoreak eta adiskideak 110
14. ATALATalde sinestezina 118
Sidney 02 Zelai errea kontu serioa da TX.indd 5 16/5/16 14:09
-
• 6 •
Sydney Greene Laugarren mailara doan neska
lotsagabe samar bat da. Izugarri
atsegin du moda, eta are gehiago
gustatzen zaio Galaxiaren Konkista
bideojokoan partida on bat
jokatzea. Egia da bere ikasgelako
txikiena dela, baina adoretsuena
ere bada! Bere lagunik minena
Harley Livingston da, laugarren
mailako futbol taldearen izarra.
Eskolaurretik izan dira lagun minak,
Harleyk futbol-baloi batekin Sydney
aurpegian bete-betean jo zuenetik.
Izena: Sydney Shelby Baxter GreeneAdina: 8 Jaioteguna: abuztuaren 3aGurasoak: Bob eta Jane GreeneNebak/ahizpak: Owen, nebatxo maitagarria (eta gogaikarria)
Zaletasunak: moda, Galaxiaren Konkista bideojokoan jokatzea, irakurtzea
Sydney eta bere lagunik minena Harley
Sidney 02 Zelai errea kontu serioa da TX.indd 6 16/5/16 14:09
-
• 7 •
Sidney FletcherKirolak izugarri atsegin dituen
mutil isil bat da. Oak Groveko
laugarren mailako ikaslerik
berriena ere bada. Hala ere, ez
zaio asko kostatu lagun berriak
egitea. Sidneyk Oak Groven egin
zuen lehenengo laguna Gomez
izan zen (Marco Xavier Gomez da
bere benetako izena), eta, egia
esan, bere lagunik minena da.
Autobusaren zain zeudela, txantxa
bakarra nahikoa izan zen Sidney
eta Gomez bereizezin bihurtzeko.
Name: Sidney Patrick Fletcher Adina: 8 Jaioteguna: maiatzaren 11Gurasoak: Paula FletcherAnaiak/arrebak: ezZaletasunak: kirola, Galaxiaren Konkista bideojokoan jokatzea, txisteak kontatzea
Sidney eta bere lagunik minena Gomez
Sidney 02 Zelai errea kontu serioa da TX.indd 7 16/5/16 14:09
-
Can’t Hide
from School
CHAPTER 1 1. ATALA
Kaligrafia
lantzen eta
ortografia-lehiaketa
Sidney 02 Zelai errea kontu serioa da TX.indd 8 16/5/16 14:09
-
Batzuetan pentsatzen dut beste izen bat
izan nahiko nukeela. Baina ez nire lagun
batek ere Sidney izena duelako eta bera
mutila delako. Horrek hasieran gogaitzen
ninduen, egia da, baina orain ez. Beste
izen bat izan nahiko nuke letrak eskuz
idazten hasi garelako.
Dibertigarria izango zela eta ondo
baino hobeto geratuko zela pentsatu nuen.
Baina zaila eta gogaikarria zen. “S” letra
kaligrafi koa idaztea ia ezinezkoa da! Beste
letrak ere ez dira oso errazak.
Artean nire “S” letran lanean ari
nintzela, nire irakasleak esan zuen:
• 9 •
Sidney 02 Zelai errea kontu serioa da TX.indd 9 16/5/16 14:09
-
—Gorde koadernoak eta arkatzak. Zerbait
esan behar dizuet.
Poztu egin nintzen, eskuak min ematen
zidalako. Eta gainera, buruko mina pizten
hasi zitzaidan.
—Albiste garrantzitsu bat daukat –esan
zigun Luther jaunak–. Datorren ostiralean
Oak Groveko Lehen Hezkuntzako Laugarren
Mailako Ortografia-lehiaketan parte hartuko
dugu!
Luther jaunak ikasleoi begiratu zigun.
Pozez zoratzen egongo ginelakoan zegoela
uste dut.
Nahiko ona naiz ortografian. Gainera,
jokatzea atsegin dut, eta bene-benetan
gustatzen zait irabaztea! Beharbada
ortografia-lehiaketa dibertigarria izango zen.
• 10 •
Sidney 02 Zelai errea kontu serioa da TX.indd 10 16/5/16 14:09
-
• 11 •
—Hitz-zerrenda bat bidaliko dizuet
etxean ikasteko –esan zigun Luther
jaunak–. Eta egunero klasean ortografia
pixka bat landuko dugu.
—Niri iruditzen zait horrek etxeko lan
gehiago izango ditugula esan nahi duela
–esan zuen marmarka Nickek.
Sidney 02 Zelai errea kontu serioa da TX.indd 11 16/5/16 14:09